Top Banner
ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 17a. 239 zenbakia noticiasdenavarra.com JOAN MARI IRIGOIEN “Denbora galtzen ikasi beharko genuke” -- 4-5. orrialdeak -- -- 6.. orrialdea -- GOTZON BARRUETA ‘Zer gara gu’, euskal kultura lantzeko mahai-jokoa euskal kulturaren kolore guztiak
12

Ortzadar 171211

Mar 09, 2016

Download

Documents

Deia.com

Euskera eta kultura
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Ortzadar 171211

ortzadarlarunbata, 2011ko abenduaren 17a. 239 zenbakia noticiasdenavarra.com

JOAN MARIIRIGOIEN

“Denbora galtzenikasi beharko

genuke”-- 4-5. orrialdeak --

-- 6.. orrialdea --

GOTZONBARRUETA

‘Zer gara gu’, euskalkultura lantzeko

mahai-jokoa

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 171211

F

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

BB EHIN entzun nion ManuelVicent idazleari gizakiontzatbeharrezkoa dela memoriakesperientzia usteltzea iraga-

nari buruz hitz egin ahal izateko, iru-dimenaren fermentazioak ematendizkiela pasadizo erreal arruntei disti-ra, urre-kolorea, kontatzeko merezi-mendua.

Idazleok, pasadizo biografikoakazaltzerakoan, artifizio literario bateraikitzen dugu, zeinaren zutarriakanitzak diren: bizi izandakoa, ustezbizi izandakoa, bizi nahi izandakoa,bizi gabekoa eta beste hainbat espe-rientzia, benetakoak nahiz ale-giazkoak. Estilo propioaren eta lehe-nengo pertsonaren erabileraren bitar-tez egiazkotasun handia lortu arren,ezinezkoa da adierazten dugun guztiaegia izatea: fikziozko pertsonaiabihurtzen gara, gu geu izanda ere era-bat geu ez dena, gure beste ni bat,pixka bat arrotza, apurka-apurka gureaginduetatik ihes egiten baitu berekabuz itxuratzeko. Eta ez dio axolaemaitzari begira, ezen irakurleareneta idazlearen artean bada itun sinplebaliozko bat: “Emadazu zintzotasunezkontaturiko istorio bat, eta onartukodizut”.

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZARGAZKIA

Beraz, imajina ditzagun kostaldekoherri bateko galtzada-harrizko kaleak,antzinako dendak, arrantzaleen taber-nak, hondartzako bidea, atari ilunak,eta horiexek direla eskolako lanez,asperduraz eta abentura-ametsez bete-riko umezaro baten lekukoak. Eta berro-gei urte geroago, umezaroko etxean,zurezko kaxa bat jaitsi duela idazleakarmairu batetik, eta sukaldeko mahaigainean jarri. Zer dago barruan?Argazkiak, organismo biografiko batenzelula solteak.

Idazleak irudi zuri-beltzak aztertu ditu,jostunak hainbat enkargu amaitu etagero bere lantokiko behegainean saka-banatutako oihal-pusketak aztertukolituzkeen bezala. Badaki eta ez daki zelanpasatu den denbora gaur arte: argazkiekerdizka baizik ez diote laguntzen horiulertzen. Dena den, guztien artean, bada-go foto bat lasaitasuna ematen diona:neska txiki bat, boligrafoa eskuan, pape-rari begira, lehenbiziko aldiz zerbaitikusten ari denaren begiradarekin.

Fotografiatzea baldin bada —hitzarenjatorriak dioskunez— “argiarekin idaz-tea”, argazki horrek harrapaturikounea da memoria oso baten erroa, dei-tu bizitza, deitu fikzioa.

F UNTSEAN, bi motatakoargazkiak bereiz genitzake.Batetik, gertatu ez zena gogo-ratzeko ateratzen ditugunak,

eta bestetik, gertatu bai baina aurkidesagertuko dela dakigun hura gogo-ratzeko ateratakoak. Argazkiak idazke-tarekin parekagarri dira, honenbestez.Fikzioa dira lehen kasuan, memoriabigarrenean. Faltsifikazio selektiboa,kasu bietan. Mundu digitalak, baina,erabilera berria ekarri digu: geure nifaltsuak partekatzekoa. Ez dezagunahantzi, bestalde, ez dela Photoshopikbehar argazki bat faltsutzeko; aski dahorretarako argazki-oina aldatzea.

Argazkiak interpretatzeko jakin beharden ia guztia dago Susan Sontagen Sobrela fotografía saio bikainean. Bertanazaltzen digu turistek erretratuak ate-ratzeko duten seta: “Ez dakienez aurreanduen monumentuaren aurrean nolaerreakzionatu, argazkia ateratzen du.Horrela, esperientzia mamitu egiten danolabait: ‘Atera dut argazkia, aurreraegin dezaket’. Metodo hau bereziki era-kargarri zaio lanaren etika zorrotzak lilu-ratutako jendeari: alegia, alemaniarrei,japoniarrei eta estatubatuarrei”.

Joan Fontcubertak Manifestu Postfoto-grafiko interesgarri bat idatzi berri du,sarean topa dezakezue. Hari irakurritaikasiko dugu National Geographic-ekoerreportaia bakoitzeko (12 argazki argi-taratu) 27.000 botatzen dituela argazkila-riak. Antiekologikoa guztiz. Gehiegike-ria honen aurrean, Hong Kong sindromeaderitzona: hiri horretako egunkari batekbere plantilako zortzi argazkilari kalera-tu eta haien ordez kamera bana helarazidie pizzak banatzen dituzten motozaleei.Zergatik? Auzoen bihotzetako irudiakerdiesteko errazagoa omen delako moto-zale hauei argazkiak ateratzen erakus-tea, argazkilari profesionalek trafikoarigaraiz itzuri egitea baino. Ba ote? Ez alzen argazkilaritza ofizio bat?

Banuen adiskide bat etxean suge handibat zeukana. Etxera gonbidatzen zituenlagun guztiei lepo inguruan jartzen zienmaskota beldurgarri baina pozoirikgabea, argazkia ateratzeko. Horma osobat zuen “lagunez” betea, facebookasmatu aitzin. Ez zen jabetzen, behar-bada, sugea zuela lagun bakar, eta huraere lagun erdia baino ez zela, lagun orokbehar baitu pozoi dosi ttipi bat mihian,komeni denean.

“Ez dezagun ahantziez dela Photoshopikbehar argazki batfaltsutzeko;aski da argazki-oinaaldatzea”

“Behin entzun nionManuel Vicenti esatenirudimenarenfermentazioak ematendizkiela pasadizoerreal arruntei distira”

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

Page 3: Ortzadar 171211

Z

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Z AHARRAK ez zuen hil nahi liburuaeskuratu eta atoan begiak Unai Iturria-gak egindako azalera joan zitzaizkidan.Ederra begitandu zitzaidan. Etxean

badut Matisse bat tonalitate berdinekoa, eta ezdakit zergaitik burura etorri zitzaidan etxekohura hemengo hau ikusterakoan. Gerezi gorriaazaltzen du Iturriagak azalean; bere ordez bihotzgorria marraztu zuen Henri Matissek, eta duran-garraren gurutze eta belearen ordez gizon batazaldu zuen margolari frantsesak. Matissenlanak Icarus izena dauka. Ez dakit Unai Iturria-gak zein izen eman dion egindako azalari, bainaagian Gaizka Zabarte idazleak (Zaldibar, 1960)emandakoa utzi du, Zaharrak ez zuen hil nahi.

Izenburuak beste esaldi bat ekarri zidan gogo-ra: nork nahi du hil? Zabarteren lehenengo ele-berriak korapilo interesgarria du. Gezeta gazteakanposantura deitzen du hango ehorzleak. Albis-te bitxia eman behar dio, ustekabean bere bizi-tza hankaz goratuko duena: bere aita zenaren,Cosme Gezetaren, gorpuak ehortzita beharkoluke baina sekula ez zuten ehortzi. Sekula ez zenhilobi hartan egon, eta zer gertatu zen, nora joanzen aita semeak berak ikertu beharko badu ere,

ehorzleak lehendabiziko egia aitortzen dio. Urteasko pasatu diren arren semea desagerpenarenatzetik jarriko du. Hor hasiko da semea matazaaskatzen, inoiz askatuko ez duena, bide batezesanda. Istorioa kontatzeko Gaizka Zabarteknarratzaile indartsu bat hautatu du. Narratzai-learen ahotsa ozena da, eta sendoa, baina esan-go nuke gehiegi esaten duela. Azalpen lar. Hain-beste non irakurlea begirale hutsa sentitzen da.Ez du ezer asmatu behar, ez du lerro artean ira-kurri behar, dena ematen baitzaio azaltzera.Matazaren korapiloan emakume bat agertukoda, Elena; bere agerpenak maitasun istorioa eka-rriko du. Apurka apurka iritsiko da. Argudionagusiaren azpian, egon badaudelako azpi isto-rio ezberdinak, eta horietatik bat maitasun isto-rioa da. Gehiago ere badago: Izeko Margarita-rekin duen harreman interruptus-a, Gezeta gaz-tea eta lagunen arteko hartuemana, Cosme Geze-ta ezagutu zutenen istorioak…. Asko dira, denakere bigarren mailan gelditzen direnak, zirribo-rrotuta moduan, nahiz eta batzuetan ageriagoazaldu. Baditu une atseginak eleberriak: “Oroi-mena zimurrik eta arrakalarik gabe izanda ere,oroitzen den moldera, bidea luzea da. Oroitza-

penak, erabat aldatuz, egungo norbere izaeraraegokitzea arrunta da. Erlijioa tartean dabilela,desitxuraketa izugarria izan daiteke. Beraz,elizkoiarengana barik, bestearengana jotzeaebatsi nuen”. Gezeta gaztearen nortasunarenazpian basatzarik ez dago, baina aitaren nondiknorakoak ikertzeak piztu egiten du. Baina iru-ditzen zait idazlea mataza horretan nahastu egi-ten dela, eta galdu. Korapiloak ihes egiten diolauste dut. Nik liburuan zati bi ikusi ditut, edobeharbada (zuzenago esatera) “zati bi sentituditut” esan beharko nuke. Lehenengoa, hasieraona duena baina mantsoa eta iheskorra bilaka-tzen den korapilotik piska bat urrunduz. Biga-rrenean, aldiz, erritmoa berreskuratzen du bai-na lausotuta gelditzen zaiola begitantzen zait.“Kontu bitxia –hasi zen lankidea–, desagertu etabizitza berri bat hasi. Noizbait edonori burura-tu zaiona. Nortasun aldaketaz hitz egiten diagu,baina izena aldatzeak ez zakarrek halabeharreznortasuna aldatzea”.

Identitateaz eta desagertzeaz jarduten duen lanhonek argia ikusi du Susa argitaletxearen esku-tik eta, esan bezala, Gaizka Zabarteren lehe-nengo eleberria da.

GOIZALDE LANDABASO

Zabarteren lehenengoeleberriak korapilo

interesgarria du,baina iruditzen zait

korapiloak berak ihesegiten diola egileari

KRITIKA

ZALDI EROA

1. Neure buruaren aldeKoldo Zuazo. Alberdania.

2. Ur arreak, ur garbiakJoan Mari Irigoien. Elkar.

3. TwistHarkaitz Cano. Susa.

4. Egarri egunak...Koldo Izagirre. Susa.

5. Lorategiko festaKatherine Mansfield. Elkar.

6. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Emakume burusoilaEugene Ionesco. Elkar.

2. Euskadi bihotzeanJose Antonio Ardanza. Txertoa.

3. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

4. Lau kantariJuan Gorostidi. Pamiela.

5. Hitzezko txalupakJosu Martínez-Alfonso Etxegarai. Elkar.

6. Filosofia eta poesiaJoxe Azurmendi. Jakin.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

NOBELA

‘DorianGrayrenegiazkoerretratua’Aitor Arana.Txalaparta. 136orrialde.16,5 euro.

O. Wilden lanaribuelta emanezOscar Wilderen ‘DorianGrayren erretratua’ eleberrifamatua hiru ikuspegibiltzen dituen idazlana da:betiko gaztetasunareninguruko gogoeta du muin,eta armairuan idatzitakoeleberri gaya da. BainaWilderen garaiko gizarteagaur egungo gurearenantzekoa izan balitz,nola idatziko zukeenidazleak eleberria?Erantzuna agerikoa iruditzenzaigu: oso bestela. Mentu-raz, egiazko gay nobelaidatziko zukeen. Horretansaiatu da Aitor Arana idazlegipuzkoarra.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])

Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Ruben PlazaLege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

SAIAKERA

‘Heldu denmatxina-da’

Batzorde ikusezina.Txalaparta. 168 orrialde.16 euro.

Munduaren ira-kurketa bat2008an frantziar poliziakTarnac izeneko herrixkanzegoen komuna autogestio-natu bat eraso zuen zortzigazte atxilotuz.Haietako bati liburu hone-tan biltzen den panfletoaidatzi izana egotzi zioten.Errepresioaren garrekhauspotu dute mundugaraikidearen irakurketafilosofiko, politiko, teoriko,praktiko, ikonoklasta,heterodoxo eta erradikalhau, liburu honetanTxalaparta argitaletxeakbildu duena.

IPUINA

‘Scott Bar-berenarenbizitzakolehenpausoak’Pako Aristi eta José Luis Zumeta.Elkar. 65 orrialde. 17 euro.

Ipuin erdi fantas-tiko erdi errealistaScott Barberena bakarrikdago bere gelan; ahulak dituhankak, eta ezin du handikmugitu; gainera, aitaetxetik betiko joan delauste du. Bere gelako gau-zekin hasiko da orduantratuan (erloju batekinaurrena, eta ondoren bestehainbat izakirekin), etadenen artean plan bat egin-go dute, itsasoratu etaScotten aitaren bila joateko,Pernambucora. PakoAristik idatzi eta Zumetamaisuak ilustratutakoliburu zoragarria.

03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

TÍTULOA: ZAHARRAK EZ ZUEN HIL NAHI · EGILEA: GAIZKA ZABARTE · ARGITALETXEA: SUSA

Korapiloaren matazan galdua

Page 4: Ortzadar 171211

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

DD ENBORAK ondutako eleberria da Urarreak, ur garbiak. Joan Mari Iri-goienek Urgain izeneko herria asma-tu eta Nafarroan kokatu du. Herri

honek egiazko herri asko ditu oinarrian: Itoitz,Esa... edo Altza bera. Istorio gordina da, edohobe esanda, dira, baina umorea ez zaio faltalerro arteetan. Joan Mari Irigoieni ere ez, hitzarteetan.

Urgain herria da eleberrian agertzen den herria.Nafarroan, urtegi batek irentsitakoa.... ezin Itoitzherria burutik aldendu. Galdetu behar dizut:Zenbat du hortik Urgainek?Bai, badu Itoitzetik zerbait. Eta Esatik. Eta Ria-ñotik. Eta Altzatik. Izan ere, nik ezagutu nuenAltza, nire haurtzarokoa, ez zuen urak aienatueta desagerrarazi, baina bai zementuak. Urgaineta nire jaioterria ez daude, ondorioz, planoberean jartzeko moduan, baina bai plano para-leloetan.

Irakurri dut Urgainen jatorria eleberri hau bainolehenagokoa dela. Noiztik dator istorio hau?Nobela honek, Egunkaria-n aspaldi idatzi nuenipuin bat du sorburu. Ipuina nik asmatutakoUrgain izeneko herri batean kokatua zegoen. Ezda, beraz, Jose Antonio Loidik asmatu zuena,bere “Hamabost egun Urgainen” ezagunean.Beste Urgain bat da, inguruan eraikitako urte-gi bateko urek azpiratuko dutena, Francok gerra

irabazi eta handik urte batzuetara. Nafarroakoherri bat da, bestela esanda, Urgain: ez Esa etaez Itoitz, baizik eta nik apurka-apurka sortua,kontakizunaren behar literarioen arabera.

Hasieratik konturatu nintzen ipuin hura nobe-la bateko hazia izan zitekeela, eta horregatik,jakin nuenean Elkarrek (beste argitaletxe ba-tzuekin batera) gazteentzako literatur sari batbultzatzen zuela Espainia mailan, ipuina lan-tzea bururatu zitzaidan: horrela bihurtu nuenipuina nobela.

Ustez ongi egin nuen neure lana, baina XabierMendiguren zuzentzaileari eman nionean, ko-pla handirik gabe esan zidan: “Eskasa da”.Behin gertatu zait hori Xabierrekin, eta orduanizan zen. Nobelak, gero, ez zuen saririk ez epai-mahaikoen aipamenik izan, jakina.

Baina nik banekien nobela eskas hark bazue-la nobela on baten edo nobela baleko baten oina-rria, argi eta garbi izan dut beti hori. Eta orduan,erabakiririk onena hartu nuen: tiraderan sartu,eta itxaron. Aurten, hamar urte igaro ostean,berriro hartu dudan arte.

Herria, edo herritarren izpiritua, oro har, askoaldatu da harrezkero?Urgain ez da aldatzen: desagertu egiten da. Ezguztiz, baina. Izan ere, era batean edo bestean,herritarren oroimenean bizi da. Hauen artean,batzuek etsi eta onartu egiten dute beren patua,egokitze prozesu baten bidez; beste batzuk, aldiz,

literatura

ANE AGIRRE

Ipuin eskas batetik nobela ederra atera du Joan MariIrigoienek. Atzera begiratzen duten pertsonaiak diraardatz bere azken eleberrian (‘Ur arreak, ur garbiak’),gehienak galtzaileak...

“Gurean biolentziarik handiena ez da ETArena izan, baizik etaarma-industriarena: zenbat hil dira munduan horren erruz?”

«Denboragaltzen ikasibeharkogenuke»

JOAN MARI IRIGOIENIDAZLEA (ALTZA, GIPUZKOA-1948)

Page 5: Ortzadar 171211

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ezin egokitu dira egoera berrira, eta herriminakbiziko ditu sekulorun sekulotan: errebeldi pun-tu bat lagun, hori bai…

Atzera begiratzen duten, iragana gogoratzenduten pertsonaiak dira ardatz eleberri honetan;ze neurriraino gara memoria?Alzheimer jauna bisitan datorkigun memento-raino gara memoria…

Galtzaileak nagusi dira... galtzaileek xarma gehia-go dute ala ohituago gaude (zorionez edo zoritxa-rrez) galtzaileen dramekin?Hor, seguruenik, heziketa kontuak izango diratartean. Guk, izan ere, kristau heziketan haziaketa heziak izan gara, ahulen eta ezinduen aldekojarreran. Nik, gainera, mantendu egiten dut jarre-ra hori, puntu horretan bai bederen. Nobelakopertsonaien arteko adibide muturreko bat jar-tzeagatik, xarmagarriagoa zait, zinez, Marianobotikaria Onofre baino…

Bazkal osteko solasaldiak betidanik izan dira inte-resgarriak, eta eleberri honetan pertsonaientzatkokagune bihurtzen dira... baina bazkal ostekosolasaldiak urritu egin zaizkigu; galdu ditu guregizarte aztoratu bezain presakako honek?Gure gizarte honetan, minutuari minutu eta erdiatera nahi zaio. Ahalmen hori, ordea, produkti-bitatearen kontzeptuari lotuta dagoena, ez dagogure esku, makinen eta automatizazioaren esku

baizik. Horregatik, gero eta gehiago gonbidatukoditugu makinak geure etxera, gero eta gutxiagolagunak… eta gero eta automatagoak izango gara,ondorioz. Gaitz horretaz sendatzeko erremediobakarra dago: denbora galtzen ikasi beharkogenuke…

Eleberriaren momentu batean esaten duzu:“Denbora zailak ziren haiek urgaindarrendako,gerra izugarri haren ondoren diktadura gogorbezain anker batean sartuak baitzeuden: errannahi baita giro hartan ez zegoela, ez, jende mihianolanahi astintzeko prest”… Isiltasun handiaizan da minari aurre egiteko estrategia, eta,pertsonaien gogoratze ariketa hau, urte luzeenondotik egindakoa, isiltasun horrekin haustekomodu bat da: katarsis bezalako bat alegia, ezta?Isiltasuna aipatu duzu, eta utzi gauza bat kon-tatzen. Gure aita zena galtzaileetakoa izan zen1936ko gerran. Gure aita, baina, ez zitzaigunmitinka eta hitzaldika ibili gu abertzeletzeko.Gure aitak, baina, bazuen egunero egiten zuènkeinu bat, denborarekin erabakigarria izan zena,seme-alabak kontzientziatzeko. Etxean, izan ere,bagenuen irrati bat, 14.30ean Radio Nacional deEspaña-rekin sintonizatzen genuena, albistegiaentzuteko. Garai hartan, Francok agintzen zuen,eta, albistegiaren ondotik Espainiako himnoajartzen zuten, ¡viva España!, alzad los brazos,hijos del pueblo español… Bada, gure aita, him-noa jotzen hasi baino lauzpabost segundo lehe-

Irigoienek dio laster etxera gehiago gonbidatuko ditugula makinak lagunak baino. RUBEN PLAZA

nago, mahaitik altxatzen zen, baita, jarraian, irra-tiaren bolumeneko botoia ezkerretara jiratu etairrratia itzali ere. Eta guk, seme-alabok, ez genionezer galdetzen, keinu harekin guztia esana bale-go bezala. Alde horretatik, ez dut dudarik nobe-la honek aitaren isiltasun-keinu haiek dituelaiturburu: katarsis bat da, bai, azken batean.

Protagonistek 36ko gerra zibila eta osteko dikta-tura kontuak dakartzate... azken boladaotanEuskal Herrian ematen ari diren aldaketa poli-tikoak tarteko, horrelako eleberriren bat idatzi-ko al du norbaitek hemendik 70 urtera?Zalantzarik ez: gizakia autosuntsitzen ez bada,edo asteroide batek Lurra astintzen ez badu,jakina…

Irakurtzen dudanean beti ibiltzen naiz idazlea-ren mamuen atzetik, eta eraikitzen dituen pertso-naien atzean bilatzen ditut etengabe. Badakitsarri idazlea irakurlea bezain voayeurra dela, bai-na hala ere, bila aritzen natzaio... Joan Mari Iri-goien non dago? Pertsonaiaren baten atzeanezkutatu al da?Ni sinetsia nago gure psikeak egitura poliedri-koa duela, nolabait esatearren. Era askotan izangaitezkeela, alegia: gauak eta egunak bizi gai-tuzte, gelditasunak eta lastertasunak bizi gai-tuzte… baina, beste alor batean, gandhizale batekere bizi gaitu, baita kriminal batek ere. Ni, adi-bidez, gandhizalea izaten ahalegintzen naiz, bai-na badakit kriminal batek ere bizi nauela. Aregehiago: bizi nauen kriminalari bere espazioaematen diot, edo irudimenari dagozkion arike-tak egiten uzten diot, bestela esanda… horrelaeraikitzen ditut, neure nobeletan, Onofre beza-lako pertsonaiak, errealak ere badirenak, zoritxa-rrez. Zera esan nahi dizut: pertsonaia guztienatzean, ni neu nagoela, hazi eragile baten moduanbatzuetan (nirekin ia zerikusirik ez duten pertso-naien kasuan, adibidez), eta fruitu heldu batenmoduan besteetan… nobela bat idaztea eskizo-freni ariketa bat baita, azken batean… guztiokberezkoa edo geurezkoa dugun eskizofreni joeraindargabetzeko modu bat ere izan daitekeena,hainbatetan eta hainbatetan.

Satur da samurtasunik gehien eragiten duena,eta beharbada narratzailearen eraginez edo, ira-kurleak gehien estimatzen duenetakoa, ezta?Satur delakoaren nortasuna gizaki erreal bateninguruan eraikia dago. Ez da persona errealabera, baina bai harengan oinarritua. Urtean parebat aldiz egoten naiz berarekin, eta paseo luzeakegiten ditugu. Berak irakatsi zidan kometak dan-tzatzen. Berak irakatsi zidan Adanen eta Ebarenistorioak modernitatearekin nahas daitezkeela.Eta guztietarako du erantzunen bat. Normalean,galdera arruntak egiten dizkiot, jakina, baina tar-teka bestelako galderak ere egiten dizkiot: gal-dera filosofikoak gehienbat. Bai baitakit hura ezdela hitzik gabe geldituko. Lehengoan galdetunion: “Y tú, ¿qué piensas de la resurrección delos muertos?”. Eta berak niri begiratu, eta hala-xe esan zidan: “Pues, posiblemente… ¡es imposi-ble!”. Biok egin genituen barreak…!

Satur delakoa, beraz, pertsona berexi-berexiada, izugarri maite dudana. Nobelan, kanta hun-kitu bat eskaini nahi nion, omenaldi gisa: ira-kurleak esan beharko du lortu dudan ala ez…

Eta orain zer ari zara idazten, zein izango da zurehurrengo lana?Hurrengoak bi istorio ditu: bata Euskal Herriankokatua dago, eta bestea nik asmatutako Herriislamiko batean: bi istorio, azkenean bat egitendutenak. Bertan, arma-negozioei buruz hitz eginnahi nuke, pertsonaiei biolentziari buruzkogogoetak eginarazi… Zorionez, ETAren jardunabukatu da, baina argi eta garbi esango dut: hemenEuskal Herrian biolentziarik handiena ez daETArena, ezta jo eta ke ari zenean ere, baizik etaarma-industriarena: zenbat gizon, emakume etahaur hiltzen ote ditu gure arma-industriak mun-duan zehar urtero? Ehunka… edo milaka, segu-ru! Hemen dagoen hipokrisiak ez baitu neurri-rik, eta euskal herritarrok noizbait ekin beharkobaikenioke arma-industriaren bermoldaketari,ezta…?

DONOSTIA

Page 6: Ortzadar 171211

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskal kultura

‘Zer gara gu, nor gara gu’ jokoarenasmatzailea da Gotzon Barrueta. EuskalHerriari buruzko gaiak euskara errazeanlandu nahi zituen eta joko arrakastatsubaten eskutik lortu du, jada makina bat

HH AUR nahiz gazte, heldu nahiz adi-neko… Euskal Herrian nork ez dituezagutzen Cristiano Ronaldo ala LeoMessi, entzunaren entzunez baino ez

bada ere? Futbol jokalariak izateaz gain, osopertsonaia mediatikoak bilakatu dira. Baina ber-dina gertatzen al da Bernardo Atxaga nor den gal-detzen dugunean? Ziurrenik jende nagusiak norden jakingo du baina... etxeko gaztetxoenek? Go-tzon Barrueta zortzi urteko bi seme-alaben aitada eta ondo daki egungo umeek zeri erreparatzendioten. Bilbotarrarentzat “pena bat da” haurrekeuskal kulturari buruz oro har hain gutxi jakiteaeta horri buelta emateko “zer edo zer egin beharnuela pentsatu nuen, Euskal Herriko kultura etahurbil ditugun gauza on guztiak ezagutaraztekomodu dibertigarria eta erraza bilatu nahi nuen”.

Horrela, mahai-joko bat sortzea bururatu zi-tzaion, “Euskal kultura euskaraz, modu errazbatean ikastea” helburu gisa izango zuena etahorixe bera abiapuntutzat hartuta dendetara jozuen, ezaugarri horiek zituen joko baten bila, ale-gia. Euskaraz bakarra aurkitu zuen, bainaBarruetarentzat joko hura ez zen nahikoa izan:“Galdera eta erantzunak nahiko zailak zirenumeentzako edo erantzunak oso antzekoak zireneta kosta egiten zitzaien erantzun onarekin ema-tea, joko horrekin txikienak sarritan aspertu etajolasteari uzten zioten”. Egoera ikusita, egileakbere etxerako euskarazko joko bat asmatzeapentsatu zuen, Euskal Herriko kultura bere oso-tasunean hartuko zuena eta batez ere galdera etaerantzun errazak izango zituena.

Pentsatu eta egin. “Internet, liburu eta lagunenbidez informazioa lortzen hasi nintzen”, azaldudu Barruetak. Ondoren, kartak sortzeari ekinzion, argazkiz apaindu zituen, galdera-erantzunezhornitu, inprimatu eta plastifikatu zituen. Laukutxatxo ere diseinatu zituen karta-sortak sartuahal izateko, Euskal Herriko maparen irudia zuentableroa ere egin zuen eta baita belus gorrizkokutxa handi bat ere, aipaturiko elementu guztiakbertan sartu ahal izateko. “Jokoaren arauak nikasmatu nituen, ume txikientzako errazak iza-teko”, dio egileak. Barruetak bi laguntzaile izanzituen jokoaren sortze prozesu guztian, bere biseme-alabak. “Beraiekin jolasten nuen etxean etafroga asko egiten nituen, galderak errazegiak, zai-legiak edo ulertezinak baziren, eurekesaten zidaten”.

Hiru hilabeteren buruan Zergara gu, nor gara gu prestzegoen, “nahiko txukun etaondo geratu zitzaidan”,dio bilbotarrak.

“Jokoaren prototipo hau familiari eta lagunei era-kutsi nien, baita seme-alaben ikastolako irakas-leei ere eta oso harrera ona izan zuen”. Arrakas-ta ikusita, beste pausu bat ematea erabaki zuen.Jokoa esku artean, laguntza eske argitaletxeeta-ra jo zuen Gotzon Barruetak, eta baita jaso ere.Azkenean Zer gara gu, nor gara gu merkatura-tzea lortu zuen Elkar argitaletxearekin.

Beraz, mahai-jokoaren azkeneko emaitzan, Okajokoaren antzeko sistemazko tablero bat dugu,eta bertan besteak beste sorginak eta komodi-nak dituzten laukiak, gai askotarikoak: kultura,ohiturak, geografia, kirola, museoak, literatu-ra… Denak Euskal Herriarekin zerikusia dute-nak. Kartetako galderei dagokienez, “Amuarra-inez beteta dagoen zein ibai jaiotzen da hemen:Urederra ala Nilo?” edo “Nor da euskaraz idaz-ten duen Iurretako olerkaria: Joseba Sarrio-nandia ala Donald ahatea?” dira aurkituko ditu-gun batzuk, euskara errazean denak. “Erantzu-netan beti bat da zuzena eta bestea zer edo zerbarregarria, astakeriaren bat edo ezinezkoa, etahorrek jokalaria engantxatzea eragiten du”,jokoaren “gakoa” dira galderak. Aipatzekoa dajokoaren logotipoan agertzen diren umeak Go-tzonen seme-alabak direla. “Elkarrekoei nireseme-alaben argazki bat pasatu nien eta eurek

horren karikatura bat eginzuten”.

Arrakasta handia izan zuenjoko honek pasa den urtean etamerkaturatu eta lasterreraagortu egin zen. Aurten eresalgai jarri dute Elkar dende-

tan, eta Gabonetarako opa-ri aproposa izan liteke.

Euskal kulturahaurrenganahurbiltzekomahai-jokoa

AINHOA LORES

Umeek gustura hartu dute jokoa, bainanagusientzako ere aproposa dela dio egileak.GOTZON BARRUETA

BILBO

Page 7: Ortzadar 171211

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Gertutik eraikina aldatzen da; irekitzen da. Orduan antzematen dira xaflenatzeko leihoak. IÑAKI BERGERA

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Iruñeko Trinitarioen gune handiarenberrikuntza etenik gabe gauzatzen ari da.Suhiltzaileen parke berriaren alboan etxerik

gabeko pertsonak hartzeko zentroa eraikiberri du Udalak. Eta gizarte-obra etakalitatezko arkitektura ez dira bateraezinak

UU RRUNETIK kutxa isil eta ilun bat an-tzematen da Trinitarioen gunean.Gerturatzerakoan, ordea, ikusten dakutxa-tankerako bolumena hainbat

zatitan banatzen dela, kutxatxo labainkor ba-tzuen moduan, eraikinak barnean gordetzendituen zenbait funtzioren erakusgarri direnak:aterpetxearen logelak, jantokia, hezitzaileenbulegoak, lantegia, garbiketa-gela, egongela. Eki-pamendu publiko txikia izanagatik (1.000 m2eraiki baino gutxiago), barneko funtzionamen-duak badu mamirik.

Eraikinaren programak, gainera, badu berezi-tasun aipagarri bat; esandako funtzioen era-biltzaileak bi motatakoak dira: iragankorrak etairaunkorrak; etxerik gabeko pertsonak ibilta-riak zein hirian finkatutakoak izan baitaitezke.Biak ala biak kontuan hartu ditu Iruñeko Uda-laren Abegi Etxe berriak, dinamika ezberdinekoetxegabeak elkarren artean nahastu gabe. Hor-taz, esan daiteke eraikinaren barnean bi eraikindaudela egiazki, sarrera banarekin.

Bigarren mailako zerbitzu eta instalazioak erai-kinaren erdialdean kokatu dira, eguzkia etaaireztapen naturala behar dituzten gela guztiak,50 bat pertsona jaso ditzaketenak, erdiko gunehorren inguruan antolatuz; inork erabili nahi-ko ez lukeen eraikina, gutxienez, ahalik eta fun-tzionalena izan dadin.

Fatxadako ohiko leihoei aluminio lakatuzkoxaflek osatutako kanpo-azal bat gainjarri zaie,eraikinari segurtasuna zein intimitatea ematekoasmo bikoitzarekin. Bao handiak, berriz, beirazeharrargien bidez estali dira. Bi aukera horiekeraikinaren kanpoko batasun-irudia ere azpi-marratzen lagundu dute, kutxa isilen itxuraindartuz.

IRUÑEKO UDALAREN ABEGI ETXEA

-Etxerik gabeko pertsonak hartzeko zentroa: Kokapena: Trinitarioen gunea,Iruñea (Nafarroa Garaia).Arkitektoa: Javier Larraz Andia(Larraz Arquitectos).Sustatzailea: Iruñeko Udala.Data: 2010.Argazkiak: Iñaki Bergera.

Soiltasuna. Proiektuaren egileaJavier Larraz arkitektoa da, Iru-ñeko Larraz Arquitectos arki-tektura-bulegoaren zuzendaria.Larrazek Iruñeko Buztintxuriauzo berriko haurreskolamodernoa ere egin zuen2009an. Abegi-etxean bezala,haurreskolan ere soiltasuna danagusi: eraikuntzaren diziplinamodulatuak eta geometria gar-biak bereizten dute Larrazenarkitektura.

Minimalismo abstraktuaren eskola. Nafarroako Unibertsita-tean hezia da Larraz, eta berta-ko arkitektura-eskolaren estiloa,minimalismo abstraktuaren ingu-rukoa, antzematen zaio. Ikuskizu-naren arkitekturatik urrundu egi-ten baita haren arkitektura,dotoretasun serioagoaren bila.Gainera, bolumetria eskultorikoaez zaio eraikuntzaren logikari zer-tan kontrajarri, Larrazen lanakondo erakutsi bezala.

Kutxa isilak

Urrunetik eraikinaren apaltasuna etaintimitatea nabari dira. Aluminiozkoxafla ilunek ia dena estaltzen dute.

IRUÑEA

Page 8: Ortzadar 171211

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 17a

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERA-ERANTZUNAK

Erraldoien hustubideaLasturtarrak itsas mailaren azpitik bizi omen ziren. Uste hori osozabalduta zegoen eta ez da harritzekoa: Lastur arrakala sakon bat daIzarraitz mendigunearen erraietan, 700 metroko gailurrek inguratuta

75 metroraino jaisten den bailaratxo itxia

EE USKAL Herriko lurralde endorrei-koetako bat da Lastur (Deba). Hau da:arro itxia, hondoratua, urarentzatirtenbiderik ez daukana, lur azaletik

behintzat.

Paisaia bitxia da Lasturkoa. Milioika urtetakoeuriek Izarraitzeko kareharriak disolbatudituzte, tantaz tanta zirrikitu mikroskopikoakzabalduz, harkaitzak pixkanaka pitzatuz,zuloak handituz, leizeak eta kobazuloak zizelka-tuz. Noizean behin koba baten sabaia erori etatroka zabal bat gelditzen zen agerian. Urak lurazpia jaten jarraitzen zuen, inguru guztia berrizamildu arte, eta horrela sortu ziren sakonunegero eta zabalagoak. Horixe da Lastur, azkenfinean: zulo handi bat. Geologia liburu batekoeskema ere izan daiteke, paisaia karstikoarenadibide: dolinak, lapiazak, amildegiak, leizeak,iturburuak…

Bailara endorreiko batera joateko, lehendabiziigo eta gero jaitsi egin behar da derrigorrez.Itziarko gainetik sar gaitezke,aldapa behera, eta Lasturrerakobidegurutzea hartzen dugunean,Gaztañadi errekaren pareanjoango gara, aurrerago Arane-takoarekin elkartu eta Lasturibaia osatuko duena. Azalpenhidrografiko honek ez lukegarrantzirik izango… lur aza-letik doazen errekak ikustekoaukera bakarra ez balitz.Pixka bat aurrerago, Obieta-ko zuloak urak irensten ditueta Lasturko erreka endo-karstiko bihurtzen da (ale-gia, kareharriaren azpitikdoa), Sasiolako auzoan Debaibaitik gertu berriz azale-ratzen den arte.

Desagertu baino lehen, urak ubide batetik sal-to egin eta Plazaolako bi irin-errota zaharrengurpilak mugitzen ditu, Erdi Aroan burdinolaizandakoak. Burdina eta ikatza baitziren Las-turko jarduera nagusiak, errementari, errota-

BIDAIAKOADERNOA

Honakoaikasturteko

azkeneko artikuluaizanik, erronka batluzatu nahi genioke

irakurleari

ri eta harginen herri txiki baten sorrera eka-rri zutenak.

Errotak martxan ikusteko, tabernan galdetudezakegu, baina normalean asteburutan jar-tzen dituzte martxan, bisitarientzat.

Erdi Aroko herrixka industrial xume hori daLasturko gunea: dozena erdi bat etxe eta SanNikolas eliza bitxia, baserri baten itxurakoa etaataria toreatzaileei ezkutaleku gisa eskaintzendiena, han ibiltzen baitira jaietako eta ezkon-tza despedidatako parranda zaleak, plaza hon-dartsuaren ateak itxi, Lasturko larrabehi ospe-tsuak askatu eta kapean. Plazan ez badaude,erraza da bailarako larre gozoetan betizuak etazezen txiki autoktonoak bazkan ikusten.

Bidean aurrera, Leizaolako baserri armarri-duna ageri zaigu, dorretxe izandakoa. Hangoaomen zen Lasturko Milia, XV. mendean olagi-zon aberats batekin Arrasatera ezkondu, gaz-terik hil eta bere ahizpak kantatutako eresiasumindu ezagunaren protagonista zena.

Bailara estutu egiten da,erreka irentsiko duen inbutua-ren ahorantz. Abeletxe baserriaigaro eta berehala, ezkerretaraantzemango dugu Obietakozuloa, 75 metrotan, Lasturkopunturik baxuenean. Errepi-deak gora egiten du Elkorrieta-ko lepoaren bila, pinudien arteanirteera topatzeko, baina lurraldeendorreikoaren ihesbide natura-la ikusi nahi duenak, ObietaZahar baserrira jaitsi eta basoanbehera jarraitu beharko du, lan-darediak estaltzen duen leizerahurbiltzeko.

Jentilek belaun bat Gazteluko hai-tzaren gainean eta bestea Andu-tzekoan jartzen omen zuten, makur-

tu eta Lasturko errekatik edateko. Obietarajaitsi denak aurrean dauka erraldoien hustu-bidea.

Zuzena al da “orain hogeibat urte inguru” egitura?Ez al da guztizerredundantea?

Horrelako egiturak ez dira txartzat ematekoak;nahiz eta ez izan beharrezkoa “bat” eta “ingu-ru” biak batera erabiltzea. Baina egitura“bikoiztu” askotxo dago euskaraz, eta bestehizkuntzetan ere bai. Eta erruz erabiltzendira, bai ahozko hizkuntzan eta bai idatzian.

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hizte-giak adibide hauek dakartza, besteak beste:

-K. Mitxelena: “ehunen bat inguru bildukogenituzke”.

-I. Munita: “landaretik landarera metro erdibat inguru”.

-I. Munita: “lau bat milla inguru aldatu”.-N. Alzola: “orain irurogei bat urte inguru”.-Uztapide: “ogei bat urte inguru dira olako-

rik etzegola”.

Liburu batean hauxeirakurri dut: “Guztiarenondoren, Jainkorik badenjakin nahi nuen”. Zuzenada ‘Jainkorik baden’ horiedo ‘Jainkorik den’ behardu?Bai, “Jainkorik baden jakin nahi nuen” guztizzuzena da. Ikus Euskal Gramatika: LehenUrratsak, EGLU, V liburukian zehargaldereieskainitako atala.

Hain... bait. Egitura horionargarria al da?Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), Vliburukian aztertu dira ondoriozko perpausak.Hauxe dio hain... baitegituraz (457.-458. or.):“Non-en pareko elementurik gabe ere osa dai-teke perpaus kontsekutiboa. Hala ere, ez dahau itzuli arruntena: Giza semeak (...) haineder ziren, haiengana Maitagarriak maitebe-rotu baitziren”. Beraz, onargarria da, heda-dura handiegirik izan ez arren.

Hain... -(e)la. Ondoriozkoegitura onargarria al da?

Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU),V liburukian aztertu dira ondorio perpausaketa horiek adierazteko erabiltzen diren lokai-lu eta menderagailuak: hain... non... bait-/-en eta hain... ezen... bait-/-en ageri dirajasoak.

-eLA atzizkiaz, ostera, hauxe esaten da (450.or.): “-eLA atzizkiak ez du lekurik perpauskontsekutieboetan (...) Esamolde hauek,Hegoaldean eguneroko hizkeran oso heda-tuak badaude ere, ez dute tradiziorik eta ezdira gomendagarriak. -eLA atzizkiak ez dueuskal tradizioan inoiz balio hori izan”.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

Page 9: Ortzadar 171211

KMKOrtzadar //Larunbata, 2011ko abenduaren 17a Kaiola

Page 10: Ortzadar 171211

KMK // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 17aKaiola

Page 11: Ortzadar 171211

Larunbata, 2011ko abenduaren 17a Kaiola KMKOrtzadar //

Page 12: Ortzadar 171211

Larunbata, 2011ko abenduaren 17aKaiolaKMK // Ortzadar