This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
3.10. EAEko Nekazaritza zein Basogintzako eta Natura-ingurunetako Lurralde Arloko Plana. ............................................................................................. 198
Plangintzaren aurrekariak urte hori baino lehenagokoak dira. 1980 urteko abenduaren
bukaeran, udalerrian oraindik indarrean zegoen 1974 urteko Markina Eskualdeko Hiri-
antolamenduaren Plan Orokorra berrikusteko akordioa egin zuen Ondarroako Udalak.
1981-1983 urteen bitartean Plangintzarako hirigintza arloko informazioaren eta irizpide zein
helburu orokorren dokumentuak sortu ziren eta 1984 urtean Ondarroako Udalak Eskualdeko
HAPN berrikusteko irizpide eta helburuak onartu zituen, Plangintzaren Arau Subsidiarioen
menpean.
1990 urtean Udalak plangintzaren dokumentua idazteko irizpide eta helburuak onartu zituen.
Hasieran, behin behineko onarpena 1991 urtean izan zen. Denbora tarte horretan hiri-
antolamendua konponduz joan zen, eskualdeko HAPNan zenbait aldaketa burututa.
1993 urtean Plangintzaren Arau Subsidiarioak partzialki onartu ziren behin betiko, uztailaren
6ko 571/1993 Foru Aginduaren bitartez.
Foru Aginduan Aieri eta Errenteria eremuak onartu gabe geratu ziren eta Ondarroako Udalak
berraztertze-errekurtsoa aurkeztu zuen.
Zaila omen zen Aieriko lursailak hiri-lurzoru gisa sailkatu izana justifikatzea, hori dela eta eteten
zen Aieri eta Errenteriako eremuen onarpena.
1993 urtean bertan Ondarroako Udalaren alde ebatzi zen berraztertze-errekurtsoa eta Aieriko
lurrak hiri-lurzorutzat hartzeaz gain, Errenteriako eremuan Artibai ibaia eta eraikinen artean 20
metroko banaketa-distantzia ezarri zen. Errekurtsoaren ebazpena urriaren 10eko 793/1993
Foru Aginduaren bitartez burutu zen.
Eta ia hogei urte beranduago, EAEko Auzitegi Nagusiak emandako hiru epaiek sailkapen hori
bertan behera utzi zuten.
1993 eta 1996 urte bitartean, Ondarroako Plangintzaren Arau Subsidiarioen Testu Bateratua
sortu zuen Udalak eta, 1996 urtean behin betiko onartuta, hurrengo urtean argitaratu zen.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
9
Dokumentuaren memorian jasotako informazioaren arabera, Arau Subsidiarioetan (1997)
lurzorua hiri-lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen da. Lurzoru urbanizaezinak 229,28 hektareako
azalera du eta udalerriaren %64 inguru betetzen du.
UDALPLANEK emandako informazioaren arabera, datu horiek ez dira guztiz zehatzak.
Errenteria eta Gorozikako landa-nukleoetako Sistema Orokorretara eta etxebizitzetara
bideratutako azalera izan ezik, lurzoru urbanizaezinak 316.36 Ha-ko azalera du eta,
udalerriaren azalera 427 Ha-koa izanik, Ondarroako azaleraren %74 betetzen du.
Gainontzeko %26, hau da, 110.64 Ha, jarraian azaltzen den moduan banatuta dago:
Ondarroako Portua, espazio libreak, bide-sarea, ekipamenduak, oinarrizko azpiegiturak eta
ibaibideak barne hartzen dituzten Sistema Orokorrek 60.18 Ha betetzen dituzte, Ondarroa
udalerriaren %14 gutxi gorabehera, UDALPLANEN arabera.
Etxebizitzetara bideratutako lurrek, Errenteria eta Gorozikako landa-eremuetako lurzoru
urbanizaezinak salbu osotasunean hiri-lurzoru gisa sailkatuta, 39.14 Ha-ko azalera dute, hau
da, udalerriaren %9.
Eta, azkenik, jarduera ekonomikoetara bideratutako lurrek (Errenteriako industrialdea zein
Ondarroako Portua eta Artabide kalearen arteko guneak) 11.32 Ha-ko azalera dute. (3%).
UDALPLANEK emandako datuak nahasi samarrak dira eta ez dira behar bezain zehatzak, hala
ere, udal plangintzaren egoeraren gaineko ideia arina egiteko balio dute.
Lurzoru urbanizaezina. 316,36 Ha (74%) Etxebizitzetara bideratutako lurzorua 39,14 Ha (9%) Sistema Orokorrak 60,18 Ha (14%) Jarduera ekonomikoetara bideratutako lurzorua
11,32 Ha (3%)
GUZTIRA 427 Ha (100%)
Datuok, aurrerago aurkeztuko dugun Aieriko eremuari dagokion zehaztasunen bat gehituta,
egungo egoera islatzen dute (1014 urte hasiera). Dena den, 1997 urtean Arau Subsidiarioak
onartu zirenetik aldaketa ugari egin zaizkio plangintzari egungo egoerara heltzeko. Hona hemen
Behin betiko onarpena: Urtarrilaren 26ko 135/2006 Foru Agindua.
Argitalpena: 2010/01/20.
Arau Subsidiarioetan (1997) hiri-lurzoru osoaren antolamendu zehaztua jasotzen da, onartu
ziren momentutik Plan Bereziaren bitartez garatu diren eremuena salbu. Denbora tarte horretan
onartutako plan bereziak honakoak dira:
Aieriko Etxebizitza Eremuko Hiri-antolamendurako Plan Berezia.
Behin betiko onarpena: 2010eko martxoaren 30eko Ondarroako Udaleko osoko bilkura (3)
.
Argitalpena: BAO 2010/04/27.
Ondarroako Erdigune Historikoaren Birgaitze Plan Berezia.
Behin betiko onarpena: 2009ko martxoaren 31ko Ondarroako Udaleko osoko bilkura.
2009/03/31.
Argitalpena: BAO 2009/05/07.
Ondarroako portuko Antolamenduaren Plan Bereziaren aldaketa.
Behin betiko onarpena: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburuaren 2009ko
otsailaren 29ko AGINDUA.
Argitalpena: BAO 2009/07/09.
Zaldupeko Ekipamendu Eremuko Plan Berezia.
2 Anulada por sentencia del TS de 29/09/2011 3 Anulado por sentencias 461, 467 y 468/2012 del TSJPV
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
11
Behin betiko onarpena: 2009/03/30eko Ondarroako Udaleko osoko bilkura.
Argitalpena: BAO 2010/06/22.
Zeledonio Arriola Eremuko Hirigintza arloko Berrantolamenduaren Plan Berezia.
Behin betiko onarpena: 2009ko urriaren 26ko Ondarroako Udaleko osoko bilkura.
Argitalpena: BAO 2009/06/29.
Antzosoloko UEE 3.5. Gauzatze-unitateko Hiri-antolamenduaren Plan Berezia. Behin
betiko onarpena: 2010eko urriaren 21eko Ondarroako Udaleko osoko bilkura.
Argitalpena: 2010eko azaroaren 12an.
Ibaiondo Eremuko Hiri-antolamenduaren Plan Berezia.
Behin betiko onarpena: 2011ko martxoaren 14ko Ondarroako Udaleko osoko bilkura.
Argitalpena: BAO 2011/03/21.
Ondarroako Eguneko Zentroaren eremuko Hiri-antolamenduaren Plan Berezia.
Behin betiko onarpena: 2009ko martxoaren 10eko Ondarroako Udaleko osoko bilkura.
Argitalpena: BAO 2009/03/25.
Zerrenda horretako plan berezi batzuk hiri-lurzoru finkatuaren kalifikazio zehaztua mugatzeko
helburuz sortu ziren, hornidura publikoak juridikoki arautze aldera, hala nola, Zeledonio Arriola,
Eguneko Zentroa eta Zaldupeko ekipamendu eremua.
Ondarroako portuari dagokionez, Portuko Sistema Orokorraren eraikinak badu antolamendua.
Ibaiondoren kasuan, zati batean Txomin Agirre ikastolako jolastokiaren azpian dagoen
lurrazpiko aparkalekuak ere badu antolamendua.
Gainontzekoak, Erdigune Historikoa salbu, batik bat etxebizitzetarako eremu diren garapenetan
barne hartzen dira.
Azpimarratzekoak dira plangintza orokorraren onarpenen kontra eta onartutako antolamendu
zehazturako planen kontra auzitegi ezberdinek eman dituzten epaiak.
Garrantzitsuenak (dagoeneko aipatuta) AIERIKO eremua hiri-lurzoru sailkatu izana
deuseztatzen du. EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Aretoak emandako
461, 467 eta 468 epaiak dira aipatutakoak eta AIERIKO bizitegi-eremuan Hiri-antolamendurako
Plan Berezia onartzearen kontra Ondarroako Udalak jarri dituen 712/2010, 755/2010 eta
758/2010 errekurtsoei dagozkie, hurrenez hurren. Hala, epaiok uztailaren 3ko 574/1993 Foru
Agindua, Ondarroako Arau Subsidiarioen onarpenari buruzkoa, eta martxoaren 15eko 136/1996
Foru Agindua, Aieriko eremua hiri-lurzoru gisa sailkatzeari buruzkoa, baliogabetzen dituzte eta,
ondorioz, eremu horri eragiten dioten antolamendurako planoak eta araudia ezerezean
geratzen dira.
Epai horiek martxoaren 25eko 2157/2013 Foru Aginduaren bitartez betearazi ziren eta
2013/04/05eko BAOean argitaratu.
Ondarroako Plangintzan aurreikusitako bizitegi arloko garapenaren %43ri eta aurreikusitako
etxebizitzetarako lurzoruaren laurdena baino gehiagori eragiten diote eta, ondorioz, eragin
kaltegarria izan du plangintzaren hasierako helburuetan.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
12
2011ko irailaren 29ko Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko auzien 3. Aretoaren epaia ere
azpimarragarria da kasu honetan, izan ere, 2188/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari
dagokion EAEko Auzitegi Nagusiaren beste epai bat berresten baitu eta, beraz, Kamiñazpiko
UENP 1.2. gauzatze-unitatean Ondarroako Arau Subsidiarioak aldatzen dituen apirilaren 10eko
1405/2005 Foru Agindua deuseztatzen baitu.
Emandako epaien ondorioz, Ondarroako Udalak eta lurren zati bat lehendik okupatuta zuten
lur-jabeek sinatutako hitzarmenak bertan behera geratu ziren eta horrek unitatea gauzatzeko
oztopoa dakar, Ondarroako plangintzan aurreikusitako bizitegi arloko garapenaren %6 inguru
izanik.
Azkenik, Auzitegi Gorenaren areto bereko beste epai batek (2011ko urriaren 26koak) irailaren
9ko 535/2002 Foru Agindua eta Ondarroako Udalak 2006ko martxoaren 20an onartutako
Xehetasun Azterketa baliogabetzen ditu, Kamiñaldeko UENP 1.4. gauzatze-unitateari dagokion
eremua antolatzen zutenak.
Plangintzan aurreikusitako bizitegi arloko garapenaren %15a betetzen duen unitatea osorik
gauzatu ondoren jaso zen epaia. Hala ere, oraingoan, unitateko eraikinak Iñaki Deuna kaleko
48 zenbakiaren kontra errematatzeko moduari eragiten dio epaiak, izan ere, blokeo irekitzat
jotzen baitzen eta mehelina izango balitz bezala gauzatu baitzen.
2.2. UDAL-PLANGINTZAREN INFORMAZIO ZEHAZTUA.
2.2.1. ATAL HAU OSATZEKO METODOLOGIA.
Eskatutako informazioa osatze aldera, Ondarroako udalerria hartzen duen lur eremuaren
egitura organikoa hartu da abiapuntu gisa.
Egitura organikoa zehazteko honako alderdiak hartzen dira oinarritzat: sistema orokorrak,
babeserako eskualdeko elementuak eta etxebizitza-erabilerak zein jarduera ekonomikoak
jasotzen dituzten eremuak.
Indarrean dagoen plangintzak berak ere egiten du bereizketa hori hirigintza arloko arauetako
32. (etxebizitzetarako erabilera), 33. (industriarako erabilera) eta 34.(sistema orokorrak)
artikuluetan. Sistematizazio hori Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeko informazio sistemek
ere erabiltzen dute (UDALPLANEK).
Hala, informazio bloke sendoa lortu dugu jarraian azaltzen diren lau atalen inguruan:
- Etxebizitzetara bideratutako lurzorua.
- Jarduera ekonomikoetarako lurzorua.
- Sistema orokorrak.
- Lurzoru urbanizaezina.
Etxebizitzetara bideratutako lurzoruari eta jarduera ekonomikoetara bideratutako lurzoruari
dagokienez, analisi orokorra burutu da eta plangintzan aurreikusitako ekintza-eremu
bakoitzaren datu garrantzitsuenak laburbiltzen dituen fitxa osatu da, sailkapena (hiri-lurzorua
edo urbanizaezina), kalifikazioa, eraikigarritasunaren egoera eta gauzatutako prozesua
jasotzen dituena.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
13
Fitxetan eremu bakoitzaren gutxi gorabeherako lurralde-muga zehazten duen ortoargazki egin
berri bana txertatzen da eta egungo garapen maila islatzen duen argazkia jasotzen da.
Sistema orokorren arloan azpi-bereizketa egin da, honako alderdiak jasotzen dituena:
- Ekipamenduak.
- Portua.
- Espazio libreak.
- Bide-sarea eta oinezkoen sarea.
- Oinarrizko azpiegiturak.
- Ibaibideak.
Etxebizitzetara eta jarduera ekonomikoetara bideratutako lurzoruekin burutu den legez, Zaldupe
eta Ondarroako portuaren eremuetarako fitxa bakarra burutu da, lurraldean azalera handia eta
Plan Bereziaren bitartez antolamendu zehaztua dutelako.
Bestalde, Ondarroako hirigintza plana (ingurumenean eragina duten Plan Sektorialak, Interes
Komunitarioko Tokiak, bisoi europarra babesteko eremuak eta babestu beharreko beste
elementu batzuk barne hartzen dituena) onartu ondoren, Ondarroako Udalak Ekolur, Ingurumen
Aholkularitza S.L.L. enpresari ingurumen egoerari eta ingurumena babesteko araugintzari
buruzko lanak eskatu zizkion.
Lurzoru urbanizaezinari dagokionez, beraz, txosten hau indarreko antolamendua deskribatzera
eta EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroen antolamendu-kategoriekin konparatzera
mugatzen da, Udalak aipatutako enpresari eskatutako lanak ez oztopatze aldera.
Azken atalean, Ondarroako Arau Subsidiarioen testu arauemailea aztertzen da, eraikuntza
ordenantzen, hirigintza arloko arauen eta ondare historiko, artistiko eta naturalak babesteko
katalogoaren analisia eginda.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
14
2.2.2. ETXEBIZITZETARA BIDERATUTAKO LURZORUA.
Behin betiko onartu ziren unean (1997) Ondarroako Arau Subsidiarioetan etxebizitzetarako
eremuen bost kalifikazio ezberdin ezartzen ziren:
Etxebizitzetarako I. motako eremua: Erdigune Historikoa.
Etxebizitzetarako II. motako eremua: Errebala.
Etxebizitzetarako III. motako eremua: Zabalgunea.
Etxebizitzetarako IV. motako eremua: Herrixka Berriak.
Etxebizitzetarako V. motako eremua: Zabalgune Berria.
Horiek guztiak hiri-lurzoru gisa sailkatuta eta bi landa-nukleo (Gorozika eta Errenteria) lurzoru
urbanizaezin gisa sailkatuta.
2014 urte hasieran, adierazitako inguruetan zegoen egoera honakoa da:
EREMUA AZALERA AURREIKUSITAKO
ETXEBIZITZAK
GAUZATUAK 2013 URRIA
ARTE
I. mota: Erdigune Historikoa. 26.247 m2 0 0
II. mota: Errebala. UEA 2.1. Kamiñalde UEA 2.2. I. Deuna kaleko Errematea UEA 2.3. Iñaki Deuna 24/26. UEA 2.4. Iñaki Deuna 16. UEA 2.5. Artabide. UEA 2.6. San Jose Ikastetxea.
Errebalean guztira
1.700 m
2
1.661 m2
150 m2
293 m2
7.631 m2
1.318 m2
12.483 m2
0
12 3 5
32 26 (1) 78
0 8 0 0
32 26 (1) 66
III mota: Zabalgunea. UEE 3.1. Iñaki Deuna 21/29 UEE 3.2. Conservas Ortiz UEE 3.3. Aita Pirere UEE 3.4. Antzosolo Behekoa. UEE 3.5. Antzosolo Goikoa. UEE 3.6. Zaldubide.
Zabalgunean guztira
4.013 m
2
2.060 m2
2.520 m2
989 m2
3.990 m2
2.826 m2
16.398 m2
58 51 47 17 52 60
285
30 (1) 0
47 17
0 60
154
(1) Gutxi gorabeherako datua.
EREMUA AZALERA AURREIKUSITAKO
ETXEBIZITZAK
GAUZATUAK 2013 URRIA
ARTE
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
15
IV. mota: Herrixka Berriak. UENP 1.1. Anbulatorioa. UENP 1.2. Etxeberria anaiak. UENP 1.3. Kamiñazpira sarbidea. UENP 1.4. Kamiñaldera sarbidea.
Herrixka Berrietan guztira
4.564 m
2
3.020 m2
1.649 m2
20.403 m2
29.636 m2
21 25 21
164 231
0 0 0
164 164
HIRI-LURZORUA GUZTIRA 58.517 m2
(2) 594 384
(1) Gutxi gorabeherako datua.
(2) Erdigune Historikoa salbu.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
16
EREMUA AZALERA AURREIKUSITAKO
ETXEBIZITZAK
GAUZATUAK 2013 URRIA
ARTE
V. mota: Zabalgune berria. Aieri. Errenteriako Landa-nukleoa. Gorozikako Landa-nukleoa.
104.948 m
2
7.534 m2
45.859 m2
480
(3)
0 4
0 0 1
UDALERRIAN GUZTIRA 163.465 m2
(4) 1.078 385
(3) EAEANak Plan Berezia eta Aieriko eremuko lurzoruaren sailkapena deuseztatu izanak eragindako etxebizitzak.
(4) Gorozika eta Errenteriako landa-nukleoak kanpo utzita.
Lehendabiziko ebaluazioa eginda, hiri-lurzoru gisa sailkatutako eta Errebal, Zabalgune edo
Herrixka kalifikazioa duten lurren eta, beraz, udal plangintzan transformazio ekintzak
aurreikusita dituzten lurren baturak 5.85 Ha-ko azalera du guztira eta 594 etxebizitzako
aurreikuspena (2013ko abenduaren 31 arte 384 gauzatuak eta 210 gauzatu gabe). Arau
Subsidiarioek bizitegi arloko esku-hartzeak proposatzen dituzten eremuetan dentsitatea 101.5
etxe/Ha-koa da.
Hiri-lurzoru gisa sailkatutako etxebizitzetarako lurzoruak guztira 28.65 Ha-ko azalera du (4)
.
2.4. INFORMAZIO ETA DIAGNOSTIKO ATALAREN LABURPEN OROKORRA.
Etxebizitzetara bideratutako lurzoruari dagokionez, honako hau izan liteke Ondarroako
hirigintza arloko plangintzaren informazio eta diagnostikoaren laburpena:
1. Biztanleen %98 baino gehiago bizi da Kamiñazpi, Iñaki Deuna-Kamiñalde, Artibai, Alde
Zaharra, Itsasaurre, San Joan Txurru-Madalena eta Artabide kaleetako bizitegi-auzoetan.
Gainontzeko %2 Errenterian, Gorozikan, lurzoru urbanizaezinetako eraikinetan eta
Artabideko Egidazu Kaian bizi dira.
2. Lehendik dauden etxebizitzak zein indarrean dagoen plangintzaren arabera gauzatuko
direnak kontuan izanik, zazpi bizitegi-auzoetako etxebizitza kopurua udalerriaren
guztizkoarekin konparatu eta portzentaje horiek egiazkoak direla ikusi dugu.
3. Bizitegi-auzoetako bataz besteko dentsitatea hektarea bakoitzeko 140 etxebizitzakoa da
eta, auzo horietan dauden sistema orokorrek betetzen duten azalera kenduta, berez altua
den zifra hori 192 etxe/Ha ratiora heltzen da. Bataz bestekoaren gainetik daude Iñaki
Deuna-Kamiñalde, Alde Zaharra eta Artabide kalea.
4 Dato extraído de UDALPLAN una vez deducido el ámbito de Aieri.
Etxebizitzak
Diagnostikatutako kalifikazioak.
Azalera m2-tan. Dentsitate
ak (etxeb./Ha.)
Etxebizitzetara bideratutako
eraikigarritasuna (m2(t)/m2(s))
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
17
1. Koadroa. Bizitegi-auzoetako egoeraren laburpena. Eraikigarritasunaren, biztanleen eta gauzatutako
zein aurreikusitako etxebizitzen banaketa.
4. Zazpi auzo horietan etxebizitzetarako bataz besteko eraikigarritasuna lurzoruaren metro
koadro bakoitzeko sabai eraikiko 1,23 metro koadrokoa da. Azalera garbia kontuan
hartuta, hau da, sistema orokorrek okupatzen dutena kenduta, zifra hori 1,69 m2(t)/m
2(s)-
koa izatera igarotzen da. Bataz bestekoaren gainetik agertzen zaizkigu berriro ere Iñaki
Deuna-Kamiñalde, Alde Zaharra eta Artabide Kalea. Alde Zaharrak baino ez du
Lurzoruaren 2/2006 Legeak xedatutako gehienezko muga baino eraikigarritasun indize
handiagoa agertzen. Itsasaurren ere gauza bera gertatzen da, sistema orokorrek
okupatutako azaleraren handitasunak eraginda, beraz, salbuespen gisa har dezakegu.
5. Aurreko paragrafoan aipatutako hiru auzoek dute horniduren azalera txikiena. Bai espazio
libre edo gune berdeei dagokienez, bai hornidura publikoei edo aparkaleku kopuruari
dagokienez, bataz bestekoaren azpitik geratzen dira Ondarroako bizitegi-auzoak eta hiri-
lurzoruaren erreferentzia-estandarren azaleraren erdia ere ez dute betetzen.
6. Espazio libre eta gune berdeen azaleraren gaineko balantze positiboa agertzen duen auzo
bakarra Kamiñazpi da. Gainontzeko hornidurei dagokienez, gabeziak dauzka erreferentzia-
estandarrekin alderatuta baina, hala ere, Ondarroako auzorik orekatuena da, gabezia
handiena hornidura publikoetara bideratutako azalera izanik.
AUZOAK Bi
ztanleak Eg
ungoak Ga
uzatzeke G
uztira
Sistema
Orokorrak
Etxebizitzetarako
Guztira
Gordina
Garbia
m2(t)
Gordina
Garbia
Kamiñazpi 1.959
782
67 849
19.500
67.900
87.400
97
125
76.410
0,87
1,13 Iñaki Deuna-
Kamiñalde 1.
320 55
6 12 5
68 3.
100 2
7.900 3
1.000 1
83 2
04 5
0.120 1
,62 1
,80 Artibai 6
67 30
8 79 3
87 10
.150 2
1.450 3
1.600 1
22 1
80 3
4.830 1
,10 1
,62 Alde Zaharra 1.
278 68
4 0 6
84 6.
250 1
9.997 2
6.247 2
61 3
42 5
5.000 2
,10 2
,75 Itsasaurre 5
26 28
5 0 2
85 13
.800 7
.800 2
1.600 1
32 3
65 2
6.650 1
,19 3
,29 San Joan Txurru-Madalena
1.196
561
52 613
23.400
40.000
63.400
97
153
55.170
0,87
1,38 Artabide-Artabide
Kalea 1.
645 71
0 0 7
10 3.
600 2
8.130 3
1.730 2
24 2
52 3
6.900 2
,01 2
,27 Bizitegi-auzoak 8.
591 3.
886 21
0 4
.096 79
.800 2
13.177 2
92.977 1
40 1
92 3
61.080
1,23
1,69
98,24%
98,16%
98,13%
98,15%
Udalerriaren gainontzekoa
154
73 4 77
1,76%
1,84%
1,87%
1,85%
GUZTIRA 8.745
3.959
214
4.173
100%
100%
100%
100%
Hornidura-estandarren erreferentziak Lehendik dauden hornidurak
AUZOAK
Gune berdeak
eta E.
Libreak
Hornidura
Publikoak Apar
kalekuak A
rbolak
Gune berdeak
eta E.
Libreak Horni
dura Publikoak
Partzela pribatuko
aparkalekuak
Aparkaleku
publikoak A
rbolak
Kamiñazpi 10.185
15.282
1.070 849
12.900
127%
9.100
60%
372 400
72%
200-400 Iñaki Deuna-
Kamiñalde. 4.
185 10
.024 702 5
68 1
.400
33%
5.040
50%
311 140
64%
30-40
Artibai 3.218
6.966
488 387
2.70
0
84%
4.000
57%
Daturik gabe
230
66%
50-60
Alde Zaharra 3.000
11.000
770 684
1.50
0
50%
5.500
50%
40 0 5%
30-40
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
18
2. Koadroa. Bizitegi-auzoak. Bertako horniduren eta 123/2012 Dekretuak xedatutako hiri-lurzoruko
hornidura-estandarren arteko konparaketa.
7. Artibai ere auzo orekatua da, nahiz eta erreferentzia-estandarrekin alderatuz gero,
hornidura guztietan gabeziak agertzen dituen. Gabeziarik handiena aparkalekuei
dagokiena da, izan ere, partzela pribatuko plaza (garaje) kopurua ezagutu ez arren,
gabezia handiagoa duten inguruko auzoetako eskaria bertan betetzeak egoera larriagotzen
baitu.
8. San Joan Txurru-Madalena Ondarroako bizitegi-auzoen bataz bestekoaren gainetik dago
hornidura publiko eta aparkalekuei dagokienez, baina espazio libre eta gune berdeei
dagokienean, ordea, bataz bestekoaren azpitik dago.
9. Auzo guztietan gabeziarik handienak aparkalekuenak dira, bereziki Alde Zaharrean eta
Itsasaurren, bertan lurzoru erabilgarria eskasa baita.
Ondarroako portua alde batera utzita, Egidazu Kaia-Artabide eta Errenteria auzoa dira
jarduera ekonomikoen gune nagusiak, inguruko bizitegi-auzoetan ere zenbait jarduera
badagoen arren. Ondarroako plangintzan jarduera ekonomikoetara bideratuta kalifikatutako
urbanizaezinaren antolamenduak LAGetan xedatutako antolamendu kategoriei utsi behar
die, baita, seguruenik, Nekazaritza eta Basogintzako Lurralde Arloko Planean (LAP)
xedatzen den bereizketari ere, Ondarroako Plan Orokor berria indarrean jarri baino
lehenago behin betiko onartzea aurreikusi baitaiteke.
3. INFORMACIÓN Y DIAGNÓSTICO DEL MARCO LEGAL Y DEL PLANEAMIENTO SUPRAMUNICIPAL TANTO VIGENTE COMO EN TRAMITACIÓN. LEGEDIAREN ETA INDARREAN ZEIN TRAMITAZIO BIDEAN DAGOEN UDALERRIAZ GAINDIKO PLANGINTZAREN INFORMAZIO ETA DIAGNOSTIKOA.
Biztanleak
Etxebizitzak
AZALERA AUZOAK
Egungoak
Gauzatzeke
Guztira
Gorozika 18
6 4 10
45.859
Aieri 0 0 0 0 104.948
Barreiatua 34
17
17
3.418.009 LURZORU URBANIZAEZINA
GUZTIRA 52
23
4 27
3.568.816
UDALERRIAN GUZTIRA 8.745
3.959
214
4.173
4.270.000
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
22
3.1. GIDALERROEN ETA LURRALDE ZEIN SEKTORE ARLOKO PLANEN ZERRENDA.
Maiatzaren 31ko EAEko Lurralde Antolamenduari buruzko 4/1990 Legearen garapenean
eta EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroetan (LAG. Otsailaren 11ko Eusko
Jaurlaritzaren 28/1997 Dekretuaren bitartez behin betiko onartutakoetan) xedatutako lurralde
esparruan [1997ko otsailaren 12ko 29 zenbakidun EHAA], Ondarroako Plan orokorrak honakoa
kontuan hartuko du, orain arteko lurralde-plangintzan adierazitako lotura maila aztertuta:
Gernika-Markinako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plangintza 2014 urte hasieran tramitazio-
prozesuan dagoela, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren 2011ko abenduaren 27ko
Foru Hitzarmenak onartutakoa [2012ko urtarrilaren 30eko 20 zenbakidun EHAA].
Honako hauek dira behin betiko onartutako Lurralde arloko Plan Sektorialak:
Bizkaiko Errepideena (1999/06/25) eta gerora egindako aldaketak 4/2005 Foru Araua eta
208/2007 Foru Dekretua.
Kantauri isurialdeko Ibaien eta Erreken ertzak antolatzekoa (Eusko Jaurlaritzaren
abenduaren 22ko 415/1998 Dekretua, 1999ko otsailaren 18an EHAAn argitaratua) eta
horren aldaketa (449/2013 Dekretua, 2013ko abenduaren 112an 236 zenbakidun EHAAn
argitaratua).
Hezeguneena (uztailaren 27ko 160/2004 Dekretua, 2004ko azaroaren 19ko EHAAn
argitaratua) eta horren aldaketa (231/2012 Dekretua, 2012ko azaroaren 14an 220
zenbakidun EHAAn argitaratua).
Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearena (otsailaren 27ko 41/2001 Dekretua,
2001eko apirilaren 9ko EHAA) eta horren aldaketa Bilbo Metropolitarrerako eta beste
udalerri batzuetarako. *
Energia Eolikoarena (maiatzaren 14ko 104/2002 Dekretua, 2002ko ekainaren 5eko EHAAn
argitaratua). *
Jarduera Ekonomikoak eta Merkataritza-ekipamenduak jartzeko lurzoru publikoa sortzekoa
(abenduaren 21eko 262/2004 Dekretua, 2005eko urtarrilaren 28an 19 zenbakidun EHAAn
argitaratua).
Gipuzkoako Hiri-hondakinen Azpiegiturena. (uztailaren 21eko 24/2009 Foru Dekretua,
2009ko abuztuaren 6an 146 zenbakidun GAOean argitaratua). *
Kostaldea Babesteko eta Antolatzekoa (43/2007 Dekretua, 2007ko apirilaren 2an 65
zenbakidun EHAAn argitaratua).
Arabako Errepideen Plan Integrala (1998.11.23ko 30/98 Foru Araua).*
Gipuzkoako Bizikleta Bideena (ekainaren 10eko 2/2013 Foru Araua, 2013ko urriaren
10ean 194 zenbakidun GAOean argitaratua).
Honako hauek dira idazketa eta izapide-prozesuan dauden Lurralde arloko Plan
Sektorialak:
Nekazaritza eta Basogintzako Lurralde arloko Plan Sektoriala. Behin behinean onartua eta
behin betiko onarpenaren zain.
Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurralde arloko Plan Sektoriala. Burutzen.
Garraio Sare Intermodal eta Logistikoaren Lurralde arloko Plan Sektoriala. Burutzen.
EAEko Portuen Lurralde Arloko Plan Sektoriala. Aurrerapena idazten.
Higiezinen Kultura-ondarearen Lurralde arloko Plan Sektoriala. Burutzen.
Gipuzkoako Errepideen Plana. Lehendabiziko onarpena jasota. *
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
23
Aipatutako Lurralde arloko Plan Sektorial horiez gain, administrazio-izapide ofizialen xede
izan diren lurralde arloko beste azterketa batzuk ere burutu dira. Besteak beste:
EAEko Paisaia Berezi eta Bikainen Katalogoa.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. EJ 2005.
EAEko Korridore Ekologikoen Sarea.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. EJ. 2005
* Udalerrian inolako eraginik gabe edo eragin txikia.
3.2. LURRALDE ANTOLAMENDURAKO GIDALERROAK (LAG).
3.2.1. LAG-en EGITURA.
LAGak lau atal handitan banatzen dira:
- Lurralde Ereduaren Oinarriak.
- LAGen lurralde eredua.
- Ongizate eta berrikuntzarako lurralde arloko ekimenak.
- LAGak ezartzeko gako eta erreferentziak.
Atal handi horien barruan idatzizko dokumentazioa osatzen duten honako azpiatalak
aurki ditzakegu.
LURRALDE EREDUAREN OINARRIAK.
1. Lurralde eta Gizarte Neoindustriala Euskadin.
2. Biztanleria eta Lurraldea.
3. Ekonomia eta Lurraldea.
4. EAEko Lurralde Antolamenduaren Erronka Nagusiak.
PLANGINTZAK ESKAINITAKO GEHIENEZKO ETXEBIZITZA KOPURUA
C1 + C2 + C3 + C4 + C5 GUZTIRA = Ondarroako Hiri-antolamenduaren Plan
Orokorraren kuantifikazioa.
Ondarroako plangintzaren etxebizitzen eskaintza ezagutzeko, komenigarriagotzat jo da
LAGen aldaketa proiektuan eta Gernika-Markinako LPParen proiektuan ezarritakoa erabiltzea,
nahiz eta dokumentu biak tramitazio bidean izan.
3.2.7. AISIALDIRAKO EREMUEN ETA LURRALDERAKO SARBIDE NUKLEOEN SISTEMA
INTEGRATUA.
Gernika-Markinako Eremu Funtzionalerako, Ondarroari eragiten dioten honako
Aisialdirako Eremu aipatzen dira:
a) Arrigorri Hondartza.
Lurralderako sarbide nukleoei dagokienez, ez da Ondarroa aipatzen.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
34
3.2.8 ONDORIOAK.
Ondarroatik komunikazio ardatz nagusietara heltzeko irisgarritasun arazoak daudela
antzeman da LAGetan, zeharka bada ere. Beste alde batetik, komeni da Ondarroako arrantza
portua eta horrekin lotutako industria beharrizanak kontuan hartzea.
Ondarroa Gernika-Marikako eta Eibarko (Deba Behera) Eremu Funtzionalen arteko
giltzarria da, lehendabiziko eremuan barne hartua dago eta bigarrenarekin komunikazio ardatz
nagusietarako sarbide komunak dauzka.
Ondarroako plangintza behin betiko onartu ondoren (1997) 384 etxebizitza gauzatu dira,
guztiak hiri-lurzoruan, eta beste 210 hiri-lurzoruan eta 4 Gorozikako landa-nukleoan eraiki gabe
daude. Urteko, bataz beste, 24 etxebizitza eraikitzen dira (16 urteko denbora tartea kontuan
izan da). Hala eta guztiz ere, hazkundea ez da konstantea eta, hala, plangintza onartzeko
prozesuan zein 2003-2009 urte bitartean jarduera nabarmenagoa antzeman da.
Etxebizitza kopuruak balio finko izateari utzi dio eta orientagarri izatera pasa da, betiere
ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritako parametroa m2 (t)-tan neurtutako hiri
eraikigarritasuna izanik. Dena den, Eremu Funtzionalaren eta, beraz, herrialde osoaren
berrorekaren adierazle argia da, lurralde antolamenduari dagokionez.
Lurralde arloko Plan Partzialetan kontuan izan beharreko LAGen zehaztapenei
dagokienez, Arrigorri hondartzaren egoera nabarmentzen da Aisialdirako Eremuen Sistema
Integratuan eta Urdaibai-Deba kostako ibilbidea paisaia interesgarri gisa.
3.3. EAEko LURRALDE ANTOLAMENDURAKO GIDALERROEN
BERRAZTERKETA ETA ALDAKETA.
3.3.1. SARRERA LABURRA.
Azken urteotan lurraldeak izandako eboluzioaren diagnostikotik abiatuta eta lurralde zein
sektore arloko plangintzak eboluzio horren aurrean izandako erantzuna kontuan izanda, LAGen
aldaketa planteatzen da, lurraldearen antolamendurako egungo gidalerroen osagarri gisa
gainjartzeko.
3.3.2. LURRALDE EREDUAREN PROPOSAMENA.
LAGetan xedatutakoa abiapuntutzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan azken
hamarkadan garrantzia handitu duten eta jarraian azaltzen diren 6 ataletan laburbil daitezkeen
dokumentuak barne hartzea proposatu da:
1. Hiriburuen Nukleo Anitzeko Sistema sendotu eta integratzea, eremu metropolitarren
espazio gakoak Berrikuntzarako Lurralde Berezi gisa konfiguratuta. 2. Hiri Ertainen eta Eremu Funtzionalen sustapena, Eremu Funtzionalen garapen prozesuak
hiri ertainak konektatzen dituzten Transformazio Ardatzetan zehar artikulatuz, Sarean Zentro anitzeko Hiri Sistema anitz, erakargarri eta iraunkorragoa sortzeko.
3. Lurraldearen kanpo lotura eta barne konexioak areagotzera bideratutako Mugikortasun Iraunkorrerako estrategiak, estrategia intermodalean oinarrituta eta garraio kolektiborako
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
35
sistemei lehentasuna emanda. 4. Hiri garapenerako prozesua bideratzeko erreferentzia osagarriak barne hartzea,
iraunkortasun eta lurraldeko testuinguruarekiko egokitasun irizpideekin, hiri garapen iraunkorraren arloan, Euskal Hiria kontzeptua espazio bikain eta nazioarteko erreferentzia gisa sustatuz.
5. Pertsonak eta jarduera berritzaileak erakartzeari dagokionean, gure lurraldeko identitatea gordetzen duten espazio bereziak transformatzera bideratutako Informazio Nodoak.
6. Euskal Hiria ekimeneko paisaiak lurraldeko iniziatibetan kalitate erreferente gisa barne hartzea eta lurraldearen balioa azpimarratzea, ingurumen bikainaren bilaketa eta gure lurraldeko landa-guneen zein gune naturalen aldaketa prozesuen kudeaketa aktiboa hartzen dituen testuinguruan.
3.3.3. LURRALDE EREDUAREN PROPOSAMENAREN HELBURUAK.
Honako ezaugarriak izango dituen lurraldea lortu nahi dugu: 1. Finkapen sistema trinko eta konpaktuagoa daukana. 2. Kanpoaldearekin hobeto konektatuta dagoena eta barne-konexio gehiago daukana. 3. Orekatuagoa, anitzagoa eta elkarlotuagoa, zentro anitzeko hiri-eskualde sarea osatuz. 4. Biodibertsitate aberatsagoa eta hobeto gordea, paisaia erakargarriagoak izango dituena. 5. Garraio kolektiborako sistemak ahalik eta gehien erabiltzera bideratutako hiri-guneak
dituena. 6. Berrikuntza eta birziklapena hazkunderako alternatiba gisa nabarmentzen dituena. 7. Energetikoki eraginkorragoa izango dena eta elementu kutsagarri zein berotegi efektuen
gas gutxiago sortuko duena.
3.3.4. BERRIKUNTZARAKO LURRALDE BEREZIAK.
Hiriburuen Nukleo Anitzeko Sistema sendotu eta integratzearen barruan, Bilboko Eremu
Metropolitarra kontuan izan da, eremu metropolitarren espazio gakoak Berrikuntzarako Lurralde
Berezi gisa konfiguratuta.
Hurbiltasun eta eragina direla medio, Eremu horietako (oraingo honetan, Gernika-
Markinako Eremu Funtzionaleko) lurralde irizpideak eta horiek Ondarroako udalerrian duten
eragina behatzean datza. Irizpide horiek jarraian azaltzen den legez laburbil daitezke:
- Gune honen berezitasuna bertako ingurumen eta paisaia bikainak dira, Urdaibaiko
Biosferaren Erreserba eta kosta zein landa eremuetako paisaia baliotsuak nagusi
izanik.
- Ingurumen arloko aktibo horiek babestea, beraz, eremu funtzionalerako orientabide
estrategiko nagusia da, kalitate eta lurralde erakargarritasunak osatutako elementu
bereizgarria diren aldetik.
- Proposatutako estrategiaren oinarriak eta barne-konexioak hobetzea, eremu-buru eta
azpi-buruak indartzea, inguruko eremuetako eskaerei erantzuteko gaitasuna duten
zerbitzu zentro gisa, eta paisaiaren zein ingurumenaren kudeaketa aktiboa egitea,
garapenerako gako diren aldetik.
- Bermeo-Gernika-Zornotza trenbidea da gune honetako garraio sistemaren ardatza.
Eskualdeko elementu intermodal eta zentral diren heinean, Bermeo eta Gernikako
geltokiak eremu osoko zein inguruko elementuekiko lotura eta hiri bien zentraltasuna
sendatzeko aukera gisa agertzen zaizkigu.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
36
- Iparraldean ezinbestekoa da Mungian zehar burutzen den Bermeo eta Bilboren
arteko lotura sendotzea. Hegoalderantz, gakoak dira Gernika-Lumo eta Durangoko
Eremu Funtzionalaren arteko lotura eta Markina eta Durango zein Deba Beheraren
artekoa.
- Kostaldean, Bermeo eta Lekeitio oso hiri-zentro garrantzitsuak dira garapen
jasangarrirako estrategia sustatzeko orduan. Bertako portu-guneak eta erdigune
historikoak oso eremu erakargarriak dira jarduera ekonomiko berriak ezartzeko eta
hirugarren sektoreko eskaintza sendotzeko eta, beraz, lagungarriak izango dira
kostaldeko bigarren etxebizitza asko etxebizitza nagusi bilakatzeko.
- Ezinbestekoa da herri hauetan hazkundea egungo nukleoen ezaugarri morfologiko
eta egiturazkoekin zein inguruko paisaiarekin integratuta gertatzea, hartarako,
hirigintza eta arkitektura alorretako tipologia egokiak erabilita eta lehendik dagoen
arkitektura tradizionalaren ondare eraikia berregokitzeko prozesuen garrantzia
azpimarratuta.
Lurraldeko irizpide horiek jarraian azaltzen den dokumentu grafikoan jasotzen dira:
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
37
3.3.5. HIRI ERTAINAK ETA EREMU FUNTZIONALAK. TRANSFORMAZIO-ARDATZAK.
Eremu Funtzionalekin lotutako hiri ertainek, eremu atlantiko osoan era orekatuan
sakabanatuta daudenek, sarea osatzen dute. Sarean eremuak elkar lotuko dituzten
Transformazio Ardatzen bitartez horiei bultzada bat ematea planteatzen da, sarean
konektatutako zentro anitzeko sistema sortzeko eta lurralde anitz, dinamiko eta jasangarriagoa
lortzeko.
Hala, ingurumen pasabide handiak, berrikuntza eta trinkotze ekimenak gauzatzeko
eremu urbanizatuak edota garraio kolektiborako zein lehendik dauden azpiegituren gaineko
eragin txikia duten mugikortasun korridoreak barne hartzen dituzten espazioak izango lirateke
Transformazio Ardatzak (proiektu integral gisa) eta, ondorioz, lurralde antolamenduaren
Sistema nuklearraren lurraldeko bigarren maila honetan, lurraldearen oreka taxutzen lagundu
beharko dute.
Eremu naturalak, hiri-guneak eta azpiegiturazko elementuak era koherentean jorratuko
dituzten lurraldeko proiektu integral gisa planteatzen dira Transformazio Ardatzak. Eta
honakoez osatuta daude: eremu libreak, eremu eraikien mugak zedarritzen dituzte eta
urbanizaziotik babestutako ingurumen pasabide handi gisa agertzen dira; lehendik eraikinez
okupatutako eremuetako eremu urbanizatuak, berrikuntza eta trinkotze iniziatibak garatzekoak;
eta mugikortasun korridoreak, lehendik dauden azpiegiturak erabilita garraio kolektiborako eta
eragin txikiko desplazamendurako (bidegorriak eta oinezkoen bideak) euskarrietara
bideratutakoak.
3.3.6. BERRIKUNTZA NODOAK.
Ekonomia berrietan sortzen ari diren sektoreei lotutako ekintza berritzaileak eta jarduera
ekonomikoa transformatzeko prozesuak sustatzeko proposamen estrategikoak dira, baina
berauek hartzen dituzten eremuetako ekoizpen tradizioekin lotura mantentzen dute.
EAEko lurralde eremu ezberdinetan jarduera berritzaileak eta ekonomia transformatzeko
prozesuak sustatzeko proposamen estrategikoak dira Berrikuntza Nodoak. Berrikuntza Nodoek
ikerketa zentroak, zentro teknologikoak eta ekonomia berrian sortzen ari diren sektoreei
lotutako jarduerak barne hartzen dituzte, lurraldeko eremu bakoitzaren ekoizpen tradizioarekin
eta sendotasunarekin bat eginda.
3.3.7. INGURUNE FISIKOA ETA PAISAIAK. INGURUNE FISIKO ETA PAISAIEN
LURRALDE IRIZPIDEAK.
Irizpideak ezartzen dira Antolamenduaren kategoriari, Korridore Ekologikoari,
Basoberritze ekintzei, Nekazaritza Guneei eta Paisaiari dagozkien arloetan, jarraian laburbiltzen
diren baldintza eta zehaztapenak Lurralde arloko Plan Partzialei zein Udal Plangintzei igorrita:
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
38
Udal plangintzak zedarritu beharko ditu erauzketa guneak zein erauzketa jarduerek kaltetutako
guneak. Lurrazpiko erauzketarik egonez gero, zedarritzapenean lur gaineko eremuari dagokion
zatia jaso beharko da.
LPPek eta Udal Plangintzek eremu horiek barne hartu beharko dituzte euren antolamendu
proposamenetan eta, Babes Bereziko Antolamenduko Kategorietan jasota egon ezean, bertan
zedarritu eta jaso beharko dira, edo, hala behar denetan, Gainazaleko Urak Babesteko legean.
Kategoria horien erabilera arautzen duten agirien arabera, debekatuta dago bertan aisialdi
intentsiborako instalazioak ezartzea.
LPPek eta Udal Plangintzek beren eremuetako nekazaritza gune abandonatuak antzemango
dituzte eta programa horiek garatzeko egitasmo pilotuak planteatuko dituzte.
Nekazaritza ekologikoa ekoizteko lurrak Nekazaritza eta Abeltzaintza eta Landazabaleko
Inguruen Antolamendu Kategorian jasoko dira.
Udal Plangintzek Jardute Programetan Hiri-inguruaren Programak barne hartu beharko dituzte,
urbanizatutako guneen eta inguruetan gako izango diren kalitatea eta erakargarritasuna
hobetzera bideratutakoak. Egitasmo hauen garapenerako lehentasun osoa ematen zaie hiri
ertainei, eremu-buruei eta erdigune historikoei.
Udal plangintzak biztanle-nukleoetan paisaia integratzeko hiri-egitura egokia diseinatuko du,
inguru fisikoari lotuta eta hiri-mugen, siluetaren eta udalaz gaindiko komunikazio-
azpiegituretako lotura puntuen ezaugarriak zehaztasunez definituta.
Udal plangintzak eraikitzeko baldintzak ezarriko ditu, eraikuntza-baldintza estetiko eta
tipologikoen ikuspuntuan oinarrituta, nukleo edo hirigune bakoitzaren integrazio morfologikoan
erabat integratuta egongo direnak. Eremu publikoetan eta, bereziki, bide-eremuetan beharrezko
diren arauak zehaztuko ditu, hiri-gunearen paisaia perspektibak zaintze aldera, kontuan izanda
espaloi, lorategi eta bide motetan zein horiek eraikinen fatxadarekin duten loturan ezinbesteko
faktoreak direla. Inguruneko elementu garrantzitsuak (mazela eta mendi, itsas gune eta
abarrak) barne hartzeari arreta berezia eskainiko zaio hiri-agertokian, baita horiek bistaratzeko
aukerak mantentzeari ere.
3.3.8. KORRIDORE EKOLOGIKOEN SAREA.
Gune naturalen artean lotura ekologikoa bermatzearen garrantzia Natura 2000 Europako sare
ekologikoa arautzen duen 92/43/CEE Zuzentarauaren edo Habitaten Zuzentarauaren 10.
Artikuluan era esplizituan jasotzen da. Halaber, 1995eko Ekologia eta Paisaia Aniztasunaren
Paneuripea Estrategian, nukleo-gune eta lotura korridoreetan ardaztutako Europako
Herrialdeen arteko Sare Ekologikoa ezartzea aurreikusten da.
Testuingurua hori izanik, EAEko 2000-2006 Ingurumen Esparruko Programan, natura eta
biodibertsitatea babesteko helburu gisa zehazten da Korridore Ekologikoen Sarea sortzea.
Hemen jasotzen den korridore ekologikoen proposamena “EAEko Korridore Ekologikoen
Sarea”” dokumentuan jasotako proposamenari dagokio. Dokumentua Ingurumen Sailak osatu
zuen 2005 urtean, aipatutako zuzentarau eta programetan adierazitako ardurei erantzuteko.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
39
Isolatutako basoko espezieen populazio urriak dauden gune naturalen arteko lotura funtzionala
mantendu eta berriztatzeko beharrizanari erantzuten dio EAEn Korridore Ekologikoen Sarea
garatzeko proiektu honek.
Azterketan EAEko lurralde osoa barne hartzen da, eremuaz gaindiko lotura garrantzitsuak
identifikatzeko egokia den 1:25.000 eskalako informazio geografikotik abiatuta.
“EAEko Korridore Ekologikoen Sarea” dokumentuan jasotako korridoreen zerrenda aurkezten
dugu jarraian, irudikapen kartografikoa barne.
Ikus
daitekeenez, ez dio Ondarroari zuzenean eragiten.
Portuei dagokienez, LAGak aldatzeko proposamenean Ondarroa udalerriari eragiten dioten
honako proposamenak zehazten dira.
- Garraio Sailaren aurreikuspenekin bat eginik, arrantza jarduera Ondarroa, Getaria,
Hondarribi eta Bermeoko portuetan pilatzen da batik bat, azken horrek merkataritza
trafikoa ere barne hartzen duelarik.
- EAEko kostaldean sakabanatutako gainontzeko arrantza-portuak azpiegitura
baliotsuak dira, hiri-guneetan kokapen zentrala baitute. Portu horiek eskaintza
berezitzeko aukera ematen diote hiri eta herri askori, hala, turismo, bizitegi eta
jarduera ekonomiko berrien arloetan espazio erakargarri izateko aukera sendotuta.
Lurralde eta udal plangintzek zein portu-plan zuzentzaileek gune horiek sustatuko
dituzte, hiriaren identitate eta erakargarritasunaren elementu gako gisa.
- Horrela, alde batetik, harpe funtzioa eta tokiko ekoizpen jarduerekin lotura mantendu
eta handituko du eta, bestetik, instalazio horien inguruan hirien zentraltasun
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
40
espazioak eta turismo eta aisialdi jarduerak ezartzeko espazioak sortzeko aukera
estrategikoa ematen du.
- Portuetako LAPak ezartzen dituen esku-hartzeetan salbu, debekatuta egongo da
egungo portu-instalazioen eremutik kanpo kai eta kirol-portu berriak eraikitzea.
Zehaztutako oharren dokumentazio grafikoa jasotzen da jarraian.
3.3.9. ETXEBIZITZEN KUANTIFIKAZIO BERRIA.
Udal plangintzarako etxebizitza-edukiera kuantifikatzeko metodologia berria proposatzen da,
helburuak bi izanik. Alde batetik, kuantifikazio metodo generikoa aurkezten da, kasu
bakoitzerako espezifikoagoak diren proiekziorik ezean, EAEko edozein udalerriren etxebizitza-
edukiera kuantifikatzeko arrazoizko modu egokia izatea ahalbidetuko duena.
Bestetik, planteatutako metodologiak erreferentzia gisa balioko duen kontzeptu-eskema
aurkezten du, kasu bakoitzean egoki diren egokitzapen eta hobekuntzak barne hartzen dituena,
Lurralde arloko Plan Partzial ezberdinek euren eremuko udalerrietan etxebizitza-edukiera
kuantifikatzeko.
2010-2017 tarterako kuantifikazio metodoaren aplikazio adierazgarria aurkezten da jarraian.
Planteatutako metodologiaren funtzionamendu eta irismena adierazte aldera, EAEko udalerrien
multzorako eta 2010-2017 (hau da, 2010eko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra
bitarteko) tarterako simulazio orokorra aurkezten da dokumentuan. Kuantifikazio honetan ez da
indarreko lurralde ereduaren zuzenketarik jaso (dagokion LPPek definitzeke), ezta udal-eremu
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
41
ezberdinetan ezar daitezkeen bigarren etxebizitza eta etxebizitza hutsen koefizienteek eragin
ditzaketen aldaketak kontuan hartu ere. Hori dela eta, B2 (bigarren etxebizitzaren
koefizientearen aldaketa) eta C2 (etxebizitza hutsen koefizientearen aldaketa) osagaiak
nukleoak dira, berez. Gainera, bigarren etxebizitzaren koefizientea (BEK) 1,25ean finkatu da,
koefiziente horren balio historikoek aipatutako kota gainditzen zuten udalerri guztietan. Normala
denez, aplikazio adierazgarri honetatik kanpo utzitako osagai horiek kontuan hartzeak eragin
nabarmena izango du zenbait udalerri eta eremu funtzionaletan eta, hala, EAE osoaren balio
erantsian eragin positiboa ere izan lezake.
9. Koadroa. 2010-2017 tarterako etxebizitza arloan aurreikusitako beharrizanak.
Lurralde
Eremua
Etxebizitza
beharrizanak
guztira
%
Etxebizitza-
parkearen
gaineko %
A1
Biztanleriaren
aldaketa
A2
Familiaren
neurria
B1
Bigarren
etxebizitza
C1
Etxebizitza
hutsa
Gernika-
Markina E.F. 2.842 7,4 370 2.047 262 163
Aintzat hartutako 8 urteko tartean (2010-2017) izango diren beharrizanen kuantifikazioa
laburbiltzen da 9. koadroan, Ondarroa barne hartzen duen Gernika-Markinako Eremu
Funtzionalari dagokionez. Etxebizitza beharrizanen kalkulua ez da hasierako parkearen %8ko
kotara heltzen dinamismo demografiko txikiena duten 5 eremuetan (Eibar, Arrasate-Bergara,
Gernika-Markina, Beasain-Zumarraga eta Bilbo Metropolitarra).
Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta eta
Ziortza-Bolibar.
Lurraldeko proiektu iraunkorra definitzea du xede, lurraldearen antolakuntzarako eta
egiturarako oinarrizko elementuak ezarriko dituena, sektoreko eta udal planifikaziorako
gainerako tresna guztien erreferentzia izango dena. Halaber, lurraldean bertan koordinatuko
ditu plana indarrean dagoen aldian egin behar diren ekintzak, Eremu Funtzionalaren garapena
bermatzeko proposatutako lurralde ereduarekin bat.
3.4.2. LURRALDE ANTOLAMENDUAREN PRINTZIPIO GIDARIAK.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
47
Antolamenduari buruzko informazioa ematen duten printzipioak dira, eta, horien arabera,
honako hauek formulatu, interpretatu eta aplikatu behar dira:
1. Garapen iraunkorraren printzipio orokorra; horrek gizartea eta ekonomia garatzeko baldintzak hiriko eta naturako ingurumenaren eskakizunekin harmonizatzen ditu, batez ere ekosistemen oreken eskakizunekin, taldeko beharrizanak betetzea bermatzeko, etorkizuneko belaunaldien beharrizanak betetzea arriskuan jarri barik.Garapen iraunkorraren erreferentziako irizpidea, erabakiak hartzeari dagokionez, Lurreko Gailurrean sinaturiko Agenda 21 da, eta hori, udalerri mailan, kasuan kasuko tokiko Agenda 21etan gauzatu behar da.
2. Ekosistema desberdinen karga-gaitasuna aintzat hartzeko, haztatzeko eta errespetatzeko printzipioa; baliabide natural hidriko eta energetiko berriztagarrien kontsumoak ekosistemek horiek berreskuratzeko duten gaitasuna ez gainditzeko, eta baliabide berriztaezinak kontsumitzeko erritmoak baliabide berriztagarri iraunkorrak ordezteko erritmoa ez gainditzeko; era berean, saihestu behar da kutsagarriak igortzeko erritmoak gainditzea aireak, urak eta lurzoruak horiek xurgatzeko eta prozesatzeko duten gaitasuna .
3. Lurzoruaren okupazio iraunkorraren printzipioa; horrek, honako hau eskatzen duena:- Lurzorua birgaitzeari eta berrerabiltzeari lehentasuna ematea, hazkunde berriaren aurretik.- Hiriko bereizketa eta barreiadura ekiditea, eta erabilerak eta funtzioak integratzeko eta elkartzeko ahalegina egitea, mugikortasuna murrizteko.Mugikortasun iraunkorraren printzipioa, ondorengoa eskatzen duena:Derrigorrezko mugikortasuna eta motordun ibilgailuen alferrikako erabilera murriztea.Ingurumena errespetatzen duten garraiobideei lehentasuna ematea, behar izanez gero horien erabilera konbinatua planifikatuz.
5. Aintzat hartu behar dira, edozein erabaki hartzeko garaian, epe luzerako ondorioak, kontsumoaren benetako kostuak eta baliabide berriztaezinen narriadura.
6. Berdintasun printzipioa, ondorengoa eskatzen duena:- Garapen iraunkorraren kostuak eta hobariak gizarte taldeen, belaunaldien eta lurraldeen artean banatzea.
- Oinarrizko beharrizanak betetzea eta funtsezko eskubideak erabiltzea guztion esku egotea.
7. Lurralde gaien ikuspegi estrategikoaren printzipioa, ondorengoa eskatzen duena:Eremuan eraginik handiena duten eta lurraldea berregituratzeko politika baterako berritzaileak diren prozesuak hautematea eta arautzea.Gaitasun eraldatzaile handieneko ekintzei lehentasuna ematea denboran eta espazioan.8. Aniztasunarekiko begirunearen printzipioa; horretarako, kontuan hartu, balioztatu eta, behar izanez gero, babestu egin behar da lurraldean identifikatzen diren hiri eta landa pieza guztien nortasun bereizgarria, horiek esparru estrategiko bakarrean, koherentean eta kohesionatuan egituratzearen kalterik gabe.
9. Hitzartze-printzipioa, ondorengoa eskatzen duena: ezinbestekoa da erabakiak
gardentasunez hartzea, herritarrek erabaki-hartze horretan parte hartzea, gizartean gehien onartzen diren soluzioak lehenestea, partaidetza publikoa gauzatzea eta ordezkaritza-organoen babes politikoa edukitzea
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
48
3.4.3. HIRIGINTZA ARLOKO INFORMAZIOA ETA LZP-REN DIAGNOSTIKOA ONDARROAKO UDALERRIARI DAGOKIONEZ.
Mendexa eta Ondarroaren arteko behe-ibarra naturgune erakargarritzat hartzen da.
Arrantzaren garapenak indartu egiten du Ondarroaren hiri funtzioa. Ez da sartzen landa
guneen helburu estrategikoen barruan. Bermeo eta Lekeitiorekin batera kostako hirigunetzat
hartzen da; Markina-Xemein, Gernika-Lumo hiriguneak eta landa kokalekuak ez bezala.
Artibai haranaren eta Berriatua eta Ondarroa udalerrietako ibaiaren meandroetan
kokatuta dagoen industria ehun etenaren eta gutxi artikulatua egotearen garrantzia aipatu behar
da.
Errepide sarearen igarobideen egitura-garrantzia.
- Berriz-Ondarroa (BI-633): bide azkar baten eraikuntzaren beharra azpimarratzen da.
- Ondarroa-Mutriku (BI-638), kostaldeko ibilbidearen jarraipena dena.
Diagnostikoak ohartarazten du gatazkak daudela bai hiri izaerakoak eta bai
azpiegiturazkoak, errepide azpiegituraren ezaugarri geometrikoei lotuta.
Aukeratu da lurralde integraziorako errepide sarea ezberdintzea, errepideen hobekuntza
kontrolatuekin.
Eztabaidaezintzat hartzen da Ondarroako Portuaren garrantzia, izan ere,
Bermeokoarekin batera interes orokorreko portutzat hartzen dira, Bilbokoa eta Pasaiarekin
batera.
Ondarroako portuko garrantzia nabarmentzen da arrantzaren ikuspegitik, baxurakoan
20.000 t/urtean eta alturakoan 15.000 t/urtean harrapatzen baitira.
Autobuseko garraioan Markina-Ondarroa linea nabarmentzen da.
Ekipamenduetan ondokoak dira aipagarriak:
- Lekeitio eta Ondarroa udalerrien paper nagusia hezkuntza ekipamenduen ezarpenean
kostako dotazioan.
- Osasun ekipamenduei dagokienez, osasuneko oinarrizko zonaldearen zati da, Berriatua
udalerriarekin batera. Arreta bereziaren zentroa Gernika-Lumon dago.
- Kultur ekipamenduari dagokionez, LZPk nabarmentzen du Eremu Funtzionalean
eskaintza zabala dela eta Ondarroa moduko udalerrietan kultur ekintzetarako proiektuak
badaudela. Kultur zentroen mankomunitate mailako funtzionamendua proposatzen du, eta
Gernika-Lumoko Udalak bere inguruan zentro enblematiko bat ezartzeko duen interesa
nabarmentzen du.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
49
- Kirol ekipamenduei dagokienez, Eremu Funtzionaleko udalerri gehienetan dotazioa
zuzena dela nabarmentzen da. Azpimarratzekoa da Ondarroa moduko udalerrietako
instalazioen udalaz gaindiko izaera.
- Ondarroako oinarrizko osasun zonaldea, Ondarroa eta Berriatuarekin batera.
Horren arabera, Gernika-Markina Eremu Funtzionaleko osasun sistemaren
baliabideak oinarrizko osasun zonaldeetan dauden sei osasun zentroetatik abiatuta
egituratzen dira, eta horiei gehitu behar zaie Gernika-Lumo udalerrian dagoen atentzio
espezializatuaren zentroa. Eskualdeko ospitalea ere bertan eraikitzen ari da gaur egun.
- Gizarte ekipamenduei dagokienez:
Oinarrizko atentzioari dagokionez, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalean
zerbitzua nagusiki antolatuta dago gizarte zerbitzuen bi mankomunitateren bidez:
- Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatea. - Lea-Artibaiko mankomunitatea, ondoko udalerriak biltzen dituena:
Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Ondarroa (guztiak eremu funtzionalean). Udalerri horietako bakoitzean oinarrizko unitateak daude.
Gizarte-zerbitzu espezializatuek arreta bereziaren maila osatzen dute.
Beharrizan bereziko biztanle sektoreei zuzenduta daude, eta horiek, tratamendu berezia edo teknikoki konplexua behar dutenez (zentro espezializatuak eta teknifikatuak edo prestazio oso espezifikoak), ezin dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik eskaini.
Hirugarren adinerako zentroei dagokienez, egoera oso desberdina da elkarteen, etxeen eta kluben eta egoitzen artean. Lehenengoak bizikidetza-zentroak dira, eta, gehienez ere, 500/600 metrora egon behar dira zerbitzuaren jasotzailearen etxetik, zerbitzua ondo eman ahal izateko; hori, berriz, oso zaila da biztanleria oso sakabanatua duen eremu honetan. Soluzioak, horrenbestez, zerbitzua berrantolatuz baino ezin dira etorri (garraio formulak ikertzea), zentroetan esku hartuta baino gehiago.
Egoitzei dagokienez, sare publikoa berez ez da nahikoa, nahiz eta eskaintza pribatuak (neurri handian berau ere erakundeek egindakoa) eskaintza publiko hori ondo osatu, alderdi kuantitatibotik begiratuta. Eremu Funtzionalak halako zerbitzuen lurralde-antolamenduko eremuaren eginkizuna bete dezake, eta zerbitzuok gutxieneko tamaina (ezinbestekoa) behar dute ondo administratuak izateko.
Ezgaitasunen bat dutenentzako zentro espezializatuei edo premiazko egoeratan dauden taldeentzako (batez ere, toxikomanoak) zentroei buruz ere gauza bera esan daiteke, eta, kasu honetan, zerbitzua emateko eremua udalerriz gaindikoa izan behar da, nahitaez.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
50
Eremu Funtzionalaren egitura ekonomikoari dagokionez, LZPk ondokoa adierazten du:
Gernika-Markinako Eremu Funtzionalaren ekonomiaren ezaugarri nagusia lehen sektoreko jardueren garrantzi handia da produkzio-egituraren barruan; halaber, industria-jarduera batzuk nekazaritza-sektoreari lotuta daude, eta, orain, dibertsifikazioa dago zerbitzuetarantz, batez ere, turismo sektorearekin zuzenean edo zeharka lotutako jardueretarantz, horrek aukera handiak baititu Eremu Funtzionalean.
Lurraldean udalerrietan bereizitako espezializazio-jarraibideak identifikatzen dira, eta horiek aditzera ematen dute dimentsio handiko enpresen inguruan eraturiko mikro-klusterrak daudela. Hain zuzen ere, metalurgia sektorea Gernika-Lumon metaturik dago, automozio-industriak Ajangizen eta Foruan, kontserba-klusterra Bermeon eta Ondarroan, zuraren industria Muxikan, eta itsas eraikuntza Muruetan.
Jarduera ekonomikoetarako lurzoru-eskaintzari dagokionez, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalak kalifikaturiko lurzoruko 259,33 ha ditu, eta azalera horren %35 hutsik dago.
Jarduera ekonomikoetarako kalifikaturiko lurzoru dotaziorik handieneko herriak Bermeo, Gernika-Lumo (Muxika) eta Etxebarria (Markina-Xemein) dira. Denen artean, Eremu Funtizonalaren jarduera ekonomikoetarako kalifikaturiko lurzoru osoaren %60 dute.
3.4.4. LZP-K PROPOSATURIKO LURRALDE EREDUAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK.
Ondarroari dagokionez, proposatutako lurralde eredua ondoko printzipioetan oinarritzen da:
1. Gernika-Markinako Eremu Funtzionala funtsezko pieza da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen eta landa orekarako.
2. Baliabide naturalen babes aktiboa eta baserriaren bideragarritasuna segurtatu beharra,
paisaiaren kalitatea bermatzen duten elementuak baitira.
3. Lurraldearen zentzuzko kudeaketan oinarrituriko hirigintza eredua, hain zuzen:
a) Lurzoru-baliabidearen kontsumoa mugatzea; Eremu Funtzionalaren “harrera-
gaitasuna”.
Gernika-Markinako Eremu Funtzionalak ez du jasan EAEko beste eremu funtzional batzuen itotze mailarik; hala ere, turismoak paisaia eta natura balio handiko espazio batean izandako garapenak lurzoruaren kolonizazio iraunkorra eragin du, eta horrek murriztu egin du benetan mugatua den baliabide baten
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
51
erabilgarritasuna; murrizte hori, gainera, nabarmendu egin da bertako topografiaren ezaugarrien ondorioz, lurzoruaren erabilera guztiak haran hondo oso mugatuak lortzeko lehiatzen ari baitira.
Garapen handiagoaren aldeko ereduek ez dute beti kontuan hartu lurzorua ondasun urria dela; horrela, lurzorua zuhurtasun eta iraunkortasun irizpideekin erabili beharrean, batzuetan alferrik galdu dute, eta muga fisiko eta ekonomiko argiak dituen eremu baterako komenigarriak ez diren kokapen ereduak sortu dituzte.
Berretsi egin behar da lurzorua baliabide urria dela eta “ekonomia lurzoru baliabidearen kontsumoan” printzipioa aplikatzen duten ereduak aplikatu behar direla.
b) Kokapen tradizionalen nortasuna eta kultura ondarea zaintzea, hazkunde ase
beharrak beteta.
Horretarako, beharrezkoa da oraingo guneetan ekintzak egitea, ingurumena eta gizartea narriatzen dituzten fenomenoak ekiditeko. Lurralde eredu berriaren proposamenaren esparru espezifikoaren barruan proposatzen diren jarraibideak, hiri planeamenduaren arloko tokiko autonomiari dagokionez, lagungarriak izan behar dira iraunkortasun helburu orokorrak lortzeko.
1. Hiriguneak suspertzearen barruan, eraikinen hobekuntza ez ezik eremu publiko berezien hobekuntza ere sartu behar da. Udal planetan bi alderdi horiek sartu beharko dira, eraikitako espazioen eta hutsik dauden espazioen arteko loturaren erabateko egokitzapenean. Horrenbestez, adiskidetu egin behar dira forma -hiri-espazioaren berrantolamendutzat ulertuta-, eta edertasunaren ideia. Ikuspegi horretatik begiratuta, erdiguneetako eremu publikoen hirigintza berria ez da plazen edo kaleen apaindura epidermikora zertan mugatu, erdigunearen hiri-ulermenera lotuz gero, hau da, azpiegiturak hobetzeko, birgaitzeko eta suspertze funtzionaleko eta gizarte-kohesioko gainerako ildoekiko modu integratuan pentsatuz gero.
2. Hobekuntza ekintzak Erdigune Historikoetatik finkaturiko gune osora hedatu
behar dira, eta, horien barruan, periferiaren hirigintza berria ere sartuko da.
3. Mugatu egin behar da ibilgailu pribatuaren sarbidea, erdigune bakoitzaren egoerara egokituriko disuasioko edo “moteltzeko” neurriak erabilita; horri dagokionez, oinezkoen babesguneak (mugatuak) edo egoiliarren nahiz zerbitzuen ibilgailuetarako sarbide soileko eremuak sortzea dago aurreikusita.
4. Ondarea babesteko arauzko neurriak errealismoan eta zentzuan oinarrituz
formulatu behar dira. Babesturiko Eraikinen Katalogoak egokitu egin behar dira higiezinak mantentzeko eta hobetzeko aukera errealetara. Araudi luzeegiek eta nahasgarriegiek hiriko birgaitzearen Kulturak izen txarra hartzea eragiten dute, edo higiezinak egoiliarren beharrizanetara egokitzea zailtzen dute, turismo erabileraren mesedetan.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
52
5. Oso interesgarria da higiezin eta instalazio publikoak (erabilera ezegokidunak, zaharkituak edo hutsik daudenak) zuzkidura publikoen erabileretarako suspertzea.
c) Eremu naturalen paisaia suspertzea, ibaibideen eta itsasertzeko espazioen inguruan
ibilbide espezifikoak sortzea.
Ingurumena eta paisaia ez narriatzeko, LZPk Paisaiako Ibai Igarobideak sortzea
proposatzen du: ubideak eta horren ertzek osaturiko igarobideak, balio naturaleko eremu jakinen gozamenetara eta babesera bideraturiko ibilbideak, eta ingurumen balio handikoak diren espazioak.
Aldi berean, itsasertzaz nahiz barrualdeaz gozatzeko bideak eta elementuak suspertzea ere proposatzen du; horretarako, ibilbide horiek suspertzeko obrak arrazionalizatu eta lehendik dauden bideak hobetu egin behar dira, itsasertzeko lurraldea zentzuz erabiltzeko, baita hori ondo ezagutzeko eta balioztatzeko ere.
d) Hazkunde barreiatua eta landagune berrien eraketa mugatzea.
Kontrolatu egin nahi da landagunearen hazkunde fenomenoa; izan ere, Lurralde Antolamendurako Gidalerroak Landa Eremua balioztatzeko egiten den apusturako, beharrezkoa da landagunearen jatorrizko izaera berreskuratzea, bertako ingurumen eta paisaia balioak mantentzen baititu.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
Eremu Funtzionalerako oraingo zifren arabera, mila pertsona baino gehiagok etxebizitza aldatu behar dute, mila eta berrehunek etxebizitza lortu behar dute eta ia bi milak birgaitu egin nahi dute etxebizitza; zifra horiek kontuan hartuta, etxebizitzaren arloan esku-hartze publikoa behar da, eta horrek gainditu egin behar ditu azken bost urteotako erritmoak.
Talde batzuentzat, gehienbat etxebizitza eurentzat bakarrik behar dutenentzat (emazterik edo bikotekiderik ez dutenak), etxebizitza erosteko finantza-ahalegina ia ezinezkoa da (euren diru-sarreren %50 inguru).
f) Bigarren egoitzako kokalekuen hazkundea mugatzea.
g) Modernizatzea, berritzea eta hobetzea, suspertze-eremuak mugatuta, eta hiriguneei
lotutako industrialdeak handitzea.
EAEn industria hirugarren sektore bihurtzeko prozesua sortzen ari da, eta Eremu Funtzionala ere prozesu horren eraginpean dago; prozesu hori enpresen estrategia berriak eta aldaketa teknikoak gero eta gehiago sartzearen eraginaren ondorioa da. Elementurik garrantzitsuenak honako hauek dira: industria espezializatuen egiturak finkatzea eta produkzioa dibertsifikatzea, berrikuntzako eta teknologia aldaketako dosi gero eta handiagoak sartzen dituzten dinamika sendoko adarretarantz.
Oinarri ekonomikoaren barruko aldaketa horien ondorioz, aldatu egin behar dira produkzio-aparatua kokatzeko eta inguruneko eskakizunak, eta, horretarako, ezinbestekoa da hiri-eta lurralde-ingurua aldatzea.
Hori dela eta, jarduera ekonomikoen oraingo eremu zaharkituak suspertzea proposatzen da, industria-paisaia egokitzeko eta irudia hobetzeko, EAEko industrializazio masiboan sortu ziren eremuetan; produkzio-erabilera, nolanahi ere, mantendu egingo da, baina profil berritzaileagoarekin eta teknologikoagoarekin.
Egin daitezkeen jarduketen artean honako hauek daude:
- Erabilera mistoak ezartzea (egoitza eta hirugarren sektorea). Aditzera eman behar da LZP honen Lurralde Ereduak hirugarren sektoreko eta egoitzako erabileren bizikidetzaren aldeko apustua egiten duela, eta horiei, agiri honetan, erabilera misto esaten zaie; izan ere, funtsezko elementuak dira guneetako hiri-bizitza mantentzeko, hobetzeko eta suspertzeko, eta guneok indartzeko.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
54
- Industrialdeetan elkarteak sortzen laguntzea; bertan, ekintza komunak eratuko dira:
heziketa, telekomunikazioak, enpresen arteko harremanak, diru laguntzak,
publizitatea, argitalpenak, ikerketa, mintegiak eta jardunaldiak.
− Enpresaburuak eta langileak trebatzea
Industrialdeen arauketa egokia lortzeko ekintzak.
Enpresen lehiakortasuna handitzeko ekintza eta proiektu komunak (Internet jartzea, elkarteen korporazio-irudia sortzea).
Enpresei enpresa-intereseko informazio ekonomikoa eta aholkularitza edo zerbitzuak (zenbait arlo teknikotan) eskainiko dizkien organismoa sortzea.
Telekomunikazio-sareen trazatu egokia sustatzea industrialdeetan.
Bestalde, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalean ezinbestekoa da ekipamendu egokiak dituzten industrialdeak sortzea, industriek sortzen dituzten hondakinak ondo tratatzeko; halaber, erraztasunak eman behar dira industria-plantak (batez ere, kutsagarriak) hiriguneetatik urrun dauden industrialdeetara eramateko.
sustatuz, lurraldeko eraginkortasun eta kohesio estrategiatzat hartuta.
Markina-Xemein hazkunde hautakorreko ahalmenagatik aukeratu da, orain duen tamainagatik baino gehiago.
LAGen adierazitako planteamendu orokorren arabera, leku horiek funtsezko eginkizuna izan behar dute eskualdeko lurraldearen antolamenduan eta artikulazioan; halaber, zuzkidurak eta, batik bat, oinarrizko ekipamenduak banatzeko erreferentziazko guneak izango dira. Erreferentziazko lekuen eredu hori egokia da landa eremuetarako, adibidez, Gernika-Markinako Eremu Funtzionalerako; hala eta guztiz ere, hierarkia urriko hiri-kokapen sarea dauka, eta, bertan, kategoria honetan sartzeko moduko gune bat ere ez dago (Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa/Berriatua) Eremu Funtzional osoan zehar hedatzeko moduko eragin eremurik defini dezakeena. Horrenbestez, eta kontuan hartuta LAGek zehazturiko Lurralde Eredua eskualde-egitura bakoitzeko lurraldearen egiturara eta errealitatera egokitu eta osatu egin behar dela, bost azpi-eremu zehaztea proposatzen da; horrela, horietariko bakoitzak leku nagusia izango du lehen aipaturiko guneetan, eta horiek, aldi berean, loturen bidez eta modu osagarrian, eskualde mailako funtzioak zentralizatuko dituzte.
Ondokoak dira azpi-eremu horiek:
- BERMEO: Bermeo, Busturia, Mundaka eta Sukarrieta udalerriek osatua.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
- MARKINA-XEMEIN: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Markina-Xemein eta Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz.
- ONDARROA: Berriatua eta Ondarroa. .
4. Eremu Funtzionala egituratzen duten elementuak. Eremu Funtzionaleko garraio-
azpiegitura berrien harmonizazioa, Bilbo Metropolitarreko eta Ibaizabalen eta Debaren
Industria Igarobideetako elementuekin.
LZPk harmonizazioa ondoko irizpideen arabera egitea aurreikusten du:
- Urdaibaiko ingurumen-kalitatea kontuan hartuta, komenigarria da Bermeo Gernika-Lumo-Amorebieta-Etxano igarobidearen kategoria gutxitzea eta bertako trafiko bolumena murrizten saiatzea (batez ere, trafiko astuna).
- Sollubeko mendatean aurreikusitako hobekuntza handiek, trazatuaren zati baterako tunelak egiteak eta Meñakako, Bermeoko nahiz Sukarrietako saihesbideek (azken herri horretakoa aurreikuspen-fasean) ahalmen handia emango diote mendebaldeko igarobide honi, eta horrek, berriz, igarobideak jasaten duen trafiko handiaren zati bat deskargatzea ahalbidetuko du (batik bat, astunen trafikoa, Bermeoko portuko merkantziei lotutakoa).
- Bestalde, Bermeo-Amorebieta trenbidea bikoiztuta, merkantzien trafiko hori trenez egin ahal izango da.
- Aurrekoa osatzeko, hobetu egin beharko dira biztanleen mendebaldeko irisgarritasuna eta eremu honetan sortzen den lana.
- Irtenbide mistoen aldeko hautua egitea ondokoak kontuan izanik:
Errepideko merkantziak ia Bermeo-Mungia-Bilbo igarobidetik bakarrik; halaber, ibilgailu pribatuko trafikoak bertarantz orientatuko dira.
Trenbideko merkantziak, partaidetza ahalik eta handienarekin (aurrekoekin alderatuta), Bermeo-Gernika-Amorebietatik, jakina.
Hegoaldeko trafiko pribatua Gernikako igarobidetik A-8/N-634 errepidera, baina astunen trafikoa ahalik eta gehien murriztuz.
Ondarroari dagokionez, Ibaizabalen ardatzekin lotura Gernika-Amorebieta igarobidetik egingo dela aipatzen da mendebaldeko eremuetarako, eta Ondarroa-Markina-Berrizeko igarobidetik ekialdekoetarako. Halaber, Deba haran gipuzkoarrarekin lotura konponduta dago hegoaldean Trabakuak A-8/N-634 errepidearekin duen loturarekin, eta ekialdetik Mutrikutik, GI-638-tik. Ez da aipatzen loturarik Gipuzkoarekin ekialdetik.
5. Eremu Funtzionalaren barruko lurralde-kohesioko azpiegituren hobekuntza.
6. Euskotren, Eremu Funtzionala ardazten duen elementua. Bidea erdibitzearen ezaugarri
positiboa.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
56
7. Eremu Funtzionalaren lehiakortasun ekonomikoaren elementu giltzarriak indartzea.
ari da-, Kortezubi, Mendata, Mundaka eta Aulesti. Horien guztien kasuan proposatzen da horiek
osatzen dituzten sailen oraingo tamaina berrikustea, beren mugak txikitzeko xedearekin, gune
konpaktuagoak eta lur gutxiago kontsumitzen dutenak osatzearren.
Tontorramendiko gailurra LZPren barnean mugarri, talaia, area eta paisaia-interes
bereziko ibilbideen atalean jasota dago, begiratokien multzoan.
Lea eta Artibai ibaien erdiko ubidea aipagarria da, meandro-formako trazatua eta
urbazterren kontserbazio txarra kontuan hartuta, urbazterron azalera nabarmen urritu delako
eta, gaur egun, loturarik gabe daudelako (kasu batzuetan, narriatuta ere bai); hala ere, balio
ekologiko eta bioklimatiko handia dute, eta paisaiaren aldetik ere balio handikoak dira.
Ibaibidearen eta horren inguruaren berezko paisaia-balio handiak edukitzearen eta
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
57
topografiaren aldetik eremu aipagarriak nahiz ikusgarriak izatearen eraginez, Paisaiaren Ibai
Elementuak direla esaten da. Eremu hauek honako espazio hauekin osatuta daude:
a. Ibaia eta horren ertzak, ibaibidearen gunea osatzen duen baliorik handieneko
elementutzat. Ibai Elementuaren proposamena Lea eta Artibai ibaien inguruan garatzen
da; horiek GKL gisa (Garrantzi Komunitarioko Lekuak) kalifikaturik daude Europako
Araudian, eta, beraz, habitaten 92/42/EEE Zuzentarauan jasotako kontserbazio
manuak bete behar dituzte. Halaber, balio ekologikorik handieneko eremutzat ere
kontserbatu behar dira; izan ere, bertako ertzek habitat naturala osatzen dute floraren
eta faunaren espezie batzuentzat (bisoi europarra, galtzeko arriskuan dagoena), eta,
horrenbestez, babestu egin behar dira.
b. Ingurumen eta Paisaia Balioko Landazabalak: Eremu Funtzionalean balio estrategikoa
eta ingurumen nahiz paisaia interesa duten landazabal eremuak, gehienek uholde
arriskua dutenak.
c. Paisaia Intereseko Ibai Ibilbidea, landazabalok lotzen dituena: Helburua biztanleen
artean ibaiaren onarpena eta gozamena berreskuratzea da. Urbazterreko eremu
horietako zuhaitz-espezie batzuen garapena oso ona da; gainera, ur-laminaren
presentzia eta kokaleku natural integratuak edukitzeko aukera aberasgarriak dira
zentzumen-pertzepzioetarako, eta inguru oso atsegina sortzen dute. Halako
espazioetan Natura eta Landa Ingurunearen mantentzea nagusituko da, oraingo
partzelazioa hautsi barik, nekazaritza ustiapenetan eta ibaibideko habitatean bizi diren
espezieen artean interferentziarik ez sortzeko.
Artibai ibaian LZPk errotak, burdinolak eta dorretxeak (geure iraganeko ondare
arkitektonikoaren zatia) dituen ibilbide interesgarri bat planteatzen du, eta honekin batera,
gainera, pasealekua oinezkoen eta bizikleten bidetzat egokitu, kultura zein arkitektura
intereseko elementuak suspertu eta bainuko zonak nahiz ibairako sarbideak egokitzeko
planteamendua. Hori lagungarria izango da inguru hori paisaian sartzeko elementutzat
suspertzeko, horren babesa ahaztu barik, balio handikoa baita ekologiaren eta ingurumenaren
aldetik.
Gernika-Markinako EFren barnean Ondarroak Eremu Funtzionalaren osotasunaren
gainean biztanleria galdu duela nabarmentzen da, 1986an biztanleriaren %15 izatetik 2007an
%13 izatera pasa baita.
Etxebizitza kokapenen sistemari dagokion atalean, LZPk udal plangintzek jaso beharra
daukaten etxebizitzen eskaintzaren behar endogenoa nabarmentzen du.
Ondarroako kasuan, HAPOren epealdirako (8 urte) etxebizitzaren behar endogenoa 296
etxebizitzatan ezarri da eta 16 urteko eperako 596 etxebizitzatan.
HAPOk Ondarroan eskaini behar dituen gehienezko eta gutxienezko mugak honakoak
dira:
16 urteko epean 8 urteko epean.
Gehienezko muga 1.186 etxebizitza 888 etxebizitza.
Gutxieneko muga 741 etxebizitza 444 etxebizitza.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
58
Datu hauek kontuz hartu behar dira, aztertutako LZPren dokumentuak oso eguneratua ez
dagoen informazioa erabiltzen baitu. Ondarroaren kasuan aipatzen da planeamenduaren
barnean egiteko dauden etxebizitzen kopurua 686koa dela, kontuan hartu gabe Aieriko
eremuko desklasifikazioa epai bidez, 480 etxebizitza dituena. Beraz, egiteko dagoen etxebizitza
kopurua 206koa izango litzateke (txosten honen egileen behaketaren arabera 214).
Ondarroako Hirigune Historikoan derrigorrezko biziberritzearen aldeko apustua egiten da,
eta udal plangintzatik beste eremu batzuetara ere zabal liteke erabaki hori.
Era berean, etxebizitzetarako eraikitako azaleraren %10 jarduera ekonomikoetarako
gordetzea gomendatzen da, ordenatzen diren etxebizitzetako erabilera orokorren lurzoru
berrietan.
Ondarroako udalerria behartuta dago etxebizitzak gordetzera babes publikoko
nolabaiteko erregimenarekin, eta kopurua EAEko lurzoruaren 2/2006 Legeko 82. artikuluan jasotzen denaren arabera finkatu behar da.
Jarduera ekonomikoen atalean arrantza sektorearen garrantzia azpimarratzen da, Eremu
Funtzionalak (Bermeo, Lekeitio, Ondarroa) Autonomia Erkidegoko harrapatzeen %57 suposatzen baitu. Sektoreak duen “arrisku handia” aipatzen da, nazioarteko instantzien baitan baitago, eta Udalei eskatzen zaie plan alternatiboak izatea merkataritza suspertzeko.
Bigarren sektoreari dagokionez, Lea Artibaiko eskualdeak du jarduerarik handiena, salbu
eta Ondarroak eta Lekeitiok. LZPk eredu ekonomiko bat proposatzen du, Bermeo eta Ondarroako portuen zonetako
jarduerak jasotzen dituena. Ondarroaren kasurako, jarduera ekonomikoetarako exekutatzeko dagoen azalera 6,77
Ha-koa dela estimatzen da Ondarroaren planeamenduan, hain zuzen ere, Errenterian okupatzeko dagoen lurzoruarekin bat datorrena.
Ondarroak jarduera ekonomikoetarako duen lurzoruaren beharra adierazten da, baina,
era berean, harrerarako dagoen gaitasun fisiko urria aipatzen da. Horregatik eskaria Berriatuko udalerrira bideratzen du.
LZPk jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskaintzaren gehienezko muga modura
Ondarroan eta Berriatuan dagoen lurzoru hutsak okupatzea proposatzen du (10 Ha) eta gertuen dauden udalerrietan jardueretarako lurzoru berriak proposatzen ditu:
Markina-Xemein……… 9 Ha Berriatua………………. 8 Ha Jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren sustapen publikoari dagokionez, kostaldeko
Bermeoko eta Ondarroako portuetan, espaziorik ezak eskari orokorrak betetzea ekiditen duela aipatzen du. Bi kasuotan, industrialde txikiak sustatu dira udalerri mugakideetan, Mundakan eta Mutrikun hurrenez hurren; baina leku arazoak nabarmenak dira.
Mugikortasunari dagokionez, LZPren jarduera lerro eta irizpideetako bat sare ez
motorizatu baten ezarpena da, oinezkoentzat eta bizikletentzat, eta horretarako Markina-
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
59
Ondarroa ardatza proposatzen da, hain zuzen ere, txosten honek Ondarroako udal plangintzarako diagnostikatutakoarekin bat.
Autobus bitartezko garraioari dagokionez, Markina-Lekeitio-Ondarroa linearen garrantzia
azpimarratzen da. Garraioko azpiegituren gaian egiten dituen proposamenen artean, LZPk Ondarroako
udalerriaren errepide sarea aztertzen du, ondoko jarduerak proposatuz: - BI 633. Berriatua eta Ondarroa arteko gaur eguneko errepidearen hiri tratamendua. - Milloiko Portuan tunela, Lekeitio Artibaiko igarobidearekin lotzeko. - BI 3438. Paisaia intereseko ibilbidearen moduko tratamendua. Ondarroako portuari dagokionez, trenbide-azpiegiturarik ez dagoenez, beharrezkoa
izango da errepideko merkantzien trafikoa erabiltzea, eta horrek Artibaiko igarobidean aurreikusitako hobekuntzak jasoko ditu, baita Gipuzkoan A-8/N-634 bide-sistemarekin errazago lotzeko egin daitezkeen hobekuntzak ere.
egiten da uraren hornikuntza Ondarroara eramateko, EUTEra eta ko (Berriatua) urtegira eramanez.
Ur zikinen oraingo sarea ere sendotu egiten da, Berriatua eta Ondarroaren artean
hobekuntza jarduerak proposatuz. Ondarroako udalerrian ekipamenduei dagokienez ez dira jarduera aipagarriak adierazten,
salbu eta Ondarroan euskaltegi publiko bat egiteko proposamena.
LZPk Urdaibaiko erreserbaren Eremura zuzentzen ditu bere jarduerak helburu turistiko modura, bai nazio eta bai nazioarte mailan, eta dirudienez hori da Eremu Funtzionaleko motor turistiko bakarra.
3.4.6. ONDORIOAK.
Gernika-Markinako LZP, teorikoki, bai Gernikak eta bai Markinak duten eskualde buru
izaeraren inguruan egituratzen da nagusiki, eta horien inguruan izaera ezberdineko beste 30
udalerri daude. Errealki eskualde burua Gernika da eta LZPk bi azpiburu proposatzen ditu:
Bermeo eta Markina.
Eremu Funtzionala osatzen duten 32 herrien artetik, horietako asko (gehientsuenak) ia ez
dira aipatzen dokumentuan, egiturazko antolamenduari eta Eremu Funtzionalean ematen zaien
funtzioari dagokionez.
Mugikortasunari dagokionez, garraio publikoa indartzen da, ipar-hego aukera indartuz,
hau da, Bermeo-Gernika igarobidea, eta Amorebietako bere lotura Durangoko EFrekin. Horrek bigarren mailako bilbe bat uzten du, nagusiki Markina, Ondarroa eta Lekeitio inguruko udalerriak integratzen dituena, bidez eta funtzionalki, batetik, Durangorekin lotuta Trabakuako gainetik eta Berriztik, eta bestetik Debabarrenarekin, nagusiki Ondarroatik Mutrikun barrena eta Markina eta Etxebarriatik Elgoibar eta Eibarren barrena.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
60
Hainbat ekipamenduren kokapenari dagokionez, hezkuntzakoak, osasun arlokoak,
gizarte zerbitzuak, kirol arlokoak eta kulturakoak, beti antolatzen dira Gernikaren indartze zentralaren inguruan elementu traktore modura (Guggenheim eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba), arreta gehiagorik gabe Eremu Funtzionalaren gainerakoari.
Azkenik, natur inguruari dagokionez, Artibai ibaia Ibai-paisaia Sistemako parte bezala
hartzen da. Bere adierazpen alderatua ondoko adierazpen grafikoan ikus daiteke:
GERNIKA BERMEO
MARKINA ONDARROA Gernika-Markinako LZP, lurralde antolamenduaren bere estrategian, harana ipar-hego
ardatzean taxutzeari berari balio estrategiko handiagoa ematen dio, Bermeo-Mundaka-Gernika continuumaren zentraltasunetik hegoalderaino, Amorebieta-Etxanorekin eta Bilbo Handirako bere loturarekin, Lea-Artibaiko Haranaren kaltetan, Lekeitio-Ondarroa-Markina bere taxutzean eta Durangorekiko eta Debako haranarekiko loturan, bai eta Eremu Funtzionalaren egituraketan. Zentzu horretan, jarduera ekonomikoen gaian soilik arrantza eta kontserba balioak ematen dio udalerriari kontuan hartzeko moduko eginkizuna.
Egoera horretan eta satelite modura aurkitzen dira udalerri asko, Gernika-Markinako
Eremu Funtzionalaren osotasunean bete behar duten eginkizunarekiko ideia argi bat gabe, apur bat desegituratuta dagoen eremua baita, batez ere ekialderantz, Debabarrenarekiko bere loturan.
Zentzu horretan, izaera sozio-ekonomikoko, ingurumeneko eta hirigintzako oraingo
arazoei aurre egiteko eredu bat aurkitu beharko du Ondarroak bere plan orokorrean. Orokorrean, edozein hiriren historia edota neurri txikiagoan herri batena ere, bere hazkuntza ekonomikoan oinarrituta dago. Eta Ondarroa ez da salbuespen bat. Produzitzeko makinaria gelditu den honetan, agian da pentsatzeko makinaria abian jartzeko unea, administrazioaren babespean, aro ez-emankor batetik ezagutza eta etorkizunerako aukerak sortuko diren aro batera pasatu ahal izateko.
Horrela bada, etxebizitza berrien premiak udal barrutian bertan benetakoak eta
printzipioz endogenoak diren beharretara doitu beharko dira, etxebizitza hutsean eta hiri hutsuneetan egin beharreko ekintza erabakigarriekin koordinazioan, landa lurzorua hiri lurzoru modura birkalifikatzea beharrezkoa izan ez dadin.
Beste horrenbeste esan beharra dago Jarduera Ekonomikoetarako lurzoruak gordetzeari
dagokionez, natur babeseko eta jabetza publiko nahiz pribatukoak diren lurzoruak ez okupatzeko, herri mailan estrategikoak izan litezkeenak nekazaritza eta abeltzaintzarako beren gaitasunagatik.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
61
Azkenik, erabilerak nahasteari buruz (etxebizitzakoa, merkataritzakoa, zerbitzuetakoa...) Ondarroako hirigune trinkoan, begien bistakoa da erabilera horiek ahalbidetu beharko liratekeela hurbiltasun, mugikortasun eta garraio baldintza hobeen mesedetan, baita arrantza portuan bertan eraikitako frontearen berrazterketa orokor batean ere, lurralde egituraren definizioan sor litezkeen alternatiben aurrean.
Era berean, udalerrian behar diren ekipamenduei dagokienez, eta arlo kulturalean,
kirolarenean, laguntza zerbitzuenean, hezkuntza arlokoetan eta bestelakoetan dauden beharrak osatzeaz harago, nabarmena dirudi Ondarroak arrantzaz eta ohiko industrialdeez bestelako eredu bat bilatu beharko duela. Bere aktibo turistikoak, historikoak, kirol arlokoak eta kulturalak argiki definitu beharko ditu eta balioan jarri, eta horrela, haranean bertan gertu dagoen (Berriatua, Markina, Ondarroa) etxebizitza, industria, zerbitzu eta kultur arloko eskaintzarekin osaturik udal barrutian eta egokiak diren ondoko eremuetan ekipamendu txikien kateatze bat osatzen lagunduko dute eta udalerria eta eskualdea egituratuko dituzte, bizitzaren garapenerako leku atsegin bat sortuz, udalerria jendez ez husteko.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
62
3.5. EAE-KO IBAIEN ETA ERREKEN ERTZAK ANTOLATZEKO LURRALDEKO PLAN
SEKTORIALA (Isurialde Kantauriarra).
3.5.1. ATARIKOA.
Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien eta erreken ertzak Antolatzeko Lurraldeko Plan
Sektorialaren dokumentua (415/1998 abenduaren 22ko dekretua, EHAAn 1999ko otsailaren
18an argitaratua) behin betiko onartuta dago. Baita isurialde kantauriarrari dagokion aldaketa
ere (449/2013 azaroaren 19ko dekretua, EHAAn abenduaren 12an, 236. aldizkarian
argitaratua).
Ondoren azaltzen den eran egituratzen da:
1.1. Memoria Orokorra.
1.2. Memoria Berezia. Bizkaiko kostaldean isurtzen diren ibaiak.
2. Araudia.
3. Mapak.
3.1. Ingurumen gaia jasotzen duten mapak.
3.2. Gai hidraulikoa jasotzen duten mapak.
3.3. Hirigintza gaiak jasotzen dituzten mapak.
Ondarroari eta dagokion Eremu Funtzionalari dagokionez, Lurraldeko Plan Sektorialaren
ondoko alderdiak nabarmenduko ditugu:
Mapa orokorrean arroen zatiketa. Era berezian ezartzen da Artibaiko Arroa.
Lurraldeko Plan Sektorialak hiru aldagai ezarri ditu azterketarako: ingurumena,
hidraulikoa eta hirigintzakoa.
3.5.2. LPS-REN ZONIFIKAZIOA.
Ondorengo zonak ezartzen ditu, beren osagaien arabera:
1. Ertzak zonatan banatzea ingurumen osagaiaren arabera.
Ingurune fisikoa babesteko zonak ondoko ezaugarriak babesteko egokitasunari erantzuten
diotenak dira: beren balio ekologikoak, paisajistikoak, produktiboak eta zientifiko-kulturalak
artatzea; higadura edo akuiferoen poluzioa bezalako arrisku jakin batzuen aurrean babestea;
eta beren berezko bokazioarekin bat ez datozen erabilerak eta jarduerak direla-eta
degradatutako enklabeak berreskuratzea.
Lau zona berezi desberdindu dira berariaz, ingurumen babeserako oinarrizko politika orokor
baten gai izan behar duten kualifikazio berezirik gabeko zonez gain:
1.a Lehentasunezko interes naturalistikoko zonak.
Honakoak joko dira lehentasunezko interes naturalistikoko zonatzat:
- Parte Naturala edo Biotopo Babestuaren aitorpena jaso duten zonak.
- Urdaibai Biosfera Erreserbako eta Txingudiko Areako Baliabide Naturalak Babesteko eta
Antolatzeko Plan Bereziko eremuak.
- «Natura 2000» Europako Sare Ekologikoan barne hartzeko proposatutako lekuak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
63
- Lehentasunezko Interes Naturalistikoko Areak, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako
EAEko Intereseko Espazio eta Enklabe Naturalen Katalogoan barne hartutakoak eta
LAGetan interes naturalistikoko area gisa jasotakoak.
1.b. Ondo artatutako landaredia duten ertzak.
Mota hau ubideetako erriberetan eta ertzetan dagoen landarediaren artapen-egoeraren
arabera definitzen da, zaintzea komeni den landaredia duten ertzak dituzten ibai tarteak
hautatuz.
1.c. Higadura eta lerradura arriskua edo/eta akuiferoen urrakortasuna duten zonak.
Honakoak hartuko dira barne zona honetan:
- Higadura edo/eta lerradura arriskua duten zonetako ertzak (LAGen baldintzatzaile
gainjarriak). Ubidetik gertu dauden lurzoru ahulak edo/eta mendi-hegalen
ezegonkortasuna duten areak dira, higadura-arazoak eta maila bateko zein besteko
lerradurak izateko arriskua dutenak. Honakoak hartu dira barne kategoria honetan:
o Higadura aktiboko zonak.
o Lurrazaleko lerradurak.
o Mendi-hegaletako ezegonkortasuna.
- Akuiferoen urrakortasuna duten zonak (LAGeko baldintzatzaile gainjarriak). EAEko
Akuiferoek Poluzioaren aurrean duten Urrakortasunaren Maparen arabera (Ingurumen
Sailburuordetza), honela definitutako zonak dira:
o Akuiferoek urrakortasun oso altua duten zonak.
o Akuiferoek urrakortasun altua duten zonak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
64
1.d. Berreskuratzeko premia duten ertzak.
Hondakindegiak, zabortegiak, hondeaketak, betelanak, urak bideratzeko lanak eta abar
direla-eta degradatutako lurrak dira. Halaber kategoria honetan barne hartu dira beste edozein
arrazoi dela-eta beren kalitate ekologikoa gutxitu duten edo gomendioen arabera aktiboki
birsortu behar diren zonak. Hori guztia Ingurumen Osagaiaren Mapetan grafikoki adierazita
dago 1/25.000 eskalan eta ingurumen osagaiaren inguruko araudi bereziaren arabera (D
kapitulua).
2. Ertzen zonifikazioa osagai hidraulikoaren arabera.
Bizkaiko itsasertzera isurtzen diren Ondarroako udalean dauden ibaietarako ondoko
zonifikazioa dago:
III mailako ibai tarteak (100 < C ≤ 200 Km²)
- Artibai, 0 - 2 km (Ondarroa herriko sarrera).
II mailako ibai tarteak (50 < C ≤ 100 Km²)
- Artibai, 2 - 16,5 km (Urkorekiko elkargunea)
0 mailako ibai tarteak (1 < C ≤ 10 Km²)
LPSren informazio grafikoan adierazitako erreken multzoari dagozkio, berariazko
identifikaziorik gabe (Zaldu Erreka eta beste hiru).
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
65
00 mailako ibai tarteak (C ≤ 1 Km²).
LPSren dokumentazio grafikoan barne hartzen ez diren gainerako erreka txiki edo
aldizkako isurketen ibaibideei dagozkie.
Hori guztia Hidraulika Osagaiaren Mapetan grafikoki adierazi dago 1/25.000 eskalan eta
LPSren hidraulika osagaiaren araudi bereziaren arabera (E kapitulua).
3. Ertzen zonifikazioa bere hirigintza osagaiaren arabera.
A. Garatutako eremuetako ertzak.
B. Behin betikoz onartutako Udalaren Hirigintza Plana (1995).
C. Interes naturaleko elementuak.
D. Zubizaharra zubia, B-14 balorazioa.
E. Ondarroa I zubia, B-15 balorazioa.
F. Hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuak.
Zonifikazio hori grafikoki islatu dugu Ertzak Antolatzeko Mapen bilduman. Hirigintza-
osagaiaren alderdiak, 1/25.000 eskalan. Ezarritako lau zonak honela definitzen dira:
3.a. Landa-eremuko ertzak.
Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen ez dituzten hirigintza-garapenik
gabeko ertzak dira.
Ertz horiek oro har bat datoz hirigintza-plangintzan urbanizaezin gisa sailkatutako
lurzoruekin.
3. b. Hiriarteko Komunikazioetarako Azpiegiturek betetzen dituzten ertzak.
Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek —autopistek, autobiek, sare orokorreko
errepideek eta trenbideek— betetzen dituzten hiri-garapeneko zonen kanpoaldeko perimetroan
dauden ertzak dira.
3.c. Garatutako eremuetako ertzak.
Jada nahiko finkatutako hiri-garapenaren prozesua duten ertzak ditugu honakoak.
Kategoria honetan, egun hirigintza-plangintzetan hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruen zati
handi bat ez ezik, honakoak ere hartzen dira barne: hirigintza-plangintzetan landa-auzune gisa
definitutako eremuei dagozkien lurrak, lurzoru urbanizagarri edo urbanizaezin gisa sailkatutako
ibaiertzetan zehar dauden lurzoruen artean tartekatutako dimentsio txikiko ibai tarte
interstizialak eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako herrietako kanpoaldean dauden baina
ibaiertzen antolamendu espazialari dagokionean jada erdi finkatutako eraikuntza-garapenaren
maila duten sektoreak. Talde honetan barne hartutako lurzoru urbanizagarri edo urbanizaezin
gisa sailkatutako lurzoruen ibai tarte interstizialen artean bazter utzi dira interes berezia duten
elementu naturalak dituztenak edo nekazaritza-balio berezia duten lurzoruei dagozkienak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
66
3.d. Hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuak.
Hirigintza-plangintzan aurreikusten denaren arabera hirigintza-okupazioko prozesu
berriak izango dituzten ertzei dagozkienak dira. Oro har bat etorri ohi dira eraikuntza-
okupazioaren profil baxua duten lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako sektoreekin edo horien
artean kokatutako ibai tarte interstizialekin.
Gaur egun landa-eremuko ertz gisa ebaluatutako ibai tarte jakin baten sailkapena
aldatzera behartzen duten hirigintza-birsailkapenak gertatzen direnean, ertz horiek hirigintza-
garapen berriak egiteko ahalmena duten ertzatzat joko dira, lurzoruaren sailkapen berriaren
arabera hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri nahiz urbanizatzeko egoki izan.
Hori guztia Hidraulika Osagaiaren Mapetan grafikoki adierazi dago 1/25.000 eskalan eta
LPSren hirigintza osagaiaren araudi bereziaren arabera (F kapitulua).
3.5.3. ARAUDI OROKORRA.
1. Ubide guztietan aplikatu beharreko araudia.
Beren ingurumenaren, hidraulikaren eta hirigintzaren inguruko ezaugarrietatik eratorritako
zehaztapenak aplikatzerakoan ubide-tarte edo ertz bakoitzari dagozkion berariazko
zehaztapenak edozein izanik ere, LPS honetan bere aplikazio-eremuko ubide eta ibaibide
guztietan aplikatu beharreko honako baldintza orokorrak zehazten dira.
2. Interes kulturaleko elementuak babesteari buruzko araudia.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
67
1. Hirigintza-garapenak ibaien inguruan konfiguratu izan dira maiz eta hori dela-eta
horien ertzetan interes kulturala duen eraikuntza-ondare aberatsa sortu da. Horri berariaz
ibaiaren presentziari lotutako ingeniaritza-obrak (zubiak, noriak, burdinolak, errotak eta abar),
askotan duten balio historikoa, etnografikoa eta testigantzazkoa dela eta zaintzeko modukoak
direnak, gehitzen badizkiogu, ulertzekoa izango da LPSren araudian ibaiertzetan kokatutako
interes kulturaleko elementuak babesteko jarraibideak eta irizpideak barne hartzea.
3.5.4. INGURUMEN OSAGAIA DUEN OINARRIZKO ARAUDIA.
1. LPSn aplikatu beharreko irizpide orokorra ahal den neurrian ertzetako baldintza naturalak
zaintzea izango da, dagoen padurako edo erriberako landarediari eusten lagunduz eta paduren
birsortzearen edo basogabetutako erriberak birlandatzearen bidez degradatutako ertzak
berreskuratzea sustatuz.
Uholdeen aurrean babesteko, azpiegiturak eraikitzeko edo hirigintza-garapena
sustatzeko bideratzeak edo errektifikazioak beharko dituzten ubideei dagokienez, esku hartze
horiek ibaiaren ubidea haran osoaren marko espazialean integratzea ahalbidetu beharra dago
tratamenduekin egiten ahaleginduko gara, LPSko E.2 puntuan jasotako irizpideen arabera.
2. Landa-eremuko ertzen oinarrizko arau gisa erabileren inguruko honako erregulazioa
ezartzen da Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroetan zehaztutako erabileren sistematikari
eta definizioari jarraiki.
a) Erabilera bultzatuak:
Kontserbazioa.
Ingurumenaren hobekuntza.
b) LPS honen E eta F kapituluetan eta C.4 epigrafean ezarritakoa betetzearen
baitako erabilera onargarriak:
Jolas-jarduera Zabalak.
Jolas-jarduera Trinkoak.
Ehiza eta Arrantza jarduerak.
Nekazaritza.
Negutegiak.
Abeltzaintza.
Basogintza.
Erauzketa jarduerak.
Garraiobideak.
Aireko lineak.
Lurpeko lineak.
A motako zerbitzu-instalazio ez linealen instalazio teknikoak.
B motako zerbitzu-instalazio ez linealen instalazio teknikoak.
Onura publikoko eta gizarte-intereseko eraikinak.
Nekazaritzako ustiategiari lotutako egoitza isolatua.
c) Erabilera debekatuak:
Nekazaritza-industriak, arrain-haztegiak izan ezik.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
68
Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, 3 Km² baino
gutxiagoko adar-arroa duten erreketan izan ezik.
Egoitza-erabilera isolatua.
Instalazio arriskutsuak.
3. Landa-eremuko erabileren oinarrizko arautze hau dagozkion administrazioek idatzitako
LPSn garatutako berariazko arautzeekin osatuko da.
3.5.5. UHOLDEEN PREBENTZIOARI ETA ERREGULAZIO HIDRAULIKOARI BURUZKO
ARAUDI BEREZIA.
1. Araudi hau 10, 100 eta 500 urteko errepika-denbora duten uholde-orbanei dagokie,
- Dagoen hiri-garapena zaharkituta dagoela eta eraikuntzak eraberritzea
komenigarria izan litekeen ertzetan (oro har hiri-lurzoru industriala izan ohi denetan)
eraikuntza-lerroa koadro orokorrean ezarritakora egokitu da, kasu berezi batzuetan, hau
da, dagokion Hirigintzako Planaren (PERI) bidez eraikuntza berriaren lerroa lehendik
zegoen lerrora hurbiltzeko beharra eta egokitasuna eta, agian, baita horrekin bat
etortzekoa ere, justifikatzen den kasuetan, izan ezik.
- Gainerako eraikuntza berriei dagokienez eraikuntza-erretiroak koadro
orokorraren araberakoak izango dira.
3.6. Hirigintzako plangintza edo okupazio berriko prozesuetan, arroen goi-ibarrei eragiten
dietenean (5 Km² baino gehiagoko arro drainatzaileak) eta arro osoaren azaleraren
%25aren berdina edo handiagoa den azaleraren iragazkortasuna/urbanizazioa eskatzen
dutenetan, hirigintza-esku hartzea garatu ostean behealdean urak husteko ahalmena
bermatuko duen azterketa hidrauliko bat egin beharko da.
Hala badagokio, ubideen estaldura E.2.2. epigrafean xedatutakoaren arabera arautuko da.
3.7. Eraikuntza berri guztietan lurrazpiko aparkalekuekin eta sotoekin okupatzeko mugak ez du
gaindituko ubide publikoarekiko 5 metroko gutxieneko erretiroa.
3.8. Isurketen edo ibaibide txikien erretiroen antolamendua Uren Legearen xedapenen arabera
arautuko da.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
75
4. Hiri-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuetako ertzetarako berariazko
araudia.
4.1. Araudi hau hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuetako ertzetan ez
ezik, une honetan landa-eremuko ertz gisa hartzen diren baina etorkizunean hiri-lurzoru
edo lurzoru urbanizagarri edo urbanizatzeko egoki gisa berriz sailkatuko diren ertz
guztietan ere aplikatu da.
4.2. Hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuetako ertz gisa kategorizatutako
ertzak batez ere gutxieneko azalera-entitatea duten lurzoru urbanizagarriko edo
urbanizatzeko egoki den lurzoruko sektoreei dagozkie. Horietan ubidearekiko mugakide
den lurzoru hutsa erabilgarri izateak ertzen antolamendu espazial zabalagoa ahalbidetzen
du, hidraulikaren, hirigintzaren zein ingurumenaren ikuspegitik.
Ertz horietan, dagoen erriberako landarediari eusten lagunduko duen eta, hala dagokionean, uholdeen aurrean babesteko beharrezko bideratze-obren bideragarritasuna bermatuko duen eraikuntza-erretiroetarako araudia planteatzen da.
Ertz horiek tratatzeko obren diseinurako konfigurazio «bigunak» hartzea gomendatzen da,
eraikitako ezpondak ezarriz edo, egingarri bada, ubide bikoitzaren formularen bidez.
4.3. Hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremu gisa definitutako ertzei
dagokienez, jada garatutako hiri-zonetako ertzetako eraikuntza- eta urbanizazio-erretiroak
baino zorrotzagoak planteatzen dira.
Bideratze eta ertzak tratatzeko obrak oraindik definitu gabe daudela eta kasu guztietan
erretiroak ubide publikoaren muga banaketa-lerro teorikoari dagozkiola hartu da
abiapuntutzat.
Eraikuntzarako eta urbanizazio-plataformarako planteatutako gutxieneko erretiroak ondoren adierazi ditugunak dira:
Ubide
tarteen mailak
Adar-arroaren azalera
Km²
Gutxieneko
eraikuntza-
erretiroa
metrotan
Urbanizaz
ioaren
gutxieneko
erretiroa
metrotan
VI
V
IV
III
II
I
0
600<A/C
400<A/C 600 Km²
200<A/C 400 Km²
100<A/C 200 Km²
50<A/C 100 Km²
10<A/C 50 Km²
1<A/C 10 Km²
35
30
26
20
16
12
12
20 (25)
15 (20)
11 (16)
8 (10)
6 (8)
2 (4)
2 (4)
Hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuetako ertzen hirigintza-zona ondo artatutako landaredia duten ertzen ingurumen-zonarekin bat etorriko balitz, gutxieneko urbanizazio-erretiroaren
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
76
parametroa koadroan parentesi artean adierazitako zenbakira arte zabaldu ahal izango da, erriberako landaredia artatzea ahalbidetzeko helburuarekin.
4.4. Hirigintzako plangintza edo okupazio berriko prozesuetan, arroen goi-ibarrei eragiten
dietenean (5 Km² baino gehiagoko arro drainatzaileak) eta arro osoaren azaleraren
%25aren berdina edo handiagoa den azaleraren iragazkortasuna/urbanizazioa eskatzen
dutenetan, hirigintza-esku hartzea garatu ostean, behealdean urak husteko ahalmena
bermatuko duen azterketa hidrauliko bat egin beharko da. Hala badagokio, ubideen
estaldura E.2.2. epigrafean xedatutakoaren arabera arautuko da.
4.5. Eraikuntza berri guztietan lurrazpiko aparkalekuekin eta sotoekin okupatzeko mugak ez du
gaindituko ubide publikoarekiko 5 metroko gutxieneko erretiroa.
4.6. Hirigintza-garapen berriak egiteko ahalmena duten eremuetako ertzetan ubide publikoaren muga banaketa-lerroaren eta gutxieneko urbanizazio-erretiroaren lerroaren arteko lurzoru-azalerak espazio libreen sistema lokalaren izaera eduki ahal izango du, eta Lurzoruaren Legearen Plangintza Erregelamenduaren Eranskinean definitutako espazio libreen lagapenetarako estandarrei dagokienez zenbatu ahal izango du.
4.7. Isurketen edo ibaibide txikien erretiroen antolamendua Uren Legearen xedapenen arabera
arautuko da.
5. Araudi osagarria.
Hidraulika-ikuspegiaren arabera ibaiak ibai tarteetan banatzearen edo ingurumenaren eta
hirigintzaren arabera zonetan banatzearen ondorioz izan daitezkeen bat etortzeak direla-eta
erretiroen distantziak ubideetara erregulatzerakoan sortzen diren bat-bateko jauziak ebazteko,
ibaian bere zabalera baino handiagoa izango ez den luzeran zehar arautuko diren distantzien
artean pixkanakako iragaite-tarteak ezartzea baimenduko da.
3.5.8. ONDORIOAK ETA DIAGNOSTIKOA.
Ibaien eta erreken ertzak antolatzeko LPSk bere antolamendu ereduan hiru kategoria ezartzen
ditu ingurumen, hidraulika eta hirigintza osagaien arabera. Hirigintza osagaiak eraikuntza eta
urbanizazioaren erretiroen erabilera eta araudiak erregulatzekoak barne hartzen dute,
lurzoruaren sailkapenaren (hiri-lurra, urbanizagarria, urbanizaezina) eta ubidearen tartekatze
mailen arabera (III, II, 0 eta 00, kasu honetan). Oro har, bere eremuan eragin esplizituko plan
sektorial bat da, babes izaera handikoa.
Logikoa dirudi Ondarroan Artibai ibai osoa, bere adarrak barne, Ibai Sistematzat hartzea,
guztiz txertatuta LPSn, baina gomendagarria dirudi aipaturiko sistema hori lurraldearen sare
ekologiko egituratzailetzat hartzea ere, etengabeko landako sare ekologikotzat. Ondarroa ibaia
hartuko luke erabat urbanizaezina den bere eremuarekin Artibai ibaiaren ondo kontserbatutako
landarediaren tarteekin batera, LPSren arabera. Ibai Sistema honek Landa Sistemarekin
(jarduera/babes areak) eta Sistema Naturalarekin batera (hezegunearen komunitate interesdun
habitatak) Ondarroako konektibitate ekologikoa ezarri behar du oinarrizko eta lehentasunezko
antolamendu irizpide gisa.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
77
3.6. JARDUERA EKONOMIKOETARA ETA MERKATARITZA EKIPAMENDUETARA BIDERATUTAKO LURZORU PUBLIKOA SORTZEKO EAE-KO LURRALDEKO PLAN SEKTORIALA.
3.6.1. ONDARROA UDALERRIARI ERAGITEN DIOTEN ALDERDIAK.
Jarduera ekonomikoetara eta merkataritza ekipamenduetara bideratutako lurzoru
publikoa sortzeko EAEko LPS behin betikoz onartu zen 262/2004 abenduaren 21eko dekretuz
bidez, eta 2005eko urtarrilaren 29an, 19. EHAAn argitaratu zen.
Gernika-Markina eremu funtzionalaren balorazioa eta diagnostiko xehatua.
1. Esparru fisikoa.
Lurralde eremu honen mugak ondokoak dira: Iparraldean itsasoa, Matxitxako
lurmuturraren eta Artibai ibaiaren bokalearen artean; Ekialdean Gipuzkoako Lurralde Historikoa;
Hegoaldean Durangaldea; eta Mendebaldean Mungiako Azpi-eremu Funtzionala. 507,1 km²-ko
azalera du eta EAEko lurraldearen %7,1 hartzen du. Bi eskualde ditu: Urdaibai eta Lea-Artibai.
Lea-Artibaiko eskualdea
Gernikako Eremu Funtzionalaren ekialdeko zatian kokatzen den eskualde honek
Ekialdean Gipuzkoako Lurralde Historikoarekin eta Hegoaldean Debabarreneko Eremu
Funtzionalaren barruan dauden Ermua eta Mallabiko udalerriekin egiten du muga. Oso erliebe
gorabeheratsua du.
Markinan eta eskualdea luzera zeharkatzen duen Artibai ibaiaren ibarretan azaltzen dira
eskualde honetan dauden eremu lau urriak.
Lea ibaiaren ibilbidearen inguruko esparrua eremu bereizia da eta ondoko udalerriek
osatzen dute: Lekeitio, Mendexa, Ispaster, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibar-
Arbatzegi-Gerrikaitz.
Eskualdeak 203,6 km²-ko azalera du eta EAEko lurraldearen %2,9 hartzen du.
2) Hiri-egitura eta jarduera ekonomikoa.
Eremu Funtzional honek 70.800 biztanle inguru ditu, hau da, EAE osoko biztanleriaren
%3,4.
Nabarmendu behar da lehen sektoreak pisu erlatibo handia duela EAEko batez
bestekoarekin alderatuz gero. Eremu Funtzionaleko biztanle gehien dituzten lau udalerrietako
hirutan (Bermeo, Ondarroa eta Lekeitio) arrantza-sektoreak duen garrantziak eta gainerako
udalerri gehienek duten landa-izaerak eragin handia izan du.
Industria-enpleguan defizita duten eskualde-buruak dinamizatzeko sustapen-eremuak:
c. Gernikako hegoaldea (Gernika-Mujika-Ajangiz) Urdaibaiko eskualdean.
d. Markinako zona Lea-Artibaiko eskualdean.
5. Lurzoru publikoa sortzeko eragiketak.
Gernika-Markinako Eremu Funtzionalean jarduera ekonomikoetarako lurzoru publikoa sortzeko ondoko eragiketak gauzatuko dira.
• Urdaibai
– Urdaibaiko eskualde-mailako poligono berria
Alternatibak kokatzeko eta bideragarritasuna finkatzeko azterlana. Gernikako hegoaldean kokatzea gomendatzen da, Ajangiz edo Muxikako udal mugarteetan eta BI-638 errepidetik sarbidearekin. 25/50 ha.
– Bermeoko Portuko eskualde-mailako industrialde berria. Bermeo-Mundaka inguruko alternatiba berriak kokatzeko eta bideragarritasuna
finkatzeko azterlana. 5/10 ha.
• Lea-Artibai
– Artibaiko eskualde-mailako industrialde berria Alternatibak kokatzeko eta bideragarritasuna finkatzeko azterlanak. 10/15 ha.
6. Lurzorua kuantifikatzeko jarraibideak
A. Jarduera ekonomikoetarako uneko instalazioek okupatutako lurzoruen azalera.
- Urdaibai: 117 ha. - Lea-Artibai: 73 ha.
- Guztizko partziala A: 190 ha.
- B. Kalifikatutako eta eskaintza bideragarritzat hartutako lurzoru libreen azalera.
Lurzoru libre kalifikatuaren gainean 0,50eko minorazio faktorea aplikatzen da.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
82
- Urdaibai: 20 ha.
- Lea-Artibai: 15 ha.
- Guztizko partziala B: 35 ha.
C. Planean aurreikusitako sustapen publikoko eragiketa berrien harrera egiteko
beharrezkoak diren lurzoruei dagokien azalera; lurzoru hauek indarrean dagoen hiri-plangintzan aintzat hartzen ez direnez gero, birkalifikatu egin behar dira.
- Urdaibai: 40/60 ha.
- Lea-Artibai: 10/15 ha.
- Guztizko partziala C: 50/75 ha.
D. Planaren etorkizunean aurreikus daitekeen eskariari erantzuteko beharrezko lurzoru berrien azalera.
- Urdaibai: 25/50 ha.
- Lea-Artibai: 10/20 ha.
- Guztizko partziala D: 35/70 ha.
Kuantifikazio orokorra (A+B+C+D)
- Urdaibai: 210/240 ha.
- Lea-Artibai: 110/120 ha.
- Gernika-Markina Eremu Funtzionala guztira ............320/360 ha.
7. Saltoki handien arautzea
Aurreko argudioen arabera, Gernika-Markinako Eremu Funtzionaleko udalerriak honela sailkatzen dira:
a. Eskualdeko zentraltasuna duten udalerriak (B
kategoria) Ajangiz eta Gernika-Lumo.
b. Gainerako udalerriak (C kategoria)
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
3.7. BIZKAIKO ERREPIDEEN LURRALDEKO PLAN SEKTORIALA.
3.7.1. SARRERA ETA AURREKARIAK.
Bizkaiko errepideen sarearen antolamendua eta garapena bi dokumentu-markok
zuzentzen dute:
2. Euskadiko Errepideen Plan Orokorra, 2005-18 epealdirako berrikuspen prozesuan
dagoena une honetan. Errepide nagusiez arduratzen da: lehentasunezko intereseko sarea
eta oinarrizko sarea.
Bizkaiko Errepideen Plan Sektoriala, bigarren mailako errepideez arduratzen dena:
eskualdeko sarea eta tokiko sarea.
Gernika-Markina Eremu Funtzionaleko errepide sarea funtsean osatuta dago Bizkaiko
gainerako inguruneekin lotzeko Zornotza eta Durangoren bidez nagusiki, eta Gipuzkoarekin Debabarrenatik (Mutriku eta Elgoibar).
3.7.2. ONDARROAKO ERREPIDE SAREA ARAU SUBSIDIARIOEN ARABERA.
Udaletik pasatzen den errepide sarea honela dago osatuta:
BI-633 Durango-Ondarroa (lehen C-6213).
BI-638 Deba-Ondarroa (lehen C-6212).
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
87
BI-3438 Lekeitio-Ondarroa (lehen BI-V-1247).
3.7.3. BIZKAIKO ERREPIDEEN 2/2011 FORU ARAUA.
Foru Arauaren artikulu batzuetatik ondoko atalak nabarmendu ditugu, beren
interesagatik:
1. Errepideen hierarkizazioa eta sailkapena.
1.1. Funtzionaltasunaren arabera, honako hierarkizazio hau ezartzen da errepide-sareen artean:
- Lehentasunezko sarea (gorria). - Oinarrizko sarea (laranja). - Sare osagarria (urdina). - Eskualde-sarea (berdea). - Sare lokala (horia). 1.2. Ezaugarrien arabera, errepideak honela sailkatzen dira: autobideak, autobiak,
automobil-bideak, errei anitzeko errepideak eta errepide arruntak.
1.3. Autobideak dira autobide izateko bereziki proiektatu, eraiki eta seinaleztatutako
errepideak; horrez gainera, ezaugarri hauek izan behar dituzte autobideek:
a) Ibilgailu automobilentzat bakarrik izatea. b) Errepidearekin mugakide diren jabetzetarako sarbiderik ez izatea. c) Errepideak ez zeharkatzea maila berean dagoen beste bidexka, bide edo trenbide bat,
eta haiek zeharkatua ere ez izatea.
d) Zirkulaziorako noranzko bakoitzak galtzada batzuk izatea, elkarrengandik bereiziak. 1.4. Honako ezaugarri hauek izan behar dituzte autobiek: a) Tarte jakin batzuetan ibilgailu automobilentzat soilik izatea. b) Mugakide diren jabetzetarako sarbidea mugatuta izatea. c) Errepideak ez zeharkatzea maila berean dagoen beste bidexka, bide edo trenbide bat,
eta haiek zeharkatua ere ez izatea. d) Zirkulaziorako noranzko bakoitzak galtzada batzuk izatea, elkarrengandik bereiziak. 1.5. Honako ezaugarri hauek izan behar dituzte automobil-bideek: a) Ibilgailu automobilentzat soilik izatea. b) Mugakide diren jabetzetarako sarbidea ondo mugatuta izatea. c) Errepideak ez zeharkatzea maila berean dagoen beste bidexka, bide edo trenbide bat,
eta haiek zeharkatua ere ez izatea. d) Galtzada bakarra izatea zirkulazioaren bi norabideetan. 1.6. Honako ezaugarri hauek bete behar dituzte errei anitzeko errepideek: a) Errepide-tarte jakin batzuetan ibilgailu automobilentzat soilik izatea. b) Mugakide diren jabetzetarako sarbidea mugatuta izatea. c) Zirkulazio-fluxuan etenak eduki ahal izatea, maila berean bidegurutzeak egoteagatik. d) Bi galtzada edo gehiago izatea. Zirkulaziorako noranzkoak elkarrengandik bereizita
egotea tarte jakin batzuetan.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
88
1.7. Errepide arruntak dira aurrekoen ezaugarriak betetzen ez dituztenak. Zerbitzuguneak errepideekin mugakide diren eremu batzuk dira, bereziki diseinatuta
daudenak instalazio eta zerbitzuekin zirkulazioaren beharrak betetzeko xedez. Honako hauek egon daitezke zerbitzuguneetan: gasolindegiak, hotelak, jatetxeak, ibilgailuak konpontzeko tailerrak eta haien antzeko beste zerbitzu batzuk, errepidearen erabiltzaileen segurtasunerako direnak.
batzuk dira, bai eta automobilen zein zirkulazioaren beharrak betetzeko beste edozein zerbitzu ematen dutenak ere.
1.10. Lotura-adarrak ordezten edo osatzen duten foru errepidearekin lotzen dituzten
autobideak, bideak edo automobil-bideak dira; hala, ibilgailuei aukera ematen diete egin beharreko mugimenduak egiteko. Horrez gainera, norabide bakarreko bideen konbergentziatik foru errepidearekiko gurutzeguneraino doan zatia jotzen da adartzat, eta, horrez gainera, konbergentzia gertatzen den errepide-tartea, gurutzeguneak ukitua.
1.11. Garraio-aldagunea azpiegitura mota bat da, garraiobide publikoen eta ibilgailu
pribatuaren arteko trukaketa egiteko aukera ematen duena. Aldagune horrek zirkulatzeko, aparkatzeko eta ibilgailu publiko zein pribatuei itxaroteko guneak ditu, bai eta garraiobide mota horien erabiltzaileen zerbitzu, erosotasun, zirkulazio eta funtzionaltasunerako instalazioak ere.
Ondarroaren kasuan, BI-633 errepidea oinarrizko sarekoa da (laranja), baita BI-630
errepidea ere. BI-3438 errepidea, aldiz, bertako sarekoa da (horia).
2. Errepide sareak. Foru Arau honen ondorioetarako, errepide sareak dira funtzionaltasunaren eta
eremuaren arabera hierarkizatzen diren Bizkaiko errepideak, haien zuzen ere, Oinarrizko Sarean honako ezaugarri hauek dituztenak:
Metropoli-eremuaren zona orbital eta anularren arteko fluxuak bideratzen ditu, errepide
bidezko garraio publiko zein pribatuenak.
Ahalmen handiko ibilbide-ehunaren euskarria da, eta aukera ematen du Sarea
kudeatzeko.
Ondoren Bizkaiko Foru Aldundiko errepideen katalogoa erantsi da, bertan ikusten da BI-
633 (Ondarroa-Durango) errepidearen eta BI-638 (Ondarroa-Deba) Oinarrizko Sarearen izaera,
eta BI-3438 errepidearen (Ondarroatik Lekeitiora kostaldetik) Sare Lokalaren izaera.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
89
3. Babes-eremuak. Foru Arau honen ondorioetarako, honako eremu hauek ezartzen dira Bizkaiko
errepideetan: - Jabari publikoko eremua. - Zortasun-eremua. - Eraginpeko eremua. Aurreko horiez gainera, honako lerro hauek ere kontuan hartu behar dira: - Eraikuntzaren muga-lerroa. - Zerbitzu publiko orokorren lerroa. Babes-eremuak eta eraikuntza-lerroa mugatzeko foru errepide batzuetan dauden lotura-
adarrak zein gurutzeguneetako biratze-bideak haiekin bat egiten duten bideen artean maila beherena duen errepideen berdintzat joko dira. Lotura-adarren kasuan, autobideekin bat egiteko badira, autobidetzat joko dira kapitulu honetan adierazten diren mugen ondorioetarako.
4. Jabari publikoko eremua.
4.1. Foru Arau honetako 58. artikuluan zeharbideetarako ezarritakoa gorabehera, honako
hauek dira jabari publikokoak: errepideek okupatutako lurrak eta haien elementu funtzionalak, eta errepideko lur-zerrenda bat. Lur-zerrenda horrek zortzi metroko zabalera izango du autobide, autobia, automobil-bide eta lehentasunezko sareko errepide arruntetan; gainerako
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
90
errepideetan, berriz, hiru metroko zabalera. Zerrenda horiek bidearen alde bietan egongo dira, eta horizontalean eta bidearen ardatzarekiko perpendikularrean daude neurtuta, laugunearen kanpoko ertzetik.
Laugunearen kanpoko ertza lur naturalaren eta harekin mugakide diren honako hauen
arteko gurutzagunea da: lur-erauzketaren ezponda, lubeta edo, hala denean, eusteko hormak. Espaloia badago, laugunearen kanpoko ertza galtzadatik hurbilen dagoen espaloiaren kanpoko ertza izango da.
Zubi, bidezubi edo antzeko egitura bereziren bat badago, honako hau izango da
laugunearen kanpoko ertza edo lerroa: lurren gaineko lanen ertzarekiko proiektatutako lerro bertikala. Edonola ere, egituraren euskarriek hartzen duten lurra beti izango da jabari publikokoa. Tunelen kasuan, jabari publikoko eremua zehazteko, honako hauek ere hartu behar dira kontuan: lurraren ezaugarri geometriko eta geologikoak eta lurrak tunel gainean duen altuera.
4.2. Honako hauek dira errepide baten elementu funtzionalak: errepidearen
kontserbazioari edo bide zerbitzu publikoari etengabe lotutako eremu guztiak. Besteak beste, honako hauek jotzen dira elementu funtzionaltzat: atseden-guneak, aparkalekuak, larrialdiko laguntza medikurako guneak, pisatzeko guneak, autobusak gelditzeko guneak, espaloiak eta beste helburu laguntzaile edo osagarri batzuk dituzten guneak.
4.3. Salbuespen gisa, errepidearen jabari publikoko eremuan honako lan hauek egiteko
baimena eman daiteke: ur-hodien, saneamenduaren, gasaren, telefoniaren, eta elektrizitatearen sareen azpiegiturak ezarri edo ordezteko lanak eta antzeko lanak. Horretarako, baldintza hauek bete behar dira: lanok interes orokorreko zerbitzu publiko bat emateko izan behar dira, eta behar bezala justifikatu behar da beti arazo fisikoak edo teknikoak direla medio zerbitzu horiek ezinbestez zeharkatu behar dutela jabari publikoko eremua, eta, betiere, bermatuta geratu behar dira errepidearen bide-segurtasuna eta mantentzea.
Dagokion Foru Dekretuaren bidez garatu behar dira prekarioan emandako baimen horiek
bete beharreko baldintzak, baimena eskuratzen duenak dituen eskubide eta betebeharrak,
baimenaren iraupen-epea, lurrak okupatzearen ondoriozko kanona (halakorik ezarriz gero) eta
baimena baliogabetzeko kasuak. Nolanahi ere, Herri Lan Saileko Foru Diputatuari dagokio interes publikokotzat jota
dauden eta lurralde izaera nabarmena duten lanak baimentzea. Betiere, arlo horretan beste erakunde batzuek izan ditzaketen eskumenak gorabehera.
Edozelan ere, beti saiatu behar da lan horien ondoriozko okupazioak ahalik eta arazo
gutxien ekar diezaion errepideari. 4.4. Errepidearen galtzadan eta bazterbideetan ezin izango da inola ere erregistro-
kutxatilarik eta antzeko instalaziorik jarri. Instalazio mota horiek espaloiaren azpian edo ondoren jarri ahal izango dira. 4.5. Trafikoa, errepidearen kontserbazioa edo bide-segurtasuna direla-eta Bizkaiko Foru
Aldundiak eskatu ahal izango du lurpeko hodiak zulatze horizontal bidez egitea, galtzada ukitu barik.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
91
5. Zortasun eremua. 5.1. Errepideen bi aldeetan dauden lur-zerrenda bik osatuko dute zortasun eremua.
Zerrenda horiek, barrutik, aurreko artikuluan zehaztutako jabari publikoko eremuak mugatzen ditu. Kanpotik, ordea, laugunearen kanpoko ertzekiko paralelo dauden bi lerrok mugatzen dituzte. Lerro horiek laugunearen kanpoko ertz horretatik hogeita bost metrora egongo dira autobide, autobia, automobil-bide eta lehentasunezko sareko errepide arruntetan; gainerako errepideetan, berriz, zortzi metrora.
Zortasun eremuan ezin izango da lanik egin, eta bide-segurtasunarekin bateragarri diren
erabilerak bakarrik egin daitezke. Horretarako, edonola ere, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunaren baimena behar da, beste edozein erakundek gaian eduki ditzakeen eskumenak gorabehera.
5.3. Aurrekoa hala izanik ere, Foru Aldundiko organo eskudunak zortasun eremua
erabiltzeko baimena eman dezake interes orokorreko arrazoiengatik edo errepidearen zerbitzua hobetzeko beharrezkoa denean.
5.4. Salbuespen gisa, interes pribatuko hodiak ezarri edo ordezteko lanak ere
baimenduko dira, baldin eta arrazoi fisikoak edo teknikoak direla medio ezinbestez egin behar badira zortasun eremuan.
6. Eraginpeko eremua.
6.1. Errepideen bi aldeetan dauden lur-zerrenda bik osatuko dute eraginpeko eremua.
Zerrenda horiek, barrutik, zortasun eremuak mugatzen ditu. Kanpotik, ordea, laugunearen kanpoko ertzekiko paralelo dauden bi lerrok mugatzen ditu. Lerro horiek laugunearen kanpoko ertz horretatik ehun metrora egongo dira autobide, autobia, automobil-bide eta lehentasunezko sareko errepide arruntetan; berrogeita hamar metrora oinarrizko sareko errepidetan, eta, gainerako errepideetan, berriz, hogeita hamar metrora.
6.2. Eraginpeko eremuan edozein lan mota eta instalazio finkoak zein behin-behinekoak
egiteko, erabilera aldatzeko eta zuhaitzak landatu edo mozteko, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunaren baimena behar da, beste edozein erakundek gaian eduki ditzakeen eskumenak gorabehera.
7. Eraikuntza lerroa.
7.1. Eraikuntza lerroa zortasun eremutik kanpo dago, errepideen bi aldeetan. Galtzadaren kanpoko ertzetik berrogeita hamar metrora dago autobide, autobia eta automobil-bideetan; hogeita bost metrora, lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepide arrutetan; hemezortzi metrora, eskualde sareko eta sare osagarriko errepideetan, eta, hamabi metrora, sare lokalean.
Aurrekoa gorabehera, herri barruko zeharbideak ekiditeko eraikitzen diren eskualde
sareko edo sare lokaleko saihesbide edo ingurabideetan, eraikuntza lerroa galtzadaren kanpoko ertzetik hogeita bost metrora egongo da, saihesbide osoan zehar.
Honako hau da galtzadaren kanpoko ertza: errepidearen kanpoaldeko erreiaren
eskuineko ertza, zirkulazioaren noranzkoan.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
92
7.2. Lerro horretatik errepideraino debekatuta dago edozein eraikuntza lan egitea,
sestraren gainean zein sestrapean. Edonola ere, zortasun eremuaren (eremu hori barne) eta eraikuntza lerroaren arteko
lurzoruan, behin-behineko erabilera eta lanak edo erraz desmuntatu daitezkeen instalazio arinak baimendu ahal izango dira, prekarioan.
Eraikuntza lerroaren aurrean lehendik dauden eraikin eta instalazioetan, errepidearen
higiene, kontserbazio edo apainketaren ondoriozko konponketa lanak bakarrik egin ahal izango dira, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko babestutako jarduerei buruzko araudi instituzionalean xedatutakoaren arabera.
Horrez gainera, errepidea finkatzeko lanak egin ahal izango dira, baldin eta eskaera
egiten den egunetik ondorengo 4 urteetan ez badago aurrez ikusita Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako jarduera baten ondorioz eraikina edo instalazioa hartzen duen lurra desjabetzea edo eraikin edo instalazio hori eraistea.
Errepidea finkatzeko lan horiek baimentzeko, titularrak aurretik uko egin behar dio
desjabetzearen ondoriozko balio-areagotzeari; uko egite hori jabetza erregistroan geratuko da inskribatuta.
Interesdunak eskatuta baliogabetu ahal izango da uko egite hori, kasu hauetan: - Errepidearen sailkapena aldatzen denean, baldin eta eraikuntza lerroak dagokion
eraikinean edo instalazioan duen eragina desagertzen bada horren ondorioz. - Udal administrazioak aldeko txostena eman ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak
errepidea udal bati lagatzen dionean. Foru Dekretu bidez ezarriko dira baimen horiek bete beharreko baldintzak. 7.3. Oro har, osorik edo zati batean hirigunetik igarotzen diren errepideetan, Bizkaiko
Foru Aldundiko organo eskudunak aurreko paragrafoan ezarritako distantzian baino distantzia txikiagoan ezar dezake eraikuntza lerroa, baldin eta dagokion hirigintza plangintzak hori egitea baimentzen badu eta Bizkaiko Foru Aldundiak plangintza horren aldeko txostena eta baimena ematen baditu.
7.4. Horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak, ukitutako toki
erakundeek txostena eman ondoren, oro har ezarritako eraikuntza lerroa baino distantzia txikiagoan dagoen muga lerro bat ezar dezake zenbait errepiderentzat, arrazoi geografikoak edo sozioekonomikoak direla medio ondo zehaztutako inguru edo eskualdeetan.
7.5. Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak salbuespenez baimendu ahal izango ditu
artikulu honen lehen paragrafoan adierazita dagoen distantzian baino distantzia txikiagoan dauden eraikuntza batzuk, baldin eta eraikuntzagune jarraitu bat badago eta bide-segurtasuna bermatuta geratzen bada errepideen ertzen antolamenduaren bidez eta sarbideen kontrol egokiaren bidez.
Honako hau da eraikuntzagune jarraitu bat: hirigintza-plangintzan ezarritako lerrokadurari eusten dioten eraikin itxi batzuen multzoak hirigintzari dagokionez osatzen duten tarte homogeneoa.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
93
7.6. Baldin eta hiri-antolamenduko plan orokorretan edo plangintzako arau subsidiarioetan landa-guneak edo antzekoak sartzen badira lurzoru urbanizaezinean, foru errepideen babes-eremuak plangintza-tresna horietan berariaz xedatutakoa bete behar du eraikuntza-lerroa zehazteko, betiere bide-segurtasuna bermatuta.
7.7. Artikulu honetan ezarritakoaren kontra egiten diren esku hartzeek ahalmena emango
diote Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunari esku hartzeok interesdunaren kontura eraits daitezela agintzeko, betiere haiek legeztatzerik ez badago.
Hori guztia ondoko grafikoan laburbil daiteke:
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
94
8) Baimena.
8.1. Hiri barruko bide-tarteen jabari publikoko eremuan, udalei dagokie finka mugakideetarako sarbideak edo lanak zein jarduerak egiteko baimenak ematea. Horretarako, Herri Lan Sailaren txosten loteslea behar da aurretik; txosten hori Foru Arau honetako xedapenetan oinarrituko da.
8.2. Hiri barruko bide-tarteetako zortasun eremuan eta eraginpeko eremuan (zeharbideak
alde batera utzita), udalek emango dituzte erabilera eta lanetarako baimenak, Herri Lan Sailak txostena eman ondoren.
8.3. Foru errepideetako zeharbideetan, udalei dagokie lur eta eraikinen gaineko era
guztietako lizentziak eta baimenak ematea. Zeharbideetako jabari publikoko eremuan, lizentzia eta baimenek Herri Lan Sailaren
txosten loteslea behar dute aurretik. Horretarako, errepideak eta haren elementu funtzionalek okupatutakoa bakarrik hartuko
da jabari publikoko eremutzat. Espaloiak dauden tokian, honako hau izango da jabari publikoko eremuaren muga:
galtzadatik edo zerbitzu-bideetatik hurbilen dagoen espaloiaren kanpoko ertza.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
95
Espaloi horien titulartasuna gorabehera, Errepideen Administrazioak espaloi horiek okupatzen duten espazioa erabili ahal izango du, legez esleituta dituen eskumenak betetzeko.
Zeharbideetako zortasun eremuan eta eraginpeko eremuan, udalak izango du lur eta
eraikinen gaineko lizentziak eta baimenak emateko eskumena. 8.4. Udalek Herri Lan Sailari jakinarazi behar dizkiote bide publikoan eta haren babes-
eremuetan eragina duten baimenak emateko hartutako erabaki guztiak. 8.5. Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretu baten bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko
zeharbideen inbentarioa onartuko da.
3.7.4. ONDORIOAK ETA DIAGNOSTIKOA.
Udalerria egituratuko duten komunikabideak eta haien sailkapena ondoko hauek dira:
Sare Laranja- Oinarrizko Sarea: BI-633 Durango-Ondorroa (Trabakuatik).
Sare Laranja-Oinarrizko Sarea: BI-638 Deba-Ondarroa (Gipuzkoako LH).
Sare Horia-Sare Lokala: BI-638 Lekeitio-Ondarroa.
Hiru bide hauetatik LPSn eta udal plangintzan soilik jasotzen dira BI-633 errepidearen
trazaduraren hobekuntzarako jarduerak, izan ere, bere trazadura osatuta dago, Urberuaga-
Errenteriaren tartean izan ezik, Berriatuko saihesbidea barne.
BI-633ren trazaduraren eguneraketaren amaiera epe labur-ertainean beteko dela dirudi,
baina beharrezkoa den arren, Ondarroako jarduera ekonomikoa hobetzeko ez dirudi nahikoa
izango denik. A-8 autopistarekin Durangon dagoen loturak (33 km-45’) Bilbo-Donostia ardatz
dinamikora uztartzea ahalbidetzen du, baina Gasteizerako eta Estatuaren hegoalderako lotura
erabilera); I = eremu urperagarriak (X: saihestu beharreko erabilerak); E = higadura-arriskua (X: higadura-arriskua eragiten duten
erabilerak) (1) Kostaldeei buruzko Legearen 33.5. art. (2) Kostaldeei buruzko Legearen 44.6. art. eta Erregelamenduaren 95.1. art. (3) Kostaldeei buruzko Legearen 33.5. art.LAGen 8. gidalerroa: oro har debekatua (5) Betiere sarbideak, lur gaineko instalazioak eta abar bezalako jarduera osagarri guztiak ingurumena babesteko edo
hobetzeko eremuetatik kanpo kokatzen badira. (6) 10. artikuluan, 1., 3. eta 4. idatz zatietan xedatutakoa ere aintzat hartuko da. (7) 92/43/EEE Zuzentarauaren barruan, eta bereziki interes komunitarioko lekuetan, interes komunitarioko habitat gisa
katalogatuta dauden sastraka kantabriarreko zonak ingurumen-balio handikoak dira eta, horrenbestez, bertan garatuko diren hobekuntza jardunek ez dute mantentzeaz bestelako helbururik izango.
(8) Baso masa autoktonoetan debekatuta dagoen erabilera.
2. "E.2.1. Hirugarren sektoreko erabilera: hotelak, landa-turismoko instalazioak, etab." jarduera
"MA2-Berreskuratzeko Eremu Narriatuak", "F-Basoa" eta "AG-Nekazaritza eta abeltzaintza eta
landazabala" antolamendu-kategorietan udal plangintzak arautu beharreko onartzeko moduko
erabileratzat jotzeko, lehendik dauden eraikinetan eta birgaitu ondoren soilik egin daitekeela
kontuan hartu da, eta horrek eraikinen kanpoko itxura, estalki eta fatxadak mantendu beharra
dakar.
3. "C.1.1.3. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenari lotutako etxebizitza" jarduera
"MA2-Berreskuratzeko Eremu Narriatuak" eta "AG-Nekazaritza eta abeltzaintza eta
landazabala" antolamendu kategorietan udal plangintzak arautu beharreko onartzeko moduko
erabileratzat jotzeko, jarduera lehendik dauden eraikinetan eta birgaitu ondoren soilik
baimenduko delako mugarekin aplikatuko da, eta horrek eraikinen kanpoko itxura, estalki eta
fatxadak mantendu beharra dakar.
3.8.9. UDAL PLANGINTZAREKIKO LOTURA. 1.- Udal plangintzak lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioan jasoko ditu plan honetan
"Babes Berezia" eta "Ingurumenaren Hobekuntza" kategorietan definitutako zonak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
106
2.- Plan honek definitutako "Basoa", "Nekazaritza eta abeltzaintza eta landazabala" eta
"Erabilera bereziko zonak. Hiri-hondartzak” kategorietan sartuta dauden lurzoruetan, udal
plangintzak zonifikazio desberdina ezarri ahal izango du.
3.- Kategoria guztietan antolamendu arau hauen 29. artikuluan ezarritako erabileren eta
jardueren arautzeari jarraituko zaio, 4.2.d artikuluan ezarritako mugarekin.
3.8.10. UDALEKO HIRIGINTZA PLANGINTZAN IZANGO DIREN ONDORIOAK.
Udalerria Ondarroa
Eremu Funtzionala Gernika-Markina
Lurralde historikoa Bizkaia
Biztanleria 2001ean 9732 biztanle
Azalera 3.6 Km²
Dentsitatea 2703.3 biztanle/Km²
Planoan 01 kodearekin seinaleztatutako eragina kostako itsaslabarren zonalde bati
dagokio, Plan honetan Babes berezi eta hertsiko gunetzat jasota dago eta eragin zuzena
suposatzen du, hein batean, udal plangintzak nahikoa babesten ez duelako.
02 kodearekin adierazita dagoena kostako itsaslabarretako gune bat da, babes berezi eta
hertsiko gunea, Ondarroako hiri-lurraren gertutasunak eraginda, hegoaldean.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
107
3.9. EAE-KO HEZEGUNEEN LURRALDEKO ZATI PLANA
3.9.1 HEZEGUNEEN SAILKAPENA
Hiru multzotan sailkatu dira (I, II, III):
02
01
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
108
I. MULTZOA
Multzo honetan sartzen dira gaur egun naturgune babestutzat jotzen diren hezeguneak,
nahiz parke naturalak nahiz biotopo babestuak izan. Urdaibaiko Biosfera Erreserba ere hemen
sartzen da. Hezegune horien antolamendua ez da izango Lurraldeko Plan Sektorial honen
xedea, hori bakoitzaren berariazko araudiaren araberakoa izango baita. Hona hemen multzo
honetako hezeguneak: - Urdaibai (A1B3). Honek 1993ko abuztuaren 3an onartutako “Urdaibaiko Biosfera
Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plan zuzendaria” dauka. Plan hori otsailaren 11ko 27/2003 Dekretuak aldatu zuen, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babesteko eta Antolatzeko uztailaren 6ko 5/1989 Legea garatu zuen.
- Inurritzako biotopo babestua (A1G3) (otsailaren 25eko 40/1997 Dekretu bidez aitortua)
eta haren babeseko eremu periferikoa. - Guardiako aintziren biotopo babestua (irailaren 19ko 417/1995 Dekretuaren bidez
deklaratua eta irailaren 29ko 255/1998 Dekretuak aldatua). Horrek, Carralogroño (B8A2), Carravalseca (B8A3) eta Prao de la Paul aintzirak (FA64) biotopo babestu gisa aitortzen dituen dekretua aldatu du, bere lurralde-esparruan Musco aintzira (B8A6) barne hartzeko.
- Urkiolako istingak (B11B2), Urkiolako Parke Naturalaren barnean sartutakoak. - Valderejoko putzuak (GA16), Polledoko istingak (B11A133), Valderejoko Parke
Naturalaren barnean sartuak. - Altubeko putzuak (B4A1), Gorbeiako aintzira I (EA8), Gorbeiako aintzira II (EA9),
Yondegorta presa (EB8), Lamiogingo putzua (GA11), Saldropoko zohikaztegia (B1B1), Verdeoespesoako zohikaztegia (B1B2), Areatzako istingak (B11B3), Gorbeiako Parke Naturalaren barnean sartutakoak.
- Lareoko urtegia (EG5), Aralarko Parke Naturalaren barnean sartutakoa. - Bianditz putzua (B3G2), Añarbeko urtegia (EG12), Aiako Harria Parke Naturalaren
ureztaketarako urmaela (FA35), Urturiko ureztaketarako urmaela (FA36), Arrizuloko zohikaztegia (B1A1), Los Rios gunea (B11A134), Izkiko Parke Naturalaren barnean sartutakoak.
babestuaren eremu periferikoaren barnean sartutakoak. II. MULTZOA: Multzo honetan bi hezegune mota bildu ditugu:
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
109
- Lurzoruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko legeriari jarraiki hirigintza plangintza bereziak babesten dituenak.
- LPS honek xehetasunez antolatutako hezeguneak (8 kostaldekoak eta 11
barrualdekoak). Hona hemen II. multzoko hezeguneak: - Txingudi (A1G6), «Txingudi Alorreko Baliabide Naturalak Babesteko eta Eratzeko Plan
Berezia» duena. Hori Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuaren erabakiz onartu zen behin betiko 1994ko uztailaren 29an, Irungo udalbarrutiko eremuari dagokionez eta 2001eko irailaren 26an Hondarribiko udalbarrutiko zatiari dagokionez. - Barbadunen itsasadarra (A1B1). - Butroeren itsasadarra (Plentzia) (A1B2). – Learen itsasadarra (Lekeitio) (A1B4). – Artibairen itsasadarra (Ondarroa) (A1B5).
– Debaren itsasadarra (A1G1). – Urolaren itsasadarra (Zumaia) (A1G2). – Inurritzaren itsasadarra (Zarautz) (A1G3) (40/1997 Dekretuak biotopo babestu deklaratu ez
duen eremua, eta haren babeseko eremu periferikoan ere sartu ez duena). – Oriaren itsasadarra (A1G4). – Santa Barbarako putzua (B2G2). – Olandinako urmaela (B6A1). – Arreo-Caicedo Yuso lakua (B6A2). – Bikuñako aintziratxoa (B7A1). – Nabaridasko urmaela (B8A9). – Salburuako hezeguneak (B9A3). – Lacorzanako urmaela (B10A1). – Astrabudua ibarreko hezegunea (B10B1). – Bolue bailarako putzuguneak (B10B3). – Gesaltza (CA1). – Etxerreko putzua (DB4).
III. MULTZOA: Inbentarioan jasota dauden eta aurreko multzoetan agertzen ez diren gainerako
hezeguneak biltzen ditu. 3.9.2. ANTOLAMENDUAREN ETA SEKTORIZAZIOREN ESPARRUA Lurraldeko Plan Sektorialaren antolamendu esparrua II. multzoko hezeguneei dagokie.
Horien mugatzea ez da irizpide berdinei jarraiki egingo, bereizi egingo baitira itsasaldekoak eta barrualdekoak.
1.– Kostaldeko hezeguneak. Antolamendu esparrua Foru Aldundien 1/5.000 kartografiako 5 metroko kotak mugatzen
duena da, eta gaur egun kota horren gainetik dauden lurrak estuario sistemaren zati dira eta/edo dinamika horren ezaugarri bereizgarriak dituzte. Oro har, sektoreen banaketarako jarraibide hauek finkatzen dira:
– Dunak eta hareak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
110
– Itsaslabarrak. – Padurak (landaredunak). – Lokatzez eta hondarrez osatutako marea arteko eremuak. – Beste eremu interesgarri batzuk, bereziki ibar landatuak eta haltzadiak. 2.– Barrualdeko hezeguneak. Antolamendu esparrua 100 m-ko lur-zerrendak mugatzen duena da, ur-laminatik edo
hezegunearen kubetatik neurtzen hasita, eta honako sektorizazio hau ezartzen da hezegune horrekiko zentrokideak diren eraztunen modura antolatua:
– Ur-laminaren gunea eta urertzak (kubeta): hezegunean eta urertzetan pilatutako uraren
gehienezko maila da. Bere egitura, neurri eta tipologiaren arabera, lamina ur libreek osatzen dute, inolako gorabeherarik gabe, edo azaleratutako landaretzak iraunkorki edo urtaro jakin batean estalitako guneak izaten ditu. Egoera hori kubetaren ertzean ere ager daiteke. Gune batzuk azpiguneetan banatzen dira, erabilera eta jarduerak behar bezala erregulatzeko.
– Hurbileko zerrendaren gunea: Honen baitan sartzen da kubetaren inguruan dagoen
koroa zirkular bat, gutxi gorabehera 50 m-ko zabalera duena. Bere zabalera, aztergai den lurraldeak eskainitako baldintza topografikoetara egoki daiteke, baita gorabehera artifizialetara ere (errepideak, pistak, erretenak, zatitutako lursailen sektoreak, etab.).
Zerrenda hori azpigunetan banatzen da, erabileren eta jardueren erregulazioan zehaztasun handiagoa lortzearren.
– Inguruneko gunea: Aurreko gune horren mugaren eta kubetarekiko zentrokide den
zirkuluaren arteko koroak osatzen du, berorren ertzetik 100 m-ra. Hurbileko zerrendan bezalaxe, azpikategoriak finkatzen dira erabileren eta jardueren erregulazioa zehazteko.
3.9.3. LURRAREN ERABILERAREN ETA JARDUEREN DEFINIZIOA.
Lurraldeko Plan Sektorial honetako erabilera eta jardueren erregularizazioa LAGk
haiekiko zehaztutako definizio eta sistematizaziotik abiatuz egiten da. Dena den, Plan honen helburuak eta antolatutako guneen berariazko ezaugarriak kontuan hartuta, kasu batzuetan zehaztapena egiten da.
3.9.4. ANTOLAMENDU KATEGORIAK.
LPS honen xede den lurzoru urbanizaezinetarako lurralde eredua LAGk ezarritakoa da, eta Ingurune Fisikoaren Gidalerroan zehaztutako antolamendu kategoriak hartzen ditu oinarritzat. Dena den, Hezeguneen LPSk, ekosistema hauen ezaugarrien berezitasuna kontuan izanik, Antolamenduaren Azpikategoria gehigarriak finkatu eta sartzen ditu kasu batzuetan, gune edo sektore bakoitzaren erabileraren eta haietako jardueren erregulazioa beren bereganatze-gaitasunaren eta berezitasunen araberakoa izan dadin.
a) Babes berezia (EP)
1.– Definizioa. Antolamendu kategoria hau aplikatzen zaie ongi kontserbatutako baso autoktonoei, itsasadar eta estuarioei, hondartzei, barrualdeko hezeguneei, itsasbazterreko amildegiei, goreneko inguruei edo landaretza berezikoei eta, oro har, ekologiaren, kulturaren, paisaiaren edo horien guztien ikuspegitik baliotsuak diren elementu guztiei. Babes bereziko guneak:
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
111
Kostaldeko hezeguneak:
– Kontserbazio-egoera onean dauden padurak, dunak eta hareatzak. – Kontserbazio-egoera onean dauden marea azpiko guneak eta marearteko lokatzak. – Kontserbazio-egoera onean dauden ibarrak.
Barrualdeko hezeguneak. Kasu honetan, erabilerak eta jarduerak behar bezala
erregulatu ahal izateko, antolamendu kategoria hau zatitu egiten da.
– EP1. Berez ur-laminak direnak sartzen dira honen barnean. – EP2. Uretako landaretzaguneak eta iraunkorki edo maiztasun jakin batekin urez beteta
dauden guneak. – EP3. Ihitokiak eta belardi hezeak. – EP4. Kontserbazio-egoera onean dauden landaretzagune naturalak. Oro har, hariztiak,
2.– Irizpide orokorra. Area hauetan antolamendu irizpidea esku-hartze antropikoaren
muga da, lehendik dagoen egoera mantentzera mugatuz, eta gune hori aprobetxamendu baten menpe badago, aprobetxamendu hori modu iraunkor batez bultzatzera mugatuz, erabilitako baliabidea berrituko dela eta inguruneko balioak zainduko direla bermatuz.
b) Ingurumen hobekuntza (MA) Baso degradatuei, sastrakaguneei eta bazterretako lurrei aplikatzen zaie, betiere,
barrualdean edo balio handiagoko inguruen aldamenean duten kokapena dela eta, kalitate-maila handiagoetara garatzea onuragarritzat jotzen denean. Ondorengo azpikategoriak sartzen dira bere baitan:
– Ekosistemen hobekuntzarako inguruneak (MA1):
1.– Definizioa. Horrelakotzat joko dira garrantzizko balio ekologikoak,
ingurumenekoak eta/edo paisajistikoak izanik, era eta maila desberdineko aldakuntza antropikoak jasan dituzten baina izaera itzulgarria duten guneak. LPSk honako hauek sartzen ditu azpikategoria honetan:
a) Kostaldeko hezeguneak: – Padurak, dunak eta hareatzak, gehiago edo gutxiago degradatuak edo esku
hartzeen xede izan direnak. – Marea azpiko guneak eta marearteko lokatzak, degradatutako guneak eta esku
hartzeen xede izan direnak barne. – Berreskuratze-prozesuan dauden ibar eta laborantzagune abandonatuak. – Marearteko lokatzezko ibaiertzak.
b) Barrualdeko hezeguneak: – Landaretzagune naturalak, gutxiago edo gehiago degradatuak, normalean, ur-
laminaren edo kubetaren hurbileko zerrendakoak. – Berreskuratzeko gai diren larre, bazka, sastrakadi eta/edo otalur abandonatuak,
normalean, hurbileko zerrendako guneetan eta urertzean.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
112
2.– Irizpide orokorra. Ingurune hauetan berreskuratze lanak egingo dira, mota desberdineko lanetan oinarrituz, interesa duten ekosistema funtzionalak berreskuratzeko.
– Berreskuratu beharreko ingurune degradatuak (MA2): 1.– Definizioa. Horrelakotzat jotzen dira ingurune degradatuak, landazabal
erruderalizatuak, paduretako egitura-zatiekin egindako beteguneak, haltzadiak, etab.; zabortegiak eta/edo ingurune erdi edo erabat finkatuak (golf-zelaiak, mintegiak, etab.) hezegunearen ingurunean kokatuak eta beste ingurune batzuetarako (hiriguneak eta hezegunearen zuzeneko eraginetik kanpo dauden inguruak) igarobide direnak.
hauek hezeguneari aurre egiteko indargabetzegune gisa finkatzera zuzenduta dagoena. c) Lur gaineko uren babesa (S)
1.– Definizioa. Kubeta drainatzen duten ubide eta iturburuak, drainatze-ubideak, erretenak, ezpondak eta ur-lamina nagusiaren edo hezeguneko kubetaren kanpoaldeko putzuguneak.
2.– Irizpide orokorra. Gune hauetan jarduteko irizpidea, uren kalitatea zaintzea,
ubide eta ur-hegiak okupatu edo eraldatu daitezela eragoztea eta arrisku naturaletatik sortutako kalteak gutxitzea da.
d) Nekazaritza eta abeltzaintzako gunea eta landazabala (AG)
1.– Definizioa. Maila honetan, gaitasun agrologiko handia eta kontserbazio-interes handiena duten lurzoruak sartzen dira, hala nola Kantauri aldeko landazabalaren mosaikoak, ureztatutako lursailak edo baratze-erabilera dutenak, Arabako Errioxako mahastiak eta Arabako Lautadako nekazaritza estentsiborako guneak.
2.- Horrela, LPS honetan honako hauek sartzen dira:
a) Kostaldeko hezeguneak: egun aktiboak diren landazabaleko guneak eta paduren
ondoko ibarrak.
b). Barrualdeko hezeguneak: laborantza-lurrek okupatutako hurbileko zerrendako guneak eta hezegunearen ingurukoak, beren inguruneko paisaian txerta daitezen babestea beharrezkoa dutenak, ingurunearen heterogeneotasuna mantentzeko jokatzen duten paperagatik eta/edo kubetarekiko duten kokapen estrategikoagatik.
e) Basogintza (F) Ez du eraginik aztertzen ari den eremuan. 3.9.5. ARTIBAI ITSASADARRARI BURUZKO IRIZPIDE BEREZIAK. ONDARROA.
• Nekazaritza eta abeltzaintzako gunea eta landazabala: AG-1: Goitiz eta Santa Ana
arteko landazabala. Artibaiko Paduran landaretza dagoen zati bakarra Arrabeta eta Goitizen artean dago;
artifizialki harriz itxitako uhartetxo batek, lokatza landaredun txikiek eta gaineko geruzetako komunitateek (lezkadia, ihitokiak) osatzen dute.
MA1-1: Marearteko lokatzak. Marearteko lokatzezko gune txiki batzuk osatzen ditu,
ibilguaren bi ertzetan, Zaldupe inguruan. AG-1: Goitiz eta Santa Ana arteko landazabala. Ibaiertzeko zuhaizti txikiak osatzen
dituzten itsasadarraren bi bazterretako nekazaritzako lurrak. Goitizetik Santa Anara eta Aranzibiako zubiraino zabaltzen da sektore hori, eta Ondarroako hiri-hazkuntzako eremuak inguratzen ditu.
3.– Erabilera eta jardueren erregulazioa.
3.9.6. GOMENDIO BEREZIAK. Artibai: U1. Ondarroako portua. Portua osatzen duen paduraren kanpoko aldea, gaur egun
instalazioen egokitzapen eta zabaltze-lanak egiten ari dira. 2. Ondarroako hirigunea. Itsasadarraren bi bazterretan kokatua; Zaldupe aldean egin
berri diren betelanak eta Goitiz eta Santa Anarako aurreikusitako hirigune berriak ere sektore honetan sartzen dira.
U3. Errenteria auzoa. Landa eraikuntzak eta industria pabilioiak bateratzen dituen gune urbanizatua.
Gune horietarako gomendioak ondoko hauek dira: – Ubidera egindako industria-isurketak zaintzea. – Itsasadarretik gertu dauden hiriguneak estetikoki eta paisajistikoki leheneratzea,
zuhaizti-pantailen eta landaretza naturalaren bidez. – Ibaiertzak leheneratzea eta hirigune berrietan ingurumen tratamenduak egitea.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
114
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
115
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
116
1.1 AHULEZIAK.
- Topografia menditsua, ustiapenen azalera
murritza.
- Azpiegituren, ekipamenduen eta zerbitzuen
gabezia.
- Landa mundua jendez hustea.
- Baserrietako lurren narriadura abandonatuta
daudelako.
- Lurzoruaren nekazaritza balioen ez-ezagutza eta
Nekazaritza Lurzoruaren Eragile Defendatzaileen
gabezia.
- Zonalde bakoitzeko ekimen eta proiektuen arteko
lotura falta.
- Basogintza minifundismoa eta espezie bakarreko
basoak zonalde batzuetan.
- Naturgunearen erabilera publikoaren
antolamendu markoaren gabezia.
- Ibai ekosistemen eta ur inguruneen egoera.
1.3. INDARGUNEAK.
- Landa zonaldeen kultura autoktonoaren, paisaia
balioaren eta ingurumenaren iraupena.
- Landa guneetarako ikuspegi integral batetik politika
berezia diseinatzeko sentiberatasuna.
- Produktibitatea, osasungintza, genetika eta
nekazaritzako azpiegiturak.
- Lurraldearen ehuneko handi baten kudeaketa.
- Natur Eremu Babestuen Sarearen garapena.
- Nekazaritza eta basogintza sektore egituratua eta
modernoa.
- Nekazaritza produktuen kalitatea.
- Basogintza kultura eta ekonomia garrantzitsua.
- Interes ekonomikoa duten basoko espezieak, euskal
habitatean ondo egokitutakoak.
3.10. EAE-KO NEKAZARITZA ZEIN BASOEN ETA NATURA INGURUNEEN
LURRALDEKO PLAN SEKTORIALA.
3.10.1. ATARIKOA.
2008ko azaroaren 8ko Agindu bidez behin-behinekoz onartua, Euskal herriko Lurralde
Antolamendurako Batzordearen 2012ko urriaren 11ko txostena du.
EAEko Nekazaritza zein Basoen eta Natur Inguruneen Lurraldeko Plan Sektorialak
Aurrerapenetik behin-behineko onarpenaren dokumenturaino zenbait aldaketa izan ditu.
Hasiera batean dokumentua ondoren azaltzen den eran egituratu zen:
1. Euskal landa-eremuko Agertokia.
2. Justifikazioa.
3. Antolamendurako oinarriak.
4. Jarraibideak eta Erregulazioak.
5. Ekintza tresnak.
6. Lurraldeko Plan Sektoriala Ezartzeko arauak.
7. Memoria Kartografikoa.
LPSren azterketatik zenbait alderdi nabarmendu dira, bere ulermenerako garrantzitsutzat jo
diren ataletan eta Ondarroako udalerriari dagozkionak.
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
117
3.10.3 NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO LPS-REN HELBURUAK.
Helburu nagusi modura:
Nekazaritza, Basogintza eta Natura Inguruneen LPS dokumentu oinarrizkoa, globalizatzailea eta dinamikoa izan behar da. Alde batetik, nekazaritza eta basogintzako erabilerak kudeatzeko eta planeatzeko jarduerak iradoki eta bideratu behar ditu, lurraldearen antolaketa globalaren esparru batean sartuz. Bestetik, nekazaritza sektorearen interesak defendatu behar ditu bestelako erabileren aurrean.
Helburu nagusi berezi hauek planteatu dira:
Gaur egungo landa-egoera zehaztea: Nekazaritza jarduerak, ustiategirik produktiboenak,
lehentasuna dutenak, bertan behera gelditzeko arrisku handiena dutenak, mehatxurik
larrienak non kokatzen diren jakitera ematea.
Planifikazioa landa-irizpideetatik planteatuko duen lurralde eredua sortzea. Ildo horretan,
oinarri hartuta, gidalerro horrek nekazaritzako sektorearen beharretara eta ikuspegira
egokitu beharra du.
Horrela, zenbait erronka planteatzen dira:
Nekazaritza eta basogintzako jarduerak ingurumenaren kontserbazioa bermatzen duten
oinarrizko faktoreen barruan sartzen direla berrestea.
Nekazaritza eta basogintzako jarduerak modu jasangarrian egiteko behar diren lursailak
bermatzea, bai kalitatean eta bai kopuruan.
Landa-ingurua inplikatzea industria ondoko fasean sortutako makro sozioekonomikoaren
ikuspegitik: erabilera publikoa, bizitza kalitatea...
Lurraldearen garapen sarekara bultzatzea, garapen erradialaren ordez.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
118
Jarduteko baliabide eta tresna juridiko baliozkoak eta onargarriak planteatzea; horien
bidez, sektorea eta bere baliabideak defendatzeko nekazaritzarako ez diren beste
erabilera batzuen aurrean (batez ere azpiegiturak, eta etxebizitza erabilerak), leku berean
haiekin bat etor litezkeenak.
Aurretiaz egindako dokumentuetan (adibidez, Landa eta Basogintzako Plan
Estrategikoak, Lurralde Antolamendurako Gidalerroak etab.) lurraldea eta arloa
antolatzeko eta planifikatzeko jasota dauden irizpideak eta gidalerroak jasotzea.
Udaletako Arau Subsidiarioetan (AS) lurzoruaz egiten den kalifikazioan irizpideak eta
kontzeptuak bateratzea, LPSn LUren kategorizazio oso bat eginez.
Nekazaritzako babesa ingurumeneko babesarekin bateragarri egitea, tresna
administratibo komunak edo bateragarriak ezarriz (eragin sektorialeko ebaluazio
protokoloa).
Sektoreko legeriaren aplikazioa erraztea, dauden sektoreko politika eta arauak
dokumentu bakar batetik integratuz eta koordinatuz.
LPS honen emaitzak hedatuko direla bermatzea, lurralde kudeaketako eta plangintzako
beste dokumentu batzuetan kontuan izateko. Tresna honek Nekazaritza, Basogintza eta
Natura Inguruneen politika gainerako arloko politikekin lurralde-eremu bateratu batean
txertatzeko eskaintzen duen aukera aprobetxatzea.
3.10.4. LURZORUAREN ERABILERA ETA JARDUERAK.
Lurralde Antolaketako Gidalerroen Lurralde Ereduan, lurzoru urbanizaezinean egin
daitezkeen eta Ingurune Fisikoaren Gidalerroan arautzen diren gaur egungo eta balizko
erabileren proposamena egiten da. LPS honetan, kontuan izan beharreko Erabilerei buruzko
zenbait ñabardura egin dira:
1. Kontserbazio erabilera: gaur egungo erabilera mantentzea edo berarekin jarraitzea ez da Erabilera bat berez, baizik eta helburu bat. Helburu hori lortu ahal izateko, gainerako erabilerei zenbait baldintza jarri behar zaizkie. Beraz, LPS honetan Kontserbazio Erabilera ez da kontuan izan.
2. Negutegi erabilera: Nekazaritza Erabileraren barruan sartu da. 3. Erabilera berri bereiztua: Landa bideak.
4. Erabilera berri bereiztua: Parke eolikoak.
5. Erabilera berri bereiztua: Industria erabilerak (1. eta 2. kategoriak). Hemen txertatu
dira gaur egun landa inguruan bazter utzita eta sakabanatuta dauden eraikinen
erabilerak arautzeko xedez.
Gainera, berriro ere definitu dira (LAGei dagokienez) Lehen Mailako Baliabideen
Aprobetxamendua atalean eta Onura Publikoko edo Gizarte Intereseko Eraikinak atalean
dauden erabilerei lotutako jarduerak.
Ondoko hau da Lurraldeko Plan Sektorial honetako Erabileren Sistematizazio Orokorra:
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
119
INGURUMENAREN BABESA
Ingurumenaren hobekuntza.
DENBORA LIBREA ETA AISIALDIA
Aisia estentsiboa
Aisia intentsiboa
Ehiza eta arrantza jarduerak.
LEHEN MAILAKO BALIABIDEEN APROBETXAMENDUA
Nekazaritza
Abeltzaintza
Basogintza
Nekazaritza industriak
Erauzketa jarduerak.
AZPIEGITURAK
Garraiobideak eta zentroak
Landa bideak
Aireko lineak
Lurpeko lineak
A motako zerbitzu ez linealen izaerako Instalazio Teknikoak.
B motako zerbitzu ez linealen izaerako instalazio teknikoak.
Parke eolikoak.
Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak.
ERAIKUNTZA ERABILERAK. Lehendik dauden guneetan oinarritzen diren hazkundeak.
Lehendik dauden guneetan oinarritzen ez diren hazkundeak.
Onura Publikoko eta gizarte intereseko Eraikinak eta Instalazioak.
Nekazaritzako ustiategiari lotutako egoitza isolatua.
Nekazaritzako ustiategiari lotu gabeko egoitza isolatua.
1. kategoriako industria erabilera isolatua.
2. kategoriako industria erabilera isolatua.
Instalazio arriskutsuak.
Erabileren aurreko sistematizazioa eta sistematizazio horren garapena definizio ireki eta
ez-baztertzaile modura ulertuko da. Horrenbestez, sistematizazio horretan espresuki sartuta ez
dauden erabilerak eta jarduerak tipifikatu ahal izango ditu administrazio eskudunak, erabilera
horien ondorioen eta aipatu diren beste erabilera batzuen ondorioen artean analogia eginez.
3.10.5. ANTOLAMENDURAKO OINARRIAK.
Nekazaritza, Basogintza eta Natura Inguruaren Lurraldeko Plan Sektorial honek Lurralde
Antolamenduko Gidalerroetako zenbait irizpide garatzen eta xehatzen ditu, zehazki, Ingurune
Fisikoaren Antolaketari buruzko kapituluaren paragrafo hauetakoak: “5.2. Ingurune Fisikoaren
Elementu eta Prozesuei buruzko Zuzentarau Orokorrak” eta “6.8. Ingurune Fisikoaren
Antolaketa Kategoriak”. Halere epigrafeetako batzuk ingurune naturalaren alderdi zehatzei
buruzko beste LPS batzuetan berariaz gara daitezke.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
120
Arloei dagokienez, Nekazaritzaren eta Basogintzaren Lurraldeko Plan Sektorialak, batez
ere, nekazaritzako eta basogintzako erabilerak arautzen ditu Lurzoru Urbanizaezinean; hala
ere, nekazaritza eta abeltzaintzarako balio handiagoa duten lurren biziraupena arriskuan jartzen
duten beste erabilera batzuetarako murrizketak ere ezar ditzake.
LPS honen antolamendu eremua EAE osora iristen da, aldez aurretik zeuden
hiriguneetara izan ezik. Aldez aurretik zeuden hiriguneak hauek dira: dokumentu hau behin
betiko onetsi zen egunerako udaleko planeamendu orokorraren arabera hiri-lur, lurzoru
urbanizagarri edo lurzoru urbanizagai gisa sailkatuta zeudenak.
Era berean, antolamendu eremuan ez dira sartzen Babestutako Naturguneak: Parke
Naturalak eta Babestutako Biotopoak, Izendapen Dekretua daukatenak edo Natur Baliabideak
Antolatzeko Plana idazten hasteko Agindua emanda daukatenak. Gune hauek Natura
babesteari buruzko 16/1994 Legearen arabera arautuko dira. Era berean, LPS honen antolaketatik baztertuko da Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren
eremua. Haren antolaketa Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Babesteari eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legean eta bere Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailean arautzen da.
EAEko Lurzoru Urbanizaezina Arautzeko oinarria ondoko elementuen definizioa eta
kontrastea da: 1. Erabilera eta jarduerak. 2. Antolamenduaren kategoriak. 3. Gainjarritako baldintzatzaileak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
121
3.10.6. JARRAIBIDEAK ETA ERREGULAZIOAK.
1. Erabilera eta jardueren erregulazioaren matrizea.
ERABILERAK
ANTOLAMENDU KATEGORIAK
NEKAZARI
TZA ETA
ABELTZAINTZA
ETA
LANDA
MENDIA IN
GURUMENA
REN
HOBEKUNT
ZA
GAINA
ZALEKO UREN
BABESA
Estra tegi koa Trantsiz iozko pa is aia
Urria Basoa Larre menditarrak
Hark ait zak
INGURUMENAREN BABESA
Ingurumenaren hobekuntza 2 1 2 1 1
DENBORA LIBREA ETA AISIALDIA
Aisia estentsiboa 2 2 --
Aisia intentsiboa 2
a
2 2a 3 2a --
Ehiza eta arrantza jarduerak 2 2 2
LEHEN MAILAKO BALIABIDEEN APROBETXAMENDUA
Nekazaritza 1
#
1 2# 3 2#
Abeltzaintza 2
#
1 2# 1
#
2# 2#
Basogintza 2# 1
#
1 2# 1# 2#
Nekazaritza industriak 2a 2a 3 3
Erauzketa jarduerak -- -- --
AZPIEGITURAK
Garraiobideak 3
a
2
a
2
a
3 --
Landa bideak eta pistak 2# 2# 3 2# --
Aireko lineak 3
a
2
a
2a 3 2a --
Lurpeko lineak 2a 2a --
A motako zerbitzuen instalazio teknikoak 3 2
a
2
a
3 --
B motako zerbitzuen instalazio teknikoak 2a 2a --
Parke eolikoak -- -- --
Hondakin solidoen zabortegiak eta
hondakindegiak
3 2a 3 --
ERAIKUNTZA ERABILERAK
Lehendik dauden guneetan oinarritzen
diren hazkundeak
3
a
2
a
2a 3 --
Lehendik dauden guneetan oinarritzen
ez diren hazkundeak
3 3 --
Onura Publikoko eta Gizarte-intereseko
eraikinak
3
a
2
a
2a 3 2a --
Ustiategiari lotutako egoitza isolatua 2
#
2 2
#
3 3
Ustiategiari lotuta ez dagoen egoitza
isolatua
3 3 --
1. kategoriako industria erabilera isolatua 3 2
a
2
a
3 --
2. kategoriako industria erabilera isolatua 3 3 --
Instalazio arriskutsuak 3a 3 --
ERABILERAK: 1= Erabilera egokia; 2= Erabilera Onargarria; 2a= Erabilera Onargarria
Eragin Protokoloaren baitan; 3= Erabilera debekatua; 3a= Erabilera onargarria alternatiben
azterketa exhaustiboaren ondoren soilik, bakoitzarentzat eragin protokoloa eginez, eta Onura
Publikoaren aitorpena aurrez eginda.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
122
# = Ñabardurak egin beharreko nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerak.
- = Plangintzako beste agirietan arautu beharreko erabilerak.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
123
2. Nekazaritza eta basogintzako erabileren zehaztasunak:
Nekazaritza, abeltzaintzako eta landazabaleko kategoria. Balio Estrategiko handia.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilera.
Erabilera horiei lotutako edozein eraikuntza mota egin baino lehen, Nekazaritza Saileko
zerbitzu eskudunen aldeko txostena lortu beharko du, edo bestela zerbitzu horiek
3.12. LEGEGINTZA-MARKOA ETA LEGERIA ESPEZIFIKOAREN ERAGINA ONDARROAKO UDALERRIAN.
3.12.1 ONDARROAKO PLANGINTZA OROKORRA BERRIKUSTEKO BEHARRA ETA
AUKERA.
Ondarroako hirigintza plangintza orokorra jasota dago Plangintzaren Udal Arau
Subsidiarioetako figura legalean. Plangintza hau Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruaren eta
hirigintzaren 2/2006 Legera egokitu behar da. Lege hori 2016ko irailaren 21ean sartu zen
indarrean. Horrek Arau Subsidiarioen figura legala ezeztatzea dakar, besteak beste. Gehienez
ere, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrarekin ordezkatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko
udalerri bakoitzaren hirigintza-antolamendu osoaren tresna gisa (2006ko lege testuaren 61.
artikulua eta hurrengoak).
2/2006 Legera egokitu gabeko planei dagokienez, bigarren xedapen iragankorrak
egokitzeko agindu esplizituak sartu zituen. Bertan hauxe adierazi zen irmo eta zehatz: "plan
orokorrak eta arau subsidiarioak lege horren ebazpenenetara egokitu beharko dira, eta
gehienez zortzi urteko epean behin betiko onartu”. Beraz, epea 2014ko irailaren 20an amaituko
litzateke. Aurreikuspena aldatuko lukeen legegintza aldaketarik ez badago, egokitzapen
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
133
(berrikuspen) hori epe laburrean gauzatu, tramitatu eta onartzea eskatuko du. Hala ere, argi
dagoenez, plan orokorrek adierazitako denbora tartea baino tarte luzeagoa behar izaten dute,
beren konplexutasunagatik eta eragile publiko eta pribatu ugarik eragiten dutelako.
Alabaina, berrikusteko beharra eta aukera dago ez bakarrik lege aginduaren ikuspegitik;
izan ere, 2/2006 lege testuko hainbat lege xedapen plangintza orokorreko gorputzean sartu
behar dira. Are gehiago, 2006ko lege arauaren indarraldian, hirigintzako araudia asko aldatu da
lurzoruaren estatus juridikoari eta titulartasunari zuzenean dagozkien zenbait lege arau
promulgatzearen ondorioz. Horrek eragina izan du hirigintzaren ekonomia eta ingurumen
iraunkortasunean, baita gure ekonomia antolatzeko jarraibideetan ere. Horren guztiaren
ondorioz, berrikusteko beharra eta aukera dago. Horren barruan dago hirigintza informazioko
dokumentu hau eta Ondarroako plangintzako diagnostikoa.
3.12.2. LEGEGINTZAKO MARKO OROKORRA.
Oinarrizko izaera duten Estatuko arau gisa, gure Lurzoruaren Legea indarrean sartu
ostean promulgatuta, hainbat alderditan eragiten dute zuzenean. Hauek nabarmendu behar
dira:
Lurzoruaren Legearen testu bateratua onartzeko ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako
Errege Dekretua (BOE 154. zk.), Hiri-arloko birgaitze, biziberritze eta berritzeari
buruzko 8/2013 Legeak duela gutxi aldatuta (ekainaren 27ko BOE 153. zk.), lege
autonomiko ugari berritu eta egokitu dituena, eta hainbat alderditan eragiten duena:
planen dokumentazioa, sektoreko txostenak, ekonomia eta ingurumen iraunkortasunari
buruzko memoriak, hornidurak, plangintza berrikusteko beharra, etab.
8/2013 Lege horrek, 2/2008 Testu Bateratua aldatzeaz gain, tituluko gaietan (hiri-arloko
birgaitze, biziberritze eta berritzea) berritasun asko sartu ditu. Halaber, hurrengoak
ordeztu eta indargabetu ditu: martxoaren 4ko 2/2011 Legea, Ekonomia Iraunkorrari
buruzkoa (2011/07/07ko BOE), eta uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretua,
hipoteka-zordunei laguntzeko, gastu publikoa kontrolatu eta tokiko erakundeek enpresa
eta autonomoekin dituzten zorrak kitatzeko, enpresa-jarduera sustatu eta eraberritzea
bultzatzeko, eta sinplifikazio administratiboa sustatzeko neurriei buruzkoa
(2011/07/07ko BOE), arlo horietan ere eragiten zuena.
Bestalde, gure araua hirutan aldatu du Legebiltzarrak, eta eragingo dioten beste arau
batzuk ere tramitatuko dira:
Eusko Legebiltzarreko azaroaren 28ko 11/2008 Legea, hirigintza jarduerengatik
sortutako gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte-hartzea aldatzen duena: 27.
artikuluak eraikigarritasunaren doako lagapena arautzen du: (2008/12/12ko EHAA).
Eusko Legebiltzarraren abenduaren 23ko 17/2008 Legea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa: Balio agrologiko handiko lurzoruei buruzko 97 bis eta
DA1.2.d artikuluei eragiten die.
Apirilaren 23ko 7/2012 Legea, zeinen arabera zenbait lege aldatu diren Europar Parlamentuko eta Kontseiluko abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraura egokitzeko, barne merkatuko zerbitzuei dagokienez, eta hurrengo artikuluei eragiten die: 200. artikulua (hirugarren atala), “eraikuntzen eta eraikinen aldizkako azterketei”
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
esaterako, ingurumen informazioaren arloko uztailaren 18ko 27/2006 Legeari buruzkoa13
,
2033/4/CE eta 2033/25/CE Zuzentarauak aldatzearen ondorioz. Euskal Autonomia
Erkidegoari dagokionean, otsailaren 27ko 3/1998 Legean dauka bere isla, Euskadiko
Ingurumena Zaintzeko EAEko 1998/123 Legean. Beste horrenbeste adierazi behar da ingurumenari egindako kalteengatik Zuzenbide publikoko erantzukizun sistema ezartzeari buruz, Espainiako zuzenbidera lekualdatuta ingurumenaren erantzukizunari buruzko 26/200714 Legearen bitartez.
Ingurumena babesteko teknika juridiko gehienek zuzeneko eragina dute hirigintza-prozesuan (plangintza, kudeaketa, bai eta hirigintza-diziplina ere). Zalantzarik gabe, ingurumen-inpaktua ebaluatzeari dagokiona nabarmentzen da, bai proiektu publiko eta pribatuetan (85/337/CEE Zuzentaraua eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, Testu Bateratua onartzen duena, eta Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Ingurumena Zaintzeari buruzkoa) bai plan eta programetan, 2001/42/CE Zuzentarautik eratorria eta aurretik gure autonomiako araudian jasota (Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Ingurumena Zaintzeari buruzkoa, eta Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 22ko 183/2003 Dekretua, plan eta
9 Natura Interes Bereziko Eremuak babesteko 12/1981 Kataluniako Legeari buruz.
10 Madrilgo Manzanares ibaiaren goi arroaren Legeari buruz.
12 Bertsio finkatua, 2008ko maiatzaren 9ko 115. DOC aldizkarian argitaratua.
13 2006ko uztailaren 19ko 171. BOE.
14 2007ko urriaren 24ko 255. BOE.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
143
programen ingurumen-inpaktua batera ebaluatzeko prozedura ezartzen duena15, duela gutxi Eusko Jaurlaritzaren urriaren 16ko 2011/2012 Dekretuak aldatuta)16, eta Estatuko apirilaren 28ko 9/2006 Legean, egungo abenduaren 9ko 21/2013 Legeak indargabetuta (2013/12/11ko BOE 296 zk.). Ingurumen inpaktuaren ebaluazioak zuzenean eragiten du hirigintza arloko plangintza
gauzatzeko prozesuan. Bi fase ekarri ditu: bata, Erreferentzia Dokumentua egiteko; eta
bestea, Ingurumeneko Memoria egiteko. Gehienez, bakoitzak bi hilabeteko epea izan du,
eta udaletik bereizitako egoitzan. Horren ondorioz, administrazioen artean arautu eta
koordinatzeko esfortzu handia egin behar izan dute (horrela, Euskadiko Lurzoru eta
Hirigintzako 2/2006 Legeak ebaluazio bateratuaren beharra jasoko du -87.3 artikulua-, baita
105/2008 Dekretuak 31 artikuluan eta Estatuko 2008ko ekaineko Testu Bateratuak -15
artikulua- ere).
Ingurumeneko araudiak hirigintzakoan izan duen eragina ia ezin da osorik jaso honelako
lan batean, eta oraindik ezin dugu hauteman horren garrantzia bere intentsitate osoan.
Kutsadura saihestu eta kontrolatzea irailaren 24ko 96/61/CE Zuzentarautik dator, Estatura
lekualdatuta dago uztailaren 1eko 16/2002 Legea betez17
, INGURUMENEKO BAIMEN
INTEGRATUA sortuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere araututa dago, otsailaren 4ko
1/2005 Legearen bidez18
. Zalantzarik gabe, hirigintzako prozesuan eragiten du, eta
kalitatearen aitorpena behar da (lurzoruen hirigintza-birkalifikazioen kasuetan). Ondorioz,
hirigintzaren garapena nabarmen baldintzatzen du (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru
eta Hirigintzaren 2/2006 Legeak ahalbidetzen duenez, gure iritziz modu inozoan, udalak
deskontaminazioa agintzen dio lursailak berriz partzelatzeko komunitateari, lursaileko titular
derrigortuaren ordez -147.3 artikulua-). Beste horrenbeste adierazi beharko litzateke
hondakinak eta lur kutsatuak arautzeari buruz, Estatuko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen
bitartez araututa19
. Bertan lurra deskontaminatzeko titularrak duen beharra zehaztu edo
mugatzen da (36 artikulua). Izan ere, deskontaminazio kostuei buruz, ezin zaio jabeari
eskatu eragileak kutsadura sortu zuen unean lurzorua erabiltzeari lotutako kutsadura-mailen
gainetik. Jakina, arautegi honek lurzoruaren balioan ere eragiten du, baita hirigintza-
jarduera baten bideragarritasunean ere.
Ingurumena zaintzeko aztertzen ari garen neurrien artean, zarataren aurkako babesari
buruzkoak nabarmendu behar dira. Izan ere, Espainiako legediak ia ez zuen arautegi
bazkalekuak, urak, frutak eta onddoak…) argi uzten dute ez bakarrik euren balio
ekonomikoa, baita ingurumen baliabide gisa duten balioa ere. Estatuko legedia azaroaren
21eko 43/2003 Legean dago jasota.35
Babestutako naturguneek, askotan mendietan kokatuta (horregatik mendien legediak ere
aipatzen zituen), hirigintza arloko plangintzan ere eragin zuzena duten kategoriak osatzen
29
2004ko azaroaren 19ko 222. EHAA. 30
2007ko apirilaren 2ko EHAA. 31
Uztailaren 29ko 181. BOE. 32
2007ko azaroaren 16ko 275. BOE. 33
Eusko Legebiltzarreko 1983ko azaroaren 25eko Legearen 7.9 artikulua (Abenduaren 10eko 182. EHAA). 34
Urriaren 20ko Gipuzkoako Mendien 7/2006 Foru Araua. Urriaren 26ko 204. GAO. Ekainaren 2ko Bizkaiko Mendien 3/1994 Foru Araua. Ekainaren 28ko 123. BAO. Maiatzaren 5eko Arabako Mendien 13/1993 Foru Araua. Maiatzaren 14ko 52. ALHAO. 35
2003ko azaroaren 22ko 280. BOE.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
146
dituzte, eta araudi aplikagarrian eta naturgune edo zuhaitz apartekoen izendapenean
aurreikusitako mugaketa edota definizioa hartu beharko dute kontuan, Euskal Autonomia
Erkidegoko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean aurreikusitakoaren
arabera.36
Ondarroako Udalak Ingurune Fisikoaren Azterketa agindu zuen txonten
honetatik kanpo. Hori HAPN berrian gehitu beharko da, eta aurkitutako natur balioak
nabarmenduko dira, esaterako, Artibaiko Itsasadarrean (Batasunaren Garrantzizko Lekua
eta bisoi europarrarena).
Hain zuzen ere, mendiei eta babestutako naturguneei dagokienez, etengabe zailtasunak
daude hirigintzako aurreikuspenak eta babestekoak bateratzeko. Aire zabaleko erauzketa-
jarduerak araututa daude mehatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legean37
. Euskal
Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak38
behin betiko onartzeari buruzko
otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuak plangintzarako ezarri zuen (11 artikulua) erauzketa-
jarduerek eragindako guneak mugatzeko beharra, indarreko baimena badute. Ez da
Ondarroako kasua, harrobiak egiteko lekurik ez izateagatik.
3.12.7. HIGIEZINEN KULTURA-ONDAREA.
Gai sektorial gutxik izan dute historian Ondare historiko artistikoak edo Kultura
Ondare higiezinak izan duen harreman estua Hirigintzarekin, 1990eko uztailaren 3ko
Euskal Kultura Ondarearen Legeak39
duen onespenaren arabera. Halaber, hurrengoek
garatu zuten, besteak beste: urriaren 8ko 234/1996 Dekretua, presuntzio arkeologikoko
guneak zehazteari buruzkoa40
; urriaren 5eko 341/1999 Dekretua, interes arkeologikoko
ondasunak lekualdatu, entregatu eta gordetzeko baldintzei buruzkoa41
; urriaren 5eko
342/1999 Dekretua, Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroa eta Euskal Kultura
Ondarearen Zerrenda Orokorra42
; eta, batez ere, azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua,
Interes Kulturaleko Ondasunen eta Inbentariatuen egoera hondatuaren adierazpenari
buruzkoa, eta horiek eraisteari buruzko ebazpenaren aurreko eta osteko ekintzak.43
Ondare higiezina eta zerbitzu publikoak, eta egituraren antolamenduan kontuan
hartutako azpiegiturak (museoak, artxibategiak…) albo batera utzita, eta higiezinean
oinarrituta (arkitektonikoa edota arkeologikoa), ikus dezakegu, esaterako, gune
historikoetako eta eremu arkeologikoetako monumentu multzoek harreman bereizezina eta
nabaria dutela Hirigintzarekin oro har, eta plangintzarekin, kudeaketarekin eta bere
diziplinarekin. Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 28 artikuluak erakusten du
babesteko erregimenaren lehentasuna, hirigintza arloko plangintzari dagokionez, eta
Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legea (3.2 artikulua, garapen iraunkorrari buruzkoa eta
Kultura Ondarearekiko lotura; 100 artikulua, katalogoei buruzkoa; 201.4, hondamenari eta
bere erregimen juridikoari buruzkoa; eta 238.1, lege urraketari eta zigorrari buruzkoa) irekia
eta harbera da Kultura Ondare higiezin baliotsu honi dagokionez.
3.12.8. ETXEBIZITZAK ETA ZUZKIDURA BIZITOKIAK.
36
1994ko uztailaren 27ko 142 EHAA, eta martxoaren 11ko 1/2010 Legeak sortutako aldaketa (2010eko martxoaren 30eko 60. EHAA).
37 1973ko uztailaren 24ko 176. BOE.
38 1997ko otsailaren 12ko 29. EHAA.
39 Abuztuaren 6ko 157. EHAA.
40 205. EHAA.
41 201. EHAA.
42 203. EHAA.
43 226. EHAA.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
147
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legea une historiko jakin
bateko produktua da, gehien behar dutenentzat etxebizitza eskuragarriak izateak bereziki
kezkatzen baitzuen. Ondorioz, babestutako etxebizitzaren estandarrak areagotzeko esfortzu
handia egin zuen (80 artikulua eta zortzigarren xedapen gehigarria) aurreko 17/1994
Legeari dagokionez. Horrek lehen estandarrak ezarri zituen, eta babes-kategoria berriak
sortu zituen, esaterako, etxebizitza tasatuak, bai erregimen edo araudi autonomikokoak bai
udal erregimenekoak. Horrekin batera, “zuzkidura-bizitokiak” 44
izenekoak sortu ziren (16 eta
81 artikuluak), hau da, egoera bereziki ahulean dauden taldeei behin-behineko edo aldi
baterako aterpea emateko bizilekuak.
Behar (estandar) horiek eremu edo sektore berean betetzeak batzuetan zailtasunak
sortzen ditu (hiri-lurzoruan %40 direlako eta lurzoru urbanizagarrian %75 aurreikusitako
etxebizitzen gehikuntzari dagokionez). Horregatik, 2/2006 Legeak lekualdatzeko edo osorik
betetzeko aukera aurreikusten du berrikuspen integrala denean.
2/2006 Legea (eta premiazko neurrien ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua) 45
atera
zenetik urte gutxi igaro badira ere, garaiak nabarmen aldatu dira, krisialdi ekonomikoa
gogorra eta bortitza izan da higiezinen sektorearekin, eta ia erabat geldirik dago.
Jakina, babestutako etxebizitzetara eta zuzkidura-bizitokietara bideratutako lurrekin
batera, babestu gabeko etxebizitzetarako bizilekuak daude. Horiek ere bultzada behar dute,
batzuk gehitu ditu finkatu gabeko hiri-lurretako ekintzetan eta zuzkidura-ekintzetan
eraikigarritasun haztatua areagotzeagatik (2/2006 Legearen 11 eta 22.2) -ez lur
urbanizaezinetan, lege aginduak arau bidez malgutzea eragozten baitu- jarduera
berrindartu dadin, batez ere berritze eta birgaitze jardueretan, oraindik hirigintzako
eraldaketarik ez duten zabalgune eta lur berriak kolonizatu beharrik gabe.
Gainerakoan, eta babestutako etxebizitzen erregimen juridikoari dagokionean, Euskal
Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuak, abenduaren 18ko 3/1979 Lege
Organikoaren bidez onartuta, besteak beste, etxebizitza arloaren eskumen esklusiboa
ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari (10.31 artikulua). Hori zuzenean eta ezinbestez
lotzen da Konstituzio Testuaren 47 artikuluko edukiarekin. Lehen paragrafoan adierazten
denez, herritarrek etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea dute, eta botere publikoei
eskatzen diete beharrezko baldintzak eta dagozkion arauak ezartzeko eskubide hori
benetakoa izan dadin.
Eskumenen atribuziotik igarotako hiru hamarkadetan, Instituzio Komunetatik igorritako
xedapenak ugariak eta askotarikoak izan dira etxebizitzari dagokionez. Arauek lege maila lortu
dute, esaterako, Eusko Legebiltzarrak 1988ko apirilaren 15eko bileran onartutakoa, babes
ofizialeko transmisioetan lehentasunez eskuratzeko eskubideari buruzkoa, edo duela gutxiko
Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legean daudenak, babes publikoko etxebizitzetan indarrean
dauden kategoriak ezartzen dituena. Lege-arauekin batera, erregelamenduzko xedapen ugari
etorri dira, babestutako etxebizitzetan esku hartzeko eta sustatzeko neurriak antolatzeari
buruzkoak. Hurrengo dekretuek ordezkatzen dute horien egungo markoa:
44
Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko hirugarren Xedapen Gehigarriak (2008ko martxoaren 28ko 59. EHAA) erregimen autonomikoko zuzkidura-bizitokien ezaugarriak jasotzen ditu.
45 2008ko ekainaren 23ko EHAA.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
148
39/2008, martxoaren 4koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta
etxebizitza eta lurzoruaren arloko finantza neurriei buruzkoa.
316/2002, abenduaren 30ekoa, “Etxebizitza Hutsen Programa” sustatu eta bultzatzeko,
erregimen juridikoa ezartzeko eta Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. Sozietate Publikoari
horren kudeaketa emateko.
317/2002, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa
babestuei buruzkoa.
Era berean, xedapen horiek garatuta daude osatzen dituzten agindu multzoan. Horiek finantza
neurriak zehazten dituzte erosteko, birgaitzeko, lurra kostubidez eskuratzeko lurraren ondare
publikoak sortzeko, besteak beste, babestutako etxebizitzetarako, alokairuak sustatu eta
bultzatzeko laguntzetarako, eta gehieneko prezioak zehazteko. Horiek atal honetan azaltzea
luzeegia litzateke.
Horiek horrela, eta bizi izandako esperientzia zabala kontuan hartuta, gure egungo lege
sistema sortu da. Bestalde, gogorarazi behar denez, hedapen nahikoa duen lege-mailako
gorputzik ez dugunez, konstituzioaren aurreko xedapenetan oinarritu behar izan du. Horregatik,
denbora asko igaro denez eta gizarteak bilakaera nabarmena izan duenez, gainbeheran daude.
Estatuko arau horiek, besteak beste, hurrengoen menpe daude:
2114/1968 Dekretua, uztailaren 24koa, Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruzko Legea
ezartzeko Arautegia onartzeari buruzkoa.46
31/1978 Errege Lege-Dekretua, urriaren 31koa, babes ofizialeko etxebizitzen politikari
buruzkoa.47
3148/1978 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, urriaren 31ko 31/1978 Errege Dekretua
garatzen duena.48
3.12.9. HEZKUNTZA.
Hezkuntzaren eskubidea (Espainiako 1978ko Konstituzioaren 27 artikulua) ere behar-
beharrezkoa da herritarren egungo bizitzarako. Horregatik, klase politikoan
desadostasunetarako ohiko gaia izaten da. NBEren Batzar Nagusiaren Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsaletik (26.1 artikulua), 1948ko abenduaren 10ean, eta Ekonomia,
Gizarte eta Kultura Eskubideen Nazioarteko Itunetik (13.2.c artikulua), Espainiak 1977ko
apirilaren 27an49
berretsia, hezkuntzaren eskubidea oinarrizko zutabea da Zuzenbidearen
Egoera Sozial eta Demokratikorako. Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan (LODE) garatu
zen. Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 27ko 77/1985 Epaiak berretsi zuen horren
konstituzionaltasuna. Ondorioz, apirilaren 21eko 10/1999 Lege Organikoa atera zen. Horrek
tokiko korporazioen parte-hartzea zabaldu zuen irakaskuntzaren programazioan, eskola-
kontseiluen bitartez. Halaber, maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 egungo Lege
Organikoa50
atera zen. Hori, era berean, abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001
46
1968ko irailaren 7ko 216. BOE. 47
1978ko azaroaren 8ko 267. BOE. 48
1979ko urtarrilaren 16ko 14. BOE. 49
1977ko apirilaren 30eko 103. BOE. 50
2006ko maiatzaren 4ko 106. BOE.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
149
Legearekin osatzen da.51
Euskadin, Eusko Legebiltzarrak otsailaren 25eko Euskal
Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legea onartu zuen.52
Lurzoruaren erregimenarekin eta hiri antolamenduarekin duen harremanean, argi dago
ikastetxe publiko eta pribatuek (itunpekoak izan ala ez), haur hezkuntzan (haurreskolak),
derrigorrezko lehen hezkuntzan (16 urte arte), batxilergoan eta unibertsitateko
irakaskuntzan, guneak behar dituztela hirian edo herrian, hirigunean nahiz horren ondoan
(garrantzitsua da “ikasleen joan-etorriak hiri ingurura murriztea” –Euskadiko Mugikortasun
Iraunkorraren Legearen aurreproiektuko 3 artikulua-). Horrek hirigintza planaren egitura-
sarearen parte osatzen du (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006
Legearen 53 artikulua eta horrekin bat datozenak). Ezin dugu ahaztu, adibidez, Hirigintzako
Plangintzaren Arautegiak, ekainaren 23ko 2159/1978 Errege Dekretuak onartuta53
, eta
ekainaren 3ko Eusko Jaurlaritzaren 105/2008 Dekretuan baieztatzen denaren arabera
aplikazio osagarrikoa, lurraren estandar espezifikoak ezartzen zituela hezkuntza
zentroetarako. Etxebizitzaren plan partzialek halabeharrez bete behar dituzte (10 artikulua).
Garaiak aldatu dira, eta gaur egun, praktikak erakusten duenez, irakaskuntzarako lurzoru
asko daude hainbat sektoretan banatuta. Alabaina, egungo beharretarako zabalera nahikoa
duen eremurik ez dago, eta, batez ere, zailtasunak daude oraingo zentroak edo
Unibertsitateko campusak zabaltzeko. Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko
123/2012 Dekretuak, bigarren xedapen gehigarrian, “irakaskuntzako ekipamendu
publikorako lurzoruaren erreserba” ezartzen du hurrengo atalean azaldutako terminoetan.
Horri lotuta, gaur egun, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak Eskola Mapa izeneko
dokumentua dauka. Betiere, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko
irakaskuntza zentro publikoak antolatzeari buruzko urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuko
edukiaren arabera54
, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzearen ondorioz, eta Euskal
Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza zentroen sarea antolatu eta
planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren arabera55
.
Dokumentu hori ikaspostuen eskaintza planifikatzeko tresna da, ikasle guztiak integratzen
dituen kalitatezko hezkuntza emateko.
Eskola mapa hori 25 zirkunskripziotan antolatuta dago (4 Araban, 12 Bizkaian, 9
Gipuzkoan), EAEko lurralde osoan. Era berean, zirkunskripzioak eskualdetan banatzen dira,
eta eskualde bakoitzean ibilbideak daude. Eskolatzeko beharraren datuak eta eskualde
bakoitzeko eskola-zentroetan dauden lekuak urtero doituta, lurralde bakoitzeko Lurraldeko
Bermearen Batzordeek (buruak lurralde ordezkariak dira, eta kideak, ordezkaritzako eskola-
zentroetako nagusia, Guraso Elkarteetako ordezkariak, udal bakoitzeko ordezkariak eta
ikastetxeetako zuzendariak) ikasleen banaketa egiten dute eskola zentroetan, haur eta lehen
hezkuntzan, derrigorrezko irakaskuntzan eta batxilergoan.
Lan honi esker, zirkunskripzio bakoitzeko beharrak aurkitzen dira, bai dauden
instalazioak zabaltzeko bai zentro berrien beharra eta lokalizazioa.
Ikastetxe berriak egiteko, aurrerapen nahikoarekin aurreikusi behar da orubeen hornidura
“euskal eskola publikorako ekipamenduaren sistema orokorrerako”. Lan hori udalerriei dagokie,
51
2001eko abenduaren 24ko 307. BOE. 52
Martxoaren 12ko 50. EHAA. 53
1978ko irailaren 15 eta 16ko 221. eta 222. BOE. 54
Otsailaren 1eko 23. EHAA (21/2009 Dekretuak indargabetua) 55
Otsailaren 12ko 30. EHAA.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
150
otsailaren 2ko 193/1967 DEKRETUAren edukiaren arabera (Estatua)56
, Lehen Hezkuntzako
Legearen testu bategina onartzeari buruzkoa (52 artikulua). Puntu horretan eguneratu beharko
litzateke, errealitate sozialari eta Lurralde eta Hirigintza Antolamenduari lotuta. “Eskola Mapa”
horrek eta Euskadiko unibertsitate campusak zabaldu, lekualdatu edota berritzeko planek
lurraldean isla izan beharko lukete lurraldearen arloko plan baten bitartez. Bertan, etorkizuneko
beharrak ezarri beharko lirateke leku bakoitzari dagokion lurralde-eskalan, udalerrian,
eskualdean edo eremu funtzionalean (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde
Antolamenduaren 4/1990 Legearen 16 artikulua), edo lurralde zatiko plan bakoitzean kontuan
hartuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Lege beraren 12 artikuluaren
arabera).
Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 123/2012 Dekretuak, bigarren xedapen
gehigarrian, “eskolako ekipamendu publikorako lurzorua erreserbatzea” ezartzen du (lau
mila eta bostehun metro koadro bai haur eta lehen hezkuntzarako, bai zabalera bereko
bigarren partzela batean, derrigorrezko bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako,
lurraldearen arloko planik ezean, eta dauden hogeita bost eskola-zirkunskripzioetako
bakoitzarentzat –ekainaren 26ko 106/2007 Dekretua –EHAA 132 zenbakia-. Horien artean
dago Lea-Artibai, eta beste udalerrien artean, Ondarroa hartzen du barne.
3.12.10. OSASUNA.
Osasuna zaintzea oinarrizko printzipioetako bat da edozein Estatu modernotan. Gaur
egun, herritar guztien eskubidea da gutxieneko osasun prestazioak eskatzea, giza
duintasunaren eta Estatu bakoitzeko garapen sozial eta ekonomikoaren arabera. Hartara,
Giza Eskubideen Adierazpenak (NBE 1948) 25.1 artikuluan baieztatzen duenez, “pertsona
guztiek osasun eta ongizaterako eskubidea dute, eta bereziki osasun laguntzarako eta
beharrezko gizarte zerbitzuetarako”. Ildo horretan azaltzen da Europako Kontseiluaren
Europar Gutun Sozialaren 11 artikuluan (Turin, 1961) eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta
Kulturalen Nazioarteko Itunaren 12 artikuluan (NBE, 1966).
Espainiako 1978ko Konstituzioan osasunerako eskubidea aitortzen da 43 artikuluan.
Hortaz, legegileari agintzen dio eskubide hori betetzeko. Hori Estatuaren apirilaren 25eko
14/1986 Osasun Lege Orokorraren bidez gauzatuko da57
, eta, zatirik handienean, oinarrizko
araudia osatzen du. Beraz, Autonomia Erkidegoek derrigorrez bete beharko dute (2
artikuluan dagoen arabera). Osasun Publikoaren arloko neurri berezien apirilaren 14ko
3/1986 Lege Organikoarekin osatu zen58
, gaixotasun kutsakorrak kontrolatzeko.
Gernikako Autonomia Estatutuaren 18 artikulua, 3/1979 Lege Organikoak onartuta,
Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio, besteak beste, legedia garatzeko barneko
osasun arloko Estatuaren oinarrizko legedia betetzeko ardura. Horrek atal honetako
hurrengo puntuan azaldutako legedi propioa eman du.
Euskadiko Osasun zerbitzuek beren oinarrizko araua dute Euskal Autonomia Erkidegoko
Osasunaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean59
eta araudiaren garapenean. Horren bidez,
Euskadiko osasun sistema gauzatu eta OSAKIDETZA sortu zen, Eskubide Publikoko erakunde
pribatu gisa.
56
1967ko otsailaren 13ko BOE. 9941 zenbakidun legegintza-bilduma. 57
1986ko apirilaren 29eko 102. BOE. 58
1986ko apirilaren 29ko 102. BOE. 59
Uztailaren 21eko 138. EHAA.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
151
Legezko xedapen honen arabera, “Euskal Administrazio Sanitarioaren esku dauden jarduketak
egokiro antolatzeko eta ordenatzeko sortu da Euskadiko osasun Sistema” (5 artikuluan,
“biztanleriaren osasun-maila mantentzea, berreskuratzea eta hobetzea helburu duela; sistema
hori Euskadiko Autonomi Elkarteko baliabide sanitario publikoek modu integralean eratzen
dute”). Euskadiko osasun sistema hurrengo printzipioek osatzen dute: unibertsaltasunak,
elkartasunak, berdintasunak, zerbitzuen kalitateak eta herritarren parte-hartzeak. Osasun
politikaren gidalerroak eta hartutako osasun helburuak printzipio horietara doituko dira, eta
ekintzen planifikazioa eta baliabideak biztanleen osasun beharretara egokitzea bilatuko dute
etengabe.
LPV\2003\11960
Legearen martxoaren 11ko 59/2003 Dekretuak garatuta, sistemaren lurralde
antolaketak hurrengo arauak betetzen ditu:
1. Osasun plangintzak lurralde antolamenduaren oinarri nagusitzat hartuko du Euskal
Autonomia Erkidegoko lurralde osoaren banaketa, osasun arloak izeneko mugaketa
geografikoetan. Horiek araudiaren arabera mugatuko dira, egoera sozio-sanitarioarekin bat
etorrita. Ondorioz, dagokion eremuan martxan jarri ahal izango dira legeak zerrendatutako
printzipio eta helburuak, baita osasun publikoaren babes orokorrak behar dituen oinarrizko
ekintzak eta osasun laguntza primarioa eta espezializatua ere.
2. Osasun arlo bakoitzeko eremuan azpiko lurralde-antolaketa adierazi ahal izango
da, betiere lurraldearen egoeraren arabera, eta, hala badagokio, prestazioen eta osasun
zerbitzuen tipologia bakoitzerako. Arlo bakoitzean, lehen mailako arretaren antolaketa
egokia bermatuko da, eta arreta espezializatuarekin koordinatuko da. Horretarako, faktore
horiek kontuan hartuko dira. Horrela, osasunaren eraginkortasunik handiena ahalbidetuko
da, baliabideen kokalekuan eta erabileran, eta baldintza estrategikorik egokienak ezarriko
dira, sinergiak baliatzeko edo Autonomia Erkidego osorako erreferentziako gailuak eratzeko.
Lurralde eta hirigintza antolamenduaren ikuspegitik, osasun zerbitzuek zentroak eta
establezimenduak behar dituzte Lurraldean barreiatuta, leku bakoitzeko biztanleen beharren
arabera eta tokiko, eskualdeko edo probintziako eskalaren arabera, zerbitzuak eta
espezializazioa kontuan hartuta. Zerbitzu horien barruan daude familiako medikuntza edo
espezializazioa eta ikerkuntza oso egitura konplexuekin. Horietan profesional kualifikatu ugarik
hartzen du parte. Horregatik, eta Lurraldean duen eragina eta zerbitzu saihetsezinak
(ezinbestekoak) kontuan hartuta, bidezkoa litzateke zabaltzeko itxaropenak edota beste
kokaleku bat hartzea plangintzan aurreikustea, agian, lurralde plangintza egokitik abiatuta,
beharrezko beste zerbitzu batzuen antzeko terminoetan (esaterako, Hezkuntzakoa).
3.12.11. GARRAIOAK ETA AZPIEGITURAK.
“Lurraldearen egitura orokorra eta organikoak”, hirigintzako 1976ko legedian eta horren
artikulua), barne hartzen zuen, besteak beste, “hiriko zein hiriarteko komunikazioen sistema
orokorra, beharrezko lurren erreserbak ezarrita errepideak eta trenbideak, horietarako
sarbideak, eta sistema horri lotutako instalazio guztiak ezartzeko, esaterako, tren eta
autobus geltokiak, portuak, aireportuak eta antzeko instalazioak”.
60
[FEV 2003-04-11]
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
152
Beraz, Euskadiko Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legeak “Sistema Orokorren
Zuzkidura Sarearen" barruan (54 artikulua) sartutakoaren zati bat da. Prozedura horrek
aztertu beharko luke komunikabideen eta garraioaren garapen bizkorra eta ingurumen
iraunkortasunarekin duten lotura, egungo gizarteko oinarrizko beste printzipio batzuen
artean.
Gehiegizkoa litzateke puntu honetan garatzea garraiobide eta komunikabide guztien
arautegi propioa (azken horiei dagokienez, kontuan hartu telebistako arautegia, zerbitzuak
eman eta banatzeko sare handiak, esaterako, gasa, petrolioa, elektrizitatea… Horiek
guztiek lurraldean isla behar dute hirigintza eta antolamenduaren bidez).
Lurreko Garraioen Antolamendua funtsean uztailaren 30eko 16/1987 Legean dago.
Horren konstituzionaltasuna Konstituzio Auzitegiaren 118/1986 Epaian61
berrikusi zen.
Horrek artikulu batzuk ezeztatu zituen. Helburua da bidaiariak eta merkantziak garraiatzea,
baita ekintza osagarriak eta garraioa trenez, trolebusez, teleferikoz edo trakzioa kable bidez
egiten den bestelako bitartekoez.
Tren Sektoreko arauketa azaroaren 17ko 39/2003 Legeari zor zaio62
. Horrek nagusiki
trenbide azpiegitura, plangintza eta eraikuntza hartzen du, Estatuaren eskumeneko interes
orokorreko sareari badagokio. Aurreko atal batean aurreratu dugunez, Euskal Autonomia
Erkidegoak Lurraldearen Arloko Trenbide Plana dauka. Abiadura Handiko Trenerako
lurraren erreserba hartzeaz gain, barneko lineen plangintza ezartzen du, Gernikako
Autonomia Estatutuaren arabera autonomiaren eskumen baitira.
Aire Segurtasunaren uztailaren 7ko 21/2003 Legeak63
, besteak beste, aireportu eta
aerodromoen plangintza eta eraikuntza kontrolatu eta baimentzen ditu, baita aire-
nabigazioaren ikuskaritza eta horri atxikitako gainerako zerbitzuak ere.
Irailaren 5eko Legegintzako 2/2011 Errege Dekretuak, Estatuko Portuen eta
Merkataritzako Ontzidiaren Legearen Testu Bategina onartzen duenak (urriaren 20ko BOE
253 zk.), Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko portuak zehaztu eta sailkatzen
ditu, eta horien plangintza, eraikuntza, antolaketa, kudeaketa, ekonomia eta finantza
erregimena eta polizia arautzen ditu.
Lege autonomikorik egon ezean, portu horietan zerbitzuen prestazioa eta erabilera
arautzea, eta Estatuko portuen antolaketa zehazten du. Horretarako, interes orokorreko
portuei autonomia funtzionaleko eta kudeaketarako erregimena ematen die, legeak
emandako eskumenak bete dezaten. Halaber, Autonomia Erkidegoek Portuetako
Agintaritzen gobernu organoak izendatzeko arauak ezartzen ditu.
Alabaina, komunikabide eta garraiobideen azpiegituren artean, errepideak eta
lurraldean dagoen bide-sare amaiezinak eragiten du zuzenago eta nabarmenago hirigintza
antolamenduan eta plangintzan. Lurralde Historikoen foru organoen eskumen esklusiboa da
(1983ko azaroaren 25eko Lurralde Historikoen Legearen 7 eta 8 artikuluetan ezarritakoaren
arabera)64
. Konstituzio Auzitegiaren 76/1988 Epaiak eskumen-titulu hori hartu zuen barne,
eta foraltasun nukleo izendatu zuen. Are gehiago, lurralde horietatik igarotzen diren interes
61
1987ko uztailaren 31ko 182. BOE. 62
2003ko azaroaren 18ko 276. BOE. 63
2003ko uztailaren 8ko 162. BOE. 64
1983ko abenduaren 10eko 182. EHAA.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
153
orokorreko sareak (transeuroparrak) ere eurek kudeatzen dituzte. Ondorioz, hurrengo
xedapenek osatzen dute arautegia:
20/1990 Foru Araua, ekainaren 25ekoa, Arabako Errepide eta Bideei buruzkoa.65
2/1993 Foru Araua, otsailaren 18koa, Bizkaiko Errepideei buruzkoa.66
1/2006 Foru Araua, ekainaren 6koa, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzkoa.67
Horiek guztiak, beste garraio azpiegituren ondoriozko araudiarekin gertatzen den bezala,
halabeharrez planifikatu behar dira, eta murrizketa handiak ezarri behar dira (bide-zorrak
eta afekzio-lineak) alboko jabetzetan. Horrek, zalantzarik gabe, isla dauka plangintzan.
3.12.12. SEGURTASUNA ETA DEFENTSA.
Hirigintzako legedian ohikoa izan denez, Lurzoruaren Legearen Testu Bateginak,
ekainaren 20ko Legegintzako 2/2008 Errege Dekretuak onartuta68
, Estatuko Administrazio
Orokorraren (bigarren xedapen gehigarria) txostenaren eraginpean daude (Estatuko)
Defentsa Nazionalari lotutako lur, eraikuntza edo instalazioetan eragiten dituzten lurralde
eta hirigintzaren antolamendurako tresnak. Halaber, prozedura berezia aurreikusten du (eta
horren barruan, ohiz kanpoko bide bat, Defentsa Ministerioari eragiten dionean), dagokion
udalak kontrola ditzan Estatuko Administrazio Orokorrak sustatutako ekintzak (hamargarren
xedapen gehigarria), baldin eta udalaren esku-hartzeari lotuta badaude (kanpo daude
interes orokorreko obra handiak). Horixe da, esaterako, Estatuaren eta Arabako Legutioko
Udalaren artean gaur egun irekitako gertakariaren kasua. Izan ere, Estatuko Gobernuak
asmoa (erabakia) izan du Guardia Zibilaren kuartel berria eraikitzeko, aurrekoa zegoen leku
berean. Prozedura honek Estatuko Administrazioaren alde hurbiltzen du erabakia,
eragindako Udala hilabetez entzunda.
(Estatuko) Defentsa Nazionalaren oinarrizko edo funtsezko arautegia azaroaren 17ko
5/2005 Lege Organikoan69
daukagu. Ondoren, ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoa,
alarma, salbuespen eta setio egoeretarako70
, Herritarren Segurtasunerako otsailaren 21eko
1/1992 Lege Organikoa71
eta Segurtasun Indar eta Kidegoen martxoaren 13ko 2/1986 Lege
Organikoa72
, tokiko poliziak barne hartzen dituena (2 artikulua). Euskal Autonomia
Erkidegoan, Autonomia Estatutuak (17 artikulua) autonomia-erkidegoko polizia (Ertzaintza)
sortzea aurreikusten du. Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioa antolatzeko
Eusko Legebiltzarraren 1992ko uztailaren 17ko Legean garatzen da.73
Jakina, segurtasun indar eta kidegoak lurraldean zabaltzeko, kokalekuak eta instalazioak
behar dira. Gainera, horietan segurtasun-arau zorrotzak behar dira. Ondorioz, plangintza
behar da hezkuntza eta defentsa zerbitzuei buruz adierazitako terminoetan.
65
1990eko abenduaren 24ko 147. ALHAO. 66
1993ko apirilaren 25eko 77. BAO. Hurrengo Foru Arauek hainbat aldiz aldatuta: 8/1997, 7 eta 8/1999, 2/2006 eta 2/2007.
67 2006ko ekainaren 21eko 117. GAO.
68 2008ko ekainaren 26ko 154. BOE. 69
2005eko azaroaren 18ko 276. BOE. 70
1981eko ekainaren 5eko 134. BOE. 71
1992ko otsailaren 22ko 46. BOE. 72
1986ko martxoaren 14ko 63. BOE. 73
1992ko abuztuaren 2ko 155. EHAA, zenbait aldiz aldatuta.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
154
3.12.13. UDAL ESKUMENAK
Toki Araubideen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.d)
artikuluan74
xedatutakoaren arabera, udalei dagokie, kasu guztietan, Estatuko eta Autonomia
Erkidegoetako legediaren terminoetan, hurrengo arloetako jarduera: antolaketa, kudeaketa,
betearazpena eta hirigintzako diziplina.
Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak nabarmen aldatu du Euskal
Autonomia Erkidegoko administrazioen eskumenen banaketa. Lege horrek udalen eskumena
zabaldu du, eta antolaketa-tresnak behin betiko onartu ditu. Izan ere, aurreko araudian tresna
horiek Foru Aldundiei zegozkien.
Aurrekaririk gabeko araudian, oso garrantzitsua udalen autonomiarako, Euskal Autonomia
Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak eskumena ematen die
udalei, biztanle kopuruaren arabera, plangintza orokorra nahiz zehatza (zatikakoa eta berezia)
onartzeko, bere izapide guztietan.
Horrela, 7.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek (Ondarroak besteak beste) eskumena
izango dute beren Plan Orokorra onartzeko75
, eta behin betiko onartzea Foru Aldundiari
dagokio, baldin eta ez badu legez aurreikusitako eskuordetzea adosten.76
Ebazpen berean, 3.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek legez eskumena dute
zatikako planak eta plan bereziak77
behin betiko onartzeko. Udal horiek ere behin betiko
onarpena Foru Aldundian eskuordetu dezakete. Azkenik, kopuru horretatik beheragoko
biztanlerian, Foru Aldundiak onarpena udalei eta udalez gaindiko erakundeei eskuordetu
diezaieke.78
Halaber, eskumena dute beste antolaketa-tresna batzuk tramitatu eta onartzeko,
esaterako, xehetasun azterketak; baita hirigintza antolamenduaren tresna osagarriak ere, udal
ordenantzak eta katalogoak besteak beste.
Sarritan nahasten dira hirigintzako arauak, plan orokorren parte gisa, eta udal
ordenantzak, plan horietatik kanpokoak. Auzitegi Gorenak, 1987ko apirilaren 7ko epaian,
diferentziez ohartarazi zuen. Ezarri zuenez, azken horiek alderdi teknikoak, sanitarioak eta
segurtasunekoak aipatzen dituzte, eta auzotasun harremanak eta hiriko lege-zorrak arautzen
dituzte. Horiek arautegiaren eduki abstraktua zehazten dute, plangintzako gidalerro zehatzetara
lotuta egon gabe. Beraz, Arautegi mota biak aldi batera egotea onargarria da.
Hirigintza eta Eraikuntzako Udal Ordenantzak (derrigorrezkoak)79
izapidetzean eta plangintza orokorrean daudenak aldatzean, udaletxean ere formulatu eta tramitatuko dira, toki araubideko ordenantzetan aurreikusitako prozeduraren arabera (osoko bilkuraren hasierako onarpena; jendaurreko informazioa hogeita hamar egun balioduneko epean, eta osoko bilkuran behin betiko onartzea. Azken
74
1985eko apirilaren 3ko 80. BOE. 75
2/2006 Legearen 91.1 artikulua. 76
91.8 artikulua, plan orokorrak behin betiko onartzeko delegazioa zazpi mila biztanle edo gutxiagoko biztanle kopurua duten udalerrien alde edo kideak diren udalez gaindiko erakundeen alde, baldin eta zerbitzu tekniko nahikorik badute.
77 2/2006 Legearen 95.5 eta 97.1 artikuluak.
78 2/2006 Legearen 95.6 artikulua.
79 2/2006 Legearen 75.1 artikulua: “Udal guztiek onartu behar dituzte, toki araubideko legediaren arabera,
eraikuntza, eraikin eta hirigintzako ordenantzak”.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
155
hori ez da beharrezkoa izango erreklamazio edo kexarik egin ez denean).80 Udal etxebizitza tasatuen erregimenei dagokien Tokiko Ordenantza81 ere prozedura horren arabera tramitatu behar da.
Katalogoen helburua da hirigintza antolamenduak babestu beharreko ondasun natural edo artifizialak zerrendatu eta identifikatzea. Ondorioz, ezaugarriak jaso, eta, bere kasuan, dagokien kategoria edo kualifikazioa zehaztu beharko dute, legedi aplikagarriaren arabera, eta babeserako ebazpen erregulatzaileak dituen plana zehaztuta. Modu independentean onartu badaitezke ere, katalogoak aldi berean izapidetu eta onartu daitezke plan orokorrarekin.82
2/2006 Legeak, 109 artikuluan, Udal Plangintzako Aholkularitza Kontseiluaren figura
sortu du. Kontseilu hori hitzarmen organo espezifikoa da plangintzaren eremuan, eta eskumen
propioa edo eskuordetua duten udalek derrigorrez eduki behar dute, plan orokorrak behin
betiko onartzeko. Horixe da, hain zuzen, Ondarroako Udalaren kasua. Txostena nahitaezkoa
da plan orokorra idaztean.
Hirigintza arloan eskumena duten udal organoei dagokienez, aipatu behar da
Lurzoruaren maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren Xedapen Gehigarriak Tokiko
Araubidearen Oinarriak Arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatu zuela, plangintza
onartzeko eskumenei dagokienez. Legea ekainaren 20ko Legegintzako 2/2008 Errege
Dekretuaren a) Xedapen Indargabetzaile Bakarrak, Lurzoruaren Legearen Testu Bategina
onartzeari buruzkoak, indargabetu zuen. Oinarrien Legearen 22.2 artikulua aldatu eta 70.ter.
artikulua gehitu, eta honelako terminoetan geratzen dira idatzita hirigintza arloari dagokionez:
1. 22.2. artikuluaren aldaketa
«Nolanahi ere, udaletxeetan udalbatzari eta, Kontseilu Irekiko erregimenean,
Auzokoen Batzarrari dagozkie hurrengo atribuzioak:
[...]
c) Plangintza orokorraren hasierako onarpena eta hirigintzako legedian aurreikusitako
planen eta gainerako antolamendu-tresnen udal tramitazioari amaiera emateko onarpena,
baita tresna horiek aldatzeko helburua duten hitzarmenak ere.
2. 70 ter. artikulu berria gehitzea.
1. Lurralde eta hirigintza antolamenduko eskumenak dituzten Administrazio Publikoek
eskatzen duten herritarren eskura eduki beharko dituzte beren lurralde esparruan indarrean
dauden lurralde eta hirigintzako antolamendu tresnen kopia osoak, kudeaketa
dokumentuenak eta hirigintzako hitzarmenenak.
2. Arlo horretan eskumenak dituzten Administrazio Publikoek baliabide telematikoen
bitartez argitaratuko dute hurrengoen eduki eguneratua: indarreko lurralde eta hirigintza
antolamenduko tresnak, jendarteratzeko iragarkia eta hori onartu edo aldatzeko
garrantzitsuak diren tramitazio-ekintzak.
80
Toki Araubidea Arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 artikulua (80. BOE). 81
Zortzigarren xedapen gehigarria, 2/2006 Legearen bosgarren puntua. 82
2/2006 Legearen 76 artikulua.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
156
5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, argitalpen hori udalez gaindiko
erakundeen bidez egin ahal izango da, baldin eta haiekin laguntza eta kooperazio teknikoko
funtzioa badute. Horiek lankidetza eskaini beharko diete.
3. Hirigintza antolamendua aldatzeak, antolamenduko boterearen erabilera osoaren
markoan egiten ez bada, eraikigarritasuna edo dentsitatea areagotu edo lurzoruaren
erabilerak aldatzen baditu, espedientean agertu beharko da eragindako finken jabeen
identitatea edo horien gaineko beste eskubide errealen titularren identitatea, horiek abiatu
baino bost urte lehenago, erabilitako erregistroan edo tresnan jasota dagoenaren arabera,
interesdunei jakinarazteko, arloko legediarekin bat etorrita».
Bere aldetik, Alkatetzak hurrengo eskumenak ditu: hirigintza kudeatzeko tresnak
onartzea, lizentziak ematea eta legeztatzeko eta hirigintza-diziplinako ekintzak. Hurrengoak
Alkatetzaren eskumenak dira, Toki Araubidearen Oinarrien Legearen 21 artikuluan
xedatutakoari jarraiki: Plangintza orokorra garatzeko plangintza-tresnak onartzea, Udalbatzari
berariaz esleitu gabe, eta hirigintza kudeatzeko tresnak eta hirigintza proiektuak onartzea;
lizentziak ematea, sektore legeek ez badizkiote Udalbatzari edo Tokiko Gobernu Batzordeari
esleitzen, eta legeek berariaz esleitutakoak, eta Estatuko edo Autonomia Erkidegoko legediak
udalerriari eta ez beste udal organoei emandakoak.
3.12.14. INSTITUZIOARTEKO ESTAMENTUEN ETA BESTELAKO ORGANOEN ESKU-
HARTZEA.
Jarraian, instituzioarteko organo nagusien aipamen laburra egiten da, hirigintza eta
ingurumen arloan eskumenak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen
koordinazioa ezartzeko.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LURRALDE ANTOLAMENDURAKO
BATZORDEA. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea Euskal
Autonomia Erkidegoaren aholkularitza eta koordinazio organoa da Lurralde eta Hirigintza
Antolamenduan. Erakunde horren barruan daude Administrazio Publiko guztietako ordezkariak,
horien guztien arteko kooperazioa eta koordinazioa ahalbidetzeko helburuarekin, Autonomien
estatu konplexutik eratorritako konstituzioaren printzipioak betetzeko.
Irailaren 9ko 157/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde
Antolamendurako Batzordea Arautzea onartu da83
. Erakunde horren eskumenei buruzko 2
artikuluan dioenez, legezko edo erregelamenduzko xedapenez esleitutako eskumen
informatiboez gain, Gobernu Kontseiluak, Lurralde Antolamenduan eskumena duen Sailak edo
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakunde batek hala erabakita,
Batzordeak eskumena du lurralde antolamenduko politikaren oinarrizko irizpideak gauzatzeko,
euskal sektore publikoaren plangintza ekonomikoak ezarritakoaren arabera, eta lurralde eta
hirigintzako plangintzako ekintzak koordinatzeko neurri zehatzak proposatzeko, eta Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoko
gainerako Administrazioek gauzatzeko.
Dekretu horrek Batzordeari dagozkion funtzioak arautzen ditu. 3 artikuluan xedatuta dagoenez,
hurrengoak dagozkio:
83
2008ko irailaren 18ko 178. EHAA.
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
INFORMACIÓN URBANÍSTICA Y DIAGNOSTICO DEL PLANEAMIENTO MUNICIPAL DE ONDARROA
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAKO HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA
2014ko otsaila
157
a) Egituraren antolamendu Plan hauek eta bere aldaketak jakinaraztea, behin betiko
onartu aurretik:
1. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak hiru hilabeteko epean (2/2006 Legearen
91.2 artikulua).
2. Bateragarritasun Planak bi hilabeteko epean (2/2006 Legearen 63 eta 92.4
artikuluak).
3. Sektorizazio Planak hiru hilabeteko epean (2/2006 Legearen 64 eta 94
artikuluak).
b) Aurreko paragrafoko Planen aldaketak baimentzea, behin betiko onartu aurretik,
baldin eta beren helburua egiturazko antolamenduan aurreikusitako berdegune edo
gune libreen zonifikazio edo hirigintza-erabilera desberdina bada (2/2006 Legearen
105.7 artikulua).
c) Antolamendu xehatuaren Planak eta horren aldaketak jakinaraztea:
1. Eskumen sektorialaren arabera formulatutako Plan Bereziak, Eusko
Jaurlaritzako edo Foru Administrazioko Sail bati badagokio, baita tresnen
aldaketak ere, behin hasierako onarpena eginda. Txostena bi hilabeteko epean
aterako da (2/2006 Legearen 97.2 artikulua).
2. Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean araututako
Plan Bereziek, lur urbanizaezinari eragiten badiote, eta horien aldaketak, behin
betiko onartu aurretik. Txostena hiru hilabeteko epean emango dute [2/2006
Legearen 97.4 artikulua eta 2.b) Lehen Xedapen Gehigarria].
d) Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara
Ibaiaren meandroan dagoen Errenteria ingurua ere partekatzen du, Santana (Berriatua)
baserriaren eta Errenteriako erdigunearen ondoko bidegurutzean.
Berriatuan indarrean dagoen plangintza 1993. urtekoa da. Ekainaren 10eko 383/1993
Foru Aginduaren bidez onartu zen, Arau Subsidiarioen figuraren bidez.
2007an Arau Subsidiarioak berrikusi ziren eta Plan Orokor batez ordeztu zen. Hasieran,
2006. urtearen amaieran onartu ziren, eta jendaurrean jarri ziren 2007ko urtarrilean eta
apirilean. Ondoren, horren tramitazioa eten egin zen.
Ondoren, 2011ko otsailaren 28an, Berriatuako Udalak jendaurrean jarri zuen
“Aurrerapen" dokumentua. Hala ere, ez dago datu gehiagorik Berriatuako Udalak idazketa-
fasean duen plangintza berriaren aurreikuspenei buruz.
Indarrean dagoenari dagokionez, 2005ean aldatu zen, martxoaren 17ko 477/2005 Foru
Aginduaren bidez, Errenteriako industrialdeari dagokionez, III motako mugatu gisa sailkatuta.
2006ko ekainaren 19ko BAOn argitaratu zen, eremu eta helburu berberetarako Ondarroako
plangintzan sartutako aldaketa baino hamasei hilabete geroago.
Alabaina, Berriatuan dagoen Errenteriako eremua industrial gisa izendatzea errepideen
eta Ondarroako mugaren arteko eremura mugatzen da. Udalerri horretan, berriz, errepide
zaharraren bi aldeetako eremuak hartzen ditu barne.
Alderdi hori nabarmendu behar da bi udalerrien plangintza koordinatzean, beren udal
mugarteko lurzorua antolatzeari buruzko udal eskumenak eragotzi gabe. Bai lurraldeko
instantzietatik bai jarduera ekonomikoen diagnostikotik, Ondarroak berak ez daukan lurzorua
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
164
behar du. Beraz, aldameneko udalerriek dagoen eskaria bete beharko dute eta, kasu horretan,
Berriatuak lurzoru egokia dauka.
2008an, bi udalerriek batera plangintzaren aldaketa izapidetu zuen Zaldupeko
ekipamendu-eremuan. Aldi berean onartu zuten behin betiko. Hala ere, Ondarroako udal
mugartean egindakoak bakarrik -eta ez erabat- izan zuten jarraipena.
3.4.6 bukaeran
G
ERNIKA-
MARKINAKO EF-REN LZP-REN LURRALDE EREDUAREN ESKEMA GRAFIKOA URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
165
3.6.2 bukaeran
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
166
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
167
Garraio eta komunikaziorako oinarrizko sarea Errepide sarea Tren sarea Renfe, euskotren eta feve Ahtren etorkizuneko ibilbidea Portu sistema Bilboko, Pasaiako, Bermeoko, Ondarroako eta Getariako portuak Aireportu sistema Sondika, Foronda eta Hondarribiako aireportuak Gas naturalaren sarea Gasbide nagusia Telekomunikazio sarea Oinarrizko sarea Ekonomia jarduerako eremu estrategikoak Jarduera Logistikoko Guneak (JLG) lokalizatzeko eremu estrategikoak Lehentasunezko eremuak jarduera ekonomikoak garatzeko Sustapen eremuak jarduera ekonomiko berriak ezartzeko Eremu funtzionalen mugak Azpi-eremuen edo eskualdeen mugak Jarduera ekonomikoetarako lurzoru publikoa sortzeko eragiketak Jarduera berritzaileen parke sarea Parke teknologikoak Enpresentzako zerbitzuen eta jarduera aurreratuen parkeak Garraioari zerbitzua emateko plataforma sarea Plataforma logistikoak eta intermodalak Garraioaren jardueretarako eta merkantzien banaketarako poligonoak Garraioari zerbitzua emateko zentroak Jarduera ekonomiko orokorreko poligono sarea Eskualde mailako poligonoak Udalaz gaindiko intereseko eragiketa puntualak eta industrialak Erreserba estrategikoetarako sarea Erreserba estrategikoko eremuak
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
168
Planaren markoan proposatutako jarduera ekonomikoetarako lurzoru publikoa sortzeko eragiketak
Araba Erdialdeko arabako ef
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
169
Arabako lautada Agurain Asparrena / donemiliaga Gorbeialdea Legutio Gasteizko eremua Miñaoko PT Aireportua- Arangiz Aireportua-Estarroa Jundiz intermodala Jundiz CTV Jundiz Langraitz Subillabide Arabako haranak Hegoaldeko Arabako zentro logistikoa Lantaron Tuesta-Espejo Subilla-Anuntzeta Arabako Mendialdea Kanpezu Maeztu Laudioko EF Amurrio / Aiara Laudio Arabako Errioxako EF Oion edo Malpika-Guardia Bizkaia Arratiako EF Artea Bilbo metropolitarreko EF Kanpoko portua Itsasadarra eta Ezkerraldea, Barakaldo Lutxana- burtzeña Erandio Serantesko zentro logistikoa Aparcaysa Abanto Ortuella Trapagaran - portugalete Sestao Barakaldo Muskiz Bilbo Zorrotza Plentzia-leioako korridorea Getxo-berango Sopela-urduliz Txorierri Zamudioko pt
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
170
Txorierriko korridorea Nerbioi behea Industrialdea Durangaldeko ef Durango-iurreta Abadiño Zornotza Boroa Enkarterrietako EF Sodupe-Gueñes Gernika-Markinako EF Urdaibai Ajangiz-Muxika Bermeo-Mundaka Lea-Artibai Markina Mungiako EF Mungia Gipuzkoa Debagoienako EF Garaia Zaldunbide Deba Erdialdea. Bergara Debagoiena. Arrasate Debabarrenako EF Elgoibar Albitxuri Mutriku Itziar Mallabia Donostialdea-Bidasoa Beheko EF Bidasoa behea Irun Zaisa Zubieta-Hondarribia Araso / Erretxe-Ugalde Oarsoaldea Pasaiako portua /Gaintxurizketa Herrerako kaia Errenteria-Landarro Donostia Miramoneko PT Zuatzu Donostialdeako mendebaldea Urumeako korridorea Oria Behea Zubieta-Oria Goierriko EF Beasain-Zumarragako korridorea Goierri
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
171
Oria Garaia Oriaren harana Urola Garaia Industrialdea Tolosaldeako EF Apatta Adunako ibarra Tolosaldea Urola Kostako EF Arroa Behekoa Zarautz Azpeitia-Azkoitia Urola
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
172
Bizkaiko Foru Aldundiko errepideen katalogoa 2011-01-10ean Ondarroari eragiten dion errepide sarea Sare laranja-oinarrizko sarea Sarea Ikur berria Ikur zaharra Izena Tartearen kokapena Kilometro-puntuak Luzera km-tan Durangotik Ondarroara (Trabakuatik) Matiena-Berriz Berriz-BI-3448 Markinako saihesbidea Markina-Urberuaga Urberuaga-Ondarroa Debatik Ondarroara Gipuzkoa LH-Ondarroa Sare Horia-Sare Lokala: Lekeitiotik Ondarroara
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
173
Foru errepideen babes eremua Sare laranja: oinarrizko sarea Eragin eremua Zortasun eremua Jabari publikoko eremua Eraikuntza lerroa Zerbitzu orokorren lerroa Lur berdinketaren kanpoko ertza Galtzadaren kanpoko ertza Lur erauzketa Lubeta Bazterbidea Galtzada
Plan General de Ordenación Urbana de ONDARROA
ONDARROAKO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
ONDARROAKO UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
PL DEL <0}
2014KO OTSAILA
174
Foru errepideen babes eremua Sare Horia: Sare Lokala 4. SINTESI DOKUMENTUA ETA KOORDINAZIOA H.A.P.N. IDAZTEKO
BESTELAKO ALDERDI GARRANTZITSUEKIN
4.1. PLANGINTZA Lurralde Antolamendurako Gidalerroak aldatu zirenetik, dokumentua behin betiko onartu
ez bada ere, hiru alderdik eragina daukate Ondarroako lurralde ereduan.
Lehenengoa honi dagokio: “erreferentzia gehigarriak sartzea, hiri-garapeneko prozesuak
bideratzeko, iraunkortasun irizpideekin eta lurraldeko testuingurura egokituta, eta aldi berean
Euskal Hiria kontzeptua bultzatzea bikaintasun eremu eta nazioarteko erreferentzia gisa hiri-
garapen iraunkorrean” eta “Euskal Hiriko Paisaiak gehitzea, lurralde ekimenetan, kalitatezko
erreferentzia gisa eta lurraldea balioan jartzeko, ingurumenaren bikaintasuna bilatzeko
testuinguru batean eta gure lurraldeko landagune eta naturguneek izaten dituzten aldaketa-
prozesuak modu aktiboak kudeatzeko” Lurraldeko birdefinizio ideologikoaren testuinguruan,
metropoli hurbilen (Madril, Bartzelona…) eta urrunen (Londres, Paris, Roma…) eskala
konparatiboak kontuan hartuta, Europako testuinguruan erreferentzia hori hartzeko, lurraldea
batuta eta metropolizazioa bultzatuta.
Bigarren atalak, iraunkortasun estrategietan oinarrituta, honelako alderdiak lurralde eta udal
plangintzara eramatea proposatzen du: Erauzketa Eremuak Mugatzea eta lurzoru