ALTI Ipuina C kategoria 6.231 karaktere MAIDERREN ZORABIOAK Kaixo! Ni Maider naiz eta 10 urte ditut. Hau eguneroko bezalako bat da. Zigortuta nago aste oso bat telebista eta bideo-kontsolarik gabe. Eta ez dakidanez zer egin, idazten hasi naiz. Oraintxe kontatuko dizuet zer gertatu zitzaidan behin… Larunbat bateko arratsaldeko hirurak ziren eta bat-batean telefonoak jo Zuen. Amak korrika hartu zuen: - Maider, zure lagun bat da, jarri zaitez telefonora. - Ongi da ama. Bai? Nor da? - Kaixo, Maider,Aizpea naiz. Geldituko al gara arratsaldean? - Bai, zertarako? - Partidu bat jolasteko geldituko al gara? - esan zidan Aizpeak. Zer iruditzen zaizu? - Niri ongi. Orduan lauretan futbol zelaiaren aurrean. - Bale,jende gehiagori deituko diot. Agur!! - Agur!!
Ikasleek lehiaketa horretarako idatzitako ipuinak dira.
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
ALTI Ipuina C kategoria
6.231 karaktere
MAIDERREN ZORABIOAK
Kaixo! Ni Maider naiz eta 10 urte ditut. Hau eguneroko bezalako bat da.
Zigortuta nago aste oso bat telebista eta bideo-kontsolarik gabe. Eta ez
dakidanez zer egin, idazten hasi naiz. Oraintxe kontatuko dizuet zer gertatu
zitzaidan behin…
Larunbat bateko arratsaldeko hirurak ziren eta bat-batean telefonoak jo
Zuen. Amak korrika hartu zuen:
- Maider, zure lagun bat da, jarri zaitez telefonora.
- Ongi da ama. Bai? Nor da?
- Kaixo, Maider,Aizpea naiz. Geldituko al gara arratsaldean?
- Bai, zertarako?
- Partidu bat jolasteko geldituko al gara? - esan zidan Aizpeak. Zer iruditzen zaizu?
- Niri ongi. Orduan lauretan futbol zelaiaren aurrean.
- Bale,jende gehiagori deituko diot. Agur!!
- Agur!!
Azkar-azkar nire gelako armairura joan naiz eta kiroletako galtza motzak
eta gustukoen dudan kamiseta hartu ditut. Jantzi eta komunera joan naiz.
Ilean bi motots egin ditut eta gero futboleko baloia hartu dut. Aitari muxu
bat eman, amari beste bat eta bizikleta hartuta, futbol zelaira joan naiz.
Hantxe zeuden nire lagunak. Hamar pertsona ginenez, bosteko taldeak egin genituen. Partidua jokatzen hasi ginen eta bat-batean… Aizpeak eskuarekin
ukitu zuen baloia, baina Aizpea ez zen bere ekipoko atezaina. Orduan
iskanbila handia sortu zen:
- Eskuarekin eman dio, eskuarekin eman dio!!! – esan zuen Amaiak.
- Ez, ez dio eman – esan zuen Elenak.
- Ez baldin bagara ados jartzen, ez dugu ezer lortuko. Baloia airera
botako dut eta buruarekin ematen dionak, aterako du - esan zuen
Lourdesek.
- Bale!! – oihukatu genuen guztiak.
Lourdesek airera bota eta nik buruarekin eman nion. Partiduaren bukaeran
geundela, Amaiak mina hartu zuen baino urarekin busti eta hobetuta
zegoen.Partidua bukatu zen eta markagailuak hauxe adierazten zuen: 5-5.
Guztiak oso pozik gelditu ginen. Mariak ur botilak ekarri zituen. Esker onez
uda edaten hasi nintzen eta bat-batean lurrera erori nintzen zorabiaturik.
Nire lagunak kezkaturik anbulantziari eta nire amari deitu
zieten.
Nire ama korrika batean etorri zen, hori kontatu zidaten behintzat
lagunek.
Ospitalera eraman ninduten. Han proba batzuk egin zizkidaten baina ez
zekiten zergatik zorabiatu nintzen. Esnatu nintzenean kontatu zidaten hori
guztia. Etxera bueltatu nintzen eta nire amak sofan etzanda jartzeko esan
zidan. Gaua iritsi zenean, Mariak,nire lagun batek, deitu zidan jakiteko ea
ondo nengoen.
Hurrengo egunean ikastola osoak zekien gertatu zitzaidana. Ramonek,
nire maisuak, arbelera ateratzeko esan zidan. Orduan Iñigori, nire mahi-
kideari, zortea emateko eskatu nion. Arbelera atera nintzen:
- Ea ba Maider, esplika dezakezu zertxobait Afrika kontinenteari buruz?
- Afrika munduko hirugarren kontinenterik handiena da. 800 milioi
biztanle dauzkalarik, munduko biztanleriaren zazpirena du.
- Oso ondo, Maider!
Ramonek, hori esan eta gero bi pauso eman nituen eta lurrera erori nintzen
aurreko eguneko partiduan bezalaxe. Berriro ere ospitalera eraman behar izan
ninduten.Esnatu nintzenean,jada, etxean nengoen. Aste osoan gelditu
nintzen etxean eta nire amak telebista edo bideo-kontsola hartzeko esan
zidan bera lanean egoten zen bitartean.
Nik bideo-kontsola hartu nuen. Bi orduz egon nintzen bideo-kontsolan
jokatzen eta beste bi ordu telebista ikusten. Ama ez zen konturatu hainbeste
denbora egon nintzela telebista eta bideo-kontsolarekin.
Gosea neukan eta sofatik altxatu nintzen jateko zerbaiten bila. Altxatu
bezain laster lurrera erori nintzen zorabiaturik. Nire ama etxera bueltatu
zenean eta lurrean ikusi ninduenean, oso, baino oso,kezkaturik jarri zen .
Orduan hirugarren aldiz ospitalera abiatu ginen.
Medikua ere nire ama bezain kezkaturik zegoen eta hauxe galdetu zion nire
amari:
- Galdera bat, zer egin du zure alabak gaur goizean?
- Ez dakit, etxetik kanpo egon bai naiz bera bertan egon den bitartean.
Baina telebista ikusteko edo bideo-kontsola hartzeko esan diot.
Handik minutu batzuetara esnatu nintzen…
- Non nago?
- Ai Maider maitea, ospitalean gaude hirugarren aldiz. Berriro zorabiatu zara
baino ez dakigu zergatik. Zer egin duzu ni etxetik atera naizenean?
- Ba zuk esan didazun bezala, bideo-kontsolarekin jolastu eta telebista ikusi dut.
- Baino nik horietako bat aukeratzea esan dizut.
- Barkatu ama, gaizki ulertu dizut.
Nire amak Ikerri, medikuari, galdetu zion ea zekien zergatik gertatzen
zitzaidan hau niri.
- Iker, ba al dakizu zer gertatzen zaion Maiderri?
- Bai, badakit.
- Eta zer gertatzen zaio Maiderri?
- Ba,lehenengo zorabioaren arrazoia bero asko egiten zuelako izango
zen,bigarrenarena nerbioak dantzan zituelako izango zen eta hirugarrenarena
telebista eta bideo-kontsolarekin denbora asko egon zelako.
- Eta zerk sendatuko dio zorabio horietatik?
- Ba, hoberena aste bat telebista ikusi gabe eta bideo-kontsolarekin jolastu
gabe egotea da.Eta lasaiago egotea.
- Eskerrik asko, Iker!
- Ez horregatik,agur!
Gero etxera joan ginen.Pijama jantzi eta korrika batean sukaldera joan
nintzen nire aitari besarkada bat ematera.Nire gurasoak kezkaturik zeuden
oraindik, baino segur aski lasaituko zirela eguna bukatu baino lehen.
Afaltzeko entsalada eta haragia zegoen. Nik entsalada eta haragi erdia jan
nituen. Postrerako bi marrubi eta limoizko jogurta hartu nituen.Gero ohera
joan nintzen eta nire pelutxezko elefanteari eta nire katuari besarkatu
nien.Nire gurasoak gelan sartu eta bakoitzak muxu bat eman zidaten.Egia
esan gau horretan aingeruekin egin nuen amets…
Hauxe da gertatu zaidana. Baino bi egun falta zaizkit zigorra bukatzeko eta
ni horregatik pozik nago.Nire amari ez dudala telebista asko ikusiko eta ez
dudala bideo-kontsolarekin asko jolastuko zin egin diot. Beno ba ,kontatu
dizuet gertatu zaidana baino mesedez, ez nik bezala egin, bestela zuen
gurasoak asko kezkatuko dira.Eta nik ez dut nahi zuen gurasoak, nire
erruagatik zuekin haserretzea, bestela …
Tira ba, aio!!!
Lima
Ipuina
C Kategoria
4.885
karaktere
JONEN HISTORIA
Jon da ipuineko protagonista, baserri pobre hura erabat desberdin bihurtu
zuena.
Jon 3 urterekin hasi zen baserrian bizitzen, dena gertaera batengatik hasi
zen...
Jonen gurasoak Maite Bara eta Mikel Lorunak lan ona zeukaten, eta diru
asko irabazten zuten, abokatuak baitziren. Etxe handi batean bizi ziren. Jon
jaio zenean etxe hartan bizi ziren denok, 2001. urtetik 2004. urtera.
2004.urteko martxoaren 12a zen, justu Jonen urtebetetzea. Egun horretan
Jonen oparia erostera joan ziren, eta bitartean aitona-amonen baserrira
eraman zuten. Baina Maite eta Mikel autoan zihoazela, Mikeli bolantea
eskapatu eta amildegi batetik erori ziren, eta ondorioz hil egin ziren.
Jon txikiak ez zekien gertatutako ezertxorik. Aitona-amonak kezkatzen hasi
ziren, 3 ordu zeramatzaten kanpoan, eta oraindik ez ziren baserrira itzuli.
Arratsaldeko ordu-biak ziren, bazkaltzeko ordua. Amona Pilik, Jonen
urtebetetzerako tarta egiten bukatzerakoan, poliziari deitu zion aitonak:
- Kaixo, egunon! Gaur bi pertsona jostailu dendara joan dira umearentzat
opari bat erostera, hiru ordu daramatzate eta oraindik ez dira bueltatu.
- Oraintxe joango gara bila. Zerbait aurkitzen badugu, abisatuko dizuegu.
- Espero dut ezer ez gertatu izana
- Lasai egon zaitezte, berehala aurkituko ditugu. Beno ba, agur!
- Agur zuri ere!
Aiton amonak lasaiago geratu ziren hori entzutean. Ordu t´erdi geroago,
telefonoak jo zuen:
- Kaixo berriro ere, berriak jaso ditugu. Mikel eta Maite dira beraien izenak ,
ezta?
- Bai, bai, baina zer gertatu zaie?-erantzun dio aitonak kezkatuta.
-Mmmmmm...
-Erantzun! Nola daude!
-Ba, Mikel eta Maite amildegi batetik erori eta hil egin dira...-esan die
poliziak tristuraz.
Aitonak kolgatu egin zuen eta estatua bat bezala gelditu ziren biak. Denok
mahaian eseri eta bazkaltzen hasi ziren ezer esan gabe; plater, sardexka,
ontzien...soinuak besterik ez ziren entzuten euriarekin batera.
Egun horretan ez zegoen urtebetetzeko tarta bazkaltzeko. Jon txikia oso
triste zegoen, inork ez zuen nahiko horrelako urtebetetzerik. Egun osoan
hitzik esan gabe geratu ziren eta hurrengo egunean aitona-amonak Jon
beraien baserrian biziko zela erabaki zuten.
Jon handitzen zihoan eta aitonak ere erabaki zuen baserrian lan egiten
erakutsiko ziola.
- Aizu Jon, ia 8 urte dituzu; baserrian lan egiten erakusteko garaia da.
- Baina aitona, nik ez dakit baserrian lan egiten- erantzun zion mutilak.
- Nik zure adinarekin berdina esan nuen, baina begira orain. Dena dakit
eta zuk ere dena jakingo duzu kasu egiten badidazu.
Aitonak gauza asko zeuzkan erakusteko, baina lehenengo baratzetik hasi
zen.
- Jon! Etorri hona! Landareak nola landatu erakutsiko dizut. Lehenengo
gordetako haziak lurpean sartu, eta egunero ureztatu behar dira,
baina egun horretan euria egiten badu ez da beharrezkoa ureztatzea.
Handiak egiten direnean soka batekin lotu eta tente jarri behar dira.
Ulertu al duzu?
- Bai aitona, ulertu dut. Oraintxe hasiko naiz letxugak landatzen.
Jonek letxugak landatu zituen, eta aitonak esandakoa egin zuen; oso letxuga
goxoak atera zitzaizkion. Eta gero patatak, azenarioak... landatzen hasi zen.
Aitonak beste gauza asko ere erakutsi zizkion Joni. Dena ikasi zuenerako 10
urte zituen (2011. urtea).
2011. urtea oso txarra izan zen, kantzer asko baitzegoen.Jonen aitona
kantzerrez gaixotu zen eta ondorioz hil egin zen. Jonek aitonaren hileta-
elizkizunaren egunean bertso bat egin eta abestu zuen:
“Oh, nire aitona maitea
Momentu onak pasa ditugu
Baita ere nekea
Baina inoiz ez ginen aspertzen gu”
Etxera bueltatu zirenean, amonari ipuin bat kontatzeko eskatu zion. Negua
zen eta hotza egiten zuenez, Jonek sua piztu zuen. Amona kontatzen hasi
zen…:
- Behin bazen ama bat eta ume jaioberri bat etxea erre zitzaiena eta
azkenean …
Bat batean sua eskapatu eta baserri erre zuen. Amona eta Jon salbatu egin
ziren baina baserria ez. Denek negar eta negar egin zuten.
Jon oso triste zegoen baina aitonak gauza bat erakutsi zion: inoiz ez
gelditzea, beti aurrera segitu behar zen eta hori egin zuen Jonek.
Hurrengo egunean herriko jende guztia baserriaren ondoan jarri ziren eta
baserria berriro eraikitzen hasi ziren, Jonek esan bait zien baserri berri bat
egin behar zutela eta laguntzeko eskatu zien. Jonek egin zuen baserri
gehiena eta Martxoak 11ko gauerako bukatua zegoen baserria. Amonak
baserria ikusi eta oso pozik jarri zen. Gau hartan baserrian lo egin zuten.
Hurrengo egunean amonak tarta erraldoi bat egin zuen: Jonen urtebetetzeko
tarta zen!!! Eta amonak herri guztia gonbidatu zuen tarta jatera, denoi
eskerrak emateko.
Egun hartatik aurrera amonak behin hasitako ipuinaren bukaera hau izan
zen: …eta azkenean Jonek etxe polit bat egin zien ama ta bere umeari.
BALTON ETA MARTXI: GLAZIAZIOA DATOR!(1.Zatia)
Orrazia ezagutzen ez duen hile zuri, tente batek babesten du adimen
argiena duen burua, Balton profesorearena hain zuzen. Balton laborategian
dago, egun guztia tramankulu harrigarriz betetako lau horma horietan
igarotzen du. MUNDUAREN GEROA! iragarriko zuela esan zuen duela hamar
urte eta han dago lan eta lan.
Eroa dagoela diote gehienak eta ez da inor hurbiltzen bere laborategira.
Bueno mutiko bat ezik, azken bi urteetan, beti dago berarekin. Martxi da
mutikoa, 16 urte ditu, oso isila, lagun gutxi ditu eta jakin-mina handia. Ahula