JOLASA ATERABIDEAK BILATU UREKO HONDAKINEN AURKA BORROKATZEKO. www.oceaninitiatives.org/es/
JOLASA
ATERABIDEAK BILATUUREKO HONDAKINEN AURKA BORROKATZEKO.
www.oceaninitiatives.org/es/
Jolas honek, ureko hondakinek eragindako kutsadura hobeto ulertzen lagunduko dizu eta hondakinen garapena murrizteko ideiak emango dizkizu. Galdera bakoitzarentzat bere erantzuna bilatu beharko duzu aukera ezberdinen artean. Erantzun zuzena aukeratu ezazu! Txartelaren atzekaldean ikusi ahal izango duzu erantzun zuzena.
Galderetan zehar, lau hondakin motek gure ozeanoetan eragiten duten kutsadura murrizteko alternatibak ezagutuko dituzu. Parte harrarazi itzazu bertan dauden jendeak, bakoitzari galdera bat egiteko aukera emanez. Hondakin bilketa ondoren, erabili ezazu jolas hau moderaziorik gabe zure lagunekin!
www.oceaninitiatives.org/es/
ELIKAGAIBILGARRIAK
ZIGARROKINAK
KOTOIZKOTXOTXAK
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
ZIGARROKINAK
#01 GALDERAZEIN DA ZIGARROKINAKLIBRATZEKO MODURIK ONENA?
1. Estolda-zulo batera apuntatzea, estiloarekin.
2. Lurrean itzali eta zakarrontzira botatzea.
3. Kaxa hermetiko batean itzaltzen utzi eta hura maiz
hustea.
ZIGARROKINAK
Zigarrokinak bi urtetik
gora behar ditu lurrean
deskonposatzeko eta 500 litro ur
kutsatzen ditu. Azken ikerketek erakusten
dutenez, tabakoaren produktu toxiko gehienak
zigarrokinari lotuta geratzen dira, beraz, lurrean
zapaldu eta zakarrontzira botatzea ez da nahikoa.
Erretzaileentzako irtenbiderik onena oraindik
piztuta dauden zigarrokinak kaxa hermetiko
batean jartzea eta hura maiz hustea da.
#01 ERANTZUNA3. Kaxa hermetiko batean itzaltzen utzi
eta hura maiz hustea.
ZIGARROKINAK
#02 GALDERAORDEZKARI POLITIKO BATEK ZER BALIABIDE DITU ESKURAGARRI HONDARTZETAN ZIGARROKINEN PRESENTZIA MURRIZTEKO?
1. Hondartzetan zakarrontzi eta hautsontzi gehiago
jartzea.
2. Kontzientziatze-kanpaina bat abian jartzea.
3. Herriko erretzaile guztiak kanporatzea.
4. Udalerriko hondartzetan erretzea debekatzea.
ZIGARROKINAK
Hondartzetan erretzeko debekuaren abantailak:• Erretzaile kopuruaren murrizketa eta, horrekin batera,
hondartzako zigarrokin kopuruaren murrizketa.• Erretzaile ez diren erabiltzaileei eragindako kalteen
murrizketa.
Hondartzetan erretzeko debekuaren eragozpenak:• Hondartzetan topatutako zigarrokinak ez dira
hondarretara botatakoak soilik izaten. Zigarrokin gehienak hirietan edo itsasotik urrun botatzen dira.
• Kontzientziatze aktiboa eraginkorragoa izan liteke. Izan ere, informaziorik gabe erretzaileek nekez ulertuko dute zer ondorio izan ditzaketen beren ekintzek ingurumenean; besterik gabe, beste hondartza batera joatea erabaki dezakete eta, horrela, arazoa beste leku batera eraman.
• Sorosleak izan ohi dira zaintza horretaz arduratzen direnak eta, beraz, beren zeregin nagusia oztopatzen du.
• Sorospen-postuak itxi ondoren, dena baimenduta dago!
1, eta 2, 4.a eztabaidagarria da.
#02 ERANTZUNA
ZIGARROKINAK
#03 GALDERAORAIN, ZENBAIT ZIGARROKIN BIODEGRADAGARRIAK DIRA. IRTENBIDE EGOKIA IRUDITZEN ZAIZU?
ZIGARROKINAK
#03 ERANTZUNAOnartutako erantzuna:
Noski ezetz. Zigarrokinaren arriskua produktu
toxikoetan dago nagusiki, baita iragazkian geratzen
den tabakoan ere. Zigarrokin biodegradagarriek
materialak berak eragindako kutsadura murriztuko
dute, baina ingurumenean produktu toxikoak askatzea
eragingo dute.
Biodegradagarri kontzeptuak hanka sartzera
eraman dezake herritarra eta zigarrokina ingurunera
botatzera bultzatu, desagertu egingo dela pentsatuz.
Produktu biodegradagarriek denbora behar izaten
dute degradatzeko, eta partikula txikiagoetan
deskonposatzen dira, baina horrek ez ditu
ingurumenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak
desagerrarazten (faunak irenstea, kutsatzaile kimikoen
sakabanaketa eta abar).
ZIGARROKINAK
ZIGARROKINEK ERAGINDAKO KUTSADURA MURRIZTEKO IDEIAK.
Zigarrokinak patrikako zakarrontzietan botatzea.
Zigarrokinak ondorengo erabileretarako gordetzea birziklatu ahal izateko (ehungintza...).
Kontzientziatze kanpaina aktiboak sortzea enpresari eta erakunde publikoen artean. Izan ere, informaziorik gabe erretzaileek nekez ulertuko dute zer ondorio izan ditzaketen beren ekintzek ingurumenean; besterik gabe, beste hondartza batera joatea erabaki dezakete eta, horrela, arazoa beste leku batera eraman.
ELIKAGAIBILGARRIAK#04 GALDERA
NOLA MURRIZTU GURE ZABORRAREN PISUA?
ELIKAGAIBILGARRIAK
Bilgarriak ahalik
eta gehien murriztea
produktuak erosten ditugunean,
gaikako bilketa egitea, hondakin organikoen
konposta egitea, berrerabil daitezkeen bilgarriak
lehenestea...
#04 ERANTZUNAOnartutako erantzunak:
ELIKAGAIBILGARRIAK#05 GALDERA
BA AL DAGO DENDETAN BILGARRIEN KONTSUMOA MUGATZEKO EKIMENIK?
ELIKAGAIBILGARRIAK
• Bilgarririk gabeko supermerkatuak (adib.: Bordelen:
La Recharge; Berlin-en: Original Unverpackt; Texasen:
In.gredients).
• Solteko edo txikizkako salmenta, edukiontzi
berrerabilgarrietan.
• Berriz kargatzeko moduko erosketa.
• Kantitate handietan eta norberaren kontsumora
egokituta erostea.
Hainbat aukera dituzte industriek: produktuen bilgarriak
mugatzea, bilgarrien diseinu ekologikoa lantzea, bilgarrien
berrerabilpena bultzatzea eta kontsumitzaileei kostu
txikiagoan berriz kargatzeko aukera eskaintzea, material
berrerabilgarriak eta iraunkorrak aukeratzea eta hori
ezinezkoa denean, birziklagarriak izatea.
Banatzaileek eta supermerkatuek ere badute beren
eginkizuna: bilgarri gutxiago dituzten produktuak etiketen
bidez seinalatzea, jasotzen dituzten produktuen bilgarriak
bezeroen eskura jartzea beren erosketak eramateko
erabili ahal izateko (adib.: kartoizko kaxak).
#05 ERANTZUNAOnartutako erantzunak:
ELIKAGAIBILGARRIAK#06 GALDERA
NOLA MURRIZTU DITZAKE KONTSUMITZAILEAK, BILGARRIEK ERAGINDAKO HONDAKINAK?
1. Ezinezkoa da, industria da produktu hobeak
proposatu behar dizkiguna.
2. Gutxiago kontsumitu behar da.
3. Produktuak aukeratzean lagun dezakegu, industriak
bilgarriekin eta politikariek araudiarekin bezala.
ELIKAGAIBILGARRIAK
Produktu baten bilgarria
amaierako produktuaren
pisu totalaren % 80 izan daiteke eta
kostuaren % 65era arte bilgarrirako izan
daiteke. Era berean, bilgarrien hondakinek
etxeko zabor guztiaren % 30 inguru har dezakete
pisuan eta % 50 inguru bolumenean. Arrazoi
horiek direla-eta, denok jarri behar dugu arreta
produktuak aukeratzen ditugunean, batez
ere industriak gure eskakizunak kontuan
hartzen dituela jakinda.
#06 ERANTZUNA3. Produktuak aukeratzean lagun dezakegu.
ELIKAGAIBILGARRIAK#07 GALDERA
ZER NEURRI HAR DITZAKE ERAKUNDE PUBLIKO BATEK INGURUNE NATURALEAN AURKITZEN DEN BILGARRI KOPURUA MURRIZTEKO?
ELIKAGAIBILGARRIAK
• Berrerabiltzeko politikak bultzatzea, batez ere,
itzulketa-sistemaren bidez.
• Biztanleen esku ontzi birziklagarriak jartzea,
batez ere eguneroko jakiak erosteko (adib.: arraina).
• Etxeko zabor-bilketari tarifa bat jartzea, norberak
benetan ekoizten duenaren arabera (zerga
pizgarria).
• Hondakinen gaikako bilketa optimizatzea.
#07 ERANTZUNAOnartutako erantzunak:
ELIKAGAIBILGARRIAK
ELIKAGAI BILGARRIAK MURRIZTEKO IDEIAK.
Jasangarriagoak diren materialak erabiltzea eta gehiegizko bilgarriak murriztea.
Bestelako materialak erabiltzea (hain kutsagarriak ez direnak, berrerabilgarriak...).
Neurri pizgarriak (zerga pizgarriaren adibidea), hondakinak kudeatzeko planak, industriei ezarritako betebeharrak, gehiegizko bilgarriei buruzko araudia.
Itzulketa-sistema abian jartzea.
Erabilera bakarreko bilgarrien gaineko zerga gehigarria (bilgarri ekologikoak).
Ukatu, Murriztu, Berrerabili, Birziklatu.
Lehentasuna eman bilgarri hauei:>> Birziklagarriak direnak, kartoizkoak, beirazkoak edo metalezkoak baitira.
>> Bigarren bizitza izan dezaketenak! Esate baterako, edalontzi bilakatutako kristalezko poteak; galletak, pasta, arroza edo azukrea gordetzeko balioko duen metalezko gaileta- edo te-kaxa.
>> Edukiera handia dutenak eta berriz kargatuta bilgarriak xahutzea ekiditen dutenak.
KOTOIZKOTXOTXAK#08 GALDERA
ZERGATIK TOPATZEN DITUGU KOTOIZKO HAINBESTE TXOTX HONDARTZAN?
1. Hondartzan erabiltzen direlako.
2. Erabili ondoren komunetik botatzen direlako.
3. Zabortegiak daudelako ur-ibilguetatik.
KOTOIZKOTXOTXAK
Komunetik botatako objektu txikiak
ez dira beti hondakin-urak tratatzen
dituzten araztegietan berreskuratzen.
Ondorioz, objektu horiek estolderian barrena
joaten dira ingurugiro naturalera eta,
azkenik, itsasora iritsi arte. Horregatik,
horien zati bat hondartzetan
topatzen dugu.
#08 ERANTZUNA2. Erabili ondoren komunetik botatzen direlako.
KOTOIZKOTXOTXAK#09 GALDERA
ZER AUKERA ERABIL DITZAKE ORDEZKARI POLITIKO BATEK INGURUGIRORA BOTATAKO KOTOI-TXOTXEN KANTITATEA MURRIZTEKO?
KOTOIZKOTXOTXAK
Jendea kontzientziatzea
komunetik bota ez ditzan, hondakin-
urak biltzeko sistemak eta estolderiak
hobetzea (sare unitarioak gaikako sareekin
ordezkatzea, nagusiki), erabilera bakarreko
plastikoen aurkako legea, industria
presionatzea bestelako materialak erabil
ditzan (zura...).
#09 ERANTZUNAOnartutako erantzunak:
KOTOIZKOTXOTXAK#10 GALDERA
ZER IRTENBIDE PROPOSA GENIEZAIEKE INDUSTRIEI HONDARTZETAKO KOTOI-TXOTXEN KOPURUA MURRIZTEKO?
KOTOIZKOTXOTXAK
Plastikoaz
bestelako materialak
erabiltzea txotxak egiteko (zura,
kartoi trinkoa...), kontzientziatze-mezuak
jartzea kaxetan, publizitatea...
#10 ERANTZUNAOnartutako erantzunak:
KOTOIZKOTXOTXAK
KOTOIZKO TXOTXEK ERAGINDAKO KUTSADURA MURRIZTEKO IDEIAK.
Erabilera bakarreko plastikozko kotoi-txotxen erabilera baztertzera bideratutako legea.
«Komunak ez dira zakarrontziak» dioen komunikazio eta kontzientziatze-kanpaina bat egin.
Kotoi-txotxak: zakarrontzira bota.
Garbitzeko bestelako irtenbideak erabiltzea: belarriak garbitzeko koilaratxoak, belarrirako HOPI kandelak, arbendol gozoaren olioa, txotx biodegradagarriak, ur epela.
KOMUNAK EZ DIRA ZAKARRONTZIAK!!
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK#11 GALDERA
ZER DIRA PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK?
1. Plastikozko hondakinen zatiketatik eratorritako
hondakinak.
2. Plastikozko partikulak, batik bat produktu
kosmetikoetan erabiltzen direnak, beren ezaugarri
esfoliagarriak direla eta.
3. Plastikozko folikuluak (plastikoaren lehengaia),
garraioan galdutakoak.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
Produktu bakar
bat, esaterako aurpegi-
garbigarri bat, plastikozko 360.000
mikropartikula izatera hel daiteke.
Zenbait produktutan, mikropartikulek
produktuaren bolumen totalaren
% 10a osatzen dute.
#11 ERANTZUNA2. Plastikozko partikulak, batik bat produktu
kosmetikoetan erabiltzen direnak, beren ezaugarri esfoliagarriak direla eta.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK#12 GALDERA
NOLATAN TOPATZEN DITUGU KOSMETIKOETAN ERABILITAKO PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK ITSAS INGURUNEAN?
1. Lantegietako fabrikazio-prozesuaren ondorioz.
2. Itsasoz garraiatzean edukiontziak galtzearen
ondorioz.
3. Ostrek ekoizten dituzte.
4. Dutxako edo konketako hustubidetik joaten dira eta
araztegiak ez dira horiek iragazteko gai.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
Araztegi gehienek
berreskuratzeko txikiegiak izanik,
mikropartikula horiek araztegi-saretik
igaro eta itsasoan amaitzen dute ibilbidea.
#12 ERANTZUNA4. Dutxako edo konketako hustubidetik joaten
dira eta araztegiak ez dira horiek iragazteko gai.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK#13 GALDERA
ZER NEURRI HAR DITZAKE EUROPAR BATASUNAK PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK NATURATIK DESAGERRARAZTEKO?
1. Plastikozko mikropartikulen erabilera debekatuko
duen araubidea proposatzea.
2. Kontsumitzaileak produktu higienikoen osaketari
buruz informatzea eta kontzientziatzea.
3. Higienerako produktu naturalen aldeko politikak
aplikatzea.
EU
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
Plastikozko
mikropartikulen arazoa
konpontzeko irtenbideak
badaude, norberak
bere erantzukizuna dauka!
#13 ERANTZUNA1, 2 eta 3, Hirurak.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK#14 GALDERA
ZER ALTERNATIBA ERABILTZEN DITUZTE ZENBAIT INDUSTRIAK PRODUKTU KOSMETIKOETAN PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULEN ORDEZ?
1. Zur-mamitik eratorritako eraldatutako zelulosaz
osatutako materiala.
2. Maskorrak, fruta-hezurrak, mineralak, banbua,
arroza eta argizari naturalak.
3. Deshidratatutako meloi-haziak.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
Plastikozko
mikropartikulen ordezko
aukera ugari daude, erabil
ditzagun!
#14 ERANTZUNA1, 2 eta 3, Hirurak.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK#15 GALDERA
BA AL DA PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULARIK EZ DUEN PRODUKTU KOSMETIKORIK EDO ZAINTZARAKO PRODUKTURIK?
1. Bai.
2. Ez.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
Plastikozko mikropartikulak esfoliatzeko produktu
kosmetikoetan aurkitzen dira batez ere (aurpegi-
garbigarria, gorputzerako krema esfoliagarria...) edo
ezaugarri zuritzaileak dituzten hortzetako pastetan.
Produktuak plastikozko mikropartikularik duen
jakiteko, deskargatu «Beat the Microbead» aplikazioa;
higienerako produktuen barra-kodea eskaneatu eta
mikropartikularik duen ala ez esango dizu.
Produktuaren osaketan hauek ikusten badituzu,
produktuak plastikozko mikropartikulak dituela esan
nahiko du: polietilenoa (PE), polipropilenoa (PP), nylona,
polietileno tereftalatoa (PET) edo polimetil metakrilatoa
(PMMA).
#15 ERANTZUNA1. Bai.
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
ZER DIRA INGURUMENEKO LOBBYAK?
1. Utopia ederra.
2. Egungo erronka ekologikoen aurrean herritarrek
aldarrikapenak egiteko duten modua.
3. Politikarien eta industrien gainean egindako presioa,
zure beharra duena.
#16 GALDERA
PLASTIKOZKOMIKROPARTIKULAK
Kalkuluen arabera, gaur egun, 5.000 eta 30.000 lobbylari
inguru aritzen dira Bruselan eragin-lanetan Europako
politikek beren interesen alde egin dezaten. Era berean,
lege nazionalen erdiak baino gehiagok jatorria Europan
duela kalkulatzen dugu.
Ingurumeneko GKEetako presio taldeen lana sektore
pribatuenaren aldean (lobbylarien 2/3 ordezkatzen
dituzte) txikia edo ahula iruditu badakiguke ere,
funtsezkoa da ingurumenaren eta herritarren ahotsa
erabaki maila gorenetan entzunarazteko. Surfrider
erakundeak arrakasta ugari izan du legeak aldatzeko eta
itsas inguruneari, itsasbazterrari eta erabiltzaileei babes
handiagoa eskaintzeko gauzaturiko eragin-lanean, beraz,
merezi du harengan sinestea, baita harekiko osagarriak
diren Surfriderren beste jardueretan ere: lan judiziala eta
kontzientziatze eta hezkuntza jarduerak, baita hitzarmenak
ere, herritarrekin, ordezkari politikoekin zein
industriarekin.
#16 ERANTZUNA2. eta 3. erantzunak. Herritarrek aldarrikapenak egiteko duten modua.
Politikarien eta industrien gainean egindako presioa.
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAK
PLASTIKOZKO MIKROPARTIKULAKMURRIZTEKO IDEIAK.
Antzeko propietateak dituzten, baina kutsagarriak ez diren materialak ikertzea.
Produktu kosmetikoetan plastikozko konposatu iraunkorren erabilera debekatzea (plastikozko mikropartikulak dituzten produktu higienikoak debekatu dituzten AEBetako estatuak: Illinois, Kalifornia eta New York).
Hiritar lobbyan parte hartu kosmetikoetan mikropartikulak erabiltzea debekatzeko.
Surfrider-en lobby kanpainan parte hartu Kosmetikari buruzko Europako Zuzentarauaren berrikuspenean, mikropartikulak debekatzeko (2015-2016).
Mikropartikularik erabiltzen ez duten higienerako produktuak aukeratzea (http://get.beatthemicrobead.org/)). Osagai natural biodegradagarriekin erraz ordezkatu daitezke, esate baterako, intxaur-azalekin, abrikot-hezurrekin edo gatz-kristalekin (mikropartikulekin ordezkatu, merkeagoak baitira eta azalera erregularragoa baitute).
Ureko hondakinak beren jatorrian murriztea helburutzat daukan egitasmoa. Ibaietan, lakuetan, ozeanoetan eta itsas hondoetan burututako bilketa aktibitateei esker, gizartearen jarrera aldaketa bultzatzen du, hezkuntza kanpaina baten bidez. Aktibitateetan zehar bildutako informazioak nondik norako orokorra egiteko aukera ematen du, europako araudia hobetzeko asmoz.
www.oceaninitiatives.org/es/
OCEAN INITIATIVES 2015-EKO BABESLEAK