Ordizian, 2017ko apirilaren 27an UDALBATZARRAK Ohiko bilkura egin du udaletxe honetako bilkura aretoan. Hona hemen bertaratuak: BERTARATUTAKOAK: LEHENDAKARIA: José Miguel Santamaría Ezeiza Jn. BERTAN DAUDEN ZINEGOTZIAK: Bittor Bolinaga Alzel ai EAJ/PNV Jose Ignacio Iturrioz Gotor EAJ/PNV Arantxa Fernandez Alvaredo EAJ/PNV Joseba Aranburu EAJ/PNV Igor Eguren Izagirre Ordiziako E.H. Bildu Belen Maiza Urrestarazu Ordiziako E.H. Bildu Adur Ezenarro Agirre Ordiziako E.H. Bildu Izaro Intsausti Zinkunegi Ordiziako E.H. Bildu Jon Ander Caballero Zubelzu Ordiziako E.H. Bildu Iñaki Dubreuil Churruca Euskal Sozialistak-Socialistas vascos Miren Alazne Sukia Galparsoro Ordizia Orain Maria Jesus Soto De Los Santos Ordizia Orain IZAN EZ DIREN ZINEGOTZIAK: IDAZKARIA: Ana Urkizu Kerejeta andrea KONTU-HARTZAILEA: Mikel Zubizarreta Elicegui jauna BERANDUAGOKO SARTZEAK
76
Embed
Ordizian, 2017ko apirilaren 27an egin du · Ordizian, 2017ko apirilaren 27an UDALBATZARRAK Ohiko bilkura egin du udaletxe honetako bilkura aretoan. Hona hemen bertaratuak: BERTARATUTAKOAK:
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Ordizian, 2017ko apirilaren 27an UDALBATZARRAK Ohiko bilkura egin du udaletxe honetako bilkura aretoan. Hona hemen bertaratuak: BERTARATUTAKOAK: LEHENDAKARIA:
José Miguel Santamaría Ezeiza Jn.
BERTAN DAUDEN ZINEGOTZIAK:
Bittor Bolinaga Alzelai EAJ/PNV Jose Ignacio Iturrioz Gotor EAJ/PNV Arantxa Fernandez Alvaredo EAJ/PNV Joseba Aranburu EAJ/PNV Igor Eguren Izagirre Ordiziako E.H. Bildu Belen Maiza Urrestarazu Ordiziako E.H. Bildu Adur Ezenarro Agirre Ordiziako E.H. Bildu Izaro Intsausti Zinkunegi Ordiziako E.H. Bildu Jon Ander Caballero Zubelzu Ordiziako E.H. Bildu Iñaki Dubreuil Churruca Euskal Sozialistak-Socialistas vascos Miren Alazne Sukia Galparsoro Ordizia Orain Maria Jesus Soto De Los Santos Ordizia Orain
IZAN EZ DIREN ZINEGOTZIAK: IDAZKARIA:
Ana Urkizu Kerejeta andrea KONTU-HARTZAILEA:
Mikel Zubizarreta Elicegui jauna BERANDUAGOKO SARTZEAK
AZTERTUTAKO GAIAK EGUNEKO GAI-ZERRENDAKO GAIAK:
1. 2017ko martxoaren 9an egindako ohiko osoko bilkurako akta onartzea. 2. Martxoko Alkatetza Dekretuen berri ematea. 3. Kale-salmenta eta asteroko azoka arautzen duen ordenantzaren behin-
behineko onarpena 4. Euskara sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea 5. Kultura sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea 6. Herri Antzokia eta San Jose Egoitzako 2016ko Aurrekontuen likidazioen
berri ematea 7. Kontratuen inguruan kontu-hartzailearen 1/2017 ingeraren berri ematea. 8. Aurrekontuaren 22. zenbakidun aldaketaren irizpena onartzea 9. 2016 ekitaldian Udal Aurrekontuan izandako aldaketen berri ematea 10. Orklirekin egindako hitzarmena onartzea 11. HAPOn herritarren partaidetza programarako esparru proposamena
onartzea 12. 2017rako Gobernu taldearen inbertsio proposamenak 13. 2017rako EH-BILDU eta ORDIZIA-ORAINen kreditu aldaketa
proposamenak 14. Udalaren jardunetan genero zeharkakotasuna ezartzeko 2017ko Plana 15. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana luzatzea 16. Galderak eta eskaerak
ORDUTEGIA
HASIERA: 19:00etan AMAIERA: 22:40an.
1.- 2017ko martxoaren 9 egindako osoko bilkurako akta onartzea.
Proposamena
2017ko martxoaren 9ko ohiko Osoko bilkurako akta onartzea
Eztabaida Sukia andrea Esan du ez dela jaso 8. puntuan bere interbentziorik. Adierazi du egia dela ez duela idatziz bidali bere interbentzioa Idazkariak eskatu duen moduan, akta idazteko, baina bere ustez gutxienez aktan jaso beharko litzateke Sukia andrearen interbentzioa 8. puntukoa grabatua dagoela bilkuraren audioan. Aktan jasoko da.
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0 Ondorioz Alkate jaunak akta onartutzat eman du.
Jarraian, Alkate jaunak bigarren puntuaren berri eman du. 2.- Martxoko Alkatetza Dekretuen berri ematea. Ezenarro jauna 17/00247 Dekretuari buruzko informazioa eskatu du, Maxi Eroskin gasolindegia ipintzeari buruzkoa. Alkate jn. Informazioa eman dio. Ezenarro jauna Esan du harritzen duela instalakuntza horri baimena ematea San Bartolome Eremuaren erabilera bizitegi erakoa izatea aurreikusten delako, horrek eremuaren etorkizuneko garapena oztopa dezakeelako.
Gainera guztiok dakigu negozioa EROSKIren izenean dagoela baina atzean inbertsio funts bat dagoela. Zein exekuzio unetan dagoen galdetu du. Alkate jn. Erantzun dio esanez Gai Arrunten Batzordean eta beste batzorderen batean gaiaren inguruko azalpenak eman direla. Azaldu du EROSKIrekin eta atzean dagoen jabetzarekin itxi den kontuetako bat izan dela instalakuntza hau ez izatea eremuaren garapenerako oztopo. Esan dio hirigintza espedientea hor dagoela edozein gauza argitzeko, eta teknikariak ere hor daudela espedientearen inguruko edozein punturi buruzko azalpenak emateko. Sukia andrea “Gai zehatzak” izeneko B/17/00259 Dekretuari buruz galdetu du, Ordizia Lantzen SAri emandako maileguaren abalari dagokiona. Alkate jn. Erantzun dio. Osoko Bilkurak dekretu zerrendaren berri izan du.
3. Kale-salmenta eta asteroko azoka arautzen duen ordenantzaren behin-behineko onarpena
Proposamena KALEZ KALEKO SALMENTA ETA ASTEROKO AZOKA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN BEHIN BEHINEKO ONARPENA
2001eko urtarrilaren 1ean Ordiziako Udaleko osoko bilkurak kalez kaleko salmenta arautzen zuen ordenantza onartu zuen.
Onartu zenetik urteak joanda, beharrezkoa da ordenantza hori gaur egungo premietara egokitzea; egokitzapen horrek makina bat aldaketa eskatzen ditu erregulazioari dagokionez.
Horregatik, egokiagoa da aipatu aldaketak jasoko dituen ordenantza onartzea gaur egun indarrean dagoena aldatzea baino.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 49. artikuluaren arabera, ordenantza hori onartzeko prozedura honako hau da:
1.- Osoko bilkurak hasiera batean onartzea.
2.- Gutxienez hogeita hamar eguneko epean jendaurreko informazioa eta interesdunei entzutea, horiek erreklamazioak eta iradokizunak egin ditzaten.
3.- Epearen barruan aurkeztutako erreklamazio eta iradokizun guztien ebazpena, eta osoko bilkurak behin betikoz onartzea.
2017ko apirilaren 20ko osoko bilkurarako gaiak aztertzen dituen batzordearen aldeko irizpenarekin, proposatu da onartzea honako
AKORDIORAKO PROIEKTUA
1) Kalez kaleko salmenta arautzen duen ordenantza hasiera batean onartzea honekin batera doan testuaren arabera, eta 2001eko urtarrilaren 1ean onartutakoaren arabera kalez kaleko salmenta arautzen zuen ordenantza indarrik gabe uztea.
2) Hogeita hamar (30) eguneko epean jendaurrean jartzea erreklamazioak eta iradokizunak aurkezte aldera.
3) Hasiera batean onartutako akordio hau behin betikotzat hartua dela ulertuko da baldin eta erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bazaio.
Eztabaida Alkate jn. Jakinarazi du ordenantza Azoka Batzordean landu dela eta Osoko Bilkurarako Gaien Batzordeak proposamenaren aldeko irizpena eman duela, baina Berdintasun, Euskara eta Kontu-hartzailetza Sailek denbora gehiago eskatu dute hobeto aztertzeko eta beharezkoak diren klausulak txertatzeko. Hori guztia ikusita mahai gainean uztea eta beste osoko bilkura batera atzeratzea proposatzen da. Maiza andrea Puntua atzeratzeko arrazoiak edo azalpenak egokiak iruditu zaizkio. Esan du ordenantzak kaleko salmentaren barruan bi araudi edo feria mota bereizten dituela, ferietako saltzaileena alde batetik eta beste aldetik baserriko produktuak saltzen dituzten baserritarrena. Produktu horiek bertakoak diren kontrolatzen den ala ez, zalantzak ditu, eta kontrolatzen bada, nola egiten den jakin nahi du. Pikareska dagoela uste du eta baserritar batzuek supermerkatuetan produktuak erosten dituzte ondoren azokan saltzeko. Bere ustez gaia ondo ezagutzen duten pertsona espezializatuak behar dira kontrola egiteko. Iturrioz jauna Erantzun dio esanez hori lantzen ari direla Eusko Jaurlaritzarekin. Puntua mahai gainean uzteko proposamena bozkatu da:
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0
Proposamena COMISIÓN DE ASUNTOS DE PLENOAREN IRIZPENA Udal honen aurtengo aurrekontuaren barnean gastu partiden arteko transferentzia bidez kredituak aldatzeko izapidetzen ari den espedientea aztertu dugu. Alkateak egindako proposamena aztertu da. Hortik ondorioztatu da adierazitako aldaketa aurrekontuaren exekuzioa arintzeko lagungarria izango dela eta horren izapidetzea bat datorrela aplikagarria zaion legeriarekin. Hori hala izanik, batzorde honek bidezkotzat jo du organo eskudunak onartzea kreditu transferentzia, 237.592,31 eurokoa, bai gehitutako kredituei (altak) dagokienean, bai transferitutako kredituei (bajak) dagokienean, proposamenean ageri diren aurrekontuko gastu partiden xehetasun berarekin. Kreditu aldaketa honako hau da: Kreditua transferituko duten gastu partidak (bajak)
Partida Izena Hasierako kreditua
Murrizketa Amaierako kreditua
1 227.07.135.00 2016 ESTUDIOS TECNICOS. PROTECCION CIVIL
700,00 507,80 192,20
1 224.99.136.00 2016 OTROS SEGUROS. 350,00 5,00 345,00
1 421.01.170.00 2016 APORTACION A MANCOMUNIDAD ENIRIO-ARALAR
4.000,00 760,19 4.760,19
GUZTIRA 2.351.674,49 237.592,31 2.589.266,80
Hala eta guztiz ere, aipatutako organoak bidezkotzat jotzen duena ebatziko du.
Eztabaida Alkate jn. Esan du eguneko gai zerrendako puntuen ordena aldatuko dela. 8. puntua 4. puntua izatera pasako da, gai zerrendako 4. eta 5. puntuak onartzeko orain aztertuko den 8. puntua onartu behar baita. 4. eta 5. puntuak 5. Eta 6. puntuak izatera pasako dira. Alkate jaunak aurrekontu aldaketa zertan datzan azaldu du. Eguren jn. Esan du azkeneko osoko bilkura martxoaren 9an izan zela eta duela astebete eskas Osoko bilkurarako Gaien Batzordeko deialdian 5 puntu zeudela gai ordenean, eta Batzordean beste 10 puntu sartu zirela. Galdetu du zergatik atzeratu zen Gai Arrunten Batzordea egun bat (asteazkenetik ostegunera). Aste horretan bertan, asteazkenean, apirilaren 19an, Enirio Aralar Mankomunitatearen Batzordeko bilera egin zen. Udalaren 2016ko ekitaldiko likidazioa osoko bilkurako deialdiarekin batera bidaliko zen baina azkenean ez da eguneko gai ordenean sartu. Nahiko harrigarria da. Nolanahi ere, puntuaren alde bozkatuko dute. Idazkari andrea Azaldu du hilabete honetako Osoko Bilkurarako Gaien Batzordeko deialdiarekin nahiko estu ibili direla Aste Santuko oporraldiengatik. Gainera, sail askok hilabeteko azken osteguna hartzen dute erreferentzia moduan beraien akordio proposamenak prestatu eta bidaltzeko. Hala ere, kontuan izan behar da Osoko bilkurarako Gaien Batzordeak 8 egun lehenago egiten duela bilera eta Batzorde horren deialdia 6 egun natural lehenago bidaltzen dela. Hau da, hilaren 10. eta 15. egunen artean (osoko bilkuraren egun zehatzaren arabera) bidali beharko lirateke gaiak Idazkaritzara prestatuta eta itzulita osoko bilkurarako gaien informazio batzordean aztertu ahal izateko.
Alkate jn. Alkate jaunak erantzun dio Eguren jaunari esanez Mankomunitatearen deialdia askoz ere lehenago egin zela pazko asterako eta gero Iturrioz jaunak Batzordearen deialdia apirilaren 20an egiteko agindua eman zuela Enirio Aralarko Batzordearen deialdia aurretik egin zelako. Sukia andrea Esan du aurrekontutik likidaziorako 217.000 euroko desbideraketa harritzen duela eta zenbait kontzeptu aipatu ditu. Hala ere, bere taldeak proposamenaren alde bozkatuko du. Alkate jn. Sukia andreari galdetutako zenbatekoen aldeei buruzko argibideak eman dizkio.
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0
5.- Euskara sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea
Proposamena EUSKARA SUSTATZEKO DIHARDUTEN ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZA IZENDUNAK ESLEITZEA Ordiziako Udaleko Euskara Delegazioa 2017ko martxoaren 21ean elkartu zen. Bertan, besteak beste, zenbait elkarteri euskara sustatzeko diru-laguntzak emateko dagokion prozedura abiarazteko erabakia hartu zuen. Estatuko 38/2003 Diru-laguntza Lege Orokorra (22.2.a artikulua) eta 887/2006 Errege Dekretua-diru-laguntza arautegia- (65.1 artikulua)ren zehaztapenak kontuan izanik, Osoko Bilkurarako Gaien Batzordeari eta Udalbatzari Euskara Zerbitzuak honako hau proposatu nahi dio. AKORDIO PROPOSAMENA 2017KO Udal Aurrekontuetan “izendun” edo nominatibo gisa jaso ditzala Ordiziako Udalak elkarte hauen aldeko diru-laguntzak: Xedea Onuraduna Zenb. Diru-partida Ordiziako Goiztiri AEKren jarduna Euskaraz Kooperatiba
Elkartea 5.400 € 481.01.335.00
Euskararen sustap. Transf.
Udalerrian euskara sustatzeko ekimenak
Hitzaro Euskara Elkartea 16.000 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Ordizian bertsolaritza sustatzeko ekimenak
Goierriko Bertso Eskola 2.500 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Goierriko Hitza eskualdeko euskarazko egunkaria
Goierriko Hedabideak S.L. 20.100 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Xedea Onuraduna Zenb. Herri Urrats 2017 ekimena Herri Urrats elkartea 350 € 481.01.335.00
Euskararen sustap. Transf. Nafarroa Oinez 2017ekimena (Lesaka)
Tantirumairu Ikastola 350 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Araba Euskaraz 2017 ekimena (Bastida)
Bastida Ikastola 150 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Udako Euskal Unibertsitatea 200 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Euskal Eskola publikoaren aldeko Festa
EHIGE gurasoen Elkartea 100 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Kontseiluaren jarduna Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
150 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Behatokiaren jarduna Hizkuntza Eskubideen Behatokia
150 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Argia euskarazko aldizkaria Komunikazio Biziagoa S.A.L 200 € 481.01.335.00 Euskararen sustap. Transf.
Eztabaida
Alkate jn. Proposamena zertan datzan azaldu du eta diru-laguntza izendunak jasoko dituzten elkarteak zerrendatu ditu. Maiza andrea Diru-laguntzak emateko erabiltzen diren irizpideei buruz galdetu du. Alkate jn. Erantzun dio.
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0
Jarraian, Alkate jaunak hurrengo puntuaren berri eman du.
6. Kultura sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea
Proposame
“KULTURA DELEGAZIOA” REN PROPOSAMENA
Ordiziako udaleko “kultura ” delegazioa 2017ko apirilaren 20an, elkartu zen. Bertan, besteak beste, kultura (txistulariak, euskal dantzak, abesbatzak, musika …) sustatzeko dirulaguntzak emateko aukera landu zen. Horretarako, estatuko 38/2003 diru laguntza lege orokorra (22.2.a) artikulua) eta 887/2006 Errege Dekretua – dirulaguntza erreglamentua – ( 65.1 artikulua) aipatu ziren, izan ere, bertan zenbait baldintza aurrikusi baitira dirulaguntzak zuzenean emateko. Hain zuzen ere, hauexek: 1.- izendun edo nominatibo gisa jasota egotea dirulaguntza 2.- zehazki adierazi dadila “ aurrekontuaren gastu-egoeraren xedea” edo helburua 3.- argi agertu dadila aurrekontu zuzkidura edo zenbatekoa 4.- onuraduna zein den zehaztuta azal dadila Hori dena ikusita, “Udalbatzako gaien batzorde informatzaileari” (edo “ gai arrunten batzorde informatzaileari”) eta Udalbatzari, “ Kultura delegazioak” zera PROPOSATU NAHI DIO: 2017ko udal aurrekontuetan “ izendun “ edo nominatibo gisa jaso ditzala elkarte hauen aldeko dirulaguntza hauek: Xedea Onuraduna Zenbatekoa Goierriko jazzaldia ekintza
Arama jazz Elkartea 4.500 €
Urteko jarduna Beti Argi Musika Banda 16.000 € Urteko jarduna Ordiziako Txistulariak 3.000 € Urteko jarduna Amets Bide Kultura Elkartea 5.000 € Urteko jarduna Azen Ordiziako Erraldoien Lagunak Elkartea 3.800 € Urteko jarduna Laguntasuna Errondaila 2.350 € Urteko jarduna Larrun Arri Abesbatza 700 € Urteko jarduna Ortzadar Argazki Elkartea 2.000 € Urteko jarduna Urrup Antzerki Elkartea 3.500 € Urteko jarduna Ordiziako Trobadore Alaiak -Ordiziarrock 5.000 € Lazkao txiki bertso Argi berri Elkartea 3.000 €
papera Urteko jarduna Oroith Abesbatza 3.120 € Urteko jarduna Kimetz Emakumeen Elkartea 1.400 € Urteko jarduna Santa Ana Abesbatza 1.500 € Urteko jarduna Urdanetarrak-Urdaneta Dantza Taldea 800 € Urteko jarduna Urdanetako Ahotsak 800 € Urteko jarduna Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia 4.000 € Urteko jarduna Altarte Elkartea 800 €
Partida origen Importe
481.05.334.00.1200 OTRAS SUBVENCIONES (ROCK, JAZZ) 8500
481.01.334.00.1200 TRANSFERENCIAS INSTITUCIONES . CULTURA 34620
Eztabaida Alkate jn. Adierazi du puntu honetan ere, aurrekoan bezala, Kultura Sailak emango dituen diru-laguntza izendunak proposatzen direla.
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0 Ondorioz Alkate jaunak proposamena onartutzat eman du.
Jarraian, Alkate jaunak hurrengo puntuari heldu dio. 7. Herri Antzokia eta San Jose Egoitzako 2016ko Aurrekontuen likidazioen berri ematea
Proposamena
“Herri Antzokia “Erakunde Autonomoaren Kontu-hartzaileak, 2016ko aurrekontuaren likidazioari buruz ondorengo txostena egin du, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoak, 49.3 artikuluan jasotakoa betez:
TXOSTENA
Udalbatzarrak 2016ko maiatzaren 26an hartutako erabakiaren bidez onartu zuen Udal honen 2016ko aurrekontua. Aurrekontu horrek jasotako ordainketa kredituen zenbatekoa, eta ekitaldian zehar onartutako aldaketena, ondoko taulan xehatzen da:
1.- NORAINO GAUZATU DEN GASTUEN AURREKONTUA Goian adierazi diren ordainketa kredituen kargura onartutako obligazioak ondokoak dira, portzentajetan eta kapituluka, aurtengo ekitaldian nahiz aurreko urtekoan:
2016 EKITALDIA 2015 EKITALDIA KAPITULUA BEHIN BETIKO
Bereziki, gauzatutakoaren portzentajeak guztizkoaren aldean daukan garrantzi kuantitatiboa dela eta, ondoko partidak nabarmendu behar dira: PARTIDA IZENA AURREKONTUA ONARTU.OBLIGAZ % 1 227.04.333.20 2016 Pelikulen kontratua 52.980,11€ 54.464,10€ 102
6. kapituluak (Inbertsio errealak) honako gauzatze portzentajea agertzen du, faseen arabera, aurtengo ekitaldian nahiz aurrekoan:
PARTIDA IZENA AURREKONTUA ONARTU.OBLIGAZ % 1 622.01.333.20 2016 Inbertsioak 60.416,46€ 57.705,51€ 95 Beraz, oro har esan daiteke gauzatze portzentaia handia izan dela kapital eragiketetan eta aurreko urteei begira hobetu egin dela. 2.- NORAINO BURUTU DIREN OBLIGAZIO ONARTUAK Aurrekontuko obligazio onartuengatiko ordainketek (beraz, itxitako ekitaldietakoak sartu gabe) ondoko portzentajeak agertzen dituzte kapituluka, bai aurtengo ekitaldian bai aurrekoan ere:
Beraz, oro har esan daiteke aurrekontuaren gauzatze portzentajea oso handia izan dela bai eragiketa arruntetan eta baita ere kapital eragiketetan izan dela. 3.- NORAINO GAUZATU DEN SARREREN AURREKONTUA Ondoko taulan jaso dira sarreren aurreikuspenetan izan diren desbiderapenak, hau da, behin betiko aurreikuspenen eta benetan likidatutako eskubideen arteko aldea, kapituluka, azken bi ekitaldietan, bai balio absolutuetan bai portzentajetan:
Bereziki, gauzatze portzentajeak guztizkoaren aldean daukan garrantzi kuantitatiboa ikusirik, ondoko kontzeptuak nabarmentzekoak dira: PARTIDA IZENA AURREKONTUA ONARTU.ESKUBIDE % 2 340.01 2016 Leihatila sarrera 62.041,71€ 64.089,00€ 103 2 430.01 2016 Udalaren ekarpena 118.680,00€ 118.680,00€ 100 Beraz, oro har esan daiteke exekuzioaren portzentajea oso handia eragiketa arruntetan eta baita kapital eragiketetan. 4.- NORAINO BURUTU DIREN ESKUBIDE ONARTUAK Aurrekontuko eskubide onartuengatik egindako kobrantzek (beraz, itxitako ekitaldietakoak sartu gabe) ondoko portzentajeak agertu dituzte kapituluka, aurtengo ekitaldian nahiz iazkoan:
Bereziki, beren garrantzi kuantitatiboa ikusirik, ondoko kontzeptuak nabarmentzekoak dira:
PARTIDA IZENA ONARTU.ESKUBIDE SARRERA % 2 340.01 2016 Leihatila sarrera 64.089,00€ 63.723,00€ 99 2 430.01 2016 Udalaren ekarpena 118.680,00€ 118.680,00€ 100 2 731.01 2016 Inbertsiotako ekarpena 15.000,00€ 15.000,00€ 100 Beraz, oro har esan daiteke aurrekontuaren gauzatze portzentajea oso handia izan dela. 5.- NORAINO BURUTU DIREN ITXITAKO EKITALDIETAN ORDAINDU GABEKO SALDOAK Itxitako ekitaldietan ordaindu gabeko saldoetatik honako hauek ordaindu dira aurtengo ekitaldian, zorren sorburu-urtearen arabera:
6.- NORAINO BURUTU DIREN ITXITAKO EKITALDIETAN KOBRATU GABEKO SALDOAK Itxitako ekitaldietan kobratu gabeko saldoetatik, honakoak kobratu dira aurtengo ekitaldian, zorren sorburu-urtearen arabera:
7.- DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN BIDEZ FINANTZATUTAKO OBLIGAZIOAK Aurtengo ekitaldiaren barruan hainbat kreditu aldaketa onartu da, lehen adierazitakoaren arabera. Aldaketa horiek finantzatzeko, besteak beste, iaztik zetorren gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina erabili da. Beraz, gastuen aurrekontuko kredituak ekitaldi bereko baliabideen bitartez finantzatu dira zati batean, eta aurreko ekitaldietakoen bitartez, beste zati batean. Aurrekontu emaitza zehazterakoan xehetasun hori kontuan hartu beharko da, hala jasotzen baitu 21/2003 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoak, 48.4 artikuluan. Aurtengo ekitaldiko gastuen aurrekontuan, ondoko hauek dira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatutako kredituak eta abenduaren 31n lortutako gauzatze maila:
PARTIDA
AZALPENA B.BET.KRED.
DGrekin FINAN OBL.ONART.
DGrekin FINAN. 622.01.333.20 INBERTSIOAK 45.416,46 43.378,58 GUZTIRA 45.416,46 43.378,58
8.- DESBIDERAPEN FINANTZARIOAK, FINANTZAKETA LOTUA DUTEN GASTUETAN Aurtengo ekitaldi ekonomikoan, gastu-proiektu hauek ez dira gauzatu. 9.- SALDO KOBRAGAITZEN ESTIMAZIOA Hurrengo taulan jasoko da kobra-gaitzak edo kobraezinak diren eskubideen estimazioa.
10.- AURREKONTU EMAITZA 21/2003 Foru Arauak 48. artikuluan arautu du aurrekontu emaitza. Aurrekontu emaitza magnitude ekonomikoa da, eta hauxe adierazi nahi du: ekitaldian onartutako eskubideak noraino izan diren nahikoak finantzatu behar ziren obligazioei aurre egiteko (eta, halakorik balitz, itxitako ekitaldietako zenbait eragiketa aurtengo ekitaldian deuseztatzeak sortutako defizitari aurre egiteko).
AURREKONTUAREN EMAITZA
KONTZEPTUAK ONARTUTAKO ESKUBIDE GARBIAK
ONARTUTAKO OBLIGAZIO GARBIAK
URTEKO EKITALDIKO
AURREKONTU-EMAITZA
a) Eragiketa korronteak 207.566,61 202.360,33 5.206,28
b) Kapital-eragiketak 15.000,00 57.705,51 -42.705,51
3. DOIKUNTZEN AURREKO AURREKONTU-EMAITZA (1+2) -39.603,92
DOIKUNTZAK :
a) Gastu orokorretarako diruzainzako gerakinarekin finantzatutako kreditu gastatuak 43.378,58
b) Ekitaldiko finantziazio-desbideratze negatiboak 0,00
c) Ekitaldiko finantziazio-desbideratze positiboak 0,00
4. DOIKUNTZAK GUZTIRA (4=a+b-c) 43.378,58
AURREKONTU- EMAITZA DOITUA (3+4) 3.774,66
11.- DIRUZAINTZAKO GERAKINA 21/2003 Foru Arauak 48. artikuluan arautu du diruzaintzako gerakina. Diruzaintzako gerakina magnitude finantzarioa da, eta entitateak epe laburrera izango duen likideziaren soberakina adierazten du. Bestela esanda: diruzaintzako gerakina ondoko egoera gertatuko balitz entitateak izango lukeen dirutzak osatzen du: epe laburrera kobratu gabeko eskubideen epemuga amaitu eta abenduaren 31n kobratzea, eta bilketa horren emaitzarekin eta data horretako fondo likidoekin epe laburrera ordaindu gabeko obligazioei aurre egitea, horien epemuga ere abenduaren 31n amaituko litzatekeela pentsatuz. Hiru dira diruzaintzako gerakinaren osagaiak:
Kobrantza zalantzagarriko saldoetarako hornidura enteak kobra-gaitz edo kobraezintzat hartutako eskubide kobratu gabeen estimazioa da. Kobratu gabeko eskubide horiek 9. apartatuan zehazten dira. Gehiegizko finantzaketa lotuak bi osagai ditu. Alde batetik, finantzaketa lotua duten gastuetan metatutako desbiderapen finantzario positiboek osatzen dute eta desbiderapen horiek ekitaldiaren amaieran kalkulatzen dira erakunde finantzatzaile bakoitzarentzat eta, bere sorreran datzan gastu bera finantzatzeko erabili beharko da, edota halakorik balitza, proiektatu
den gastua osorik edo zati batean burutu ezin izanak nahiz burutzeari uko egin izanak sortutako obligazioak estaltzeko. Bestalde, kontuan hartzen ditu baita ere, entitateak zuzkitu dituen beste hornidura batzuk. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina kalkulatzeko, diruzaintza gerakinari estimatutako kobrantza zalantzagarriko saldoak eta gehiegizko finantzaketa lotua kenduko dizkiogu.
-(+) aurrekontukoak ez diren eragiketetakoak 13.058,33
4. (+) Oraindik aplikatu gabeko partidak 0,00
554,559 -(-) behin betiko aplikatzeko dauden egindako kobrantzak 0,00
555, 5581, 5585 -(+) behin betiko aplikatzeko dauden egindako ordainketak 0,00
I. Diruzaintzako gerakina guztira (1 + 2 – 3 + 4) 19.448,35
4900,4901,4902,4903 II. Kobrantza zalantzagarriko saldoak 0,00
III. Gehiegizko finantzaketa lotua 0,00
IV. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (I – II – III)
19.448,35
Beraz, aurtengo ekitaldia likidatzean diruzaintzako gerakina guztira 19.448,35 eurokoa izan da; horietatik:
0,00 euro, hau da, kobrantza zalantzagarriko saldoen hornidura, kredituen zenbatekoen balio-galera zuzkitzera zuzendu da.
0,00 euro, hau da, gehiegizko finantzaketa lotua. Atal honek bi osagai ditu; alde batetik, finantzaketa lotua duten gastuetan metatutako desbiderapen finantzario positiboek osatzen dute eta bere sorreran datzan gastu bera finantzatzeko erabili daiteke; eta bestetik, kontuan hartzen ditu entitateak zuzkitu dituen beste hornidura batzuk.
19.448,35 euro, hau da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina, eta berau erabili ahal izango da, kreditu aldaketak finantzatzeko (bai finantzaketa lotua duten gastuetarako eta baita gastu orokorretarako ere).
12.- EMAITZAK EGIAZTATZEA
KONTZEPTUA EURO Aurreko ekitaldiko diruzaintzako gerakin gordina 59.052,27
+ Sarrerak itzultzeagatik sortutako hartzekodunak, 2015-12-31n 0,00
Aurtengo ekitaldiko diruzaintzako gerakina guztira
19.448,35
13.- KREDITU GERAKINAK Kreditu gerakinak, hain zuzen, behin betiko kredituei horien kargura onartutako obligazioak kenduz kalkulatzen dira. 21/2003 Foru Arauak 44.1 artikuluan agintzen duenez, ekitaldian sortutako obligazioei aurre egiteko beharrezkoak ez diren aurrekontuko ordainketa-kredituak (hau da, kreditu gerakinak) zuzenbide osoz baliogabetuko dira abenduaren 31n, ondorengo ekitaldiko aurrekontuari txertatu behar zaizkionean izan ezik. Goian aipatutako Foru Arauak 32.1 artikuluan jaso du zein kasutan izango dugun kreditu gerakin horiek txertatzeko aukera. Hona hemen zerrenda: a) Transferitutako kredituak eta kreditu gehigarriak, baldin eta bi kasuetan ekitaldiko azken
hiruhilekoan onartu badira. b) Erabilitako gastuetarako kredituak (D fasea), baldin arrazoi justifikatua dela-eta obligazioa
ezin izan bada onartu. c) Gaitutako kredituak eta lotutako sarreren menpeko beste kreditu batzuk. d) Kapital eragiketetarako kredituak. Ez-erabilgarritzat hartutako kredituak inola ere ezingo dira txertatu. Aurrekontuan txertatutako kredituek finantzatutako obligazioak, onartzekotan, txertaketaren ekitaldi berean onartu beharko dira; kreditu horiek, beraz, ezingo dira hurrengo urteko aurrekontuan berriro txertatu, lotutako sarrerak dituzten kapital eragiketetarako kredituak izan ezik. Horren arabera, ondoko taulan zehaztuta daude aurtengo ekitaldiaren likidazioaren emaitza diren eta txerta daitezkeen kreditu gerakinak. Txertaketa zuritzeko, aurreko lau kasuetatik zeinetan aurkitzen diren ere zehazten da bertan. Nolanahi ere, kredituak txertatzea aukerakoa da eta, egitekotan, ekainaren 30a baino lehen onartu beharreko kreditu aldaketarako espediente baten (edo batzuen) bitartez egin beharko da.
PARTIDA AZALPENA GERAKINEN ZENBATEKOA
EGOERA a b c d e
6 200.00.333.20 2016 ONDASUN ARRUNTEN GASTUAK 211,38 X X 1 622.01.333.20 2016 INBERTSIOAK 2.710,95 X
TXERTA DAITEZKEEN KREDITUEN GUZTIZKOA 2.922,33 TXERTATU EZIN DIREN KREDITUEN GUZTIZKOA 50,00
KREDITU GERAKINEN GUZTIZKOA 2.972,33
Udal honetako Kontuhartzaileak, 2016ko aurrekontuaren likidazioari buruz ondorengo txostena egin du, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoak, 49.3 artikuluan jasotakoa betez:
TXOSTENA
Udalbatzarrak 2016ko maiatzarenaren 26an hartutako erabakiaren bidez onartu zuen San Jose Egoitzaren 2016ko aurrekontua. Aurrekontu horrek jasotako ordainketa kredituen zenbatekoa, eta ekitaldian zehar onartutako aldaketena, ondoko taulan xehetzen da:
Aurrekontu horren exekuzioan ondorengo hauek azpimarratu behar dira: Aurrekontu honen puntu aipagarrienak ondorengoak dira: 1) Gastuen joera azterturik Haltzariak partidaren 3.000 eurotako igoera aurre ikusi zela, baina ekitaldiaren itxieran ez zela beharrezkoa izan. 2) Gastuen joera azterturik Garbiketa produktuen partidaren 2.000 eurotako igoera aurre ikusi zela, baina ekitaldiaren itxieran ez zela beharrezkoa izan. 3) Euleneko ordu/prezioaren igoera ez zela aurrekontuan sartu, igoera %0,07koa izanik, honetaz gain aurre ikusitako absentismoa %8,9 zela eta benetan eman zena %16koa izan zela, iraupen luzeko bi bajengatik. Bestalde, zerbitzu orduen igoera %2koa izan da, Zentruaren okupazioa urte osoan guztizkoa izan delako. Guzti honengatik aipatutako hiru faktoreek Zerbitzu Prestaketa partidaren guztizko igoeraren %14, %42 eta %44a suposatzen dute. 4) Haltzarien erosketa partidan 1.597,20 eurotako gastu bat onartu dela Egoitzako toki desberdinetako behar ziren aulkiak erosteko. 5) Ordiziako Udaletik jasotako 35.000 eurotako mailegua Epe Motzeko Maileguen Amortizazio partidan gehitu dela, mailegu hau ez da 2016ko ekitaldian itzuli, hain zuzen ere 2017-01-10ean itzuli da.
1.- NORAINO GAUZATU DEN GASTUEN AURREKONTUA Goian adierazi diren ordainketa kredituen kargura onartutako obligazioak ondokoak dira, portzentajetan eta kapituluka, aurtengo ekitaldian nahiz aurreko urtekoan:
2016 EKITALDIA 2015 EKITALDIA KAPITULUA BEHIN BETIKO
Bereziki, gauzatutakoaren portzentajeak guztizkoaren aldean daukan garrantzi kuantitatiboa dela-eta, ondoko partidak nabarmendu behar dira:
Partida Aurrekontua Obligazio onartuak Azalpena
215.01 13.750,00 7.306,42 5.393,56 € gelditu dira Udalari itzultzeko
227.07 1.606.715,00 1.584.662,50 23.637,57€ gelditu dira itzultzeko 2016-12-31an
922.01 35.000,00 0 35.000€ itzuli zaizkio Udalari 2017an 6. kapituluak (Inbertsio errealak) honako gauzatze portzentajea agertzen du, faseen arabera, aurtengo ekitaldian nahiz aurrekoan:
Beraz, oro har esan daiteke gauzatze portzentajea oso handia izan dela. 2.- NORAINO BURUTU DIREN OBLIGAZIO ONARTUAK Aurrekontuko obligazio onartuengatiko ordainketek (beraz, itxitako ekitaldietakoak sartu gabe) ondoko portzentajeak agertzen dituzte kapituluka, bai aurtengo ekitaldian bai aurrekoan ere:
227.07 1584.662,50 1311.555,82 Faktura jasotzen denetik 30era ordainketa
Beraz, oro har esan daiteke aurrekontuaren gauzatze portzentajea handia izan dela. 3.- NORAINO GAUZATU DEN SARREREN AURREKONTUA Ondoko taulan jaso dira sarreren aurreikuspenetan izan diren desbiderapenak, hau da, behin betiko aurreikuspenen eta benetan likidatutako eskubideen arteko aldea, kapituluka, azken bi ekitaldietan, bai balio absolutuetan bai portzentajetan:
Bereziki, gauzatze portzentajeak guztizkoaren aldean daukan garrantzi kuantitatiboa ikusirik, ondoko kontzeptuak nabarmentzekoak dira:
PARTIDA BEHIN BETIKO AURREIKUSPENA
ESKUBIDE ONARTUAK
AZALPENA
430.01 295.620,00 246.534,34 Jasotakoa %100koa izan da, baina kontableki zenbateko garbia azaltzen da 2015eko dirulaguntza itzuli ondoren
422.01 46.627,00 0 Dirulaguntza hau aurreko partidan kontabilizatu da Ordiziako Udala bait da defizit osoa ordaintzen duena
Beraz, oro har esan daiteke exekuzioaren portzentajea handia izan dela. 4.- NORAINO BURUTU DIREN ESKUBIDE ONARTUAK Aurrekontuko eskubide onartuengatik egindako kobrantzek (beraz, itxitako ekitaldietakoak sartu gabe) ondoko portzentajeak agertu dituzte kapituluka, aurtengo ekitaldian nahiz iazkoan:
Bereziki, beren garrantzi kuantitatiboa ikusirik, ondoko kontzeptuak nabarmentzekoak dira:
PARTIDA ESKUBIDE ONARTUAK
KOBRANTZA LIKIDOAK
AZALPENA
340.01 951.692,64 935.682,70 2016-12-31an 16.009,94 euro gelditzen dira jasotzeko. Zor hau Aldundiak bere gain hartzen du eta 2017an ordaintzekotan.
420.99 1468.526,95 1346.908,78 Bataz besteko diferentzia 2016ko abenduari dagokio.
Beraz, oro har esan daiteke aurrekontuaren gauzatze portzentajea handia izan dela. 5.- NORAINO BURUTU DIREN ITXITAKO EKITALDIETAN ORDAINDU GABEKO SALDOAK Itxitako ekitaldietan ordaindu gabeko saldoetatik honako hauek ordaindu dira aurtengo ekitaldian, zorren sorburu-urtearen arabera:
SORBURU URTEA
HASIER.SALDOA URTARR. 1EAN
DEUSEZTAPEN BAJAK
ORDAINKETA LIKIDOAK
ORDAINTZEKE BUKAER. SALD.
ORDAINKETA PORTZENTAJE
A 2015 358.804,64 0,00 358.804,64 0,00 100,00 GUZTIRA 358.804,64 0,00 358.804,64 0,00 100,00
Abenduaren 31n ordaindu gabe zeuden saldoen artean, garrantzi kuantitatiboa dutenez, ondoko partidak azpimarratu behar dira: 6.- NORAINO BURUTU DIREN ITXITAKO EKITALDIETAN KOBRATU GABEKO SALDOAK Itxitako ekitaldietan kobratu gabeko saldoetatik, honakoak kobratu dira aurtengo ekitaldian, zorren sorburu-urtearen arabera:
GUZTIRA 262.886,07 0,00 202.193,68 60.692,39 76,91
Abenduaren 31n kobratu gabe zeuden saldoen artean, garrantzi kuantitatiboa dutenez, ondoko partidak azpimarratu behar dira: 2008,2009, 2010, 2011 eta 2012 ekitaldietan jasotzeko dauden kuota guztiak eta 2014an jasotzeko dagoenetik 356,19 euroak kontuan izanik “Kredituen balio narriadura” kontua sortzen da 38.591,02 eurokin. 7.- DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN BIDEZ FINANTZATUTAKO OBLIGAZIOAK Ez da eman. 8.- DESBIDERAPEN FINANTZARIOAK, FINANTZAKETA LOTUA DUTEN GASTUETAN Ez da eman. 9.- SALDO KOBRAGAITZEN ESTIMAZIOA Hurrengo taulan jasoko da kobragaitzak edo kobraezinak diren eskubideen estimazioa.
KONTZEPTUA KOBR. GABEKO
HASIER. SALDOA SALDO
BERMATUA KOBRAGAITZA
%-TAN. KOBRAGAITZA
EUROTAN 2 URTETIK GORAKO ZORRAK 58.304,48 19.713,46 100,00 38.591,02
URTEBETETIK GORAKO ZORRAK 2.387,91 2.387,91 0,00 0,00 3. kap.: tasak eta bestelako sarrerak 2.387,91 2.387,91 0,00 0,00
10.- AURREKONTU EMAITZA 21/2003 Foru Arauak 48. artikuluan arautu du aurrekontu emaitza. Aurrekontu emaitza magnitude ekonomikoa da, eta hauxe adierazi nahi du: ekitaldian onartutako eskubideak noraino izan diren nahikoak finantzatu behar ziren obligazioei aurre egiteko (eta, halakorik balitz, itxitako ekitaldietako zenbait eragiketa aurtengo ekitaldian deuseztatzeak sortutako defizitari aurre egiteko).
3. DOIKUNTZEN AURREKO AURREKONTU-EMAITZA (1+2) -17.932,84
DOIKUNTZAK :
a) Gastu orokorretarako diruzainzako gerakinarekin finantzatutako kreditu gastatuak 0,00
b) Ekitaldiko finantziazio-desbideratze negatiboak 0,00
c) Ekitaldiko finantziazio-desbideratze positiboak 0,00
4. DOIKUNTZAK GUZTIRA (4=a+b-c) 0,00
AURREKONTU- EMAITZA DOITUA (3+4) -17.932,84
11.- DIRUZAINTZAKO GERAKINA 21/2003 Foru Arauak 48. artikuluan arautu du diruzaintzako gerakina.
Diruzaintzako gerakina magnitude finantzarioa da, eta entitateak epe laburrera izango duen likideziaren soberakina adierazten du. Bestela esanda: diruzaintzako gerakina ondoko egoera gertatuko balitz entitateak izango lukeen dirutzak osatzen du: epe laburrera kobratu gabeko eskubideen epemuga amaitu eta abenduaren 31n kobratzea, eta bilketa horren emaitzarekin eta data horretako fondo likidoekin epe laburrera ordaindu gabeko obligazioei aurre egitea, horien epemuga ere abenduaren 31n amaituko litzatekeela pentsatuz. Hiru dira diruzaintzako gerakinaren osagaiak:
Kobrantza zalantzagarriko saldoetarako hornidura enteak kobragaitz edo kobraezintzat hartutako eskubide kobratu gabeen estimazioa da. Kobratu gabeko eskubide horiek 9. apartatuan zehazten dira. Gehiegizko finantzaketa lotuak bi osagai ditu. Alde batetik, finantzaketa lotua duten gastuetan metatutako desbiderapen finantzario positiboek osatzen dute eta desbiderapen horiek ekitaldiaren amaieran kalkulatzen dira erakunde finantzatzaile bakoitzarentzat eta, bere sorreran datzan gastu bera finantzatzeko erabili beharko da, edota halakorik balitza, proiektatu den gastua osorik edo zati batean burutu ezin izanak nahiz burutzeari uko egin izanak sortutako obligazioak estaltzeko. Bestalde, kontuan hartzen ditu baita ere, entitateak zuzkitu dituen beste hornidura batzuk. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina kalkulatzeko, diruzaintza gerakinari estimatutako kobrantza zalantzagarriko saldoak eta gehiegizko finantzaketa lotua kenduko dizkiogu.
-(+) aurrekontukoak ez diren eragiketetakoak 19.387,40
4. (+) Oraindik aplikatu gabeko partidak 0,00
554,559 -(-) behin betiko aplikatzeko dauden egindako kobrantzak 0,00
555, 5581, 5585 -(+) behin betiko aplikatzeko dauden egindako ordainketak 0,00
I. Diruzaintzako gerakina guztira (1 + 2 – 3 + 4) 68.524,34
4900,4901,4902,4903 II. Kobrantza zalantzagarriko saldoak 38.591,02
III. Gehiegizko finantzaketa lotua 0,00
IV. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (I – II – III)
29.933,32
Beraz, aurtengo ekitaldia likidatzean diruzaintzako gerakina guztira 68.524,34 eurokoa izan da; horietatik:
38.591,02 euro, hau da, kobrantza zalantzagarriko saldoen hornidura, kredituen zenbatekoen balio-galera zuzkitzera zuzendu da.
0,00 euro, hau da, gehiegizko finantzaketa lotua. Atal honek bi osagai ditu; alde batetik, finantzaketa lotua duten gastuetan metatutako desbiderapen finantzario positiboek osatzen dute eta bere sorreran datzan gastu bera finantzatzeko erabili daiteke; eta bestetik, kontuan hartzen ditu entitateak zuzkitu dituen beste hornidura batzuk.
29.933,32 euro, hau da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina, eta berau erabili ahal izango da, kreditu aldaketak finantzatzeko (bai finantzaketa lotua duten gastuetarako eta baita gastu orokorretarako ere).
12.- EMAITZAK EGIAZTATZEA
KONTZEPTUA EURO Aurreko ekitaldiko diruzaintzako gerakin gordina 86.457,18
+ Sarrerak itzultzeagatik sortutako hartzekodunak, 2015-12-31n 0,00
Aurtengo ekitaldiko diruzaintzako gerakina guztira
68.524,34
13.- KREDITU GERAKINAK Kreditu gerakinak, hain zuzen, behin betiko kredituei horien kargura onartutako obligazioak kenduz kalkulatzen dira. 21/2003 Foru Arauak 44.1 artikuluan agintzen duenez, ekitaldian sortutako obligazioei aurre egiteko beharrezkoak ez diren aurrekontuko ordainketa-kredituak (hau da, kreditu gerakinak) zuzenbide osoz baliogabetuko dira abenduaren 31n, ondorengo ekitaldiko aurrekontuari txertatu behar zaizkionean izan ezik. Goian aipatutako Foru Arauak 32.1 artikuluan jaso du zein kasutan izango dugun kreditu gerakin horiek txertatzeko aukera. Hona hemen zerrenda:
e) Transferitutako kredituak eta kreditu gehigarriak, baldin eta bi kasuetan ekitaldiko azken hiruhilekoan onartu badira.
f) Erabilitako gastuetarako kredituak (D fasea), baldin arrazoi justifikatua dela-eta obligazioa ezin izan bada onartu.
g) Gaitutako kredituak eta lotutako sarreren menpeko beste kreditu batzuk. h) Kapital eragiketetarako kredituak. Ez-erabilgarritzat hartutako kredituak inola ere ezingo dira txertatu. Aurrekontuan txertatutako kredituek finantzatutako obligazioak, onartzekotan, txertaketaren ekitaldi berean onartu beharko dira; kreditu horiek, beraz, ezingo dira hurrengo urteko aurrekontuan berriro txertatu, lotutako sarrerak dituzten kapital eragiketetarako kredituak izan ezik. Horren arabera, ondoko taulan zehaztuta daude aurtengo ekitaldiaren likidazioaren emaitza diren eta txerta daitezkeen kreditu gerakinak. Txertaketa zuritzeko, aurreko lau kasuetatik zeinetan aurkitzen diren ere zehazten da bertan. Nolanahi ere, kredituak txertatzea aukerakoa da eta, egitekotan, ekainaren 30a baino lehen onartu beharreko kreditu aldaketarako espediente baten (edo batzuen) bitartez egin beharko da.
PARTIDA AZALPENA GERAKINEN ZENBATEKOA
EGOERA a b c d e
6 200.00.231.90 2016 GASTOS DE BIENES CORRIENTES 31.145,47 X X 1 922.01.231.90 2016 AMORTIZACION PRESTAMO A C/P 35.000,00 X X X TXERTA DAITEZKEEN KREDITUEN GUZTIZKOA 66.145,47
TXERTATU EZIN DIREN KREDITUEN GUZTIZKOA 0,00 KREDITU GERAKINEN GUZTIZKOA 66.145,47
Eztabaida Kontu-hartzaile jn. Likidazioak azaldu ditu labur-labur. Datorren asterako Udalaren likidazioa prest egongo dela aurreikusten du eta horren kontu datorren osoko bilkuran emango da. Osoko bilkura jakinaren gainean dago.
Jarraian, Alkate jaunak zazpigarren puntuaren berri eman du. 8.- Kontratuen inguruan kontu-hartzailearen 1/2017 ingeraren berri ematea
Proposamena
KONTU-HARTZAILEAREN ERREPARO ORRIA ( 1/2017): AURREKARIAK: Kontu-hartzaileari,honako kontratu hauek epez kanpo daudela jakinarazi diote idazkaritza sailetik:
GASTADO 2016
Decreto adjudicación de
fecha 31/10/2007 30.943,58
Recaudación Ejecutiva
3.11.2003 Sin contrato y sin plazo
Servicio de conserje de la
Importe 2016: 42.817,20
Casa cultura 2.948,84 euros/mensual + IVA
Decreto prorroga de contrato hasta nueva adjudicación 21.937,30Vto. 12.03.2016
ALOTZA GUARDERIA
Gestión Serv. Municipal
Ver contrato 388.104,00
Asociación de Padres Escuela Infantil
Tarifas + subv .+ contraprestación ay untamiento de 33.500
Limpieza edificios municipales y mobiliario urbano.
Contratación provisional 10/10/2013
Indefinido ( hasta nueva contratación ) ----
18,07 euro / hora + IVA
Precio 2016: 12.196,80 euros IVA incluido.
LAIA S.COOP. Agenda 21 01/04/2013 01/04/2015 Sin contrato Precio contrato: 17.061 euros IVA incluido.
INDOK Gestión MUNIGEX
Sin contrato Anual
Gestión del Centro D´elikatuz
24/07/2012Máximo 4 años
24/07/2016
Precio contrato: 90.000 euros IVA incluido
Servicio público de intervención socio-educativa en medio abierto con jóvenes y menores en situación de riesgo
27/04/2012
Máximo 4 años
27/04/2016
Decreto de prorroga hasta nueva adjudicación, máximo un año
Según tarifas
EULEN SOCIOSANITARIOS
Servicio de Ayuda Domiciliaria
24.12.2010
Máximo 5 años
24/12/2015
Decreto 1169 de 30/11/2015 prorrogado hasta nueva adjudicación del contrato
Según tarifas
GOXARA, S.L. Gestión Centro de Día
10/11/2009
Máximo 6 años adicionales al plazo de
vigencia inicial 10/11/2016
10./03/2015
Precio máx imo 18.000 euros. + IVA
01/09/2009
Máximo 6 años.
01/09/2015
JUAN M. GARMENDIA AMUNDARAIN
15/04/1986 Indefinido Prorroga anual
LANDARRI, S.L.
Servicio Cementerio
10/03/200510 años
PRECIO DE CONTRATO
GESMUNPAL
3.11.2007
VARIABLE
NOMBRE DE LA PERSONA FISICA;
OBJETO DEL CONTRATO
CONTRATO PLAZO DE EJECUCION VENCIMIENTO
PRORROGAS
a)Aplikagarria zaizkion arauak:
a.1) 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena.
“23. artikulua. Kontratuen iraupen-epea.”
1. Sektore publikoko kontratuen iraunaldia zehazterakoan, kontuan hartu beharko dira prestazioak zer-nolakoak diren eta finantzaketa nolakoa izango den, eta aldian-aldian prestazio horiek lehia bidez eman beharra ere bai, kontratu jakin batzuei aplikatzekoak diren arau bereziak eragotzi gabe.
Bigarren xedapen gehigarria. Tokierakundeetarako kontratazio-arau bereziak.
1. Alkateen eta toki-erakundeetako presidenteen eskumenekoak izango dira, kontratazio-organo diren neurrian, kontratu hauek: obra-kontratuak, hornidura-kontratuak, zerbitzukontratuak, zerbitzu publikoen kudeaketarako kontratuak, administrazio-kontratu bereziak eta kontratu pribatuak, baldin eta beren zenbatekoa ez bada aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10 baino handiagoa, eta ezta, inola ere, sei milioi euro baino handiagoa; orobat izango dira haien eskumeneko mota horietako kontratuak, zenbait urterako direnean, betiere lau urte baino gehiago irauten ez badute eta urteroko guztien zenbateko metatua ez bada lehenengo ekitaldiko baliabide arrunten 100eko 10 baino handiagoa, ez eta sei milioi euro baino handiagoa ere.
“26. artikulua. Kontratuaren gutxieneko edukia:
1. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek egiten dituzten kontratuek aipamen hauek jaso behar dituzte nahitaez, pleguetan azaltzen ez badira:
k) Hala egokituz gero, prezioa zein aurrekontu-kredituren edo kontabilitate-programa edo -errubrikaren kontura ordainduko den.
a.2) 21/2003 FORU ARAUA, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.
“ 67. artikulua. Legezkotasunaren kontrola.”
1.- Kontuhartze-eginkizunaren helburua, haren legezkotasun kontrolaren ikuspegitik, toki erakundeen eta beraien organismo autonomoen egintza guztiak, beti ere haiek eskubide eta betebehar ekonomikoak edo gastuak aintzatestea eta likidatzea eragiten dutenean, beraietatik sortzen diren sarrera eta ordainketak eta administratutako ondasuntza publikoen bilketa, inbertsio eta, oro har, aplikazioa fiskalizatzea da, kudeaketa kasuan kasuko aplikatu beharreko xedapenen araberakoa izan dadin. 2.- Eginkizun horren erabilerak honako hauek eskuhartuko ditu: a) Eskubideak edo betebehar ekonomikoak sortzea edo baloreen fondoak mugitzea eragin dezaketen egintza, agiri edo espediente guztien kontuhartze kritikoa edo aurretiazkoa.
b) Ordainketa-aginduaren erazko kontuhartzea. c) Ordainketaren kontuhartze materiala. Udalbatzaren erabaki batengatik kontrol hori laginketa bidez baimentzen denean izan ezik, kontuhartzailearen sinadura foru arau honetako 57. artikuluan aurreikusitako fondoen erabilpenerako amankomunatuei erantsiko zaie.
“70. artikulua. Ingerak.”
1.- Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean, organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere ingerak idatziz azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino lehen.
3.- Ingera gastuen erabilpenari, betebeharren aintzatespenari edo ordainketa-aginduari badagokio, espedientearen izapidetza etengo da harik eta hura ebazten den arte, beti ere honelakoetan gertatzen denean:
c) Espedientean funtsezko beharkizun edo izapideak alde batetara utzi direnean.
4.- Ingerak ukitzen duen organoa berarekin ados ez dagoenean, udalburuak ebatzi beharko du eztabaida, eta beraren ebazpena betearazibeharrekoa izango da. Ahalmen hau ezin da eskuordetu.
a.3) 27/2013 Legea, abenduaren 27koa, toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa. Bigarren artikuluan Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina aldatzen du eta honela geratu da aldatuta martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina:
“213. artikulua. Barneko kontrola.”
Toki-entitateetako organo kontu-hartzaileek ekitaldi bakoitzean garatutako kontrol horien emaitzak jasoko dituen laburpen-txosten bat igorriko diote, urtero, Estatuko Administrazioaren Kontu-Hartzailetza Nagusiari, aurreko lerrokadan adierazitako arauetan xedatutako epea eta edukia errespetatuz.»
“218. artikulua. Desadostasunen ebazpenari buruzko txostenak.”
1. Kontu-hartzailetzako organoak txostena helaraziko dio osoko bilkurari, adierazitako eragozpenei dagokienez toki-entitateko lehendakariak hartutako ebazpen guztien inguruan; halaber, diru-sarreren arloan antzemandako arazo nagusien laburpena bidaliko dio. Txosten horrek funtzio ikuskatzaileari dagozkion alderdiei eta betekizunei bakarrik erantzungo die, ikuskatutako jarduketen aukera edo komenigarritasunari dagozkion gaiak gaineratu gabe. Atal honetan jasotzen denak puntu independente bat osatuko du dagokion osoko bilkurako gai-zerrendan.
Korporazioko lehendakariak jarduketaren txosten justifikatzailea aurkeztu ahal izango du osoko bilkuran. 2. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta desadostasunak daudenean, toki-entitateko lehendakariak kontrol-organo eskudunari aurkeztu ahal izango dio bere ebazpena, finantza-tutoretza esleitua duen administrazioaren gaia delako, hain zuzen. 3. Kontu-hartzailetzako organoak txosten bat helaraziko dio urtero Kontu Auzitegiari, toki-entitateko lehendakariak eta korporazioaren osoko bilkurak adierazitako eragozpenen kontra hartutako ebazpen eta hitzarmen guztien inguruan; halaber, diru-sarreren arloan antzemandako arazo nagusien laburpena bidaliko dio. Dokumentazio horrez gain, tokiko korporazioaren justifikazio-txostenak aurkeztu beharko dira, hala badagokio.»
ONDORIOAK:
a) Zerrendatutako kontratu guztiak irregulartasun egoeran daudelarik, lehenbailehen eguneratu behar dira.
b) Hemendik aurrera, zerrendatutako kontratuen fakturen ordainketen izapidetza etengo da, Alkateak ebatzi arte. Kontu-hartzaileak txostena helaraziko dio Osoko Bilkurari, adierazitako eragozpenei dagokienez alkateak hartutako ebazpen guztien inguruan eta puntu independiente bat osatuko du dagokion osoko bilkurako gai-zerrendan.
Eztabaida Alkate jn. Adierazi du duela bi hilabete legeztatu beharreko kontratuen zerrendaren berri eman zitzaiola Gobernu Batzordeari. Esan du ez gauela geldirik baina egiazki lan-bolumenak eta kudeaketaren egunerokoak beste gai batzuetan aritzera behartzen gaituela, zintzilik dauden kontratu hauek alde batera utzi gabe baina mantsoago aurrera eginez. Jakinarazi du zenbait erakunde eta elkarteren hitzarmenak legeztatzen dezente egin dela aurrera, eta indarrean dagoen araudira egokitu direla. Kontratazio arloan bi kontratu garrantzitsuri dagozkien pleguak prestatu dira eta laster lizitatzea espero da. Hilero emango zaio osoko bilkurari kontratu hauen egoeraren berri. Maiza andrea Aurrekontu aldaketan egon den 38.000 euroko gehikuntzari buruz galdetu du. Alkate jn. Erantzun dio esanez gehikuntza honen arrazoia honako hau dela: 2016 urtean haur eskolan matrikulatutako ume kopurua txikiagoa izan zen. Osoko bilkura jakinaren gainean dago.
Jarraian, Alkate jaunak hurrengo puntuari heldu dio. 9.- 2016 ekitaldian Udal Aurrekontuan izandako aldaketen berri ematea
1 18/02/2015 335/2016 Alkate Dekretua: Kreditu inkorporazioa resumen por gasto aumento gasto disminución aumento ingreso
2 399.01 (43) OTROS INGRESOS DIVERSOS Gehikuntza 47.130,00 (REC.EVENTUALES) 7 21/06/2016 676/2016 Alkate Dekretua: resumen por gasto aumento gasto disminución aumento ingreso
resumen por gasto aumento gasto disminución aumento ingreso 2 19.000,00 4 3 79.000,00 6 60.000,00 7 8 TOTAL 79.000,00 0,00 79.000,00
1 601.01.152.10 (3867) CUOTAS DE URBANIZACION SAN Gehikuntza 60.000,00 JUAN 1 213.01.165.00 (3103) MANT.VEHICULOS. Gehikuntza 5.000,00 ALUMBRADO PUBLICO 1 211.01.933.00 (3058) Gehikuntza 14.000,00 MANT.EDIFICIOS. VIVIENDA
2 399.01 (43) OTROS INGRESOS DIVERSOS Gehikuntza 79.000,00 (REC.EVENTUALES) 9 21/07/2016 Osoko Bilkura 2016/07/21 resumen por gasto aumento gasto disminución aumento ingreso
1 625.01.231.20 2016 (3872) Gehikuntza 3.000,00 "Reposapies" en erosketa 1 226.99.231.20 2016 (3334) GASTOS DIVERSOS. CENTRO DE Gutxipena 3.000,00 200.00.231.20 DIA 12 13/09/2016 881/2016 Alkate Dekretua resumen por gasto aumento gasto disminución aumento ingreso
Gehikuntza 5.369,84 1 626.01.332.10 2016 (3592) 96 EQUIPO INFORMATICO. CULTURA Gehikuntza 1.066,45 1 626.01.333.10 2016 (3593)
97 EQUIPO INFORMATICO. CULTURA Gehikuntza 473,11 1 626.01.335.00 2016 (3595) 98 EQUIPO INFORMATICO EUSKARA Gehikuntza 988,57 1 626.01.432.00 2016 (3833) 99 EQUIPO INFORMATICO.
D'ELIKATUZ Gehikuntza 181,5
100 1 626.01.931.00 2016 (3599) Gehikuntza 1.954,15 EQUIPOS INFORMATICOS 1 649.01.132.00 2016 (3710) 101 PROGRAMA DE GESTION INTEGRAL
Gehikuntza 2.916,52 1 781.01.241.00 2016 (3849) 102 INVERSIONES ESCUELA DEL
Puntu honetan 2016 urteko aurrekontu aldaketa guztien berri eman zaio osoko bilkurari. Kontu-hartzaile jaunak zinegotzi guztiei bere bulegora joateko gonbidapena egin die behar dituzten argibideak eskatzera. Osoko bilkura jakinaren gainean dago.
10.- Orklirekin egindako hitzarmena onartzea
Proposamena Hirigintza-arloko hitzarmenerako proposamena, Ordiziako (Gipuzkoa)
Txindoki industrialdeko 15 HEEn Orkli S. Kooperatiboak duen industria-planta handitze aldera
Ordizian, 2017ko apirilaren (e)an
ELKARTURIK
Batetik:
JOSE MIGUEL SANTAMARIA EZEIZA jn., adinez nagusia, helbidea hitzarmen honetarako ondorioetarako Ordiziako Kale Nagusia 26an duena.
Eta bestetik:
PATXI LOPEZ URKIOLA jn., adinez nagusia, jakinarazpenetarako helbidea Ordiziako Zaldibiarako errepidea, z/g duena.
PARTE HARTU DUTE
Jose Miguel Santamaria Ezeiza jaunak, ORDIZIAKO UDALAREN izenean eta hori ordezkatuz, alkate-udalburu gisa, 1985eko apirilaren 2ko Toki Araubidea arautzen duen legeko 21. artikuluak aitortzen dionaren arabera, eta 20XXko XXXXXXren XX(e)an osoko bilkurak hartutako erabakia betez egitate honetarako ahalmenarekin, agiri honi osagarri gisa atxikitako ziurtagiriak, udaleko idazkariak emanak, bermatutakoaren arabera.
Patxi Lopez Urkiola jaunak, ORKLI S. Kooperatiboaren izenean eta hori ordezkatuz, Ordizian -Gipuzkoa- helbideratua (Zaldibiarako errepidea z/g), denbora mugagabeaz eratua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan izena emanda (210. folioa, 210. idazpena), 109/86 inskripzio-zenbakiarekin, eta IFK F-20-076758 zenbakiduna. Zuzendari-gerente gisa dihardu, egitate honetarako eskumenarekin, Ordiziako notario Ignacio Pagola Villar jaunak 2010eko otsailaren 5ean baimendutako idazkiak (159 zenbakidun protokoloa) ematen dion ahalmenaren arabera.
Eta hitzarmen hau egiteko, alde guztiek elkarri behar besteko gaitasuna aitortuta.
HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE
I.- Orkli S. Koop. egoitza Ordizian duen enpresa kooperatiboa dela, eta enpresaren ekoizpen-planta Ordiziako lurretan eta Aramakoetan dagoela, horren xedea izanik 'konfort-etxea' sektorean segurtasun-, erregulazio- eta kontrol-premiekiko soluzio
berritzaileak diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen esparru globaleko enpresa bat egotea bermatzea, nazioartean lehiakorra izango dena.
II.- Nazioartean gero eta merkatu gehiago hartzen ari bada ere, eta munduko hainbat herrialdetan zenbait ekoizpen-planta izanik ere, Orkli S. Kooperatiboak Ordizian eta Araman duen egoitza zentrala handitzearen eta modernizatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horrek, industria-jarduera finkatzea eta lanpostu berriak sortzea ekarriko ditu; ondorioz, Ordizian eta Araman eragin ekonomikoa areagotuko da, enpresaren izaera kooperatiboak eraginda.
III.- Ordizian ekoizpen-instalazioak handitzeko helburuarekin, hirigintza-hitzarmena sinatu zuten Ordiziako Udalak eta Orkli S. Kooperatiboak, behin betiko onartua 2015eko apirilaren 30ean, eta argitara emana 2015eko maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
IV.- Hitzarmenaren bideratze administratiboa eta gerorako formalizazioa gorabehera, aipatu hitzarmeneko edukiak 2014ko lehen seihilekokoak direla, eta une horretatik orain arte Orkli S. Kooperatiboak bere proposamena egin zuen testuingurua aldatu duten hainbat inguruabar gertatu direla. Adierazgarrienak izan daitezke enpresa bat erosteko negoziazioak hautsi izana (horren jarduera Ordizian aurreikusitako garapen berrietan kokatuko zen), eta Orkliren gune logistiko gisa Usabiaga enpresari erositako eraikinetako bat egokitu izana.
V.- Aldaketa horien ondorioz, egun indarrean dagoen hirigintza-hitzarmenean "Proposatutako azken antolamendua" izenarekin (2. eranskina) jasotako antolamendu-proposamenak idatzi beharreko hirigintza-plangintzaren denbora-tartearen barruan bete ezina den agertokira garamatza. Horrela, agertoki horrek desiragarri izaten jarraitzen du, baina gauzatzeko epe-muga hori askoz luzeagoa bada. Bide beretik, "Aldi baterako eremua" gisa 3. eranskineko planoan ageri den antolamendu-proposamena ere ez daiteke zuzenean aplika "Txindoki" 15 HEErako idatzi beharreko 'Ordiziako Arau Subsidiarioak' puntualki aldatzeko erreferentzia gisa, diseinatua izan zen agertokiak izan dituen aldaketak direla-eta.
VI.- Aipatu hirigintza-hitzarmena sinatu zuten aldeek (Ordiziako Udala eta Orkli S. Koop.) ulertu dute egungo inguruabarretara egokituko den hirigintza-antolamendu berria definitu beharra dagoela; horri begira, honako hirigintza-hitzarmena idatzi da, indarrean sartuta aurreko hitzarmena ordezkatuko duena. Honako hauek dira hitzarmenaren
Orkli S. Kooperatiboak Txindoki industrialdeko 15 HEEri dagokionez Ordiziako Arau Subsidiarioak puntualki aldatuko dituen dokumentua bere kargura idazteko konpromisoa hartu du, helburua izanik, udaleko zerbitzu teknikoekin idazkera adostuta, eremuaren hirigintza-erregulazioa egokitzea, eta, Ordiziako udalari aurkeztea 3 HILEKO epean, hirigintza-arloko hitzarmen hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
Ordiziako arau subsidiarioak hirigintzako tresna gisa puntualki aldatzearen aldeko apustuak honako hau du oinarri: Ordiziako udala une honetan idazten ari den Plan Nagusia behin betiko onartzeari itxarotea baino bide arinagoa izatea. Azkartasunik handiena lortzeko xedez, arau subsidiarioen aldaketaren irismena eta edukiak Orkli S. Kooperatiboa "15.6" HEE unitate berrian handitzea ahalbidetzeko behar beharrezkoak direnak baino ez dira izango, eta, aipatu aldaketak, ez du aurrerapenik izango.
BIGARRENA.- Abiapuntuaren definizioa
2014ko maiatzean, Orkli S. Kooperatiboak Ordizian dituen instalazio guztien jasotze takimetrikoa egin zen, enpresak hala eskatuta, Usabiaga enpresari erositako lurrena eta eraikinena barru.
Jasotze horrek agerian utzi du enpresak eraikitakoa indarrean dagoen plangintzan jasotakoarekin bat datorrela. Halaber, baliagarria izango da proposamen honen eta ondoren arau subsidiarioetan egingo den aldaketaren oinarri izateko.
Hirigintza-hitzarmen honen 1. eranskin gisa, egungo egoeraren plano bat jaso dugu, aipatu jasotzea egin zen unean eremuak zuen egoera zein den erakusten duena.
HIRUGARRENA.- Proposatutako aldaketaren oinarrizko hirigintza-parametroak
Arau subsidiarioak aldatzeak egikaritze-unitate bat mugatuko du, eraldatzeko asmoa dagoen eremua barru hartuko duena. Egikaritze-unitate horrek "15.6" EU du izena.
Aipatu hirigintza-agiriak antolamendu xehakatuko izaera duen arautze normatiboa emango dio hitzarmen honetako 2. eranskinean jasotako antolamendu-proposamenari.
Arau subsidiarioak aldatzeak ekar ditzakeen ondorengo noizean behingo egokitzapenei kalterik sortu gabe, ondorengo horiek dira proposatutako antolamenduko parametro
Arau subsidiarioak aldatzeak haztapen-koefizienteak ezarriko ditu, 2/2006 legeko 56.1 f) artikuluak ezartzen duen antolamendu xehakatuaren osagai moduan. Koefiziente horiek, bere kasuan, ekitatez banatzeko tresnek eguneratu ahal izango dituzte.
LAUGARRENA.- Hirigintza-estandarrak betetzea
a) Espazio libreak eta berdeguneak:
Proposatutako antolamenduak aise betetzen ditu eskatzen diren espazio libreak eta berdeguneak. Aurreikusten den oinezkoen pasealekua eremuaren % 14,80 da; alegia, hirigintza-estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuko 6.2 c) artikuluan industriarako hiri-lurzorurako ezarrita dagoen gutxieneko % 6koaren halako 2,5 gehiago. Hori guztia aparkaleku publikoak kontuan hartu gabe; arauak aipatu azaleraren erdia aparkalekuetara bideratzea ahalbidetzen du.
Proposatzen den antolamenduak gaur egun dauden bideen eta aparkalekuen 1.281 m2 kentzen ditu; azalera hori berrezarri egiten da lehendik zeuden aparkalekuak mantenduta eta horretarako azalera 1.637 m2-taraino igota. Horrek esan nahi du % 28 igotzea.
b) Aparkalekua:
Sestraz gainean eraikitako 100 sabai m2-ko gutxienez aparkaleku bat bermatuko da. Aparkaleku horiek sestraz gainekoak edo sestrapekoak izan daitezke, eta 15.6 egikaritze-unitate berriko eremu publikoko aparkalekuak hartuko dira aintzat.
Aparkalekuen hornidura betetzeari dagokionez, 15.6 egikaritze-unitateak, Ordiziako 15 HEEn Orkli S. Kooperatiboak duen eremu kontsolidatuak eta Orklik Araman duen
industria-plantak osatzen duten unitate funtzionalean konpondu ahal izango da. Aparkalekuen hornidura enpresak bi udalerrietan eraikitako azalerarekiko zorrotz-zorrotz ez-proportzionalki banatu ahal izateko, bi udalerrientzako antolamendu-tresna xehakatu bat idatzi eta bideratu beharko da.
c) Landaredia:
123/2012 Dekretuko 6.2 c) artikuluak xedatzen duenaren arabera, eraikitako 100 m2 bakoitzeko zuhaitz bat landatu edo mantendu beharko da.
Lehentasunez, landaredia eremuaren mendebaldean dagoen eraikinaren fatxadaren eta aurreikusten den oinezkoen pasealekuaren artean jarri beharko da, eta hala badagokio, ibaiertzeko oinezkoen pasealekuaren eta errepidearen arteko mugan.
Zuhaitz guztiak 15.6 egikaritze-unitatearen barruan jartzerik ez balego, gainerakoak Ordiziako Udalak horretarako xedatuko dituen lur-eremu publikoetan landatuko dira.
BOSGARRENA.- Proposatutako aldaketak eragingo dituen ingurumen-eraginak
Arau subsidiarioen aldaketak proposatutako esku-hartzean ingurumen-eraginen eta eragin sektorialen analisia jasoko du. Edonola ere, ez da beharrezkotzat jotzen dokumentuari ingurumen-ebaluazio estrategikoa egitea, ingurumen-ebaluaziorako abenduaren 9ko 21/2013 Legeko I. eranskinean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorreko IB eranskinean definitutako balizkoen arabera ez baitu ingurumen-ebaluazioaren pean dauden proiektuak garatzeko esparrua osatzen; aipatu bi horiek dira dokumentuari ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiteko 21/2013 Legeko 6.1 artikuluan ezartzen diren bi balizko nagusiak.
Berriz urbanizatu beharreko azalera area (Ha) batetik beherakoa da; hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorreko IB eranskineko 20. epigrafean aurreikusten den balizkoan gaude.
Halaber, ez da beharrezkotzat jotzen dokumentuari aipatu 21/2013 Legeko 6.2 c) artikuluak aurreikusten duen ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egitea, hiri-lurzoru bat berrantolatzea xede duen garrantzi eta hedadura txikiko esku-hartzea baita. Esku-hartzeak lurzoruari aurrez ezarritako industria-erabilera mantentzen dio, eta indarrean dagoen plangintzan hiri-lurzorurako ezarritako mugen barruan garatzen da.
SEIGARRENA.- Erkidegoaren partaidetza hirigintza-egintzak sortutako gainbalioan
Orkli S. Kooperatiboaren helburuek eta premiek eta hirigintza-eraldaketaren xedea den eremuaren tamaina txikiak ezinezkoa egiten dute Ordiziako Udalari legez
dagokion eraikigarritasun haztatuaren % 15eko lurzati bat lagatzea.
Ondorioetarako, aprobetxamenduaren balioa dirutan kalkulatuko da, 11/2008 Legeak eta 3/2015 Legeak aldatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 27.4 artikuluak xedatutakoaren arabera; zenbateko hori lurzoruaren ondare publikoa eskuratzearen eta mantentzearen eraginpean geldituko da. Birpartzelazio-proiektuan jasoko da balorazio hori.
Ordiziako Udalak Arau Subsidiarioak aldatzeko dokumentu-proposamena, udal-zerbitzuekin adostua, bere egiteko, eta dokumentua ahal denik eta azkarren bideratzeko konpromisoa hartzen du; alegia, dokumentua albait azkarren onartuko du hasiera batean. Udalak dokumentuan onartu beharreko gainerakoak BI HILABETEKO epean onartuko ditu, inplikaturik dauden udalaz gaindiko erakundeen nahiz erakunde sektorialen oniritzia jaso ondoren.
Orkli S. Kooperatiboak, arau subsidiarioak puntualki aldatzeak berarekin dakartzan zehaztapenak betez, konpromisoa hartzen du ezarritako egikaritze-unitaterako indarrean dagoen hirigintza-araudian jasotako eremuaren hirigintza-exekuzioa garatzeko beharrezkoak diren urrats guztiak emateko. Urrats horiek dira: urbanizazio-jarduketaren programa, hitzarmen-ituna, birpartzelazio-proiektua, urbanizazio-proiektua eta urbanizazio-lanak gauzatu.
Ordiziako Udalak dokumentuak definitzen eta horiek ahal denik eta azkarren bideratzen laguntzeko konpromisoa hartzen du, hirigintza-egikaritzako dokumentuak arau subsidiarioen aldaketa puntualaren azken tramitazio-faseekin batera tramitatzeko aukera aintzat hartuta.
BEDERATZIGARRENA.- Egikaritze-unitatearen kargura gauzatu beharreko urbanizazio-lanen mugak.
Hirigintzako jarduketa-programak egikaritze-unitatearen kargura gauzatu beharreko urbanizazio publikoaren ezaugarriak ezarriko ditu, baita gauzatzeko denbora ere.
Hirigintzako hitzarmen honetan, Orkli S. Kooperatiboaren gune logistikoaren parean dagoen Oria ibaiertzeko oinezkoen tartea, egungo hirigintza-plangintzan 15.2 desjabetze-eremuaren parte dena, sartzen da 15.6 egikaritze-unitatean, zalantzarik gabe interes publikoa duen obra hori gauzatzea errazte aldera.
Orkli S. Kooperatiboak bere gain hartzen du oinezkoen pasealeku hori egikaritze-unitatearen barruan sartzea eta horretarako urbanizazio-lanen kostua, kontuan izanik indarrean dagoen plangintzan ez direla jasotzen ibaia bideratzeko lanak.
HAMARGARRENA.- Iraunaldia.
Hirigintza-hitzarmen honek 2015eko apirilaren 30ean onartutako ordezkatuko du, eta indarrean sartzen denean indarrik gabe utziko du aurreko hitzarmena.
Ordiziako arau subsidiarioen aldaketa puntuala BI URTEKO epean onartzen ez bada (hitzarmen hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita), hitzarmena indarrik gabe geratuko da.
Nolanahi ere, aipatu epea luzatu ahal izango da bi aldeen adostasunez.
EGILESPENA
Eta aipatutako guztiarekin bat datozela frogatzeko, hitzarmen hau izenpetu dute bikoiztuta eta ondorio bakar baterako, goiburuan adierazitako lekuan eta datan.
PLANOAK (ERANSKINAK) (*)
1.- Egungo egoera
2.- Proposatutako antolamendua
(*) Hirigintza-hitzarmen honetako planoak argibide gisa atxiki dira soilik; ez dira lotesleak.
Eztabaida
Alkate jn. Azaldu du ORKLIrekin sinatutako aurreko hitzarmenean Arau Subsidiarioen xedapen-aldaketarako bi fase jasotzen zirela:
1) Usabiagaren pabilioia. 2) Logistika pabilioia
Hala ere, denbora honetan enpresaren beharrak aldatu egin dira eta hitzarmena egokitu behar da Eremuan Arau Subsidiarioak aldatzea ahalbituko dituzten ildoak zehazteko, eta ez aurreikustea epe motz edo ertainean aurreko hitzarmeneko bigarren fasea. Gaur egungo hitzarmen proposamenarekin ibaiaren hegal guztia urbanizatzen da, hori da nobedadea. Eguren jn.
Esan du gaiaren berri baduela aurreko legealditik datorrelako eta hitzarmenaren proposamen berriarekin erabat ados dago. Beraz, proposamenaren alde bozkatuko dute. Hala ere, eraikigarritasuna handitu egiten da nahiz eta ibaiaren pasabide guztia urbanizatzea onuragarria iruditzen zaion. Bere ustez hain garrantzitsua den gai batek izan duena baino informazio eta denbora gehiago behar du. Alkate jn. Erantzun dio esanez enpresen erritmoak horiexek direla eta gaia lantzen aspalditik ari diren arren, duela gutxi libratu dela gaia azkenean. Alkateak erantsi du espedientea kontsultatu nahi duen edonoren eskura dagoela osoko bilkuraren deialdia egiten den unetik aurrera. Bertan jasotzen da udal arkitektoaren txostena. Sukia andrea Esan du bere taldeak akordioaren alde bozkatuko duela baina Eguren jauna bezala garaiaz informaziorik ez izateagatik kexa azaldu du.
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0 Ondorioz Alkate jaunak proposamena onartutzat eman du.
11.- HAPOn herritarren partaidetza programarako esparru proposamena onartzea
Proposamena
Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) herritarrek parte hartzeko programarako esparru-proposamena onartzea
Ordiziako Udala Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) onartzeko idazketa-lana egiten ari da.
Une hauetan, AURRERAPENA izeneko agiria idazten ari da.
2017ko martxoaren 3ko txostenean, plana idazten ari den arkitekto andreak Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko fase desberdinetan herritarrek parte hartzeko programarako aukera desberdinak proposatu zituen, orientazio gisa eta modu irekian.
2017ko apirilaren 20ko osoko bilkurarako gaiak aztertzen dituen batzordearen aldeko irizpenarekin, proposatu zen onartzea honako
AKORDIORAKO PROIEKTUA
Herritarrek Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean parte hartzeko programarako esparru-proposamena onartzea; berau, herritarrek parte hartzeko prozesuko fase bakoitzean aipatu programa zehazteko oinarria izango da.
Eztabaida Alkate jn. Adierazi du esparru proposamenaren berri eman zela eta Plangintzako Aholku Batzordean aztertu zela eta HAPOren tramitaziorako herritarren partaidetza programa bat onartu behar dela agiria onartzeko fase desberdinetarako. Esparru proposamen bat proposatzen da, irekia, zenbait aukerekin, eta aukera horiek planaren onarpeneko fase desberdinetan aztertuko dira. Plana idatzi duenak proposatzen dituen proposamen eta aukerak zerrendatu ditu. Ezenarro jauna Esan du akordio proposamenak ez duela edukirik. Idazkari andrea Azaldu du egia dela proposamena arkitekto idazlariak proposatzen dituen, berak ezagutzen dituen, HAPOren Batzordeak ezagutzen dituen eta Plangintzaren Aholku Batzordeak ezagutzen dituen proposamenekin onar daitekeela. Besterik gabe akordioa onartzea da, txostenean proposatutako aukerak sartu eta transkribatzeko baldintzarekin. Ezenarro jauna Akordio proposamena hurrengo plenorako zintzilik uztea proposatzen du eta proposamen zehatzekin idaztea. Bere ustez onartzeak presa dauka. Gaia zintzilik uztea bozkatu da.
Bozketa
Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 12 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5 eta ORDIZIA ORAIN 2) Kontrako botoak: 1 (PSEE-PSOE 1) Abstentzioa: 0 Gaia aztertzeko geratu da.
12.- 2017rako Gobernu taldearen inbertsio proposamenak
Proposamena 2017 EKITALDIRAKO GOBERNU TALDEAREN INBERTSIO PROPOSAMENA:
Luzatutako aurrekontuetan aurrikusitako sarrerak baino gehiago izanagatik, Gobernu taldeak honako inbertsioak proposatzen ditu:
1.- Inbertsio guztien bozketa proposatzen da
2.- Inbertsio guztiak osotasunean onartu ezean, banan bana bozkatzea proposatzen da, aurrikusitakoak baino handiagoak diren sarreretara egotziz.
Inbertsio prorrogatuak 242.498,69 Inbertsio berriak diru laguntzekin 560.926,63 Inbertsio Partekatuak 118.976,00 Besteak 250.836,00 Inbertsioak guztira ( Kreditu aldaketa prorrogatuan)
Eztabaida Alkate jn. Esan du aurtengo aurrekontuak ez direnez onartu, aurrekontu luzapenarekin funtzionatzen ari garela. Gobernu taldeak iadierazi du luzatutako aurrekontuan inbertsioak guztira 242.498,69 eurokoak direla. Urte honetarako proposatutako inbertsioak zertan datzaten azaldu du, guztira 930.738,88 eurokoak direnak. Eguren jn. Berriro esan du duela egun gutxi jaso zutela proposatutako inbersioen dokumentua, gainera, adierazi du, ez duela bat egiten gaur jaso duen dokumentuarekin. Luzatutako aurrekontuaren aurrean bagaude ere, esan du bere asmoa ez dela sortzen ari diren beharrei oztopoak ipintzea. Bere taldeak eta Ordizia-Orainek egindako eta hurrengo puntuan aztertuko den proposamenean , lau puntu proposatzen dituzte inbertsioetan. Esan du luzatutako inbertsioen alde eta hitzartutako inbertsioen alde bozkatuko dutela. Gainerako inbertsioei dagokienez gobernu taldearekin hitz egiteko prest daudela azaldu du. Sukia andrea Gobernu taldeak proposatutako inbertsio proposamena EH-BILDUk eta ORDIZIA ORAINek egindako proposamenaren erantzuna dela uste du. Proposamenaren aurka bozkatuko dute baina luzatutako aurrekontuen inbertsioen alde. Eguren jaunaren moduan, beraiek ere hitz egiteko prest azaldu dira. Dubreuil jn. Bera eztabaidatzeko prest eta inbertsioak banan-banan defendatzera etorri dela esan du. Inbertsioak banaka bozkatzea proposatu du. Alkate jn. Esan du aurreko Gobernu batzordean inbertsioen gaia aztertu zela berriro eta lokalen erosketaz hitz egin zela. Beste inbertsioei dagokienez, adierazi du, HAPO idazten ari den arkitektoak plana tramitatzeko beharrezkoak diren hainbat lanetarako beharrezkoa den partida bat onartzeko beharra azaldu duela. Eguren jn.
69
Esan du ez direla osoko bilkurara etorri negoziatzera. Ez zaio batere seioa iruditzen atzo gobernuak proposatutako inbertsio dokumentua bidali izana eta gaur Kontu-hartzaileak deitu izana horri buruzko zenbait kontu argitzeko. Bere ustez inbertsioak adosteko lan egin behar da. Iaz proposatu zituzten inbertsioak ez dira burutu. Iturrioz jauna Esan du partidak burutu gabe geratu zirela pasa den urteko inbertsioetan, horien artean Buztuntza pasealekuko proiektua bukatua dago. Eguren jn. Ez du ulertzen zergatik ez dieten ematen eskatutako informazioa. Iturrioz jauna Erantzun dio esanez gobernua adosteko prest dagoela eta behin baino gehiagotan deitu diela Intxausti eta Soto andreei bilera bat egiteko eta bertan inbertsioen gaia aztertzeko. Dubreuil jn. Osoko bilkuran guztiak daudela ikusita, banan-banan bozkatzea proposatzen du. Eguren jn. Adierazi du aurreko martxoaren 9an luzatutako aurrekontua sartu zela indarrean aurkeztutako aurrekontu proiektua ez zelako onartu eta egun horretan bertan gobernu taldeari deitu ziola hitz egitera biltzeko. Gobernu taldeak onartu nahi dituen inbertsioen artean dago aparkaleku bat eraikitzea. Erabakia aspaldi hartu zen eta hori justifikatzeko mugikortasun mahai bat sortu da, eta mahai horren osaketa hasieratik kritikatu du bere taldeak. Alkate jn. Erantzun dio esanez 2014 ekitaldirako 2013an onartu zen aurrekontuan jasotzen zela Barrenan aparkaleku bat eraikitzea. Proposamen hori EAJ_PNVrena zen. ENDARAk azterketa bat egin zuen eta azterketa horretan jasotzen zen udalerrian ez zegoela aparkaleku baten beharrik. Mezu elektroniko bat aipatu du. Eguren jn. Alkateari esan dio mezu elektroniko bat gogora ekarri duenez, mezu hori zinegotzi guztiei bidaltzeko guztiek mezuaren edukiaren berri izan dezaten. Sukia andrea Bere ustez eztabaidari amaiera emateko proposamena bozkatu beharko litzateke.
70
Bozketa
INBERTSIO GUZTIEN KOADROA BOZKATZEA
- Aldeko botoak: 6 ( EAJ-PNV 5, PSE-PSOE 1) - Kontrako botoak: 7 (EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2)
INBERTSIOAK BANAKA BOZKATZEA Inbertsioak banaka bizkatuta emaitza ondorengo koadroan jasotzen da:
71
Inberts io prorrogatuak 242.498,69Inberts io berriak diru laguntzekin 560.926,63
Inberts io Partekatuak 118.976,00
Besteak 250.836,00
Inbertsioak guztira ( Kreditu aldaketa prorrogatuan)
VI. KAP: INBERTSIO ERREALAK 0,00 16.000,00 16.000,00 10.000,00
PRORROGATUA 2017 ALDAKETA PRORROGATUAN
BEHIN BETIKOA PRORROGATUA
KAPITAL SARRERA
3598ADQUISICIÓN DE ORDENADORES Y EQUIPOS INF
5.000,00 0,00 5.000,00 0,00EZ DA
BOZKATU BEHAR
VI. KAP: INBERTSIO ERREALAK 5.000,00 0,00 5.000,00 0,00
15100 Hirigintza: plangintza, kudeaketa, exekuzioa eta hirigintza-diziplina.
15300 Bide publikoak
1 642.01.151.00 2017
1 642.02.151.00 2017
1 642.03.151.00 2017
Partida
15340 Obretako Brigada
Partida
Partida
1 601.06.153.00 2017
15320 Bide publikoen zolaketa.
Partida
1 601.04.153.20 2017
17110 Parke eta Lorategiak
Partida
1 623.02.171.10 2017
1 601.01.153.40 2017
1 601.02.153.40 2017
24100 Enpleguaren sustapena.
23100 Lehen mailako gizarte-laguntza.
Partida
Partida
1 622.01.323.20 2017
Partida
1 781.01.241.00 2017
32320 Urdaneta Ikastetxea
1 731.01.333.20 2017
33320 Herri Antzokia
Partida
33210 Liburutegi publikoak.
Partida
1 628.01.332.10 2017
33720 Gazteria
Partida
1 643.01.337.20 2017
33710 Zuhaizti zentru soziala
Partida
1 731.01.341.00 2017
34200 Kirol instalazioak.
Partida
1 622.01.342.00 2017
34100 Majori kiroldegia
Partida
1 626.01.920.00 2017
92000 Administrazio orokorra.
Partida
1 644.01.432.00 2017
43200 Informazio turistikoa eta turismoaren sustapena.
Partida
72
13.- 2017rako EH-BILDU eta ORDIZIA-ORAINen kreditu aldaketa proposamenak
Proposamena
73
Eztabaida
Alkate jn. Proposamena zertan datzan azaldu du. Eguren jn. Esan du proposamenaren inbertsio atala aurreko puntuan bozkatu dela eta beraz, gastu arruntari dagokionez (langileen ordainsariak) soldata igoera bat proposatzen dutela, ehuneko 2,70ekoa, eta horrek 105,977,16 euroko igoera ekartzen duela. Adierazi du Kontu-hartzaile jaunak gaur goizean esan diola ehuneko 1a igo daitekeela soilik, hau da, pasa den urtean proposatutako igoera bera. Ez du arriskuan ipini nahi onartzen den akordioaren legezkotasuna eta beraz, ehuneko 1eko igoera proposatzen dute. Araudiak edo hartzen diren neurriek uzten dutenean, langileen eros ahalmena berreskuratzeko aukera proposatzen dute. Alkate jn. Langile Batzordearekin bilera egin dutela esan du eta horren inguruan zer egin daitekeen aztertuko da. Pedro Irastorza Langile Batzordeko ordezkariak jendartetik hitz egin du eta adierazi du maiatzaren 2an Ordiziahitzen Jarraipenerako Batzorde Paritariorako deialdia egin dela eta gaia bertan aztertuko dela. Sukia andrea Bere taldeak ehuneko 1eko igoeraren proposamenaren alde bozkatuko duela esan du, baina ahal denean azken urteotan langileek jasan duten eros-ahalmenaren galera berreskuratzeko konpromiso sendoarekin. Kontu-hartzaile jn. Adierazi du, gehienez soldata-igoera ehuneko 1ekoa izan daitekeela esaten duenean, luzatutako aurrekontuaren araberakoa dela esan nahi duela; gainera laister onartuko diren Estatuko Aurrekontu Orokorretan igoera gisa ezarrita dagoen gehienezko muga finkatuta dago.
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0
74
Ondorioz Alkate jaunak proposamena onartutzat eman du.
14.- Udalaren jardunetan genero zeharkakotasuna ezartzeko 2017ko Plana
Proposamena ORDIZIAKO UDALAREN JARDUNETAN GENERO ZEHARKAKOTASUNA EZARTZEKO 2017KO PLANA onartzea
Aurreko mendeko 70eko hamarkadatik hona, gizon eta emakumeen berdintasun esparruan aurrerapenak egin dira. Hala ere, datu estatistiko zein ikerketek agerian uzten dute desberdintasunek oraindik ere indarrean jarraitzen dutela. Gainera, krisi eta murrizketa ekonomikoen garaian, desberdintasun horiek areagotu egin dira. Batzuetan, Administrazio Publikoen esku-hartzeek gizon eta emakumeen arteko baliabideen banaketan emaitza negatiboa eragiten dute, beren jardueretan ez dutelako genero ikuspegia, helburu egonkor eta esplizitu moduan barneratu.
Amsterdameko Itunaren onarpenetik (1997), gizon eta emakumeen aukera berdintasunerako politikek garapen handia izan dute. Hasiera batean politika horien izaeran, diskriminatzeko debekua gailentzen zen. Gaur egun, aldiz, gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko guztiok ekiteko betebeharra nagusitzen da.
Itun batetik bestera pasatzeak aurrerapauso handiak suposatu ditu, Lege Diskriminatzaileen ezabatzean, Berdintasun Politiketarako Organismo eta egitura espezifikoen eraketan, Ekintza Positiboen sustapen eta ezarpenean, Aukera Berdintasunerako Plan eta Programen osaketa eta gauzatzean, eta bukatzeko, Genero Mainstreaming estrategiaren sustapenean.
Hau guztia kontuan izanik, Ordiziako Udalak 2015eko azaroko Osoko bilkuran mainstreaminga estrategiarekiko Udalaren konpromisoa hartu zuen indarrean dagoen legedia betetzeko, Ordiziako II. Berdintasun Planeko Gobernantza lan ardatz estrategikoa betetzeko eta Genero desberdintasunak murrizteko bidean urratsa sendoak emateko.
Berdintasun arloak 2017ko Urtarrilaren 9an Gobernu batzordean aurkeztu zuen Mainstreaming estrategia garatzeko 2017ko planinaren proposamena, eta aldi berean, 2015ean hartutako mainstreaming estrategiarekiko akordioa berretsi zen.
Hori guztia dela, eta 2017ko urtarrilaren 18an egindako Berdintasun Delegazioko aldeko onarpenarekin, Plenorako ondorengo AKORDIO PROIEKTUA onartzea proposatzen da: ORDIZIAKO UDALAREN JARDUNETAN GENERO ZEHARKAKOTASUNA EZARTZEKO 2017KO PLANA onartzea
75
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0 Ondorioz Alkate jaunak proposamena onartutzat eman du.
15.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana luzatzea
Proposamena ORDIZIAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II PLANA (2013-2016) 2019KO MAIATZERA ARTE LUZATZEKO AKORDIOA hartzeko proposamena Ordiziako II. Berdintasun plana 2014ko otsailaren 14ko Osoko bilkuran onartu zen. II. Berdintasun plana Udalerri mailako plana da, hau da, Udalaz gain, herriko eragileei dagozkien helburuak eta ekintzak topa daitezke bertan. Udalak ez ezik, herriko bizitzan eta herritarren balioetan, herriko entitate, elkarte eta taldeek ere eragiten dute, eta beraz, guztien artean adostutako helburuak jasotzen ditu. Herri mailan berdintasunaren alde egiten diren ekimenak koordinatu eta ikustarazteko balio du horrela. 2013-2016 artean indarrean egotea proposatu zen. Lan hau egiteko Elhuyar enpresa kontratatu zen, eta udalerri mailan, Udalarekin zein herritarrekin egindako hausnarketa prozesuen bidez, eta elkarlanean oinarrituz, osatu zen 2013-2016 urteetarako plangintza. Modu honetara, Ordiziako Udala konprometitu zen, hurrengo urteetan planean jasotako lanak aurrera eramatera: alde batetik, gobernantzan sakontzeko asmoz, eta bestetik, herri mailan eragile desberdinen arteko koordinazio guneak dinamizatzeko, Berdintasuna modu integralean sustatuz. Berdintasun delegazioak, 2017ko urtarrilaren 18an onartutako diktamenaren arabera, Plana 2019ko maiatzera arte luzatzea proposatu eta onartu da, urtarrilaren 9ko Gobernu batzarrean proposamena aurkeztu ondoren. II. Berdintasun plana sortzean planaren garapena malgua izatea adostu zen, errealitatera egokitua izateko aldi oro. Ekintza asko egin diren arren hainbat bukatu gabe daude, eta beste batzuk egiteke daude, prozesu luzeagoak behar baitira. Hau horrela, luzatzeko proposamena egiten da.
76
Urtarrilaren 9ko Gobernu batzordean legealdia bukatu arte luzatzearen alde adostu da, 2019ko maiatzera arte, hain zuzen ere.
Hori guztia dela eta, Osoko bilkurarako ondorengo AKORDIO PROIEKTUA onartzea proposatzen da: ORDIZIAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II PLANA (2013-2016) 2019KO MAIATZERA ARTE LUZATZEKO AKORDIOA onartzea
Bozketa Bozketa egin gero, ondorengo emaitzak izan dira: Aldeko botoak: 13 (EAJ-PNV 5, EH-BILDU 5, ORDIZIA ORAIN 2 eta PSEE-PSOE 1) Kontrako botoak: 0 Abstentzioa: 0 Ondorioz Alkate jaunak proposamena onartutzat eman du.
16- Eskaerak eta galderak. Fernandez andreak esan du aurreko osoko bilkuran Sukia andreak bere aurka egin zuela esanez ez zela ezer egin bere gidaritzapean dagoen Kultura sailean 2016 urtean. Sukia andreari erantzun dio, egindako akusazio bakoitzari erantzunez. Bere arloarekiko Sukia andreak aurreko osoko bilkuran aipatutakoei erantzuteko prestatu duen informazioa pasa diezaiokeela esan du. Sukia andreak erantzun dio esanez nahi duenean deitzeko.
Gai gehiago ez dagoenez, Alkateak Osoko Bilkura amaitutzat eman du, eta batzordearen akta idatzi da, eta nik, behin-behineko idazkariak hori egiaztatzen dut.