IGORREKO HIZKUNTZA-ERABILERAREN KALE-NEURKETA,2011 -EMAITZEN TXOSTENA- Andoainen, 2012-06-01ean
LEZO 2010
1
IGORREKO
HIZKUNTZA-ERABILERAREN
KALE-NEURKETA,2011
-EMAITZEN TXOSTENA-
Andoainen, 2012-06-01ean
LEZO 2010
2
AURKIBIDEA
1. SARRERA 3
2. METODOLOGIA 4 2.1 Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren metodologia 4 2.2 ‘Igorre 2011’ neurketaren fitxa teknikoa 11
3. ERABILERA IGORREN, 2011. URTEAN: EMAITZA OROKORRA 14
3.1 Hamar elkarrizketetatik ia erdia euskaraz Igorren 14 3.2 Erabilerarena testuinguratzeko bi datu garrantzitsu: herritarren hizkuntza-gaitasuna
eta hortik espero daitekeen erabilera-maila 16 3.3 Euskararen erabilera Igorren, hizkuntza-gaitasuna eta espero daitekeen erabilera
aintzat hartuta 19
4. ERABILERAREN BILAKAERA IGORREN (2001-2011) 22 4.1 Euskararen erabilerak gora egin du Igorren azken 10 urteotan 22 4.2 Erabileraren eta ezagutzaren bilakaerak 24
5. HIZKUNTZA-GAITASUNAREN ETA EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA ALDERATUA 26
5.1 Euskal Herriko, EAEko, Bizkaiko eta Igorreko datuen alderaketa 27 5.2 Inguruko hainbat herrirekiko alderaketa 29 5.3 Bilakaeren alderaketa 30
6. HIZTUNEN EZAUGARRIEN ARABERAKO DATUAK 32 6.1 Sexuaren araberako emaitzak 32 6.2 Sexuaren araberako bilakaera 33 6.3 Adinaren araberako emaitzak 34 6.4 Adinaren araberako erabileraren bilakaera 37
7. EUSKARAREN ERABILERA ETA HAURREN PRESENTZIA 38
7.1 Erabilera eta haurren presentzia: bilakaera 40
8. DATU NAGUSIEN IRAKURKETA (LABURPENA) 41
LEZO 2010
3
11.. SSAARRRREERRAA
Euskararen egoera ona den edo txarra den, hobera doan edo okerrera doan
galdetzen digutenean, askotan ez dugu jakiten nola erantzun, eta sarri erantzuna
bera oso modu subjektiboan ematen dugu. Zentzu honetan, gero eta
garrantzitsuagoa zaigu euskararen egoera eta bilakaera modu objektiboan
baloratzeko aukera ematen diguten datuak izatea, eta datu horien artean bada
bat herriko euskararen errealitatea adierazteko funtsezkoa dena: kalean euskara
zenbat erabiltzen den, hain zuzen ere.
Badira beste hainbat datu (erroldako ezagutza datuak, ikastetxe eta
euskaltegietako matrikulazio datuak...) herriko hizkuntza-egoera ezagutzeko
baliagarri direnak. Datu eta joera horiek guztiak, nonbait nabarmentzekotan,
herriko kaleetan besteak beste ematen den eguneroko erabileran nabarmentzen
dira. Kale-erabileraren neurketak, hortaz, errealitate horren berri ematen digu
modu zuzen eta objektibo batean.
Kale-erabileraren datua funtsezkoa da herri mailan hizkuntza-errealitatea
ezagutu edota planifikatu nahi duen edonorentzat. Euskararen aldeko sustapen-
lan bat aurrera eraman ahal izateko baliabideak mugatuak izan ohi direnez,
beharrezkoa zaigu premiarik larrienak zein diren ezagutzea, lehentasunak
finkatzea, eta ondoren horietan eragiteko ekimenak martxan jartzea.
Neurketak, besteak beste, adin-talde bakoitzak kalean euskara zenbat erabiltzen
duen esaten digu, eta horrek erraztu egiten digu ondoren lehentasunak non
dauden erabakitzea. Gainera, kale-erabileraren neurketa maiztasun batekin
eginez gero (urtero, bi urtez behin...), urtetik urtera gertatzen den bilakaera
ezagutu ahal izango dugu, eta modu horretan herrian izaten diren hizkuntza-
aldaketak gertutik jarraitu.
LEZO 2010
4
22.. MMEETTOODDOOLLOOGGIIAA
22..11 EEuusskkaall HHeerrrriikkoo hhiizzkkuunnttzzaa--eerraabbiilleerraarreenn
kkaallee--nneeuurrkkeettaarreenn mmeettooddoollooggiiaa
Igorren egin dugun Hizkuntza-erabileraren Neurketaren oinarri metodologikoa
Euskal Herri mailan egiten den neurketan garaturikoa da, baina herriko
berezitasunetara egokituta.
Hizkuntza-erabileraren Euskal Herriko Kale Neurketa 1989. urtean egin zen lehen
aldiz eta geroztik bost alditan errepikatu da: 1993an, 1997an, 2001ean eta
2006an. Azken neurketan bezala, hemendik aurrerakoak ere bost urtean behin
egingo dira (besteak beste, erroldako datuekin bateratze aldera). Euskal Herriko
5.000 biztanletik gorako herri guztietan eta hortik beherako batzuetan jasotzen
dira datuak. Orotara 250.000 hiztunetik gora behatzen dira kalean hizketan.
Kale-neurketaren metodologia behaketa zuzena da; neurtzaileek herriko
kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen dute,
ezertxo ere galdetu gabe. Hala, hiztunek ez dakitenez behatuak direnik,
neurtzaileek hiztunaren joera naturala jasotzen dute. Beraz, inkestaren bidez
jasotako datuen subjektibotasuna saihesten da eta emaitza fidagarriagoak
lortzen dira.
Landa-lana
Landa-lana burutzerakoan neurtu beharreko kaleak aurrez identifikatzen dira
ibilbide bat (edo gehiago) zehaztuz. Horretarako irizpide nagusia herriko kalerik
jendetsuenak biltzea da: plaza inguruak, parkeak, geltokiak, salerosketa kaleak,
eta abar. Ibilbidearekin batera, neurketarako egunak eta orduak ere definitzen
dira, eta horien hautaketan gure helburua herriko biztanle guztiak (potentzialki
behintzat) neurtu ahal izatea izaten da; alegia, hautatutako egun eta orduetan
herritar guztiek izatea estatistikoki neurtuak izateko aukera.
LEZO 2010
5
Elkarrizketa-hizkuntza
Ezaugarri metodologikoen artean aipatu beharreko beste bat honakoa da:
neurtzen duguna, norbanakoaren hizkuntza baino, taldeko elkarrizketa-hizkuntza
dela. Kaleko erabileraz ari garela, elkarrizketak dira behatzen eta zenbatzen
ditugunak, eta elkarrizketok beti dira bi lagun edo gehiagoren artekoak
(ezinbestean). Ondorioz, talde batean elkarrizketa bat behatzen dugunean, une
horretan hizketan ari denaren hizkuntza hartzen dugu kontuan talde
osoarentzat, suposatuz une horretan hizkuntza horretan ari badira, beste batean
ere horrela ariko direla, eta aldi berean suposatuz taldeko hiztun hori izan
beharrean beste bat balitz hizketan ari dena, neurtu dugun hizkuntza berean
egingo lukeela.
Kale-erabileraren neurketa izanik, hiztun-talde bakoitza une labur batean baino
ez dugu behatzen eta ondorioz metodologia honekin ezin dugu taldeko kide
bakoitzaren jokaera ezagutu. Dena den, hau horrela egiteko oinarri
metodologikoak sendoak dira. Kalean behatzen ditugun hiztun-taldeek
hizkuntza-jokaera finkatua izaten dute eta hau oso gutxitan aldatzen da.
Neurtzen ditugunak kasurik gehienetan lagunak, familia berekoak edota
hurbilekoak izaten dira. Kasu horietan, Euskal Herrian behatu ahal izan diren
hizkuntza-ohituren arabera, erabakita egoten da inkontzienteki bada ere
zein hizkuntzatan izango den elkarrizketa.
Euskara ez dakitenen kasuan erabaki hori automatikoa da (gaztelaniaz edo
frantsesez, alegia). Eta dakitenen artean, pertsona bat ezagutu eta denbora
gutxira finkatu ohi da berarekin zein hizkuntza erabili. Talde batean ere antzera
gertatzen da: hiztun jakin batzuen artean hizkuntza jakin bat hautatzen da eta
aurrerantzean hiztun horien arteko elkarrizketak kasurik gehien-gehienetan
hizkuntza horretan izango dira. Jakin badakigu hizkuntza-ohiturak aldatu ere
egiten direla baina aldaketa ez da “berez” edo modu erraz batean gertatzen, eta
hain zuzen aldagaiztasun horrek, hiztun jakinen arteko hizkuntza-ohiturak, oro
har, egonkor izatea dakar.
Fitxak
2011ko neurketa honetan erabilera-datuak fitxa bakarrean jaso ditugu. Fitxa
honen bidez, erabilera zenbatekoa den jakiteaz gain, ondorengo hiru aldagai
hauek euskararen erabileran duten eragina neurtzeko aukera izan dugu:
sexuaren eragina, haurren presentzia eta neurtzen dugun taldearen adin-
osaketa. Neurraldi guztietan fitxa berdina erabili da.
LEZO 2010
6
Ikus ondoren fitxa horien irudiak:
Aipatutako aldagai horiek hizkuntza-erabileran suposatzen duten
baldintzapenaren neurri bat atera dezakegu, esan bezala, hiztunen ezaugarriak
jasotzeko aukera ematen digun fitxaren bidez.
LEZO 2010
7
“Igorretarren” erabilera baino gehiago Igorreko kaleetakoa
Muga metodologikoak tarteko, ezin dugu erabateko ziurtasunez esan neurketa
honetan jasotakoa Igorreko biztanleen (igorretarren) erabilera denik. Horren
ordez, zuzenagoa da esatea Igorreko kaleetan jaso dugun erabilera dela hemen
aurkezten duguna. Izan ere, ezin dugu ziurtatu kalean neurtzen ditugun hiztun
guztiak herrikoak direnik.
Bestalde, kale-erabileraren neurketa egitean neurtzen ditugun hiztunak ez dira
beti berdinak, eta ezin dugu aurreikusi kalean noiz norekin topo egingo dugun.
Ondorioz, jasotako datuak adierazgarriak izanik ere, aztergai dugun aldagaia
euskararen kale-erabilera, alegia neurri txiki batean aldagarria da.
Horregatik da, besteak beste, bereziki interesgarria maiztasun jakin batekin
neurketak egin eta joera nagusiei erreparatzea. Edonola ere, erabilitako
metodologiak bermea ematen digu neurketa bakoitzaren emaitzetatik zenbait
ondorio orokor ateratzeko.
Adierazgarritasuna
Esan bezala hainbat aldagaik erabileran duen eragina aztertu dugu neurketan:
adina, haurren presentzia, eta sexua, besteak beste. Neurraldi guztietan
hiztunaren adina jaso dugu; baita hiztuna haurrekin dagoen ala ez eta hiztunaren
sexua ere.
Emaitzak aztertzerakoan laginaren tamaina izango dugu kontuan, laginak
gutxieneko kopuru bat bete beharko du aldagai horren eragina aztertu ahal
izateko. Izan ere, aldagaia zenbat eta zehatzagoa izan, lagina txikiagoa izango da
eta datuek adierazgarritasuna galduko dute. Esaterako, behatutako hiztunen
adina taldeka banatzeko behar besteko lagina (neurtutako pertsona-kopurua)
izango dugu, baina adin-talde bakoitzean sexuaren araberako azterketa egiteko
ez, aldagai bat zenbat eta gehiago deskonposatu, orduan eta lagin txikiagoa
baitugu emaitzen irakurketa egiteko.
Oharrak
Eta atal honi amaiera emateko, ikus ondoren datu-bilketarako neurtzaileek
eskura izan dituzten ohar-orriak:
LEZO 2010
8
LEZO 2010
9
LEZO 2010
10
LEZO 2010
11
22..22 ‘‘IIggoorrrree 22001111’’ nneeuurrkkeettaarreenn ffiittxxaa
tteekknniikkooaa
Prozedurak
Aurreko puntuan, Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa egiteko
metodologia azaldu dugu zehatz-mehatz. Hor adierazitako xehetasun guztiak
baliagarriak dira Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren berri emateko
ere. Ez ditugu, hortaz, errepikatuko.
Ibilbideak
2011ko Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa egiteko honako ibilbidea
erabili dugu:
1. Ibilbidea: Elexalde kalea, Garbe, Olabarri, Beheko Plaza, eta erdigunea
(Lehendakari Agirre).
LEZO 2010
12
Landa-lana
Landa-lanari dagokionez, 2011ko irailaren 26a eta urriaren 8a bitartean egin
dugu, honako koadro honetan azaltzen diren neurraldi eta ordutegietan:
.
Ondoren ikus daiteke ibilbideak eta egutegiak biltzen dituen fitxa:
Mapa
Ikus ondoren ibilbidearen nondik norakoak errazteko erabilitako mapa orokorra.
LEZO 2010
13
Unibertsoa, lagina eta emaitzen adierazgarritasuna
UNIBERTSOA: Igorreko kaleetan entzun daitezkeen elkarrizketak.
LAGINA: neurketa egin dugun bitartean, behatu ditugun 1.047 elkarrizketek
osatu dute lagina, guztira 3.081 hiztun.
AKATS-TARTEAREN KALKULUA (erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria):
±%3,0koa elkarrizketen lagin osoarentzat, %95,0eko konfiantza mailan, eta
p=q=%46,8 izanik (behatutako elkarrizketen artean euskarazkoek osatu duten
ehunekoa).
LEZO 2010
14
33.. EERRAABBIILLEERRAA IIGGOORRRREENN,, 22001111..
UURRTTEEAANN:: EEMMAAIITTZZAA OORROOKKOORRRRAA
33..11 HHaammaarr eellkkaarrrriizzkkeetteettaattiikk iiaa eerrddiiaa
eeuusskkaarraazz IIggoorrrreenn
Igorreko kaleetan entzundako 10 elkarrizketetatik ia bost euskaraz izan dira,
%46,8 zehatzago esateko. Gainerakoak gaztelaniaz dira nagusiki (%49,8) eta
badira beste hizkuntzetan gertatzen direnak ere (%4,2) 2011ko iraila eta urrian
egindako neurketaren arabera).
A. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA. . IGORRE, 2011 (%)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
1. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA. IGORRE, 2011 (%)
Kop. (%)
Euskaraz 1.442 46,8
Gaztelaniaz 1.510 49,0
Beste hizkuntzetan 129 4,2
GUZTIRA 3.081 100,0
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
LEZO 2010
15
Horixe da Igorreko herrian egindako neurketaren emaitza nagusia. Neurketa nola
egin den (erabilitako metodoa, alegia) zehatz-mehatz azaldu dugu txosten
honetako 2. atalean. Gogora dezagun, besterik gabe, guztira 3.081 lagunen
elkarrizketak behatu ditugula Igorren. Ikerketa sozialean erabili ohi diren
parametroetan, kopuru handia da hori 4.276 biztanle dituen herri batentzat1.
Termino estatistikoetan, esan dezakegu euskarazko elkarrizketen %46,8ko
kopuru horri ±%3 akats-tartea dagokiola, %95,0ko konfiantza mailan, unibertso
osoaz hitz egiterakoan2. Oinarri sendoa dugu, beraz, herritarren hizkuntza-
portaerak deskribatzeko.
1 Iturria: INE, udal-errolda 2011 (urtarrilak 1).
2 Hizkuntzen erabileren kale-neurketetarako Soziolinguistika Klusterrak berariaz landutako eredu
matematikoaren emaitza (ikus http://www.soziolinguistika.org/eu/lagina/eskaera/kale-erabilera)
LEZO 2010
16
33..22 EErraabbiilleerraarreennaa tteessttuuiinngguurraattzzeekkoo bbii
ddaattuu ggaarrrraannttzziittssuu:: hheerrrriittaarrrreenn hhiizzkkuunnttzzaa--
ggaaiittaassuunnaa eettaa hhoorrttiikk eessppeerroo ddaaiitteekkeeeenn
eerraabbiilleerraa--mmaaiillaa
Ehuneko 46,8koa da, hortaz, euskararen erabilera3 Igorren. Kopuru hori asko den
edo gutxi den hausnartzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu, ezer baino lehen, beste
bi datu aintzat hartzea: herrian euskaraz hitz egiteko gai direnen kopurua batetik
(euskaldunen kopurua, alegia) eta kopuru horretatik eratortzen den “esperotako
euskararen erabilera” bestetik. Jarraian aurkeztuko ditugu datuok.
Igorretarren hizkuntza-gaitasuna
EUSTATek 2006. urtean egindako Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikaren
arabera4, hiztunen bi heren baino apur bat gehiago, %68,1 zehatz esanda,
euskaldunak ziren Igorren; %17,5 euskalduna izan gabe, bazuen euskararen nola-
halako ezagutza bat, ulermen mailan behintzat, eta gainerako %14,4 erdaldunak
ziren, euskara ulertu ez eta hitz egiten ere batere ez zekitenak. Horiek dira
Igorreko herritarren hizkuntza-gaitasunari buruz argitaratu diren daturik
3 Berez, zentzu hertsian, “kale-erabileraz” hitz egin beharko genuke. Azalpena arintzearren, ordea, “erabilera”
terminoa erabiliko dugu. Izan ohar hau kontuan txosten osorako.
4 Kategoria horiek euskararen jakite mailari buruz egiten diren lau galderei (ulertzen duzu?, hitz egiten duzu?, irakurtzen duzu?, eta idazten duzu?) erantzundakoaren arabera lortu dira. Aukeran ematen diren erantzunak (ezer ez, nekez, eta ondo) konbinatuz, zazpi hiztun-kategoria sortzen dira, eta zazpi horiek bilduz, guk aurkeztutako hirurak.
ULERTU HITZ EGIN IRAKURRI IDATZI
EUSKALDUNAK
ALFABETATUAK Ondo Ondo Ondo Ondo
ERDI-ALFABETATUAK Ondo Ondo Nekez Nekez
ALFABETATUGABEAK Ondo Ondo Ez Ez
IA EUSKALDUNAK
ALFABETATUAK Ondo/ Nekez Nekez Ondo/ Nekez Ondo/ Nekez
ALFABETATUGABEAK Ondo/ Nekez Nekez Ez Ez
PASIBOAK Ondo/ Nekez Ez Ez Ez
ERDALDUNAK Ez Ez Ez Ez
LEZO 2010
17
berrienak. 2011n antzeko operazio estatistiko bat egin du EUSTATek, baina datu
horiek ez dira oraindik argitaratu.
B. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA. IGORRE, 2006 (%)
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006.
Espero daitekeen euskararen erabilera
Zer-nolako harremana dago ezagutzaren eta erabileraren artean? Kasu honetan,
Igorren neurtutako erabilera (%46,8 euskaraz) handia edo txikia da, bertako
herritarren artean euskaldunek osatzen duten tartea kontuan hartuta (%68,1
euskaldun)?
Galdera horri erantzuten laguntzeko, bere garaian J.L. Alvarez Enparantza
Txillardegik eredu matematiko bat garatu zuen5. Eredu horretan, gune jakin
batean dauden euskaldunen proportziotik abiatuta, euskararen erabilerari
buruzko kalkulu bat egiten du. Zehazki, zera adierazten du eredu horrek: eremu
jakin batean, bertan dauden euskaldun guztiak euskararekiko leial izanez gero
(hots, euskalduna euskaldunarekin ahal duen guzti-guztietan euskaraz mintzatuz
LEZO 2010
18
gero), eta herritarren harremanak guztiz ausazkoak izanez gero (egoera
isotropikoa), zenbatekoa izango litzatekeen euskararen erabilera. Kopuru horri
“espero daitekeen erabilera” (edo “erabilera isotropikoa”) esan izan zaio; hots,
baldintza teoriko horiek betez gero, erabilera zenbatekoa izango litzatekeen. Eta
honako formularen bidez kalkulatzen da:
PB = euskararen erabilera maila mB = euskararekiko leialtasuna
ex = elebidunen proportzioa
w2 = bikoteen pisua
w3 = hirukoteen pisua
w4 = laukoteen pisua
Eta aplika dezagun formula hori Igorreko errealitatera.
PB = 1,0*(0,60·0,6802 + 0,22·0, 6803 + 0,18·0, 6804) = 0,386 = %38,6
Kalkuluak eginda, hortaz, Igorreko kasurako %38,6koa da baldintza horietan
“espero daitekeen erabilera”. Hortaz, Igorreko biztanleen arteko zorizko
harreman posibleetan, eta euskaldunek euskaldunekin beti euskaraz jardunez
gero, %38,6koa da espero daitekeen euskararen erabilera.
5 Gaian sakontzeko ikus Alvarez Enparantza, J. L., Txillardegi, 2001, Hacia una Socio-Lingüística Matemática. Donostia: Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen; Isasi, X eta Iriarte, A, 2002, BAT Soziolinguistika aldizkaria, 54-68 orr.
PB = mB (w2ex2 + w3ex
3+ w4ex4)
LEZO 2010
19
33..33 EEuusskkaarraarreenn eerraabbiilleerraa IIggoorrrreenn,,
hhiizzkkuunnttzzaa--ggaaiittaassuunnaa eettaa eessppeerroo
ddaaiitteekkeeeenn eerraabbiilleerraa aaiinnttzzaatt hhaarrttuuttaa
Jar ditzagun taula batean eta irudikatu grafiko batean orain arte aipaturiko hiru
datu nagusi horiek:
C. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, HORREN ARABERA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA ETA EUSKARAREN KALE-ERABILERA ERREALA IGORREN, 2011 (%)
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011; EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006.
2. TAULA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, HORREN ARABERA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA ETA EUSKARAREN KALE-ERABILERA ERREALA IGORREN, 2011
(%) Oinarria (kasu kopurua):
Hizkuntza-gaitasuna 2006 (euskaldunen %)
68,0 Hiztunak: 3.917
Espero daitekeen erabilera 2006 (kalkulua)
38,6 Behatutako solaskideak:
3.081
Erabilera erreala 2011 46,8 Euskaraz 1.442
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011; EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006.
LEZO 2010
20
Bigarren taulan eta C grafikoan ikus daitekeen bezala, euskararen erabilera
dezente apalagoa da Igorren, ezagutza baino. Zehazki, elebidunen kopurutik
(%68,1) urruti gelditzen da euskararen erabilera (%46,8). Lehen begiratu batean
eman dezake euskara gutxi erabiltzen dela Igorren, euskaraz hitz egiteko gai
direnen kopuruarekin alderatuta, betiere, ezagutzaren eta erabileraren arteko
tarte hori oso handia dela, alegia. Baina erabileraren eta ezagutzaren
proportzioak zuzenean alderatzetik ateratzen diren ondorioak, sarri, okerrak
izaten dira, ia ezinezkoa baita erabilera- eta ezagutza-datuak bat etortzea.
Kontuan izan behar dugu ia kasu guztietan euskaldunak gaztelaniadunak ere
badirela (euskaldun elebakarrak haurren artean soilik topa daitezke), eta
hizkuntza bat zein bestea erabil dezaketela. Eta noski, euskaraz hitz egiteko gai
ez den mintzakidearekin beti hitz egingo dute gaztelaniaz; mintzakide
elebidunarekin, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz hitz egin ahal izango dute.
Beraz, ezinezkoa da euskararen erabilera ezagutzaren mailakoa izatea. Hori
horrela izan dadin (erabilera eta ezagutza bat etor daitezen), bi baldintza bete
beharko lirateke: euskaldunek inolako harremanik ez izatea euskaldun ez
direnekin, eta euskaldunen artean ere euskara besterik ez erabiltzea. Horrela,
Igorreko kasuan bi kopuru horien artean ageri den aldea, oro har, Euskal Herriko
zonalde eta udalerri gehienetan izaten den aldearekin bat dator.
Aintzat hartzeko beste erreferentzia baldintza isotropikoetan euskaldunek leial
jokatuz gero “espero daitekeen erabilera” dugu. Kopuru hori Igorren, %38,6koa
da. Kopuru horren argitara, handiagoa da Igorren euskararen erabilera erreala
baldintza isotropikoetan espero daitekeen erabilera baino.
Dena den, ezin dugu ahaztu honako hau erreferentzia teorikoa dela eta jakin
badakigula praktikan harreman-sareak ez direla ausazkoak izaten. Hots, edonork
ez duela praktikan edonorekin harremanik izaten (harreman gehiago dugu gure
ingurukoekin eta adin berekoekin, adibidez, eta herriko zenbaitekin ez dugu
praktikan inoiz harremanik). Era berean, badakigu euskaldunen leialtasuna ez
dela %100ekoa izaten eta euskara dakitenen arteko elkarrizketak ez direla beti
euskaraz izaten.
Horiek guztiak horrela izanik, erabilera erreala “espero zitekeena” baino
handiagoa izateak, zeharka, zera adierazi nahiko luke: herriko euskaldunak
LEZO 2010
21
nahiko trinkoturik bizi direla, eta euren arteko harreman-sarea nahiko bizia eta
aberatsa dela. Horrela, egunerokoan euskararen erabilera estatistikoki espero
den baino handiagoa da. Horrez gain, euskaldunen leialtasunaren nolabaiteko
seinale ere bada datu hori.
LEZO 2010
22
44.. EERRAABBIILLEERRAARREENN BBIILLAAKKAAEERRAA IIGGOORRRREENN
((22000011--22001111))
44..11 EEuusskkaarraarreenn eerraabbiilleerraakk ggoorraa eeggiinn dduu
IIggoorrrreenn aazzkkeenn 1100 uurrtteeoottaann
Azken urteetan hainbat ikerketa egin izan dira Igorren hizkuntzen kale-erabilera
neurtzeko. 2011. urtean egindakoarekin batera, hamar urte lehenago egindakoa
da, 2001ean alegia, eta 2006an egindakoa kontuan hartu behar dira.
Neurketa horietako guztietako emaitza nagusiak ondorengo grafiko eta taulan
aurkeztuko ditugu. Ikus daitekeen bezala, euskararen erabilerak gora egin du
nabarmen Igorren: 2001eko %32,9tik, hamar urte geroagoko %46,8ra. Hizkuntza-
portaerak gauetik goizera aldatzen ez direla kontuan hartuta, ez da aurrerapen
txikia azken 10 urteotan Igorren jazotakoa: herriko kaleetan euskara hamar urte
lehenago entzuten zena baino 14 puntu gehiago entzuten da 2011n.
Oso kontuan hartzekoa da gainera, azken bost urtean izandako igoera aurreko
aldian baino handiagoa dela: 2001etik 2006ra %3,5 igo zen, eta 2006tik 2011ra
%10,4 igo da.
LEZO 2010
23
D. GRAFIKOA: EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. IGORRE, 2001-2011 (%)
Iturria: 2001. eta 2006. urteetako datuak Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa ikerketatik eskuratu ditugu, 2001ekoa SEI Elkarteak burutu zuen eta 2006. eta 2011.a Soziolinguistika Klusterrak.
3. TAULA: EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. IGORRE, 2001-2011 (%)
Euskaraz (%)
2001 32,9
2006 36,4
2011 46,8
Iturria: 2001. eta 2006. urteetako datuak Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa ikerketatik eskuratu ditugu, 2001ekoa SEI Elkarteak burutu zuen eta 2006. eta 2011.a Soziolinguistika Klusterrak.
.
LEZO 2010
24
44..22 EErraabbiilleerraarreenn eettaa eezzaagguuttzzaarreenn
bbiillaakkaaeerraakk
Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera
Euskararen erabileran Igorren izandako gorakada azaltzen laguntzeko, besteak
beste, herritarren hizkuntza-gaitasunean izandako bilakaera kontuan hartuko
dugu. Ondorengo taula eta grafikoetan aurkezten ditugu herritarren hizkuntza-
gaitasunari buruzko datuak, 2001. urtetik 2006. urte bitartekoak.
E. GRAFIKOA: EUSKARAREN EZAGUTZAREN BILAKAERA IGORRE, 1986-2006 (%)
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta Estatistikak. 2006.
4. TAULA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNAREN BILAKAERA. . IGORRE, 1986-2006 (%)
1986 1991 1996 2001 2006
Euskaldunak 67 73,6 77,2 73,4 73,4
Ia euskaldunak 10,1 11,7 8,4 13,9 13,9
Erdaldunak 22,9 14,8 14,3 12,7 12,7
GUZTIAK 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta Estatistikak.
LEZO 2010
25
Datuak irakurri aurretik, esan behar da seriea ez dela guztiz homogeneoa. Izan
ere, 2006ko datuak eskuratzeko jarraitu zen metodologian aldaketa handiak
gertatu ziren ordura arteko datu-bilketekin alderatuta. Aurrekoetan ez bezala,
2006koan informazioa biltzeko prozedura zuzenak askoz gutxiago erabili
zituzten, eta nagusiki zeharkako iturriez baliatuz, kalkuluetan oinarritutako
sistema baten bidez sortu ziren hizkuntza-gaitasunari buruzko datuak.
Horregatik, gure ustez, 2006ko datuak ezin dira zuzenean alderatu 2001era
artekoekin. Hala eta guztiz, joera orokorrari antzemateko baliagarriak zaizkigu
datu horiek. Irakurketa argia da: Igorren oso egonkorra da euskaldunen kopuru
azken 20 urteetan. Esan daiteke, halaber, oso egonkorra dela ia euskaldunen
kopurua eta erdaldunena ere, zertxobait behera egin duen arren.
LEZO 2010
26
55.. HHIIZZKKUUNNTTZZAA--GGAAIITTAASSUUNNAARREENN EETTAA
EEUUSSKKAARRAARREENN EERRAABBIILLEERRAARREENN BBIILLAAKKAAEERRAA
AALLDDEERRAATTUUAA
Aurkeztu ditugu jada Igorreko euskararen erabilera eta ezagutza nola aldatu
diren adierazten dituzten datuak. Ondorengo grafikoan, bi datu-serie horiek
hartu eta elkarren ondoan jarri ditugu.
F. GRAFIKOA: EUSKARAZ DAKITENEN ETA EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. IGORRE, 1991-2011 (%)
Iturriak: ezagutzarako, EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta Estatistikak. Erabilerarako: 1989., 1993., 1997., 2001. eta 2006. urteetako datuak Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa ikerketatik eskuratu ditugu. Lehengo hiru neurketak EKBk egin zituen, 2001ekoa SEI Elkarteak eta 2006. eta 2011.a Soziolinguistika Klusterrak.
Aurreko grafikoaren arabera esan daiteke 20 urtean ezagutza-portzentaia
egonkor dagoela, nahiz eta gora-behera txiki bat izan den 2001 eta 2011 urteko
hamarkadan. Erabileraren ehunekoan, aldiz, gorakada garrantzizko bat gertatu
da (10 puntukoa hain zuzen) azken 10 urteetan, ezagutza bere horretan dagoen
bitartean. Datu hau oso interesgarria izan daiteke, nolabaiteko jarreren aldaketa
bat adieraz dezakeelako; ezagutza-tasa ia bere horretan egonda erabileran 10
puntuko igoera izateak portaera-aldaketetan eragina izan ohi duen jarreren
aldaketa bat agerian jarri dezake.
LEZO 2010
27
55..11 EEuusskkaall HHeerrrriikkoo,, EEAAEEkkoo,, BBiizzkkaaiikkoo eettaa
IIggoorrrreekkoo ddaattuueenn aallddeerraakkeettaa
Oraingo grafikoan, 2011. urteko neurketak hainbat lurralde-eremutan eman
zituen emaitzak aurkezten dira. Ikus daitekeen bezala, Igorreko euskararen kale-
erabilera (%36,6) Euskal Herrikoa (%13,8), EAEkoa (%16,7) eta Bizkaikoa (%9,4)
baino nabarmen altuagoa da.
.
G. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA. EUSKAL HERRIA, EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA, BIZKAIA ETA IGORRE, 2011 (EUSKARAZ %)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011 eta Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
Datu horiek apur bat testuinguratzeko, kontuan har dezagun eremu bakoitzeko
herritarren hizkuntza-gaitasuna batetik eta hizkuntza-gaitasun horren arabera
“espero daitekeen erabilera”. Datu horiek ondoko grafiko honetan aurkezten
dira.
LEZO 2010
28
H. GRAFIKOA: HIZKUNTZA-GAITASUNA, ERABILERA ETA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA. EUSKAL HERRIA, EAE, BIZKAIA ETA IGORRE, 2011 (%)
Iturriak: erabilerarako, Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011 eta Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011. Hizkuntza-gaitasunerako, Soziolinguistika Klusterra, Euskararen Datu Basea eta EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006.
Oharra: Euskal Herriko hizkuntza-gaitasunaren datua (eta espero daitekeen erabilerarena) 2001. urtekoak dira.
Ikus daitekeenez, Igorrek, erkatzen ari garen eremu guztien artean euskaldun
ehuneko altuena du (Euskal Herria, EAE, Bizkaia). Horren arabera, espero
daitekeen erabilera-tasa ere altuena du. Eta erabilera-tasa erreala horren oso
goitik dago Igorren. Espero daitekeen tasaren eta erabilera errealaren arteko 8
puntu inguruko alde hori azpimarratzeko moduko datua da.
Gainera, esan daiteke, euskara gehiago erabiltzen dela Igorren Euskal Herrian,
EAEn eta Bizkaian baino, oro har hartuta.
LEZO 2010
29
55..22 IInngguurruukkoo hhaaiinnbbaatt hheerrrriirreekkiikkoo
aallddeerraakkeettaa
Aldera ditzagun orain datuok zehatzago, Igorreko ezaugarri soziolinguistiko
bertsuak dituzten Bizkaiko hainbat herrirekin.
I. GRAFIKOA: GAITASUNA, ERABILERA ETA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA. ONDARROA, GERNIKA, BERMEO ETA IGORRE, 2011 (%)
Iturriak: Erabilerarako, Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011 eta Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011. Hizkuntza-gaitasunerako, EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006.
2011ko neurketako datuek adierazten dute, I. grafikoan ikus daitekeen bezala,
Igorren entzuten den euskara-tasa apalagoa dela Gernikakoa baino Bermeokoa
baina altuagoa. Datu horiek espero daitekeen erabilerari buruzkoekin alderatuz
gero ikus daiteke lau udalerri horietan espero daitekeena baino gehiago hitz
egiten dela euskaraz, Bermeoko salbuespena kontuan hartuta.
LEZO 2010
30
55..33 BBiillaakkaaeerreenn aallddeerraakkeettaa
J. GRAFIKOA: HIZKUNTZA-ERABILERAREN BILAKAERA, EUSKAL HERRIA, EAE, BIZKAIA ETA IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ- %)
Iturriak: Igorreko datuak 2001, 2006. eta 2011. urteetako datuak Udalaren eskariz egindako Igorrekoko hizkuntza-erabileraren kale-neurketak txostenetatik hartu ditugu. SEIk egin zuen 2001ekoa eta Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2011koa. Gainerako datu guztietarako iturria: Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa 2001 (SEI), 2006 (Soziolinguistika Klusterra) eta 2011 (Soziolinguistika Klusterra).
5. TAULA: GRAFIKOA: HIZKUNTZA-ERABILERAREN BILAKAERA, EUSKAL HERRIA, EAE, BIZKAIA ETA IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ- %)
Euskal Herria
EAE Bizkaia Igorre
2001 13,3 16,1 10,7 32,9
2006 13,7 16,8 10,7 36,4
2011 13,3 16,7 9,4 46,8
Iturriak: Igorreko datuak 2001, 2006. eta 2011. urteetako datuak Udalaren eskariz egindako Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketak txostenetatik hartu ditugu. SEIk egin zuen 2001ekoa eta Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2011koa. Gainerako datu guztietarako iturria: Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa 2001 (SEI), 2006 (Soziolinguistika Klusterra) eta 2011 (Soziolinguistika Klusterra).
LEZO 2010
31
J. grafikoan ikus daiteke aztertutako eremu gehienetan (Euskal Herrian, EAEn,
eta Bizkaian) aldaketak ez direla oso handiak izan 1989-2011 tartean; Euskal
Herrian, EAEn eta Bizkaian, euskararen erabilerak poliki baina gora egin du
1989tik 2006 urtera arte, eta hortik 2011ra aldaketa gutxi gertatu da.
Igorren, baina, goranzko joera nabarmendu da 2001. urtetik 2011. urtera
bitartean. Gainera, joera hori are sakonagoa da azken bost urteetan, goranzko
kopurua bikoiztu egin baita; azken hamar urte hauetan euskararen kale-
erabilerak 14 puntu igoera hau ikerketa honen interesgarrienetako da,
zalantzarik gabe.
LEZO 2010
32
66.. HHIIZZTTUUNNEENN EEZZAAUUGGAARRRRIIEENN
AARRAABBEERRAAKKOO DDAATTUUAAKK
66..11 SSeexxuuaarreenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk
Oso esanguratsua izan ez arren bada alderik emakumezkoen eta gizonezkoen
hizkuntza-portaeren artean 2011ko datuen arabera: puntu pasako aldea, zehazki
%47,3tik eta %46,0ra doana. Baina, hasieran esan bezala, esan daiteke alde hori
ez dela oso esanguratsua.
K. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. IGORRE, 2011 (EUSKARAZ, %)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
7. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. IGORRE, 2011
Emakumezkoak Gizonezkoak
Euskaraz 47,3 46,0
Gaztelaniaz 48,6 49,6
Beste hizkuntzetan 4,1 4,3
GUZTIRA 100,0 100,0
Oinarria (behatutako solaskideak)
1.854 1.227
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011
LEZO 2010
33
66..22 SSeexxuuaarreenn aarraabbeerraakkoo bbiillaakkaaeerraa
Igorreko joera orokorrarekin bat, gizonezkoek eta emakumezkoek gehiago
erabiltzen dute euskara 2011 urtean hamar urte lehenago baino. Gure datuen
arabera, emakumezkoen artean 2001eko %20,9tik 2011ko %46ra igo da
euskararen erabilera gizonezkoen artean eta emakumezkoen artean %22,7tik
%47,3ra. Kontuan har daiteke duela bost urte, hau da, 2006ko neurketan
antzeman zela bereizketa bat emakumezkoen eta gizonezkoen erabileraren
artean, ia 8 puntuko aldea neurtu baitzen. 2011ko neurketan aldiz, esan daiteke
parekatze aldera egin dutela, bien arteko erabilerek.
M. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ, %)
Iturriak: Igorreko datuak 2001, 2006. eta 2011. urteetako datuak Udalaren eskariz egindako Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketak txostenetatik hartu ditugu. SEIk egin zuen 2001ekoa eta Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2011koa. Gainerako datu guztietarako iturria: Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa 2001 (SEI), 2006 (Soziolinguistika Klusterra) eta 2011 (Soziolinguistika Klusterra).
8. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ, %)
2001 2006 2011
Emakumezkoak 22,7 60,5 37,8
Gizonezkoak 20,9 59,9 35,2
Iturriak: Igorreko datuak 2001, 2006. eta 2011. urteetako datuak Udalaren eskariz egindako Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketak txostenetatik hartu ditugu. SEIk egin zuen 2001ekoa eta Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2011koa. Gainerako datu guztietarako iturria: Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa 2001 (SEI), 2006 (Soziolinguistika Klusterra) eta 2011 (Soziolinguistika Klusterra).
LEZO 2010
34
66..33 AAddiinnaarreenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk
Alde esanguratsuak antzematen dira Igorren hizkuntza-portaera adinaren
arabera aztertuz gero. Haurrak dira euskaraz gehien hitz egiten dutenak Igorren:
2011ko neurketan %62,9koa izan da erabilera hori. Ondoren, adinekoen taldea
agertzen da erabilera handienarekin (%41,6). Helduen taldeak jarraitzen dio
hurrenkerari (%38,6) eta aipagarria da erabilera-tasa txikiena gazteen artean
neurtu dela (%35,4).
N. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA ADINAREN ARABERA. IGORRE, 2011 (EUSKARAZ, %)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
9.TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ADINAREN ARABERA. IGORRE, 2011 (EUSKARAZ, %)
GUZTIAK Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak
Euskaraz 46,8 62,9 35,4 38,6 41,6
Gaztelaniaz 49,0 34,1 59,2 55,7 58,4
Beste hizkuntzetan
4,2 3,0 5,3 26,1 0,0
GUZTIRA 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
Oinarria (behatutako solaskideak)
3.081 1.027 206 1.507 341
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
LEZO 2010
35
Datuok deigarriak dira hainbat alderditik ikusita. Euskal Herriko datu orokorrekin
alderatuta funtsezko desberdintasuna antzematen da: Euskal Herrian, oro har
hartuta, zenbat eta belaunaldi gazteagoa izan, orduan eta euskararen erabilerak
egiten du gora. Hots, gehien erabiltzen dutenak haurrak dira, ondoren gazteak,
jarraian helduak eta, azkenik, nagusiak. Hurrenkera hori da, hain zuzen,
euskararen berreskurapenaren ikuspegitik egokiena.
Igorreko datuak, alabaina, bestelakoak dira. Igorren joera orokorraren baitan
haurrak dira gehien hitz egiten dutenak euskaraz, baina hortik abiatuta
hurrenkera alderantzizkoa da, hau da, haurren ondoren adinekoak dira euskara
gehien darabiltenak, ondoren helduak eta azkenik gazteak.
Gertakari hori hobeto ulertu asmoz, erka ditzagun datuok adinaren araberako
euskaraz hitz egiteko gaitasun-tasekin. Ondorengo grafikoak biltzen ditu datu
horiek. Igorreko kasuan garbi ikusten da haurren artekoa dela erdaldun-tasa
txikiena (%5,7), eta aldiz, handiena, adinekoena (%19,7). Bestalde, euskaldun-
tasa handiena gazteen artean dago (%75,8). Nolanahi ere, euskaldun eta ia-
euskaldunen arteko kopurua %90 ingurukoa da haurren, gazteen eta helduen
artean, edozein kasutan ere, %70etik gorakoa da euskaldunen kopurua.
Azpimarra daiteke bestalde, adin-talde guztietan euskaldun-kopurua altua dela,
denetan %70etik gorakoa. Beraz, azpimarratzekoa da ezagutza-maila antzekoa
izanik halako desberdintasun handiak gertatzea kaleko hizkuntzaren erabileran,
adinaren banaketarekin batera.
O. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, ADINAREN ARABERA. IGORRE, 2006 (%)
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006.
LEZO 2010
36
10. TAULA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, ADINAREN ARABERA. IGORRE, 2006
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2006
GUZTIAK(kop.) Haurrak(kop.) Gazteak(kop.) Helduak(kop.) Adinekoak(kop.)
Euskaldunak 2.666 271 391 1562 442
Ia euskaldunak 687 89 70 498 30
Erdaldunak 564 27 55 366 116
GUZTIAK 3.917 387 516 2426 588
(%) (%) (%) (%) (%)
Euskaldunak 68,1 70,0 75,8 64,4 75,2
Ia euskaldunak 17,5 23,0 13,6 20,5 5,1
Erdaldunak 9,4 7.0 10,7 15,1 19,7
GUZTIAK 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
LEZO 2010
37
66..44 AAddiinnaarreenn aarraabbeerraakkoo eerraabbiilleerraarreenn
bbiillaakkaaeerraa
Adinaren araberako hizkuntza-portaeraren bilakaerari erreparatuz, euskaraz hitz
egiteko joera goranzko garbia erakusten dute haurrek eta helduek. Bost urteko
tartean 15 puntu inguruko igoera oso esanguratsua da bi kasuotan: haurretan
%47tik 62,9ra eta helduetan 24,4tik 38,6ra, 2006tik 2011ra doan denbora-
tartean.
Aldiz, gazteen artean azken bost urteetako beheranzko joera azpimarra daiteke
zortzi puntuko baita, %43,5etik %35,4ra, eta, jakina, adinekoen artean gertatu
den beheranzko inportantea: %58tik %41,6ra.
P. GRAFIKOA: HIZKUNTZA-ERABILERAREN BILAKAERA, ADINAREN ARABERA IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ%)
Iturriak: Igorrerako 2001. eta 2011. urteetako datuak Udalaren eskariz egindako Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketak txostenetatik hartu ditugu. SEIk egin zuen 2001ekoa eta Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2011koa.
11. TAULA: HIZKUNTZA-ERABILERAREN BILAKAERA, ADINAREN ARABERA IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ%)
Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak
2001 34,0 40,6 27,8 35,2
2006 47,0 43,5 24,4 58,0
2011 62,9 35,4 38,6 41,6
Iturriak: Igorrerako 2001. eta 2011. urteetako datuak Udalaren eskariz egindako Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketak txostenetatik hartu ditugu. SEIk egin zuen 2001ekoa eta Soziolinguistika Klusterrak 2006 eta 2011koa.
LEZO 2010
38
77.. EEUUSSKKAARRAARREENN EERRAABBIILLEERRAA EETTAA
HHAAUURRRREENN PPRREESSEENNTTZZIIAA
Nola aldatzen da hizkuntzen erabilera solas-taldea era batekoa edo bestekoa
izan? Zehazki, haurrak eta nagusiak (gazte, heldu zein adindu) elkarrekin
nahasian aritu edo ez, horrek ba al du eraginik hizkuntza baten edo bestearen
aldeko hautuan?
Q. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA. IGORRE, 2011 (EUSKARAZ, %)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011.
Haurrak, eurak bakarrik osatutako taldeetan eta haur eta helduen artean
osatutakoetan euskararen erabilera berdina neurtu da Igorren: %61,5. Datu
horrek garrantzi handia duela esan daiteke.
Aldiz, nagusiak haurrik gabe daudenean, erditan baino gutxiagotan hitz egiten
dute euskaraz. Zehazki %61,5etik %27,4ra jaisten da euskaraz hitz egitearen
ehunekoa.
LEZO 2010
39
12. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA. IGORRE, 2011
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011
Aurrez esan bezala, haurrez osatutako taldeek eta haur eta helduen arteko
taldeetan kopuru berdinean hitz egiten da euskaraz. Baina bada azken potatako
talde horietan agerian jartzen den beste gertakari bat: haur eta helduen arteko
solasaldietan haurrek sarriago hitz egiten dute euskaraz, zehazki %66,2tan
helduek baino. Helduek %57,2tan hitz egiten dute euskaraz.
Hala ere, oso kontuan hartzekoa da helduek haurrik gabe daudenean orokorrean
baino gutxiago hitz egiten dutela euskaraz, modu oso esanguratsuan. Datu
orokorreko %46,8tik %27,4ra jaisten da erabilera-tasa, helduen arteko
solasaldietan.
GUZTIAK
Haurrak bakarrik
(nagusirik gabe)
Nagusiak bakarrik (haurrik
gabe)
Haurrak eta
nagusiak nahasian
Nagusia hitz
egiten
Haurra hitz egiten
(kop.) (kop.) (kop.) (kop.) (kop.) Euskaraz 1.442 235 364 843 411 432
Gaztelaniaz 1.510 145 905 460 280 180 Beste hizkuntzetan 129 2 e59 68 27 41
GUZTIAK 3.081 382 1.328 1.371 718 653
(%) (%) (%) (%) (%) (%)
Euskaraz 46,8 61,5 27,4 61,5 57,2 66,2
Gaztelaniaz 49,0 38,0 68,1 33,6 39,0 27,6 Beste hizkuntzetan 4,2 0,5 4,4 5,0 3,8 6,3
GUZTIAK 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
LEZO 2010
40
77..11 EErraabbiilleerraa eettaa hhaauurrrreenn pprreesseennttzziiaa::
bbiillaakkaaeerraa
Solas-taldearen osaeraren araberako euskararen erabileraren bilakaera aztertuz
aipagarriak diren hainbat datu antzeman dira. Lehenik esan daiteke, pertsona
nagusiak inguruan haurrik gabe daudenen kasuetako euskararen erabilerak oso
aldaketa txikia izan duela azterturiko 10 urteko epe honetan; igoera egon egon
den arren, oso apala izan da. Aldiz, nagusi horien portaera haurrekin osatutako
taldea kontuan hartzen badugu, igoera nabarmena izan du, nabarmenena, hain
zuzen, 27 puntu ingurukoa izan baita erabileraren igoera testuinguru horretan
2006tik 2011ra doan tartean.
Talde horietan haurren portaerak ere izan du nabarmentzeko aldaketa: azken
bost urteetan zortzi puntu baino gehiago igo da euskararen erabilera kasu
horietan. Baina are nabarmentzekoa da, gure ustez, haurrek, eurak bakarrik
osatutako taldeetan euskararen erabileraren igoera oso handia izan dela: bost
urteotan %40,2tik %61,5era igo dela erabilera diote datuek.
R. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA. IGORRE, 2001-2011 (EUSKARAZ, %)
Iturriak: Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2001, 2006 eta 2011.
LEZO 2010
41
88.. DDAATTUU NNAAGGUUSSIIEENN IIRRAAKKUURRKKEETTAA
((LLAABBUURRPPEENNAA))
Hona hemen 2011. urteko udazkenean, Igorreko udalerrian Soziolinguistika
Klusterrak egindako Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011
ikerketaren ondorio nagusiak:
Igorreko hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren arabera,
%48,8koa izan zen Igorren euskararen erabilera. Elkarrizketa
gehienak gaztelaniaz izan ziren (%49,0) eta gainerako %4,2a beste
hizkuntzetan.
Azken bost urteetan erabilera 10 puntu baino gehiago igo da
Igorren euskararen kale-erabilera (%36,4tik %46,8ra). Igoera horrek
baieztatzen du bost urte lehenagotik zetorren gortanzko joera
garbia: 2011. urteko %32,9tik 2006.ko %36.4ra.
Igorreko euskararen ezagutza kontuan hartuta espero daitekeen
erabilera-tasa baino altuagoa da kaleko erabilera erreala (%68,1,
%38,6 eta %46,8 hurrenez hurren). Erlatiboki, beraz, bertako
herritarren hizkuntza gaitasuna kontuan hartuta, euskara gehiago
entzuten da Igorren estatistikoki ausaz espero daitekeena baino.
Gaitasunaren aldetik kontuan hartzekoa da euskaldun-kopurua
berdin mantentzen dela Igorren 2001etik 2006ra bitartean (2011ko
datuak ez dira oraingoz publiko egin) eta hala ere erabileran igoera
inportantea gertatu dela.
Euskal Herriko, EAEko eta Bizkaiko ezagutza eta espero daitekeen
datua baino altuagoa da Igorren modu nabarmenean. Eta, hortaz,
baita erabilera erreala ere.
LEZO 2010
42
Adinaren araberako datuen banaketak azalpen interesgarriak
eskaintzen ditu:
Haurrak dira Igorren gehien hitz egiten dutenak euskaraz (%62,9).
Ondoren adinekoak (%41,6), helduak (%38,6) eta gazteak (%35,4).
Hurrenkera hori ez da ohikoa Euskal Herria bere osotasunean
hartuta. Izan ere, oro har haurrak dira gehien hitz egiten dutenak,
baina ondoren gazteak datoz, helduak eta adinekoak, hurrenez
hurren. Beraz, akaso, interesgarria izan daiteke haurren eta gazteen
artean nabarmentzen den aldearen ezaugarria hurbiletik ezagutzea.
Haurrak haurrekin ari direnean edota haur eta nagusiekin osatutako
taldeetan kopuru berean entzuten da euskaraz hitz egiten: %61,5.
Aldiz, nagusiak haurrik gabe daudenean kopuru hori nabarmen
jaisten da %27,4ra arte. Datu hori da hain zuzen, ikerketa honetan
nabarmentzeko garrantzizkoenetakoa.
Nolanahi ere, haur eta nagusien arteko elkarte horietan bada oso
kontuan hartzeko gai bat: haurrek hitz egiten dutenean %66,2ra
igotzen da euskaraz hitz egiten den kopurua, eta aldiz, haurrekin
batera daudenean ere, helduek hitz egiten badutenean kopuru hori
%57,2ra jaisten da.