2017ko otsaila Koiuntura di-da batean Aurkibidea 1. Hazkundea 2. Inflazioa 3. Konfiantza 4. Munduko merkataritza 5. BPGa ingurunean 6. NDFren aurreikuspenak Eranskina 4. Nazioarteko merkataritzak ezin izan du hazkunde erritmoa finkatu. Esportazioen bolumena %0,3 bakarrik hazi zen hiruga- rren hiruhilekoan. 5. Inguruneko ekonomiek erritmo onean amaitu dute urtea. Bai Txinak bai AEBek hirugarren hiruhilekoko datuak hobetu zituzten. 6. NDFk munduko hazkundearen aurreikuspenei eutsi die. Ekonomia garatuek hoberantz egiten dute eta garapen bidean daudenek, berriz, okerrerantz. 3. EAEko enpresarien konfiantzak hobera egin du urte hasieran. Amaitu berri den hiruhilekoaz duten iritzia bereziki bai- korra da. 2. IPRI balio posiboetara itzuli da. Petrolioaren salneurria da adierazle hori gorarazi duten faktoreetako bat. 1. EAEko ekonomia %2,9 hazi zen laugarren hiruhile- koan. Estaska horretan kalkulatutako enplegua %1,9 hazi zen urte arteko tasan.
15
Embed
Koiuntura di da batean - HABE · 2015 2016 2016ko abendua INDIZE OROKORRA 2,6 -2,9 0,7 Sektore banaketa - -Ateratze industriak 0,4 -1,0 1,3 ...
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
2017ko otsaila
Koiuntura di-da batean
Aurkibidea
1. Hazkundea
2. Inflazioa
3. Konfiantza
4. Munduko merkataritza
5. BPGa ingurunean
6. NDFren aurreikuspenak
Eranskina
4. Nazioarteko merkataritzak ezin izan du hazkunde erritmoa finkatu. Esportazioen bolumena %0,3 bakarrik hazi zen hiruga-rren hiruhilekoan.
5. Inguruneko ekonomiek erritmo onean amaitu dute urtea. Bai Txinak bai AEBek hirugarren hiruhilekoko datuak hobetu zituzten.
6. NDFk munduko hazkundearen aurreikuspenei eutsi die. Ekonomia garatuek hoberantz egiten dute eta garapen bidean daudenek, berriz, okerrerantz.
3. EAEko enpresarien konfiantzak hobera egin du urte hasieran. Amaitu berri den hiruhilekoaz duten iritzia bereziki bai-korra da.
2. IPRI balio positiboetara itzuli da. Petrolioaren salneurria da adierazle hori gorarazi duten faktoreetako bat.
1. EAEko ekonomia %2,9 hazi zen laugarren hiruhile-koan. Estatistika horretan kalkulatutako enplegua %1,9 hazi zen urte arteko tasan.
2. orrialdea
EAE-KO EKONOMIAREN HAZKUNDEA
Eustatek 2016ko laugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena argitaratu du. Estatistika horren
arabera, EAEko ekonomia %2,9 hazi zen urte arteko tasan epealdi horretan, hots, aurreko hiruhilekoan baino
hamarren bat gutxiago bakarrik. Horren ondorioz, urte osoko batez besteko aldakuntza tasa %3,1 izan zen,
azken urteetako baliorik gorena delarik. Hala hiruhilekoaren datua nola urtearena Ogasun eta Ekonomia Sai-
laren aurreikuspena baino hamarren bat gorago kokatu dira. Beste aldetik, 2016ko gehikuntzari esker krisia-
ren aurreko BPGa berreskuratu da, prozesu horretan zortzi urte behar izan direla. Prentsa oharrak seinalatzen
duenez, ekoizpen sektore dinamikoenak industria eta zerbitzuak izan dira eta eraikuntzaren ekarpena ere
positiboa izan da, baina txikiagoa.
Koiuntura di-da batean
EAEko ekonomia %2,9 hazi zen laugarren hiruhilekoan
Barne produktu gordina Urte arteko aldakuntza tasa
Barne produktu gordina 2008. urtea = 100
Barne produktu gordina Urte arteko aldakuntza tasa
0,7
1,3
1,9
2,3
2,5
2,9
3,1 3,1
3,33,2
3,02,9
I II
2014
III IV I II
2015
III IV I II
2016
III IV
1,3
-4,0
0,60,2
-2,0 -1,8
1,6
2,9 3,1
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
100,0
96,096,5 96,8
94,8
93,2
94,6
97,4
100,4
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
3. orrialdea
2017ko otsaila
Enplegua kontu ekonomikoetan Urte arteko aldakuntza tasa
Enplegua kontu ekonomikoetan 2008. urtea = 100
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustateko datuekin.
BPGaren gehikuntzarekin batera enpleguaren bilakaera ona etorri zen, lanaldi osoko lanpostu baliokidetan
neurtuta, urte arteko tasan %1,9 hazi zirelako. Zenbaki hori aurreko lau epealdietan jasotakoaren oso an-
tzekoa da eta enplegua sortzeko orduan egonkortasun handia dagoela iradokitzen du. Beraz, 2016ko batez
besteko enplegu sorrera ere %1,9an kokatu zen. Horrek esan nahi du urte osoan 16.500 lanpostu garbi
inguru sortu zirela. BPGaren kasuan adierazi den bezala, enpleguan ere 2016an lortutako gorakada azken
urteetako handiena da. Hala ere, oraindik asko falta da krisiaren aurreko garaian zegoen lanpostuen kopu-
rua berreskuratzeko. Izan ere, 2008an zenbatetsi ziren 985.500 lanpostuen aldean, 2016ri dagokion kopu-
rua 899.300 ingurukoa izango da. Hori dela eta, urte batzuk beharko dira oraindik aipatu den maila horre-
tan berriro egoteko.
BPGaren eta enpleguaren susperraldien arteko aldea produktibitatearen irabaziak azaltzen du, azken urte-
etan handi samarra izan delako. Izan ere, hala 2016an nola aurreko urteetan EAEko produktibitatea bere
balio historikoaren (%1,1) gainetik ibili da, ingurunean emaitza okerragoak jaso dituzten bitartean.
Enplegua kontu ekonomikoetan Urte arteko aldakuntza tasa
-0,6
0,0
0,5
0,9
1,31,5
1,61,9 1,9 1,8 1,8 1,9
I II
2014
III IV I II
2015
III IV I II
2016
III IV
0,2
-4,0
-1,3-0,9
-3,3-3,0
0,2
1,61,9
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
100,0
96,0
94,793,8
90,7
88,0 88,2
89,6
91,3
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
4. orrialdea
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA
Industria prezioak %0,7 igo ziren
2016ko abenduan urte arteko ta-
san. Hori izan da 2014ko ekainetik
jaso duen lehen aldakuntza tasa
positiboa. Igoera hori, bereziki,
petrolioaren goranzko bilakaerak
baldintzatu zuen, aurreko urtean
merkatu zen bitartean. Hala eta
guztiz ere, urte amaieran tasa posi-
tibo bat izan zuen arren, azken
urteko batez besteko IPRIa negati-
boa (%-2,9) izan zen, aurreko hiru
urteetan bezala.
Koiuntura di-da batean
IPRI balio positiboetara itzuli da
IPRI. Indize orokorra Urte arteko aldakuntza tasa
-6
-4
-2
0
2
4
6
8
10
12
2011 2012 2013 2014 2015 2016
IPRI Urte arteko aldakuntza tasa
2015 2016 2016ko abendua
INDIZE OROKORRA -2,6 -2,9 0,7
Sektore banaketa
- Ateratze industriak -0,4 -1,0 -1,3
- Manufaktura industria -3,3 -2,3 2,1
- Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 1,6 -6,5 -7,8
Industria sektore handien arabera
- Kontsumo ondasunak -0,6 0,7 1,5
- Kontsumo ondasun iraunkorrak -0,3 -0,4 -0,1
- Kontsumo ondasun ez iraunkorrak -0,7 1,0 2,1
- Ekipo ondasunak 0,3 0,9 1,0
- Bitarteko ondasunak -0,8 -2,2 -0,5
- Energia -11,6 -11,1 4,2
Iturria: Eustat.
5. orrialdea
2017ko otsaila
Ekonomia helburuaren arabera, IPRIa osatzen duten taldeen artean, energiaren prezioen portaera nabar-
mendu zen, %4,2 garestitu zelako, hots, azaroko tasa baino zortzi puntu eta bi hamarren gehiago. Tasa hori
2012ko urritik inoiz jaso den urte arteko gehikuntzarik handiena da. Dagoeneko aipatua izan den petrolioa-
ren eraginaz gain, argindarraren ekoizpenak, garraioak eta banaketak ere lagundu zuten igoera garrantzitsu
horretan. Halaber, bitarteko ondasunek ere lagundu zuten industria prezioen goranzko norabide horretan
eta oraindik tasa negatibotan (%-0,5) jarraitzen badute ere, azaroaren aldean urte arteko tasa gehien igo
zutenetakoak izan ziren, energiarekin batera. Kasu horretan, metalurgia eta produktu metalikoak tasa positi-
boetara itzuli ziren, hileko askoan beren salneurriak merkatu eta gero. Gainontzeko taldeek urte arteko alda-
kuntza tasa positiboak jaso zituzten, baina aurreko hilekoaren aldean hazkunde txikiak, ekipamendurako
ondasunetan gertatu zen bezala, edo jaitsiera txikiak, kontsumoko ondasunetan jazo zen moduan, bakarrik
ezagutu zituzten.
Kontsumo ondasunak Urte arteko aldakuntza tasa
Ekipo ondasunak Urte arteko aldakuntza tasa
Iturria: Eustat.
Bitarteko ondasunak Urte arteko aldakuntza tasa
Energia Urte arteko aldakuntza tasa
-4
-2
0
2
4
6
2011 2012 2013 2014 2015 2016-4
-2
0
2
4
6
2011 2012 2013 2014 2015 2016
-4
-2
0
2
4
6
8
10
2011 2012 2013 2014 2015 2016
-20
-15
-10
-5
0
5
10
15
20
25
30
2011 2012 2013 2014 2015 2016
6. orrialdea Koiuntura di-da batean
EAEko enpresarien konfiantzak hobera egin du urte hasieran
ENPRESARIEN KONFIANTZA
INEk argitaratzen duen enpresarien konfiantza indize harmonizatuaren datuek hobekuntza erakusten dute
EAEko enpresarien konfiantzan 2017ko lehen hilekoetan. Izan ere, adierazle horrek orain eskuratu duen ba-
lioa (130,9) serie historiko labur horretako altuena da. Emaitza bereziki ona da amaitu berri den hiruhilekoa-
ren balorazioan, erantzun baikorrak ezkorrak baino gehiago izan zirelako, nolabaiteko tarte zabal batekin,
saldoa 4,6ra iritsi baitzen. Aitzitik, hasi berri den hiruhilekoaz dituzten igurikimenak oraindik zertxobait nega-
tiboak dira (-2,3), baina ez dira gehiegi urrundu aurreko epealdietan jaso ziren emaitzetatik, egonkortasun