This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
TESTUAREN BERRAZTERTZEA: 2010eko URTARRILAN. AURKIBIDEA: -KURTSO GUZTIENTZAKO HELBURU OROKORRAK. -EBALUAZIO-IRIZPIDEAK. -BIBLIOGRAFIA. LEHENENGO MAILA 1.EDUKIAK
Musikako ikasketa profesionaletan «gitarra elektrikoa » irakasgaia irakastearen helburua ikasleengan honako gaitasun hauek garatzen laguntzea izango da: a) Instrumentuaren soinu eta adierazpen aukerak garatzea eta soinuaren kalitatea pixkanaka hobetzen joateko beharrezkoa den entzumen-sentsibilitatea erakutsi eta erdiestea. b) Exekuzioa baino lehenagoko faserako instrumentua afinatzeko teknika desberdinak ikastea. c) Instrumentuaren historia, bilakaera eta ezaugarriak ulertzea egungo musikaren eta jazzaren zati diren musika mota desberdinekin lotuta. d) Musika-hizkuntzak eta harmoniak berezko dituzten kontzeptuak bereganatzea, gitarra elektrikoarentzako diren gidoiak, partiturak eta ohar espezifikoak arintasunez interpretatzeko beharrezkoa den irakurketa maila lortzea.
e) Instrumentuaren ezaugarri teknikoak eta instrumentua zaintzeko metodoak ezagutzea, musika egoera jakin batera egokitzeko eta soinu berriak sortzeko aukerak aztertzeko orduan, osagarriak, efektuak eta anplifikaziorako eta ekualizaziorako materiala erabiltzea. f) Musikaren inguruko ezagutzak gero eta autonomia gehiagorekin aplikatzea digitazioa, esaldien ekoizpena eta dinamikaren inguruan sortu daitezkeen exekuzio- arazo desberdinak bere kabuz konpontzeko. g) Zehaztasun erritmikozko exekuzioan eta «tempo»a barneratzean sakontzea. h) Pixkanaka memoria garatzeko tresnak eta eskumenak bereganatzen eta aplikatzen joatea. i) Bat-batean irakurtzeko gaitasuna erakustea eta instrumentuarekin inprobisatzeko orduan, musikaren alorreko ezagutzak gero eta autonomia gehiagorekin aplikatzea. j) Taldeko musika jotzea.
k) Maila horretarako zailtasun egokia daukaten lanak barne hartzen dituen errepertorio bat interpretatzea.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK -Hasierako ebaluaketa, ikasle bakoitza ezagutzeko. Bere gaitasunak, interesak, xedeak eta gabeziak ezagutu behar ditugu ikasketa plana norberari egokitzeko. -Ikasle bakoitzaren aurreratzearen ebaluaketa eta bere gaitasun, ahalegin eta jarreraren balioespena. Ebaluazio hau etengabe egingo da , eta gainera, aldizkako entzunaldiak nahiz ariketak egingo dituzte ikasleek. Ariketa hauetan edukiak menperatzen dituela erakutsi behar du ikasleak. Klasera etortzea derrigorrezkoa da. Eskolak aprobetxatzea eta astero egindako lana kontuan hartuko dira ikaslearen ebaluazioa egiteko. Kurtsoan zehar gutxienez eskatzen diren edukiak beharrezkoak dira maila gainditzeko eta maila bakoitzaren programazioan agertzen dira.
Zerrenda oraindik irekita dago. Garatzen ari da eta liburu berriak sartuko dira edota batzuk aldatuko dira.
LEAVITT, William. Modern metod for guitar.
Vol. 1,vol.2,vol. 3. Ed. Berklee Press. LEAVITT, William. Reading Studies for guitar. Published by Berklee Press Publications. LEAVITT, William.Melodic Rhytms for guitar. Ed. Berklee press.
LEAVITT, William.Advanced reading studies for guitar. Ed. Berklee press.
LEAVITT, William.Classical studies for pick-style guitar.Ed.Berklee Press . ROSALES, Gabriel. Cábalas con la guitarra: el secreto arte de tocar. Ed. SGAE.
GANAPES, John. Blues Licks you can use, para guitarra . Ed. Hal Leonard. GANAPES, John. Blues you can use para guitarra . Ed. Hal Leonard. GANAPES, John. More blues you can use guitarra . Ed. Hal Leonard GANAPES, John. Jazzing the blues: A complete guide to learning the jazz blues guitar. Ed. Hal Leonard. RUBIN, Dave: POWER TRIO BLUES GUITAR. Ed. Hal Leonard. FARIA, Nelson: THE BRAZILIAN GUITAR BOOK . Ed. Sher Music. JOHNSON, Charlton: Swing & Big Band Guitar : Four-To- The- Bar comping in the style of Freddie Green. Ed. Hal Leonard SOKOLOW,Fred.Great jazz standards of Duke Ellington for guitar.Ed.Warner BROS.
SOKOLOW, Fred. Great jazz standards anthology for guitar. Ed. Warner BROS. GANTER,Philippe.10 guitar hits pour guitare seule.Ed. I .D. MUSIC
MORGEN, Howard. The Gershwin colecction for solo guitar . Ed.Warner BROS. HERRERO,Agustín y otros.Guitar training session, musika mota desberdinetan liburuki batzuk.Soloak eta erritmoak: Jazz, Blues, Rock, Hard Rock, Funky, Unplugged.
HOUGTHON, Steve ; WARRINGTON, Tom. Alfred. MasterTracks Fusion. (inc. CD). Instrument.: guitar. WARRINGTON, Tom. MasterTracks Latin. (inc. CD). Instrument: Guitar AEBERSOLD,Jamey.A new approach to jazz improvisation.100 liburuki bahino gehiagok osatzen dute bilduma hau.Bakoitzak partitura eta «play-a-long » Cda ditu. Jamey Aebersold Jazz ,Inc. LIPSIUS,Fred.Reading key jazz rhythms,guitar.Advance Music.
SNIDERO,Jim. Jazz conception.21 solo etudes,guitar.Advance Music. SNIDERO,Jim.Easy jazz conception,guitar.Advance Music.
OAKES,David:Music reading for guita.Ed Hal Leonard.
PAT METHENY SONGBOOK. Fake Book. Published by Hal Leonard.
FORD, Robben: Playin’ The Blues (Italiano, Spagnolo). Ed. Carish. FORD, Robben: The Blues And Beyond. Ed. Warner Bross. FORD, Robben: Blues For Guitar. Ed. Hal Leonard. FORD, Robben: Rhythm Blues For Guitar. Ed. Hal Leonard. TROVATO, Steve: Basic Blues Guitar. Ed. Hal Leonard. HOWARD, Paul: Inicio Guitarra Rock: El método completo de guitarra.
ed.: Music Distribución. Nivel Intermedio Guitarra Rock . Ed. Carish. Master Guitarra Rock. STANG, Aarón. Guitar Rock Shop One. Ed. I.M.P. McERLAIN, Jeff. Técnicas De Guitarra Rock. Ed. Music Distribución. JOHANSSON, K.G. Real Rock Book 1. Ed. Warner Chappell Scandinavia. JOHANSSON, K. G. Hjortek, Jans. Real Rock book 2. Ed. Warner Chappell Scandinavia. THE EUROPEAN REAL BOOK : the best in contemporany from europe. “C” Version. Ed. Sher Music
REAL BOOK , THE NEW REAL BOOK; ;THE LATIN REAL BOOK eta “fake book” motako beste liburu batzuk.
HANSON,Paul.Shred guitar.Contemporary guitar series.Ed. Warner Bros. Publications.
Hiruhilabetero ebaluazioa egiten da eta kurtsoaren bukaeran ikasleak lortzen duen puntuazioa azken ebaluazioa da. Kurtsoan zehar gutxienez eskatzen diren edukiak beharrezkoak dira maila gainditzeko. Honako hauek gutxieneko edukiak dira: a) Gitarra bakarrik-motako moldaketa bat: jazz “standard” edo antzekoak. Moldaketan melodia eta akonpainamendua batera agertuko dira(Chord melody). Gutxi gorabeherako errepertorioa: Fred Sokolow-en “Great jazz standards,antology for guitar” eta “Great jazz standards of Duke Ellington for guitar” liburuen moldaketak aterata; Philippe Ganter-en “10 guitar hits”. b) 2 gitarra duo. William Leavitt-en “Método moderno de guitarra vol. 1” liburuan agertzen direnak (40tik 86ra orrialdeak).Gainera ikasleak liburu honen ariketak, estudioak eta duoak jotzeko beharrezko maila erakutsi behar du. c) Ohiko errepertorioaren 2 Jazz konposizio: melodia,akonpainamendua eta inprobisazioa beste tresnaz edo play-
along bitartez lagunduta. Gutxi gorabeherako errepertorioa: “So what”, “Freddie the freeloader”, “All blues”, “Chameleon”, “Cantaloupe island”,”The preacher”,“Sister Sadie” eta maila honetako beste konposizioak. d) Rock, Blues edota Pop motako 2 konposizio. e)Mailari dagokion zailtasunaren 3 solo. Adibidez: Jim Snideroren “Easy jazz conception”, “Intermediate jazz conception” eta Fred Lipsius-en “Reading key jazz rhythms”. Rock edota Blues musika motako adierazgarriak diren gitarra joleen soloak,adibidez: B.B King,Eric Clapton, Carlos Santana, Jimi Hendrix, Jimmy Page, Chuck Berry,eta beste batzuk. f) Tonalitate guztientzako eskala maiorrak eta kokapen guztietan. Buruz jo behar ditu ikasleak: beltza, kortxea, hirukotxoa eta kortxeaerdi 80 b.p.m. abiaduraz.
dira maila gainditzeko. Honako hauek gutxieneko edukiak dira: a) William Leavitt-en “Método moderno de guitarra,vol. 1” liburuaren ariketak, estudioak, duoak eta akordeen progresioak(86-121 orriak). b) Gitarra bakarrik-motako 2 moldaketa : jazz “standard” edo antzekoak. Moldaketan melodia eta akonpainamendua batera agertuko dira(Chord melody). Gutxi gorabeherako errepertorioa: Fred Sokolow-en “Great jazz standards,antology for guitar” eta “Great jazz standards of Duke Ellington for guitar” liburuen moldaketak aterata; Philippe Ganter-en “10 guitar hits”. c) 2 gitarra duo hurrengo liburutik aterata (edo antzeko mailakoak): William Leavitt-en “Guitar duets,vol.1” eta Steve Erquiagaren “Guitar duets”. d) Ohiko errepertorioaren 6 Jazz konposizio: melodia,akonpainamendua eta inprobisazioa beste tresnaz edo play-along bitartez lagunduta. Gutxi gorabeherako errepertorioa: Ira y George Gerswin-en "I got Rhythm” ,Duke Elington-en "Satin Doll" ,Simon & Marks-en "All of me",Rodgers & Hart-en "Blue Room" Sonny Rollins-en "Doxy",Herbie Hanckok-en "Watermelon Man" eta "Maiden Voyage", John Coltraneren "Impressions",Antonio Carlos Jobim-en ”Wave”, eta maila honetako beste konposizioak.
e) Rock, Blues edota Pop motako 3 konposizio. Kurtso honen teknikaren maila bete behar dute. f)Jazz soloak. Mailari dagokion zailtasunaren 2 solo. Adibidez: Jim Snideroren “Easy jazz conception”, “Intermediate jazz conception” Jazz conception” eta “eta Fred Lipsius-en “Reading key jazz rhythms”. g) Rock edota Blues musika motako adierazgarriak diren gitarra joleen 2 soloak,adibidez: B.B King,Eric Clapton, Carlos Santana, Jimi Hendrix, Gary Moore, Angus Young, Freddie King eta beste batzuk. Kurtso honen teknikaren maila bete behar dute. h) Gitarra elektrikoaz egindako solo baten transkripzioa eta interpretazioa. i) Tonalitate guztientzako hurrengo eskalak: dorika, mixolidia, pentatonica maiorra,pentatonica minorra, blues maiorra eta blues minorra, eta gainera kokapen guztietan. Buruz jo behar ditu ikasleak: beltza, kortxea, hirukotxoa eta kortxeaerdi 80 b.p.m. abiaduraz.
j) Inprobisazioa aurreko puntuan aipatutako eskalak erabiltzen:
l) Lehenengo eta bigarrengo kokapenetan partituren bat bateko irakurketa. Kortxeak eta bi aldakari klabe-armaduran, eta aldakari akzidentalak
m) Zifratuen bat bateko irakurketa. Hiruko akorde maiorrak, minorrak eta gutxituak. Lau nota-akordeak: Maj7, 7, m7, m7(b5), º7,6 eta m6(konpas bakoitzean 1 edo 2 akorde). Zenbait musika motak.
Hiruhilabetero ebaluazioa egiten da eta kurtsoaren bukaeran ikasleak lortzen duen puntuazioa azken ebaluazioa da.
Kurtsoan zehar gutxienez eskatzen diren edukiak beharrezkoak dira maila gainditzeko. Honako hauek gutxieneko edukiak dira: a) Gitarra bakarrik-motako 3 moldaketa : jazz “standard” edo antzekoak. Moldaketan melodia eta akonpainamendua batera agertuko dira(Chord melody). Gutxi gorabeherako errepertorioa: Fred Sokolow-en “Great jazz standards,antology for guitar” eta “Great jazz standards of Duke Ellington for guitar” liburuen moldaketak aterata; Philippe Ganter-en “10 guitar hits”. b) 2 gitarra duo hurrengo liburutik aterata (edo antzeko mailakoak): William Leavitt-en “Guitar duets,vol.1”, Steve Erquiagaren “Guitar duets”eta Barry Galbraith-en “Play along with Bach,15 inventions”. c) Ohiko errepertorioaren 6 Jazz konposizio: melodia,akonpainamendua eta inprobisazioa beste tresnaz edo play-along bitartez lagunduta. Gutxi gorabeherako errepertorioa: Sonny Rollins-en "Doxy",”St. Thomas”, “Tenor madness”,Horace Silver-en “Song for my father”, Joe Henderson-en “Recordame”,
Kenny Dorham-en “Blue Bossa”, John Coltraneren “Blue train”,Bobby Hebb-en “Sunny” eta maila honetako beste konposizioak. d) Rock, Blues edota Pop motako 3 konposizio. Kurtso honen teknikaren maila bete behar dute. e)Jazz soloak. Mailari dagokion zailtasunaren 3 solo. Adibidez: Jim Snideroren “Easy jazz conception”, “Intermediate jazz conception” Jazz conception” eta “eta Fred Lipsius-en “Reading key jazz rhythms”. f) Rock edota Blues musika motako adierazgarriak diren gitarra joleen 3 soloak,adibidez: B.B King,Eric Clapton, Carlos Santana, Jimi Hendrix, Gary Moore, Angus Young, Freddie King, Ritchie Blackmore eta beste batzuk. Kurtso honen teknikaren maila bete behar dute. g) Gitarra elektrikoaz egindako solo baten transkripzioa eta interpretazioa. h) Tonalitate guztientzako hurrengo eskalak: jonika, dorika, mixolidia, eolia, pentatonica maiorra,pentatonica minorra, blues maiorra eta blues minorra, eta gainera kokapen guztietan. Buruz jo behar ditu ikasleak: beltza, kortxea, hirukotxoa eta kortxeaerdi 90 b.p.m. abiaduraz.
i) Inprobisazioa aurreko puntuan aipatutako eskalak erabiltzen: Blues egiturak, progresioak modalak, diatonikoak eta ez diatonikoak.Musika motak desberdinak.
j) IIm7-V7-Imaj7 egituran zehar inprobisazioa tonalitate guztietan. Arpegioen noten erabilpena.
l)IIm7-V7-IMaj7-VIm7 egituraren akordeen lotura, nota berdinak gordetzen eta tonalitate guztietan.
m) Lehenengo, bigarren eta hirugarren kokapenetan partituren bat bateko irakurketa. Kortxeak eta hiru aldakari klabe-armaduran, eta aldakari akzidentalak.
n) Zifratuen bat bateko irakurketa. Hiruko akorde maiorrak, minorrak, gutxituaketa gehituak. Lau nota-akordeak: Maj7, 7, m7, m7(b5), º7, 6, m6, 7sus4,inbersioak(konpas bakoitzean 1 edo 2 akorde). Zenbait musika motak.