Top Banner
ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 24a. 284 zenbakia MIKEL IRIZAR (TOPAGUNEA) “Gizartearen kemena eta erakundeen ahala behar ditugu euskararako” -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- ‘KAFE ALEAK’ Musikazaleek gogotsu hartu dute 121 diskoren inguruko liburua noticiasdegipuzkoa.com euskal kulturaren kolore guztiak
8

ortzadar241112

Mar 30, 2016

Download

Documents

Deia.com

Euakera eta kultura
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: ortzadar241112

ortzadarLarunbata, 2012ko azaroaren 24a. 284 zenbakia

MIKEL IRIZAR(TOPAGUNEA)

“Gizartearen kemena etaerakundeen ahala behar

ditugu euskararako”-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

‘KAFE ALEAK’Musikazaleek gogotsuhartu dute 121 diskoren

inguruko liburua

noticiasdegipuzkoa.com

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: ortzadar241112

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Besteak beste, Usurbilen, Hendaian, Bermeon, Gernikan nahiz Bilbon ikusgai izan da ‘Gure bide galduak’. Azken saioa Galdakaon aurreikusi dute, hilaren 30ean. DEJABU

FF RANCO hil ondorengo urte gogorretangirotua dagoen istorioa. Gizarte ereduberri bat posible zela ahalbidetzen zuengaraia. Eta urte horietan gertatutako

hainbat gorabehera salatzeko beharra, noski.Horiek dira Dejabu taldeak jarraitu dituen ildoakGure bide galduak antzezlana sortzeko. Duelahiru urte murgildu ziren istorio honen sortze-lanean. Euskal Herriko zenbait eszenatokitanbiran izan dira berriki, iraganeko istorioak kon-tatzeko asmotan eta, bide batez, garaiko egoeraksalatzeko beharrean. “Bost aktore eta zuzenekogitarra-jotzaile bat elkarrekin igotzen garaoholtzara, komediak eta tragediak ia bat egitenduten istorio hunkigarri bat kontatzera”,azaltzen du Ainara Gurrutxagak, Dejabu konpai-niako aktoreak eta antzerki zuzendariak.

Esan bezala, duela hiru urte jarri zuten martxanGure bide galduak proiektua. Gurrutxagarenesanetan, antzerki maila batetik begiratuta,konpainia bezala sentitu zuten gai “oso mami-tsuak” zeudela garai horretan, eta ez zirela soi-lik nostalgiaz begiratzeko gaiak, baizik etagogoeta egin eta etorkizunerantz begiratzekoak.Hala, garai horretako Euskal Herriko gora-beherak islatzen dituen istorioa garatzen hasiziren. “Kaosetik ordenerako bidea” bezala defi-nitu du haien antzezlanak sortzeko bideratzenduten lan prozesua. “Gure lan prozesuak luzeakdira, jorratuko dugun gaiari buruzko doku-mentazio lan handia egiten dugu”, azaltzen duaktoreak. Ildo horretatik, era kolektiboan lanegiten dutela dio eta laborategi gisa funtziona-tzen dutela gaineratzen du; hau da, “gauza ezber-dinak probatuz eta baztertuz, gure ustez konta-kizunaren atzean dagoen poetika topatu arte”.

Kattalin du protagonista Dejabuko azken an-tzerki honek. Nafarroako herri txiki batetik,garai horretan Donostian zegoen eskola bateraabiatuko da neska, magisteritza ikasketak gau-zatzera. Era berean, urte horietako giroak berakplanteatuko dituen gorabeheren berri izango dupublikoak. “Esaterako, euskararen aldeko mugi-menduarekin egingo du topo protagonistak, bai-ta langile borroka eta mugimendu politikoarekinere”, dio aktoreak. Horrez gain, urte horietanjazotako zenbait egoera salatzeko “beharra” ere

izan dutela aitortu du eta adibidea aipatzen dutartean: “1976ko martxoaren 3an poliziak Gas-teizen eginiko hilketak, oraindik ez baitute epai-ketarik izan”.

Dejabu konpainia 2001. urtean sortu zuten.Hasiera batean, Urko Redondorekin bateratxotxongiloen munduan sakontzeko helburua-rekin abian jarri zuen egitasmoa Gurrutxagak.Ondoren, beste helburu batzuk gehitu zi-tzaizkion; hala nola, antzerkian sakontzeko etakontatuak izatea merezi duten istorioak oholtza-ra eramateko nahia. Hamaika urte igaro dirakonpainia abian jarri zutenetik. Jakina da hain-bat urtez talde bezala mantentzea erronka han-dia dela. “Antzerki konpainia bat aurrera ate-ratzen oso zaila da gaur egun”, aitortzen du.

Taldea mantentzeko zailtasuneidagokienez, dirua eta baliabi-

de falta aipatu ditu. Azken honetan, entsegue-tarako espazio libreen falta azpimarratu nahiizan du. Horretaz gain, babes handirik ere ezdagoela dio: “Maiz korrontearen kontra zoaze-naren sentipena daukazu”. Hala ere, eta arazohoriei bizkarra emanez, aurrera jarraitzeko bes-te irtenbide batzuk bilatzen dituzte. Izan ere,konpainiako kideen artean eta beste konpai-niakoekin ere solidaritate, babes eta elkar lagun-tza sare bat dutela adierazi du.

Oro har, zailtasunak egon, badira, eta antzerkitalde honek ere, bereak pairatu ditu. Gurrutxa-garen aburuz, zailtasun handienak “bajoi”garaiak izaten direla azaltzen du: “Animoz neka-tuta sentitu izan garenean, hainbeste esfortzuegin eta ikusten duzunean ezin duzula zure lanaerakutsi, ez zaudelako zirkuitu jakin batzue-tan…, zure buruari galdetzen diozu merezi oteduen jarraitzeak”. Edonola ere, gorabeherak pai-ratu arren, “talde bezala elkarrekin gaudela sen-titzen dugu”, dio, eta gaineratzen du: “Horrekmunduko diru guztiak baino gehiago balio du”.Zailtasunek, hortaz, ez dute Dejabu konpainiageldiarazi. Hasi zirenetik orain arteko ibilbideazmintzatu da Gurrutxaga: “Sakonago joan ahalizateko aukera izan dugu denbora honetan eta

batez ere bidaia-kideekin, beste artistekin,hartu-eman ederrak izan ditugu eta pila batikasi dugu”.

ORAINA ETA ETORKIZUNA Gure bide galduakantzezlana berrienaz gain, beste proiektubatzuk dituzte esku artean. “Ez gara geldiegotekoak”, baieztatzen du. Mikelazulo kul-tur elkarteko kide dira eta bertan duela lauurtetik Eztena antzerki jaialdia (Errente-rian) antolatzen dutela azaltzen du. Hala-ber, beste antzerki eta dantza taldeekin erearitzen dira kolaborazio lanetan: eszeno-grafia, jantziak, zuzendaritza eta abarre-tan. Honekin batera, eta etorkizunarilekua utziz, negu honetan helduentzakolan berri bat prestatzen hasiko direla azal-du du. Gainera, 2009.urtean sortutakoGizona ez da txoria antzezlana papereraeramateko asmoa dutela ere iragarri du.Horretan, Maite Gurrutxaga marrazki-gilearekin lanean ari dira jada.

EUSKAL HERRIKO MUGAK GAINDITUZ

Egun, Dejabu talde Euskal Herrianemanaldiak eskaintzen ari denarren, garai batean “asko” bidaia-tzen zutela gogora ekarri duGurrutxagak. Ekuadorren, Sene-galen, Saharako kanpamentuetaneta Bosnian izan da antzeztenDejabu konpainia. Halaber,kanpoan eskainitako antzezlaneksaria jaso dute. Aipatzekoak dira‘Gizona ez da txoria’ antzezlana-rekin Subotican (Serbia) eta Pra-gan (Txekiar Errepublika) 2009. eta2010. urteetan jasotakoak, alegia.“Kuriosoa da baina zailagoa izanda emanaldiak egiteko aukeraEuskal Herrian lortzea”. Azkenaldihonetan sortu dituzten antzezla-nak Euskal Herrian eskaintzekoizan dira eta hortaz, “oso pozik”daudela aitortu du. Finean,hemen eskaintzeko paradaizan dutelako. BainaGurrutxagak argi daukazein den etorkizunekoasmoa: “Aukerabadugu itzulikogara bidaiatzera,plazer handiz”.

‘Gure bide galduak’,antzerkiak euskalhistoriari keinuDejabu konpainia bere antzezlan berriaaurkezten aritu da euskal eszenatokietan,Franco hil osteko urte gogorrak islatzen dituena

UXUE RAZKIN

Errenterianezarritakokonpainiakhaurrentzakoobra batdakar aben-duan. DEJABU

ERRENTERIA

Page 3: ortzadar241112

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko azaroaren 24a

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Salbuespena

A RANTZA Santestebanek BartzelonatikInfo7 irratirako egindako hitzalditxoaentzun nuen aurrekoan. Hainbat gaiomen zituen lantzeko (Kataluniako

hauteskundeak, azken greba orokorra…), bai-na, salbuespena eginda, hedabideetan ze kola-boratzaile emakumezko gutxi zeuden salatu nahizuen, behin bada ere, egoera desorekatu horikonpondu dadin behingoz, eta berari benetaninteresatzen zaizkion kontuak aipatzeko hortikaurrera (etxe-kaleratzeak, Israelek Gazan egin-dako sarraskiak edo dena delakoa).

Konparazioa barkatzen bazait, antzeko zerbaitegingo dut nik gaur. Bada gai bat normalean inoizaipatzen ez dudana: hizkuntza bera. Ez axola ezzaidalako, baizik eta iruditzen zaidalako artikuluinteresgarriak idaztea dela hemen egin diezaio-kedan mesederik handiena, ez gure mintzairarenloriak kantatzea edo haren kontrako ostikoakarbuiatzea. Arrazoi horrexegatik, azken urteetanezezkoa eman diet euskararen alde eskatu dizki-daten lankidetza guztiei, berez errazak izan arren:flashmob batean parte hartzea, edo lipdub batean,edo word cafe batean… modan jarri diren gauzamoderno horiek, badakizue.

Euskarak ez al du behar aldarrikapenik? Segu-ru baietz. Jende asko dago oraindik ez dakienaeta ikastera animatu beharrekoa, edo jakinarren hitz egiten ez duena, edo hitz egin arreneuskal kulturaren erabiltzailea ez dena; askodira halaber egiten zaizkion erasoak eta bazter-ketak, haren inguruko gutxiespenak eta usteokerrak. Horregatik guztiagatik ulertzen duteuskarak defentsa behar izatea, horren ingurukoelkarteak eta sail ofizialak, militanteak eta tekni-kariak. Baina euskarak behar duena gaur etabatez ere da erabilpena; eta kulturgileok egindiezaiokegun ekarpenik onuratsuena da edukiinteresgarriak sortzea: kanta ederrak, liburuzirraragarriak, film dibertigarri edo aztoraga-rriak, antzerki ikusgarriak…

Aspaldi esaten dut euskarari buruzko mahai-inguruak antolatu ordez, mahai-inguruak euska-raz egin behar liratekeela normal, edozein gai-ren gainean: futbola edo sukaldaritza, musikaedo alkohola. Erakunde ofizialetan dena euska-rara itzuli barik, euskaraz sortu agiriak etadokumentuak, euskaraz egin bilerak. Lanpostubaterako euskarazko perfil jakin bat eskatubeharrean, euskaraz egin langilea hautatzeko

probak. Hori guztiz betetzea gaur-gaurkoz ezi-nezkoa izan arren, garbi eduki hori dela bidea,eta horrantz eman pausoak.

Salbuespenezko artikulua da hau, beraz; berauidazteko ideia, berriz, zabaldu berri den era-kusketa batek eman dit: Badu, bada du izena etaDonostiako San Telmo Museoan dago ikusgai,museoak berak produzitua eta Josean Muñozekzuzendua, talde handi baten laguntzarekin.Euskara da gaia, eta bi hitz horien elkarketakhozkia sortzen didan arren (euskara museoan!),erakusketa bizi, alai, dinamiko eta positiboa da,euskaldunei bere izatearen poza eta harrotasu-na emateko modukoa, eta erdaldunei errespe-tua, mirespena eta ikasteko gogoa piztu die-zaiekeena. Otsail erdira arte egongo da bertan,eta gero beste hiriburu batzuetan erakustekoasmoa dute. Eta bertatik bertara ikusi bitartean,edo horrez gainera, ezagutzea merezi du sarekobertsioak ere: badubada.com.

Eta ni, hurrengoan, benetan gustatzen zaizki-dan gaietara itzuliko naiz: nobelak, idazleak,liburuak… modaz pasatako gauza arraro horiek,badakizue.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Euskarak beharduena gaur eta batezere da erabilpena; eta

kulturgileok egindiezaiokegun

ekarpenikonuratsuena da edukiinteresgarriak sortzea

IRITZIA

1. Urak dakarrenaToti Martinez de Lezea. Ttarttalo.

2. AtzerriMikel Antza. Susa.

3. TwistHarkaitz Cano. Susa.

4. Ez zuten erantzunOier Santos. Erein.

5. Piztiaren begiakAlberto Ladron Arana. Elkar.

6. 19 kameraJon Arretxe. Erein.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Independentziaren paperakPako Aristi. Erein.

2. Kolonbian bahituta...Asier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.

3. ETAren estrategia armatua...Emilio Lopez Adan. Maiatz.

4. AldamenekoaAinara Gorostizu. Elkar.

5. Barkamena, kondena, torturaJoxe Azurmendi. Elkar.

6. Gau lanaRosa Arburua. Alberdania.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

ELEBERRIA

‘Idazten aridela idaz-ten duenidazlea’Iban Zaldua.Elkar. 140 orr.14,50 euro.

Kosmos literarioa21 ipuinetan

“X idazlea idazten ari da. Ele-berri bat; ohi duen bezala,luma estilografikoaz, pape-rean. Eta Xk, idazten ari denpasartean, beste idazle batdeskribatzen du, Y, hura ereidazten ari dela, nouvelle bat:Olivetti baten aurrean dago,teklak jo eta jo. Eta Yren nou-vellean beste idazle bat daprotagonista, Z, ...”. Hogeitabat ipuin biltzen dituen liburuhonek literaturaren munduabere osotasunean erakutsinahi izan du, baina, horrezgain eta horren gainetik, ipuinonak idatzi ditu Zalduak.

NARRAZIOA

‘Krimenak’Ferdinand von Schi-rach. Anton Garika-no Iruretagoiena(itzul.). Erein.224 orr. 15 euro.

Krimenik beltze-nen bilduma

Ferdinand von Schirach(Munich, 1964) jurista arra-kastatsua da bere herrial-dean, Alemanian. Bere lanesperientziatik abiatuta ida-tzitako liburua da hau: juristagisa gogor astindu zuten kri-menen sorta bat. Estilozuzen eta zehatza erabiliz,beren arruntasunean inoizinoren errezelorik esnatukoez luketen protagonistak dirakrimen horien egileak. Schi-rachen lehenengo liburua dahau, eta arrakasta handialortu du Alemanian, KleistSari ospetsua jaso duela.

HAURLITERATURA

‘Iratxoarentxanoa’Brigitte Weninger.Aztiri itzulpen zerbi-tzuak. John A. Rowe(ilus.). Ttarttalo.32 orr. 13 euro.

Animalia (ia) guz-tien ‘txano-etxea’

Egun batez, iratxo batekbere txanoa galdu dubasoan, eta animalia guztiek,handi nahiz txikiek, berenetxea aurkitzen dute bertan;guztiek, arkakuso ñimiñoakizan ezik, inork ez baituharen lagun izan nahi.Gizenduz doan istorio honenumoreak John Rowe-renmarrazki biziak ditu ederga-rri. Ttarttalo argitaletxekoAlbum ilustratzaileak bildu-mako azkenetariko nobeda-de dugu ale hau. Ipuina 4urtetik gorako haurrentzatzuzenduta dago.

Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Oskar Martínez

Lege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Editorial Iparraguirre S.A.

Page 4: ortzadar241112

Larunbata, 2012ko azaroaren 24a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

EE USKARA Elkarteen Topaguneak kon-gresua egin zuen Bilbon, hilaren 17an,Federaziotik mugimendura izenburu-pean. Bi urte eta erdiko gogoeta pro-

zesu baten amaieratzat aurkeztu dute kongre-sua. Euskaldunen gizarte mugimendu indar-tsua sortzea izan da xedea, datozen urteetarakojardunbideak zehaztea. Mikel Irizar (Ormaiz-tegi, 1954) da Topaguneko presidente aurtengomartxotik eta berarengana jo dugu kongresua-ri buruzkoak eta euskararen mugimenduarenerronkak aztertzeko.

1997an sortu zen Topagunea, nola joan dira 15urteak?Urte intentsoak izan dira, beteak. Euskara elkar-teetan hainbat zerbitzu komun behar ziren, inte-res komunak zeuden eta horri erantzunez sortuzen, baina ikusi dugu elkarrekin zerbitzu ba-tzuk ematea ez dela nahikoa, batuago jokatubehar dugu, garapenak berak hala eskatzen due-lako eta gizarte mugimenduak ahultzen joandirelako. Sarri erakundeetan delegatu dugu geu-re lana eta belaunaldi arteko transmisioa ere ezda erabat bete. Horri buruzko hausnarketak eka-rri du gogoeta prozesua eta kongresua.

Zer aurrerapen egon da 15 urteotan?Guretzat inportantea da, erakundeekin solaski-detza bateratua lortu dugula; Udalarekin, elkar-te bakoitzak oso ondo lotuta eduki du dena beti,baina Jaurlaritzarekin, aldundiekin, nekeakegon dira eta Topagunea erakunde handietaraere heltzen da, gure garrantziaz jabe daitezenlan egin dugu.

Kongresua bi urte eta erdiko gogoetaren emai-tza izan da, zertarako egin duzue hain gogoetasakona?Orain dela hiru urte-edo ikusten zen eraldake-tarako premia, euskararen normalizazioan ereesaten da ziklo baten amaieran gaudela, orainarteko ideiek goia jo dutela. Horrela, euskal-

gintzan bere papera berresteko eraldaketa hasizuen Topaguneak, bere eragina areagotzeko,hobeto prestatuta egoteko. Esfortzu izugarriaegin da, ilusioz beteta dago Topagunea, bizibe-rrituta eta ikuspegiz zein antolaketaz, aldaketa-ren erdian gaude, eraldaketa handia izango da.

Aurtengoa bigarren kongresua da, aurrenekoan,2011ko otsailean, zer zehaztu zen?Guk oinarriparrak deitzen duguna zehaztugenuen, alor askotako jakinduria bilduz, anali-si konplexua egin genuen. Euskararen norma-lizazioan hasi ginenean, ideia sinpleetan oina-rritzen ginen, uste genuen euskararen ezagutzaigota, normalizazioa lortuko zela; denborarekinjabetu gara hori ez dela hain sinplea, indar sozialhandia zegoen, baina jakinduria mugatua. Gizar-tea eta pertsonen jokamoldeak aztertu genituen,nola ideia batzuk nagusitzen diren gutxiengoe-nak izan arren, euskal komunitatea, EuskalHerri osoa kontuan hartuta minoria baita. Bes-te minoria batzuek lortu dute euren mezua gizar-tean erabat errotzea, esaterako homosexualakgutxiengoa dira, baina gero eta zailagoa da haienaurkako mezuak entzutea, ikuspegi hegemoni-koan txertatu dute berea. Gizartean eragiteko,

antolakuntza efiziente bat behar da, tresnakbehar dira, diskurtso erakargarria, hori guztiaaipatzen da oinarriparren kontzeptu horretan.

Bigarren kongresua praktikoagoa izan da.Bai, lehenengoak oinarri teoriko eta kontzep-tualak eman zizkigun, baina hori praktikara era-mateko lana utzi zigun. Urte eta erdi pasatu daeta hausnartutako guztia, bost ardatz nagusitanlaburtu dugu, dauzkagun frente guztiak jasoditugu eta, lehenengo kongresuan oinarriparrakzehaztu genituen bezala, orain eraldabideak ize-na eman diogu ardatz multzoari, hau da, alda-keta gauzatzeko dauzkagun palankak izangodirenak. Federaziotik mugimendurako pausuaegin nahi dugu, federazioa elkarteen multzoa da,mugimenduak adierazten du konpaktazio lana.Izena eta izana aztertu ditugu, marka bateratuaizango gara; herrietako elkarteek izena man-tenduko dute, jakina, baina beren jarduera guz-tietan erabiliko duten definizioa izango da, “geugara herri honetako euskaldunen topagunea”.Aurkeztutako ideia guztiak euskara elkarteekaztertu dituzte eta, oro har, adostasun handialortu dugu. Oso borondate handia dago batera-tu eta plazara irteteko, behin elkarteak trinko-tuta, ikusi da gizartean dagoela erronka.

Gogoeta prozesua amaituta, zein izango dahurrengo urratsa?Kongresuak jartzen gaitu hurrengo fasearenhasieran, definitu dugu nola eraldatu eta, ora-in, praktikan jarri behar dugu. Bai Topaguneaketa bai herrietako elkarteek ere, hurrengo urtee-tako kudeaketa planetan eraldabideak txerta-tzen hasi beharko dugu. Erakundeen laguntzaere beharko dugu, batzuetan konfrontazioa egonda erakundeen eta gizarte mugimenduen artean,baina guk garbi daukagu, aurrera egingo badu-gu, gizartearen kemena eta erakundeen ahalauztartu behar ditugula. Indar guztiak batuta ere,nahikoa lan izango dugu euskararen normali-zazioa lortzen, hortaz nor bere bidetik ezin gara

euskara

DABI PIEDRA

Euskal hizkuntzaren aldeko mezu indartsua etabaikorra –“baina ez inozoa”– hedatu behardelakoan dago Mikel Irizar. Topaguneko diskurtsoa

jendartean errotzearren, beste minoriek egindakobidea eredutzat hartzen du . “Prest gaude plazarairten eta elkarlanean hasteko”, baieztatzen du

“Orain arte, euskara-ren alde euskarazbakarrik zabalduditugu geure mezuaketa horrek inkomuni-kazioa eragin du”

«Gizartearen kemenaeta erakundeen ahalabehar ditugu euskararennormalizazioan»

MIKEL IRIZARTOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOKO PRESIDENTEA

Page 5: ortzadar241112

05Ortzadar //Larunbata, 2012ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

ibili. Orain arte, euskararen alde euskarazbakarrik zabaldu ditugu geure mezuak etahorrek inkomunikazioa eragin du. Ez dugubehar den beste gure berri eman, badago inko-munikazio horma horiek zulatzeko beharra.Gizartea, teorian, euskararen alde dago eta,nahi dugu, alde errealera pasatzea babes teori-ko hori, euskararen aldeko giroa sortu eta blin-datu behar dugu, erakundeen ikamikak izandaitezela zergei buruz edo zaborren gainean,

baina euskara eta euskarazko hedabideak ezdaitezela zalantzan egon.

Euskara elkarteen egoera zer moduzkoa dagaur egun?Trantsizio fase batean daude elkarteak. Batetik,belaunaldi arteko lekukoa pasatzeko ordua da,bestetik, teknika berrietarako jauzia ere emanbehar da, gizartea eraldatzeko tresna berriaksartzeko unea da. Ziklo aldaketa batean gaude,

“Ziklo aldaketa batean gaude, euskalgintzaren formulazio berrien zain”, adierazi du Irizarrek. OSKAR MARTINEZ

euskalgintzaren formulazio berrien zain. Zalan-tza sasoia da, baina dudak ez du jendea atzerabota, aurrera eragin dio. Herriz herriko mapa-ra jeitsiz gero, egoera desberdinak daude, ba-tzuk indartsu, beste batzuk ahulago. Hedabi-deekin ere antzera gabiltza. Ez dakigu euskalhedabideek iraungo duten, baina irauten badu-te, elkarrekin izango da, jendeak adostasunera-ko joera handia du eta itxaropengarria da.

Euskarazko hedabideekin zer ikuspegi dauka-zue Topagunean?Garai batean, nahi izan genuen herriz herrikohedabideak eskualdeka batu, baina prozesu horiez zen amaitu, inertzia batzuk egon ziren; Duran-galdean eta Debagoienan lortu zen eskualdekoproiektu indartsuak eratzea, baina leku gehie-netan hedabide txikiak baino ez daude. Inertziahorrek jarrera itxiak ere sortu ditu, herrikoagehiegi baloratu dugu eta lankidetzarako mugaartifizialak sortu dira. Orain, krisia etorri da,hedabideen ereduarena eta ekonomiarena, etaberriro hasi gara lankidetzaz hitz egiten. Esate-rako, urte hasieran Tokikom enpresa gisa sortudugu, euskarazko tokiko hedabideak elkartzeko.Tolosaldean eskualde mailako proiektua loratzenhasi da. Eskualdekako multimediak antolatzeada asmoa, hau da, eskualde bakoitzean, formatuugari barnean hartuko dituen plataforma indar-tsuak eratzea eta eskualdeen arteko harremanakaprobetxatu. Beti ere, informazioa ikuspegi hiper-lokal batetik landuta, herriz herri sarea zabaltzen.Hori sekulako oinarria izango litzateke euska-razko hedabide orokorrekin uztartuz gero. Segur-tasunik ez daukagu lortuko ote dugun, baina horgabiltza, bidea elkarlana delakoan.

Gaur egun 96 elkarte batzen dira Topagunean.Nola lortzen da denen interesen alde egitea?Orain arte arazo askorekin, baina nahi genukebeste modu batean antolatzea. Bat eta 96 parezpare jartzen dituen harremana korapilotsua da.Kongresuan onartu den gauza bat da sarea sor-tzea, eskualdeka. Elkarte indartsuenek egindezatela trakzioa, denen lana bultzatu eta inte-res guztiak bateratzeko, hori da asmoa. Komu-nikazioa asko errazten du horrek. Intranet akti-bo bat izatea ere behingoz egin behar genuke,teknologia berriak baliatu behar ditugu. Noi-zean behin batzar fisikoak egitea ere ez da ahaz-tu behar, hurbiltasun fisikoak dakarren berota-suna eta motibazioa aprobetxatzeko.

Euskaraz bizi nahi duen herritarrarenganaheltzen da Topagunearen ideia?Hori ere aldatu nahi genuke. Topagunea izengenerikoa izatea nahi genuke, ez leku urrunbatean dagoen bulego bat. Guk geuk irten behardugu plazara, jendea dagoen lekura, parte-har-tzea sustatzea, euskaratik eta euskararen mese-derako. Besteekin batera jardun behar dugu,gizartean parte hartu. Elkarte barrukoak janegin du kanpora begirakoa, prest gaude plazarairten eta elkarlanean hasteko.

Aspaldion hedatu da ideia bat euskara ez delapraktikoa, krisi sasoi honetan euskara bigarrenmailan utzi beharko litzatekeela. Hori diote-nekin zer lan egingo duzue?Aldekotasuna ahultzen joan den heinean, kon-tra daudenak oldartzen hasi dira. Orain dela 30urte hain zegoen indartsu euskararen alde egi-teko jarrera, kontra zegoena ere ez zen ausar-tzen kontra zegoela esaten. Gure soluzioa da,berriz gu geu indartzea, beste minoria batzuekegin dutenaren ildotik, gure ideia hegemonikobihurtu. Gaur egun inor gutxi da, publikoki,feminismoaren ideien kontrakoa, ekologismoa-ren kontrakoa edo nor da gaur egun homofobodeklaratua? Guk ikasi behar dugu horixe beraegiten, zelan lortu duten beren diskurtsoa gizar-tean errotzen. Gure jarduerak ere badu zeresa-na, batzuetan barrura begira lan egin dugu etakanpoan ez dugu elikatu aldekotasuna, beste ba-tzuetan diskurtso agresiboak erabili eta jendeauxatu dugu. Planteamentuak berriztu beharditugu, diskurtsoarekin eta jarrerarekin. Mezuindartsua eta baikorra hedatu behar dugu euska-raren alde, baikorra baina ez inozoa.

ORMAIZTEGI

Page 6: ortzadar241112

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika & literatura

MIREN RUBIO

LL AU aste eskasetan eho dira lehenedizioko Kafe aleak. “Irakurleen eran-tzuna uste baino hobea izan da”, dioLeire Lopezek, Gernikako Kafea eta

Galletak musika entzuketetarako taldekokideak eta liburuko egileak. Bigarren edizioaargitaratzea erabaki dute horregatik,autoekoizpenaren arriskuak arrisku. Laneskerga baitago liburu honen atzean. 121 disko-ren inguruko beste hainbeste testuz osatutadago, eta guztiak ere arlo ezberdinetako musi-kazaleek idatzi dituzte. Hala nola, Gorka Arre-se editoreak, Fermin Etxegoien eta GarbineUbeda kazetariek, Kattalin Miner feministak,Ander Lipus aktoreak, edo Slavoj Zizek pentsa-lariak, besteak beste.

“Liburua hartu, irakurri eta entzun, zer edozer aurkitzeko”, dio Lopezek. Musikarekikointeresa pizteko balio duen liburua dela ustebaitu, eta musikazaleen gogoetak ere par-tekatzeko. “Musikazaleez hitz egiten denean,baina, elite txiki bati erreferentzia egiten zaio-la dirudi”, azpimarratzen du Lopezek, “etamusikazaleek Euskal Herriko eta baita Can-cungo taldeak ere ezagutu behar dituztelapentsatzen da. Baina denok gara musikazaleak,modu batean edo bestean”. Horregatik,“pertsona askori gustatuko zaiola uste dut,liburu dibertsoa eta anitza delako”.

Gainera, liburuak entzulea “aktiboa” dela alda-rrikatzen du, Kafea eta galletak ekimenak beza-laxe. Orain 4 urte hasi ziren diskoak taldean en-tzuten Gernikako gaztetxean, Kafea eta galletaklelopean. “Musika elkarrekin entzun, eta horreninguruan berba egiteko sortu genuen”, gogoandu Lopezek, “gure lagun taldean egiten genue-na apur bat zabaldu, eta gehiagoren artean egi-teko”. Horrela, musikariak aktiboak eta entzu-leak pasiboak direnaren ideiarekin apurtu nahizutela dio. “Entzuleak dira musika hori akti-batzen dutenak, gustatzen zaien edo ez eraba-kitzen dutelako, eta liburuak ere badu horrekinlotura, elkarbanatzearen ideiarekin”.

PLAZA MUSIKAZALEENTZAT Disko entzuketeta-rako musikariak gonbidatzen dituzte, disko bateninguruan solastu dezaten. Baina, liburuan zaleeiegin zaie leku. “Gure saioetara etortzen direnei,diskoetxe txikietakoei, kontzertuetan ezagutuditugunei... Alegia, musikari buruz dakiteneiahotsa eman nahi genien. Horregatik bururatuzitzaigun liburua sortzearen ideia, gure ustez,asko dutelako esateko. Eta hedabideetan ibiltzendirenei eta ezezagunagoak direnei elkarrekinpartekatzeko leku bat eskaini nahi izan diegu”.

Testuaren luzaera izan da muga bakarra, musi-kazale bakoitzak nahi duen testu mota aukeratubaitu, irizpideak irizpide. “Liburua ez da entzunbeharreko diskoen zerrenda bat”, ohartaraztendu Lopezek. “Askok diskorik kuttunena aukera-tu dute, baina besteetan diskoa aitzakia da bestekontuez berba egiteko. Horregatik, badira kriti-

ka gisa egindako testuak, beste batzukpolitikoagoak dira, edota ipuin gisa ereegindakoak daude, besteak beste”.

300 musikazale baino gehiago gonbida-tu zituzte, baina 121-ek hartu dute parteliburuan. Hala ere, kopuruarekin pozikegon arren, egileek badute “minik”, par-tehartzaileen herena soilik direlakoemakumezkoak, gonbita gehiagori luza-tu arren. “Kontzertuetan emakumeakentzuleen erdia dira, baina, beste arloe-tan bezala, musikaren esparru publi-koan gizonei ematen zaie ahotsa. Gizo-nak nagusitzen dira diskoetxeetan, etagizonek idazten dute hedabideetanmusikari buruz, batez ere. Beraz, ohi-tuta bazaude, errezagoa zaizu liburu-rako testu bat idaztea, eta baietzerantzuten duzu. Emakumeenkasuan, batzuek ezetz erantzun digu-te, eta parte hartu dutenen artean,askorentzat ere lehen aldia izan da”.

DIGITALKI ERE Testuez gain, liburuaargazkiz osatuta dago, eta diskoen azala-

ren bertsio marraztuez lagunduta daude testuak.Beraz, Leire Lopezek eta Ibon Rodriguezek buruegiten duten lantalde eta parte-hartze zerrendaluzea da, eta argitaratze prozesua mantsoa iza-tea ekarri du horrek. “Orain urte pare bat hasiginen Kafe aleak liburuarekin, baina uste bainodenbora gehiago behar izan dugu testuak jaso,orraztu eta maketatzeko”. Izan ere, aisialdianegiten joan dira liburua, eta aurreikusitakoa bai-no urtebete beranduago iritsi da. “Gure errit-moa azkarragoa izango zela uste genuen, bainabakoitzak bere lana dauka, eta maketatzaileakere bere denbora behar izan du”.

Musikazaleek eragozpen handirik izan ez dute-la dirudi, lehen edizioko 625 Kafe aleak agortudituztelako. Gainera, paperean bigarren edizioaeskura izateaz gain, digitalki ere kontsultatu etaentzun daitezke testuak webgune honetan:www.kafeaetagalletak.net. “Testu bakoitzariesteka bat jarri diogu, aipatzen den diskoa en-tzuteko Grooveshark plataforma bidez”. Horixebaita asmoa, musikarekiko gonbita luzatzea.

Irudietan, liburuakjasotzen dituendiskoetako hiru por-tada, edizio honeta-rako espresuki aldatudituztenak. ORTZADAR

121 diskoren inguruko zaletuen testuak jasotzen ditu‘Kafe aleak’ liburuak, eta irakurleen harrera beroa izanik,bigarren edizioa abian du dagoeneko

Kafe gehiagomusikazaleentzat

GERNIKA

Page 7: ortzadar241112

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Etxe orok ez du zertan ohiko baserri-itxurarikeduki. Bizitegi-arkitektura familiabakarrakere XXI. mendeko hizkuntza hitz egin dezake

KK ANTABRIAKO Castro UrdialeskoSámano auzoan dago orubea, etxefamiliabakar berriek osatutako ingu-rune erdi landatar erdi aldiritar tipi-

ko batean. Horren aurrean, erabaki ausarta:lorategiaren hegoaldean zulo handi bat egitea,500 m2 eskaseko partzelan espazio intimoago batlortze aldera, hirigintza-arauak urratu gabe.Zuloari esker, etxea hiru solairutan banatu dai-teke, erdisotoak fatxada oso bat argiztapen etaaireztapen naturala izanik. Horrela, proiektuabi elementu garbitan banatzen da, bestalde: hor-migoizko eustorma zeihar eta irregularra, eska-lada praktikatzeko modukoa, batetik, etazurezko etxe abstraktua, bestetik. Voilà!

180 m2 eraikiko triplex-etxea, gainera, ez da bolu-men trinko bakarrean diseinatu. Solairu bakoi-tza kutxa argi batek osatua da. Bereizketa nabar-mentzeko, aurrealdera zein atzealdera indarhandiko hegal bana ezarri da, bakoitza altuerabatean, kutxek elkarren artean labain egingobalute bezala. Estatikoa izanagatik, arkitektu-rak mugimendua adierazten baitu batzuetan,kasu honetan legez.

Oinen antolamenduari dagokionez, hegalik gabegoitik behera doan erdiko gunean kokatu diraeskailerak eta gune hezeak, logikari jarraiki.Hiru solairuetako gelek erdigune horren ingu-ruan orbitatzen dute. Barnealdean kontrastenabarmena dago hormigoizko akaberen landu-gabetasunaren eta altzairu-egiturazko eskaile-ren fintasunaren artean. Kanpoaldean, berriz,eraikuntzaren modulazioa oso kontuan hartuda, fatxada guztietako baoak berdin-berdinakdirela. Pragmatismoa ez baitzaio zertan kon-trajarri arkitektura garaikideari, hau kalita-tezkoa bada, moreHOUSE etxekoa bezalakoa.

Kutxalabainkorrak

moreHOUSE ETXEBIZITZA FAMILIABAKARRA

Kokapena: Sámano, Castro Urdia-les.Arkitektoak: Acha Zaballa Arqui-tectos.Sustatzailea: Partikularra.Data: 2009-2012.Argazkiak: Josema Cutillas.

Sariak. Cristina Acha (Bilbo, 1974) etaMiguel Zaballa (Bilbo, 1976) arki-tektoak hitzik gabe uzten duencurriculuma gorpuzten ari dira. Gaz-teak izanagatik, Portugaleten fin-katu duten arkitektura-bulegoalehiaketaz lehiaketa ari da lantzenbere etorkizuna, oraina dagoeneko,irabazi dituzten sari ugariei esker.Lehen sarien artean sonatuenak,babes publikoko 58 etxebizitzaHuescan, meatze-tunelen erabe-rritzea Castro Urdialesen eta hotelbat Badajozen. Alajaina!

Garbitasuna. Acha eta Zaballarenarkitekturak garbitasun bolumetri-koa du bereizgarri. Proiektua ezbaita arazoak ebazteko soluziopraktikoen batuketa hutsa. Haienmaketetan eta hiru dimentsiokomarrazkietan dagoeneko ikus dai-teke eraikin-bolumenaren ideia argibatek ematen diola osotasuna arki-tektura-proiektuari. SámanokomoreHOUSE etxea jokabide horrenadibide bikaina da.

Zurezko hirukutxa abstrak-tuak elkarrengainean kokatudira, haien arteanlabainduko balirabezala, lorate-gian antolatudiren bi mailakbaliatuz. JOSEMA

CUTILLAS

Hormigoizko barne-akaberak agerian utzi dira,haien landugabetasunak eskaileraren fintasuna-rekin kontraste erakargarria proposatzen duela.JOSEMA CUTILLAS

Page 8: ortzadar241112

944 480 000 [email protected] www.artez.net

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 24aazkena

PP INA Maisanoren hitzak dira, Libero Gras-siren alarguna, Siziliako Mafiaren aurka-ko mugimendu hiritarren ikono bihurtudena. Grassik pijama fabrika bat zeukan

Palermon eta 1991n pizzoa –mafiosoen txantajea–ordaintzeari ezetz esan zion, eta gainera publi-koki azaldu zuen bere erabakia, Giornale di Sici-lia egunkarian argitaratutako karta batean.Fabrika ezerezetik altxa zuela, bere bizitzakolana zela eta ez zuela etsiko. “Ez naiz kixotea, eznaiz moralista, ez naiz apostolua. Nire bidea lasaijarraitzea besterik ez dut nahi”, azaldu zuenondorengo elkarrizketa batean. Handik zortzihilabetera, Salvatore Madonia mafiosoak hirutiroz hil zuen.

Hamabi urte beranduago, 2004ko ekainaren29an, Palermoko kaleak pegatinaz josita ager-tu ziren, Pizzoa ordaintzen duen herri bat duin-tasunik gabeko herri bat da leloarekin. Kaze-tari batek Pina Maisanori galdetu zion ea pega-tinen egileak ezagutzen zituen. “Ezetz esannion, ez nituela ezagutzen, baina nire ilobakbalira bezala hartzen nituela”, dio Maisanok.Egun batzuk beranduago, Maisanoren lante-gian hiru gazte azaldu ziren: “Pina, gu garazure ilobak”.

Horrela hasi zen Addio Pizzo, gazte taldebatek Mafiaren aurka sortu zuen mugimen-du hiritarra, hasieran klandestinoa izanzena, gero Palermoko epaile, kazetari, idaz-le, apaiz eta bestelako pertsonaia publikoenbabesarekin jendaurrean aurkeztu zena, etaazkenean Palermon matxinada isila etaindartsua sustatu duena. Gaur egun, 700denda, jatetxe, tailer, bulego eta negozio bai-no gehiagok bat egin dute Mafiaren txanta-jearen aurkako mugimenduarekin, era-kusleihoetan Addio Pizzo dioen pegatinajarrita daukate, eta hiritarrei “kontsumokritikoa” egiteko eskatzen diete. Gureankontsumitzen baduzu, zure poltsikotik ezda zentimo bakar bat ere Mafiarentzatizango, diote. Hiritarrek eta turistek esku-ragai dute txantajea ordaintzen ez dutennegozioen gida bat.

Pina Maisanok 83 urterekin gogo biziz jar-duten du bere “iloben” mugimenduan.Elkarteko ohorezko presidentea da, mani-

BIDAIAKOADERNOA

‘Pizzoa ordaintzenduen herri bat

duintasunik gabekoherri bat da’ lelo gisa,pegatinez josi zutenPalermo 2004an

festazioetan parte hartzen du, komunika-bideetan elkarrizketak egiten dizkiote etaItalia osoko eskolatan hitzaldiak ematenditu Mafiaren egia odoltsuak kontatzeko.

Emakume txikia da, keinu mantso eta leu-nak egiten dituena, eta irribarre erdi batezerakusten du Addio Pizzoko egoitzan zintzi-lik dagoen argazki bat: “Liberori egin ziotenazkena izan zen, txalupa batean, Mondellon.Handik bi egunera hil zuten”. Ahots eztizematen ditu azalpenak. “Libero oso gizonausarta zen. Ederki zekien noren aurka arizen, bazekien heriotzara zigortuta zegoela,baina injustiziaren kontzientzia oso zorrotzazeukan. Txantajeari ezetz esateaz gain, ozenesan zuen, egunkarietan, irratietan, telebiste-tan. Isiltasuna hautsi zuen. Horregatik hilzuten”.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

Adio txantajeari, Sizilian“Mafiak nire senarra hil zuenean, lagun askok agurra ukatu zidaten. Seme bat eta alaba bat neuzkaneta inork ez zidan lagundu. Bakardade handiko urteak izan ziren. Kontraerasoa egin nuen arte”

Mafiaren txantajearen aurkako mugimen-duak aldeko asko ditu gaur egun. ADDIO PIZZO