-
urumea bailarako egunkaria
2020-11-24 Asteartea 7.304 zk. www.kronika.eus
KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK
202 positibo berri
31.708 positibo guztira*
2.402 hildako EAEn
141 UCIn EAEn
112 positibo berri
38.647 positibo guztira
843 hildako
43 UCIn Nafarroan
GIPUZKOAN NAFARROAN
*HERNANIN 1.078 (+4), ASTIGARRAGAN 243 (+2)
(Nafarroako Osasun Saila)
(Osakidetza)
Maratoi jardunaldia, Berriozarren
HERNANIBOLEIBOLA 7
'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxan
HERNANIHERNANI ERROTZEN 3
«Ez nuen asmatu sakatzen»
GOIZUETAESKU PILOTA 6
Jarraipen zabala sare sozialetan, baso-igel gorrien erruteek
URUMEAANFIBIOAK 8
Espetxeko begiradak kalera, azaroaren 25arekin
bateraEmakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da bihar, eta
horren inguruan, 'Emakumea eta espetxea' zikloa antolatu zuten
Hernaniko Sarek eta Koordinadora Feministak, aurreko astean. Eta
orain, Itxaso Zaldua eta Ainhoa Garcia presoen testigantzak jaso
dituzte, Salamancatik, Topaseko espetxetik.
4-5
Iragarri dira, Udal egutegiko irabazleak
ASTIGARRAGAUDAL EGUTEGIA 2
13 argazkik osatukodute, 2021eko Astigarragako Udal Egutegia.
Nagore Legarre-tak, bideo bidez helarazi ditu irabazleen izenak,
hain zuzen.
-
URUMEA 2KRONIKA 2020-11-24 Asteartea
Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99
688 660 714
Eposta: [email protected], [email protected],
[email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus
Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036
Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa,
B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J.
Zubitur.
Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99
Eposta: [email protected]
KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan
kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
Argitaratzailea: Laguntzaileak:
PEFC ziurtagiria
Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago,
birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk
a
ww w. pefc.e s
DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK
Diruz lagundutako argitalpena:
HERNANI KONTZERTUA
Idoia Asurmendi eta Beste Ur-taroak taldea izango dira etzi
Biteriko oholtza ginean, arra-tsaldeko 19:30etan hasita. Sa-rrera
librea dela jakinarazi dute antolatzaileek, hala ere,
gonbi-dapenarekin joan behar da, «se-gurtasun neurriak babesteko
asmotan».
Idoia Asurmendiri, txikitatik datorkio musikarekiko
«zale-tasuna», eta txikitatik hasi zen etxeko musika tresnekin
espe-rimentatzen. Duela urte gutxi batzuk hasi zen bakarlari gisa
abesten, eta ostegunean izan-go dugu Hernanin entzuteko aukera.
Etzi, Idoia Asurmendiz gain, Beste Urtaroak taldeak ere kon-
tzertua eskainiko du herrita-rrentzat. Iker Laurobaren orain
arteko diskoetako kantuak har-tu eta folk esparrura eraman ditu,
horretarako zenbait mu-sika tresnez baliatuz, eta bes-te hainbat
herrialdeetako doi-nuak ere «gurera ekarri ditu».
Beste Urtaroak taldea, hainbat kidek osatzen dute, hala nola:
Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria
So-riazu eta Andoni Etxebeste. Tal-dekideek azaldu dute, «nolabait,
denak elkartu nahi dituztela, haien musikaren bidez».
Idoia Asurmendi eta Beste Urtaroak, oholtza gaineanEtzi,
arratsaldeko 19:30etan hasita, Idoia Asurmendi eta Beste urtaroak
taldea izango dira ikusgai, Biterin.
Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen,
NAN edo EHNA erakustea eta te le fonoa. | Gehi e nez 1.800
karaktere onartuko dira. | Kronikak beste hiz kuntzetan jasotako
kartak euskeratzen ditu. | Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail
ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko ga rai an izan daitezkeen
gaizki ulertuak. | Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak ez
dira onartuko.
JASOTA BEZALA
Urriaren 23an Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko
Zentroaren txostenean argitara-tutako datuek pandemia izena-ren
arrazoia ken lezakete, eta, ondorioz, alarma-egoerari eutsi.
«Txosten honetan infekzio aktiboko proba diagnostiko po-sitibo
batekin, baieztatutako kasuak sartzen dira, COVID-19 detekzio
goiztiarreko, zaintza-ko eta kontroleko estrategia-ren arabera.
Espainian, guztira, baieztatutako 1.046.132 COVID-19 kasu eta
34.752 hildako jakina-razi dira».
2009ra arte, Pandemia izen-dapena zehazteko, kontuan har-tzen
zen hildakoen gehiegizko
kopuruak, aurreko urteetako batez bestekoa gainditzen zue-la.
2020ko udaberrikoan, Co-vid-19ak eta antzekoek hildako
gehiegiagatik ziurtatuta %70. Udan eta udazkenean, % 12 eta % 17ra
jaitsi ziren, eta PCR testaren positiboetatik ondorioztatutako
kutsatuen kopuruagatik kalifi-katzen jarraitu zen, sintomarik izan
ez arren. Azkenean, eta beti «kasu» kopuruagatik, gaur egun ere
murriztu egiten baitira.
Kuantitatiboki, udaberriko tontorrean pandemia izendatze-ko
soberakina eman zen. Ezin dute ukatu, ez eszeptikoak, ez
konspiranoikoak, ez negazionis-tak.
Kualitatiboki, zalantzan jar daiteke ea gehiegizko heriotzak,
egoitzetan arreta jaso ez duten zaharren 20.268 heriotzak alde
batera utzita, horietako asko diagnostikatu eta protokolo
desberdinekin tratatu ote zitez-keen... Autopsiarik gabe ezin da
zehaztu, Italiako parlamentuan argiarekin eta takigrafoekin
ja-kinarazi zuten bezala.
«Ezin dut jasan etxe zikina ikustea. Oraintxe bertan altxa eta
argia itzaliko dut». Nazioar-teko Mafaldarena, Espainiara egin zuen
azken bisitan.
Iulen Lizaso Aldalur
Noiz piztuko dute argia?
ASTIGARRAGA UDAL EGUTEGIA
Pasa den hilabetean, 2021eko Udal Egutegia osatuko duten
argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu zuen Udalak, eta «ura»
ezarri zen gai gisa.
Jadanik, irabazleak iragarri ditu Nagore Legarreta
argaz-kilariak. Eta aipatu du, 90 bat pertsonek hartu dutela parte,
lehiaketan.
Irabazle nagusiaren argaz-kia, 2021garren urteko egutegia-ren
azalean agertuko da, eta 150 euroko erosketa bonoa jasoko du.
Gainontzeko 12 finalistak, argazki bakoitza egutegiaren
hi-labeteetako batean agertuko da, eta egileari argazkiko 80 euroko
erosketa bonoa emango zaio, «baina gehienez ere 300 euro-koa». Bono
hauek, abenduaren 31ra arte gastatu daitezke.
Hautaketa prozesuan hartutako, «irizpideak»Argazkien hautaketa,
Astigarra-gako hiru epaimahai kidek egin dute, eta honakoak izan
dira; Amaia Usabiaga Astigarragako kultura teknikaria, Aintzane
Barandiaran, kultura zinegotzia eta Nagore Legarreta,
argazkila-ria.
Aipatu dute, hainbat irizpide hartu dituztela kontutan, As-
tigarragako 2021eko Udal Egu-tegia osatuko duen argazkiak
aukeratzeko garaian. Legarre-tak, azaldu du, «teknikagatik eta
argazkigintzagatik hainbat argazki deskartatu genituen». Jakinarazi
du, hainbat baldin-tza ezarri zituztela, hala nola, argazkiak
horizontalak izatea, kalitate onekoak... «Hauek be-tetzen ez
zituztenak ere deskar-tatu egin ditugu». Horrez gain, Astigarragako
«txokoei» eman diete garrantzia epaimahai ki-deek, bertakoak ez
zirenak, alde batera utzita, hain zuzen.
Astigarragako 2021eko Udal Egutegiko irabazleakHonakoak dira
argazki lehia-ketako 13 irabazleak; Portada; Marco Ganuza; 2021eko
hila-beteak: urtarrila, Lander Ira-zustabarrena; otsaila, Carmen
Ibañez; martxoa, Marco Ganu-za; apirila, Francisco Javier Roy;
maiatza, Felix Etxeberria; ekai-na, Ane Pedrosa; uztaila, Sergio
Perez; abuztua, Felix Etxeberria; iraila, Carmen Ibañez: urria,
Marco Ganuza; azaroa, Sergio Perez, eta abendua, Carmen Ibañez.
Iragarri dira, Udal Egutegiko irabazleak13 argazkik osatuko
dute, 2021eko Astigarragako Udal Egutegia.
Idoia Asurmendi, hondartzan. Argazkia: Katapulta
2021eko Udal Egutegiko portada izango da hau. Argazkia: Marco
Ganuza.
«Irabazleek, bonoak gastatzeko aukera izango dute, abenduaren
31ra arte»
-
URUMEA3 KRONIKA 2020-11-24 Asteartea
URUMEA AÑARBE UR MANKOMUNITATEA
Añarbeko Ur Mankomunita-teak, hilabete hasieran, 2021eko
aurrekontua onartu zuen. Ber-tan, 8,9 milioi euroko inbertsio plana
jasotzen da, «edateko ura-ren hornidura eta hondakin--uren
saneamendu eta arazketa sistema bermatzeko jarduketa ezberdinekin»,
hain zuzen.
Azaldu dute, saneamenduko azpiegiturak izango direla, be-rriro
ere, hurrengo ekitaldiko protagonista nagusiak, «zeren inbertsioa
hiru laurden (6,32 milioi) hondakin urak jaso eta arazteko
proiektuetara bidera-tuko baitira». Hornidura proiek-tuentzat
berriz, 2,36 milioi euro bideratuko direla azaldu dute. Horrez
gain, gainontzeko inber-tsioak, «laborategiko ekipoak erosteko
izango dira, hala nola, segurtasun sistemak eta kudea-ketako
software sistemak ezar-tzeko, «0,22 milioi, hau egiteko».
Saneamenduko eta arazke-tako jarduerei dagokionez, «Pa-presa
paper fabrikaren lurreko hustubidea eraikitzeko lanak
gauzatuko dira», eta honakoak 1,5 milioi euroko
zenbatekoa-rekin. Horrez gain, Errenterian kokaturik dagoen
fabrikako hondakin urak jaso, garraiatu eta itsasora isurtzen
dituen gai-lua birmoldatuko dela azaldu dute, «fabrikan bertan
arazketa biologiko bat eraikiko delarik».
Aldi berean, Herrerako hon-dakin uren «ponpatze estazioa eta San
Pedroko tunelak konek-tatzen dituen saneamenduko eroanbide bakoitza
birgaitzeko obrak amaituko dira. Lan ho-riek gainera, zanga gabeko
tek-nologiaren bidez egingo dira, ia ez dira ikusiko eta eragin
gutxi-koak izango dira», eta honetara-ko ezarritako aurrekontua,
1,12 milioi eurokoa izango da.
Finantzatuko dira, baita ere, Donostiako Martutene auzoko
«saneamendu sarea zabalduko eta hobetzeko obrak, (424.000 euro),
Urumea ibaia bideratzeko Uraren Euskal Agentzia egiten ari den
obren ondorioz», hain zuzen. Eta azkenik, 1,47 milioi euro
bideratuko dutela ere azal-du dute, «saneamenduko eta
arazketako azpiegiturak hobetu eta modernizatzeko
inbertsioe-tara: koadro elektrikoak, etab.».
Usurbilgo Aginagako sa-neamendu obretarako, partida bat ere
bideratu dela jakinara-zi dute, «lanen hasiera Uraren Euskal
Agentziaren aurrekontu erabilgarritasunaren arabera-koa izango da»,
eta hark kofi-nantzatuko ditu obrak, «2019an bi erakundeek
sinatutako hi-tzarmenaren arabera».
Hornidurako obrakHornidurako obrei dagokionez, Urnietako hiri
sektoreak Añarbe sistemako ur-horniduran sar-tzeko obrak
nabarmentzen dira (990.404 euro); eta horri esker, urnietar ia
guztiei, Añarbe siste-mako «edateko ura jasoko dute, denek
ezaugarri berdina duen ura edango dute, ez orain arte moduan. Bizi
diren lekuaren arabera uraren kalitatea ezber-dina izan baita».
Azpiegitura hidraulikoa berritzeko jarduerekin jarraituko
daJarraituko dute, azpiegitura hidraulikoa berritzeko jardue-rekin,
hala nola, Petritegiko edateko uraren tratamendu es-tazioan,
hornidura sareetan eta Añarbeko presan.
2021eko aurrekontua onartu du, Añarbeko Ur
MankomunitateakSaneamenduko eta hornidurako azpiegitura
garrantzitsuak egingo dira, 8,9 milioi euroko balioarekin.
Omenaldian, Ttarla dantza taldeak, agurra eskaini zieten,
erailak izan zirenei, eta haien familiei.
Hernanin erailak izan zirenei, omenaldia egin zitzaien HERNANI
POLITIKA Pasa den larunbatean, Joaquin Altimasbere, Miguel
Arbelaiz, Luis Mari Elizondo, Joxe Kamio eta Felipe Sagarna “Zapa”
her-
naniarrak omendu zituzten. Duela 40 urte Batallón Vasco--español
taldeak erailak izan zirelako. Hori horrela, haien familiek hauek
gogorarazte-
ko, ekitaldi bat egin zuten, eta herritar ugari bertaratu ziren.
Alkateak ere talde politiko guztien izenean, «dolumina eta babesa»
adierazi zien.
HERNANI ERROTZEN
Azken bost urteetan, Hernani Errotzenek, Ezagutu Herna-ni
lehiaketa jarri du abian, eta aurten ez da gutxiago izango. Ekimen
honek, «Hernaniren historia gizarteratzea eta her-naniarrei herriko
ondarea eza-gutuz gure altxorrak hurbiltzea» du helburu.
Bizi dugun pandemia egoe-ra dela eta, Hernani Errotzen egoerara
moldatu da, eta berri-kuntza berri batekin egingo da Ezagutu
Hernani lehiaketa. In-ternetez egingo da, hain zuzen. Galderak,
hemen aurkitu dai-tezke: euskalnafarak.eus/herna-ni.
QR sistema ere jarri dute, eta honek, galdetegira
zuzen-zuze-nean sartzeko aukera ematen du. Eta aipatu moduan,
aben-duaren 13ra bitartean hartu dai-
teke parte, Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa
honetan.
Honako galdera hauek, eran-tzun beharko dira: Non jaio zen
Biteri eskola eta kultur etxea eraikitzeko dohaintza egin zuen
pertsona? Arrasate; Errenteria; Hernani. Nola du izena Txillida
Lekuko baserriak? Zabalegi/Za-balaga/Txillida enea. Urumea,
Kardaberaz kalearen beste izena? Goenkale/ Beste Kale/Andrekale.
Ignazio Loiolakoa bonbarda-ba-la batek zauritu zuen Iruñean,
1521eko maiatzaren 20an, nongo tropak jaurti zuen kanoi txikia-ren
bala? Frantziakoak/Nafa-rrokoak/Espainiakoak.
Asmatzen dutenen artean, 10 sari zozketanHernani Errotzenek
sortutako lau galdera hauek zuzen eran-tzuten dituztenen artean,
zoz-keta egingo da. Izan ere, guztira 10 izango dira banatuko diren
sariak.
'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxanAbian da, bosgarren urtez
segidan, Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa, eta abenduaren
13ra arte iraungo du.
ASTIGARRAGA-HERNANI PLENOA
Bi pleno izango dira gaurkoan, Hernanin bat eta Astigarragan
bestea. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera plenoei.
Astigarragan, modu presentzia-lean egingo da plenoa, eta Her-nanin
berriz, modu telemati-koan, azken boladan bezala.
Astigarragan, hamaika gai landuko dira, eta haien artean,
2021eko aurrekontuen hasierako onarpena eramango da Plenora.
Arrobitxuloko igogailuaren exe-kuzio proiektuaz ere jardungo dute.
Sahara eta euskeraren in-guruko adierazpen instituzio-nalei buruz
ere ariko dira.
Hernaniko plenoan berriz, hamar puntuko gai-zerrenda dago, eta
hemen ere, Sahara-ri buruzko mozioa aurkeztuko da. Horrez gain,
emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko alderdien adierazpena ere
lan-duko da, beste hainbat gaien artean.
Bi pleno gaurkoan, Hernanin eta AstigarraganGaur arratsaldeko
19:00etan, bi pleno izango dira. Astigarra-gan presentziala izan-go
da, eta Hernanin telematikoa.
EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen
abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira
eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.
SATURNINO CERRO ALONSO- Goian bego -
MUGICA TELLERIA SENDIA
Hernanin, 2020ko azaroaren 24an
Agur Satur, beti izango zaitugu gogoan.
-
ASTEKO GAIA 4KRONIKA 2020-11-24 Asteartea
«Emakume presoari, delituaz gain, egozten zaio gizarte
patriarkalaren rolak apurtzea»'Emakumea eta espetxea' zikloa
antolatu zuten Hernaniko Sarek eta Koordinadora Feministak, joan
den astean. Eta horren harira, bi preso hernaniar, Ainhoa Garcia
Montero eta Itxaso Zaldua Iriberri, elkarrizketatu ditu Sarek,
espetxeetako errealitatea azaleratzeko.
HERNANI SARE
Hiru kartzela mota daude emakumeentzako: gizonen kartzeletan
modulu txikiak, makro kartzeletan kartzela txikiak, eta emakumeen
kartzelak. Azken hauek dira gutxien daudenak, hiru zehazki
espainiar estatuan. Zuek Topasen (Salamanca) zaudete. Zer motatako
kartzela da zuena?Ainhoa eta Itxaso: Topas makro kartzela da, eta
emakumezko nahiz gizonezko moduluak ber-dinak dira. Espetxe
estrukturak oso ezberdinak izan daitezke, Frantzian batez ere;
Fleuryk ez du zerikusirik Fresnesekoare-kin, eta bi hauek oso
desberdi-nak azken urteetan eraiki di-tuztenekin. Espainian, aldiz,
kartzela tipo direnak fisikoki berdin-berdinak dira.
Fresnes edo Fleuryko kar-tzeletan, adibidez, emakumeon espetxea
eraikin bat zen, gizo-nenetatik urrun. Murtzia II kar-tzelan, kasu,
espetxean dauden modulu txikienetan (gizonez-koen modulu erdia)
gintuzten, modulu haundiagoak urteetan hutsik bazeuden ere.
Espetxe zaharretan (Cáce-res, Badajoz…), emakumeak oso leku
txikietan dauzkate, eta ho-nek ondorio latzak izaten ditu: bista
galtzea, distantzia haun-dietan zorabio sentipena izatea, mugimendu
murrizketa…
Preso izan diren emakume gehienek, denek ez bada, diote, diozue,
kartzelak emakumea isolatzen duela. Nolakoa da isolamendu
hori?Ainhoa: EPPKaren kasuan, kan-poko munduarekiko eta kideen
arteko isolamendua, zorrozta-sun eta krudeltasun berdinare-kin
ezartzen da kidego osoaren-gan. Presoak oro har kontutan hartuta,
gauza aldatu egiten da. Emakume presoa gizartean zorrozki
estigmatizatua dago. Gi zarteak ezartzen dituen ro-lak edo espero
diren jokabideak apur tu dituzten emakumeak dira; prostitutak,
drogazaleak, de li tu gileak, ama gaiztoak. Ema-
kume txar eta onen arteko be-reizketa erabatekoa da, eta gu
emakume txarrak gara.
Gizonezko presoek bisita eta aurrez aurrekoak dauzka-te,
kanpotik datozen senide eta lagunak, gehienak emakumez-koak
direlako. Gizonezkoa zain-dua delako. Gizonezkoengana emaztea, ama,
arrebak datoz. Emakumezkoen kasuan, lehe-nik familiarekiko
urruntzea dator. Nahiz eta gizonezko baten delitu bera egin,
gizarteak ema-kumea epaituko du, bere papera bete ez duelako, eta
ondorioz, zauritu zituenak ere ez zaizkio etorriko. Emakumeari,
delitua egiteaz gain, gizarte patriarka-lak ezartzen dituen rolak
apur-tzea ere egozten zaio.
60 bat emakumeko modulu batean, askotan bizpahiru ema-kume atera
ohi gara bisitara, eta gehienetan, euskaldunak izan gara hiru
horiek. Eta hori, kontutan hartuta gu garela per-tsona bakarrak,
bertakoak ez garenak. EPPKko kideen artean, portzentajean,
emakumeak iso-latuago gaude, batzuk bakarrik urte luzez, eta
gehienetan bina-ka edo hirunaka edukiz.
Badago aukera talde haun-diagotan biltzeko, gure kide
gi-zonezkoekin zenbait espetxetan egin bezala; baina ez dute
egi-ten. Urte luzez bakarrik egotea oso gogorra da. Ondoan kide bat
eduki ez, eta euskeraz hitz egin gabe urteak eta urteak pasatzen
ditugu. Eguneroko egoera hauek oharkabean pasatzen dira eus-kal
jendartean, gure auzo nahiz herrietan, baina ondorio latzak dituzte
gugan.
Bestalde, formakuntza eta lan munduarekiko isolamen-dua ere
ematen da. Gizonez-koek, formakuntzarako eskain-tza zabalagoa dute
espetxetan, eta ondorioz, kaleratzerakoan lan munduan aukera
gehiago. Emakumeen kasuan, aldiz, es-kaintza oso urria da.
Onartzen al dute kartzelan emakume aktiboak zaretela, horregatik
zaudetela preso? Edo akaso norbaitek engainatuak… Anti-emakume
izango zarete haien begietara. Ainhoa: Gure kasuan ez dira
ausartzen halako zerbait irado-kitzera. Espetxearekiko
komu-nikazioan marra gorriak oso argiak dira, eta guk gure
herria-rekiko maitasuna harrotasunez daramagunez, ez dago
horrela-ko komentariorik.
Baina, oro har, gureganako jokaera paternalista badago. Bai,
emakume presoak engainatuak izan dira, tuntunak izan dira… Eta
batenbat, espetxean, aktiboa-goa izan eta euren parametroeta-tik
ateraz gero, edozein gehiegi-keriaren aurrean protesta egiten badu,
gogor zigortzen dute.
Emakumeentzako tailerrak, rol generoan oinarritzen dira:
ileapaindegi tailerra, josten ikastekoak… Eta askotan mojek
emandakoak izan ohi dira, ezta? Itxaso: Bai, hala da. Justu
aipa-tutako tailerrak daude antolatu-ta emakumeentzako, eta lana
ere generoaren arabera dago banatuta. Emakumezkoek gar-biketa lanak
egiten dituzte, ins-talazioen garbiketa, labanderia, sukaldea…
Gizonezkoek, aldiz, soldadu-ra, egurra edota buztina landu
dezakete, mantenimenduan la-na egin, biltegien ardura era-man…
Ikasketak ere honela antolatzen dituzte. Lanbide he-ziketako
ikasketak gizonezkoek egiten dituzte, eta kalera atera-tzerakoan
emakumeek baino aukera gehiago izaten dute lana topatzeko. Elizak
kartzeletan presente egoten jarraitzen du. Frantzian, monjek ematen
zituz-ten aipatutako tailerrak, espetxe
askotan; eta Espainian, Carita-sek presentzia haundia du.
Kartzelan isolamendua da nagusi, baina emakumeen kasuan areagotu
egiten da: 30 emakume preso, 12 guztiz bakarrik, eta 10 kide
bakarrarekin. Nolakoa da zuen egoera?Ainhoa: Egun hiru kide eta
GRA-POko kide bat gaude moduluan. Iaz espetxe honetara iritsi
au-rretik, hiru urte eta erdi egin ni-tuen bakar-bakarrik Murtzia
II espetxean. Ondoko moduluetan 12 kide gizonezko zeuden, binaka
edo hirunaka. Haietako bat beste espetxe batera eraman edo
ka-leratzekotan, bakartua geratzen zen gizonezkoa beste kideenga-na
eramaten zuten zuzenean. Emakumeon kasuan, bakarrik jarraitzen
dugu. Bakartasun lu-zean dauden kideak ditugu: Ana Belén Cordoban,
Oskarbi Curti-sen, Irantzu Huelvan, Ainhoa Granadan, Lorentxa
Roannen… Kideak bakartzea, Madrilen har-tzen den erabaki politikoa
da; eta bulego batean hartutako erabaki honek, ondorio latzak ditu
gugan eta gure hurkoengan.Itxaso: Nire bir-espetxeratze fa-se
honetan bakartu banindute, egoera latz hau oraindik kru-delagoa
izango zen, niretzat eta nire senideentzat.Ainhoa: Hori bai,
bakartzen gai-tuztenean, bakartze fisikoa da soilik, badagoelako
gure artean esaera bat, maiz esan ohi du-guna: «urtetan eduki
ninduten halako edo bestelako kartzelan bakartuta, baina behin ere
ez nintzen bakarrik sentitu». Dis-pertsioak, eta harekin
bakarda-
deak, helburu bakarra du: kideak bakarrik geratzea, suntsitzea.
Baina espetxeetako hormen bi aldetako euskaldunek argi era-kutsi
dugu, batzuen nahiak, su-frimendu asko pairatuz, baina ezerezean
utzi ditugula.
Beste arazo larri bat, medikua: ez duzue ginekologorik,
ezta?Itxaso: Ez ginekologorik, eta ezta medikurik ere, kasu
askotan. Ginekologora edo mamografiak egitera ospitalera bagoaz,
Guar-dia Zibilak kontsultan egoten dira, eta egoera oso desatsegina
da. Eta kontutan hartzen badu-gu hemen emakume asko pros-tituzioa
egitera behartuak izan direla, edo erasotuak edo esko-larizatu
gabeak... Ez dago forma-kuntzarik sexualitateari buruz, emakume
hauek laguntzeko. Anekdota bezala esan, Murtzia II espetxean,
ginekologoak lan egiteko kontsulta prest zegoela, beharrezko
tresneria guztiare-kin, baina ginekologorik ez!
Eta haurdun dauden emakumeak, nola artatzen dituzte?Itxaso:
Frantziako kasuan, kar-tzelako ginekologoak eta kan-poko ospitaleko
jarraipena izan nituen. Ospitalera bidaiak poli-ziaren furgoietan
egiten nituen, eta kontsultan kartzelaririk ez egotea lortu banuen
ere, beste askok ez zuen horrelako zorterik izan. Hori bai, bi
polizia zelatan nituela erditu nuen. Erditze ge-lan egon ziren,
ginekologoaren eskaerari muzin eginez. Ospita-lean egon ginen
egunetan, bost polizia eduki genituen atean uneoro.
'Begiradak eta bizipenak txarrantxen artetik' solasaldia egin
zuten Biterin, joan den asteazkenean.
-
ASTEKO GAIA5 KRONIKA 2020-11-24 Asteartea
Hemen, Topasen, ezagutu du gu emakume bat hilabetero ateratzen
zutena ospitalera, eta COVIDa dela eta, gero 10 egunez ziegan
konfinatzen zuten.
Honekin batera, kartzela eta sexualitatea. Bertan asexual
bazinate bezala tratatuak izan zaretela salatu dute askok. Alegia,
zuek ez duzue desiorik, ez duzue beharrik…Itxaso: Bai, kartzela
eredu pa-triarkalaren islada exajeratua den heinean, emakumeok ez
dugu sexu beharrik, eta horren aurrean aldarrikapenen bat egi-ten
badugu, segituan kataloga-tuko gaituzte: putak, zikinak, li-zunak,
femme fatal… Zoritxarrez, ez da hemen barruko kontua ba-karrik.
Izan ere, gure kolektiboa-ri begiratzen badiogu, kontura-tzen gara
eskubide hori (guretzat sexualitatea giza eskubide bat baita)
betetzea errazagoa izan dela gizonezkoen kasuan; bizitza sexual
konpartitua izatea (kar-tzelako gabezi guztiak kontutan hartuz,
noski). Ez, ordea, ema-kumeen kasuan. Beste behin ere, emakumeok
prest egon gaitezke preso gizon batengana joateko, momentu goxo eta
politak pasa-tzera; baina ea zenbat gizonezko animatzen diren hori
emakume preso batekin egitera. Itziar Mo-reno kideak, hausnarketa
inte-resgarriak ditu horri buruz.
Sexu harremanak izateko, vis a visak daude, hilabetean behin;
estatu frantsesean, ezta hori ere. Sexualitatea ukatzen dizuete?
Janzkeran ere badituzue mugak?
Ainhoa: Frantziako espetxeak bi eratakoak dira: epaitu
gabe-koentzat (Maison d'Arretak), eta epaituentzat (zentralak).
Aurrene koetan, vis a visak ez dira exis-titzen, baina gizonezkoen
espe-txeetako bisita lekuetan (ez dago kristalik, banaketarik,
presoa eta bisitan datorrenaren artean) kartzelariek ezikusiarena
egin eta, modu txarrean bada ere, sexu harremanak eduki daitez-ke.
Emakumezkoen kartzeletan, bisita egin bitartean uneoro pa-satzen
dira zelatatzera. Helbu-rua argia da: gizonezkoen sexu beharra,
asetu behar den zerbait da; emakumezkoen kasuan, es-petxe barruko
haurdunaldiak.
Frantziako emakumezkoen kar tzeletan, sexua eta sexuali-tatea
tabua da. Ama izatea, le-gez, ez da eskubide bat, eta ez da sekula
gizaeskubide gisa landu. Sexualitatearekin duten jarre-ra
eskandalagarria da. Etxeko txikien argazkiak zentsuratzen dituzte
biluzik badaude. Liburu baten azalean emakume baten janzkera zuzena
ez dela bade-ritzote, ez dute sartzen utziko. Kamixeta tiradunak,
gal tza mo-txak, transparentziak de beka tu-ta daude.
Espainian ere ikusi izan ditu gu emakumeak ziegara bidal tzen,
arropa aldatzera, kar tze la riaren erabakiz, «itxu-ra pro bo ka
tzailea» izateagatik.Ko men tario lizun eta sexistak en tzuten
ditugu, bai gizonez-ko pre soen aldetik, baina baita kartzela rien
aldetik ere. Prosti-tuzio sareak egon dira hainbat espetxetan, non
espetxe ardura-dunak zigortu dituzten.
Haurdun geratu nahi izatekotan ere, ikusita zailtasunak, edota
ikusita zuen bikoteak beste kartzela batean daudela, nola kudeatzen
da hori? Itxaso: Sentimenduak kudea-tzeko lan haundia eginez.
Fran-tzian, legez, guraso izatea ez da eskubide bat. Bioetikako
legedia oso zaharkitua dago, eta intse-minazio bat egitea ia
ezinezkoa da. Gure kolektiboan badaude kasuak, non bikote bat 18
ur-tetan elkarrekin 4 aldiz soilik egon den. Horrela guraso izatea
zaila. Espainian, vis a visak eta intseminazioa egiteko aukera egon
badago, baina oztopoak bat bestearen atzetik topatuko dituzte. Guk
sekulako zortea izan genuen, Frantziako kar-tzelariei intimitate
tartetxo bat lapurtzea lortu genuenean. Nire muxu goxoena, ama edo
aita izan nahi izan duten eta utzi ez dieten guzti horiei.
Umea izan eta gero ere, kontutan hartzekoa da sistema patriarkal
latza. Amatasun moduluak daude, ez ordea aitatasun moduluak.
Unitate familiar deiturikoak ere badira, baina euskal presoek ez
duzue honetarako eskubiderik, ezta?Itxaso: Amatasun moduluko
kideek, txosten bat kaleratu zuten, Aranjuezeko espetxeko
baldin-tzak salatuz. Euskaldunok ez gara inoiz egon unitate
familiar horietan. Frantziako espetxetako amen moduluak ere, nahiko
ta-malgarriak dira. Semea eta biok Roanngo espetxean egon
ginen.
Ideia bat egin dezazuen: bertako zuzendariak aitortu zidan, amen
modulua egin behar zela kontu-ratu zirela eraikina bukatua
ze-goenean (2009ko espetxe bat da); eta inprobisatuz, galeria baten
bukaeran lau ziega eta jolas-gela atondu zituzten. Eskerrak
irudi-men asko eta maitasun gehiago dugun euskaldunok!
Amatasun modulu gertukoena, Aranjuezen dago. Ume bat ez dago
preso, atera eta sar daiteke nahi duenean, familiak horrela
eskatuta. Nola egin hori, familia Euskal Herrian bada? Ainhoa:
Sekulako esfortzuare-kin. Bai fisikoa, bai animikoa, bai
ekonomikoa… Gure seniderik gabe, ezingo genuke ama izan. Badira
Aranjuezen leku bat alo-katu izan dutenak, beste batzuk bolada
txikiak Euskal Herrian eginez, egunpasa soilik eginez…
Emakume batentzat, zigor bikoitza da egun dugun kartzela eredu
patriarkal honetan preso egotea?Ainhoa: Bai, noski. Eta gure
ka-suan, hirukoitza dela ere esan-go nuke: zigor penala dugu, eta
emakume borrokalariak gara, gainera.
Azkenik, Hernaniar askok irakurriko zaituztetela jakinda, bota
nahi duzuna…Ainhoa eta Itxaso: Lehenik, gure maitasun guztia
helarazi nahi dugu. Herri bateko parte gara, eta fisikoki urrun
gatibu bagaituzte ere, gertu sentitzen zaituztegu uneoro. Bereziki
eskertu nahi di-
zuegu guri, baina batez ere gure etxekoei, urte luzez ematen
die-zuen babesa, laguntza eta mai-tasuna. Euskal Herritik iristen
zaizkigun gutunek eta berriek, zulo hauetan aurrera egiteko
in-darra ematen digute.
Euskal gizarteak indarra izan du, eta badu, egoerak iraultzeko;
eta euskal preso errefuxiatu eta deportatuen egoeraren
konpon-bidea, zuen eskuetan dago beste behin. Egun, munduan
bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, berez sufritzen ditugun
egoerei etxeko nahiz lagunekiko isola-mendua areagotu da. Kideak,
gu-rasoak, seme-alabak, besarkatu gabe hilabeteak daramazkigu, eta
ama edo aita ezin besarka-tzeak sortzen duenak azalpen gutxi ditu.
Martutenen, Zaba-llan, Basaurin edota Iruñean ba-geunde, etxetik
gertu egongo gi-nateke, eta espetxean egonik ere, etxekoen
sufrimendua ez litza-teke bera izango. Zenbat minutu behar dira
Hernanitik Martute-nera joateko? Zenbat Algeciras, Murtzia edo
Sevillara joateko?
Oraindik gaixorik dauden kide asko daude hormen artean, eta
preso egotea gogorra bada, gaixo egoteak egoera jasangaitza
bihurtzen du. Huelvako kideek, oraindik herritik ehundaka
ki-lometrotara eta isolamenduko moduluetan jarraitzen dute… Hamaika
egoera, bizipen eta su-frimendu guzti hauekin amai-tzea guztion
eskuetan dago, eta gu irrikitan gaude, Kale Nagu-sitik eta
Andrekaletik zuekin ibiltzeko, mendi-bueltak egiteko eta zuek
guztiak besarkatzeko. Maite zaituztegu.
'Florecica' dokumentala gaur Biterin, eta indarkeria matxista
salatzeko hainbat hitzordu bihar, bailaranEmakumeenganako
Indarkeriaren Kontrako Eguna da bihar, eta kalera aterako dira,
herri eta hirietan, salaketa egitera. Hernanin, gaur ere jarri dute
hitzordua, horren inguruan: 'Florecica' dokumentala eskainiko dute,
19:00etan Biterin.
URUMEA AZAROAK 25
Azaroaren 25a da bihar, Emakumeenganako Indarkeriaren Kon-trako
Eguna. Eta horren harira, egun bakarreko ekintza ez, 10 eguneko
ekintza sorta antolatu zuten Hernanin, Denon ardura delako!
lelopean. Ekintza horie-tan aurrenekoa izan zen, Sarek eta
Koordinadora Feministak elkarlanean antolatutako sola-saldia,
emakumea eta espetxea gai hartuta: Begiradak eta bizi-penak
txarrantxen artetik.
Gaurko jarri dute beste hi-tzordua bat, eta oraingoan,
do-kumentala eskainiko dute, Bi-teri kultur etxean, 19:00etan:
Florecica, Jo sefina Lambertoren kontakizuna jasotzen duena.
Gaztela niaz jarriko dute, euske-razko azpitituluekin. Eta
ondo-ren, solasaldia ere egingo dute.
Kontzentrazioak eta salaketa ekitaldiak, biharBihar, berriz,
hitzordu gehiago izango dira Urumea bailaran. Hernanin bertan,
txapa femi-nista tailerra egingo dute arra-tsaldeko 17:00etan,
Gaztelekuan. Eta ondoren, 19:00etan, salaketa ekitaldia antolatu du
Koordina-dora Feministak: Erasoak so-bran, erasotzaileak ere!
Indarke-riaren pandemia denon ardura.
Astigarragan, aldiz, eguer-
diko 12:00etan egingo dute kon-tzentrazioa, udaletxe aurrean,
Udalak eta Aztifemiak taldeak deituta: Normaltasunak hiltzen gaitu,
indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu. Eta
arratsaldean, Donostiako manifestaziora joateko elkartu-ko dira.
17:30etan ja rri dute zita, Emakumeen Txo koan, autobusa har tzeko;
eta bestela, 18:15etan elkar tuko dira, Okendo kalean.
Goizuetan, aurten ez dute kalejirarik egingo, egoeragatik. Baina
emakumeen aurkako in-darkeria salatzeko, morez jan-tziko dira
herritarrak; eta bal-koiak ere, morez janzteko deia luzatu dute.
Kontzentrazioa egingo dute bihar eguerdian, Astigarragako udaletxe
aurrean.
-
KIROLAK 6KRONIKA 2020-11-24 Asteartea
GOIZUETA ESKU PILOTA
Iker Salaberriak ezin izan du Buruz Buruko Promozio
Txapel-ketaren finalera sartu, finaler-dietan Arteagaren aurka
22-15 galdu eta gero. Ostiral gauean jokatu zen finalerdia
Bergarako frontoian eta goizuetarrak agur esan behar izan zion
finalari.
Partidua ongi hasi zuen Goi-zuetako aurrelari biziak. Alde
haundiarekin ez bada ere, lehen tantoetan Salaberria aurretik joan
zen uneoro partiduko lehen berdinketara iritsi arte (10-10). Hala
ere, Arteaga II.a lehen atse-denaldirako aurretik zen, (12-11).
Hortik aurrera Arteaga II.ak gehiago gozatu zuen eskuina-rekin
eta apurka-apurka aldea zabaltzen joan zen bigarren atsedenaldira
bost tantoko abantailarekin iritsiz (18-13). Azkenean garaipena
(22-15) eta finalerako txartela Arteaga II.ak lortu zuen. Finala
Elordiren aur-ka jokatuko du lasartearrak.
Iker Salaberriak triste amai-tu zuen partidua. «Pena, nik uste
ongi hasi nintzela baina ez nuen asmatu ongi sakatzen eta hor joan
zitzaidan partidua».
Hasieran aurretik joan arren ezin izan zion eutsi abantailari.
«Fisikoki bajatu baino gehiago partidutik irten nintzen. Ikus-ten
nuen ez nintzela ari ongi sakatzen eta nahastu egin nintzen.
Fisikoki ongi ikusten nintzen eta ongi bukatu nuen, baina
mano-manoan detaile txikiek erabakitzen dute parti-dua eta nik ez
nuen asmatu sa-katzen».
Arteagak 12 tanto egin zi-tuen eta bost pelota huts egin. Iker
Salaberriak berriz, ordu bete iraun zuen partiduan, 10na hutsekin
eta tantorekin amaitu zuen partidua. «Gutxiago galdu eta tanto
gehiago egin zituen. Nik sakatzen nuenean bera has-ten zen
dominatzen eta buruz burukoan ez baduzu sakearekin asmatzen oso
zaila da partidua irabaztea. Detaile txikiek era-bakitzen dute
garailea. Nik do-minatu beharrean bera hasten zen dominatzen
sakatzen nue-nean».
Hala ere etorkizunari begi-ra txapelketaren balantzea ona dela
dio Salaberriak. «Txapelke-ta ona egin dut. Nik esperotakoa baino
maila hobea eman dut.
Ez nuen uste honelako maila emango nuenik, hala ere fina-lerdia
irabazi nezakeen, ez nin-tzen bera baino gutxiago. Ea da-torren
urtean hobetzen dudan».
«Orain lau t'erdikoa prestatzen hasiko naiz»Etorkizunari begira
ostiralean beltz ikusten zuena argitzen joan da. «Triste eta
penarekin nengoen, baina orduak pasa
ahala eta hotzean pentsatuta ongi aritu naiz eta balantzea ona
da. Orain lau t'erdikoa pres-tatzen hasiko naiz».
Berez bere doaietarako ego-kiagoa da, baina hori ezin dela jakin
dio Salaberriak. «Agian maila txarragoa emango dut. Ez dago
jakiterik, ikusi egin behar-ko da. Presarik gabe joango naiz, eta
ea zer ateratzen den...», au rreratu du goizuetarrak.
Olaizolak binaka irabazi, la-runbatean BilbonLarunbatean Bilboko
frontoian, Aimar Olaizola eta Mikel Urru-tikoetxeak 22-17 irabazi
zioten Iker Irribarria eta Martijari, bi-naka. Partidu ona jokatu
zuen aurrelari goizuetarrak eta dato-rren abenduaren 8ko finalerako
saio ezin hobea izan zuen bikote urdinak. Hurrengo astean
eza-gutuko dute aurkaria.
«Ez nuen asmatu sakatzen, eta bera pasatzen zen dominatzera; hor
egin zidan ihes partiduak»Iker Salaberriak 22-15 galdu zuen Buruz
Buruko promozio Txapelketaren finalerdia Aretaga II.a
lasartearraren aurka. «Pena, fisikoki bajatu baino gehiago
partidutik irten nintzen. Detaile txikiek erabakitzen dute
mano-manoa».
HERNANI ERREMONTEA
Aurreko larunbatean hasi zen Binakako Erremonte Txapelke-ta.
Aurten 50garren edizioa be-tetzen du eta ikuslerik gabe hasi da.
Harmailak hutsik, erremon-tisten pilotakaden soinuak eta zestoaren
hotsa erremontera-tzeko orduan bakarrik entzuten ziren, baita
bikoteen animoak eta pilota eskatzen zuten unea. Barrenetxea,
atzelari hernania-rrak, bigarren aldiz gopro ka-mara batekin jokatu
zuen kas-koan eta emaitza oraingoan ona
izan zen. Irudi ederrak ikusi zi-ren eta jokoan ere ongi aritu
zen atzelaria.
Segurolarekin batera, 40-30 irabazi zieten Etxarri eta
En-dikari. Beraz, lau puntu batu zituzten eta finalerdietarako
lehenengo pausoa eman zu-ten. Barrenetxeak erakustaldia eman zuen
sakearekin. Aspal-dian ikusi ziren tanto gehien egin zituen,
hamaika guztira, eta lehenengo hogei tantoetan hamar. Segurola ere
sendo ari-tu zen, arrisku haundirik hartu gabe, baina serio
jokatuz.
Segurola eta Barrenetxeak ildo beretik jarraitu nahi
duteLehenengo partiduan Etxarri eta Endikari 40-30 irabazi eta gero
joko ona erakutsi zuten aizarnazabaldarrak eta atzelari
hernaniarrak. Sakearekin fin dagoela erakutsi zuen Barrenetxeak eta
sendo jokatu zuten.
Salaberria ez da finalera sailkatu, finalerdian galdu eta
gero.
Segurola eta Barrenetxea IV.a, txapelketaren aurkezpenean.
-
KIROLAK7 KRONIKA 2020-11-24 Asteartea
Garraiolaria mudantza eta Garbigunera edozein traste eramateko
eskaintzen da. Deitu: 667 721 443 (Xabino)
Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia,
kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94
- 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)
IRAGARKI MERKEAK
(eus
kalm
et)GAUR BIHARErdi-mailako lainoak eta goi-lainoak izango dira
pro-
tagonista, baina ez dute euririk utziko. Hego-haizea ibiliko da
eta arratsalde-gauean indartu egingo da. Min.6º / Max.16º
Fronte bat gertu mantenduko da, mendebaldean, eta tarteka erdi
mailako lainoak eta goi-lainoak iritsiko dira. Hala ere, une
askotan, argiune politak irekiko dira. Min.5º / Max.11º
TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037
- 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943
335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK
Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani:
948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA
943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948
510800 (Goizueta)
TELEFONO ZENBAKIAK
EGURALDIA
FARMAZIAKEgunez: A. Etxebarria Andre kalea, 48 (Hernani) 943
551793 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta:
Nagusia 64 948 514353
HERNANI BOLEIBOLA
Hernanik berriz ekin dio den-boraldiari Euskal Ligan, hilabe-te
luzez partidurik jokatu gabe egon ondoren. Gainera goizeko
10:00etan hasi ziren jokatzen eta 14:30ak arte aritu ziren
bo-leibolean maratoi itxura hartu zuen jardunaldi batean. Emai-tzak
eta jokoa onak izan ziren, nahiz eta bigarren partidua galdu.
Lehenengoa 3-0 irabazi zuten Navarmutilak-en aurka eta bigarrengoa
3-2 galdu zuten Navarvolei-ren kontra.
Ostiraleko azken orduan, Berriozargo bi taldeekin adostu zen
beraien aurka, bi partidu jarraian jokatzea, ikusirik den-boraldia
nola doan eta liga nor-maltasunera bideratzeko. Lanak errazten
zituen kontuan izanik
Iruñeako bi taldeek kiroldegi berdinean jokatzen dutela.
Erabaki horren arabera goi-zeko 10:00etan Navarmutilak taldearen
aurka lehiatu ziren hernaniarrak eta ordu bete iraun zuen. Erraz
irabazi zuten hernaniarrek, 7-25, 10-25 eta 15-25eko partzialekin.
Hernania-rren lehenengo garaipena izan zen aurtengo ligan.
Bi ordu eta laurdeneko partidu ikaragarri gogorra eta
berdinduaOrdubeteko atsedena eta gero bigarren partidua hasi zen,
12:00etan, Navarvolei iazko txa-peldunan aurka. Partidu gogorra
aurreikusten zen eta argi ze-goen ez zuela zer ikusirik izango
lehenengo partiduarekin.
Hasieratik amaiera arte par-
tidu ezin orekatuagoa izan zen. Nafarrek 3-2 irabazi zuten eta
azken partzialak honakoak izan ziren: 26-24, 25-21, 23-25, 23-25
eta 16-14. Bi ordu eta hamar mi-nutu iraun zuen partiduak.
Etxekoak 2-0 aurretik jarri ziren, hernaniarren akatsak
baliatuz. Hirugarren jokotik au-
rrera beste segurtasun bat iku-si zen hernaniarren aldetik eta
horrek zalantzak sortu zituen aurkarian. Hernanik bina ber-dintzea
lortu zuen.
Bosgarren jokoa, emozioz gainezka, Navarvoleiren alde-koa izan
zen. 14na iritsi ziren eta azken bi tantoak etxekoen alde
erori ziren, 16-14 amaituz.Hernanik maila haundia
erakutsi zuen eta garaipena lor-tu ez arren, gustora irten ziren
kiroldegitik.
Orain arte atzeratutako par-tiduak, abenduan berreskuratu nahi
dira. Oraingoz partidu bat irabazi dute eta bi galdu.
Hernanik partidu bat irabazi eta bestea galdu du Berriozargo
boleibol maratoi jardunaldi batean Euskal Ligako bi jardunaldi
jokatu zituen igande goizean; aurreneko partidua 0-3 irabazi zion
Navarmutilak taldeari eta ondoren 3-2 galdu zuen Navarvolei talde
indartsuaren aurka.
HERNANI FUTBOLA
Hernaniko talde ia denak ezin jokatu daude duela hilabete
ba-tetik, baina Euskal Ligako nes-kek badute baimena jokatzen
jarraitzeko. Asteburu honetan denboraldiko bigarren partidua jokatu
zuten Gasteizen, Aurrera de Vitoriaren kontra eta denbo-raldiko
lehendabiziko puntua eskuratu zuten.
Hernanik 2-0 galtzen zuen
azken ordu laurdenean sartu zirenean, baina 78garren minu-tuan
Ainhoa Lizasok desaban-taila murriztea lortu zuen eta bost minutu
falta zirela, 85ean, Cesia Sotok binakoa igo zuen markagailura.
Helburua garaipena zen, bai-na partidua nola jarri zen ikusi-ta
puntua berreskuratzea pozte-koa izan zen.
Partidua igande eguerdian jokatu zen Olaranbe futbol ze-
laian eta bertakoak indartsu hasi zuten lehenengo zatia. Hasi
eta berehala, lehenengo minu-tuan Iratxe Balanzategik aurre-ratu
zituen gasteiztarrak.
Markagailua ez zen mugitu bigarren zatira arte. Berriz ere,
Balanzategik bigarrena sartu zuen 70garren minutuan eta partiduak
erabakita zirudien, baina orduan atera zuten her-naniarrek bere
grina eta berdin-tzea lortu zuten.
Denboraldiko lehenengo puntua da eta datorren astean Zubipen
estreinatuko dira Elo-rrioren kontra, multzoko talde-rik
indartsuenetakoa.
Hernanik lehendabiziko puntua lortu zuen Gasteizen bina berdindu
eta geroEuskal Ligako neskek 2-0 galtzen zuten Aurrera de
Vitoriaren kontra, baina 78 eta 85garren minutuetan bi gol sartu
eta berdindu zuten.
HERNANI IGERIKETA
Igeriketa frogak Euskal Herri mailan geldirik egon dira orain
gutxira arte. Orain hilabete bat Araban antolatu zuten lehenen-go
txapelketa eta asteburu ho-netan Gipuzkoan eta Bizkaian, martxotik
antolatzen zen lehen-dabiziko txapelketak antolatu dira. Ez
nolanahikoak gainera.
Espainiako Federazioaren aginduz edo gomendioz denbora kontrolak
antolatu dira lurralde
guztietan eta horrela Hernani Kirol Elkarteko eta Hernaniko
igerilariak Irunen aritu ziren pasa den asteburuan.
Bertan aritu ziren Miren Garmendia, Intza Pagola, Xa-bier
Huitzi, Kerman Urreta eta Enaitz Goñi. Beraien denborak jaistea
lortu zuten.
Enaitz Goñik bi bigarren postu eta hirugarren bat lortu zituen
hiru frogetan. Honela 400 libreetan hirugarren amai-tu zuen
4:09:35eko denborare-kin. Bere denborarik onena eta Espainiako
Txapelketarako gu-txieneko marka eskuratu zuen. Igandean 1.500
libreetan biga-rren egin zuen 16:29:44ko den-borarekin eta 200
estiloetan ere bigarren amaitu zuen 2:13:63ko denbora eginez.
Lehenengo txapelketa, martxotik igerilariekEnaitz Goñik hiru
ohorezko postu lortu zituen Gipuzkoako denbora kontrolean 400
libre, 1.500 libre eta 200 estiloetan.
Hernanik denboraldiko lehenengo garaipena lortu du.
OSTALARIEN TXOKOAErrioguardan eramateko menua. GAUR: -Azelga
penka rebozatuak eta barazkiak saltsan + Txipiroi krepeak bere
tintarekin + Arroz esnea. BIHAR: Ilarrak esparrago eta
urdaiazpikoarekin + Oilaskoa (label) errea patata frijituekin +
Txokolate tarta. 10,5 €.
-
7.304 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA
2020-11-24 Asteartea
Hasi da erruten baso-igel gorria, eta horren testigu da
#txiobatputzuan traolaSare sozialetan zabaldu du erronka Aranzadi
Zientzia Elkarteak, jendea animatzeko putzuetan behatu, eta
erruteak ikusi dituzten tokiak partekatzera. Hernani eta Errenteria
arteko ingurunean hasi dira ugaltzen, aurrena.
URUMEA ANFIBIOAK
Urtero bezala, hasi da bere joera bereziarekin, baso-igel
gorria. Gainerako anfibioek ez bezala, urteko garai honetan
ugaltzen da, bizileku duen basotik putzu-etara salto eginda.
Nobedaderik ere bada, ordea, aurtengo errutean: inoiz baino
behatzaile gehiago dauzka. Izan ere, #txiobatputzuan traolare-kin,
erronka zabaldu du Aran-zadi Zientzia Elkarteak, sare sozialetan:
putzuetan begiratze-ra animatu dituzte herritarrak, baso-igel
gorriaren arrautzik ote dagoen ikusteko. Eta aurkitzen badituzte,
eskatu diete sare so-zialetan partekatzeko non dau-den, argazki
batekin. Twitterren eta Instagramen ari dira berezi-ki, eta
sekulako erantzuna izan du ekimenak, orain arte.
«Erronkaren aitzakiarekin, konturatu gara jendea anima-tzen ari
dela mendira joatera, erruteak ikusteko. Batzuek esan digute, bi
aldiz joan direla se-me-alabekin, eta oraindik ez dituztela
aurkitu; baina jarrai-tuko dutela saiatzen», azaldu du Iñaki
Sanz-Azkuek, Aranzadiko biologo hernaniarrak. «Horrela, ari gara
ikusten non dagoen ba-so-igel gorria, eta toki bakoitze-an noiz
hasten den erruten».
Izan ere, mendi buelta egi-tera joaten denak, erraz aurkitu
ditzake, eta horregatik iruditu zitzaien aukera ona, «erronka
martxan jartzeko, eta bide ba-tez, dibulgatzeko. Guri informa-zioa
helarazten digute eta, era berean, lortzen dugu jendeak parte
hartzea, eta espezie horre-tan pixka bat fijatzea».
Hernani eta Errenteria arteko inguruetan, aurrenekoakSuediatik
hasi eta honaino dago zabalduta baso-igel gorria, eta beraz, hotza
nahiko ondo ja-saten duen espeziea da. «Izotz azpian ere topatu
daitezke bere arrautzak», dio biologoak. Gaine rakoek udaberri
partean erru ten duten bitartean, be-raiek dira bakarrak, urte
garai honetan: «hemen, urriaren er-dialdera hasten dira erruten,
eta altueran gora zoazela, luza-tu egiten da errutea. Hernanin
orain topatu daitezke arrautzak; eta Adarramendi inguruan,
adi-bidez, Urte Berri egunean joaten direnek ere aurkitzen dituzte.
Otsailera arte izaten da, gutxi gorabehera».
Bere abantailak ere baditu, orain erruteak: «putzu dexen-te
dago, konpetentzia gutxiago dau kate, eta elikagai gehiago be
raientzat. Udaberrian elika-gai gehiago izaten da, baina orain
beraientzat bakarrik de-nez, nahikoa daukate. Gainera,
harrapakariak ere gutxi izaten dira, ornogaberik apenas izaten
baita putzuetan, garai honetan».
#txiobatputzuan erronka za-baltzearekin batera, Hernani eta
Errenteria arteko inguruetako argazkiak jaso zituzten. «Hemen
hasten dira erruten aurrena. Ha-sieran, pentsatu genuen, akaso
beste tokietakoek ez zizkigutela bidaltzen, egonda ere. Baina ez,
esan ziguten ezagutzen dituz-tela baso-igel gorriaren ugaltze
tokiak, eta oraindik ez zela hasi. Pixkanaka ari zaizkigu iristen,
dagoeneko erruten hasi den toki gehiago», dio Sanz-Azkuek.
Toki guztiak, puntu banare-kin markatzen dituzte mapan, eta
astero berritzen dute, sare sozialetan partekatuz.
Ur azpian kantari, 'abesbatza' bereziaBasoko espeziea da
baso-igel gorria, perretxikotan dabilenak ondo ezagutzen duena, eta
salto haundiak egiten ditu. Gorritik marroira bitarteko kolorea
iza-ten du, eta oso ondo ezkutatzen da orbelaren artean.
Urria gerturatzean, basotik atera eta putzurako bidea egiten
dute. Arra izaten da aurrenekoa: «ur azpian hasten dira kantuan,
emea erakartzeko, eta oso bitxia izaten da. Taldean aritzen dira
kantuan, eta koroa deitzen zaio. Oso kantu grabea da, eta putzu-tik
gertu ixilik egonez gero, oso ondo entzuten da», kontatu du Iñaki
Sanz-Azkuek.
Emea putzura joaten has-ten da ugalketa prozesua, eta arrautz
poltsa haundiak sortzen ditu: «oso nabarmenak dira».
Hortik aurrera, astetako kon-tua izango da errutea,
tenpera-turaren arabera: «tenperatura
ho tzagoetan, mantsotu egiten da prozesua; eta altuagoetan, pix
ka bat azkartu». Zapaburuak jaioko dira arrautza horietatik, eta
metamorfosia egingo dute ondoren: zapaburuak igela bila-katuko
dira, eta dauzkaten za-katzak birika. «Hemendik aste batzuetara,
inguru horietara joaten denak nabarituko du, igel txiki pila bat
dabiltzala. Belarra zapaltzen duzu, eta saltoka has-ten dira». Izan
ere, ez dira be-rehalakoan joango basora: «pu-tzuaren inguruan
ibiliko dira hasieran, jaten; eta koxkortzen dijoazen heinean,
basora joango dira. Basoan jana gehiago dau-kate, eta babeslekua
ere bai».
Zepadiko putzua, oso puntu garrantzitsua erruteentzatAsko dira,
dagoeneko, Urumea bailarako mendi inguruetan to-patu daitezkeen
arrautzak; eta are gehiago, Zepadiko putzuan daudenak, Epelen.
«2013an pu-tzua egin genuenean, Txirrita eskolako ikasle, irakasle
eta gu-rasoekin auzolanean, bagene-kien baso-igel gorria bazegoela;
baina egindako hiru putzuek, sekulako arrakasta izan dute. Urte
hartan bertan hasi ziren arrautzak jartzen, eta oraintxe bertan,
oso puntu garrantzitsua da beraien erruteentzat. Urtero, ehunka
igel ateratzen dira ber-tatik. Arrautzez beteta dago».
Baina putzuak bakarrik ez, putzuzuloak ere oso garrantzi-tsuak
dira: mendiko pistetan
dau den putzu txikiak. «Euriteak daudenean, eta putzu horiek sor
-tzen direnean, oso ondo aprobe-txatzen ditu baso-igel gorriak,
erruteko. Askotan pentsatzen du gu, putzu txiki xixtrin bat de la.
Baina oso garrantzitsuak dira, eta guk mikrohezegune dei tzen
ditugu. Espezie askoren-tzat da salbazioa».
Horien berri ere eman diete putzuen behatzaile berriek,
he-rritarrek, sare sozialen bitartez. «Parte hartzen ari diren
batzuk, dira ingurumeneko plataforma batera sartuko ez diren
herri-tarrak, eta bestela anfibioetan fijatuko ez direnak. Baina
sare sozialen bitartez iritsi zaie, eta bilatu eta hausnartuarazi
egin die», dio biologo hernaniarrak.
Baso-igel gorriarekin egin dute aurrenekoz, sare sozialen
bitartez herritarren ekarpenak jasotzeko erronka. «Denbora ge-
neramakien buruari bueltaka, nola lortu jendeak sare sozale-tan
parte hartu eta informazio hori ematea, modu antolatuan. Eta duela
hiru aste, kongresu batean, oso hitzaldi ona eman zuen kataluniar
batek, ingu-rumena eta sare sozialei bu-ruz. Hortik abiatuta hasi
ginen, erronka hau lantzen».
Ez da azkenekoa izango, au-rreratu du enez: «udaberrirako ari
gara prestatzen beste bat, eta horretarako proba moduko bat izan da
oraingoa. Aurten, Twit-terretik bidali dizkidate suge pila baten
argazkiak, eta oso zaila da sugeak ikustea. Informazioa es-katu
didate niri, eta nik trukean koordenadak eskatu beraiei. Ho-rrela,
azkenerako, 40 bat suge-ren datuak bildu ditugu. Eta da-torren
urterako, nahi dugu egin zerbait planifikatuagoa», aurre-ratu du
Iñaki Sanz-Azkuek.
Makina bat arrautza jartzen ditu baso-igel gorriak, putzuetan.
Erraz ikusiko ditu, mendi buelta egitera doanak.
Arrautz poltsa haundiak jartzen ditu baso-igel gorriak.
Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)