-
Euskaldun zaharra zara?Inguru honetan oso normala izan da 5
urte-rekin erdaraz ez jakitea eta 14rekin euskarazez jakitea. Ni
hainbesteraino ez, baina kasik.Oso barnean geratu zitzaidan egun
batean,nik 14 bat urte nituela, aurreneko aldizerdaraz hasi behar
izan genuela etxean, ezginelako gauza hitz egiteko gai
sakontxobaten inguruan. Ezin gurasoak eta ezin gu.Eta zer gaizki
sentitu ginen denok. Gureaoso hizkuntza mugatua zen, ez
benetakoeuskaldun zaharrena bezain aberatsa. Etxe-rako balio zuen,
baina gehiagorako ez. Nieuskaldun berritu nintzen 18-20
urterekin.Sermoilari ezin hobeak genituen hemenTolosan: Joseba
Intxausti , Joan MariTorrealdai… eta jende asko joaten zenmezara
euskaraz zer ondo egiten zutenentzutera.
Enpresa ikasketak egin zenituen Deustuko Uni-bertsitatean,
Donostian. Zer eta euskarari lotu-tako tesia?“Euskara zabaltzeko
marketin plangintza”zeritzan tesia egin nuen. Ez zen inoiz
argita-ratu, marketin planak ez direlako argitaratzen.Eraginkor
izateko praktikara eramaten dira.Nik martxan jarri nahi nuen eta,
beste hain-batetan gertatu zaidan bezala, erdian gelditunintzen.
Inori ez zitzaion gustatu nire plana,ez agintean zeudenei ezta
oposiziokoei ereeta hortxe geratu zen. Sari bat eman
zidatenDiputazioan eta agur.
Zergatik ez zitzaion inori gustatu?Planak egiteko irizpideak
ziren han bilduta-koak. Gakoa zen fokua ezagueran jartzetik
erabileran jartzera aldatu behar zela. 35 urtepasa dira eta
berdin jarraitzen dugu. EAJkonflikto linguistikoaren beldurrez bizi
izanda betidanik. Bestalde, oposizioan zegoenezker abertzaleak
garai hartan ikuspuntuburokratikoagoa zuen eta, adibidez,
euskarateknikarien sarea herri guztietara zabaltzeanjarria zuen
indarra. Egiturak sortzearen alde-ko estrategia zuten. Gaur egun
EAJk jarrai-tzen du etxe barruko transmisioan jartzenbegirada (eta
oharkabean kanpotik datozenetorkinei euskararen galeraren errua
botaz).Haien dogma nagusia da euskara etxekotransmisiotik salbatu
behar dela. Kalean ezinduzu ezer planteatu erdaldunak ez
direlakomolestatu behar. Horrela ezin dute argitu,adibidez,
zergatik Ataunen aita eta ama eus-kaldunak dauden etxeetan euskara
gero etagutxiago egiten den.
�10 2014KO AZAROAREN 23A
Juan Inazio Hartsuaga Uranga, 1957ko urriaren27an Tolosako
Berdura plazan jaioa. Enpresa Zientziakikasi zituen Deustuko
Unibertsitatean Donostian, EuskalFilologiaren lehen bi urteak eta
Linguistika etaAntropologia Parisko Ecole des Hautes Etudes
zentroan,Joxemiel Barandiaranen aholkua jarraituz.
Euskararenorainaz eta geroaz kezkatuta, bere gradu tesina egin
zuen:“Euskara zabaltzeko marketin plangintza”,
enpresarenikuspuntutik. Mitologiaren inguruan hamaika liburu
etadozenaka artikulu idatzi ditu, haien artean Euskal
MitologiaKonparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004). Alor
honetandoktoretza tesia egin zuen mitologiaren ahozkotransmisioa
aztertuz.
NORTASUN AGIRIA
PERTSONAIA
«Euskaltzaleok,erresistentzian maisueta nagusitzen kale»
Euskaraz konplexurik gabe eta harrotasunez hitz egitea eta mito
zaharrek barnean gordetzenduten ideologia eguneratzea proposatzen
digun antropologo euskaltzale kritikoa da Hartsuaga.
| REYES ILINTXETA |
Argazkiak: Dani Blanco
JUAN INAZIO HARTSUAGA
-
2014KO AZAROAREN 23A 11�
Ezker abertzalea berriz, fantasiazkomundu batean bizitzen jarri
da. Bere mitoa daeuskaldunak oso euskaltzaleak garela. Horida duela
40 urteko Txillardegiren modelomatematikotik ondorioztatzen dena,
bainainork ez du ulertzen, inork ez du ezagutzen,baina defendatzen
dute erlikia sakratua balitzbezala. Gora gu ta gutarrak. Guk asko
sufritudugu, dena kontra dugu eta nahikoa egitendugu egiten
dugunarekin. Baina gero ikustenduzu Berriaren irakurle kopurua ez
dela haziurteetan edo ikusten dituzu ETBren audien-tzia datuak edo
zenbat erdara entzuten denherriko tabernetan eta oso etsigarria
da.
Zergatik doa behera erabilera, zure ustez?Euskaltzalerik ez
dagoelako herri honetan.Adar berria eman duen ihartzen ari den
saga-rrondoan batzuek adar berri eder hori bainoez dute ikusi nahi,
eta ez zuhaitz osoa.
Zer egin dezakegu?Orain arte izan dugu ondo baloratu ez
dugunelementu bat: ezinbesteko euskaldunak.Horiek baserritarrak
ziren, euskaldun eleba-karrak. Horiek legamia funtzioa egiten
zuten.Erdipurdiko euskaldunen artean sartu etadenak euskaraz
jartzen zituzten. Euskaldunelebakarrak desagertu direnean,
legamiarikgabe gelditu gara eta legamia berria bilatubehar dugu.
Hori euskaltzalea bakarrik izandaiteke orain. Euskara eta beste
hizkuntzakdakizkiena, baina bere bizitzan euskararenaldeko hautua
egin duena.
Zer egin behar du legamia horrek?Zoazen lekura euskaraz hitz
egiten baduzueta erdaraz egiten dizuten euskaldunei euska-raz
erantzuten badiezu, jendeak badaki zure-kin euskaraz egin behar
duela. Hizkuntzarenkalitate maila ere izugarri jaitsi da. Honek
Elkartasuna sakratu“Elkartasuna XVII. mendeko Herbehereetako
agiribatean sakratutzat jotzen da, eta, hortaz,derrigorrezkoa da.
Hemen ez da garbi esaten sakratuadenik, baina sinesten da,
adibidez, pertsona bat gaixodagoenean eta meza diruak biltzen
direnean, askorenartean emandako diruak sendatzeko indar
handiagoaduela bakar batek dena ematen badu baino.Elkartasunak
senda indarra du, alegia”.
-
�12 2014KO AZAROAREN 23A
JUAN INAZIO HARTSUAGA
aspaldiko konplexuetan ditu erroak. Batezere Bizkaiko
soziologian euskara beti osogauza pobretzat hartu izan da.
Zer da Eskailerean euskaraz Facebookeko tal-dea? Gune bat
euskara espazio publikoan nagusi-tzen hasteko pixkanaka-pixkanaka.
Etxetikateratzean lehen espazio publikoa eskailerada. Tolosan hamar
auzolagunetik zazpi diraeuskaldunak eta, hala ere, inor ez da
ausar-tzen euskaraz egitera eskailerako bileretan.Nire proposamena
da euskaraz aritu nahiduenari laguntzeko eta gero garaipen
txikihorien berri emateko foro bat sortzea. Face-booken jarri dut
Tolosan ez dudalako lortuhemengo euskaltzaleak inplikatzea.
Erresis-tentzian maisu eta nagusitzen kale. Horrekerretratatzen
gaitu. Ni erradikala naiz, ezfanatikoa, eta oso praktikoa. Oso
barneratutadugu beti galtzaileak izan garela eta nolabai-teko
nagusitasun zibila eta harrotasuna behardugu kapazak izateko
erdaldunei esateko:“Hau gure lurraldea da eta ulertzen ez badu-zu
zuen arazoa da”. Baina horretarakobeharko genuke hipnosia egin edo
euskaltelebista euskaltzale bat izan.
“Euskaraz bizi nahi dut” filosofiarekin bat egi-ten duzu?Bai,
noski. Eta gainera hori dena legez babes-tua dago. Hemen EAEko
Euskararen Legeakdio zuk nahi duzun tokian euskaraz egin
deza-kezula. Baina hori ez da nahikoa. Gero kanpai-nak, programak,
bitartekoak… jarri behar dirahori dena errealitatera eramateko. Eta
hori daEAJren tranpa: lege izugarri onak egin ditu,Europatik eta
toki guztietatik miresten dituz-tenak, baina paperean gelditzen
direnak.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariaizan zinen urtebetez.
Zergatik horren gutxi?Bai, 2004an, bota ninduten arte. Iritsi
bezainlaster hasi nintzen begiratzen marko legala
zein zen. Aurkitu nituen gauza batzuk aluzi-nanteak, Kontseiluan
inork ez zekizkienak,adibidez Gipuzkoako Foru Aldundiko
fun-tzionarioek galarazita zutela euskaraz mintza-tzen zetorren
bati erdaraz egiteko eskatzea.Hori EAJk egin zuen inori esan gabe.
Buleti-nean atera eta kito. Orduan EHEri planteatunion kanpaina bat
egitea lege hori bazegoelazabaltzeko Foru Aldundiko atarian,
euskaldu-nek gero eta gehiago erabil zezaten bere esku-bidea
beldurrik gabe eta erantzuna ezetza izanzen, erotu ote nintzen.
Noski hori legeak ongiegiten ari zirelako aitortza bezala ikus
zezake-ten batzuek. Giro txarra sortzen nuela izanzen bota
nindutenean eman zidaten arrazoia.
Linguistika eta antropologia ikasi zenuen Pari-sen. Zer da
mitologia?Aldez aurreko erantzuna. Galderarik ez sor-tzeko ematen
den azalpena. Galderarik sor ezdakizun dena esplikatzen dizun giro
bat.Mitoak erakusten dizu mundua nolakoa den.Zientziaren kontrako
jarrera. Dei diezaiokezumitoa, doktrina, erlijioa… Gauza bera da.
Niez naiz mitozalea, ni mito aztertzailea naiz.
Mitoen zaharberritzaile moduko bat?Bai. Burdina herdoiltzen den
bezala, ahozkokontakizunetan ere ikusi behar da nolakoak
Euskal Telebista, euskararen minbizia“Kalte ikaragarria egin du.
Soziologia mailan telebistanormaltasun fabrikatzailea da. Sozialki
galtzaile diren
edo onartuta ez dauden portaerak normaltzeko
telebistabeharrezkoa da: emakumeen aurkako bortizkeria,
homosexualitatearen inguruan… Euskaltzaletasunasustatzeko eta
euskaldunen beldurrak, lotsak eta
konplexuak gainditzeko telebistak egin dezake lan hori,baina
kontrakoa egiten ari da. Larriena ETB2 da. Orain
euskaldun jator ikur guztiak ETB2ra pasa dira etazabaltzen ari
diren mezua da ‘izan zaitezke euskaldun
jatorrena erdaraz jo ta ke arituz’”.
-
2014KO AZAROAREN 23A 13�
JUAN INAZIO HARTSUAGA
ziren sorreran eta bidean zer erantsi edo alda-tu zaien.
Paleolitikotik ia ezer ez zaigu geldi-tzen. Neolitikotik datorkigu
gure mitologia-ren oinarria, eta hor bi ziklo nagusi agerizaizkigu:
eguraldiarena, Marirena, eta herio-tza eta bizitzarena, jentilena.
Marirena neka-zaritza asmatu eta honaino ekarri zutenen-gandik
datorkigu. Oso zabalduta egon daTurkiatik hasi eta Europa osoan eta
Asia Txi-kian. Guk oso ongi gorde izan dugu oraintsuarte, oso
kontserbadoreak izan garelako,baina oso mito zabaldua da. Marik ez
dueusko labelik. Eguraldiarekin eta, beraz, eko-nomiarekin lotua
dago. Oso jarrera ateoa da.Neolitikoan gizakiak nekazaritza eta
abel-
tzaintza asmatzen dituenean, naturaren gai-netik ikusten du bere
burua. Nagusitasunasentitzen du eta eguraldia ere
kontrolatzensaiatzen da. Mari eguraldiaren pertsonifika-zioa da eta
herriak ahaleginak egiten ditu berakontrolatzeko.
Ez da jainkosa, beraz? Ez. Ez delako izaki goren bat gizakiak
bainoindartsuagoa eta gizakientzat helburu batduena. Gerora jainko
izaeraren hainbat ukituhartu ditu, baina hori kontu berriagoa
da.Hasieran berarekiko harremana ez zen jain-koekikoa bezalakoa. Ez
zitzaion ezer eska-tzen ezta barkamenik erregutzen ere. Beha-
-
�14 2014KO AZAROAREN 23A
JUAN INAZIO HARTSUAGA
ketan oinarritutako esperientzia bat zen.Mari halako mendi
puntan zegoenean, egu-raldi ona, aldiz mendi horretan
bazegoen,txarra. Horren aurrean bi ekimen mota egi-ten dituzte
gizakiek: Mari egotea komeni dentokian erromeria egiten da, festa
giroarekinhura poztu eta bertan gera dadin eta, aldiberean, apaiza
bidali kobazuloko atea ixtera.Mari ez da konjuratzen. Bere kontra
ez doakonjurua. Apaizak konjuratzen duena koba-zuloko ataria da,
Mari ez sartzeko edo han-dik ateratzeko.
Bigarren zikloa nekazaritza iritsi eta 1.000bat urtera sortzen
da bertan. Kultura propiobat, kanpotik ez datorrena eta gainera
osoazkar zabaltzen dena Ipar Europa osoan: tri-kuharrien kultura.
Eta hori da jentilen kultu-ra. Hori da bizitza eta heriotzari
ereduakematen dizkion zikloa. Hildakoak bizitza erli-jiosoaren
erdian hasten dira jartzen eta lanakontzeptu gisa asmatzen dute.
Hemen gaudelanerako. Kultura hori gero beste toki batzue-tara
esportatu zen: Greziara, Egiptora… IparEuropan erraldoien
kulturaren aztarnak osobizirik daude oraindik eta Hego
Europan,nahiz eta aztarna batzuk egon, ikusten dagauza inportatua
zela eta ez dela inoiz horrensustraitua egon. Gure ideologiaren
zati nagu-sia da jentilen mitologiak erakusten diguna.
Zein da zehazki ideologia hori?Esate baterako, jentilak
langileak dira, zintzo-ak, indartsuak, baina ez bortitzak. Ez
dagoeraso eredurik. Indarra baliatzen dute lanera-ko eta egun
batean asko haserretzen badiranorbaitekin, egiten dioten erasorik
handienada bere soroa harriz betetzea. Elkartasunza-leak dira eta
zorroztasuna maite dute. Asko-tan esaten zen kristauak baino
kristau hobeakzirela. Era berean, Norvegian edo Danimar-
kako Feroe irletan “jentilak bezain zintzoa”esaten da.
Itsasoaren kontra gorde da hobe-kien erraldoien mitologia hau:
EuskalHerrian, Irlandan, Herbehereetan, Alema-nian eta
Eskandinavian. Gure ahaide kultura-lak Ipar Europakoak dira.
Erromatarrengaraitik haiengandik aparte samarrean bizigara eta
inguruko auzolagunetatik beste balo-re batzuk hartuz joan gara,
pixkanaka zergaren ahaztuz. Oso interesgarria iruditzenzait
identifikatzea zer elementu diren gureaketa zeintzuk ez, eta
nortzuk diren gure lehen-gusu ideologikoak. Holandako zaharren
zain-tza eredua, adibidez, auzolanean oinarritzenda. Gurea
baserritik kalera eta euskaratikerdarara pasaera azkarra izan da
eta bideangauza asko galdu dugu. Ideologia kontuhauek liburu
elektroniko batean argitaratunituen iaz. Ideia eta balioen
bestelako historia labu-rra du izena eta dohainik dago
interneten.Irakurterraza izan nahi duen arren,
badaitekezenbaitentzat espezializatuegi izatea oraindik.Horregatik
beste bat prestatzen dihardutorain, laburragoa eta sinpleagoa
izango dena(40 edo 50 orrialde) eta gehiago sakondu
nahiduenarentzat han eta hemen estekak izangodituena. Gure
nortasuna izango du izena.
Jende asko oso gustura sentitzen da espai-nolen ezaugarriak bere
egin eta euskal ezau-garriak direla uste izanda. Eta hor ikusten
dutnik erreferentzia garbiak jartzeko premialarria. Pasodoblea
zabaltzeko oharkabekoahaleginik handiena Kaxianok egin zuen.Holaxe
sartzen dira gauzak, oharkabean. Haudena garrantzitsua da
etorkizunari begira jar-tzeko, pentsatzeko zer nolakobidea hartu
nahi dugun. Euskal-dunak izan gaitezke nahi duguna,erabakitzen
duguna. Nik ez duteuskaldun neolitikoa izan nahi. n
“Jendeak ez daki non sortu zen,zertarako zen, zer den
zaharragoa, zerberriagoa. Modu bat behar da bilatuhori dena
zabaltzeko. Nik proiektu bategin nuen katedra bat zabaltzeko
etaAtaunen parke tematiko moduko bategiteko, baina ez Euro Disney
bat. Agianinuzenteegia naiz, baina instituzioguztiak elkartuta egin
nahi nuen.Ideologien jarraikortasuna erakutsikozuen esperientzia
eskaini nahi nionjendeari. Ez zen modurik izan politikakontuengatik
eta nik ilusioa galdu eginnuen”.
Mitologian analfabeto
AZKEN HITZA
Interneteksalbatuko dueuskara“Gotorlekurikonena hori da:irizpide
antzekoakdituguneuskaltzaleak horbil gaitezkeelkarrekin egotekoeta
ekimenakaurreraeramateko.Internetengatik ezbalitz
osopesimistanintzateke”.