Top Banner
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak EUSKAL ZIRKU BERRIA Maite Guevara, Maider Yabar eta Maitane Azpiroz euskal artistek euren ikuspegia dakarte -- 4-5. orrialdeak -- -- 2. orrialdea -- XSS BAND-EN ‘TRIBU-DANTZA’ Dantzatzeko deia egiten du Xabi San Sebastian musikariak Larunbata, 2012ko ekainaren 23a. 266 zenbakia deia.com
8

ortzadar230612

Mar 31, 2016

Download

Documents

Deia.com

euskera eta kultura
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: ortzadar230612

ortzadareuskal kulturaren kolore guztiak

EUSKALZIRKU BERRIA

Maite Guevara, MaiderYabar eta Maitane

Azpiroz euskal artistekeuren ikuspegia dakarte

-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

XSS BAND-EN‘TRIBU-DANTZA’

Dantzatzeko deiaegiten du Xabi San

Sebastian musikariak

Larunbata, 2012ko ekainaren 23a. 266 zenbakia deia.com

Page 2: ortzadar230612

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

XSS Band-en lan berria urrira aldera kaleratuko da, eta euskal musika tresnen doinuak eta rock estiloa nahastuko dira bertan. XSS BAND

MARTA MORALES

“Tribua dantzan jartzea” du xede urrian kaleratuko den Xabi San Sebastianen ‘Erraiak’ diskoak

DD ONOSTIAN 1967. urtean jaioa, XabiSan Sebastian ondo ezaguna daEuskal Herriko musika esparruan.Eskarmentu handiko musikari, abes-

lari eta gitarra-jole honek buru-belarri dihar-du azken hilabete hauetan bere disko berriaprestatzen. Urrian kaleratzeko asmoa du etadagoeneko lan dexente eginda dauka. Erraiakaukeratu du disko berriaren izenburu gisa.“Erraietara eta erroetara begira dagoen rockaizango baitu oinarri lan berri honek”, nabar-mendu du XSS Band-eko buruak.

Izan ere, guztiak dantzan jartzeko moduko diskoaegin nahi izan du San Sebastianek. Hortaz, 2009.urtean argitaratutako bere bakarkako bigarrenlanean –Ospela diskoan– San Sebastianek har-tutako rock melodikoaren doinuak ez ditu en-tzuleak lan berri honetan aurkituko. “Ospela kan-tautore disko bat zen, kantu bakoitzak bere jan-tzia eskatzen zuen, baina muina gitarra akusti-koa eta ahotsa ziren, leku intimo eta lasaietanentzutekoa”, gogorarazi du. Horren aurrean,Erraiak mugimendu-diskoa dela iragarri du.“Erritmoa du oinarri eta izerdirako egina dago,tribua dantzan jartzeko, erraiak astindu eta bar-ne taupadarekin bat egiteko”, azpimarratu du.

Zehaztapen handirik oraindik zabaldu ezin baduere, euskal musika-tresnen doinuak rock esti-loarekin nahastuta entzuteko parada izango dela

aurreratu du egileak. “Rock bandaren instru-mentazioa izango du, hau da, gitarra elektri-koak, baxua, bateria eta hammond-a eta tartekatxalaparta hurbiltzen zaio”, zehaztu du. Languztia janzteko Elkar zigilua aukeratu du berri-ro (aurreko lanarekin izan zuen berdina). Izanere, haiekin oso gustura dagoela aitortu dumusikari donostiarrak. “Azken urteotan erla-zio jarraia izan dugu eta ondo konpondu gara.Lan ona egiten dute eta elkar errespetatzengara”, adierazi du.

Musika munduan prestakuntza sakonekoa daSan Sebastian. Donostiako Estudio 4 eta Madri-leko Taller de Musicos-en burutu zituen musikaeta gitarra ikasketak, Alberto Lizarralde, OscarLópez eta Joaquin Chacón irakasleekin, besteakbeste. Garai emankorrak izan ziren haiek, bai-na aurrera egiteko beharrak bultzaturik EuskalHerrira itzuli zen, Izotz plaza taldean gitarra-jole eta kantari hainbat urtez aritu zela. Ostean,Alboka taldearekin folk doinuak dastatzekoaukera izan zuen, euskal doinuak zabaltzekoaukeraz gozatuz. Jarraian, Junkerarekin kola-boratzen hasi zen, bakarkako kantari moduan.

ESZENATOKIEN DEIA Dena dela, konposatzeko zeininterpretatzeko gogoa ere bere baitan zegoen piz-tuta, eta Orai –bere bakarkako lehenengo lana–kaleratu zuen, bertan euskal musika tradizio-nalaren ikuspegi berritua eskaini zuela. “Denak

du bere xarma, baina eszenatokiak badu zerbaitberezia, eta hori da normalean musika-anima-liok gehien entzuten dugun deia”, aitortu dupozik, udazkenari begira. Izan ere, uda ondorenkontzertu ugari emateko asmoa dauka. “Orainari gara hori guztia antolatzen, udazkenean lekudezente bisitatu nahi baititugu”, azaldu du.

KALEA BERRESKURATZEA Halaber, kalera atera-tzeko beharra nabarmendu du San Sebastianek,bide horretan “elkarri hartu diogun beldurra”galdu ahal izateko. Bere ustez, musikarekikoharremana zaintzeaz gain, berreskuratu ere eginbehar baita. “Ez da posible adin batetik aurrerajendea haurrak egin eta lana egiten bakarrikdedikatzea; gainera, zoriontsuak ez izateko, etabi urtetik behin Bruce Springteenen kontzertubatera joateko”, gaitzetsi du musikari donostia-rrak. “Kalea berreskuratu behar dugu, eta ez gaz-te jendeak bakarrik”, azpimarratu du. Hortaz,etorkizunari begira beste proiektuei uko egingabe, oraingo honetan, Erraiak lanaren zuze-nekoetan kontzentratu nahi da.

Horren haritik, Euskal Herriko musika merka-tuan bizi den egoeraren aurrean baikor agertuda San Sebastian. “Merkatua oro har badakigunola dagoen, baina baikorra naiz; merkatuekdirua lapurtu diezagukete baina bizi poza bestelekutatik dator eta musikak hor zeresan handiadauka”, ziurtatu du.

ATZERRIRA BEGIRA

Xabi San Sebastianek askotanjo du Euskal Herritik kanpo.Beraz, ondo baino hobeto dakieuskal musika atzerrira ate-ra-tzerik badagoela, “eta ez he-mengo musikaren berezitasu-nak erakusteko bakarrik”, azal-du du. Horrek gora egin beharduela uste du musikari donos-tiarrak.

Erraietatik dantzanDONOSTIA

Page 3: ortzadar230612

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 23a

L

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Epelenekoa

L AGUN irakurzale batek gomendatutaJoxe Artetxeren gerraosteko egunka-rien bilduma irakurtzen aritu naiz (Joséde Arteche: Un vasco en la postguerra.

Diario 1939-1971). Hiru hamarkada pasatxoanidatzitako oharrek askorako ematen dute, etahistoriaren alderditik hainbat pasarte esangu-ratsu topa litezke han eta hemen, idazkera eretxukuna, gehiegikeriarik gabeko dotoreziadu-na, tonu orokorra aski monotonoa den arren,pertsonaia bera izan zen bezala.

Ia idazle ororen azken fina ahaztura izango da,eta Artetxek dagoeneko iritsia du status hori,garai batean pertsona nabarmena izan zenarren: Gipuzkoan batez ere, bertako seme ospe-tsuen biografoa erdaraz (Elkano, Urdaneta,Legazpi, Loiola...), Diputazioko liburutegikoarduraduna (ezaguna da Saizarbitoriari jen-daurrean errieta egin ziola Egunero hasten dela-ko atera zuenean, Ama Birjina iraintzen zuela-koan)... Artetxeren bizitza markatuko zuena, bai-na, erabaki pertsonal bat izan zen: 1936an faxis-tek gerra hasi zutenean, EAJ zalantzan egon zenlehen momentuan, alde batekoak etsaiak bazi-tuzten nazio-ikuspegitik, besteak ere bai erli-

jioari dagokionez; Ajuriagerrak hartu omenzuen erabakia zirt-zart; Artetxe, berriz, jelkidenabarmena izan arren (GBBren idazkaria), fran-kisten alde paratu zen, erlijioagatik batik bat,eta baita familia-arrazoiengatik ere. Alabaina,beti gorde zuen nolabaiteko kontzientzia txarra,ez bateko ez besteko ez izatearen sentipena,denon anaitasunerako desira bat, elkarrenbarkamenerako joera (batzuen artean osogaurkoa den jarrera). Era berean, zubigilea iza-tea tokatu zitzaion, bokazioz edo halabehar his-torikoz: erregimenaren barruko gizona izanik,baina aldi berean euskaltzalea, bera ibili zenbitartekari gerraostean, zentsuraren arduradu-nek euskarazko liburuak ateratzeko baimenaeman zezaten.

Aurreko batean txoko honetan esan nuen pertso-naia eta egoera kotraesankorrek joko gehiagoematen dutela, eta egia izango da, Artetxe ins-pirazio-iturri izan baitzuen Koldo Izagirrek Suanahi Mr. Churchill-eko ipuin batean, eta neurribatean Iñigo Aranbarrik Emon biar yako elebe-rrian. Artetxe ez zait iruditzen ordea tipo inte-resgarria, kontrakoa baizik: elizkoi triste bat,gure herrian epelenekoa esaten zitzaiona: txepel

eta koldarra, inoiz inor mindu nahi ez lukeena,eta horregatik azkenean beti agintearekin bategiten duena.

Adierazgarria da oso Artetxeren liburu maitee-narekin gertatu zena: El abrazo de los muertos,36-39 bitartean idatzitako egunkari pertsonaleanoinarritua. Erdibidean egon nahi hori, denakulertzea, erreketeen lubakitik kontatuta gaine-ra, ez zen frankismo garaileak onartutako jarre-ra, eta Artetxek zalantza batean eman zuen bizi-tza osoa: nahi zuen argitara eman, baina ez zenausartzen, zentsuraren eta bestelako zigorrenbeldurrez. Gerraosteko diarioetan ikusten duguurtez urte testuaren makinizkribua uzten diolabati eta besteari; denei eskatzen die iritzia, denekgoraipatzen diote; batzuek publikatzera ani-matzen dute, beste batzuek oraingoz hobe duelagorde, badaezpada. Azkenean, 1970ean emanzuen argitara, hil baino urtebete lehenago: ordu-rako, liburuak izan zezakeen balizko adiskide-tze-indarra guztiz gesaldua zegoen eta ez zen ger-tatu ez berak nahiko zukeen katarsirik ez eskan-dalurik. Frankisten koartada bihurtu zenbesarkada hura, euskaldun kontzientziadu-nentzat berandu zetorrena.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Joxe Artetxe elizkoitriste bat iruditzenzait, ‘epelenekoa’esaten zitzaiona:

inoiz inor mindu nahiez eta horregatik

beti agintearekin bategiten duena

IRITZIA

1. Hodeien adoreaYoseba Peña. Susa.

2. OrbanakPello Lizarralde. Erein.

3. Marlboro gizona...Mikel Zubeldia. Alberdania.

4. MartuteneRamon Saizarbitoria. Erein.

5. TximistakJean Echenoz. Meettok.

6. 19 kameraJon Arretxe. Erein.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Kanonaren gaineko nazioazIbai Atutxa. Utriusque Vasconiae.

2. Bakea gudan. Unamuno,...Joxe Azurmendi. Txalaparta.

3. Plazer bat izan duk, Benito!Pako Aristi eta Mikel Markez. Elkar.

4. Euskal herritarrenburujabetzaJoseba Agirreazkuenaga. Alberdania.

5. Biktimari agurkaFito Rodriguez. Utrisque Vasconiae.

6. Baita hondakinak ereIñigo Astiz. Susa.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

GASTRONOMIA

‘200errezetagoxo etaosasuntsu’Arantza LorenzoZubillaga. Ttarttalo.168 orr. 22,50 euro.

Oreka-osasuna,sukaldaritza bide

Dieta mediterraneoa oina-rritzat hartuz, elikadurarenbidez oreka eta osasunalortzea xede du liburuak.Horretarako, Arantza Loren-zo nutrizionistak errezeta etaaholku mordoxka eskaintzenditu, beti ere, sukaldaritzagoxo eta zaporetsu batbultzatu nahian. Barazkiak,lekaleak, haragiak, arrainaketa abar luzea eskaintzenditu; betiko zein egungoerrezetak, modu errazeanazalduta, sukaldean hasiberri direnentzat edo hasinahi dutenentzat.

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

TERMINOLOGIA

‘Saskiba-loia hizte-gia’Batzuen artean.Eusko Jaurlaritzarenargitalpen zentrua.102 orr. 3 euro.

Saskibaloiareneremua izendatuz

Euskalterm Euskal Termino-logia Banku Publikoa egitas-moaren baitan, saskibaloiarieskainitako hiztegia kaleratudu Eusko Jaurlaritzak, UZEITerminologia eta Lexikogra-fia Zentroak egina, hainzuzen. Besteak beste, joka-lekua, materiala nahizpertsonalaren (ofiziala,teknikoa eta laguntzailea)gaineko terminoak biltzenditu aipatu hiztegiak, baitaekipamendua nahiz partida-ren antolamendua, taktikak,joko-ekintzak eta arbitrajearidagozkienak ere.

HAURLITERATURA

‘Urretxin-dorra’Benjamin Lacombeeta Sébastien Perez.Ibaizabal. 40 orr.18,90 euro.

Poeta misteriotsubaten bilaketa

Gaur batek bihar besteak,udalekuko ume guztiekpaper zatitxoetan poematxomisteriotsu bana jasokodute. Jakob jaunak, ardura-dunak, papertxo horiekbatuko ditu, eta, horrela,ikerketa dibertigarri batihasiera emango zaio poe-matxo horien egilea nor denaurkitzeko. Jose AntonioSarasolak itzulitako konta-kizun honetan, Frantziako50eko hamarkadan girotua,mutiko iheskor eta lotsatibat bere kideen artean tar-tetxo bat aurkitzearrenlehiatzen da.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Maite GuevaraLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: ortzadar230612

Larunbata, 2012ko ekainaren 23a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ZZ irkua aipatzean, karpa handiak eta ani-maliak datozkio burura bati bainogehiagori. Gaur egun, ordea, zirkugaraikidea delakoak hartu du lekukoa

eta kalean zein areto txikietan gozatzeko modukoikuskizunak dira nagusi. Euskal Herrian gora-ka datorren arloa izan arren, artistekin hitz egi-nez gero hutsune handiak daudela ohartukogara. Eskola arautua nahi dute, besteak beste.Publikoa zirku molde berrietara egokitzeko lanaere amaitu gabe dagoela dirudi. Euskal Herrianzirku garaikideari lotutako ikuskizunak ez diragauza berria. Maite Guevara clown erako artis-tak azaltzen duenez, “kalean lekua du zirkuak–batez ere udan, umore jaialdiekin eta kale an-tzerki topaketekin–, beste genero batzuei aurreahartu die”. Gaur egun, beste urrats bat egin etakaletik aretora hedatu da zirkua, pausu eraba-kigarria Maider Yabar aktore eta akrobatarenustez: “Kalean egotea ezinbestekoa da, ikusleekinharreman zuzen hori mantentzea, baina aretobarruko ikuskizunen artean toki egitea seinaleona da”. Eskaintza ere hazi egin da azkenaldian.“Gero eta artista gehiago gara, eta proposamenberriak agertzen ari dira”, dio Yabarrek. “Mala-baristak, akrobatak, pailazoak,... denetarikdaukagu Euskal Herrian, konpainiak zein bakar-lariak, gainera gero eta emakumezko gehiagogabiltza”, gehitu du Guevarak.

Oro har, une gozoa bizi dute zirkuaren mundukoartistek, bai azpiegituren aldetik baita erakun-deen laguntzaren aldetik ere. “Dirulaguntzak etabekak ugaritu egin dira, badirudi erakundepublikoak azkenik ohartu direla hemen gaude-la”, adierazi du Yabarrek. Dena den, babes publi-koaren arloan, artista guztiak ez datoz bat,behintzat Maitane Azpiroz nafarraren hitzakaintzat hartuz gero. “Araba, Bizkaia etaGipuzkoako laguntzak nahi genituzke guk ereNafarroan, baina oraingoz ez dago ia ezer, ezbekarik ez atzerrira ikastera ateratzeko babe-sik”. Krisi ekonomikoak ere ez du laguntzen.

“Emanaldi gutxiago dauzkagula igarri dugu”,dio Maider Yabarrek.

“Nafarroan publikoa ez dago erabat trebatuta,zirku garaikidearen teknikak gizarteratzen lanhandia dago egiteko –jarraitu du Azpirozek–bidea urratzen ibili behar dugu etengabe”. OrekaZentroak eta Atarrabiko bi gunek egiten dutenlana ezinbestekotzat dauka. Era komunitarioansortutako guneak, artistek, konpainiek edo herri-tarrek zabaldutakoak, Euskal Herriko gainera-ko lekuetan ere zirkuaren euskarri nagusia dira.Eskola ofizialen faltan, entrenamenduetarako ezezik, formakuntzarako eta artisten hartuemanasustatzeko garrantzitsuak dira. Maider Yabarrekbatzuk aipatu dizkigu, “Gasteizen Bai Circus etaTeantro daude, Bilbon Zirkozaurre eta,Gipuzkoan, Adunako Asvinenea ez nuke ahaztunahi”. Maite Guevarak Errekaldeko KukutzaGaztetxea gehitu du zerrendara, “sasoi zail haue-tan galera handia izan da Kukutza gabe geratzea,kulturarentzat, herriarentzat”. Hango zirku topa-ketek ehunka pertsona batzen zituztela oroitu du.Harrobia zentroan, Bilbon, zirkuari buruzkoikastaroa antolatu du Euskal Herriko Uni-bertsitateak, arrakasta handiz, eta BAD jaialdiakere ate asko ireki dizkiela onartu dute. IparEuskal Herrian, proiekturik nabarmenena HarriXuri karrikako arteen fabrika da, Luhuson(Lapurdi).

Pixkanaka, beraz, zirku garaikidea tokiaaurkitzen ari da gurean. “Estilo garaikideaez da oraindik erabat finkatu, umeentzakoikuskizuna dela uste dute askok”, nabari-tu du Maitane Azpirozek. Animaliadunzirku tradizionalen kontzeptua ez dugu era-bat uxatu, antza. Dena dela, Maider Yaba-rren aburuz, badago teknika garaikideezdisfrutatzeko kultura berri bat EuskalHerrian. Gainera, Lapurdi, Nafarroa Behe-rea eta Zuberoan, aspalditik egon da zirkugaraikidea errotuago, “hala ere, biztanle

zirku-artea

DABI PIEDRA

Euskal zirku garaikidea hazten ari da, oraindik gabezia ugari badauzka ere

Ongietorrizirkuberrira

gutxiago direnez, Iparraldean azpiegiturak faltadira eta, Hegoaldean bezala, atzerrira atera beharizatea da ohikoena”, aipatu digu Azpirozek.

ESKOLA OFIZIALA Formakuntzaren haritik tira-ka, artista guztiak bat datoz euskal zirkuarengabezia handiena aukeratzeko orduan: goi mai-lako ikasketa arautuak nahi lituzkete. “Forma-kuntza oso orokorra baino ez da eskaintzenEuskal Herrian”, argitu du Maite Azpirozek.

“Goi mailako

Page 5: ortzadar230612

05Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zirku-artea

“Hasi gara zirku tradizionalaren imaginarioa hausten eta erakunde publikoak kontzeptu hori ulertzen hasi dira”, irizten du Maitane Azpiroz nafarrak. M. AZPIROZ

ARTISTA BAINO GEHIAGO

“Entrenamenduak bezaingarrantzitsuak dira bulegoorduak zirkuko profesionalbatentzat”. Hori argi daukaMaider Yabarrek. Emanal-diak lotzeko beren buruaezagutaraztea ezinbestekoada artistentzat eta kontuhandiz zaindu beharreko alo-rra da. “Gehienok ez dauka-gu agente bat edo konpainiasendo bat atzetik eta gukhartzen dugu erantzukizuna”.Webgune erakargarri batekere asko laguntzen du. Aregehiago, kartelak itsasten ereibili direla aitortu digute artis-ta batzuek. Izan ere, zirkutikbizitzeko, trebetasuna bezaininportantea da ekintzaile iza-tea.

roa, “gure jakinduria besteekin elkarbanatzeagustura egiten dugu –dio Yabarrek –, batez ereumeekin disfrutatzen dut nik”. Harrobi sendoadagoela dirudi, “gero eta jende gehiagok daukainteresa, umeak zirkuan apuntatzen dituztenguraso asko tartean”, adierazi du Maite Gueva-rak. Modu amateurrean ari diren artistak eregogoan izan behar dira. Euskal Herrian dauka-gun abantaila bat aipatu du Guevarak, “hasibe-rriek kalea hor daukate, hemen ez da konplika-tua tresna gutxi batzuk hartu eta jendaurreanikuskizuntxo bat antzeztea, beste leku batzuetanespazio publikoa erabiltzeko arazoak ipintzendituzte, Bartzelonan kasu”.

Zailtasunak zailtasun, hazten ari da euskalzirkua. “Gero eta konpainia gehiago ikusten ditutteknika berrietan sakontzen, bide berriak ara-katzen, umore erregistro berriak lantzen, musi-karekin jolasten”, dio Guevarak. Maitane Azpi-rozen esanetan, “hasi gara zirku tradizionalarenimaginarioa hausten eta erakunde publikoakkontzeptu hori ulertzen hasi dira”. Maider Yaba-rrek ere etorkizun oparoa ikusten dio zirkuariEuskal Herrian eta mundu osoan, “ikusleakemozioa bilatzen du, zenbat eta zailago hobeto,euforia antzeko bat da, eta guk hori ematen dio-gu, beharrezkoak gara”.

ikasketak falta ditugu hemen, Zirku EskolaOfiziala nolabait esateko, baina oraingoz urrutiikusten dut hori”, dio Maider Yabarrek. Hartara,artista gehienek egonaldiak egiten dituzte atze-rrian. Bestetik, beka eta dirulaguntza gehiagoegon arren, gero eta proiektu landuagoak gara-tzera behartzen ditu egoera ekonomiko zailak.Maite Guevarak nabaritu duenez, “sormena era-bili behar dugu eta, hala ere, sarritan konplika-tua da ikuskizun berri bat plazaratu eta galera-rik ez izatea, buruari asko eragin behar diogu”.Irtenbidea etengabeko berrikuntzan dago, “for-matzen jarraitzen dugu, topaketak antolatzendira artistek elkarren berri izan dezagun”, azal-du digu Yabarrek. Guevararen ustez, “bilaketaetengabea da, publikoa harritzeko asmoz”.

ZIRKUAZ HARATAGO Zalantzarik gabe, berrikun-tzan dago euskal zirkuaren etorkizuna, “gauregun, antzerkiarekin nahasitako ikuskizunaksortzen dira edo nik neuk, esaterako, ekitaldiberezietarako emanaldiak egiten ditut, espekta-

kulu arruntez gain”, azpimarratu du MaiderYabarrek. Zirkuaz haratagoko jardueretanaritzen dira artista gehienak, “bestela, pro-

fesional izatea, honetatik bizitzea, ia ezinezkoada Euskal Herrian”. Horrela bada, artistekzirkuko tekniken irakasle lana egitea ez da arra-

Maite Guevara ‘clown’ari jarrai-ki, publikoa harritzeko bilaketa“etengabea” da. M. GUEVARA

Page 6: ortzadar230612

Ander Lipus, Maialen Lujanbio, EñautElorrieta eta beste hainbat euskal egileezagunek haien bizipenak agertuko dituzteEHU-k antolatu duen ‘Euskaraz bizi, sentitu,adierazi’ deritzon udako ikastaroan

Sormenerakogakoak

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Estitxu Fernandez, Eñaut Elorrieta, Asier Altuna, Katixa Agirre, AnderLipus eta Maialen Lujanbio arituko dira ikastaroaren hizlari gisa. ORTZADAR

LOHIZUNE AMATRIA

II NGURUAN ditugun kultura askok aurki-tu dute arrakastarako bidea, eduki era-kargarriak sortzeko abilezia izan duteeta. Euskal erreprodukzio kulturalean,

aldiz, sormenerako gakoen bila ari dira. Horre-gatik, Ander Lipus, Maialen Lujanbio, AsierAltuna, Eñaut Elorrieta, Katixa Agirre etaEstitxu Fernandez euskal egile ezagunek haienbizipenak partekatu eta kultur-edukiak sor-tzeko giltzak eskainiko dituzte Euskaraz bizi,sentitu, adierazi: kultura-eduki erakargarriaksortzeko bideak izeneko mintegian. Etzi eta etzi-damu izango dira Bizkaia Aretoan, EuskalHerriko Unibertsitateko Bizkaia Bilbao Arteeta Kultura udako ikastaroen XIII. edizioarenbarne antolatu den ikastaroan.

Antzerkiak, zinemak, musikak, literaturak,bertsogintzak eta hedabideak eskaintzen dutenikuspegiak aztertuta, euskarazko erreprodukziokulturalari buruz hausnartu eta jarraibideakpartekatzea da mintegiaren helburu nagusia.Estitxu Garai eta Irati Agirreazkuenaga minte-giaren koordinatzaileek argitu dutenez, “zer ika-si handia dago, batez ere, bere alorrean arra-kasta daukan jende horrengandik”. Horregatik,edukiak euskaraz nola sortu, adierazi eta berri-tu behar diren erakutsiko dute bertan.

EUSKAL ANTZERKIAREN “HUTSUNEA” Zer daeuskal antzerkia? planteatu du Arte DramaEuskal Laborategiko zuzendari den Ander Lipu-sek. “Erantzuna, hutsune handi bat”, iritzi du.Aktore eta antzerki-ikerlaria izango da minte-giari hasiera emango diona etzi Euskal aktoreaktaula gainean: imajinariotik errealitatera min-tzaldiarekin. Hark bezala, koordinatzaileek ereeuskarazko erreprodukzio kulturala hausnar-keta asko behar duen alorra dela deritzote.

Katixa Agirrek Euskaraz sortzeko, euskara ahaz-tu: euskal literaturaren erronkak eta abantailakhitzaldia aurkeztuko du ondoren. “Nire txandan,literatura euskaraz sortzeaz arituko naiz. Lite-raturan, argi dagoenez, hizkuntza da tresnanagusia, eta hala ere, nik proposatuko dudanada euskaraz idazteko euskaraz ari garela ahaz-tu behar dugula. Euskararen berezitasun sozio-logikoak alde batera utzi behar ditugu gure ingu-ruko literaturekin aurrez aurre lehiatu nahibadugu”, azaldu du Agirrek. Izan ere, euskarakdituen berezitasun eta baliabideak ezagutu etaesparruz esparru lantzeko bideak garatzekoxedea ere badauka mintegiak.

Asier Altuna zine zuzendariak, berriz, Ekoizpensistema merkantiletatik planteamendu sortzailee-tara: Gora krisia!!! mintzaldia egingo du, etahizlarien ekarpen eta bizipenak ezagutu ondorenEuskarak zabaltzen dituen leihoak, ixten dituenateak lelopean mahai-ingurua antolatu dute. Ber-tan, aurreko hiru hizlariak eta Eñaut ElorrietaKen Zazpi taldeko musikaria arituko dira.

ARRAKASTARAKO BIDEAK Bigarren egunean,Estitxu Fernandez telebista aurkezlea hasiko da,Eduki erakargarriak hedabideetan. Zertaz arigara? galderari erantzuten saiatuz. “Euskarazkotelebistak zein neurritan egiten dio mesedeeuskarari eta euskal kulturari? Zein telebistaereduk lagunduko luke horretan? Eredu horrenalde lan egiteak izan behar luke telebistan arigarenon helburu nagusia”, adierazi du Fernan-dezek. Eñaut Elorrietaren iritziz, ordea, “euskalmusikagintzan, beste alorretan bezala, trans-misioa da giltza. Eta norabide anitzetan, fluxuintergenerazional hori bermatu beharkogenuke”. Sugandilaren bideak: hizkuntza etamusika uztartuz izenpean arituko da musikaria.

Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertsolari txa-pelduna izango da arrakastarako bideak bila-tzen eta hausnartzen azkena. Bertsolaritza jar-dun txikiaren ibilbidean oinarrituz egingo du,Bertsolaritzatik edonora hitzaldiarekin.

“Komunikazioko ikasleek gehienetan ez duteeuskarazko arloan biderik topatzen eta erraza-goa ikusten dute alboko hizkuntza nagusiago-tan ekoizten diren hedabideen jarduna”, argitudu Irati Agirreazkuenagak. Hala ere, komuni-kaziotik harago joan dira. “Nahi duguna da kul-tura arlo desberdinetan arrakasta izan dutenhoriek horra zelan heldu diren jakitea”. EstitxuGarairen iritziz, “foro polit bat izan daiteke,hausnartzeko eta kulturan interesa daukan jen-deak bere iritzia eman eta azkenean jarraibi-deak partekatzeko”.

Bestetik, ikastaro honetan izena emateko epeahilaren 21era arte egon da zabalik. “Orain arteizena eman dutenak kulturgintzan darabilenjendea da, ez dauka ikasle profilik. Espero duguikasleak ere gerturatzea, baina, orain arte kul-turgintzatik eman dute izena. Uste dugu nahi-ko polita eta interesgarria izango dela hizlarienekarpenez gain datorren jendeak ere zeresanaedukiko duelako”, zioen Garaik matrikula epeaamaitu aurretik.

BILBO

Page 7: ortzadar230612

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Gerardo Markuleta itzultzailea arduratu da Echenoz euskaratzeaz. MEETTOK

‘Ravel’ eta ‘Lasterka’ eleberriak euskaratu ostean, Donostian ezarritako Meettok argitaletxeindependenteak Jean Echenozen trilogia ospetsua osatu du ‘Tximistak’ nobelaren argitalpenarekin

MM EETTOK argitaletxe independen-teak euskarara ekarri berria du Txi-mistak, Jean Echenoz idazle ezagu-naren azken lana. Horrela, lehenago

publikatutako Ravel eta Lasterka eleberriekinbatera, Bizitza alegiazkoak izeneko trilogia osa-tu du Donostiako Egia auzoko argitaletxeak. Eche-nozen azken aldia osatzen duten hiru liburuekeleberriaren kontzepzioa dute: pertsonaia errealbaten bizitzaren inguruan literatur fikzio bat sor-tzea. Ez dira biografiak, ezta eleberri historikoakere. “Beste ezer baino lehen, literatura testuakdira”, nabarmendu du lanok euskarara ekar-tzeko ardura izan duen Gerardo Markuletaitzultzaileak. “Nobela ezberdinak dira protago-nistak ezberdinak diren heinean: musikaria, las-terkaria eta zientzialaria. Ohiz kanpoko pertso-nak hirurak, baina norbere mundu eta sasoi-koak”, argitu du.

Esaterako, Ravel eleberrian musika, sorkuntzaeta artistaren bakardadea islatzen dira. “Liburuatrinkoa da gertakizunez, baina arina eta bizia ira-kurtzeko”, gaineratu du Markuletak MauriceRavel Ziburun jaiotako musikariari buruzkoobrari buruz. Lasterka eleberriak, berriz, EmilZatopek protagonista izanda, lasterketen mun-dua eta egungo mundualdiko gorabeherak dituardatz, baita atletaren eta boterearen artekoharremanak ere. “Enpatiazko irribarre batekinirakurtzen da liburua, sekula footing-ik egin ezbaduzu ere”, azaldu du. Argitaratutako azkenak,Tximistak, Nikolà Tesla ingeniariaren patua du

oinarri: esperimentu, as-makizun eta patenteenmundua, nahiz jenialtasunaren eta eromena-ren arteko lotura ere azaltzen dituen Echenozek.“Oso liburu jakingarria da, eta hiruretan tris-teena beharbada”, adierazi du Markuletak.

Testuinguruari dagokionez, Echenozek “girotzeederra” egin duela ere azpimarratu du. Izan ere,hiru lanetan pertsonaien garaiko egunerokota-suna natural ageri da, ikuspegi handian eta xehe-tasunetan: Ravelen bidaia trasatlantikoan, Zato-pek Londreseko joko olinpikoetan, aulki elektri-koaren asmakuntza Teslarenean… “Gertakizunhistorikoak ere asmo zorrotzez ezarriak dira tes-tuetan –agertu du Markuletak–; pertsonaiak haie-tan murgilduta ageri dira, haiek harat-honat era-manak”. Adibide moduan, Lasterka eleberriarenhasiera aipatu du, istorioa naziak Pragan sartzenari direla hasten baita, eta sobietarrak Pragakoudaberria zapaltzera datozela bukatzen da. “Poe-tak esango lukeen bezala, ez dago gerra onik, eztxikirik”, gehitu du itzultzaileak.

DOKUMENTAZIO LANA Markuletaren aburuz,idazleak dokumentazio lan itzela egin behar izandu hiru eleberriak idatzi ahal izateko: materialerreala, ikerketak, pertsonaiei buruzko fikzioak…Dena uztartu du Echenozek trilogia honetan. Halaere, Markuletak argi dauka idazlearen helburunagusia ondo funtzionatuko duen eleberri batsortzea izan dela. “Behin eta berriz esaten dufikzioa dela. Benetan gertatuak erabili egiten ditu,

eta gero horiek hanpatu, laburtu, isil-du, desitxuratu… kontaketaren mese-detan”. Hortaz, beste inon aurkitzen ez

diren pasadizoak ere badirela onartu du. “Tesla-ren kasuan, adibidez, protagonista lanbidezasmatzailea izanda, Echenozek gehixeago saka-tu zion asmazioaren teklari”, adierazi du.

Echenozek bezala, Markuletak berak ere egileazeta protagonistei buruz dokumentazio dezenteerabili behar izan du itzulpenak egiterakoorduan. Berak azaldu duen moduan, berezikikontsultatu behar izan du garaia “girotzen”duten eguneroko gauzen izenak, edota gertakarijakin batzuk, “benetan gertatuak edo Echeno-zek asmatuak ote ziren jakiteko”. Prozesu horre-tan gauza jakingarri asko ikasi du Markuletak,besteak beste, Ravelen sexu-joeraz inork ezdakiela ezer ziurtasunez; Zatopeki urrezko dan-borra eman ziotela Donostian eta euskal ar-tzai-txakur bat izan zuela; edota Teslak asmatuzuela irratia, eta ez Marconik. “Baina, batez ere,ikasi dut zer-nolako gora-beherak izaten dituz-ten berean onenek mundu errealarekin talkaegitean”, adierazi du.

Hiru liburuen artean Lasterka dela gehien gus-tatu zaiona aitortu du Markuletak. “Orekatuena,umoretsuena iruditu zait. Hori guztia ez balitznahikoa arrazoi, hiruretan berak du poema-egi-turarik lortuena, eta hori oso zaila da lortzenargumentu bati jarraitzen dion narrazio-lanbatean”, ohartarazi du.

AURRERA BEGIRA, JAKIN-MINA

‘Bizitza alegiazkoak’ izeneko tri-logia hau Jean Echenozen lana-ren zati esanguratsu bat da.Izan ere, bere obraren osotasu-nean erabat “ezberdina” da.Gerardo Markuleta itzultzaileakonartu du ez dakiela “Echeno-zek nondik helduko dion hurre-na”. Dena den, “badut jakin-mina”, aitortu du.

Echenozen ‘alegoriazko’hiru bizitza, euskaraz

MARTA MORALES

DONOSTIA

Page 8: ortzadar230612

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 23akomikia