www.fundacionfabre.org Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa 1 ZER DA OSASUNA? Schopenhauer filosofo alemanak hau esan zuen: “Osasuna ez da dena, baina hura gabe gainerako guztia ez da ezer”. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du osasuna: “erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera, eta ez bakarrik arazorik edo gaixotasunik ez izatea” 1 . Bestela esanda, osasuntsu egotea ez da “gaixorik ez egotea” bakarrik, baizik eta, funtsean, “ongizate fisiko, mental eta soziala” izatea. 1 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera; Nazioarteko Osasun Konferentziak onetsi zuen 1946an, New Yorken. “Erabateko ongizate” horretaz gozatu ahal izatea zenbait faktoreren mende egoten da (biologikoak, sozioekonomikoak) eta honako eskubide hauek gauzatzearen mende ere bai: elikadura ona, edateko ura izatea, ingurumen osasungarria, etxebizitza duina, eta, jakina, kalitateko osasun zerbitzurako eta medikamentuetarako sarbide unibertsala. Gainera, kalitateko hezkuntza eta osasunari lotutako alderdien gaineko informazio nahikoa ere funtsezkoak dira erabateko ongizatea bermatzeko. OSASUNA ETA ONGIZATEA
4
Embed
OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala ere murriztuko luke. NAZIO MAILAN 3.c.
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
www.fundacionfabre.org
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa
1
ZER DA OSASUNA?
Schopenhauer filosofo alemanak hau esan zuen:
“Osasuna ez da dena, baina hura gabe
gainerako guztia ez da ezer”.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela
definitzen du osasuna: “erabateko ongizate
fisiko, mental eta sozialaren egoera, eta ez
bakarrik arazorik edo gaixotasunik ez izatea”1.
Bestela esanda, osasuntsu egotea ez da “gaixorik
ez egotea” bakarrik, baizik eta, funtsean,
“ongizate fisiko, mental eta soziala” izatea.
1 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren
sarrera; Nazioarteko Osasun Konferentziak onetsi zuen 1946an, New Yorken.
“Erabateko ongizate” horretaz gozatu ahal
izatea zenbait faktoreren mende egoten da
(biologikoak, sozioekonomikoak) eta honako
eskubide hauek gauzatzearen mende ere bai:
elikadura ona, edateko ura izatea, ingurumen
osasungarria, etxebizitza duina, eta, jakina,
kalitateko osasun zerbitzurako eta
medikamentuetarako sarbide unibertsala.
Gainera, kalitateko hezkuntza eta osasunari
lotutako alderdien gaineko informazio nahikoa
ere funtsezkoak dira erabateko ongizatea
bermatzeko.
OSASUNA ETA
ONGIZATEA
www.fundacionfabre.org
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa
2
“LOR DAITEKEEN OSASUN
MAILARIK HANDIENA” IZATEKO
ESKUBIDEA
Osasunerako eskubidea Giza Eskubideen
Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluan
biltzen da, baita Eskubide Ekonomiko, Sozial
eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 12.
artikuluan ere. OMEren arabera, osasunerako
eskubide hori “lor daitekeen osasun mailarik
handienaz gozatzea da”2.
“Lor daitekeen osasun mailarik handienaz
gozatze” hori ziurtatuko bada, ezinbestekoa da
gobernuen ekintza arduratsua, eta halakorik
egoteko, beharrezkoa da osasun eta gizarte
arloetako neurri egokiak hartzea3.
Horregatik, osasunerako eskubideaz hitz egiten
dugunean, gehienbat honetaz hitz egiten ari
gara: “hura lortzeko beharrezkoak diren
ondasun, instalazio, zerbitzu eta baldintza
multzo batez gozatzeko eskubideaz”4. Osasun-
arretako zerbitzuetarako sarbide horrek egokia,
onargarria, eskuragarria eta nahikoa izan behar
du.
Lehentasunezko betebehar bat da gobernu
guztientzat; izan ere, “herrialde batek ere ez du
2 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera, New York, 1946. 3 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera, New York, 1946. 4 Giza Eskubideak: Osasunerako eskubidea, 31. informazio-liburuxka, Osasunaren Mundu Erakunde eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioa. http://www.ohchr.org/Documents/Publications/Factsheet31sp.pdf
aurrera egin aldez aurretik bere biztanleriaren
ongizatea ziurtatu gabe”5. Nazioarteko
komunitatearen konpromisoa funtsezkoa da
estatu guztiek, edozein direla ere haien diru-
sarrerak, betebehar hori bete dezaten, arreta
berezia jarriz honako alderdi hauetan:
gardentasuna, ardura eta funts zein baliabideen
optimizazioa6. “Diru-sarrera maila guztietako
herrialde guztiek egin dezakete gehiago jada
erabilgarri dituzten baliabideekin”7.
1946an, OMEk hau ezarri zuen bere printzipioen
artean: “osasunaren sustapenari dagokionez,
herrialdeen arteko desparekotasuna (…) arrisku
komun bat da”. Gaur egun, kezka horixe bera
ageri da Garapen Iraunkorrerako 3. Helburuan
(GIH) ere: Bizimodu osasungarria ziurtatzea eta
guztion ongizatea bultzatzea adin guztietan.
3. GIHren 13 xedeek biltzen dute, hain zuzen,
2000tik 2015era bitarte Milurtekoko Garapen 3
Helburuk (MGH) bilatzen zutena: 4., 5. eta 6.
MGHek.
5 NBE irratiaren elkarrizketa: Luiz GALVAO, Osasunaren Erakunde Panamerikarreko Garapen Iraunkorrerako zuzendaria.http://www.unmultimedia.org/radio/spanish/2015/08/objetivos-de-desarrollo-sostenible-hacen-enfasis-en-salud-de-calidad-para-todos/#.VxkA8zCLTIW 6 Elkarrekin mundu osasungarriagoa lortzeko, Tedros Adhanom Ghebreyesus dr., OMEko zuzendari nagusia, visión 2017 http://www.who.int/dg/vision/es/ 7 Tedros Adhanom Ghebreyesus doktorearen hitzaldia, OMEko zuzendari nagusia. New York, 2017ko iraila.