Aterpetxean burutu daitezkeen egonaldi, egunpasa eta ekintzen inguruko informazioa eta prezioak biltzen ditu. Familia, elkarte zein ikastetxeei dago zuzendua.
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Irrien Lagunak-Hariztierdi aterpetxea, Zeraingo (Gipuzkoa) herrigunean bertan dago eta 44 lagunentzako lekua du: 24 lagunentzako gela bat, 6ko bat, 3ko lau gela eta biko beste bat, bakoitza bere bainugelarekin. Halere, behar izanez gero, lagun gehiago hartzeko aukera ere badago.
Zeraingo Irrien Lagunak Klubaren aterpetxean hiru programazio mota ditugu:
Zerainen, egun bateko irteerak egiteko aukera ere eskaintzen dugu. Aukeratu-tako gaiaren arabera, pertsonaia gidaria Irrien Lagunakeko pertsonaia ezberdin bat izango da. Hona gure proposamenak eta haur bakoitzaren kostoa:
Aste bukaeretan, Euskal Herriko familiei eta taldeei zuzenduta, gure pertso-naiekin egun batzuk pasatzeko eta gure baloreetan oinarritutako jardueretan parte hartzeko.
Astean zehar, ikastetxeei eta elkarteei, 2 edo 3 eguneko egonaldia eskainiko diegu gure pertsonaiekin batera, beraiek aukeratutako interesgune bat era ludikoan eta parte hartzailean lantzeko. Interesgune ezberdinak aukera dezakezue: Animaliak, Erdi aroa, birziklapena, ura, industrializazioa, urtaroak, herria eta zerbitzuak…