Top Banner
ortzadar Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a. 290 zenbakia KONKISTA AGERIAN Nabarraldek duela 500 urte Nafarroan jazotakoak astindu eta agerrarazi ditu 2012an -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- BEGIRADA ZUZENA Iñaki Izquierdo argazkilariak koloretan ‘pentsatzen’ du deia.com euskal kulturaren kolore guztiak
8

ortzadar050113

Mar 30, 2016

Download

Documents

Deia.com

Euskera, kultura
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: ortzadar050113

ortzadarLarunbata, 2013ko urtarrilaren 5a. 290 zenbakia

KONKISTA AGERIANNabarraldek duela 500 urte

Nafarroan jazotakoak astindueta agerrarazi ditu 2012an

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

BEGIRADA ZUZENAIñaki Izquierdo argazkilariak

koloretan ‘pentsatzen’ du

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: ortzadar050113

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musikaOÑATI

Musika-tresna asko jotzen dituen arren,pianoa omen da bere instrumentu kuttuna.ORTZADAR

UXUE RAZKIN

Juan Carlos Irizar musikari etakonposatzaileak ‘Oñati eta Oñatikoauzoak’ izeneko diskoa aurkeztu du etaproiektu berriei begira dago orain

OO ÑATI eta Oñatiko herriak berak berebarne hartzen dituen hamasei auzoizan ditu hizpide Juan Carlos Irizarrekdoinuak konposatzeko garaian. Aran-

tzazu, Araotz, Urrexola, Santxolopetegi, Torreau-zo, Garibai, Zubillaga izango dira, besteak beste,disko berri honetan entzuleek aurkituko dituz-ten doinuak. Oñatirekiko “nolabaiteko zorra”sentitzen zuelako heldu dio proiektu honi musi-kariak. “Egon izan naizen toki guztietan etaeskaini izan ditudan musika emanaldietan, betiOñati izan dut gogoan, eta modu hau izan da Oña-tirekiko zorra ordaintzeko modua, bihotz-biho-tzez atera zaidan musika eskainiz”, azaldu duJuan Carlos Irizarrek.

Duela hiru urte lan hau egiteko gogoa piztu zi-tzaion Irizarri, baina aurtengo urtea izan da,bere esanetan, proiektua aurrera eramatekounerik aproposena. Hala, 19 konposizio instru-mentalez osatutako lan berria aurkeztu du Iri-zarrek. “Sentimendu handiz egindako lana izanda”, aitortu du. Doinu horiek guztiak instru-mentalak izango dira bere osotasunean. Lehe-na, Oñati izenekoa da, ezpata dantza kriskitinezlagunduta sortu duen lana. “Umetatik Oñatinbeti entzun izan baitizkiet dantzariei”, aipatudu. Ondorengo 16ak Oñatiko auzo bakoitzarieskaini dizkion konposizioak dira; oroimeneantitulupean dagoen konposizioa ere aurkituko duentzuleak diskoan. “Fisikoki gurekin ez dagoenpertsona orori eskaini nahi izan diot, gurekinez egon arren gure pentsamenduan beti hor bai-taude”. Amaitzeko, Agurra izango du bere bai-tan Oñati eta Oñatiko auzoak diskoak. Zortzikobat konposatu du honentzat, amaierako txala-partaz lagunduta.

Halaber, bere musikaren bitartez auzo horieidenei beren izaera pertsonal berezi bat emannahi izan diela dio: “Auzo bakoitzak doinu ezber-din bat du, leku bakoitzean egon izan naizenmomentuan sentitu dudana islatu nahi izandut”. Musikariak aipatu moduan, auzo bakoi-tzak doinu berezia eta bakarra du, besteauzoekin zerikusirik ez duena. Musika hori gau-zatu aurretik, auzo bakoitzean egon izan delaazaltzen du oñatiarrak. Bertako sentsazioak bar-neratzeko, eta, ondoren, sentimendu horiekmusika bidez adierazi eta egikaritzeko. “Kontu-ratu nintzen herri, pertsona, erakunde, lurral-

de, toki, leku eta txoko ezberdinei musika jarrianiela baina ni sortzen eta hazten ikusi ninduenherriari ez niola ezer eskaini. Zor hori kitatzealortu dudalakoan nago”, gaineratu du.

Disko honetan pianoak izango du protagonismohandiena. Baina instrumentu asko jotzen dituenarren, bere espresio bidea beti izan da pianoa:“Nire doinu guztien ahots nagusia da”. Horre-taz gain, eskusoinua, oboea, txistua, saxoa etaperkusioa agertuko dira disko honetan zehar.“Momentuan eskura ditudan instrumentuezbaliatzen naiz, nire betiko eta konfiantzazkomusikariak erabiltzen ditudalarik”. Aurrekodiskoekin alderatuta, entzuleek desberdintasunnagusi bat antzemango dutela aipatu du. Oña-tiarraren esanetan, aurrekoetan ahotsa sartuizan duela dio (oso gutxitan izan den arren) doi-nu batean edo bestean. Oraingo honetan, aldiz,publikoak ez du ahotsik entzungo, dena instru-mentala izango delako. Diskoa erromantikoa,lasaia eta atsegina izango dela esan du Irizarrek.

Oñati eta Oñatiko Auzoak diskoa plazaratu berriduen arren, etorkizun hurbileko proiektuakdituela aitortu du. Hiru aipatu ditu tartean:Lehenik, Galdakaoko auzoetarako musika egi-ten jarraituko duela dio. Bigarrenik, disko berribat plazaratuko duela, oraingoan Donostia gai-tzat hartuta. Eta, azkenik, musika liburu bateanmurgilduta dabilela dio, pianistentzako parti-turekin osatuta egongo dena.

Irizarrek 34 disko kaleratu ditu jadanik 1984eanDonosti Romántico merkaturatu zuenetik, eta,finean, musikan murgildu zenetik. Txikitatikargi ikusi zuen bera musikaria izango zela.“Erraztasun ikaragarria nuen edozein instru-mentu jotzeko musikarik jakin gabe, eta buruzkonposatzen nituen melodia eta orkestrazioak,eta hori ikasketa handiak eginda lortzen da oro-korrean”, azaldu du. Lan honekin “oso gustura”gelditu dela dio. Izan ere, eta lehen aipatu beza-la, Oñati eta auzoekiko zor garrantzitsu bat kita-tzen duelako, eta azpimarratu du hori bera-rentzat “oso garrantzitsua” dela. Gainera, Oña-ti aldean oso harrera ona izan duela dio.“Durangoko liburu eta disko azokan hainbat etahainbat oñatiar pasa zen nire estandetik etadenen ahotan lausenguak eta hitz politak beste-rik ez nituen entzun”, gaineratu du Irizarrek.

Oñatikodoinuak

IRIZARRI BURUZ

Donostiako, Madrileko, Pau-ko eta ErromakoSanta Ceciliako goi-mailako kontserbatorioetangauzatu ditu musika ikasketak Irizarrek. Hain-bat orkestra zuzendu ditu; hala nola, Bartzelo-nako Liceo orkestra, Erromako Santa Ceciliaorkestra sinfonikoa, Galdakaoko Zaletasunakoroa. Egun, Arrasateko Aita Menni ospitale psi-kiatrikoko koroa zuzentzen du. Era berean, musi-ka eskoletan irakasle izan da hainbat urtez.Hainbat musika banden zuzendaria izandakoada baita, Zestoakoa eta Getariakoa, esaterako.Bere konposizio musikalen artean: instrumenta-la eta erromantikoak; haurrentzako musika (‘Jos-tailuak’, ‘Kili eta Kolo’, ‘Txin eta Txan’, ‘EuskeraPausoak’…); film eta dokumentaletarako musi-ka (‘El Mayorazgo de Basterretxe’, ‘La vida deSan Ignacio de Loyola’…) eta Donostiako Zine-maldiaren himnoa ditugu, besteak beste.Horretaz gain, piano eta orkestrarako 33 disko;eguberri kanten hiru disko; haurrentzako 17 diskoeta partiturez osatutako hamabi musika liburueman ditu argitara.

Page 3: ortzadar050113

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a

I

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

I TZULTZAILE Elkarteak sortutako 31eskutik blog guztiz interesgarrian IñigoAranbarriri irakurri diot, berriki, gogoe-ta mamitsu bat, hitzek gainean darama-

ten pisu ideologikoari buruz. Aita santua esa-moldetik abiatzen da artikulua, nola euskarazez daukagun beste hitzik eliza katolikoarenburua izendatzeko, eta nola guztiz izendapenbaloratiboa den, eliza ama katolikoaren altzoanhazi eta hezi ez direnei erosoa ez zaiena(gogoan daukat, esaterako, Aingeru EpaltzakErresuma eta Fedea nobela-sortan sorturikoJoanes Mailu pertsonaia, Joana Albretekoareneta kalvindar erreformaren jarraitzaile zin-tzoa, Erromako printzea esapideaz baliatzendena, besteak beste).

Gure hizkuntza zenbateraino dagoen kristauta-sunaren ondareak zamatua, berehala kontura-tzen da bat: aitaren batean esaten zaio zerbaitarin egiteari; doministikua deitzen diogu usinegiteari; eta beste hainbat adibide ekar genitza-ke, hizkuntzaren erabilera laiko baterako ozto-po direnak. Etsenplu guztiak ez dira behialakoebanjelizatzearen ondorio, gainera. Juan Bau-tista Eguzkitza abade lemoarra XX. mendekolehen erdiko idazle oparoenetako bat izan zen,

Kristautasunak kutsatuak?1935ean gai sozialei buruzko saiakera bat argi-taratu zuena: Gizarte-auzia: ugazaba eta langil-le arteko gora-berak; euskaldun jende xeheariazaldu nahi zizkion bizimodu modernoak eka-rritako gatazka berriak, eta, hiztegi garbizaleaboladan zegoenez, izen euskaldun jatorrakasmatzen zizkien ideologia arrotz horiei: adibi-dez, sozialismoari, euskaraz, gizartekeria zeri-tzon; ez dago galdetu beharrik zer iritzi zuenEguzkitzak keria horri buruz.

Hizkuntza baten historia den bezalakoa da, horiezin dugu ukatu ez ezkutatu; axola zaidana dazenbateraino baldintzatzen duen horrek hiztu-nen jarduera (diskurtsoa, pentsaera, jokabidea).Aspaldi irakurri nion Sarrionandiari (Margi-nalia saiakera laburren bilduman, oker ez bana-go) guaranierari buruzko gogoeta bat. Kontu eza-guna da espainiarren kolonizazioak Hego Ame-rikako hizkuntza gehienak ezabatu zituela;indartsu iraun duen hizkuntza indigena ia baka-rra guaraniera izan zen, gaurko Paraguay-nmintzatzen dena, hango agintea jesuitek zutela-ko eta espainola inposatu ordez bertako hizkun-tza erabiltzea erabaki zutelako. Ba, Sarrionan-diak zioenez, guaranierak iraun bai, bainabarrutik hustu egin omen zuten jesuitek, kris-

tautasunaren seilu eta marka guztiak ezarrita.

Ez dakit ezer guaranieraz hori hala den ala ezziurtatzeko, baina eztabaidagarria behintzatbada. Gure gizartea ere, hizkuntza bezala, guz-tiz kristaua izan da mendetan, baina nabar-mena da nola ari den aldatzen ohitura etabalioetan azken 50 urteetan, onerako nahiz txa-rrerako. Bizimodu-aldaketok baino lehen ere,gure arbaso umil, apal eta otzan haiek, kris-tautasuna sinesmen dudaezintzat izan arren,gauzak ironiaz hartzen ere bazekitela esangonuke, hala ere. Hori pentsarazten dit behintzatzenbait hitzek hartu duten esanahiak: apaiz jen-de ilustratua Retorica ikasita etorriko zenherrira, sermoiak botatzera, baina herritarezjakin haiek erretolika deitu zioten berba-jarioalferreko eta maiz haserretuari; berdin, apaiz-gai eta sasiletraduen Gramatica txit gorenakalamatika bihurtu zen herri-usadioan: hizke-ra nahasi ulergaitza, alegia.

Geurea da honaino ekarri dugun eta gaituenmotxila; ez dago lekuz kanpo barrukoa eza-gutzea, bertatik zer hartu eta zer utzi eraba-kitzeko, etorkizunean egin beharreko bidaian.Urte berri on.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Gure hizkuntzazenbateraino

dagoenkristautasunaren

ondareak zamatua,berehala

konturatzen dabat

IRITZIA

1. MusscheKirmen Uribe. Susa.

2. AtzerriMikel Antza. Susa.

3. Ez naiz niKarmele Jaio. Elkar.

4. Urak dakarrenaToti M. de Lezea. Ttarttalo.

5. Ilargi HoriaJoxemari Iturralde. Pamiela.

6. Paper-festaAnjel Lertxundi. Alberdania.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Independentziaren paperakPako Aristi. Erein.

2. Kolonbian bahitutaAsier Huegun. Txalaparta.

3. Saski bete intxaurPatziku Perurena. Alberdania.

4. AldamenekoaAinara Gorostizu. Elkar.

5. Barkamena, kondena,torturaJoxe Azurmendi. Elkar.

6. SinplistakHedoi Etxarte. Susa.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Urrezkoorrazia’Gaizka Aroste-gi/Eider Eibar.Elkar.174 orrialde.16,50 euro.

Erraz ahazten ezden istorioa

Ainhoa arbasoen baserrizaharrera joan da egun batzukigarotzera. Udazkena da etabasoa hamaika kolorez jantzi-ta dago. Itxura guztien arabe-ra, oporraldi lasaia izango da,baina gure protagonistaridena korapilatuko zaio antzi-nako argazki bat aurkitzenduenean. Liburu honetan fan-tasia eta errealitatea nahastendira, magiaz eta xarmazzipriztindutako narrazio zirra-ragarri bat osatuz. Irakurleahasieratik bukaerara arteharrapatuko du istorio honek.Erraz ahazten ez den horieta-ko bat duzu ipuin hau.

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

ELEBERRIA

‘Gaurzortzi’Carmen Gisasola.Alberdania.100 orrialde.13,50 euro.

Istorio latza,gutunen bitartezAndoni preso dago Kordo-bako espetxean. Gaur,beste hainbat gutunekinbatera, ezezagunen batekbidalitako gutun luze batjaso du; emakume bateksinatuta dator. Gaur zortzi,gutuna idazten duenemakume horren alabakihes egin du organizazioarmatu batean militatzeko.Andreak luze kontatzen diogutunean zehar organizaziohorretan militatzen duenpreso horri beraren etaalabaren arteko harremana,konpromiso politikoarikonpromiso pertsonalaaurrez aurre jarririk.

ELEBERRIA

‘Zaindariikusezina’Dolores Redondo.Erein.480 orrialde.18,50 euro.

Intrigaz betetakopolizia-eleberriaIntrigaz eta misterioz beteta-ko eleberri eder bat. AmaiaSalazar inspektoreak bi erron-kari egin behar die aurre aldiberean: Baztango bailarangertatzen ari diren neskanerabeen hilketak ikertu etabere iragana gainditu.Idazleak trebezia handia era-kusten du polizia-eleberrienkontalari gisa, eta herri honenidiosinkrasiaren ezagutzasakona, aldi berean.Detektibearen ikerketarenkontaketa eta pertsonaiak bizidiren alegiazko mundu antro-pologikoa batzeko duen mai-sutasunak era guztietako ira-kurleak harrapatzen ditu.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])

Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: MartintxoLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: ortzadar050113

Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

Nafarroak gogor eutsi zion bere askatasunari azken unera arte. Horren testigantza ugari jaso da azken urteotan. IRUDIAK: MARTINTXO

Konkistarenerro sakonak,agerianGaztelak Nafarroa hartu zuenetik500 urtera, konkistaren ondorioak ustebaino sakonagoak dira. Nabarraldek horiekdenak astindu eta agertu zituen 2012an

DABI PIEDRA

Page 5: ortzadar050113

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a

AA SKO hitz egin da Espainiak EuskalHerria menperatzeko erabilitako estra-tegiaz, Pirinioen inguruan hedatzenzen erresuma zabala nola pasa zen

mende gutxiren buruan Espainia eta Frantzia-ren barruko herri zatitu eta gutxitua izatera.Ohiko historiografiatik ihes eginez, gaur egun,konkista militarra aipatzen dute gehienek, batezere Nafarroa Garaiko lurraldeen kasuan. Naba-rralde elkarteak, hain zuzen, lan luzea egin dukonkistaren tesiaren alde, antzinako Nafarroa-ko Erresumaren memoria berreskuratzen. Irai-leko kongresuan, baina, urrats bat aurrera egi-teko unea zela ikusi zuten, konkista hutsa azter-tzea nahikoa ez zelakoan, gertaera hark utzita-ko ondorioak batzeari ekin zioten, alor askota-ko adituen laguntzaz. Atea zabaldu dute, bainagaiak luzerako emango du.

“Herri bat konkistatzen denean, hemen eta edo-non, martxan jartzen da akulturazio prozesua,herri konkistatuaren kultura eta hizkuntza eza-batuta errazagoa baita hura menperatzea”, dioAngel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak.Horrela, Gaztelako eta Espainiako agintarienestrategian sartu izan da, sistematikoki, antzi-nako nafarren hizkuntza edota memoria eza-batzeko ahalegina. Iazko iraileko kongresuanbatutako adituek azpimarratu zutenez, euska-raren galerak badu independentzia galtzearekinzerikusia; gazteluak eraitsi zituztenean, Nafa-rroako estatuaren sinboloak ezkutatzea bide zenasmoa eta Gipuzkoako eta Arabako herritarrakgoi nafarren aurka ibili izana ere ez omen dakasualitatea.

“Oinarrizko lana egin zen biltzarrean, egia esan,egun bakoitzean mini-kongresu bat egin genuengai bati buruz”, azaldu digu Angel Rekaldek. Via-nan egindako lehenengo ekitaldian, 2010ean, hasizen Nabarralde konkistaren ikuspegi historikoagizarteari eskaintzen, “orduan planteatzengenuen: konkista baketsua ala gerra izan zenhura?”. 2012an, baina, erronka handitu dute.“konkista militarra izan zelako frogak plazaratuditugu, baina horren ondorioak ez dira aztertuorain arte”, dio Rekaldek, “historiografia ofizia-la beste bide batetik baitoa”. Lau eguneko biltzarbat lau herritan antolatzeak ekarri dizkienmugak ahaztu gabe, aho-zapore gozoa utzi dieesperientziak, 40 aditu eta 250 partaide bainogehiago batu baitziren egitasmoaren epelean. Eraaskotako erakunde, administrazio publiko etaelkarteren laguntza ere eskertu du Rekaldek.

Irailaren 7an egin zen Euskal Herriko Historia-larien Biltzarreko lehenengo jardunaldia, Arra-saten. Euskararen galerak konkistarekin zeri-kusirik ote duen aztertu zuten bertan Koldo Zua-zo, Jean Louis Davant eta Iñaki Lasa hizkun-tzalariek, ondorio garbiarekin: konkista milita-rraren ostean hizkuntza errespetatu zen etairaun zuen, baina kultura hegemonikoa kanpo-tik zetorren eta horrek, mendeen joanean, euska-raren galera hauspotu zuen. Joseba Asiron his-torialari eta kongresuaren bultzatzaileak, JeanLouis Davanten tsunamiaren ideia azaldu digu:“1512ko konkista lurrikara isila izan zen, bainapoliki-poliki tsunami erraldoi bilakatu zen eta,bi mende geroago, borbondarren politika zen-tralistarekin, euskararen lurraldea erabat txi-kitu zuen”. Koldo Zuazok, aldiz, NafarroakoErresumaren zatitzea euskalkien sorburuetakobat dela aipatu zuen, batasun politikoa hautsi-ta, batasun linguistikoa hautsi zela, alegia.

Gogoratu behar da iaz Nafarroako konkistaren500. urteurrena gogoratu zela, 1512an Nafarroaosoa bere gain hartu baitzuen Gaztelak. BainaNabarraldekoek sarritan oroitarazten dute kon-kista ez zela izan gertaera soil bat, prozesu luzeabaino. Espainiak Nafarroa Garaia bereganatuzuenerako hiru mende zeramatzaten Arabak,Bizkaiak eta Gipuzkoak Gaztelaren barruan.“Gaztela beti ibili zen euskal lurraldeen atzetik,1512koa beste pausu bat izan zen, lehendik hasi-

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

tako bidean”, dio Angel Rekaldek. Hortaz, Nafa-rroako lurrek XIII. mende ingurutik 1512ra bes-te euskal lur batzuekin muga izan zuten. Iraila-ren 8an, Leitzan, aztertu zen muga hori, garaihartakoek Gaizkileen Muga izendatu zutena.“Oso garbi eduki behar dugu 1200. urtea bainolehen mugarik ez zela han –dio Joseba Asiro-nek–, Nafarroa etenik gabeko lurraldea zen”.Gaizkileen Muga indarrez ezarritako kontzep-tua izan zen, “Nafarroak beti aldarrikatu bai-

tzuen lurralde horiek itzul ziezazkiotela”. Muga-ko alde bietakoak euskaldunak izan arren, aldebakoitzeko herritarren arteko amildegia sortuzuen bereizketa politikoak (kongresuan FlorenAoizek aipatu zuen baskongado gaiztoarenmitoa, horren erakusgarri) eta, hain zuzen,1512ko konkistan, euskaldun askok hartu zuenparte Nafarroako konkistan, baina Espainiakoarmadarekin. “Horra hor paradoxa, 1200eankonkistatutako lurraldeak erabiltzea 300 urtegeroagoko konkistarako”, aipatu du Asironek,“baina argi dago partehartze hori ez zela bolun-tarioa izan, mehatxuak eta presioak egon ziren,agiriek hala diotelakotz”. Geroago, NafarroaGaraiko gizonak erabili zituen Gaztelak, Nafa-rroa Beherearen aurka egiteko, Asironen ara-bera. Nafarroa Behereak subiranotasunari eutsizion, baina denborarekin Frantziak irentsi zuen.

Agoitzen, irailaren 14an, gazteluen suntsiketaaztertu zuen Nabarraldek. Behin Nafarroamenpean hartuta, erresuma zaharrarendefentsarako gazteluak eraitsi zituzten espai-niarrek, baina ez helburu militarrarekin, erai-kuntza zaharkituak baitziren, Joseba Asironekazaldu digunez: “Ordura arteko nafar legitimi-tatearen sinbolo ikusgarriak ziren gazteluak,nafar estatuaren ikur; suntsitu zituztenean argieta garbi adierazi nahi izan zuten estatu horidesagertua zegoela, hilik”. Ondorio psikologi-koak izan zituen gazteluak eraisteko erabakiak,militarrak baino.

Gazteluekin gertatu zenak, euskararekin edoeuskaldunen arteko bereizketarekin bezala, kon-kista militarretik haratago doazen ondorioakditu, belaunadiz belaunaldi errotzen direnak.Hain zuzen, Iruñean, irailaren 15 eta 16an, azter-tu ziren ondorioak, hots, Nabarralderen biltza-rraren azkenengo jardunaldian. Joseba Asiro-nek laburbildu duenez, “ondorio orokorra ososinplea da: historiografia navarristak kontatudiguna gezurra dela”. Zehatzago esanda, “Nafa-rroaren konkista justifika ezina izan zela ikus-puntu guztietatik, nafarren borondatearenaurka burutua”. Nafarroarentzat desastrea izanzen konkista, Asironen ustez. Angel Rekaldekere uste bera du, eta dio historiografia ofizialakesan duenari aurre egiteko oinarria jarri delakongresuan, baina, batez ere, konkista ulertzekobidean mugarri bat ezarri dela, begiratzen denikuspuntutik begiratzen dela ere, kontutan har-tzekoa: Nafarroako konkistak ondorio sakonakizan zituela, militarretik edo administratibotikkanpoko alor ugaritara hedatu zirenak. “Euskal-dunok errealitate bat osatzen dugula argi gera-tu dadila nahi dugu, konkista ez da NafarroaGaraiko kontua bakarrik, sasoi desberdinetanbaina euskaldun guztioi eragin baitigu”.

Kongresu ezberdinek gizartean ere nahikoaoihartzun izan dutela uste du Angel Rekaldek(agian 1512tik bost mendeko efemeride biribi-la bete delako), baina oraingoan herritarren-gan debatea sortu dela nabaritu du. “Batez ere,Nafarroan bertan, jendea gai honekin intere-satuta sumatu dut, nafarrek kontzientzia han-dia baitute beren historiaz”. Araba, Bizkaia etaGipuzkoan auziari gutxiago erreparatu zaioladio, seguruenez lurralde horietan nortasunnazionala gehiago lotzen delako hizkuntza etakulturarekin, “hala ere, hor ere erantzuna izandugu, jendea mugitu da”. Iparraldean ere izandute oihartzuna: “Donapaleun egon ginen etahan ere erantzun zuten”. Rekalderen ustez,“neurri handi batean ulertu da hau denon his-toria dela”. Nafarroako konkistaren ondorioakikertzea, dena den, luzerako lantegia izangoda. “Guk hastapenak jarri ditugu, ea zer bidehartzen duen honek”, esan du Rekaldek, itxa-ropentsu. Joseba Asiron ere argi eta garbi min-tzatu da horretaz: “Kongresuan oinarri teori-koa jarri da, orain errelato hau gizartera era-man behar dugu, kultura herrikoira eta, noski,gure seme-alaben testuliburuetara. Horra hor2013rako lehia interesgarria”.

MEMORIA HISTORIKOA

Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak memo-ria historikoaren garrantzia azpimarratu du, Nafa-rroako Erresumaren garapenaren eta konkista-ren inguruan. “Baina baita beste gai batzuetanere –dio Rekaldek-, memoria historikoa berresku-ratzea ezinbestekoa da; euskaldunok historia abe-ratsa dugu, zabaltzen eta dagokion garrantziaematen jarraitu behar dugu”.

Iazko kongresuetan atera zirenondorioak gizarteratu nahi dituzteorain, besteak beste testuliburuberriak sortuz.

OINARRIZKOBIBLIOGRAFIA

IKERKETA

‘1512’Askoren artean.Txertoa.

Euskallurraldeak etaNafar estatua

SAIAKERA

‘De Noáina Amaiur’Peio Monteano.Pamiela.240 orrialde.20 euro.

Urte erabakiorrenkronika

ELEBERRIA

‘Fernandoel Falsario’Pedro Esarte.Pamiela.240 orrialde.20 euro.

Koskistaren gezu-rrak eta hezurrak

IPUINAK

‘Nafarroa-ko Erresu-mako Kro-nika ezZi-nezkoak’Mikel Zuza. Pamiela. 11 euro.

Egiaren fikzioa

SAIAKERA

‘Vascona-varros’Jose Mari Esparza.Txalaparta.890 orrialde.45 euro.

Lurraldeaeta identitatea

LEKUKOTZA

‘Navarra,1510-1313’Aitor Pescador.Pamiela.352 orrialde/23 euro.

Itzaleko urteakagerian

SAIAKERA

‘Más alláde 1512’Floren Aoiz.Txalaparta.196 orrialde.17 euro.

Ordukoen eraginagaurkoan

Page 6: ortzadar050113

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

ANE UNDURRAGA

Argazkilaritza zuzena da Izquierdorena, dokumentala. Garai batean zuri-beltzean egiten zuen; egunkoloretan. Eremu industrialetatik aldenduta saskibaloi saskiak ditu oinarri bere azkeneko lanak

EE SPERIENTZIAK bizitzeko era”. Horida argazkilaritza Iñaki Izquierdoreniritziz (Sestao, 1965). Jolasten hartuzituen lehenengo argazkiak, duela 25

urte, unibertsitateko ikastaro batean hain zuzen.Geroztik ezin izan du kamera eskuetatik aska-tu. Argazkilaritza obserbaziorako bitarteko gisaerabiltzen du, eta argazkia bere begien aurreangertatzen denaren lekuko bihurtzen dela dio.

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ika-si zuen Izquierdok, baina bere argazkilaritzak ezdu beti bide hori jarraitzen. Dokumentalista dabera, eta bere jaioterriko ezaugarriek bultzatu-ta paisaia industrialetara jotzen du gehienetan.“Hondar industrialen inguruko argazkiak har-tzen nabil orain”, azaldu du. Utzikeria indus-triala da haren gairik landuena, nahiz eta horre-lako tokietan argazkiak ateratzea zail egin zaionbatzuetan. “Oso zaila da, barrura sartzeko asko-tan baimenak behar baitira”. Dena den, bestela-ko gaiekin ere ausartu da.

Egun, Saski Basket lana egiten dabil. “Doneja-kue bidea egiten nengoela, ekaitz baten erdian,saskibaloi saski bat ikusi nuen, baina ezin izannion argazkirik atera. Geroztik saskietan jar-tzen dut arreta”, azaldu du. Kuriosoak diraharentzako saskiak, baina bereziki horiek dau-den lekuko bizimodua eta iragana imajinatzekoematen duten aukera. Espainia osotik dabilargazkiak hartzen, eta horietako batzuk ikusgaidaude jada www.izquierdofoto.com webgunean.“Asko mugitzen naiz, eta aurkitzen dudanari ate-ratzen diot argazkia. Lana ez dago bukatuta,babesle bila nabil”.

Kantabriako Gobernuaren Abeltzaintza Kontsei-laritzak eskatuta Kantabriako San Roque de RioMiera, Vega de Pas eta San Pedro de Romeralekoherribilduetara eta Burgoseko Espinosa de losMonteroseko Salcedillo eta Lunada iguruetaraabiatu zen Izquierdo 2008. urtean. Bertan bizi dirabegi urdineko pasiegoak. XVI. mendeaz geroztikorografia zailera egokituta bakarturik mantendudira bertan, eta egungo gizarte modernoarentzatsinesgaitza suerta badaiteke ere, duela zenbaitmendetako bitartekoekin jarraitzen dute lanean.2008 eta 2010 urteen bitartean egon zen sestaoarrabertan, eta haiei ateratako argazkiekin Pasiegossiglo XXI erakusketa osatu zuen.

BERRERAIKITAKO AZTARNAK Iberia kostan jaioa,ke eta fabriken artean bizi izan da beti Izquier-do. “Oporretan nagoenean auzo industrial eta

Bertan ateratako argazkiekin Sestaon Biziz:Industria kulturaren amaiera lana osatu zuen2006. urtean. Kazetari ikuspuntua kontuan har-tuta hartu zituen lehenengo argazkiak. “Notiziaizan zitezkeen ekitaldietara joan nintzen, bai-na laster konturatu nintzen gauza askoz inte-resgarriagoak egin zitezkeela, askoz pertsona-lagoak”. Lanean aurkeztutako historiaren pro-tagonistetako bat izan da Izquierdo, eta eskar-mentu horretatik abiatuta eratu zuen lana.“Azken finean, nire bizitzaren inguruko lan batda, nire ikuskera laburtzen du, nire pasioakikusten dira bertan”.

Zuri-beltzeko irudiek osatzen dituzte Izquierdo-ren lehenengo bi lanak. “Zuri-beltzeko argazki-laria izan naiz, baina behartuta ia”. Argazkila-ritzan hasi zenean zuri-beltza ikasi zuen Izquier-dok. Egun, baina, ez du argazkilaritza zuri-beltzean ulertzen. “Koloretan pentsatzen dut o-rain, eta nahiago dut kolorean lan egitea”. Egun-go digitalizazioarekin kolore pertsonala lortzeaerrazagoa dela uste du sestaoarrak, horregatikegin ditu koloretan azkeneko bi lanak.

Begiradaren lekukoa

2008an Kantabria aldean bizi diren begi urdineko pasiegoak erretratatu zituen sestaoarrak. IÑAKI IZQUIERDO

utzitako fabrikek atentzioa ematen didate”, azal-du du. Oso gustuko ditu halako tokiak, eta zale-tasun horri jarraiki sortu zituen bere lehenen-go bi lanak: Meagintzaren Irudiak eta SestaonBiziz: Industria kulturaren amaiera. Bizkaia zeinKantabria ekialdeko meatzaritzaren aztarnakerakusten dituzten 50 argazkik osatutako era-kusketa izan zen egindako lehenengo lana, 1998.urtean. Baina ez zuen erakusketa egin bakarrik.“Erakusketarekin batera 109 irudi dituen libu-rua argitaratu genuen”, dio. Meatzaritzarenaztarnak ahaztuak ez izateko helburuarekinbatu zituen argazkiak, jarduera horren mapaberregin eta bere presentzia aldarrikatzeko.

Argazkiak hartzeak denbora dakarrela dioIzquierdok: “Argazkiak ezin dira azkar bateanatera, eta denbora behar da espazioa eta berta-ko bizimodua ezagutzeko”. Azaldu duenez, ezda gai tokietatik azkar igarota argazkiak ate-ratzeko, eta, horregatik, ongi ezagutzen dituengaiak aukeratzen ditu gehienetan. Eta hala eginzuen bigarren lanean ere, ongi ezagutzen duenzonaldea aukeratu zuen: Sestao.

ESPERIENTZIAK PARTEKATZEA

GarageLux kolektiboaren sortzailee-tako bat da Iñaki Izquierdo. Hiru urtedaramatza Jorge López, Santi Ayusoeta Adolfo Pérezekin batera lankolektiboak egiten. Argazkilaritzarenmunduan bakarrik ibiltzea zaila dela-ko sortu zuten taldea. Baina ez horre-gatik bakarrik: “Esperientziak par-tekatzeko sortu genuen”, dio Izquier-dok. Argazki aniztasunaren alde egi-ten dute, eta lengoaia desberdinekinlan komunak egiteko erronka hartzendute. “Oso ezberdinak gara, bakoitzakalor bat lantzen du”, dio.

SESTAO

Page 7: ortzadar050113

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitekturaDONOSTIA

Inguruneko landarediarekin lotura sortzeko, fatxadan berde kolorea erabiltzeaz gain, landare igokariak ezartzeko kableak eta zutabeak kokatu dira. ISUURU

MAIDER URIARTE

Donostiako UBA Etxea ‘techno-aterpetxe’ezizenarekin ezagutu bada ere, surflari,zientzialari eta gazteentzako pentsatua

dagoen ostatua da. Horrez gain, etaarkitekturaren bidez, kontestuarekin etatokiarekin harreman estua du eraikuntzak

EE RAIKINAREN izen ofiziala Rozanés:Informazio-gizartean EzagutzarenSozializaziorako eta HarrerarakoGunea baldin bada ere, izendapen lau-

soak baino interesgarriagoak suertatzen diraproiektu honen ezaugarri programatiko eta ingu-runean txertatzeko erabiltzen diren estrategiak.Zer da beraz UBA Etxea? techno-aterpetxe ezize-narekin ezagutu bada ere, surflari, zientzialarieta gazteentzako pentsatua dagoen ostatua da,finean. Donostian egonaldiak egiteko azpiegitu-ra merkeak urriak dira, eta proiektu hau, nola-bait, eskari horri (eta beste batzuei) aurre egi-teko jaio da. Esan daiteke, Aitzpea Lazkano etaCarlos Orbegozok gidatzen duten ISUURU arki-tektura bulegoak diseinatutako proiektuaren egi-tasmoa, baina, programari erantzuteaz gain,arkitekturaren bidez kontestuarekin eta tokia-rekin harreman estu bat lortzea dela.

Ametzagaña inguruan, Lau Haizeta parke mal-datsuko lursail lauan kokatzen da, antzinakoErietxe Antituberkulosoa lekutua zegoen orubeberberean. Garai bateko ospitaleak probestenzuen hegoalderako orientazioak eraikinarenantolakuntzari eragiten dio orain ere. Izan ere,zerbitzuzkoak diren erabilerak, ipar fatxadankokatzen dira maldari begira, eta, ordea, harre-ra gunea, kafetegia eta interpretazio guneahegoaldera begira, parkera irekita dagoen izae-ra publikoko eremuan.

Bestalde, inguruneko landaredi eta basoarekinlotura sortzeko, fatxadan berde kolorea era-biltzeaz gain, landare igokariak ezartzekokableak eta zutabeak kokatu dira, noizbait erai-kina landarez estaliko delakoan. Gainera, ater-petxeko erabiltzaileentzako espazio komunak,hala nola, jantokia, sukaldea, garbitegia, egon-gela etab, azken solairuan kokatzen dira, zuhai-tzen adaburuen gaineko bistez gozatzeko terra-za batez inguratuta.

Finean, eite garbiko eraikina dugu; programabanaketa argiduna, irakurterraza den arki-tektura. Lau solairuko eraikina, behean sarreraeta harrera publikoa kafetegiarekin; 1. eta 2.solairuetan hainbat tipologia eta edukierakologelak; azkenik 3.ean, aterpetxeko espazio komu-nak eta terraza. Behea irekia eta zehar-argia, tar-teko solairuak barneko espazioek agintzen duenordenaz konposatuta eta azken solairua, espazioberezienak gordetzen dituen bolumetria anitza-goarekin eraikinaren erremate gisa azaltzen da.

Erietxetik aterpetxera doan historiaren bila-kaeran, hiriaren kanpoaldeko naturaren gertu-tasunak eskaintzen dituen onurez gozatzeko gri-nak iraun duela esan daiteke. Usu ikusten ezdugun arkitektura tipologia hau aski interesga-rria bada ere, periferikoegia da, agian. Izan ere,turistek oraindik orain zentroetako postalak atse-gin dituzte, hiri bazterretako paisaien aldean.

DATUAK

Arkitektoak: Isuuru Arquitectos S.L. (Carlos Abadías Banzo y Aitzpea Lazkano Orbegozo)www.isuuru.com.Lankideak: Arkitektoak: Cristina de la Calva; Aparejadoreak: Aitor Alcelay y María Azpiroz.Egitura: Ingeniería Lanchas; Instalazioak: LM 2000.Sustatzailea: Donostiako Udala.Argazkien kredituak: Jesús Martín Ruiz.Irudien azpitituluak: 01 Zuhaitzen artean ezkutatzen da UBA etxea. 02 Eite argiko arkitektu-ra terraza bereziak errematatzen eta fatxada-konposizio sinpleak definitzen dute.

Zuhaitzen artean ezkutatuta

Page 8: ortzadar050113

944 480 000 [email protected] www.artez.net

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5aazkena

PP LATANOAREN egitura hirukoitza deskubrituduten pertsonei estimu berezia diet. Alegia:platano-xerra bati kosk egin, ahoan sartu etamingainarekin xerraren erdi-erdian kontuz

zapalduz gero, hiru zatitan banatuko da. Platanoaklaban eta sardexkaz jaten dituztenek (!) landaremusazeoen kortesia delikatuak mespretxatzen dituzte:fruituak ederki bilduta ematen dizkigute, ondo gorde-tzeko, erraz irekitzeko eta zikindu gabe jateko ezin moduegokiagoan. Are okerrago: esnob horiek fruituen sime-tria ezkutuaren berririk ere ez dute.

Pico Tres Mares gailurrean (2.175 m) platano bat jannuen, Brañaviejako zirko kantabriarraren gainean. Min-gain kolosal batek tontor hau zapalduko balu lurrarenbarnerantz, erpinetik hiru puska handi bereiziko lira-teke: Nansa ibaiaren arroa, Pisuergarena eta Ebrorena.Gailur honetan, asko edan baduzu eta maskuriari ondoeutsi badiozu zorrotada indartsu bat pilatzeko moduanegon arte, esperientzia oso berezi bat bizi dezakezu: hasipixa egiten, pixkanaka jiratu buelta osoa eman arte, etazure likidoak hiru itsasotara bidaltzea lortuko duzugiltzurrun kolpe bakar batez. Mendi hegal batean behe-ra, Nansa ibairantz irristatuko dira (Kantauri itsaso-rantz), beste batetik Pisuergara (hortik Duerora etaondorioz Atlantikora) eta hirugarrenetik Ebrora (eta,beraz, Mediterraneora).

Mendi honen magalean jaiotzen baita Ebro ibaia, nahizeta Plinio Zaharraren ohar batek, Aragoiko jotek etakomenentzia turistikoak iturburu ofiziala Fontibrenkokatzen duten –erromatarren Fontes Iberis–, bailaranaskoz beherago. Fontibren iturbegi eder bat sortzen da,Pilarko Ama Birjinaren estatuatxoa ondoan duela, etaurmael artifizial bat sortu dute baso txiki baten erdian,bidezidor, jatetxe eta turismo bulegoarekin. Honi Ebro-ren Iturburua deitzen diote: tururu!

Fontibreko Ebro honi laster batzen zaio Hijar ibaia. Bai-na Hijar ibaia urrutiagotik eta goragotik dator, Braña-viejako zirkotik. Hantxe dago benetan Ebro ibaiaren itu-rria, nahiz eta turistentzat eskura ez egon. Danubio libu-ruan, Amedeo izeneko sedimentologoak ibai horren bene-tako iturria nola bilatzen duen kontatzen du ClaudioMagrisek. Azken ibaiadarrean gora abiatu, putzuz bete-tako zelai batera iritsi, bertara iristen diren ur jarioenjatorrirantz igo eta baserri bat topatzen du. Baserrikoerreten bati zorrotada bat dario etengabe. Erreten horre-

BIDAIAKOADERNOA “Platanoaren

egitura hirukoitzadeskubritu

duten pertsoneiestimu berezia

diet”

tara, harraska batetik iristen da ura. Harraska hori eten-gabe beteta dago, inork itxi ezin duen kanila baten ura-rekin. Kanila horretara berunezko hodi zahar bat iris-ten da lurpetik, inork ez daki nondik. “Eta zer gertatukolitzateke kanila hori itxiko balute?”. Magrisek Bratisla-va, Budapest eta Belgrado lehor irudikatzen ditu, hus-tutako ibaiaren hondoan objektu zaharrak eta hezurdu-ra handiak agerian.

J-k eta biok, Magrisek bezala, gure ekintza txiki batekLogroñon, Tuteran, Zaragozan eta Tortosan izan zeza-keen eraginari buruz fantasiak izan genituen Brañavie-jan. J-k galtzetako kremailera jaitsi zuen…

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

Pixa hiru itsasotan bateraPico Tres Mares tontorrean (Kantabria) esperientziabitxi bat bizi dezakezu: zure likidoak Kantauri

itsasora, Atlantikora eta Mediterraneorabidaltzea giltzurrun kolpe bakar batez