-
IV. BLOKEA
9. GAIA: Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila
II. ERREPUBLIKA (1931-1936/39)
1. 1931ko Konstituzioa eta Biurteko Erreformista.
2. Biurteko erradikal-cedista.
3. Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren aurrekariak.
Errepublikaren etorrera Madrilen ospatzen, 1931
II. Errepublika 11
-
1. 1931EKO KONSTITUZIOA ETA BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-
1933)
BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA
1931ko udal-hauteskundeetan bloke errepublikano-sozialistak 1
hiri handienetan
irabazi ondoren, apirilaren 14ean II. Errepublika aldarrikatu
zen Espainian. Hori dela eta,
Alfonso XIII.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen.
Errepublikak erregimen berria
eraikitzeko itxaropena eta ilusioa piztu zuen eta horregatik
festa giroan ospatu zen,
izan ere, milaka pertsona atera ziren Espainiako kaleetara modu
baketsuan ospatzera.2
Errepublikaren aldeko kontzentrazioa Iruñeko udal plazan
1931ean
1 Gogoratu Donostiako Ituna sinatu zuten indarrak: alderdi
errepublikanoak, PSOE eta hainbat alderdi nazionalista
ezkertiar.
2Errepublika aldarrikaturik, jarrera desberdinak agertu
ziren:
-Katalunian Estat Catalá aldarrikatu zuen Maciák, nahiz berehala
konbentzitu zuten independentzia ideiabaztertzeko, Kataluniari
autonomia emango ziotelakoan.
-Anarkistek, bestalde, errepublika aukera ikusi zuten beren
presoak askatzeko eta exiliatuak bueltatzeko,askatasun gehiago bere
jarduera aurrera eramateko. Alabaina, sektore bat kolaboratzeko
prest agertu bazen ere,anarkisten sekzio erradikalena nagusitzen
joan zen, hau da, CNT-FAIrena, insurrekzioa defendatzen zuena.
-Elizak, bestalde, errepublikaren kontrako jarrera erakutsi zuen
hasieratik (Segura kardinalak argi utzizuen moduan), eta gainera
1931n zenbait hiritan elizak erre izanak sentimendu hori areagotu
zuen. Legislazioantiklerikalak ere asko trakestu zituen
harremanak.
II. Errepublika 22
-
Behin errepublika aldarrikaturik, irabazle izan zen
koalizio errepublikano-sozialistak BEHIN-BEHINEKO
GOBERNUA osatu zuen, Niceto ALCALÁ ZAMORA buru.
Gobernuaren helburua hauteskundeak deitzea zen,
Gorte berriek konstituzio berria egin zezaten, eta zenbait
erreforma egiteari ekin zioten: preso politikoei amnistia
eman zieten, askatasun politikoak zein sindikalak
aldarrikatu ziren, legeria sozialean,...
Alcalá Zamora (errepublikano kontserbadorea)
Hauteskundeak 1931ko ekainean egin ziren eta berriro ere
KOALIZIO
ERREPUBLIKANO-SOZIALISTAK3 irabazi zituen.
1931KO KONSTITUZIOA
Gorte berrietan ideia progresistak zituztenak nagusitu ziren
eta, ondorioz,
1931ko KONSTITUZIOA onartu zuten, Espainian lehenbiziko
demokrazia sustatzen
zuena. Izan ere,
Espainia errepublika demokratikoa zela onartzen zen,
herri-subiranotasuna
printzipioa ere lehenbizikoz onartuz.
Ganbara bakarreko Gorteak izango ziren, Kongresuari botere
handia emanez,
gobernua beren menpe gelditzen zen eta.
Bestalde, eskubide deklarazio oso zabala zuen, XIX. mendeko
konstituzioenak
baino askoz zabalagoa. Adibidez, espainiar guztien berdintasuna
edota
emakumearen boto eskubidea lehenbizikoz Espainian. Kargu
publikoak okupatzeko
eskubidea ere onartzen zitzaien emakumeei; hezkuntzarako
eskubidea (estatuaren
3 Zentru-ezkerreko joerakoa
II. Errepublika 33
-
esku geldituz), prentsa askatasuna, Habeas Corpus4, dibortzioa,
ezkontza zibilak,
hilerri zibilak, seme-alaben arteko berdintasuna,..
Clara Campoamor5
-Estatu bakarra onartzen zen, baina autonomiak onartzen ziren
lehenbizikoz,
Autonomia Estatutuen bidez;
-Gainera, Estatuaren akonfesionaltasuna aldarrikatzen zen,
elizaren eta estatuaren
arteko erabateko banaketa gertatuz. Estatuak ez zuen eliza
subentzionatuko,
irakaskuntza eskubidea kentzen zitzaion eta Jesusen Konpainia
bertan behera
uzten zen. Honela, estatu laikoa sustatzen zen Espainian.
Jabetza pribatua onartzen zen, baino interes pribatuak interes
orokorraren menpe
gelditzen ziren, jabetza kentzea eta enpresen nazionalizazioak
onartzen baitziren.
Honek lurrik gabekoen esperantzak piztu zituen eta latifundisten
beldurra
Konstituzioak, alabaina, eztabaidak eta desadostasunak sortu
zituen eskuineko
zein ezkerreko alderdien artean. Alcalá Zamorak, adibidez, ez
zituen erlijioari zegozkion
4 Norbanakoaren askatasuna bermatzen duena, atxilotze
arbitrarioak ekiditeko, epaileak erabakiko baitu atxilotu ala
ez.5Clara Campoamor, Alderdi Erradikaleko kidea zelarik,
sufragio unibertsala defendatu zuen Gorteetan
II. Errepublika 44
Errepublikano ezkertiar moderatua
-
artikuluak onartu eta gobernuburu izateari utzi zion. Hortik
aurrera, Alcalá Zamora
Errepublikaren presidente bihurtu zen eta Manuel Azaña
gobernuburu.
BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)
Manuel Azañaren gobernuak (errepublikanoek eta sozialistek
osaturik) Espainiak
zituen arazo nagusiei aurre egitea izan zuen helburu, Espainia
modernizatzeko eta
Europako herrialde aurreratuenekin parekatzeko asmoz.
Horretarako, aurreko
hilabeteetan martxan jarri ziren erreformei segida eman
zien.
AUTONOMIA ESTATUTUAK
Zentralismoaren arazoa konpontzeko eta periferiako
nazionalismoak
kontentatzeko, autonomia estatutuak onartu zituen.
-1932an, KATALUNIAKO AUTONOMIA ESTATUTUA onartu zen,
Generalitat6,
Parlamentua eta bere presidente propioa onartuz (egindako
hauteskundeetan Maciá
aukeratu zuten, ERC-ko kidea) eta katalanaren koofizialtasuna
onartu zen.
6 Gobernu autonomoa
II. Errepublika 55
-
Companys eta Maciá (Generalitateko 1. presidentea)
-Euskal estatutua ere abian jarri zen 1931n, EAJ eta karlistek
LIZARRAKO
ESTATUTUA aurkeztu baitzuten 4 probintzietarako, Nafarroa barne.
Hori ez zuen
Espainiako gobernuak onartu (arrazista eta konfesionala
zelakoan7) eta, ondorioz,
1932an bertze estatutua aurkeztu zen. Karlistek, ordea, ez zuten
hori onartu eta
Nafarroa euskal estatututik kanpo gelditu zen. Euskal estatutua,
hala ere, ez zen 1936ra
arte onartu, Gerra Zibila martxan zegoelarik.
NEKAZARITZA ERREFORMA
Lurraren egoera izan zen gobernu hau kezkatzen zuen bertze
arazoa. Izan ere,
nekazal mundua egoera txarrean zegoen, latifundismoak
jornalarien bizimodu kaskarra
eta inbertsio eskasiak errezten zituelakoz. Gainera, 1929ko
krisiaren ondorioz,
emigrazioaren atea itxita zegoen eta Espainiako nekazal-mundua
gatazken eszenatoki
bihurtu zen, miseria eta lurjabeen gehiegikeriak zirela eta.
Horretarako, 1932an NEKAZARITZA ERREFORMA LEGEA onartu zen,
lurrak banatzea
onartzen zuena: lantzen ez ziren lurrak edo aspaldi errentan
zeudenak lurjabe handiei
expropiatu egingo zitzaizkien kalte ordainen truke (Espainiako
“handikiei”8). Baina kalte
ordainak garestiak ziren, diru gutxi bideratu zen jornalariei
laguntzak emateko, lur
banaketa motela izan zen eta, gainera, lurjabeek traba asko
jarri zituzten. Ondorioz,
7 Vatikanoarekin harremanak izatea onartzen zuelakoz. Gogoratu
konstituzioak laizismoa sustatzen zuela8 Espainiako lurjabe familia
handienak, aspaldiko noblezia familiak zirenak. Horiei ez zitzaien
ordainduko 1932an
Sanjurjadan parte hartu izana leporaturik.
II. Errepublika 66
-
jornalarien frustrazioak eragin zituen eta lur okupazioak egiten
hasi ziren.9 Legeak
lurjabe handien zein ertainen haserrea eragin zuen eta
gobernuaren kontra lerrokatu
ziren.
EJERTZITOAREN ERREFORMA
Ejertzitoaren kontserbadurismoa eta demokrazia zaletasun falta
ere kezkagarri
zen gobernu berriarentzat, gainera ejertzitoa makrozefalikoa zen
eta horrek dirutza eta
botere handia izatea suposatzen zuen. Hortaz,
militarren erretiroen bidez, militar kopurua jaitsi egin zen eta
goi-kargu batzuk
desagertu ziren behe postuetara jaitsi zituztelako hainbat
militar (Franco, kasu);
gainera, Zaragozako Akademia militarra itxi zuten (Francok
zuzentzen zuena)
eta Guardia de Asalto delakoa sortu zen, hirietan arituko zen
errepublikaren
aldeko polizia berria.
9 Bestalde, lurjabeak bertako jornalariak kontratatzera behartu
zituzten (greba zegoenean ezin izangozituztekanpokoak kontratatu);
eta lurra lantzera behartzen zituzten, hobekuntzak egitera eta lan
eskua kontratatzera
ere ( jornalarien langabezia gutxitzeko).
II. Errepublika 77
-
HEZKUNTZAREN ERREFORMA
Erreforma guztien artean izarra izan zen: estatu demokratikoa
sustatzeko
analfabetismoari aurre egin behar zitzaion eta horretan estatua
inplikatu behar zen,
elizari irakaskuntzaren monopolioa kentzeko. Horretarako,
hezkuntza laikoa, doakoa eta
derrigorrezkoa bultzatu nahi izan zuten. Horrela,
-eskola berriak eraiki ziren (10.000 eskola gehiago),
-maisu gehiago kontratatu zituzten (7000) eta beren soldatak igo
zituzten;
-derrigorrezko erlijioaren irakaskuntza desagerrarazi zuten
-eta elizak irakasteko eskubidea galdu zuen.
Gainera, zenbait intelektualen laguntzarekin10, Misiones
Pedagógicas izeneko
hezkuntza proiektua sortu zuten, nekazal eremuetara kultura eta
hezkuntza eramateko
asmoz: liburutegiak eramaten zituzten, irakurketa publikoak
antolatu ziren, antzerkia
(García Lorca eta La Barraca), musika,…
10 García Lorca, María Moliner, María Zambrano, Cernuda,...
II. Errepublika 88
-
.LAN ERREFORMA
Largo Caballero sozialista lan ministroa zelarik langileen
lan-baldintzak
hobetzeko neurriak hartu zituen, sindikatuen boterea
handituz:
-Epai-mistoak sortu zituen11,
enpresari eta langileen arteko arbitraje lana egiteko.
-8 orduko lanaldia onartu zen nekazal munduan
-Seguru sozialak sortu ziren: amatasunarena, istripuena,
jubilaziorako,…
Franciso Largo Caballero, UGTeko kidea
Biurteko progresita egindako erreformen eskema:
11 Primo de Riveraren komite paritarioak ordezkatuz .Enpresarien
gehiegikeriak murrizteko langileei aukera ematen zitzaien
negoziazioetan parte hartzeko (soldatak igotzea zuten helburu).
Epai hauetan langile zein enpresari
ordezkaritza berbera zegoen.
II. Errepublika 99
-
ARAZOAK:
Baino gobernu errepublikano-sozialistak hainbat ARAZORI egin
behar izan zion
aurre:
- 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondorioz, langabeziak gora
egin zuen eta bai
enpresariak, bai langileak gobernuaren kontra agertu ziren.
-Gainera, CNT eta FAI12-ren erradikalizazioa gertatu zen
(lurraren banaketa motelagatik,
bertzeak bertze) eta grebak eta lur-okupazioak bultzatu zituen
1932-1933 bitarte13.
Gobernuak errepresioa erabili zuen CNT-ren kontra, anarkisten
oposizioa areagotuz.
Eskuinak hau ere erabili zuen gobernua desgastatzeko.
CNTeko kideak 1933an Valentzian egindako greba batean
-Bestalde, 1932an, SANJURJADA gertatu zen, Sanjurjo14 militarra
estatu kolpea ematen
saiatu baitzen Sevillan (ejertzitoaren erreforma areagotu
zuena). Huts egin bazuen ere,12 Federación Anarquista Ibérica:
1927an sortutako elkartea, Iberiar Penintsulan
aritzeko.Anarkismoaren sekzio erradikalena, iraultzaren
defendatzailea. CNTrekin batera aritu zen II.Errepublikan,
errepublikarekin ez kolaboratzeko eta intsurrerrekzioaren alde
agertu zen. GarcíaOliver, Durruti, Federica Montseny,...13 Bertzeak
bertze, 1933an, Casas Viejasen gertatu zena14 Iruñean jaiotako
militar afrikanista, 1932ra arte Guardia Zibilaren zuzendaria izan
zena. Epaiketa
militarra egin zitzaion estatu kolpearen saikeraren ondoren,
baina 1934an askatasuna lortu eta Portugalera exiliatu zen. 1936ko
estatu kolpean ezinbertzeko papera izan zuen.
II. Errepublika 1010
-
ejertzitoaren sektore baten haserrea ere agerian gelditu
zen.
Sanjurjo
-Bestalde, II. Errepublika aldarrikatzean eskuina banaturik
gelditu bazen ere, egindako
erreformak eta gatazka sozialak ez ziren boteretsuen gustukoak
eta antolatzen hasi
ziren gobernu ezkertiarraren eta Errepublikaren beraren kontra
ere egiteko.
o KARLISTAK, 1932an COMUNIÓN TRADICIONALISTA izeneko alderdian
antolatuziren (Fal Conde, Conde de Rodezno edota Victor Pradera,
bertzeak bertze) eta
beren milizia armatua antolatu zuten, ERREKETE15
Erreketeak entrenamendu militarrak egiten
Urbasan
15 Entrenamendu militarrak egiten zituzten (Mussoliniren
laguntza tartean).
II. Errepublika 1111
-
o 1933an, CEDA sortu zen, Jose María Gil Roblesen eskutik.
Enpresariak, lurjabeak,nekazari txikiak, merkatariak, etab. biltzen
zituen alderdi katolikoen koalizioa.
Katolizismoaren eta ordenaren defentsa aldarrikatzen zuen,
Alemania eta Italiako
faxismoarekiko zaletasuna ezkutatu gabe.
o 193an, gainera, Falange alderdi faxista sortu zen. 1934An,
baina, JONSalderdiarekin bat egin zuen eta Falange Española y de
las JONS alderdi faxista
sortu zuten (FE y DE LAS JONS): biolentziaren erabilpena
defendatu zuen (eta
horretarako beren milizia armatuak sortu zituzten16),
nazional-sindikalismoa17,
ultranazionalismoa, katolizismoa eta antikomunismoa. Jose
Antonio Primo de
Rivera18 izan zen bere liderra.
Jose Antonio Primo de Rivera
16 1933.1936 bitarten ekintza biolentoak egin zituzten
errepublikano. Sozialista, nazionalista periferikoen edota
anarkisten kontra.
17 Espainiako faxismoa funtsean: estatu totalitarioaren aldekoa,
korporazionista, oso nazionalista, antikapitalista eta
antikomunista.
18 Ruiz de Alda nafarra Falangeren sortzailetako bat ere izan
zen
II. Errepublika 1212
-
o 1933an ere RENOVACIÓN ESPAÑOLA izeneko alderdi monarkikoa
etaantiparlamentarioa sortu zen (Goikoetxea eta Calvo Sotelo
tartean)
Calvo Sotelo
1933an Azañaren gobernuaren desgastea gertatu zen: krisi
ekonomikoak alde
batetik, patronalaren zein eskuinaren oposizioa eta langileen
konfliktibitatea bestetik,
anarkistena bereziki. Urte horretan Casas Viejas herrian
gertaturiko jornalarien hilketak
erabat higatu zuen gobernua: eskuinak gobernua erasotzeko
aprobetxatu zuen eta
sozialistek gobernu-koalizioa apurtzea erabaki zuten. Ondorioz,
Azañak dimititu eta
hauteskundeak deitu behar izan zituen. Horrela biurteko
erreformistari bukaera eman
zitzaion, eskuinak boterea eskuratu zuen eta.
Casas Viejas herrian poliziak egindako hilketak, 1933
II. Errepublika 1313
-
2. BIURTEKO ERRADIKAL-CEDISTA (1933-1935)
Azañaren gobernuaren dimisioaren ondorioz, 1933ko hauteskundeak
deitu
zituzten (emakumeek bozkatzen zuten lehenbizikoak). Koalizio
errepublikano-sozialista
apurturik, ezkerra banaturik aurkeztu zen; eskuineko alderdi
gehienak, ordea, koalizioan
aurkeztu ziren. CEDA koalizioa irabazle izan zen eta Alderdi
Erradikala bigarren indarra
izan zen eserlekuei zegokienez. Baina CEDAk ezkerrean sortzen
zuen konfiantza falta
zela eta, Alderdi Erradikalak osatu zuen gobernua, Lerroux
gobernuburu bihurtuz.
CEDAk, baina, gobernua kontrolatu eta presionatu zuen
parlamentutik.
Emakumeak bozkatzen 1933an
Gobernu berria ERREFORMA GUZTIAK BERTAN BEHERA uzten joan zen bi
urte
horietan zehar:
Nekazal erreforma gelditu zen eta jornalariak kanporatuak izan
ziren.eta
Erreforma militarra ere bertan behera utzi zuten eta zenbait
militar
antirrepublikanoek ejertzitoaren kargu inportanteenak okupatu
zituzten (Franco,
Mola, Goded,..) eta Sanjurjadan parte hartu zutenei amnistia
eman zieten
(Sanjurjo, kasu).
Martxan zeuden autonomia estatutuak ere geldiarazi zituzten
(euskal autonomia
estatutua, kasu); 1934an Kataluniako Autonomia Estatutua ere
bertan behera
gelditu zen (Urriko Iraultzaren ondorioz);
eta elizari irakaskuntzan aritzeko aukera eman zitzaion, bere
eskola pribatuak
mantenduz.
II. Errepublika 1414
-
OPOSIZIOAREN ERRADIKALIZAZIOA
Politika honen aurrean langileen erradikalizazioa gertatu zuen,
ez bakarrik CNT,
PSOE eta UGT ere (Largo Caballero19 iraultzaren alde agertu
zen); Kataluniako
ezkerreko nazionalisten oposizioa ere areagotu egin zen.
Gainera, eskuineko alderdien
joera antidemokratikoa gero eta nabarmenagoa zen (ezin ahaztu
Europako testuinguru
politikoa: naziak boterean, Mussolini...)
Horrela, grebak eta manifestazioak ugaritu egin ziren bi urte
hauetan (patronalak
soldatak jaisteko probestu zuen eta). Baina erradikalizazioak
1934ko URRIAN izan zuen
bere momentu gorena, CEDAko zenbait kide gobernuan sartu
zirenean. Horren
ondorioz, faxismorako biroa gerta zitekeela ikusita, greba
iraultzaileari ekin zioten
UGTek eta PSOEk estatu osoan, tokien arabera komunistek eta
anarkistek babesturik.
Grebak, ordea, huts egin zuen, CNT-ek ez zuelakoz toki guztietan
babestu eta nekazal
munduko langileek ere ez20. Katalunia eta Asturias izan ziren
grebak eragin gehien
izandako tokiak.
-KATALUNIAN, Luis Companys Generalitateko presidenteak21
Kataluniar
Errepublika aldarrikatu zuen Espainiako Errepublikaren barruan,
UGTk eta
komunistek babesturik.
CNT-ek, baina, ez zuen
babestu greba.
Ejertzitoak erreprimitu
zuen mugimendua eta
Generalitateko
gobernua kartzelaratua
zuten. Kataluniako
Autonomia Estatutua
bertan behera utzi
zuten .Lluís Companys eta gobernu kideak kartzelan, 1934
19 Largo Caballerok PSOE eta UGTren barruan sekzio erradikalena
zuzendu zuen20 Urte horretan bertako ekainean, nekazal eremuetako
langileek bertze greba egin zuten. Huts egin zuen eta urriko
greba ez zuten babestu.21 ERCko burua Maciá, 1933an, hil
ondoren
II. Errepublika 1515
-
-ASTURIASEN UGTk, CNTk eta komunistek ALIANZA OBRERA bultzatu
zuten etagreba deitu zuten. Ia bi astetan meatzaldeko herriak eta
Oviedoko Guardia Zibilaren
kuartelak, udalak, etab. okupatu zituzten eta janariaren,
uraren, elektrizitatearen,
garraioen, edota zerbitzu medikuen kudeaketaz arduratu ziren.
Gobernuak Afrikako
Legioa eta Erregularrak bidali zituen (Francok gidatuta) eta
gogor erreprimitu zuten
greba: 1.000 pertsona baino gehiago erailda, batzuk fusilatuak,
30.000 inguru
kartzelaratuak22 eta milaka zauritu izan ziren. Ezkerreko
alderdien jarduera murriztu egin
zen eta zentsura ezarri zitzaien beren publikazioei. Enpresariek
ere langileak
kanporatzeko, soldaten jaitsiera ezartzeko eta lan-orduak
igotzeko aprobetxatu zuten.
Honen ondorioz bai eskuina bai ezkerra erradikalizatu egin
ziren.
1935ean monarkikoek eta zenbait karlistek23 BLOKE NAZIONALA
izeneko alderdia
sortu zuten, Calvo Sotelo buru. Monarkiaren eta diktaduraren
aldekoak ziren,
faxismotik gertu. CEDA kritikatzen zuten sistema
parlamentarioaren jokoa
onartzen zuelakoz.
Bestalde, Manuel Azañak ezkerraren batasunaren aldeko deia egin
zuen eta
HERRI FRONTEA antolatzeari ekin zion (Europako sozialistek eta
komunistek egin
zuten bezala).
22 Batzuk San Cristobaleko gotorlekura ekarri zituzten.23 Victor
Pradera barne
II. Errepublika 1616
-
Testuinguru horretan, 1935ean, koalizio erradikal-cedistaren
gobernuak dimititu
egin behar izan zuen (finantza iruzurra zela eta) eta Lerrouxek
hauteskundeak deitu
zituen.
3. HERRI FRONTEA ETA GERRAREN AURREKARIAK
1935ean, koalizio erradikal-cedistaren gobernuak dimititu egin
behar izan zuen
(finantza iruzurra zela eta) eta Lerrouxek hauteskundeak deitu
zituen.
Ezkerrak batasunari eutsi zion eta HERRI FRONTEA
sortu zuen 1936an, ezkerreko alderdien koalizioa: Ezkerra
Errepublikanoa (Azañaren partidua), PSOE, PCE, POUM,24
Kataluniako ERC eta ANV.25Anarkistek ez zuten parte hartu
baina hauteskundeei boikot ez egitera deitu zuten (preso
anarkistak askatuko zituztelakoan). Honako programa
defendatu zuen:
1934ko urriko presoei amnistia ematea eta
horregatik lanetik kanporatuak izan zirenak
berriro kontratatzea;
autonomia estatutuak eta nekazal erreforma
martxan jartzea
Eskuina, bertzalde, zenbait tokitan ere koalizioan aurkeztu zen,
FRONTE
NAZIONALA osatuz: CEDA, Bloke Nazionala, Comunión
Tradicionalista, Renovación
Española, eta Katalunian Lliga. Falange eta PNV-EAJ beren kabuz
aurkeztu ziren.
Hauteskunde kanpaina oso gogorra izan zen: eskuinak beldurraren
mezua
24 Marxistak eta antiestalinistak25 Alberdi nazionalista eta
ezkertiarra.
II. Errepublika 1717
-
erabili zuten, ezkerrak irabaziz gero iraultza gertatuko zela,
demokraziaren kontrako
mezuak etengabeak zirelarik); eta ezkerrak ere faxismoaren
arriskua zegoela, elizaren
kontrakoak, etab. Hauteskundeak 1936ko otsailean egin ziren eta
Herri Fronteak irabazi
zituen, boto diferentzia txikiarekin izanda ere.
1936KO UDABERRIA (OTSAILA-UZTAILA)
Hauteskundeen ondoren, EZKERREKO ERREPUBLIKANOEK osatu zuten
gobernu
berria, Azaña gobernuburu bihurtuz hasieran (nahiz maiatzean
errepublikaren
presidente bihurtuko zen). PSOEk gobernuan parte hartzeari uko
egin zion eta horrek
ahulezian utzi zuen gobernua.
Gobernuak hauteskundeetan defendatutako programa jarri zuen
martxan:
-1934ko kartzelaratuei amnistia eman zitzaien,
-kanporatuentzako idemnizazioak agindu zitzaiezkien
-eta autonomia estatutuak martxan jarri zituzten.
-Jornalariak lurrak okupatzen hasi zirela eta, gobernuak
okupazio horiek legalizatzen
hasi ziren, agindutako nekazal erreforma martxan ere jarriz.
Horrek konfliktibitatea
eragin zuen zenbait tokitan, lurjabeek aurre egin zioten
eta.
Herri Fronteak hauteskundeak irabazi bezain pronto, alabaina,
aurreko urteetatik
zetorren Errepublikaren kontrako kanpaina areagotu zen:
Falangek protagonismo handia hartu zuen enfrentamendua eta
gobernuaren
II. Errepublika 1818
-
desgastea bilatuz, talde armatuak kalera atera zituen langileen
edota ezkerreko
politikarien26 kontra atentatuak eginez. Hori dela eta,
gobernuak legez kanpo
uztea erabaki zuen eta J.A. Primo de Rivera atxilotua zuten.
Anarkistek eta komunistek modu berean erantzun zuten, atentatuak
eginez
falangisten kontra, elizen erretzeak eta lurren okupazioak
egiten zituzten
bitartean. Hauek ere, beren miliziak osatu zituzten eta, nahiz
eta gehienetan
desfileak egin, desorden eta indar sentsazioa eman zuten, eta
aitzakia kolpea
prestatzen ari zirenentzat.
Estatuaren segurtasun indarrek (polizia), bestalde, nekazal
munduan edota
zenbait hiritan gertatzen ari ziren langileen edo jornalarien
protesten aurrean
biolentzia handia desplegatu zuten, kasu askotan erailketak
eginez.
Gainera, Errepublikaren kontrako konspirazio bikoitza abian
zegoen:
Alderdi eskuindarren konspirazioa, Falangeren pistolerismoa
ezezik, Calvo Sotelo
edota Gil Robles bezalako politikariek kolpe militarra
defendatzen zutelakoz,
gertatatzen ari ziren hilketak erabili zituztelakoz kaos
sentsazioa emateko.
Prentsa eskuindarrak ere ildo beretik jo zuen.
Bertzaldetik, hainbat militarrek estatu kolpearen prestakuntzari
ekin zioten (Mola,
Sanjurjo, Goded, Franco, Fanjull, Cabanellas, Queipo,..).
Gobernuak militar hauek sakabanatu zituen, baino kolpea zapuztu
gabe (Molak,
Nafarroara bidalia izanik, karlistekin bat egin zuen, kolpea
erraztuz27). Militarren
konspirazioak, gainera, bestelako babesak ere bazituen:
monarkikoak, karlistak, CEDA,
falangistak, eta Italiako zein Alemaniako faxistak.
Uztailean, falangistek Guardia de Asaltoko Castillo tenientea
hil zuten Madrilen,
eta handik gutxira tenientearen lankideek Calvo Sotelo
politikari eskuindarra erail
zuten. Erailketa horrek hainbat militar konspirazioarekin bat
egitera animatzeaz aparte,
26 Jimenez de Arsua diputatu sozialistari atentatua egin ondoren
(zauritua izan zen, baina bere eskolta hila)27 Nafarroan Diario de
Navarra egunkariaren zuzendari zen Raimundo García, “Garcilaso”
goitizenez, harremanetan
hasi zen. Lizarrako alkateak Fortunako Agirre, 1936ko ekainean,
Iratxeko monasterioan Molak eta karlistek egindako
bileraz ohartarazi bazuen ere, Madrilgo gobernuak ez zion
jaramonik egin.
II. Errepublika 1919
-
militarren planak aurreratu zituen: 1936ko uztailaren 17an
Melillan altxatu ziren, eta
uztailaren 18-19 artean estatu osora zabaldu zen estatu
kolpea
II. Errepublika 2020
-
II. Errepublika 2121