-
MARKOS AMUNDARAIN
“Kale gorrian daudenak poztu egitendira ezer eskatuko ez
dieten
pertsonak hurbiltzen zaizkienean”
Azaroaren 15ean, ‘Pobreen Mundu mailako jardunaldia’ospatuko da.
Aurtengo leloa, “Luzatu eskua” da. Mezuabete-betean betetzen duen
CARITAS GIPUZKOAkoboluntario batengana jo dugu: Markos
Amundarain(Ordizia, 1950). ‘Bidelagun’ proiektuko
boluntarioak,gizarte eta bizitoki bazterketa egoeran
daudenpertsonei, kalean bertan, giza-laguntza eskaintzen
die.Caritaseko boluntarioak, kalea du hizpide: “Besteakbeste,
beraiekin kafea hartu eta hitz egiten aritzen naiz”.
Noiz erabaki zenuen kale gorrian daudenei “eskualuzatzea”?Kalean
bizi den jendea, nire bizitzako obsesioetarikobat izan da. Egin
ditudan bidaiak ere, Indiatik…barrena, ildo horretatik egin ditut.
Erretiroa hartu,eta hurrengo egunean Aterpera joan
nintzenboluntario gisa zertan lagundu nezakeen galdetzera.
‘Eutsi’ proiektuan aritu zinen. Hau da, kale gorrian dauden
pertsonen kalteakmurrizteko programa: sozializazioa, elikadura eta
higiene beharrak asetzen zirenbertan.Eutsiko partaide batzuekin
paseatzera ateratzen nintzenean, konturatu nintzenkalean zegoen
zenbait jende, ez zela Caritaseko Aterpera hurbiltzen.
‘Beraieketortzen ez badira, ni joango naiz beraiengana’, esan nuen.
Jada, zortzi urtedaramatzat ekimen horretan.
-
Irakaslea izana zara. Zortzi urtehorietan, kaleak, ‘ikasgai’
asko eman aldizkizu?Bai! Onak eta txarrak. Kaleak besteikuspegi
zeharo ezberdina du:injustiziaren begiradak, zer nolakomespretxuak
pairatzen dituzten kalegorrian daudenak…Ondorengo hau ikusita nago.
Pertsonabatek limosna bat eman zion txakur bataldamenean zuen
pertsona bati. Etaeman ahala, zera esan zion: “Txanponatxakurrak
jan dezan da, e”.
Kalean barrena ibilita, azterketa egindiozu gizarteari. Zer nota
jarrikozenioke?Ona jarriko nioke nahiz eta injustiziarisozialki
aurre egiteko trabak oraindik hordauden. Kontxa ondoan
aberastasunasko dago baina baita pobrezia egoerakere.
Begiak behar adina irekita dauzkaguDonostiako kale gorriko
errealitateakikusteko?Ez. Bakoitzak nahi duena ikusten du.
Nireezagun batek, kotxe dotoreak ikustenditu soil-soilik.
Ekologistak, ingurugiroapairatzen ari den oinazean jartzen
ditubegiak. Bakoitzak bere betaurrekoakjazten ditu. Herritar askok
ez dakite kalegorrian dauden pertsonak badirenik ere.
Eta non erosten dira betaurreko horiek?Eskura ditugu. Begira,
autobus batean,kale gorrian dagoen pertsona batenondoko eserlekua,
azkena izaten dabetetzen…
"HA FINALES DEESTE MES
CUMPLIRÉ AÑOS;QUIERO IR
ACOMPAÑADOAL CINE."
Eseri baino, askok, zutik egotea nahiagoizaten dute. Jendeak ez
ditu pertsonahauek ikusi nahi. Ezta, inork, zu, eurekinikusterik
ere... Hori dela eta, nirezenbat pertsona ezagunen
harridurabegiradak, ikaragarriak dira.
Kale gorriko pertsona horiek zeresaten dizute berarengana
hurbiltzenzaren aldiro.Beraiek badituzte ‘antena berezi’batzuk,
zein eta nola hurbiltzen zaienaztertzeko. Hasieran erreparoa
edo,izan dezakete. Baina hitz egiten hasiorduko, zure tonua, zure
jestuak… ondohartzen zaituzte.Kalean barrena, oro har,
emakumeboluntario batekin batera ibiltzen naiz.Oso garrantzitsua da
bere lana, kaleandauden emakumeengana hurbiltzengarenean batik bat.
Kale gorriandaudenak poztu egiten dira ezereskatuko ez dieten
pertsonakhurbiltzen zaizkienean. Pertsona irekiakdira. Aldiz,
jendea ez da irekitzeneurengana hurbiltzerako orduan.
-
Donostiak hainbat leku eder ditu. Berekaleetatik barrena
paseatzen ibiltzenzara. Baita bila ere. Noren bila?Lotsa alboratu,
eta kale gorrian dagoenpertsonengana zuzenean joan, nireburua
aurkeztu eta bere berri jakitenaritzen naiz. Ikaragarri eskertzen
dutehurbildu izana. Hasieran kezkati hartzenzaituzte baina behin
ezagututa,erreklamatu egiten zaituzte. Duela urte batzuk, Ernesto
izenekopertsona bat ezagutu nuen kalean. Hitzegiten aritu ondoren,
“Igaro egun onbat” esan nion. “Niretzat egun ona, zuetortzen zaren
hura da” erantzun zidanbueltan.Herritarrei eskatuko nieke
pertsonahauengana hurbiltzean; ‘laguna’ zarelaantzeman dezala, eta
ez eurakmespretxatzen dituztenetariko bat. Kalegorrian daudenak
behar ezberdinakdituzte. Beraz, beraiei, ‘Egun on’ esanezhasi
daiteke hurbilketa pauso hori.
Pobreziarik gogorrena, bakardadea?Laguntza eske CARITAS
GIPUZKOAkoAterpera hurbiltzen den pertsona batek,ez du esaten, ez
dut dirurik. Ez dut inor,baizik. Eta emakume bat bada,gogorragoa
da.Bestalde zera gaineratu nahi dut,bakardadeari aurre
egiteko,gizonezkoen alkoholismoa begi-bistandago. Kalean
kontsumitzen dute. Bainakezkatuta nago zenbat emakumeketxeetan
kontsumitzen duten alkohola;horiengana ez dugu hurbiltzea
lortzen.
Kontsumoek ere bereziki kezkatzenzaituzte.Zaborra ondo antolatua
daukagu.Hemen, kartoia. Han, kristala. Bestehorretan, organikoa.
Baina beti geratzenda hondakinen bat horietatik kanpo,
etaerraustegira eramaten dute. Eta kontsumoak dituzten
pertsonekin,zer egin behar dugu? Alegia,kontsumoak nahimena
deuseztatu dienpertsona horiekin? Lan asko dagoegiteko.
Pertsona batek limosna bateman zion txakur bat
aldamenean zuen pertsonabati. Eta eman ahala, zera esanzion:
“Txanpona txakurrak jan
dezan da, e”.