Sakanako Dantzaleku Altsasu Haritzen ibilbidea Etxarri Aranatz Irañetako angioa Irañeta Gure basoak eta Terranovara bidea hartzen zuten baleontziak nola egiten ziren ezagutzeko hiru ibilbide N O Donostia / San Sebastian Iruñea Pamplona Lizarra | Estella Gares Puente la Reina Bakaiku Iturmendi Urdiain Satrustegi Altsasu Alsasua Olazti Olazagutia Ziordia Etxarren Egiarreta Zuhatzu Ekai Etxeberri Arbizu Unanu Dorrau Lizarraga Lizarragabengoa Lakuntza Arrazu Uharte Arakil Irañeta Ihabar Hiriberri | Villanueva Urritzola Aizkorbe Errotz Izurdiaga Etxarri Aranatz Irurtzun Bilbo | Bilbao Gasteiz Vitoria S E Ibilbideak
2
Embed
N Sakanakosakana.eus/wp-content/uploads/2016/06/Diptikoa... · 2016-07-25 · Ebro ibarra eta Kantauri itsasoa batu izan zituen merkataritza erraztuz. Sakana iparretik hegora zeharkatzen
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Sakanako
Dantzaleku Altsasu
Haritzen ibilbidea Etxarri Aranatz
Irañetako angioa Irañeta
Gure basoak eta Terranovara bidea hartzen zuten baleontziak nola egiten ziren
ezagutzeko hiru ibilbide
N
O
Donostia / San Sebastian
IruñeaPamplona
Lizarra | Estella
GaresPuente la Reina
BakaikuIturmendi
UrdiainSatrustegi
AltsasuAlsasua
OlaztiOlazagutia
Ziordia EtxarrenEgiarreta
ZuhatzuEkai
Etxeberri
Arbizu
UnanuDorrauLizarraga
Lizarragabengoa
Lakuntza
Arrazu
UharteArakil
Irañeta
IhabarHiriberri | Villanueva
Urritzola
Aizkorbe
ErrotzIzurdiaga
EtxarriAranatz
Irurtzunzzz
Bilbo | Bilbao
GasteizVitoria
S
E
Ibilbideak
Sakanako haritzak eta antzinako teknikak erabiliz, Albalola itsas ondarearen faktoria, XVI. Mendeko San Juan baleontziaren erreplika egiten ari da. Mende haietan, ontzigintzarako zura prestatzeko zuhaitzak aukeratu eta urteetan zehar moldatzen zituzten komeni zitzaien zura zatia lortzeko.
Zura hura prest zegoelarik, mandazainek, “Bernoako galtzadatik” barrena itsasertzeko ontzioletara eramaten zuten. Bernoako ibilbidea, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua, oso garrantzitsua izan zen
eskualdearen garapenerako. Mendeetan zehar Ebro ibarra eta Kantauri itsasoa batu izan zituen merkataritza erraztuz. Sakana iparretik hegora zeharkatzen zuen, Ataun eta Aralar, Bakedano eta Urbasarekin batuz. Iturmendin, Bernoan barrena (PR30) ibilbide laburra egiteko aukera dago. Ibilbidea erakusten duen informazio paneletik iparraldera Ataungo mugara iritsiko gara, hegoaldera jotzen badugu berriz, Urbasan dagoen Santa Marinako trikuharrira iritsiko gara.
Gure basoak ikusgarriak izaten jarraitzen dute, besteak, beste, komunalak izaten jarraitzen dutelako. 1516. urteko Burundako Ordenantzek, argi adierazten dute nola antolatzen ziren herriak basoen aprobetxamendu eta zaintzarako.
Dantzalekuko hariztia, Altsasuko erdialdetik 5 minutura dago oinez. 700metroko ibilbide errazean, hainbat informazio panel daude kokaturik ontzigintzarako teknikak azaltzeko. Zuhaitzen artean, ontzigintzarako erabiltzen zen zura zatien 10 silueta daude. Zuhaitzei forma ematearen teknikari “ipiniabarrak” deitzen zioten eta, egitura arinak eta erresistenteak ahalbidetzen zituen.
Etxarri Aranatzeko kanpinetik abiatzen da 4.6km dituen ibilbide erraz hau. Bertan, zuhaitzek ingurura egokitzeko hartutako forma ikusgarriak agerian daude. Zuhaitz eta landare desberdinen izenak eta haritzen garapen etapak azaltzen dituzten kartelak ere topatuko ditugu. Inguru berean hasten da “Trikuharrien ibilbidea” prehistoriara eramanen gaituen paseo luzea.
Irañetako angioan familia osoarentzat egokia den 3,30 kilometroko bidea dugu. Basoan, nekazaritzak sorturiko paisaia irekiaz gozatu ahal izanen dugu eta bioaniztasunaren baloreen inguruko informazio panelak ikusi. Bidean zehar, tamaina eta balio naturalak direla eta, babesturiko haritz monumentalak aurkituko ditugu. Amaitzeko Irañetako iturburu inguruan pasio bat emateko gomendioa luzatzen dizuegu.