-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 1
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa
SARRERA
Enplegu Publikoa
Irakaskuntzako Kidegoak
Hizkuntza-eskakizunak
SARRERA
Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian
ageriko diren kontzeptuak, alegia.
Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki:
hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak),
Irakasleen Kidegoa, eta abar.
Enplegu Publikoa
6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1
artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko
langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak,
aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz
beteko dira.
Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da
Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak
betetzeko erabiltzen duten prozedura.
Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile
izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete
beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta
gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik
eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez:
- Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira
bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.
- Irakaslearen Kidegoan sartzeko hautaketa-proben deialdia
egiteko Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta
plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen da.
- Eskabideak aurkeztea.
- Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak
- Aurreko probak: gaztelaniaren eta euskararen ezagutza
egiaztatzeko
- Oposizio-aldia
- Lehiaketa-aldia
- Amaierako kalifikazioak
- Lehiaketa- eta oposizio-aldiak gainditzea
- Praktiketako funtzionarioak izendatzea
- Karrerako funtzionarioak izendatzea
mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/introduccion_c.html#empleoPublico#empleoPublico../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/introduccion_c.html#cuerposDocentes#cuerposDocentes../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/introduccion_c.html#perfilesLinguisticos#perfilesLinguisticos
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 2
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Irakaskuntzako Kidegoak
Irakaskuntzako funtzionarioak kidegoetan antolaturik daude,
irakasten dituzten ikasgaien arabera eta kidegoetara iristeko
eskatzen den titulazio mailaren arabera. Deialdi honetan hurrengo
kidegorako plazak eskaintzen dira:
Maisu-maistren kidegokoa Irakaskuntzako euskal funtzio
publikoaren antolamenduaren arabera, “A-2” azpitaldekoak.
Hizkuntza-eskakizunak
Hizkuntza-eskakizuna da lanpostu jakin baten zeregin guztiak
euskaraz egin ahal izateko behar den hizkuntza-ezagutzaren maila.
Lanpostua lortzeko eta bertako lana betetzeko beharrezko diren
euskararen ezagutza mailek zehazten dituzte irakaskuntzako
lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.
Irakaskuntzako lanpostuei bi hizkuntza-eskakizun ezartzen
zaizkie:
· 1. hizkuntza-Eskakizuna (HE1): euskaraz edo euskara irakasten
ez duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko
zaie, baina euskara harreman-hizkuntza legez erabiltzeko behar den
hizkuntza gaitasuna bermatuko da.
· 2. hizkuntza-Eskakizuna (HE2): euskaraz edo euskara irakasten
duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie,
eta euskara harreman-hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza legez
erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.
Beharrezkoa da egiaztatzea irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna
(Hizkuntzen Europako
Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin parekatua),
martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7. artikuluan, otsailaren 19ko
2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin
lotuta aurreikusitakoaren arabera.
Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen
gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen
Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe
publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle
kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko
apirilaren
3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, honako epe hau
izango dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen
dutenetik, euskaraz irakasten badute edo euskarazko izendapenarekin
irakasten ari badira.
Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko
honako bideei jarraituko zaie: a) Hautaketa-prozesuan HE2
egiaztatzeko berariaz egingo diren probak gainditzea.
b) Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (martxoaren 10eko 42/1998
Dekretuak aldatua) araututako
irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna daukatela akreditatzen
duten izangaiak, baita hizkuntza-eskakizun horren baliokideak edo
homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat daukatela
akreditatzen
duten izangaiak, ondorengo dekretuetan aurreikusitakoaren
arabera: goian aipatutako Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria
(martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuan emandako erredakzioan);
urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta
irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu,
eguneratu eta berresten dituena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua,
euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak
baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko
mailekin parekatzeko dena.
Era berean, ez dute adierazitako hizkuntza-titulurik eta
-ziurtapenik akreditatu beharrik izango unibertsitate-titulu
ofizial bat dutenek eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2.
artikuluan zehaztutako betekizunak betetzen dituztenek (apirilaren
3ko 47/2012 Dekretuak euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen
eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko
salbuespenak ezartzen ditu). Unibertsitateei dagokie, salbuespen
hori aplikatu ahal izateko, 47/2012 Dekretuan aurreikusitako egoera
betetzen dela egiaztatzen duen ziurtagiria egitea.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 3
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunarekin homologaturik edo
baliokiderik dauden tituluak eta egiaztagiriak
Irakaskuntzako Euskal Administrazioan hizkuntza-eskakizunak
egiaztatzeko ondorioetarako, honako titulu eta egiaztagiriak
irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunaren homologatutzar edo
baliokidetzat hartuko dira:
- 47/1993 DEKRETUA, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako
hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak
finkatzen dituena (EHAA, 1993ko apirilaren 2); 42/1998 DEKRETUAk
aldatua, martxoaren 10ekoa, irakaspostuetarako hizkuntz eskakizunak
eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen
dekretua aldatzeko dena (EHAA, 1998ko martxoaren 24).
47/1993 Dekretuari esteka:
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/1993/04/9301021a.pdf
42/1998 Dekretuari esteka:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/03/9801277a.pdf
- 263/1998 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskararen Gaitasun
Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntza
Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten
dituena (EHAA, 1998ko urriaren 23). Esteka:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/10/9804736a.pdf
- 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila
egiaztatzen duten tituluak eta ziurta-
giriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko
Bateratuko mailekin parekatzeko dena (EHAA, 2010eko azaroak 15).
Esteka:
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20101115&s=2010219
1. hizkuntza-eskakizuna Hura daukaten irakasleak, besteak beste,
honetarako gauza izango dira: · Ikasleekin bakarka edo taldean
irakaskuntza jarduerarekin zerikusia duten gaiez euskaraz hitz
egiteko: besteak beste, jokabideaz, motibazioaz, ikasketetan
lortutako emaitzez, beste ikasle batzuekin eta irakasleekin
izandako arazoez eta ikasketak egiteko familiako giroaz. ·
Ikasleekin bakarka edo taldean beren adineko arazoekin eta interes
bereziekin zerikusia duten gaiez euskaraz hitz egiteko: familiako
arazoez, adiskidetasunaz, nortasunaz, zein bere heldutasunerako
bidean izan dezaketen beste edozein arazoz. · Gurasoekin,
irakasleekin eta hezkuntza administrazioko langileekin, hizkuntza
maila egokian, nahiz eta teknikoa ez izan, honako gaiez euskaraz
hitz egiteko gaitasuna: eskolaren funtzionamenduaz, helburuez,
jokabide pedagogikoaz, ikasturteko programaz, kurtsoari eta zehazki
ikasleari buruzko iritziaz, eskolako
orduko eta orduz kanpoko jarduerez, ebaluaketarako irizpideez,
lortutako emaitzez eta, oro har, pedagogia
lanari eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzko gaiez. 2.
hizkuntza-eskakizuna Hura daukaten irakasleak, besteak beste,
honetarako gauza izango dira: · HE1erako zehaztutakoa euskaraz
egiteko.
· Haren ikasgaiko edo alorreko irakaskuntzak euskaraz emateko
ikasleei, bakarka, zein taldeka, dela azalpena magistrala eginez,
dela gelan eztabaida sortuaz eta jasotako galderei erantzunez. ·
Eskolak prestatzeko edo ikasleek irakurtzeko probetxugarriak izan
daitezkeen euskarazko argitalpenak, programa ofizialak, testu
liburuak, kontsulta liburuak, artikuluak eta abar ulertzeko. ·
Irakasgaiarekin zerikusia izanik eskolak prestatzeko probetxugarria
izan daitekeen ahozko materiala euskaraz ulertzeko (besteak beste,
pelikulak, bideoak, zintak, irratsaioak). · Programa orokorrak eta
bakoitzaren alorreko programazioa euskaraz idazteko.
· Eskolak emateko behar diren fitxak, apunteak, materialak,
ariketak, ebaluazioko ariketak eta abar euskaraz idazteko.
· Ariketen zuzenketa, txostenen idazketa eta ikasleen lana
balioztatzeko beste edozein jarduera euskaraz egiteko.
mailto:[email protected]://www.euskadi.eus/bopv2/datos/1993/04/9301021a.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/03/9801277a.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/10/9804736a.pdfhttp://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20101115&s=2010219
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 4
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa
DEITUTAKO PLAZAK
DEITUTAKO PLAZAK
Guztira, 740 lanpostu eskainiko dira, A-2 azpitaldekoak (Euskal
Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegokoak), eta irakaspostuen
2. hizkuntza-eskakizunarekin.
Lanpostu horietatik 687 txanda irekirako izango dira (A
txandarako) eta 53, desgaitasuna dutenentzat gordetako txandarako
(B txandarako).
Honako hau da lanpostuen banaketa, espezialitatearen eta
txandaren arabera:
Espezialitatea
2. HE
Guztira A B
Haur Hezkuntza 211 16 227
Lehen Hezkuntza 234 18 252
Ingelesa 53 4 57
Gorputz Hezkuntza 34 3 37
Musika 33 3 36
Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa 98 7 105
Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza 24 2 26
Guztira 687 53 740
Lanpostuen ehuneko zazpi desgaitasuna duten pertsonek betetzeko
gordeko dira, hala ezartzen baitu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko
Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko
5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 59. artikuluak.
Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan eman gabe geratzen
diren lanpostuak, txanda irekian eskainitako lanpostuei gehituko
zaizkie.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 5
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa
EPEAK
EPEAK
– Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara
eman eta hurrengo egunetik kontatzen
hasita hogei egun naturaleko epean, deitutako prozesuan parte
hartu nahi dutenek deialdiaren 3.1 oinarrian adierazten den
parte-hartzeko eskaera bete behar dute.
Epe berean, deialdiaren 3.3.1 oinarrian eskatutako dokumentazioa
aurkeztu beharko dute, 3.4 oinarrian aurreikusitako lekuetan,
«Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera.
Ikusi ondorengo atala: “HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA –
Onartua izateko eskbideak”.
– Bestelako agiriak aurkezteko egutegia.
– Programazio didaktikoa: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe
bat irekiko du (2017ko
maiatzean zehar) izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek
ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa
jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa
entregatu dezaten. Aipatutako epe horren berri emango da
Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
(«EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus,
«Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako
Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.
– Hizkuntza-betekizuna: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat
irekiko du (2017ko maiatzean zehar) izangai onartuek eta baztertuta
daudenek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta
ebatzi gabe badago), irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunaren
baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat duten
izangaiek, edo akreditatzetik salbuetsita daudenek (apirilaren 3ko
47/2012 Dekretuaren 2. artikulua) dagokien ziurtagiria aurkez
dezaten. Dena den, deialdiaren 6.2.5 oinarrian
zerrendatzen diren egiaztagiriak dituzten izangaiek ez dituzte
aurkeztu behar. Aipatutako epe horren berri emango da Interneteko
helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017.
Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus,
«Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako
Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.
– Merezimenduak: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat
irekiko du (2017ko maiatzean zehar) izangai onartuek eta baztertuta
daudenek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta
ebatzi gabe badago), deialdiaren I. eranskinan adierazitako
merezimenduen egiaztagiriak (jatorrizkoa eta fotokopia
konpultsatua) (aipatutako eranskina dokumentu honetan erantzita
dago), deialdiaren 8. oinarrian eta aipatutako eranskinean
aurreikusitakoarekin bat etorriz, aurkeztu ditzaten. Aipatutako epe
horren berri
emango da Interneteko helbideetan:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren
kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta
«Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako
iragarki-tauletan ere.
– Deialdiaren 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa:
Oposizio-lehiaketa gainditu duten pertsona hautatuen behin betiko
zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta
biharamunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean, horiek
oinarri horrek aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko
dute.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 6
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa
HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA
Parte hartzeko betekizunak
Parte hartzeko eskaera
Tasak ordaintzea
Parte-hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko
agiriak
Lekua agiriak aurkezteko
HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA
Atal honetan azaltzen da zer baldintza bete behar den deitutako
prozeduretako baten bidez irakaskuntzako funtzio publikora
sartzeko. Eskabideak aurkezteko unean kontuan hartzeko informazio
erabilgarria ere aurkituko duzu.
Parte hartzeko betekizunak
Izangaiek ondokoak bete behar dituzte, hautaketa-prozesuan
onartuko badituzte:
1) Baldintza orokorrak.
Baldintza orokor hauek bete beharko dituzte
hautaketa-prozedurarako onartu ditzaten nahi dutenek:
a) Europar Batasuneko estatuetako bateko nazionala izatea, edo
Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko
Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio
librea aplikatzekoa den estatu batekoa.
Horrez gain, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko
estatuetako nazionalen ezkontideek,
ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar
Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen
arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako
nazionalen
ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin
eta dagokion itunean hala ezarrita badago, edozein
nazionalitatetakoak izan arren, baldin eta ezkontideak legez
bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak
badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean
bizi badira.
b) Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har
zehaztutako adinera oraindik ez iristea.
c) Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan
aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo
psikikorik ez izatea.
d) Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren
zerbitzutik kendu ez izana, eta funtzio publikoetan aritzeko
ezgaituta ez egotea.
e) Aukeratu nahi den kidegoko karrerako funtzionario edo
praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario
izendatua izateko zain ez egotea.
f) Egiaztatzea irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen
Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin parekatua),
martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7. artikuluan, otsailaren 19ko
2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin
lotuta aurreikusitakoaren arabera.
mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/adm_proc_sel_e.html#solAdm#solAdm
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 7
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen
gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen
Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe
publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle
kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko apirilaren
3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, honako epe hau izango
dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik,
euskaraz irakasten badute edo euskarazko izendapenarekin irakasten
ari badira.
g) Nazionalitate espainiarrekoak ez diren izangaiek eta gainera
haien hizkuntza-ofiziala gaztelania ez bada, hizkuntza horren
ezagutza jakin bat egiaztatu beharko dute, deialdiaren 6.1
oinarrian ezarritakoaren arabera.
h) Sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren
batengatik –sexu-erasoa eta abusua,
sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa,
prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeen galaraztea eta
gizakien trafikoa sartzen dira delitu horietan–, epai irmoaren
bidez zigorrik jaso ez izana.
2) Berariazko baldintzak.
Baldintza orokor horiez gain, izangaiek ondorengo titulu
hauetakoren bat izatea, edo hori lortzeko beharrezko diren ikasketa
guztiak gaindituta izatea eta berau eskuratzeko eskubideak
ordainduta izatea:
- Maisu-maistraren titulua edo dagokion Gradu-titulua. -
Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua. - Lehen
Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua.
Atzerrian lortu diren titulazioen kasuan, hauetako betekizunaren
bat egiaztatu beharko da:
a) Titulazioaren homologazioa, azaroaren 21eko 967/2014 Errege
Dekretuarekin bat etorriko dena. Errege Dekretu horrek
Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin
homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak
baliozkotzeko betekizunak eta prozedura ezartzen ditu, atzerrian
egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen
Espainiako esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko
prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto
tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu
ofizialei dagokienez.
b) Maisu-maistra lanbidean jarduteko lanbide-kualifikazioa
aitortua izatea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuak
zehaztutakoaren babesean.
– Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan parte hartzeko
berariazko betekizunak.
Txanda horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten
kidegoan sartzeko betekizuna orokorrak
eta berariazko betekizunak betetzeaz gain, gutxienez % 33ko
desgaitasuna aitortua dutenek, betiere desgaitasun hori
irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada. Desgaitasuna,
kasuan kasuko, eskuduntzak dituzten foru aldundietako
gizarte-ongizate saileko, dagokion autonomia-erkidegoetako edo,
hala egokituz gero, Estatuko Administrazio Orokorreko organo
eskudunek aitortua behar du izan.
Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin
beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako
betekizuna betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten
organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako
betekizuna hori betetzen dela.
Hala ere, oposizio-aldiko edo praktika-aldiko probak egitean,
epaimahaiak zalantzarik izango balu izangaiak sartu nahi duen
kidegoan eta espezialitatean funtzionarioek egin ohi dituzten
jarduerak egiteko
izangaiaren gaitasunaren inguruan, epaimahaiak edo
praktika-aldiko batzorde kalifikatzaileak, kasuko, probak deitu
dituen organoari jakinaraziko diote; horrek auziari buruzko
irizpena eskatu ahal izango dio
eskumena duen sailari. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean,
izangaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du
hautaketa-prozeduran; eta, adierazitako irizpena jaso arte, etenda
geratuko da prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin
betiko ebazpena.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 8
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Sarbide libreko izangaien betekizuna beretan egingo da
hautaketa-prozedura, horrek ezertan galarazi denboraren eta
baliabide materialen aldetik egokitzapenak egitea. Egokitzapen
horiek deialdiaren 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera eskatu
beharko dira.
Sartzeko txanda hori aukeratzen dutenek ezin izango dute beste
txanda batean lehiatu espezialitate bera lortzeko, ezta ondoren
txandaz aldatu ere.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko
dituzte oinarri honetan zehaztutako betekizun guztiak, eta eutsi
ere egin beharko diete karrerako funtzionario gisa lanpostuaz
jabetzen diren arte, hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izan ezik;
azken hori deialdiaren 6.2 oinarrian aurreikusitako
hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko
egunean eduki beharko baitute.
Parte hartzeko eskaera
Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea egin aurretik,
deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da, batez ere eskabideak
aurkezteko epeei buruzko atalak, eskabideak betetzeko jarraibideei
buruzko atalak, etab.
Hautatzeko prozesu honetan parte hartu nahi dutenek bete
beharreko eskaerak eskuragarri egongo dira Interneteko helbide
honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus – «EPE 2017.
Maisu-maistren kidegoa» - «Onartzeko eskabidea».
Eskaera betetzean, hartu izanaren adierazpena sortuko da
(Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakia
eta tasa deialdiaren 3.2 oinarrian aurreikusitako moduan
ordaintzeko beharrezko diren datuak barne hartuta. Halaber,
izangaiak frogagiria ere eskuratuko du (Interesatuarentzako alea).
Eta azkenik, hirugarren frogagiri bat ere sortuko da
(Administraziorako alea), eta deialdiaren 3.3.1 oinarian aipatutako
betekizunetan daudenek bakarrik eta esklusiban aurkeztu beharreko
dokumentazioari erantsiko diote eskaerak betetzeko epean.
Hortik aurrera, hautaketa-prozeduran zehar izangai bakoitzaren
espedientearen inguruko informazio guztia irakaslegunean
argitaratuko da. Irakaslegunean sartzeko, erabiltzailea (NANa) eta
pasahitza sartu
beharko dira. Bertara sartzeko hurrengo Interneteko helbideen
bidez izango da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017.
Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus.
Hezkuntza Sailak emandako pasahitza jada duten izangaiek hori
erabili beharko dute aipatutako informazioaren berri jasotzeko
(pasahitz hori lehendik dute 2016-2017 ikasturterako Euskal
Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen
ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako edo bestelako
prozesuetan parte hartu dutelako). Pasahitza ez badute gogoratzen
edo galdu egin badute, beste bat lortu ahal izango dute
www.irakasle.eus helbidean, «Pasahitza eskuratzea (edo
berreskuratzea)» izeneko atalean.
Izangaiek ez badute pasahitzik, sistemak bat esleituko die
prozesuaren informazioa eskuratu ahal izan dezaten; pasahitz hori
sms baten bidez jasoko dute, eskaeran adierazitako telefono
mugikorrean, eskaria betetzen bukatzen dutenean. Izangaiaren NANa
izango da erabiltzailea.
Espezialitate bat baino gehiagorako eskaerak aurkeztuko balira,
ez da bermatuko izangaiak eskatutako
espezialitate guztiei dagozkien probak egin ahal izatea.
Espezialitate ezberdinen proben hasiera bat etorriz gero, ez da
itzuliko azterketa-eskubideengatiko tasaren kontzeptuan
ordaindutako zenbatekoa.
mailto:[email protected]://///AFI3A/D0612004/ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/adm_proc_sel_e.html%23solAdm%23solAdm
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 9
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Desgaitasuna duten izangaiek horren berri eman beharko dute
eskaeran dagokion laukian, eta probak egiteko denborari eta
baliabide materialei dagokienez zer egokitzapen behar duten ere
adierazi beharko dute, era horretan gainontzeko izangaien
betekizuna berberetan jardun ahal izan dezaten. Eskaeran
horretarako utzitako eremuan egokitzapena guztiz adierazterik ez
badago, erantsitako orrian adieraziko da. Egokitzapena eskatuz
gero, deialdiaren 3.3.1.b) oinarrian adierazitako agiria ere
aurkeztu beharko dute.
Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaren ezagutzari
buruzko proba egin behar duten ere
adierazi beharko dute. Baldin eta deialdiaren 6.1.1 oinarrian
xedatutakoaren arabera salbuetsita badaude, horren berri berariaz
eman beharko dute eskaeran, eta dagozkion egiaztagiriak ere erantsi
beharko dituzte horren arrazoia titulua dutela edo aurreko
deialdietan proba gainditu dutela bada, betiere deialdiaren
3.3.1.c) oinarrian adierazitakoaren arabera.
Hizkuntza-betekizuna egiaztatzeko proba egin behar dutenek
eskaeran adieraziko dute hori eta, baldin eta 2016-2017
ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako
irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez
daudenek, deialdiaren 3.3.1.a) oinarrian adierazitako agiriak ere
aurkeztu beharko dituzte.
Izangaiek eskaeran bete beharko dute “Adingabearen Babesa”
atala, deialdiaren 2.1.h) oinarrian aurreikusitako baldintza
betetzen dela egiaztatzeko. Atal hori betez gero, adieraziko da
baimena ematen badio Hezkuntza Sailari haren izenean 1/1996 Lege
Organikoak 13.5 artikuluan aipatzen duen
ziurtagiria eskatzeko, hautaketa-prozeduran hautatuak balira.
Baimena ematen ez badute, eta hautatuak baldin badira,
Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria
aurkeztu beharko dute, deialdiaren 11. oinarrian adierazitakoaren
arabera.
Dena den, atal hori eskaeran ez zaie agertuko aldez aurretik
baimena eman zutenei, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe
publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan
daudelako.
Tasak ordaintzea
Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei Buruzko Legearen Testu Bateginaren 36. eta hurrengo
artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte
hartu ahal izateko, izangai bakoitzak izena emateko tasa ordaindu
beharko du; 18,36 eurokoa da aipatutako tasa.
Tasa eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da,
eta bi moduotako bat aukeratu ahal izango da horretarako:
a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan
zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria
aurkeztuz: Euskadiko Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa,
Caja Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander,
Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa edo Bankoa. Inprimakiek
barra-kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke
ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.
b) On-line ordainketa: banku elektronikoaren sistemaren
bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera,
betiere interesduna modalitate horretako bezero baldin bada
adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa mota
horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez
da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil
daiteke.
Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo
ordainduz gero, hautagaia prozesutik
kanpo geldituko da. Ordaindutako zenbatekoan errorea baldin
badago, konpondu daiteke; horretarako, izangaiak hamar laneguneko
epea izango du, onartutako eta baztertutako izangaien
behin-behineko zerrenda argitara eman eta hurrengo egunetik
kontatzen hasita.
Banku-erakundean tasak ordaintzeak ez du, inola ere, ordezkatuko
eskaera behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako
moduan, betetzeko izapidea.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 10
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Parte-hatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko
agiriak.
Parte-hartzeko eskaerak aurkezteko epe berberean honako agiri
hauek aurkeztu beharko dira:
a) Hizkuntza-betekizunak egiaztatzeko proba egitea eskatzen
dutenek, 2016-2017 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko
ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien
zerrendan jasota ez badaude, deialdiaren 2.2.1 oinarrian eskatutako
tituluari dagozkion egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu
beharko dute.
Horrenbestez, azpiatal honetan adierazitako agiriak ez dituzte
aurkeztu beharko proba egitea eskatu arren ordezkapenetarako
izangaien aipatutako zerrendaren barruan ageri direnek.
Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo
Maisu-maistra lanbidean jarduteko lanbide-kualifikazioaren
aitorpena erantsi beharko da, deialdiaren 2.2.2 oinarriak ezartzen
duen arabera.
Dokumentazio hori aurkeztu ezean, hizkuntza-eskakizunak
egiaztatzeko proba ezingo dute egin.
b) Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboraren eta
baliabide materialen egokitzapenak eskatzen badituzte,
desgaitasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak oinarri
gisa hartutako medikuaren irizpen teknikoa aurkeztu beharko dute,
eta irizpen horretan aitortutako urritasun-maila eragin duten
urritasun iraunkorren fede emango da, hautaketa-organoak balioetsi
ahal izan dezan eskatutako egokitzapenak bidezkoak diren ala
ez.
Aurkeztutako dokumentazioaren eta eskatutako egokitzapenen
arabera, bai eta aplikagarria den araudiaren arabera ere,
eskatutako egokitzapenak onartu edo ukatu egingo dira. Erabakia
izangaiari jakinaraziko zaio, eskaera aurkeztu eta bi hilabeteko
epean gehienez.
c) Espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek eta gaztelania
hizkuntza ofizial ez badute, deialdiaren 6.1.1 oinarrian
adierazitakoaren arabera gaztelaniaren ezagutza-proba egitetik
salbuetsita geratu nahi badute oinarri horretan aipatutako
tituluren bat dutelako, honakoa aurkeztu beharko dute: titulu
horien fotokopia konpultsatua, edo horiek lortzeko beharrezko
diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta berauek eskuratzeko
eskubideak ordainduta dutela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia
konpultsatua.
Halaber, aurreko deialdietan proba gainditu dutela-eta
salbuetsita geratu nahi duten izangaiek proba gainditua dutela
egiaztatuko duen agiria aurkeztu beharko dute.
Dokumentu horiek aurkeztu ezean, interesdunak ezingo dira
salbuetsi, eta, hortaz, deialdiaren 6.1
oinarrian ezarritako proba egin beharko dute.
Deialdiaren 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa
aurkeztuko da «Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera,
zeina eskabidea betetzean lortu ahal izango baita.
Fotokopia bidez aurkezten den dokumentazioa konpultsatuta
aurkeztu beharko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko
itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania edo
euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztiak.
Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela,
dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.
Dena den, Administrazioak izangaiari eskatu ahal dizkio
beharrezko argibideak eta agiriak, dokumentazioari buruz ager
daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak argitzeko.
Izangaiek bere gain hartzen duten aurkeztutako dokumentazioaren
gaineko erantzukizuna. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta
badago, izangaiak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko
du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 11
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Lekua agiriak aurkezteko
Deialdiaren 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa
(«Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera), Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari
helaraziko zaio. Toki hauetako batean aurkez daiteke:
a) – Araba: Zuzenean, Ramiro de Maeztu kalea, 10 behea -
Vitoria-Gasteiz – Bizkaia: Zuzenean, Kale Nagusia 85 – Bilbao. –
Gipuzkoa: Zuzenean, Andia kalea 13 – Donostia.
b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako
gainontzeko lekuetan (urriaren
1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio
Prozedura Erkidearena), bere laugarren xedapen iragankorrak
adierazitakoa kalte gabe.
Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea,
kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna
eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.
Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu
dela ulertuko da.
Atzerrian egindako eskaerak tokian tokiko Espainiako
ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal
izango da, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora
igorriko dituzte: Euskal
Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko
Zuzendaritza, Donostia kalea 1 (Lakua), Vitoria-Gasteiz
(posta-kodea: 01010).
Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko, deialdi honetako 3.2
oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 12
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa
SARTZEKO PROZEDURA
Txanda irekia
Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda
SARTZEKO PROZEDURA
Deialdian eskaintzen diren plazak espezialitate eta txandaren
arabera antolatu dira. Ondorengo txandetan banatzen dira:
Txanda irekia
Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna,
etab.…) betetzeaz gain, berariazko baldintzak betetzen dituen
edonor aurkez daiteke (dagozkion kidegora sartzeko titulazioei
dagokionez).
Ikus onartua izateko betebeharrezkoak.
Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda
Txanda horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten
kidegoan sartzeko betekizuna orokorrak eta berariazko betekizunak
betetzeaz gain, gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua dutenek,
betiere desgaitasun hori irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez
bada. Desgaitasuna, kasuan kasuko, eskuduntzak dituzten foru
aldundietako gizarte-ongizate saileko, dagokion
autonomia-erkidegoetako edo, hala egokituz gero, Estatuko
Administrazio Orokorreko organo eskudunek aitortua behar du
izan.
Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin
beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako
betekizuna betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten
organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako
betekizuna hori betetzen dela.
Hala ere, oposizio-aldiko edo praktika-aldiko probak egitean,
epaimahaiak zalantzarik izango balu izangaiak sartu nahi duen
kidegoan eta espezialitatean funtzionarioek egin ohi dituzten
jarduerak egiteko
izangaiaren gaitasunaren inguruan, epaimahaiak edo
praktika-aldiko batzorde kalifikatzaileak, kasuko,
probak deitu dituen organoari jakinaraziko diote; horrek auziari
buruzko irizpena eskatu ahal izango dio eskumena duen sailari. Kasu
horretan, irizpena azaldu bitartean, izangaiak baldintzapean
jarraitu ahal izango du hautaketa-prozeduran; eta, adierazitako
irizpena jaso arte, etenda geratuko da prozesuan onartzeko edo
prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena.
Sarbide libreko izangaien betekizuna beretan egingo da
hautaketa-prozedura, horrek ezertan galarazi denboraren eta
baliabide materialen aldetik egokitzapenak egitea. Egokitzapen
horiek deialdiaren 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera eskatu
beharko dira.
Sartzeko txanda hori aukeratzen dutenek ezin izango dute beste
txanda batean lehiatu espezialitate bera lortzeko, ezta ondoren
txandaz aldatu ere.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko
dituzte oinarri honetan
zehaztutako betekizun guztiak, eta eutsi ere egin beharko diete
karrerako funtzionario gisa lanpostuaz
jabetzen diren arte, hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izan
ezik; azken hori deialdiaren 6.2 oinarrian aurreikusitako
hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko
egunean eduki beharko baitute.
mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/proc_ing_acceso_e.html#procMinus#procMinus
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 13
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa
HAUTAKETA PROZESUAREN GARAPENA Onartutakoen eta baztertutakoen
zerrendak Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, Hautaketa-batzordeak
eta
Batzorde-barematzaileak
Lehiaketa eta Oposizioa - I. Eranskina – Merezimenduen
baremoa
- II. Eranskina – Gai-zerrendak
- III. Eranskina – Curriculum
- IV. Eranskina – Proba praktikoa
HAUTAKETA PROZESUAREN GARAPENA
Atal honetan jorratzen dira hautaketa-prozesuaren alderik
garrantzitsuenak, izangaiek kontuan hartu behar dituztenak.
Onartuen eta baztertuen pertsonen zerrendak
Hautaketa-prozesuan onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen
izenak ikusgai jartzen dituzten zerrendak dira.
- Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.
Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Langileak Kudeatzeko
zuzendariak ebazpena emango du hilabetean gehienez, eta onartutzat
deklaratuko du pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko
zerrenda, baita adierazitako zerrenda ikusgai non jarriko den ere.
Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko
da.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta
behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira,
Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren
kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta
«Pasahitza» sartuz.
Era berean, adierazitako ebazpena Hezkuntzako Lurralde
Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, informazio
moduan.
Zerrendan, datu hauek agertuko dira: izen-abizenak,
nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo antzekoren batena
atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, izangaiak parte hartzen
duen txanda eta
espezialitatea, eta kanpoan utzitakoen kasuan, berriz, kanpoan
uzteko arrazoiak ere agertu beharko du. Halaber, gaztelaniaren
ezagutza-proba zein izangaik egin behar duten ere adieraziko
da.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen
duen ebazpena aipatutako lekuetan argitara ematean, interesdunak
jakinaren gainean jarri direla joko da, urriaren 1eko 39/2015
Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen
Legeak, 45. artikuluan xedatutakoaren arabera.
– Erreklamazioak.
Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute onartutakoen
eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, hamar
laneguneko epean, argitara eman den egunaren biharamunetik
zenbatzen hasita, edo, horrela badagokio, zuzendu ahal izango dute
zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan
akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko
aukera izango dute epe horretan.
mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#relAdmExc#relAdmExc../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#relAdmExc#relAdmExc../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#relAdmExc#relAdmExc../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#opoCon#opoCon
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 14
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko
zaizkio, eta deialdiaren 4.1 oinarrian adierazitako lekuetan
aurkeztuko dira.
Adierazitako epe horretan interesdunak ez badu konpontzen
zerrendatik kanpora utzi duen arrazoia, bere eskaeran atzera egin
duela ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68. artikuluak
xedatutakoaren arabera (urriaren 1ekoa 39/2015 Legea, Herri
Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).
– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.
Langileak Kudeatzeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez
onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak
onetsitzat joko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko
zerrenda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da
argitara.
Bai ebazpena, bai onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko
zerrenda behin-behineko zerrendarentzat adierazitako leku beretan
argitaratuko dira.
Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka,
hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen
hasita.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko ebazpenaren arabera
prozesurako onartuen artean agertzen diren izangaiak joan ahal
izango dira probak egitera. Gainera, baztertuen artean agertu
arren, deitutako ekitaldian ebazteko dagoen gora jotzeko
errekurtsoa jarri dutela egiaztatzen duten izangaiak ere joan ahal
izango dira.
Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei
eskatzen zaizkien betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik.
Deialdi honen 11. oinarriak xedatutakoari jarraiki, hautatuak diren
izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita egiaztatzen bada
interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen,
prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak
galduko ditu.
Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, Hautaketa-batzordeak eta
Batzorde-barematzaileak.
Hautaketa-organoek egingo dute prozesu honetako
parte-hartzaileen hautaketa; deialdiaren 6.1 eta 6.2 oinarrietan,
gaztelaniaren eta euskararen ezagutza egiaztatzeko proben
epaimahaiei dagokionez aurreikusitakoa baztertu gabe.
Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, 5.5 oinarrian
-abstentzio edo errefusatzeko arrazoien inguruan- eta deialdiaren
5.2.2 eta 5.4 oinarietan -salbuespen kasuen inguruan- xedatutakoa
gorabehera.
Hautaketa-organoetako kideek justifikatu ezin badute zergatik ez
diren joan prozesuaren batzarretara eta ekitaldietara, eraketakora
barne, eta organoaren buruak edo Langileak Kudeatzeko
Zuzendaritzako titularrak deitu badute horretarako, legearen
arabera dagokien erantzukizuna izango dute.
Hautaketa-proba hauetan jardungo duten hautaketa-organoetako
kideek eskubidea izango dute
zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordaina jasotzeko, une bakoitzean
aplikatu behar den araudian ezarritakoaren arabera.
Organo horien jarduteko prozedurak, uneoro, urriaren 1eko
40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak,
xedatutakoari jarraitu beharko dio.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 15
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Epaimahaiak.
Epaimahai kopurua.
Beharrezko ikusten den beste epaimahai izendatu ahal izango
dira, espezialitate bakoitzeko izangai kopuruaren araberan.
Osaera eta izendapena.
Epaimahaiak bost kidek osatuta egongo dira: epaimahaiburu bat
eta lau mahaikide. Denek izan
beharko dute irakasleen karrerako kidegoetako jarduneko
karrerako funtzionario edo hezkuntzako ikuskari. Maisu-maistren
kidegoaren sailkapen-maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak
izango dira epaimahaikideak, eta gehienak kidego horretakoak izango
dira.
Hezkuntzako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua.
Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: oinarri
honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren
bidez hautatuko dira; salbu, espezialitateko titularren kopuru
txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan,
Hezkuntzako sailburuak zuzenean izendatuko ditu.
2016-2017 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari
karguak betetzen dituzten funtzionarioak, baita sindikatuen
ordezkaritzako eginkizunak egikaritzen aritzegatik baimena dutenak
ere –beren lanera joatetik guztiz liberatuta badaude–,
hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira;
hortaz, horiek ez dira kontuan hartuko zozketa egiteko garaian.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako
sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez Euskal
Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren
kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu
zuten kideei ere ez zaie kontuan hartuko, prest dauden karrerako
funtzionarioak kontuan hartuta epaimahaia erabat izendatu ezin den
espezialitateetan izan ezik.
Epaimahaikideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta
desegokiak txikitzeko helburu, zozketa lurraldeka egingo da,
espezialitate bakoitzeko Epaimahaiek zein lurralde historikotan
izango duten egoitzaren arabera. Epaimahai guztietako kide guztiak
izendatu ezin direnean, aipatutako lurralde-mailako irizpidearen
arabera, bereizi gabe gainerako bi lurralde historikoetako
karrerako funtzionarioekin osatuko dira, zozketaren bidez.
Espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitza zein lurralde
historikotan kokatuko den Langileak Kudeatzeko zuzendariaren
ebazpenaren bidez erabakiko da, eta ebazpena zozketa egin baino
lehen argitaratuko da.
Espezialitatearen printzipioa hartuko da kontuan epaimahaiak
izendatzeko orduan; horren arabera,
kide gehienek epaitu behar duten espezialitateko titular izan
beharko dute.
Halaber, arrazoi oinarrituek eta objektiboek galarazi ezean,
trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta
gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4.b) eta 20.6
artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Epaimahaiak izendatzeko orduan autonomia-erkidego honetako bi
hizkuntza ofizialetako hizkuntza-konpetentzia bermatu beharko
da.
Epaimahai bakoitzerako ordezko epaimahaia izendatuko da,
irizpide berberei jarraituz.
Hezkuntzako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu epaimahaiak.
Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko
da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta
baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik
aurrera.
Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari,
epaimahaiak besterik erabaki ezean.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 16
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Borondatezko parte-hartzea.
Euren borondatez epaimahai batean bokal gisa parte hartu nahi
dutenek idazkia aurkeztu beharko diote Langileak Kudeatzeko
zuzendariari, deialdiaren 3.5 oinarriaren arabera eskabideak
aurkezteko ezarrita dagoen epe berean. Aipatutako organoak
eskabideak ebatziko ditu, kontuan hartuta espezialitate-printzipioa
eta kasu bakoitzean dagokion espezialitatearen epaimahaiek egoitza
izango duten lurralde historikoa.
Borondatezko parte-hartze honetatik salbuesten dira 2016-2017
ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen
dituzten funtzionarioak.
Hautaketa-batzordeak.
Aurkeztutako eskaera kopurua dela-eta epaimahai bat baino
gehiago eratu beharko bada espezialitate baterako edo batzuetarako,
hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion
espezialitateetarako.
Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte batzordeok.
Gutxienez bost kide izango dituzte batzordeek, eta epaimahaiburuen
kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideetara joko
da, harik eta bostekoa osatu arte. Espezialitatean zenbakirik
txikiena duen epaimahaiko burua arituko da batzordeburu; salbu, 10
edo Epaimahai gehiago eratu behar diren espezialitatetan. Azken
kasu honetan, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du epaimahaiburua,
Hezkuntzako ikuskarien kidegoko jarduneko karrerako funtzionarioen
artean.
Eta batzordeko kideen artean kidegoan antzinatasunik txikiena
duen kidea arituko da idazkari, Hautaketa-batzordeak besterik
erabaki ezean.
Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak
jardungo du Hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.
Batzorde barematzaileak.
Behar diren Batzorde Barematzaileak eratuko dira, betiere
espezialitateen edo espezialitate-taldeen arabera. Batzordeak
gutxienez bost kidek osatuta egongo dira: batzordeburu bat eta
gainontzekoak
bokalak. Batzordeburua Hezkuntzako ikuskari bat izango da eta
Hezkuntzako sailburuak izendatuko du, eta
bokalak zozketa bidez izendatuko dira, kidegoko eta dauden
batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko
karrerako funtzionarioen artetik. Batzorde horietako bokalak
izendatzeko zozketa epaimahaietako bokalen zozketarekin batera
egingo da.
2016-2017 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari
karguak betetzen dituzten funtzionarioak, baita sindikatuen
ordezkaritzako eginkizunak egikaritzen aritzegatik baimena dutenak
ere –beren lanera joatetik guztiz liberatuta badaude–,
hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira;
hortaz, horiek ez dira kontuan hartuko zozketa egiteko garaian.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko
otsailaren 11ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko
Maisu-maistren
kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu
zuten Batzorde barematzaileetako kideei ere ez zaie kontuan
hartuko, prest dauden karrerako funtzionarioak kontuan hartuta
batzordea erabat izendatu ezin den espezialitateetan izan ezik.
Batzorde barematzaileen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak
eta desegokiak txikitzeko helburu,
zozketa lurraldeka egingo da, espezialitate bakoitzeko Batzorde
barematzaileek zein lurralde historikotan izango duten egoitzaren
arabera. Batzorde barematzaile guztietako kide guztiak izendatu
ezin direnean, aipatutako lurralde-mailako irizpidearen arabera,
bereizi gabe gainerako bi lurralde historikoetako karrerako
funtzionarioekin osatuko dira.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 17
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Espezialitate bakoitzeko Batzorde barematzaileen egoitza zein
lurralde historikotan kokatuko den Langileak Kudeatzeko
zuzendariaren ebazpenaren bidez erabakiko da, eta ebazpena zozketa
egin baino lehen argitaratuko da.
Hezkuntzako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu Batzorde
Barematzaileak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere,
izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen
denetik aurrera.
Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari,
Batzorde barematzaileak besterik erabaki ezean.
Batzorde horiek Hezkuntza Sailburuordetzari atxikitako
zuzendaritzen eta zerbitzuen aholkularitza baliatu ahal izango
dute.
Hautaketa-organoen kideen abstentzioa eta errefusatzea.
Abstentzioa.
Hautaketa-organoetako kideek ez dute parte hartuko, eta
Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote
frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore
Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan
aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo
deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta
espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen
lanik egin izan badute.
Aurreko paragrafoan ohartarazitako gorabeheretan sartuta ez
daudela agertzeko, berariazko aitorpena eskatuko diete
hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei. 40/2015
Legeak 23. artikuluaren 5. atalean adierazten duenez, parte hartu
behar ez gorabeheraren batean sartuta egoteagatik eta parte hartzen
duenak erantzukizuna izango du.
Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea
eskatzeko hautaketa-organoen
izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara
eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Organo eskumendunak
dagokion erabakia hartu beharko du.
Errefusatzea.
Izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete,
baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak,
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 24. artikuluan
aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.
Hautaketa-organoak eratzea.
Buruek deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira,
izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan
daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua
eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak
bertan badira.
Aparteko gorabeherarik gertatu ezean, Langileak Kudeatzeko
zuzendariak baloratu beharko dituenak, hautaketa-organoak eratu
ondoren, honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera
baliozkoa izateko: burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta
gutxienez kideen erdiak.
Epaimahaiek edo, dagokionean, hautaketa-batzordeek, euren
lanetara aholkulari espezialistak sartzea
proposa dezakete, baita laguntzarako funtzio teknikoak egiteko
laguntzaileak ere. Horien lana espezialitate teknikoetan laguntza
ematea baino ez da izango. Langileak Kudeatzeko zuzendariak
izendatuko ditu.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 18
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Hautaketa-organoen eginkizunak.
Epaimahaiei dagokie:
a) Hautaketa-prozedurako aldiak garatzea, deialdi honetan
xedatutakoaren arabera. b) Oposizio-aldiko probak kalifikatzea. c)
Lehiaketa-aldiko merezimenduak baloratzea. d) Hautaketa-batzordeei
agindutako eginkizunak, halako batzorderik ez badago. e) Epaimahai
bakoitzak erabakiko du ariketaren eduki praktikoa zein den,
deialdiaren IV. eranskinean
zehazten diren premisak kontuan izanda (aipatutako eranskina
dokumentu honetan erantzita dago).
Hautaketa-batzordeei dagokie:
a) Epaimahaien arteko koordinazioa. b) Epaimahaien
jarduera-irizpideak zehaztu eta epaimahaien jarduera-irizpideak
homogeneizatzea.
Horretarako, epaimahaiek probak kalifikatzeko jarraitu beharko
dituzten balorazio-irizpideak idatziz finkatu beharko dituzte.
Probak hasi baino astebete lehenago, gutxienez, Hautaketa
Batzordeek balorazio-irizpideen
berri emango dute. Irizpide horiek Interneteko helbide hauen
bitartez kontsultatu ahal izango dira:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren
kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta
«Pasahitza» sartuta.
Era berean, agiri horiek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara
igorriko dira hautaketa-prozedura amaitutakoan.
c) Lehiaketa-aldiko puntuak epaimahaiek oposizio-aldian emandako
puntuei batu, izangaiak sailkatu eta lehiaketa- eta oposizio-aldiak
gainditu dutenen izenak aldarrikatzea.
d) Bi aldiak gainditu duten hautatutako izangaien zerrendak
prestatzea eta onartzea, eta deialdia egin
duen organoari zerrenda horiek helaraztea. Hautaketa-prozesuan
zehar arau hauek aplikatzerakoan sor litezkeen zalantza guztiak
hautaketa-
batzordeek ebatziko dituzte, eta aurreikusi ez diren egoeretan
zer egin behar den erabakiko dute.
Batzorde barematzaileei dagokie: deialdiaren I. eranskineko
III.1 eta III.2 ataletako merezimenduak barematzea, epaimahaiek
delegatuta (aipatutako eranskina dokumentu honetan erantzita
dago).
Beharrezkoa izanez gero, hautaketa-organoek bidezko diren
neurriak hartuko dituzte desgaitasunak
dituzten izangaiek ariketak egiterakoan gainerako
parte-hartzaileen aukera berak izan ditzaten. Horretarako,
desgaitasunak izan eta deialdiaren 3.1.2 oinarrian aurreikusten den
moduan aurkeztu eta onartu zaien pertsonentzat, ariketak egiteko
dagoen denborari eta baliabideei dagozkien balizko
egokitzapenak egingo dira, beti baldin eta egokitzapen horiek
probaren edukia desnaturalizatzen ez badute, eta urritasun horiek
irakasle-lanean normaltasunez aritzearekin bateragarriak baldin
badira.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 19
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Oposizioa eta lehiaketa
Hautaketa-prozesuak bi aldi izango ditu: lehiaketa-aldia eta
oposizio-aldia.
Lehiaketa
Dokumentazioa entregatzea, ofizioz barematzea eta puntuazioak
argitaratzea
Lehiaketa-aldia deialdiaren I. eranskinean adierazitako
merezimenduei puntuazioa esleitzean datza (aipatutako eranskina
dokumentu honetan erantzita dago).
Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2017ko
maiatzean zehar) izangai onartuek eta baztertuta daudenek (baldin
eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago),
aipatutako I. eranskinan adierazitako merezimenduen egiaztagiriak
(jatorrizkoa eta fotokopia konpultsatua) aurkeztu ditzaten,
adieraziko diren lekuetan. Aipatutako epe horren berri emango da
Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
(«EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus,
«Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako
Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte burututako
merezimenduak bakarrik baloratuko dira.
Izangai bakoitzak gehienez ere 10 puntu jaso ditzake
lehiaketa-aldian bere merezimenduak baloratzean.
Merezimenduen egiaztagiriei izangaiak «Administraziorako alea»
izeneko ordezkagiria erantsi beharko die. Ordezkagiri hori
eskabidea betetzean edo dokumentazioa aurkezteko aurretiko
hitzordua eskatzean lortu ahal izango da. Ordezkagiri horretan,
«Aurkeztutako dokumentazioa» atalean, Hezkuntza Saileko
informatika-erregistroetan jasota ez dauden merezimenduak
alegatu beharko ditu, eta horiek barematzeko egiaztagiriak aurkeztu
beharko ditu.
Hala ere, aipatutako deialdiaren I. Eranskinean aipatutakoaren
arabera, ez da aurkeztu beharko ofizioz zenbatzen diren eta
Hezkuntza Sailaren erregistro informatikoetan jasota dauden
merezimenduen
egiaztagiririk. Erregistro horietan dagoen informazioa
kontsultatu egin beharko da, deialdiaren 8.3 oinarrian
ezarritakoaren arabera.
Alegatutako tituluaren espediente akademikoa baloratu ahal
izateko, titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek, merezimenduak
aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango
dituzte titulua eman zuen herrialdeko Hezkuntza-administrazioak
karrera osoan lortutako kalifikazioen batez bestekoaren egiaztapena
eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekin baliokideak
zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen
kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko
informatika-erregistroetan jasota dagoen informazioa
kontsultatzeko, deialdiaren I. eranskineko merezimenduei
dagokienez, helbide
honetara jo beharko du izangaiak: www.irakasle.eus
(erabiltzailea eta pasahitza sartuz) – «Espediente pertsonala».
Ondoren, atal hauek kontsultatu beharko ditu:
– Zerbitzu-orria.
– Tituloak. – PREST_GARA ikastaro eta holomologatuen
ziurtagiriko lorpena.
Erabili beharreko pasahitza izango da izangaiak bestelako
prozeduretan (ordezkapenetarako
hautagaien zerrendak, etab.) parte-hartzeagatik daukana; edo,
pasahitzik ez dutenentzat, eskabidea betetzerakoan sistemak berak
sortu duena, deialdiaren 3.1.1 oinarrian ezarritakoaren
arabera.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 20
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Halaber, ikastaroak ere kontsultatu daitezke Interneteko helbide
berberean: «Administrazio-izapideak» atalean – «EPE 2017.
Maisu-maistren kidegoa» – «Norberari egokitutako kontsultak».
Izangaiak izango dira aurkeztutako dokumentazioaren berariazko
arduradunak. Dokumentazioren bat manipulatuz gero edota
faltsutzerik eginez gero, ezingo dute deialdi honetan parte hartu,
eta, horrez gain, aurre egin beharko diote faltsutze horretatik
eratorritako erantzukizunari.
Administrazioak edozein unetan behar diren azalpenak eta agiriak
eskatzeko eskubidea izango du, merezimenduei dagokienez sortutako
zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko
itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelania edo
euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia.
Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela,
dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.
Izangai bakoitzari dagokion puntuazioaren ezarpena, epaimahaiek
delegatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren Unitateek egingo
dute, deialdiaren I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako
merezimenduak izan ezik. Azken horiek Batzorde Barematzaileek
baloratuko dituzte.
Lehiaketa-aldian lortutako puntuazioak argitaratzea.
Merezimenduen baremazioa amaitu ostean, Langileak Kudeatzeko
Zuzendaritzako unitateek eta Batzorde Barematzaileek izangai
bakoitzari esleitutako behin-behineko puntuazioa argitaratuko
da.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez, puntuazio
horiek nola eta non argitaratuko diren eta horien aurkako
erreklamazioak egiteko epea, modua eta lekuak adieraziko dira.
Ebazpena argitaratuko da Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako
iragarki-oholetan, bai eta Interneteko helbide hauetan ere:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren
kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta
«Pasahitza» sartuz.
Behin-behineko puntuazioaren aurka jarritako erreklamazioak
ebatzitakoan, Langileak Kudeatzeko
zuzendariaren ebazpen horretan xedatutakoaren arabera
argitaratuko dira lehiaketa-aldian lortutako behin betiko
puntuazioak.
Behin betiko puntuazioaren aurka ez dago errekurtsoa jartzerik;
interesa duten izangaiek deialdi honen 10.3.2 oinarrian
aurreikusten den amaierako ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa
jarri ahal izango dute.
Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizio-aldia gainditu duten
izangaiei soilik aplikatuko zaie.
Aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa (deialdiaren I.
eranskineko III.1 «Argitalpenak» atalean
barematzeko) izangai bakoitzak jaso ahal izango du, Langileak
Kudeatzeko Zuzendaritzak zehazten duen lekuan eta epean, prozesua
amaitu ondoren, betiere izangairen batek erreklamaziorik edo
errekurtsorik egiten ez badu; halakorik egingo balu, dokumentazioa
gorde egin liteke, egiaztapen edo froga gisa. Dokumentazioa epe
horretan jasotzen ez bada, hura berreskuratzeari uko egiten zaiola
ulertuko da, eta jasotzeko eskubidea galduko da.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 21
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
I. ERANSKINA - MEREZIMENDUEN BAREMOA
SARBIDE IREKIKO ETA DESGAITUENTZAT GORDETAKO TXANDAK.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte burututako
merezimenduak bakarrik baloratuko dira.
Izangaiek ezin izango dute merezimenduen balorazioagatik 10
puntu baino gehiago lortu. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza
ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da
gaztelania
edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako merezimenduen
egiaztagiriak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du,
edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak
baliozkotua.
MEREZIMENDUAK
EGIAZTAGIRIAK
I.– ALDEZ AURREKO IRAKASLE-ESPERIENTZIA (5,000 puntu
gehienez)
PUNTUAK
I.1.– Ikastetxe publikoetan, eskatutako kidegoko
espezialitateetako irakaskuntzan izangaiak lortu duen
esperientzia-urte bakoitzeko. *Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0833
puntu gehituko da. I.2.– Ikastetxe publikoetan, eskatutako kidegoaz
bestelako kidegoetako espezialitateetako irakaskuntzan izangaiak
lortu duen esperientzia-urte bakoitzeko. *Hilabete/urte-zati
bakoitzeko 0,0416 puntu gehituko da.
1,000 0,500
Zerbitzuak eman diren hezkuntza-administrazioko organo eskudunak
emandako zerbitzu-orria. Honako hauek jasoko ditu: zein egunetan
jabetu zen lanpostuaz eta zein egunetan utzi zuen, kidegoa eta
espezialitatea. Halakorik izan ezean, izendapenaren egiaztagiriak
edo horien fotokopia konpultsatuak. Honako hauek jasoko dituzten:
lanpostuaz zein egunetan jabetu zen, kidegoa eta espezialitatea,
eta lanaren uzte-dokumentua. ** Ofiziokotzat hartuko dira Euskal
Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetan
emandako zerbitzuak eta autonomia-erkidego honetatik kanpokoetan
emandakoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza
Saileko informatika-erregistroetan badaude.
I.3.– Bestelako ikastetxeetan, irakaskuntza arautuaren
espezialitateetako irakaskuntzan lortutako esperientzia-urte
bakoitzeko, baldin eta izangaiak eskatutako kidegoaren
hezkuntza-maila edo -etapa berari badagokio. *Hilabete/urte-zati
bakoitzeko 0,0416 puntu gehituko da. I.4.– Bestelako ikastetxeetan,
irakaskuntza arau-tuaren espezialitateetako irakaskuntzan lortutako
esperientzia-urte bakoitzeko, baldin eta izangaiak eskatutako
kidegoaren hezkuntza-maila edo -etapari ez badagokio.
*Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0208 puntu gehituko da.
0,500 0,250
Ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria (Eranskin honen bukaeran
argitaratzen den ereduaren arabera), dagokion Hezkuntzako
Ikuskaritza Zerbitzuak ontzat emana. Egiaztagiri horrek honako
datuak jasoko ditu derrigorrez: zerbitzuak, zehatz-mehatz, zein
egunetan hasi eta bukatu ziren, hezkuntza-maila eta baimendutako
irakaskuntza arautuei dagokien espezialitatea / ikasgaia / modulua.
Horrekin batera, ikastetxearen izena (enpresa) eta alta-aldia
adierazten dituen ziurtagiria aurkeztu beharko da, Gizarte
Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) emana. ** Ofiziokotzat
hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta autonomia-erkidego
honetatik kanpoko ikastetxe pribatuetan emandako zerbitzuak, baldin
eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko
informatika-erregistroetan badaude.
Oharrak:
I.a.– Atal honen ondorioetarako, gehienez ere bost urte hartuko
dira kontuan, eta horietako bakoitza aurreko
azpiataletako batean baino ez da baloratuko. Gainera, zerbitzuak
ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira aldi berean,
puntuazioak ezingo dira metatu.
I.b.– I.1 eta I.2 azpiatalen ondorioetarako, ikastetxe
publikotzat jotzen dira hezkuntza-administrazioek sortu eta
sustengatutako ikastetxeen sare publikoan sartuta daudenak
(maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006ko Lege Organikoaren IV.
tituluko II. kapituluan araututakoak; lege hura abenduaren 9ko
8/2013ko Lege Organikoak aldatu du, Hezkuntza Kalitatea Hobetzeari
buruzkoa); ez dira ikastetxe publikotzat jotzen, ordea, Udalen,
Foru Aldundien edo zuzenbide publikoko beste erakunde batzuen menpe
daudenak.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 22
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
I.c.– Irakaskuntzako esperientzia-urtetzat hartuko da ikasturte
osorako etenik gabeko izendapena edo, bestela, ikasturte berean
betetako zerbitzu-aldiak bederatzi hilabetekoak edo gehiagokoak
badira.
Hil osokotzat hartuko dira hogeita hamar eguneko zerbitzuak,
jarraituak izan zein ez.
I.d.– Atzerrian emandako zerbitzuak egiaztatzeko, dagozkien
herrialdeetako hezkuntza-administrazioek edo eskumen-
organoek emandako ziurtagiriak erabiliko dira, eta honako datu
hauek jasoko dituzte: zerbitzu-aldiaren iraupena, ikastetxea
publikoa edo pribatua den, zer hezkuntza-mailatan eta zer irakasgai
irakatsi den. Ziurtagiri horiek zinpeko itzulpen eta guzti
aurkeztuko dira. Hargatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza
Sailak txosten osagarriak eskatu ahal izango ditu, aurkeztutako
dokumentazioa egiaztatzeko.
I.e.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006ko Legean eta
lege hori aldatzen duen Hezkuntzaren kalitatea
hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013ko Lege Organikoan
araututako kidegoei irakastea dagokien irakaskuntzan emandako
zerbitzuak baino ez dira baloratuko.
Ez da baloratuko:
- Unibertsitate publiko edo pribatuetan irakasle-esperientzia. -
haur-eskola publiko edo pribatuetan (0-3 urte arteko zikloa)
hezitzaile bezala esperientzia - hizkuntza-laguntzaile bezala
esperientzia. - prestakuntza-jarduera osagarrien monitore bezala
emandako jarduera.
I.f.– Gaur egun jardunean ez dauden ikastetxeei dagokienez,
esperientzia hurrengo dokumentuak aurkeztuz justifikatu
ahal izango da: interesatuaren zinpeko aitorpena, lan-kontratua
eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) emandako
ziurtagiriaren bitartez (ikastetxearen izena –enpresa- eta
alta-aldiak jasoko dituena) dagokion Hezkuntzako Ikuskaritza
Zerbitzuaren oniritziarekin.
I.g.– Emandako zerbitzuak zer kidegotan, hezkuntza-mailatan edo
-etapatan eman diren egiaztatzen ez denean, eskatutako kidegoaz,
hezkuntza-mailaz edo -etapaz bestelako batean eman direla ulertuko
da.
MEREZIMENDUAK
EGIAZTAGIRIAK
II.– PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA ETA ETENGABEKO PRESTAKUNTZA
(Gehienez 5,000 puntu)
PUNTUAK
II.1.– Kidegoan sartzeko alegatu den tituluari dagokion
espediente akademikoa, baldin eta alegatutako titulua bat badator,
oro har, kidegoan sartzeko eskatzen den titulazio-mailarekin
Espediente akademikoaren batez besteko nota honela baloratuko da:
Notak 0 eta 10 arteko eskalan Notak 0 eta 4 arteko eskalan - 5,50
eta 6 artean - 1,25 eta 1,50 artean Nahikoa (5,50etik aurrera),
Ongi - 6,01 eta 7,50 artean - 1,51 eta 2,25 artean Oso ongi - 7,51
eta 10 artean - 2,26 eta 4,00 artean Bikain, ohorezko matrikula
0,500 1,000 1,500
Tituluan lortutako batez besteko nota adierazten duen jatorrizko
ziurtagiri akademiko pertsonala edo haren fotokopia konpultsatua.
Batez besteko nota alegatutako titulua lortzeko beharrezkoa den
irakasgai (egokituak eta baliozkotuak barne) eta ikasturte
bakoitzean eskuratutako puntuazioen emaitza izango da.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 23
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
II.2.– Graduondokoak, Doktoregoa eta aparteko sariak: II.2.1.-
Ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma
(apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), Master Titulu Ofiziala
(urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretua eta urriaren 29ko
1393/2007 Errege Dekretua), ikerketarako nahikotasuna edo
baliokidea den beste edozein agiri izateagatik, baldin eta ez
badira irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko bete beharreko
baldintza. II.2.2.– Doktore titulua izateagatik II.2.3.–
Doktoretzan aparteko saria eskuratzeagatik
1,000 1,000 0,500
Dagokion tituluaren edo ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua
edo, bestela, tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren
ziurtagiria. ** Ofiziokotzat hartuko da Doktore titulua, baldin eta
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko
informatika-erregistroetan badago. Hori ziurtatzeko agiria.
MEREZIMENDUAK
EGIAZTAGIRIAK
II.– PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (Gehienez 5,000 puntu)
PUNTUAK
II.3.– Beste unibertsitate-titulu ofizial batzuk
(irakasle-funtzio publikoan sartzeko baldintza moduan ez badira
alegatu). II.3.1.– Lehen zikloko tituluak: Diplomatura,
ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez horien
baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko eta lizentzia, arkitektura
edo ingeniaritza baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:
Ez da baloratuko atal honetan inondik ere izangaiak aurkeztuko
duen lehenengo titulua edo ezaugarri horiek dituzten ikasketak.
II.3.2.– Bigarren zikloko tituluak: Lizentzia, ingeniaritza edo
arkitekturako bigarren zikloko ikasketengatik edo ondorio
guztietarako legez horien baliokidetzat jotako beste tituluengatik.
Gradu-titulua ere baloratuko da atal honetan. Hargatik,
gradu-titulua ez da aintzat hartuko titulua lortzeko ikasketa
berdinei dagokien unibertsitate-titulua (diplomatura edo lizentzia)
dutenei zuzendutako egokitze-ikastaro bat egin bada.
1,000 1,000
Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren eta merezimendu moduan
aurkeztutakoen fotokopia konpultsatua edo, bestela, tituluaren
emate-eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Lizentzia,
arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloari dagozkion ikasketen
balorazioa egiteko, ziurtagiri akademikoa aurkeztuko da; bertan,
berariaz adieraziko da ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu
guztiak gainditu direla. ** Ofiziokotzat hartuko dira diplomaturak,
ingeniaritza teknikoak, arkitektura teknikoak, lizentziak,
ingeniaritzak, arkitekturak eta graduak, baldin eta Euskal
Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan
badaude.
II.4.– Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Berariazko Lanbide
Heziketaren titulazioak: HEOek, Musika Kontserbatorio Profesionalek
eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten Araubide
Bereziko irakaskuntzen titulazioak, bai eta Berariazko Lanbide
Heziketarenak ere, irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko
baldintza gisa eskatu ez badira edo alegatutako titulua eskuratzeko
beharrezkoak izan ez badira, honela baloratuko dira: a) Musika- edo
dantza-titulu profesional bakoitzeko. b) HEOko maila aurreratuaren
(B2) edo horren baliokidearen ziurtagiri bakoitzeko. HEOko gaitasun
mailaren (C1) edo horren baliokidearen ziurtagiri bakoitzeko. HEOko
C2 mailaren edo horren baliokidearen ziurtagiri bakoitzeko.
0,500 0,500 0,750 1,000
Ziurtagiri akademikoaren edo tituluaren/ ziurtagiriaren
fotokopia konpultsatua, edo tituluaren emate-eskubideak ordaindu
izanaren frogagiria. ** Ofiziokotzat hartuko dira Euskal Autonomia
Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan dauden
ziurtagiriak/tituluak
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 24
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-teknikari titulu
bakoitzeko. d) Lanbide Heziketako goi-teknikari titulu bakoitzeko.
e) Kiroletako goi-teknikari titulu bakoitzeko.
0,200 0,200 0,200
Oharrak:
II.a.– Kidegoan sartzeko alegatutako tituluari dagokion
espediente akademikoa.
II.a.1.– Izangaiak lortutako batez besteko nota berariaz
adierazten ez duen espedienterik ez da aintzat hartuko.
II.a.2.– Igorritako ziurtagiri akademikoan adierazten den batez
besteko nota alegatutako titulua lortzeko beharrezkoa
den irakasgai (egokituak eta baliozkotuak barne) eta ikasturte
bakoitzean eskuratutako puntuazioen emaitza ez bada, ez zaio atal
horretan punturik emango.
Ziurtagirian agertzen den batez besteko nota «Nahikoa» denean,
soilik kontutan hartuko da baldin eta zenbakizko
bihurketa 5,50 edo goragokoa bada; izangaiak aurkeztutako
ziurtagirian horrela agertu behar du.
II.a.3.– Titulazioak atzerrian lortu badira, dagokion
homologazioa izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege
Dekretuan ezarritakoari eutsiz, edo, bestela,
lanbide-kualifikazioa aitortuta, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege
Dekretuak zehaztutakoaren babesean. Kasu horretan, baliokidetasuna
zehazteko, titulua eman zuen herrialdeko hezkuntza-administrazioak
igorritako ziurtagiria aurkeztu beharko da; bertan, batez besteko
nota eta atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen
kalifikazio altuena eta baxuena zein diren adierazi beharko da.
II.b.– Beste unibertsitate-titulu ofizial batzuk.
II.b.1.– Bigarren zikloko titulu bat aurkezten bada, bigarren
zikloko titulazio horri dagokion puntuazioa soilik onartuko da
II.3.2 atalean. Ikasketa horren lehen zikloari dagokion
ziurtagiri akademikoa aurkezten bada, ikasketa-planeko irakasgai
guztiak gainditu direla adierazten duena, II.3.1 atalean dagokion
puntuazioa baloratuko da (aipatutako ataletan adierazi diren
salbuespenen kalterik gabe).
II.b.2.– Tituluak atzerrian lortu badira, II.a.3 oharrean
adierazitakoa aurkeztu beharko da.
II.c.– Araubide Bereziko Irakaskuntzen tituluak.
II.c.1.– Deialdiaren II.4.b) azpiatalean aipatutako merezimendua
baloratzeko orduan, abenduaren 29ko 1629/2006
Errege Dekretuak (2007ko urtarrilaren 4ko EAO) III. eranskinean
aurreikusitako baliokidetasunak hartuko dira kontuan, baita
otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak (2009ko martxoaren 12ko EHAA)
xedatzen duena ere, araubide bereziko hizkuntzetako irakaskuntzak
Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko prozesua arautzen duenak eta
irakaskuntza horien oinarrizko mailaren, erdi mailaren, maila
aurreratuaren eta gaitasun mailaren curriculuma zehazten
duenak.
II.c.2.– Izangaiak II.4.b) azpiatalerako hizkuntza beraren
hainbat titulu edo ziurtagiri aurkezten baditu, maila altuena duena
baino ez da kontuan hartuko.
II.c.3.– Izangaiak erakunde desberdinek emandako titulu edo
ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten duenean hizkuntza
eta maila berbererako, II.4.b) eta III.4 azpiataletan
aurreikusitako egoeren artean, horietako bat Hizkuntza Eskola
Ofizialek emandakoa bada, hizkuntza-ezagutzaren ziurtagiriak behin
bakarrik jasoko du puntuazioa, II.4.b) azpiatalean, izangaiak
kontrakorik adierazten ez badu; hau da, hizkuntza-ezagutza III.4
azpiatalean, dagokion moduan, zenbatzea. Eskaera hori egin beharko
du «Administraziorako alea» ordezkagirian, merezimenduak aurkezteko
epean.
II.c.4.– Izangaiak erakunde desberdinek emandako titulu edo
ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten duenean hizkuntza
beraren maila desberdinetarako, II.4.b) eta III.4 azpiataletan
aurreikusitako egoeren artean, maila altuena duen azpiatalean
soilik jasoko du puntuazioa, izangaiak kontrakorik adierazten ez
badu. Eskaera hori egin beharko du «Administraziorako alea»
ordezkagirian, merezimenduak aurkezteko epean.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 25
-
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
MEREZIMENDUAK EGIAZTAGIRIAK
III.– BESTE MEREZIMENDU BATZUK (Gehienez 2,000 puntu)
PUNTUAK
III.1.– Argitalpen didaktiko edo zientifikokoengatik, baldin eta
eskatutako espezialitatearekin zerikusirik badute: Egile
izateagatik Egilekide edo egile-talde bateko kide izateagatik
Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuan (abenduaren 12ko 2063/2008 Errege
Dekretuak aldatutakoa) ezarritakoari eutsiz, ISBN edo, hala
balegokio, ISSN edo ISMN ematera behartuta dauden argitalpenak
baina halakorik azaltzen ez dutenak, ez dira baloratuko, ezta
egilea eta argitaratzailea pertsona bera diren argitalpenak
ere.
0,5000 0,2500
Argitalpenen aleak. Euskarri berezietan argitaratutako
materialei dagokienez, hala nola, bideoak edo CD-ROMak, argitalpen
horiekin batera joan ohi diren dokumentu inprimatuak ere aurkeztu
beharko dira (karatulak, helburuak eta edukiak azaltzen dituzten
liburuxkak, inprimaketak, etab.). Formatu elektronikoan soilik
dauden argitalpenen kasuan, txosten ofiziala ere aurkeztu beharko
da; bertan, erakunde igorleak argitalpena datu-base bibliografikoan
ageri dela ziurtatu beharko du. Dokumentu horretan honako hauek
adieraziko dira: datu-basea, argitalpenaren izenburua, egileak,
urtea eta URL. Txostena aurkeztea ezinaren aurrean (erakunde
igorleak desagertu delako edo atzerrian argitaratutako argitalpenak
direlako), zuzenbidean onargarria den edozein frogabideren bitartez
justifikatu beharko dira txostenean eskatutako datuak.
III.2.– Etengabeko prestakuntza: Gainditutako etengabeko
prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaro bakoitzeko,
hezkuntza-administrazioek edo unibertsitateek deitutakoak badira;
edo jarduerak hezkuntza-administrazioekin lankidetzan jarduten
duten erakundeek antolatutako etengabeko prestakuntza-planean
sartuta badaude, edo jarduerak dagokion hezkuntza-administrazioak
aitortutakoak badira:
a) Ez 3 kreditu baino gutxiagokoa b) Ez 10 kreditu baino
gutxiagokoa
Horiek guztiek eskatutako espezialitateari lotuta egon behar
dute edo eskola-antolamenduari, hezkuntzarako teknologia berriei,
didaktikari, psikopedagogiari, hezkuntzaren soziologiari edo
hezkidetzari lotuta egon behar dute. (*) Azpiatal honen
ondorioetarako, bi kreditu baino gutxiagokoak ez diren ikastaroak
metatu daitezke, atal honetan finkatzen diren eskakizunak betetzen
badituzte. Horretarako, metatze hori gutxienez bi kredituko eta
hiru baino gutxiagokoak diren ikastaroak gehituta egingo da, eta
emaitza dagokion azpiatalera eramango da.
0,2000 0,5000
Dagokion erakundeak edo ikastetxeak emandako ziurtagiria;
ziurtagiriak berariaz jasoko du ikastaroak zenbat kreditu edo ordu
iraun zuen. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, ez da atal honetan
puntuaziorik lortuko. Etengabeko prestakuntza-planean sartutako edo
hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerei dagokienez,
berariaz jaso beharko da jarduerak aipatutako planaren barruan
daudela edo hezkuntza-administrazioak aitortuta dituela. **
Ofiziokotzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza
Sailak antolatutako prestakuntza-ikastaroak, baita Sail horren
etengabeko prestakuntza-planaren barne dauden edo Sailak
aitortutako jarduerak ere; baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko
Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan badaude.
mailto:[email protected]
-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83
85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] -
26
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
MEREZIMENDUAK
EGIAZTAGIRIAK
III.– BESTE MEREZIMENDU BATZUK (Gehienez 2,000 puntu)
PUNTUAK
III.3.– Gorputz Hezkuntzako espezialitaterako soilik. «Goi
mailako kirolari» kalifikazioa izateagatik, uztailaren
13ko 971/2007 Errege Dekretuaren arabera.
0,4000
Eskumena duen erakundearen ziurtagiria, berariaz «Goi mailako
kirolari» kalifikazioa
jasotzen duena.
III.4.– Atzerriko hizkuntzen ezagutza a) Maiatzaren 15eko
73/2012 Dekretuaren (