H.E.Oetako KURRIKULUA – EUSKARA – BALIABIDE FORMALAK – TAULA OROKORRA OINARRIZKO MAILA TARTEKO MAILA GOI MAILA Bigarren ikasturteetako atalak zeinuaz nabarmendu dira . 1. GRAMATIKA PERPAUSA Perpaus-motak - Adierazpen-perpausak: Berandu da; ez dut ulertzen - Galde-perpausak: Bilbokoa zara?; Zenbat urte dituzu? - Aginte-perpausak: Itxaron! - Harridura-perpausak: Bai ederra!; Zer ondo! Galde-perpausak: o Bai-ez erako galderak ezta lokailuarekin: Bilbokoa zara, ezta? o Zati-galderak: Zenbatean daude sagarrak? o Aukera-galderak: Non bizi zara, kalean ala baserrian Harridura-perpausak erakusleak erabilita: Hau hotza! Perpausaren osagaien ordena: Galdegaia baiezko, ezezko eta galde perpausetan Komunztadura: - NOR, NORI eta NORK singularra eta plurala - Denbora erreferentzia eta aditz aspektua Orden markatua eta ez markatua: Bihar denok mendira joango gara; horixe egingo dugu bihar. 1. GRAMATIKA Jarraian zehaztuko diren baliabideen erabilera (Oinarrizko Mailan programatutakoekin batera): PERPAUSA Perpaus motak: - Galde perpausak norako, norentzako galdetzaileekin (Norako bidea hartu zenuen?, Norentzako kalte?). - Aginte perpausak. - Harridura perpausak: ze(r), zein galdetzaileekin (Ze gaizki egin duzun!), nolako/zelako galdetzaileekin (Nolako itxura duzun!). bai (Bai zaila dela ariketa hau!). Erakusleak + - na (Hau zorte txarra izan duguna!) - Interjekzioak (Arraioa!, Alde!). Perpaus ezberdinen intonazioa. Perpausaren osagaien ordena, berau markatua denean: - Izena + aditza (Idazkariak eman dit papera) - Izenordea + aditza (Neuk eman nion) - Erakuslea + aditza (Hauxe da erosi nahi dugun etxea) - Adberbioa + aditza (Hantxe ikasi nuen nik ere) - Aditza + aditza (Erregalatu egin dit) - Baieztapena + aditza (Badakit zein den). Subjektu – predikatu – atributu – komunztadura: Aditzarekin komunztaduran datozen elementuen elipsia: ([zuk] [niri] [partiturak] utzi zenizkidan). Zalantzazko aditz jokoak: begiratu, deitu, eragin, gonbidatu, itxoin... Perpaus inpertsonalak (Hemendik oso ondo entzuten da; Zarata honekin ezin da lo egin) 1. GRAMATIKA Aurreko maila guztietan landutako egituren erabilera sendotu eta sakondu. PERPAUSA - Perpaus mota ezberdinen intonazioa. - Subjektu – predikatu – atributu – komunztaduraren finkatzea. Zalantzazko aditz komunztadurak: begiratu, deitu, eragin, gonbidatu, itxoin...; aditzarekin pertsona eta numeroz komunztaduran datozen elementuen elipsia. - Perpausaren elementuan ordena. Markatua/ez markatua kontzeptuetan sakontzea. - Zehar agintera aditz jokatuaz (lehenbailehen buka nezala eskatu zidan). Harridura perpausak lotura eta baliabide hauek erabiliz: eskerrak (eskerrak etorri zaren), gaitz erdi, lastima; errepika (gozoagoa da gozoagoa!); erlatiboa (hau sasoia daukaguna!); baldintza (bazeneki, jakin); eta (zurea da eta!); ere (hori esatea ere!); genitiboa (hura umearen negarra!). Esamolde indargarriak: gero (leloa zara, gero!) y horratio (ez dut egingo, ez horratik). - Interjekzioak: alajaina!, bai horixe!...