Mikroipuinen proiektua: Klaseko orduetan, batez ere, mikroipuinak idatziko ditugu. Baina ezin dugu ahaztu mikroipuinek ezaugarri zehatzak dituztela, literaturan azpigeneroa direla. Beraz, hementxe dituzue mikroipuinak idazteko baldintzak eta gomendioak: Mikroipuinak baldintza batzuk bete behar ditu: - Mikroipuin batek istorio bat kontatu behar du lerro gutxitan. Ez da beste istorio baten laburpena! - Mikroipuinak ez dira anekdotak, ez txisteak, ez atsotitzak. Narrazio guztietan bezala, hasiera, korapiloa eta amaiera egon behar da (inplizituki bada ere). Hasieran planteatutako arazoa konpontzea edo amaiera ematea da helburua. - Narrazio barruko denbora laburra da. Ez da denbora asko pasako hasieratik amaierara arte. - Pertsonaia gutxi agertu behar dira. Beste gauza batzuetarako agian ez, baina mikroipuin batean “ tres son multitud”. - Mikroipuinak, normalean, toki berean ematen dira, hau da, espazio bakarrean. Eszena bakarra da egokiena. - Zehaztasunetan sartzeko toki eta denborarik ez dagoenez, oso, OSO, ondo aukeratu behar dira hitzak. Hitzak ondo aukeratuta gauza asko esan daitezke. o Gomendioa: behin testua idatzita daukazuenean hiztegia azpimarratu. Bilatu jarri dituzuen hitzen sinonimoak hiztegian eta aldatu. Irakurri testua berriro. Itxura hobea dauka, ezta? (Ikasle jakintsu batek irakatsi zidan hau) - Jolastu kontatzen duzuenarekin eta esaten ez duzuenarekin… - IZENBURUA. Ondo aukeratu behar duzue. Izenburuak istorioaren zati bat konta dezake, istorioaren esanahia aldatu… - Oso garrantzitsuak dira (kontutan hartuta lanen tamaina) hasierako eta amaierako esaldiak. o Amaierak zaindu!! - Gauza txikiak kontatzen dituzten arren…esanahia handia izan daiteke. - Izan originalak! Betikoa esateko…hobeto ezer ez esatea! Klasean gauza onak egin dituzue, modu ezberdinean pentsatu, hitzei buelta eman... Onak zarete, animo! - ORTOGRAFIA!!!!!!! - http://www.literautas.com/es/blog/post-3910/como-escribir-un-cuento-corto/ Printzipioz, Classroomen bitartez bilduko ditugu, horregatik oso garrantzitsua da bertan idaztea. Idazten ez baduzue ezin dut zuzendu!!! Onenak Twitterren publikatu ditut astero (@literaturaBatx).