TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA 2016ko ekainak 10, 23.zenbakia LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA LH 2 LEABURURA ?Goazen mendira!? gaiaren baitan, LH 2ko ikasle eta irakasleak, hori bera egin zuten. Motxilak hartu eta mendira joan ziren pasa den ostiralean. Tolosatik Leaburura joan ziren oinez, eta ondoren buelta berriz ere ikastolara. Bidean naturako elementuak, landare, zuhaitz eta animaliak behatu zituzten. Leaburun ogitartekoa jan, jolasean ibili eta lasai lasai itzuli ziren Tolosara. Eguraldi zoragarria lagun, egun pasa ederra egin zuten gure neska - mutilek. Ikusi argazkiak hemen. UXOLASARIAK Urtero bezala, banatu dira Tolosako Udalak antolatutako Uxola literatur lehiaketako sariak eta irabazleen artean Ikastolako ikasle batzuk izan ziren: LH 4ko Peru Ezeiza prosan (2.a), LH 5eko Oier Gastesi olerkian (2.a), DBH 2ko Yaiza Fernandez (1.a) eta Txomin Iztueta (2.a) prosan eta DBH 3ko Nadin Husein prosan (1.a). Ikusi argazkiak hemen. Urtero moduan, Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek gonbidapena luzatu digute euren ikastolan txotxongilo emanaldiaz gozatzeko. Jakina, HH 3, 4 eta 5 eko haurrak pozik joan dira ikuskizunera. Imnakuladako ikasleek, irudimen handiarekin sortutako istorioak, eurak egindako txotxongilo eta eszenatokiak erabiliz plazaratu dute euren lana. Istorio dibertigarri eta ederrak ikus-entzuteko aukera izan dute, beraz, gure haurrek. Eskerrik asko gonbidapenagatik eta hurrengo urtean ere, nahi izanez gero, hantxe izango gara! Argazkiak hemen. TXOTXONGILOAKINMAKULADAN LH 1eko ikasleak Ekogunean izan ziren aurreko astean. Bertan, bi tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten. Batetik, ?Artoterapian? eta bestetitk, ?Barazkien ginkanan?. Ondoren, bertako haur parke ederrean jolastu zuten ikasleek. Ezberdina eta berezia; primerako eguna igaro zuten. Ikusi argazkiak hemen. LH 1 EKOGUNERA Sekulako arrakasta izan du aurten Errigora kanpainak. Inoiz baino jende gehiagok eskatu ditu Nafarroako kontserbak. 322 eskaera egin dira Ikastolan, iazko kopurua bikoiztuz. Ikusi gure biltegiko argazkiak hemen. ERRIGORARENARRAKASTA Ekainak 12 Ekainak 17 Ekainak 21 IKASTOLAREN EGUNA BATX2. Ikasle eta irakasleen bazkaria DBH. Ikasturte amaierako irteerak Ekainak 14 Ekainak 15 LH1 17:30ean eta LH2 18:30ean LH6 18:00etan eta LH4 19:00etan agenda GURASO BILERAK. Hurrengo ikasturterako antolamendua (Datorren ikasturtean maila horietan izango diren ikasleen gurasoentzako dira bilerak)