Top Banner
ortzadar larunbata, 2011ko azaroaren 19a. 235 zenbakia deia.com SEDIMENTU POESIA Harkaitz Canok ‘sakelean gordeta’ zituen liburu berriak argitaratu ditu -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- AHOZKO ALTXORRA Mintzola Fundazioak euskal ahozkotasuna izango du aztergai euskal kulturaren kolore guztiak
12

Ortzadar191111

Mar 30, 2016

Download

Documents

Deia.com

Euskera eta kultura
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Ortzadar191111

ortzadarlarunbata, 2011ko azaroaren 19a. 235 zenbakia deia.com

SEDIMENTUPOESIA

Harkaitz Canok‘sakelean gordeta’

zituen liburu berriakargitaratu ditu

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

AHOZKOALTXORRA

Mintzola Fundazioakeuskal ahozkotasunaizango du aztergai

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar191111

K

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

DD ENOK ditugu bizitzan zeharlagundu diguten kantak. Uneedo sasoi jakin batzuetako soi-nu-banda ezin nahasizkoak

dira txikitako kantak, udakoak, aberri-kantak, himnoak edo eliz kantak eurak,lehen akordearekin batera hamaikaoroitzapen ekartzen digutenak edotakolektibitatearen bihotz-batasuna indar-tzen dutenak. Beste kantu batzuek zirra-ra bereziak sortzen dizkigute, gure bar-ne-pultsioen kanala izanik, sentierenkatalogoa direlako. Hitzik gabeko kan-tuek ere (naturako soinuek), hierofanienmoduan joka dezakete, beti ere gutxie-neko sentsibilitate sinbolikoa baldinbadugu: egun motel batean, kardantxi-loaren tobi-tobiak edo txitadak atseginaeskainiko die gure belarrei, baina ez aldigu ematen egun horretan jo beharrekonotei arreta egiteko abisua ere?

Geure-geureak diren kantuak geuk hor-nitzen ditugu esanahiz eta sinbolismoz,hainbesteraino ezen bidegurutze bateanpauso nora luzatu erabakitzeko txanpo-nen moduan joka baitezakete, aurkia alaifrentzua. Adibide bat? Orain dela egunbatzuk gizon baten SMS bat jaso dut, esa-nez entzuteko Janis Joplinen abesti bat,Maybe. “Ez nekien abesti bat neukanik”,

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZKANTUA

egin nuen neure artean. Izan ere, hori-xe da nire deituretako bat –Meibi–, gizonhorrek ezarria, hain justu. Deitura apro-posa da, nire abizenaren eta ingelesezkoprobabilitate-partikularen arteko hitz-jokoa, zehatza bere trinkotasun-faltan,eta funtsez betea: neure nortasunarenbilakaera islatzen du, baina baita“bataiatzailearen” eta nire arteko harre-manaren behin-behinekotasuna ere.

Abestia bilatu nuen interneten, jakin-minak presatuta. Video batean Janisageri zen zutik oholtzan, bere ahots urra-tuarekin... niri deika, zergatik ez? “Mei-bi, Meibi...”. Kantuak kode baten kate-goria hartu zuen segituan, naturaltasu-nez txirikordatzen zituelako, batetik nireizena, eta bestetik agian, akaso, behar-bada baten errepika; beste hitz batzue-tan esanda, etorkizunari begiratzekoaukera bat.

Hurrengo egunetan ozta-ozta eutsi diotlagun horri deitzeko bulkadari. Kantubat entzunarazi nahi nioke neuk ere,Janisen beste edozein, I need a Man toLove edo Call on me, kasurako. Horiekere badirudite niretzat eginak, niretzateta edonorentzat, Deprax antsiolitikoakedo Bachen loreak bezainbeste.

K ANTUAK maite baditugu,norbere larrutik ateratzenlaguntzen digutelako da, geu-re buruarena baino hobea

den konpainia egiten digutelako.“Bidean topatuko ditugun trabez min-tzo dira kantuak, zorte txarraz etaestualdiak pasatzeaz, baina aldi berean,esaten digute gogotik lan eginez gero ezgarela guztiz txarto aterako, zerbaite-rako balioko duela guk egindakoak”.Woody Guthrie dixit.

Kantuen errepikatze xamanikoa dageratzen zaigun erritorik indartsuena.Gure nerabezaroan, cd-ak eta repeatbotoi mirakuluzkoa heldu baino lehen,gai ginen hirurogei minutuko kasetebaten A eta B aldeak kantu errepikatuberarekin betetzeko. Itoizen Errotabe-rrirekin egina nago hori. Badira norbe-re buruari negarra eginarazteko kantuterapeutikoak (Portisheaden Roads),idazten dugun bitartean gasoila ematendigutenak (Anariren Amua), edota kli-ma eguzkitsua ziztatzen digutenak zai-netan (Ruperren Nirekin geratu). Gauregun, iPodei esker, askoz errazagoa danorbere bizitzako soinu banda unean-unean hautatzea: soineko bat aukera-tzen duzun tentu berberarekin hauta-

tzen duzu kantu egokia (horra bestemodalitate bat, parrandan ateratzekoprestatzen ari zaren bitartean entzutenduzuna, Solomon Burkeren Tonight isthe Night, kasu).

Zenbat eta gehiago goldatu, orduan etaoihartzun gehiago dituzten ildoak dirakantuak; kantua entzuten dugunean ezbaitugu hura soilik entzuten, kantu horientzun dugun aurreko aldi guztietanpilatutako emozioak eta oroitzapenakbaizik. Argazki moldakor ikusezina dakantua. Esperientzia eta uneen meta-keta. Horregatik, hamalau eta hogeitabost urte bitartean, geure buruko diskogogorra goldagarriago zen garaian en-tzun genituen kantu haiek dira arras-torik sakonena uzten digutenak.Publizistek ondo dakite: 40 urteko nor-baiti autoa saldu nahi badiozu, ipinizure iragarkiari pertsona horrek hogeiurte zituenean sasoian zegoen kantua.

Ismael Kadarek militar konkistatzai-learen ahotan jarria: “Deabruak bainoez daki herri bakoitzeko kantuek zeresan nahi duten. Etsaien lurra zulazenezake eta bertan nahiko aise sartu,baina bere kantuen izpirituan sar-tzea…, hori ezinezkoa da”.

“Kantu bat entzutera-koan, hori entzunaurreko aldi guztietanpilatutako emozioaketa oroitzapenak ereaditzen ditugu”

“Janis Joplinen ‘I need aMan to Love’ edo ‘Callon me’ kantek edono-rentzat eginak dirudi-te, Deprax antsioliti-koak bezainbeste”

Page 3: Ortzadar191111

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ‘ATAKAK’ EGILEA: HASIER LARRETXEA · ARGITALETXEA: ALBERDANIA

Nola atera atakatik

ZALDI EROA

1. Zer barkaturik ezAlberto Ladron. Elkar.

2. ScannerLeire Bilbao. Susa.

3. Ipar haizearen kontraDaniel Glattauer. Erein.

4. Suite frantsesaIrene Nemirovsky. Alberdania.

5. Argi-itzalen neurriaXabier Artola. Elkar.

6. Narrazio tailerraMikel Hernandez. Erein.

A TAKEAK, kateak, ateak… Larretxeaitzuli da suabeago, gozo hitz eginez,zeru eta lurraren artean desegitendenaren kontzientziarekin: denok

hilko gara finean. Azken bala (Point de lunet-tes, 2008) gatazka, krisi eta lanturuzko liburubizia izan bazen, Atakak pausatuagoa da. Hurabihotza eskuan idatzia zen. Honakoa, eskuabihotzean.

Liburuak “dekadentziaren eta errealitatearenarteko erresto” gisa definitzen du bere burua:“Etorkizuna ziurgabetasunean ebazten dugunhonetan, eta iragana erranairu kontrajarrienliskarkeria baino ez denean, poesiak arnastekohaize bera luzatu nahi digu. Mundu honetakobizitokiak labainkorra izaten jarraitzen badu,bizitza lerroetako arraila da liburua, garaibateko azulejoa, isla, argi-xafla, errauts, sugar,murru, koadrozko mantel, andere-mahats zelaiartean”. Uf ! Egia esan, poesia labur, detailezaleeta kriptikoarekin hasten da liburua. Erreali-tatetik apur bat aparte, sinboloetan eta analo-gian bilatuz azalpenak, Larretxeak emeki-emekigiro bat eta tonu jakin bat sortzen ditu, bat-

batean igarotzeko muinera. Haitiri dedikatuta-ko poemak iragartzen du (16. or.) denbora,heriotza eta gogo-jardun sakona izango dituelairakurleak bidaide, nafarraren luma beti ele-gante eta estilodunaren laguntzaz: “Denbora,apokalipsi atzeragarria da,/ horrenbesteko ilun-tasun artean/ egunsentirik itzuliko ez denean”.Gogorrari kantatzen dion bezala ederrari ereegiten dio keinu Larretxeak. Gorantz egiten duzentzu horretan liburuak laster, murmurazioeta egiaren onarpen antzeko batekin: “Hautu-rik/ ez dagoenean,/ bizitza,/ aukera bakarrada”.

Horrela iristen gara bigarren zatira, Hedatuta-ko arropen tolesturak datozen atalera. Poesiazail eta bere baitan bildua da honakoa ere, bai-na aurrerantzean erreferentzia eta seinalegehiago datozela iragartzen digu idazleak, hel-duleku batzuk behinik behin marrazten dituLarretxeak: sua, liburuak eurak, Baztan, natu-ra, esperantza… Irudi horien bitartez iritsikogara berriro, gozo-gozo, hasierako poesia biluzeta absolutura: “Bizitza,/ oinatz azpian/ isiltze-rik ez den/ marmarra”.

Idazleak berak esana da honakoa, liburuarenizaera zirkularraz: “Badago irekiera bat, etabukaerarekin bat egiten duen hari xingle bat,zeinak liburu osoa zeharkatzen duen. Nazioar-teko gatazka bat, Baztango parajea ala poemalaburra izan, deserosotasun batekin aurkitukoda irakurlea (…) Urruntasun geografiko etaemozionala du iturburu liburuak. Baztangobizimodu eta parajeekin bat egin nahiak, bai-na beti ere, memoriaren alderditik, nostalgia-tik, sustraietatik”.

Aspaldiko irudi eta sentipenek eguneroko bizi-tzarekin egiten dute talka Atakak poemategian,orduko Azken bala hartan gatazka politikoakegiten zuen legez. Irudi eta sentipen soilak bali-ra, ordea, ez lukete gugan hainbesteko zirrarasortuko. Larretxeak emozioa jarri dio libu-ruari, transmititzen jakin du zein presenteegon daitekeen ausentzia, zein bizirik herio-tza, zein barruan kanpokoa, zein hurbil urru-nekoa… Zein zehatza izan daitekeen inoiz ger-tatu ez zenaren memoria, eta nola izan gai-tezkeen, zerebroko tranpetan, inoiz izan ezgarena.

IGOR ESTANKONA

Larretxeaktransmititzen jakin

du zein zehatza izandaitekeen inoiz

gertatu ez zenarenmemoria, eta nola

izan gaitezkeeninoiz izan ez garena

SALDUENAK

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Lau kantariJuan Gorostidi. Pamiela.

3. Ez dugu nahi...Edurne Elizondo. Txalaparta.

4. EspektroakMitxelko Uranga. Utirusque Vasconiae.

5. Zu zara orain txoriaMikel Etxaburu. Elkar.

6. LasterkaJean Echenoz. Meetok.

Ez Fikzioa

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

KOMIKIA

‘De RerumNatura 4’Zaldi Eroa.Elkar.18,75 euro.

NapoleonLopezen ajeak etaXaxari agurra

Bonaparte Errusiako kanpainanbezala, ezinean dabil NapoleonLopez, euskal gizarte eskertxa-rrekoak haren normalizaziosaioak ulertu nahi ez dituela.The Organization, berriz, zen-bat eta gutxiago agertu, orduaneta arrakastatsuago. Betikolegez, edozein gertaerari bueltaeman eta alderdi umoretsutikbegiratzeko ahalmen miragarriadu Zaldi Eroak, bizitzak ezinkonponduzko minak ere badi-tuen arren: azken honetan utzigaitu Xaxak, eta hari eskainiada liburuaren azken zatia.

KRITIKA

SAIAKERA

‘Hitzezkotxalupak’Josu Martinez etaAlfonso Etxegarai.Elkar. 116 orrialde.13,50 euro.

Urteko gertakarinagusien kronikakeskutitz formatuanEz dira botilan sarturikomezuak: itsaso eta lur urrunakzeharkatu bai, baina ez dirabidean galtzen, badakite nondikdatozen eta nora doazen. JosuMartinezek eta Alfonso Etxega-raik gutunak idazten dizkioteelkarri, eta bide batez irakurleorori. Norbere bizimoduaz idaz-ten diote batak besteari: egu-neroko gorabeherak, pozak, ilu-sioak, minak… Aldi berean, gureherriaren egoerak kezkatzenditu: bere buruaren jabe izannahi eta bizirik irauteko borro-kan dabilen herria, bidegurutzehistoriko batean dagoena,zalantzaz josia.

HAUR LITERATURA

‘Izar bilazebilentxakurra’Ricardo Gomez.Ibaizabal. 40 orrialde.9,60 euro.

Izarretara hurbildunahi zen txakurbaten istorioa

Goss txakur bat zen. Kalekotxakurra, alegia. Kaleko txaku-rrak alde batetik bestera ibili ohidira inori esplikaziorik emangabe. Egun batez, Gossek berejaiolekuko landak utzi zituen.Izarretara hurbildu nahi zuen.Uste zuen asko ibiliz gero hur-biletik ikusiko zituela puntuargidunak. ‘Paper txoriak’ bil-dumako ipuin hau 5 urtetikgorako haurrei zuzentzen da,eta Tesa Gonzalezenmarrazkiak ditu. Itzulpena,aldiz, Patxi Ezkiagak egina da.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Amaia SantanaArdura: Iñaki MendizabalDiseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Oskar MartinezLege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

03Ortzadar //Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

Page 4: Ortzadar191111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

DD ONOSTIAKO parte zaharra erdihutsik dago Harkaitz Canorekin hi-tzordua egin dugun goizean. Pausoamantsoago darabilgun bakarrak gara

gu. Sakelean hiru liburu berri dakartza. Gazte-laniazko poema bilduma Compro oro Huacama-no argitaletxeak emana, eta Susa argitaletxea-rekin Twist. Hirugarrena Telezailak da, Txala-partak kaleratua eta idazle askoren artean ida-tzia; telesailen gainean idatzitako liburua. Ez dageldirik egotekoa, baina. Eleberri laburragoaamaitzear du, eta bestelako idatziekin jarraitzendu idazleak.

Hauxe da jatorriz gaztelaniaz kaleratutako lehe-nengo lana.Ez da nire inpultso primarioa gaztelaniaz idaz-tea, baina tarteetan gaztelaniaz idatzitako poe-mak banituen, han hemenka idatzitakoak. 1998anidatzitako poemak daude, duela 12 urtetik hona-koak; denborarekin batzuk erori dira eta besteberri batzuk sartu. Poemario mutantea izan da,etengabe aldatzen joan dena. Inoiz ez naiz argi-taratzeaz gehiegi arduratu, niretzat aparte ida-tzitako poemak ziren. Izenburuak ere izan dituezberdinak: hasierakoa Matar un pulpo zen etabazegoen poema bat olagarroaren heriotzaz ari-tzen zena. Poema hori erori zen, gero Reconci-liación con ventanas izan zen, leiho asko ager-tzen delako. Eta azkenean Compro oro. Halakobatean konturatu nintzen nahikoa pilatuak bani-tuela, eta kaleratzeko ordua iritsi da baina modunaturalean etorri da, ezer derrigortu gabe.

Eta leihoena nondik dator?Ez dakit oso ondo esplikatzen. Fijazio bat da,baditugun obsesioen artean bat. Liburuko hiruaipuek, adibidez, leihoekin dute zerikusia. Ezdakit, leihotik errealitatearen zati bat ikustenduzu, baina oso txikia. Beste guztia imajinatubehar duzu. Hori gustatzen zait. Leihotik ikus-

ten dena ez da nagusiena, hau off-en dago. Suje-rentziaren potentzialitatea dauka. Zerorrek jarribehar duzu dena leiho batean gutxi ikusten duzu-lako, gutxi ematen dizu leihoak.

Sortzeko orduan zer egiten zaizu erosoago?Nire aurreneko inpultsoa euskaraz idaztea da.Baina hizkuntza bakoitzak baditu bere abantai-lak. Gaztelaniaz klixeak finkatuago daude.Euskaraz gauza asko ez daude finkatuta eta horiona da, eta txarra. Ona sormenerako, estilisti-koki landu nahi baduzu euskarak aukera gehia-go ematen dizu. Baina gaztelaniak baditu fosili-zatutako esamoldeak, espresioen abantaila. Bene-tan kezkatzen nauena, ordea, itzulpena, norbe-rak egindako itzulpena da.

Zergatik?Poema hauek azken batean gaztelaniaz sortudira, presarik gabe. Baina zure burua itzuli beharduzunean badago nolabaiteko arakiria zure gau-zatara, itxita zeuden gauzatara. Zeure buruaribizirik egindako autopsia da autoitzulpena. Zeu-re burua etengabe kuestionatzera eramaten zai-tu. Poema hauekin ez dut sofritu. Baina istorioberarekin hizkuntza ezberdinak erabiltzeak kri-sian sartu arazten zaitu, eta egin ditudan itzul-penekin pasatu zait.

Itzulpenekin sufritu egiten duzu.Gaztelaniazko argitaletxeek nahiago izaten duteguk gure lanak itzultzea eta ez itzultzaile profe-sional batek. Nire lan guztiak itzulita daudenahiz eta Neguko zirkua edota Pasaia blues kale-ratu gabe egon. Nik egin ditut. Baina ni ez naizitzultzailea. Nire lehenbiziko liburu guztiakerrekreazioak dira eta ez itzulpenak. Itzultzai-le profesional batek arazoari aurre egiten dio,baina nik ez. Idazlea neu nintzenez arazoariaurre egin baino sahiestu egiten nuen, banekie-lako idazlea ez zitzaidala haserretuko, eta gehie-

netan okerrerako izaten zen.

Poemetara itzuliz, gainbeheran idatzitakoak diru-dite.Hor denboraren joana ikusten da. Ilunenak, zaha-rrenak eta luzeenak dira. Baikor eta ironikoe-nak, aldiz, berrienak. Biei eutsi nahi izan dietgarai bateko kristalizazioa delako, edo garaibateko animo egoera bat islatzen dutelako. Poe-men izenburuekin ere autoparodia egiten dut,kontrapisu egiteko poemarekin gero. Hor nahi-ko dibertitu naiz. Irakurlearekin jolasteko moduada, poeman sartu arazten zaitu idazleak, etabarruan zaudela larrutu egiten zaitu. Galaxia-ren alde iluna erakustea interesatzen zait sor-tzaile moduan. Pintoreek bezala, orban batetikabiatu eta gero ukitu figuratiboa ematen diote,baina hastapena orban bat izan da. Kontzeptualkihorixe da, eta poemei arnasa hartzeko leihotxoaere eman nahi izan diet.

Txalapartak kaleratu duen ‘Telezailak’ liburuanere zati bat idatzi duzu.Narratiba aldetik oso gauza interesgarriak egi-ten dira telebistan gaur egun. Kontatzekomoduak aldatu dituzte telesail hauetan, telebis-tak badu adin bat eta autorreferentziala izatekogaraia, meta telebista egiteko. Bere garai xaloapasatu da. Uste dut interneten sorrerak presti-jioa eman diola telebistari; Beti dagoelako artebastardo bat. Interneten sorrerarekin telebistaksasikoa izateari utzi dio eta nobletu da. Ausardiaeta paradigmen aldetik telebistan daude nik lite-raturan aurkitzen ez ditudan gauzak. Eta tele-sailek literatura klasikotik asko edaten dute.Nick-Tup telesailean, adibidez, nik Dorian Greyikusten dut, eta Frankenstein eta Dracula. Nire-tzat abangoardia da telebista, giza jendearen joe-ra progresistari ere aurre hartu dio telebistak.Eta hausnarketarik sakonenak telesail hauetandaude.

literatura

ANE AGIRRE

Harkaitz Canok ez du denbora galtzen, hiru liburu berribaidakartza: ‘Compro oro’ gaztelerazko poema bilduma, ‘Twist’euskarazko eleberria eta ‘Telezailak’, hainbat egileekin idatzia

“Galaxiaren alde ilunaerakustea interesatzenzait sortzaile gisa. Pin-toreek legez, orbanbatetik abiatu eta iku-tu figuratiboa ematea”

«Denborarensedimentazioakabantailakematen ditu»

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

HARKAITZ CANOIDAZLEA

Page 5: Ortzadar191111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Harkaitz Cano eta Miren Agur Meabe ORTZADAR-reko ‘ahotsak’ dira. Euren arteko konplizitatea agerian da. O. M.

PROFILA

Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Lubakibanda literarioko kide izan zen. Bere lehenengo lanaKea behelainopean bezala (Susa, 1994) da, etaharrezkero asko izan dira kaleratutako lanak; poe-sia, ipuinak edota eleberriak. 2005ean Euskadi sariairabazi zuen Belarraren ahoa lanarekin. 2006anEspainiako kritika saria irabazi zuen Neguko zirkua(Susa, 2005) eleberriarekin. Donostia Hiria, eta Igna-cio Aldekoa sariak ere irabaziak ditu. Hiru dira kale-ratu berri dituen lanak: Huacanamo argitaletxea-rekin espainiolez kaleratu duen lehenengo olerki libu-rua Compro oro, Susa argitaletxearekin Twist ele-berria, eta Txalaparta argitaletxearekin Telezailakliburua beste egile batzuekin batera.

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

Harkaitz Cano gidoilariaren mina dirudi.Neurri batean bai. Steven Spielberg-ek esan zuengaur egun zine gidoilaririk onenak ez daudela,telebistan ari direlako lanean. Telebista mal-guagoa delako lanerako, aukera gehiago ematenduelako. Telesail hauek ikusleari maila litera-rioa eskatzen diote. Gidoiak idatzi izan ditugu-nok frustratuta gaude gure talentuak-edo ez due-lako inoiz aurkitu telebista publikoan arriska-tzeko prest dagoen telesaila, eta gaur egun inoizbaino gutxiago. Eta gero beste zailtasun bat dago,hitz askoko telesailak dira, alde horretatik zineabaino askoz literarioagoak dira. House telesaila-ren moduko bakarrizketak anti telebistatzat har-tzen dute hemen. Hemen ping-pong ariketa eska-tzen dizute, baina dena ez da pong-pong eta horioso ondo ulertu dute Estatu Batuetan.

‘Twist’ eleberria, berriz, Susa argitaletxearekinkaleratuko duzu.Inoiz idatzi dudan eleberririk luzeena da, lau-rehun orrialdekoa. Hemen daude inoiz idatziditudan orrialderik gordinenak eta zoriontsue-nak. Eta izenburua alde baikorretik dator. Izen-burua? Sarritan nire sentsazioa da izenburuetangehiegi esaten dugula. Kasu honetan hori saihes-tu nahi izan dut. Izenburuak ez du dantzarekinzerikusia. Bestetik oso hitz polisemikoa da. Ingle-sez estutzen doan koskari esaten zaio, dantzamotari ere bai, mugimentua ere bada. Eta dan-tza horretan badakizu elkarri begira dantzatuegiten dela baina ukitu gabe, hemengo pertso-naiek ere badute intermitentzia hori, agertu etadesgertzen dira. Eleberri korala da, oso moduerrealistan idatzia, Donostia asko agertzen da,eta esango nuke badagoela nire haurtzaroarekinkontu kitatze antzekoa.

Eta idazten jarraitzen duzu.Besterik egiten ez dakigu eta. Fikzioa idatzi gabedenbora luzea eman dut, nire lanak itzultzen, etahari askotik tiraka. Orain iruditzen zait harihoriek ixten joan behar dudala. Uste dut datozenbizpahiru urteetan ixten joango naizela dena.Horrelako eleberri mardula amaitzeak zer pentsaematen dizu. Horrelako zenbat gehiago idatzikodut? Ez dira hainbeste. Egia da gaur egun denaoso bizkor egin behar dela, eskatzen dizutela.Beharbada guri dagokigu lasaitasuna eskatzea.Denbora luzea hartzea luxua da baina geureburuari eman egin behar diogu. Literatur sor-tzaile moduan militanteki egin beharreko zer-bait da. Agian gu gara garaitik kanpo gaudenak,baina gauzak egiteko beste erarik badagoelagogoratu behar diegu, denboraren sedimenta-zioak bere abantailak ematen dituelako. Idaztenhasi nintzenean eta orain idazteaz dudan ideiaez dira bat. Idazten hasten zara eta denborarekinliburu hornitzaile bilakatzen zara. Bizi beharrakzure bokazioa moldatzen du eta beste era batekoidazlea bihurtzen zara. Enkarguak egitendizkizute, eta enkargu batzuekin deskubritzenduzu zure bokazioaren azpi bokaziorik bada-goela, eta beharbada orijinala baino gehiago gus-tatzen zaizula. Nire kasuan komikietarakogidoiak idaztea. 8-10 urterekin amestera ausar-tzen ere ez nintzen bokazioa! Orkesta gizon iza-tera derrigortzen zaituzte eta hori latza izanliteke zure proiektu pertsonalak atzeratzendoazelako, baina bestalde, espero gabeko lekugozoetara iristen zara.

LASARTE-ORIA

Page 6: Ortzadar191111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

euskal ahozkotasuna

DABI PIEDRA

E

Euskarazko ahozko dokumentuak non, nork eta nola gordeta dauden aztertu nahi du MintzolaFundazioak. Horretarako, ehun bat artxibategi, erakunde eta norbanakorengana joko dute

E USKAL Herrian hitzezko ondarea etaahozko produkzioa jasotzeko egin direngrabazioak sakabanatuta daude, etaMintzola Fundazioaren asmoa da

horiek guztiak aurkitu, aztertu eta sailkatzea.Horrela, jasota dagoenaren diagnosia egitekomodua egongo da eta, bide batez, ikertzaileei lanaerraztuko zaie. “Euskararen alorrean laneandiharduen hainbat erakunde zein pertsonakaskotan ahozko korpusaren beharra du bere egi-tasmoak aurrera eramateko, eta egina dagoenhorren ezagutza faltan, berriak sortzen aritzenda”, azaldu du Ainitze Oruesagasti Mintzolakokideak. Alferrikako lan hori aurrezteko, beraz,ahozko iturriak non jasota dauden, zein egoera-tan eta nola balia daitezkeen jakinarazteko ardu-ra hartuko du Fundazioak.

“Gai horren inguruan argazki osorik ez dauka-gu oraindik orain”, aipatu du Oruesagastik, etahutsune hori bete nahi dute. Izan ere, euskara-ren inguruan ahozko ikerketa eta grabazio uga-ri gorde dira, beste kulturen erreferentzia ere iza-teraino ia, baina orain arte inor ez da arduratuhori guztia sailkatu eta gizarteratzeaz. AinitzeOruesagastik egingo du, Mintzola Fundazioarenizenean, euskaraz ekoitzi edo grabatu den guztianon eta nola dagoen ikertzeko eta ordenatzekolana, datozen hileetan. “Mintzola Fundazioakbere sorreratik Dokumentazio Egitasmo batgaratzea izan du helburu”, dio Oruesagastik, etaikerketa hau ildo horretan doa. Ahotsak.comproiektuaren laguntza izango du Mintzolak,Euskal Herriko eskualde ugaritako ahozkojakintza eta euskalkiak bideoan jasotzen dabilenegitasmoarena, alegia.

Euskarazko ahozko ondarea jasotzen duen iku-sentzunezko edozein materialen bila ibiliko daOruesagasti, soinu hutsekoa zein bideoa. Bi ere-mutako dokumentuak izango dira: batetik, gene-ro berezituak (bertsoa, ipuina, antzerkia, kantuaeta abar) eta, bestetik, genero arruntena (adi-nekoei egindako elkarrizketak, hedabideetakokorpusa, unibertsitateen ikerketa lanak eta gisa-koak). Grabazioak dira, beraz, bilaketaren oina-rriak, baina salbuespen batzuk ere egingo dira.Esaterako, ahozko dokumentuari sostengua ema-ten dioten idatzizkoak ere kontuan hartuko dira,bertsoen transkripzioak eta antzerki obren tes-tuak kasu.

“Gure ikerketan aurrera egin ahala, sailkapenzehatzagoak egiteko gai izango garela pentsa -tzen dugu”, adierazi du Oruesagastik. Gero,dokumentuen zerrenda egingo dute, zeinek egin-dakoa den, nolakoa den, non eta nola aurki dai-tekeen, zer egoeratan dagoen eta abar. Orain hasi

duten fasean, sailkapena baino ez dute egingo,“funtsak aztertzea aurrera begirako pausoa li-tzateke”, zehaztu du ikerketaren arduradunak.Lehenengo fase honen emaitzak udaberri alde-rako prest izatea nahi dute.

Leku guztietara iristea zaila izango dela badaki-te, baina asmoa, behintzat, materiala jasota edukidezakeen edonorengana jotzea da. “Artxibate-gietara bakarrik ez, unibertsitate, komunikabi-de, euskara elkarte, ikerlari, kazetariengana erejoango gara”, argitu du Oruesagastik, “zerrendaluzea da, 100 erakunde edo norbanako izango diragure bisita jaso edo galdetegiari erantzungo dio-tenak”. Etorkizunean etor daitezkeen faseetan,arakatze lana gehiago zehazteko ordua izangoda, baina bilketa-fase honetan, aniztasuna bila-tu nahi izan dute, dagoen guzti-guztiaren berri

izan, “korpus guztien berri jaki-tera ez garela iritsiko badakigu, baina ahaleginberezia egiten ari gara esparru gehienetaraheltzeko”, baieztatu du.

Lan handia dauka aurretik, beraz, MintzolaFundazioak. Hala ere, dokumentuen bilaketaeta zerrendatzea lehenengo fasea baino ez da.Lortutako emaitzekin txosten bat argitaratukodute eta, horren ondoren, informazio guztiaaztertu eta gizarteratzeko biderik egokiena zeinden erabakiko dute. Azken finean, Ainitze Orue-sagastik dioenez, “ezinbestekoa da ikerketa lanhau gizartearen esku uztea, jendarteak gertuizan dezala”. Euskarazko ahozko korpusarenargazki ahalik eta osoena izango da eta etorkizu-neko lanetarako oso baliagarria izango dela-koan daude.

MINTZOLA FUNDAZIOA

Euskararen ahozkotasunarenikergune izateko asmoz, 2008koabenduan sortu zen MintzolaFundazioa eta Gipuzkoako Villa-bona herriko Subijana Etxeandauka egoitza nagusia. Erakun-de publikoez gain, Euskal Herri-ko Bertsozale Elkartea eta EHUere proiektuaren bultzatzaile dira.Ahozko tradizioaren behatokidinamikoa izatea eta gizarteakahozkotasunaren alorreandauzkan premiei erantzutea diraFundazioaren ardatz nagusiak.Horretarako, ekimen ugari anto-latzen dituzte, hitzaldiak, ikerke-tak eta ikastaroak tartean.Ahozko Dokumentazio Egitas-moa garatzea da Mintzolarenhelburuetako bat eta prozesuhorretan sartzen da euskarazkoahozko korpusaren diagnosia.

Gure ahozko ondarearen argazkia

Mintzola Fundazioko Ainitze Oruesagastik har-tu du ardura dokumentazio egitasmo honetan.RUBEN PLAZA/ LABAYRU IKASTEGIKO AGUIRRE ARTXIBOA

VILLABONA

Page 7: Ortzadar191111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Bilboko Zorrotzaurreko ingurua bor-bor dago. Penintsula uhartebilakatzeko eta bertako etxebizitza-eraikin berriak egiteko lanak hasibitartean, eraikin dotoreak agertzen hasiak dira. Berriztatu ala hil!

BB ULEGOETAN erretzea debekatu zute-netik, lanetik gertuko kanpo-espazioekgero eta arreta handiagoa eskatzendute; atariaren ondoko hautsontzia ez

baita soluziorik egokiena. Eraikuntza-teknikakdagoeneko eraikinen estalkiak lauak egitea ahal-bidetzen duenez, gainaldeko terraza hori, hainzuzen ere, atsedenerako bilatzen ari garenkanpo-espazio erabilgarria bilakatu daiteke.Arazo bakarra dago: zer egin estalkietan ateraohi diren tximinia ugari eta aire egokiturakoinstalazio itsusi bezain zaratatsuekin. Eta alfon-bra berde batez estaliko balira?

Horixe izan da Javier Pérez Uribarri arkitektoakgauzatu berri duen ideia interesgarria BilbokoSan Inazio-Elorrieta auzoko Gordailu Frankoa-ren zaharberritzean. Ideia hori, eta beste asko,jakina! Eraikina ez baitago edonon: Deustukokanalerako fatxada osatzen du, Zorrotzaurrekoasmo handiko hirigintza-planaren barnean, Bil-boko azken urteotako itxuraldaketaren azkentxanpa.

1973an altxatutako eraikin industriala XXI. men-deko bulego-eraikin moderno bilakatzea zenerronka, beraz. Horretarako, hormigoizkohezurdura ez beste guztia eraitsi da, 13.000 m2bulego egokituz, beste hainbat erabilerarekinbatera: ikerketarako gunea, prototipo-lantegia,erakusketa-gela… Eta aipatutako zatirik deiga-rriena, 700 langileen atsedenerako estalki ber-dea, eta haren gainean dagoen liburutegiberezia.

Fatxada beirazkoa da, baina eguzkitik babestekoaluminiozko xaflak gainjarri zaizkio, estalkikoalfonbraren luzapen gisa ere uler daitezkeenak,berdez lakatuta baitaude. Horrekin, eta bestehainbat neurri teknologikorekin, eraikinarenenergia-kontsumoa %60 murriztu nahi da, ohi-ko bulego-eraikinekin alderatuz. Kanpotik ezezik, IDOMen egoitza berria barnetik ere ber-dea izan dadin.

Atsedenerakoestalki berdea

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

BILBAO

IDOM-EN EGOITZA BERRIA

> Biltegi Frankoaren zaharbe-rritzea bulego-eraikin gisa

Kokapena: San Inazio-Elorrieta,Bilbo (Bizkaia).Arkitektoa: Javier Pérez Uriba-rri (ACXT).Data: 2008-2011.

Kurba berdeak. Proiektuarenegilea Javier Pérez Uribarri arki-tektoa da, ACXT arkitektura-bulegokoa (IDOM taldea).Pérez Uribarrik Asturiasko Lan-greoko eta Bilboko MiribillakoBilbao Arena kirol-gune berriendiseinuan ere parte hartu du.Biak ala biak nabarmentzendira arkitektura kurboa eta ber-dea erabiltzeagatik, bai literal-ki bai kontzeptualki.

Handia, gaztea eta zorrotza. ACXT bulegoa 1995ean sortu zenMadrilen, Bilbon jaiotako IDOMingeniaritza-enpresa handiarenadar gisa, arkitekturaren mun-duko lanak (obra publikoak,batez ere) aurrera eramateko.Egun, nazioartean dihardu, 400arkitekto gazte inguruko taldeaosatuz. Eraikuntza-kudeaketa-ren zorroztasuna da haien ezau-garria.Eraikinak Deustuko kanalaren zaindaria dirudi. Bertako liburutegitik hautemango da Zorrotzaurreren metamorfosia. AITOR ORTIZ

Itsasontzien fardoak biltzen ziren estalkian, soropil artifizialeko muinoa dago orain, langileei atsedenerako gunea eskainiz. AITOR ORTIZ

Page 8: Ortzadar191111

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

Herri-izenetan A itsatsiaerabiltzeko arau orokorrikal dago Azpeiti/Azpeitia,Ibarrangelu, Getaria,Iruñea, Plentzia etahorrelako kasuetan?Batzuk beti josirik daramate berezkoa dutenA itsatsia. Horietakoa da Donostia izena, etahortik dator Donostiatik, Donostiako eta abaresan beharra. Beste batzuk, aldiz, -a markadaramatenak, deklinatu egiten dira eta, dekli-natzean, galdu egiten dute artikulu hori. Horie-takoa da Bizkaia, eta hortik dator Bizkaiko,Bizkaitik eta abar esan beharra. Dena den,arau orokorrik ez dago eta banan-banan begi-ratu behar dira herri-izenak. Euskal HerrikoUdalen Izendegiaren arabera, Plentzia etaGetaria markarik gabe datoz. Horrek esannahi du beti josirik daramatela berezkoa dutenA itsatsia (Plentziako, Getariatik eta abar esanbehar da). Azpeitia, Ibarrangelua eta Iruñea,ordea, -a marka daramate. Horrek esan nahidu deklinatzean galdu egiten dutela artikulua.Beraz, Iruñeko, Azpeititik, Ibarrangelura etaabar dira forma zuzenak.

Nola deklinatu behar daAragoi NON kasuan:“Aragoian”, “Aragoin” edonola?Batasunerako, Aragoi forma hobetsi zuenEuskaltzaindiak. Beraz, bokalez (nahiz dip-tongoz) bukatzen diren izen berezien dekli-nabide-legez, “Aragoin” da forma zuzena NONkasuan. Besteak beste, Orotariko Euskal Hiz-tegiko corpusean aurki daitezke hitz horrenforma deklinatuak: Aragoiko, Aragoin, Ara-goira, Aragoitik eta abar. Forma mugatukoakere badira, baina batasunerako ontzat emanez den forma zaharraren gainean eratuak:Aragoan.

Gramatikalak al dirahauek guztiak: “Zurekinmaiteminduta nago; zutazmaiteminduta nago;berarekin maitemindutanago; beraz maitemindutanago”?Bai, zuzenak dira. Hala ere, “Beraz maitemin-duta nago” baino egokiagoa litzateke “Hartazmaiteminduta nago”. Izan ere, testuinguruhorietan ez baita bera erabiltzen instrumen-tala darabilten mintzoetan.

Zuhaitz asko landatugenuen ala genituen?Bietara erabil daitezke, bai “zuhaitz asko lan-datu genuen” eta bai “zuhaitz asko landatugenituen”.

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

UXUE RAZKIN

“Komikia aproposa daarkitektura azaltzeko”‘Zeruan’ komikia aurkeztu du Mikel Hervas marrazkilariak KMKlehiaketan. Bertan estralurtarrek Euskal Herria bisitatzen dute...

MARRAZKILARIA ETA ARKITEKTURA IKASLEA

KK OMIKIAK egitea ez da praktika erra-za. Lan hibrido honek narrazioa etadiseinua menperatzea eskatzen du.Irudimena ere garrantzi handiko ele-

mentua izaten da. Trazuak ongi zehaztea etaarkatzarekin trebea izatea ere ongi etorriak iza-ten dira. Horretaz gain, norberak dituen buru-tazio guztiak ondo islatu behar dira paperean.Mikel Hervas gazteak (Galdakao, 1988) askodisfrutatzen du komikiak egiten. ORTZA-DAR-ek eta Rekalde Aretoak antolatutako KMKlehiaketara aurkeztu du bere lana: Zeruan.

‘Zeruan’ estralurtarrak ageri dira Euskal Herrian…Zer islatu nahi izan duzu?Nire asmoa mendebaldeko kultura islatzea etakritikatzea izan da. Mezu kontsumistekin etaitxaropen faltsuekin erasotzen gaituzte, guz-tiok errealitate arduragabera eramaten gai-tuztela... Ez, txantxa bat da. Estralurtarren fil-men parodia bat baino ez da.

Nondik jaso duzu ideia?Telebista gehiegi ikusten dut...

Epaileek zure komikiaren ideia eta narrazioagoraipatu dute. Zein da zure iritzia?Nire lanari indarra ematen dion elementuaideia bera dela pentsatzen dut. Epaileekin batnator: marrazkia asko hobeto behar dut o-raindik.

Zer dauka berezi zure komikiak?Komikia irakurtzen hasten zarenean ez duzu-la amaiera hori espero, baina segituan amaie-rarik logikoena zein izango den konturatzenzara, eta ondorioz, ez zaitu hainbeste harri-tzen.

Ideiak burura etortzen zaizkizunean, segituanpaperean irudikatzen dituen horietakoa zara?Normalean istorioak amaieratik pentsatzenhasten naiz. Gero, paper bat hartzen dut etagidoi bat egiten dut bineta bakoitzean. Hitzgutxirekin eta bozetoekin zer azaldu nahidudan zehazten saiatzen naiz. Askotan denbo-ra asko pasatzen dut hasierako marrazkia gar-bira pasatzen, eta tarte horretan gauzak askoaldatzen ditut. Baina normalean ez dut ideia

AUTOREARI BURUZ

Mikel Hervas gaztea (Gal-dakao, Bizkaia, 1988) 2006.urtetik arkitektura ikaske-tetan murgilduta dago.Azkeneko kurtsoa egiten arida orain Donostian. Ikaske-tekin batera, komikiak egi-ten ditu noiz edo noiz. Berelanak hainbat komiki lehia-ketetan aurkeztu ditu, ba-tzuetan saria jaso duelarik.Hala nola, 2004 urtean Gal-dakaoko komiki lehiaketan,Accesit-a eman zioten. Eraberean, 2005 urtean, DonCeles pertsonaiari buruzkokomiki tiren lehiaketabatean finalistetako bat izanzen ere bai. Horrez gain, kar-tel, marrazki eta argazki-gintzako lehiaketetan ereibilia da.

Komikiekin “deskonektatzea” lortzen du Hervasek. RUBEN PLAZA

nagusia aldatzen. Beharbada ideia berriaapuntatu eta beste komiki bat prestatzen dut.

Zeintzuk dira zure inspirazio iturriak?Simpson familiaren belaunaldikoa naiz, etatelebistan ikusitakoarekin, liburuetan iraku-rritakoarekin eta eguneroko bizitzan gerta-tzen zaidanarekin batera, nire inspirazioakdira ideiak hartzeko eta kontatzeko.

Beste lehiaketa batzuetan ere aurkeztu dituzuzure lanak. Lehiaketak zure gaitasunen era-kusleihotzat jotzen dituzu?Jakina! Baina ez bakarrik komiki munduan.Zerbait gustuko baduzu, eta zuk egiten duzunhori jendeari gustatuko zaiola pentsatzenbaduzu, ez duzu ezer lortzen gordetzearekin.

Badago antzekotasunik komiki eta arkitektu-raren artean?Bai! Eraikin bateko diseinuaren garapenaazaltzeko modurik onena da. Eta komikiakgauza bi horiek uztartzen ditu. Bjarke Ingelsarkitekto danimarkarrak bere proiektuakkomiki estiloan azaltzen ditu eta bere ideiakoso ulerterrazak dira.

Argazki lehiaketetan ere izan zara. Zer daukakomikiak argazkiak ez duenik?Buruan ditudan ideiak paperean islatzekoaukera ematen dit komikiak. Ideia horienargazkiak ateratzen dituen aparailua asma-tzen dutenean, hori erosten lehena izango naiz.

Gaur egun ordenagailua paperari lekua har-tzen ari da. Zuk zer duzu nahiago?Momentuz, paperarekin hobeto moldatzennaiz. Hala ere, ordenagailuz azkeneko ukituakematera ausartzen naiz noiz edo noiz. Eskuzlortutako emaitzak ordenagailuarekin lortukobanitu era digitalean egingo nuke guztia. Edo-zelan ere, komikiak irakurtzeko nahiago dutpapera.

Orain arkitektura ikasketak amaituko dituzu.Komikiak egiten jarraituko duzu?Bai, komikiak egiteak deskonektatzeko baliodit eta hori beharrezkoa da. Denbora dudaneanbeti ari naiz komiki berrietan pentsatzen.

Page 9: Ortzadar191111

KMKOrtzadar //Larunbata, 2011ko azaroaren 19a Zeruan

Page 10: Ortzadar191111

KMK // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 19aZeruan

Page 11: Ortzadar191111

Larunbata, 2011ko azaroaren 19a Zeruan KMKOrtzadar //

Page 12: Ortzadar191111

Larunbata, 2011ko azaroaren 19aZeruanKMK // Ortzadar