-
26 Aldiri. Arkitektura eta abar
Markaketa ikusezinak, eta kirolaren ad hoc presentzia
hiri-egituretan
Aldiri, 2012, III, 11, 26-29, ISSN 1889-7185Jasotze-data:
2012-07-01 / Onarpen-data: 2012-07-13
LABURPENA:Mundu osoko hirietan kirolariek kaleak etengabe
bereganatu eta kirolgune ez ofizialak bihurtzen dituzte. Markaketa
ikusezinak direlakoekin, ikuspegi sozial zein formal batekin
kirolak hiri-egiturako dinamikan duen paperaren analisiari hasiera
ematen zaio..
GAKO-HITZAK: bereganatzea, kaleak, jolasak, kirola,
esponta-neotasuna, interakzioa, hiri-egitura
ABSTRACT: Cities’ streets across the world are constantly being
inadvertently appropriated by Sports’ players who convert them into
unofficial outdoors’ Sports halls. Invisible markings initiates an
analysis on how Sports play an important role in the dynamic of
urban fabrics from a social and from a form-driven standpoint.
KEYWORDS: appropriation, streets, games, play, spontaneous,
interaction, urban fabric
Luísa Alpalhão º
Sarrera
“Kirolek berezko bizitza dute bikoiztea posiblea ez dena. Baloia
alde batetik bestera botatzea, garrasi egitea, garaipen izugarri
bat lortzea, gehiegi luzatu den lehia galtzea, pilota zoro bat
atzera bueltan sarera bidaltzea, nolanahi ere ―une hauek lanaren
bidez ezinezkoak dira atzematen― […] ordezkaezina den bizipoza da.
[…] egoera idealean, tokiko kirolek auzo- edo lan-komunitate
bakoitzeko partaide naturalak behar lukete izan.” (Alexander et
al., 1977: 72)
Mundu osoko hirietan kaleak etengabe bereganatzen dituzte
nahierara kirolariek, eta kirolgune ez ofizialak bihurtzen dituzte.
Erabilerarik gabeko txokoak azaltzen dira hirietako hainbat aldetan
esaterako, direla plangintzaren zirrikituak, hiriaren abandonua,
testuinguruari eta kohesioari muzin egiten dion eraikuntza diseinu
ez bateratzailea, edo, besterik gabe, hiritartu diren kokapenetako
programa eza dela eta. Baztertuta, eta maiz, oker erabiltzen diren
espazio eta kaleen halabehar-rezko okupazioak edo eraldaketa
inprobisatuek askotan hiritar-ren eta hiriaren arteko interakzio
berriak sorrarazten dituzte; hots, bestela zeharbide soilak
liratekeen tarteko (1) espazioak begiratzeko eta erabiltzeko modu
berriak, alegia. Kirola eta jolasa hizkuntz arauei muzin egiten
dieten hizkuntz gisa inter-preta ditzakegu, kultura- eta adin-mugak
gainditzen dituztenak, barnearen zein kanpoaren arteko linboa
ezabatzen dutenak.
Irakurlea markaketa ikusezinetan zehar doan bidaia batean
ibi-liko da, kontinente ezberdinetan kokatzen diren kaleko
kirol-eszenatoki ezberdinetan zehar. Nahiz kirolak ezberdinak izan,
narratiban antzekotasunak topatuko dira. Hori baita ikuspegi sozial
zein formal batekin irolak hiri-egiturako dinamikan duen paperaren
analisiari hasiera emateko erabilitako lehengaia.
1.
Espaloiko galtzada-harri egurastua kolpatzen duela, eta gora eta
be-hera bote eragiten diola, ostikada eman eta bere bizkarrera
beste
jokalari gaztearengana jaurtitzen du. Oinaren mailan, baloiak
gure aten-tzioa zoladurara zuzentzen du, hala, bestela oharkabean
joango zena begiztatzeko, gure begirada, begi-mailan kokatzen baita
normalean.
[jendea]: Lau mutil; janzkera informala bakero eta jertse
arinak; antza jolasa ez da antolatua izan, baloia eskura izatearen
ondorioa baizik; ez dabil inor begira; pareko eraikinetik baten bat
aterako da eta oinez pa-sako da jokalarien presentziaz ohartu gabe.
Belaun azpian, baloiak jira eta bira egiten du batetik bestera eta
gero zerurantz botatzen da.[zaratak]: Jokalarien elkarrizketa
jolasaren inguruan baino ez da es-trategiazko aginduak partekatzen
dira, besterik ez; aldizkako biraoek jolasean ibiltzearen ustezko
gogo bizia nabarmentzen dute; bestelako soinu berezirik ez da
bereizten zuhaitzen tontorretan zehar igarotzen den haizea salbu.
Beste jokalari batek harengana korrika egiten du, bu-ruarekin jaso
eta gorantz jaurtitzen du berriz ere.[denbora]: Zeruko argitasunak
adierazten du akzioa eguerdian edo arratsalde partean gertatzen ari
dela; inguruan jenderik ez egoteak aditzera ematen du eguneko une
lasai bat dela segur aski eskola-opo-rretan; haritzetako hosto
ugaritasunak erakusten du islatzen den egoera udaberri garaikoa
dela. Jaurti, jaurti, gora, aurrera…etengabe mugitzen da plazan
zehar zolarrizko zoladura gainean biribilka.[espazioa, egoera]:
Handia bezain hutsa, plaza publiko bat honek nor-malean dituen
osagaiekin (eserlekuak, iturriak, zuhaitzak); plaza handia lau
jokalariek baino ez dute erabiltzen. Antza denez ez da aisialdirako
tokia edo zeharbide bat; zolarriek, plazaren adina erakusten dute,
ez dira be-rriak, ezta zaharrak ere, baizik eta portuges tipikoak
bertako kareharria erabiliz egindakoa denboraren igarotzearekin
ondua dena. Gure begiek mugimenduei jarraitzen dietela, ia huts
hutsik dagoen espazio publiko baten barrena eramaten
gaituzte.[lekua, testuingurua]: Inguruko eraikinen tipologia,
plazaren izaera eta jokalariak aintzat hartuaz, Segur aski
Portugaleko hiri bateko uniber-tsitate-campus bateko eszena bat
dela esan daiteke. Aurretik dauden baldintzen (hiri-altzariak,
igarotzen den jendea, elementu naturalak, egu-raldia) arabera
partida koreografiatuko da, toki hori ez baita izan diseina-tua
partidak jolasteko.Baloia belargune bateraino doa bueltaka. Berak
bi besoak altxatzen ditu eta jolasaren bukaeraren berri ematen
du.
Gizarte-kohesioa eta kriminalitatea
Modu organikoen bidez hazten direlarik, hiriak jarduera
anitze-rako eszenatoki egokiak dira, eta, hauek ezin dituzte
aurreikusi plangintza-teknikariek ezta arkitektoek ere. Etengabeko
berre-gituraketak, berregokitzapenak ―fisikoak zein gizartekoak―,
(1) “in-between” edo “tartean dagoenaren” teoria 1920ko hamarkadan
Martin Buber
filosofoak asmatutako ideia da, gerora Aldo Van Eyck-ek
maileguan hartuko zuen arkitekturaren alderdi sozialari baita eredu
eraikiei aplikatu ahal izateko.
Artikulu zientifikoa: Markaketa ikusezinak, eta kirolaren ad hoc
presentzia hiri-egituretan
-
2711. zenbakia / Kirolaren bueltan
Aldiri, 2012, III, 11, 26-29, ISSN 1889-7185Jasotze-data:
2012-07-01 / Onarpen-data: 2012-07-13
: Futbola, Portugal
:http://www.youtube.com/watch?v=_4HpDSNmizA
trafiko eta jende-jarioen aldaketak, fluktuazio ekonomikoak,
joera kultural eta sozialak, hiriaren hazkuntzari zein uzkurtzeari
zein espazio publikoei, eragiten dieten faktoreetako batzuk baino
ez dira. Gizarteak naturaltzat duen kontrol- eta diseinu-liskarren
inguruko egonkortasunaren desioak, tokikotasuna eta egokitasuna
sortzen dituen plazeboa balitz bezala, talka egiten du historikoki
frogatua dagoen kalearen akziorako, iraultzarako eta ospakizunerako
izaerarekin (Hertzberger, 1991). Hiru egoera horiek hirietako
hainbat txokotan jazotzen diren planik gabeko narratibak
irudikatzen dituzte, legegintzatik urruti, baita diseinuzko zein
erabilerazko baldintzetatik ere; hiriari aske eta espontaneo izaten
utzita, Van Eyck-ek (1970) zioen bezala (2) “(…) Biztanleen
ahalegin espontaneoen potentzial sortzailea baztertzen duen hiria,
hots, jendeak egunero hiriari egiten dio-naren ordez, jendeak
egiten duena soilik islatzen duena (…) hil egingo da” (Van Eyck,
1970).
Jolasa eta kirola Hertzberger-ek (1991) aipatzen dituen
“akzi-oetako” batzuk dira. Herrialde ezberdinetan bidaiatzen
dugu-larik, nahigabe topatuko dugu baten bat, bere kasa edo
taldean, herrialdeko jolasean dabilena, kanpoan, kalean, parke
baten alboan, eraikin artean, patioetan, plaza publikoetan,
utzitako lursailetan, aparkalekuetan… balizko tokiak infinituak
dira. Oina-rrizko tresna xume batzuk baino ez hartuta (pilota,
batea, sarea, erraketa...) jendea batu egiten da partida bat
inprobisatzeko. Herrialde bateko izaera sumatu daiteke hango
kaleetan jolasten diren partiden arabera. Hala, bidaiariak
her-rialdeko historiaz jakingo du (petanka edo kriketaren kasuan
bezala, frantses eta britainiar iragan kolonialaren oinordetzak)
eta hauek ez edonolako nazio-bateratzea ahalbidetzen dute. Beste
jarduera gutxi batzuek ez bezalako indarra dute partidek jatorri
ezberdineko jendea elkartzeko.
Kaleko partidek gehienetan ez dute benetako espaziorik. Eta,
alderantziz, partida hauek lekuak sortzeko ahalmena dute hiriko
txoko anitzetan, hala, hiri-egituraren izaera pausatuari indarra
emanez. Hiria eraldatzeko duten gaitasuna haien izaera espontaneoan
datza, plangintza eta erabilera programatuek hiria sortzeko duten
ahalmenarekin alderatzen baldin badugu. Diseinatzaileak garenez
gero, maiz eskakizun-txosten bati eran-tzun behar diogu, programa
bat egokituz. Baina, nola izan daiteke diseinua eraginkorragoa
orduan, denonak diren espazio hauek bereganatzeko erabilera eta
nahi hauen guztien sotiltasu-nak kontuan hartzen baldin baditu?
2.
Zoladura berde zainduen gaineko markaketa hori biziek partidaren
es-trategia begirada bidez ulertzen laguntzen dute.[jendea]:
Zenbatezina den gizonezko talde bat, gehienak beltzak eta sendoak,
altuak, kantxan korrika dabiltza batetik bestera arropa lasaia
jantzita, galtza motzak, mauka gabeko kamisetak, zapatilak, edo
txano-dun jertseak; beste gizonak jarrita edo belauniko daude eta
partidari begira ; pasatzen diren oinezkoak gehienak zuriak,
gelditu eta hesian zehar begiratzen dute, zutik daudela, partidari
so daude. Txirrindulariak igarotzen dira eta begiztatzen dute
partida. Jokalarien laranja-kolore bi-ziko baloia driblatzen dute
kantxan zehar batetik bestera pasatuz sare-tik gero eta hurbilago
aurkitzen delarik.[zaratak]: Abiadura bizian, hiriko zaraten
oihartzuna entzuten da atzealdean, autoak igarotzen, abioiak,
helikopteroak, anbulantziak eta polizia-sirenak; oinezkoak
berriketan bata bestearekin; zakurrak zaunka-ka, txoriak txirrioka;
jokalariak haien artean ari dira, deiadarka, biraoka; musika jotzen
ari da atzealdea; jendeak txaloak jotzen ditu edota eza-dostasuna
adierazten dute. Gorputzek eta baloiak gogoz saltatzen dute gora
eta behera inguruko espazio guztiari mugimendua eraginez.[denbora]:
Ilunabarra da kaleko argiek kantxa argiztatzen duen kolore hori
soil bat erakusten baitute; udazken hasiera; hostoak horitzen hasi
dira, baina zuhaitzek itxura oparoa mantentzen dute. Ikusleak
antze-maten dira inguruko etxadietako leihoetatik
kuxkusean.[espazioa, egoera]: Bi kantxa bata bestearen alboan,
zaharra bat eta berria bestea, bertan da partida; aroak ondo
mantenduta daude, itxura berria gordetzen dute. Zoladura ondo
markatua dago pintura erresis-tentearekin; zorua egokia da kirolean
ibiltzeko; kaxa moduko kantxa he-siduna. Nahiz eta lagunarteko eta
auzotarrek antolatutako partida izan, hiri osoa parte hartzera
gonbidatua dago, jokalari edo ikusle adeitsu gisa. [lekua,
testuingurua]: Badirudi New Yorkeko hirigunean dela, hiriak be-rak
duen adrenalinak jokalariei grina sortzen die; hiri-hutsune bat
izan badaiteke ere, espazio publiko zaindu bat da non
jarleku/egonlekurako hiri-altzariak, natura eta kirola nahasten
diren. Elkartzeko gune bat ez bada ere, biltzeko eta giza
harremanerako lekua da, bertan gazteak elkartzen dira kirola
egiteko.Baloia motel mugitzen da sarea duen altzairuzko egituraren
inguruan, baina erori egiten da lurrera berriz ere. Etsipenezko
hasperena zabaltzen da kantxan. Jokalariek beren artean hitz egiten
dute eta partidak aurrera jarraitzen du.Hiriko zaratek partidaren
soinuekin bat egiten dute, eguraldi umelak jokalarien izerdiarekin,
kantxako koloreak espaloiko zoladurekin… bata zein bestea
osotasunaren partaide bilakatuz.
Gizarte-kohesioa eta kriminalitatea
Mendebaldeko gizarteak gero eta indibidualistagoak bihurtzen ari
dira, kolektibitatea eta komunitatea baztertzen delarik.
Gizarte-kohesioaren hondatzeak norbanakoaren indartzea ekar
(2) Niewmarkt proiektuko oharra.
Luísa AlpalhãoAldiri, 2012, III, 11,26-29, ISSN 1889-7185
-
28 Aldiri. Arkitektura eta abar
: Saskibaloia, USA :
http://www.youtube.com/watch?v=rjZlfB92XGk
http://www.youtube.com/watch?v=L3mIllHldb4&feature=related
badezake ere, luzera, bakartasuna eta norbera gizartean
inte-gratzeko ahalmenaren galera dakar. Banakoaren anonimotasuna
bere egoaren indartzeak ezkutatua, Augé-k (2008) azpimarra-tzen du
bere super-modernitatearen definizioan, iraganeko praktiken erro
ahula duen gizarte baten ondorioa. Familia eta erlijioa oinarri
zituzten eta mendetan jendearen lotura eragin duten balioen
alboratzeak, espazio publikoaren erabileran, apropiazioan eta
zainketan ondorioak dituen gizarte-arazo esanguratsua irudikatzen
du.
Jolasek jatorri kultural, sozial eta etniko anitzeko jendea
batze-ko ahalmena bakarrik ez, baita gizarte-kohesioa
aldarrikatzeko eta, ondorioz, kriminalitatea eta bandalismoa
murrizteko bideak ere badira. Saskibaloi-partidaren atalak segituan
arazoak gogorarazten dituen hiri-eremua zehazten du. Hau hiri
handi-etan maiz bizi da, aldirietan bereziki. Gizarte eta kultura
barne-ratze eza, segregazioa, kriminalitatea, biolentzia, besteak
beste, aspalditik dira errealitate gaindigaitzak. Hiri-espazioa
jolasleku gisa erabiltzeak, ariketak egiteko, elkartzeko,
berriketarako eta jendartean interakziorako, gizarte-kohesioa
berreskuratzeko bidea irudikatzen du. Baita hezkuntzari zein
gizartea eraiki ordez etxekalte diren gazte problematikoen onurari
ekarpena egiteko ere. Gainera, bizitza sedentarioa duten adinekoak
kal-era jalgitzeko, ariketak egiteko eta gizartean aktibo
jarraitzeko aukera ere bada.
Nahiz eta Lefebvre-ren (1961) arabera, “ Hiri-metropoliaren
periferietako eremu arrunt, ahaztu eta egunerokoak gizata-suna-ren
esperientzia poetikorako leku pribilegiatuak” diren, kokapen horiek
maiz gizarte-tentsio eta desberdintasunen epi-zentroak dira.
Periferiako auzo horietako espazio publikoetan kirolean jarduteak
garrantzi berezia du, horrek gizarte-egonkor-tasuna eta harremanak
sustatzeko duen gaitasuna dela-eta.
Jolasa ez da umeentzako jarduera soilik, nahiz horren uste
okerra maiz ageri. Bizitzarekiko jarrera bat da, konfiantza eta
arrakasta lortzeko balio dezakeena, sorkuntza estimulatzen du,
ustekabeko egoerei aurre egiten die eta jende zein kultura
ezberdinen arteko mediaziorako ere balio du jolasak. Horre-xegatik,
Liane Lefaivre-k (2007) esan zuen “(…) ia deskubritu nuen zer oso
esanguratsu bat Herbehereetako egoera garai-kideari buruz, baita
Europako egoera orokorrari buruz ere, kultu-aniztasunari baita
politikaren arloan jazo den etorkinen aurkako gertaerekiko
aldaketari zegokienez ere (…) Sentitu nuen jolasguneek egoera
horretan eginkizun konstruktibo bat izan zezaketela (…).”
Gizarteak berriz antolatu eta galdutako balioak berreskuratze-ko
ezinbestekoa da jolaserako egoera halabeharrezkoak nahiz
planifikatuak barne hartzea.
3.
Kantxaren bestaldeko pilota ilara begiz jotzen duela, pilota
pisutsuri bote egiten dio gora eta behera eskuineko eskua jotzen
duenean estu heltzen duelarik. [jendea]: Hiru gizon, adin
ertainekoak, modu informalean galtza motz eta alkandora lasaiak
jantzita, oinutsik; gizon bat dago zuhaitzeko ge-rizpean zutik,
goialdetik jokoari begira; emakume bat mailetan eserita, ura edaten
du zain dagoela. Belaunak tolesten ditu pilota botatzeko adi-nako
indarra lortzeko.[zarata]: Soinu naturalen nahasketa bat, errekaren
jario-mugimenduena, zuhaitz eta zuhaixka exotikoak laztantzen
dituen haizearena, baita soinu artifizialen bat noizbehinka
igarotzen den furgoneta txikiarena, moto-rrarena, edo goialdeko
errepidetik ziztu bizian pasatzen den autoarena. Gora, airean hegan
doa… eta geldirik dauden beste piloten artean erortzen da kantxaren
bestaldean.[denbora]: Goiza edo arratsaldea da, ez dago ordua edo
urtaroa ze-hazteko moduko elementurik, izan ere, berotasuna eta
umeltasuna bal-dintza konstanteak dira Laosen. Beste bi jokalariek
hiru pilotei erne be-giratzen diete, zalantzati, pilota zoruan
lurreratu ez balitz bezala.[espazioa, egoera]: Tarteko maila
batean, goialdeko errepidea eta behealdean arre kolorea duen
Mekong-aren artean; tarte txiki batean, logela baten tamainakoa ;
zuhaixka eta zuhaitz exotiko garaiak eta es-tuak, itxura oparoa
daukate beti hezetasuna dela-eta; zurezko egitura inprobisatua,
aldamioetako ohol zaharrak erabiliz, beste pieza batzuek kantxaren
itxitura osatzen dute; lur zapaldua zoruan, erabilerak eta
hezetasunak lokaztua; bi mailak,errepidearen maila eta partida
kantxa inprobisatu den maila, eskailera piku batek lotzen ditu.
Jokalariak mugi-menduen sekuentzia errepikatzen du beste pilota
astun batekin.[lekua. testuingurua]: Frantsesak egon ziren garaiak
eraginda, joko honen kantxa egokitu egin zen Frantziako harrizko
plazen oso ezber-dina den testuinguru batean; inprobisatutako leku
honen izaera bere inguru naturaletik jasotzen du, natura eta
artifizioaren artean, erreka eta errepidearen artean, txalupen eta
furgoneta naiz motorren trafikoaren artean; eguzkitik ihes egiteko
geralekua, berotasunetik babesteko; ge-nero eta adin guztientzako
lekua. Begira dauden jokalariak kantxan mu-gitzen dira postuak
aldatzeko unea dela proposatuz. Errekaren soinuek bat egiten dute
partidaren kutsu motelarekin, hurrengo partida hasteko tempoa
eratuz.
Hiri-hutsuneak: hiri-plangintzan jolasaren barneratzea
Hiri garaikideek eskala handiko eta aire librean kirola
prak-tikatzeko lekuak izan badituzte. Nekez topatuko dugu
tenis-pista edo jolasgunerik ez duen parke publiko bat.
Mende-baldeko hiri gehienek dituzte bidegorriak. Portugal bezalako
herrialde batean, non futbola ez den beste kiroletan dabilen
Aldiri, 2012, III, 11,26-29, ISSN 1889-7185 Artikulu
zientifikoa: Markaketa ikusezinak, eta kirolaren ad hoc presentzia
hiri-egituretan
-
2911. zenbakia / Kirolaren bueltan
jendea nekez aurkitzen genuen, orain txirrindulari eta
korrika-lari kopuruak nabarmen handitu dira. Jendeak aintzat
hartzen du kirolak norberaren ongizatean duen papera, eta agian
egungo egoera ekonomikoa dela-eta, badirudi hiriek eskaintzen
dituzten doako ekipamenduak ahal bezain beste profitatzen ari
direla.
Eskala handian, kirol-azpiegitura berriak planifikatzen dira,
edo eraikinen erreformetan sarrarazten dira. Baina, zergatik ez
dira horiek eta bestelako kirol-ekipamenduak eskoletako
jolasto-kien luzapenak? Edo zahar-etxe eta gimnasioetako
zabalpenak? Kanpo- eta barne-espazioak hobeto lotuta egongo
lirateke, batak bestearen ezaugarrien onurak profitatuko lituzke,
on-dorioz espazio publikoaren dinamikotasuna eta malgutasuna
handituko lirateke.
Aldo Van Eyck aurrekaria izan zen (Ligtelijn, 2008); izan ere,
kirolak hirian duen garrantzia erakusteko gai izan baitzen.
Am-sterdamen eraiki zituen bere jolastoki ospetsuak eredu dira bi
arrazoirengatik: batetik, guda osteko hiria berritzeko balio izan
zutelako, eta, bestetik, belaunaldi ezberdinetako jende kalera
atera zuelako elkartzera, gizarte-loturak sortuaz. Baina batez ere,
umeen presentzia indartu zuen hirian, jolasa egunerokota-sunean
barneratuz. Van Eyckek, bere jolasparkeen bidez, jolas-gune
diseinatuak eta jolasaren bidezko kalearen bereganatzea uztartzea
lortu zuen.
Arkitekto eta hirigileek egungo eta maiz azaltzen diren
hiri-hu-tsuneak birpentsatu beharko lituzkete, plangintza
orokorretako kirol-azpiegituren osagarri bezala. Hutsune hauen
potentzial-tasuna datza esku-hartze iragankor eta azpiegitura
iraunko-rren kokaleku izateko ahalmenean, jolasa eta kirola
populazio osoaren eskura dagoen eguneroko hiri-esperientzia
bihurtzeko aukeran, baita utzita dauden hiriko txokoak berrizteko
abagu-nean ere.
Amsterdameko jolasguneak plangintza-estrategia eraginko-rraren
―materiala/hiria zein gizartearen ikuspegitik ere― eredu
ditugularik, agintari lokalek kaleko jolasa eta kirola aintzat
hartu beharko lukete beren plangintza-lehentasunetan barneratzeko.
Hartara, finantzaketa zuzendu beharko lukete eraikuntza zein
mantenurako, hala, kirola eta jolasa hiri-leku paregabeak eta
jendearentzako erakargarriak bilakatuz. Azal-era handien ordez,
haien eskala txikia eta nonahikotasunaren bidez jende gehiagok
izango lituzke espazio hauek eskura, jatorri eta adin ugarikoak,
hala, hiriak direna baino pluralagoak eta barnera-tzaileagoak
eginez.
Ondorioa
Egoera ezberdin (material guztia nahita da you tube-eko etxeko
bideoklipak, komunikabideen eragina saihesteko eta ingurune
garaikideak irudikatu ahal izateko) zein aurkeztutako
eztabaidagaiez gain, beste hainbat eredu erabilgarri daude kaleko
kirolak eta jolasak gizarte hiritar osasuntsua eta kohe-sionatua
eraikitzeko duten garrantziaren inguruko debateari jarraipena
emateko.
Kirolak eta jolasak ezinbesteko rola betetzen dute hiriak
norberaren ongizatean duen eraginean. Jendeak hiri-tarteak
jolasteko helburuz bereganatzeko erabiltzen dituen modu
espontaneoak aintzat hartu beharko lituzkete bai arkitekto zein
hirigileek. Espazio publikoaren erabilera sotil horiek plangin-tzan
barneratzeko moduez pentsatu beharko lukete, eraikin zein espazio
publiko berrietako funtzio nagusia erabilt-zailearentzako erronka
sortzailea bilaka dadin eta lekuaren erabilera poten-tzialak hedatu
ahal izateko.Halabeharrezko erabilerak eta espazio planifikatua
hiritarren-tzako esentzialak dira, hiria berarekin harremanetan
jartzeko. Batzuk horretan dabiltza, beste batzuek diseinatzaileen
lan berritzaile, sortzaile eta barneratzaileen bidezko bultzadatxoa
besterik ez dute behar.
Eztabaida irekia uzten da. Beste eredu anitz gehitzea dago
kaleko jolas, kirol eta partiden zerrendari. Hauek jatorri eta adin
askotako jendearentzat are erakargarriagoa den bizitoki bilakatzen
dute hiria.
Bibliografia
Alexander, C., Ishikawa, S., Silverstein, M. (1977): “Local
Sports”, in A Pattern Language. Augé, M. (2008): Non-Places, Verso,
Londres. [jatorrizko edizioa, 1995ekoa]Hertzberger, H. (1991): “The
Public Realm”, a+u, E9104.Lefaivre, E., Döll, H. (2007): Ground Up
City: Play as a design tool, 010 Publishers, Rotterdam.Lefebvre, H.
(1961): Critique of everyday life, Verso, Londres.Van eyck, A.
(1970): “City centre as donor”, in Ligtelijn, V., Strauven, F.
(2008): Aldo Van Eyck. Writings, Sun Publishers, Amsterdam.
º Luísa Alpalhão arkitektoa da eta Londreseko UCL-The Bartlett
arkitektura-eskolan doktoregaia. http://atelierurbannomads.org/
: Petanka, Laos :
http://www.youtube.com/watch?v=kboVXWFpYHk
Aldiri, 2012, III, 11,26-29, ISSN 1889-7185