Langile Ikastolako Aldizkaria Aurkibidea -Gozokizko mundua 2.or -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli elkarriz. 10.or -Asmakizunak eta txis- teak 12.or -7 ezberdintasunak 18.or -Margotu 19.or -Iragarkia 20.or -Gomendioa Maiatzaren 27,28 , 29 eta 30ean 6. mailakoak Burgosera doaz. 27an Burgoseko Atapuercako antzinako herri simulatu bat ikus- tera joango dira. Maiatzaren 27,28,29 eta 30ean 4. mailakoak Zuhatzara doaz . Han ur kirolak egingo dituzte. Apirilaren 28,29 eta 30ean 5. mailakoak Baigorrira joan zi- ren .Han raſting egin zuten. Ikastolako Albistea L.I.A. hitza aldizka- rian zehar ezkutatu- ta dago. Ezetz aurki- tu. Portadakoak ez du balio. EGURALDIA Apirilean bezala, maiatzak ere badu atentzioa daraman kontua: errogabena da. Espainian aldean, zabaldi garai orretan bak bat, ur eskasia eta ur–egarria anitzetan aipaturiko kontua bilaka- tzen da. Halere, ia be ohi denez, uholde, uraundi eta uriolak dira gehien akorduan iltzatuta gelditzen direnak 1994an , Pollensan, Mallorcan, 195 litro euri bota zituen egun berean, eta uriol latzak sortu zituen. 1998an , Badajoz aldean eurite itxuragabekoak : Fre- genal de la Sierra , 60 litro 3 ordutan . 2014ko maiatzaren 12a L.I.A. 6. Zenbakia
21
Embed
maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Langile Ikastolako Aldizkaria
Aurkibidea
-Gozokizko mundua 2.or
-Talo errezeta 3.or
-Pelikulen akatsak 4.or
-Bertso ta asmakiz. 5. or
-Albistea 6.or
-Ba al zenekien 7.or
-Aimarri erkarrriz. 9.or
-Isabeli elkarriz. 10.or
-Asmakizunak eta txis-
teak 12.or
-7 ezberdintasunak 18.or
-Margotu 19.or
-Iragarkia 20.or
-Gomendioa
Maiatzaren 27,28 , 29 eta 30ean 6. mailakoak Burgosera doaz.
27an Burgoseko Atapuercako antzinako herri simulatu bat ikus-
tera joango dira.
Maiatzaren 27,28,29 eta 30ean 4. mailakoak Zuhatzara doaz .
Han ur kirolak egingo dituzte.
Apirilaren 28,29 eta 30ean 5. mailakoak Baigorrira joan zi-
ren .Han rafting egin zuten.
Ikastolako Albistea
L.I.A. hitza aldizka-
rian zehar ezkutatu-
ta dago. Ezetz aurki-
tu. Portadakoak ez
du balio.
EGURALDIA
Apirilean bezala, maiatzak ere badu atentzioa daraman kontua:
errogatibena da. Espainian aldean, zabaldi garai orretan batik
bat, ur eskasia eta ur–egarria anitzetan aipaturiko kontua bilaka-
tzen da. Halere, ia beti ohi denez, uholde, uraundi eta uriolak dira
gehien akorduan iltzatuta gelditzen direnak 1994an , Pollensan,
Mallorcan, 195 litro euri bota zituen egun berean, eta uriol latzak
sortu zituen. 1998an , Badajoz aldean eurite itxuragabekoak : Fre-
genal de la Sierra , 60 litro 3 ordutan .
2014ko maiatzaren 12a
L.I.A. 6. Zen
bakia
2
Baziren behin, hiru neskatxa. Ahizpak ziren eta oso ondo moldatzen. 10 , 9 eta 8 urtekoak Nagorek 10 urte , Libek 9 eta
Junek 8. Hernanin bizi ziren.
Egun batean, jolasera irten ziren hirurak parkera eta beraiek izkutaketan jolastea erabaki zuten. Jolasten hasi eta Libe parke
ondoko errekatik behera erori zen! Baina ... ez zegoen bustita. Libek uretara begiratu eta urezko eskailerak ikustea iruditu zi-
tzaion. Jaisten hasi eta egiazkoak ziren! Eta honela esan zien Libek :
- Jaitsi! Ez naiz busti eta gainera urezko eskailera batzuk daude!!!
- Bale! baino beldur pixka bat ematen dit.-erantzun zion Junek
Biak elkarri lagunduz, pixkanaka-pixkanaka jaisten joan ziren. Jaitsi zirenean eskaileretatik jaitsi eta ... gozokizko mundu
batera iritsi ziren! Hirurak poz-pozik jarri eta gozokizko mundua ikustera joan ziren hirurak batera.
Lehenengo txokolatezko ibaira joan ziren eta gailetaz eginiko txalupan abiatu ziren buelta bat ematera. Junek lepoa luzatu,
mingaina atera eta txokolatezko ibaia edaten hasi zen eta honela esan zuen :
- Oso gozoa dago probatu egin behar duzue!!!
- Baina ez dakigu ona ala txarra den! Gainera tripako mina eman dezake !!!
- Baietz Libe ? –erantzun zuen Nagorek.
Nagorek buruari buelta eman zioenean Libe eta June txokolatezko ibaia edaten zeuden.
Orduan Nagorek pentsatu zuen nola ez zuten burua altxatzen edan eta edan zeuden oso goxoa egon behar zuela, hala ematen
zuen eta probatu egin zuen. Hirurak han egon ziren hamar minutu burua altxa gabe.
Amaitu zutenean txalupatik jaitsi, lurrera joan eta herrirantz abiatu ziren . Bat-batean norbait hitz egiten entzun zuten.
Hurbildu eta bi gaileta ziren eta honela esan zien:
- Kaixo! ni gaileta Maria naiz eta hau nire laguna Txikilin da.
- Gu ahizpak gara, ni Nagore, hau Libe eta ahizpa txikiena June- erantzun zien Nagorek.
- Zuek ez zarete hemengoak ezta?- galdetu zuen Txikilinek
- Ez gu beste mundu batekoak gara- erantzun zuen Junek
- Orduan nola zuek hemen?- galdetu zuen Mariak
Gu parkera jolastera gindoazela ni ibaira erori nintzen. Ez nintzen busti eta urezko eskailerak jaitsi genituen hirurak batera
eta gailetazko txalupak hona ekarri gaitu- erantzun zuen Libek
Eta horrela arratsalde osoa jolasten pasa zuten. Iluntzen hasi zen eta honela esan zuen Nagorek:
-Gazen etxera! Jada iluntzen hasi da eta gurasoak kezkatu egingo dira.
Denak agurtu, gailetazko txalupa hartu eta etxera bueltatu ziren poz-pozik hirurak batera.
Katu-katu, ipuina bukatu. Zuei gustatu?
EGILEA: JUNE
3
OSAGAIAK:
-Arto-irina
-Ur beroa
-Gatza
EGITEKO ERA:
1-Bota arto-irina ontzi zabal batean.
2-Egin zulo bat eskuarekin ontziaren erdialdean:irina baztertuz.
3-Pixkanaka pixkanaka ur beroa gehitzen joan, gatz pittin batekin.
4-Busto trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.
5-Atera esku tamainako politak eta eskuekin landu, opiltxo fin-finak bihurtu
arte.
6-Jarri zartagina su bizian eta goritu taloa alde bietatik.