kitto! 928 zkia. 2015-IV-30 ...eta Teilatuak Fatxadak Sukaldeak Gremioen koordinazioa etab. Tel. 943 20 83 26 / 607 20 12 23 Tel./Faxa. 943 20 77 34 F. Calbetón, 4 - 3. solairua [email protected]JORGE VEGA S.L. IGELTSERITZA Betiko ura... kartel bi lagun dituela Betiko ura... kartel bi lagun dituela
24
Embed
kitto!etakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/928-alea.pdf · Gainera, haur horiek hezkuntzarako sarbi-derik ez dute, eta ura edo saneamendu-sarea bezalako oinarri-oinarrizko
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
kitto!928 zkia. 2015-I V-30...eta
Teilatuak Fatxadak SukaldeakGremioen koordinazioa etab.
KOIPEZTO.- Likina, gaztelerazko 'pringoso'. “Karameluak oso koipeztuak izaten dira ahotik ataratahatzamarretan ibilli ezkero”.KOIT(T)AU.- Gajoa, errukarria. Emakume eta umeei buruz esaten da, gizonezkoei, berriz, gizajua.“Andra koitauak ez zekixan zer egin”.
Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraASTEANESANAK
ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.ARGAZKI ARLOA: Leire Iturbe eta S. Hernandez. HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitia eta M. Aranberri.PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia. Tfnoa: 943 20 67 76. AZALEKO ARGAZKIA: Silbia HernandezBANAKETA-ARDURADUNA: Ainhoa Luz. TIRADA: 8.100 ale. INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).COPYRIGHT-A: ...eta kitto! LEGE-GORDAILUA: SS/430/92. ISSN: 1132 - 1679
("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik)
KULTURA SAILA(HIZKUNTZA POLITIKARAKO
SAILBURUORDETZA)EIBARKOUDALA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
ALMERIAN GERTATUTAKOAREN HARIRAAurreko domekako Almeria-Eibar partiduamaierako gertakariakizan du oihartzunikkomunikabideetan. Hoienjokabide batzuk eta Garitanok berak Azpeitianmartxoaren 22an Ahobizarrik gabe saioanesandakoak ekartzenditugu lerrootara.As-ek eta La Vanguardiak”talde donostiarrarenentrenatzaile” bataiatuzuten Garitano, etaMarca-k editoriala ere eginzuen horren gainean:
“Garitanori sentsibilitate etazentzu apur bat falta izanzitzaion egoera berehalakonpontzeko. Galdetuziotenari buruzko azalpenagazteleraz ematearekinnahikoa izango zen;euskera, katalana ez bezala,zailtasun handiko hezkuntzadelako”
(MARCA EGUNKARIA )
“Euskal Herriko prentsaurrekoetan euskarazsoilik hitz egin nahi nuke.David Moyes Realekoeskoziar entrenatzaileariitzultzailea jarri diote,Ernesto Valverde Athletic-ekoteknikaria gazteleraz aritzenda eta, aldiz, nik ezin duteuskaraz bakarrik eginEuskal Herrian egitenditudan agerraldietan.Desgrazia dut erdarazdakidala eta, beraz,egin egin behar. Horrekeuskaldun gisa dauzkadaneskubideak urratu egitenditu”
“Euskal selekzioari buruzere ezkorra naiz, jokalarigisa barrutik bizi izandudalako hori guztia.Jokalarien aldetik beti ikusiizan dut, orokorrean,konpromiso falta handia.Eta federazio aldetik, trabakdaude. Denon aldetik dagozerbait egiteko: euskaldunenartean iraultza txiki batbeharko litzateke”
(GAIZKA GARITANO,EIBAR FT-KO ENTRENATZAILEA)
eskutitzakEuskal Kazetarien Elkarteak (EKE) eta Kazeta-
rien Euskal Elkargoak (KEE) beren laguntasuna era-kutsi nahi diete Gaizka Garitano Eibar SD taldekoentrenatzaileari, Joseba Urkiola kazetariari etaJuanjo Moreno Almeriako futbol taldeko prentsa ar-duradunari. Era berean, igandean, apirilaren 26an,izandako Almeria-Eibar partiduaren ondorengoprentsaurrekoan gertatutakoa salatu nahi duguE-KEk eta KEEk. Ez dugu ulertzen aipatutako pren-tsaurrekoan Gaizka Garitano EiTBko euskal kateanlan egiten duen kazetariari, Joseba Urkiolari, eus-keraz erantzuten zion bitartean hainbat kazetarikerakutsi zuten errespetu falta. Izan ere, gaineratubehar da Garitanok ez zuela adierazi inoiz gaztela-niaz erantzungo ez zuenik.
EKEk eta KEEk gure laguntza eskaini nahi dioguJoseba Urkiolari. Egin zuen bakarra, bere lana egi-tea izan zen. Eskubide bat da nahi duten hizkun-tzan komunikatu ahal izatea.
Eskerrak eta gure babesa ere eskaini nahi diz-kiogu Juanjo Morenori, zein errespetua eskatu etaordena jarri besterik ez zuen nahi. Morenoren joka-era horrek bai taldeko jarraitzaile zein inguruko ka-zetari batzuek horren kargugabetzea eskatzea su-posatu du. EKE eta KEE hori gertatzearen kontradaude erabat. Amaitzeko, igandean eman ziren mo-duko jarrerak salatu nahi ditugu. Onartezinak diraeta gure sektoreari kalte besterik ez diote egiten.
EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEAK
ETA KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOAK
ALMERIA-EIBAR PARTIDUAREN ONDORENGO PRENTSAURREKOA
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak DIRUZ LAGUNDUTAKO ALDIZKARIA
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
4 danon ahotan
Santa Kurutzeko jaixakAurreko asteburuko bertso-
afarixarekin motorrak bero-
tu eta gero, asteburuan
Santa Kurutzeko jaixak be-
te-betian ospatuko dittue.
Zapatuan programia goize-
tik hasiko da, 10.30xetako
kanpai hotsaren erritmora.
11.00etan Gorosta eta Man-
diola auzuetako hildakuen
aldeko mezia egingo da
Santa Kurutzeko ermittan
eta, ondoren, hamaiketakua hartuko
dabe. Eguardixan Oier Balzola eta
Unai Andonegi trikitilarixen saiua ha-
siko da eta ordu erdi geruago umien-
dako jolasen txandia izango. Auzoko
gaztiak 13.00ian ekingo detse herri
jolaseri eta bazkarixa 14.30xetan Ixua
jatetxian izango da. Bazkalostia triki-
tilarixak girotuko dabe.
Eta domekan, Santa Kurutz egu-
nian, atzera be kanpai eta meziarekin
hasiko dabe eguna. Ondoren, Mugi
Panderoa erromerixa taldiak girotu-
tako piskolabisa, Eibarko Kantuzale-
ak abesbatzaren saiua, Kezka dantza
taldiak eta Usartza txistulari taldiak
eskinduko daben soka-dantzia,
umiendako jolasak eta txapel jaurti-
ketia eukiko dittue, jaixak hurrengo
urtera arte agurtu baiño lehen.
Aurreko asteburuan Nepal astindu eban lurrikarak
kaltetu dittueneri laguntzeko, Udalak Eibar-Ermua
Gurutze Gorrixaren bittartez bideratuko dan 3.000
euroko diru-laguntza emotia onartu dau. Egoeria
benetan larrixa da eta Gurutze Gorrikuak dirua ba-
tzeko hainbat bide zabaldu dittue: bestiak beste,
banku nagusixetan kontu korrentiak zabaldu dittue
(informaziño gehixago 902 22 22 92 telefonuan eta
www.cruzroja.es helbidian). Eibarren 70 bat nepal-
dar dagoz eta une latzak bizitzen dihardue, fame-
lixa eta lagunekin kontaktau ezinda zelan dagua-
zen jakitteko modurik ez dakelako. Aste honetan
Untzagan dirua batzen ibilli dira. Horrekin batera,
Fernando Retolaza Deporreko argazkilarixak Ne-
palen egindako erretratuak emon detsez, hórrek
salduta lortzen daben dirua kaltetueri laguntzeko
erabilli deixen. Bestalde, lurrikara gertatu zanian
gitxienez EAEko 26 herrittar, tartian lau eibartar
kartu ziran San Andres eskolako ikasle-ohiak. Aurretik Topalekuan ikusgai eguan argazki za-
harren erakusketia bisitatzeko tartia hartu eben eta, eskola pareko lorategixetan erretratua
etara eta jarraixan, eskolan bertan bapo bazkaldu eben.
San Andresekuak edarto bazkarixan
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
LEIRE ITURBE
6 danon ahotan
Euskeriaren argi-illunak
Legarren larri eurixarekin
Gaur 19.00etan, …eta kitto!
Euskara Elkartearen Illuna-
barrian programaren ba-
rruan, "Euskara, ospela eta
egutera" dokumentalaren
emanaldixa eta Dabid
Anaut-en "Euskararen kate
hautsiak" liburuaren egillia-
ren mintzaldixa egingo dira
…eta kitto!-n (Urkizu, 11 so-
lairuartian). Euskal Memoria
Fundaziñuaren lanak euske-
riaren kontrako zapalkuntza-
ren kontakizuna ekarri des-
ku: "Euskaldun izatiagaittikjazarpena bizi izan dabenentestigantzak ahotsa jartzendetse errealitate gordin bai-ña oindiok ezezagun horreri.
Dana dala, Euskal Herrixakegoeriari zelako erantzunaemon detsan be jaso dogu,euskeriaren aldeko mugi-mendu zabalaren jatorri etabillakaeriarekin batera".
Domeka arratsaldeko eurixak hainbat arazo sortu zittuan, larrixena
Legarre kalian, konpondu barri daben eta hurrengo egunian asfalta-
tzen hastekua zan zatixan urak gaiñezka egin eban eta. Suhiltzailliak
birrittan biharrian ibilli ziran ur-putzuan pillatutako ura etaratzen.
Halanda be, barruraiño sartutako urak etxe eta lokal batzuetan kal-
tiak eragin zittuan Legarren eta Bidebarrieta eta Errebalen.
LEIRE ITURBE
Joste egunedarraZapatuan giro edarrian ospatu
zan Gure Esku Dagok antolatu-
tako Joste Eguna gurian: goi-
zian eta arratsaldian jendiak
idatzi eta margotutako oihalak
josten jardun eben eta, eguna
agurtzeko, arratsaldian Oihalji-
ra koloretsu eta alaixak ziher-
katu zittuan kaliak.
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
J.A. MOGEL IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA ...ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA
12€
autobuszerbitzuaGoizeko 08.30etan
IRTENDA Arratsaldeko 19.00etanBUELTATZEKO
...eta kitto!-ko materixala salgai
Datorren barixakuan, maiatzaren 8xan,
…eta kitto!-ko produktuak saltzen egon-
go gara, arratsaldeko 18.00etatik 20.00eta-
ra, Untzagako “piruli” kioskuaren aldame-
nian. Haur eta helduendako kamisetak eta
sudaderak izango dittugu salgai. Kamisetak
12 euro balixo dabe eta sudaderak 25. Baz-
kidiak 2 euroko deskontua eukiko dabe bi
produktuetako edozein erosterakuan.
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
7elkarrizketa
Peruko CIPCA, “Centro para la Investigación y Promoción del Campesinado”ko Rosa Prieto Guzman-ek “Herritarren partaidetza” hitzaldia eskaini zuen Eibarren joan den eguaztenean. Ekitaldia Egoaizia eta Alboan-ek antolatu zuten; izan ere, Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek 12 urte daramatzate CIPCArekin elkarlanean, Peruko nekazarien alde.
CIPCA Peruko Iparraldean lan egiten duenGobernuz Kanpoko Erakundea da. Bereegoitza Piuran dago eta jesuitek bultzatu-tako obra soziala da. Peruko iparraldean 8probintzia eta 65 distrito daude. Guztira,1.600.000 biztanle. Biztanlegoaren %30 ne-kazaritzatik bizi da. Garatzeko zailtasunhandienak dituzten 8 distritotan lan egitendute CIPCA-ko teknikariek (Morropón etaHuancabamba-n batik bat).
“Produktoreekin lan egiten dugu, labo-reren bat daukaten nezkazariekin. Lagun-tza teknikoa, aholkularitza eta euren labo-reak komertzializatzeko behar dutenlaguntza eskaintzen diegu”, azaldu diguCIPCA-ko gobernagarritasun-esparruko zu-zendaria den Rosa Prietok. Ekoizle hauenkonpetibitatea eta jasangarritasuna bul-tzatzeaz gain, elkartu eta euren artean er-lazionatu egiten dituzte, merkatuan pisuhandiagoa izan dazaten.
Guzti honetaz gain, CIPCAk herritarrenpartaidetzaren aldeko lana egiten du ko-munitate desberdinetan. Gizartean (Esta-tua, merkatua, tokian tokiko demokrazia...)aldaketak eragiten ditu, euren funtziona-menduan “marginatuta” dauden biztan-
leak integratu ditzaten. “Formakuntza zer-bitzuak, ikerkuntza eta informazioa es-kaintzen diegu oinarriko taldeetako or-dezkariei, gazteei, emakumeei, ekoizletxikiei, tokian tokiko agintari eta funtzio-nariei...”.
Arlo publikoan parte-hartzeko zailtasunugari izaten dira, eta CIPCAren helburuaherritarren parte-hartzeko gaitasuna indar-tzea da. “Taldeak indartu egiten ditugu,modu aktiboan bere interesen alde ekindezaten eta arlo publikoari dagokien era-bakietan zeresana izan dezaten”, esan diguRosak. Gainera, tokian tokiko erakundeekinlan egiten dute. “Agintari publikoek mesfi-dantzaz jokatzen dute, boterea galtzekobeldurra izaten dute, horregatik garrantzi-tsua da eurekin lan egitea. Desberdintasu-nak oso handiak dira zona horretan, batezere nekazaritza-esparruan. Kontuan izanbehar da haurren artean desnutrizioa-mailaoso handia dela, % 40ekoa, hain zuzen ere.Gainera, haur horiek hezkuntzarako sarbi-derik ez dute, eta ura edo saneamendu-sarea bezalako oinarri-oinarrizko zerbitzu-rik ez dute. Egoera horrek ematen diozentzua gure lanari. Gure jardueraren bi-
tartez, herritarren bizi-kalitatea hobetu nahidugu, eta, horretarako, gure laguntza es-kaintzen diegu agintariei, euren komunita-tean garapenerako lana ondo egiten deza-ten. Lehentasunak ezartzen laguntzendiegu, eta herritarren alde egin dezakete-ena planifikatzen laguntzen diegu. Esatebaterako, agintariek lehen burdina eta por-lanari ematen zioten garrantzi handia (an-tzerkiak, kirol-guneak... eraikitzeari), bestebehar garrantzitsuagoak zeudenean: hez-kuntza, oinarrizko zerbitzuak, haurrenarreta... Agintariek ez dute arazoa bere oso-tasunean ikusten, eta gure lana da nekaza-rien aldeko politikak bultzatzen laguntzeaeta gauzak ondo egiten direla egiaztatzea”.CIPCAk egiten duen lana beste GKE etaerakunderentzako eredu edo erreferentziaizaten dira.
CIPCAk Eibarko Udalaren diru-laguntzajasotzen du orain dela 13 urte. Rosa Prietokbiziki eskertzen du eibartar guztien lagun-tza. “Finantziabide desberdinen bila ibil-tzen gara. Eibarko Udalak urteak darama-tza gure proiektuak babesten, eta honeksegurtasuna ematen digu gauzak egiten ja-rraitzeko”.
ROSA PRIETO GUZMAN (CIPCA): “Herritarren alde egin dezaketeena planifikatzen laguntzen diegu agintariei”
Rosa Gil Tesouro
Felipe, Mikel, Pablo, Jon, Zaloa, Anneke,Angustias, nebak eta koinatak
I. URTEURRENA (2014-IV-24)
“GURE BIHOTZETANZAUDE”
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
8 geure gaia
Eesanak esan, kontrola biharrezkuada herrittarren kontsumuari begira,eta hor administraziñuak neurrixak
hartu bihar izaten dittu. Ipuruako Osa-sun Publikoko zentrora jo dogu eta JonLamariano Sanidadedo sailleko Debabaillararako koordinatzailliak hainbatpuntu argittu desku. “Ur tratatu barikolehenagoko kartela jarri ebenian be eda-teko ur txarra zala ipiñi bihar zeben. Ha-lako gauzak, dana dala, oso gatxak diratratatzeko eta herrittarreri informaziñozuzena emotia erakundieri kostatzen ja-kue, txarto ulertziak eta alarmia piztuleikezelako”. Lamarianok diñuanez,“jendiak jakin bihar dau halako itturri-xak, kontsumorako ur sarian daguazenbeste batzuen kontra, edozein aldaketaizateko arriskua dakela eta horrek kaltiaeragin leikiela: lehorte bat dala, ganadugehixago daguala inguruetan... urarenibilbidiaren puntu baten kutsatzekoarriskua egon daiteke, nonbaittetik
apurtu leike prozesu normala”. Urtero bianalitika egitten dira eta “2013tik hona,Urkizukuak seitik bittan emon dau tole-ratzen dana baiño presentzia mikrobio-logiko altuagua. Errekatxukuak, esatera-ko, azkeneko bostetan”. Edateko ur txa-rra dala diñuan kartela “azken sei anali-tiketatik bittan balore altuaguak emotenbadittu edo, zuzenian, baten kutsaduralarrixa bada” ipiñi bihar da.
Aste honetan bertan billeria egingodabe Gipuzkuako Ur Kontsorziokuak ha-lako gaixak zelan tratatu erabagitzekoasmoz. Sanidadedo arduradunak ez da-ka argi nondik nora joko daben: “Zalan-tza asko sortzen dira tratatu bariko ure-tako itturrixen inguruan eta ez dago argiherrittarrari zelan informatu bihar jakon.Gaiñera, territorixo bakotxak bere erarafunzionatzen dau. Prozedimentuabehintzat errebisatzeko asmua dago etabada zeozer; jakitteko dago zeozer al-datuko dan, billeria ez da erraza izan-
Badira egun batzuk Urkizuko itturrixan udalak ura edateko onaez dala diñuan kartela ipiñi dabela.Agindu/eskaeria azken analitikaegin eta gero etorri da. Aurretik uratratatu bakua zala ziñuan kartelaeguan eta, berez, urak ez dau kanbixorik euki, baiña Osasun saillak aldioro egitten dittuan ohikoanalisixetan topau dittuen porzentajiak ikusitta, udalari bigarren kartel hori ipintzeko esandetsa. Beraz, itturrixak betiko uraemoten segitzen dau.Jendia beste herrixetatik be etortzen da ur billa: “Ur jarixuabeste toki batzuetan baiño haundixagua dalako eta botilla,bidoi, marmita edo dana diralakuakbizkorrago betetzen diralako".Gaiñera uraren kalidadia asko esti-matzen dabe. Astelehenian Zerbitzusaillera deittu eban Zarauzko andrabatek esan eban "Espaiñiako urikonena zala" eta handik ur billaetortzen dala. Gaur gurekinberbetan egon diranak bi hillebetedaroiez Ermutik hona etortzen,autua parian aparkatu eta urahartzen, "Ermuan eurixa egittendabenian segiduan ura mugidutaeta zikiña urtetzen dalako".Euretako batek Urkizuko ura Alzolakuaren pare ipiñi dau. Durangotik be baten bat etortzendala badakixe. Ermukoak esatendabenez, txirrindularixak besarrittan geratzen dira hamenedatera. Eta Urkizun ez eze, Ubitxa,Errekatxu eta beste batzuetan bejende asko ibiltzen da. Izan da gurera deittu eta Udala ea zertandabillen esan deskuna, etxekuak“Ardantzakua be lasai-lasai edatendabela eta seme-alabak bikain hazijakozela” esateko.
Betiko ura: kartelbaten faltan, bi
REIKI 1. MAILA: OSABIDE NATURALEKO USUI SISTEMA
Maiatzaren 9an eta 10ean (15.30etatik 20.00etara)Kontakturako: 627 916 746 / 943 208 324 (plaza mugatuak)
eta Osteopatian (5.644 Kol.)– Radioestesia Terapeutikoa
(Emozioen askapena)– Hastapena Reikira:
I, II eta III Mailak eta Magisteritza
Felipe Arnaz Escudero
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
9geure gaia
go”. Sasoi batian Sanidadia arduratzenbazan uraren kalidadiaz, “gaur egun ura-ren kontrolaren erantzunkizuna jabienada, hau da, kasu honetan Udalarena. Gi-puzkuako Ur Kontsorziuak egitten dittuanalitikok eta gure funziñua izaten dahórrek probok gainbegiratzia”. Nahas-ketarik ez izateko, Lamarianok diñuanmoduan, “Urkusuko itturrixaren urarenkalidadia oin dala 3 edo 5 urteko berada: orduan be arriskua zekan eta oingauza bera, kutsatzeko arrisku hori hor
egongo da. Beste aukera bat da hor bes-telako itturri bat ipintzia”.
Itturrixen herrixaHolan bataiatu zeben gure herrixa bere
sasoian. Udaleko ingurugiro batzordianoin dala hogei urte egindako ikerketa ba-ten arabera, 42 eguazen herrixan bertan,mendi eta basarrittakuak kenduta.. “Zen-tsau egin ziran, euren ezaugarrixekin”.Konparaziñuan, beste herrixetan baiñogehixago ei dagoz gurian, “iturri asko ur sa-
re nagusixarekin lotuta”.Urkusu, Errekatxu, Ar-dantza, Abontza eta Al-datzeko itturrixak iturbu-ruetatik datoz. Amañakobixetatik (Artegietakuaeta Ziriako Agirrekua)ezin da edan. Aittatutakoinformian 43 itturri egua-zen, baiña bariantia eta(batez be) autopistia egi-tterakuan, asko desager-tu dira; hori bai, bariantiaegitten, Matsarixa aldian
beste bat agertu zan. Urkusuko parkehaundiko biribilla be 1997xan kendueben. Eta Sakunekuak eta Urtzaille kale-kuak ez dabe urik emoten. Santaiñesekua,bestalde, zaharrenetakua ei da.
Lur azpiko ura erabiltzen daben itturririkia ez dago gure herrixan. 1994ko legortiaizan zanian, “zahori batek ur mordua de-tektau eban Arrateko zelaixan, baiña ososakon” eta ez zeban merezi. Akondia ba-sarrixan be perforaziñua egin zan oin dalaurtiak eta “baitta ur mordua lortu”. Krabe-lin hotelaren osteko txabolan lur azpikoura etaratzeko bonbarekin 60 metrokoperforaziñua egin eben eta Arrate guztira-ko ura emoten dau.
Gure herriko itturri ezagunenen artian,Urkusukua, Ardantzakua eta Ibarkurutze-kua dagoz. Urkusukua Errastineko forjanegon zan eta 1979xan parkera pasau eben.Ardantzakua 1812kua da eta 1988xan kon-pondu eben; Urkon daka iturburua. EtaIbarkurutzekua 1892kua da; azken horrekTxontan daka iturburua, Solac enpresiaizan zanaren inguruan, eta hodi baten bi-ttartez zeharkatzen dau Ego ibaia.Urtian bittan aztertzen dittue herriko itturrixetako uraren kalidadia.
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
- Zertan ari zara lanean?Estetika pertsonalaren alo-
rreko enpresa garrantzitsuene-takoan nago lanean: HOUSEOF ENSPA. 500 behargin bainogehigo gara, eta ni naiz gaztee-na. Nik Blow Dry Bar-en egitendut lan: orrazkerak, ile-bilduak,tratamenduak, estentsioak etaile-mozketak egiten dira soilik.Horrek beste edozein hiritanez zuen funtzionatuko. Hemen,Dubaien, etengabe daude eki-taldiak, hiri honek ez du lorikegiten, bezeroek estilo des-berdinak behar izaten dituzteekitaldi desberdinen arabera,eta astean bizpahiru aldiz etor-tzen dira. Aretoan egiten du-dan lanaz gain, Stylist Arabiaedo Emirates Woman Magazi-nes bezalako aldizkarientzatphoto-shootak egiten ditut; di-senatzaile, pertsonaia famatu,modako bloggers-ekin lan egi-ten dut.- Nolakoa izan da orain artekoesperientzia? Aldaketa handiaizan da?
Zaila da zure familia eta la-gunengandik 5.500 km-taraegotea, baina oso gustuko dutnire lana eta profesional gisaerrealizatua sentitzen naiz.
Orain dela urte batzuk ezinnuen pentsatu, 21 urterekinDubain egongo nintzela, etaare gutxiago Cosmopolitan al-dizkariarentzat photo-shootbat egingo nuela hiru arabiardisenatzailerekin. Hemenetorkizunean bizi zarela ema-ten du; 50 urteko jauzia zego-ela iruditu zitzaidan etorri nin-tzenean. Leku desberdineta-ko jendea gaude eta bestekulturak ezagutzeko aukeradaukat. Bizitza-estiloa guztizdesberdina da, batzutan bur-buila baten barruan bizi nai-zela iruditzen zait, eta nire in-guruan dagoen guztia ez delaerreala: munduko dorrerikhandiena, 7 izardun lehenen-go hotela, munduko mapauharte artifizialetan simulatu-ta, luxozko autoak... Dena de-la, egia da inguruan daukadanguztiak, gehienez, 15 urtekobizitza daukala.- Nolakoa da zure bizimodua?
Denboraren %75 laneanematen dut. Denbora librea la-gunekin pasatzen dut afaltzenedo kopak hartzen. Nazionali-tate anitzeko lagunak ditut, eu-roparrak zein arabiarrak etabaita euskaldunen bat ere.
21 urteko Iraia Odriozola eibartarra Dubain dago estetikapertsonalaren alorrean lanean. Bere kurrikulumarekin ez zaio zaila egin Dubain lana aurkitzea. Gurasoekinbidaia asko egiteko aukera izan du beti, eta oso gaztetatikIngalaterrara joan da ingelesa ikastera. Bilboko “CentroHermanos Larrinaga”n ile-apainketa eta estetika ikasteazgain, Martini markarentzat ekitaldiak egin zituen, eta Mercedes Benz-eko pasarelako gazte promesen galanere parte hartu zuen. Ondoren, praktikak Ingalaterran Toni&Guy-rekin egiteko zortea izan zuen.
Iraia Odriozola(ILE-APAINTZAILE ETA ESTILISTA)“Nire lanbidea ekitaldi berezietarabideratu dut”
❁ Gurutzatze-argiak piztu. Aireztatze-sistema erabili, lurruna pilatu ez dadin. Haizetako garbigailua konektatu, atzekoluneta eta lainoaren aurkako argiak, beharrezko direnean.
❁ Abiadura errepideko egoerara egokitu (zoladura, ikuspena…), segurtasun distantzia handiagotu eta mugimenduak astiro eta beharrezko denborarekin seinaleztatu, beste ibilgailuak ohartarazteko.
❁ Euria egiten hasten duenean, zoladura askoz ere irristagarriagoa egiten da, errepideko zikintasun eta euriarennahasteak eraginda, eta norabide edota abiadura aldaketa zakarrekin irristaketak eragin ditzake.
❁ Hezetasunaren ondorioz, frenoen pastilek eraginkortasuna galdu dezakete. Noizbehinka funtzionamendu egokian daudela konproba ezazu, pedala leuntasunez zapalduz.
euria, lainoa... eta teknologia berriak
33.zkia.
❁ Gogoan izan, euriarekin ur baltsak sor daitezkeela. Ur kontzentrazio hauek “aquaplanning”-a eragin dezakete. Aquaplanning-a gertatzen da ibilgailu batek zolarekiko atxikidura galtzen duenean, asfaltoaren eta pneumatikoenarteko ur-geruza fin baten eta abiaduraren eraginez. Hori zuzentzeko, oina gutxinaka azeleragailutik altxatu eta bolantea firme mantendu behar da.
❁ “Spray efektua” euri asko egiten duenean, aurreko ibilgailuek euri fin eta zikina botatzen dutenean gertatzen da. Egoera hori galarazteko, segurtasun-distantzia handiagotu. Beste aukerarik ez baduzu haizetako garbigailua potentzia maximoan erabiltzea gomendagarriada. Eskuilen egoera behatu, ikuspen egokia edukitzeko. Barneko aireztapenaz, kristalen lurruntzea saihesten da.
LAINOA BADAGO...
❁ Gurutzatze-argiak piztu eta lainoa itxia den kasuetan soilik piztu lainoaren aurkako argiak. Horien intentsitateakbeste gidariak itsutu ditzake. Lainoaren aurkako argiak erabili nahi izanez gero, atzekoak piztu eta aurrekoak baldin badituzu, horiek ere. Argi luzeak saihestu behar dira, ispilu efektua sortzen baitute, gidaria itsutu eta ikuspena zailduz.
❁ Aurreko ibilgailuarekin ahalik eta segurtasun tarterik handiena uztea garrantzitsua da, baina aurreko hori bistaz galdu gabe. Bat-bateko maniobrak eta aurreratzeaksaihestu. Abiadura ematen den egoerara egokitu beharra dago, behar den denboraz erreakzionatu ahal izateko. Abiadura oso motela izanez gero, auto-ilarak edota elkarren segidako istripuak eragin ditzakegu.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Airbag-ak eta ABS edo ESP bezalako segurtasun etagidatzeko efikazia-sistemak gidarientzat ia ezinbestekoakbihurtu dira. Hemendik aurrera, autoetan beste teknologiabatzuk ere nagusitzen joango dira. Auto gidari askokpentsatuko duzue teknologia horiek ez direla beharrezkoak,baina ziurrenik pixkanaka gidarien egunerokotasuneansartzen joango dira. Baina benetan beharrezkoak dira?
Masajedun jarlekua
Egia esateko, egun gogor baten ondorenmasajea denori datorkigu primeran. Bainaautoa al da masaje bat hartzeko lekurikaproposena? Atzekaldeko jarlekuari buruzhitz egiten ari bagara, zentzua izan dezake.Baina, gidariaren jarlekuaz ari bagara,
komenigarria al da gidaria erlajatzea? Ona da tentsiorik gabegidatzea, baina kontuan hartu behar da, batez ere ibilaldiluzeetan, gidaria lo gelditzeko arriskua dagoela.
Automatismo elektrikoak
Azkeneko bost edo zazpi urteetan, lehen guztiz mekanikoakziren piezentzako automatismo elektrikoak ugaritu dira: kristal-jasogailuak, jarlekuak... oso arruntak dira, baina, horiez gain,badaude oraindik ezezagunak izan daitezkeen beste batzuk,esate baterako, kontsola zentraletik irteten eta ezkutatzendiren martxa aldatzeko palankak, edo motor elektriko txikiekinkontrolatzen diren aireztatze-sistemak. Ezin daiteke ukatu osoerosoak direla, baina pentsatu behar dugu sistema horiekkontrolatzen dituen mekanismoa apurtzen baldin bada, arazoakonpontzea oso garestia aterako zaigula.
Abiatzeko eta gelditzeko botoia
Benetan hainbeste kostatzen da giltzakontaktuan sartu, biratu eta autoa martxanjartzea?
Pneumatikoen zuloak konpontzeko KITa
Zuloak konpontzeko KITak leku gutxi okupatzen du eta pisuakentzen dio autoari, baina benetan baliogarriaizaten da? Auto fabrikatzaileek ordezko llanta etapneumatikoaren prezioan aurrezteko balio du,besterik ez. Benetako ordezko gurpilarekin eskuakzikindu egingo ditugu, baina minutu gutxitan gureibilbidearekin jarraitu ahal izango dugu.
Soinu erregulagarria daukan eskape-sistema
Autoak maite dituztenei deportiboekizaten dituzten soinuak gustatzen zaizkie.Auto-fabrikatzaile batzuk “racing” soinuaeta soinu lasaiagoa ateratzen duten biibiltarteko eskape-sistema eskaintzendute. Irtenbide bitxia benetan, bainabeharrezkoa al da?
Hernanin jokatutako alebin mailako lehiaketan, Kalamuakohiru ordezkarik 1. postua lortuzuten eta beste bik bigarrena,horrela finalerako sailkatuz.Hondarribian, bestalde, 200 karatekek hartu zuten parte federatuen mailako Gipuzkoakotxapelketan. Infantiletan, XubanHoyosek urrezkoa irabazi zuenkumite modalitatean eta 3.aizan zen katetan; alebinetan,bestalde, Miren Elorzakbigarren postua eskuratu zuenkata modalitatean. Asteburu honetan Kalamuako ordezkariakCalatayudera joango dira, jiujitsuko IV. Espainiako Koparako.
KARATEA
Astelehenean kanpaina berri bat
aurkeztu zuten Ipuruan, liga amai-
tu aurretik Ipuruan jokatu beha-
rreko hiru partiduen aurrean. Alex
Aranzabal Eibar FT-ko presidente-
arekin izan ziren Gema Baqué
marketing zuzendaria, Javi Lara jo-
kalaria, Eskozia La Brava eta Ga-
tzato peñetako ordezkariak eta
administrazio kontseiluko eta klu-
beko beste beharginetako batzuk.
Sevilla, Espanyol eta Kordobaren
aurkako partiduetan Ipuruak gaur egun di-
tuen 6.267 eserlekuak betetzea du helburu
kanpainak, “klubak bere historiako une be-reziena bizi baitu”. Horretarako, gainera, Ipa-
rraldeko Tribunaren lanak geraraztea eraba-
ki dute zaleen babes handiena jasotzeko.
Bestalde, Sevillaren aurkako partiduaren
ondoren, Valentzian jokatuko du Eibarrek
hurrengo neurketa, domekan 19.00-etan.
Aurkari gogorrak ditu Garitanoren taldeak
puntuak batzeko, baina aurrerapausu nabar-
mena emango luke horrela izanda.
“Ipurua6267” kanpaina bultzatzen
Klubeko ordezkariak eta zaletuak bat eginez ekitaldian.
Gimnasia erritmikako federa-
tu eta oinarri mailetako Gi-
puzkoako txapelketan, Ipu-
ruako Elene Varela eta Nahia
Arguiz bigarrena eta hiruga-
rrena izan ziren, hurrenez hu-
rren, kadete mailako lehiake-
tan. Bestalde, eskolar A eta
amateur mailetako 14 neska-
tila sailkatu dira Gipuzkoako
txapelketarako: euretako hiru
onenak dira infantil A mailan.
Gimnastak podiumean
KAFETEGIA OKINDEGIA
Isasi, 31943 207 737E t o r r i ! Z u r e e t x i a n
e g o n g o z a r a ! !
Ogi ARTISAUA eta
BASERRIKO ogiaEibarko preziomerkeenetan!!
Estaziño, 7 943 20 70 32
ASTELENA GASTROTEKA2 lagunendako
menu-degustazioa36 €-tik aurrera
– 30-90 egunez ondutako okelak
(zapore gehiago, samurragoa,
osasunerako hobea)
– Behi frisiarra (Galiziakoa,
Andaluziakoa eta Alemaniako
inportaziokoa)
● tartak● enkarguaketxera
Bidebarrieta, 28
☎ 943 20 79 73
San Andres
Gozotegia
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
16 kultura
Datorren eguaztenean, 19.00-etatik aurrera, Jon Sarasuaegongo da Portalean, aretonagusian, …eta kitto! Euska-ra Elkarteak eta liburutegiakantolatutako Idazlearekin Ha-rixa Emoten literatur solasal-dian. Sarasuak "Hiztunpolisa.Euskaltasunaren norabideazapunteak" (Pamiela, 2013) li-buruari buruz egingo du berba. Egileak berak dioenez, "euskara-ren norabideaz pentsatzeko angelu batzuk hartuta, orri hauek za-tika egindako begiratuak dira, adar anitzetan barreiatuak". Jendeguztiari zabalik egingo den ekitaldian idazleak, besteak beste, hiz-kuntza kontuetan nola eta nora goazen azaltzen ahaleginduko da.
Tertulia JonSarasuarekin
“Herritarrak protagonistabihurtu nahi ditugu Euskal
Jaiaren 50. edizioan”Urrezko ezteiak ospatuko ditu aurten Eibarko Euskal Jaiak.1965ean Arrate Kultur Elkartearen eskutik bere ibilbideahasi zuenetik mende erdia bete du gaur egun Deporrekantolatzen duen maiatzaren azken asteburuko ekitaldiak.Prestatutako egitaraua berezia izango da: hiru egunetan kontzentratutakoa, baina asteburua guztiz beteko duena.
- Zertan izango da berezia aurtengo edizioa?Maiatzaren 29, 30 eta 31 hartuko dituen egitaraua parte-hartzailea
izango da, betikoari jarraituta; baina aurten bereziki bultzatu nahidugu espiritu hori. Horrez gain, historiari ere behar duen tokia eginnahi diogu, kaleratuko ditugun dokumentala eta liburuarekin. Argilaga nahi dugu, bestalde, euskal kultura bizirik diharduela: gureekarpena izan da 50 urte hauetan horren biziraupenean laguntzea. - Dagoeneko kalean jarri dituzue salgai rifak, pinak, erropa...
Rifak hainbat denda eta tabernetan daude salgai (sariak ikusgaiizango dira lehenengo Topalekun eta gero Ikatz-en) eta erropak sal-tzen kalean izango gara maiatzaren 9an, 14an eta 23an. - Aurtengo edizioaren aurkezpena Coliseoan izango da, ezta?
Deporren egin beharrean, aurten egitaraua Coliseoan aurkeztu-ko dugu maiatzaren 27an, 19.00etan. Hor aurkeztuko ditugu doku-mentala eta liburua ere eta jendearen eskura ipini. Liburua grafikoaizango da batez ere, urteotako bilakaera erakutsiko duena.- Kantu-afarirako eta herri-bazkarirako txartelak noizko salgai?
Maiatzaren 8an ipiniko ditugu, 10 eta 12 eurotan. Menua bertokoproduktuekin prestatuko dituzte herriko hainbat elkarteetan eta do-mekako bazkarirako (aspaldiko dantzariak-eta etorriko direnez) afo-roa 550era igo dugu, hor muga jarriz. Lehenbailehen izena emateakomeni da, toki barik ez geratzeko. - Musika jaialdi benetan indartsua prestatu duzuena barixakurako.
20.00etan musika lasaiarekin hasiko gara (Makala), gero belau-naldi guztien gustokoa izan daitekeen Espaloian izango dugu, in-tentsitate gorena Hesian taldearekin bizi ahal izango dugu eta,amaitzeko, “ganberroenentzat” EmePeBo5t eibartarrak. - Dantza arloan ere bada gauza berririk...
Aurten, baten ordez, bi dantza saio izango dira... eta hiru erro-meria. Urteko Ezpalak zapatu arratsaldera pasatuko da eta domekanEibarko dantzariek hartuko dute protagonismo osoa: hor dabiltzaentsaiatzen 185 bat inguru.- Herri-kiroletarako ere jendeak izena eman ahal izango du. Aukerakzabaldu dituzue, benetan, jendearen parte-hartzerako
Hori nahi dugu. Kultura Batzordetik, gainera, berezko antolakun-tza duten beste batzuen ekarpenak lotzen ditugu, hori da gure ze-regina. Ehundik gora lagun daude horrelako egitarauaren atzean.
MARIANO LUKE(Klub Deportiboko Kultura Batzordea):
Datorren asteko barixakuan (maiatzaren 8an) 20.30etan "Tre-mendas" antzezlana taularatuko du Maria Casal konpainiak Coli-seo antzokian. Luis Gimenok zuzenduta, hiru emakumek, Mª Jo-se del Valle, Lucia Alvarez eta Maria Casalek hartuko dute partelau obra laburrek eta antzezleentzat idatzitako sei bakarrizketakosatzen duten lan honetan. Sarrerak 8 euro balio du.
Egundoko antzezlana
Domekan, 18.30etatik aurrerabertso saioa egingo dute Bele-ko tabernan. Eñaut Martikorena,Eli Pagola eta Jokin Bergara ei-bartarrak jardungo dute bertso-tan eta, betiko lez, nahi duenaksaioaz musutruk gozatzeko au-kera izango du.
Bertso saioa domekanBelekon
Jose Miguel Laskurainek egilekide moduan idatzitako hirugarren li-
burua, "El milagro de dirigir la orquesta sin usar las manos" Ama-
zon plataforman salduena izatera ailegatu da hirugarrenez. Aurre-
tik kaleratutako bi liburuekin batera, orkestra zuzendaritza eskole-
tan erreferente bilakatu da lana. Liburuaren salmentarekin batzen
duten dirua Unicef elkarteari laguntzeko erabiliko dute.
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
17kultura
Laskurainen liburua
laburrak
Tarteka sormen espazioakekainaren 23tik uztailaren 30erabitarterako egitaraua antolatudu 2-12 urtekoentzat (izen-ematea ekainaren 5era arte).Azalpenak emateko bileramaiatzaren 6an, 19.00etanegingo dute, Tartekan(Elgeta-kale, 1). Horrez gain,helduendako pintura ikastaroa(maiatza/ekainean, astelehen,eguazten eta barixakuetan,10.00etatik 11.30etara edo18.30etatik 20.00etara) etahelduendako antzerki tailerra(maiatzaren 8,15, 22 eta 29an,17.00etatik 18.30etara) antolatudituzte. Izen-ematea 943249161telefonoan edo [email protected].
TARTEKA MARTEKA
Astelehenean aurkeztu zituzten Debaba-
rreneko Eskolarteko XXXI. Antzerki Era-
kusketa osatuko duten antzezlanak: maia-
tzaren 9tik 27ra bitartean bereziki umeen-
tzat sortutako sei lan ikusteko aukera izan-
go da Hezkuntza Esparruko antzokian eta
Coliseoan. Udalak, Hezkuntza Esparruko
Egoitza Zentroak eta Narruzko Zezenek an-
tolatutako egitaraua Antzerki Jardunaldien
luzapena izatea nahi dutela adierazi dute
prentsaurrekoan eta, Juan Ortegak behin
eta berriz azpimarratu duenez, "pena litza-teke jendeak horrelako aukera bikaina ezaprobetxatzea". Egitarauan lehena maia-
tzaren 9an, 17.00etan Coliseoan Ytuque-
pintas-ek eskainiko duen "Sueños de arena" izango da (5 euro). Gainerako antzezlan guztiak,
berriz, doan izango dira, 15.00etan Hezkuntza Esparruan: maiatzaren 12an "Codigo postal 00"
(Engruna Teatre, euskeraz); maiatzaren 18an "Kontu kontari" (La Enana Naranja, euskeraz);
maiatzaren 20an "El sobrino de Mélies" (Cachivache); maiatzaren 26an "Entre picaros anda
el juego" (La Quimera de Plastico); eta maiatzaren 27an Eibarko Kixkak agurtuko du egitaraua,
euskerazko "Bolaluma" ikuskizunarekin.
Sei lan Eskolarteko Antzerki Erakusketan
08,45 - 09,00: Akreditazioa eta dokumentazioa.09,00 - 09,15: ONGI-ETORRIA.09,20 - 10,15: “Etxeko eta kaleko hizkuntza erabileraren arteko loturak:
Lasarte-Oriako ikerketa bat”.Pello Jauregi, Hezkuntza Zientzietan Doktorea. EHU.
10,20 - 10,45: “Familia bidezko transmisioa: guraso euskaldunen diskurtsoak”.Malores Etxeberria. Hernaniko Udaleko euskara teknikaria.Nekane Jauregi. Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara teknikaria.
10,50 - 11,15: “Gurasoak Berbetan: guraso eta familiei zuzendutako mintzapraktika taldeak”Maider Aranberri. …eta kitto! Euskara Elkarteko teknikaria.
barruan gure taldeko norbaiti erakusketaipintzeko aukera ematea pentsatu genueneta aurten Enriqueri egokitu zaio. Datozenurteotan ere taldeko beste argazkilari batzuktxandakatzen joango dira".
Dantza ulertzeko modu berriaBihar 20.30etatik aurrera "Sylphides Pi" dantza ikuskizuna eskainiko du Coliseoan Iker Gome-
zen dantza konpainiak. Bere koreografiari jarraituko dioten dantzariak Eva Martinez, Michael
Realin, Paula Martinez, Marcos Martincano, Alejandra Deza, Stephanie Van Laethem, Ainara
Aragones, Sergio Blaya, Vanessa Ruiz, Isabel Torreiro, Barbara Garcia eta Felipe Garcia dira.
Bihar eskainiko duten ikuskizuna "dantza lehen zena eta orain dena gau egungo kodearen ara-bera berrinterpretatu eta zalantzan jartzen duen trilogia eszeniko bat da". Fokine koreografo
errusiarraren jatorrizko Sylphideak historiako lehen ballet abstraktutzat eta dantza garaikide-
aren hasiera puntutzat hartu izan dute,
argumentu eta tramarik ez duen lehen
balleta bezala ezagutzen da, baina Fo-
kineren lanaren esentzia estetikotik
abiatuta, "Sylphides Pi" ikuskizunean
"errepresentazio biziagoa eraikitzea dahelburua; guk bizitza esperimentatueta hautemateko dugun moduari gehia-go hurbiltzen zaion bertsio honetan,ikusleari era arinean eta umore dosi txi-kiekin gaur egungo dantza nola bizi etasentitu daitekeen erakutsiko diogu".Sarrerak 7 euro balio du.
Maiatzaren 6tik 15era bitartean, Ar-
magintzaren Museoaren harrerale-
kuan "Animal Culture", Jesika Mar-
tínez-Alcocer artistaren proiektua
ikusteko aukera izango da museoa-
ren ordutegiaren barruan, hau da,
eguaztenetik zapatura 16.00etatik
20.00etara eta domeketan 10.00eta-
tik 13.00era (sarrera dohainik). Por-
taleko azken pisuan ikusgai ipiniko
duten proiektua ilustrazioan eta
oihal estanpazioan oinarritutakoa
da. Artista gazteak artisau-ekoizpe-
naren bitartez edizio mugatuak sor-
tu ditu, serigrafia teknikaren bidez
produktu esklusiboak eskaintzeko:
kamisetak, sudaderak eta oihalez-
ko poltsak, guztiak eskuz estanpa-
tuak. Egileak dioenez, "animalia-gi-zakiendako sortutako marka da.Hau da, natura eta kulturaren arte-an oreka egon daitekeela uste du-gun guztiondako sortutakoa".Proiektuaren aurkezpena, bestalde,
erakusketaren inaugurazioarekin
batera egingo da, datorren eguaz-
tenean 19.00etan.
“Animal Culture”erakusketaMuseoan
Aurreko eguenean aurkeztuzuten hilabete osorako egitaraua. SILBIA HERNANDEZ
Zorionak, ESTI!, gaurzure eguna dalako.Muxu haundi bat la-gunen partez.
...eta kitto! 15/IV/30 ● 928 zkia.
19agenda
laztanakemoten...
Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu. Argazki arruntaren prezioa
4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro (...eta kitto!ko bazkideentzat %20ko deskontua).
Argazkia eta testua eguaztena aurretik egon beharko da ...eta kitto!-n.
Zorionak, IMANOL,gaur 10 urte betetzendozuz-eta. Muxu etabesarkada pilluaetxekuen partez.
Zorionak, MANEX,maiatzaren 5ian zazpiurte egingo dozuz-eta!!! Muxu haundibat etxeko danonpartez!
Zorionak, IBAI,domekan lau urte betezenduazen-eta. Muxuhaundi bat famelixaguztiaren eta, batez be,Maialenen partez.
Zorionak, JULEN!!4 patxo haundi danonpartez!! Ondo pasa,txapeldun!!
Zorionak, ASIER, maiatzaren 6xanbost urte egingo dozuz-eta. Patxohaundi bat UNAX-en, amaren etaaittaren partez.
hildakoak- Mª Carmen Elvira Gonzalez. 68 urte. 2015-IV-1.- Consuelo Osa San Martin. 92 urte. 2015-IV-23.- Feli Apellaniz Aizpitarte. 87 urte. 2015-IV-23.- Casimiro Quesada Montero. 2015-IV-23.- Jacinto Dominguez Martinez. 83 urte. 2015-IV-24.- Luis Urkidi Etxaniz. 93 urte. 2015-IV-24.- Luis Del Campo Gimon. 81 urte. 2015-IV-25.- Avelino Gutierrez Garcia. 73 urte. 2015-IV-25.
jaiotakoak- Nagore Agüero De la Cruz. 2015-IV-17.- Eva Feijoo Luque. 2015-IV-20.- Hodei Larruskain Murga. 2015-IV-23.- Jon Olaeta Bolinaga. 2015-IV-23.- Maysa El Haddan. 2015-IV-24.
EIBAR-DONOSTIA. Lanegunak: 07.00eta-tik 9.30etara ordu erdiro eta 09.30etatik 20.30etaraorduro. Zapatuak: 07.00 eta 08.30etatik 21.30eta-ra orduro. Jaiegunak: 08.30, 10.30, 12.30, 13.30,15.30, 17.30, 19.30 eta 21.35. DONOSTIA-EIBAR.Lanegunak: 07.00, 07.30etatik 14.30etara orduro,15.00, 15.30etatik 22.30etara orduro. Zapatuak:07.00, 08.30etatik 22.30etara orduro. Jaiegunak:08.30etatik 18.30etara bi orduro eta 19.30etatik22.30etara orduro. EIBAR-BILBO. Lanegunak: 06.40-etatik20.40etara orduro. Jaiegunak: 07.40-etatik 21.40eta-ra orduro. BILBO-EIBAR. Lanegunak: 06.40etatik21.40etara ordu erdiro. Zapatu eta jaiegunak:07.40etatik 21.40etara ordu erdiro.EIBAR-GASTEIZ. Lanegunak: 07.00etatik21.00etara orduro eta 06.15, 10.15, 14.15 eta18.15. Jaiegunak: 08.45, 12.45, 16.45 eta 20.45.GASTEIZ-EIBAR. Lanegunak: 06.30etatik 20.30-eta-ra orduro eta 07.15, 08.00, 12.00, 16.00 eta 20.00.Jaiegunak: 10.30, 14.30, 18.30 eta 20.30. EIBAR-IRUÑEA. Lanegunak: 07.45, 13.30 eta14.45. Jaiegunak: 07.45 eta 18.00. IRUÑEA-EIBAR. La-negunak: 11.00, 17.00 eta 18.00. Jaiegunak: 11.00 eta21.00.EIBAR-ARRATE. Lanegun eta zapatuak:14.00. Jaiegunak: 09.00, 10.00, 11.00, 13.00 eta18.00. ARRATE-EIBAR. Jaisteko: ordu erdi geroago. EIBAR-ELGETA. Lanegunak: 13.40 eta20.40. Jaiegunak: 12.00 eta 20.00. ELGETA-EIBAR:Jaisteko: 20 minutu geroago. EIBAR-MENDARO. Lanegunak: 06.20 eta07.05etatik 22.35etara ordu erdiro. Zapatuak:07.00etatik 21.00etara orduro. Jaiegunak: 08.00eta-tik 21.00etara orduro. MENDARO-EIBAR. Lanegu-nak: 06.45etatik 21.15etara ordu erdiro eta 21.55.Zapatuak eta jaiegunak: 07.45etatik 20.45etara or-duro eta 21.55.EIBAR-LOIU. Egunero: 05.50, 08.35, 11.35,14.35, 17.50 eta 21.50. LOIU-EIBAR. Egunero:06.45, 09,45, 12.45, 15.45, 19.15 eta 23.15.
autobus ordutegiak
EIBAR-DONOSTIA. Egunero: 08.13etatik22.13etara orduro, 10.35 eta 21.35. Lanegunak: bai-ta 06.13 eta 07.13. DONOSTIA-EIBAR. Egunero:07.47etatik 20,47etara orduro. Lanegunak: baita05.47 eta 06.47.EIBAR-BILBO. Egunero: 08.13etatik 22.13-etara orduro, 10.36 eta 21.36. Lanegunak: baita06.13 eta 07.13. BILBO-EIBAR. Egunero: 06.57eta-tik 20.57etara orduro, 09.34 eta 20.34. Lanegunak:baita 05.57.
tren ordutegiak
eguraldia
21agenda
erakusketak✔ Maiatzaren 2ra arte
SELENA LIZARBURU GALLLASTEGIRENolio, ikatz-marrazki eta tenpera erakusketa.Untzagako Jubilatu Etxean.
✔ Maiatzaren 3ra arte“SAN ANDRES ESKOLA 1965-2015”antzinako argazki eta bideoen erakusketa.Topalekuan.IGNACIO ZULOAGA INSTITUTUKOEN“Egungo Islak” erakusketa. Portalean.EIBARKO ARTISTEN ELKARTEARENerakusketa. Portalean.
✔ Maiatzaren 1etik 31ra arte34. ARGIZAIOLA lehiaketa. K. Deportiboan.KLUB DEPORTIBOKO ArgazkilaritzaTaldekoen lanak. Ambigú eta Portaleatabernan.GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO SARIA.Untzagako Jubilatu Etxean.
Maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an (17.30-18.30). Tarteka sormen espazioan (Elgetakale, 1)
✔ Jabetze EskolaApirila eta ekainera bitartean. Amodioa eta sexualitatea bizitzaren bigarren erdian (maiatzaren8an); Autodefentsa Feminista II (maiatzaren 22an); eta Autodefentsa Feminista gazteentzat(maiatzaren 29an). Izen-ematea: Pegoran.
– Mutila eskaintzen da sukaldari-laguntzailejarduteko. Esperientziarekin. Tel. 622-321095.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Erresidentzietan eta etxeetan lan egindakoa.Tel. 622-037598.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Gauez, orduka edo ospitalean. Tel. 652-587259.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Gauez, orduka edo ospitalean. Tel. 632-966192.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Esperientzia eta erreferentziekin. Tel. 650-513412.– Neska euskalduna eskaintzen da umeaketa premia berezia dituzten pertsonak zain-tzeko eta etxeko lanak egiteko. Esperientzia.Tel. 688-639371.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko etaileapaintzaile jarduteko. Tel. 632-692463 eta688-394038.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edogaixoak zaintzeko. Erreferentziak eta espe-rientziarekin. Tel. 662-252150.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 672-867999.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaintzeko, etxeak garbitzeko eta den-dari jarduteko. Tel. 632-426847.– Emakumea eskaintzen da umeak edo na-gusiak zaintzeko. Tel. 602-123667.
Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken hauetako PREZIOAK honakoak dira:
Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 10 euro; saldu,15 euro.Autoak eta irakaskuntzako eskaintzak: 10 euro. Doako iragarkietan,12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarkiak ipintzeko: 943-200918.
1. ETXEBIZITZA
1.1. Salgai
1.2. Errentan
1.3. Konpartitzeko
1.4. Etxe trukaketa
2. MOTORRA
2.1. Salgai
3. LOKALAK
3.1. Salgai
3.2. Errentan
4. LANA
4.1. Lan bila
4.2. Langile bila
5. IRAKASKUNTZA
5.1. Eskaerak
5.2. Eskaintzak
6. DENETARIK
6.1. Salgai
6.2. Eman
6.3. Galdu/Aurkitu
6.4. Bestelakoak
15/IV/30 ...eta kitto!928 zkia.
3. Lokalak
5. Irakaskuntza
1.2. Errentan
– Pisu berriztua alokatzen da Santo Domingode la Calzadan udarako edo ikasturterako.San Ignacio konplexuko edifizio berdean. Tel.645-716847.– 3 logelako pisua hartuko nuke alokairuan Ei-barren. Tel. 652-532589.
– Klase partikularrak ematen ditut LH etaDBH mailatan. Euskeraz. Tel. 610-980628.Irati.
5.2. Eskaintzak
– Tabernaria behar da esperientziarekin ba-rran eta sukaldean. Tel. 637-440511.– Neska euskalduna behar da umeak zain-tzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 688-679682.– Sukaldean eta barran eskarmentua duenpertsona behar da Eibarko taberna batean.Tel. 650-409249. Txomin.
4.2. Langile bila
– Gazteentzako lokala alokagai Jardiñetan.132 m2. Berriztuta. Etxerik ez ondoan. Tel.656-756485.
3.2. Errentan
4. Lana
4.1. Lan bila
– Neska eskaintzen da kamarera jarduteko,sukalde-laguntzaile moduan eta garbiketakegiteko. Tel. 627-162936.– Emakumea eskaintzen da interna lan egite-ko. Tel. 625-785101.– Emakumea eskaintzen da arratsaldez na-gusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel.636-841158.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Tel. 602-860933.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Tel. 657-481028.– Emakumea eskaintzen da gauez nagusiakzaintzeko eta orduka garbiketa lanak egiteko.Tel. 631-343232.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzekoarratsaldeko 18.15etatik aurrera. Baita aste-buruetan ere. 689-391261.– Esperientziadun ekonomilaria eskaintzenda errenta aitorpenak egiteko. Prezio onean.Tel. 688-856459.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 638-338816.– Emakume arduratsua eskaintzen da etxekolanak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Tel.653-010861.– Mutila eskaintzen da baserrian lan egiteko.Gidatzeko baimenarekin. Tel. 622-321095.
UDALEKUAK 2015Ekainaren 29tik uztailaren 30eraNORENTZATHH2 - LH2ko haurrentzat