-
LEH
EN
HEZ
KU
NTZ
ALehen Hezkuntzako 3. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia
Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza
Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa
Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko
talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde
honek esku hartu du:
TESTUA ETA EDIZIOA Nerea Atxega Zubikarai Mar García
González
IRUDIAK Jorge Arranz Digitalartis Eduardo Leal Quino Marín José
Luis Navarro Marcelo Pérez Dina Sánchez Bartolomé Seguí
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes
Etxebarria Orella
LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO-ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOAJoseba
Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero
Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan
egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako
baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez
dira.
Gizarte Zientziak3
-
EGITEN JAKIN
zurekinProiektuaren aurkezpena
Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu
arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen
ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da
Egiten Jakin Zurekin.
Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren
hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko
eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik
datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea
XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak
garatzen.
Komunikazio-trebetasunak
Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela
eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait
programaren bitartez:
– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.
– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.
– Idazteko gogoz. Idazmena.
Pentsamendu-abileziak
Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten
Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu.
Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar
diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker,
ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko
dituzte:
– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak
laburbiltzea.
– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.
– Ezagutzak elkarrekin lotzea.
Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da
pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun
handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal
bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori
nabarmentzeko.
Adimen emozionala
Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko.
Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko
helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:
– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.
– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.
– Emozioak adieraztea.
– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.
Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen
emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta
proposamenak nabarmentzeko.
3
-
Sormena
Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru
desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen
aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera,
gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:
– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko
gaitasuna.
– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.
Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude
nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden
jarduerak.
Lan kooperatiboa
Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak
lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz,
elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek
egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:
– Bikoteak.
– Taldetxoak.
– Ikastalde osoa.
Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.
Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat
erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza
kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.
Ikaskuntzaren autorregulazioa
Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute
ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko
gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko
du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.
Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien
bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola
egin duten ebaluatuko dute.
Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta,
Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago,
ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak
dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren
berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela
eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko
baitugu.
4
-
Has gaitezen!
............................................................ 9
1. unitatea. Ura eta airea behar ditugu ................. 13
2. unitatea. Inguruan ditugun paisaiak ................. 31
Elkarlanean
.............................................................
50
MiniLab
..................................................................
52
3. unitatea. Gure bizilekua ....................................
53
4. unitatea. Zertan egiten dute lan pertsonek? ..... 69
Elkarlanean
.............................................................
88
MiniLab
..................................................................
90
5. unitatea. Lurra, planeta paregabea ................... 91
6. unitatea. Iraganaren detektibeak gara ............ 105
Elkarlanean
........................................................... 122
MiniLab
................................................................
124
Orain ingelesez
..................................................... 126
Aurkibidea
5
-
Edukien taula
Unitateak Informazioa eta jarduerak
Has gaitezen! Nola irudikatzen da Lurra?
Orientatzen jakitea
1. Ura eta airea behar ditugu Nolakoa da ura? Uraren zikloa
Airez inguratuta gaude
2. Inguruan ditugun paisaiak Paisaien berri jakingo dugu
Honelakoak dira kostaldeko erliebeak
Honelakoak dira barnealdeko erliebeak
Elkarlanean. 1. hiruhilekoa
1-2-4 teknika: Paisaiak zaintzeko konponbideak proposatuko
ditugu
MiniLab Biragailu bat egingo dut
3. Gure bizilekua Honelakoak dira herriak
Honelakoak dira hiriak
Udalerriaren gobernua
4. Zertan egiten dute lan pertsonek?
Naturan lan egitea Fabriketan eta lantegietan lan egitea
Nolakoa da industria?
Elkarlanean. 2. hiruhilekoa
Buru zenbakidunak bat eginik: Herrietako eta hirietako
bizimoduari buruzko iritzia adostuko dugu
MiniLab Mintegi bat prestatuko dut
5. Lurra, planeta paregabea Lurra, eguzki-sistemako planeta
bat
Lurra mugitu egiten da
Nolakoa da Lurra?
6. Iraganaren detektibeak gara
Nola ikertzen dugu iragana?
Denbora neurtzea Iraganeko oroitzapenak gordetzen ditugu
Elkarlanean. 3. hiruhilekoa
Elkarrekin irakurri: Aurkikuntza historiko bat komentatuko
dugu
MiniLab Teleskopio bat egingo dut
Orain ingelesez
6
-
Informazioa eta jarduerak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin
Fenomeno atmosferikoak
Eguraldia eta klima ez dira gauza bera
Zaindu dezagun atmosfera!
Nola heltzen da ura etxeetara?
Urarekin esperimentu bat egingo dut
Nola adierazten da erliebea mapetan?
Ura paisaietan Honelakoak dira ibaiak
Munduko lekurik ederrena
Ibai baten ibilbidea deskribatuko dut
Udal-zerbitzuak Segurtasunez zirkulatzea
Haurren eskubideak Herri edo hiri baten planoa interpretatuko
dut
Zerbitzuetan lan egitea
Erostea eta saltzea
Garraioa eta turismoa
Bizitzak salbatzen dituen deia
Ebakuazio-plan bat
Industria-prozesu baten eskema egingo dut
Ilargiaren aldeak Espazioaren esplorazioa
Eguzki-sistemaren eredu bat egingo dut
Historiaurretik gazteluen garaira
Gazteluen garaitik gaur egun arte
Ekain, gizadiaren ondarea
Argazkietatik informazioa lortuko dut
Unitateak Informazioa eta jarduerak
Has gaitezen! Nola irudikatzen da Lurra?
Orientatzen jakitea
1. Ura eta airea behar ditugu Nolakoa da ura? Uraren zikloa
Airez inguratuta gaude
2. Inguruan ditugun paisaiak Paisaien berri jakingo dugu
Honelakoak dira kostaldeko erliebeak
Honelakoak dira barnealdeko erliebeak
Elkarlanean. 1. hiruhilekoa
1-2-4 teknika: Paisaiak zaintzeko konponbideak proposatuko
ditugu
MiniLab Biragailu bat egingo dut
3. Gure bizilekua Honelakoak dira herriak
Honelakoak dira hiriak
Udalerriaren gobernua
4. Zertan egiten dute lan pertsonek?
Naturan lan egitea Fabriketan eta lantegietan lan egitea
Nolakoa da industria?
Elkarlanean. 2. hiruhilekoa
Buru zenbakidunak bat eginik: Herrietako eta hirietako
bizimoduari buruzko iritzia adostuko dugu
MiniLab Mintegi bat prestatuko dut
5. Lurra, planeta paregabea Lurra, eguzki-sistemako planeta
bat
Lurra mugitu egiten da
Nolakoa da Lurra?
6. Iraganaren detektibeak gara
Nola ikertzen dugu iragana?
Denbora neurtzea Iraganeko oroitzapenak gordetzen ditugu
Elkarlanean. 3. hiruhilekoa
Elkarrekin irakurri: Aurkikuntza historiko bat komentatuko
dugu
MiniLab Teleskopio bat egingo dut
Orain ingelesez
7
-
Liburuan erabili diren ikurrak
Koloretako kapelak
Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin
beharko dituzula.
Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.
Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko
jantziko duzu.
Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko
duzu, ideia originalak proposatzeko.
Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen
lekuan jartzeko erabiliko duzu.
PENTSAMENDUA
SORMENA
EMOZIOAK
8
-
Zertan ari dira argazkiko haurrak? Non daude? Zure ustez, zer
urtaro da?
Zer gauza egin dituzu zuk uda honetan? Egon al zara argazkikoa
bezalako lekuren batean?
Nola sentitzen zara naturan zaudenean?
Zertarako eramango zenuke mapa bat txango batean?
Has gaitezen!
9
-
Has gaitezen!Nola irudikatzen da Lurra?
Lur-globoa
Lurra esfera batean adierazten du, hori baita Lurraren
forma.
OZEANOBAREA
OZEANOATLANTIKOA
OZEANO ARTIKOA
OZEANOBAREA
INDIAKOOZEANOA
OZEANO ANTARTIKOA
ekuatorea
898545_00_p10_planisferio �sico
Lurra gure planeta da, eta hobeto aztertzeko, irudi bidez
adierazi behar dugu. Lur-globoak eta mapak horixe dira: gure
planeta tamaina txikiagoan adierazten duten irudiak.
1 Idatzi koadernoan ea esaldi hauek lur-globoari buruzkoak,
mapari buruzkoak edo biei buruzkoak diren.
• Lurreko kontinenteak eta ozeanoak non dauden erakusten du.
• Lurraren benetako formaren antzekoa da.
• Kontinente guztiak aldi berean ikus daitezke.
• Bidaiatzean, errazago eraman daiteke.
2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu Lurra adierazteko modu bakoitzaren
alde onak eta alde txarrak. Adibidez:
Alde onak: bidaia bat egitean, mapa eramatea praktikoagoa
da.
JARDUERAK
1. Mapamundia.
Ekuatorea Lurra bitan zatitzen duen irudizko lerro bat da. Zati
bat ipar hemisferioa da, eta bestea, hego hemisferioa.
Mapa
Lurraren gainazala plano batean adierazten du.
Lurrak esfera forma du, baina mahai baten gainean zabaldu eta
luzatuko bagenu, mapa bat lortuko genuke.
Ipar poloa
Hego poloa
10
-
Has gaitezen!
Mapa guztiak ez dira berdinakMapek Lurraren gainazal osoa
adierazten duten, edo zati bat. Lurraren gainazal guztia erakusten
badute, planisferio edo mapamundi esaten zaie. (1)
Villa de Mazo
Tijarafe
Tazacorte
Santa Cruzde La Palma
San Andrésy Sauces
PuntallanaPuntagorda
ElPaso
Garafía
Fuencalientede La Palma
Breña Baja
Barlovento
Breña Alta
Los Llanosde Aridane
O Z E A N OAT L A N T I K O A
644537_U03_p007_h2_político La Palma
LA PALMA
Roque de losMuchachos
2.428 m
Santa Cruzde La Palma
Caldera deTaburiente
Fuencaliente lurmuturra
Rabisca lurmuturra
Cumbre Vieja1.945 m
Teneguía sumendia439 m
OZEANOATLANTIKOA
644537_U03_p07_h1_relieve La Palma
LA PALMA
ba
rran
koa
Las A
ngus
tias barran koa
Los No gales
Mapa fisikoek naturaren elementuak erakusten dituzte: mendiak,
ordokiak, ibaiak, lurmuturrak…
Erliebearen altuera desberdinak adierazteko, koloreak erabiltzen
dira.
Mapa politikoek entitate politikoak erakusten dituzte:
herrialdeak, autonomia-erkidegoak, hiriak…
Haien kokapenaren, formaren, tamainaren eta mugen berri ematen
dute.
Gai jakinei buruzko mapek lurralde baten alderdi jakin bat
erakusten dute, koloreen edo ikurren bidez.
Esaterako, eguraldia, biztanle kopurua, landaredia…
3 Begiratu mapari eta erantzun zure koadernoan.
• Planisferio bat al da? Zergatik dakizu?
• Zer mapa mota da, fisikoa, politikoa edo gai jakin batekoa?
Zergatik?
JARDUERAK
G A Z T E L AE T A
L E O N
B I Z K A I A
A R A B A
Gasteiz
E R R I O X A
N A F A R R O A K OF O R U
E R K I D E G O A
Bilbo
Donostia
G I P U Z K O A
464976_05_p70_politico_PVasco
FRANTZIA
I
H
EM
Kantauri itsasoa
11
-
Orientatzen jakitea
Eguzkia non dagoen ikustea
Eguzkia ekialdetik irten eta mendebaldetik sartzen da. Beraz,
orientatu behar baduzu, egin hau:
Mapetan, haize-arrosak puntu kardinalak adierazten ditu:
iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea. Horixe jakin behar
dugu orientatzeko: puntu kardinalak non dauden.
Baina, maparik ez badugu eta orientatu behar badugu, badaude
beste modu batzuk.
1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Esan ikaskideei ea tresna horiek aurretik
ezagutzen zenituen eta zertarako erabili dituzun.
JARDUERAK
Eguna argitzean, eskuineko eskua Eguzkirantz luzatzen baduzu,
ekialdea seinalatuko duzu.
Hegoaldea atzean izango duzu.
Aurrean, iparraldea izango duzu.
Mendebaldea ezkerraldean izango duzu.
Iparrorratz edo GPS batean begiratzea
Iparrorratzak erlojuen antzeko tresnak dira, baina zenbakien
ordez, puntu kardinalak dituzte. Iparrorratzen orratzak iparraldea
seinalatzen du beti.
GPS izeneko sistemak zehatz-mehatz adierazten digu non
gauden.
FALTA FOTO
I
M H
E
I
H
EM
12
-
Hitz egiteko gogoz
Zertan ari da argazkiko mutila?
Jolastu al zara inoiz xaboi-burbuilekin? Gustatzen al zaizu?
Zergatik?
Zer behar da ur-burbuilak egiteko? Zer gertatzen da ur-burbuila
bat ukitzean?
Ura eta airea behar ditugu
1
EGITEN JAKIN
Urarekin esperimentu bat egitea
13
-
Uraren egoerakUra hiru era desberdinetan egon daiteke. Era
horiei egoera esaten zaie.
Nolakoa da ura?
• Ur-lurruna da. Ur-lurruna aireko gas bat da, eta ez dugu
ikusten.
• Ez du berezko formarik.
• Izotza, elurra eta txingorra dira.
• Forma jakin bat du, adibidez izotz-koskorrak.
• Edateko, garbitzeko, igeri egiteko, ureztatzeko... erabiltzen
dugun ura da.
• Ez du berezko formarik. Zer leku edo ontzitan dagoen, forma
hori hartzen du.
Ura likido-egoeran
Ura solido-egoeran
Ura gas-egoeran
Egin horma-irudi bat izenburu hau jarrita: Ura altxorra da.
Erakutsi zertarako erabiltzen duten ura pertsonek, landareek eta
animaliek.
SORMENA
Ura zaintzen dugu!
Edateko ur geza urria da. Horregatik, arduraz erabili behar
dugu:
• Ura aurrezteko moduak dira, esaterako, txorrota ixtea hortzak
eskuilatu bitartean, edo dutxatzea, bainatu ordez.
• Ura garbi edukitzeko, berriz, ez da zaborrik edo hondakinik
bota behar uretara. Gainera, erabilitako ura araztu egin behar da,
ur horiek ibaiak eta itsasoak ez kutsatzeko.
GEHIAGO JAKITEKO
14
-
1
Ura egoeraz aldatzen daUra egoera batetik bestera aldatzen da,
ha-ren tenperatura aldatzen denean.
Lau egoera-aldaketa daude: urtzea, lurrun-tzea, kondentsatzea
eta solidotzea.
AURRERA NOA! 1. eta 7. jarduerak
1 Osatu taula, adibide batzuk jarriz.
2 BALIOAK. Batzuen ustez, itsasora zaborra botatzeak ez du
garrantzi handirik, itsasoa handia delako eta ur gazia duelako.
Ados al zaudete?
Ura likido-egoeran …
Ura solido-egoeran …
Ura gas-egoeran …
JARDUERAK
Ura hiru egoeratan egon daiteke: likido-egoeran, solido-egoeran
eta gas-egoeran. Ura egoera batetik bestera aldatzen da, haren
tenperatura aldatzen bada.
BEHATU ETA AURKITU
• Zer egoera-aldaketa gertatzen da ur likidoa hozten baduzu?
• Eta ur solidoa berotzen baduzu?
Urtzea: Solido-egoeratik likido-egoerara aldatzea da.
Solidotzea: Likido-egoeratik solido-egoerara aldatzea da.
Kondentsatzea: Gas-egoeratik likido-egoerara aldatzea da.
Lurruntzea: Likido-egoeratik gas-egoerara aldatzea da.
Izotza Ur likidoa Ur-lurruna
15
-
Naturan, urak bidaia zirkular handia egiten du, eta hor, egoeraz
aldatzen da askotan. Bidaia hori uraren zikloa da eta lau fase
ditu: (1)
Uraren zikloa
Uraren zikloa urak leku batetik bestera egiten duen ibilbidea
da. Ibilbide horretan, ura egoeraz aldatzen da.
1 Lurrunketa
• Eguzkiak itsasoko, ibaietako eta aintziretako ura berotzen
du.
• Ur likidoaren zati bat lurrundu egiten da; hau da, lurrun
bihurtzen da eta airera joaten da.
2 Kondentsazioa
• Ur-lurrunak gorantz egiten du, hoztu eta kondentsatu egiten
da, eta ur tantatxoak eratzen dira. Ur tanta horiekin sortzen dira
hodeiak.
• Haizeak leku batetik bestera eramaten ditu hodeiak.
3 Prezipitazioa
• Hodeietako tantatxoak elkartuta tanta handiagoak eratzen
badira, tanta horiek pisu handiagoa dute eta prezipitazioa
gertatzen da.
• Lurrera erortzen dira, euri, txingor edo elur moduan.
4 Itzulera
• Erortzen den uraren zati bat ibaietara iristen da. Ibaiek ur
hori itsasora eramaten dute berriro.
• Uraren beste zati bat harkaitzen arrailetatik sartzen da. Hala
sortzen dira lurpeko urak.
16
-
1
BEHATU ETA AURKITU
• Begiratu marrazkiari. Naturan, zer lekutan lurrundu daiteke
ura?
• Non metatzen da elur moduan erortzen den ura?
• Nola itzultzen da itsasora prezipitazioetako ura?
• Zertarako balio du irudian ageri den putzuak?
1. Uraren zikloa naturan.
1 Lurrunketa
4 Itzulera
2 Kondentsazioa
3 Prezipitazioa
1 Egin uraren zikloarekin lotutako esperimentuak.
• Egun eguzkitsu batean, jarri urez betetako edalontzi bat leiho
batean.
• Ordu batzuk geroago, ikusi zer gertatu den. Idatzi testu bat
hori azaltzeko.
2 Gerta al daitezke uraren zikloaren lau faseak beste ordena
batean? Zergatik?
JARDUERAK
Lurpeko urak
Itsasoa
Ibaia
Hodeiak
AURRERA NOA! 10. jarduera 17
-
Izaki bizidunok airea arnasteko behar dugu, bai eta beste gauza
batzuetarako ere:
• Aireari esker egin dezakete hegan zenbait animaliak eta
gailuk; adibidez, jausgailuek.
• Soinuak airean zehar hedatu eta gure be-larrietara heltzen
dira.
• Oxigenoa ezinbestekoa da materialek su hartzeko.
Nolakoa da airea?Aireak ez du kolorerik eta zaporerik, baina
beste propietate batzuk ditu:
Airea beharrezkoa daAirea bizitzeko funtsezkoak diren gas
batzuen nahastea da. Hauek dira garrantzitsuenak:
Airez inguratuta gaude
Pisua du
Baloi batek pisu handiagoa du puztuta.
Lekua hartzen du
Ura botilan sartzeko, aireak atera egin behar du.
Ez du formarik
Aireak puxikaren forma hartzen du.
BEHATU ETA AURKITU
• Forma bera al du puxikak puztuta eta puztu gabe? Zergatik?
• Zer forma hartu ditu puxikak?
Oxigenoa. Izaki bizidunok arnasteko behar dugu.
Nitrogenoa. Aireko gasik ugariena da.
Beste gas batzuk:
• Karbono dioxidoa. Izaki bizidunok sortzen dugu arnastean.
Autoen kean, lantegietan, suteetan...ere badago.
• Ur-lurruna. Ura da, gas-egoeran.
18
-
1
AURRERA NOA! 8. jarduera
1 IDAZTEKO GOGOZ. Aipatu aireko gas garrantzitsuenak. Idatzi gas
bakoitzaren ezaugarri bat.
2 Zer gertatzen da piztuta dagoen kandela bat edalontzi batekin
estaltzen badugu? Zergatik?
3 Azaldu zer den atmosfera, zer geruza dituen eta zergatik den
garrantzitsua.
Airea gasen konbinazioa da. Atmosfera Lurra inguratzen duten
gasen geruza da.
Atmosferak Lurra inguratzen duLurraren inguruan geruza bat dago,
gasez osatua. Geruza hori atmosfera da eta gure planeta babesten
du. Izan ere, atmosferari esker, gauez ez du hotz handiegirik
egiten, ezta egunez bero handiegirik ere.
Atmosferak zenbait geruza ditu: troposfera eta estratosfera.
Lurraren gainazaletik gertuen dagoen geruza da, eta hor
gertatzen dira fenomeno atmosferikoak.
Geruza altuenetan ez dago ia oxigenorik. Hor dago ozono-geruza,
eguzki-izpietatik babesten gaituen geruza.
Troposfera
Estratosfera
JARDUERAK
19
-
Brisa oso haize leuna da. Haizetea haize indartsua da.
Urakana oso haize indar-tsua da.
Fenomeno atmosferikoak atmosferan gertatzen diren gertakari
natura-lak dira. Zenbait motatako fenomeno atmosferiko daude:
Fenomeno atmosferikoak
Haizea
Mugitzen den airea da. Intentsitatearen arabera, zenbait haize
mota daude:
Prezipitazioak
Hodeietatik erortzen den ura da. Zenbait modutan eror
daiteke:
Tanta likido moduan eror-tzen bada, euria da.
Izotz maluta moduan eror-tzen bada, elurra da.
Izotz-bola moduan erortzen bada, txingorra da.
Ekaitzak
Deskarga elek-trikoak izaten di-tuzte: tximistak. Sortzen den
ar-giari tximistargi esaten zaio, eta soinuari trumoi.
Ostadarra
Eguzkiaren ar-giak ur tantak zeharka tzean eratzen da.
20
-
1
Nola eratzen dira hodeiak?Hodeiak ere fenomeno atmosferiko bat
dira. Honela eratzen dira:
• Eguzkiak berotzen duenean, itsaso, ibai eta aintziretako
uraren zati bat lurrundu egiten da.
• Hala, ur-lurruna airera pasatzen da.
• Tenperatura jaistean, lurruna kondentsatu egi-ten da ur tanta
txikitan. Ur tanta horiek elkar-tzen direnean, hodeiak eratzen
dira.
Zenbait tamaina eta formatako hodeiak daude:
AURRERA NOA! 4., 5., 6. eta 11. jarduerak
1 Kopiatu eskema koadernoan eta osatu.
2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Azaldu nola eratzen diren hodeiak.
JARDUERAK
Hodei gris eta irregularrek euria ekar dezakete.
Hodei altuek, pintzelkada zurien itxurakoek, oro har, ez dute
euririk botatzen.
Kotoi-itxurako hodei zuriak eguraldi epeleko egunetan ikusten
dira.
Fenomeno atmosferikoak atmosferan gertatzen diren gertakari
naturalak dira. Hauek dira, besteak beste: haizea, prezipitazioak,
ekaitzak eta ostadarra.
… … …
Fenomeno atmosferikoak
… …… …… …
… …
BEHATU ETA AURKITU
• Begiratu 20. orrialdean haizearen irudiei. Noranzko berean
jotzen al du argazki guztietan?
• Deskribatu nolakoa den ostadarra.
• Behatu gaurko zeruari. Ba al dago hodeirik? Ba al dute
argazkietako hodeien antzik?
21
-
1
1 Azaldu zer diren ur geza eta edateko ura. Eman hiru adibide,
edateko ura beharrezkoa dutenak.
2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Ordenatu urrats hauek, eta azaldu nola
heltzen den ura gure etxeetaraino.
• Ura metatu.
• Ura etxeetaraino banatu.
• Ura edateko on bihurtu.
3 Pentsatu ura nola aurreztu daitekeen eskolan, eta idatzi.
4 BALIOAK. Zer esango zenioke zabor hori ibaira bota duen
pertsonari?
IRAKURTZEKO GOGOZ
Nola heltzen da ura etxeetara?
Ura gure etxeetaraino iristeko, zenbait instalazio eraiki behar
dira.
Erabiltzen dugun ura batez ere ibaietatik hartzen dugu.
Urtegietan biltzen da (A) eta hodi-sare baten bidez instalazio
batzuetaraino eramaten da (B). Hor, edateko ona izateko prestatzen
dute; hau da, gizakiok edateko modukoa izateko.
Instalazio horietan ezpurutasunak kentzen zaizkio urari, eta
kloro kantitate txiki bat gehitzen zaio. Handik, hodien bidez,
etxeetaraino eramaten da (C). Hala, txorrota irekitzen dugunean, ur
garbia ateratzen da.
Erabili ondoren, ura estoldetara joaten da, eta, handik,
araztegi batera (D). Araztegian, ura iragazi, garbitu eta ibaietara
itzultzen da (E).
B
A
E
D
C
26
-
EGITEN JAKIN
1 Bete bi edalontzi urez: bat ur hotzeko txorrotatik eta bestea
ur beroko txorrotatik. (A)
2 Sartu bi izotz-koskor edalontzi bakoitzean eta jarri
kronometroa martxan. (B)
3 Kopiatu taula hau koadernoan, eta idatzi zenbat denbora behar
duen edalontzi bakoitzeko izotz-koskorrak erabat urtzeko.
fUr
berotanUr
hotzetan
Izotzak urtzeko behar duen denbora
… …
4 Atera ondorioak.
• Bi kasuetan, izotz-koskorrak urtu egin dira. Zergatik?
• Zer-nolako eragina du tenperaturak izotzak urtzeko behar duen
denboran?
• Zer egoera-aldaketa izan du urak?
5 HITZ EGITEKO GOGOZ. Orain, pentsatu beste esperimentu bat,
aurrekoaren antzekoa, eta ikusi ea edalontzian jartzen duzuen izotz
kantitateak zerikusirik duen urtzeko behar duen denborarekin.
Azaldu zuen ideia gelakideei.
Urarekin esperimentu bat egingo dut
Esperimentuen bidez, naturak nola funtzionatzen duen jakin
dezakegu.
Hauek beharko dituzu:
• Bi edalontzi handi.
• Ur hotza.
• Ur beroa.
• Izotz-koskorrak.
• Kronometro bat.
A
B
Esperimentuaren helburua:
Izotzak urtzeko behar duen denboran, tenperaturak zer-nolako
eragina duen jakitea.
1
27
-
AURRERA NOA!
9 BALIOAK. Idatzi zuen herriko edo hiriko alkatearentzako gutun
bat. Proposatu atmosferaren kutsadura murrizteko neurriak;
esaterako, zuhaitz gehiago landatzea eta autorik gabeko egun bat
antolatzea.
10 HITZ EGITEKO GOGOZ. Deskribatu uraren zikloa.
11 Lander, Iñaki, Ane eta Paula txango bat prestatzen ari dira,
baina jarduera desberdinak egin nahi dituzte batzuek eta besteek.
Zer eguraldi gomendatuko zeniokete bakoitzari, beren jarduerak egin
ahal izateko?
• Landerrek igeri egin nahi du itsasoan.
• Iñakik nahiago du kometekin ibili.
• Paulak eta Anek bizikletaz ibili nahi dute.
8 Idatzi zertarako balio duen aireak kasu bakoitzean.
IKASITAKOA. Erantzun koadernoan.
Zer hitz berri ikasi dituzu?
Ba al dakizu azaltzen zergatik diren garrantzitsuak airea eta
ura, bizia egon dadin?
Zer egin dezakezu hobeto zure lanean?
Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.
CA B
30