-
24 � 2013KO EKAINAREN 30A
ERDIKO KAIERA
“Poesiaren etaantzerkiaren artekomuga lausotu eginzait eta
onartu egindut, onartu etaagertu”.
Literaturako eta kultur munduko jendeenartean zubi lana egiteko
sortu zen, duela hiruurte, Hitzen Uberan. Zure lantokia duzu.
Zernolako panorama duzue? Krisia dela eta, inoiz ez dakigu zer
gertatukoden. EIEri estrategikoa iruditu zitzaiolakoabiatu zen
ekimen hau, kazetari gisa hasi gine-nontzat ere berria zen, eta
oraindik erronkaizaten jarraitzen duela esango nuke, sareandagoen
mugimendua etengabe aldatzen bai-toa. Oraindik bide luzea dago
egiteko. Kon-tzeptu asko dugu geureganatzeko, kulturalibrearen
inguruko gogoetari dagokionez. Hel-buruen artean bazen euskaraz
sortzen denkulturari, eta zehazki literaturari, zabalkunde-rako
zirrikituak ematea. Horretan dihardugu.
Bestalde, arreta berezia jartzen diegukomunikabideetan leku
faltaz baztertzen
diren ekitaldiei. Ahalik eta gehienerregistratzen saiatzen gara,
etorki-zunerako eta transmisiorako gorde-ta daudela bermatzen,
kulturmemoria sustatzen.
Zerk eraman zintuen poesiara? Ordu-ko helburuek horretan al
diraute?Betidanik izan naiz irakurle amorra-tua. Gaztetxoa
nintzela, mugimen-du handia zegoen fanzineen ingu-ruan eta horretan
murgildu nintzenneu ere, Oreretan. Horri eskerjende asko ezagutu
nuen, eta gauza-txoak egiten hasi ginen geu ere.Mikelazulo kultur
elkartea ereorduan zabaldu zuten eta haiek ani-matuta hasi ginen
fanzinea bertansaltzen, lehen errezitaldiak eskain-tzen.
Irakurketan sakonago jotzen
hasi nintzen, beste jende batekin kolabora-zioak egiten eta
antzerkira gerturatzen. Tes-tuinguru horretan esperimentatzen
hasiginen, eta egia esan, ordutik ez da amaitu.
Poesiatik antzerkira, beraz. Alderantziz zelakoan.Garai hartan
ez nuen nire burua imajinatu ereegiten antzerkian. Oreretak lotura
estua izandu beti antzerkiarekin. Ur taldearekin genuenharreman
handiena. Gero, Oreretatik kanpoegindako lehen emanaldiak heldu
ziren, seku-lako abentura ziren guretzat. Gauza asko egingenituen,
zenbaitetan ausarkeriaz, baina huraizan genuen eskola. Urteak
iragan ahala, egi-ten genuenaren kontzientzia hartu genuen,beste
forma batzuk bilatzeari eta sakontzeariekin genion. Lehen urte
haiek eztanda izanziren eta Orereta ere borborka ari zen.
| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |Argazkiak: J.A. Areta Goñi Juxe
OIER GUILLAN
Kulturgintzaren lehen lerroan ikusten dugu aspaldi honetan,
arrazoi ugari medio. Tartean,Zertarako Hegoak, Berriaren ekimenez
sortutako antzezlana, haren aurretik estreinatutako
Poza, Elkartasun basatia (Susa) poema liburua, honen inguruko
errezitaldiak...
«Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina hartzea»
-
2013KO EKAINAREN 30A 25�
Orduko eztanda horrek segitzen al du zuengan?Bai, baina beste
modu batera. Etapa askoegon dira, gauza asko probatu ditugu,
etaorain beste momentu batean gaude, antzer-kiari lotuago gaude,
baina egitekomoduak, eta urteotan sortzen joanden estetika hor
daude, ez agianhain modu inprobisatuan, hainmodu eroan, baina
orduan hartu-tako eskolak hor jarraitzen du.Urteotan josi dugun
harremansareak ere hor jarraitzen du, taldedezente sortu da
harreman haue-tatik, eta bakoitzak bere estetikabilatu duen arren,
etengabe kola-boratzen dugu. Sareak babesa ematen diguproiektu asko
gauzatzerakoan. Bestela lortu-ko ez genukeena lortzen laguntzen
digu.Elkar ezagutza humano eta artistikoa dugu,badakigu zer zeini
eskatu.
Eskuen sustraiak poema liburuarekin alderatu-ta, Elkartasun
basatia gordinagoa, kontraesanhandiagokoa dela esan zuen Igor
EstankonakARGIAn. Zer aldatu da handik hona?Eskuen sustraiak idatzi
nuenean trantsiziomomentuan nengoen, nire inguruan gauzaasko ari
ziren aldatzen, Metrokoadroka esate-rako, orduan sortu zen. Etapa
baten nolabai-teko balantzea izan zen eta jendeari
eginikoerreferentziaz josita dago. Urte luzez ezagu-tutako jende
asko ageri da, haiek eman dida-ten guztia plazaratzeko beharra
sentitzen bai-
nuen. Zentzu horretan, barrutik begiratzennuen, baina ingurura
ere bai. Lehen liburubatek izan ditzakeen ajeak zituen
beharbada,gai aldetik oso zabala, gauza asko sartu nahia.
Elkartasun basatian libreago senti-tzen nintzen, ez dago oso
bestelaidatzita, halere. Eskuen sustraiaketa gero sortuz joan dira
testuok,banaka, momentuka atera dira.Antolatze lanetan hasi
nintzeneankonturatu nintzen bazirela ideiabatzuk zeintzuekin oso
erraz iden-tifikatzen nintzen, eta zentzuhorretan hariak argiagoak
dira nirebaitan. Ez dakit irakurleak zer
jasoko duen, baina kontraste hauek edo kon-traesan horiek
bideratuagoak daudela esangonuke.
Zure poesia antzerkiaz bustita dator, eta zureantzerkia poesiaz,
bata eta bestea elkarrekindoaz zurekin. Letrez ari garela, zer du
antzer-kiak poesia hutsak ematen ez dizunik?Lotura estuak ikusi
ditut, eta gustatu egitenzait lotura horiek bilatzea eta ikertzea.
Garaibatean bereizten saiatzen nintzen. ElkartasunBasatian, finean,
zera egin dut, erlaxatu etagauza horiek niregan oso lotuta doazela
onar-tu. Hala ere, poesia liburu bat egiten saiatunaiz, ez antzerki
liburu bat.
Normalean teatroan interesatzen zaizki-dan egileek ere loturak
dituzte poesiarekin.Sorkuntza modu garaikideetan, lotura han-
“Urteotan josi dugunharreman sareak babesaematen digu proiektu
askogauzatzerakoan. Bestelalortuko ez genukeenalortzen laguntzen
digu”
-
26 � 2013KO EKAINAREN 30A
ERDIKO KAIERA - OIER GUILLAN
diagoa dute poesiarekin narratibarekin baino.Eta bide hori
interesatzen zait, muga lauso-tzen joan zait eta onartu egin dut,
onartu etaagertu.
Zure poemak partiturak direla diozu. Jendeakinterpreta ditzan
daudela horrela sortuta. Zero-rrek ere ez dituzu berdin eskainiko.
Zer bilatzenduzu, nondik nora hasten zara interpretatzenpublikoaren
aurrean?Garai batean antzerkirako istorioakidazten hasi nintzen neu
ere. Kon-turatu nintzen hartzen ari ginenbidean pertsonaiek eta
egoerekbidea ixten ziotela antzezleari.Gure lan moldean aktoreak
eresortu behar du. Hitza garrantzitsuada baina elementu bat
besterik ezda. Pisu handia du, jakina, bainairekia izan behar du,
sormenerakoaukera eman behar dio interpretea-ri. Zentzu honetan,
poesiak bideaerrazten du, ez duzulako ixten per-tsonaia horrelakoa
da edo egoerahonetan hau gertatzen da esanez.Aktorearen esku uzten
da. Hortiketorri zitzaidan partituraren ideia.
Partitura kutsu hori errezita-tzean errazago ikusten da,
moduaskotara egin litekeelako. Oholtzaneman litezkeen elementu asko
ezindira paperean jaso, hainbat ahotsezemateko aukera, erritmoekin
jolas-tea, publikoaren aldartea detektatzea eta horrierantzutea...
Azken antzezlan guztiak moduhorretan idatzi ditut, pertsonaiarik
gabe,argumentu argirik gabe, gaiak eta testuakplanteatuz.
Poesiak askatasuna eman dio, beraz, interpre-teari, oholtzan,
antzerkian.Testua berdin presente dago, baina aktoreekoso beraiena
sentitzen dute era berean, hortiksortzen den dramaturgia paperean
ez zegoenarren, testua hor dago. Oso interesgarria iru-ditzen zait
hori.
Metrokoadroka kolektiboa dela diozue, eta sor-men laborategia
ere badela. Zein da hitz horienbidez nabarmendu nahi duzuen
gakoa?Geurea definitu nahian denbora eman dugu-lako heldu dira hitz
horiek, eta lehenagotikbaita beste batzuk ere. Modu zehatzik
ezgenuen aurkitzen zer eta nola egin nahidugun azaltzeko. Beti esan
ohi dugunez, geu-rea nolabaiteko kaos antolatua da. Funtziona-tzeko
ohiko moduak ez dira guretzat baliaga-rriak, taldearen kontzeptua,
konpainia,enpresarena, eta eredu bila aritu izan garabeti. Bilaketa
horretan, azkenean proiektuek
eman digute bidea. Jende multzo handia gara,zenbait
diziplinatakoak, eta lehenik eta behin,sare bat osatzen dugu
elkarrekin, eta batabestea gabe ez litzateke existituko,
sareakematen baitugu babesa proiektu bakoitzeko.Ez dugu idatzizko
kontraturik, inplizitoa dadena, baina era berean oso agerikoa,
osoerreala.
Gutako batek pintura erakusketa egin nahibadu, badaki nahi
izanez gero idazten duen
norbaiten laguntza izan dezakee-la, edo eszenografian ari
denaren-gana jo dezakeela konfiantzaosoz. Harreman hori onartua
denheinean sekulako babesa eta lasai-tasuna da proiektuari aurre
egite-ko eta zabaltzeko orduan. Fun-tzionatzeko modu hori itzela
da,bai Metrokoadrokaren barruan,15-20 lagunen artean, bai
etainguruko taldeetan ere, azkeneankontzeptu hori zabaldu
egitenbaita.
Bestalde, gure sorkuntza proze-suak kolektiboak izan ohi
dira,gutxitan gertatu da norbaitekzuzentzea edo markatzea.
Proze-suak beti negoziatuak izaten dira.Bidean kodeak eta moduak
aurki-tu ditugu apurka talde lanerako,eta hori sekulako altxorra
da, nor-berak imajinatu duena bainoaskoz urrunago heltzen
direlako
proiektuak horrela. Sakontasun handiagoahartzen dute. Gainera,
proiektua plazaratzendenean denok sentitzen dugu proiektua
osogurea, denon ahotsa dagoelako hor, bakoi-tzak bere eremuan egin
duelako ekarpena.Errespetua dago bestearen lanarekiko bainaera
berean talkak bilatu behar dira etengabe.Talka horietatik sortzen
dira lanak. Ezustekoformak hartzen dituzte.
Negoziatzeak galera ere badakar.Galtzen da, jakina, baina oso
argi geratzen dataldearen onerako dela. Beti badira bakarkakolanak
bestelako beharrak asetzeko. Idazlearenkasuan, idaztea bakarkako
lana da, talderakoaritzen naizenean ere bakarka ari naiz, pinto-rea
bezala. Gauzak asko aldatzen dira kodeeta negoziazio hori onartzen
duzunean, idaz-keta beste modu batean bizi duzu, eraginaonartzen
duzu, eta berridatzi behar izatea erebai, elkarren zerbitzurako ari
garelako hor.Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gainahartzea
lortzen baduzu. Autorearen figurare-kin egiten du talka horrek.
Hitzari oholtzankalitatea eman nahi bazaio, beste elementubatzuk
aintzat hartu behar dira.
“Gure lan moldeanaktoreak ere sortu behardu. Hitza garrantzitsua
da,pisu handia du, baina irekiaizan behar du, sormenerakoaukera
eman behar diointerpreteari”
-
2013KO EKAINAREN 30A 27�
OIER GUILLAN - ERDIKO KAIERA
Nondik abiatzen zarete sortzerakoan? Zein daprozesua?Lan
bakoitza bakana da. Nahiz eta filosofiaberetik abiatu, proiektu
bakoitzak bere proze-sua du, bakoitzak bere ezaugarriak
dituelako.Jendea ere aldatzen da batetik bestera. Zertara-ko
Hegoak-en eta Pozan, esaterako, kontzeptubat planteatu nuen, eta
testu solteak. Horiek
hartu eta inprobisazioaren bidez, talde osoasartzen da, material
bat sortzen da, testuaknork bere egiten ditu, zenbait baztertu
egitendira, edo berridatzi, eta gero dramaturgia aur-kitzen zaio.
Kasu bakoitzak bere bidea du jen-dea ere ez delako bera batean eta
bestean.
Pozan diziplinen arteko dialogoa bilatugenuen, eta autofikzioa,
dramaturgia horixeikusi genion, nire testuetan hasieran ez
zego-ena. Zertarako Hegoak-en absurdotik jo dugugehiago, eta teatro
fisikotik. Hor bada istorionarratiboagoa, baina inprobisazioaren
bitar-tez heldu zen.
Idealena, leku aproposean modu intentsi-boan lan egiteko aukera
izatea da, talde osoamurgiltzen garelako sorkuntzan, eta
errazagodelako material berriak sortzea. Hori da gureerronka gaur
egun: lan prozesu duinak eduki-tzeko baldintzak lortzea. Pozan izan
genuenaukera hori, beka bati esker, Bilbao Escenanizan baiginen 15
egunez. Azalan ere astebe-tez izan ginen Oreretako Niessenen.
Zertara-ko Hegoak-en ez zitzaigun hasieran aukerasuertatu, baina
gero bai. Beste zenbaitherrialdetan bada erresidentzia
artistikoetara-ko ohitura. Hemen ez dugu hainbestekoa,gero eta
gehiago entzuten den arren. Prozesubakoitza abentura bat da.
Nola ikusten duzu antzerkigintza?Oso panorama interesgarria
dugu, aukerazbeteriko momentua bizi dugu, jende asko aridelako
beste lan dinamika batzuk probatzen,eta horietarik zenbait, euskara
hutsean. Gai-nera, harreman sareak sendotzen ari dira,kolaborazioak
ere badira, eta erreferentziak,Eztena bezala, edo zenbait leku
Harri Xuri,Pabiloi 6, La Mostrenka edo Azala bezala.Hor badira
egituratu gabeko sareak edo sasi-sareak, Lipusen hitzak erabilita.
Horiengarrantzia itzela da. Arlo guztietan bezala,kontraesanak eta
ezikusiak egon daitezke,baina bada elkartasunerako joera bat
antzer-kian, hain zuzen horrexegatik, ohituta gaude-lako taldean
lan egiten eta negoziatzen.Azken urteetan oso gauza interesgarriak
ger-tatzen ari dira maila horretan, zenbait kasu-tan, baita
programatzaileen aldetik ere. Esze-nan planteatu izan ditugu
sortzaileen etaprogramatzaileen arteko eztabaida foroak.Gainera,
badira Zubi bezalako ekimenak.Krisi egoeraren aitzakiaren gainetik
jendeaelkartuta, eragileen arteko komunikazioa bal-din badago,
gauza asko egin daitezke. Horre-lako ekimenek erakusten dute
harremanhoriek ez direla zertan sortzai-leen artean bakarrik eman
behar,gerta daitezkeela erakundeekinere. Udaletxe eta
programatzailedezente dago hor inplikatuta. n
“Idealena, leku aproposean modu intentsiboan lan egiteko aukera
izateada, talde osoa murgiltzen garelako sorkuntzan, eta errazago
delakomaterial berriak sortzea. Hori da gure erronka gaur egun: lan
prozesuduinak edukitzeko baldintzak lortzea”.