Top Banner
392

Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Jul 13, 2020

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil
Page 2: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Manuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil zen, Donibane Lohizunen, sasoi beteko gizona. Lau urtez Ahetzen bizi izan ostean Urruñarajoan zen Sein familia, amarenjaiotetxe Xanpun baserrira, eta handik hartu zuen bere izenordea. Hamabi urtera arte ibili zen eskolan, bainan ez zuen egunero joaterik izan, anaia zaharrenak gerlan baitziren -munduko bigarren gerlatean- eta haien baserrian lan askotxo zenez, gurasoei lagundu behar izaten zien etxeko lanetan.

Urruñan ezagutu zuen iparraldeko ditxolaririk bizkorrenetakoa, Bixente Ezkierdo, eta txikitatik harekin ibiltzen zen. Hantxe ohartu zen berak ere bazuela erraztasuna ditxoka aritzeko. Bertsutan ere gazterik hasi zen, garai hartan Urruñan bizi zen luan loxe Eizmendi Errcxilckin, Mattin Ahetzekoarekin eta abar. Hala ere, 17 urterekin Ezpeletan egin zen norgehiagoka, eta 18 urte zituela Saran egin zena gogoratzen zituen bereziki, sari ederra eman ziotcn-eta azkenengo hartan: 21 kiloko xerri pullita, hain xuxen. Ez zen hasarre!

Xalbador, Mattin, Zubikoa, Errexil, Ezponda eta abarrekin kantatu zuen; baita Basarri, Uztapide, Joxe Lizaso, Lasarte, Azpillaga eta abarrekin ere hamaika aldiz.

Donibane Lohizuneko Begiraleak taldean kantari nahiz antzerkia egiten asko saiatu zen, Monzon zenaren Behorraren ostikoa eta Zurgin zaharra; edota Pi arres Larzabalen Matalas eta abar egin zituelariok.

Page 3: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Joxemari Iriondo

Xanpun bertsularia

Auspoa Liburutegia 302

Page 4: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun bertsularia / [biltzaiJeaJ, Joxemari Iriondo. - [S.l.] : Auspoa ;

Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura

Zuzendaritza Nagusia, 2006.

406 oro : ir., argk.; 20 cm. - (Auspoa Liburutegia ; 302)

Aurkibidea

L.e. SS 1429-2006. - ISBN 84-7907-537-6

L Iriondo, joxemari, comp. II. Gipuzkoa. Dirección General de Cultura, ed.

1Il. Título. IV. Serie.

82l.361 -1"19"

© edizio honena: AUSPOA Argitaletxea

Gipuzkoako Foru Aldundia

750 aleko tirada

ISBN: 84-7907-537-6

Legezko Gordailua: S.s. 1429/06

Fotokonposizioa eta inprimaketa: Itxaropena S.A., Zarautz

Page 5: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Joxemari lriondo

Xanpun bertsularia

AUSPOA ;

Gipuzkoako Foru A1dundia •• Diputación Foral de Gipuzkoa

Kultura Zuzendaritza Nagusia Dirección General de Cultura

Donostia-San Sebastián, 2006

Page 6: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aitzin solas a

Manuel Sein U sandizaga, Xanpun bertsularia Senpereko Olagaraia baserrian jaio zen, 1928ko abenduaren 21ean. Gero, berriz, Ahetzen lau urtez bizi izan ondoren, Urruñara joan zen Sein familia osoa, amaren jaiotetxea zen Xanpun baserrira. Sei urte zituen Manuelek garai hartan. Baserri har­tatik hartu zuen bere izengoitia bertsulariak, bistan denez. Eta izengoiti horrekin ezagutu dugu betidanik, nola bertsutan hala lagun artean eta familian ere.

Hamabi urtera arte ibili zen Manuel herriko eskolan; bai­nan ez zuen izan egunero eskolara joaterik, anaia zaharrenak gerlan baitziren -munduko bigarren gerlatean- eta haien baserrian lan askotxo zenez, gurasoei lagundu behar izaten zien sarritan etxeko lanetan, gogoan zuenez:

Eskola ere Urruñan izan nuen, nahiz eta hastapenetan Ahetzen ikasten hasi -Mattinen herrian, hain zuzen-. Etxean hogeita bi edo hiru animalia bagenituen, gero aita erreumak jota hil zen, anaiak gerlan ziren ... Hamabi urte nituen eta eskolara noizean behin bakarrik joaten. Lehenbizi frantsesa ikasi behar, ez bait genekien euskara baizik. Leku batzutan euskara debekatua zen arren, gure eskolan ez. Etsamin eta sari batzu ere ematen zituzten bultzatzeko".

Bertsutan hasi zelarik, honelaxe eman zituen bere lehe­nengo urratsak:

Urruñan bizi zen Euskal Herriko ditxolaririk bizkorrena, Bixente Ezkierdo, eta gu txikitatik harekin ibiltzen ginen, eta haren ahapaldiak entzuten genituen. Gaur ere gogoratzen ditut oraindik haren istorio batzuk. Han sumatu nuen nik ere banuela erraztasun bat ditxoak emateko, eta anaia zaharrenak zerbait erran eta beti hari ditxoa atera ibiltzen nintzan.

7

Page 7: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bertsutan, berriz, halabeharrez, hamabi-hamahiru urte nituelarik hasi nintzen, erdipurdika, badakizu. Lagun artean aritzen nintzen. Olhetako plazan kantatu nuen lehenengo aldiz, garai hartan Urruñan bizi zen Juan Joxe Eizmendi Errexil­ekin, Mattin Ahetzekoarekin eta abar, hango jaiak ziren-eta (zimiko ederra harrapatu ginuen egun hartan!). Gero, berriz, beste saio batzuk ere egin genituen, lagunarteetan eta hola. Bainan, berexi, 17 urterekin Ezpeletan jokatu zen lehenengo norgehiagokaz asko oroitzen naiz, hartan parte hartu nuenez. Hurrengo norgehiagoka, Luhuson izan ginuen, bainan han egindako bertsu saioa ez zen nik nahi bezalakoa izan, naski. Ez nintzen ongi aritu, sesitua eta kuraia gabe baizik. Ez dakit zer nuen barnean egun hartan. Handik guttira, 18 urte nituela, Her­nandorena jaunak antolatuta 1948ko apirilean Saran egin zen bertsularien xapelgoan sari eder bat eman zerautaten: 21 kilo­ko xerri eder pullita, hain xuxen, eta ez nintzen hasarre! Xal­bador jalgi zen lehen zaharretan, eta Mexikotik igorri zilarrez­ko txapela eman zioten. Zubikoa zen bigarren, eta aratxea (xekorra) eman zioten hari; eta gazteen prima nik jaso nuen, xerri pullit hura. Guztiz loriatua itzuli nintzen etxerat egun har­tan. Gogoan dut oraino eskerrak emanez bota nuen bertsua ere:

Bozkarioak ekarria daut begietarat ni garra, xerri ttipi hau izanki-eta nik irabazi beharra. Zubikoari aratxeño bat, Xalbadorrentzat zilarra ... Denak baino nahiago dut nik xerritxo hunen xingarra 1 •

Gipuzkoan eta Nafarropan bertsulari asko zen, baina hemen ez. Handik aurrera saio eta jaialdi askotan ibili nin­tzen kantari, harat hunat, nere eguneroko zereginen arabera.

1 Herria, 1976ko martxoaren 20an

8

Page 8: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xalbador, Mattin, Zubikoa, Errexil, Ezponda eta abarrekin kantatu nuen hameka aldiz. Baita hegoaldeko bertsulari eza­gunenekin ere, hala nola, Basarrirekin, Uztapiderekin, loxe Lizasorekin, Lasarterekin eta abar, Donibane Garazin, Kan­bon, Baigorrin eta abar. Hasieran agurra egiten genuen, eta gero gai bati buruz gainerakoa, azkenengo agurra heldu artio.

"Xanpunek beste ofizio bat izan balu, gehiago egingo zuen bertsularitzan", esan omen zuen Uztapidek behin bate­an. Eta halaxe zen, seguruenik. Xalbador bera ere laborantza lanarekin-eta oso kezkatuta ibiltzen zen gehienetan. Eta egu­neroko lanarekin eta zereginekin borrokan eta kezketan dabi­len bertsulariak ez du bererik ematen ahal, lasaitasun gutti izaten baitu plazarako.

Jatorrizko bertsularia

Jatorriz, etxetik zetorkion bertsutarako zaletasuna Xanpu­ni. "Bai, gure amatxi zena ere, amaren ama, izigarri ditxolari ona zen. Eta aitaren anaia bat ere, osaba Paul, bertsutan ari­tzen zen inoiz, lagunartean bakarrik bazen ere. Beldur izaten zen jendearen aurrean ahalge eta ahul azaltzeko, bertsua amaitu ezinez gelditzeko beldurrez-edo.

Lagunarteko jardunari dagokionez, 16 urte zituela Dios te Salve eskean ibili zen lehenengo aldiz, bere lagunekin, Urte­zahar egun batez. Baina atez-ate kantari zebiltzela, herriko bolanjerak gaizki hartu bide zituen, portalea errotik atera zuten-eta. Hala, jendarmeei parte eman zien norbaitek, eta haien aurretik pasatu behar izan zuen talde osoak. Jendarme haietako batek esan omen zion, hasarre: "Vous manquez de respect pour une gerdarmerie!", eta kapelua buman atxiki zuelakotz sekulako masalekoa eman zion. Hala ere, ixtorio horiek bere beldurra uxatzen lagundu zioten Manueli, eta bertsu saioetan aurpegia emateko ausardia lortzen.

9

Page 9: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bainan bertsua ez da beti berdina Xanpunen ustez, era guztietako ahaleginak egin arren:

Entseatu naiz beti bertsulari alegera izaten. Ez naiz jakintsu bat, erran dena, ene lan eta okupazionearekin borrokan ari izan beharrez ez baitut astirik izan lantzeko. Bertzalde, "etxeko penak etxean utzi, aski zabalak baitituk, eta kanpoan alegera izan" --erran omen zuen frantses kantonier famatu batek. Eta ni ere horretan saiatu naiz. Ostatuetan-eta ez dut nehoren beldu­rrik. Bertsularitza da egarri bat bezala. Lagunek erraiten daute­larik --emak, Xanpun!-, orduan lotzen naiz bertsutan gostura.

Kontuz bertsulariekin, umea!

Gazterik, 23 urte zituela, Anttoni Basurko ezagutu zuen bien lagun batzuen ezteietan, eta laster hasi ziren elgarrekin hitz egiten eta tratuan. Alabaina, Anttoniren ama ez bide zen batere seguru bertsulari hura bere alabarentzat egokia zitaike­en, eta -Kontuz gero bertsulariekin, ume, edan egiten dute­eta! -esan omen zion. Hala ere, 1952ko urrian ezkondu ziren, Donibane Lohizuneko elizan, eta Anttoniren aií' amekin ondo baino hobeki konpondu izan zen beti Manuel.

Lau haur izan zituzten, bi neska eta bi mutil. Haietatik bi bankoan ari zirelarik, "Bitxia ez bada bertzenaz! Erraiten dio­tet frangotan: zuek bankotan sosa zernahi aztaparretan ibil­tzen duzue, eta aita sosa ezin irabaz ari!" esaten zien semei.

Langile handia

Bertsulariek alfer fama izan ohi zuten askotan, bai; bainan ez zen geldi eta atzera begira egotekoa Xanpun handia. Beti zerbaiti heltzeko prest zegoen hura. Familiako gizona izaki, hargin ofizioan hasi zen lehenik. Berak esana da honakoa: Denbora batez, bi laneko segida banituen: udan arrantzale, eta neguan hargin.

10

Page 10: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

1963an beste bide bati lotu zitzaion buru-belarri: Hen­daiatik hurbil, Haizebeako itsas-hegian Sobacok eraiki zuen arraindegi baten kudeaketan, hain justu. Arrainak baino gehia­go oskoldunak, xangurro eta beste hazten zÍtuzten han. 17 urtez jarraitu zuen lantegi horretan. Eta gero berriz ere gisa bereko lana hartu zuen Zokoan, baina bere kontura.

Bitartean, bihotzez maite zuen bertsularitzan jarraitu zuen, herriz herri, Xalbador eta Mattinekin lehenengo, eta haien oinordekotza eginez gero.

Erruz maite zuen ere euskal kantua; ahots bikaina eta bela­rri ona zituen, eta edozein kantaldi edo bertsu saiotan parte hartzen zuen herrian. Donibane Lohizuneko Begiraleak talde­ak deitu zuen euskal-antzerki batean saioak emateko. Eta gogoan zuen aldi huraxe ere:

Bai horixe! Urruña berean gutti asko ari izana nintzen an­tzerkilari, ez nintzan, beraz, arrunt mundu arrotz batean sartu. Gogoan ditut segurki orduan eman genituen antzerki-saioak. Hala nola Monzon zenaren batzu: Behorraren ostikoa eta Zur­gin zaharra; eta bereziki Matalas, hau Piarres Larzabalena. Baionan ere eman ginuen, eta orroit naiz aita Larzabal ikusirik loriatua, guri kunplimenduka, nigarra begian zuela ...

Gizon atsegina, guztiz jendekina, bihotz handikoa eta artista hutsa izan zen. Bihotz onekoa eta umore handiko per­tsuna ere bai, bere alargunak askotan aitortzen duenez. Ez omen zen huraxe baino gizon atsegin eta gozoagorik etxean eta lagun artean.

Garai hartan ez zen aski ordea artista eta plazagizon iza­tea. Hortik ez zegoen etorririk eta zerbaÍt gehiago egin behar zen familiara eguneroko ogia ekarriko bazen, euskal bertsula­ritza, antzerkigintza eta kantarÍtza ofizio antzuak baitziren orduan ere. Arestian esan bezala, urte luzeetan arrantzan ibili zen, uda partean; eta itsasorako girorik ez zenean, Urruña

11

Page 11: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

inguruko harrobi batean, hargintzan. Neguan hargin, eta udal­dia heltzean itsasora. Ezagutzen zituen Euskal Herriko eta Dakar aldeko itsasoak. Hala ere, "Hargintzan beti jarraitu izan dut piska bato Ofizioa poliki erakutsi zidana Ziburuko Elizalde jauna izan zen, oso langile fina, eta langintza hori ez nuen nehoiz ahaztu, eta beti jarraitu nuen udan biberoan lana egiten nuelarik ere", kontatu zigun.

Donibane Lohizune maite Senperen jaio eta Ahetzen eta Urruñan hazi harren, bere

azkenengo kabia maitea Donibane Lohizune izan zuen, eta bihotzez maite ere, bere bertsuetan ikusiko dugunez. Herri honi loturik bizi izan zen 1 952an ezkondu zenez gero. Biziki gogokoa zuen herri hauxe, askotan aitortu zuenez2:

Baina kantuak bezenbat goxatu nau beti soinuak, Urru­ñan klikan ere ibili nintzelarik pixka bat. Horra nola bi arra­zoinez etorri nintzen Donibane Lohizunerat, 1952 ezkondu ginenean. Batetik, ene bihotzaren xori pollit Anttoni hemen­goa delakoz, eta bertzetik, herri maite eta alegera delakotz. Hor dira Agur Deneri, Estudiantina, Arrantzaleak, Hegoak, ene emazte Anttonik kantatzen zuen Begiraleak taldea eta abar. Eta nolaz utzi bazterrerat herriko l'Harmonie soinu talde xoragarria, Donibaneri horrenbertze goxa pasarazi diozkana? Ehun urteko soinu-talde gaztea, gora zu:

Gazte gaztea kantu lanean alegeraki naiz hasi; soinua eta kantua biak hari beraz zaizkit josi. Bozkalantzirik gabe ditaken norbeit bizi nork sinetsi? Nahigabea ez ote doa zu entzun eta ihesi?

2 10 Octobre 1981. Centenaire de I'Harmonie Municipale - Ville de Saint-Jean de Luz.

12

Page 12: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpunen alarguna mintzo3

Pasai Donibanetik iparraldera aspaldi etorri ginen bizitze­ra familia osoa. Gure aita zena makinista zen, arrasteroa; eta hemen Ongi Etorri barkuan lana eman ziotelarik, honantz eto­rri ginen, eta hementxe bizitu gera orduz gero, Donibane Lohi­zunen. 1936ko gerla zelata, hamaika iheslari eta lagun izan genuen etxeko ganbaran, gaizoak nonbaitean aterbe behar zuten-eta. Gure ama zenak zenbat Jan egin behar izaten zuen! Inork izatekotan, harek bai merezi duela zeru ederra.

Xanpun nire senar zenari dagokionez, berriz, e1gar eza­gutu ezkontza batean, lagun batzuen ezteietan ezagutu genuen, Mayi eta Martzialen ezkontzan -badituzu Xanpunek heiei eginiko bertsuak hor paper horietan-. Ni emaztegaiak gonbidatuta joan nintzen besta hartara; eta Xanpun, berriz, senargaiak gonbidatuta. Eta handik izan genuen gure elgar ezagutzea, gauzak nola izaten diren.

Gogoan dut oraino oso ondo pasatu genuela ospakizun hartan, zinez. lende ezagun asko zen besta hartan: Te1esforo Monzon, Philippe Oyhanburu dantzari handia, Xalbador eta Mattin bertsulariak -ze barreak egin genituen egun hartan heiekin!-, eta abar. Xanpun eta ni, bakotxa bere aldetik, bakarka joanak ginen, esan dizudan bezala. Bainan elgarren ondoan jarri gintuzten bazkaltzeko. Arras mutil ederra zen Manuel, alaia, umoretsua. Eta dantzan-eta ibili ginen.

Handik bi-hiru egunera, Ibardinera egin zen eskursione batera joatekotan gelditu ginen, bertze lagun askorekin, jaki­na. Baina berehalaxe ikusi nuen nik zerbait nahi zuela muti­ko hark. Hartan gelditu zen ordea dena, ordukotz behintzat.

Gero, urteburuan, Urteberri on opatzera etorri zitzaigun etxera, hemen iparraldean ohitura zenez. Eta gure aita zenak laster esan zautan:

3 2005eko urriaren 5ean izandako solasaldia

13

Page 13: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

-Umm, horrek zerbeit nahi din, ume!

Barre egin nion nik, bainan neu ere ohartua nintzen hor­taz. Badakizu? Xanpunek ez zekien bere sentimendu onak gordetzen. Ispilua bezain argia zen hura, batere maliziarik gabekoa. Ur gardena bezala.

Hala behintzat, egunak joan ziren. Baina berehala eskatu zidan zergatik ez ginen elgarrekin ateratzen egun batzutan, elgar hobeki ezagutzeko, besterik ez bazen ere. Nik 23 urte nituen orduan, eta hark bat guttiago, 22 urte. Hura zen muti­la! Galai bat zen, eta izan da beti Xanpun!

Dena den, nire gurasoei esan nien, ba, Xanpunekin irte­ten hastekotan nintzela. Gure aita biziki poztu zen; baina gure amak, serio ski esan zidan:

-Kontuz gero, ume, bertsulariekin, hoiek edan egiten dinate-eta!

Eta kezkatu ninduen gogotik. Zer pentsatua eman zidan. Hala ere, nik ikusten nuen Xanpun -beti Xanpun dei tu izan genion, baita etxean ere- gizon alaia eta umorekoa zela, baina hark ez zuela edaten. Eta zerbait edaten zuelarik ere, ez zela mozkortzen. Nik ez nuen sekula ikusi behintzat edanda. Ez zen, bada, gure amak esaten zuen bertsulari mozkor horie­takoa. Eta halaxe hasi ginen elgarrekin irteten.

Halaxe joan ziren urte pare bat; eta gero, 1952an ezkon­du ginen, Donibane Lohizuneko eliza ederrean. Egun xora­garria izan zen huraxe ere guretzat. Familiartekoak, gure lagunak, Mayi eta Martzialen ezteietan izan ziren Monzon, Oyhanburu, Xalbador, Mattin, Onaindiatarrak eta beste lagun asko gonbidatu genuen. Gogoan dut oraino, egun hartan sekulakoak egin zituztela Mattin eta Xalbadorrek, bertsutan, ditxotan, txiste kontatzen... Ez ziren ixildu egun guzian. Denok dakigu Mattin alaia zela, baina Xalbador zenuen hor-

14

Page 14: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

tik honakoa, beti seriosa ematen bazuen ere! Izigarrizko umorea zuen Ferranddok. Bertzeak bertze, gau hartan, hor hasi zen hondartzara joan eta bustialdi bat hartu behar zuela eta saltoka gure Xalbador. Zer barreak egin genituen! Gero, badakizu, Mattin eta Xalbadorrekin elgarretaratzen zenean, Xanpun ere haien pareko jartzen zen, oso adixkideak baitzi­reno Egitekoak egin zituzten behintzat egun hartan.

Etxean ere oso gizon gozoa eta atsegina zen Xanpun. Gure aita zena itsutua zen ordurako, eta batera eta bestera berak erabiltzen zuen beti. Oso elizkoia zenez, igandetan Karmelo Onaindia jaunak ematen zuen meza nagusira berak eramaten zuen, etxean zenean behintzat. Oso elgar maiteak ziren gure aita eta Xanpun. Eta bertsutara-edo joaten zelarik, nik zaintzen nuen aita gaizoa. Biok norabaitera ateratzen baginen, berriz, Karmelo Onaindiaren arreba etortzen zen aita zaintzera. Badakizu, harreman handia izan dugu guk beti Onaindiatarrekin: Karmelorekin, Albertorekin, Ximonekin, arrebarekin eta abar. Gure aita zenak bazuen barku ttipi bat, Kepatxu izenekoa, itsutu baino lehen, eta orduan auto gutti zelarik, hantxe ibiltzen ziren denak, bateko eta bertzeko.

Etxean ere gizon atsegina zela, esan dizut. Bai, eta ber­tsutara joan, eta eguna kanpoan pasata etxera etortzen zene­an, hango pasadizo guziak kondatuko zizkizun, kontu konta­ri. Pozik joaten zen, eta gustura etxera etorri. Gure aita zena ere huraxe itzuli zai egoten zen beti, hark kondatzen zizkio­nak entzuteko irrika biziz. Sekula ez nuen hasarretuta ikusi etxean. Aita ongi zaintzen zuen, eta gu ere bai.

Bi neska eta bi mutil izan genituen guk, eta bidean galdu genuen beste bat. Eta Xanpunek ikusten bazuen haurrei inoiz gogortxo egiten niela, ni lasaituarazten saiatzen zen, esanez:

-Tira, tira, ama: Lasaitu zaite, eta hartu umeak gozo gozo, gaizoak!

15

Page 15: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Alaba bat badugu hila azkenengo urte hauetan, haur tti­piak aita alargunarekin utzita. Gogorra izan da hori guretzat, eta ez zenduke sinestuko Xanpunek zenbat sofritzen zuen hortaz hitz egiten hasten ginelarik! Bere alaba maitea, eta alargun eta biloba gaizoak burutik ezin izaten zituen kendu. Gogorra da, izan ere, oso gogorra!

Donibane Lohizunen, Urruñan eta hemen inguruko herrie­tako ekintzetan buru-bihotz sartuta ibiltzen zen beti Xanpun. Zela teatroa, zela kantua, zela herriko gorabehera zonbeit, laguntasunik behar bazen, han zenuen Xanpun beti, laguntze­ko prest. Ni Donibane Lohizuneko Begiraleak talde ezagune­an sartua nintzen, eta bera ere hantxe ibiltzen zen eskatzen zio­ten dena egiten, laguntzen. Gizon zerbitzala zen oso, eta artista handia. Monzon jaunak askotan deitzen zion antzerkia egite­ko-eta. Baita Zokoako apez Piarres Larzabal jaun erretorak ere. Badakizu Matalas berak egin zuela ederki asko. Parisen ere izan zen bizpahiru bider antzerkia egiten. Eta Donibane Lohizunen urteoroz egiten zuten batto. Eta edozer eskatzen ziotelarik ere, "a, bai, bai!" erantzungo zuen hark.

Sukaldari jantzita ikusiko duzu heme n argazkiren baten, baina ez zen sukaldeko gizona, eta berak ere aitortzen zuen hori. Laguntzea gustatzen zitzaion, bainan ez sukaldean eltze artean sartzea. Ez zuen asmatzen gainera. Beste gauza batzu­tan laguntzen gintuen, bainan hortan ez.

Hark nahiko zukeen, seguruenik; bainan ez dugu izan familian bertsularirik, aitaren oinordeko izateko. Bainan bai dantzari iaioak. Gure seme zaharrenak egin izan ditu hemen Aurreskua eta Kaxarranka, herriko jaietan. Eta orai, gure bilobak egiten ditu, argazkietan ikusiko duzunez. Ez dakit zergatik, bainan Xanpun bera ez zinuen dantzazalea; eta dantzariak ikustera ere guttitan joan nahi izaten zuen. Baina behin bere seme bat dantzan ikusi zuelarik, ordea, -Nondik

16

Page 16: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

atera da hori holako dantzaria?- erraiten zuen, guztiz txundi­tuta. Eta behin bere semea dantzan ikusiz gero, gustura joai­ten zen heiek ikusi eta txalotzera. Harentzat ez zen etxekoak bezalakorik nihun. Horrelaxe maite gintuen, benetan.

Ikusi duzunez, bere izena deraman kalean bizi gera orai: Manuel Sein XANPUN bertsulari kalea izena deraman kale ttipi huntan. Alliot andere ministroa etorri zen Parisetik kale­ari izen hori ematera. Eta hementxe bizi naiz, seme-alaba eta biloben pozean, eta Xanpunez izigarri gogoratuz.

17

Page 17: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpunen bertsupaperak

Page 18: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpunek idatzitako bertsuak

Ahoz ahoko bertsularia zen Xanpun, bereziki, bat-bateko bertsularia, alegia. Horrexegatik, haren ahoz ahoko batzuk bil­tzen ahalegindu gera eskuartean duzun bilduma hau osatzeko.

Hala ere, bertsu asko idatzi zuen, ez dago haren alargun Anttoni Basurkok eskura eman dizkigun hauek denak ikusi eta irakurri besterik. Egun eta urterik jarri gabe utzi zituen asko, bere ahaide, lagun edo herriko ospakizunetarako idatzi­ta asko eta asko.

Bertsupaper horietatik lehenengoa, 1946an argitara ema­niko hauxe duzu:

Urte berriz Urruñan Omore on batean lotzen naiz bertsutan gis'hartako suieta izanik eskutan. Zendrotik mintzatu nahi nuke aldi huntan; kontu eman azue ea zertan dutan.

Urte berri bezperaz, badu zonbeit aste, kantuz ibili gira hiru lagun gazte. Etxetan zerbitzatu ongi'in gaituzte; gaizkik in ginuela ez ginuen uste.

Gaua ezin hobeki zitzaukun pasatu, kantuz eta kurrituz otza're kasatu. Bolanier batek haatik gaitu akusatu: haren portaliak guk'tugula puskatu.

21

Page 19: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gu ginela harturik yaun harek idaia, jandarmetat inazi horrentzat piaia, guri egun erdia galazteko doia. Dirua hor xahutu zerbait bat in nahia.

Han aillatu ordu zen hasi komedia, zorrozki heldu baitzen jandarmen galdia. Delako urteberri gau hartaz balia, bolanjer bati dugun hautsi portalia.

Errepostu eman dut harridur batian, gaizkik ez dugu egin guk kantuz gatian; gainerat ez kantatu jaun haren atian, bertze frango igual utzi bitartian.

Present harturik baitut han nik bi zartako, neronek ez baitakit gauz hori zertako. Ez naiz presenta izan erran gis'hartako. Gauz gutxi aski dute joa emateko.

Geroztik egin dugu hetak'itzulia; aiten konpainian oraiko aldia. Buruz buru mintzatu portalen jabia, ez dezala akusa faltarik gabia.

Bakea ez bait zen han arras aise bildu; aitek afera zuten ezkutan ixildu: portalien gastua gure gain agindu. Deus etzen izain hori guk hautsi bagindu.

22

Page 20: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Hautsia naiz ikusi jaun harek prestina; ongi pentsatu zuen guretzat sistima. Doblia emanazi gustuen estima, bertzentzat pagatzia zitzaukun lastima.

Abilki jokatu da aski zelakuan gure sosak nahizik ibili golkuan; gero ariko zela heiekin jokuan. Ederki tronpatua baita oraikuan.

Pagatzen ditugula dut erranen haatik: nunahi aituren dute gauza hau goratik. Afer hortan eztugu dremen denen faltik, pagatzen ditugula burasoengatik.

Behartzen zaiote ba giren gaztekuak; burasuek dituzten gu gainek' eskuak. Jakin behar zuen bertzela ez ginela astuak, eta haustelieri pagazten gastuak.

Guttirentzat gizona ernerik dabila; edo segurak zauzkan bizpahiru mila. Berriak egiteko ustez zen abila; hautsi arrimatuez kontenta dadila.

Afer hau gertatu da Urruña herrian berrogoi seietik ta zazpiko gabian. Espres emanak ditut holaxet kopian, yendek kanta detzaten nahi duten tokian.

23

Champun

Page 21: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bertsu hauek inprimategi batean argitara emandako Xan­punen paperetan agertu ziren; eta ertz batean hone1a irakur daiteke, eskuz idatzita: "1946".

24

Page 22: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aspaldiko ametsa

Jaun erretora, kartsuki duzu etxe hau benedikatu; Jaungoikoaren eskuetan gaur hunen geroa finkatu. Etxe huntarik atera bedi soinu eder eta kantu, denak batean ditezen gero bozkario bilakatu.

Orain nai nuke hemen salatu begiz ikusten dudana, bakotxak bere borondatea nola daukaten emana, buruen buru ezin hobeki zoin ederki eremana. Anaitasunak ekar dezaken indar berexien lana ...

Hemen badago huts bat handia, nehork ezin baitu bete. Nortaz mintzatu nai nuken orai gogorat jin baitzaiote. Denek maÍte ta estimatua duzuena beti Ttotte, zerutik ere bere ahala ekarria baitiote.

Zer egun goxo paregabea, gaur den a argi ta printza; duela zonbeit denbora hori ezin baizitaken pentsa. Berezia da, ez da dudarik, hau buruzagi batentza. Charriez jaunak konplitzen baitu aspaldi zuen amentsa.

Xanpunen eskuidatzia.

25

Page 23: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zorionak, Leontine?4

Herri-ageri batzuek egun guretzat salatu dute izar pollit bat agertu zela duela lau hogoi urte. Sougarret'tarren zeru ederra argitu zuen ta bete, eta distira bera duela orai erakutsi daukute.

Azkainen sortu, Sougarret dauka sorterriko agirian; Leontine aldiz eman zioten hango bataio-harrian. Altxatuz gero orduko fede azkarra eta garbian, hura zabalduz bizi da egun Donibaneko herrian.

Ezkontzaz aldiz izena dauka bizi den arte Agirre: lagun maitea zerurat ganik bihotzez beti bat dire. Hiru haur eder hortxe daduzka mundu handi huntan ere; hirurak dira amatt' onaren bozkarioaren lore.

Gure bihotzak egun zer duan hitz huntaz dezala jakin, guk denek zonbat maitatu eta maite zaitugun, Leontine. Hartu dezagun haur eta lagun guziekin gaur atsegin, gure artetik oraino luzaz ez dezala ihes egin.

4 Eskuidatzi hau euskaraz eta frantseses egina dago

26

Page 24: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zonbait bertsu

Frantses eta alemanak Berrogoi eta hamabortz urte laster egin behar ditu, alemandarrek nola Frantzia osoa zuten bahitu. Atzo etsaiak ziren, ta egun anaiki errezibitu. Nork ez ote du bihotz barnean zerbeit zimiku senditu? Ordutik zeuden zauri-saminak sendatzen ahal bagintu ...

Aita Henri Zure sorterri Donibanetik zorionak, aita Henri! Mende erdi bat apez zirela, zinez baita zoragarri. Gaur Beloketik otoitz hau dugu denek zeruko Amari: zure fedeak detzan ekarri zonbeit apez gazte berri.

Mende erdia Berak egina mende erdia ta erretorak laurdena; artzain horien inguruan da iragan be sta hau dena. Zoin goxoa zen eliza hartan pasa ginuen orena! Iduri zuen berriz ematen ziotela han ordena.

Mezaemaile ukan ginuen gure jaun apezpikua, jubilatuek ta zonbeit apaiz lagunez inguratua. Berak egina euskarazko ta erdarazko predikua, gure mintzaira ez jakin arren aski solas garbikua.

27

Page 25: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aita Martin zena5

Anaia zinen, anaia zira, beti anaia izanen. Azken agurra eskaini nahizik bilduak gaituzu hemen. Apeztasuna ta anaitasuna zintuen ororen lehen; gaur ikusazu bere saria zeruan zoin ederra den.

Jesus onari gorputz-arima eskaini dion gizona. Ahal guziaz zabaldu duzu beti beraren hitz ona; halaber Ama Belokekoa, ama ordaindu diona. Gaur ukan azu bere ondoan betikotz den zoriona.

Mundu huntako epea zautzu, Aita Martin, orai bete; lurrean eskas zintuenekin gaur zeruan goxa zaite. Berdin oroitu hemen gaudenez, guk zonbat zaitugun maite. Ez adiorik, gaur, Aita Mattin; bai zeruan ikusi arte.

Eba Munduak ukan duen lehenbiziko ama, Jaunak deitu zuen zu bezala: Eba. Munduari emanez lehen argi-alba guretzat zira eta izanen ere bao

Munduan jarri duzu hanbat gauza xutik: zonbat grazia ukan zure eskutik! Orai urruntzen zera gu gauden mundutik. Atera gaitzatzu gauden ilunbetik.

5 Xanpunen lehengusu zenaren ehorzketakoan

28

Page 26: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Beloken ginden

(Airea, nahi bada: Ttipi ttipitik)

Beloken ginden mende bestaren azkenego egunean, ai, zoin goxo zen, beti bezala, mendixka haren gainean! Han ikusirik fraide guziak otoitzean ta lanean, bozkarioa nasai zabilan kanpoan eta barnean.

Meza handia arratsaldean hasi zen lau orenetan, meza bateri guk zor diogun osperik gorenetan. J ainkoa maite adoratua, zerukoak ohoretan, guti ikusten dugun bezala hari gaurko denboretan.

Jendea bazen nunaitik jina eguna ohoratzeko; eliza ere ttipiegia denak barnean hartzeko. Elgarri pusa eta tiraka ibili ginden sartzeko. Zer seinalea, ez daukagula gure fedea ga1tzeko!

Meza emaile zen Etxegaray, gure artxapezpikua, etxe huntako fraide abade fraideez inguratua. Berberak dauku sarkorki egin eskuaraz predikua; nor ez ote zen han berebaitan etsenpluak hunkitua?

Nola ainera itzultzen zaukun utzi duen ohantzera, Marseille hiritik etorria zen bestaren ohoratzera. Urrun izanagatik ez baitu mintzaira utzi ga1tzera, zure ondorat etor gintazke etsenpluaren hartzera.

29

Page 27: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Guziak ziren eskuaraz, bai, kantu eta otoitzetan; zer kartsutasun hunkigarria zagon elizkizun hartan! Zoin zen ederra fraideak kantuz bizpahiru lau bozetan! Zer goxotasun paregabea zabaldu zen bihotzetan!

Zeremonia bururatzean, hango aita Abadea ginden deneri mintzatu zauku; zer talenduren jabea! Aingeru boz bat goxo goxoa, bainan hitzetan trebea, ez da galduko holako artzain batek duen artaldea.

Gero begira meza ondoan eliza inguruari, Belok zonbat den estimatua garbiki baitzen ageri. Jende guziak elgarrekilan, familia bat iduri; ez da nahi den bezenbat aldiz ikusten gauz eder hori.

Iduri behar ginduela han gero ukan zerbait sari, atera zuten, denen eskuko, zernahi jan eta edari. Fraideak berak emanak ziren gu guzien zerbitzari, zinez umilki jarriak daude Jesus onareri hitzari.

Meza denboran bi bertsu hauek kantatu zituen Xanpunek:

Erran dezaket lekua del a bakearen iturria, nola ahantzi beti Beloken dugun ongi-etorria? Zeruko atean ukaiten bada hangoaren iduria, ez bide zauku dolutu behar lur huntako itzulia.

30

Page 28: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Pasaturik han oren batzuek zinez paregabekuak, Jainkoari nai ditut eskaini biziko gainerakuak. Haren bitartez detzala ere gur' Ama Belokekuak munduan zabal eta azkartu holako bake lekuak.

Eskualdunen eguna ospatu zen Beloken, 1975eko irailaren 7an, bertako fraideek antolatuta. Xanpunen bertsu hauek ederki adieraz­ten digute zer izan zen hango besta.

Otoizlari, (976, 80-81zk) 20-22

31

Page 29: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gazteeri buruz

Gazte maitea, barkatu bainan hori zuri buruz doa; ez, otoi, izan, ziren bezala, ilunbe gaixtoak joa. Guk ere lehen hau ikusirik zen oso gauz arraroa, bainan atxiki beti behar den bihotz argi ta beroa, iluna izanagatik, beti geroa gerokotz doa.

J akin behar duk, hola argi gaur zertako nator higana, lehenago nik denbor' iluna aski diat iragana. Orai ikusi bazter guzitan laneko ere duk tresna; gazte maiteak, jakin azue tresna hoik noiz goberna, eta hoieri eginarazi zuek hasi behar lana.

Gazte maiteak, halare, otoi, ez hor sobera asalda, biharamuna jinen zaukula hori pentsatzen ahal da. Beraz, dezagun gaurkoa hartuz beti bih.arkoa galda, eta bizian gure geroaz ez dezagun ere duda. Ilun beltzenak ere bazaukak beti bere goiz alba.

Xanpunen paperetan aurkitu orri batetik, makinaz ida­tzia.

32

Page 30: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Au Chipiron

Ahotik ezin utziak ziren jan ditugun xipiruak, Donibaneko Kontxa maitean arrantzaleek bilduak. Lahoumere jaunak urrezko eskuz gintuzkien moldatuak, beren tinta on eta be1txean baitzituen goxatuak. Merezitua du duen fama Au Chipiron ostatuak.

Etxekoandre ta zerbitzari ohoratu nahi nituzke; berekin duten grazia ona nunai baden ez dut uste. Diren klienteak, izan ditela adineko edo gazte, errezibitu bezin goxoki zerbitzatzen baidituzte: Horra zergatik Chipiron-erat bi1tzen giren horrenbeste.

Xanpunen eskuidatzietatik.

Corinne eta Patxiku Goresmenak, Patxiku eta Corinne. Bizian behar dena beti gogoz egin. Desira dautzuet ainitz atsegin, atzo nola, egun, bihar berdin, zuen bizia zoriontsu izan dadin.

Patxiku, segi beti bide berean, izan kanpoan edo etxean. Beti omore onean izan kantuz, pilotan edo lanean; bizia balia ahal denean, galdu baidaiteke ustekabean.

Xanpunen eskuidatzietatik.

33

Page 31: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Udaberria

Udaberri, udaberri: ager hadi, ager hadi. Beti eder bezen argi etor hadi, udaberri.

Arbola du hostoz janzten, eta ondo loreztatzen; ta xoria kantuz has ten, oihana du mintzarazten.

Udaberri, udaberri; ager bedi, etor bedi. Beti eder eta argi, udaberri etor bedi.

Bazterra du loreztatzen, erlea du hortik hazten; goxotasunez betetzen, parabisu bilakatzen.

Udaberri, udaberri ...

N egua da hor ahanzten, bizia da berriz hasten; iduzkia da ikusten berotasun ona uzten.

Udaberriko orenak goxo eta sano denak. Berdin triste ta hits denak ahantziko ditu penak.

34

Gora, gora udaberri! Egin kantu eta irri, denak alegera jarri agur eginez elgarri.

Udaberri, udaberri: ager hadi, ager hadi. Beti eder bezen argi, etor hadi, udaberri.

Xanpunen eskuidatzietatik.

Page 32: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zorionak, J uanita

Gazte gazterik emain izana zira, andere Juanita, mende erdi batez zuk egin lana hunkigarriena baita. Nork ez dezake andere hori egun gorets eta maita? Zer edergailu paregabea Garazik zaukan gordeta!

Hiru mila ta bortz bat ehun haur lagundurik munduratzen, zer familia xoragarriak zaituen gaur inguratzen! Zonbait gora ta bera jasanik, nehork ez du hau dudatzen: egina duzun lan eder hori ez da errexa mugatzen.

Gau eta egun oinez ibiliz zelai eta mendietan, urratsa ez zen aise egiten orduan ziren bidetan. Argia ere ba ote zuten etxe maite horietan? Emain batentzat zer buruhauste beldurkorrak denbor'hetan.

Haur maite eta ama on baten bizia maiz eskuetan, ibili behar galde egina beldurrezko lekuetan. Han ez zen behar egin nola nai urrats txarrik debaldetan, handia baitzen amagai baten konfiantza zure baitan.

Nori ez zaio gaur gogoratzen gerla aleman denbora? Jendeak hilez, denak erhautsiz erretzen zuten bolbora. Zuk, aldiz, beti bizia lehen salbatu eta ohora! Pasa dituzun irrisku beltzak egun etorriz gogora.

35

Page 33: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lan eder bezin baliosa zen zuk egin duzun guzia: ainitz gostarik atera duzu araberako bizia. Duenak eman eta ez duen hari debalde utzia. Hor ikusten da bihotz on baten edertasun berezia!

Ez nuke nahi senar maitea bere lekutik baztertu, dudarik gabe ama laguntzen parte on bat luke hartu. Ez ote dio bere lanaren bertute hori azkartu, lanaren zama beldurgarriak ama ez zezan lehertu?

Nori ez zaio gogoratuko gerla aleman denbora? Jendeak hilez denak herrautsiz sutan zaukaten bolbora. Zuk aldi guziz haurren bizia salbatu eta ohora; egin zituzten basakeriak heldu zauzkigu gogora.

Nola fedea ez zen orduan ahulezi berak joa, haur bat sortua zen bezin las ter zuen bere bataioa. Orduan ere len urratsetan zinen, erran gabe doa, segurtatzeko haur maiteari gorputz-arimen geroa.

Bi haur maite ta zoragarriak dituzunak munduratu: bat etxearen segida eta bertzea aldiz mediku. Amaren dohain hartarik ere hortik erakusten dauku, biek gaur egun hartu bezate amak utzi hanbat leku.

Xanpunen eskuizkribuetan bi saio ezberdin agertzen dira.

Biak bateratu ditugu hemen.

36

Page 34: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aitor dezagun eta abar

Aitor dezagun dudatu gabe gure hutsen ezagutza, ga1tzerat uzten ari dugu1a gaur arbasoen hizkuntza. Oso eria dago arima ga1dua duen gorputza; ezin barka den huts 1azgarria genduke hori guretza, A.E.Kk eman bidea hartuz ekar dezogun 1aguntza.

Zorion guti Biziak dauka 1ur triste huntan zorion guti, asko gaitz; ustekabeko ko1pe bortitzak ekartzen ere ditu maiz. Begiak 1auso, bihotza zauri, zu ga1durik zaude, Arkaitz! Lagunen azken agur beroa eskaintzerat etorri naiz.

Kontu ta berrixka Agerkari ttipi bat naiz orai xirrixta, gero 1uzaz argitu nahi duen ximista. Lehenik goresten dut amatxoren be sta, kondatuz gero zonbeit kontu ta berrixka, denen eskuko jarri dugun dohain pixka.

Hauteskundeak Hauteskundetan ikusten dugu: Frantzia pusketan dago. Azaildura kauk ez ote dauzka guk uste baino barnago? Ipar Euskadik ere egina dio bertatik: hordago, Aberriaren a1de eginez beti urrats bat gehiago.

37

Page 35: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Elkartzearen indarra Gure mintzairai zor diogu hau ezar zor zaion heinean; orai artean kanpotiarrek ibilki dute menean. Hau salbatzeko haslari gira ta lotu gaiten lanean; ezar dezagun hori nagusi kanpoan eta barnean.

Ainitz badira traban daudenak, hori nahi dutenak hautsi; hoieri behar zaiote orai bertze zerbait erakutsi. Mugarik ere ez dugula, ta hori ez gogotik utzi. Denek baturik zer indar dugun hor har dezaten zuhurtzi.

Xalbadorri omena Alde batetik eurixk:a hotza, seinale negua da hor; bainan halare Urepelekoz gaur ez da beldurtu nehor, zeren-ta hemen guk baitaukagu berotasun eta leihor. Gauden gaur denak, anai-arrebak, beti horrelaxe gogor! Arratsalde on deneri eta eskerrak zuri, Xalbador.

Xanpunen eskuidatzietan aurkitua. Urepeleko omen-egunaren ostean idatzita, nonbait.

38

Page 36: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Teodoro Hernandorenari

(Doinua: Mutil koskor bat)

Haste hastetik agur bero bat zuri, jaun Hernandorenal Bertsutan egun nahiko nuke goratu zure omena. Bai, zorigaitzez ez dut nahi orduko ukan holako orena. Zu, bertsolari garen guzien sustengu izan zarena, omen batekin ezin ordaindu denek zuri zor duguna.

Bertsularitza zuri esker da Iparraldean atzarri, ta eskas zuen berotasuna zuk bai diozu ekarri. Gu denen bila ez ote zira ibilia herriz-herri? Gure artean anaitasuna gainera zinuen jarri: betidanikan izana zira ipar-hegoen lokarri.

Goresmen hori, jauna, zinuen aspalditik merezia; egun hortako hautatu dugu otsailak duen zortzia. Sara daukagu bertsularien ihesleku berezia. Ez ote duzu hortan ereina bertsuetako hazia, hartu dezazun zure lanaren esker onaren grazia?

Teodoro Hernandorena jaunaren omenez egin zen Bertsu­lari Eguna Saran, 1987ko otsailaren 8an; eta jaialdi hartarako jarri zituen Xanpunek bertsu hauek. Gero, 1987ko otsailaren 5eko Herria astekariaren 1889 alean argitaratu zituzten.

39

Page 37: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Teodoro Hernandorenari

Ipar-hegoak bilduak gaude, hitz batez diot gaur betan, anaia on bat ezarri naizik denek egun ohoretan. Hernandorena jaun, ez nakien, ez, lehengo denboretan hoinbertze lan ta hoinbertze egin duela bertsu obretan; bainan gaur senditzen dut hemendik nagola horri zorretan.

Ez du atxeman gu atxemanda menturaz ez jakintasunik; beharba ere ez du ez ukan behar zuen erantzunik. Bainan bihotz baten gainean gaur kezka zerbait badaukat nik: egun bezenbat berri hunentzat lenago ez hor ukanik. .. Hernandorena izan ez balitz izanen al zen Xanpunik?

Arbol eder bat bilakatu zen zuk han atxeman muskila; eta hortako hartu zinuen erromes baten makila, eta arekin ibili zira herriz herri gure bila. Egun eskertsu nai zaitut hemen mintzatuz umil-umila. Bihotz-bihotzez, Teodoro, hau: eskerrak mila ta mila,

eskerrak mila ta mila!

He rria , 1987, 1889 zbk.5

Herriz herri, 1987,315 zk. 3

Herria, 1994.12.22

Oharra:"Hernandorena jaunak duela zonbeit egun utzi gaitu ...

1987ko abuztuaren 2an omenaldi bat egin zioten Saran; eta

huna Xanpunek eman ziozkan bertsu ederrak".

40

Page 38: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Itsasoa

Zure aldera itzulia dut begien beteko soa: kolorez urdin, zoin ziren eder, zabala bezin gozoa. Edertasuna lurretik beha beti daukazu osoa, aberastasun paregabea baitzira zu, itsasoa.

Zureak dira eremu handi zabala bezin luzeak, hortakotz gira zuri begira lurretik ezin aseak. Duzun bakea puskatzen dautzu mendebaleko haizeak, edertasuna ematen dautzu gainerat hasarretzeak.

Orduan dira zuganik heldu beldurgarrizko uhainak, zilar kolore eder bat hartzen du orduan zure gainak, pausa lekutik atzarraraziz erdi lo diren arrainak, behurririk ez duelakotz zure indarren dohainak.

Zurea dugu beldurgarrizko indar bortitz berezia, ez ote ziren ainitz ait'amen nigar malkoek hazia? Gostua ere horrengatik du orai den bezin gazia. Denen gainetik betikotz duzu paregabeko grazia.

Euskonews & Media orri batetik, Euskal Herriko Bertsozale elkartea.

41

Page 39: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Euskadi zaharra

Goretsi dezagun denek Euskadi zaharra. Bihotzetan piztu dauku indarraren karra, erakuts dezogun beroz zoin dagon azkarra. Gora Euskadi eta euskaldun indarra!

Hizkuntzarekin dauzkagu kultura, kirola, zoinek irakinazten bait dauku odola. Semeon semeak jarraiki nai badute hola Euskadi maitea ezin galdu da nehola.

Aizkolari izan, berdin harria jasotzen, edo arraunlaria itsasora jotzen; orgen altxatzaile edo lastoa botatzen, beren indarrarekin gaituzte jostatzen.

Berdin pilotaría harríka plazetan, nola dantzaria den zuzen urratsetan. Soínulariak aldiz, goiz ta arratsetan, bozkarioa dute sortzen bihotzetan.

42

Page 40: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Donibane Lohizune

Nork ez ote du ikusi edo bederen famarik entzun zoin eder eta zoragarria zu, Donibane Lohizun? Edertasuna eta gainerat zer ixtorioa duzun! Hau ikusteak berak gizon bat egin dezake jakintsun.

Alde batetik itsasoa du, bertze aldetik mendiak. Zuri begira akitu gabe al ha ditazke begiak. Izar itxura ematen dautzu goiz-albak utzi argiak, eta urrezko jantzi eder bat iguzki-sartze gorriak.

Arrantzaleak, baserritarrak eta berdin hiritarrak, elgarretarik bildu ditzagun gure herriko indarrak. bere lekua atxiki dezan gure hizkuntza zaharrak, beti geiago distiratzeko Donibaneko izarrak.

Bertsu hauek, 1997ko martxoaren 20ko Herria (2397. alea) aldizkariaren orri bereizi batean argitara eman ziren, "Itzuliño bat Donibane Lohizunen gaindi" izenarekin, Donibaneko herriaren historia honela laburtuz:

Dena dela, azkenean jendeak plantatu ziren Urdazuriko ur hegi hortan, bazterra dena lohia izanikan ere. Hor eraiki herrixka berriaz idatzia dagoen lehen aipaldia kausitzen da eliza-paper xahar batzuetan. Paper horiek 1186an argitara­tuak. Herriaren izena, Sanctus lohanes de Luis. Handik berrehun urteren buruan, aldiz, lohan de Lohitz da agertzen. Euskaraz, toki hori Lohitza deitzen bide zen, lohiaren gatik. Eta Donibane, loanes Batista sainduaren ohoretan, bixtan da. Behin Donibane Lohitzune beraz, eta orai Donibane Lohizune, arteko "t" hori bidean nunbait galdurik ...

43

Page 41: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xuberoa6

Euskadiko eguzki aldeko hegala ez zira luzea, ez, ta ez ere zabala; bainan bihotzean hor duzun ahala sendiarazten duzu hori berehala, bihotz eta arimaz euskaldun zirela.

Goazen Xuberora Mauletik eta Larrora; amets goxo batentzat behar den denbora, hor ibiltzen goxo da, eskuin, ezker ta gora begiratuz gero badago nun xora. Nork ez dezake, beraz, Xubero ohora?

Nola zu, Atharratze Xuberok Baratze; Liquet Thare ta bertze, daukatenak hartze. Xuberoko xorien biltoki, ohantze ... Munduan ez daukate denek horrenbertze. Denak aipa bezazke ez balitzaut luze.

Nola ahantzi hemen gure Hiru Hiri? Mendixka baten dagozi, arrosa iduri. Hemendik aritu baitzen Etchahun kantari; bere bizia gandu denen zerbitzari, kantu ta soinu eskainiz guzieri, dohaina eskaini du Herri guziari.

6 Xuberoa gai harturik saio asko egin zituen Xanpunek.

44

Page 42: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Agur berriz, Xuberoa! Zaude beti zu beroa, leku goxo, arraroa, segurtatuz geroa.

Xanpunen eskuidatzietan aurkitua.

45

Page 43: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Agur eta ohore

Duela hogoi urte moldatu gaituzu gora goraki. Zer buruhauste ukan zinduen zuk bezin argi nork daki? Zuk eman bide eder hortan da hau beti gorago jaiki. Esker onezko goresmen hau gaur dugu kantari.

Denek zaitugu ekarki.

Agur, ohore, bihotz-bihotzez guk zuri, Beñat Charriez. Zuk egin lana ezin ordaindu gaur guk eskaini sariez. Gure bihotzak salatzen zaitu gaur kantu bat edo biez. Zonbateraino estimatua zaren gure kantariez!

Izan bankoan, izan kantuan, baduzu ainitz botere, omore ona lagun zabi1tza apez kartsu baten pare, zure lanetan erakutsiaz bertute eta botere, denak gidatuz, zuzen fermuki apez kartsu baten pare. Erran zaharrak dion bezela, beti azken hitza bere.

Xanpunen eskuidatzietan aurkitua.

46

Page 44: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Jesus Zubeldiari

Ama maiteak zerurat buruz ziola Magnifikata leiho hegian xori pollit bat pausaturik zion kanta. Hegazkin harek bide zakien zu mundu huntarik gau-ta beretzat ere izanen zela ama goxo on bat falta.

Goxatu duzu herio latzak utzi ordu bihurria ... Nola ahantzi zuk egun hortan eman duzun irudia? Zure kantuak ez ote zuen mezu baten intziria, aingerutxo bat zinela gure ama bila etorria?

Geroztik ez da gure etxean leiho maite hori hesten; eta zendako xori maiteak ez du gehiago abesten? Ama eta zu egun berean zeruratu baizinezten, eta geroztik ari zaizkigu Salbatzailea goresten.

Xanpunen eskuizkribuetan aurkitua.

Jesus Zubeldia (11) Leku goxoa bezin maitea nola den Hondarribia alaitasun ta ere berdin da nortasunaren kabia. Egun batean xoko hortarik haize goxoaz balia airatu eta Ziburun egin du bere pausa balia; geroztik gure errexinola dugu Jesus Zubeldia.

Hondarribitik airatu ordu pausatu baitzen Ziburun bi kabi goxo eta maitiak ez dira elgarri urrun, hor dauka beraz maitez hautatu xori pollitño bat lagun. Senide goxoz inguratuak ikusten ditugu egun, erakutsiaz nola gintazken euskaldun eta fededun.

47

Page 45: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zonbat talde den gaur zuri esker ibilki airo ski kantuz, zuk moldatua gaur dauzkan bozak zuzenduz bezala lantuz. Zer lanak eta buru hausteak denak zure kondu hartuz! Zerbeit ordaintza egin nai dugu omenaldi hau moldatuz, gaur bereziki zure omena ta nortasuna goratuz.

Gizon argia zira bai buruz eta halaber eskuz; gure xokoa alaitu duzu bai kantuz eta bai txistuz. Zuk dakizuna bertzeri ere agertu eta erakuts, ahal guztia zabaldu duzu herri maiteari buruz. Egin gaituzun ongi guziez millaka eskerrak, Jesus!

48

Herría, 1989, 2024 zbk. 4

Hondarribia, 1989,34 zk 9

Page 46: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Hogoigarren mendea7

Azken pausurat heldua zauku gaur hogoigarren mendea; zer ekarriko duen ondotik lur osoa dago beha. Ondorioa izanen denetz jendetasunik gabea, edo bertzela baketsuago, guk uste baino hobea.

Aurrerapenak handiak dira iragaki den mendean; baina, halaber, gerla gaixtoak berekin dauzka aldeano Handiak beti ttipia naizik atxiki bere menpean, iraultza ainitz etor ditazke oraino ustekabean.

Strasburg aldetik joko omen du helburuaren ezkila, hogoi menderen hatsa emanik gelditu zaukula hila. Urte guziak bete ondoan badirela hogoi mila ... Hastean zuen itxaropena orai berriz pitz dadila.

Salbatzailea otoitz dezagun lagundu gitzan guziak. Beren eskugain osoa hartuz zuzentasun zuhurtziak. Mende berriak sendatu detzan bertzeak eri guziak, Haize gaixtoak ez detzan galdu salbamenduzko untziak.

Xanpunen eskuidatzietan aurkitua.

7 Hogeigarren mendeari bertsu ezberdinak eskaini zizkion Xanpunek.

49

Page 47: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mende zaharra

Itzali zaukun mende zaharrak urteak zauzkan bi mila; bere omena alde guzitan zoritxarrean dabila. Atera dauku ate-xokoan gorderik zaukan makila, ondatuz ainitz bizitza eta halaber zonbeit famila. Salbatzailea dolu horiez, otoi, urrikal dadila!

Oroit dezagun eskura ahal guziaz mende berria, sendatu dezan zaharrak eman kolpe ikaragarria. Gizonak daukan ahulezia dauku hor bistan jarria, atxik dezagun beti pixtua esperantzaren argia, osagarrian goxa dezagun familia ta herria.

Xanpunen eskuidatzietan aurkitua.

50

Page 48: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Alejandro

Gure artetik zauku airatua Alejandro. Zeru gainetik begira zaude, guziak baino gorago. Bainan zuk utzi bihotz min latza beti berdin bizi dago. Ez ote dauku dolumin hori oraino jarri barnago?

Xuri dira zure ondoan ainitz pena negar malko, gure artean ez baitzaitugu berriz ikusten ahalko. Bainan dakigu, zeruan zaude zoriontsu sekulako; sinesten dugu Jesusek berak hitzeman daukulako.

Bihotz oneko gizona eta ongi egitea maite; fedezko zure eginbidea beti ongi duzu bete. Ahal guziaz nehori egin gabe hemen zerbeit kalte, utzi gaitutzun etsenplu ona denek gogoan daukate.

Ordenagailuz eginiko bertsupapera, beste xehetasunik gabe Xanpunek emana.

51

Page 49: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Herrira begira

Eskuara baitugu sortzetik hizkuntza, galtzerat ez uzteko egin zor den funtsa. Ahal guziaz berdin emanez laguntza, munduak egin dezan bere ezagutza.

Zuri, gorri, ferdea gure koloreak, sasoin guzitan bizi ditugun loreak. Ukan detzaten berdin gure ohoreak, zazpi probintzi eder dauzkate gordeak.

Atxik dezagun, beraz, guretzat gorderik, salbatzeko ez baita gaur bertze molderik. Itsas-mendi artean ez da deus pobrerik; mundu guziak ez du hau baino hoberik.

Ari izan naiz lehen itsaskiak saltzen, guti irabaz eta gehiago galtzen, Kontrario ainitz ta diru guti sartzen. Bide hortarik ez da etxerik azkartzen.

Nun ditugu antxoak, halaber sardinak? Kosta hegitik dira gaur ihes eginak. Handiek lehertuak, hauk ttipien grinak! Hola idortu dira gaur itsas-ezkinak.

52

Page 50: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Politika hortarik zer ematen duten: gezur larri-larriak hor dira entzuten. Sakelak bete arte barnean irauten, gerokotz utzi gabe baliatuz aurten.

Politika kontuan konfidantza guti, hor dabiltza gaur hoiek goiti eta beiti. Nun aurkituko duzu hor hainbat gezurti? Egun erortzen den a bihar berriz xuti.

Laborari maiteak, nun dago laguntza? Nork ote gaur egin zuen ezagutza? Zernahi eskaintzeko ta eskas beti funtsa ... Handiak bete eta ttipiena hutsa.

Rusoek atomika, angelesek behiak, nunai kausi ditazke erotzeko gaiak. Ongi eutsi gaur, otoi, baserriko lehiak, ez bagira haragiz aseta hil nahiak.

Laborantzan ari den angles erregina, hortan dauka menturaz bere atsegina. Biharamunez ez du honek ainitz grina: bertzen bizkar badauka naikoa egina.

Gizona baditake ustez den jakintsun, haste gabetan berdin da sobera urrun; Holako gauza batzu badabiltza egun: gaude herioa gaur hortik jinen zaukun.

53

Page 51: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nola berdin Rusian zuten Txeernobilen atomika aireaz zonbat zuten hilen! Gureganatu balitz, gu're hilen ginen. Arrazoina zer ahal zen nork zuen jakinen?

Gainera berdin egun ditake ikusi: J ainkoa bazterturik, dirua nagusi. EIgar beharrez beti pusketan erhautsi, zeruko bake ona hunat bedi jautsi.

Hortaratzen bagira ezin ukatua holako hutsa dela ezin barkatua. B urasoek ere guk parte bat hartua; hortakotz da frantsesa hoinbertze sartua.

Soineko bat hartzea, hori ez da aski; ez gaitezen bilaka kanpotar maraski. Bihotzaren zauriak orai erakutsi, gerokoz ez detzagun, otoi, hola utzi.

Geroak ote gaitu hoinbertze izitzen? Ikas dezagun denek bakean bizitzen. Hura ere bilatuz omen da kausitzen ... Bake hori uzteko Xanpun da ixiltzen.

Xanpunen bertsupapera.

54

Page 52: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpunen galtzak, eta zenbait

Otarre eder baten barnean gozagarri diren gauzak: ahatekiak, bai eta ere, benapartar onddo beltzak. Horiek janez zer gixendura dukena Xanpunen gantxak! Berriro ez ditu errex lotuko gerrian galtzak.

Lapurtarren eguna

Igande huntan goresten dugu lapurditarren eguna, herrialde on maite huneri betidanik zor duguna. Itsas-mendien arteko lore ospetsua zaituguna, bihotzez izan beti bezala zaren bezin euskalduna, eta erakuts kanpotarreri herriaren nortasuna.

Pilotarien xapelgoak

Orai ditugu luzatu gabe pilotarien xapelgoak; zer arrakasta duen munduan hain gurea den jokoak! Argitaratzen baititu gordean dauden xokoak, gaur pilotari lotu detzogun bihotzak eta gogoak, anaitasuna osa dezaten iparrak eta hegoak.

Agur beroak

Agur beroak dauzkat zuentzat, Andrea ta Maikel Bidart. Zuen etxerat etortzeko gaur baduzue naiko indar, xanpaña xorta goxo bat hartuz dezazuen atsegin har, gaur bezalako bixita egin dezazuen berdin bihar.

Guy maiteari

Senar maitea, aita goxoa, paregabeko aitona, familiak duen goxotasuna beti ekarri diona. Lagun artean maitagarria ta itsasoko gizona. Guy maiteari eman Zuk, Jauna, betikotz den zoriona.

55

Page 53: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sasoin onena Sasoin bakoitzak berekin dauka zor diogun iraupena, biekin ere ez ote dugun kanbiatu nai orena. Lanek badute beren aldetik beren on eta kemena, bainan neretzat duten adinaz huna zoin dutan onena: uso maiteak Euskal Herrirat deramazkan udazkena.

Arrabotsa Arrabotsa da, hala diote, eta ez dakigu nor den; gai huts horrekin mintza gintazke behar baba zonbeit oren. "Hala ote da?", baten galdea. Arrapostua ba omen; bai eta nehork ezin ekarri horri zerbait segurtamen, gezurra berdin izan ditake, beraz, geldi gaiten hemen.

Isabelle eta August IsabelIe eta Auguste, bi urrezko bihotz, J aunari eskainiak behin betikotz. Guziak hartuz bozkario eta poz, bizia iragan bedi alai eta uros. Zuen odola nahasiz geroz, etxea betez neska eta mutikoz, segida emanez bizi guzikotz.

Beti berdin zoriontsu Jesus maitea, zure etxean egun bi bihotz amultsu bizi guziko maitasunean elgarri josi dituzu.

U mil ta kartsu heldu zauzkitzu; otoi, Jaun ona, egizu

izan ditela egun bezala beti berdin zoriontsu.

56

Page 54: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Maitea Nahi nuke zurekin itzuli bat egin, bai bazinduke enekin hartzeko atsegin. Zerua da urdin, itsasoa berdin, bizia ez dadin jar gure bihotz mino

57

Page 55: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

N ere bihotzak

Nere bihotzak egun, Urruña, zu gorestera nerama, lekuko hartuz gure zaindari Sokorrin daukagun Ama. Zoin den handia eta zabala herri maite hunen fama, zurekin dugu berdin halaber Euskal Kulturaren Bilduma.

Hemen hazia xoko guzitan nasaiki baitzen ereiten, ikusiz bere ondorioa denak bozkaria gaiten. Gaur muskildurik arbol ederra ari zerauku egiten, eta ikusiz zoin fruitu eder gozoa duen emaiten.

Nola amets bat zela baitzuen iduri guretzat atzo, begira egun gure haur maiteak gaur eskuara nola mintzo! Ikastolako alkiak hartuz lanean ari zoin zintzo, erakasleak bilakatuak berentzat amaren altzo.

Ez bedi izan gure erran a gerokoz dagon hitz hutsa, bainan ikusi ikastoletan eskuarak daukan funtsa, ekar dezogun gure ahalen araberako laguntza, uztarri berak ibili detzan kultura eta hizkuntza.

Xanpunen esku idatzietarik.

58

Page 56: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Kantu

Kantu ta xistu, omorea pixtu, ganez eskuz esku. Egonen naiz prestu, nahi zaitut babestu; ez dugu irrisku.

Bihotza eskainiz ausartatzen baniz, oroitaraz berriz, prestuki atxikiz, goxoki ta irriz. Gauden hor hitza hitz, ez, otoi, gerla pitz.

Maite pollita zu, emanez bi musu, eginez lau pausu zuganatzen nauzu, dantzatu nahi baduzu, gustatzen bazautzu.

Soinuak nabilka bihotza gaindika; zuri ttinka ttinka, salto eta puntuka goxoki hitz erdizka.

Xanpunen eskuidatzia; burutu gabeko saila.

59

Page 57: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Hogoita hamar urte

Hogoita hamar urte landatu ginduen gure arbola, bozkariatzen gaitu ikusiz xut eta azkar dagola, muskil ainitzez emendaturik denak loratu zaizkola; gorets dezagun gaur Donibane Lohizungo ikastola.

Eman gaituzte hastapenean buruhauste eta grina, bainan ez zaio aurka arizan gaur arte duen adina. Bere naigabe ondotik berdin ekarri du atsegina, egun ikusiz gure hizkuntza del a plazetarat jina.

Zoin ederra den gaur entzutean arbaso honen hizkuntza! Behar ginduke guziek egin zor diogun ezagutza. Hori galdurik gure izana baditake arras hutsa, ekar dezogun, ordu delarik, beharra duen laguntza.

Agurtu nahi zaitugu denek gaur, Donibane Lohizun, ikusiz ere zoin leku goxo berdin ederrak ditutzun. Gaur ikastolak ematen dautzu gehiago aberastasun, herri osoan baidezakegu euskara maitea entzun.

Bertsu honekin dautzuet nere lana gaur bururatuko, bainan egungo besta goxoa hartu nahi nuke lekuko. Hasia dugun urrats onari ez dezogun egin uko, bide hortarik ibiliz ez da gure euskara galduko.

Xanpunen eskuidatzia.

60

Page 58: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Apezturik zuk mende erdi bat

Apezturik zuk mende erdi bat daukuzu egun betetzen; zure bizia doa arimen laguntzen eta baketzen, Eliza Ama sainduan beti otoitz kartsuak eskaintzen, lainko launari boz eder batez ukan graziak eskertzen.

Ez dakit ea nere bertsua ditaken egunaren doi, edo lezoken gaur zeruari iduzki bezenbat hedoi. Bainan nola den bihotzez heldu, onartu zatzu hauk, otoi; goresmen eta bai zoriona zuretzat, aita Haristoi!

Xanpunen eskuidatzia.

61

Page 59: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Andre Iturralde jaunari

Ixilarazten bazaituztet gaur, jaun andereak, barkatu. Moldatua den be sta kariaz nahi zaituztet agurtu. Iduzkia're hedoi artetik nola baitzauku agertu, zeruak ere egungo bestan nahi zuen parte hartu.

Goretsi egun auzapez ohia, gure jaun Iturralde Andre; donibandarrek hau zor zintugun eta berdin eginbide. Horrenbertze lan egin baituzu herri maite hunen alde, donibandarren bihotz beroan betikotz bizirik zaude.

Zure izena zaitugu egun bide handian ezartzen, dakizuna da hortik girela ateratzen eta sartzen. Zure izena jendek ikusiz nai dugu ikas dezaten, lehen zuk bezala herri pollit hau maitatuz errespetatzen.

Hamasei urtez izana zira herri hunen zuzendari, bihotz guzia diozu beti eskaini izan berari. Egundik ere segitzen duzu hasi zinuen sailari, bide handian baizaude orai donibandarren zaindari.

Kantuz erranak on edo gaizki, denak hartzen ditut ene; bainan oraiko buruzagiak hartu nai nituzke bame, egon ditezen Iturrald'jauna egotu den bezin eme, eskualdun bezin ederra beti izan dadin Donibane.

Xanpunen eskuidatzia.

62

Page 60: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Donibane eta Ziburu

Goizeko alban ideki ordu itsas alderat begiak, ikus ditazke zilar disdirant itsasoaren hegiak. Itzuli ordu hona nun diren eskuen pean mendiak, ederragoko xokorik ote du gure mundu handiak?

Donibane ta Ziburu ditu agertzen lehen argiak, zoin diren leku paregabeak, ederrak bezin garbiak. Anai-arrebak direla ere erran baiditake biak, Urdaxuriak berexten ditu ta bateratzen zubiak.

Alde batetik eta bertzetik zonbat untzi ur gainean; horreri esker ez ote dira gehienak ari lanean? Denak pozetan itsas aldetik zerbait agertzen denean, nunaitik bezin beharra baita hori gaurko egunean.

Gauaz nahi bada freskura hartuz gure leioa ideki, arrantzaleak ikus ditazke itsas zabalera gaki. Bertzeak aldiz berari kendu diotena hona ekarki, gu lotan gauden ordu goxotan behar baitute hauk jeiki.

Baserriaren edergailua denbora batez ukan du, gaur zorigaitzez horiek ere sobera zauzku bakandu. Etxe berriak egin beharrez xaharrak dituzte kendu, ardi ta beien hazle zen lurrak gaur hiri bat ematen duo

63

Page 61: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gora detzagun kantari eta dantzari diren taldeak, kofoin berari beren eztia ekarki duten erleak. Herriak duen edergailu ta kultura agertzaileak, horren bitartez gure hizkuntza oituren salbatzaileak.

Gure bizian ibili behar urrats bortitz eta gudu; eginbidea zer den herrian denek jakin behar dugu. EIgar lagunduz berria altxa izan dezagun helburu, beti bi izar izan ditezen Donibane ta Ziburu

Xanpunen eskuidatzia.

64

Page 62: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lassalet jaunari

Agur berexi bat dautzut egun eskaintzen, Lassalet jauna, hoinbertze urtez zuzen ta leial zerbitzari zaituguna. Kargua uzten duzula zauku hau zinez berri iluna! Zeren Hendaiak zurekin baitu galtzen zinezko laguna.

Auzapez zira, bai eta berdin zu kontseiIu jenerala; erakutsia gaituzu beti lanean duzun ahala. Burua argi, berdin indartsu, bihotza zabal zabala, hartu bidetik baztertu gabe beti ibiIi zarela.

Berdin dakizu gauza guzitan hartzen zure negurria, izanagatik auzapezgoa pisu bezin bihurria. Eta ganera noIa den berdin buruhauste iturria, bereziki nai bada ikusi urus maite den herria.

Zu eskertzeko hautatua dut bertsutan egungo gaia, berdin goretsiz zuk erakutsi umiltasun ta kuraia. Uzten gaitutzu gure herria garbia bezin alaia; zure ordainak berdin begira gaitzala gure Hendaia.

Xanpunen eskuidatzia.

65

Page 63: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aita Challet-i

Gaur, aita Challet, zu goresterat nator bertsu pare batez, Eliz Amaren zerbitzaria berrogoita hamar urtez. J aunaren dei a entzun ondoan, Haren nahia oso betez, gizon argia bezen umila, ororen gainetik apez.

Donapaleun, gero Itsasun, berdin Amerikan gaindi, nola artzaina dabilan beti bere artaldea segi. Zonbat ezkontza, zonbat bataio, fededun ditezen geldi! Bide berean duten fedea azkar eta zabal bedi.

Orai ez nuke begietarat jautsarazi nai nigarra, oroitaraziz herriarentzat beti ukan duzun karra. Ikusiz gaztek zuten bertute eta zainetan giharra, zuk piztua da gure plazetan den euskaldun indarra.

Bainan lehenik Jaun ona duzu goretsi denen gainetik; ez zira behin ere gelditu herriarentzat lanetik. Aita Sainduak berak ere du parte hartzen Erromatik, zorionekin eskerrak zuri egin duzunarengatik.

Ziburun gira bozkariotan eta denak fedezale; kantu ederrak, otoitz kartsuak, zonbat laudorio ele! Guziak gira gure J aunari grazia hunen eskale Betaniako kazkoan luzaz ahantz dezan aita Challet.

Berrogoita hamar urte apeztu zelarik, omenaldia eskaini zioten aita Jean Challet hazpandarrari Ziburun, Betaniako fraidetxean. Eta Xanpunen bertsu hauek Herria astekarian agertu ziren, 1997.07.10ean.

66

Page 64: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bizi guziko bateratuak

Ikusiz lore xoragarriak usain eztizko arrosak, eliza huntan inguramenak egun zoin diren airosak!

Alde batetik soinu ahotsak eta bertzetik kantari bozak, guziak gaitu beterik pozak gaur adixkide gazten ezkontzak.

Gaur zorion eta bozkario, jaun eta andere esposak. Bozkarioak bete detzala betikotz zuen bihotzak.

Jesus maitea, gaur bateratuz hemen bi bihotz amultsu, bizi guziko bateratuak dituzu.

Hurbildu dira gaur zuregana biak, umilki bezin kartsu. Maitasunaren iturria, Zu, izan ditela, otoi, egizu egun bezin zoriontsu.

Elgarretarat bateratuak dira gaur bizi guziko, ez al ditutzu beren bizian orai bakarrik utziko; beren bihotzen etxe ederra berdin eder beztitzeko,

eskainiz zonbat neska eta mutiko, maitasun hori osa dezaten betiko.

Xanpunen eskuidatzia.

67

Page 65: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sor lekua

Sorlekua bezalakua da famatua, ezagutua, bai zabaldua,

dagon bezala ez da galdua. Euskal Herria da deitua, gazte zaharrek zoin maitatua!

Gure Euskadiz naiz zoratua, zeren hau dugun guk sortlekua, da berdin ere zoin famatua! Gure arbaso zaharrek hautatua, zelai ederrek dute hartua, itsaso mendiz inguratua. Mundu guzian ezagutua, edertasun bat ezin galdua.

Utziko dugu azken orduan; ez gaiten egon hori goguan. Bainan atxikiz beti buman: Paradisuak duen graduan, heme n ez gira leku galduan. Nahiz erabiliz berdin buman nola ote den bertze munduan, zorion osoen eremuan? Hau utzirik nork nahi ote du gan?

68

Page 66: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Jesus ona, otoi, orai egizu gure Euskadi hau parabisu; ez gaiten jarri sobera itsu, odol gorritik bada askitsu. Tiroa baino hobe bi musu, urrun direnak hurbildu atzu. Amen nigarrak ainitz du pisu, bakerik gabe nola eztitu?

Gure hizkuntza dugu lokarri, behar laguntza denek ekarri. Maitasun eta fede uztarri hartu dezagun bihotz hazkurri.

Xanpunen eskuidatzia. Burutu gabeko saila.

69

Page 67: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gure lagun Xomin8

Gaur gure lagun Xomin ikusiz nola erretiratzerat doan, hogoita zazpi urte pasatuz Basco Gel' en hotz-beroan, Eskual Herriko xoko guziak ongi ikertu ondoan. Elgarrekin gan denbora ona dugu guziek gogoan.

Gure etxeko saltzailea zen; egin dituen urratsak izan bide'tu goxoak baina berdin ere aski latzak. Onartu behar erosleetan pobre eta aberatsak. Ahal guziaz zerbitzatu du nagusi jauna Gueragac.

Lagun maitea eta gainera izigarri jostakina; berdin lanean zintzoa bezin garbia eta jakina. Langilea da, eta gainera maite lan ongi egina ... Ez du nornahik etxe batean hartzen horrelako grina.

Orai badakit: lanaren grina harrika botako duzu; Anita eta zure haurrekin goxatuko berdin usu. Gaur Basco Gel-ek eskertuz orai bihotzez opatzen dautzu, erretiroa izan dezazun luze eta zoriontsu.

Don Xomin (11)

Bihotz bihotzez hemen agurtuz Onaindia senideak bertsu batzuez hau egiteko hartzen dut eskubidea, senide hori guretzat baita zinezko adüekidea; eta bertzalde bururatzen dut aspaldi neukan xedea.

8 Txomin Onaindiari eskainitako bertsuak

70

Page 68: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Don Alberto, bai eta zu Karmen: otoi, egungoz barkatu Don Xomin badut denen artetik bertsoen gaitzat hartu. Diamantezko jubilatu bat nork ez du nai gaur laudatu? Merezimendu bikainak dauzka ezin zazkonak ukatu.

Hiru hogoi urte aurten eginak don Xomin zela apeztu, oroigarritzat bertsu batzuek behar diozkat abestu. Pasatu ditu bere denboran zonbeit ordu beltz, estu. Baina zuk duzun fede azkarrak deusentzat beldurrik eztu.

Jin zaukularik Frankotarrek moldatu gerla zikina, Gogorra izan da guzientzat utzi duen bihotz-mina, sorterria utzi beharra, nola zuentzat Markina. Baina jaun onak Donibanekotz bide zintuen egina.

Sorterriaren uztea beti baita gogor eta samin, senditu duzu behar zelarik ordu hartan iges egin. Baina guretzat zorigaitz honek ekarri gaitu atsegin. Hori ez balitz ezagutuko ote ginuen don Xomin?

Xaharrak eta eriak ere dauzka bere urratsetan, ahal guziez penak goxatzen dabil horien etxetan, goizean ezin egin duena egin nairik arratsetan. Don Xomin dute beren argia munduko ordu be1tzetan.

Elizan ere xoko batean zaude gure konfesorra, zure bitartez ordaindu naia Jaunari daukagun zorra. Sanoki egin ditake zuri dugun obenen aitorra. Hitz batez diot: zera guretzat kontzientzien leiorra.

71

Page 69: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Hasi ezkontza, bataio eta lehen jaunartze eguna, gure etxean ordu goxoen lekuko bat zaituguna. Baina halaber, jin zauzkularik herioen gau iluna zu izan zira orduan ere sostengatu gaituzuna.

Bi senideak zonbat lortuak, Onaindia ta Basurko, biak maitatu ditut bihotzez nik ezagutu orduko. Horra zergatik agertzen naizen gauza horien lekuko; maitasun hori sekula ez daut denborak ere kenduko.

Don Xomin Onaindia (111)

Mendekosteko besta ginuen, zinezko besta handia, elizan ezin kokatuz kasik etorri baitzen jendia. Han apez batek, apeztu zela egin du mende erdia. Nork ez ote du ohoratu nai gaur don Xomin Onaindia?

Zeremonia bururatzean hango Aita Abadeak, eskerrak ditu dener ordaindu; zer solas paregabeak! Gu den-deneri mintzatu zauku, zer talenduren jabea: aingeru boz bat, goxo-goxoa, baina hitzetan trebea. Ez da galduko holako artzain bat deraman artaldea!

Zure suaren beharretan den gaurko mundu hotz itsuak, eliza ainitz dauzka fededun artzain eskasiz hustuak. Bero detzala gazten bihotzak zure indarraren suak, ta jalgi diten artzain berriak, gazte azkar ta kartsuak!

Mirespen eta maitasun handia zien Onaindiatarrei, bistan denez.

72

Page 70: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bitartean eskerrak

Azpikoz gora jarriz ere gaur Iholdy ezin aurki ditazke Mayi pareko bi: arpegiz maite, eder, ta bihotzez handi, Xanpunek ere baitu bihotzean sendi. Hau sekretua baitu, beraz, hortan gel di . Baina pasatzean ni xoko hortan gaindi, ttinko-ttinko besarkatu naiko zaitut, Mayi. Bitartean eskerrak miIa eta mila aIdi.

Xanpunen eskuidatzia.

73

Page 71: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Jubilatuak Baionan

Zer familia ederra garen moldatuak gaur Baionanl Huni dezogun beharra duen kalda bero hori emano Goizetik hasi bai arratserarte behar dugun hau ereman, anaitasunak eta fedeak dezaten elgar atxeman.

Aita Sainduak egin otoitzak errepikatuz gaur hemen, J auna adora elgar maitatuz manamendutan da lehen. Gaurko mundua ikusiz gaude egiten ahal ote den. Ezin maitatu dena dezagun errespetatu bederen.

Hautsi detzagun lurrari sobra lotzen gaituzten gateak, Jesu Kristori idekiz zabal gure bihotzen ateak. Bere fruitua ekarri dezan dugun jubilau urteak beren lekua izan dezaten maitasun eta bakeak.

Ikusiz egun munduan dauden aurrerapenen aisiak, bertze aldetik gosete eta gerlak dauzkan garraisiak; nola baratze gaizki landua beretzen duen sasiak ez ote gaitu gu berdin ari gaurko fede eskasiak?

Otoizten zaitut eliza huntan, ama maitea, umilki. Ikusten duzu gizona nola den gaur munduan ibilki. Gizonak ama zu zaituela bederen ba ote daki? Otoi egizu bihotz hetsi hauk zuri ditezen ideki.

Xanpunen oharra: "Eskaintza: Onart detzala bertsu hauek, otoi, gaur Jeanne Salha maiteak". Xanpunek idatzi eta 2000ko ekainaren San Baionako San Andres elizan kantatuak.

74

Page 72: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sokorriko Amari

Antoine Etchegorry apezpikoaren hilarriak sailerako egindako bertsuak.

Ama Sokorrikoa, gure zaintzailea, bihotzetan, etxetan eman bakea. Besoak zabaldurik zaude gure beha, Dena doan zerurat eskualdun jendea.

Ama Sokorrikoa, gutaz oroit zaite, ager Euskal Herria zonbat duzun maite. Eman gure gaztetan, bai kar, bai siniste, otoitzeko gizonak hetan izan baite.

Gutan gure artean bizi bedi J auna, zabal dadin mundurat haren Berri Ona. Maitatzen otoitza, maitatzen lana, Gaiten mende berrian denak bat aitzina.

75

Hilarriak, 2000

Page 73: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Haurren lehen jaunartzea

Denak agurtuz behar zaituztet, haur maiteak, gaur goretsi; hemen eskaintzen duzuen bestak badauka zerbeit berezi. Zuen arima ezti, garbian Jesusek nahi du bizi. Zuekin betan egun eder hau gaur ospatzera goazi.

Huna zer dutan zuek lagunduz Jaunari nere otoitza, nola aldare ttipi bat zaizten gaur zuetarik bakoitza. Jesus onari berdin eskainiz umilki zuen bihotza, hau izan bedi zuen bizian betiko bere egoitza.

Alegeratzen gaitu guziak gaur lekuko izateak, zahar ta gazte, denak zuekin zorion beraz beteak. Nola galdatzen baitauku berdin aurten jubilau-urteak, idek detzogun egun Kristori gure bihotzen ateak.

Buruen buru, den a euskaraz, zer besta zoragarria, ikusiz gure hizkuntza zaharra bere tronuan jarria! Munduak duen zaharrena da, ederra bezin garbia ... Bera lagunduz salba detzagun fedea eta herria.

Mahain saindutik goazen orai besta daukagun mainera, haren graziak eskuratzerat hemen ukanen gainera. Eguna pasa dadin goxoki, gaur zor zaion arabera: sainduki hasi eta segituz, goxo bezin alegera.

Herriko haurren jaunartze egunerako eginak.

76

Page 74: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Haurren lehen jaunartzea (11)

Famila sainduaren gerizan buraso ta haurrideak, haurrak eskutik egin ditugu mahain sainduko bideak, Jauna hartzerat ekarriz gure alabak eta semeak. Burua gora atxik detzala egun finkatu fedeak, hizkuntzan ere beti izanez gaur diran bezin trebeak!

Gu burasoak haurren sostengu bildu gira denak huna, zuri aitortuz gure xedea bihotzean daukaguna. Haurren geroa ez bedi izan dioten bezain iluna, beren arimen aterbea zu izan zaiten beti, Jauna. Eta sekula ez dezaten ahantz zuri eskaini eguna.

Zeru gainetik, Jesus maitea, zabaldu, otoi, besoak, lagunduz haurren moldatzaileak eta beren burasoak, baterat bildu direnak egun Ikastolako haurtxoak. Deneri esker pasa detzagun egungo oren goxoak, oroitzapen hau atxiki dezan gure bizitza osoak.

Herriko haurren jaunartze egunerako eginak.

77

Page 75: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mayi-Martzialen urrezko besta9

Hasi nahi nuke alegeraki egun eder hau goresten; hunen pareko edergailuak ez dira diruz erosten. Bai, bereziki amodioak bi bihotz baditu josten, bozkariotan Mayi-Martzial ditugu denek ospatzen.

Mende erdi bat maitasun baita zuen gainera pausatu, no la amets bat lo on batean bezela dela pasatu. Bizi guzian elgar maitatuz berdin zarezte goxatu; berekin dauzkan oren be1tzetan ere ez zaizte lotsatu.

Urdazuriko ur bazterretik joanez Laka hegira, hor zarezte zuek segur egonak mendi aldera begira. Zuen inguru edergailuek egun badute dirdira; dudatu gabe kopetak eman izerdiarenak dira.

Aita-amaren lan berezia zinez zoragarria da; begien betekoak direnak zuen sei seme-alaba. Langile bezin argiak dira, gehiago ezin da galda. Nola aita-ama haurrak halaber, hori aitortzen ahal da.

Buraso xahar maitagarriak ezin hobeki zainduak izanagatik, adin handian osagarriz ezinduak. Elgar maitatuz ohe berean direnak biak zainduak, zer eremua zabaltzen duen zuek eman etsenpluak!

9 Haien eskontza egunean elgar ezagutu zuten Xanpun eta Anttonik.

78

Page 76: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Orai behar dut oroitzapen bat hemen deneri salatu: Mayi-Martzial, zueri esker dut Anttoni10 ezagutu. Zuen zorionezko egunak geroztik bilduak gaitu; ez da dudarik egin urratsa guri ez zauku damutu.

Orai gostura, Mayi-Martzial, pentsatzen dugu artetan hor ikustea goxo goxoa zintzoki ari kartetan, hola denbora pasatuz berdin batere uste gabetan, burua argi, begiak eme; ez da gorputzen kaltetan.

Berdin otoitz bat izanen dela bederen nere ustez, Jaunak begira gaitzala denak hemen andana bat urtez. Giren guziak bildu gitezen bertze egun goxo batez, gaurko urrezko besta eder hau ospatzera diamantez.

Xanpunen eskuidatzia.

10 Anttoni: Xanpunen emaztea.

79

Page 77: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Joseph Caminori

Mende erdi bat betetzen duzu aurten, zinela apeztu. Egun sainduak bozkariatuz bihotzak betetzen dauzku. Ohartu gabe, nola amets bat, dira urteak pasatu, bizi osoa eskainiz beti Jainko maitearen esku.

Apeztu ordu zure esku zen eskualdun gazteria, bai eta berdin predikatzaile eta ere beilaria. Gidatuz berdin zonbeit denboraz Seminario handia. Parroki ukan duzu Baigorri eta Hazparne herria.

Azken parroki etorri zautzu Baionako katedrala, apezpikuak izendaturik Bikario jenerala. Camino nola bidea baita luzea bezin zabala, erakutsirik beti zuk duzun fedea eta ahala.

Zu goresteko bildua zautzu familia guzia betan, izanagatik batzuek bizi Amerika alde hetan, oroltuz odol bera zaukula ibilki gure zainetan. Ez ote ginen gu elgartzeko besta hunen beharretan?

Arnegin sortu iturriñoa bilakatua da ibai. Hau zuri esker begien bistan ikusi ditaike orai. Seinalea da hor bazagola maitasun, bai eta kurai; eta gainerat goxotasun hau ezin aurki dugu nunai.

80

Page 78: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nola daukagun bide guzitan argizari den izarra, erakusteko non eta norat dugun ibili beharra, gaur zuri esker ikusten dugu familiak dun indarra. Benedikatu dezala Jaunak eskaintzen duzun bi1tzarra!

Buraso maite onek gaituzte zerutik egun laguntzen, beren zorion, bake gozoaz denak berdin inguratzen. Gure artean daudela hemen gaur nehork ez du dudatzen, sainduki hasi besta lagunduz gaur sanoki bururatzen. Besta on eta zorionak!

Bertsu hauek Xanpunen paperetan aurkitu orri batetik jaso ditu­gu. Bertsuen aurretik honela dio: "Jubilé d'Or sacerdotal/ Joseph Camino - 1 er Juillet 2001 ".

Xanpun zendu zenean, Joseph Camino apez jaunak honako eskutitz hau idatzi zion haren alargunari:

Andere Xanpun adixkide maitea:

Donibaneko elizan, Manuel zenaren ehorzketa miresgarri heie­tan, urrunerat ikusi zaitut, aise asmatuz zoin samina zitaken zure bihotzmina.

Ustekaberik itzali zautzu beraz laguna. Jainkoak hala nahi zuen dudarik gabe, Manuelek berak erranen zuen bezala!

Ene dolumin bizienak nahi dauzkitzut eskaini, Xanpunen orroitzapenetan, hain nuen estimatzen! Dakikezun bezala, ene apez jubilaueko bertsu batzu zinez ederrak moldatu zauzkidan. Eta Egu­berri bezperan, Urdazuriko elizan, ukan dut xantza Manueli berari ene eskerren bihurtzeko. Ni hurbiltzean alaba ttipia ari zion erraiten ongi kantatu zuela meza denboran! Eta ageri zuen alaba ttipiaren konplimenduak bihotza aitatxiri hunki ziola!

81

Page 79: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bai, ene doluminak zuri, baita ere familia guziari.

Ez dut erraitearen beharrik, jadanik ene otoitza zureari juntatu dudala behin baino gehiagotan eta eginen ere oraino, bereziki meza sainduan, Jaunak eman dezon Xanpuni bere betiereko zoriona.

Zuri ere J ainkoak eman dezauzula behar duzun indarra zure bideari aintzina jarraikitzeko, ainitzek baidute oraino zure beharra.

Bihotzez goraintzi, andere Xanpun adixkide!

Joseph Camino.

82

Page 80: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bi bihofz maite

Danielle-David, bi bihotz maite zure aurrean dauzkatzu, beren bihotzak eskaintzerat gaur biak umil eta kartsu. Nola maitasuna ezin agor den, iturria baitzera Zu, beren maitasun zoragarria, Jauna, benedika atzu.

Bihotzak duen goxotasuna seinale da begietan, beren geroa Zuri eskaintzen zaituztela lorietan. Ez dezatela trabarik aurki hartu duten bidetan; gure egungo otoitzak doaz beren nahikunde beretan.

Ekarri dute egun berekin aingerutxo pollit bat, Xan dudatu gabe egun nahi baitu ait-amen lekuko izan .. Otoitza ere egiten baitu egun hemen bere gisan, hau geroxeago arreba pollit maiteño bat ukan dezan.

Xanpunen eskuidatzietarik. Eguna: 27 octobre 2001.

Zuberua pausaleku Abadie jaunak harturik behin Zuburua pausaleku, xoko pollita edertasunez dena apaindu derauku. Mendiak bistan, itsasoraino dauka dena bere esku. Gaztelu eder paregabea lekuko egon zerauku.

Gazteluaren izena ere berea dauka: Abadi. Bidetik ikus ditaike baina hurbildu eta hobeki. Pasatuz gero Hendaia alde itsas ezkinaren gaindi Ikus ditake zoin dagon eder, azkarra den bezain handi.

Xanpunen eskuidatzietarik.

83

Page 81: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Abadie jaunaz

Gazte maiteak, Abadie jaunaz nahi dautzuet gaur mintzatu, nolako gizon suharra den hau herriarentzat izatu. Bere ondasun gizatasunak du herriari itzatu. Nola lagundu, nola maitatu guri erakutsi gaitu.

Ziberoan du lehenbiziko a1txatua jauregia; izena ere emana dio, berea den Abadia. Alde batetik mendia dauka, bertzetik itsas-hegia. Bere etxerik hunki diteke izarrek duten argia.

Maite zituen herri-kirolak, maite zituen bertsuak; zabaltzen ere zituen errex bihotza eta eskuak. Behar zelarik, eginez berak araberako jestuak, behar zelarik beregain hartuz herriak zauzkan gastuak.

Erran dezagun jaun handi hori joana dela aspaldi; baina halare bere omenez beti bizi da Abadi. Eta gaur ere holako ainitz herrian sortu baledi, egun den baino osoagoa litake gure Euskadi.

84

Eskuidatzia.

Page 82: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Helene eta Luisito

Bai, zorionak; bai, goresmenak, Luisito eta Helen. Bien bihotzak gorets detzagun bertzerik ezer baino len. Seme-alabez eta ilobez inguraturik gaur hemen, ikus dezagun maitasunaren dohaina zoin ederra den.

Mende erdi bat elgar maitatuz hau urrezko maitasuna! Bihotzez bezik negurtzen ahal ez ditaken ontasuna. Berekin dauka indarra eta biziaren nortasuna. Lehen aldian bezela egun benedika atzu, Jauna.

Zoin ederra den denbora hartan landatu zuten arbola ikusiz egun fruitu ta lorez dena beterik dagola! Berdin jasanik bere denboran zonbeit haize-zirimola, egizu, Jauna, oraino luzaz ikusi detzagun hola.

Ohartu gabe doa denbora bereziki elgar maitez. Lekukotasun horrek hunkitzen gaitu denak, nahi ta ez. Egizu, Jauna, gu berriz hemen aurkitzea egun batez, gaur urrezkoa dugun bezala izan dadin diamantez.

Arbol gainetik berdin xoriak lurreraino jausten dira, egarrituak, ixil ixilak, ur-putzu baten hegira. Beren tragoxka egin ta berriz itzul arbola gainera. Agian, berdin bilduko zaizte guziak Putchutegira.

85

Page 83: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Goxatu duzu herio latzak utzi ordu bihurria. Nola ahantzi zuk egun huntan utzi duzun irudia? Zure kantuak ez ote zuen mezu baten iduria, aingerutxo bat zindela gure ama bilat etorria?

Geroztik ez da gure etxolan leiho maite hori hesten; eta zergatik xori maiteak ez du gehiago abesten? Ama eta zu egun berean zeruratu bait zinezten, eta geroztik ari zirete Salbatzailea goresten.

Xanpunen eskuidatzietan aurkitua.

86

Page 84: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mende erdi bat elgar maitatuz

Bai, zorionak merezi ditu gaur besta zoragarriak, bozkariozko nigar malkoez berdin bustirik begiak. Bere fruitua ekarri baitu maitasun mende erdiak, bihotz bihotzez agurtuz orai Christiane Jan Battit biak.

Urrezkoa da maitasun horren lehen urratsen trenpua, zuen bihotzak ongi josirik egin duzuen tenplua. Mende erdi bat elgar maitatuz ezin hobeki lantua, eta gainerat zuen eskutik gaztentzat zer etsenplua!

Zuen artean izan duzue maitasunaren urtsoa, beti etxerat ekarriz berriz bere erramu hostoa. Eta harekin nola ukatu bere goxamen osoa? Fedea lagun, beti etxean behar den bake goxoa.

Zuen laguntza izan duzue zinezko fede bizia. Berdin galdetuz gure Jaunari bake on baten grazia. EIgar maitatuz ukan behar den kurai, indar berezia, haurreri buruz beti ekarriz zuen maitasun guzia.

Bortz haur ederrez beztitua den ohantze zoragarria, gaur bakearen urtxo ederrak bere gerizan jarria. Eta ohantze horrek izena nola duen Olargia, luzaz atxiki beza gordea zuen maitasun garbia.

87

Page 85: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Donazaharren den ohantzeak izena du Olargia, atxik dezala beti piztua familia horren argia. Goresten ditu familiarekin bizia eta herria, bai eta berdin bihotz horiek duten maitasun garbia.

Xanpunen eskuidatzia.

88

Page 86: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aita Paul Olasori

Gure artetik J ainko rnaiteak Aita Paul erernan dauku, zeruko Arnak ere nai zuen bere besoetan hartu. Badaki ere, ixil ixila, berak zer zuen pairatu. Urniltasunak duen indarra etsenplu bat utzi gaitu. Orai zerutik, Aita Paul, otoi, hernen gaudenez orroitu!

Otoitza, lana: San Benoaten orden zuzen ta zuhurra. Hau betetzeko, Aita Paul, segur etzira izan uzkurra. Beloken lurrak lantzeko sarri ibili duzu aitzurra; gaur estalkitzat ukanen duzu zuk landu duzun lurra ... Berriz zeruan ikusi arte dautzugu gaurko agurra.

Zer elizkizun hunkigarriak zirenak Aita Paulenak: apez guziez inguratua, farnilatik gehienak! Zoin azkar dauden dolurninean josten gaituzten aihenak! Berdin gainerat, nola ez daki fedez aski azkar denak, betiereko zorionean ezdeusten direla penak.

Février 22 - 24

Aita Paul Olasori azken agurra, ehorzketako egunean.

Otoizlari J 44, 1992.02.12

89

Page 87: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Egungo deia

Belokeko Martin Sein, Xanpunen lehengusua, eta aita Gabriel Lertxundi apeztu zireneko hirutan hogoi urte bete ziren 1992ko uztailaren 18an. Hori ospatzeko meza berezi bat eman zen bertan. Eta Xanpunek bertsu hauek kantatu zituen, azken puntua jende guziak errepikatzen zuela.

Egungo dei a onart dezala artzain guzien artzainak, gazten bihotzak hunkitu detzan bokazioneen dohainak. Ukan ditzagun xahartu zauzkun apaiz zerutiar ordainak; bere hitz onak har detzan, otoi, lur huntako esku gainak; ez gaitzan ito egun dabilan fede gabezi uhainak.

Azken xedean zuri dut otoitz, gure Belokeko Ama, zabal dezagun gauden mundura etxe goxo hunen fama. Dezagun beti elgar maitatuz bizitzea denek asma, lagun gaitzatzu girixtinoak garraiatzen gure zama, anaitasuna izan dezagun pakea zaintzeko arma.

Voix de Belloc aldizkaria, 146, 1992ko iraila.

90

Page 88: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ziburu maitagarria

Ziburu leku maitagarria dugu itsaso ta mendi, huni begira maitatu gabe ezin bazintaizke geldi. Muskoako Ama daukagu gure fedearen argi; artzain zaharra, aldiz, daukagu orai berriaren sehi, ziburutarren fede ederrak azkarrago dezan segi.

Mendi aldetik itsas hegirat artzain berria da heldu; herri maitean detzagun, beraz, gure bihotzak zabaldu. Hemengo aire hunek berekin zerbeit gazidura badu ... Ongi etorri beroena gaur denek eskaintzen zaitugu etxe berri bat goxo-goxoa aurki dezazun Ziburu.

Xanpunen eskuidatzia.

91

Page 89: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bi bihotz

Bi bihotz maitasunak gaur bateratuak, zoin ederrak dauzkaten ekarri fruituak! Urrezko maitasunak du inguratua biziaren iturri dugun aingerua.

Begitartea dauka argi ta goxoa, hizkuntza bat osoa baita bere soa. Eskaintzen duelarik amari besoa, sehaskaz utzi naizik beraren altzoa.

Bere goxotasunak ez dauka mugarik, bihotzez bihotz mintzo senti dugularik. Zure baitan dagola ez dago dudarik; ezin atera gira goxamen huntarik!

Edertasuna ere hor dauka berekin, jostatuz, zoin goxoki bere aitarekin, zorion bat osoa baidezake egin! Nigarraren iturri jar diteke berdin.

Xanpunen bertsupapera.

92

Page 90: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Deneri zorionak

Kontzenbitua Karakasen goiz hasia naiz airatzen, ait'amen lana baitzen. Fruitua gero da agertzen; beraz, huna gaur nun naizen. Ziburun naute bataiatzen. Gero Sarako bidea dut hartzen. Lehenik ait' ameri zuzen-zuzen, deneri zorionak eskaintzen.

93

Xanpunen eskuidatzia.

Page 91: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ekainak hemezorizi

Ekainak hemezortzia, zer egun berezia! Familia batentzat grazia aingeru batek harturik bizia. Egun hari ezin ahantzia.

Geroztik zaio hola lan, otoitzak higatuz ahala. Ileak urdin, leuna axala, eta zonbat kantu xaramela!

Nola oihanean errexinola, gaur zariona zar zaiola. Urte guziz bezela Jaun zerukoak utzi gaitzala oraino luzaz gure Jane Salha. Jaunak hitz hau otoiztzat har dezala.

94

Xanpunen bertsupapera.

Page 92: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Herriko ezkila dorrea

Zentzu gabe zure goxotasun beroez Euskal Rerria utzi dut egun eder batez. Burasoak dohakabe nigarrez gabetua ezkila dorrez, pilotaleku, adixkidez.

Gabon, ezkila dorre pollita, gazte gazterik utzi behar izan zaitudana. Raur denborako ezkila errepika, etxea hanbat aldiz alaitu nauzuna.

Zuretzat jasan dut pairamena; eta erraten ahal dauzut zu gogoan ere negarrez hurtu naizena.

Gabon ezkila dorre maitea, mende zaharretan egina. Zutarik urrundua izaitea daukat nere urriki mina.

95

Xanpunen eskuidatzia.

Page 93: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Etxe berria

Etxe egilea da Jaun Arribillaga; langile eder eta gizon abila da. Laster ibiltze hori ez, otoi, gaur galda! Noizean behin haatik sistatu behar da.

Mainku ibilki bada, dauzka arrazoinak. Ez dio atxikitzen aur aski haxoinak; adin batean utzi igora gizonak, Rugbiah hanbat kalte badio pinponak.

Beraz, ez daukagu, ez, denbora galdurik. Ez dut eginen bada deusez arrenkurik. Teilatutik ez bada orai sartzen urik, paretean ez dago nehon arraildurik.

Ezarri dugu xutik gaur gauden etxea; ez da egun bat izan hunen altxatzea. Kendu zauzkio orai ura ta haizea. Orain posible dugu hor gerizatzea.

Lehenik diozkagu zimenduak bete; gero hola egona da sei hilabete. Behar denbora idor, ta azkartu arte, etxe azkar batentzat ez omen da kalte.

Orai arribatuak gira teilatura; erremua emana, hartzen du itxura. Hola bederen badut geroko mentura: laster sartzea, naski, bizitza lekura.

96

Xanpunen eskuidatzia.

Page 94: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Euskal hazia

Atzo hazia zinen, gaur muskildu zare; eta bihar izanen arbola-landare. Gure hizkuntzarentzat bai geroaz ere izanen itxaropenen izarraren pare.

Ez gaitzazula egin ait' amen auzia, oroituz guk zuretzat izan zuhurtzia. Beti ez bada egin behar zen guzia, zuk osa azu bihar guk eskas utzia.

Hizkuntza eder bezin aberatsa dugu; gurekin hazi behar uda ta negu. Munduko lehenaren fama ederra du; gure urratsetatik ez dezagun kendu.

Nola hartu ditaike gure neurria ikusiz mundua zoin dagon bihurria? Hizkuntza izan bedi zimendu-harria, huntan finkatuz salba dezagun herria.

Ait' amen kezkak ditut agertzen bertsutan; oroit zure geroa duzula eskutan. Euskal hazi maitea, ikus mundu huntan maitasunez zertako ereina zaitudan.

Xanpunen bertsupapera.

97

Page 95: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

JeSllS onari

Jesus onari eskain detzagun haurrak gure otoitzetan, bere egoitza goxoa egin dezan bere bihotzetan. Gidatu eta argitu detzan biziaren urratsetan, bozkarioa zabal dezaten kanpoan nola etxetan.

Raur maiteak, gaur jinen zaitzue zeru ta lurren jabea. Bihotzez egin azue xede berexi hunen galdea, azkartu dadin Euskal Rerria, t'hizkuntzarekin fedea; behin betikotz izan dadien egun hautatu bidea.

Xoko ttipi pollita

Xoko ttipi bat mendixka gainean maitasunak berotuz bihotza,

idurikatuz boz apal batean orroitzapen goxo baten hotsa. Arantzaz betea hil zen arrosa. Azkain, zu zira azken abotsa. Xoko maitean gaitezen pausa, ta gure arimak betikotz goxa. Bere paperean ageri denez bertsu ezberdinak egin zituen Xanpunek gai honekin.

Xanpunen eskuidatzia.

98

Page 96: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Herriak ehun urte

Iduri atzo sortu zinela jadanik mende erdia, urtebetetze hau goresterat heldu nintzaizu, Herria. Maite zaitugun astekaria, leiala bezin argia: hizkuntza zainduz duzu zabaltzen zure asteko berria.

Ipar-hegoen mugak etzaitu zu egundaino mugatu; denen berriak nola salatu ez duzu inoiz dudatu. Gertakariak, nola kirolak, behar hitzez inguratu ... Denak lekuko hartuz nai zaitut, Herria, egun goratu.

Zure langile, buruzagiak: zaituztet denak agurtzen. Atxiki beti gure hizkuntza beti azkar eta zuzen. Berriketari maitea, segi zuzen berriak ekartzen, oren goxoak pasa detzagun Herriaren irakurtzen.

Xanpunen bertsupapera.

99

Page 97: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aita Jean-Fran~ois

Edergailu hauk ikusi eta bihotzak kantuz nerama, ikusi gabe zoin diren eder gogoz ezin baita asma. Goresten duzu, anai Jean-Fran(,;ois, eskulanak duen fama, lekuko eta gidari hartuz beti Belokeko Ama.

Zinez begiek hor hartzen dute behar duten atsegina. Zure eskuez zonbat lan duzun ezin hobeki egina! Ez da dudarik, mundurat zira dohain haren jabe jina. Otoitz kartsu bat da zure lana, bihotzez bihotz doana.

La contemplation de ces beautés enchante mon coeur!

Sans les avoir vues, an n' en peut imaginer la splendeur!

Prenant taujaurs paur témoin, ou paur guide, Natre-Mere de Bellac,

vous célébrez, Pere Jean-Fran<;ois, la grandeur du travail manuel.

Les yeux s'y nourrissent vraiment du plaisir dant ils ont besain.

Combien, de vos mains, avez-vaus créé d'aevres parfaites!

Sans nul doute, ce talent, vous l' aviez en venant au monde.

Votre travail est une priére fervente qui va de coeur en caeur!

Xanpunen bertsupapera.

100

Page 98: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Kattalin eta Xemartin

Xoriño batek salaturik dut berri goxo, ona jakin: mende erdi bat elgar maitatuz iraganik elgarrekin, munduko goraberak harturik etor bezala berekin. Gaur zoriontsu izan ditela Kattalin eta Xemartin.

Zonbat maitasun, bai eta indar, nortasun eta bertute! Horiek denak bateraturik hain indar handia dute. Bilduma horren sekretua da: elgar beti asko maite. Nola amets bat pasatzen dira berrogoita hamar urte.

Urrezkoa da biek elgarri lotzen zaituzten haria. Gainerat zoin den azkarra gaitu eman bere agiria ... Zuer begira gauden guziek, hori zer argizaria! Guk ordaintzea maitasun hori da zor diogun saria.

Maitasunaren eremu hori ez da sekula mugatzen; zoin bamakorra den ere ez du gaur nihorek dudatzen. Seme-alabek, nola bilobek zaituztegu inguratzen. Holako ordu goxoetan da biziari gostu hartzen.

Hemen nai nuke otoitz gisako den bertsu gartsua egin. Gure Jaunari kantatzen ahal duguna noizean behin, izan dezagun oraino luzaz egun bezenbat atsegin, urte ainitzez gurekin utziz Kattalin eta Xemartin.

Herria, 1997.09.l8

101

Page 99: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Christine eta Marc

(Ezkontza egunean)

Lehen agurrak zuentzat dauzkat bihotzez, Christine eta Marc. B i lagunetan arintasun bat badu geroaren zarnak. Azkarrak eta goxoak dira rnaitasunak dauzkan arrnak, izan ditezen ondotik gero zorioneko ait'arnak.

Jauna, bi bihotz elgar rnaitatuz zure aurrean daudenak; beren lekuko etorri dira alegeraki gaur denak. Hemen eskainiz bihotz bihotzez zueri, Christine eta Marc, bozkariozko hitz goxoenak eta berdin zorionak!

Jauna, gaur zuri eskaintzen dute beren rnaitasun guzia, zur' eskuetan ezarri berdin batasunaren bizia. Zure graziaz ukan dezaten indar eta zuhurtzia, haize gaixtotik begiratzeko gaur hartzen duten untzia.

Zoin den ederra eta goxoa rnaitasunaren ahala! Ezin negurtu baitugu berdin duen erernu zabala. Bake urtxoak pausatu naizik zabaldurik du hegala. Zuen maitasun goxagarria betikotz hauta dezala.

Zuen bihotzak izan ditela urtxoaren ohantzea, rnaitasun horren helburu baita bizia ohoratzea. Nola lorez den beztitzen beti rnaite dugun baratzea, aingeru eder batzuez berdin goretsiz zuen etxea.

Xanpunen eskuidatzia.

102

Page 100: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Alejandro zerurat

Gure artetik zerurat zauku airatua Alejandro. Zeru gainetik begira zaude guziak baino gorago. Baina zuk utzi bihotz-min latza beti berdin, bizi dago ... Ez ote dauku dolu-min hori oraino ta barruago?

Ixuri dira zure ondoan ainitz pena, nigar malko, gure artean ez baitzaitugu berriz ikusten ahalko. Baina dakigu: zeruan zaude zoriontsu sekulako! Sinesten dugu Jesusek berak hitzemana daukulako.

Bihotz oneko gizona eta ongi egitea maite; fedezko zure aginpidea beti ongi duzu bete, ahal guziaz nehori egin gabe hemen inoiz kalte. Utzi gaituzun etsenplu ona denek gogoan daukate.

Xanpunen eskuidatzia.

Eman didazun Eman didazun muxu horreri ez dakit nola erantzun; lotsarik gabe aitortuko det zuk nola eman didazun. Nere herrian zabalduko det, inork nahí badu entzun, muxuk ematen dakin birjina daukatela Arantzazun.

Nere flakezaz ote zaudete zuek ia saminduan? Zer kulpa daukat ni Jaungoikoak hola egin baninduan? Ez naiz bakarrik, gehiago ere ikusten ditut munduan ... Arrazoietan luzitzen det nik gizon handien onduan.

Xanpunen eskuidatzia.

103

Page 101: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gure amafxi

Paper batzuek hitz guttirekin hola salatu gaituzte, gure aitatxik omen dauzkala gaur lau aldiz hogoi urte. Horien denengatik halare nola ziren beti gazte, egun familiz inguratuta zoriontsu izan zaite.

IxiI ixilik, baina begia daukazu gure gainean, eta maitasun paregabe bat bihotz on horren barnean. Hitz aberatsez mintzatzen zira guri mintzo zirenean. Kontseilu ona bezik ez dugu ukan zure erranean.

Nola atxiki zuk zure haurrak gure baitako gordeak, ez dira nunai ukan ditugun burraso paregabeak. Bai bihotz eta berdin laguntzaz ez zirezte herabeak! Ez dira, segur, galdukor izan zuen urrats ta bideak.

Zorionezko bertsu hau nai dut zorionezkoa egin; goretsi nahi dugu egun hau bozkario berarekin. Amatxi, zaude goxoki egun seme-alaben haurrekin. Bozkariotan eta penetan, beti irrifarrarekin!

Nola ahantzi gure artean gaur dugun ttantta Arina? Zoin den pollita eta maitea gure amatxi panpina! Gaur izan bedi gu guziontzat beste hunen erregina. Horra zendako gordetzen dutan panpina horren adina.

Xanpunen eskuidatzia.

104

Page 102: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Arin-en 85 urfeak

Hona nun gauden egun bildurik zaharrak eta gazteak ospatu naizik hemen Arinen larogoita bortz urteak, halaber bere jokoan dauzkan indar eta bertuteak. Gaur uzten gaitu herri guzia bozkariotan beteak, ikusiz berdin zoin zabal dauzkan geroarentzat ateak. (bis)

Bere kirola zoragarriki jokatzen duen futbola, berdin gainerat daukan mailean oso goraki dagola. Jendea ere jostarazteaz bereziki dio axola~ nola dudatu bertute hori bihotzez heldu zaiola? Agian, luzaz gure Arinek zoratuko gaitu hola.

Zuri-beltxa da zure jantzia, eta berdin ikurrina, emazte baten esku urrezko baliosekin egina. Lau hitz bakarrez saIatzen gaitu Arinek duen dohaina: harturik ere itsas uhaina zoazi beti aintzina, bihotza alai, buma gora, hankekin arin-arina.

Jokalari ta bumzagirik ez dut hemen izendatzen. Egina duten lan ederrak du beren omena zabaltzen. Bertsu hunekin ditut guziak bilduma batean sartzen, t' alegeraki gure eskerrak diozkategu eskaintzen, segi dezaten lan eder huntan beren laguntza ekartzen.

Kantari talde xoragarri bat moldatu zen Salbatorez~ hamabortz urtez estalia da kantu baratzeko lorez. Boz paregabe, hunkigarriak~ gaindika dago omorez. Herria ere altxatzen gaitu edertasun ta ohorez. Atzo hola zen, egun hola da, eta bihar zendako ez?

Xanpunen bertsupapera.

105

Page 103: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Kattalin

Agur bero bat eskaintzen dautzut bihotz-bihotzez, Kattalin. Zu omentzean nork ez ote du hartzen gaur hemen atsegin? Zure bizian ahal guziaz laguntzerat duzu egin, eta gaur ere bide berari segitzen diozu berdin.

Egun goxo bat eskainia da; ez duzu, ez, ebatsia. Denok dakigu, bertzen laguntzen gazterik zira hasia. Sendagilea ofizioaz, eta ongi ikasia. Arrantzaleek senditu dute luzaz zure eskasia.

Baina gaituzu denen gainerat eskuaraz irakatsi; hizkuntza eder maitagarria ez duzu eskutik utzi. Nola maitatu eta zerbitza ondo duzu erakutsi, gure euskara erabilirik gai guzietan nagusi. Beti herrian bere lekuan nahi izan duzu ikusi.

Zerbeit ordaindu ote dezake gaur agertzen den omenak? Karia hortan alegeraki bilduak gaituzu denak. Beraz, Kattalin, onartu atzu gure agur beroenak; bizi guztiko oroitgarriak dohatzu gaurko orenak.

Borzgarren bertsu xume hunekin beharko dut bururatu, gure maitasun guziarekin nairik denak inguratu. Ainitz gehiago banuzke baina denak ezin gogoratu ... B ihotz bihotzez heldu direla, Kattalin, zuk ez dudatu.

Xanpunen bertsupapera.

106

Page 104: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zerurat igo da

Atzo gurekin ginuen eta egungotz zerurat igo; bere bidean Zeruko Aitak harentza dei egin dio. Ukaldi horrek senide eta euzkotar denak gaitu jo. Zenbat estimu genion hari egun erakusten zaio ... Gure artean beti bizirik zaude, loxe Antonio.

Nor ote zinen Euskal Herrian loxe Andoni Zaldua, irrati eta egunkariek doi baidute zabaldua. Bihotza eta bertute danak goi mailerat azaldua. Eskerrak ere asko zor dautzu, egun ez bada galdua; nola negurtu nortasun horrek duen merezimendua?

Urrezko senar, aita-bihotza, denen adixkide, lagun; hizkuntza eta herriarentzat ari zana gau ta egun. Korapilotzar ta gorrototik beti zagoen hain urrun! Zure urratsak guk etsenplutzat, beharrez, hartu detzagun, beldurrik gabe agertuz beti euskaldun eta fededun.

Lur huntan utzi bihotz maitentzat zer kolpe gogor, samina! Bai, zuek baizik ezin hartua neurria eta ezina. Seme-alabez inguratua hor zaudena gaur, Begoña, azken bertsu hau dut otoitz gisa launari buruz egina: otoi, goxatu dezan zerutik zuen gaurko dolumina!

Xanpunen bertsu hauek eskeintza zehatza zeramaten: "1948an Donostian jaio, eta 1983an Itziarren -autopistan- istripuz hil zen Joxe Antonio Zaldua lagun maiteari, doluminez". Joxe Antonio Zaldua zenaren alarguna eta Xanpunena, lehengusuak dira.

107

Page 105: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sorterria

Nola xori hegaldari ihes doan neguari, itzultzeko udaberriz, kantuz bere herriari, euskalduna berdin dabil itzulika munduari. Baina bere sorterria josiz beti bihotzari.

Bere bizi suharra du itsaso, mendietan. Ez du errex laketuko arrotzak daudenetan. Berdin ere biziko da goxotasun ta bakean, nola baita maitasuna sortu herri on maitean.

Zabalduz hor munduari bihotzak duen begia, nunaitikan du ikusiko beti bere sorterria, izarretan pollitena, goxoena den argia. Orduan entzuten da bere hizkuntza garbia.

Mendi-zelaietan zira osatua. Mendeak ditugula hola pasatua. Behin eta betikoz hemen pausatua, arbasoen arbaso onek hautatua. Parabisu itxura daukazun lekua, zu zaitugu, herria, kabi maitatua!

108

Xanpunen bertsupapera.

Page 106: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eneko gazteari

Bertsularitzak izpiritua zorrotza nai du laneko. Zuk nola duzun erakutsia gaituzu iraganeko: Xapeldun jarriz eta ezarriz bertzeak zure meneko. Jarraiki zazu bide berari oraino luzaz, Eneko.

Gazten artean agertu zira hoberen eta xapeldun. Zorionekin goretsi naizik etorriak gira egun, erakusteko zer atsegina zure lanaz hartzen dugun. Dohain ederra zabaldu dadin guziek lagun dezagun.

Berezia da, bai, eta berdin goxoa bertsularia; berekin dauka gizarteari josten gaituen haria. Ez da errexa, baina badauka bere gisako saria: kantuz goresten ahal baitira etxea eta herria.

Xanpunen bertsupapera.

109

Page 107: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bakezko loreak

Egun Elizak ospatzen ditu Ziril, Metodo bi saindu, Aita Sainduak izendaturik Europa dezaten zaindu. Makur bideak heldu badira odolik gabe zuzendu; gerla gaixtoak utzi, doluak bakezko lorez apaindu.

Hoinbertze mendez gerlak hil ditu gizon-emazte miliunka; oraino ainitz amets-lekutto odolak bustia dauka. Orai baturik bakea nahi du, hori ez dezagun uka; gehiago, otoi, ez giten bizi bat bertzearen beldurka.

Jaunak diote errana hitz hau bere diszipuluari: langile gutxi zirezte baina uzta badago ugari. Laguntzarekin bakea ekar gaur gure inguruari; ahal guzian izan gitezen, Jauna, zure mezulari.

Hautsi detzagun lurrari josi nahi gaituzten kateak; zabal detzagun hetsirik dauden bihotz idorren ateak, izan ditezen alegeraki itxaropenez beteak. Nunai bezenbat beharra badu Eskual Herri maiteak.

Basusarriko jaun ertorari. Xanpunen bertsupapera.

110

Page 108: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zoin maite zaitugun

Ez duzu, segur, zure denbora jostagailutan pasatzen, ari baitzira, bai garbiketan edo arropak kaxatzen. Edota berdin orratz-hariaz hautsiaren peaxatzen, eta bertzela labe ondoan bazkari ona prestatzen.

Gu etortzean besarkatzerat goxatu naizik zurekin, goxo, maiteki hartzen gaitutzu bihotza bete atsegin. Gu goxatzeko beti zabiltza ez dakizula zer egin. Zor zaituguna gaur nai dizugu hemendik eskaini berdin.

Ikusi egun aita-amak guk denek zoin maite zaitugun, ama Anttoni maitenarekin eta berdin aita Papun. Bide beretik segitu behar dugu luzaz eta urrun. Eskas direnak ere gogoan denek atxiki dezagun.

Xanpunen bertsupapera.

111

Page 109: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Etienne Salaberri apez jaunari

Bertsularien untzirat nairik nere ur korta ekarri, nai izan ditut paper batean eskribiturik ezarri. Gaia ere da ezin hobea: da Esteban Salaberri. Apaiz kartsu hau nai nuke egun zor diogun mailan jarri.

Duela zonbeit aste diogu bere sort-herri Heletan, omenaldi bat eskaini ipar eta hegotarrek bertan. Egun goxo bat pasatu dugu, jauna, zure ohoretan; geroztik nintzen zure alderat bertsu batzuen zorretan.

Mezatik landa, bazen mintzaldi, joanik Gazten Etxera; bazkari ona, zonbeit kantaldi, bai, zer egun alegera! Ororengatik egon zinen zu umil, beti gizon bera eta jendeak ordaindu dautzu bihotzaren arabera.

Jakin ginuen, bai, zu nor ziren arras denbora ttipian: erakusle on bat oroz gainetik, Baionako Villa Pia-n. Izanagatik kargu handi ta dorpe horien azpian, beti euskara hazi ta landu duzu zure hitzaldian.

Iragatzeko zure eskua zoin den zuzen ta garbia! Erakusten du izpirituaz ere zoin ziren argia. Bai eta ere han agertzen da zer den zure egarria; mai te duzuna maitarazi nai: J ainkoa ta Aberria.

112

Page 110: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Irakurturik astekaritan zuk eman punta idorrak, aurkitzen dira hitz goxo eta halaber ere zigorrak. Alde batera ala bertzea, dira denak hunkikorrak. Han ikasten da nor den hartzeko, bai eta nork dauzkan zorrak.

Bai badakizu mintzo zautzuna nola behar duzun entzun, bai eta ere galderak hartuz zer gisaz hari erantzun. Erakutsia ere gaituzu euskara zoin maite duzun. Izatu duzun maitasun harek egina zaitu jakintsun.

Barkatu, jauna, han edo hemen egina dukedan hutsaz, nola bizia higatu duzun lainkoa eta hizkuntzaz. Eskualdunak oroitu giten egin gaituzun laguntzaz, otoiztuz launa gure artean ahantzi zitzan zu luzaz.

Etienne Salaberry apez jaunari omenaldi egin zitzaion bere sort-herri Reletan, 1979ko urriaren 16an, Eskualtzaleen Biltzarrak eskainia. Xanpunek bertsu hauek paratu zituen, eta Bi1tzar horrek argitara emandako Etienne Salaberry eskualzaleari liburuxkan agertu gero.

113

Page 111: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gorefs dezagun Eliza

Gure xedetan lehen-lehenik gorets dezagun Eliza, ahal guziaz lagundu eta bihotz bihotzez zerbitza, elgarri ezin barkatuz nola erdi itsu baigabiltza. Zabal dezala lur triste huntan Kristoren bakezko hitza, izan dadien bihotz-arimen argia eta geriza.

Begira ere dezagun orai ibilki dugun mundua: erran ditake orai dagola Jainkoari urrundua. Bazter guzitan elgarren hiltzen, nagusi da urgulua. Fededunek guk nortasunean altxa dezagun burua, zuzentasunak irabaz dezan hasia duen gudua.

Betharrameko anai-arrebez dugu xede berezia, otoitzean, bai, eta lanean deramatenak bizia. Baina ikusiz Euskal Herrian dugun apez gabezia, egun, San Mixel, zure bitartez galda dezagun grazia berpiztu dadin lehen bezala bokazionen hazia.

Gazte maiteak, segitu azkar hasi duzuen sailari, beldurrik gabe jarraikiz beti fede bidexka zailari. Oroit San Mixel beti dagola gure herrien zaindari. -Jauna, hemen naiz- zion hitz ona errepikatuz, Berari, jarraikiz beti bere bidean erromes edo beilari.

114

Page 112: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ez gaiten izan gure artean bihotz gabe edo zikoitz.

Gaitz gaixto hortan luzatu gabe atera giten aski goiz.

Bideko lagun galda dezagun gure San Mixel Garikoitz.

Herria eta bai herritarrak ez ditu ahantzi inoiz.

Euskaldun eta fededun gauden guziek dezagun otoitz.

Bertsu hauek Herria aldizkarian argitaratu ziren, 1996ko abuz­tuaren 28an, honako ohar-kronika hau erantsiz: "Abuztuaren 28a

,

egun Ibarreko beila da. Goiz huntan berri on guti: Belgikan gertatu abrekeria, miliunka haurrak salduak eta zikinduak munduan zehar. Iheslariak gibelerat igorriak, zektak Euskal Herrian sartzen ari, lagabezia emendatu eta emendatuko, eta Chirac-ek galdatu bere ministroei, nahi ala ez, irri eder batean ager di ten jendeari ... Horra 1996 urte huntako abuztuaren 28 goiz huntako berri loriosak!

Ibarren hamarrak eta erditako meza jaun apezpikuak euskaraz derama. Kantuak populu guziak emaiten ditu ederki. Predikua ez da luzeegia, bainan funtsez eta formaz paregabea. Gure artzainak, eus­karaz agertu punduak, frantsesez bilduma labur batean, berriz emai­ten ditu. Horra hor etsenplutzat har ditaiken manera bat.

Ondotik, hemen kausituko dituzuen XANPUNen bertsu ede­rrak, eskaintza denboran. Nahiz denbora doi ilun den, bihotza piz­ten du gisa huntako liturgia batek. Jakitean, bertzalde, ehun bat gazte, oinez jinak direla Ibarrerat goiz huntan.

115

Page 113: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Omen ditake

Hola diote, eta berdin baditake. Famak zabaltzen dira gero jo eta ke; baina hunen zuzentzen gero duzu neke. Ez baldin badaukazu aski segurtamen, nun den, zer den eta nor den,

erran beti: omen.

Harek ere badauka bigarren andrea; baina andreak ere menturaz berea, galde eginez beti: hau egia dea? Ez baldin badaukazu aski segurtamen, nun den, zer den eta nor den,

erran beti: omen.

Pettan ari zelakotz behin konfesatzen, bertzen bekatuak zituen salatzen ustez-eta hau bertzek zutela salbatzen. Ez baldin badaukazu aski segurtamen, nun den, zer den eta nor den,

erran beti: omen.

Omen horri ez, otoi, aterik ideki, nola luma haizeak bait zauku ibilki. Nun aurki, nola bildu, hau nehork ez daki. Ez baldin badaukazu aski segurtamen, nun den, zer den eta nor den,

erran beti: omen.

116

Page 114: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zurrumurru dugu hau euskaraz deitzen, berri zuzenik hunek ezpaitu ekartzen. Mingaina ez badugu zuzenki ezartzen, behar ez den lekuan berdin baita sartzen. Gero ez da errexa makurren sendatzen.

Xanpunen bertsupapera.

y ~, .. ".fu¡ Gl~iJlirnn" ~l 1! a 40 ano , 1Itt ,

• .. ' ... I )lo. knfik nin uMal. mm jan b~un xipirual.

.. " ,. ;IInnih-an.kn"kunfxa" mait.an arranf""l.l. lñlbuak

•• ;,.,. ~a~nuntt iaunak urr .. kn tskuz sinfuzkim mulbafuak 01j;' h-ttm finfa nn .fa h-.lfxtan h-aizitum suxafuak • f' , ,jItnitua bu bu.n fama "au r~pirnn" nofafual.

• '" • , " (Dud risal manstt 1 .. r~ipiruno, 1" --, ~. p'r~is bano la h-.1It h-ai. b. $ainf ~.an b. ~uz.

• \.,... Jltipa'" par lts maino b'nr b • .,atnnoitnt ~alfnurnir., • -4 ",' -~.. miiutis bauo Imr .Urt' nnir. 'JI! ,,~.. OOui ;llraimtnf l. ~ .. tanranf "au ~piruu"

.~ ),. " ""mirit. oa rmnmmi ••

~tx.ka anbr. fa zttIritzari "lfnratu nai mnnu.k. ~tekiu bnftn gralia nna uuu nai h-abm .. bnf ust. ~azkoltiarral. izau bit.la amn.ka .bu sazt. ~rr ... lñtu h-•• in snxnki .ttlñt.at.tn h-aibituzt. OOrta Ztt safil. "xiJlirnnttat" h-ilbm sirm urrrnb .. t.

~. \Juubraio rtnbtt Ifnmmas. ¡, ~mt ~alfuurnir. rl aux Btt\Jmo .. ~a smfilltso. ~u' .1I .. "nf n. o. rtnronfr. pao parfunf (Du. l. tlitnf o"it asé uu ¡.uu., il .. f ott\ñ ausBi stnfimtnf ~ ... rr;tt. ;IInili1 puur~uni un aim. o. rrlrnn\Jtt "au GlIfipirnn".

117

Page 115: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ttipi bertsularia

Urruñaldetik beti zauzkigu bertsulariak agertzen, zoinek baitute herri maitea goresten eta edertzen. Iragan zaukun mendeak zion Ttipi deitu bat eskaintzen: laboraria, gizon argia bertsua aise egortzen. Egun goretsi dezagun bera, egoki da eta zuzen.

Halan eta Mattin zuen izena, baina ezizena Ttipi; izpiritua zorrotza eta arrazoin garbia beti. Haren kantuak oraino dira Euskal Herrian ibilki, maitasunaren hitzekin ere jakin bihotza noiz aurki. Gaur egun dugun bertsularitzak horrenbeste ote daki?

Harrabotsa da, hola diote, baina ez dakigu nor den. Gai huts horrekin mintza gintazke behar bada zonbeit oren. Hala ote da?, batek galdea, errepostua ba omen, bai eta nehork ezin ekarri horri zerbeit segurtamen. Gezurra berdin izan ditake, beraz geldi gaiten hemen.

Xanpunen bertsupapera.

118

Page 116: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urruñan, Lizarragan

Lizarra deitu etxe maitean, agiri batzuk diote, mutil azkar bat ukan zutela duela lau hogoi urte. Bortz haurrideko sendi ederrak etxea zuela bete, ait' amarekin erakutsiaz zonbat zuten elgar maite.

Bataioan Jean dauka izena, eta deitura du Bizkai; beti agertu izan zaukula lan guzientzat aski gai. Bizi guzian erakutsi du hanbat indar eta kurai: animaleak hazten, gainerat lurra ibiltzen ere bai.

Gazte guziek bezala ere izan ditu eztabadak; hiru urtean kendu diozka behar gabeko arusadak. Gero bortz urtez jasanak ditu alemamen Estalagak' eta egungo urrikia du debalde utzi abalak.

Geroztik dira urte multxoak ohartu gabean joan, baina hauk alzo pasa bezala argi dauzkatzu gogoan. Pentsatuz ea zer gertatuko zaukun heldu den geroan, bakeak leku xuhurra baitu gaur dugun mundu zoroan.

Gero aingeru pollit bat zautzu etorria ingurura: Haranburu'tar Antoinete zen zure maite eder hura. Biak ezkonduz heldu zirezte buraso onen gradura, hiru seme ta hiru alaba eder ekarriz mundura.

119

Page 117: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Noiz behar urus eta orduan etorri zauku malura, ixtripu batek kendu baitauku ama goxagarri hura. Geroztik bere izena dabil gure hitzetan ardura. Zoin bortitza den ama on baten eskasien arrengura!

Zure laguna erortzen bada zoazilarik gudura, lepoan hartuz segitu zazu zure bidean aurrera. Ordu latz hartan zuk egin duzu kantuaren urrats bera. Daukazun karga arindu naizik laguntzerat heldu gera.

Amak dezala orai zerutik zoriontsuki goaita, egungo bestan lur maite huni zerua josia baita. Seme-alabek eta ilobek goretsiz dezagun maita lau aldiz hogoi urte beterik oraino gazte den aita.

Xanpunek ez du esaten noiz egin zituen bertsuok, baina orde­nagailuz dotore asko egindako paper baten banatu zituen.

120

Page 118: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mende erdi bat

Mende erdi bat apez zirela; zer apez argiz betea! Noiz ikusten da apez artean jubilatzen den taldea? Bat Etchegaray jauna daukagu, Erroman Kardinalea; Andiazabal au Urruñarra, kalonje erakuslea ... Nola ahantzi Ziburun Chalet, mezu on zabaltzailea?

Sakramendua hartzean ziren berrogoi eta lau apez; zer hutsartea ikus ditaken egun mende-erdi batez! Eskuin ta ezker zabaldu ziren Jaunak egin deia batez. Gaur zorionak eskain detzagun deneri bihotz bihotzez. Onhart bitzate gaur zorionak Euskal Herriaren partez.

Mundu guzian zabaldu dute Jesus maitearen hitza, eta berari eginez berdin zaukatenaren eskaintza. Baina gaur egun xuhur dabila apez horien ordaintza, nahiz munduan soberan dagon zer egina ta langintza ... Segurta azu, otoi, Jaun ona, artaldearen artzaintza.

Manera berri batez bidea eskaintzen dauku Jainkuak. Apezak xuhur diren lekuan hurbil gaitean laikuak, hain beharrezko baitu horixe gure Euskal Herri gaizuak. Hartu detzagun langile eskasiz hustuak dauden lekuak, gure laguntza pixka eskainiz luza detzagun eskuak.

Xanpunen bertsupapera.

121

Page 119: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gora Donibane!

Gizon batzuek dute nahikunde ergela: bakea den lekuan egiteko gerla, iduri odolaren egarri direla. Erran dezotegun gaur hobeago dela tiro en hotsa baino kantu xaramela.

Donibaneko gure Patroina dugu Joanes-Baptista. Bera goretsiz egin dezagun gaztek aurten be sta, plazarat bilduz soinuarekin berdin mutil eta neska. Egun batzuez berdin ahantziz geroaz daukagun kezka.

Pilota, soinu eta dantzari, bestan gabiltza guziak. Egin detzagun denek airo ski Muttiko zazpi jauziak. Ez utz galtzerat gure ohiturak, arbaso onek utziak, erakusteko herriko bestak berekin dauzkan graziak.

Auzo herritik eginen dute bestaraino itzulia; aurki bezate gure artean egiazko familia. Soinu, kantuan eta dantzatuz goxamenen iturria, deneri dugu eskaini nahi gure ongi etorria.

Laborariak, arrantzaleak, eta berdin hiritarrak, denek erakuts herriarentzat maitasun eta indarrak, landatuz diren itsaso, mendi, ibai ta zelai ederrak. Gora, gora, zu Donibane, eta zurekin Donibandarrakl

Ezkondu zirenez gero, Donibane Lohizunen bizi izan zen beti Manuel Sein Xanpun bertsularia. Eta bihotzez maite eta miresten zuen, bertsuok erakusten digutenez

122

Page 120: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Alegeraki gira

Alegeraki gira zuengana heldu, bozkario hau naizik deneri zabaldu. Ez dezagun buma sobera apaldu, ahuldua den hura dezagun ahaldu. Itxaropenak bere lekua behar duo

Denbora neurtuan nola giren bizi, atzo bezala, egun aintzina goazi hartuz behar duguna indar ta zuhurtzi; biharkoa bihar ta etzikoa etzi, geroaz ez dezagun ahal bada etsi.

Ez gabiltza harroki, ez eta espantuz; bainan bozkarioa egin ahala lantuz. Eman beharra eman, hartu naia hartuz, bihotza gaindika den guzia salatuz. Nola salatu, horra: hitzez eta kantuz!

Kantua baita beti bihotz altxagarri; gure partea dugu nai egun ekarri, denak bozkariotan gaitzala ezarri. Nor ez ote da hemen gaur horren egarri? Beraz, dugun dohaina eskainiz elgarri.

Xanpunen bertsupapera.

123

Page 121: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Pilota jokoa

Izan haur kozkor edota adinekoak, berdin xapeldun handi paregabekoak; izan erreboteak, trinketa, xokoak, kanpotik etorriak nola etxekoak, denak xoratzen ditu pilota jokoak.

Zuri begira bada gozamen ta bake; denbora ere errex iragan ditake. Goazen, beraz, denak, dohain horren eske. Borobila zirena eskuratzen neke, bertzela bihotz baten itxura zinuke.

Beti zuri segituz indar eta gogoz, zuri begira gaude, bi begiak zorrotz. Bihotza irakiten, baina buma hotz, zure omenak hori behar duelakotz. Izan zaite betikotz herriaren bihotz.

Mundu guzian zabiltz itzul eta bira, izarrezkoa baita daukazun distira. Jostagailu bat jina iduzki azpira, beraren itxurako edergailu zira. Goza gitezen, beraz, gaur zuri begira.

Xanpunen bertsupapera.

124

Page 122: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Pilota

Agurtuz goretsi nai zaitut zu, pilota! Gai pollitagorik ezin nuen hauta. Eskuz ereman edo xisteraz bota, nahiz ezartzen gaituzun batzu besten kontra, zabaldua gaituzu munduaren borta.

Zuri esker dauzkagu hoinbertze ohore; munduko Jai-Alai-ek ikurrina lore. Nortasun osoan, bai dohain, bai botere, lehen nola gaur izan zaite gero ere lur osoan Euskadiren enbaxadore.

Izan eskuz, xisteraz, sarez edo pala, lekua izan hetsi, bai berdin zabala, goratik gan zintazke, nol' apal apala, beti negurtzen duzu gizonen ahala. Nola dudatu plazan erregin zirela?

Ikusteko baitzira zu zoragarria; berdin gorputzarentzat, zer osagarria! Zalutuz hanka-beso, halaber gerria, nasaiki ixuraziz dugun izerdia. Ote da kirola bat zu bezin garbia?

125

Page 123: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eskuidatzi honetan Xanpunen beste eranskin hau ere ira­kur daiteke:

Mundu guzian zabiltz itzul eta bira, hurbil Danibaneko itsasora beira.

Zuri esker daukagu hoinbertze ohore, munduko Jai Alai-ek ikurrina lore. Nortasun osoan, bai dohain, bai botere. Lehen nola gaur izan zaite, gero ere lur osoan Euskadiren enbaxadore.

Munduko xapelgoak berdin las ter dira, goza gaitzazu, beraz, hor zuri begira, lur osoa ekarriz Eskual Herrira!

Paperaren buman eta bertsuen aitzinetik honela dio: "Pilota / Hymne / Composition et Arrangement: lasques Ballue. Paroles: Xanpun".

126

Page 124: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ipar haize xorrotxa

Ipar haize xorrotxa itsasotik heldu, lurrean gaudenentzat seinale bat badu. Soineko estalgiak ez detzagun kendu, negua ez zaukula oraino urrundu.

Itsasoa ikusten dugu eder ta legun, bere edertasuna ikus ala urrun. Burutapen bat badu, ez da ageri inun, hasarretzen delarik haizea obendun.

Delarik iparra edo hego rnendebala, itsaso goxoa da kexu berehala.

Oharra: Xanpunen paperetan agertu bertsuak. Bertsuak egiten hasi eta burutu gabeko saila dirudi.

127

Page 125: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Itsas haizea

ltsasoa berez da ederrez egina, begiratzeak beti dauka atsegina. Zabala bezain baita leguna ta urdina, iduri du zerua estalgitzat egina.

Begientzat dago eder eta legun, bere edertasuna ikus ahala urrun. Burutapen bat badu, ez da ageri nihun. Hasarretzen delarik, haizea hobendun.

Gainerat, heldu bada haize mendebala, orduan erakusten derauku ahala. Lurrari puska kenduz dabil berehala erakutsiz dener indartsua dala.

Orduan, mariñelen buruhauste, kezka ... Beren biziak ere eskuetan dauzka. Haixe gaixtoa, hik eman diok bazka; geldi dadien, beraz, ez geio arraska.

Xanpunen eskuidatzia.

128

Page 126: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zorionak bioi

Lehenik egun berezia da hau, Maite eta J ean Marcerie, eta halaber zuen bitartez bilduak giren deneri. Zer estimua ekarki dugun nola hemen den ageri, Zorion ainitz bertsu berean eskainiz hemen zueri.

Hiru urte du zinen pilotan zu munduko xapelduna, erakutsirik joko horretan nola zinen ahalduna. Ez dugu egun ahantzia guk Senperen pasa eguna. Gaur zorionak berriro ere; gora zu eta laguna!

Baina egundik aldaratzen da zure pilota jokoa, zeren hautatzen duzun betiko lagun paregabekoa, denok lekuko gaudela eta begirale J aungoikoa. Zu izan zaite maitasun hunen ateak duen gakoa.

Senarra utziz azkar-azkarra bere kanpoko lanean, andrea aldiz etxekoandre uzten da etxe barnean. Aingeru batzu ekarriz berdin ordua heldu denean. Agian, beti izanen zaizte egungo zorionean.

1997ko buruhilaren 22an. Xanpunen bertsupapera.

129

Page 127: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Amatxi AnUoni

Bozkariotan heldu nintzauzu egun, amatxi Anttoni, zorion ainitz naizik gaur zuri kantatuz hemen eskaini. Urtebetetze goxoa eta atseginkor izan bedi, zurekin duzun maitasun hori sekulan ez dadin gel di.

Hiru hogoita hamar urte da betetzen duzun adina; zu ikustea guretzat baita egiazko atsegina. Buma argi, begia eroe, iduri urrez egina. Ez da nunahi aurkitzen ahal dugun amatxi panpina.

Karrikan ere beti baitzira bixi-bixia ibiltzen; iduri luke adina ere ez dukezula senditzen. Goizetik arrats, lanean beti; kasik ez zira gelditzen. Gazteak ere gaur badu lana urrats berari segitzen.

Xanpunen eskuidatzia.

130

Page 128: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bi bihotz

Bi bihotz honek merezi dute egun ohore, goresmen. Hortarakotz naiz zuen artean aurkezten kantari hemen. Baterat bilduz bihotz horiek daukate ainitz ahalmen. Axafla baitan ikus ditake zonbat egiten ahal den.

Bai, zorionak zuri, Margarit, eta zuri, Inazio. Jauna lekuko, bizi guziko egin zinezten sozio. Berrogoi urte dituen puska egun kendua baizaio; baina Jaun onak eman detzola gainerako ainÍtz geio.

Xanpunen eskuidatzia.

13]

Page 129: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Erroman ginen

Donibane Lohizune, Baiona, Mont-Marsan eta Pabeko 165 erromes joan ziren Erromara, 1987ko azaroan. Eta Xan­punek honela eman zituen bi bertsu erromesaldiaren ostean:

Erroman gaindi ibili gira, halaber ere Assisen; gogo bihotzen nahikundea hobeki ezin hazi zen. Fedea eta jakitatea berritik zauzku beztitzen. Ikasi dugu lagun artean elgar lagunduz bizitzen, Jainko onaren grazia baitzen urrats guzien kausitzen.

Gure bihotza bozkariozki dugu denean zabaldu. Gidari onak bide txarrean ere ezin gaitu galdu. Jaun apezpiku eta jaun apez, denek gaituzte lagundu. Erromatik gu heldu ikusiz nor naik erraiten ahal du herri-ezkilak ginela Bazkoz berriz errepikan heldu.

Pyrénées-Atlantiques, 1989.11.15

132

Page 130: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Irratian

Hurrengo bertsu hauek ere Xanpunen paperetan agertu dira; bainan oso era berezian eginak: Bertsu bat ordenagailuz idatzia eta hurrena, eskuz. Ordenagailuz direnak beste batek kantatzen dizkio, itxuraz, irrati bateko hizlari U gutzek. Eta eskuz idatziak direnak, Xanpunen erantzuna dira. Guk denak kopiatu ditugu, irratikoak ezkerrean eta Xanpunenak eskuine­ano

Egun on zuri, Xanpun, gure adixkidea. Aise atzeman duzia irratiko bidea? Bertsularitzan beti izan duzu tirria, plazagizon kantari eta koblaria.

Halaber, gaur zuri, adixkide U gutz, zuk gidatu bainauzu irratira buruz. Bertsu lanean beti ari naiz urus, lagunarte goxo hau guk ez galtzerat utz.

Arkatza eta papera eskuan harturik, izkiriatuz egiten ditut bertsuak nik. Koblaria ez naizela ez hortaz dudarik, dohain bat ere behar dela J ainkoak emanik.

Eskutan dauzkat orai paper ta arkatza, baina idazte hori neretzako latza. Jakiteaz ez bait naiz aski aberatsa, bertsutan segituko dut zure urratsa.

133

Page 131: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bertsuak itzultzean potoa dut egiten, xikanatzea hori dela dautzut aitortzen. Barkamendu horrengatik derautzut eskatzen, bertsutan galde egiterat nauzu ausartzen.

Bertsutan nornaik berdin eginen du poto; batzuk harritzen dira, nik diot: zertako? Lagun maitea, otoi, ez kezka hortako, makur eta zuzena anai direlako.

Huna lehen galdera izenari buruz: otoi, erran zaguzu nundik hartu duzun. Zure haur denboretaz zerbait erraguzu, zu entzuteaz Jorian izanen gaituzu.

Nere sortze izena daukat Manuel Sein; Gur' etxe xaharrana Xanpun baita baitzen, izan tate gisa deraut izena eskaintzen. Horra zertako egun Xanpun nauten deitzen.

Erraguzu deneri nola zinen hasi: bertsuak ongi egiten nola duzu ikasi? Senperen sortu eta euskal giman hazi, guzien errespetua duzu irabazi.

Besta ondorez nintzen bertsuekin hasi, kantuz zerbeit erraiten bada zerbait aisi. Senpereri Urruña bainuen nahasi. Bertsutan ongi ez dut behinere ikasi.

134

Page 132: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ainitzek ez dakite artista zarela, antzerkilari gisa ona zinela. Ikasi hura ez bazaizu heldu nahi bezala, arrapostia emaiten zinuen berehala.

Artista gisa egin kantu ta antzerki, ikasten ere gosta zitzaukun azkarki. Geronek pentsaturik gu berdin ibilki, nehork jakiteko hau Pettanek badaki.

Herri batek dituen aberastasunak, mintzaira ga1tzen badu, galtzen ditu denak. Keinka hortan ginela anitz euskaldunak, ez dira urrikalgarri holako pertsunak?

Hortaratzen bagira, ezin ukatua; ezin barka litake gure bekatua. Ez ote dugu berdin guk parte hartua? Hortakotz da frantsesa hoinbertze sartua.

Eskualdun agertzeko boneta gorria, arropa xuriekin, zer girgilkeria! Ez dugula horrekin salbatuko aberria, hola segituz denak, adio Euskal Herria.

Soineko bat hartzea, hori ez da aski; ez gaitezen bilaka kanpoko marrazki. Dugun zuria, beraz, orai erakutsi: etxekoak zaindu ta kanpokoak utzi.

135

Page 133: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Txangurro itsaski saltzen ari izan zinen, zu denen adixkidea, gure Manuel Sein. Itsasoko geroa nola duzu ikusten, pelajiko sare horiek ez baituzte kentzen?

Ni izan naiz ere itsaskiak saltzen, irabazian baino gehiagoren galtzen, alta ez niozkaten ateak zabaltzen; Hala ere zakiten zen lekutik hartzen.

Antxoa ta ttipia, legatza murritzu; arroxela da aintzu arras desagertu. Politikoek Europan sakelak betetu, itsasoaren geroa dute den a hondatu.

Nun ditugu antxoak, halaber sardinak? Kosta hegitik dira gaur ihes eginak. Handiek lehertuak, hauk ttipien grinak, batzuen doloreak bertzen atseginak.

Europa hortan diren politikariak, erdiak bederen dira gezurtiak. Parrasta bat baduzu direla urdiak, galtzak kenduko dazkute, gaixo ipurdiak!

Politika kontuan konfidantza gutti; hor dabiltza gaur egun, goiti eta beiti. Nun aurkituko duzu hor hainbat gezurti? Egun erortzen dena, bihar berriz xuti.

136

Page 134: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Laborari ttipiak ez dute laguntzen, aldiz aberatsenak sosak ongi altxatzen. Inglesen erreginak gehienik hunkitzen; erregina izaitez kan po, lurra omen du lantzen.

Laborari maiteak, nun dago laguntza? Nork ote du gaur egun zuen ezagutza? Zer nai eskaintza eta eskas beti funtsa, handiena bete eta ttipiena hutsa.

Duela dotzena urte Txeemobilena, eta berantaxoño behi eroena; diozginez hazitako oilaskoarena, nagozu ez den gizona burutik joena.

Rusoek atomika, angelesek behiak; nunahi ikus ditazke erotzeko gaiak. Ongi hetsi beraz gaur baserriko deiak, ez baigira haragiz aseta hil naiak.

Mundu huntako jainkoa duzu dirua; beregatik gizonak galtzen du burua. Diruarengatik beti sortzen dira guduak. Zer abrekeriak behartu kasan ohi munduak!

Zorigaitzez ditake gaur egun ikusi J ainkoa bazterturik dirua nagusi. EIgar beharrez beti pusketan erantsi, jendetasuna gaur zoin behera den jausi!

137

Page 135: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Adixkidea, orai behar da bururatu; uste dut entzuleak duela plazer hartu. Gure lan huntan denak behar dira izartu; hortan bururatzen dugu egungo interviu.

Bururatu dezagun guk interviua; eman ote zaio zor zaion baliua? Buruhauste bat del a erran gabekua, bainan kurritu dugu egungo mundua.

Jiten ahalko zira nai duzunean berriz; zurekin solaseak pasatzen'tugu irriz. Etorriko zarela hortaz, bai, segur niz. Egundik hartarat artio izan suerte anitz.

Agur beroenekin, entzule maitia; gozagarri zen egun hemen izaitia. Gertatuko al zauku, bai, berriz jitia. Ez adio, ta gora gure irria!

Baina beste bi bertsu hauek ere erantsi zizkion bere eskuida­tziari Xanpunek, ez dakigu noiz irratian egindako saio huntan:

Egin ditugu ere guk zonbeit antzerki, gure haurkeri batzu ibiliz ekarki. Gure dohain guzia hola ginun aurki. Erakusleak segur sofritu ederki!

Antzerkia jokatzen ginuen ahalaz, hunkiturik baiginen gaiaren zabalaz, bertute ainitz zuen erretor apalaz. Gaur behar ginuke, bai, guk ainitz Matalaz!

l38

Page 136: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zorionak, Helen

EIgar maitatuz mende erdi bat da urrezko maitasuna; berekin dauka errespetuan egiazko nortasuna. Ezin da neurtu eremu hortan dezakegun ontasuna. Luzaz oraino hola dagoen benedika azu, launa.

Gaur zorionak zuri eskaintzen dauzkitzugu denek, Helen. Maitasun huntan ama baitago oroz gainetik ta lehen. Seme-alabez inguratua ikusten zaitugu hemen. Ikus amaren gradua nola handi bezain ederra den.

Xanpunen eskuidatzia.

139

Page 137: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Espiritu saindua

Errepika: Saindua zaren Izpiritua, argi guztien argia: gaur izan bedi zuk argitua gure mundu galgarria.

Jaungoiko Aitak gu salbatzeko emana dauku Semea, egin dadien gizon hautatuz Ama emazte xumea. Zure bertutez egin gaituzu Ama bekatu gabea, eta halaber gure arimen salbamenduko bidea.

Trinitateko misterioan zu hirugarren presuna, Aita Semearekin batean Jainko bat egin duzuna. Zu egiaren argia eta hitz onaren oihartzuna, bataioaren hari sainduaz zuri josi gaituzuna.

Apostoluak triste zaudela Jesus gabe ilunbetan, zure argiak argitu ditu, ere indartu bet-betan. Mintzarazirik ainitz mintzaira hor hasi ziren berbetan; zabaldu dute Jesusen hitza lurraren lau hegaletan.

Bihotz xumeak zuk argiturik dira jakintsu ta saindu; makur zoazin gizon bakarrak umildu eta zuzendu. Zure argiaz Eliza duzu gidatu eta apaindu. Lagun gaitzatzu gure fedean azkarki dezagun zaindu.

Xanpunen eskuidatzia.

140

Page 138: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Izar hat

Egun batez izar bat zen desagertu zeruetan, aingeru bat beldurturik galtzean itsas-uretan. Zerutik jin eta hasi izar haren ikusten; aurki du lur gainean zabalik zazpi pusketan.

Nigar rnalkoak begian, erran dio izarrari: zazpi puskak, otoi, denak lotzatu elgarri. Bai, lurretik egin azu zeruari buruz argi ... Horra noiztik eta nola sortu zen gure Euskadi.

Gero, gure aingerua zeru alde airatu zen, rnendez rnende nola jakin, bazarenetz zerbeit izen. Gizaldiak iragan ta gizon itxura du hartzen. Ta geroztik aingerua guk ABADIE dugu deitzen.

Neurtu du zeruetan dagon izartegi leuna, Ziberoatik zeruraino baitu bere erres urna. Vda, rnendi nola zelai, edo itsaso rnarrurna, denen bidegurutzean utzi du bere bildurna.

Ziberoako lur rnaiteak betikotz zaitu estali. Ordutik da argi eder paregabe hori jali. Gizaldi bat iragan ta deusek ezin du itzali. Hau betikotz Euskadiren argizari izan bedi.

141

Page 139: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Agur, bihotz osoaz, zu Abadie jauna, egun miresgarria goresten duguna. Ait' amak zu mundurat ekarri eguna, euskaldun fededuna, zinez jakintsuna, Herria nola maita erran gaitutzuna. Zaindu dezagun berdin dugun hautasuna. Izan zaite zeruan gure oihartzuna.

---,.....--URTHE BERRIZ

,~~ 1\ IMljan lotzfJn naiz pert~utan

'1lyela iZllnik e~j¡lllilB minlzatu uai nllke ald¡ uutan

eUlHn azua ca zertaz dutall , lJr-the !leni lJezperaz bruiu zombeit aste l{uuLul. dltli ¡.;im hiru lungllll goz!e Elchetull zCL'hitl.alu ongi in gaitnzte Gazkik 1Il gillue!u ez ginu~n Ilste · Guua aún ohe¡¿1 dtZ!lUkull lJllBlltu ¡{uotnz ola kurrituz otzlIl'ekasatu Boluuyer bfltek hntik gaitu akuslltu Aren postaliak guk tugula ¡JUsntu · Gu ginelu artlltlk yalln arek illaia Yandarmetat ¡nuzi orrellll:ut pillin GUl"i f"gull (mliagllruztelwW" ]lirull. o¡:¡ "hahutu lOI'beit bot in naia , AIl aillal!! orduzen asi komcdia ZO!'l'oyki lll(lll hnit.lCn y andarmen gllhlia !JelaklJ llrthe uel'ri gau artor. ¡mlin Oolnuyer baU tlugun autsi portulia · Enepostu eman dut hl.lrrklur balian (;aizkik ez dugu egin guk kantuz galian nllitwr¡¡l {lZ klLlltulu yalltl ILl'ell a¡jan Jlcl'l~c frango igulIllllú hiturtian

Ple80ul 1I1'lhudk builut I\n nik hi zurtuko Nehollik ez Lailakit gUlI7.0ri zel'lako I':z nai~" pl"escnttl. iUlin eft"nn g¡~'¡¡dllko GUut. guli usld th\to you cmaitel¡o

• G(Jroztik cgin dugu hcU1k ¡tzulin Alten kompuinian oroiko nldifl BllI"uz buril min[¡;atu portaJen yuLia l~z tlezul1l. akllsldalt1l.rik gabia

142

Xanpunen bertsupapera.

URRUGNAN~-......,

flnkea ez biliseII an'¡W1S nisie bildu Ailek IIferazulen e~&::ut an iehHdu Porlulien gaslua guro galn aginrlu DOlls etzen i:.:aill ori guk ¡¡UIS! bugindu

Aulain nuiz ikusiyuun arek ¡lrestinu O¡lgi pent8alu zuen guretzat aistimü Dobliu emall azi guzlllell e~tim¡¡ llt1rtze.ulzut püglltziu zilzoukull loo lima

11

Abilki yokatll da aski zelllkunn Guro sosak nllizik ibili golkllllll (lero ariko zela eyekill yolnwll t:l1m"ki tl"ompatue buila oraikuan

Pugutzen ditugula dut erranen haLik Nun noi uituren dute gauzu ou gOl"atik Afer ortun ez lUgu dremendenen fultik Pugulzen ditugulu lml"usron gulik

Beharlzen zaiote ba giren gaz!ezkllak Burhuznek dituztl'll gu gain .. k'ellkuuk Yakiu Lehlll"lzullll lJeltzeJu ez ginel'ustuak Et!l flustu!ieri llugaztoll gostuk ,. Gutlirclltzllt gizollu oCllerik dabilu Edo Rcgurnk z!luzkan hilpahlcu mila Rerrink egileko uste;; zell ahíta Autai arrimatllez kolenlu dudila

Afer uu r;-ertaln dn UlTllgnn Herriall Berrogoi ~eiyBlik la zazpiko gnhil!.J1 E8In'c~ omllnllk 'dilnt olllchel {"opinn Yelldek ktmtu dell,ulen nui !tulen túkian

Champ¡¡n

Page 140: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zorionak

Zorionekin heldu naiz egun zuen denen goresteko: doan urteak bide ona utz dezala bertze bateko, osagarria eta bakea lokarri bien arteko. Bataren ona ez bedi izan heldu den aren kalteko.

Bai, zorionak eskaintzen ditut bihotza zabal idekiz; egin nauzuen fabore handi hori gogoan atxikiz. Esperantzaren argia ere berdin hola diteke pitz, obra handiak egiten dira berdin zonbeit jestu ttikiz.

Urteak doaz ohartu gabe, hola: ez on eta ez txar; langabezia, aldiz, dagola beti bortitz eta jazar. Lantegi zonbeit ditezen gero bide zuzenean ezar, ukan detzala herri maiteak orai ainitz Beñat Etchart.

Lehenik aita goretsi nai dut ezarriz bere heinerat; buruhausteak ta ohoreak heldu zaizkio gainerat. Baina lanaren kontzientziak beti azkartzen du zoinbat; danen artetik beti gelditzen baita lehen zagon Beñat.

Zonbeit arrosa pollit zuretzat dira, etxekoandrea, arrosa baita emazteari konparatzen den lorea. Usain eztia, berdin ederra dauka bere kolorea. Ez al da bera etxeko goxo ta sendiko amorea?

Zoin den ederra eta azkarra beti famila batua, aita eta ama seme-alabez goxoki inguratua! Maitasunaren hari azkarra ez baitago urratua, berekin duen azkartasuna eztelarik mugatua.

Xanpunen bertsupapera.

143

Page 141: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bidarraiko aingerua

Bidarraiko aingerua, duela mende erdia ikusi duzu mundua. Geroztik egin biziaren gudua beti gora atxikiz burua, utziz oroitzapen ezin galdua. Orai mende erdiak zabalik dauzka begiak, beharrezkoak diren argiak.

Bidarraiko aingerua, orai du mende erdia ikusi zinuela munduko argia; geroztik egin biziko gudua beti gora atxikiz burua. Utziz zure ingurua ahal guziz lagundua, eta oroitzapen ezin galdua.

Gauaz eginaz lana, ez baita beri errexena, herrien sendagile emana; saila ongi eremana, bere bizian gorderik daukana, ko1pe gaixto ainitz ukana. Hor ikusten da indarraren dohaina.

Zorionak, Marie Jeannne. Gaur mendi erdi baten gerizan, beti berdin, maite eta goxoa izan biziak aintzina izan dezan.

144

Xanpunen bertsupapera.

Page 142: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Errimadun prosa

Garai batean Iñaki Eizmendi Basarrik egin ohi zuen an­tzera, errimadun prosan hitz egitea ere atsegin zuen Xanpu­nek, eta sail huntan ditugun eredu laburrak dira lekuko.

Amador Zabalbeaskoa eta familiari:

Gure Amador Zabalbeaskoa, nere agurra zuri buruz doa. Eginbidez argitu zait gogoa, ongi etorri ezin hobeagoa. Oroitzapen bat badugu egiazkoa, harek bihotza baiteraut joa. Hor ikusi dugu maitasun beroa, alta zuk zinuen kalbarioa, su gaixto baten ondorioa. Gerta bedi gaur sendo sendoa sofritu arazi zaituen soa, agian, sendatu zaitzu besoa besarkatzeko nere partez familia osoa: andretxoa haurrekin, eta amatto gaizoa.

Eskerrak milaka, Amador. Ez dauzkagu ahanztekotan zuen urrats eta jestuak.

Muchos cariños a ese país de sueños que es Los Baños, y salud por muchos años.

145

Page 143: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Izena du Minaberri

Izena du Minaberri, bainan ez gaitu mina berritu, bainan bai goxagarritu, horko gorabeherez argitu. San Frantzisko erakutsi gaitu, gora ta behera dena kurritu, azkenekotz horkoak ginela iduritu. Merezimenduak baditu, eskerrak bihurtu gabe ezin naiz gelditu. Milaka eskerrak zure ongi etorri paregabeaz. Ezin dira diruz ordain egin gaituzkitzun guziak. Hola elgarretaratzen baidira jende biziak; Jaunak eman gaitzala hortarako graziak. Bihotz bihotzez.

Rene eta Malbinari 11

Rene eta Malbina, huna Xanpun ohatzerat jina, piaia goxoa egina. Banintz ni ere xori edo hegazkina hor nezake airatzeko atsegina.

Rene eta Malbina Oyartzabal, zuen ondoan pasatu egunak egin dira gogoz. Hitz dautzuet egortzen ahal, atxeman ditugu zuen ateak zabal. Gehiago ez zinuten egiten ahal, eta guk batean bazkal, bertzean afal. Holako gidariekin ezin gintezke gal.

11 Ameriketan izan ostean Xanpunek idatzia.

146

Page 144: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Familiak izena Oyartzabal du, diguzkitenak ateak zabaldu. San Frantziskon bere lagundu, horko eremuetan ez gintezen galdu. Batean bazkal, bertzean afaldu. Jendeak gehiago zer egiten ahal du? Hitz hauekin eskerrak bihurtzerat naiz heldu.

Mixel Iturbideri: Laguntza egitea hartarik eginbide, erakusten duzue indar eta fede. Bi bertute hauk zuen baitan daude, urrats guziak eskualdunen alde, zuen etxean diren guziak adixkide. Bertzen ordaintza hau izan bedi xede, iturritxoak hola egiten du bide. Egun ibai handia da Mixel Iturbide. Agur bihotzez, jaun eta andere, ezin burura dut eskerrak bihurtu gabe.

Oroitzapen beroenak Donibane Lohizunetik, eta milaka eskerrak zuen ongi etorri bereziaz. Ez dauzkagu ahanztekotan zuekin iragan oren goxoak. Bertze karta huntan agurtzen ditut gure ingururat -zueri esker- bildu zauzkigun eskualdun guziak. Besarkada bat deneri. Agur eta berri on.

Ongia Ongia egiteko prest beti egin gabe ainitz azantz; bi dohain eta bertutez egina da izen hau: Petrisants. Eta zuen ongi etorria guk nihola ezin ahantz.

147

Page 145: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bai, milaka eskerrak zuen ongi etorri paregabeaz. Donibane Lohizunen onart azue Xanpun eta familiaren besarkada hau.

Hor daude bistan itsaso eta mendi; zuek jaustean hemen gaindi, otoi, Xanpunen etxean geldi. Ni izan naiz, hor orai zuen aldi.

Izarra zuten gidari Nola batzuek haize arrosaren orratza, edo haizea argizari, izarra zuten gidari. Hilabete luzeak zeramaten jakin gabe norat zeramazkan. Hor zagon arrats guziz, eta beti izan berdina. Segur ziren gidatzen zituela harenganat. Izarra gelditu zen Hiri handiaren gainean. Orduan saiatu ziren Hiri handian gaineko atetik merkatu lekura he1tzen. Izarra gorde zen. lende alde handiaren artean izar bat aurkitzen ez zen errex.

148

Xanpun

Page 146: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eguberrietako ipuina

Galdegin zuten, ba: -Ikusi al duzue izarra? Nehork ez zuen izarrik ikusi. Merkatuko jende guziek, eta Hiriko jende guztiek bilatzen zuten izarra karriketan, etxe guzietan, nunahi. Hiriko buruzagiak galdez ari ziren: -Nor dira arrotz horiek: Zeru ikertzaileak, izar-jakintsunak? Sorginki zerbeit?

Aberatsa behar zen izan izar bat izaiteko. Beharbada, erregeak ziren.

Xanpunek haurrentzat jaietarako idatzia.

149

Page 147: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil
Page 148: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bat-bateko bertsuak

Page 149: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun ahoz ahoko bertsularia zela esan dugu, bereziki, bat-batekoa. Eta Bidasoaren alde bietan, han-hemen jaialdie­tan hark botatako zenbait bertsu bildu dugu ondorengo orrial­deetan, plazaz plaza egindako lanaren zati bat irakurleari eskaini nahirik.

Betikoa errepikatu behar dugu, ordea, hemen ere: ez dire­la hemen Xanpunen bertsu denak, eta ez haren bertsurik one­nak ere. Baina txarrenak ere ez dira izango, seguruenik.

laialdi bakoitza nun eta noiz egin zen aipatuko dizugu laburki lehenengo, egoera bakoitzera egokituz hemen duzun bertsu bakoitza patxaraz irakurri eta kanta dezazun, Xanpu­nen handitasuna gozatuz.

Nonbaitetik hasteko, zenbait bertsu-lehiaketa eta txapelke­tan kantatu zituen batzuk eskainiko dizkizugu lehenik.

153

Page 150: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bertsulari Sariketak - Txapelketak

Page 151: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Donostian, 1968ko otsailaren 4an eta lln Donostiako Anoeta pilotalekuan egin zen 100.000 pezeta­

ko sariketan Xanpunek kantatu zuen zenbait bertsu jarraian.

Sariketa hartan erabili zuen gaietako batean, "Erlojuari" bota zizkion bertsuak, lehenik:

Erlojua naute gaitzat ezartzen, ni enaiz jazartzen, eman nauten moduan egun baitut hartzen. Bai, izanagatik, hau diot goratik, askotan 10 hartzen Neronek nahi eta ez horrek nau atzartzen Neronek nahi ta ez horrek nau atzartzen.

N ork ez ote dakizka, ba, horren omenak? Aitor' tzagun denak: horrek jotzen baititu atsegin ta penak. Batzuek ez badaude, ez egin nei galde, zoratuik daudenak. Horrek joko gaituzki, naski, azken orenak Horrek joko gaituzki, naski, azken orenak.

1968ko sariketa hartako beste gai bat: Xaharrek zergatik dute geroz maiteago bizitza?

Mundu hunetan bizi gareno, hori erran gabe dua, sortuak garen lur hunentzako degu bihotz ta gogua. Etorriz geroz ez ote gare zer edo zer hor lotua? Eta zenbatez geiago egon ta naiago da mundua.

Adin batean oroitu eta sortaka dator nigarra ikusiaz gure zainetan ahul dagola indarra. Baina lurrari lotzeko degu gure arrazoi bakarra: gazte maiteak, badezute1a oaindik zaharren beharra.

157

Page 152: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Izan ditaike, zahar maiteak, jadanik zauztegun saindu. Nere bertsuak hau pentsatzen du ondorío bat ízainen duo Izan zarete gure ondoan ezin baizauztegu galdu, gu' gaztiek daukun pixka hori ez al da zuenganik heldu?

158

Page 153: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Probintzia arteko bertsulari txapelketa

1970ean, probintziarteko sariketa antolatu zuen Teodoro Hernandorena bertsuzale eta iparraldeko bertsularien lagun­tzaile handiak Leitzan, Bergaran eta Gernikan. Gipuzkoatik Lazkano eta Gorrotxategi, Bizkaiatik Azpillaga eta Abel Enbeita, Nafarroatik Arozamena eta Bautista Madariaga, eta Iparraldetik Mattin eta Xanpun hartu zituen, 1970eko apirile­tik maiatzera egin zen sariketa hartan. Antolaketa, aurkezpe­nak eta gaijartzea Hernandorena jaunak berak egin zituen, egunez egun. Epailaritza, berriz, Inozentzio Oleak, Mitxel Itzainak, Alfonso Irigoienek eta loxe Manuel Arribillagak.

Leitza, 1970.04.26

Lehenengo jaialdia Leitzan egin zen, 1970eko apirillaren 26an. Huna hemen Xanpunen lehen agurra:

Zuen artean daukaten poza ezin ditaket nik neurtu. Anai-arreben artean nago, nola ez dezaket aitortu? Len baino geiago sentimentu zerbait nerebaitan da sortu. Lapurdiren izenean nahi zaituztet denak agurtu.

Her: Emaztea ez al da etxeko nagusi?

Xan: Hoi ez al da bazter ainitzez ikusi? Andreak manatzea beti ez da itsusi; gizonak beti nagusi ezin dira utzi.

159

Page 154: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Her: Jendearen aurrean estutzen al zera?

Xan Orai ere horretxek nakar ni kaltera. Erdiratzen naiz kasik baterik bertzera Kasik segidan ganen ninteke etxera.

Hernandorena: Hitzean eta hortzean biraua esaten du gaurko zonbeit gaztek.

Anai-arreba maite-maiteak, huna nun den gure hutsa. Kasik horrekin askotan ere galtzen dugu euskalduntza. Jainko maiteak eman gaitza lahortan behar den laguntza. Sobera maixko bertzen hitz beltzak erranez hortxe gabiltza.

Ez du balio gorde dezagun ezin utzi hori bizik; ez naiz ariko, naski, gaur hemen zuek gonbertitu nahizik. Baina garbiki aitortzekotan ezin erran hauxe bezik: gure euskara garbi-garbiak eztaukala holako hizkuntzik.

Eskapatuta mintzatzen gira komunzki gu elgarrekin, eta zoin errez hitz beltz hoik hartuz mintzatzen batzuk bertzekin.

160

Page 155: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Behar ginduke gogoan hartu, behin bederen hauxe jakin: nahi bada mintza daitekela gaur errespetu geiagokin.

Hernandorena: Gorrotxategi artzaia da, eta Xanpun, morroia. Baina morroi hau, Xanpun, artaldeko arkumerik onena jaten harrapatu du Gorrotxategik, bere baimenik gabe.

Gor: Igande ontan zer gertatzen dan aitortzen bear nik hasi, zu bum uztea, ene morroia, benetan baita itsusi. Arkume jaten baimenik gabe zertako zaitut ikusi? Leku onetan gertatzen dana: morroia dala nagusi.

Xan: Mendian bizitzeko badago mentura, ba, ainitz molde. Ta ardi bat erre eta jan dut, hori ezin diot gorde. Bainan legeak pilatuz geroz menturaz daduzkat alde ... Hartu bazaitut, egina baitut eman jornalaren alde.

Gor: Ez al dakizu hori legean barrenengoa eztala? Errespetatu zazu lenbizi nagusiaren itzala. Baimena eskatu ta jan zindeke, izan zaitea formala.

161

Page 156: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Orregatikan nik ezin kendu zure lanaren jornala.

Xan: Nagusi jauna, ez dadiela, otoi, sobera oldartu; kontzientzi pixka bat nik badetala gaur ohartu. Etzaitezela hasarre hortan ahal balin bauzu sartu. Zuri galdetuta ezin da ukan, beraz behar da hartu.

Hernandorena: Xanpun erretore jauna da, eta Lazkano, herriko sekretarioa. Herrian besta ausartak, ferde samarrak antolatu omen dira aurten, dirua biltzeko aitzakian.

Xan: Erretor gisa hasi behar det gaur nere kezkak zabaltzen; beste modurat egin dezuten besta hoi egiten ahal zen. Zer debrutako ari zarete kanpoko moduak hedatzen? Ala herriko fedea ere ari al zerate galtzen?

Laz: Ai, zuk diozun erres peto hau herrian aspaldi il zan. Era berri bat jartzea ere danentzako komeni zan. Nere ustetan festa egin da hemen tokatzen dan gisan.

162

Page 157: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Plazan zuk utzi gazteari ta konpon zaitea elizan.

Xan: Ez al dakizu zure moduak badaukala gaur irrisku? Eta horra zerk ematen nauen nagon bezainbat estu. Egon zaitea gauza den gisan, etzazula lekurik hustu ... Ala ibili nahi al zira debruakin eskuz-esku?

Laz: Aurrerapena sekula ere eztago galerazita; guzientzako ez al da hobe zerbait berri ikasita? Apaizak ere trajetan dabiltz sotana zarrak utzita; herriak zertxo ikasiko du zuek ola ikusita?

Xan: Hola bagabiltz, egia esan, Aita Saindun libertatez. Konprenituko duzu, egi hau aditzen zu egon zaitez; eta esango dizut oraintxe hemen bertan nik hitz batez: sotana kenduta're garela izan garenak gu apez.

163

Page 158: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Laz: Herrian autan hartutzen dezu sortzen dan hainbat huskeri; zure hitz hoiek meillarik ere ez di date egiten neri. Apaizak berak ez ote daude gaur gu bezin pekatari? Berak sinisten ez duten gauza esan nai diote besteri.

Bergara, 1970.05.03 Sariketa hartako bigarren saioa Bergaran egm zen,

1970eko maiatzaren 3an. Xanpunen lehen agurra:

Zuen arterat etorri gira bihotzak ongi beteak, bozkarioak hor baigauzki egun hemen izateak. Lehen aldikoz bisitatzen'tut nik Bergarako parteak ... Agur bat bihotz-bihotzetikan, ene haurride maiteak.

Her: Ez al dezu nai fraile komentuan sartu?

Xan: Hortako nik eztitudan ideiak behar'tu. Ta gainera izanagatik itxurak' e hartu. Oino bokazionerik nik eztet senditu.

164

Page 159: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Her: Nun saltzen da txartela zerura joateko?

Xan: Hor zonbeit bide ote da, naski, bitarteko? Txartelak nunahi dira diruaz hartzeko, baina bertzerik behar da zerura sartzeko.

Hemandorena: Zu bizi zeran etxea, elizatik irten gabe ego­ten diren santujale batena da. Baina etxetik bidali nahi zaitu zure familia ta guzti.

Xan: Ezta pozteko daukatan gaia, baina hor dira bideak; beti elizan dabiltzan hoiek ez ditut adiskideak. Nere nagusia dut hola ta egi onak erraileak, eta atzetik ostiko eman; hoik dira Jainko-jaleak.

Etxetik nai nau kanporat eman ene famili 'la guzi; baina ez nuke nahi bederen bertzen gogoa hor utzi. Elizan beti sartua dabil, kasik bera da nagusi ... Gutixeago gan zaite eta fede geixago erakutsi.

Zorrikan gabe pagatzen diot nik bizi naizen lekua; baitezpa handik kasatu nai nau, gaitza ezta oraikua.

165

Page 160: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eta kasikan lekuko ere hartu nai luke J ainkua. Bekatu al da holako bati mozten bazaio lepua?

Hernandorena: Arozamena eta Xanpun. Gaia: Arozamena, eskolatu gabea da. Xanpun, eskolatua. Biok obra bateko sozio zerate; baina bat lan gogorretan ari dena, eta bestea, ofizinan, bulegoan.

Aro: Gertakizunak nola diraden hastera nua kontatzen: Gure lantokik damakin martxa etzait askorik gustatzen. Hamar bat ordu zimenduetan nere gerriak nekatzen. Eskoladuna emen ari zait nere odola txupatzen

Xan: Adiskidea, zabaldu duzu orain zure ingurua. Ez al dakizu betidanik hor dabilala, ba, mundua? N oren karkulek zaituzte zuri irabazazi dirua? Zuk menbruak hainbat nekatzen dut kontu egiten burua.

166

Page 161: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aro: Hainbeste gauza egiteko're ematen dida goguak; tranpa askotxo izaten dute hemen txit eskolatuak. Zu ofizinan exerita ta nik egin behar zuluak! Oraindik ez dizkidatzu eman lengo urteko diruak.

Xan: Etzaitezela, sozio jauna, beldur gaixtotan gelditu; zure lagunak, dudatu gabe, bere kezkak ere ditu. Ez al duzu, ba, zoin kexatua nabilan gaur iduritu? Hartxe nabila diru eske ta sosik ezpaitut ukitu.

Aro: Irabaziak partitu bear hemen bitatik bateko. Zu eta ni har jarri giñaden langillien bitarteko; ta lotsarikan eztaukat bate hemen egia esateko: Hamar lagunek lan egin behar hogei lagunek jateko.

Xan: Bien arteko makur gaixto hau behar ginduke berdindu. Xanpunek ere bere gisako karkula orain egin duo

167

Page 162: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zuk egiten duzu hitz asko ta, naski, bertzeri agindu ... Gutxio ukatuko zuen hoi lenago esan banindu.

Hernandorena: Xanpun eta Madariaga. Gaia: Ijitoa eta guardia zibila zerate zuek. Ijitoak guardia zibilaren alabarekin ezkondu nahi omen duo Xanpun (ijitoa) hasiko da.

Xan: Hartzen dudan idaia hunek gaur bide du irriskua. J auna, zure aurrerat nator orain ni estu-estua. Zure alabaz egin nahi dut lagun baten gustua, ea onartuko zinduken: nai nuke hartu eskua

Mad: Modu horretan eztet espero iñoiz suhi bat jatorrik, alaba horreri ezpaiot jartzen aurretik orden gogorrik. Ezkondu baiño lenagotikan hartuko ditut bai neurrik. Nere suitako eztet etxean ijito lapur beharrik.

Xan: Eskuin ta ezker fama gaixtoak guretzat dira ibiltzen; batzuek belzten gaituzte ta bertze batzuek zuritzen.

168

Page 163: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zuek goseak hilen zaiztela hoi etzait iruditzen, zeren buhamerik inoiz ezten sekula goserik hi1tzen.

Mad: Ai, ijitoa, etzazu pentsa zutzako alabarik badela; zuk zerbait neri botatu arren entzungo dizut epela. Lengun oilloa ostu zenidan zortzi bat egun eZtela. Alabarengana joaten bazera dantzatuko det pistola.

Xan: Otoi, etzaitela agertu hoin bortitz edo hoin zakar, ijitoak ere bere baitan bihotz gozo bat baidakar. Zenbat gaixtakeri ezta gaten hor gure bizkar? Hoik ahantz eta alaba hori eman nazu azkar-azkar.

Mad: Erakutsiko dizut zer detan zurekin borondatia: aspalditikan ijituakin naiz leporaiño betia. Geientsuenak traste alperrak edo lapurrak baidia, zukin ezkondu baiño naiago det monjatara juatia.

169

Page 164: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gernika, 1970.05.10

Sariketa honetako azkenengo jaialdia, finala, Gernikan egin zen, 1970eko maiatzaren 10ean.

Bakarkako saioan gai hauxe jarri zion Hernandorenak Xanpuni: Zure seme bat Ameriketara joan zen, pilotara; eta hango emakume batekin ezkonduta bizi del a jakin duzu.

Seme maitea, ematen nauzu gaur betiereko lotsa, ezin betea izana baita zuk utzia nauzun hutsa! Pilotan artzerat joan zinen eginez, bai, harrabotsa, eta beldur naiz ereman ote duzun zurekin bihotza.

Amerikarat hemendik gana, jakina're dut berria; zerorrek ez nauzu igorri, baina bertze batzuk ekarria. Eta gainerat hartu omen duzu laguna edo andria. Gan ezbazinde herri huntarik ez ote zen gai hobia?

Dirua egin duzu menturaz, zabiltz batetik bertzera. Aita gisa gaur entseiatzen naiz nere kezkak agertzera. Etzaitut ez nai, seme maitea, beti nere seme zera, ateak zabalik daude eta laster itzuli etxera!

Hernandorena: Orai Xanpun eta Abel Enbeita. Gaia: Haur askoren aita zera zu, Xanpun. Abel, berriz, eskolako maisua.

Xan: Hitz bakar batez mintzatu nai dut, aurrean dudan maisua; ta bihotzetik egiten zaitut egitan dutan jestua. Familia asko daukan batentzat bidea zuzen hestua ...

170

Page 165: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ea, ba, zuk ere zabalduko nauzun hortako eskua.

Abe: Maisuak beti jokatu behar haurtxoaren onerako; egun danetan bere ikastolan ditu aurrera aterako. Asko dituzu ta dirurik ez eskolara eramateko ... Dirurik gabe ekarri itzazu herritarra zeralako.

Xan: Hunkitzen nauzu, bai zinez hemen nago burua behera. Nahi nukena da nere haurtxoak ibil ditezen legera. Horra zergatik ni itzulia nintzen gaur zure aldera. Ez apuratu, pagatuko dut ne' ahalaren arabera.

Abe: Pagatze horren kezkarekin gaur, aita, etzaitez zu bizi; eta haurtxuak etxetik hunat lenbaitlen beintzat igesi. Nere eskutik ikasbideak eingo ditue ikasi; holako aitak oi ta gehiago ez ote du, ba, merezi?

171

Page 166: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Kasik ni garra begitan daukat, jaunak, zu hain orduko! Zoin bihozduna zaren, jestua ez al daukazu lekuko? Bai, pozik ditut nere haurtxoak zureganat bialduko. Holakoekin gure euskera beintzat ezpaita galduko.

Abe: Beti izan naiz, ta gaur ere bai ez daukanari eustera; etorri zera borondatea maisuari erakustera. Gu euskaldun lez, herriko eta herriaren seme gera ... Nik ikastolak erakutsi ta zuk irakatsi euskera.

Hernandorena: Azpillaga eta Xanpun. Gaia: Senarra eta emaztea zerate zuek. Senarra berandu heldu da etxera, eta emaztea oso hasarre dago.

Azp Ala behar da etxeratu naiz goizeko ordubatian, ta emaztea mutur beltzakin hantxe zegon bitartian. Ni egondu naiz gaur ikastolak zedukan batzar haundian; ta, emaztea, kontura zaite zenbat holako bear dian!

172

Page 167: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Zoin gizonki gaur ematen duen senarrak bere auzia! Kondatzen ahal nauzu gaur hemen nahi zinuken guzia; ta sinetsiko nion behar ba ezbanu neonek ikusia zurrut egiten; etxerat sartu zerade busti-bustia.

Azp: Behar zenduke kupira pixkat eta xamur egin hitza. Zerbait naiean ari geranak modu hortantxe gabiltza. Geiago balitz indarrez, neri emango ziran paliza! Goizeko hirurak ere goiza zan berakin izan banintza.

Xan: Bere aldea zaindu nai luke, hau mintzatzaile abila! Ta bekatoros delarik heldu zeraut hor umil-umila ... Bai, zurekilan naizelarik ni auzoa konpon dadila! Baina ni etxean utzita beti soltero gisan dabila.

Azp: Hau bezelaxe egoskortsuak izate' ira andre danak. Hartu itzazu orain zuretzat ekarritako laztanak.

173

Page 168: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ikusten danez berekoi honek eginda zituan planak. .. Goizeko zortziak alderako bukatuko' itugu lanak.

Xan: Nere senarra mendratuz doa, diot, urtetik urtera; eta laguna orai jarri du, bai, zinez zorte dorpera. Nai ezpadezu amodioa ez dadin erar lurrera, hitz egin nazu gizonki ibiliko zerala gaurtik aurrera.

174

Page 169: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa nagusia

Arrasate, 1979.12.23 Euskaltzaindiak antolatuta, 1979ko abenduaren 23an hasi

eta 1980ko urtarrilaren 6an amaitu zen Euskal Herriko Ber­tsulari Txapelketa nagusia, 1967ko lehiaketaren ondoren sortu zen etenaldiaren ostean. Arrasaten hasi zen, hain xuxen, aben­duaren 23an. Eta Xanpunek goiz hartan han botatako bertsuak dira ondorengo hauek, loxe Mari Iriondok gaiak emanik.

Iriondo: Xanpunentzat lau oinak: Hotza, motza, lotsa, poltsa

Xan: Aitortuko zaituztet: gaur Xanpunek hotza; hau esan behar eta bai diot motz-motza. Aho haundia dauka, hortaz ezta lotsa; bere failo bakarra: hutsa dauka poltsa.

Iriondo: Xanpun eta Koxme Lizasorentzat gaia orain: Zuek biok hil zerate, eta bat zerura joan eta bestea infernura joan zerate. Hasi, Xanpun.

Xan: Mundu hunetan iñala ditut enganatu nik bazterrak, ta egin'tudan gauza guztiak etziren, naski, ederrak. Eta zeruko atera bainau ereman nere beharrak.

175

Page 170: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

San Pedrok jakin baititu denak; hari zor dizkat eskerrak.

Liz: Biok munduan biziak gera J aunak eindako gizonak. Azken ordua iritxi zaigu, ez dirade garai onak. Zeru aldian hik hor daduzkak santu zar-zar hoien gonak; ni infernuan festa ta soiñu ederki bizituko nak.

Xan: Zeru barrurat sarrarazi nau santu horien moduan; eta nindagon harek ere ez al du tranpa bat goguan? Baina ni nola naizen oraindik betierekotz barruan, tranpa guziak ez bide dira bekatu batzu munduan.

Liz: Munduan ere ondo pasa det naiz arratsa ta naiz goiza. Xanpun maitea, zeru aldera zu oso gaizki eroi' za Nik infernuan juerga badet eta munduko oroitza. Zeru aldian zuk dadukazu maiz penitentzi ta otoitza.

176

Page 171: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Zu ari zera istoriotan, ifernuan zagoz gaizki; harat juteko, ez da dudarik, egin duk kolpe tzar aski. Eta aitor dut: ni zeru hortan sartua banaiz erreski, orroitu zaite San Pedro horrek tranpen berriak dakizki.

Liz: Berdin sarnarrak izanak gera Xanpun eta ni rnunduko; baiña hala ere nere kopetik eztit orain ilunduko. San Pedro zarran aginduari ez diot egiten uko; zerua ona izango'uk baiña eztiat kanbiatuko.

Jesus Alberdi Egileor eta Xanpunek egindako beste saio bat, Arrasaten hau ere. Gaia: Egileor itsua da; Xanpun, berriz, mutua. Egileor hasiko da.

Egi: Bi gizon alkarrekin bildu gera sakon, ta hona gure gaitza zer eratan dagon. Itsua're ezin da, beraz lasa egon; ezin det ikusi hernen zenbat jende dagon.

177

Page 172: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Izigarrizko lanari itsua da lotu; neri bista izaitea kasi zait damutu. Ikusten ditut gauzak, hau ezin dudatu; baina zer kalbarioa: hau ezin kondatu!

Egi: Beraz, lagun mutua, aditu zaidazu: adiskideak gera gaur biok, ni eta zu. Zu mutu zaude eta ni berriro itsu. Ikusten eztetan lekuan lagundu zaidazu.

Xan: Mutuaren kargua ez dezu erreztu; kondatu bihar zaitut eginahala justu. Zu ere maitatzeko naukake nik gostu. Ezin kondatu horrek gauza onik eztu.

Egi: Nere barrena dago tristuraz betea, gaitz honek ekartzen du guretzat kaltea.

178

Page 173: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Justuan bilatzen det ataiko atea. Nere ustez hobea dek rnutu izatea.

Xan: Zerbeit esan nahi ta handik ez rnoldatzen; rnutuaren kasua da ta nabil zoratzen. Zu nola poztu ere zait, bai, gogoratzen, baina hitzak ahoan bertan zaizkit galtzen.

Gernika, 1979.12.30

Bertsulari Txapelketa nagusi hartako bigarren jaialdia Gemikan egin zen, 1979ko abenduaren 30ean.

Iriondo: Xanpun eta Narbaizarentzat gaia: Xanpun txistua da; N arbaiza, ttunttuna. Xanpun has ita, zuek nahi bezala.

Xan: Musikari batentzat hau ordu estua! Nik behintzat esango dut inahala justua, Ernaten du dantzalditan zinezko gostua. Ttunttuna gutti dago ez badu txistua.

179

Page 174: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nar: Txistuzalea, zera gaizki hitzegiña; nunai ikusten zaitut aizean berdiña. Lagunik ezpadezu hain zera ariña! Ttunttunak edonun du bere atsegiña.

Xan: Hasi ezkeroz gabiltz norberaren alde, ta gauden leku hortan orain berme gaude. Txistua jotzeko ni ez nabil herabe, ta berdin jostatzen det nik ttunttunik gabe.

Nar: Txistua iñoiz nago bakarrik entzuna; gertuan gelditzen da aren oiartzuna. Lagunik ezpadauka sortzen da hutsuna. Orkestan ere berdin jotzen da ttunttuna.

Xan: Gaizki esandakoak ez atxik goguan, ta biak ibil gaiten behar den orduan.

180

Page 175: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Auskalo zenbeit giren danentzat galduan! Biek segi dezagun euskaldun moduan.

Nar: Txistua nik eztet gaur baztertzen honekin; Euskalerrian leno aditzen zan ekin. Zer gertatu behar zan aurretik banekin: ondo etortzen gera biok alkarrekin.

Donostia, 1980.01.06

1979ko Bertsulari Txapelketa nagusiko azken saio nagusia Donostian egin zen, 1980ko urtarrilaren 6an. Ondoren dato­zen orduko bertsu hauek, Auspoa 141 libuman argitara eman Zlren:

Xanpunen lehen agurra:

Donostia, zu izar harturik iparraldetik hegorat zuzen-zuzena ekarri nauzu anai-arreben ondorat. Ez dut urrerik eskainiko nik, bainan besarkada on bat; ta hari esker egun sartzen naiz senidetasun gozorat. Iduritzen zait naizela haur bat jina amaren altzorat.

181

Page 176: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Iriondo: Orain, bi-bitako saioaren garaia da. Saio honetan, Xanpun eta Enbeita izango ditugu, honela banatuta: Lehenen­go, binaka. Au da, parejaka eta zortziko handian, hiruna ber­tso. Gaia: Xanpun, zu fabrika bateko nagusia edo ugazaba zera. Gaur goizean hor etorri zaizu Enbeita, hemezortzi urte­ko gazte hau, lan eske.

Xan: Gazte maite hau gaur etorri zait neri lan-galdez etxe(r)a; kaltegarri da zinez neretzat gazte on baten galtzea. Bainan hala ere ausartatzen naiz hau berari eskatzea: egi-egitan lan-gogo onez hunat etorri al zea?

Enb: Bizi bearrak hala jarrita hemen nator zuregana; konprenitzen det gaur neregatik dadukazun duda dana. Zintzo nator ta eman eizadazu, jauna, arren neri lana! Jornala barik bakarrik nai det nere etxearen jana.

Xan: Nagusi batek kezkak baditu gaia azaltzen danean; egun ez nuke, naski, nai egon langile hoien menean.

182

Page 177: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Emanen dautzut ofizioko lagun bat aldamenean, bertzeik ez bada han bai bederen ikas dezazun lanean.

Enb: Len ere zutaz nik gauza onak aditu nituen, baiña enuen uste aurkitutzea horren zintzo ta apaiña. Egingo dizut nik nere lana neri eskatua aiña; ta zuk neretzat bakarrik eman eiten detanan ordaiña.

Xan: Beraz, gaztea, sartu zaite gaur nagusi honen gerizan, ta dakizuna beharko duzu, naski, lanean arizan. Ni portatuko naiz, ta zuzen da nagusi on baten gisan. Zure partetik, gazte maitea, zu araberako izan.

Enb: Dudarik bada nik gura neuke ateratzea bertatik; enaiz etorri ni bizitzeko ugazabaren lepotik. Kontzientzi bat det ta ez dit izten jaten besteren ogitik. Lana emaidazu, bizi nai det ta nik neronen izerditik.

183

Page 178: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Iriondo: Bina puntu orain bertsulari bakoitzari. Doinuak aldatuz ibili gera aurrekoetan; baina U surbilgo bertsuzale ba­tzuen eskariz, doinu berdinean jarriko ditugu puntuak, eta bertsuzale honek eskatu duen doinuan gainera. Xanpun:

Iri: Festarik fe sta zabiltz sasoi ederrian ...

Xan: Bainan hau ere egiten bere neurrian. Ta balia gaitezen hala beharrian; aski goiz sartuko gira estatu txarrian.

Iri: Zer ekarri dizute zuri Erregeak?

Xan: Etorri diren puxka hek ziren gaur meheak. Ta hauxe jakin behar du entzule jendeak: ez ditut errespetatzen jaun hoien legeak.

Iriondo: Orain bakarka etorriko dira bertsulariak, gai ezberdinei erantzunez. Xanpun lehenengo. Hiru bertsu, zeuk nahí duzun neurrian eta doinuan, "sarrerarik ez eta hor kan­poan gelditu den bertsuzale bati".

Jaun Iriondo, kezketan nago benetan entzun ondoan; izan diteke zure esana daukatala nik gogoan: nola zonbaíten denbora egun ohar gabe badoan, sarrera eskas izan diteke euskaltzale bat kanpoan.

184

Page 179: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ta hiru bertsu nauzki eskatu jaun horrek gaur harengatik. Kanpoan egon ez du merezi, esanen dautzut goratik. Ate-zaintzaile horiek, otoi, apur bat kendu trabatik, edo bertzenaz pagatuko dut haren gastua zarpatik.

Balio ote du bertsu hunetan geiagorik esatea? Hori gertatuz ez litake gaur euskotar bat izatea. Ez balin badu sarrerik, eta harentzat zer den kaltea, urrikaldu ta bederen hari zabaldu laster atea.

Iriondo: Orain, bikoteak aldatu egingo ditugu, beste saio bat egiteko. Eta ofiziotan izango da hurrengo saioa ere, baina hamarreko txikian. Beharbada, neurri honetan beste zenbait neurritan adinako doiñu-aukerarik ez da izango. Zeuok ikusi.

Etorri, Larrañaga eta Xanpun. Larrañaga hasiko da, hiru­na bertsu osatzeko. Gaia: Atzo gauez biok neska berarekin dantzan egin zenuten.

Lar: Xanpun eta ni biok ibiliak bero; danak esan beharra daukat onuzkero. Ezkonduak gu biak, ez gaude soltero, norbaitek igual hau etzuen espero; geio're egin dut nik dantzatuta gero.

185

Page 180: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Galde bortitza egin derautak hik arin. Nik ere dantzatua diat hantxet berdin; tontokeritako guk gaur sobera adin, bainan dantzan hasi ta hartzen da atsegin. Beso-txainda're ez da kalte noizez behin.

Lar: Dantzatzeko ez giñan egon gu zalantzan; edanetik beteta gu erdi balantzan. Umorea bagendun dantzatzeko plazan, aldrebes edo ongi an jardunak dantzan; baiña ondorengoa ederragua zan.

Xan: Txarkeria gogoan jarri zira teman, nik nai nuke auzia bururat ereman. Zer komedi gaixtoak ukan ditudan han, harek eskuin behar ta nik ezker nahian, lanak zeuden puntuak zuzen ezin emano

186

Page 181: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lar: Nola ibili giñan dadukat goguan, ta argatikan nago ni esan asmuan: zuk bezela umorea nik ere banuan. Dantzatzera bakarrik Xanpun etzan juan. N ekin ein zun tratua ta akabo orduan.

Xan: Bera ibilia da han estekatua, neskari lotu eta ez­in espekatua. Aski hurbil zinela ezin ukatua. Istant guzian zuen neri trukatua; ez Xanpunen gain bota zure bekatua.

Iriondo: Orain lau oinak, zortziko txikian bertsua osatze­ko:Parranda,emanda, edanda, txanda

Xan: Atzo egina dugu guk naiko parranda, baxoerdi hoitatik sobera edanda.

187

Page 182: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gainerat, aitortzen dut: hau bertzek emanda. Inoiz etorriko al da, bai, guretzat txanda.

Goizeko saioan Xanpunek egin zuen azken agurra

Goiz huntako saioa nola zaukun bete, bazkaltzera guziak gonbituz zerate. Ez dezala egin hor harek zerbeit kalte. On dizuela deneri; berriz sarri arte.

Arratsaldeko saioa, 1980ko urtarrilaren 6an. Lehen agurra, Xanpunek

Naizen lekuan aurkitzea da benetan, bai, zoragarri: horrenbeste anai-arreba gu begira egun elkarri. Benetako Euskadi batua hemen dugu gaur lokarri; Erregek erregalo hoberik ezin gintuzten ekarri.

Binaka zortziko txikian

Iriondo: Larrañaga eta Xanpun. Zerbait gogorra pasatzen da zuen artean: "Hi haiz hemen lapurra", esan diozute elkarri, hasarre.

Lar: Nik aurretikan ere banuen bildurra, baiña laster nik eman biaiot egurra.

188

Page 183: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

N ere kartera ederrak egin du agurra. Lagun uste nin baiña i aiz lapurra!

Xan: Gizon bat iuiatzea ez duk, ez, oin errez; beldur nauk ez ote haizen gaur aldrebes. Lapurrak be burua zaindu nai dik berez. Guk deitzen diau: Zozuak belea ipurdi beltz.

Lar: Juzgua egitea daukat nere esku; batek ikusi zaitu ta orain zaude estu. Seguru dakit kartera zuk dezula ostu. Besterik ez du merezi: esku biak moztu.

Xan: Ez nabil hemen, naski, nere ondu naizik; ez daukat egin ona zaindua gaur baizik. Hire buruari hi begiratu hitzik, moztekotan hireak moztu hor lenbizik.

189

Page 184: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lar: Hortik ondo bizitzen badezu naiko lan, ilusio txarra dago Xanpunen ganbaran. Gaurtik aurrera zera lapurraren faman; baiña diru askorik ez dezu eraman.

Xan: Gure arteko auzi hoi ez hortan urra; aspaldi nik banaukan gauz hunen beldurra. Zuzendu nahi duzu ba zure makurra. Ni inozentea naiz ta hau dugu lapurra.

Binaka Esne saltzailearen doinuan

Iriondo: Xanpun eta Azpillaga, biok bata bestearentzat errege omen zerate gaur, Erregeen eguna izaki. Egizkiozute elkarri zuek nahi erregaliak.

Xan: Errege batentzako gaur badaukat grina, uste gabe jina; gradu hori baita kezkatzeko dina. Iparraldetikan hunarat naiz jina.

190

Page 185: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eskaintzeko badut, zuk ere berdina: botoila bat pollita, ta han koñak fina.

Azp: Hau ikusita nere begian malkua, ona da gaurkua, lagun bat etorri da berdin gabekua. Errespetatze' itugu lege ta J ainkua, nola bera daukagun beti-betikua. Bihotza ematen dizut; ez al da naikua?

Xan: Batek eskaintzen dio, bertzeak eskea; zerbait ditekea. Bazter guzitan dago sua eta kea; elgar konpontzeko gauza bat nekea, guk bilatzen dugu­na ez da merkea. Berriz eskaintzen dautzut ordainez bakea.

Azp: Pake-premian dago benetan mundua, pakea galdua.

191

Page 186: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nola iritxi lezaken guretzat sendua? Lapurdin bizi zera, etzaude galdua; baiña gaur Donostian libre azaldua. Erdiko muga dago zuretzat kendua.

Iriondo: Orain Xanpun datorkigu bertsutara, beste guztiei bezala, bi puntu eta gaia emanda:

Iri: Ni ondo nabil eta besteak hor konponl

Xan: Bakotxak bere trenpuan gaur behar du egon. Behintzat makal aire batek joa dauka Xanpon; uste dut ondoko hori hobeago zaion.

Iri: Batzuek eskubi ta beste batzuk ezker.

Xan: Mundua hola zuzen da J ainkoari esker. Zoin dabila zuzenena seinale da laster. Ta bide on hartarik gu ez gaitezen bazter.

Iriondo: Orain hiru bertsu, doiñu eta neurri librean, Xan­puno Gaia: Gizona ez da ogiz bakarrik bizÍ.

Jainko maiteak bai mundurako gorputz bat emana gaitu; ta harek dauzkan goraberak behar ditugu garraitu.

192

Page 187: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ez gintezke, ez, haragiaren hazkuntzaz beti gelditu, ta gorputzaren nahiari ere beti ezin obeditu. Harek arima bat baduela behar genduke orroitu.

Gorputzak eta arimak daukan bidea behar da bete; batek ona du eta, menturaz, bertzearentzat da kalte. Bainan mundurat, ez da dudarik, hortako eman gaituzte; orroitu ere ez gira hemen betikotz, eta hau bete: behar ditugu biak ereman J ainkoak nai duen arte.

Zer ote dugu gorputz triste hau ikusiz nola hor naizen, ta haren zainak lana ematen nautela egun garraitzen. Baina barnean, aitor dautzuet, bertze zerbait dut senditzen, ta gorputz hori baino gorago dela ere iruditzen; bertzenaz hemen animal e bat bezala izanen nintzen.

Sariak eman ostean, azken agurra Xanpunek:

Lendabiziko agurtzen ditut egungo bi txapeldunak,

193

Page 188: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

ez ote du, ba, zerbeit grazia eman gaituzten egunak? Gutxienetik gaur bilarazi gaitu anai euskaldunak. Eskerrak dener bihur detzagun hemen gaur zor ditugunak; ta egun hunek izan detzala ondorio biharamunak.

194

Page 189: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

1982ko Bertsulari Txapelketa nagusia

Oiartzun, 1982 Aurrekoa bezalaxe, Euskaltzaindiak antolatuta, 1982an egin

zen Euskal Herriko Bertsu1ari Txapelketa nagusia, Oiartzunen egindako jaialdi eder batekin hasita. Huna hemen Xanpunek han kantatu zuen zenbait bertsu, lehen agurrarekin hasita:

Anai-arrebak, besakarda bat hemendik umil-umila. Egun bortitz hau zuen bitartez goxoa izan dedila. Kezka denekin lagunen gisan ildo beretik nabila, kasko zuritu soildu hunentzat txapel koskor baten bila.

Iriondo: Orain bertsulariak binaka jarrita, launa bertsu kantatuko dute, zortziko nagusian. Xanpun eta Patxi Iraola­rentzat gaia: Iraolak zorra zion nonbait Xanpuni, eta, ordai­nez, loteria eskaintzen dio gaur. Xanpun hasiko da.

Xan: Ez dakit norat goazen egun bide huntarik ibiliz. Hunek zor pixkat neri izaki pagatu nahi nau negurriz. Uste al duzu kito girela bilete hori ekarriz? N aiago nuke bilete hori kolorez berdea balitz.

195

Page 190: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ira: Etzaidazula kopeta belztu, etzaidazu egin demanda, mixeriaren pixua zer den ondo jakiñik nintzan da. Etzaitezela hasarratu, ez, loteria hori emanda; nolabait zugan agertu nai nun besterik ezin nuan da.

Xan: Loteriako bi1etak hartzen, aitor dizut, naiz ni trebe. Horrenbesteko desgrazia det, kasik hartzeko herabe Makinat aldiz egina nauzu bileta tzar hoien jabe; itxaropena asko izan dut eta beti diru gabe.

Ira: Nola tristea izandu oi dan ezindunen bizikera, zu ordaintzeko ber hainbat diru iñundik ezin atera. Baiña gaur nator argitu nai ta loteria hau ematera. Ekatzu, bada, ta hor konpon zaitez zu konforme ez bazera.

Xan: Gauza guziek nola daukaten neurri edo izaria, zu ez al zare airatu naizik ibilki izaiten txoria?

196

Page 191: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bainan gaur diot leku txarrerat zira hemen eroria ... Bileta hori saltzazu eta ekarri horren saria.

Ira: Etzait gustatzen egin didazun hasarrearen orrua; lengoz gaiñera berriro ere triste da nere barrua. Nik banedukan zurekin zerbait gozatutzeko. gogua; baiña ez nuen pentsatutzen zu ziñanik horren arrua.

Xan: Harroa naizen hau esaterat egun zira irriskatzen; ez ote dezu harrotasuna egun zerorrek bazkatzen? Bileta tzar bat eskaini eta dauzkazun zorrak ukatzen ... Ez ote zira hasia hemen eskapadurak eskatzen?

Ira: Dirua banu zorrak ordainduz geldi nindeke gustua; nik dadukaten borondateaz zabal nai nuen eskua: Hau entregatuz zurekin zerbait hitz egiteko asmua; eta bestetik jarri nai nizun aberastu arriskua.

197

Page 192: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Iri: Langileen erdiak hor daude paroan.

Xan: Noizpeit etorriko dela datoz anparoan. Kasu hortan ez daude, ez, bihotzez beroan; bide txarrak daude hor guretzat geroan.

Iri: Herrixka bat gerala gure zorigaitza ...

Xan: Halarik ere zapaldu nahirik dabiltza. Ez dakigu zoin bidetik ateratu hitza; doi-doi baigindezke eskuaraz mintza.

Iriondo: Kartzelako gaian kantatuko dute jarraian bertsu­lariek, hamarreko txikian, launa bertsu osatu arte. Azpillaga eta Xanpunentzat gaia: Hogei mil a durorekin kartera bat azal­du da hor, jende artean. Eta horren abisua ematean, biok kar­tera eske zatozte.

Azp: Etxetik diru gabe ni ez naiz juaten, diru gabe ezpaita ezertxo izaten. Kartera galdua det lengo egun baten, ta badakit herrian nolatan daukaten. Xanpun, etzaite hasi gezurrak esaten.

198

Page 193: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Gai horren gainean gu ez gaitezen hizka; baina etxe alderat egin gure piska. Diru kontun Xanpunek gauz batzuk dakizka. Bileta gutti dauzka bai elgarren gaizka. Zertako kartera hori ez egin erdizka?

Azp: Erdizka egiten bada zure mesedia; berana eztan gauza eskatu erdia. Noraiño iritxi dan onen pikardia! Hemen zaitu behar du bakoitzak beria. Zurea gezurra da, kartera neria.

Xan: Horrenbeste duru hor

ezta gure kalte; horiek bai etxean bertute daukate. Zuk ere nere gisa diru hori maite. Bainan gauza batez gaur segur izan zaite: doi -doi geurea dela jabea jin arte.

199

Page 194: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Azp: Ez aintzakotzat hartu Xanpunen esanak; leno ere holakuak badira izanak. Kartera beretzat nai, hortan daude lanak; bere aldera jotzen dizkigu kanpanak. Saria jasoko du bilatu duanak.

Xan: Alkar aitzerik ez da gertatuko hemen; begira jada nola hasarretuz gauden. Beraz, ez du diruak askorik iraunen, neri utzita baitut pobrier emanen. Baina jabea azaldu bedi lehenbaitlehen.

Azp: Guztiok badakigu

Xanpunen bizitza: lanik ez du egin nai, jornala murritza. Aspaldi era hortan dadukazun ditxa ... Behar bezela emen ezin eman hitza; kartzela joan zera gaizki bazabiltza.

200

Page 195: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Gure kasua orai jar dezagun xutik, botaraz bailezake hau arrazoin gutik. Ohartuak zarete guziak gaur goitik, hunek'e eukitzen hau badaki gogotik: xakua bildu eta ez uzten eskutik.

Iriondo: Arratsaldeko saio honetan, Iraola eta Xanpunen txanda orain. Zortziko txikian, launa bertsu kantatzeko gaia: San Martin eguna pasatu da, eta "oraindik ere hoiek bizirik?" galdetu omen du norbaitek hortik. Iraola hasita

Ira: Beraz badabil hemen hoinbeste notizi? Batzuek goxo eta bestientzat gazi. Sanmartinak pasatu ta txerria bizi ... Jendea i1tzen galdezka noiz behar dan hasi?

Xan: Sanmartinez xerriak hilez egiazki; sekretu on guztiak harek badakizki? Gu behintzat bizi gera eta ez gera gaizki; utzi gaituzte, ez baitzen oino gantzik aski.

201

Page 196: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ira: Etzait asko gustatzen hoien diadarra; kontu hauek ez dira egiteko farra. Badakizu gaur degula denbora kaskarra; koskor bat hiltzeko ezta oso giro txarra.

Xan: J ende a kezkatua badago azkarki, txerriak bizi bada zertako badaki. Beintzat aitor du: hola pozik da ibilki. Oraindik ez daduka haragirik aski.

Ira: Xanpun, badut nerekin gauza bat goguan, ta hitz egin behar det senti dan moduan, guk ere zerbait okela nola badeguan. Baiña salbako al gera aurtengo neguan.

Xan: Oraindik gabiltza gu jan ta edanean, gu hazten baserrian dabiltza lanean.

202

Page 197: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bai aski goiz inen dut hoi hilen denean; bitartean balia gaiten oihanean.

Ira: Aske gaude oihanez oindik ibiltzeko, dauden ezkur ondarrak pixka bat biltzeko. Dena mejoran degu, ez dugu galtzeko: badaude gizenagoak aurretik hiltzeko.

Xan: Bi txerri polit hemen aurrerat goazi, ta gizendu artean gai zaitela hazi. Zertako guretzako bi sorte berezi? Txerriak'e ez al du bizia merezi?

Iri: Gorputz, amuts, huts, putz

Xan: Orroitu Xanpun dela arima ta gorputz; berdin egin dezake bai uzker edo putz. Ezta zuzen-zuzena, badauzka zonbeit huts; baina zuzen direla dauka orain amuts.

203

Page 198: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Iri: Ziri, hiri, irri, xirri

Xan: Jendeak dabiltza gaur zarra eta zirri, bertzer egin nahirik, naski, zonbeit irri. Hik etzakela saka neri sobra ziri, bueltatu ta ordaina emanen haut hiri.

Iriondo: Zer dio gure historiak? Hiru bertsu gai honi buruz, doinu eta neurri librean, Xan-

pun

Zuk eman gai horri nahi diot, orai berean ordaindu; egin liteke istorioa barnetik hartzen bagindu. Gure Euskadik bere denboran gauza ederrik egin duo Beste iñork hau bilatu eta, beharba, ezin berdindu. Daukan itzala hau du bakarra: ezin duela agindu,

ezin duela agindu.

Gure Euskadin historia zabaltzen zaigu nonaitik. Hori entzunda gure odola ezin zauku ego n geldik. Bai, oso txiki izanagatik ote dago bat hoin haundik? Saiatu gaiten zuek hemendik eta gu ipartarrak handik hauxe batzen gaur; puskatze hori eztu merezi Euskadik,

eztu merezi Euskadik.

Anai-arrebak, ez da dudarik; egun lekuko zarezte. Etsaiek ere, eskatuz geroz, baidiote horrenbeste. Gu euskadunak bagira eta bertziek ez dute uste. Batuak gaude mendi gainetik nahiz zahar edo gazte. Bi pusketan gaur bagira ere bertzek puskatu gaituzte,

bertzek puskatu gaituzte.

204

Page 199: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Durango, 1982.11.28

1982ko Bertsulari Txapelketa nagusia zela-eta, azaro aren 28an Durangon egindako saiotik jasotako zonbeit bertsu.

Iriondo: Xanpun eta Larrañaga jarriko ditugu bertsutan orain, gai hauxe emanda: Biok periodikua hartu eta irakurriz, ofizinan zaudete, aurrez-aurre. Larrañaga hasi eta Xanpunek segi, zuen bertsuak zortziko nagusian.

Lar: Berri batzuek zabaldu dira makiñatxo bat aldeta. Seguru asko orain artean hor egon dira gordeta. Nik Egin daukat eskuan eta Xanpunek berriz Kaseta. Debaluazio haundiarekin ikusitzen da pezeta.

Xan: Behar badegu mintzatu orai gai horretaz elgarrekin, nere aitormen bat behar zaitut berehalaxe gaur egin. Kazeta hoiek erosten dira bainan zer dute atsegin? Ongi pentsatuz nahiago det horko berririk ez jakin.

Lar: Bildurrez nabil; berri xelebre hau irakurrita nago. Leno kezketan giñaden eta orain daukagu geiago. Berri hoberik periodikuz ez ote dute emango?

205

Page 200: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lenaz gaiñera guk gasolina ez degu merke izango.

Xan: Egunkaria hartu ezkeroz zor zaizkonak eman behar zaizko; bainan ote da ondo pentsatuz hoitan zerbait egiazko? Hasten dirade berri kondatzen eta on bezen bat gaizto. Nere iduriko egia gutxi

eta gezurretik asko.

Lar: Lenago ere herri zar hontan giñan dana beharrian; zorionikan ez dago asko gu jaio giñan lurrian. Dirutik ere arin gabiltza, eta lanetik hurrian. Lenaz gaiñera gaur mixeria jartzen zaigu indarrian.

Xan: Zabal-zabala idekiko dut egun batez egunkaria, ikusten badut hantxet emana titulu gisa jarria: uzten dutela gure gain eta gurea dela Euskal Herria. Bainan noiz behar dute azaldu horrenbesteko berria?

206

Page 201: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Iriondo: Xanpun eta Sebastian Lizasorentzat gaia: Xan­pun, itotzen dago, itsasoan. Sebastianek aterako luke pozik, baina ez daki igeri egiten. Hiruna bertsu hamarreko txikian.

Xan: Hau ezinbertzeak gaur nauena ni joa, aurrez-aurre ikusten baitut herioa. Urrats gaizto bat egin, zer ondorioa! Akabo da gizona eta hondora noa. Zatoz ni laguntzerat, hor dago geroa.

Seb: la itoan dago auzoko mutilla; igerian eztakit, hau da maratilla! Potzu hortan len ere galdua da pilla! naiz intentoan geldi ni akaso hilla, potzura sartuko naiz lagunaren billa.

Xan: Nere orduan denak badauka bihozmin! Ezin egin nahi ta beharra ezin in. Otoi, adiskidea, zuk ez ihes egin;

207

Page 202: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

baina laguntza hartu ta lehenbaitlehen jin, ene gorputz triste hau gaur ito ez dedin.

Seb: Laguna, hi uretan oso estu habil, eta ni igerian berriz ez nauk abil. Baina saltatuko nauk, egon hadi trankil! Eskutik heldu zaidak egon arre n debil, biok biziko gaituk edota biok hil.

Xan: Salbatzekotaz orai hurbil da denbora, nere gorputz triste hau badoa hondora. Eta arima altxa zeruetan gora, bederen hurbil dadin amaren ondora. Altza be di agudo

zeruetan gora.

Seb: Bestera gerta daike bihar edo etzi; probatu aurretikan zertarako etsi?

208

Page 203: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lagun, aurkí noata hartzak pazíentzí. Híre txímak heldu edo eskutik imurtzí. Lagunikan itotzen ez nezake utzi.

Xanpunek kartzelako gaian bota zituen puntu eta bertsuak:

Iri: Haizeak eraman du gure esperantza.

Xan: Lagunari eskeinia hor dio arantza. Zorigaitzez haizeak hori dauka gaitza: beti egiten gaitu bertzenen emaitza.

Iri: Hamasei bertsolari, txapela bakarra.

Xan: Hura eskuratzeko gaur behar azkarra. Alta Xanpunek balikek, bai, baten beharra; baina bertsutako eskas talendu ta indarra.

Iriondo: Hiru bertsu botatzeko gaia: Zer eskatzen du herriak?

Xan: Garbiki diot, haurride onak, ta nihork eztu dudatzen: herri batean denek goxamen zerbeit dugu inguratzen. Ta zerk ote du herri maite bat gehien-gehienik bazkatzen? Bake on batek; eta guziek horra zer dugun eskatzen.

209

Page 204: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bakea duen izar ederra hartu dezagun gidari, eta inahalaz jarraiki gaiten eman duen bideari. Ez da dudarik izanen dela gozamen ona ugari. Lehenbiziko eman dezola gure Euskal Herriari.

Ikas dezagun gure urratsak norabeiterat gidatzen, eta ez utzi anaitasunez egin hariak higatzen. Hasi gaitezen maitasun eta bake sekretu bilatzen. Baina bakea bera ez da heldu guk ezpadegu bilatzen.

Xanpunen azken agurra

Orai bukatu bide dugu guk bertsulariak duen lana; eta banator, anai-arrebak, hau opatuz zuengana: Ofreitu edo eskainiz hemen deneri bazkari on bana. Hau da bihotz, bai, zabal-zabal egiten ahal dudana. Zuen presentzi horrek baideraut berotasun hau emana, berotasun hau emana.

210

Page 205: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Han-hemenka jaialdietan jasoak

Page 206: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urruña, 1963

Eskualtzaleen Biltzarrak antolatu zuen Euskararen Eguna zela-eta, Mattin Treku Mattin, Fernando Aire Xalbador, Manuel Sein Xanpun, Joxe Joakin Mitxelena, Jon Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi Errexil eta Joxe Agirre ziren bertsutan Itsasmendi aretoan egun hartan. Gaijartzaile eta aurkezle, Ira­zokijauna.

Gai horixe eman zieten-eta, Mitxelenak hegoaldeko ber­tsularien eta bertsularitzaren indarraren aipamenak egin zituen. Xanpunek, iparraldeko bertsularitzaz hitz egin zuen:

Gauza bera nik erraiten ahal ote dut umil-umila? Zure idai edo sendimenduak jota hementxe nabila. Ibiltzen gera bertsularirik badenentz gu zintzo bila. Talendu pixkat senditzen duna, otoi, agertu dadila!

Bertze guzien modukua da bertsularien bizia; ezin erran da dugula guk gizontasun berezia. Sokorriko Ama, galdatzen zaitut bihotz-bihotzez grazia Urruña aldera heda dezazun bertsularien hazia.

Bertsulariak, zuen laguntzak ez du sendimendu hotza; zuek ekartzen duzuen sok'horri horrek hunk'io bihotza. Ez pentsa gero gure gradua dela gradu edo arrotza. Kuraia pixkat, anaia onak; gure tartean ez lotsa!

215

Page 207: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Uztaritze, 1964 Uztaritzen, Hiribehereko plazan bertsulariak zituzten

urriaren 11 hartan. Eta Xanpun, Errexil eta Mattin ofiziotan jarri zituen Etxezuri gaijartzailleak: Xanpun bordariari etxea erortzen ari zaio; baita Errexili ere. Kasualidadea da, baina bi etxeen jabea da Mattin.

Xan: Nagusia, gu baldin baga zuganat etortzen, gure errenkura dugu laburzki aitortzen. Oraitxet entzun bia'uzu igan eta hortzen, etxea ari zaukula errotik erortzen.

Err: Mattin, nola geraden gu zure bordari, galde bat egin biar gaur naguSIafl. Etxea oraintxe ia lurrerat erori. Hoiek antolatzera bea'uzu etorri.

Matt: Gizon, tresna ta abar bada erre menta; denak ni jarrai hemen hunat etorrita hauen etxia lurrera omen doa-eta. Hobe luteke pagatu urteko errenta.

216

Page 208: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Gure auzia arrima dezake gauz gutik: Lenbizi etxe zar hura egon daila xutik, haren azpian ez gira gan nahiak mundutik. Hortako errenta txikia nai zaitut eskutik.

Err: Gure tartian bada zenbat gorabera; nausia, azkenian umilduko zera. Errenta altxatu ta etxia lurrera. Kriminalak baino ere okerrago zera.

Matt: Nigarrik ez da jaliko nire begietan, hauek partitzen balira Mattin lorietan; beti errenkura naiz ni bordari hauetan. Bordari on guti da gizon ederretan!

Xan: Egiaren erraiteak nola duan munta, orain Errexil ta biak gu gaitezen junta,

217

Page 209: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

nausi txar baten kontra gauz horrek badu-ta. Gureak konpon ditzala berea salduta.

Err: Hemen ibilki degu zenbait gorabera. Errentak enpliatzen nun ibilitzen zera? Etxia erori ezkero gu akabo gera! Gehiago kostatu zatzu gu hiltzen bagera.

Matt: Horren beldurrangatik nago ni gostuan;

Urruña, 1964

nere bordarik bizi dira deskantsuan. Bordaririk ezin kolpa holako kasuan. Zazpi gautarik seitan daude ostatuan.

Otsailaren 2an Urruñan egindako bertsu jaialdian jasotako batzuk orain, Xanpunen ahoz ahoko bertsuen sail honetan.

Halabeharrez, telebista baten aurrean eserita irudikatu zituen gai emaileak, Urruñan. Eta "Dakarreko zure arrantzale lagunak ikusi dituzu oraintxe te1ebistan, Xanpun", esan zion, bi bertsu bota zitzan.

218

Page 210: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

MariñeI batek beretzat dauzka, bai, zonbeit zorte berezi, eta heiek aipatu gabe Xanpunek ezin'tu utzi. Etxetik urrun, gizagaizoak, Dakar aIdean dagotzi. Ta guk heurak ahanzterikan ez dute inoIa merezi.

Roien sujeta ukitu ezkero ezin utzi dut atzerat, nola doazin, gizagaizoak, leku batetik bertzerat kasik bizia irriskatuaz zerbait onen ekartzerat. Jinkoak diotela arrantza on ta lehenbeitlehen sartu etxerat!

Xanpun eta Basarri elkarrekin jarri zituen gaijartzaileak Urruñako Itsasmendi aretoan arratsaldeko bostetan eginiko bertsu saioan. Gaia: Xanpun heldu da Dakarretik, han arran­tza sasoina eginik; eta bere aitari -Basarriri- aitortzen dio nola dakarren han egindako emaztegai bat, eta harekin nahi duela ezkondu. Befe emaztegaia, neskatxa beltza da.

Xan: Aita maitea, zuretzat daukat orain galdera zorrotza, aitortzen baitut egia erraten kasik naizela gaur lotsa. Andregai bat Dakarren in dut, koloreaz dago beltza. Bainan kanpotik ez bide da, ez, presunarentzako gaitza ... Gure irudikoa izanagatik maitena hura neretza.

Bas: Gure seme au, jaunak, gaiztotzen beti urtetik urtera! Igaz bezela aurten' e junda ortxe Dakarko partera;

219

Page 211: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

eztigu esan itsaso artan zer arrai duen atera. Disgusto aundiak emanak ditu bere aitaren kaltera. U stez arrantzara bialdu nun, ez andregaia egitera.

Xan: Aita, ez, otoi, hori entzunda gaur lotsaturik gelditu, bihotz bateri behar baitzaio bide zuzen obeditu. Seme hunek hoi zuri aitortzeak bere arrazoinak baditu; hola penatu bazaitut orai, batere etzaitez arritu: arrantzale onak arrain guziak saretan bi1tzen baititu.

Xanpun eta Mattin elkarrekin jarri zituen gero gai emaile­ak Urruñako festa hartan, gai hauxe emanda: Biok baserrita­rrak zerate. Belauniko, atzeraka eta aurreraka, belar-zama biz­karrera jaso ezinda ari dan Mattin ikusi duzu, Xanpun.

Xan: Ene auzo hau aspaldiskoan nola naukan begitan, egun batean, beraz, atxeman dut lagun hau lan erditan. Zalapartaka, karga ezin altxa hantxe dabil zalapartan. Hartako behin ereman' azu, ez entsaiatu zu bitan.

220

Page 212: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Matt: Nere tokitik bide hegira kasikan dira bi pausu. Egin ahala eginka beti ni lanian aitzen nuzu. Zetako hola trufaka ari, ta neri bota bertsu? Aiseago're inen nuen nik zuk lagundu baninduzu.

Xan: Karga haundia ttikiak altxa: horrek daduka aski gaitz; eta munduan dakizuena horixe gertatzen da maiz. Zure serbitzuko nago ni, Mattin, eskatuz gero zuk noiznahiz. Jestu ttiki bat egin nazu ta lasterka etorriko naiz.

Matt: Egin ahalka hola aitzia da pertsunarentzat kaltia. Ezta posible ahal den baino gehiago erematia. Eztu balio zu ere gero hortik beira egotia. Bihotza dunak berak behar du erakutsi borondatia.

Xan: Etzaitela izan zu, otoi, Mattin, hoin esker gaizto, zimela; nik nere eskaintza egin zaitut gaur, etzaitela errebela.

221

Page 213: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eta gainerat auzoak gira, zertako billatu gerla? Nik uste nuen lagundu eta zu lotsatuko zinela.

Matt: Sentimenduak idorrak dauzka Xanpun hunek bihotzian; batetxo ere ezta urrika1tzen ni honela ikustian. Erdi trufaka neri begira goiko bide-sahetsian. Zerbeit gauza on sendi dularik las ter dut han bahetzian.

Xan: Pentsatzen zuena ezin gordeta agertu zauku janeko; eztut erran nai gizon ttipia danik kargaren meneko. Borondatia daukala dio zerbeiti lotzen deneko. Onarentzat on den gizon hura ez ote da on txarreko?

Matt: Nere laguna holaxe baita frango leku bihurrian. Hobeko nuen nik ere karga hartu banu negurrian; ezin altxa ta laguntza eska hantxet utzi dut lurrian, ta hunek ez nau lagundu nahi zikintzeko beldurrian.

222

Page 214: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun eta Uztapide elkarrekin ofizioan jarri zituzten beste batean, gai hauxe emanda: Uztapidek zakurrak ditu etxean. Baina, itxura denez, zakur horietako bat Xanpunen oilategian sartu da, eta bizpahiru oilo ito. Hasi, Xanpun.

Xan: Agertu behar dugu elkarri mamia eta azala, eta mintzatu oraintxe biek gizon batzuek bezala. Bospasei zakur dauzka etxean, hori da bere itzala; baina aitor dut gau eta egun beti zaungaka dirala. Zuzen ezpadabiltza gero, danak garbitu ditzala.

U zt: Esplikazio batzuek daude ematen oso samurrak: mundu au ia betea zeukan gaiztoak eta lapurrak. Badakizute nolatan geunden gau eta egun bildurrak; lo egiteko orduak ere izaten ziran laburrak. Zakurrak zaunka eiteko dira; kanpoan dira zakurrak.

Xan: Gure auzia xuritu behar dugu gaur frango bitxiki, eta ez nuke nahi hortako karratxurikan atxiki.

223

Page 215: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Dozenerdi bat zakur badauzka gutxinez, haundi ta txiki; ta nere oilotegian ere ez ote dira ibilki? Zauriaren gainerat igoa neri aztalak haziki.

U zt: Berela esan bear det, Xanpun, bein asi geran kasuan: nik lotu eta eukitzen ditut zakurrak arrats osuan. Oien kontuak egiten ditut txit era kuriosuan, ta etzaitela zakur jabeai zu aSl amenazuan; txakur aitzakin oilloik onena beronek jango bait zuan.

Xan: Duzuelakoz bertsu polita lagunaren aboz aditu, hoi sinetsita, nere entzuleak, etzaiteztela gelditu. Hunek manatzen ditu zakurrak, ta zakurrek obeditu ... Huna oraintxe zertsu zaitan zakur hoitaz iruditu: hauzoko oiloak hilik igortzen heziak izan bear ditu.

U zt: Arrazoirikan eztakit dezun, lata ematen didazu;

224

Page 216: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

kulparik gabe jende aurrean ia erdi lotsatu nazu. Zerbait pentsatu bearko degu zuk arrazoia badezu. Ittotzen diran oiloak eta zakurra ekarri izkatzu, ta egin ditun oker guztiak danak ordainduko zaitzu.

Xan: Samurtu gabe arrimatuaz makurrik ez dago egun; zakurrengatik zertako behar dugu bizitu guk ilun? Zakur horiek ere betiko, beraz, ezin dute iraun; nola auzokoak giran ta aspalditikan ezagun, lepoa bihurtu oilo heiekin otruntza egin dezagun.

U zt: Ortik aurrera zakur kontuan asko ez goaz esatera; biok hasarre giñanak leno bilduak gera batera. Zakurrak lotu egin beharko ta ez etxetik atera, ta leporikan bihurtutzean ni joango naiz jatera. Erdi gaixorik nabil ni baiño garbituko det platera.

225

Page 217: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urruña, 1965 Otsailaren 21ean, Urruñan egindako bertsu saiotik hartu­

tako zenbait ale. Jaialdia, Itsasmendi aretoan egin zen, gai emaile eta zuzendari Irazoki jauna zela. Txomin Ezponda lehenengo aldiz jin omen zen Urruñara egun hartan; eta Xan­punek honela eras o zion, gai jartzailearen aginduz:

Xan: Noizpeit beharrez guk ezagutu nolazbeit batek bertzea; Zeruko Aitak, beraz, egin du gaur biak hunat heltzea. Ta tokatzen zait, ikusiz geroz, lagun hu ni galdetzea: ea poztuten zaion Urruñan bertsu ematen jartzea.

Ezp: Lehen aldikotz egun bait neraiz Urruña hontarat jina, zuen artean izaitea da gaurko nere atsegina, . bertsulariak bazirela hemen bait nuen haizina. Jaun prestu bat aldean badut bainan eztakit izena.

Xan: Nola jakindu baitiat hemen, aiskidea, hi nor haizen; eta serios egotua nauk hire bertsua aditzen. Nik baditiak, egia erran, Urruña huntan bi izen:

226

Page 218: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Manuel diat legezkoa ta Xanpun naitek deitzen.

Ezp: Entzuna ere nik izen hori belarriz nuen entzuna: bertsularia pollita eta Xanpun zelakoa jauna. Orai nerea errateko ere etorri zautak orena: nahi baduk hau laburki entzun, Ezponda duk nire izena.

Xan: Hire izena jakite horrek segur eman dik atsegin. Berri horiek erranta hemendik guk eztezaun ihes egin. Orai jendiak gue talendua zertsu den nahi dik jakin. Hortakotz bertsu bat edo biga emain' tiau elgarrekin.

Ezp: Geroari're egundik hemen jarri behar gare begira: lehen baziren, bai orai ere; gero're izango dira. Zendako hau guk galduko degu eskualdunak bagira? Hemendik goiti kantatutzia, Xanpun, duk nere desira.

227

Page 219: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xalbador eta Xanpuni gai hau jarri zieten: Xalbador aita da, Xanpun seme esposatu berria. Eztu sobera elgar aditzen bere emaztearekin, eta aitaganat dator, "emazteari bi mazela­ko" eman dizkiola esanez, larri.

Xan: Aita, kondena nindeke

infernu zolako; ez al da berriz gertatu­ko maiz holako. Andria beti mokoka han ari zelako, hasarretu naiz eta eman tut bi mazelako.

Xal: Andriaren nagusi gizona zen jaio; geroztik izana da lenbizi bataio. Haren gaixtakerier ez egon soraio. Merezi duenari eman behar zaio.

Xan: Baina gure sujet hori eztago erditan; ohar zaite, nik nigarra daukat gaur begitan. Eta hari nola erran hauxet ez dakitan, egin dutan lan hartaz nago urrikitan.

228

Page 220: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xal: Hire zainak beldurrak hor dauzkak sartuak; noren falta ote diren atera kontuak. Nik barkatzen ditiak hire bekatuak. Amak ere baditik bakarrak hartuak.

Xan: Zure sendimenduak ez atxiki gakoz; bai, pena haundiak dauzkat eginak hortakoz. Ta barkamendu eskatzen diot sekulakoz! Konten naiz aitak etxenplu eman dautalakotz.

Xal: Errespetua ez daiak nahi galarazi, baina zerbait gisetan behar bait da hasi. Merezi duen hari hik eman zerbait gazi; ez gaitzan harek galdu behar diagu hezi.

Xan: Barka nezala, otoi, egin dutan mina; bai, gaixoak hartu baitu hor orroitu dina.

229

Page 221: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Baina ne'urrikiakin egiten dut zina kalme gehixo hartuko' ut hemendik aintzina.

Xanpun eta Mattinek egun berean egindako saioa. Gaia: Mattini etorri zaio tripako min bat gaitza, eta badoa Xanpun midikuarengana, eta erraÍten dio nun duen mino Xanpunek ematen dio bere sententzia.

Mat: Medikua, hemen naiz zureganat jina, entzunik zirela zu ona eta fina. Jakin nai dut zuganik oraitik aintzina, zerk ematen derautan neri tripan mina ...

Xan: Laster ezagutu dut nik Mattinen gaitza; . denen bistan esan behar, horixe duk beltza. Gorputz guztian jabe egin zaio gantza. Sobra jan t' edan eite'uk eite'un lanantza.

Mat: Midiku jaun hau dago ofizioan trebe, honenganik entzun ber nun gaur hau ere.

230

Page 222: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nork beha'ik ba sinetsi orden hori ere? Bea're bizi ote da jan ta edan gabe?

Xan: Sendatuko zirade nere erran a eginez; bertzela oraino luzaz . . . egom ZIra mmez. Bainan orroitu, Mattin, egiten ahal denez: zaude instant bat ur hutsa egun oroz edanez.

Mat: Midikuak ez nau ni emanen trenpura; hunekin ere eztaike eri bat gustura. Ura edan bear dudala jin zaio burura. Len sobera edanik dut nik errenkura.

Xan: Pixka hartzea, Mattin, ezpaitu balio; huni duen gaitza, beraz, horrek eman dio. Sobera eri zera arnoa del a medio. Ez bauzu erran'iten izain du ondorio.

231

Page 223: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mat: Mediku hau ezin dut hola obeditu, zer eskola duen honek ezin konprenditu. Nere gaitz guztiak galdegin ditu ... Nik eztakit zertako ein zinen mediku.

Xan: Etzera nik erranta zu, Mattin, eritu; oain etzinduke behar hitz hortan gelditu. Nere erremediuak be'onak baditu. Sendatu nai badezu, beraz, ni obeditu.

Mat: Nere bisita baita gaurko akabantza, zuganik sendatzia ez dut esperantza. Beti hunek erraten du: -haundiegi duk pantza! Etxian ez edanez pipa hunentzat donantza.

Xan: Etzitela zu ari horrela guduan; ez al duzu zuk leitu zer markatu duan?

232

Page 224: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Etzaitut luzaz euki nai hola munduan. Zatoz ni ikusterat hiru egunen buruan.

Ondorengo bertsu hauek Xanpun eta Errexilek egin zuten saio batetik hartuak dira. Gaia: Errexil aita da; eta Xanpun, semea. Aita askotan edana itzultzen da etxera, mozkortu eta guztiz zakartua. Eta semeak, bortizki eraso dio gaur.

Xan: Aita maitea, bortitz bortitza itzultzen naiz zuregana, eta garbiki erranen dautzut bihotz gainean dudana. Nola dezake gizon azkar bat edari horrek engana? Bai, zinez, aita, ona zintazke ez bazinde maiz edana.

Err: Nere semea, zakar-zakarra, fuerte mintzatu zera zu! Oi, zure aita mozkorturikan sobra maiz ikusten duzu. Ongi naizelaik konprenitzen dut, zuk hortan arrazoi dezu. Eta tartetan tronpatzen banaiz, semia, barka zaidazu.

Xan: Zu bezalako aita batekin seme bat ezin da izi, eta sobera erraiterikan egun eztuzu merezi.

233

Page 225: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bainan zuk, otoi, aita maitea, edate hori gaur utzi; gainerakoan hemen zurekin bakez ezin gera bizi.

Err: Hori badakit, etxe guzia egiten dutala nasi. Bizio txarra hartu nuen ta iñola ezin dut utzi. Aizu, semia: betiko eran zu neretzat zera bizi. Ez ezazula aitak bezela mozkorkeririk ikasi.

Xan: Beti semea ibilki zaizu etxeko bakean bila; eta galde bat egiten dautzu hementxe umil umila: gure etxeko bake on hura oraino ez baita hila, egun dukezun zimino hori azkena izan dedila.

Err: Horra, semeak ondorio txarrik nik uzteik eztu espero; azken mozkorra gaurkoa bada ez naiz arrailduko gero. Nahi duenak idaia hartu, erremedio badago. Errege bezin ongi giñake aita sendatu ezkero.

234

Page 226: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aiherra, 1972

Gaia: Arrossagaray Lourderat doa sasoinaren egiterat. Xanpun da aita eta hau bakarrik bera uzten du etxean. Zer diote elgarri? Aiherran Bazkotan emana.

Xanpun:

Gaur ez dezagun debalde utzi, bainan mintzatu, den a den, ene semea hor dabilana suertez baitaukat hemen; batean Parisen dela ta berdin bertze batzuetan Lurden, aita bakarrik lanean eta ez daki semea nun den.

Arrossagaray:

Aita maitea, bortxatua naiz ni ere hola jaietara; orai atera dautazu hemen naski gaitzeko kondera. Ez penarikan izan zuk, otoi, ni joanikan Lurdera, harat joana bainintzan segur zor haundien pagatzera.

Xanpun:

Sasoin egitera gan omen zen, gauzak ez luke hor funtsik; bera ihesi bezala gan da, aita bakar bakar utzik. Orduan ez nuen izanen baitezpa behar zen zuhurtzirik, barka nezola ez balitzait itzultzen sakelak hutsik.

Arrossagaray:

Aita maitea, gaizki zuk egun naski daukazu kopeta, nihaur ere gaur harritua naiz zure moldea kus-eta. Seme batek hortan egin behar du segur aski pentsaketa: semeak zorrak pagatu behar aita zaharrak in-eta.

235

Page 227: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun:

Lekuko gisa ateratzen nau noIa ordaindu guk zorra, eta aita batek hori entzun behar badu gauz gogorra. Dirurik ez nau ekartzen eta gainerat hau horra, ba'ut uste Lurden gaIdu duen Iehen zuen fede ondarra.

Arrossagaray:

Aita maitea, zertako beraz holako errabiak? Ontasun honak egiten ditu oraino zure semiak. Lurde horretan pasatzen ditut nik urtien erdiak; Ama Birjinak ongi bizitzen lagunt gaitzala gu biak.

Xanpun:

Seme maitea, zaude sanoki ta ez gaitezen engana; errexki da ta gainerat eder joaitia Amangana. Bainan orroit haren Semeak eginbidetzat du emana; otoitza bezenbat estima omen lezakela lana.

Arrossagaray:

Otoitz hoietan, aita maitea, derauzkat egun aferak, fama trixteak kusten ditut nik egun aitaren manerak. Otoitz hoietan hunen bideak ez dira aski azkarrak. Semeak egin beharko ditu naski aitak in beharrak.

Herria, 1972ko uztailaren 20koa.

Eliza eta komentua Bazkotan eman bertsuak. Gaia: AIkatek eliza eta komen­

tua dauzka baitezpadakoak. Xanpunek, aldiz, maiteago ditu heien bien arteko karriketan diren kaperaño batzu.

236

Page 228: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Alkat:

Xanpunekilan hasi girade orai gu biak aparkan, nahiz horrela bata bertzia gertatzen giren batzutan. Hau ere baitzen abiatua gelditua biderditan, so egizu ba jende horiek denak ziren bezperetan.

Xanpun:

Adixkidea, zuk salatu nai nauzu naski gaur lepora, meza bezperak aipatuz hemen, alta ezta ba denbora. Horiek denak pasatu eta hauxe jin zaut ba gogora: kapera hoik' e ez dira txarrak naski mezatik lekora.

Alkat:

Bere fedea lagun hunek' e baitauka bere buruan, bainan hargatik Elizarekin aspalditik da guduan. Fede haundiko nahi baitzuen sartu apezen graduan, amo on hartarik xortaño bat kausitzen du ostatuan.

Xanpun:

Meza bezperat gan ditakela naski diogun barura nahiz estatu hau gaurko egunez ez den ikusten ardura. Ni ostatutat gaten banaiz hortaz ez naiz arrengura, zu're menturaz maizago zoaz ezinez ta komentura.

Alkat:

Zure iduri dagon gizonik munduan asko badea? Elaiteke ba holakoekin komentua're betea. Bainan hadakit bihotzean zuk zure gisako fedea; bihotzean zuk fedea eta ostatuan aldarea.

237

Page 229: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun:

Naski bakotxak berea naita, zerbait behar dut atera; bainan zorrozki ez dut sartu nai fraile horien artera. Bainan aitortu dezagun hemen, itxuraren arabera: ez ote dute komentuetan ostatuko arno hura?

Herria, (1973, 1196 zk) 5

Mattinek seme beltza Gaia: Xanpun senarra da; Mattin, emaztea. Haur bat sortu

dakote, bainan beltza da. Aiherran eman bertsuak.

Xanpun:

Nere kasuan denak badauka zer pentsa, bizkitartean ez naiz ba gizon bat mentsa. Zer idurikatzen dut ba sortu den horrentza? Aita ta ama zuriak, eta haurra be1tza.

Mattin:

Senar-emazten artean hau da komedia! Hau erran behar dut okasioneaz balia: seme bat beltza dela neri etorria, nork erran hura ez dela aita iduria?

Xanpun:

Aitaren arrazoina gaur ez dabil berdin; ta pentsaketak egiten tut noizean behin. Ni joaten naizelarik norbeit etxerat jin; beltz hoitaik batek lo ene etxean egin.

238

Page 230: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mattin:

Ez zazula neri erran holako solasik, afruntu horrekilan hiltzen nauzu kasik. Nere ustian ez dut zuri egin hutsik, beltzekin ez naiz ibili ametsetan baizik.

Xanpun:

Nahiz kasu bortitz hortan badabiltzan hor lau, batzuentzat eguna dena, bertzentzat gau. Huna zer pentsatze'utan, ta kontsolatzen nau: agian, handitzean aitatxo erranen nau.

Mattin:

Senarrari sartu nahi diot bihotzain erdira bixta heda dezala pixka bat mendira. Egoiten bada artalde hoieri begira, zurien artian bildots beltz batzu badira.

Herria, 1973ko hazilaren 1 ekoa.

Donibane Lohizune, 1975 1975eko ekainaren lean, omenaldi gozoa egin zioten

Uztapide bertsulariari Donibane Lohizunen. Lazkao Txiki, Ezponda, Alkat, Joxe Mari Arregi, Xalbador, Larrañaga, Aro­zamena, Koxme Lizaso, Mattin eta beste bertsulari asko bildu ziren han. Aurkezpenak eta gai ematea, Mitxel Itzainak egin zuen.

Xanpunek ongi etorri egin zien Uztapideri eta bertsuzale­ei, honela:

239

Page 231: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Manuel lagun maitea, zutaz ni mintzatzea barkatu. Zu ikusteak sentimendu hau iñola ezin du trenkatu. Hain zira gizon maitagarria, danek zaitugu maitatu; ta arbolaren zazpi adarrak zuri esker dira alkartu.

Zure sonak gaur, ez da dudarik, egina du aski bide; nork ez ote du agurtu nahi egun hemen Uztapide? Ta gizon gisa agertzeko ere hau ez da izan kupide ... Horra zergatik daukazun egun horrenbertze adiskide.

Egungo be sta, aitortzen dautzut, zuretzat dugu jarria. Izan dadila zuek denentzat egun bat orroitgarria. Besarkadaka zure bertsutan ibili Euskal Herria, xuhur-xuhurra hona nun duzun zu agurtzerat etorria.

Xanpun, Lazkao Txiki, Ezponda, Alkat eta Arregiri, Uzta­pideren liburutik jasotako pasarte bat eman zien gai ltzaina jaunak, honelaxe: Uztapideren liburuan irakurtzen dugu: Orioko "Begi exkerra" etortzen zen bertsupaperak saltzera, eta guk erosi egiten genizkion. Abots harrigarria zuen, tenor botza".

Bi bertsu hauk bota zituen Xanpunek:

Adixkideak, aitor nahi dut, hortaz etzaiteztela duda: Bertsuetako nahi on hori sortze-sortzetik heldu da. Sentituz geroz zabaldu nahi, hori bai, naski, zuzen da; zorigaitzez gaur nahi bezenbat ezin dezakezu heda. Behin gaixorik sentituz geroz gizon bat ezin da senda.

240

Page 232: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urteak ditut bertsu-lanean hola naizela ibilki. Ez da dudarik, bertzeak dabiltz, segur, ni baino hobeki. Jainkoak eman dohain hau eta zertsu den berak badaki. Bein Uztapide entzun nuen ta gogoa harek ideki; ez da dudarik, horren hazia gogoan dut nik iduki.

"Euskadiko mugak" gai eman eta, beste bertsulari batzue­kin txandan, Xanpunek Donibane Lohizunen bota zuen ber­tsua:

Nork ez daki gaur gure Euskadi zer modutsutan dabilen? Gu bentzutu nai gaituzten hoiek ken ditzagun lehenbaitlehen. Gu gera euskotarrak eta zertako ez egon hemen? Hoiek gaur buru uzten badira guziok gaituzte hilen.

Urepele, 1976

Xalbadorren omenez, 1976ko azaroaren 7an Urepelen egindako bertsu-saiotik jasotako Xanpunen zonbeit. Lehen agurra:

Nola arrano bat pausatzen den mendi haundien gainean, bertzeak baino gorago dabil, dabilalarik airean. Xalbador berdin ezartzen zaitut bertsularien mailean. Bainan badaki berdin pausatzen gure aldaxka berean.

241

Page 233: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Orain bertsu hau ebasten zaitut, zeren hau zor baitut egun, gure Xalbador anaia eta haren ospea daukagun. Beti izan da gizon argia, euskaldun bezen fededun. Anai-arrebak, hori zor dugu: etsenplutzat har dezagun.

Mitxel ltzaina gai emaileak Joxe Lizaso eta Xanpun ofi­ziotan jarri zituen Urepeleko jaialdi hartan. Gaia: Senarra eta emaztea zerate zuek. Hiru seme-alaba badituzue eta laugarre­na bidean. Senarra, Lizaso hasita

Liz: Emaztetxua, garai batian artu ziñutan amorez, ainbesteraiño gustatu nintzan gorputzez eta kolorez. Oraindaiñoan iru bat aurtxo azi ditugu ain errez, nola arraio zaude zu orain laugarrenaren beldurrez?

Xan: Senarrak maite nau, eta diot segur ordaina emaiten. Biak amorez gaur ari gira gure hazia ereiten. Hiru dauzkagu eta orain hau laugarren hori eraiten. Ohartu al zira, ene senarra: ez dituzu zuk egiten.

Liz: Etzaitezela marmarka asi, nere emazte maitia. Senarrak ere orain nai luke zuri zerbait erraitia.

242

Page 234: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zuk nere esku uzten al dezu or lan pixkat egitia? Orren neke astuna ote da bular ori ematia?

Xan: Senarra, entzuten bagindu guk gaur noraino al goazi, ez ote du andreñoak ere bake pixka bat merezi? Senarra errezena egin ta nasai-nasaia zait bizi; andreak, aldiz, haurrak egin ta gainera behar'tu hazi.

Liz: Nola bukatu bear dute gaur ditugun pazienziak? Etxeko penak erri bateri dizkagu erakutsiak Orguillu geio ez al du biar familiako artzaiak? Sano badira aziko'itugu etortzen diran guziak.

Xan: Jaun-andre arteko auzia da, aitortzen dut egiazki; mirakuluz heldu balitz haurra ez litaike zinez gaizki. Bainan ama hunek amodioaren ondorioak badazki. Zerorrek egin zazu, nik behintzat neretzat badaukat aski.

243

Page 235: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

"Nork esaten du egia?" gaia jarrita, beste bertsu hauek bota zituen Xanpunek Urepeleko jaialdian:

Galdegin nauzu ea egia nork ote duen esaten. Nerea orai erranen nuke guziek se si dizaten. Noiztenka dugu gezurra ere beharra atxematen. Gezurra bera, sinisten bada, ez al da egi izaten?

Baina hala ere ez gaiten ibil gu egiari ihesi; gezurra bezein bizi baitago hori behar da sinetsi. Eta egia leku batean bakarrik dago nagusi, ta hori ezin ebanjelio saindu hartan bezik kausi.

Ofiziotan, Lazkao Txiki eta Xanpun. Gaia: "Zer ari da ger­tatzen munduan?", galdetzen du apezak. Lazkao Txiki da apez hori.

Lkt: Pixkabanaka aldatzen doa gure lurreko bizitza, ta egun ia alperrikan da ebanjelioko itza. N ai degu eta egun gu ezin kristauen antzera mintza.

244

Page 236: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ikusitzen det gaur gu apezak alper-alperrik gabi1tza.

Xan: Lagun maitea, etzaitela zu lotsetan sartu hortako; ni elizez kanpo nago eta erranen dautzut zertako. Ez uste, baina ikusiz hola fedea dagola flako, ez ote ditugu guk apezak noiznai baino beharrago?

Lkt: Baiña gaur gazte askok ez dute zuk dadukazun usterik, ezpaitute pentsatzen ondoren zorionik iristerik. Mundutasunak itsutu eta ez dadukate federik; baiña pentsatu lur au eztala pasadizo bat besterik.

Xan: Bai, nolabaite zu ta ni gira hezur-haragiz eginak; lehenbailehen kasatu ditzagun gure kezkak edo grinak. Etorriko naiz elizan alde zuk salbatuko arimak, kartsuki otoitz eginez, Iagun gitzan Lurdeko Birjinak.

Xanpun, Lazkao Txiki eta Lazkanori Itzainak emandako gaia: Oilarraren jabea, ostalaria eta ostatuan lo egin nahi duena.

245

Page 237: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lkt: Aboa itxiaraztea beste ezer etzaigu gaur falta. Ara zertara beartzen geran kanpoan nagusi baita. Atzerritarrak kejatu dira oilarrak kantatu nai tao Segi kantari, oilar maitea, zu bertakoa zera-ta.

Xan: Ni ostatuko nagusia naiz, atera behar kontua, auzoa eta etxea ere kezkatan baita lotua. Oilar tzar hori beti kantari, loa du ezin hartua. Nausiak ez badu isilarazten nik kentzen diot lepua.

Laz: Etsaiak hurbil ote nituen egina neguen juzgu; hauxe da marka bizi beharra atzerritarraren esku. Jaiotzatikan eta izatez hauxe det nik bizileku. Hau da makurra: neure lurrean ezin egin kukurruku.

Lkt: Oilar maitea, kantari zaude zeru aldera begira; egunak duen sentiarekin biotza dezu kupira.

246

Page 238: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eta kanpotar arrotz gaiztoak orain kontent ezpadira, esaten diet: joan ditezen etorri ziran tokira.

Xan: Oilar gaizoa, kantari ona, ez da, ez, hori itzala. Bainan dakite goizetan, segur, gu gostura gabiltzala; eta gaur hunek entzun dezala bertze guziek bezala: Kantarik ere berantxeago kukurruku in dezala.

Laz: Esan zidaten: jaiotzatikan izango zera kantari,

Zestoa, 1977

eta kasurik ez egin iñoiz auzoko berriketari. Nere bizitza horixe danez sarri egingo det hori naiz ta gaurtikan konta al izan oilar bat geio martirio

Urteoroz antolatu ohi zuten holako bertsu-jaialdi bat Zes­toan. 1977ko otsailaren 5ekoa, Joxe Lizasoren omenez anto­latu zuten, bertsulari eta bertsuzaleen pozgarri. Jaialdiaren aurkezpena eta gai ematea Joxe Mari Iriondok egin zuen urte hartan ere.

Xanpunen lehen agurra:

247

Page 239: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Muga txar batek puskatzen dauku gure Euskadiko lurra; bainan daukagun anaitasun hau ezin du hauts edo urra. Zestonar onak, baliatzen dut gaurko denbora laburra, zuei ekarriz iparraldeko anai-arreben agurra.

Bertsulariak taldeka hartu, eta Azpillaga, Xanpun eta Ma­ttin elkarrekin jarri zituen Iriondok, gai honexekin: Hilabete honen 26an, "Bertsulariek bertsulariei" deituraz, jaialdi bat egingo da Galarretan, Xalbador eta Arozamenaren omenez. Zuen bertsoak, txandaka.

Matt: Gaur senide bat galtzen denian denek dadukagu pena, ta horixe da urte azkenian gurekin pasatu dena. Xalbador lenik galdu ginuen eta gero bigarrena, hura bezela berdin joan baita Migel Arozamena.

Xan: Zoin bortitza den bi anai hoiek ukanik azken orena! Hogoita seian egiten dugu hoikin zor dugun omena. Batto Xalbador ginuen eta bertzia Arozamena ... Ukan bezate zeru gainean bakearen gozamena!

248

Page 240: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Azp: Munduan sortu diran guztiak bukatzekoak baitia, bertsularitzan sartua dago gure Jaungoiko maitia. Esaera da: kunpli dezagun Jaunaren borondatia ... Haien bitartez zabaldu zazu Euskal Herrian atia!

Matt: . Bi anai hola galduarekin gelditu gera penetan; geroztik honuntz bertsuzaleak hor dagozi nigarretan. Eta hil hunen hogoita seian dela frontoi Galarretan ... Egun haundi bat egingo degu omentzeko biak betan.

Xan: Iturri baten ura bezala zerabilzkaten bertsuak, izan zitezen gai alai edo serios hoik dohaintsuak. Baina eraman ditu alderat Jaungoiko boteretsuak ... Egin detzala bere alboan bertsulari dohatsuak!

Azp: Xalbador eta Arozamenak egin diguten galtzea! Orain besterik ez degu: otoitz egin eta oroitzea.

249

Page 241: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Askok diote ederra dala Euskadirentzat hiltzea, baina haiekin hobeki gendun Euskadi serbitutzea.

Matt: Hirugoi urte orain baditu bizi naizela munduan; hameka bertsu kan tatua naiz lagun hoien inguruan. Eta gaur ere kantatutzen det lagun on hoiek goguan ... Neretzat ere toki txiki bat gorde zazute zeruan.

Xan: Denek dakigu anai horien galtzea zoin idorki zen; nehork eztaki beren espos ta haur on hoiek bezen zuzen! Zeruko Aita, zuk badakizu aldaparen ordokitzen. Lagundu atzu bihotz horiek penari ihardukitzen.

Azp: Euskal Herrian zaitu zituzten ez dakit zenbat jatorri; guk ere segi behar lendikan dadukagun bide horri. Omenaldia Arozamenai, eta berdin Xalbadorri. Bertsozalea sentitzen dana Galarretara etorri.

250

Page 242: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zestoako jaialdi hartan Xanpun eta Lazkanok egindako saioa duzu ondorengo hau. Gaia: Esan ohi zen, eta esaten da, euskara baserriak salbatuko duela. Zuen iritzia.

Xan: Hirian bizi izanagatik nago estatu txarrian, gure euskara ikusten baita ez da leku azkarrian. Haren galtzeko bekatu horren karga dugu bizkarrian. Graziak hiri hortan galdua salbatzen den baserrian!

Laz: Baserri zarra izan da beti gure lorien baratza, giza egiteko leku mardula ta ikastetxe aberatsa. Baina hustutzen ari zaizkigu, jendia dator berantza. Nik galdua det baserriakin salbatzeko esperantza.

Xan: Gaitz gaixto hori eztezagun utz gaten, otoi, bururaino. Baserri hoietan gure euskara dago azkar bezin sano. Eta entzun zak, dudarik gabe, hik adiskide Lazkano: euskara eztuk inoiz galduko baserri hoik dauzkano.

251

Page 243: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Laz: Hizkuntz txukun bat nai dunik bada joan baserri aldera; baina hoiek datoz goitik bera, ta au da guk degun galera. Horretan utzi behar al degun nik egiten det galdera. Gure hizkuntza jarri dezagun kale-bizitza moldera!

Xan: Mundu haundi hau kreatu zuen Jainkoaren berezkuntza: euskaldunori eman ziguten oraino dugun hizkuntza. Ahultzen ari balín badare eman zaiogun laguntza. Galtzen baginu ezin barkatu litake guk egin hutsa!

Laz: Ez daiogula hizkuntzai eman reliki baten tankera! Zabal dezagun uri danetan, jendeai eman aukera. Denok horre tan burrukatuaz gogor saiatzen bagera, salbatuko da gure Euskadi, salbatuko da euskera.

Lopategi eta Xanpun, Zestoako jaialdian. Gaia: Zer dira malkoak?

Xan: Galdegin nauzu, adiskidea, zer ote diren malkoak.

252

Page 244: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nik egundaino ez ditut entzun galde hau bezalakoak. Erran ditake heiek direla bihotz on baten gakoak. Zorigaitzean penak ematen sarri guri holakoak!

Lop: Iñork malkorik sentitzen badu, ez eutsi, kanpora bu1tza! Ura baitugu korapilo bat askatutzeko laguntza. Malkoak badu bere anima, ez da materia hutsa ... Miñezko eta atsegiñezko sentimenduen gorputza.

loxe Lizaso eta Xanpunek, txandan, gai honi buruz egin zuten gero, Zestoan: Hori ere badator, eta aurtengo udaberria­ri bertsuak.

Liz: Ez da pekatu itz egitia gizonaren iritzia. Noizbait agertzen asi bie' gu sentitzen degun guztia. Berrogei urtez or damakigu negu beltz bildurgarria; Euskadirentzat noiz ote degu gustoko udaberria?

Xan: Ikusiz negu beltz horrekilan ikaratuz gabiltzala,

253

Page 245: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

bai eta horrek zoin hotza eta azkarra duen azala. Udaberria, begira gaude; sekretu hori ez sala. Euskal Herria ikurriñaren kolorez bezti dezala!

Liz: Beti negarrez zertan jarraitu mundu ontako bizitzak? Izanez ere oinbesteraiño zapaldu gaitu ekaitzak. N egarrez daude gure mendiak, negarrez gure elizak. Frutu berriak eman ditzala Gernikan dagon aritzak!

Xan: Neguak utzi duen ondarra zaila dugu iristia; hoinbertze iraun dezakela ere zailago da sinestia. Zenbat begi ez ote da egon negu hotz horrek bustia? Ea behingotz ekartzen gaitun zorioneko amnistia.

lrria gai emanda Xanpunek Zestoan botatako bertsuak:

Ezin da hartu galdegin nauzun gai horri gaur negurria, zeren ta zuzen esplikatzeko baita aski bihurria.

254

Page 246: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mundu huntarat pena guzien ahantzeko ekarria. Zer litake ba,gaurko batzar hau ez ba gindauka irria?

Zenbat alditan nigarrak itzal eta irri horretxek pitz! Erran ditazke, hasi ezkeroz, hortaz nahi bezenbat hitz. Sendagailutzat ere horretxek badauka meritu ainitz; jakin ezkero goizetik arrats ariko gintazke irriz.

Hernani, 1977

"Bertsulariek bertsulariei" bertsu jaialdia egin zen Hema­niko Galarretako pilotalekuan, Xalbador eta Arozamenaren oroitzarrean, 1977ko otsailaren 26an. Bertsu hauxek eskaini zizkion Urepeleko bere lagun minari Xanpunek:

Hemen badugu, bai, anai on bat segurki paregabea, ta bertsutako, erran dezagun, zer dohainaren jabea! Ta gizon gisa haundi izan arren umila eta gordea. Gizonak behar dituen dohain on guztien aterbea.

Euskal Herria maÍte zinuen beti ororen gainetik,

255

Page 247: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bergara, 1978

ta ikusi nai ere zinuen garbi, haundi eta zutik. Lagun gaitzatzu kontseilu batzuk hartuz zure liburutik, atera gaiten herrian egun giren ateka estutik. Lurrean hasi zinuen saila burura zazu zerutik.

Zeruko Aita, arima horiek betikotz dira zeuriak; egin dituzu behin betikotz dohatsuak, zu iduriak. Hoien galtzeak bazenbat nigar hargatik ixuriak! Igorri'atzu zeru gainetik goxamenaren euriak, sendatu diten doluan dauden bihotz horien zauriak.

1978ko martxoaren 19an, bertsu-jaialdia antolatu zuten Bergaran, Erramu zapatuz urteoro egin ohi duten bezala. Urte hartakoa, Basarri eta Uztapide omentzeko antolatu zuten bereziki, Egileor, Mattin, Azpillaga, Joxe Lizaso, Gorrotxate­gi, Lazkao Txiki, Lopategi eta Xanpun bertsutara eraman zituztelarik. Gai jartzaile Abel Muniategi izan zen.

Lopategi eta Xanpun elkarrekin jarri zituen, gai hauxe emanda: Bihar dira hauteskundeak Frantzian. Badirudi ezke­rra aurretik ote dihoan; bainan euskaldunontzat bai ote dakar abantailarik horrek?

256

Page 248: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lop: Xanpun, zuek han eta gu hemen, Euskalerria penetan. Udaberriruntz jarri oi gera beti itxaropenetan. Ezkerra gogor ari omen da Frantziko hauteskundetan. Gauza onikan espero al da abertzale euskaldunetan?

Xan: Izan dadien telebista edo berdin da hor radiotik, zuri-gorriak mintzatu zauzku bat bestearen ondotik. Euskadi baden ere ez dut nik entzuna baten ahotik. Ez det uste deus itxaropen on ateratu laiken hortik.

Lop: Kondenatuak gera, izan ere, bi estaduri begira: alde honetan Espaiñira ta iparraldean Prantzira. Eta erdian geu're hasarre, bada naiko jira-bira. Zuen aldeko abertzaleak hobeki batzen al dira?

Xan: Beren gezur ta agintz hoiekin luzaz gaituzte bazkatu; ta hobekio esan nezake: leporaino nazkatu.

257

Page 249: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Guk ere Euskadi nahi badugu egun batian askatu, zuek bezala etsai -etxeak beharko tugu puskatu.

Lop: Hemen aspaldi jarri baizuten diktaduraren eskela, baiña denboraz ikusi degu ezer aldatu eztela. Euskaldun denok bildu gaitezen, galduak gera bestela. Iparrekoai esaiezue gu anaiak gaituztela.

Xan: Gure artetik kasa dezagun jabetzaletzar higuina; kanpotiarrez badaukagu guk, naski, aspertzeko dina. N ahi genduke Euskadi on bat bihotz ta eskuz egina; bateratuko ditu bakeak ezkerra eta eskuina.

Xanpun eta Gorrotxategiren txanda. Gaia: Martxoaren 19a

ez da bakarrik Erramu bezpera, baita udaberri bezpera ere.

Xan: Bazter guztiak erdi erreak, bipilduz dira jarriak; zer estatu txar utzia duen, bai, negu beldurgarriak!

258

Page 250: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Graziak, naski, piztuko duen heldu den udaberriak, eta ahaztuko ditugula neguak utzi larriak.

Gor: Agurtutzen da gure artetik negu hotz bildurgarria, eta ondoren kuku zar baten abesti zoragarria ... Len adar hutsez zeuden zugaitzak atera ostro berria; orduan danok esaten degu: hemen da udaberria.

Xan: Neguak bazterrak xahutzea bertze alderdirik eztu: ginduen lore eta arbolak alde bat gaituzki hixtu. Orain xoriak atera eta eman kantu eta xixtu, neguak hil gaituen lekua berriz'e dadien pixtu.

Gor: Esan liteke ia gaudela udaberrian bezperan. Urte guztiko hartuko nuke izan ezkero aukeran. Len esan dedan zugaitz sendoak berpiztutzen ditun eran, erdi hilean bizi geranok ia ba piztutzen geran.

259

Page 251: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Ez al du udaberria nahi euki gaur negu beltzak? Gu ere ez ote gira orai arte egon aski hotzak? Primadera edo udaberria, pixtu detzagun bihotzak, Euskadi berriz' e argi dadin hil baino lehen izotzak!

Gor: Egia esan, udaberriak egietan poztutzen nau; udaberriakin amesetan pasa ditut hainbeste gau. Esan liteke gaiñean dala eta sartuko zaigu, rau!

Ahetze, 1978

la ba pozten dezun lenbailen triste dagoen herri hau.

Mattin Trekuren omenezko bertsu jaialdia egin zen Ahe­tzen, 1978ko apirilaren 30ean. Huna hemen Xanpunek bere lagun minari botatakoak, bihotza bete-betean:

Hemen dagoen jende maiteak, orain bederen badaki: zerbeitetako Jaunak eginak gaitu haundi eta txiki. Mattinek deraut nere garaiaren bidea orai ideki; euli txikiak mando haundia Ahetzen zuen ausiki eta gainerat aurdiki.

260

Page 252: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aitor dautzuet, konparazio gisa dugula hau hartzen. Ez al zarete, anai -arrebak, egun zuek hor ohartzen? Mattin ttipia dugu alturaz, bizi zaukuna Ahetzen; gaur ez ote da gizon ttipia haundien hura agertzen? Hori aitortu behar zen.

Egun berean, Joxe Lizaso eta Xanpunek erabili zuten beste gai bat, Mitxel Itzainak halaxe eskatuta: Bertsularia etxean ixilik egoten da.

Liz: Guraso onak gu ere bota giñun mundu zaba1era. Etxetik kanpo ibiltzen gera goizetikan arratsera, erririk-erri, gaur bezelaxe, dakiguna esatera; baiña etxera juandakuan ixilik gelditzen gera.

Xan: Lagun on horrek erran'tuenak Xanpun hunek badakizki: kanpoan errez mintzo gira ta gauretzat hau ezta gaizki. Etxean ixiI egoten gira arrazoi hau da komunzki: gu gabe gure andretxo hoiek mintzatzen badira aski.

Liz: Ezta egia, neri andreak ez dit erritik ematen. Egun guztiak gurean ere pakez ez dira izaten.

261

Page 253: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ezin liteke beti jarraitu bertsu-kontuak esaten; norbere etxian zaila baitute profeta onak izaten.

Xan: Huntan behar dut gaia bukatu zertako gehio luzatu? Urteak dira modu horretan gaituztela gu usatu. Emazte hoiek berritsu diren ezin dira akusatu; kanpoan asko nekatzen gira, eta etxean pausatu.

Liz; Xanpun laguna, nik uste nuan iristen zala indarrez. Gizarajo hau penaren penaz ia hasi da negarrez. Galderatxo bat egingo dizut eta zure on bearrez: etzaitezela geiago egon zure andrian bildurrez

Xan: Aitor dautzuet, zeren ezpaitut azken bertsu hau gordeko; Mitxel, ez bahu gaia atera miletaz huen hobeko. Baina ez nuke hori erran nai andreari atzartzeko. Ez al da alta ixiltasuna onena gu pausatzeko.

262

Page 254: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Liz: Onek dadukan auzi gogorra nik nai nuke erabaki; saltsa oietan sartu obe duk ik'e poliki-poliki. Erru aundia ezpaldin bada, ernakurneak erruki; baiña erritan asten danian galtzak eurekin eduki.

Xan: Bi bertsuentzat hasiak ginen, orai ernan dugu doble; erran beharrak erran ditugu, hortarik husturik gaude. Baina ni hernen nago rnenturaz, ez naiz Lizasoren alde. Hau ez ote da hernen hasia egun etxerako orde?

Itzaina jaunak Jose Lizaso, Agirre eta Xanpun jarri zituen lanean hurrena, gain hauxe ernanik: Zuei hiruroi ernazteek hanka egin dizue etxetik.

Xanpunek kantatu zituen bertsuak:

Orain artean etxean andria zen jabe: Aitor dautzuet ez banaiz horrentzat herabe. Hernendik gan zeraut eta orain andrerik gabe ... Karkula egiten diat ez ote den hobe.

Ez pentsa andrea denik holako erlea; harek azkena beti dik berea elea. Itzultzen balin bazeraut berriz etxera nerea, hobeagorik etzela hori seinalea.

263

Page 255: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gernika, 1978 Bertsu jaialdia egin zen Gemikan, 1978ko urriaren 1 Sean,

Kepa Enbeita Urretxindorra zenaren oroitzarrez. Manuel Lasar­te, Abel eta Jon Enbeita, Azpillaga, Etxeberria, Xalbador II eta Xanpun izan ziren bertsutan, eta Deunoro Sarduy gai emaile.

Bi bertsutarako gai hau eman zion Xanpuni: Zozoa, moko­an janariagaz, badoa haurrak daukazan habira. Eta bidean doala, ihiztari batek tiroa bota eta zozoa hil duo

Esango nukena da, hau dela apaiz baten predikua, parabolatzat harturik heme n xoxoa eta pikua, harek umeak ezin haziz han zaukana lana naikua. Ihiztari hura esango det zela bihotz gabekua.

Batetik urrikari umeak, halaber ama xoxua! Bestetik maitasunez beterik hola zebilan gaixua! Hori ikusiz hemen badugu pentsamendu bat osua: mundu huntan ere ihiztari txarrak pizten gaitu sua.

Urepele, 1978

Xalbador bertsularia hil zeneko bigarren urteurrena zen 1978ko azaroaren Sean, eta bertsulariak ziren Urepelen. Ma­ttin eta Amuritzak egin zuten lehen agurra; eta gero, bertsula­ri askok, haien ondoren. Jaialdia aurkeztu eta gai emailetza egin zuen Mitxel Itzainak gai hauxe eman zion Xanpuni: Zer­tan dituk Donibane Lohizuneko arrantzaleak, Xanpun?

Arrantzaleak gaur deramazki zainetan, bai, ordu latzak! Ez uste izan dabiltzala hek gizon larri, aberatsak. Ainitz gostaiak ere dítuzte egin dituzten urratsak; gaur nihor guti hazten du gero atuna eta legatzak.

264

Page 256: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Izan ditezen urean edo lurrean, badute kezka; ta azkenekotz haurrideekin hasiak ditugu aurka. Itsaso horrek rnugarik eztu, bainan dudarikan ezta, horrek ere gaur badauzkala zaindu bear diren lau puska.

Denbora batez ongi haziak baditu hauk itsasoak; gaur urrikari ikusten ditut, bai, nik rnariñel gaizoak. Ezin hazia etxeak eta hartan jabetzen auzoak. Tresnak baituzte ureko, bainan kezkaz dituzte besoak!

Egun hartan, Urepeleko gazteek prestaturiko beste gai hau jarri zien aurkezleak Xanpun eta Azpillagari: Ikastola.

Azp: Ikastolari kantatutzeko hernen ernan dute nota; aspalditxoan gora dijoa, gogor jotzen du albo ka. Herrian iñor azaltzen bada gure ikastolen kontra, hori ez leike abertzalea, herritik kanpora bota.

Xan: Gure eskuara rnaitea noraino ote goazi? Bere gertakari hori ote zuen gaur merezi? Gaixo euskara, begira orain zoin aurki zaukan bizi! Azkar izanen zen segur galtzerat ez balitz utzi.

265

Page 257: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Azp: Ikastolatan irakasleak daduzkagu aintzinlari. Bihotz sendoko gazteak dira, eskua eman berari. Ikastolakin salbatutzea datorkio euskerari; eta euskera salbatzen bada askatuko da Euskadi.

Xan: Agur berezi bat orai hemen egiterat noa, gaur euskararen zaintzaile baitago andereñoa. Erakutsazu euskal garbia, guk nahi bezin sanoa. Horrekin urruntzen dugu etsaiak utzi lainoa.

Azp: Ikastolatan ikusten dira euskaldun hainbat landare, orain pepittak badira ere azkar ditugunak lore. Euskalerria beti izan da bere mintzairaren jabe, t' ederki bizi gintezke hemen frantses ta espaiñolik gabe.

Xan: Azpillagaren bertsuak hau ekarri nau gogora: oinon ez del a galdua behar ginduken denbora.

266

Page 258: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Euskara ona zabal dezagun ta zabaldurik joan gogora ... Berak ezarriko ditu gainerakoak kanpora.

Itzainak honela eman zion beste gai bat Xanpuni: Xalba­dorrek bere liburuan dio: "Zu maite etzaituen herritarrik ez da; baina Urepelen, nahiz lehen haur asko sortzen zen, orai bat edo biga bakarrik omen dira jaiotzen urtean". Zure gogo­etak, Xanpun.

Itzainak galdegin nauen horri hau diot nik arrapostu: Urepelerat jitea dela guretzat, bai, zinez gostu. Hain da leku maitagarria ta odolik ezin da hoztu; beraz, herritar maite-maiteak, leku horiek ez hustu!

Jaiotze edo sortze horrentzat omen da zerbait arrasta; lehen usatuak bataiatzen ene haur andan parrasta! Xalbadorren hitza gogoan har, ta zaindu, gostaiak gosta. Urepelentzat maite ez duen umerik oraina ez da!

Zestoa, 1979

Urteko jaialdia Zestoan, 1979ko otsailaren 17an, Jose Lizaso, Lopategi, Azpillaga, Mattin, Agirre eta Xanpun ber­tsulariekin. Gai jartzea, Joxe Mari Iriondok egin zuen, aurre­koetan bezala.

Xanpunen lehen agurra:

Leku onerat itzultzea du euskotarrak berezkoa. Nik behin herri hau maitatua, maitasun hori badoa.

267

Page 259: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gaur ere galdegin nauzue, ta ezin eman ezezkoa. Bihotzez agur bero hemen, zeztotar eta Zeztoa.

Garai hartan, hegoaldeko herrietako hormak hauteskunde­-propagandaz beteta zeuden. Baita Zestoakoak ere. Agirre eta Xanpuni gai horixe jarri zien Iriondok: Harmatan zintzilik dauden santu hoiek gustatzen al zaizkizue?

Agi: Egun txar asko pasa dala ta bai al datar hoberikan? Santu hoiengandik ez da etorriko itxurazko legerikan. Jentuza horrek ez daki ematen bakoitzari bererikan, paretatako santu hoiekin bai al dezu federikan?

Xan: Bazter guztiak har dabi1tza gaur laudarioez hantuak; erran ditake ere ba kasik gizon hoien espantuak. Zerbaite leku hartu nai eta har dituztenak kontuak. Nere Elizak ez ditu onartzen gisa hortako santuak.

Agi: Arrazoi dezu; ez dira izango Elizak onartzekoak arain aitatu diraden santu paretaren ertzekoak.

268

Page 260: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aza1tzen dira Suarez eta berdin bere antzekoak. Santu klase hoiek ez dira izango aldarean jartzekoak.

Xan: Agirre, bai al dakizu neri zer idurÍtzen zaitan? Apez batek ere konfiantzik ez du saindu hoien baitan, zeren dabiltzan bertute edo anaitasunaren faltan. Egun Kristoren itxura eta berdin hoik biharko Satan.

Agi: Gure aurrean zailak dauzkate jende horrek merituak, aspalditikan eskarmentuan nola gauden geldituak. Santu berri hoien jokerarekin guk bihotzak zaurituak. .. Garbi esateko: hoiek dirade Patxiren akolituak.

Xan: Jaunak begira gaitzala, otoi, gure elizan sartzetik. Batetik ez ditugu ezagun, eta etsaiak bertzetik. Begira ere gaitzala hoien hitz horiek gu galtzetik. Aurretik lausengu asko eta berdin ostiko atzetik.

269

Page 261: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Agirre eta Xanpuni beste gai bat: Biok infernuko atean topo egin duzue gaur usatekabean.

Agi: Horra infernuko atean biok nola geran topatuak, batere uste ez genduela honerako tokatuak. Itxura danez ez gera izango oso garbi jokatuak. San Pedro zarrak ondo zekizkin bertsolarien kontuak.

Xan: Sekretu asko izan behar da bertsularien artean; baina gehienak azaltzen dira holako kasu batean. Gure munduko bizitza zagon gure arimen kaltean. Horra zer debruk ekarri gaitu­en ifernuko atean.

Agi: Baiñan uste det leku onera betirako gatozela; iruditzen zait dibertitzeko parajera gatozela. Bailarinakin biziko gera guk nai genduken bezela. Hortik aurrera egun ederrak asko izan ditezela.

270

Page 262: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Nere ifemuko kezka gaiztoa gaur beintzat ezin gorde da Nork ez dezake kasu hunetan bere kezka hori heda. Zeren mundutik eta infemurat ez daukat nik kasu bera: hemen eskasiaz pekatu eta ifemu hartan sobera.

Agi: Zure bihotza samurtu dala nik hartu diot itxura. Bildurrez zaude zu sartutzeko betirako infemura. Iraungo degu, etzazula izan gauza horrekin ardura. Bildurrik gabe joan behar du lagunak dauden lekura.

Xan: Infemu hortan bero dagola hori da gauza jakina; harako zen, beraz, gure suer­te gaizto hori egina. Bainan su hartan segur badago egarriarentzat dina. Oxala han balitz egun Zestoan zen amo soberakina!

Zestoan bertsu giro bikaina izan ohí da. Bertsu giroa, eta euskararen aldeko giroa. Eta "euskara" gaía eman zien lrion­dok, bakarka kanta zezaten, hango bertsuzale batzuek halaxe eskatuta. Huna hemen Xanpunen bertsua

271

Page 263: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gure hizkuntza paregabe hau al doa buruz behera? Hala balitz, gu guziak itzul gaitezen haren aldera. B iharko iduzkia bezin segur guk galduz euskera, dudarik gabe leku hunetan deusetarako ez gara.

loxe Agirre Oranda azpeitiarrari sari berezia eman zioten Zestoako bertsuzaleek egun hartan. Eta azkenean, bertsulari denek agur bana kantatu zuten. Huna hemen Xanpunena:

Hau bihotzetik erran nahian aspaldiskoan nindagon: Bai, Agirreri egin zaiona, naski, denek zor ginion. Ta opa diot izan dezala luzaro asko zorion! Zuen artean ere gehiago ezin omen gira egon; ez adiorik, anai-arrebak, eta deneri bai gabon!

Etxahunen hiletan, 1979an Pi erre Bordazarre Etxahun Iruri-ren hileta egunean, 1979ko

urriaren 3an, bertsu hauxe kantatu zuen Xanpunek, elizan:

Eskual Herriak parte hartzen du gaur zuer doluminean, zeren Etxahun hain barna zaukan bere bihotzen barnean. Gau eta egun herriarentzat ari izan zira lanean; gaur pausa zaite merezi duzun zeruko zorionean.

272

Page 264: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urepele, 1979

Uteoro bezala, bertsulari pila handia bildu zen Urepelen, 1979ko azaroaren 4an, Xalbadorren heriotzeko urteurrena zela-ta. Alkat bertsularia aurkezle zela kantatu zuten denek.

Oñatin bertsutan izan eta berandu samar heldu zen Xan­pun, eta hark bota zituen hiru bertsuak jaso nahi izan ditugu, bilduma honetarako.

Lendabiziko agur bero bat hemen zareztenak denak. Ezin jasanak ziren barnean nauzkan kezkak eta penak. Batzu badira nere kasuan menturaz hemen daudenak. Bide gainean pasatu ditut eskuin ta ezker orenak; bainan halare Urepelera bildu nau haren omenak.

Erran dezaket, eskuzartarik ere gaur eztut merezi, baina halare ohartu zaizte: nehor ez dut nahi ahantzi. Oñati hartan izanagatik kantu-soinuz poz garrantzi, iduri zuen paradisuan kasik gindela han bizi; bainan halare Xalbador ona gogotik ezin nun utzi.

Ahalgetua bezela nabil egungo nere buruaz; urrikal zaizte aurrean dagon oraingo ardi galduaz! Ez naiz ez gero urguiluz ari hartua dutan graduaz. Barkamendu bat galdatu nai dut egungo ne'beranduaz, eta eskerrak bihurtzen ditut zuek eman barkamenduaz.

273

Page 265: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zornotza, 1980 Euskal Herriko Bertsulari Txapelketako garaile izan oste­

an, Amurizari omenaldia egin zioten Zornotzan, 1980ko urta­rrilaren 27an. Xanpun ere hantxe zen bertsularien artean, Zor­notzan lehenengo aldiz; eta huna hemen bere lehen agurra:

Herri maite hau egun arte nik ez dut ezagutu ontsa; bazterretikan ibiltzen nintzen, gaur ukitzen dut bihotza. Zuen seme bat goresterako ere emana naute gaur poza. Agur, anai-arreba guziak; agur t' erdi, zu Zornotza.

Amuriza agurtuz botatako bertsua:

Hoinbertze hitz on entzun ondoan nik ez dakit nola mintza; baina lehenik agur bero bat hartzak, otoi, Amuriza. Hik egin gaituk bihotz-bihotzez hor dukanaren eskaintza; eta badakik gure Euskadi ere nolatan zerbitza. Agian, luzaz izanen al duk hik txapel horren geriza hik txapel horren geriza.

"Euskal Herrian euskaraz" gaitzat eman, eta honela kanta­tu zuten Xanpun eta Larrañagak, Zornotzako jaialdian:

274

Page 266: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: J aun Iriondok eman gai horrek badauka zerbeit atsegin; horren bitartez gora-gora hau erraiten ahal duk behin Euskal Herrian ez diradela euskal izenean berdin. Euskaldun izatekotz bederen euskeraz nai da hitz egin.

Lar: Zerbait zabaldu nai genduke guk eman diguan berria; iñoiz erderaz entzunda nago kezka bizitan jarria. Euskerarekin ederrago da gu sortu giñan herria. Geure mingaiña alderaztia ez al da penagarria?

Xan: Gure hizkuntza zoragarriak du eri baten daldara, eta menturaz gu hobendunak hortaratuak gaur bada. Utzi dezagun harrokeriaz ibilki dugun erdara, eta hitzerdika bada ere mintza dezagun euskara.

Lar: Zerbait pentsatzen jarri gaitezen memoriz eta ganbaraz: euskeraz ondo ezpadakigu zertago egon ikaraz? Jarduten badeu ikasiko da naiz ta gaur ez izan kapaz.

275

Page 267: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Pentsatutzen det Euskalerrian egin ber dala euskaraz.

Xan: Gainera gizaldi askoz hori ibilia den hizkuntza; gure arbasoek hizkuntzetan hori zuten ezagutza. Galtzen bagindu ezin barkatu litake guk egin hutsa; beraz gorputz eta arimaz gaur egin dezogun laguntza.

Lar: Oitura txarrak harturik dago egun askoren mingaiña; esango nuke saiatzearen falta sarri dala baiña. Euskera gabe Euskalerria ta lora gabe jardiña, nere iritziz jarriko nuke konparazio berdiña.

Zornotzako jaialdian, hunako bertsu saio hauxe egin zuten jarraian Jon Enbeita eta Xanpunek, Joxemari Iriondo gai jar­tzaileak "Bidasoako mugaren alde banatatik" aginduta.

Enb: Etsaia beti izan beharra gure herriaren jaubia. Hau euskaldunak bihotz erdian daroagun naigabia! Luza eidazu al de hortatik ezkerra ta eskubia,

276

Page 268: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

ta besoekin egin dezagun ibai ontako zubia.

Xan: Zer gertatu zaitan muga hortan noa orai zabaltzera: aski nuen hunat jiteko gaur urrats batetik bertzera; poliza gisa, gris edo beltza, enau utzi ni sartzera. Entseia gaitezen nola peiska muga horren botatzera.

Enb: Itxi dituzte gure arteko etxe barruko ateak, eta zarratu alde hontatik zuengana joateak. Entzun bezate zapaltzaileak, Madrilgo balienteak: gure askatasun gosea ez du urratzen zuen kateak.

Xan: Urte hautan frogatua dut nik muga hau nola dabilen. Horrek bi giltza dauzka; bat dauka Parisen, bestia Madrilen. Guk behar duguna hauxe degu: hori bota lehenbaitlehen. Denegatik gure nortasun ta odolik ez dute hilen.

Enb: Zenbat ta geio buruan gu jo, geio gera agertuko;

277

Page 269: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

ta helduko da gure eguna luzaro edo gertuko. Mugak ez digu aske-gosea guregandik baztertuko, eta askatasuna lortu arte Euskadi ez da lertuko.

Xan: Hitz eder asko erabilita

Belok, 1980

gu ezin gaituzte engana, sobera garbi ikusi baitut egun gertatu zaidana. Muga horien kentzea diot, del a, bai, hau gure lana gizonak botatzen ahal baitu beste gizonek emana.

Belokeko komentuan egindako saio batekoak dira Xan­pun, Mixel Xalbador eta Arrosagarayren ondorengo bertsu hauek. Emile Larre zen gaiak ematen, eta honela jarri zituen Xanpun eta Mitxel Xalbador: Belokeko komentu huntan egi­ten da ainitz lan ... Bibleko lehen liburua agertu dute aste hun­tan; eta Euskal Herri guziak hemendik jakinen duelakoan, hemen emaiten dugu lehen berria... Orai, hemengo berriez irri egin behar dugu, baina ez dakit irri egitekoak diren berri horiek. Xanpunek, -berak ere itxura du, nik uste-, eginen du aita Abadea. Bere fraidetarik bat atxeman du hemen, naski otoitzetik artetan faltatzen dena; eta galdegiten dako aita nau­siak, ea zer gertatzen den. Fraide hori da Xalbador.

278

Page 270: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Aita Abade gisa badaukat egun nere erren gura; hasian hasi erernanen dut eginbidea burura. Fraide gaztea, zer ote da, ba, zure kezka gaixto hura? Zure jarleku hori hutsik dut ikusten sobran ardura

Xal: Nik otoitzaren egiteaz dut tenoretan hartzen arta, tenore hartan lekuetarat sekula ez bainaiz falta. Ta gainerako ene denbora zuk zergaitik ez errespeta? Benediktiner ere artetan egin dezaket bisita.

Xan: Bertze gauza bat ere badaukat behar duguna ikusi; Benediktinen aitzaki bila ez zaitela, otoi, hasi. Zeren alferren gaitza duzula kasik nai nuke sinetsi: Lanetik ere frango polliki hasia ziren ihesi.

Xal: Gehiagoko konfiantzarik nolaz ez duzu zuk nitan? Nik errespetu eskasik ez dut, jaun Abadea, zu baitan. Beti arto ski ibiltzen bainaiz eni rnanatu lanetan, eta kalterik ez dut egiten aipatu dutan bisitan.

Xan: Hartua duzu-eta oraindik urrats horien usaia; ez ote zautzu piska-piskaka jabetzen ari etsaia? Abadearen enganatzea, otoi!, ez egun entsaia. Eliza rnaiso bisita zazu eta utzi arno xuria.

Xal: Zure idaiak batzu bertzekin ezarri ditutzu nahas, eta beldur niz zure idaiak rnakur direla arras. Amo edaten ez nadien ar ez zaitela erraiten has. Kornentu huntan zertako dira beraz lau hektarea rnabats?

Xan: Azken bertsuan, otoi, zuk entzun orai erranen dudana: Aita gisa naiz, eskua luze heldu orai zure gana.

279

Page 271: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eta gogoan hartu betikotz San Benetoren errana: Errespetatu dezagun elgar, egin otoitza ta lana.

E. Larre: Orai, nik hasi eta berak fini, puntuak Xanpuni.

Bestara zaiku egun jende guzia jin ...

Xan: Nahi zuten kartsuki hernen otoitz egin. Hau ikustea nori ez zaio atsegin? Otoiztu Jauna berriz ola gerta dadin.

Saindurik ba ote da hernen komentuan?

Xan: Ez dakit saindurik baden rnementuan. Zer nahi gisa, ez gira gu toki galduan, nahiz debru baditaken zu ta ne kontuan.

E. Larre: Oixtion aditu dugu Hazparneko hiru misionistek hasi zutela etxe hau, duela ehun bat urte: aita Bastres senper­tarra, aita Duperou ziburutarra eta aita Lapeyre azkaindarra. Hiru bertsulariek erranen daukute aldizkatuz, bira bertso edo hola, horien iduriko nola erreusÍtu duten, zendako erreusitu duten, Euskal Herriak nola ernan duen holako otoÍtz-leku bat eta zertako duen.

Arrosagaray:

Geroztikan hartua du Belokeko hunek indarra; Euskal Herri huntan naski holakoa da bakarra. Hauxet lan ona egin zaukuten eta zinezki bakarra; huna gaur lore bihurtu zauku heien orduko pindarra.

280

Page 272: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

M. Xalbador:

Beloken izaiten dira beraz Beneditanoak, hemen egiten otoitzak, hemen kantatzen salmoak ta gisa hortan hor aberasten girixtinoen gogoak. Hemen suhartzen baitira naskí euskaldun gizon sanoak.

Xanpun:

Hiru euskal apez bero, dena bihotz ta bertute; izigarriko lanari lotzeko kuraia dute. Hekien lanak pasatua du airo ski gaur ehun urte, ta etxe hau ez ote dago betí berdín azkar, gazte?

Arrosagaray:

A! Zer loretegia den egun zuen baratzean! Atsegin emaiten du hunek gure bíhotzean. Orai zauztenak ordainduz geroz molde hunen onartzean geroan ere izan ditezen ariko naiz otoitzean.

Xalbador:

Hiru apez izan ziren, eta ziren lanaren lotsa. Bertze anitz sartu eta etorri gero laguntza. Beloken bizi dira artzaintza, eta bizi laborantza ... Euskadi're biziko dela hor hartzen dur esperantza.

Xanpun:

Hemen dugu guk lekuko bertute ta indarra; Euskal Herri maite hunek badu Beloken beharra. Hunek ez ote gaitu airosten gure Euskadi bakarra? Beloke da, dudarik gabe, guk behar dugun izarra.

281

Page 273: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

E. Larre: Orai, berriz ere, Xanpun nahi nuke aditu ... Joa­ten nizalarik hanxetarat, fraide bat atxemaiten dut Xanpunen lehen kusia, bertze bat ere haren lehen kusia, denak lehen kusi. Esplika dezala hori.

Nere tentatzen hasi zira zu, gaixtakeri hori maitez; behar derautzut erran halere zuzen baita hau, nahi ta ez. Aitortzen dautzut: arrazan daukat debru baino gehio apez.

Orai nai nuke berdin salatu nere fede berarekin, eta zoin diren apez horiek orai behar duzu jakin: Batto aita Paul, bertzea Pantxo, hor daudenak elgarrekin. Hirugarrena nork ez ote du ezagutzen ... aita Mattin?

Azken agurra, Xanpunek:

Gaur pasa dugu komentu huntan egun bat paregabea. Agur deneri, ta bereziki zuri, aita Abadea.

Otoizlari, 96 zbk - 1980

Urruña, 1981 1981eko apirilaren 12an, Urruñan Hazia taldeak antolatu­

ta egin zen jaialdian, "euskara salbatzeko zer egin?", galdetu zien Mitxel Itzainak, Jon Enbeita, Ezponda eta Xanpuni. Huna Xanpunen bertsuak:

282

Page 274: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gure hizkuntzak izaite hori ote dauka, ba, hoin ilun? Eta horrentzat ez ote dago salbamendurik gaur inun? Iduritzen zaut ba hor dagola bilatzen badugu egun, sortu-etxean bere erroa bertan azkartu dezogun.

Estatu triste hortarik urrun gaitzala zeruko J aunak, menderen mende izan ditezen Eukadi ta euskaldunak. Nai baditugu argitu hemen hor dauzkan ordu ilunak, geronek degu itzali eta izan gaiten argidunak.

Lau oinak jarrita honako bertsu hau bota zuen Xanpunek: Herria, berria, ekarria, egarria

Badakizue, ez da egungo berria, denek altxatu nahi dugula herria. Horra gure indarra hotzak ekarria Jaunak hazi dezala gure egarria.

Xanpunen azken agurra

Gaur bozkarioz betea nabil nere herrirat etorriz, eta ezin dut behar den hitza erabili gaur neurriz. Haziak gaitu besta moldatu eta badu muskil aunitz. Oxala hazi gozo on hori hola zabalduko balitz! Xanpun ere etor litake hunat nahi duzuen hainbat aldiz.

283

Page 275: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Usurbil, 1981 Mattinen omenezko bertsu jaialdia antolatu zuten Usurbi­

len, 1981 eko uztailaren 4an. Eta Lazkao Txiki, Lasarte, loxe Lizaso, Azpillaga, Lopategi eta Xanpun ziren bertsulari. Eta Antton Aranburu gai emaile.Xanpunbakarkajarrizuen.gai hauxe emanda: Zer aldaketa ekarri lezake Miterrand presi­dente berriak Iparraldeko euskaldun eta abertzale batentzat?

Denek dakite Frantziak buru egun daukala Miterrand; azken bozketan bere saioa airez-aire du ereman, eta bitarte hortan gaituzki gauza ederrak hitz emano Orai beharko gaituzki guri orduan agindu emano

Batetik zion etzela hura gure etsaitzat jarriko; ta Euskadiren alde zela, bai, alde guziez ariko. Harat gana zen anaia onik etzuela itzuliko. Hortan uste dut bere hitzean dagon nere iduriko.

J aun Miterrandi esango diot gaur U surbildik abian kontuz ibili dadila, otoi, eskualdunen erdian. Izan dadila beti zuzena esanbide on garbian. Euskaldunari ez dezaiola eman hitza behin ere jan.

Usurbilgo jaialdian azken agurra, Mattin12 eta Xanpunek egin zuten bosna bertsu kantatuz, aurkezleak horrelaxe eska­tuta. Xanpunenak jaso ditugu hemen

Izanagatik egun eztarrian nik min, bihotzetik nai nuke agur goxo egin.

12 Egun honetan kantatu zuen Mattinek azkenengo aldiz jendearen aurrean, seguruenik.

284

Page 276: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eta be sta pulit hau oso izan dadin, ekarria dautzuet hunat nik gaur Mattin.

Zuen artean kantuz eztaukat, ez, lotsa; dutan itzala egun: ahula abotsa. Baina, usurbildarrak, ez, otoi, hor lotsa, zuekilan baitauka Xanpunek bihotza.

Mattin, altxa'tzik, otoi, aurrerat begiak; utzi mail zahar horren traba alderdiak. Ez dituk, ez, zinezko eta alegiak: Luzaro jinen gaituk herri hunta biak.

Zuekin aurkitzeak emanez atsegin, bihotz altxagarri da hau urtean behin. Otoitz dezagun hola beti gaitezen jin, gaur baino azkartxago Xanpun eta Mattin.

Mattinen presentziak besta eztu histen. Ez ote da garbiki gaur hemen ikusten, Mattin hasi zaukula bere penak uzten? Nago Usurbil hunek ez al duen pizten.

Bestalde, hiru bertsutan kantatu zuen Xanpunek "zerk bel­durtzen zuen" esanez, honela.

Bertsuak neri emanak nauzki, bai, ordu zoragarriak! Kasik gaur ezin hartu baititut poz horretxen negurriak. Baina aspaldi huntan ez nau lagundu nahi eztarriak. Horra zergatik egun ditudan ordu txar beldurgarriak.

285

Page 277: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Beldurtze hori ezar dezagun merezi zuen hazketan; denak gabiltza askatasun ta anaitasunen esketan. Aitor dautzuet hola zerk nauen bildurtzen, jarri kezketan: Batu beharrak giren Euskadin nola gabi1tzen pusketan.

Nere begiak zabaldu ordu zer ikusten dutan hemen; gutiz gehienek dakizuena ez dut ez berriz erranen. Hiru anaia: bat Miarritzen, bertzia Karabantxelen. Beldurrik gabe ateratuko al dituzte lehenbaitlehen.

Oiartzun, 1981

1981eko ekainaren 7an, Mattin Treku omendu zuten Oiartzunen. Xanpun berandu heldu zen bertsu saiora, Parise­tik zuzenean bait zetorren. Hala ere, hunako bertsu hunkigarri hauek kantatu zizkion bere lagunari:

Paris aldetik, aitor dautzuet, ez naiz nahi orduko jautsi; eta segidan Oiartzunerat etorria naiz ihesi, denek bezala Mattin maitea nahi bainuen goretsi. Zoin maite dugun Oiartzun huntan nahi diogu erakutsi.

Barkatu, otoi, berant airean badut gaur hemen erantzun. Bai, bihotzetik mintzo naiz eta, Mattin maitea, hau entzun: Ikusten duzu zuk inguruan zonbat haurride daukazun! Hau moldaturik ere eskerrak aitor dautzuet, Oiartzun.

Txomin Garmendia, istripuan erituta, min hartuta zegoen garai hartan, eta bi muletarekin heldu zen Oiartzungo saiora. Haren muletak eman zizkioten eskura Xanpuni, bertsuak kanta zitzan:

286

Page 278: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gaia izan ta harek egin nau bi bastoi haundiren jabe; bistan den gauza: hauk ibiltzeko ez luke nahi izan trebe. Lagun gisa hauek beharrak dira, ta ez izatea hobe. Bai, opa diot lagun zar horri ibiltzea hauek gabe.

Ta zonbat dabiltz gaurko egunez bi makil hoiek eskutik! Sortzean hoiek ekarri eta heiek utziz doaz mundutik. Jainko maiteak begira gaitzan ikaragarrizko hortik, ta hauek gabe ibil gaitela oraino luzaro xutik.

Xanpunen azken agurra:

Zuen artean gaur aurkitzeak ematen gaitu atsegin; oren goxo hau, esan dezagun, ez da nai ordurako jin. Alkarte hunek ahazten ditu zonbeit desgrazi eta mino Gauden gaudenak batuak hola egun, bihar, beti berdin, ta bihotzetik oihu eginez: gora Oiartzun ta Mattin

gora Oiartzun ta Mattin!

Urepele, 1981

1981eko azaroaren lehenetan, urteoro bezela, Xalbador bertsulari izanaren heriotzeko urteurrena gogoratu zuten ber­tsulari eta bertsuzaleek Urepelen. Beste askotan bezala egun hartan ere Urepeleko jaialdiaren aurkezle izan zen Mitxel Itzainak gai hauxe eman zion Xanpuni: Orai, iparraldeko arrantzaleak zertan dituk, Xanpun? Frantziako gobernuak laguntasun berriak agindu omen ditik arrantzaleentzat.

Hire galdeei erantzun behar nik orai larri ta estu, hik hemen jakin nahi duana ezpaizakiat hain justu.

287

Page 279: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Euskal Herrian bildu arrainak nahi ditiztek frantsestu ... Nere irudiko heien bitartez Xanpunen sakelak hustu.

Aitzaki eta maitzaki deJa bazakitek nor engana; eta poJiki egiten ditek beren alderako lana. Huna gaur zer den zerga hoiekin hemen ikusten dudana: eskuinarekin kentzen dutela ezkerrarekin emana.

Behin behar da aitor dezagun ez direla aldrebesak, eta dirua biltzeko ere badauzkate bide errezak. Biltzen dituzte orai dioten kapitalak eta zergak. Aise bilduko ditiztek hoiek Xanpun gaizoan interesak.

Xanpun eta Lasarteri gaia: Zein dira zuen mixeriak?

Xan: Gazte denboran piska-piska bat izatu naiz pekaria; bospasei urtez hunki gabe egon, atzo naiz berriz hasia. Gaur ikusten dut hemengo zitan ainitz min ta larderia. Huna zer dugun adin gaixtoak ekarriko mixeria.

Las: Gure Xanpunek sufrimentuen erabakia eman duo Zartu giñan da gaztetutzeko orain ez al da berandu? Mixeria latza daukala berak, bertsutan hala esan duo

288

Page 280: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zertsu esango ote zenduke nere osasuna bazendu?

Xan: Orai artean osagarritik, aitor diat, ez nauk gaizki; baina hor kontu orai andreak neurriak har banauzki. Ta soberasko jan-edanetan beti kaska eta kiski ... Errenkura hortan dabilan batek badik mixeririk aski.

Las: Ai, mixeriak sortzen zaizkigu eta aitortu ditzagun! Beraz, andrea're kejatua daukazu zurekin, lagun Baiña halare lepagain hori hemen ikusten da legun. Zuk eztaukazu mixeririkan, ez dezu beintzat ezagun.

Xan: Lagun maitea, itxurarekin ez hadila hi engana. Lepo legun hau urten pisuak ez ote naitek emana? Orai badiat hau ere maten nik ere nahiko lana? Mixeri gabe utz nezakek gaur hor soberasko dudana.

Las: Nere gorputza ikusten dezu dagoala eroria:

289

Page 281: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

erabatean trastomatua dago lengo memoria; karrozeria auldua eta motorrean aberia ... Ongi pentsatzen jarri ezkero badet naiko mixeria!

Donostia, 1982 1982ko urtarrilaren 17an, Jon Mugartegiri Donostian egin

zitzaion omenaldiaren ostean, Xanpun hautatu zuten hurrengo urtean omentzeko. Albistea jakin zuenean, honako bertsu hauek bota zituen, erabat hunkituta:

Ustekabeko berri goxo bat nauzue gaur helarazi, eta horrek nau nere bihotza orain uzten hestu, hertsi. Bertze urteko ni balin banaiz omenaldikotz berezi, ne'baitan nago gaur irakiten, ia ezin dut sinetsi zeren baitakit nik ez dutala horrenbertzerik merezi

horrenbertzerik merezi.

Zuen jestuak Xanpun honeri bihotzerat heldu zaizko. Hor ikusten dut: anaitasunak dauka zerbait egiazko. Jaunak nai badu Donostirat naiz, beraz, kantuz etorriko; egin dezala zuek guztiak hor izaitea lekuko, bertsulari ta bertsuzaleak denak han besarkatzeko

denak han besarkatzeko.

290

Page 282: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ahetze, 1982

1982ko uztailaren 18an, Mattinen oroitzarrezko jaialdia egin zen Ahetzen, bere heriotzeko urteurrena baitzen. Xan­pun, Jon Enbeita, Mixel Xalbador, Azpillaga, Lazkao Txiki, Ezponda eta Joxe Lizaso izan ziren bertsutan. Gaiak Joxe Mari Iriondok eman zizkien.

Xanpunen lehen agurra:

Anai-arrebak, zuek agurtu naian gaur bihotzez nago. Nork ez ote du Ahetze huntan bateratze hori gogo? Gaur Mattin dugu eskas, ta ezar dezagun denez gorago! Anai-arrebak bildu baigaitu baterat aldi bat gehiago.

"Mattinek irria zuen maite" gai emanda, honako bertsu hauek kantatu zituen Xanpunek Mattinen gorantzan.

Ez dugu egun guk jarri nahi sentimendu arrotzetan, gaur berotasun bera baitago bai batzu eta bertzetan. Mattin maitea, zu baitzinauden Euskal Herriko etxetan. Gaur seinale du berdin jarria zinden gure bihotzetan.

Guk Mattinekin ukan dugu hau: poza edo atsegina. Berekin zaukan triste zeudenak alegeratzeko dina. Iduri zuen bere irriaz estaltzen zuela mina; gorputz txiki bat, bihotz handi ta bozkarioez egina.

Lagun on horrek eman gaituzki bai, zinez, zonbat atsegin! Jaunak deitu zuen ordutik hemendik du ihes egin. Bainan dezala gaur gureganik, ezbazakien, hau jakin: hodei guzien artetik izar egonen zaukula Mattin.

291

Page 283: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun eta Jon Enbeita jarri zituen gero, ofiziotan. Gaia: Aita (Xanpun), footina egitera doa goizean goiz; eta semea (Enbeita) etxera dator, gaupasa bapoa eginda. Atarian topo egin duzue.

Xan: Etxetik atera naiz

pixkat korritzeko, gorputzaren odola ere berritzeko. Seme hau zatorren han etxerat sartzeko; aitak hau du eginbide segidan hartzeko: Hator, otoi, nerekin pixkat preskatzeko.

Enb: Gaupasean izan det nere atsegiña, eta etxe aurrean aitaren ekiña. Eziñak eman dio tripetako miña. Etzendun zertan egin goizean footiña gazte denboran ondo ibili baziña.

Xan: Semeak hitz gaizto bat deraut hola bota; naiz semea izangatik etzaiten inporta.

292

Page 284: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Edan ditu ba, naski, dakit zonbat kopa, eta ez nahi ixuri bi izerdi sOfta. Nola korri lezake xutik eztago-ta?

Enb: Gaupasean izan det

milla ikusmira, eta etxeratu naiz eguzki argira. Ta aitaren sermoia dator atarira. Irria azaldu zazu zure aurpegira. Edadeko kontuak besterik ez dira.

Xan: Aitak Ofain badauka edade edo adin, gogoetan sartu da pixkat zuzen dadin. Seme bat hor ikusiz ez du, ez, atsegin; ta gogoetak ere bai noizean behin, hoin trasteko semea nola duen egin.

Enb: Nere gaupasa ez da izanen kaltera; nere urtetan zu be ibillia zera.

293

Page 285: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zergaitik hainbat sermoi gaur nere gaiñera? Sartu nai badezu zuk ere katera, bihar joango gera juerga batera.

Xan: Orai, gazte maiteak,

gaitz huni ez peka. Etzaitezela zurruta zahar horri esteka. Aita kezkatua da, arrazoina dauka. Semea hola ikusiz hori ezin uka. Ni korrika nabil ta aldiz hau herrestaka.

Enb: Gauaz naiko korrika nik badet egiña, ta orain ere ez det anketako miña. Aprobetxatu nai det nere atsegiña. Gaztea nago eta juergarako diña, zuri bezela heldu orduko eziña.

294

Page 286: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sara, 1983 Xanpunek Zokoan zuen arraindegian lapurreta bortitza

egin zioten, gau batez. Eta 1983ko urtarrilaren 16an, Saran egindako bertsu jaialdian gai horixe eman zioten, nahi zituen bertsuak kanta zitzan:

Urte akabantzan denek badakite gauza ona jatea denek dugula maite. Ni saltzen ibiltzen naiz eta ez dut kalte; hortakotz nere putzuak bai arrainez bete

ta denek diote; naski, orai arte, arrazoina dute, akabantzak haste.

Ohart gabe denak ebatsi nauzkite.

Langosta eta homar, larogei bat kilo; lau zakur zaintzeko, nor zagon trankilo? Baina lapur zikina hura ez egon lo: nere zerrakur hartan eginik lau zilo,

handik zauzkit igo, bat baino gehiago, arrastoak dio. Zer du ba balio?

Hantxet merezi zituztela bi tiro.

Kondatzen zaituztet nere bihotz mina, ta biharkotz ere badut nere grina. Batetik moltsa daukat gaur arin arina, eta bihotza ere bi parte egina.

Berriz balitz jina, dezala jakina,

295

Page 287: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

egina dut zina, hemendik aintzina

bertan garbitzen dut nik lapur zikina.

Herría, 1983ko martxoaren 17koa

Donostia, 1984

Txomin Garmendiaren omenez egin zen, urteoroko Ber­tsulari Eguna, 1984ko urtarrilean. Eta beti bezala, bertsulari asko bildu zen Berrobikoaren goralmena egiteko. Xanpun eta Ezpondak saio hauxe egin zuten, "Zer gertatzen da zuen herrialde hortan?" gaia jarrita.

Xan: Iparraldeak gaur arte zaukan leku baketsu omena. Orai sinisten, egia esan, hori oso gogor dena. Hola ikusiz Madril alde ta Parisetik datorrena, ia kendu nai gaituzte guri daukagun itxaropena.

Ezp: Iparraldean jaio ginen ta iparrean behar bizi; orain estutasunaz besterik guk han ezin degu kausi; ta muga hortan geure paperak behar'tugu erakutsi, hegoaldean degun anaia nahi badegu ikusi.

296

Page 288: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Gu zanpatu nai duen jauntxoa hunen jakintsu jar bedí: gaur euskotarrak ipar-hegoan ezin gintazke hor gel di. Guk nai degula herri maitea batua eder ta haundi, eman dituzten pauso hoietarik biztuko baita Euskadi.

Ezp: Botatu diren auzo horietaz

danek degu ezagutza,

Sara, 1985

eta iparrak hego partean ditu begi ta bihotza. Kendu zazute gure artean oroi senditzen den hotza. Pentsatzen dugu anai guztiok eingo dezute laguntza.

Bertsu jaialdia antolatu zuten Saran, herriko ikastolaren­tzat txanpon batzuk bildu nahiz, 1985eko urtarri Jaren 20an. Sara eta Urruñako ikastolako haurrek kantatu zuten; baina, batez ere, Ezponda, Alkat, Lazkao Txiki, Sebastian Lizaso, Amuriza, Lopategi, Lazkano eta Xanpun eraman zituzten bertsutarako. Hona hemen Lazkano eta Xanpunek egin zuten saio bat, ofiziotan. Gaia: Ondo bildu eta gordeta zeukan diru guztia eman zion Xanpunek Lazkanori, etxe berria egiteko. Baina, bi urte iragan dira, eta ez dago etxe berririk.

Bina-hiruna bertsu.

297

Page 289: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Orain urrundu beharko dut nik lagun zar hunen urretik; ta kontseilu bat: otoi, dirurik inoiz ez eman aurretik. Nik etxe-tratu bat egin nuen oraintxe pare urtetik ... Diruak danak hunkitu bainan etxea ez azaldu lurretik.

Laz: Xanpunek miloi batzuk zituen ostuak eta gordeta. Ondo manejatu dizkiot nik, hortarakoxe gaude-ta N aiz eta beltz azaldu orain gure Xanpunen kopeta, onen txanponak eraman eta Suizan daukat txaleta.

Xan: Egin ginuen tratu zuzena bi lagunek elgarrekin: dirua behar zela aurretik, baimenak ere han egin. Nik milioiak huni emanda ez da gero gaia berdin; etxerik ez det, eta dirua nun den naiko nuke jakin.

Laz: Lenago ere badakizute lapur haundien konduta: Al dan ondoen bizitzen gera lapur txikiei ostuta.

298

Page 290: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Miloi batzuek eginak zeuzkan arrai ustela salduta. Eta ez dago pekaturikan lapurrei arrapatuta.

Xan: N oizpeit atera beharko det nik naizen estatu estutik; ez al dakizu gizona galtzen dula batzutan gauz gutik? Bederen aitor egin du sosa ukanik nere eskutik ... Ea etxea noiz demontretan eman behar dezun xutik!

Laz: Mundu honetan tikiarentzat maiz degu naiko desgrazi. Zuk oraindikan dotriña ortan ondo behar dezu hezi ... Txirrita zarran bertsu zar hura ez al zenduen ikasi? Orain da beti mundu onetan lapur haundia nagusi!

Xan: Entzule onak, ez nago gero ni hemen egun gostura! Horri dirua emana eta begira nere postura. Eta norbeitek nahiko balu delako etxe on hura, lehenbizi zuti dezala ta gero eman sosa eskura.

299

Page 291: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Laz: Edozer gauza nei esaten dit agure atrebituak, baiña oraindik kontatzen ditut nik neronen merituak. Berak arrai ta arrai -erosle, gehienak ditu ituak. Zubi azpian lo egiten dute horrelako ijituak.

Amuritza, Xanpun eta Lazkanok Sarako jaialdian eginda­ko bertsu saioa irakurtzeko/kantatzeko aukera izango duzu berehala. Gaia: Lazkano laboraria da; Amuriza, Lazkano bizi den baserriaren jabea. Xanpun, berriz, baserri hori erosi nahi duen kanpotarra.

Amu: Komeria mundu hontan gertatzen zaiguna, aizu. Laborari gizagaixo, nola nagon badakizu. Lana Parisen edo Nevadan ere bila dezakezu; baiña etxea saldu behar dut, ta zuk utzi behar dezu.

Xan: Adiskide saltzailea, etzazula izan lotsik; eta zure pena hori pozez jarriko dut kasik, Euskal Herrirat etortzeko ni zeren ta bainago pozik. Nik erosiko derautzut hori, eta ez dut eskas sosik.

300

Page 292: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Laz: N agusiak nere aurka horrenbesteko arreta; Hutsa zuzen nik ordaindu ez banu bere errenta! Metraletarik ez baldin bada hartuko dek eskopeta, eta berakin zulatuko det nagusiaren kopeta.

Amu: Nagusia ni naiz eta

defendatzen nai dut ekin. Laborari, ene berri zuk ezin al duzu jakin? Tratua egingo dugu ixilka orain biok elgarrekin. Nik etxea saldu ta zu ezkondu eros tunan alabakin.

Xan: Nahiz Parisekoa izan, pentsatu dut geroari; ta hortakotz ez gaitezen sobera borrokan ari, zeren-eta ondorio bat gogoratu baizaut neri: onar nezake gure etxean nausi zaharra bordari.

Laz: Orain arte bizi nintzan nere baserrian alai. Bizitzeko nik hau beste txokorikan ez nuke nai.

301

Page 293: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Amu:

Diru askorik ez daukat baiña gizonaren arrautzak bai; bertan hiltzea nahi ezpadek berriz Parisa joan hai!

Ikusten al duk, Imanol, onen traje ta krobata? Nik galtzera ezin utzi ekar lezaken soldata. Utzi ezaidak etxea saltzen, eztuk afera galanta. Gero doblean hiri emango'hiat, Xanpun laster hilko da-ta.

Xan: Hau entzun eta hasi naiz nere baitan hau galdetzen: sekulan aski dirutan etxeaz banaiz jabetzen, ea Euskadin badakitenentz legeak errez betetzen, gero beldur naiz etxe hori ez ote nauten erretzen.

Laz: Nagusian harrokerik ia pasa dira mugaz! Hau ote da hogeigarren gizaldi hontako Judas? Txanponak ere gero, agian, agintzen dizkit benturaz. Nahiago det sosikan gabe bertsu batzuk kantatuaz.

302

Page 294: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urepele,1986

Urepeleko udala eta Bertsularien Lagunak elkarteak anto­latu zuten jaialdian, 1986ko irailaren 7an, Xanpun eta Sebas­tian Lizaso elkarrekin jarri zituen Mixel Itzainak. Gaia: Xan­pun, Reagan jauna dugu, EE.BBetako presindentea. Sebastian Lizaso, Gadaffi, Libanoko buruzagia.

Xan: Gadaffi jauna, mundu guztia jarri nahia zuk menean; t'hortxe zabiltza terrorismoan zakurren gisa lanean. Orroitu zaite, udare batzu hartu dituzu gainean. Lehengo hartan ihes gan zira ta kontu bigarrenean.

Seb: Zuregandikan gauza hoberik ezin liteke espero; esan diteke aitona zar hau burutik dagola ero. 1 akin izan det gazte denboran pelikulatan bakero. Azken urteta etorri eta orain berriz pistolero!

Xan: Amerikarren buruzagi naiz, indarra nai det ekarri. Ta, orroi zaiten, errespetua daukat nik horren lokarri. Zu etzaitela, otoi, sobera burua goratuz jarri! Orain ezpada kristorenak zuk

303

Page 295: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

hartu behar'tutzu sarrio

Seb: Au militarrez indartsu da, ta beti dabil berriketan; honen hitzakin mundu guztia jarri litekela ketan. Gauza batekin oroitu hutsez Gadaffi dago penetan: mundu guztiko etorkizuna ero baten eskuetan!

Xan: Gadaffi jauna, ero xamarra, beldurgarri zu jarria; mundu huntara ez ote duzu makur bidea ekarria? Noiz hartuko ere ote duzu zuk zuhurtziaren neurria? Kenduko zaitut agudo gero odolaren egarria!

Seb: Gogoan izan, eztezu pasa zuk libiatarren malda. Oraindik ere ixuri behar hainbat izardi ta salda!

Paris, 1987

Nik, Reagan, zuri Libiatikan hauxe nai nizuke galda: danetik dagon nazio hortan eroetxerik ez al da?

Euskal-jolasak erakutsiz jaialdia egin zuten Parisen, 1987ko martxoan. Han ziren Cote Basque, Xuberoa eta hego-

304

Page 296: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

aldeko kirolarí asko. Tartean Xanpun eta Mendiburu ere bai, bertsutan. Huna hemen Xanpunek bota bertsu bat:

Bozkarioak gainezkaturik begietan daukat nigarra gaur ikusita Paris aldean euskaldunaren indarra. Erran ditake, bai, hor hola bada arbola zaharra, ez dagola, ez, ainitzek uste duten bezanbat iharra.

He rria , 1987ko martxoaren 6koa

Banka,1987 lriarte-Bersinantoren ehorzketa

Feliz lriarte-Bersinantoren ehorzketa Bankan egin zen, 1987ko maiatzean. Laka, Ezponde, Lazkano, Alkhat, Sebas­tian Lizaso, Arrosagaray eta Garmendiak bertsu bana kantatu zuten elizkizunean. Baita Xanpunek ere, honela:

Maite zuen aire bat hemen erabiliz kantuz hasterat noa xedeak eskainiz. Trixteago gintazke hor akabo balitz! Zeruan biztua haiz lur huntan itzaliz, beraz, ez adiorik. Ikus arte, Feliz.

Herria, I 987ko ekainak 4

Muxika, 1987 Balendin Enbeitari omenaldia egin nahita, bertsu-jaialdia

antolatu zuten Muxikan (Gernika), 1987ko azaroaren 22an. Xanpun, Azpillaga, Joxe Lizaso, Agirre, Lopategi eta Amuri­za izan ziran bertsutan. Gai jartzaile, Pedro Mari Aldana.

305

Page 297: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lizaso, Amuriza eta Xanpun elkarrekin jarri zituen, ofi­ziotan: Lizaso, zeruko ateak joka heldu dena; Amuriza, San Pedro; eta Xanpun, ate joka ari denaren gurasoa, zeruan dago­ena. San Pedrok ez dio zeruan sartzen utzi nahi Lizasori.

Liz:

Amu:

Mundu xarretik aldegiteko banuen ainbeste gogo, izanez ere mundu orretan bizitzerikan ez dago. Onuntz iritxi ta emen ari naiz ni ate zarra jo ta jo; baiña San Pedro ez da agiri, bakaziotan al dago?

Bihotza badot, baiña danari nik eztauztet parkatuko; lenau aitari hemen sarrera nik ez neutzan egin uko. Zure kasua desbardiña da pentsatzen hasi orduko: Aitaren zorrak ordaindu arte ez zara hemen sartuko.

Xan: Bere semea bizitua da, bai, zeruaren peskizan; eta ez al da lanean ere lurrean aski ari izan? Orai, San Pedro, ibili zaite Pedro santuaren gisan. Aita zeruan hartu ezkero seme txarra ezin izan.

306

Page 298: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Liz: Nere denbora nik igaro det San Pedro adorarikan; gaurikan ere enun pasatzen errezatu gaberikan;

Amu:

Xan:

baiña engaiñatu nau ederki atean azaldurikan ... Enuan uste nik zeru ontan dirurik bear zanikan.

Dirurik hemen eztala behar? Zu zagoz burutik jota. Dirua nori zeruen bere ez ete jako inporta? Ibili zaite kontuz, mutila, hemen lege bat dago-tal Ein beharko dut semeai alto, ta aita kanpora bota.

Zeruan ere buru haundiak beti gorago zabiltzak. Seme maitea, entzun al dituk San Pedro zar hunen hitzak? Nik sendatuko ziozkat huni lurrean ginduzken gaitzak, kaskoan jota kenduko ere behar bada bere giltzak.

Liz: Nik ez ote det gaur ikusiko aitatxo gizarajua? Baiña San Pedro azaldu zaigu bastante asarretua.

307

Page 299: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Amu:

Lendabiziko diruarekin egin ber al da tratua? Zerua ere jarri al zaigu mundua bezelakua?

Bardin-bardiñak eztira, baiña antzekotzat jo egizu. Tratua egin gura badozu arretaz entzun nagizu: San Pedro zarra aspalditikan zeru onetan naukazu; sartzen itziko dautzut bizarra arreglatzen badakizu.

Xan: Zeruetako berri batzuek ikasi ditut gaurgero; bainan gaurkoa ikusi eta aita gelditzen da ero. San Pedronganik ez baitzuen, ez, holakorik espero. N ork esango du munduko diruz eros ditaken San Pedro?

Liz: Aita maitea, barka zaidazu; gauza asi da itsusten. Baiña alare enaiz asiko zure bizarrak orrazten. Beraz, aberatsari bakarrik barrura diozu uzten? Jakingo nuke gaur beartsuak nora bia1tzen dituzten ...

308

Page 300: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Amu:

Xan:

Behartsuekin gure zerua antziña dago konpleto. Bazatoz, baiña hemen ez zara, gazte, egongo obeto. Hemen jendea gogaituten da gauzak garbi esateko. Laster baimena eskatuko'zu inpernura joateko.

Eztut esango San Pedro hau gaur eros ditakela diruz; baina halare galdera bat nahi nuke egin hu ni buruz, beraz dezala hunek ere gaur bere bihotz ona erakuts: Judasek ala San Pedro ote zuten saldu behin Jesus?

Liz: Nik uste nuan apalagua izango zala zerua;

Amu:

baiñaSan Pedro arraio onekin nago ain asarretua. Eztit inporta biar badare neretzeko infernua; Luzifer ere ezta izango zu baiño gaiztoagua.

Luzifer eta demoniñua, ai zer moduko euskera! Zu ibili ziñan handik taberna batetik eta bestera.

309

Page 301: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Baiña San Pedro ta santuok be hain kokoloak ez gera. Neska gazte bat ointxe dator ta joan zaite oste-ostera.

Xan: Hoinbertze hizka ibili behar al da zeruko atean?

Baiona, 1988

Aita barruan, semea kanpo, hori da bien kaltean. Orai San Pedro ibili zaite zuk daukazun bertutean: Atea zaballehenbaitlehen bizi gaitezen bakean.

Urtarrilaren 24an Baionan egin zen jaialdia Bertsularien Lagunak elkartea eta Euskal Kultur erakundeak antolatuta. Daniel Landartek jarri zizkien gaiak Xalbador 11, Ezponda, S. Lizaso, Lopategi, Mendizabal, Iñaki Murua eta Xanpuni.

Besteak beste, Txomin Ezponda eta Xanpuni hauxe jarri zien: Duela 20 urte, Piarres Lartzabalen l3 "Matalas" obra eman zenuten hemen, leku honetan bertan. Zer sendimendu duzue?

Ezp: Dudarik ezta, orroitzen gira Lartzabal ta Matalatsez: antzoki hauxe dena bete zen orduan gure entzulez.

13 1988ko urtarrilaren 12an hil zen Piarres Lartzabal; eta Xanpunek antzeztu zuen Matatas pertsonaia emankizun hartan.

310

Page 302: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eztakit oindik antzerki hura ongi eman ginduenez. Bukatzean nik Lartzabal jauna ikusi nuen nigarrez.

Xan: Nor ez ote da gure artean denbora hartaz oroitzen? Erran dezaket egun hura gaur ere dugula senditzen. Leku berean, hauxe lekuko, hementxe Matalas nintzen; eta gaur ere hala naizela kasik zeraut iruditzen.

Ezp: Guk izan dugu Lartzabal jauna hurbiltzeko zoriona! Abertzale bat osoa zagon, bere hitzetan sakona. Antzerkia ta bertzetan ere ezta geldirik egona. Nere gustuko Piarres zagon muga gabeko gizona.

Xan: Aldi bat gehio gaur goresterat nator ni hemen Piarres; ta zonbat urrats ez al du egin herria ondu beharrez! Ikusi degu irriz lanean, ta berdin ere nigarrez. Halako gizon gutxi daukagu herrian gaur, zoritxarrez.

311

Page 303: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Jaialdiaren azkenean, amaierako agurra honela egin zuen Xanpunek:

Erran gaituzte orai garela gu bukatzerat abian; bizkitartean pozik ginauden artalde hunen erdian. Ez adiorik, entzule onak, diot nigarra begian. Ez nuen uste hoinbertzekorik nik Baionako hirian; ta biharamunak izanen ditu egun on hunek, agian.

egun on hunek, agian.

Ondarroa, 1988 Euskal Telebistako Hitzetik hortzera saiorako bertsu jaial­

dia antolatu zuten Ondarroako Bide Onera antzokian, Jon Azpillaga, Jon Narbaiza, Manuel Sein Xanpun eta Jose Luis Mugertza EIgetzu bertsutan zirela. Gaiak Bernardo Mandalu­nizek jarri zizkien. Xanpunen lehen agurra:

Alde batetik mendi-oihartzun, bestetik itsas-orroa; zuen xoko hau gaur ikusten dut dela leku arraroa. Aspaldi naukan zuen artean nik aurkitzeko gogoa. Nere agurra, jaun-andereak, bihotz-bihotzez hor doa. Zuek besarkatuz nahi bainuke agurtu gaur Ondarroa

agurtu gaur Ondarroa.

Xanpun eta Narbaizari gaia: Xanpun senarra da, eta alko­hola debekatuta dauka, baina alkandora ardoz zikinduta iritsi da gaur etxera. N arbaiza, emaztea.

312

Page 304: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nar: Senarra osasunez dadukat jatsia, horrelakua baita nire iritzia. Onetxek galdu behar du gaur gure etxia. Alkandoran al dezu sobrante utzia?

Xan: Doinua aldatuko dut honek dezan jakin. Nere alkandora beraz aurkitu du zikin. Ni ezin konpondu hoin edozein gauzekin; bederen poz hartzen dut ardo usainakin.

.Nar: Arratsaldez etxetik senarra aparta, geroztik sei ordutan niregandik falta. Iluntzean ekarri du mozkorra galanta. Etzait bate gustatzen dadukazun planta.

Xan: Esango dizut egia gerta arabera: taberna batean beraz gaur aurkitu gera.

313

Page 305: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Baina ni konpondu naiz ta dut gizon manera; mozkortzar batek bota nau ardoa gainera.

Nar: Gezurrik ez kontatu mesedez iñori, ahoan zerbezana baitzaizu erori. Begiak erdi itxi, ta mingaiña lodi. Alde zaitez ondotik mozkor zikin hori!

Xan: Emakumen mingain txarrak zer du errenkura? Orain artean nik beti edaten det ura. Ta gehiago ez naiz egonen ni hola barura. Ura kanpoan gorde, ardo a barrura!

Bakarkako gai bat ere jarri zioten Xapuni hil berri zen Pia­rres Lartzabal goraldu zezan.

Zuk eman nauzun gaia hartzea benetan gaur ez da errez, zeren bihotza barru-barrurat hunkitzen baigaitu berez. Iparraldean gure laguna zagon Lartzabal Piarres. Zer etsenplua izan zaukuna bai fedez ta bai indarrez! Abertzaletasun piska duna egun utzi du nigarrez,

egun utzi du nigarrez.

314

Page 306: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Izena zuen, dakizuena, izen ederra: Lartzabal! Bihotza eta izpiritua ere berdin zauzkan zabal. Beti prestu zernahitarako, bazaukan hoinbertze ahaJ... Erran dezaket, ezin baita hau inola ere gogotik gal: haren fede ta bertute hori degula denek zaintzen al,

degula denek zaintzen al.

Donostia,1989 Urte hartako Bertsulari Eguna, urtarrilaren 15ean egin zen

Donostian. Jose Luis Lekuona Lexoti oiartzuarra omendu zuten bertsuzaleek. Eta beste bertsulari askok bezala, bere agurra eskaini zion Xanpunek ere, bederatzi puntuko honekin:

Ateratu gera nor bere xokotik, lagun baten gorestera zoin gogotik! Ipar, hego, iguzki, alde ta baxotik Donostira bilduak Euskadi osotik.

Hor ohiturak xutik, eskaintzak eskutik ainitz edo gutik. Segi betiko hortik,

denak merezi baititu gaur Lexotik denak merezi baititu gaur Lexotik.

Bilbo,1989 Aste Nagusia jaiak direla-eta, Bilboko Santiago plazan

kantatu zuten Iparraldeko zenbait bertsolarik: Ernest Alkhat, Dominigue Ezponda eta Xanpunek, hain justu. Gai librean egin zuten saioan, Europa aipatzea ezin bestekoa zen, Euro­parako bozketak egin berri ziren-eta. Huna hemen Xanpunek bota zuen bertsoetako bat:

315

Page 307: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Europako kontu gabi1tzala gu zinez au ez da gaurkoa; hau ez ote gizona ere enganatzeko jokua? Askok diote Euskadik ere ukanen duela lekua; baina lehenik zaindu dezagun geurea dugun txokua.

Egin, 1989ko abuztuak 24

Sara, 1990 loxe Migel Barandiarani omena Saran, 1990eko otsailaren

11n. Xanpunek hiru bertsu hauek bota zituen, Barandiaran goralduz. (Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke)

Zinez ez dakit nondik has egun ta gainerat hor zer erran aski zuzenki gaur goresteko loxe Migel Barandiaran. Hoinbertze urtez badakizue no la bizitu den Saran; baina ez dauku jakitatetik hartu, baina beti emano Hari esker gaur Euskal Herriak daki zer bide ereman. (bis)

Ikertu ditu Euskal Herriko mendi haundien muturrak, eta ez du, ez, ikaratu hau ez iduzki, ez elurrak, are guttio harpe zilotan sartu ta hango beldurrak. Sekreturikan ez du gehiago harpe ziloan den lurrak.

316

Page 308: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Eta gainerat mintzarazi tu arbaso zarren hezurrak.

Haren entzuten ego ten jarriz ematen gaitu atsegin; haren hitzari ezin da etsi ta ezin da ihes egin. Erran daiteke mende historia oso bat daukala berekin. Jainko maitea, atxik ezazu luzaz oraino gurekin, haren bitartez gure herriak gehiago nahi du jakin. (bis)

Berria, 1990eko otsailaren 22koa

Aiherra, 1990 Azaroak 25. Aiherrako Beltzuntze elkarteak antolatuta,

bertsu jaialdia egin zen herrian. Juan Paul Duhalde izan zen aurkezle, eta Daniel Landart gai jartzaile. Huna Txomin Ezponda eta Xanpuni jarri zien gaietako bat: Ezponda, zerri­hiltzailea da, eta Xanpun, hark hil behar duen zerria. Kanibe­ta sartzeko unean, zerriak erasotzen dio bertsutan.

Ezp: Orain artean zerri maite hau deskantsuan baitzen bizi, nere alderdi bero-beronak bear diozkat erakutsi. Zerri maitea, ulertzen dut bai jausikika zira hasi. Ni kolpatua nago bakarrik, zu hi1tzerat hor zoazi.

317

Page 309: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Ezin ditake, naiz zortea den, beti zuzenki obedi. Sasoina del a aitor dezagun; hor badago zerbeit egi. Ni xerria ez naiz aski handi, ta gainerat ez aski lodi. Behin bederen, hiltzaile hori, nitaz urrikaldu bedi.

Ezp: Urrikaltzeko ez ote dugu guk orai memento txarra, ikusi eta gure etxean zoin haundi dagon beharra? Zuri're kendu behar ditugu urina eta giñarra, ahal badugu zutarik egin urte beteko xingarra.

Xan: Ni lotua naiz hausiki batez, eta ezta debaldetan. Ez ote gira zu eta biak idaia gaixto beretan, zu kanibeta sartu nahi ta hasiki uste gabetan ... Kontu egizu ez ote dugun hil beharko biek betan.

Ezp: Zerbaitetako hurbildu ginen gu xerri ederrangana; nahiz oraino gaizoak eztu, ez, azken hatsa emana. Belarri haundi hoitatik egin daike odolki andana:

318

Page 310: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

horiekilan izanen dugu guk hamar egunen jana.

Xan: Gertatzen dira ustekabetan ditazken gertakariak; oino irriak eginen ditik gaur Aiherrako herriak, zabaldu behar baitiozkagu gertatu diren berriak: Lehen aldikoz zerri-hiltzailea hil diotela zerriak.

Ezp: Zerri tartean maiz zerrikeri ainitz baitzauku agertzen, zerri polita dago bai hauxe, baina ez sobera gizen Orai hil beharra baitago; pixurik etzuen hartzen. Lanik haundina izanen dugu tripa guztiak garbitzen.

Xan: Ez gira biak satisfatuko

egungo idai beretan; xerri koxkor bat zertarako hil kasik hola debaldetan? Ez urin, ez xingar, gaixoa janen du ustegabetan. Ni baino hobeak egun bazuzken dudarik gabe heletan.

Xanpun eta Muruak bi-bitara egindako beste saio bat, Aiherrako jaialdi hartan. Gaia: Zer egin behar da euskara beste hizkuntzak bezala kontsideratua izan dadin?

319

Page 311: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xan: Gure mintzairai zor diogu hau; ezar zor zaion heinean. Orain artean kanpotiarrek ibilki dute menean. Hau salbatzeko hazlari gira ta 10tu gaiten lanean; ezar dezagun hori nagusi kanpoan eta barnean.

Mur: Naiz ta denborak luzaro iraun ogia eztaike burdin, ta hizkuntzari nolabait ere gerta dakioke berdin. Zer egin behar da gure hizkuntza besteen mailara dadin? Oso erreza: jende guztiak ikasi eta hitz egin.

Xan: Ainitz badira traban daudenak, hori nahi dutenak hautsi. Hoieri behar zaiote orain bertze zerbait erakutsi: Mugarik ere ez dugula ta hori gogotik ez utzi; denak baturik zer indar dugun hartu dezagun zuhurtzi.

Mur: Denak bat egin ta giro bera jarri guztion aizean. Baiña hizkuntza biziko bada bihotzaren babesean, batzuk ikasi eta ondoren

320

Page 312: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sara, 1991

erdera egin solasean. Hizkuntza zertan ikas daiteke gero erabili ezean?

Sarako Omordia aretoan, bertsu jaialdia egin zen, 1991 ko otsaiIaren 17an, lean-Baptiste Elisanbururen omenez. laial­di aren aurkezpena egin eta Elisanbururen idatzietako pasarte batzuk irakurri zituen Daniel Landart jaunak. Gero, Persiako Golfoko gerlari buruzko iritzia eskatu zien bertsulari batzuei. Ronela eman zuen Xanpunek berea.

Entzuna dugun hitz bortitz hori gaur ezin dugu ingura; nori etzaio Golfoko gerla gaur etorriko burura, ezin negurtu ere baitugu handik datorren malura. Bat bertzearen hiltzeko ote gira jinak gu mundura?

Andoain,1991

Rerriko Ikastolak antolatutako bertsu jaialdia Andoainen, 1991ko martxoaren 23an. Agirre, Lizaso, Xanpun, Garmendia, Etxeberria eta Mugartegi bertsutan. Gaijartzaile, loxe Mari Ara­naIde. "Zer dio aitonaren bihotzak?", galdetu zion Xanpuni.

Zuk eman nauzun gai hori hartuz oso barrurat goazi. Aitona batek ez ote du gaur goxamen zerbait merezi? Aitor dautzuet: bihotzak dio goxo behar dela bizi. Ta hartu dutan bide on hori luzaz ez nuke nai utzi.

321

Page 313: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Beste gauza bat ematen bai nau kasik gaindiz zoriona, ta sortuz geroz nere gostuko bihotzari zor diona. Gaur goizean naiz nere ilobatxo bat eskuetan egona, ta zoin goxoki galdegin nauen: zertan zaude zu aittona?

Ez pentsa gero nahi dutanik egin hemen kokoriko, zeren hortakotz adina ere galdu zait nere iduriko. Ez naiz zueri zerbait kondatzen ni gezurretan ariko. Aste hunetan bosgarreneko egin bainaiz aiton-horko.

Entzule onak, aitor dautzuet bortxatua esatea, zeren lehengo bertsua etzen osoa edo betea. Nai dautzuet gaur hemen zabaldu aiton-bihotzen atea. Goxoa da, bai, eta ederra aita ona izatea.

Hernani, 1991 1991 ko maiatzaren 5eko bertsu jaialdia Ereñozuko Urmia

elkarteak antolatuta. Garmendia, Xanpun, Lopategi eta Mañu­korta izan ziren bertsutan. Jose Mari Arrietak jarri zizkien gaiak. Halako batean, "Zer berri Iparraldean?", galdetu zion Xanpuni, bakarka kanta zezan.

Zer berri dagon Iparraldean nahi duzu zuzen jakin; ta eztet uste hau bururatu litaken gaur Xanpunekin, zeren da hunek berri on guti ekarki baitu berekin. Hemengo gisa han ere txarrek txarkeria nai dute egin

Erran ditake: Paris aldeko gizonek dute agintzen. Badakizue nik esan gabe aspaldi nola gabiltzen, Euskal Herria piska-piskaka ari baigaituzte hiltzen. Eta han dauden ontasun piskak kanpotiar jaunek biltzen.

322

Page 314: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Azken bertsuan erranen dautzut, huntan baitut nik ikusten: ohartu gira kanpotiarrek nola larrutzen gaituzten. Gaur ez ditugu lehen bezen bat buruzagi gisa uzten, gu ere hasi baigira orai gure hortzak erakusten.

Urepele, 1991 Hamabosgarren Xalbador Eguna Urepelen, 1991ko azaro­

aren 3an. Xanpun, Lazkao Txiki, Mendiburu, Azpillaga, Peñagarikano eta Euzkitze bertsutan. Gai jartzaile eta aurkez­le, Joxe Mari Aranalde. Xalbador hil zen egunean Mattinek Urepelen kantatu bertsu hauxe kantatu zien:

Biak bertsutan ibili gira aspaldi Euskal Herrian; hemendik kanpo ere gu biak izanak Kalifornian. Hau beti gizon serio, sakon; ni beti arrailerian. Besta batean bikote ona biek egiten genian.

Bertsu hori entzun ostean, honela kantatu zuten Xanpun eta Lazkao Txikik.

Xan: Zonbat kontseilu ta jestu eder horienganik ukanik? Entzule onak, behar nuzke gaur dozenaka kantatu nik, emana nauten gauza ederrez eskertu nahirik lehenik. Xalbador eta Mattinik gabe izanen al zen Xanpunik?

323

Page 315: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lkt: Azken aldian nolatan giñan oraindik daukat goguan: azkenengoa U surbilen zan, ni ere antxe nenguan. Biok berdiñak giñaden soiñez jarritakoan albuan ... Mikrofonua gora ta bera gabe kantatzen genuan.

Xan: Orai zerutik galda nahi dut ea zer dezaken egor? Eta hemendik galdeta nahi dut, otoi, gu ez giten eror. Hik otoiztu zak, beraz, Mattin, ta nik inen diat Xalbador. Erran bezate Euskadiri guk oraino zenbat dugun zor.

Lkt: Oraindik ere oroitutzen da egoaldeko jendia ... Gure Mattin il zitzaigula ere amar urte juan dia. Gorputzez zuen, nik bezelaxe, ttiki baten irudia; baiñan benetan aitortutzen det: bere iza tez aundia.

Xan: Bai, Mattin eta Xalbadorrekin noiztenka ginen gertatzen. Ta dakizue hoien artean zuzen ibili behar zen, makur-biderik hartu ezkeroz laster baitziren ohartzen.

324

Page 316: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Baina gaituzte erakutsiak jendea errespetatzen.

Lkt: Erri ontako Xalbador berriz aundia ziñan benetan. Zure izena bizirik dabil ia lurrik geienetan. Zure izatea egiñik dago neretzat iru pusketan: J aunak zeruan anima eta bertsoak biotz denetan.

Baigorri, 1992

Txomin Ezponda eta Xanpunek Baigorrin kantatu bertsu batzuk gogoratuko ditugu jarraian, 1992ko urtarrilaren Sean Baigorrin egindako bertsu saiotik hartuta. Laka eta Mixel Itzaina ziren aurkeztu eta gaiak jartzen. Eta "Emakumeak maskarada egiten Xiberoan, hemen bertsutan ... Zer diozue emazteen goratzeaz?", galde egin zieten. Eta aiek honela erantzun:

Xan: Garbitu nai dut egun Itzainak egin gaituen sasia, erakutsi baitu emazte hoiek egun daukaten aisia. Zer nai iteko on omen dira, lehen zuten erasia. Egun egiten duten gauz hori guri ditek ikasia.

325

Page 317: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ezp: Eztaike erran emaztekiak guk ez ditugula maite; gizon batzuek horra zertako uzten dituzten aparte. Egia erran, hizkuntza ere hoiek erakusten dute. Euskal Rerria salbatuko da emaztek nahi badute.

Xan: Orai pozten naiz zeren Ezpondak ez baitu las ter etsitzen. Bai, bazakiat emaztek ditek gauza ainitz erreusitzen. Baina hoiekin ere ez dut, ez, beti hobena kausitzen. J akin dezagun laguntzen baina, otoi, ez utzi nausitzen.

Ezp: Nagusigoak egundainotik baitu bere atseginak .. Orroi gaitezen mundu huntarat gu nundikan giren jinak. Bere amari zerbait zor dio munduko gizon haundinak. Orroitu gaiten, gizon guztiak emaztek gira eginak.

Xan: Roriek denak ikusten tiat, enauk, ez, hanbat itsua; emazte batek ekar lezakek hoinbertzeko serbitzua.

326

Page 318: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bainan orroitu eta sinetsi Xanpunek eman abixua: Len horiengatik galdua del a gure parabisua.

Ezp: Xanpunek orai sendi duena bota du nere gustuko; bainan emazten talendu hori nik eztut dena hustuko. Guk badakigu zer den egoitia emazte hoien meneko: Emazte bakar bat aski dugu bazter guztiak nasteko.

Xan: Hola osatzen gaituenari hau ez dezagun guk hautsi. Haurkeriak utz airean ta gaiten ba lurrerat jautsi. Horra nola nahi nuken beti gure mundua ikusi: andrea etxekoandre eta senarra etxeko nagusi.

Ezp: Xanpunek orai erran duena zer gauza xoragarria! Gizon ainitzi emaiten gaitu gauza horrek egarria. Baina emazteki arraza dugu guk parerikan gabia. Gora emazteak! Zuen esku da geroko Euskal Herria.

327

Page 319: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Sara, 1992 Herriko Omordia aretoan, 1992ko otsailaren 16an, Joxe

Migel Barandiaranen omenezko jaialdian Xanpunek kantatu bertsua.

Zonbeit egun du hetsi direla aita on horren begiak! A zer dol ua hor erakutsi diona Euskal Herriak! Bai, miztzaraziz harpe-ziloko hezur lur eta harriak, atera ditu Euskal Herrian mila mendeko oinarriak. Egun zerutik argi gaitzala jakintsun horren argiak

jakintsun horren argiak.

Lesaka, 1992

Urriaren 17an egindako jaialdi batean, gai hau jarri zion Manolo Arozenak Xanpuni: Hor atean sartzerakoan esan dizu batek: Aitona, zu bertsularia zira?

Nik uste nuen gizon maitea zagola atea zaintzen, zeren eta hau hor serioski begira egoki baitzen. Ta galdegin nau, oso zintzoki, bertsolari ote naizen. Gaur ez ote da ba ordaintzea aitton horri hauxe zuzen? Oraingo hiru bertsuak ditut nik berarentzat eskaintzen.

Holako galde zoragarri bat nork ez lezake estima? Baina ez jakin ni nor nintzen gaur, hori zitzaitan lastima. Ez dut espero gaur bertsutarik ez txapela ta ez prima, baiña, aittona, nere ondorat zaite zu, otoi, arrima, zeren ta baita bertsuzalea bertsularien arima.

Eztakit ea duten aittona onaren deia onduko; ez dakit ere noiz arte naizen bertsulari ni munduko.

328

Page 320: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bainan ez dugu bat bertzeari egun guk deusik kenduko; eta, agian, berriro ere zureganat naiz helduko, bertsu batzuek kanta ditzadan aitona ona lekuko, lara, lara, la, larai aitona ona lekuko

Urepele, 1993

Hamazazpigarren Xalbador Eguna Urepelen, 1993ko aza­roaren 7an. Egun hartan gai jartzaile izan zen loxe Mari Ara­naldek hauxe galdetu zion Xanpuni: Zer moduz bizitzen da erretreta hartuta, jubilatuta?

lakinen duzu, jaun Aranalde, erretretan nola naizen; ez pentsa gero naizenik hola lan txarreri ni eskaintzen. Lehen badaukat aski egina, gaur dirua dut ordaintzen. Nere bizia gaurtxe deremat osagarriaren zaintzen.

Aitortzen dautzut kasik nauela gaur eduzkiak ibilki: ni berarekin lota gaten naiz eta berarekin jaiki. Naiz ez daukaten diru kontuan jornal hortarik ausarki, Miterrand ere gaur ezta bizi Xanpun hau baino hobeki.

Azken bertsuan zure inbidoak merezi baitu "iduki"; ta behar dautzut garbiki erran ta egin ahala poliki. Lehen erran dut lan guti inez orain naizela ibilki, ta erretreta ez leno harturik horixe daukat urriki.

329

Page 321: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Donostia, 1995 Urteko Bertsulari Eguna zela-eta, Donostiako Anoeta

pelotalekuan jasotako bertsuak dira ondorengo hauek. Joxepa Madariaga eta Inaxio Usarralde ziren gai jartzaile. Eta Azpi­llaga eta Xanpuni hauxe jarri zieten: Biok arrantzaleak zerate, baina aspaldi huntan konpondu ezinak dira zuen artean. Zer­gatik?

Azp: Iparraldeko arrantzaleak jarri zerate tinkuak, baiña pentsatu arraiak ere ez direla betikuak. Guk hegotarrak izan zaituegu maiteak ta begikuak. Kendu itzazute sare bolantak ta sare pelajikuak.

Xan: Lagun maitea, dezagun orai

gure lana ondo neurtu. Hoinbertzeraiño kalte daukanik ez, otoi, hola beldurtu. Arrantzaleak, denek bezela, bere kontuak ein behar'tu; arraina ere delarik behar da lasai-Iasaia hartu.

Azp: Bizkaiko golko hortara denok juaten giñaden pozik, baiña ikusten da gaur ipartarrak ez daukatela bihotzik. Arte txar hoiek kendu itzazute baldin badezute lotsik;

330

Page 322: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

bestela laster ez degu jango ez bixigu ta ez legatzik.

Xan: Etzaitela sar, lagun maitea, hola kezka txar zorotan; eta uste dut bide txarretik zabiltzala bide hortan. Arraina beti aterako da hemen ezpalin bada han. Besteik ezpada haziko degu arrain hori biberotan.

Azp: Hauek indarra dutela eta beti berak dute txanda. Eztago ezer biharko ere gaur edo biharko janda. Sasoi bateko aberastasun hori itsasoan joan da. Guk hoba degu zuzen jarraitu alkarri esku emanda

Xan: Nere laguna, ez det dudatzen arrazoin zerbait hor dabilka Orroitu zaitez pelajika hauk balio dute milaka. Ez balin badu arrainik hartzen jabea hor zen bilaka. Beraz, zer egin orduan ere elgarri tiro ta hilka.

331

Page 323: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urepele, 1996

Joxe Mari Aranaldek idatzitako Xalbador bertsularia libu­ruaren aurkezpena egin, eta Xalbadorren heriotzeko 20. urte­muga ospatu zuten Urepeleko elizan, 1996ko azaroaren 3an. Bertsu saioan, Mixel Itzainak "Mattin" gaia jarri zion Xanpu­ni, eta hark erantzun:

Lehen zenduak gaur aipatzeak eman dezake atsegin; bainan hortako behar dautzuet hemen zerbeit urrats egin. Xalbadorrenak erran ditugu, ta gainerat behar jakin, Xalbadorrentzat beso jakina beti izan zela Mattin.

Jaialdiaren beste zati batean Xalbador goralduz kantatu zuen bertsua:

Hunkigarriak dira, bai, zinez egun doatzin orenak; eta uste dut ni bezelaxe hunkitu zaituzten denak. Nahiz hogei urte pasatu diren, berritzen ditugu penak, eta hor dauden gauza batzuek ezin ahantzi direnak. Oraindik luzaz batu gaitzala gu Xalbadorren omenak,

gu Xalbadorren omenak.

Eta bertze momentu batean, berriz, Mixel Itzainak bakar­ka jarri zuen Xanpun Urepeleko elizako saio hartan, gai hauxe emanik: Eliza huntan asko ikasi du Xalbadorrek. Eliza huni, bi bertsu.

Xalbadorrentzat haundi ta garbi, sakratua zen eliza. Eta hemendik kasik zabaltzen gintuen Jaunaren hitza, eta gainerat Jauna ere bai zakien nola zerbitza. Eliza hauxe zaukan beretzat Euskal Herrien geriza.

332

Page 324: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Nola ibili zaukun Xalbador kantuz herriz herri beti, bai eta ere ibili zauku hego ta iparran gaindi. Gaur ez diteke hau erran gabe Xalbadorrez hemen geldi: Egun goxo hau zerukotz ere sakratua izan bedi.

Donostia, 1997

Bertsulari Eguna 1997ko urtarrilaren 18an, Donostiako Atano III pilotalekuan. Han zen Xanpun, beste bertsulari asko bezalaxe. Jesus Mari Etxezarreta /zazpi izan zen aurkezle bertsularien lehenengo saioan, eta Azpillaga eta Xanpun jarri zituen elkarrekin, "Lehengo euskalduna eta oraingoa" gaia jarrita.

Azp: Oraintxe ehun urte nengoen

sasoiko eta gazterik; egia esan, ez nuen uste hontaraiño iristerik. Garai haietan etzan egiten euskera baiño besterik. Euskera gora doala baiña bai al dago sinisterik?

Xan: Ehun urte dauzkan euskara ez ote da zahartua? Horra zergatik gaztek dugun gaur gure bide bat hartua. Lehengoari ezin jarraikiz huna egin den lotua. Horra zergatik rnoldatu dugun guk gaur euskara batua.

333

Page 325: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Azp: Kontatzen hasi ezkero garbi garai hartako kasuak: Iparragirren kantu ederrak da Otañoren bertsuak, Pello Errota ta Udarregi ere etziran mantsuak. Mordo bat aztu bazaizkit ere gogoan dauzkat batzuak.

Xan: Hartua dugun bide berari lotu gira errabian; jendeak hori aire-airetik hartu dezala begian. Euskara batu hori dabilki jendeak Iparraldian, Nafar, Araba ta Gipuzkuan, bai eta ere Bizkaian ...

Azp: Zer ari zera besteagatik holako gauzak esaten? Anaiak eta danak burrukan, horrek ez du ondo ematen. Politikari errua eman ta guztiak alkar jaten. Garaia da ta bildu zaitezte guztiok famili baten.

Xan: Zure euskarak duen hadina urte kontuan bai ehun; hori atzo zen, orroitu gaiten gu bizi garela egun. Lehengoa bai izanagatik zuk diozun bezin urrun,

334

Page 326: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

gaur hemen dagon euskara pixka bederen salba dezagun.

Xanpun bakarka jarri zuen gero, gai hauxe emanda: Ipa­rraldeko bertsularitza. Ez dugu landare berririk ikusten. Zer gertatzen da?

Iparraldean bertsularitza orain zerauku ahuldu; zaharrak gira gu orai eta gazterik etzauku heldu. Gure hizkuntzak, bertsuzaleak, zerbait on nai balin badu, hegoaldeko gazteek behar duzue harat zabaldu.

Memento batez bertsularitza ginuen gure pausua, baina gaur ezta ahatik berdina gertatzen zaukun kasua. Zer debrutako ote dago hor hola erdi gal itsua? Piztu dezagun, ahal badugu, hola itzali den sua.

Xanpun eta Azpillagarentzat beste gai bat: Hirurogei urtek zer erakutsi dizue zuei?

Xan: Gure aurreko jende on haiek guretzat maisu bezela izan zirela aitor dautzuet, eta gizonak zirela. Bere urratsetan bide berriak zauzkiguten errebela, eta gainera erakutsi ere elkar laguntzen ahal dela.

Azp: Nik baserrian ebaki ditut gari, garo eta sasi;

335

Page 327: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

makiña bat lan egiñak gera eta gutxi irabazi. Hamairu urtetan eskola utzi, berela lanean hasi. Gerra aurretik sortu giñanak izan degu zer ikasi.

Xan: Nik ere aitortu dezaket orai, eskolan ez nintzen trebe. Hobekiago errateko, ez naiz ni eskolaren jabe. Beti lanetik bizitua naiz, eta egin behar ere, ogi guti jana bainago kopeta busti gabe.

Azp: Guk zenbat gauza ikasi degun ezta erreza esaten; urteak berriz nai baiño askoz azkarro dira juaten. Jubilatzeko permisua ere nolatan eman didaten, berealaxe ikasiko det lanik egin gabe jaten.

Arrangoitze, 1998 Arrangoitzeko Sukapil elkarteak antolaturik, bertsu jaial­

dia egin zen herriko Trinketean, 1998ko martxoaren 7an. Hona hemen gai librean Xanpunek kantatu bertsu batzu.

336

Page 328: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ohartu zaizte, adiskideak, denbora zoin laster doan; bertsutan hasi behar zenik nik oraino ez dut gogoan. Ta nola lana etxean baino nahiago dutan auzoan, segi dezagun, anai-arrebak, daukagun giro gozoan.

Ez dakit ea Xanpunek daukan burutzar hau hoin argi, ta nere lagun hau abixatu gabe ez nitake geldi. Beharrezko diat buru hau makinatxo bat aldi; hunekin kasik gau beltzenean egiten diat ilargi 14.

Hemen berriak zertsu ditazken erran en dauzkiat egiz. Jada Arrangoitzen nolatsu diren ikusten duk hire begiz; zoin gostura gu goxatzen giren Trinkete huntat etorriz ... Oxala holako egun goxoa guretzat sarriago balitz!

Erranen daiat inguratua hortako pena ainitzez, erraten ahal diagu egun hemen dena guk bi hitzez: Euskara1S guti ibiltzen dela dena baitabila frantses. Hik erranen dukan berrixka hori egia duk, zorigaitzez!

Nola hi hor, Jon, hasia haizen arrazoin horren galdeka, aitortzen haut hau: ez ditugula bideak, naski, hameka. Graziak hortxet oino daudela Ikastola ta AEK! Heiri esker euskaldun batzuk azaltzen tuk han-hemenka.

14 Burusoildua zegola esan zioten lagunek-eta 15 Arrangoitzen euskara asko egiten al zen galdetu zioten.

337

Page 329: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Donostia, 2000

Euskara, jaldi hadi plazara izenarekin egin zen 2000ko Bertsulari Eguna, Donostiako Gaska kiroldegian, 2000ko urtarrilaren 29an. Xanpun eta Xabier Silveira elkarrekin jarri zituzten egun hartan, gai hauxe emanda: Xanpun irakasle zaharra da, eta Xabier, ikaslea. Urte osoa saiatu zara ikasle au bideratzen, baina ez duzu lortu. Gaur erretreta -erretiroa­hartzera zoazela eta bera bakarrik etorri zaizu agur esatera.

Xan: Nere bihotza gaur une estu horrek harturik dabilka; haur zelarik nere ikasgaitzat gaur ezin dut nik esplika. Nik ez nakien nere gisara jo edo ta madarika, goxoki baino hobeki baitzen hartzea hau ukaldika.

Sil: Ez dut gogoan egun bat egin ez zidana errietan; ez dut gogoan egun bat ni ez nenbilena berriketan. Gaur irribarrez agurtu nai dut malkoekin begietan; nik maitasuna ulertzen baitut bere era guztietan.

Xan: Bai batek edo bertzeak berdin daukagu gure itzala, bazindakien erakusleak

338

Page 330: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

hor gaizki gabiltzala; bainan nik erran solas horiek bazuten bere ahala. Etorri zira egun gizonki ikasi duzun bezala.

Sil: Zuk erakutsi zenidana bai daukat gogoan hartua. Gaizto xamarra izatea da nik daukadan pekatua. Bazoazenaren pena badaukat, hori ezin ukatua, gaurtik aurrera ez dudalako ziria nori sartua.

Xan: Ikasle gisa nik ere badut izana nere axola, ta badakizu lana egitea ez dela errexa hola. Baina halare hunkitzen nauzu, jakin behar duzu nola, zeren ta egun zuk eman nauzu nik behar nuen eskola.

Sil: Eskerrak bihotzez, maisu ta lagun, zure loreengatikan! Bertze gauza bat ikasia dut zure azken itzetikan. Lana ez dela xamurra diozu, hori ez nekin lendikan; baiña orain bai eztut sekula lan egiteko planikan.

339

Page 331: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Azken agurra egiteko eskatu ziotenean honela kantatu zuen Xanpunek Donostiako jaialdi hartan:

Erran duenaz bururatzeko orduak omen gaitu jo; ez da dudarik, behar zelakotz, buruzagiak gaur dio. Nola goxatu naizen ni hemen zuek zaiztela medio! Egia erran holako bati ezin erran nik adio, ta bizi banaiz, ez dudaik izan, etorriko naiz berriro,

etorriko naiz berriro.

Bertsularitzaren omenez Xanpunek kantatu zuen bertsua:

Bertsularia ote dago, ba, dohain guztien jabea? Behintzat egun bat goresten dugu oroit parerik gabea. Kamus dabila bertsulari bat, kasik irudik erlea, endeak soildun, bametik hartzen haren hitz edo elea. Hau ez ote da gure hizkuntza bizi dela seinalea? (bis)

340

Page 332: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Omenaldiak

Page 333: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urruña, 1982 1982ko martxoaren 28an, Xanpuni omenaldia egin zioten.

Bertsulari andana handia bildu zen han, Daniel Landart gai emaile zutela: Joxe Lizaso, Lazkano, Lazkao Txiki, Alkat, Jean Mendiburu, Jon Enbeita, Ezponda, Azpillaga, Lasarte ...

Joxe Migel Iztueta Lazkao Txikik hunako bertsu hauek kantatu zizkion Xanpun maiteari, jaialdiaren azkenaldera:

Badakit, Xanpun, aitondu zera, gizon oso zeradena; badakit iloba paretxo bat ain ona badezuena. Zedorren puska berri dituzu, zeure egiteko dena. Aiton batentzat hori liteke erregalirik onena.

Etorkizuna badezu, Xanpun, bi ilobatxo zeurekin. Gure Jainkoak erregali obeagorik eleike egin. Beti jostatzen ta beti parrez, beti dabiltza zurekin. Azi ta euskeraz zuk erakutsi Euskadi au bizi dedin.

Beste bertsu bat orain zuentzat dijoa, ilobatxoak: Orain ongi entzun zuen aitonak daduzkan kontu goxoak. Orrek bezela zuek' e bota euskal kantu ta bertsoak, bizi luz e bat eduki dezan gure euskera gaixoak.

Gero, sari ederrak eman zizkioten, jaialdia amaitzean. Eta bertsu hauxek kantatuz eskertu zituen:

Barkatu, bainan seme-bihotzak lur sainduraino nerama, zeren eta han beren pausuan dauzkat aita eta ama.

345

Page 334: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Segur naiz hemen daude utzirik pozkario-erresuma, ni laguntzeko egun a1txatzen dutan goresmenen zama.

Enuzke nahi gaur hemen dauden bihotz batzuek zauritu; hau egibide bat daukatela alta zeraut iruditu. Aipatu gabe zendu lagunak ezin nindeke gelditu: Errexil, Ximun, Mattin, Xalbador, eta Etxahunez orroitu. Gaurko egunak nai eta ez nai, heieri hurbiltzen gaitu,

heieri hurbiltzen gaitu.

Eskerrak ere, Urruñar talde deitzen zaituzten hazia; zuri zor dautzut hemen iragan egun goxo, berezia. Bai, utzi nauzu orroitzapen bat ezin da histen utzia. Halaber klika ta kantariek ekarri nauten grazia. Hitz batez diot: eskertu nai dut orain Urruña guzia,

orain Urruña guzia

Eskerrak hiri, Landart maitea; gai emailien jokoak egun Xanpuni ukitu dazkok bihotzean dien xokoak. Eskerrak ere, bertsulariak, ipar eta hegokoak; zuen bertsuak agertuak gaur dira paregakoak. Luzaz begira dezan talendu guziak dauzkan Jainkoak,

guziak dauzkan Jainkoak.

Bortxatua naiz, entzule onak, zerbeit hemen eskaintzea; zuek ekarri nauzue hona zerbeit gisaz ordaintzea. Egun Urruña bilakatu da Euskadiren baratzea. Aski zaio ba naizen lekutik hari hemen beiratzea. lrudi luke euskotarraren batas unen ohantzea,

batasunen ohantzea.

Orai, Anttoni, atrebitzen naiz denen bistan erraiterat zer gaiek egun gaitun ekarri holako besta baterat.

346

Page 335: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lokarri hoiek beti azkartuz doaz urtetik urterat; bainan Urruña sartu zauku gaur segur gu bien arterat, eta hari guk gaur zor diogu gure bihotzen parte bat,

gure bihotzen parte bat.

Zu zenbat urtez etzira egon gau ta egun kezkatua, bertsu aitzakiz zure senarra norabeit espekatua? Baina begira zer egun goxo ona zuen estekatua. Egun guziak ahantzi dira, hori ezin ukatua, eta Urruñak barkatu nahi nau nik zuri egin bekatua,

nik zuri egin bekatua.

Herri maitea, hementxe nuen nik ezagutu dohaina; ahal bezala nai dut ekarri egun gai horri ordaina. Barkatu ez banaiz heltzen ahal baina eginen dut ahalegina. Beti argituz zeruko Amak Sokorriko mendigaina, beira gaitzala gure hizkuntza ta urruñarrekin Urruña,

urruñarrekin Urruña. 16

Orain jaiki naiz, aski baitugu. Banoa umil-umila, zorionezko egun hau baita lorea eta makila. Bainan gaur hemen atera zauku pozkariozko muskila, erakusten du gure izatea oraino ez dela hila. Denak lekuko hor kausitzeaz deneri nik esker mila,

deneri nik esker mila.

Urruñako omenaldia zela-ta, elkarrizketa sakona eta luzea egin zion Xalbardin kazetariak 1982ko martxoaren 21eko

16 Bertsu hau bota zuenean, eserita zegoen lekutik jeiki egin zen Xan­pun, oso urduri.

347

Page 336: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zeruko ArRia astekarian. Eta solasaldia amaitzean, bi bertsu hauck eskaini zizkion Manueli:

Euskal Herrian plazarik plaza sakonki bertsotan jardun; aspalditikan orain egin den ekintza merezi zendun. MaUin, Xalbador, Etxahun lruri ta Barkoxeko Etxahun ... Haiek bezala zaude betiko gure bihotzetan, Xanpun.

Hamaika aldiz izana zara bertsozaleen pozgarri, cuskal nortasun izakeraren kutsa ta adierazgarri. Iparraldean garai honetan bertsolarien euskarri. Bidasoaren gainetikan zu izan zaitea uztarri.

Donostia, 1983

Xalbardin

Zeruko Argia, 1982.03.21

1969an hasita Donostian urteoro cgin ohi zen bertsu jaialdi edo omenaldia Xanpunen ohorez egin zen, 1983ko urtarrilaren 23an, Balda pilotalekuan. XIV Bertsulari Eguna, hain zuzen.

Xanpunekin solasaldia/ 7

Eta omenaldi hura zela-eta, aurreko egunean, Xanpunekin solasaldi lasaia eta luzea egiteko aukera izan genuen irratian, larunbat arratsetan eman ohi genuen Beti Jai irratsaiorako. Bcnetan hiztun bikaina zen, eta solaskide ezin hobea halako­etano Hementxe dituzu berriketaldi hartan esan zizkigunak, hitzez hitz:

17 Loiolako Herri Irratian, 1983ko urtarrilaren 22an, .T.M. Iriondok.

348

Page 337: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun gostura

Bai, bai, gostura nago, holako berotasuna dela-ta, hoin­bertze ohore menturaz merezi gabe, baina benetan erraiten zaitut: oso ukitua baina ani moso naiz.

- Elkarrizketa hau hasi baino lehen komentatu didazu aurten, bolada honetan, debru guztiak zurekin dituzula: lapurreta handia izan duzu zure arraindegian, eta beste makurrik ere izan duzu, ez?

- Bai, izan dut mementu bat izigarri gogorra, pasaia bat oso txarra. Batetik, izan ditut sekulako ixtorioak, arraindegiko ur-bonba eta, bakizu, ura hartzeko hango mekanika horiekin. Lapurreta egin naute gero; gauaz, berriz, hoinbertze kostatako uraren bonbak gelditu gabe ibilki dira bueltaka eta aberiatua gelditu, eta kalte handiak izan ditut hortik. Eztakit, hor ibili den debrurik gaiztoena harrapatzen ahal dudan, baina atxe­maten badut, hari ordu laurden bat pasarazi beharko diot oso txarra.

Senperen jaio eta ...

- Pozarekin bihotza ukitzearekin batera, deabru gaiztoak etorri zaizkizu, beraz?

- Erran ditake baietz. Lehen ere erran dautzut, beti zon­beit gisaz mementu txarra pasarazi nautela behintzat. Graziak baditugun beste ordu batzu oso goxoak, eta banaz bertze ibil­ki gira. Graziak horri.

- Bihar, gitxienez ere, ordu goxoen eguna izango da zuretzat, Xanpun. Euskal Herriko bertsulariak eta bertsuzaleak Donostian bil­duko diralgira zure omenez eta ohorez. Xanpun, jaiotzez Senperekoa zera zu, oker ez banaiz.

- Bai, jaio nintzen Senperen, duela berrogoita hamalau urte. Gero bizitu ginen Ahetzen lau urtez; eta sei urte nituela­rik etorri nintzen Urruñarat, Xanpun baserrira. Handik dator nere ezizen edo goitizen hori, dakizun bezala. Azkenengo

349

Page 338: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

urteetan firmatu ere Xanpun egiten dut, eta ezagutzen nauenak nere izentzat har dezake. Emazteak ere Xanpun deitzen nau. Eztakit hegoaldean baduzuen ohidura hori, baina hemen, ipa­rraldean, aspaldiko ohikuntza da hori: erran nahi baita, etxe­ak, etxaldeak edo bideak zer izen duen, huraxe hartu eta era­bili.

Gero, ezkondu ginelarik 1 952an, Donibane Lohizunerat etorria naiz. Ikusten duzu: Senperenjaio, Ahetzen eta Urruñan bizitu, eta azkenean Donibane Lohizunerat jin. Xoria bezela ibilia naiz, batetik bertzera. Hogoita zortzi urte dira ezkondu ginela, eta orduz geroz hemen bizi gira. Erran ditaike doni­bandar egina naizela, hementxe itsas-hegian. Laketzen da gai­nera.

Bertsutan

- Eta bertsutan hasi, edo bertsutarako jaio, noiz jaio zinen?

- Bertsutan hasi, bistan da ahal bezala hasi nintzela, arras gazterik hasi nintzen. Beti izan dut halango gutizia bat ditxo­ka, norbaitek zerbaít erraten bazuen hari ditxo batekin eran­tzuteko. Nire erraztasuna hori izan da eta maite dut. Bereziki ditxoka hasi nintzen bertze asko bezala, erraten den bezala. Erraten dute gure amona zena ere oso ditxolaria eta erranlari ona zela; eta gero banuen aita zenaren anaia bat ere bertsula­ri ona, baina beldurtia eta agertu nahí ezik ibiItzen zena, erra­ten dutenez, lagunartean eta ostatuan-eta ibiltzen zena, batez ere. Eta hola. Odolean ekarki izan dut, segur.

Eta hortxe hamabi-hamahiru bat urte nituelarik, artean mutiko hasi nintzen lagunak zirikatzen eta hola. Eta gero, badakizu, bazen gure etxe inguru hartan arnoa saltzen zuten toki bat, eta noizean behin harat joan eta han biItzen ginen kantu batzu, bertsu txikí batzu eta hola kantatuz. Erran dieza­zuket biziki gazterík hasi nintzela bertsutan: hamalau urtetan

350

Page 339: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

edo hola. Lehenengo aldiz agertu naize1arik plazan, Errexile­kin eta Mattín Ahetzekoarekin aritzen nintzen bertsutan, gerla burutzear zela, herriko besta batzuetan. Gero, berriz, Saran egin zen xapelketa batera ere ausartu nintzen, eta han sari ttiki bat izatu nuen -xerri txiki pullit bat-. Eta gero, Ezpeletan aritu nintzen berriz; bainan gero urte asko pasatu nuen batere kantatu gabe. Etxean hogoita bi edo hiru animalia bagenituen, aita erreumak josia hil zen, anaiak gerlan ... Eskolara ere noi­zean behin bakarrik joaten nintzen, pentsatu. Baina bertsoza­leak izaki, joaten ginen bakar bakarrik Xalbador, Mattin, Uztapide, Basarri eta horiek entzuterat, nunahi agertzen zire­larik. Hura gure xoramena!

Bertsulariak iparraldean

- Aipatu dituzun bertsolari horiekin askotan kantatu al zenuen?

- Komunzki, orduan etortzen ziren bertsulariak ziren hegoaldetik Uztapide eta Basarri. Orroitzen naiz Joxe Lizaso eta Manuel Lasarte ere ikusi nituela inoiz kantari, Saran. Hemengoak, berriz, Errexil, Mattín eta Xalbador eta hola iza­ten ziren. Zubikoa ere bai, eta ni ere aritu nintzen noizbeit horiekin, bainan hola, bertsu bat edo bi, agur bat eta hola. Orai gazteak aritzen diren bezala ez ginen aritzen gu, saioetan-eta ez gintuzten hartzen.

- Oraingo bertsulari gazteek duten bezelako aukerarik ez zenu­

tela izaten esan nahi duzu?

- Ez, ez. Guk ez ginuen hoinbertze aukera izaten ahal.

- Zuen eskualdean bertsu jai asko egiten al zen zure gazte den-boran, hamalau hamabortz urte zenituen garai hartan?

- Ez. Erran ditaike Hernandorenak eta Monzonek ekarri zutela partikularzki bertsuen ohidura hori gure aldera. Batez ere, Hernandorena ibili zen herriz herri bertsulari bila. Bai-

351

Page 340: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

nan, zonbat denbora izan ditaike Xalbador eta Mattin eta horiek atera direla? Jaun Hernandorenak atera zituen horiek. Beren herri inguruan-eta ezagutuak izango ziren, bainan han­dik kanporat, ez. Bainan ohidura hori sortu zela, edo horiek herriz herri hasi zirela, zonbatto urte izango dira ba? Hogoita hamar urte?

Bertsularien txapelketan

- Pariseko bertsu saio sonatu hartarako Hernandorenak presta­tu zucn hautaketa jaialdi hartan izan al zinen, Urruñan'?

- Ez, ez. Ez nintzen izan. Ni aritu nintzen hegoaldean Mattinckin, eztakit zonbat aldiz, bainan urte mordo bat badu. Iparraldetik Mattin eta ni ginen, eta hegoaldetik Lazkano eta Azpillaga, eta abar. Uste dut probintzia bakoitzetik bi bertsu­lari gincla.

- Rai, Teodoro Hernandorenak 1970eko apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 3 eta IOcan, Leitzan, Rergaran eta Gernikan antolatu zucn probintziarteko txapelketa hartan, esan nahi duzu. Iparraldetik zeu eta Mattin zineten; Gipuzkoatik, Lazkano eta Gorrotxategi; Biz­

kaiatik, Azpillaga eta Abel Enbeita; eta Nafarroatik, Arozamena eta Madariaga, Txapelketa hartan esan nahi duzu, ez?

- Horixe! Hori izan da lehenbizikoa ni agertu naizela hegoaldean, lehenago inoiz ez.

- Beranduko bertsularia zerala esan diteke, beraz?

- Ba, oso goiz hasi banintzen ere ostatu eta lagunartetan, berant plazaratu nintzen bertsutara, oso berant. Eta mundu huntarik eramango dutan nere urrikia horixe izanen dut, lehe­nago ez gurutzatua hegoaldeko bertsulariekin. Halako anaita­sun, berotasun bat atxiki dut hegoaldean! Hemen ikusten da bertsularitzak zer balio duen zuen aldean, zer maitea den eta zer balio emana zaion. Eta horrek handi egiten du bertsulari­tza. Guk, batek besteari eraginazten ginon bertsutan. Kantatu

352

Page 341: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

ere askotan egiten ginuen, lagunarteko saiotan; baina hegoal­derat etorri ezkero ikusi dut bertsularitza guk uste ginuen hura baino gehiago zela, zer mamia duen hemen ikasia dut. Eta, erran dizudan bezala, pena dut piska bat lehenago ez gurutza­tua zuekin hegoaldean.

Xalbador nire jainko ttipia zen

- Xalbador, Mattin, Zubikoa, Errexil eta Mattin aipatu dituzu. Zure iduriz, zein zen horietatik zuk estimurik handiena zenion ber­

tsularia?

- Xalbador nire jainko ttipia zen; eta Mattin ere arras isti­matua nuen. Xalbador eta Mattinek bazituzten bi dohain eder. Mattini gai seriosa emanda ere behar zion hark beti atera zer­bait irrigarri. Xalbadorrek, berriz, edozer emanda ere mamia ateratzen zion, baita gai arina izanda ere. Baina bertsulari beza­la, den bezala erran behar da gauza, Xalbador. Lagun bezala, denak istimatu duguna, xoragarria, irria frango eginarazten gin­tuena, Mattin izan da; bainan bertsulari bezala, Xalbador haun­dia izan da. Eta gero, egiazki Xalbador osatzen zuena, Xalba­dorren barnatasunari azala ematen ziona, Mattin. Mattinek zirikatzen zuen, atarazkitzen ziozkan batzutan Xalbadorri erran nahiak baino gehio ere. Eta hola, biak elgar osatuz, hoiek bikotx haundia izan zirela uste dut. Bikotxa oso-osoa!

Hemengo bertsularitza osatu dutenak, zinez. Xalbador bera osoa zen bakarka; bainan Mattin bat aldamenean zuela­rik, gai seriosa izanda ere, seriotasun puska ttipi bat kentzen zion hark ordainez berotasuna emanez. Mattin eta Xalbador, enetzat, azala eta mamia izan zirela nago.

Hoinbertze grabazionetan Basarri eta Uztapiderekin ibilki dire eta horiek asko landu dute bertsularitza. Batean eta ber­tzean ikusten genituenean, gostura egoten ginen heiek entzu­ten, eta halakoxe nahikunde bat heldu zitzaukun -ño, hoik

353

Page 342: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

hainbertze egin behar ginikek ba!-; eta hoitatik ikasi ginuen dakigun pittina.

Etxahunekin bertsutan

- Aurtengo hau, oso oker ez banaiz, XIV. Bertsulari Eguna da;

baina hamabosgarrena behar zukeena, lehengo urteko omen eguna baino lehenxeago hit zen Pi erre Bordazarre Etxahun omentzekoa zen­

eta. Ezagutu al zenuen Etxahun?

- Bai, ezagutu dut. Eta bizpahiru aldiz aritua naiz hare­kin bertsutan. Bizpahiru edo hiru-Iau aldiz ere bai, segur. Behin, plaza edo pilotaleku berri bat egin zutelarik, inaugura­zione batera bere herrira gonbidatu ninduten, eta bertsutan aritu nintzen harekin batean. Baina bagenuen elgarren artean halako zerbait, traba bat: elgar ez ginuen ongi ulertzen. Bada­kizu, hizkuntzaren traba zen; eta, ez harek gurea ongi ulertzen zuen, eta ez nik harena. Gainerakoan, bai, gainerakoan oso lagun onak ginen. Baditut haren argazkiak etxean, eta ber­tsuak ere bai. Bainan gure euskararen traba hori izan genuen: nik lapurdiko euskara izaki, eta hark, berriz, Xiberokoa.

Ikustazu. Oso zaila da, hitz bat edo errima bat-edo ga1tzen baduzu, hala bertsutan aritzea. Bertsulariek elgar ondo aditu behar dute -hizkuntzaz ari naiz- bertsutan ongi egiteko. Bes­tela, zaila da. Etxahun eta neri ainitz aldiz gertatzen zitzaukun hori, zoritxarrez. Bertzalde, bertsulari baino gehiago zen musikaria gure Etxahun haundia. Ez dut uste gainera harek maite zuenik ahoz aho bertsutan aritzea. Berexiki, kantatzea maite zuen hark. Eta bai xoragarria zela kantatzen, a! Soinu­lari izigarria ere bazen, eta horixe maite zuela iruditzen zaut. Behin baino gehiagotan erran zautan berak asko sofritzen zuela bat-batean bertsutan, eta nahiago zuela berak asmatuta­ko kantuak emano Bere ahotik entzuna da hori, aizu.

354

Page 343: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun zubigilea

- Xalbador eta Mattin hil zirelarik, bazirudien ipar-hegoaldera­

ko bertsularien zubia Xanpunek izan behar zuela, haiek utzi zuten hutsunea ondo betez. Baina, Xanpun ez zaigu Xalbador eta Mattin etortzen ziren adina etortzen hegoaldera, bertsutara. Zergatik?

- Errexa da. Ni ez naiz galdatua izan hoinbertze aldiz; bainan gero beste gauza bat ere erran behar zaitut: Xalbador eta Mattin badakizu nik bezain ongi no1a bizi izan diren. Eta Xalbador zena itzali zelarik agertu nintzen ni hegoalderat, zeren orduan Mattinek ekartzen ninduen, edo zuek deitzen ninduzuten Mattinekin batera. Horrela hasia naiz egiazki hunat etortzen. Xalbadorrek ere erran zautan inoiz: -Ño, pena diat zertan ez haizen hi gurekin etortzen ahal bertsutara bate­ra eta bertzera!-. Bere ahotik entzun nuen nik hori. Eta gero, bera itzali edo zendu zelarik, Mattinekin etorri izan naiz. Eta gostura gainera, Joxernari!

Xiberoan izana naiz lauzpabost aldiz, Baztanen ere asko­tan, Elizondon, Erratzun eta abar. Hernen, iparraldean, berriz, Donibane Garazin, Donapa1eun, Hazparnen, Kanbon eta hola. Hegoaldean Donostian kantatu nuen lehenengo aldiz, Txapel­ketan, Xalbador zenak eskatuta. Hala ere, nik txa10rik gehien jaso dudan lekua Berrneo izan da, nahiz eta gero berrneotar batzuekin hitz egiten hasi eta ez nuen tutik ulertzen haien eus­kara. Eta neure bumari galdatzen nion: zergatik txalotu ote naute, ulertu nautelako ala niri kuraia ernatearren?

- Oso gizon lanpetua zarela egia al da?

- Bai, okupatua naiz; badakizu aski lan badudala neure gauzetan. Batetik, lehen lantegi baten okupatua nintzen, hango kargua nuen-eta, baina denen eskutik pasatzen zen. Gero hartu nuen oraingo lantegi hau, erraz eta goxo izango nintzela ustez, eta orai kolpe hau hartu dudalarik, geroz lotuagotzen nau. Ez dut izan Xalbador eta Mattinek izan zuten erraztasun hori, aska-

355

Page 344: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

tasun hori, badakizu. Oraiko lantegian ere zonbeit gau eztut gal­tzen ahal, bateko ura behar dela, besteko eztakit zer ... Lan serio­sa da, egiz; eta neu ere langile seriosa izaten saiatu naiz, eta horrek atxiki nau, parte bat behintzat. Bainan, erran dizudan bezala, egia da Mattinekin asko ibilki naizcla azkenengo urte­etano Hola hasi nintzen puska bat han eta hemen.

Sarako jaialdi ederra

- Lehengo igandean, urtarrilak 16, jaialdi ederra eman zenuten

Saran?

- Bai, biziki xoragarria zen! lende asko bildu zen, eta xora­garriki pasa ginuen han. Hegoaldean egin duzuen xapelketak ekarri duela uste dut giro eder eta berexi hori. Beno, Saran lehen ere jendea bildu izan da, bainan lehengo igandekoa arras bere­xia izan dela nago, eta hori zuek antolatu xapelketari zor zako­la, zatí handi batean. Gero, hegoaldeko irratiek, egunkariek eta telebistak ere zabaJdu du, eta jai izigarri ederra izan da, erran bezaJa. Eztago sinesterik! loan dan igandeko bestaren ederra, elTan dezaket, hegoaJdean egin den xapelketaren ondorioa izan deJa, batez ere. Aretoa bete-bete egina zen, eta jendea xutik.

Urruñako omenaldia

- Lehengo urtean, Urruñako herriak omendu zinduenean jende

asko bildu zen.

- Bai, harritu nintzen, bainan jende ainitz bildu zen Urru­ñan ere, eta hunkitua izan nintzen, zinez. Esperatzen zuten arratsaldean zazpirehun bat jende etorko zirela, hortarako lekua zuzendua zuten-eta. Bainan milaz goiti jende ziren, erran zutenez. Bainan bertze gauza bat erran behar da: hego­aldeko bertsuzale asko jiten dela holakoetan, iparraldekoa baino gehiago askotan; eta horrek emaiten du berotasun izi­garria. Eta hango jendeak ematen duen berotasunak hemen-

356

Page 345: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

goa ere berotu egiten duo Gainera, egia errateko, Urruña, Urruña da! Urruñak egin nau egiazki jestu eder bat, eta biziki eskertzen dut nik hori.

Hegoaldeko txapelketa.

- Txapelketa aipatu duzu lehenxeago. Baina txapelketan mindu ere, jende asko mintzen da. Zeu, hain zuzen, azkenerako ez zinduten hautatu. Hasarretu al zinen, ala ez?

- Aizu, ondo aritu izan banintz bertsutan, hautatuko nin­duten. Egia erran, oso pozik hasi nintzen; Oiartzunen gostura kantatu nuen, bainan izan nituen aistian aipatu ditugun traba zikin horiek, eta ez nintzen ongi. Ni naiz gizon bat, badituzu bi puskatan ematen diren gizonak: kezka denak alde batera utzi eta nunahitan lasai kantatzen dutenak, baina neri behintzat ondotik segitzen naute zikinkeri horiek denek; eta behin burua kezkatzen bazaut, harek eztit lasai kantatzen uzten, ito egiten nau. Hori batetik, eta gero bertzetik, berriz, aski talendutsua izan banintz, aski azkarra izan banintz, zerbeit gehiago egiten ahal nuen. Donostirat ez helduaren errua neurea bakarrik da, eta eztut nehoren kulpa egiteko arrazoinik. Egin banu bertzek baino gehiago, hautatuko ninduten; eta ezta dudarik hor izan­go nintzela. Bainan gauzak diren bezala dire, eta kitto! Neu naiz hobendun bakarra, eta nik eztut horren hasarrerik.

- Durangon, batez ere, lurra jota zeundela ikusi nuen.

- Bai! Banituen hemen esan ezin ditezken kezka zikin batzu. Gure ]anari zegozkion Frantziako zonbeit lege berri nardagarri batzu, eta hek ondo gogoan nituen. Horien berri ezer jakin ez banu, badakizu, eztakizularik eztuzu sofritzen, eta hobe. Bainan etorri behar zuten froga fiskal askok huts egin dute, eta hoiek zanpatzen zaituzte frangotan. Kezka horiek nituen buruan, eta horiek galdu ninduten, segur. Arraindegiko bonben aberiak ere hor nituen, bakizu.

357

Page 346: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gero, bertze zerbait ere erran behar zaitut: den gizonik lasaiena izanda ere bertsu txapelketa batean asko estutzen da. Eta balin badu bertzaJdetik beste estudura bat, bien artean itotzen da. Eta hola ezin ba bertsutan ongi egin. Xanpuni hori gertatzen zaio behintzat. Egun hartan gogotik emango nuen bertze norbeit ene ordainez, ahal izan baJitz.

- Zer iritzi duzu txapelketari buruz, orohar?

- Xapelketa horrek, enetzat bezala besteentzat, asko erran nahi duo Batetik ikusi dugu zer bertsulari andana den, eta zer bertsulariak! Hor agertu diren bertsulariak, ezta dudarik, Jan haundia egin dute, lan bikaina. Eta ainitz mementutan ez zen erraza izango bertsulariak bereixten ere. Hor bertsulari onak entzun'tut, ezagutzen enituenak. Bertsulari onak, eta bertsu sakonak gainera. Eta, badakizu, heiek entzuten dituen mahai­koak, gu bezalakoak bazter batera uztea aski erraza da. Orai bada bertsulari mordo bat, andana bat hobeto errateko, egiazki bertsulari onak eta ikasiak direnak. Eta hori eztakit maiz ikusi den Eskual Herrian orai arte, hegoaldean bertan ere ez, segur. Iparraldean ere aterako dira bertsulari onak. Hazia behar duzu erein lehenengo, eta hazi hori ereiten ari direla nago. Haatik aterako diren bertsulariak badire iparraJdean, zorionez.

HegoaJdea da xapeldun oraindik urte askotarako, baina iparraldeari ere aurrera egin dezaJa erran nahi diot, behar dugu-eta bertsularitza indartu hemen. Bertzalde, gaur egune­an bertsulari ez denari ere heldu zaio bertsularitzaren gutizia. Eta badakizu horrek zer berotasuna eta zer xarma ematen diozkan?

Xapelketari nagokiola, Oiartzunen, IdiazabaJen, Duran­gon eta Donostian, zer berotasuna, zer indarra ikusi nuen! Donostiakoa, berexiki, izigarria izan zen.

358

Page 347: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Jaialdi batean ala txapelketan

- Nik nahiago lehengoan Saran bezela, jakina. Halako beldur bat ematen naute mahainguruan jujeak ikusten dituda­nean. Hek, badakizu, eztira etorriak zuri txalo egiterat. Eto­rriak dire zure bertsua entzun eta puntuak zehatz emateko gero; eta horrek izutzen zaitu ainÍtz. Lasai gizona bertsutan aritzeko, gan den igandean Saran bezala jardutea hobe da. Saran edo nonbeit besta delarik, erran nahi dut. Bertsu batean hutsegin baduzu ere, hurrengoan konpontzen entseiatu eta aurrera! Baina xapelketa batean eztago hori egiterik.

- Bai, bistan da mahaiak beldurra eta izua ematen duela; baina entzuleei begira, zer?

- Bidegurutze batean ematen nauzu hor. Badut uste bi entzule moeta, bi entzule klase direla: lehengo igandean Saran zen bertsu talde hortan jendea etorria zen gu entzuterat, bai­nan ez jujatzerat. Bertsu onak izan omen dire, eta pozik izan dire denak; eta entzun egin gaituzte, berexiki. Txapelketa bat delarik, ikusten duzularik paper mutur bat aurrean hartuta lapitzakin apuntatzen ari direla, orduan entzule berak ere zaintzen zaitu beste modu batean. Aldiz, besta batean, ber­tsuak entzuterat etortzen da jendea, eta ez da egoten jujatzen ari denari beha. Entzuleak eztu puntuetan pentsatzen, bertsua­ren mamian baizik. Azken finean, bertsularia bezalaxe entzu­lea ere izututa egoiten da xapelketa batean. Hala uste dut nik.

Hizkuntzaren arazoa - Etxahunen hizkuntza, euskara konprenitzeko gaizki ibiltzen

zinela esan didazu. Horrelako zerbait gertatzen zitzaion Xalbador zenari ere hegoaldean kantatzen zuenean. Ez ote Xanpunekin ere horrela gertatzen?

- Menturaz, ainitz aldiz neri gertatzen zaut gauza bat: bi aldiz bertsuari balioa kentzen diot, bi aldiz errepikatzen dut gauza bera. Nahi badut erran konprenitu, konprenitu eta uler-

359

Page 348: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

tu biak sartuko ditut, jendeak hobekí har dezan. Bainan hola bertsuari kentzen zaio bere balíoa, ze hitz bera bi aldiz sartu baduzu, puztu egiten duzu. Eta badut uste bertsularíak behar duela kantatu bere herrían bezala; gero bazaizte zuek aski talendutsuak erakusteko eta esplikatzeko jendearí hítz bako­txaren erranahia. Xalbadorri, menturaz, etzítzaion hastapene­an asko konprenitzen, eta Xanpuneri ere ez. Bertsutan has ten zirelarik zure erritmoa segitu nahi duzu, bainan entzuleak hobeki konpreni dezan bertsua mozten duzu, eta nekez egiten ahal da gure lana ongi horrela. Hortxe dituzu bi oztopo galant, batez ere hegoaldean. Gauza berdina erra ten naute Urepelerat edo Behenafarru alderat noalarik: Itsas-hegiko euskara ezin dute konprenitu nonbait. Askotan egoten naíz pentsatzen, nik hitz egiten dudan euskara hain traketsa ote da ba? Iparraldean ez, hemen eztut holakorik nik, bainan hegoaldeko bertsulariak hunat jiten direlarik, berdin ibíliko dire, segur. Nortaranahi ere, hegoaldean erraz samar ibiltzen naíz, egia errateko. Bada­kizu, ene emaztea mutrikuarra da, eta aitaginarrebaren euska­rara oso ohitua nauzu. Eztut pentsatzen oztopo handirik duda­nik.

Igandeko omenaldia Donostian.

-Erran dezakedana da omenaldi egunari buruz, eta ber­tsutan ere berdin errango dut, eztela ez urrezko eta ez pape­rezko dirurik Xanpunen zorra eta poza ordain dezakeenik. Oso esker oneko naiz bertsulari eta bertsuzaleekiko. Eta egun haundia eta ederra izanen dela sinestuta nago. Milesker denoi!

* * *

Beti bezala, jendetza handia bildu zen, bertsulari eta ber­tsuzale. Xanpunek, edo Xanpunen ohorez beste bertsularíek

360

Page 349: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

kantatu zituzten bertsuak oso-osorik jaso eta gorde genituen garai hartan. Eta hementxe duzu orduko sorta.

Lehenik, Ezpondak maitekiro Xanpuni eskaini zizkion bertsuak jasoko ditugu.

Pozez banator Donostiarat lagun baten ospatzera, hunentzat dutan sendimendua bertsuetan kantatzera, Xanpun ta biok aspaldikako adiskideak baigera.

Zorionak hartu ditzala zorionak hartu ditzala, bihotzetik bihotzera

Xanpun dadukat iparraldeko nere lagun zaharrena; bertsularitza dugu lokarri izan daiken ederrena. Beraz, leial ta urrezkoa du hunek bihotz hain barrena; eta berau izana dut nik lagunik anaikorrena.

Sentimenduaren sustraiak barnarik heldu zaizkigu, eta bat bestearen berri hori ondo badakigu. Xanpunek lagun asko duela esan beharrik eztigu, hunarat bildu giran guztiak hor geralakotz testigu.

Eta jaialdiaren azkenean bere agurra egin zutenen ber­tsuak orain.

Bertsuzale batek:

Bertsuzaleon besarkada bat hartu ezazu gaur, Xanpun! Omendu asmoz bilduak gera hemen hainbat mila lagun. Herririk-herri umiltasunez urtetan dezu zuk jardun; olerkarien zentzu horrekin bertsua edertzen zendun. Denon iritziz langintza horrek bere saria behar zun,

bere saria behar zun.

361

Page 350: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Seme kuttuna zaitu iparrak, zer esanik ez egoak, anaikor luza zenitulako zuk beti zure besoak. Gure herriak hori behar du bare dezan erasoak: esku emanik egin ditzagun aro berriko pausoak. Bi egunetan zai} da zuzentzen mendetako arazoak,

mendetako arazoak.

Abel Enbeita:

Iparraldeko anai maitea, lagunetan lagunena, erdiko muga apurtzearren emango zenduke dena; langile zintzo, euskaldun trebe, abertzaleen kemena. Eztut esango zarenik, Xanpun, gaur bertsulari onena, baiña bai inork merezi badu merezi duzu omena,

merezi duzu omena.

Mugartegi:

Iparraldeko Xanpun, gizon zentzuduna, euskal herriak sarri gogoz entzun duna. Sentimentu garbiko bihotz euskalduna, badakizu guztiok maite zaituguna. Zu zera gizonetan euskal euskalduna.

Kepa Enbeita:

Euskaldunontzat gaurko egunak garrantzia haundia dauko, lpar Euskadi eta Hegoa hemen batu geralako, anaitasunez batasun baten anai bat omendutzeko. Xanpuni ez jako aztuko. Herri-maitale, euskalzalea, bertsulai paregabeko, errijen alde egin duana geroak du autortuko. Sinistu, Xanpun, Euskal Herriak maite zaitula ta gogoko. Balda honetan omentzen zera omengarri zeralako; eta hartu gaurko herri-txaloak merezi dituzulako.

362

Page 351: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bertso saioaren azkenean, Donostiako Udalaren saria jaso zuen Xanpunek lehenik; eta gero, iparraldean sortu berria zen Bertsularien Lagunak elkartearena, Daniel Landartek eginda­ko olerki xume batekin:

Pasionea iragan ordu etorriko da eguna gizon emaztek, haur ala gaztek idurikatzen duguna. Euskal Herria ez da ez hilen, baina Euskadi sortuko gero sekulan nehork ez deusek ezpaitu hiltzen ahalko.

Sariak jaso ostean, denei eskerrak eman zizkien Xanpu­nek, bertsu eder hauek kantatuz:

Bertsulari ta bertsuzaleak, eta hemengo udala, ez da dudarik gaurko eguna nik grabatuta dudala. Goiko mailerat altxa nazue ni naizen gizon apala! Anai-arreben bihotza aldiz dago hor zabal-zabala. Ez nuen uste nik horrenbaitan hoinbertze leku naukala,

hoinbertze leku naukala.

Anaitasuna gure artean ez da hila, ta ez dago lo, eta maitasunaren untzi hori ez ote da berdin zilo? Gibel aldean orroitzapenak hainbertze erregalo! Zuen aldetik zenbat hitz goxo, eta ere esku-txalo ... Barkatu bainan, anai-arrebak, gaur bete-betea nago,

gaur bete-betea nago.

Huna zer dudan, edo gaur zeri nagon ni hemen iharrik: gure arbola zahar maiteak eztuela adar igarrik; gehiago ez da erran beharko ez Hego eta Iparrik. Ez berexkuntzik egin sekulan, ez, otoi, galdu indarrik!

363

Page 352: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Erran dezaket egungo Baldan Euskadi del a bakarrik, Euskadi dela bakarrik.

Azken bertsu hau kantaturen dut orain berriz horrat helduz, ez bait girade, naski, ariko sobe raño ordu galduz. On dizuela, anai-arrebak, goaz bazkarira urus; eta uste dut han ere berriz ariko geraden kantuz. Ondo bazkaldu eta ondoren kafe ta patarrak hartuz,

kafe ta patarrak hartuz.

Igeldoko Buena Vista jatetxeko bazkalondoan jasotako zenbait bertsu ere gogoratzeko modukoak dira, ezbairik gabe:

J. Lizaso:

Oraintxe bada ordua eta astera goaz lanian; ixilik nola egongo gera bazkaian ondorenian? Au familia bildu gerana gaur Igeldoko gaiñian!

Xanpun maitea, gaur ikusten duk Xanpun maitea, gaur ikusten duk ire lagunak zein dian.

Lazkano:

Ikusi utsez aitor gentzake, ez degu giro makala! Horrelakoan bertsulariak oi degu bihotz zabala. Gaurko egunak gauza bat dauka garratza edo tamala: Horren goxo ta samur izan da bukatu egingo dala.

Agirre:

Bukatuko da, baiña ez degu bihurtu behar agoni. Bertso batzuek ezin ukatu bazkalondo eder honi. Desio dedan hainbat oraindik gaur esan gabe nago ni: Eskerrikasko gaiñerakoei ta zorionak Xanpuni.

364

Page 353: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lopategi:

Anaiengandik Xanpunentzako txalo eta zoriona bihotz guztiei begiratuta giro honek darional Jaso dezagun gure Xanpunen izatea eta sona, bertsolaritan irriparrerik goxoena dun gizona.

Amuritza:

Txalo haundiei aurreko honek ideki dio atea; irriparrezko gizona bada ezta izango kaltea. Bertsu batean goizean zion zegola bete-betea; bazkalondoan nola ote dago gure omendu maitea?

Txomin Ezponda:

Xanpunen omenaldia, zer egun zoragarrial Ona delarik aurkitzen dugu maiz laburregia. Bat utzi ordu bestia: hurrengoan Garmendia. Osasunean baldin bagira etorriko gia Osasunean baldin bagira etorriko gia.

Zeberio: Xanpun, zuretzat eskeiñia da gaur hemen egun osoa: goizean Baldan ta orain hemen guk bigarrengo pausoa. Atze aldetik euzki epela, aurrekaldean itsasoa ... Holako leku eder batean kanta litake bertsoa.

Garmendia:

Goiz partetikan toki batean jardun gerade lanean ... Ixilik ezin egonik gaude bazkaldu ondorenean, Euskalerriko bertsuzaleak Xanpunen aldamenean. Ikara danak utzi litezke alkar maitatzen danean.

365

Page 354: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lazkao Txiki:

Or Lapurdiko Senpere aldean bein sortu zitzaigun Xanpun, arrezkeroztik kantari dabil abertzale ta euskaldun. Aurrera ere opa dizut nik len dezun ainbat osasun, beste berrogei udaberritan kukua adi dezazun.

Laka:

Ederki bazkaldu ondoan gu aurkitzen girade bapo, ohitura den bezela prestikan bertsulari jaierako. Hemengo berria gaur berean da Ipar Euskadirako; ta gainera ere esperantza hartzen dugu gerorako,

hartzen dugu gerorako.

Alkat:

Hain maite dugun Xanpun laguna egun baitugu ospatu, erran beharrik horrek eztauka badula hanbat meritu, horri eskerrak hoinbertze anai hemen baitgera elkartu. Erran behar dut Gipuzkoa gaur Xanpunez dala gozatu ... Baina ez hango gure Lapurdi, ez, otoi, hori lapurtu.

ez, otoi, hori lapurtu.

Egileor:

Bazkaiak danoi on dagigula; ta mila zorion, Xanpun. Hoin hogeita hamar urte inguru egin giñaden ezagun; geroztik eztet zure arpegirik nik triste ikusi iñun. Aurrera ere holaxe segi pakea zabaltzen degun.

Narbaiza:

0, Xanpun, zure grazia jendeak zun ikusia;

horregatikan gaur omentzeko hartu zan auzia.

366

Page 355: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bildurik herri guzia, hauxen da une bizia!

Zazpi senide alkartzen gaitun egun berezia, zazpi senide alkartzen gaitun egun berezia.

Gorrotxategi:

Gaurko Baldako jai eder horrek iñun eztauka berdiñik; Xanpun maitea, zure barruan etzendun izango miñik. Baiña halare hor ikusi det malkoak gorde eziñik. .. Gaur bitartean nik ez nekien negar egiten zekiñik.

Igarzabal:

Gaur omentzea igaz pentsa zan Lapurdi aldeko izarra, eta benetan pozikan dago gure Euskal Herri zarra. Alde honetan maitatzen degu, noski, Xanpun, irrifarra; era berean maitatzen degu hegoaldean ifarra.

Sarduy:

Zeinek ez dio zorion egin Xanpun bertsulariari? Gauza berririk nik ezin esan zar ta berria denari. Barriz zorion, omendua ta Ipar Euskal Herriari ... Baiña entzun dot Xanpun kantuan andreak ein du bertsulari.

S. Lizaso:

Entzuleantzat arratsaldeon, Xanpunentzat zoriona! Hegoaldean aspalditik da Xanpun lagunaren sona. Berak esan du Baldan negarrez betea dala egona ... Parre ta negar egiten dakin bihotz haundiko gizona.

B. Enbeita:

Berdingabea dogu Xanpunen bihotza: enbor, adar ta horri euskotar hutsa.

367

Page 356: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Euskera indartzea da bere ametsa, Euskadin nagusitu Aitorren hizkuntza. Hortxe dagi dantza egiñaz iraultza, beti aurrerantza euskerari bultza, ondo loretu arte euskal baratza ondo loretu arte euskal baratza.

M. Xalhador:

Ipar Euskadi ta, beraz, Xanpun omendurikan hor, hcgoakin iparra hori maite du, egun dio aitor. Garmendiari hurren urtean berriz bedi etor, kuIturako gizoner hainhertze dugu zor, kulturatzaile asko ditcn gero're sor. Xanpun, maitea zira, hainberte maitakor. Kantu, goresmen eta zorionka nator. Neure erritma zail hori ez dadila agor; dohain hortan dut parte, badut asko alor. Falta dira Etxahun, Mattin ta Xalbador.

Larrañaga:

Goguak dakarrena bertsuetan diot, alkarri laguntzeko nola giñan jaio. Aspaldiko urtetan lagun gera biok. Xanpuni zorionak eman nai dizkiot.

Jon Enbcita:

Txori kantariz betea atzean da basua, zerua urdina eta aurrcan itsasua; bitartean pausatu da bakcaren usua. Iparrak hegoaldera luzatu du besua, zure ondora bildu da Euskal Herri osua.

368

Page 357: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zuretzat besarkada bat ta, Anttoni, musua zuretzat besarkada bat ta, Anttoni, musua.

Telleria:

Etzaizu falta pozkidarikan, etzaizu falta lagunik; pozetan zaude, lagun Imanol, bertsu hauetxek entzunik. Auek bezela bihotz-bihotzez maitatzen zaitut, Xanpun, nik! Baiña ez al dut leku honetan bilatuko nik hutsunik: emakume bat ez ote dago bertsua kantatzen dunik,

bertsua kantatzen dunik?

Azpillaga:

Xanpun oraindik ez det agurtu, uste det garaia zala, bera delako euskerarentzat ta Donostiren magala. Esan liteke bertsulaientzat mugarik ere ez dala; denak portatu behar luteke bertsulariak bezala.

lM. Arregi:

Barriro ere Donosti hontan anaikor gerade batu. Xanpun nai nuke bihotz osoaz emen gaurkoan agurtu. Gertatzen dana omenaldian egiten dala trukatu: dana eman duen gizon horrek eskeintzen zaiona hartu.

Mugartegi:

Xanpun, zu zera gizon zabala hitzean eta bertsuan. Bertsu-lanari heldutzen daki gogor bere arazoan. Gizon bezela aurkitzen zera zu era kuriosoan; horregatikan maitagarria zera Euskadi osoan.

369

Page 358: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Murua:

lparraldeko bat gendun aurten denontzako txalogarri, ta hurrengorako hegoaldeko beste bat hor degu jarri. Arrazoi danak esanak dira, halaxe diot igarri ... Gaurko eguna bedi guretzat sentimentuen lokarri.

J. Lizaso:

Ipar eta hegoak alkartu gerade; ikusten da oraindik gerala senide. Xanpun gure laguna, kontentu al zaude? Urrengorako Txomin omenaren jabe ... la aza1tzen zeran makulurik gabe.

Bazkalondoko saio luzearen ostean, Xanpunek mikroa eskatu zuen, eta bere bertsuak kantatu, jatetxeko lagunarte ederrean:

Orai artean xoko batctik gira entzuten egonak, nere lagunek eman nauzkiten bertsu goxo ta sakonak. Ez nuen uste gaur horrenbeste balio zuen Xanponak; baina onartzen ditut garbiki eman eskaini zaizkonak. Baina hoinbertze merezi al du guretsia den gizonak?

lara, lara, la, la la ... goretsia den gizonak?

Xanpona dago diru ttipi bat, diote urre untzeko; baina ttipia beti ona da haundiaren laguntzeko. Baliatzen zait xanpon izate hau zuen ezagutzeko; eta baliatzen ere hemen esker eta agurtzeko, beti txanpon bat izanen baita zuek denon serbitzuko.

370

Page 359: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Lara, lara, la, la, la zuek denon serbitzuko.

Orai, hi Txomin, nere partetik zorion hauek har hizkik; anaitasun bat erakusteko al dago bertze argazkik? Benetan zioat, maÍtasun hori behin sendituz geroztik, nahi ta nahi ez, lagun maitea, begiak bustiko zazkik; zeren munduak ezbaitauka gaur hau ordain dezan eguzkik.

Lara, lara, la, la, la hau ordain dezan eguzkik.

Donibane Lohizune, 1995

1995eko irailaren 24an, omenaldi ederra egin zioten Xanpuni, Donibane Lohizunen. Ipar eta hegoaldeko bertsula­ri asko bildu zen han, nola herriko Luis XIV plazan, hala Udaletxean eta Beti Alai pilotalekuan ere. Nolatsuko eguna izan zen jakiteko, aski duzu handik laster Jean-Baptiste Dirassarrek Herría astekarian idatzi zuen kronika irakurtzea, hitzez hitz:

Zorionak, Xanpun!

Zinez xoragarria izan da joan den igandeko besta hori, Donibane Lohizunen, Xanpunen ohoretan! Bagenekien segur ederra izanen zela bainan hoin hunkigarria ukanen ginuela ez ginuen hanbat pentsatzen ... Eta hala izan da burutik burura. Froga herriak maite dituela bertsulariak eta azkar atxekia dagola Xanpun adixkideari.

Goizeko meza guziz kartsua izan da. Predikua, Emile Larre bertsuzalearena, dena mamia. Nola ez ditu goretsiko gure bertsulariak, gizonaren zerbitzuko, herriaren lekuko eta

371

Page 360: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

mczulari? Bertsu batzu harturik, dela Xalbador zenaren libu­ru argian, dela Xanpuni duela hogoi bat urte Aiherran entzu­netariko o o Otoitz eskaintzak ere zoin kartsuki ez dira emanak izan Xalbador seme, Mendiburu eta Lakari esker! Kantuak ere gaitzak, Arin taldekoekin, Jesus Zubeldia zuzendario Eta Ezpata-Dantza hura ere nolako taldearekin ez dllte eskaini Begiraleak taldekoek!

Ohorezko bi medaila

Nork erranen zuen gero hoinbeste jende bilduko zela, eguerdi gainean, hiriko plaza nagusian? Hor, berlsulariek agur bero bero bat egin diote Xanpuni, eta mutxikoek airos­tu diluzte bazter gllziak o o o Batzll aitzina dantza eta dantza ari zirelarik, Xanpun eta hllnen adixkide frango errezibituak izan dira herriko etxeano Gure bertsulariak andere auzapeza­ren eskutik ukan du herriaren ohorezko medaila, herri guzia­ren ikustate seinale bezalao Artetik erraiteko, arratsaldean, gisa berean ukanen du Ziburllko herriarena, Zibllrun ere esti­mu handitan baitaukate gllre Xanpuno

Bazkaria ikastolakoek prestatu zuten eta aski ederki gai­nerao Marmitako bat hautao Egundainokoan, bcrtsll parrasta bat eta gcro saio bat gaitz ederra, trenpu hoberenean baigin­tu en Enbeita, Saraslla, Egaña eta Lizasoo Ondotik, oparia frango Xanpllnentzat, libllru, margolan eta amo bllxundatu, bestcak bestco o o Eta azkenik, bixtan da, Xanpuncn eskcrrak, bihotzarcn zolatik heldll zirenako

Bai, cglln hori izan da gllziz hunkigarria cta ez dakigu zoin izan den keinkarik hunkigarriena: Ikastolako haurrek Xanpllni bihurlu bertsllak, bere semearcn alabak eskaini diz­kionak, dcnck elgarrekin eta denak xlllik plantaturik kantatu dllgun Gcmikako Arbola, apczak predikuan erran ditllenak, bertsularien agurra, ala nik dakita zer! Burulik burura, egun

372

Page 361: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

gaitza izan da zinez, denentzat bihotz altxagarri, Xanpunen eta euskal kulturaren ohoretan ...

Zorionak zuri, Xanpun eta ainitz urtez oraino!

Jean-Baptieste Dirssar

Herria astekaria

Omen-jaialdia amaitzeko ordua etorri zenean, Dirassarrek aipatu dituen bertsu hauexek kantatu zituen Xanpunek, biho­tza leher zorian zuela, denei eskerrak emanez:

Agur deneri: bai allzapeza, bai andere ta bai jaunak; hala bertsuak nere laguntzat gaur bertsulari lagunak. Zoin goxo ziren hemen ikusi eta entzun ditugunak! Instant batez gaur ahantzi zaizkit nere dolumin ilunak. Behin betiko seinalatzen nau heme n gaur doan egunak,

hemen gaur doan egunak.

Musika talde, kantari eta berdin hortik Jaurlaritza;

berriketari telebistatik nere famak hor dabiltza. Gaur ezin dut nik hemen atxeman deneri zor dutan hitza, eta gainerat hoinbertze opari hau egin nauten eskaintza. Xanpun gaizoak, milesker! bezik eztauka bere ordaintza,

eztauka bere ordaintza.

Eztakit ea eskertu gabe hemen norbeit gelditu den. Bertsu honekin, barkatu, baina eskertu nahi nuke hemen Beira ditzagun ipar-hegoak gu zoin goxoki gauden, eta pentsatu ere Xanpunen bihotz hori nun dabilen.

373

Page 362: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Besarkada hau eskaini nahi dut bihotza lehertu baino len, bihotza lehertu baino len.

Donibaneko omenaldia zelata, Ortzaizen sortu eta Urkoin bizi Pierre Minaberry adiskideak hunako bertsuak idatzi eta bidali zizkion Xanpuni

Doinua: Xardina saltzailea.

Zure omenaldia etorrí da egun, Euskal Herrí guzitík hítzarturik lagun. Boteretsua baita gaur gorets dezagun! Agur eta ohore bíhotzetik, Xanpun.

Baxenabarretik naiz baí hunaraino jin, neure baitan ditudan sendimenduekín. Adíeraz nezake deíadarrarekín: Xanpun paregabe bat badugu Lapurdin.

Gogoeta gaitezen, ez baita debalde; zimenduak azkartuz Euskararen alde, Ikastolan sartzeko eginen dut galde. Baína aurkitzekotan Xanpun erakasle.

Jainkoak zerutikan baiezta bagíntza leheník egín lío Xanpunen agintza, goraki sustaturík zuk bertsularitza. Eskerrik asko, daukat ordaintzeko hítza.

374

Page 363: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Mattin eta Xanpun Airea: Gazte nintzelarik hemezortzi urtetan

Elgarrekin egun bat bertziaren lagun bertsutan tut entzun Mattin eta Xanpun.

Bi gizon xarmantak, balinbada nehun. Gorputz eder eta arpegia legun. Eskualdun sorturik egoiki eskualdun.

Zeren hor sortu zen Mattin da Ahetzen. Maiz kurri ibiltzen bertsuen kantatzen.

Besta egitia baitzaio gustatzen, behar den denbora nasaiki du hartzen, gauza den lekuan errexki laketzen.

Mattin gizon gaitza, oi, zonbat urusa! Badu laborantza, ibilki da ontsa.

Ontasun on hortan nasai heldu gauza: Mahats, ogi, arto, porru, eta aza. Ongi jan-edanez artatzen gorputza.

Hasi ta ezin geldi. Xanpun da aspaldi arrantzari haundi; itsasoan gaindi

untzian badoa urrun zonbeit aldi.

375

Page 364: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Arraina ekartzcn nasai eta lodi, frcskuran czarriz ez dadíen fundí.

Asko herrietan entzun dut frangotan, hoik ari bertsutan; ostatu saletan

jendea biItzcn da hoitara purrustan. Alegrantzia da bihotz guzietan, denbora pasatzcn hor ustegabetan.

Hoik hola ikusiz karkulan egon niz: hoitarík ainitz sortzen ahal balitz;

Euskal Herría gora !aite berriz, besta ta omore denetan ezarriz hoikien entzuten lorietan irriz.

Gizon hoik biak csti magarriak, ongi ikasiak dohainez betiak.

Xoratzen dituzte zahar ta gaztiak. Hola ditueno jaun bertsulariak bestak cginen tu Euskal Herriak.

376

Panpilli

Haría astekaria

Page 365: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

2002ko urtarrilak 17: Xanpun hil da!

Page 366: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

2002ko urtarrilaren 17an hil zen Manuel Sein Xanpun bertsulari atsegin eta gizon aparta. Azkar zabaldu zen dolu­kanpaiaren hotsa Euskal Herri osora. Eta hurrengo egunean azken agurra ematera milaka bertsuzale, bertsulari eta lagun bildu ginen Donibane Lohizuneko elizara, Lapurdik eman zuen bertsulari haundienetakoa ohoratzeko.

Ezagutu zutenen artean marka nabarmena utzi zuen Xan­punek. Eta senitartekoak, adiskideak eta batez ere oholtza gai­nean kide izan zituen bertsulari lagunak burumakur hurbildu ziren sentipenezko azken agurra egitera.

Elizkizunean, besteak beste, Xabi Soubelet, Begiraleak antzerki taldeko ordezkariak bera eta lagunen omena egin nahi izan zion, hitz hauekin:

Ezkil dorrearen pare ixilik dago eliza, gaur itzali baitzaio itsaspuntako haritza. Xanpun hor zen goresteko; hark zuen bertsuaren giltza. Begiraleak-en izenean hartu nahiko nuke hitza. Lehenik antzerki ekintza, ta gure bertsularitza: solas, irri eta mintza, zuauren izaitearen agintza. Milesker zuri bihotzez, zu, euskal enbor bortitza! Omenaldi ederrena gaur bihotzean dugun ixiltza.

381

Page 367: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bertsulari askok kantatu zuten elizkizunean, bainan Txo­min Ezpondaren hauxe gogoratuko dugu hemen:

U stekabean etorri zaigu berri triste ta iluna; Xanpunen hilketak izan baitu lur ikaren oihartzuna. Gure denboran izatu dugu egizko anaitasuna, oroitzapena besterik ez da orai gelditzen zaukuna. Egungotz agur, Manuel! Eta ikusi arte, laguna.

Bertsulari belaunaldi gazteak ere bere aitormena egin zion Xanpuni, Sustrai Colina eta Amets Arzalluzen kantuan.

Zuk bazenuen berezko hori, zuk bazenuen ahala. Zure mezua hain zen zuzena, egoki ta naturala. Inoiz bertsu bat entzuten bada zuzen zuzena doala, sartuko zaigu zure ahotik atera balitz bezala.

Xanpunen hileta ostean, honako soneto hau argitaratu zuen lean Louis Davant euskaltzain eta idazleak, Herria aste­karian:

Mattin eta Xalbador ez ziren bakarrak; hirugarren bat hor zen jokoan,

382

Page 368: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

plazan baino hoberik ostatu xokoan. Ai zer dohain ederra Xanpun Urruñarrak!

Ez zuen ez izitzen agertu beharrak; baina zenbaketarik ez zaukan kolkoan. Solasa maite zuen, irria mokoan, adiskide legean askatuz indarrak.

Lehiaketa librean dastatu dut behin; lagun arte ttikian, afari batean, bertze biekin zela bertsu mailez berdin.

Amaturra zen hura zentzu on betean. Horretan zuen muga, horretan omena. Egun agur beroa, bihar oroimena!

Pi erre Trounday jaunak bere bertsu-sorta bidali zuen Rerria astekarira, honelaxe:

Bordeletik, Xanpuni

Mundu bizia maitez baitira ainitzak, lotzen bilatzeari bertsutako gi1tzak. Beti ederragoen bilari gabiltzak. Hala zitien hire dohainen agintzak, nahiz beti hobeki legundu aditzak.

Ase-ezin baitira entzuleen hautuak, kantatu diezkatek hitz bertan lantuak, apaindu ere sortak bertsuz osatuak. Orai hire izaite munduz aldatuak bertzean osa bitza huntan bilatuak.

383

Page 369: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Fermin Mihura bertsulari eta bertsu jartzaileak egindako hauek, Azkaine - Ascain aldizkarian argitaratu ziren, 2002ko urtarrileko alean.

Inarrosaldi haundia sortu du Xanpunen hilberriak; bizi luzeagoa merezi lagun estimagarriak. Lagunartean finka zituen erroak ta lokarriak ... Zinez figura bat loriosa galdu du Euskal Herriak.

Nehoiz ez dugu Xanpun ikusi esker txarreko ta motza; berotasun bat berezko zuen, nehorekin ez zen hotza. Hainbeste grazi eta bertsutan zer izpiritu zorrotza! Hurbilekoek erran en dute: hau zela dena bihotza.

Gerla ondoan hasirik zuen bertsuetarako urratsa; herririk herri, plazarik plaza mende erdia du pasa. Mattin-Xalbador lagun zituela ez zaiken giro eskasa! Ta gaurko gaztek aitortu dute hunen jite aberatsa ...

Gure ondoan bazegon ere zer geriza arraroa: kantatzen mottel ari baginen altxatzen zuen giroa. Behin Parisen gerta ginen, ta zer lagunarte beroa! Xanpuni esker zabaldua zait adiskideen saldoa.

Gizon argia zelakotz eta dena zuhurtziz betea, harrigarria ehorzketetan izan den jende ostea. Azkainen ere maite ginuen Xanpunen begitartea. Milesker, Xanpun; ohoratu duzu zuk euskaldun izaitia!

384

Page 370: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Gogoan zaitut, Xanpun

Txikitan ezagun nuen zure ¡zena, etxean behin baino gehiagotan aipatu zintuztelako. Onetik zerbaÍt izan behar zenuen. Orain, onetik asko zeneukala esan dezaket, etxean entzundakoak egia zirela.

Zure jaiotzaren eta ni rearen artean mende erdiko bizipen moltzo bat dago. Mende erdi bat. Eta hala ere, esaterik dago­kidan pentsatu gabe, gazteegi al de egin duzula esan nahi dizut, Xanpun. Zure presentziak zirrara berezi bat sortu izan didala. Batez ere zure begiradak. Eta irribarreak. Izugarri atse­gin dut haur txikien jolasean aritzea. Zirikatu eta mimoak ematea. Eta zuk haur bat zeneraman barnean. Kariñoa adina errespetu sortu didazu. Gizon bat ere bazeneraman. Eta oreka horretan sentibera izan zana. Bertsolaria izatearen gainetik.

Iragan urteko azaraaren l In, duela bi hilabete inguru, Ahetzen omenaldia egin zÍtzaion Mattini. Zuk asko estima­tzen zenuen, nik ezagutu nahiko nukeen ... Eszenatoki beraren gainean aritu ginen bertsotan lehenengo eta azken aldiz. Ohore bat zen Mattinen omenaldira gonbidatu izana. Zuekin abesteko aukera eskaini izana ere bai. Eta hori, behintzat, nigan gorde ahal izango dut. Zeinen eraso sentitu nintzen. Zenbateraino baloratu nuen umiltasuna. Gogoan izango dut gaia jarri eta hiru bertsoak, ti-ta bota zenitueneko hura. Zure erraztasuna ezaguna izanagatik, harrituta utzi ninduzun.

Ez dakit Manuel eta Xanpun zerbaitek bereizten ote dituen. Ez dakit Senperek segereturen bat gordetzen duen. Ez dakit errimarik gabeko lerraak zelan bizi izan dituzun, eta bihotzak zergatik jarri dizun azken puntua. Baiña ate batetik sartzen gogoratuko zaitut. Txukun jantzia. Gizon ile zuri eta apala. Mahaitik altxatu eta agurtuko zaitut. Bostekoa ala bi musu ematea tokatzen den zalantzan. Datozen egunotan lore ugari jasoko duzu, Xanpun. Nahitaez omenaldi bat ere toka-

385

Page 371: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

tuko zaizu. Mcrczita. Baina ez nuen zure handitasunaz idatzi nahi. Honako hau da zuri eta zure alde zintzotasuncz esateko ncukana: Zugan zerbait garbia ikusi dudala._

Oihane Enbcita bertsulariak 2002ko urtarrilaren 18an Egunkarian idatzi zuen artikulua, Xanpuncn heriotza zela-eta.

386

Page 372: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

OnaindiaUlrrak, Xallpllll f:lllliliarcll 1:11-'1111 IIlill:!lC

Xalljlllll 1ll'lllsakm,

Page 373: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

X;lIlpllll Alllcrikctan, (San ¡,'rallcisco)

Xanplln l)ollíbanc 1 ,ohí:r,lIncn kalltarí,

Page 374: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

J.M. Scdano cta Xanpun Mairuclcgorrctan, 1l.l7.'i.07.27an.

Xalhador, Xanpun, Ezponda, Errcxil cta Zuhiko;(. Baioll;(, IlJ64.12.06.

389

Page 375: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

1',¡p0l1d:l. Alkal. M.Xalbador ela Xanpllll. Eli:r.ollt!oll I 990all.

(¡orrolxatc¡!i, I ,opall'¡!i. Garmclldia. Agirrc, Lazkallo, Elxcberria. Azpillaga ela Xallpllll, f)ollosliall 19XOall.

390

Page 376: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Laka, M.Xalbador, Xanpun, Ezponda ela LV.kao txiki.

B. Enbeita, Xanpun, Hcrnani txikia, U/.lapide, Loidisalctxe eta .l. Lizaso. DOl1ostian, 19X 1.01.1 Xan.

391

Page 377: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

IkrlslIlari lagllllak ela hcn:n cmaztcckin Urruoako omcnaldian, IlJX2.m.2Xan.

Xanpul1 ela .I.M. 8arandiarall. Saral1.

392

Page 378: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun scnar-cmazteak, 1M Barandiaran cta Pilar Barandi,lranckill, Saran.

Xanpuni omcnaldia DOl1ostian, 1 9X3.() 1.23al1.

393

Page 379: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

XanpUll scnar-clllazlcak Saran, I 994an.

394

Page 380: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun senar-emazteak Allio! M. anderc ministroarekin, Donihane Lohizuncll.

Xanpun scnar-cmazteak, Donihanc Lohizuncko jaictan.

395

Page 381: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xallpun sCllar-clllaz.tcak, I)onihanc Lohi/.llllcko jaictan.

Ez zcn sukaldari ona, hain<l hai laguntzailca.

396

Page 382: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpun gaztca, Kaxaranka dantzat/',en, Donihanc Lohizuncn.

Xanpunen scmearen czkontza.

397

Page 383: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

XallpllllCIl hiloha Illaitcak.

XallpllllCIl alarglllla. Alliot M. alldcrc Ministroarckill.

Page 384: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xanpuncn alarguna, D. PouloL! da l)ol1ihallC Lohi/.lI11Cko jmlll Illairarckill.

Page 385: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Aurkibide antzera

Aitzin solasa .............................. 7

1) Xanpunen bertsupaperak Urte berriz Urruñan ......................... 21 Aspaldiko ametsa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25 Zorionak,Leontine.......................... 26 Zenbait bertsu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27 Aita Martín zena ........................... 28 Eba .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28 Beloken ginden ............................ 29 Gazteeri buruz ............................. 32 Au Chipiron ............................... 33 Corinne eta Patxiku ......................... 33 Udaberria ................................. 34 Zorionak, Juanita ........................... 35 Aitor dezagun, eta abar ...................... 37 Teodoro Hernandorenari ..................... 39 Teodoro Hernandorenari (II) .................. 40 Itsasoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41 Euzkadi zaharra ............................ 42 Donibane Lohizune ......................... 43 Xiberoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44 Agur eta ohore .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 46 Jesus Zubeldiari ............................ 47 Jesus Zubeldia (11) .......................... 47 Hogoigarren mendea ........................ 49 Mende zaharra ............................. 50

401

Page 386: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Alejandro ................................. 51 Hcrrira begira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52 Xanpunen galtzak, eta abar ................... 55 Ncre bihotzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 58 Kantu .................................... 59 Hogoita harnar lIrtc ......................... 60 Apczlurik zuk rnende crdiz ................... 61 André Itllrralde jaunari . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 62 Donibanc eta Ziburll ........................ 63 Lassalet jaunari ............................ 65 Aita Challct-i .............................. 66 Bizi gllziko bateratuak ..................... . . 67 Sor Icklla ................................. 68 (Jure laglln Xornin .......................... 70 Don Xornin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 70 Don Xornin Onaindia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 72 Bitartcan, cskerrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 73 Jubilatuak Baionan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 74 Sokorriko Arnari . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 75 Hallrren Ichcn jallnartzca (1) .................. 76 Hallrrcn lehen jaunartzea (I1) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 77 Mayi-Martzialen lIrrezko besta ................ 78 Joscph Carninori . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 80 Ri hihotz rnaite . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 83 Zuberoa pausaleku . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 83 Ahadie jallnaz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 84 Helcne eta LlIisito .......................... 85 Mcnde erdi hat elgar rnaitatuz . . . . . . . . . . . . . . . . . 87 Aita Paul Olasori ........................... 89 Egungo deia (Bcloken) ...................... 90 Ziburu rnaitagarria .......................... 91 Bi bihotz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 92 Denci zorionak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93

402

Page 387: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Ekainak hemezortzi ......................... 94 Herriko ezkila dorrea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 95 Etxe berria ................................ 96 Euskal hazia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 97 Jesus onari ................................ 98 Xoko ttiki pollita ........................... 98 Herriak 100 urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99 Aita Jean-Fran<;óis .......................... 100 Kattalin eta Xemartin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 101 Christine eta Marc .......................... 102 Alejandro zerurat ... . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 103 Gure amatxi ............................... 1 04 Arin-en 85 urtcak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 105 Kattalin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 106 Zerurat igo da . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 107 Sorterria .................................. 108 Eneko gazteari ............................. 1 09 Bakezko loreak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 10 Zoin maite zaitugun . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 1 1 Etienne Salaberry apez jauna . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 12 Gorets dezagun eliza ........................ 1 14 Omen ditake . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 16 Tttipi bertsularia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 18 Urruñan, Lizarragan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 19 Mende erdi bat . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 1 21 Gora Donibane . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 122 Alegeraki gira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 123 Pilota jokua ............................... 124 Pilota .................................... 125 Ipar haize xorrotxa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 127 Itsas haizea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 128 Zorionak bioi .............................. 129 Amatxi Anttoine . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 130

403

Page 388: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Bi bihotz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 131 Erramon ginen ............................. 132 Irratian ................................... 133 Zorionak, Helen ............................ 139 Espiritu saindua ............................ 140 Izar bat ................................... 141 Zorionak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 143 Bidarraiko aingerua ......................... 144 Prosa errimatua ............................ 145 Eguberrietako ipuina ........................ 149

2) Bertsulari sariketak - txapelketak Donostian 1968ko otsailaren 4an eta 11 n . . . . . . .. 157

3) Probintziarteko txapelketa Leitza, 1970.04.26 .......................... 159 Bergara, 1970.05.03 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 164 Gernika, 1970.05.10 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 170

4) Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa nagusia 1979 Arrasate, 1979.12.23 ........................ 175 Gernika, 1979.12.30. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 179 Donostia, 1980.01.06 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 181

5) Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa nagusia 1982 Oiartzun, 1 982ko azaroa ..................... 195 Durango, 1982.11.28 ........................ 205

6) Han-hemenka, jaialdietan jasoak Urruña, 1963 .............................. 215 Uztaritze, 1964 ............................. 216 Urruña, 1964 .............................. 218 Urruña, 1965 .............................. 226 Aiherra, 1972 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 235 Donibane Lohizune, J 975 .................... 239 Urepele, 1976 .............................. 241

404

Page 389: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Zestoa, 1977 .............................. , 249 Hernani, 1977 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 255 Bergara, ] 978 ............................. , 256 Ahetze,1978 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 260 Gernika, 1978 ............................. , 264 Urepele, 1978 ............................. , 264 Zestoa, 1979 .............................. , 267 Etxahunen hileta, 1979 ...................... 272 Urepele, 1979 ............................. , 273 Zornotza, 1980 ............................ , 274 Belok, 1980 ............................... 278 Urruña, 1981 .............................. 282 Usurbil, 1981 .............................. 284 Oiartzun, 1981 ............................. 286 Urepe1e, 1981 ............................. , 287 Donostia, 1982 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 290 Ahetze, 1982 .............................. 291 Sara, 1983 ................................ 295 Donostia, 1984 ............................ , 296 Sara, 1985 ................................ 297 Urepe1e, 1986 ............................. , 303 Parise, 1987 ............................... 304 Banka, 1987 .............................. , 305 Muxika, 1987 ............................. , 305 Baiona, 1988 .............................. 3 1 O Ondarroa, 1988 ............................ 312 Donostia, 1989 ............................ , 315 Bi1bo, 1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 315 Sara, 1990 ................................ 3 16 Aiherra, 1990 ............................. , 3 17 Sara, 1991 ................................ 321 Andoain, 1991 ............................. 321 Hernani, 1991 ............................. , 322

405

Page 390: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Urcpele, 199\ .............................. 323 Baigorri, 1992 ............................. 325 Sara, \992 ................................ 328 Lesaka, \992 .............................. 328 Urcpele, 1993 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 329 Donostia, 1995 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 330 Urcpele, \996 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 332 Donostia, \997 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 333 Arrangoitze, 1998 .......................... 336 Donostia, 2000 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 338

7) Omenaldiak Urruñan, 1982an ........................... 345 Donostian, 1983an . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 348 Donibane Lohizunen, 1995ean ................ 371 Mattin eta Xanpuni ......................... 375

8) 2002.01.17: Xanpun hil da! Hileta elizkizuna ........................... 381 lean Louis Davantcn sonctoa . . . . . . . . . . . . . . . . .. 382 Pierre Troundayk Bordeletik .................. 383 Fcrmin Mihurak Azkaine aldizkarian . . . . . . . . . . .. 384 Gogoan zaitugu, Xanpun ..................... 385

406

Page 391: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Auspoaren azken liburuak:

294 Manuel lasarte Plaza-gizonak

295 Nikolas Zendoia Egandyoa

296 Basarri Bat-bateko bertsoak

297 Pepe Artola Ustez laguna detan

298 Mattin eta Mari Treku Mattin bertsularia

299 Antonio Zavala Oiñez etajakin miñez III

300 Antonio Zavala Auspoaren auspoa W

301 Antonio Zavala eta Joxemari Irlondo Mattin eta Xalbador

302 Joxemari Irlondo Xanpun bertsularia

Page 392: Manuel Sein Usandizaga - EuskaltzaindiaManuel Sein Usandizaga Xanpun bertsularia 1 928ko abenduaren 21 ean jaio zen, Senpereko Olagaraia baserrian; eta 2002ko urtarrilaren 17an hil

Xalbador nire jainko ttipia zen; eta Mattin ere arras istimatua nuen. Xalbador eta Mattinek bazituzten bi dohain eder. Mattini gai seriosa emanda ere behar zion hark beti atera zerbait irrigarri. Xalbadorrek, berriz, edozer emanda ere mamia ateratzen zion, baita gai arina izanda ere. Baina bertsulari bezala, den bezala erran behar da gauza, Xalbador. Lagun bezala, denak istimatu duguna, xoragarria, irria frango eginarazten gintuena, Mattin izan da; bainan bertsulari bezala, Xalbador haundia izan da. Eta gero, egiazki Xalbador osatzen zuena, Xalbadorren barnatasunari azala ematen ziona, Mattin. Mattinek zirikatzen zuen, atarazkitzen ziozkan batzutan Xalbadorri erran nahiak baino gehio ere. Eta hola, biak elgar osatuz, hoiek bikotx haundia izan zirela uste dut. Bikotxa oso­osoa!

Hemengo bertsularitza osatu dutenak, zinez. Xalbador bera osoa zen bakarka; bainan Mattin bat aldamenean zuelarik, gai seriosa izanda ere, seriotasun puska ttipi bat kentzen zion hark ordainez berotasuna emanez. Mattin eta Xalbador, enetzat, azala eta mamia izan zirela nago.

Xiberoan izana naiz lauzpabost aldiz, Baztanen ere askotan -Elizondon, Erratzun eta abar-o Hemen, iparraldean, berriz, Donibane Garazin, Donapaleun, Hazparnen, Kanbon eta hola. Hegoaldean Donostian kantatu nuen lehenengo aldiz, Txapelketan, Xalbador zenak eskatuta. Hala ere, nik txalorik gehien jaso dudan lekua Bermeo izan da, nahiz eta gero bermeotar batzuekin hitz egiten hasi eta ez nuen tutik ulertzen haien euskara. Eta neure buruari galdatzen nion: zergatik txalotu ote naute, ulertu nautelako ala niTÍ kuraia ematearren?