INGURUNEAK BIZIDUNETAN DUEN ERAGINA JOSUNE JIMENEZ OIHANE ALTUBE ENERITZ GONZALEZ MAITANE URKIOLA IULEN GARDOKI
INGURUNEAK BIZIDUNETAN DUEN
ERAGINA
JOSUNE JIMENEZOIHANE ALTUBE
ENERITZ GONZALEZMAITANE URKIOLA
IULEN GARDOKI
INGURUNEAREN ERAGINA ETA FAKTORE GENETIKOAKZer ondorio dituzte inguruneko faktoreek?
-Inguruneko faktoreek eragindako aldaketa adaptatiboa edo moldaera.
-Inguruneko faktoreek jaiotza-tasan, heriotza-tasan eta migrazio-tasan eragiten dituzten aldaketak.
-Inguruneko faktoreek espezieen banaketa geografikoan duten eragina.
INGURUNEAREN ERAGINA ETA FAKTORE GENETIKOAK
Zer ager daiteke Ingurune-eragileen ondorioz?
Moldaerak, hau da, aldaketa morfologiko eta fisiologiko egokiak, ager daitezke bizidunengan. Baina bizidunek ingurunera egokitzeko egiten dituzten moldaera indibidualak ez zaizkie ondorengoei transmititzen.
INGURUNEAREN ERAGINA ETA FAKTORE GENETIKOAK
Garrantzitsuak al dira bizidunen espezie berriak sortzeko garaian? Zergatik?
Ondorengoei transmititzen edo, beste era batetara
esanda, inguruneak sortutako azaleko moldaera horiek
ez dira aldaketa garrantzizkoak bizidunen espezie berriak
sortzeko garaian. Horretarako, belaunaldiz belaunaldi
banako batzuetatik besteetara heredatzen diren aldaketak
dira garrantzitsuak. Eboluzioaren subjektuak populazioak
dira, eta ez banakako organismoak.
EGOKITZAPEN INTRAESPEZIFIKOAK:
Zer dira mutazioak?
Mutazio bat material genetikoaren ausazko
alterazio bat da. Oro har, mutazioak
azpirakorrak dira eta ezkutuan egon ohi dira,
baina akatsak eragin ditzakete eta hilgarriak
izatera iritsi.
EGOKITZAPEN INTRAESPEZIFIKOAK:
Zertan dute eragina?
Bizidunengan anormaltasunak eragiten dituzte,
bizirik irauteko zailtasunak besterik ekartzen ez
dituzten aldaketak. Baina noiz edo behin gerta
daiteke mutazio horietakoren bat baliozkoa izatea,
inguruneari aurre egiteko egokia izatea;
halakoetan, bizidunak, bizirik irauteaz gain,
abantailak izango ditu ingurunera moldatzeko.
Gainera, mutazio horiek ondorengoei transmitituko
dizkie.
EGOKITZAPEN INTRAESPEZIFIKOAK:
Zer sortzen dute?
Mutazioen bidez, moldaera bereziren
bat sortzen da, eta moldaera hori
duten bizidunek ugaltzeko aukera
gehiago izaten dute.
HAUTESPEN NATURALA/ HAUTESPEN ARTIFIZIALA:
Zer da hautespen naturala?
Bere kasa eta inguruaren eraginez naturak baimendu etababestu egiten ditu zenbait moldaera
berri. Naturak egiten duen berezko hautaketa horri hautespen naturala deitzen zaio.
HAUTESPEN NATURALA/ HAUTESPEN ARTIFIZIALA:
Zer lortu du hautespen artifiziala erabiliz?
Gizakiak, esaterako, espezie batzuen barruan era
askotako aldaerak edo barietateak lortu ditu, hautespen
artifiziala erabiliz.
HAUTESPEN NATURALA/ HAUTESPEN ARTIFIZIALA:
Ze alde nabarmen daude bi hautespenen artean?
Bi hautespenen arteko aldea nabarmena da:
gizakiak hautespen artifiziala bultzatzen duenean,
berariaz egiten du, nahita, eta nahi duen bidetik.
Hautespen naturalak, aldiz, inguruneko baldintzen
arabera dihardu.