Número # ko ZER GERTATUKO DA BAILIABIDEAK AGORTZEN DITUGUNEAN? Baliabideak agortzean zer? Jende asko galdetzen gara ea zer gertatuko ote den baliabideak agortzen ditugunean eta Acciona empresak honi buruzko bi bideo egin zituen bere teoriak azaltzeko. Artikulu honen eskuinean aurkitu dezakegu bideo hauen argazki esaguratsuak eta haien linkak. Lehenengo bideoan esaten dute, baliabideak gehiegi erabiltzen baditugu, agortzera iritsiko direla eta azkenean gure arbasoak bezala biziko garela, eta gauzak gure kabuz lortu behar izango ditugula. Beste alde batetik esaten dute, baliabideak erabiltzen ez baditugu, gauza bera gertatuko dela. Bigarren bideoan aldiz, aukera berri bat ematen digute, energia berriztagarriak erabiltzea eta hau da beraien ustez gaur egungo kontsumoa jasango duen hautabide bakarra. Gure ustez, baliabideak agortuko dira baina oraindik hainbat urte igaroko dira hauek amaitzeko. Ez gaitu etorkizun berdinera eramango, aurrerapen teknologiko asko ditugulako, energia berriztagarriak bezala, eta hauek hobetuz lortuko dugu beharrezkoa dugun energia, hau da , aurrerabideei bidea ematen. Baina zer dira aurrerabideak? Teknologia eta baliabideetan aurrerapenak eta berrikuntzak egitea litzateke aurrerabidea. Behar biologi eta psikologiko, segurtasun, maitasun eta estimazio beharra, eta bakoitzak bere burua berritzeko beharra. Guztiok nahi dugun etorkizuna lortzeko, arazorik gabeko etorkizun bat, baliabide agortezinekin eta hauek lortzeko arazorik gabekoa, beharrezkoak dira aurrearabideak. Gainera, baliabide hauek kutsadurarik ez eragitea ere nahiko genuke, horretan oso argia ikusten da aurrearabideen beharra. Orduan zein da soluzioa? Hausnarketa hauek egin eta gero argi ikus dezakegu soluzioa bigarren bideoan proposatzen dutena egitea dela, horiek bai dira guk nahi dugun etorkizuna lortzeko behar ditugun aurrerapenak. SOStenibilidad I https://www.youtube.com/watch?v=KG6kfT5fXHU&x- yt-cl=84411374&x-yt-ts=1421828030 Bideo honetan baliabideak agortzean gertatuko dena azaltzen digute eta argazkian ordenagailuak botata eta uso batzuk zabor guztiaren inguruan. SOStenibilidad II https://www.youtube.com/watch?v=qg5xLzAM9VM&x- yt-ts=1421828030&x-yt-cl=84411374 Bideo honetan berriz, azaltzen digu lehengo bideoko egoera ekiditzeko jarraitu behar dugun prozesua, energia berriztagarriez baliatu, hain zuzen ere. Leire Mendoza, Aiara Fernandez eta Aitor Saez MGZ
7
Embed
MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Número #
Zer gertatuko
da bailiabideak
agortzen
ditugunean?
ko
ZER GERTATUKO DA BAILIABIDEAK AGORTZEN DITUGUNEAN?
Baliabideak agortzean zer?Jende asko galdetzen gara ea zer gertatuko ote den baliabideak agortzen ditugunean eta Acciona empresak honi buruzko bi bideo egin zituen bere teoriak azaltzeko.
Artikulu honen eskuinean aurkitu dezakegu bideo hauen argazki esaguratsuak eta haien linkak. Lehenengo bideoan esaten dute, baliabideak gehiegi erabiltzen baditugu, agortzera iritsiko direla eta azkenean gure arbasoak bezala biziko garela, eta gauzak gure kabuz lortu behar izango ditugula. Beste alde batetik esaten dute, baliabideak erabiltzen ez baditugu, gauza bera gertatuko dela. Bigarren bideoan aldiz, aukera berri bat ematen digute, energia berriztagarriak erabiltzea eta hau da beraien ustez gaur egungo kontsumoa jasango duen hautabide bakarra.
Gure ustez, baliabideak agortuko dira baina oraindik hainbat urte igaroko dira hauek amaitzeko. Ez gaitu etorkizun berdinera eramango, aurrerapen teknologiko asko ditugulako, energia berriztagarriak bezala, eta hauek hobetuz lortuko dugu beharrezkoa
dugun energia, hau da , aurrerabideei bidea ematen. Baina zer dira aurrerabideak? Teknologia eta baliabideetan aurrerapenak eta berrikuntzak egitea litzateke aurrerabidea. Behar biologi eta psikologiko, segurtasun, maitasun eta estimazio beharra, eta bakoitzak bere burua berritzeko beharra.
Guztiok nahi dugun etorkizuna lortzeko, arazorik gabeko etorkizun bat, baliabide agortezinekin eta hauek lortzeko arazorik gabekoa, beharrezkoak dira aurrearabideak. Gainera, baliabide hauek kutsadurarik ez eragitea ere nahiko genuke,
horretan oso argia ikusten da aurrearabideen beharra.
Orduan zein da soluzioa?
Hausnarketa hauek egin eta gero argi ikus dezakegu soluzioa bigarren bideoan proposatzen dutena egitea dela, horiek bai dira guk nahi dugun etorkizuna lortzeko behar ditugun aurrerapenak.
SOStenibilidad I https://www.youtube.com/watch?v=KG6kfT5fXHU&x- yt-cl=84411374&x-yt-ts=1421828030
Bideo honetan baliabideak agortzean gertatuko dena azaltzen digute eta argazkian ordenagailuak botata eta uso batzuk zabor guztiaren inguruan.
SOStenibilidad II https://www.youtube.com/watch?v=qg5xLzAM9VM&x- yt-ts=1421828030&x-yt-cl=84411374 Bideo honetan berriz, azaltzen digu lehengo bideoko egoera ekiditzeko jarraitu behar dugun prozesua, energia berriztagarriez baliatu, hain zuzen ere.
Atmosferikoak Zikloia eta tornadoa Industrialak edo teknologikoak Istripu nuklearra
Biologikoak Birusak, epidemiak Bestelako giza-kausak
Kosmikoak Meteoritoak
Gizakiak hondamendia asko sortu ditu
planetan, teknologia berrien
eraginez, ozono kapa apurtzen hasi da
eta horren ondorioz, berotegi efektua
gertatzen da gure atmosferan, aldaketa
klimatikoa eragiten
Ikus daitekeen bezala arrisku asko daude gure planetan; bai naturalak, baita
antropikoak ere. Eta hauek guztiek eragin handia dute lurrean eta honen
suntsipenean.
Kutsadura toxikoak hainbat arazo planteatzen ditu 200 milioi pertsona baino gehiagorengan eragin dezaketenak, bereziki errenta txikiko herrialdeetan, adibidez, Mexikoko haurren %50-ak atzerapen mental arina sufritzen dute kutsadura honen eraginez. Arazo hauek konpondu daitezke eta horregatik Blacksmith Institute-k munduko leku kutsatuenetan lan egiten du baliabideak eta euren esperientzia partekatuz talde eta agentziekin kontaminazioaren arazoak konpondu ahal izateko eta lekuen garbiketa egiteko, horrela, lekuko hainbaten bizitza salbatzeko.
Hondamendi naturalak herrialde pobreetan gertatzea ez da kasualitatea. Herrialde hauek zailtasunak dituzte oinarrizko zerbitzuak lortzeko eta hondamendi natural hauek herrialde hauetan gertatutakoan, zailtasunak baita ere badituzte gaixoak zendatzeko, ur eta laguntza faltagatik. Hau guztiagatik hondamendi natural gehienak herrialde pobreetan gertatzen dira eta hainbat hildako egoten dira.
Pobreak ez diren herrialde askotan baita hainbat hondamendi natural gertatu daitezke noski, baina lehen aipatu dugun moduan, herrialde pobreetan galerak izugarri handiagoak dira laguntza, janari eta ur faltagatik. Hildakoen kopurua asko handiagoa izaten da herrialde pobreetan.
| NÚMERO # 5
Aldaketa Klimatikoak
kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk
Aldaketa klimatikoa gure planetako bizilagun
guztioi axola zaigun egungo gaia da eta fenomeno honek
dakartzan ondorioak jakitea oso garrantsitzua da, besteak
beste, berotze globala.
Hau, lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez
besteko tenperaturaren igoera da. Berotegi-efektua
aldaketa klimatikoaren ondorioenetariko bat da, klima
berotzen duena eta lurraren hartu-eman
erradioaktiboan parte hartzen duena. Berotegi-efektuko
gasek (BEG) batez ere ur lurrunak, karbono dioxidoak
CO2 eta metanoak CH4 sortzen dituzte.
Lurreko elementu klimatikoek eguzkiaren
beroketa jasaten dute egunero. Bero hau lurrean geratzen
da atmosferan beroa xurgatzen duten zenbait gasen oreka
gertatzearen ondorioz. Gas hauek ( karbono(IV) oxidoa,
nitrogeno-oxidoa eta metanoa batez ere), berotegi natural
baten moduan jokatzen dute, bizia mantentzeko behar
den bero-kantitate zehatza mantenduz atmosferatik
behera. Azken 150 urteetan, ordea, gas hauen
kontzentrazioa areagotuz joan da. Honen ondorioz, behar
baino bero gehiago geratu da atmosferan harrapaturik eta
hauxe da aldaketa klimatikoaren arrazoi nagusia.
Berotegi-gasen kontzentrazio-igoera gizakion zenbait
aktibitaterekin erlazionatu dute zientzialariek: batez ere
erregai fosil (ikatza, olioa eta gasa beroa eta
elektrizitatea sortzeko eta gasolina garraiorako),
deforestazio eta nekazaritzarekin.
Gaur egun, berotegi-efektuaren ondorioz lurreko
temperatura maximoa poliki-poliki igotzen ari da eta
tenperatura igoera honen ondorioz ipar poloetako
glaziarrak desegin eta uholdeak gertatzen ari dira. Hau
aldaketa klimatikoaren ondorioetako bat da, beste
ondorio desberdin batzuen artean.
Zenbait eredu klimatikok adierazten dutenez, planetaren
beroketa-erritmoa inoiz baino azkarragoa izango da datorren mendean.
Lurrazalaren tenperaturak 1,0-3,5 °C arteko igoera izango du. Ikerketa
hauek azaltzen dutenez, ez gaude baliozko egoera horretatik oso urruti,
CO2 maila 2050. urterako bikoiz dezakegula uste baita.
Beroketa izugarri honek ekar ditzakeen ondorioen artean ondokoak
daude:
Giza osasunari kalteak; Baso, Itsaso eta beste zenbait habitateen
desorekak; Nekazaritza eta merkataritzaren haustura; Basamortuak
hedatzea; Ez-ohizko fenómeno atmosferiko ugari etab.
Osasunerako Mundu-Erakundeak 1996an egindako erreportajean azaldu
zuenez, aldaketa klimatikoak intsektuen bitartez transmititzen diren
gutxiagotuko lirateke eta prezipitazioen erregimena aldatu; horrek guztiak
ere uraren bidez kutsatzen diren gaixotasunak gehiago agertzea ekarriko
luke.
Hau guztia ekiditeko Kyotoko Protokoloa sortu dute.
Honen helburua berotegi efektuko 6 gasen murrizketa da: Karbono
dioxidoa (CO2), gas metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta hiru gas
industrial fluoratu. Murrizketa hau %5-ekoa izan behar da 2008tik 2012ra
arte, 1990. urtearekin konparatuta.
Azkenik, berotegi-gasen igorpenak murrizteko hainbat gauza
egin daitezke eta horien artean hauek daude: Birziklatu, energi iturri berri
eta garbietara jo, garraio kolektiboaren erabilera areagotu, nekazaritza
eredua eta elikadura ohiturak aldatu, etxeak beste era batera apaindu eta
hornitu… Baina hau guztia egin ahal izateko legedia egokitu beharko da,
eta honek enpresei eta produkzio guneei eragingo die.
| NÚMERO # 6
Gaur egun, gure beharrak betetzeko
erabiltzen ditugun baliabideak agortuz
joaten dira poliki-poliki. Badaude
agortezinak diren baliabide batzuk, hau
da, berriztagarriak direnak, baina badaude
beste batzuk horrelakoak ez direnak, beraz
arazo hau konpontzeko hainbat gauza egin
behar dira.
Herritarrok hainbat gauza egin ditzakegu
‘’Lurra salbatzeko’’. Adibidez, kalean
zaudenean zaborra ez baduzu lurrera
botatzen, lurra garbi mantenduko da.
Gainera, ura behar ez denean ixten ez da
hainbesteko urik gastatuko, argia bakarrik
behar duzunean pizten ere energia
gutxiago behar izango da. Baliabide
natural berriztaezinak beste berriztagarri
batzuen ordez aldatu behar dira.
Hondakinen isurketak ez dira oso handiak
izan behar eta baliabide natural
berriztagarriak ez dira erabili behar haien
berritze-tasa baino erritmo handiagoan.
Baliabideen agorpeneei buruz herritarrei
jakinarazi egin behar zaie lehenbailehen
eta hori egin ahal izateko hainbat neurri
hartu behar dira lehenengo. Adibidez
garraio publikoaren erabilpena sustatu
egin behar jendearen artean, hau eginez
baliabide gutxiago erabiliko
genituzkeelako eta honen ondorioz ez
zirelako hain azkar agortuko.
Lehendabizi, gobernu guztiek adostasun bat izan behar dute gai honen inguruan, baliabide berriztagarriak erabiltzeko adostasunean eta neurri horiek aurrera eramaten direla ziurtatu behar dute.
Bukatzeko, arazo hau poliki-poliki konponduz joateko egin beharreko ekintza batzuk agertzen dira ondorengo taulan:
| NÚMERO # 7
Ekintza posibleak Iradokizun konkretuak
Murriztu ( baliabideak ez gastatu alferrik): Birziklatu
1- Uraren kontsumoa murriztu Behar ez denean ura itxi.
2-Argietako energiaren kontsumoa murriztu Eguzkiaren argia ahalik eta gehien aprobetxatu.
3- Berogailuetako eta hozte-energiaren kontsumoa murriztu
Etxeak ahalik eta gehien isolatzea.
4- Garraioetako energiaren kontsumoa murriztu Garraio publikoa erabili.
5- Elektrotresnetako energiaren kontsumoa murriztu Garbigailua eta beste tresna batzuk guztiz beteta daudenean erabili edo guztiz beharrezkoa denean.
6- Elikaduran energiaren kontsumoa murriztu, kalitatea hobetzen aldi berean.
Produktu naturalak erabiltzea eta gure inguruetan ekoizten diren produktuen erabilera bultzatzea.
7- Paperaren erabilera murriztu Orriak bi aldeetatik inprimitu eta ahalik eta kopia gutxien egin.
8- Kontsumismoa baztertu eta bultzatu kontsumo arduratsua
Bakarrik beharrezkoak diren produktuak erosi eta erabilgarriak direnak eta ez erabili eta botatzekoak.
Berrerabili ahal den guztia Birziklapena bultzatzea eta produktuen birziklapen egokia zabaltzea.
Birziklatu Erabiltzen ditugun gauzak beste helburu batzuetarako berriro ere erabili.
Ingurumenarekin eta pertsonekin begirunetsuak diren teknologiak erabiltzea
Ingurunea errespetatzen duten produktuak erabili eta hauek egiteko prozedura ere ingurunea errespetatu behar du.
Akzio soziopolitikoez jasangarritasunerako parte hartzea Erakunde politikoek eta sozialek proposatzen dituzten jardueretan parte hartzea.