Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kal- tegarriak izan daitezke urru- tiko beste toki batzuentzat. Kalte horiek, beraz, aintzat hartu beharko lirateke lekuan lekuko neurriak proposatze- rakoan. Ondorio horietara iritsi dira klima-aldaketa ikertzen duten hainbat aditu, tartean, klima aldaketa iker- tzeko BC3 zentroko Unai Pas- cual eta Eneko Garmendia. Hain zuzen ere, nazioarte- ko beste ikertzaile batzuekin batera, lekuko ekosistemak babestearen eraginez sortzen diren kanpoko presio horiek aztertu dituzte, eta Environ- mental Research Letters aldiz- karian argitaratu dituzte emaitzak eta ondorioak. BC3ko ikertzaileen esa- nean, askotan gertatzen dira horrelakoak, adibidez, Euro- pako arrain-populazioak eta basoak berreskuratu ahal iza- teko, Afrikako uretan egiten den arrantzaren gaineko pre- sioa eta oihan tropikaletako deforestazioa areagotu egin dira. Gainera, inguru haietako populazioak ere pairatzen ditu horren ondorioak. Ikerketak agerian utzi du urrutiko ondorio kaltegarri horiek ez direla aintzat har- tzen lekuan lekuko politikak ezartzean, eta horrek gara- pen jasangarriaren helbu- ruak arriskuan jartzen ditue- la ondorioztatu dute ikertzaileek. Hala, zenbait bide iradoki dituzte bai zien- tzialariek bai erabakiak har- tzen dituztenek aintzat har ditzaten urrutiko ondorioak, Pascualen hitzetan, “globalki pentsatu eta tokian ekin” ideiari jarraituz. • Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan daitezke beste ekosistema baterako Europako basoak babesteak oihan tropikaletan deforestazioa areagotzea ekar dezake. ARG. RIAU/CC-BY-SA