Top Banner
2010eko Irailaren 23koa - 23 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3073- ISSN 0767-7643 Maite zinukeena ez baduzu, duzun hura maita zazu… (Bussy-Rabutin ) 5428 bertsu-lerro Ana Toledo euskaltzainak ederki aztertu du “Eskaldunak” olerki bilduma, Hiribarren apezak plazaratua 1853-an. Lan nasaia segur, orotarat 5428 bertsu- lerrorekin. Olerki liburua, hori ezin uka, dena bertsutan moldatua alabainan, baino gehiago orobat jakintza-liburua. Idazlea alde bat ari baita jendearen argitzerat eta euskaldunki argitzerat. Haren arrangura handia, euskaldunek etzutela aski axola beren nortasunaz eta gauza guti zakitela beren historiaz, eskolan ikasten konparazione Frantziako erregeak zoin noiz izanak ziren bainan deusik ez Nafarroako erregeetaz… Euskarak ez tokirik ukaitea ikastegietan, hori ere biziki partida zuen. “Gauden gu”, hori da azkenean liburu horren bitartez zabaltzen zuen mezu nagusia… Xabier Altzibar mintzatu da gero Hiribarren apezaren beste liburu batez, hau da “Escaraz eguia” izenekoa, 1858- an agertua. Erlisioneen historia kondatuz bere moldean. Helburua, erakustea girixtino sinesteak ez duela parerik, bakarra dela egiaren araberakoa, besteak gaitzesgarri baizik ez direla, arrunt okerrak eta makurrak. Islam, budismo eta gaineratikoak azkarki jorratzen ditu, arrunt zokoratzen, eta batzuetan zoin bortizki! Gaurko egunean, plazaratzen ahal ote litake holako idazlanik? Horiek hola, atsegingarri dena liburu hortan, zoin euskara aberatsa eta guziz herrikoia erabiltzen duen idazleak, eskualde hortarik bada hor altxor bat zinez eta ez entraalekoa… Oroitarazia izan ere da Hiribarren apezak plazaratu zuela bestalde kantu bilduma bat, “Montebideoco berriac” eta haren beste idazlan batzu ez direla sekulan argitaratuak izan, hala nola hiztegi bat, hitzak euskaraz eta frantsesez. Badira ere Hiribarren-ek bildu erran zahar eta zuhur hitzak, ehunka gainerat… Herriaren ikustatea Bilkura bururatzean, Jean Haritschelhar- ek eskertu ditu guziak bai eta dei bat zabaldu Azkaingo herriari: Juan Martin Hiribarren holako idazlea izana, eta hoin euskaltzale suharra, merexi lukeela ikustatez herriak haren izena emaitea karrika edo plaza bati. Duela dotzena bat urte edo hola, jadanik aipatu omen zen holako zerbait bainan segidarik ez eman. Aldi huntan, Euskaltzaindiaren deia entzuna izan dadila, hori izan da euskaltzainburu ohiaren azken solasa, han ziren guziek txalotzen zutela, Jean- Louis Laduche auzapezak ere ba… Euskaltzale multxo pollita, artoski entzule… Euskaltzaindiko literatura ikerketa batzordea Azkainen bildu da joanden ortziralean, karia hortarat omenduz Juan Martin Hiribarren apez euskaltzalea, duela berrehun urte sortu zena herri hortan. Jendea bazen arras polliki nahiz gure gostuko segurik holako ekitaldiak merexiko ere zuen parte hartze nasaiagoa. Deneri Joxet Daubas herriko axudantak egin diote ongi etorri goxo bat. Gero izan dira lau hitzaldi, hobeki ezagutarazteko nor izan zen Juan Martin Hiribarren eta nolako giroa zen haren denboran, bereziki Bardozen, luzaz han egon baitzen erretor, Baionako katedralerat kalonje jin aitzin. Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohorezkoak aipatu ditu lehenik Hiribarren familiaren erroak eta azpimarratu 1810-a eta 1815-a arte hartan, bost urte barne beraz, sortu zela eragin zabaleko euskaltzale andana bat, besteak beste Duvoisin, Xaho, Antton d’Abbadie d’Arrast, Inchauspe kalonjea, Camoussarry apeza eta holako batzu, ahantzi gabe Lucien Bonaparte printzea, euskalkiez hain ikerketa baliosak akulatu zituen jakintsuna. Hiribarren apeza nor zen, hortaz ere arizan da bixtan da, bere betiko talendu aberatsarekin. Erranez gizon ernea zela, izpiritu idekia zuena, eta bere denborakoa zinez. Xipri Arbelbide gidari, untsa itzuli ederra egin dugu Bardoze aldean gaindi. Hango bi erretor xeheki aipatuz, Xalbat Mounho izturiztarra eta Juan Martin Hiribarren azkaindarra. Argitan ezarriz hemeretzigarren mendean xuri-gorrien artean nolako eztabadak izaiten ziren, eta erakutsiz apezetan beretan ere bazirela xuriak eta gorriak… Ezkerretik eskuinalde, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Joxet Daubas, Xabier Altzibar eta Xipri Arbelbide Euskaltzaindia Azkainen J-M Hiribarren apeza kartsuki omenduz
16

Herria 3073

Mar 24, 2016

Download

Documents

8Probintziak

Herria 3073
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Herria 3073

2010eko Irailaren 23koa - 23 Septembre 2010 - 1,15 E - N° 3073- ISSN 0767-7643

Maite zinukeena ez baduzu, duzun hura maita zazu…

(Bussy-Rabutin )

5428 bertsu-lerro

Ana Toledo euskaltzainak ederki aztertu du “Eskaldunak” olerki bilduma, Hiribarren apezak plazaratua 1853-an. Lan nasaia segur, orotarat 5428 bertsu-lerrorekin. Olerki liburua, hori ezin uka, dena bertsutan moldatua alabainan, baino gehiago orobat jakintza-liburua. Idazlea alde bat ari baita jendearen argitzerat eta euskaldunki argitzerat. Haren arrangura handia, euskaldunek etzutela aski axola beren nortasunaz eta gauza guti zakitela beren historiaz, eskolan ikasten konparazione Frantziako erregeak zoin noiz izanak ziren bainan deusik ez Nafarroako erregeetaz… Euskarak ez tokirik ukaitea ikastegietan, hori ere biziki partida zuen.“Gauden gu”, hori da azkenean liburu horren bitartez zabaltzen zuen mezu nagusia…Xabier Altzibar mintzatu da gero Hiribarren apezaren beste liburu batez, hau da “Escaraz eguia” izenekoa, 1858-an agertua. Erlisioneen historia kondatuz bere moldean. Helburua, erakustea girixtino sinesteak ez duela parerik, bakarra dela egiaren araberakoa, besteak gaitzesgarri baizik ez direla, arrunt okerrak eta makurrak. Islam, budismo eta gaineratikoak azkarki jorratzen ditu, arrunt zokoratzen, eta batzuetan zoin

bortizki! Gaurko egunean, plazaratzen ahal ote litake holako idazlanik? Horiek hola, atsegingarri dena liburu hortan, zoin euskara aberatsa eta guziz herrikoia erabiltzen duen idazleak, eskualde hortarik bada hor altxor bat zinez eta ez entraalekoa… Oroitarazia izan ere da Hiribarren apezak plazaratu zuela bestalde kantu bilduma bat, “Montebideoco berriac” eta haren beste idazlan batzu ez direla sekulan argitaratuak izan, hala nola hiztegi bat, hitzak euskaraz eta frantsesez. Badira ere Hiribarren-ek bildu erran zahar eta zuhur hitzak, ehunka gainerat…

Herriaren ikustatea

Bilkura bururatzean, Jean Haritschelhar-ek eskertu ditu guziak bai eta dei bat zabaldu Azkaingo herriari: Juan Martin Hiribarren holako idazlea izana, eta hoin euskaltzale suharra, merexi lukeela ikustatez herriak haren izena emaitea karrika edo plaza bati. Duela dotzena bat urte edo hola, jadanik aipatu omen zen holako zerbait bainan segidarik ez eman. Aldi huntan, Euskaltzaindiaren deia entzuna izan dadila, hori izan da euskaltzainburu ohiaren azken solasa, han ziren guziek txalotzen zutela, Jean-Louis Laduche auzapezak ere ba…

Euskaltzale multxo pollita, artoski entzule…

Euskaltzaindiko literatura ikerketa batzordea Azkainen bildu da joanden ortziralean, karia hortarat omenduz Juan Martin Hiribarren apez euskaltzalea, duela berrehun urte sortu zena herri hortan. Jendea bazen arras polliki nahiz gure gostuko segurik holako ekitaldiak merexiko ere zuen parte hartze nasaiagoa. Deneri Joxet Daubas herriko axudantak egin diote ongi etorri goxo bat. Gero izan dira lau hitzaldi, hobeki ezagutarazteko nor izan zen Juan Martin Hiribarren eta nolako giroa zen haren denboran, bereziki Bardozen, luzaz han egon baitzen erretor, Baionako katedralerat kalonje jin aitzin.Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohorezkoak aipatu ditu lehenik Hiribarren familiaren erroak eta azpimarratu 1810-a eta 1815-a arte hartan, bost urte barne beraz, sortu zela eragin zabaleko euskaltzale andana bat, besteak beste Duvoisin, Xaho, Antton d’Abbadie d’Arrast, Inchauspe kalonjea, Camoussarry apeza eta holako batzu, ahantzi gabe Lucien Bonaparte printzea, euskalkiez hain ikerketa baliosak akulatu zituen jakintsuna. Hiribarren apeza nor zen, hortaz ere arizan da bixtan da, bere betiko talendu aberatsarekin. Erranez gizon ernea zela, izpiritu idekia zuena, eta bere denborakoa zinez. Xipri Arbelbide gidari, untsa itzuli ederra egin dugu Bardoze aldean gaindi. Hango bi erretor xeheki aipatuz, Xalbat Mounho izturiztarra eta Juan Martin Hiribarren azkaindarra. Argitan ezarriz hemeretzigarren mendean xuri-gorrien artean nolako eztabadak izaiten ziren, eta erakutsiz apezetan beretan ere bazirela xuriak eta gorriak…

Ezkerretik eskuinalde, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Joxet Daubas, Xabier Altzibar eta Xipri Arbelbide

Euskaltzaindia Azkainen

J-M Hiribarrenapeza kartsuki omenduz

Page 2: Herria 3073

Gure Hitza

Lehen lehenik eta berezikiAbuztua joan da, jendea oporretan zelarik, bainan ez denak. Alabainan, Grenoble-ko mintzaldiaren ondotik, Frantziatik kasatu dituzte legez kanpo bizi ziren batzu, buhame, eta bertze « Rom » delakoak batezere.Jakin da berrikitan Barne ministeritzak hedatu duela prefetura guzietan gutun bat galdeginez behar zirela kasatu « lehen lehenik » jende horiek eta « bereziki » Rom delakoak. Europak jakinarazi dio Frantziari ez zituela onartzen kasatze horiek, aski bortizki gehiago dena. Berehala erantzun du Sarkozy-k eta sekulako eztabaida izan da Bruselan.Garrantzitsua da gaia, beraz ttarrapattakerietan ez otoi lerra.

Mundu zabaLean

Gezurrak zangoa motzDenbora hautan ez dabil gora frantses gobernua, bereziki Rom delakoen kanpo-ratze horiekin. Nicolas Sarkozy president izendatua izan zenetik baginakien nola-tsuko biharamunak bizi genitzakeen. Orai Europa guzia hasia da begiak idekitzen, Berlusconi batek baizik ez duelarik fago-rerik aurkitzen frantses gobernuak dera-man politikan. Zuzenkontrako politika, gero-eta gehiago entzuten denaz.

Europar Legebiltzarraren salaketen on-dotik, Justiziako Europar Batzordea da, Viviane Reding batzordeburuaren bitar-tez, asaldatu frantses gobernuaren le-gezkanpoko jokamoldeaz. Hunek euro-par populu bat – rom populua – du bere osotasunean gaizkile populu bezala trata-tzen, denak kanporatu nahiz, on eta txar, zahar eta gazte, gizon eta emazte, denak zaku berean sartuz gaiztagin handi batzu bezala. Gisa hortan jokatuz, Europaren oinarrizko baloreak ditu zangopilatzen, Frantziak berak alta izenpetuak dituen le-geak ukatuz, europar kargudun gorenek diotenaz.

Hitz gogorrak erabiliak izan dira, frantses bi ministro – Besson eta Lellouche – “ha-rroputz” izaiteaz gain “gezurtariak” ere di-rela, Viviane Reding luxenburgotar komi-sarioak dionaz. Eta orok badakigu gezu-rrak zangoa motz daukala, eta urratsa labur. Gezurrean oinarritzen den politika batek ez dezake bide luzerik egin. Politi-ka “arrazista” batzuek diotenaz, prentsa-ren libertatearen “urratzailea” Woerth-Le Monde afera lekuko, langileriaren “mes-pretxatzailea” erretretaren erreformatze urratsetan, ai zer zama daukan bizka-rrean gobernu dohakabeak !

Egun hautan “Des hommes et des dieux” filma ikusteko parada daukagu zinegele-tan. Obra guziz ederra, baitezpada ikus-tekoa, Tibhirineko fraile martirioen bi-hotz zabalaren erakusleiho. Berexkuntza eta abrekeria guzien gainetik, populuen eta erlisioneen arteko errespetua, tole-rantzia, adiskidetasuna ditu obra horrek erakusten. Gu denek bezala, boteredun guziek ere har dezatela etsenplu !

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

• Suedian bozak eman dituzte deputa-tuen hautatzeko. Lehen ministroak irabazi dituela ez da dudarik ehuneko 48,8 boze-kin eta 43,7 kontra ezkerrak. Haatik Fredrik Reinfeldek Mona Sahlin garaitu badu ere, ez du maioria osorik bildu eta hor izanen dira bien artean eskuin muturreko « demo-krata » partidukoak beren 21 kide ganba-ran sartu zaizkienak Stockholmen.

• ONU batasunak biltzar nagusi bat ideki du aste huntan ostegunetik goiti munduko pobreziaren kontrako neurri batzuen era-bakitzeko orai artinoko guzien gainera, baina beti ere aitzinago eremaitekotan sail hori.

• Ginean presidentaren hauteskunde bo-zak irail hunen 19an beharrak ziren, bigar-ren itzulia bainan nahaskeriak izan dituzte artean, hil bat eta 50 kolpaturekin. Lehen itzulia ekainaren 27an eginik, % 44 bilduz Cellou Dalein Diallok eta % 18 bakarrik Alpha Conde galtzaleak baina hor ziren nahasketak piztu, bozetako jukutria aku-samenduekin, galtzaleak kexu nolazpait. Uste ukan dute zenbaitek hautsimautsi batek oro xuxenduko zituela baina urrun ziren hortarik: armadak bai masakre bat egina du Camara poderetik urrunduz. Frantzia dute orai ararteko Dalein Diallok eta Alpha Condek Bernard Kouchner de-legatuarekin eta beste.

• Palestinan bake tratuak hasi dituzte palestinar eta israeldarrek Amerikaren arartekotasunarekin nolazpait. Erran izan da bi herritar horien artean xutik ezarri estadu palestinar bakarra ere egiten ahal litakeela, hots, ba omen litazke palestina-rren hiruetarik bat elgarretaratze hortako. Ez gaude haatik hortaraturik behin eta behin, ez baitira batere hortarik ari ainitz israeldar.

• Alemanian gazteen soldadogoa beren herriko legetik ezin kenduz ari dira oraino, beste nazione gehienek kendua dutelarik. Halere sodadogoaren alde ziren gehienak ari dira amor emaiten. CDU eta CSU bi partidu haundiak, giristinoa eta bestea mi-litar zerbitzuaren uzteari daude, liberalak ere bai, eta halaber berdeak, pazifistak. Orai badituzte beren nazioan alemanek 252.000 soldado baina ez luzazko itxura-ren arabera. Denetan bezala profesional espezializatuak askiko hor ere.

• Gosetea munduan eztitzen ari dela, hori bederen berri hobea du agertu FAO batasunak bere konduetan erran dauku-larik miliarrez beheiti pasatu dela gosete kopurua. Miliar gosetu ere izigarria da bai-nan oraino gehiago izan direla aitzinean, hori ere ez dea izigarria. 1.023 miliunetara joana zen egia erran 2009an gosetearen kopuru hori. Erraiteko zertarik heldu den hobetze hori, janariaren prezioak dira ehu-neko 9,6-ez beheititu. Asian da orai jende gosetu gehiena (578 miliun), gero Afrikan (239 miliun), hots afrikanoen ehunetarik 30ak dira jateko eskasian. Idorteek dute gosearen gorabehera egiten ainitz lurre-tan. Eta haurrak dire lehen joak. Horiek orok jotzen dituzten herri dohakabeenak aldiz Bangladesh, Vietnameko parte batzu, Kongo, India, Etiopia, Indonesia, Pakistan eta holakoa dira munduko hun-kienak, Sahel, Niger eta beti ahantziak di-ren beste zenbaitekin.

• Aita Saindua Inglaterran bisitaz, hori ere egun hauetako gertakaria aipamen haundiak behar dituena munduan gaindi. Ez irrisku gabea ere batere Eliza berexi

batean Erromako buruzagiarentzat. Eta gainerat, mundu zabalerat bere mintzaira inglesaz eta denetan bere historia hedatu duen nazione haundi hortan. Auzibideak hor ez ditu eskas izan Benedikto hama-seigarrenak, eta bere mintzaldiak eta solasketak ongi pizatuak eta sustantzia haundikoak izanen dituela ez da dudarik. Badaki segur herri hortako Elizak zeihar-bide bat hartu zuela Erromakotik, baina lokarriak hor daude halere, bihotzarenak eta fedezko hurbiltasun haundi batenak. Eskoziatik hasi du bere bisita, Elisabeth erregina mintzatuz eta hunekin elgarren estimu haundiko solasak erabiliz, hor di-relarik katolikoak % 17, aldiz Inglaterra osoan % 10. Denak ere gerorako Eliza batu baten menturan.

• Frantziak ederrak entzuten ditu egun hautan auzoetarik eta mundu zabal alde askotarik ere. Gataska horretarik ageriena Europako 27 nazio elgartuen elgarreta-ratze batean ikusi da, Sarkozy presidenta eta Jose Manuel Barroso Europaren pre-sidentaren artean: Errumaniar Rom buha-meki horiek Frantziatik kasatuak izaitea ez dio irets munduak, eta are gutiago Barro-sok. Bakotxak bere arrazoinak, aldeko eta kontrako, arras gaizki hartu da Frantziaren hoztasun ihesa erromes mota horientzat, alta Frantziak Gizonaren Zuzenen aldeko ongietorriaren nausia daukalarik aho-be-teka bere burua.

• Iranen gogor ari da beti Mahmud Ahma-dinejad presidenta bere kontrarioen alde-rat. Berak dakien moldean 2009an irabazi bozen bidez sartua president hau, huna orai berriz bere kontrario galtzalearen (Mir Hossein Musavi) bulegoak errotik miatu dituela nausi berriak. Baziren jada-nik manifestaldi asko izanak jukutriazko hauteskunde horien ondotik, protestaz.

• Mexikoko golkoan bost ilabete hun-tan ari zen petrolio ixurtze hura geldiarazi dute azkenean amerikanoek eta ingles BP konpainiak, mila kilometra itsasbazter be-deren pozoindatu zuen ondoan. Berri on bat da hori denboraren buruan, nahiz ne-hork ez dakien ondorioak zenbat izanen diren eta noiz artekoak: petrolio hori bere harrikiekin ura baino pisuago izanen, bar-nerat eta perat egina baitute kalte guziek itsaspean.

Aita Saindua Erresuma Batuan

2

Page 3: Herria 3073

Han eta HeMen

Irailaren 8az geroz, Confédération Paysanne sindikatako behi esne hazleek okupatzen dute Pariseko Esnearen Etxea. Etxe horrek ditu nego-ziatzen bertzeak bertze esne prezioak. Haatik, FNSEA sindikata baizik ez da aurkitzen barnean. Confédération Paysanne, eta hunen partaide den ELB, eta Coordination

Rurale sindikatek diote Laborantza Ganbaretako bozetan %40ekoa gu-tienez egiten dutela, eta bertzalde beren baitako laborariak behartuak di-rela egitura horrentzat urtesaria pagatzera. Gisa hortan zuzen laitekela Esnearen Etxeko par-taide izaitea, prezioen finkatze negoziaketetan eta ere laborantzaren

geroaz beren ikusmol-deak kondutan hartuak izan diten. Bainan hango buruek ez dute holako-rik entzun nahi ere. On-dorioz, Esnearen Etxea okupatzen segitzen dute laborariek, horietan barne ELB euskal sindikate-koak. Joan den ostiralean bitartekari bat izendatua izan da negoziaketak ide-kitzeko.

Esnearen Etxea okupatua Parisen

Ürrietaren 3an, neskene-günez, iraganen da Behikiaren eguna Ozaze Zuharen, Uthu-rriague Andde eta Pantxi-karen etxaldean, Idokik an-tolaturik. Badu hogei urte laborantzari lotua dela Andde

Uthurriague, Arotxetx etxal-dean. Amaren segida hartu zuelarik, ardiak kendu zituen eta behi hazkuntzari lotu. Eta geroztik hortan dirau, kalita-teko haragia ekoiztuz eta zu-zenki salduz.

Behikiaren egunean, Arotxetx etxaldearen bisitatzeko eta hurbilagotik ezagutzeko para-da izanen da goizean (11:00) eta arratsaldean (15:00). Iza-nen da bertzalde merkatua egun osoan (10:00-17:00) : ardi gasna, behi gasna, ahuntz gasna, erreximenta, ahateki, euskal xerriki, ti-sana, ederlanak... Eta bistan da, behiki ekoizleen erakuts eta sal mahaiak, behikia ja-teko errezeta eta aholkuekin. Eguerditan behiki bazkaria (12 euro), tokiak aitzinetik atxikiz (tel. 05.59.28.75.20). Anima-zioak : Xiberoko dantzariak eta Gait’Amik taldea.

Andde Ithurriague laboraria

Behikiaren eguna Ozaze Zuharen

Artzainen eraistea Ligi-Atherein

“Bortu bidian” elkarteak anto-latzen du irailaren 24ean eta 25ean, ostiralez eta larunbatez, “Artzainen eraistea” besta. Ar-tzainak mendietatik eraitsi edo jautsiko dira beren artaldeekin. Kari hortara, nahi lukete hobeki

ezagutarazi Xiberoko artzaingoa zertan den.Ostiralean (20:00), departamen-duko artzain-batzordeak Xibero-ko bortu sindikaletan egin duen diagnostikoaren emaitzak pre-sentatuko ditu, herriko gelan.Neskenegunean, 12:00-17:00 kabalen eraistea (jaustea), 13:00-19:00 laborantzako tres-na erakusketa, bai eta argazki erakusketak, animazioak, esku-langile erakustaldiak... Alduda-rrak Bideok ontutako “Bortüko artzaizaren geroa” dokumen-tala ere erakutsia izanen da. Eta bestalde izanen da, bistan da, jateko eta edateko. 17:30-18:00 botaluze partida. 20:30 axurki afaria herriko jatetxeetan eta herriko salan, lekuak aitzine-tik segurtatuz : Atharratzeko tu-rismo bulegoan 05.59.28.51.28, Mauleko turismo bulegoan 05.59.28.02.37, Bouchet ja-tetxean 05.59.28.61.01 edo Calamity Jane Saloon 05.47.71.30.01.

Ortzegun huntan, irailak 23, langileak, langabeak eta erretretadunak berriz ere karriketan aurkituko dira, frantses gobernuari eza ozen bat oihukatze-ko, duen erretreta erre-formatze xedean, hau ez baitzaio batere zuzena. Baionan ere milaka la-gun dira hain segur bil-duko, jakinez duela ha-mabost egun 15.000ko bat manifestari bazela Lapurdiko hiriburuan.

Berriz karriketan

Duela bi asteko manifestaldia guziz jendetsua izan zen, 15.000ko bat lagunekin

3

Page 4: Herria 3073

HeGoaLdeanEkin taldeko zuzendaritza arrastatua ?

Bederatzi pertsona arrastatu ditu guardia zibilak Hegoaldean egin operazioan. Polizaren ara-bera, Ekin taldeko zuzendaritza osatzen zuten. Iturri berek dio-tenaz, ETAk ezker abertzalean eta Batasunan duen talde edo “komisario politikoak” dira Ekin osatzen dutenak. Kantabrian, Aragoian eta Hego Euskal He-rrian arrastatuak izan dira eta epailearen aitzinean pasatu on-doan preso sartuak. Tratu txa-rrak ere salatu dituzte.

Iduriz aspalditik poliza pres-tatzen ari zen operazioa eta begitan zituen taldeko kideak. Duela 2 urte hasiak lituzke se-gitze eta kontrolak eta taldeak egin berrogoi bat bilkura kontro-latuak lituzke. Rubalkaba barne ministroaren hitzetan “‘Ezker abertzalea”’ deitu mugimendua-ren zuzentzea eta ETAren alde erabiltzea zen taldearen ardura. 2007ko abendoan auzitegi na-zionalak 11 pertsona zigortu zi-tuen Ekineko kideak zirelakoan eta hots “ ETAko zati bat”.

Adituen arabera, Batasu-naren lerroetan iragan neguan egin eztabaidan, “ Zutik Euskal-Herria “ izeneko tendentziak, in-darkeriaren baztertzearen alde-koak, gehiengo haundia lortu zuen. Aldiz, “ Mugarri” izeneko tendentziak, Ekineko kideek bultzatuak ETAren indarkeriaren erabilera beharrezkotzat jotzen zuen. Aditu berek diotenaz ETAk galdatua lioke Ekin taldeari Ba-tasunaren giderrak bere gain hartzea.

ETAren agiriak su etena iragarri-eta bederatzi egunen buruko, Ekinen kontra egin operazioa, bake prozesuaren kontrako sabotaia bezala salatu du ezker abertzaleak. Aldiz go-bernua ala PPrentzat ETAri egin behar zitzaion erantzun bakarra.   

ETAren bigarren agiria“Konponbideak behar dituen

urratsak elgarrekin aztertzeko” prest dagoela jakinarazi du ETAk Bruselako Adierazpena si-natu duten pertsonalitatei, aste-buruan plazaratu duen bigarren agirian. Iragan martxoan, na-zioarteko 21 pertsonalitate os-petsuk, Bruselako adierazpena deitu agiria ezagutarazi zuten. Bide baketsu, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde bat egitea eskatu zioten ETAri, su-eten iraunkor eta egiaztagarria-rekin.

Duela zenbait egun armak momentuz ixiltzea iragarri on-doan, bigarren agirian Bruse-lako adierazpenaren galdeari baiezkoa erantzutea erabaki du beraz ETAk nazioarteko erakun-deei bake prozesuan parte har-tzea eskatuz.

Espainiar Estatuko indar po-litikoen aldetik, aldi huntan ere erreakzio ezkorra izan da, ETAri, agirien ordez, behingotz borro-ka armatua geldi dezan eskatuz.

Nafarroako unibertsitateak 700 000 mila euroko laguntza

2008ko urriaren 30ean ETA-ren atentatuak egin kalteen zu-zentzeko, 700 mila euroko la-guntza emanen dio Nafarroako gobernuak unibertsitateari erre-berritze lanen egiteko.

Gripearen kontrako xer-toa

Gripearen kontrako xertatze kanpaina abiatu du Osakide-tzak, urriaren 31 arte iraunen duena. Bereziki 65 urtez goi-tikoeri, haurdun dauden emaz-teei, osasun zerbitzuetan lan egiten dutenei eta eritasuna pai-ratzen dutenei zuzendu kanpai-na. Hastapenean 420.000 dosi baliatuak izanen dira 2.184.250 euroko gastuarekin.

San Telmoko museoan Oteizaren 7 zizel lan

Jorge Oteiza fundazioare-kin izenpetu hitzarmenari esker, zizelkariaren 7 artelan ikusten ahalko dira Donostiako San Tel-moko museoan bi urtez. Orain-gotz erreberritze lanetan den San Telmoko museoak ateak berriz irekiko ditu primaderan.

Ezker abertzalea helduden hauteskundeetan ?

Helduden urteko hautes-kundeetan Ezker Abertzalea present izanen dela jakinarazi dute, alderdien legearen pode-rioz legez kanpo ezarriak izan

ziren kargudunek. Beren erra-netan ezker abertzalea 2011ko hauteskundeetara aurkeztuko da «herritarrentzat bidezkoa eta hobea» den proiektuarekin.

Bide nabar salatu dute Es-tatu Espainiarrak, PPk ala so-zialistek, etekin politikoa atera nahian, ez dutela indarkeriaren erabilera alde batera utzi nahi.

Lehendakaria bisitaz Txinara

Patxi Lopez lehendakariak bidaia ofiziala eginen du Txinara irailaren 26ean. Lehen aldia da lehendakariak Txinara bisita egi-nen duela. Shanghaira joanen da helburu ekonomiko argiekin zeren gobernuko arduradune-kin, 70 euskal enpresatako 100 ordezkari inguru joanen baitira,

hoietan Confebask, Mondra-gon korporazio edo Bilboko portukoak. Shanghaiko Erakus-keta Unibertsala bisitatuko dute Txinara joan eta han dau-den enpresei babesa emateko, beste batzuei «bidea irekitzeko”.

EA: aldaketarik nahi ez dutener ez zaie bakea konbeni

Juanjo Agirrezabala EAko deputatuak dionaz «batzuentzat bakea ez da batere ona, zeren Eusko Legebiltzarrean dauden indarren aldaketa osoa ekarriko lukeelako», lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari geldotasu-netik ateratzea eskatuz. Zeren EAren arabera denbora politiko berria irekia izan da ezker abert-zaleak egin urratsekin eta ETA-ren deklarazioekin. Gobernuak ala legebiltzarrak ezin dutela al-daketaren bazterrean egon dio deputatuak.

Jose Antonio Labordeta politikari eta kantautorea hil da

Frankoren garaian, diktadu-raren kontrako kantuak plaza-ratu zituen Jose Antonio Labo-rdeta zendu da Zaragozan 75 urtetan. Garai hartan demokra-ziaren aldeko sinboloetarik izan zen, irakaslea, musika, politika eta telebista munduan ere eza-guna, poeta eta eleberri idazlea.

Urdaibai xapeldunBermeoko Bou Bizkaia un-

tziak irabazi du aurtengo San Migel traineruen xapelgoa. Denboraldiko bi hitzordu nagu-siak irabazi ditu ‘Bou Bizkaiak’: Kontxako Bandera eta Liga. Orio izan da bigarren eta Pasaiako San Juan hirugarren.

Zoe Bray

Urdaibai deneri nagusitu, Jose Manuel Francisco trebatzailea loriatua…

4

Page 5: Herria 3073

eGun eta biHar

Lehen aldikotz…

Alderdi sozialixtak gaitzeko jo-koa pentsatua du 2012-ko pre-sident-bozeri buruz. Bere hau-tagaia ez du berak hautatuko. Bozkatze berezi bat muntatuko du helduden urtean, oraiko us-tez urrian edo hola, hautuaren trenkatzeko. Bozkatze hortan nornahik parte hartzen ahal, zuk eta nik ere berdin, ez alderdikide izanikan ere. Paper bat beharko da bakarrik izenpetu hitzemanez hautagai aterako denaren alde bozkatuko duzula handik zon-bait hilabeteren buruan, egiazko president-bozak izanen direlarik. Paper hori izenpetu beraz eta euro bat pagatu. Euro xoil bat, ez da biziki bainan boz-emaile ainitz izanez sos alde pollita bil ditake gisa hortan. Eta diru asko beharko da, ez idurika bozkatze hori ederki gostako ere baita nahi balinbada segurik moldez egina izan dadin… Lehen aldia da Frantzian segurik alderdi bat gisa hortan apailatzen dela. Al-derdian barne ez direnen artean, arrakasta handia ukanen ote du bozkatze horrek? Hori nehork ezin aitzinetik erran. Bixtan da tenorea hurbiltzearekin alder-diak «erreklama» handia eginen duela jendea mugi dadin. Hori askiko denetz, gero ageriko… Sozialixt alderdiaren buruzagi-tzan diote lau miliun boz-emaile biltzen ahal luzketela, hein hori

dute burutan ezarria. Zazi zu nundik ateratua duten lau miliu-neko hori! Zendako lau miliun? Zendako ez hiru, edo bost, edo berdin hamar?

Peningarri!

Erretretaren hartzeari buruz gobernuak pikoan ezarri lege berria, hoinbeste eta hoinbeste eztabada piztu duena, deputa-tuek alde bat onartu dute. Joan-

den astekotzat erraiten ginuen funtsean pondu larrienak ja onartuak zituztela. Ondarrerat, eztabada saminak izan dira de-

putatuen artean. Batzu elgarri zernahi erranka ere arizan! Kala-pitak etzuela hola segitzen ahal, Bernard Accoyer legebiltza-rreko lendakariak bilkura laburtu du eta orduan sozialixtak oraino hasarre handiagoan jarri dira, salatuz Bernard Accoyer horren nagusikeria soberakina. Zonbait orenez aski giro hitsa izan da, demokraziari doi bat atxikia den nornahirentzat arras peninga-rria, gauza den bezala erraiteko. Denen buru, 329 boz lege be-rriaren alde, denak eskuinalde-koak, 233 kontra, gehienak ez-kerraldetik. François Bayrou eta Jean Lassalle Modem-tia-rrek kontra bozkatu dute. UMP alderdikoetan, zazpi badira boza xuri eman dutenak. Urrian, zenaturrek dute lege berria az-tertuko…

Aurpegia ez gorde!

Deputatuek ja onartua zuten eta zenaturrek ere onartu dute karrikan eta toki publikoetan aurpegia gorderik agertzea eta ibiltzea debekatzen duen legea. Helduden udaberrian jarriko da martxan. Arte huntan indar bat egin beharra dute ahal bezen klarki esplikatzeko zoin den lege horren helburua. Lege hori berme debekatua izanen bai-tira “burga” delakoa eta gisa hortako jauntziak, jakin-arazi

nahi da hor gaindi legea ez dela egina musulmanoen kontra, mendekioz edo nik dakita zer… Egina dela jendetasunak berak ez duelakotz besterik manatzen, bisaiaren ez gordetzea. Nola hartuko duten hori musulmano frango baden tokietan, hori ge-roak erranen du… Horiek hola, lege horren gatik ez ahal da halere debekatua izanen ihaute-rietan mozorrotzea! Hura litake pollita!

Beheiti!

Azken denbora hotako gertakari batzuen ondotik, “rom” delako batzuen haizatze eta holako, ikerketa batzu akulatuak izan dira Frantziak mundu zabalean daukan fama ona ez denetz histen eta galtzen ari… Emai-tzak aski argiak dira: Frantziaren fama on hori beheiti doa. Eta frantsesak berak ere ohartuak dira horri, % 71 baditazke hori aitortzen dutenak. Ikerle batzuk diote haatik gauza guti aski li-takeela haizea berriz Frantzia-ren alde itzultzeko… Denbora batez, bazen espantu hor gain-di, Frantzia argi bat zela beste herrialde guzientzat, giza esku-bideen zaintzale handi eta nik dakita zer. Orai, gisa guziz, ez gira gehiago hortan…

J-B D

Jainkoa bizia Jendea

Zonbeit aste hauetan egun gu-ziez agerkari, irrati eta telebix-tak aipatzen dauzkigute “ROM” deitzen diren ibilkariak. Zortzi milako bat segurik haizatu dute Frantziatik gure buruzagiek jestu gutiz, ez dutelakotz ez legezko bizitegirik ez eta ere bizipiderik. Jazko urtean 9875 kanpo eman zituzten. Kalapita handiak izan dira aurten, ROM “arraza” ho-rren kontra altxatu baita gure barne-minixtroa bera. Aini tzek, Aita saindutik haste, apezpiku zonbeitek, Europako eta ONUko kargudunek salatu dute ekintza hori, zaku berean emaiten baiti-tuzte “ROM” guziak, denek gure legeak mespretxatzen balituzte bezala.

Bizpahiru gogoeta nahi nituzke egin gertakari hits horie-taz :

Lehenik ez ginuke ahan-tzi behar Europako seme eta

alabak direla, ERRUMANIA-tik heldu baitira. Egia da ez dituz-tela denek gure legeak errespe-tatzen bainan “ROM” horietarik ainitz badira Frantzian aspalditik bizi direnak. Gizonek gerla egin dute frantsesak baitziren, gure lurraren eta gure askatasuna-ren defenditzeko eta heietarik frango gerlan hil dira. Gerla-tik landa ez zuten nihun tokirik beren etxolen pausatzeko. Or-duan sortu dira talde batzu hi-rietako buruzagieri injustizia horren xuxentzeko. Duela hogoi urte lege bat egin dute gure de-putatuek galdegiteko bortz mila bizilagunez goitiko herrien bu-ruzagieri toki bereziak antola di-tzazten ibilkarientzat. Lege hori deitzen da “Loi BESSON”. Ainitz egin badute ere, bada oraino zer egin ibilkari horiek bizi diten beti polizia ondotik izan gabe. Ez ote dugu denek onartu behar ez dugula denek bizitzeko molde bera ? Bainan gu ez bezala bizi

dena, maiz gaizki ikusten dugu edo baztertzen.

Beraz ez ditzagun de-nak kondena : ezagutzen ditut «Rom» horietan jende zuzenak eta zuhurtziaz beteak.

Bigarren gogoeta : ibilka-rietan badira zonbeit, ez denak, Frantzian sartu direnak paperik gabe eta baimenik gabe : zuzen da gure buruzagiek legea obra dezaten. Bainan telebixtan ikusi dudalarik nola xehatzen zituzten “Rom” horien bizitokiak, sofritu dut. Ez ote zuten gehiago erres-petu merezi familia horiek, izanik ere pobreak eta behar ez den to-kietan emanak ?

Hirugarrenekorik, denak kasatzeko orde bortizki, ez ote litake hobe galdegitea herri han-di guzietako ordezkarieri toki be-rezi batzu apailatzea “karabana” edo etxoletan bizi direnentzat ?

Haatik ez urririk bainan ura eta argia pagatuz guziek bezala : hori da “arraza” edo talde ho-rieri zor diegun errespetuaren erakustea. Hortarat heldu gira Baionan duela hogoita bederatzi urte kargudunekin eta ibilkarie-kin mintzatuz. Borondate onare-kin egiten ahal ez denik ez da.

Azkenik fededun bezala orroitzen naiz arrotzak gure anaiak direla bertze guziak bezala. “Nola errezebitu ote dituzu arrotzak edo urrunetik etorriak ?” dauku galdeginen Jaunak azken egunean. “Egiaz diozuet : nere haurrideak diren ttipien hauetarik bati egin dio-zuen aldi guziz, neri egin dauta-zue”. Elgar errespetatzea, elgar laguntzea, ez da errex segur : bainan bide hori hartzen duten guziak bakearen langile baitez-padakoak dira mundu huntan.

Jean-Pierre Etcheverry

Arrotza nintzen eta etxean hartu nauzue

Bernard Accoyer legebiltzarburua, sozialixtekin azkarki hizkatu dena…

5

Page 6: Herria 3073

kostaLdeanEtxe ederra eta toki ederrean

Jakintza elkarteak zenbaki berezi bat ateratu du Doni-bane Lohizuneko toki arraro bat xeheki aipatuz, Dukonte-nea edo Duconte-Enea deitzen dena, orai kasik beti Ducontenia erraiten eta idazten bada ere. Egia erran, oroz gainetik hori egin du kondatzeko nola duela xuxen 50 urte hor sortu zen hi-riko lehen lizeoa, hamar urtez hor egon zena Ravel ikastegia

eraiki artean. Hamar urte horie-tako gora-beherak dira beraz oroitaraziak, lekukotasun asko bildurik eta bereziki orduko ar-gazki batzu, zonbait egunez erakusketa batean agertu ere dituztenak Ondarearen Egu-nak zirela-eta. Bainan beroan bero Jakintza-k biziki polliki kondatzen du ere Dukontenea egoitzaren historia. Hola ikas-ten da Duconte-tarrak, motaz baionesak naski, Donibanen plantatu zirela hamazazpiga-rren mendean. Denbora hartan, aita-seme batzu hor ezagutu dira zerga biltzale zirenak. Gero, urteak jin eta urteak joan, etxea aldi bat baino gehiago saldua izan da. Denbora batez, ingles batzu ziren jabeak. 1924-ean, etxea inkantean salgai atera zen eta herriak zuen erosi. Erakus-tegi bat nahi zuen hor muntatu, “Oroitzapen-Etxea”. Bi urteren buruko gauzatu ere zuen xede hori, obra asko eginik, bainan erakustegia zerratu zen 1940-ean, alemanak jitearekin. Eta ez gehiago berriz ideki… Ge-roztik etxea beti herriarena da. Berritua izana ez hain aspaldi. Gela batzu baliatzen dira eder-

lan erakusketa batzuen egiteko. Beste batzu Begiraleak elkar-tearen biltoki ekarriak dira. Parkea bera atseden-toki hauta da, nahiz lehen baino eremu gutiago daukan, lur peza bat kendu baitzioten Azkaine al-derat ateratzen den errebidea zabaltzea gatik… Lehen, parke hortan bazen iturri bat, jende frango horrat jiten zen ur-keta. Parkean ikus ditake ere Eu-génie de Montijo anderearen irudi xixelkatu bat. Andere hori zen Napoleon III-aren emaz-tea. Irudi hori Miarritzeko he-rriak egin-arazia bainan denen buru ez hartua, ez gostukoa izanez, etzela batere manatua-ren idurikoa. Donibanek bildua eta noizbait parke horren xoko batean ezarria, kasik gordea, beste bizpahiru tokitan atxiki ondoan… 1993-an, Recollets elkarteari esker, lekuz berriz aldatua, beti parke berean da bainan kasik sartzean berean, denen bixtan beraz…

Erromardi ere gerizatu behar

Donibane Lohizunen, bada zer egin hiriaren itsas-aldetik untsa gerizatzeko. Hor dira hiru diga handi, kasik urte guziz obra zerbait egin behar horien az-kar atxikitzeko… Bainan geriza beharretan da ere Erromardi auzoaldeko itsas-bazterra. Hondartzaren hegiz-hegi murru bat badauka hortarako eraikia. Ahultzen ari dena haatik, nun nahi zilo eta arteka batzu. Joan-den egunean, Paueko prefeta ere hor izan da, hortakoak di-ren beste lagun batzuekin, Do-nibaneko hautetsi zonbaitekin ikuska zer behar den egin ge-riza hori ez gehiago ahultzerat uzteko. Ez omen da baitezpada presa gaixtorik bainan erne ibili behar halere. Lehen estimu ba-ten arabera, bada hor lau ehun mila euroren enplegua. Herriak ez du gastu hori dena bere gain hartzen ahal. Laguntza galde-tuko du beraz, bai gobernuari, bai Akitania lurraldeari eta de-partamenduari…

Erlaitz-Bideko besta

Kontseilu orokorra antola-tzaile, aurten ere muntatzen dute Erlaitz-Bideko besta bere-zia. Bosgarren urtea hori egiten dela. Ondarea gogoan eta leku zinez miresgarria delakotz itsas-bazter hori, Hendaia eta Ziburu arte hortan, Urruñan gaindi.Larunbatean, irailak 25, ara-tsalde guzian, topaketa berezi batzu izanen dira, bio-ainiztasu-na gai nagusi, Abbadiako jaure-gian. Han berean, iluntxeari buruz, bestalde aipatzen dugun kontzertua, Maddi Zubeldia-re-kin. Beste ausagailu batzu ere ba eta aratsean astronomia az-terketa batzu, zeruari so, aroa batere gisa hartakoa bada se-gurik.Igandean, besta herrikoia Er-laitz-Bidearen burutik buru. Sei ehun bizikleta hartzen ahalko dira han berean Haizabiako zo-latik Zokoarat ibiltzeko, izanen dira ere zaldi-karrosak eta bi trein ttipi… Omenduko da An-tton d’Abbadie d’Arrast euskal-tzale handia, duela berrehun urte sortu zena, entzunen da euskal kantu frango, musika asko ere ba, txalaparta eta gai-neratiko. Ikusten ahalko dira Paxkal Mirande artixtaren ar-gazkiak, Lagun Arte konpai-niak eskainiko du ikusgarri bat, Oreka zirko eskola ere partzuer beharra da. Igandean beraz hitzordu asko Abbadiako jauregian eta inguru hartan, taller eta beste, beste hitzordu frango Urruñako itsas-baz-ter guzian, horko landare eta abere batzu hobeki ezagutzeko besteak beste. Mutxikoak ere dantzatzen ahalko dira eguer-di ondoxean… Autoendako, aparkaleku zabalak izanen dira Erlaitz-Bidearen bi puntetan. Itxura guzien arabera, aroa alde izanez segurik, mundu bat bildu behar litake besta hortarat. Jaz, 32.000 izan ziren parte hartu zu-tenak. Aurten beste hainbeste? Ala gehiago ote?

Ez arraroa eta ez txarra ere…

Ziburun, turismo-bulegoak bere

biltzar nagusia zuen joanden egunean. Goxoan iragan den bilkura, behako bat emanez ira-gan urteari eta aurtengo sasoi-nari ere. Azpimarratu da hiria-ren bisita lagunduek, oinez ala itsas-untziz, badutela arrakasta ederra. Oro har, sasoina ez dela arraroa izan, ez hain txarra ere denen buru, uztail erditaraino mugimendu gutixko, gero ainitz udatiar bainan gehienetan arras egonaldi laburrentzat.

Urruñan, etxez-etxe eta bazterrez-bazter

Kostalde guzian, Ondarearen Egunak ederki ospatu dira. Bi-sita, ibilaldi eta ikusgarri, bazen denetarik! Hoinbeste ekitaldi desberdinen artean, denak in-teresgarriak-eta, batto berexi behar, goazen bada Urruña-rat. Herriko etxea akulatzaile, lan gaitza egin dute ondareari buruz, herriko bazter ederrak eta ainitz etxe aipatuz muntatu baitute liburu balios bat iragan asteburu hortan plazaratu dute-na preseski. Eta gai bera aitzina lantuz Posta egoitzan erakus-keta bat moldatu hilabete osoa idekia egonen dena. Odile De Coral andere auzapezak es-treinatu du, bere aldean zituela Kotte Ecenarro kontseilari orokorra eta Marina Gauthier-Dubédat ikertzaile jakintsuna. Ondoko aldi batez xehekiago aipatuko dugu lan hori guzia…

Maddi Zubeldia, Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga.

Hendaian, larunbat huntan, irailak 25, ara-tseko 7-ak eta erdietan, Abbadiako jauregiak daukan kapera pollitean, entzuten ahalko da Maddi Zubeldia kantari, Xano Urtxegi, Txo-min Arizaga eta Arkaitz Miner bere musikari lagunekin. Euskal Kultur Erakundea antola-tzaile, Hendaiako udaletxea eta Antton d’A-bbadia fundazioa partzuer. Kantu gehienak euskaraz bixtan da bainan batzu españolez, frantsesez eta inglesez ere…

Maddi Zubeldia kantuz Abbadiako jauregian

Eugenia inperadoresaren irudia, arras berezia, Jean-Louis Cousino artixtak xixelkatua 1951-n. Baluke orai garbialdi on baten beharra…

Dukontenea egoitza. Ategainean beti ikusten ahal “Oroitzapen-Etxea-Maison du Souvenir’ idazkia, hortik baitzen lehengo erakustegirat sartzea.

Odile De Coral auzapezak eskertu ditu ondareaz azkar axolatzen diren guziak…

6

Page 7: Herria 3073

kostaLdean

baionan kantuz : sartzea

Akotze auzoaldeko eskola ohian jarria da, kasik hogoi urte huntan, Donibane Lohizuneko gaztetxea. Hor kokatua eta la-ketua, toki asurtia duela. Bai-nan herriko etxeak nahi daizkio lekuak huts-arazi. Beste toki batetarat joaiteko, han aterbea segurtatua bainan beste elkarte

batzuekin. Den tokian ez dela uzten ahal segurtasun neurrien gatik, horra zer dion auzapezak. Gaztek errefera berek egiten ahal dituztela segurtasun maile-ko obra guziak, ez dela arazorik. Hortan dira orai, eztabada bete betean…

donibanen, Gaztetxeak beste norapait joan behar?

Baionan Kantuz’en hama-hirugarren sartzea, larunbat huntako dugu. Usaian bezala, Baionako Ikastoletako buraso, buraso ohi eta lagunek osa-tzen duten Tuntunak, oren bat eterditako animazioa es-kainiko dute kantu liburua es-kuan. Ekitaldi hori bi partetan iragaiten da, lehena 11etan xuxen hasten dena Lacar-re plazan. Hor kantu berriak e rrepikatuak dira eta oren erdi baten buruan kantari eta soinulari multzoa, Merkatuko galeriarat doa oren batez xara-melatzeko. Aurtengoan ere ez duda, kantu ederren ikasteko, kantatzeko eta entzuteko pa-

rada izanen da, bereziki « Ez dok Amairu » 70garren hamar-kadako mugimenduaren kan-tuak eta kantariak ezagutuz. Larunbat huntan Lurdes Irion-dok Xabier Leterekin abesten zuen « Errota zaharra »-ren lehen errepika eginen dugu eta Merkatuan berriz, nola Avironek errezebitzen duen Perpignan’eko errugbi taldea, katalanen eta euskaldunen arteko anaitasunaren izenean « Agurre zaharra » programan daike, hau izanki Luis Llach’en « l’Estaca » kantuaren itzulpe-na. Zinez sartze indartsua…Larunbat arte.

elebidun bietan hobeEuskal Haziak eta APEL Pays Basque elkarteek beren eskola sartzea aurkeztu dute, « Elebidun bietan hobe » ohiko leloari jarraikiz. APEL Pays Basque elkarteak 6469 familia ordezkatzen ditu 64 ikastetxetan. Bi ikastetxetatik bat elebiduna da, orotara 2571 elebidun ikaslerekin. Gaur 13 eskolek

egina dute murgiltzearen hautua lehen zikloan (ama eskoletako ttipienen eta ertainen geletan), erran nahi baita erakaskuntza osoki euskaraz egiten dela. Ikasturte huntan bi hitzordu garrantzitsu: urriaren 9an biltzar nagusia Baigorrin Donostei ikastegian eta martxoaren 20an Haurren Besta Kanbon.

Miarritzeko Maitaldiak bilan ona

Maitaldiaren hogeigarren edi-zioa izanki-eta aurtengoa, pu-blikoak nasaiki ihardetsi duela deklaratu dute antolatzaileek, Thierry Malandain zuzendari artistikoak, Jakes Abeberry Biarritz Cultureko presiden-teak eta Eloixa Ospital komu-nikazio buruak. Orotara 52 ekitaldi proposatuak izan dira aurten, horietatik hemezortzi pagatuz ; hain zuzen erabakia hartua zuen Biarritz Culture egitura antolatzaileak sarrera

karioenak ere hogei eurotan uztea ; antolatuak izan diren hemezortzi ikuskizunek gelak bete dituzte ehunetik hiruro-geita hamabostean. 21 000 sartze kontatu dituzte, sarrera prezioen apalketaren gatik ateratzen den defizit apurra 32 000 eurokoa da ; Jakes Abeberry hautetsia baikor da Biarritz Culturek segituko duela aitzina.

Thierry Malandain, Jakes Abeberry eta Eloixa Ospital

auto partikularra jaun eta jabe Baiona Angelu Miarritzeko hiriel-kargoak, Hego Landesetako eta hego Lapurdiko herri elkargoek esku eman diote elkarri jenden eguneroko mugimenduez in-kesta erraldoi baten eginaraz-teko. 8000 presunei galderak eginik, jakiten da nola ibiltzen diren egunero. Ehuneko 80-ek auto partikularra edo beribila baliatzen dute. Ehuneko 4-ek garraio publikoak. 17 000 joan etorri kontatzen dira egun oroz Akize eta Baiona artean ;15 000 Gipuzkoa eta Lapurdi artean ; 3000 barneko aldea eta Baiona artean egun guziz autoz. Duela 10 urte inkesta bera egin zuten eremu ttipiago batean.

Aipa daiteke jendea gehiago mugitzen dela oinez, ehuneko 16-a hain zuzen. Inkestak 700 mila euro gostatu du. Akitaniak, Pirinio Atlantikoak eta Landese-tako deparmentuek, Europak eta aipatu bi hiri eta herri elkar-goek dirustatu dute inkesta hori. Podere publikoen helburua da besteak beste, autobus publi-koen ibilbide berezien sarea azkartzea, Tarnose eta Bidarte artean ; Jean Grenet hiri elkar-goko presidenteak pullikiño oroitarazi die, departamendu, Akitania eta Estatuari bi autobus ibilbide be rriren irekitzea 205 milioi eurotan estimatua dela.

2011ko urtarrilaren 16eraino zabalik da muntatu berria den erakusketa. « Harresiz inguratutako hirietan bizitzea » du erakusketa honek izena.

Erakusten ditu nola eraikuntza harrigarriak egin ziren garai batean eta eraikuntza horiek nola kokatzen diren gaur egungo hirietan.

Euskal Erakustokian

Baionako Atalaia

Hau ere Baionan, IUT-ko liburutegia

7

Page 8: Herria 3073

Herriz Herri

6.eko ikasle guziak joan gira Alduderat, irailaren 6an eta 7an. Egonaldi hori egin dugu elgar ezagutzeko. Hala nola, joan den urtean 6.eko 76 ikasleak eskola ezberdinetan ginen eta aurten ez genuen elkar ezagutzen eta ez zen errex lehen egunean!Astelehen goizean, beraz, igan gira mendira, eta 6 orenez ibili gira… Luze zen baina elgar ezagutzeko denbora izan dugu horrela. Aratsean, Erreka Gorri, Aldudeko aterpetxean egon gira. Han, beila prestatu, jostatu eta afaldu gira. Bikain zen!Biharamunean, joan gira Otei-zaren dendaren bisitatzera eta ikusi ditugu xerriak beltz eta a rrosez eta jastatu dugu haren xingarra, xorrizoa… Gero joan gira ikustera nun bizitzen diren mendian, Ursuiarat berriz sartu aitzin. Egonaldia pasatu ondoan, be-rriz kolegiorat itzuli gira eta… lanean hasi! Baina egia da mo-mentu goxo horiek pasaturik lasaiago girela gure artean eta irakasleekin. 2010-2011 urte on deneri!!

Ursuiako 6.ak Hazketa 2010ek 15 urte aurten.Denak elkartzeko, zikintegiaren

ibilmoldearen aipatzeko eta gune horren hestea orroitarazte-ko parada dugu.Karia hortara, ibilaldi animatu bat antolatzen dugu urriaren 3an, igandekari (hitzordua: goizeko 10 etan ondartegiaren gainekaldean). Ondotik, piknika Peña auzoko Eihartzekobordan. Bidea markatua izanen da.Bakotxak ekarri bazkaria parti-katuko dugu eta ogitartekoak proposatuak izanen zaizkizue.Zatozte mementu goxo baten pasatzera.Zintzur bustitzea eskainia izanen zaizue.

Ursuiako 6.ak Alduderataiherra

SortzeEtxebarneko Naxulu eta Frede-ric Mirande andere jaunek be-ren lehen haurñoari ongi etorri egin diote. Seme bat izanki eta, E llande deitu dute. Ez da duda-rik arta haundienarekin zaindu eta altxatuko dutela, aitatxi am-atxiez eta ottoz inguraturik.Gure goresmenak ait’ama uro-seri eta zorionak Ellande sortu berriari !

Bertsu xapelketaren 2.haitada AiherranAzken aste hauetan aipatu be-zala, larunbat huntan dugu ber-tso xapelketako bigarren itzulia, lehen kanporaketa joan den ibiakoitzean Muskildin iragan delarik. Aldi huntan gure herria-ren aldi da, eta hitzordua dugu, arratseko 8tan, Aiherrako Denen Etxean. Hor ikusten eta entzu-ten ahalko ditugu, Miren Artetxe (Hendaia), Xumai Murua (Az-kaine), kristine Txoperena (Hen-daia), Gillen Hiribarren (Itsasu), Txomin Elosegi (Hazparne), eta Mattin Luku (Donibane Garazi).Bertsu afari moduan iraga-nen da kanporaketa hau, afal-tiarrek aitzinetik atxikiz tokiak (tel.05.59.54.15.04 edo [email protected]). Bi lehenak finalerdietarako saika-tuko dira. Finalerdiak iraganen dira Luhoson urriaren 16an eta Gabadin urriaren 23an, finala aldiz Donibane Lohizuneko jaia-laian azaroaren 13an. Ongi etor-ri deneri !!

Julien Etcheverry pilotari gaz-tea, munduko xapelketara…Berri on bat, herritar hau pilo-tako Munduko Xapelketetan art-zeko hautatu baitute. Badu zon-beit urte Aiherrabehereko se-mea ezker paretan trebatzen ari

dela serioski, Hegoaldeko pilota zoingehiagoka askotan parte hartuz ere. Aldi huntan, u rrats bat gehiago ! Aurten, xapelketa horiek Pabe eta Olorueko pilota plazetan iraganen dira, zonbeit asteren buruan. Xantza on bat desiratzen diogu !!

Ortziralean eta larunbatean, odol biltzeaOdol beharretan baitira, ez ahantz asteondar huntan, Haz-parneko Elgar zentroan odola emaiten ahalko dela : ortziralean arratsaldeko 3ak 1/2tik 7ak 1/2 arte, eta larunbatean, irailaren 25a, goizeko 10etik oren bata arte. Jakinaraz zuen inguruan !

Azken eguna, liburuen despe-ditzekoAsteondar hontan bururatzen da frantsesezko liburuen bilketa, Aiherrako Herriko Etxean. Hauk helduden astetik goiti, Antzuo-lako elkarte batek manaturik, Senegaleko herrixka bateko bi-dea hartuko dute, han liburutegi bat xutik ezarri nahian. Beraz, horra hor zokoen hus-teko parada, denbora berean obra on bat eginez. Erna, oraino ez baita berantegi !!

Sokatiran, Aiherra xapeldun !!Irulegiko Irratiko Sokatira eman-kizunean parte hartu dute pesta komiteko gazteek, eta lehen haitadan Bankarrer nagusiturik, finalean Itsasuko gazteak ttantto soil batez garaitu dituzte. Lehen sari gisa, Bidarraiko erreketan Errobi ibaian « Rafting » eginez ibiltzea. Ez omen dute ateraldi on baten egiteko parada hau hutsegin nahi. Biba zuek, eta segi giro berean, helduden urte-ko pesteri pentsatuz !!

Aurtengo pestetan, forma gaitzean zen KANTIRUKI taldea

Hazparne

Hazparneko kulturaldia

hurbiltzen ariEihartzea elkartea antola-tzaile, laguntzaile askorekin, Hazparnek ukanen du bere euskal kulturaldia urriaren 2-tik 9-rat, gai nagusia, « He-mengo eta Hango Kulturak ». Kontzertu, hitzaldi, erakuske-ta eta gaineratiko, izanen da denetarik. Egitarau nasaia. Xehetasun guziak emanen ditugu helduden astean.

8

Page 9: Herria 3073

Herriz Herri

Eta berritarzünak badira pro-gramazioan. Berrietan forma-toa kanbiatzen da tenoreak berak egonez, goizanko zazpi

eta zortzi orenetan. Gei bere-ziak aldiz, egünean berritan baizik ez dira arrapikatürik iza-nen. Üsatü emankizünak beti hor dira, Tumatxa, Popolen emankizüna, Punttuka eta Blo-ga Bloga. Eüskal Irratietako alkarrekilanko programak eta emankizünak beti jarraikitzen dira. Langilen aldetik, Joanes Etxebarria Xiberoko Botzatik joan da eta bi langile berri jin dira. Artzen Letona kase-talarigoan eta animazionean eta Dani Etxart webgüneaz eta haur emankizünaz axola-tüko dena. Ttittika Recalt lan-kideak, Ttom Ttomas, Jakile eta Aldikoan aldi kronikak es-keintüko deizkü. Ipuinak bere leküa badüke, bost emaztek aldizka Mula Nazrudinen ipui-nak kontatüko deizküe. Mula Nazrudinen ipuinak zazpi eta bederatzügerren mentekoak dira, Türkiatik Afganistanera ezagütüak zirenak. Beste langiletan, Laurentx Etxegoin eta Xan Alkhat berrietan, ani-mazionean, programazio-

nean eta joküetan ariko dira. Bestalde, Xiberoko Botzako üdako kanpaina ontsa ira-gan da. Opariak agortürik direlakoz orano herri zonbait egiteko dira. Xiberoko Botzak, entzüle, emaile eta lagün-tzaile güziak bihotz bihotzetik esker tzen dütü.

Ehün üthürriak ur zentroa arraberritürik arrunt

Altzaiko ur tratatzeko zentro berria estrenatü düe aitzineko astebürüan. Obrek bi miliu eterdi kostatü düe eta ehü-neko 70ko lagüntzak esküratü dütüe Xiberotarrek goragoko botere püblikoetarik ; orain Altzaiarrek eta Basabürütarrek ur sano bat edan dioie, uraren tratatzeko azken teknologiak erabilirik beitira. Ura Lapurra uhaitzaren üngürüko lürpe-tik hartzen düe eta xahatzen etxetara igorri beno lehen ; uretik bereizi boska oro urtegi batetara igorria da, hots, zen-troak lürpetik har tzen düan ura beno anitxez garbiagoa da aüzota rrek ez baliatürik arra lürpeta joaiten dena. Eta orano segü rrago izateko, ura arrainuntzi batetarik pasaraz-ten dizie, non badiren arrain zonbait minbera direnak eta ura zikin bada hiltzen dira. Deiadar bat ere pizten da tek-nikalarien abisatzeko ur hori ez dadin hel aüzotarren etxe-tarat.

(Xiberoko Botzaren bidez bildutako berriak)

Xiberoko berriakSartzea Xiberoko Botza irratian

Xiberoko botzeko Laurentx Etxegoin

ainhize

100 urtetan zendu

Berria jakin dugu Numea urrungotik, Kattalin Saragueta Munoko serora misionesta han zendu dela. Gure irakurleek ez dute ahantzia joan den urtarrilean beteak zituela han berean ehun urte, bere tokiko herritarren esker-onezko ikustate ainitzekin, hainbertze lan eta zerbitzu eginak zituen ondoan; gure otoitzekin, goraintzi goxo bat ere onar dezatela Munoan eta auzo herrietan bizi diren iloba, jendakia eta adixkide guziek.

baigorriHeriotzeAzken egun hautan, heriotzeen zerrenda tinko luzatu zauku. Herriz kanpo, ehortziak izan dira, Donibane Garazin, Noeline Iriberry sortzez Erraçaret Ma-tiasenekoa, postetako langilea, Donibaneko zahar etxean 90 ur-tetan zendua, Bokalen, Jeanine Irigoyen Ahadoberry Otikorene Muttikoneko alaba, bi semeen ama 75 urtetan minbiziak ere-man duena. Herrian aldiz, beren azken egoitzara lagundu ditugu, astelehenean, Marie Jeanne Cordova, Kaikunean sortua gaz-terik Pariserat joana, hau ere

minbiziarekin borrokaturik 73 urtetan pausatu dena eta ortze-gunean Beñat Kurutcharry, Ain-tziletik ezkontzaz Landdara eto-rria, Nicole, Christian eta Andde pilota munduan ongi ezagutuak direnen aita. Hunek, azken ur-tetan, osagarriarekin arrangura haundiak bazituen, azkenean eritasunen zamak ereman du 67 urtetan. Bertzalde, Sofia Bul-gariako hiri nagusitik jin zauku herria inarrosi duen berri latza, Pierre Bidart anthropologoaren heriotzea. Harat deitua zuen frantses gobernuak, bi urtez kul-tur eta jakintzako elkarlan bat egiteko. Bere egoi tzan, lankide-ek gorputz hatzeman dute, 63 urte zituen. Lerro hauk idaztean,

gorputza hunara etortzekoa zen oraino, jinen delarik, eginen zaizko ehorzketak. Familia hori-en bihotz minean parte hartzen dugu eta doluminak helarazten, heriotze horiek hunkitzen dituz-ten guzieri.

TelethonJadanik aipatzen dugu ekitaldi hau. Bordeleko suhiltzaile mul-txo batek antolatzen du ibilaldi bat, urriaren 10etik 17ra, Bai-gorritik Merignac-eraino, elba-rrituekin egiteko batean rafting kayak eginez, bertzean VTT-ez aldizkatuz. Telethon 2010, aben-doaren lehen aste buruan egi-nen da Frantzian. Haur horien-tzat, urriko aro eztia baliatu na-hiz, A.F.M en ganik, aste hortan egiteko baimena ardietsi dute. Huni hasiera emaiteko, Baigo-rriko suhiltzaileekin eta gimna-stikako elkartearekin batean, afari bat antolatua da Plaza Xo-kon urriaren 9an, larunbatare-kin arra tseko 7.00tan. Apairua : “gaxuxa irrisa entselada, zikiroa ila rrarekin, ardi gasna, euskal bixkotxa, arnoa eta kafea“. Pre-zioa : 15 E helduentzat, 10 E

haurrentzat. Obra horrentzat, ekintza bakarra izanen da he-men, beraz hortan parte hartu nahi duenak, behar du deitu le-hen bai lehen zenbaki hauetarik bati : Laszlo : 09.75.30.7I. 16, Patricia : 05.59.37.42.30, Gilles : 06 77 96 23 46 edo Mimi : 06 81 16 08 46.

Rugbia Joanden igandean, US Nafa-rroak, Baigorriko zelaian jokatu du Hagetmau-ren kontra eta ira-bazi 47-27 emaitzarekin.

Germietako pilota lehiaketa

Pierre Bidart antropologoa

9

Page 10: Herria 3073

Herriz Herri

LakarraBestetan pilotaHerriko bestak joan dira aurten ere airoski eta herritarki. Guk ikusi duguna, igande aratsalde-ko elgarretaratzea herriko arra-bote ederki apainduan, aroa ere zinez alde zela. Tokiko pilotari gaztetxoak lehenik, Beñat Pago-la eta Edouard Mayte buru, izan

da ere trebatuagoen partida, na-hiz hauk ere gazteak, urrunegi ibili gabe kausituak.

Huntan 20-21 eta berdintzekotan izanik, 30-21 joan dute Monce eta B. Ducassouk Amulet eta J. Carricart garaituz, denetaz ere arras gustaturik jendea.

KermezaUsaiako jendea etorri da gure Mindegirat eta mahain on batzuen inguruan lañoki solas-tatu gira. Bazkaria arradoa zen bere janari eta edariekin. Beraz eskerrak etorri zirezten guzieri eta eskerrak bietan zuen bildots eta gaineratiko emaitza eder eta onentzat. Irabazleak lorie-tan zauden eta orok arratsalde goxo bat pasatu dugu. Eta azpi-marratu behar da pilota partidak kaldan atxiki gaituela. Bai, kintze ederrak ikusi ditugu, gure joko-berri huntan! Ximun Oxarango - Joël Bonetbeltx ...................45Beñat Bidegarai - Ttotte Idiart .........................44Biba zuek eta agian ez zirezte donado geldituko, zeren andere gazteak laster airatzen baitira!

PestakLekorneko pestak hasi dira alegeraki, eta sanoki bi pilota

partidekin.Ibarrola - Kurutxarri ............40Larretxea - Oçafrain ...........27Bi garaileak ederki arizan dira, aldiz penatuki Larretxea, eta Oçafrain-ek egin du ahal zuena. Bielle - Etcheto ...................40Waltari - Harizmendi ...........22Trenpuan ziren bi irabazleak al-diz Waltari ez sobera fleitean eta Harizmendik bazuen egiteko. Beraz, final eder baten goaitian zagon pilotazalea, bi borroka hauen ondotik.Zikiroa arradoa zen eta oihal etxola bete betean, zer loria, hoinbertze gazte lerdenekin ira-gan den gaua.

HeriotzeDoi-doia zonbait urte gutarterat etorria zela, Lekuederrerat, Jean Loup Aubrée pausatu zauku 63 urtetan. Jaun-Goikoak har deza-la parabisu zabal hortan. Etxeko guzieri gure doluminak. P. I.

Makea-Lekorne

EzkontzaBuruilaren 11n ezkontzako sakramenduak elgarretaratu ditu gure herritar Amaia Jauregui eta Xavier Arla Iholdiarra. Urtxo pare hau Euskal Herri hegalean kokatzen zauku zeren eta beren

egoitzaren lekua hautatu baitute Irisarrin, beren lana segitzen dutela. Konplimenduak espos berrieri, bizi ditela urostasunean eta goresmenak ere familia guziari.

C. M.

azkarate

EzkontzaBi ezkontza izan dira gure he-rrian buruilaren 11n:− Stéphanie ESTEINOU eta Pascal IBAR, Herri Atea egoitzan bizi dira,Madeleine RICHER eta Chris-tian MAUREL, Etxedoian bizi dira. Zorionak eta goresmenak bi bikoteeri !

Ondarearen Egunak kari, He-rriko Etxeak aurkeztu du joan-den larunbat gauean, Sanokin, « Itsasuarren oroitzapenetan barna » izenburuko filma. Xabier Itzaina-k kudeatu du lan hau, KANALDUDE-k egin ditu irudiak. Lan hau egin da EKE-ren la-guntzarekin, edo, hobeki erran, egiten ari da, zeren oraino bu-ruratugabea baitago. Helduden urtarril ondarreko pentsatzen da bururatzea. Hainbat herritar adi-nekoen lekukotasunak bilduak dira hor, erran ginezake herria-ren memoria bizia hor bildua dela. Lekukoen artean bat zen-dua da, Dominika Aguerre; bai-na beste guziak gure artean dira oraino: Roberto Aguerre, Jean-nette Elissetche, Paul eta Mar-txelin Harispourou, Dominika Héguy, Paxkal Paris, Maddi Pou-

lou, Simone Larronde, Graxan Larronde eta Pierre Iharour.

Gau EskolaEuskara ikasi edo maila hobetu edo Ega prestatu nahi duteneri, Itsasuko Gau Eskolak aukera guziak eskaintzen ditu: maila guziak eta Hobekuntza Taldea. Informazioak eskatu eta izenak eman daitezke irailaren 15etik goiti Gau Eskolako egoitzan – Xilarrenea karrika – (Goxoki gainean) goizeko 10etarik ara-tsaldeko 6.30ak arte – tel: 05 59 93 40 83.

KontzertuaKanboko Arraga abesbatzak kontzertu bat eskainiko du os-tegun huntan, irailaren 23an, Itsasuko elizan, gaueko 9etan. Sartzea 6,50 euro, kitorik 12 urte azpiko haurrentzat.

Ganer husteaUrte guziz bezala sasoin huntan, Ganer Hustea iraganen da Txis-tulari ostatuaren aitzinean hel-duden igandean, irailaren 26an, goizeko 8etarik aratsaldeko 6ak arte. Tokia atxikitzeko zuzenean ostatura deitu behar da, tel: 05 59 29 75 09. Toki-saria: euro 1 / metroko.

itsasu

Sormenaren eresiakDuela aste pare bat egin

‘’Sormenaren eresiak’’ ekital-dian irabazleak hauexek izan ziren: gazte saria: Margot Bu-ttirini, publikoaren saria: Marzel Gauttier, herriaren saria: Marie Thérése Larralde eta azkenik Ur Begi saria: Michel Lahourcade. Goresmenak deneri bainan lehenik antolatzaile zen Ur Begi elkarteari. Helduden urte arte bertze ekitaldi batentzat.

Igandean kermezaIgande huntan izanen da

Uztaritzeko kermeza. Eguna ha-siko da 11 orenetan meza nagu-siarekin Bilguneko pilota plazan (edo elizan aro txarra balitz), meza bakarra parropia osoa-rentzat. Parropiaren ‘’sartzeko’’ meza izanen baita, katiximako haurrek parte hartuko dute bai eta Labourdins taldeko musika-riek. Meza ondoan zintzur bus-titze eta bazkaria. Aratsaldean joko ezberdinak eta loteriak. Eguna bururatzeko talo eta xin-gar. Ongi etorri hoberena eginen da deneri.

uztaritze

uharte Garazin, Lapurdiko sorgin auzietaz

mintzaldiUrriaren 5ean, asteartez (19:00-20:30), Claude Labat idazle-era-kaslea mintzatuko da Uharte Garaziko Herriko Etxean, Lapurdin 1609an iragan ziren sorgin auzietaz, bideo-dokumental bat ere presentatuz. Usaiako ustekerietatik ateratuz, zuzen zer gertatu zitaikeen eta nolako inguru-giroan du kondatuko ikerleak. De-neri idekia den mintzaldia (urririk), Femmes 3000 elkartea antola-tzaile. Ondotik, nahi duenarentzat afaria Txitxipapa jatetxean (15 euro), tokiak aitzinetik atxikiz (tel. 05.53.37.28.32 edo [email protected]).

Uda honetan sei astez zabalik egon zen inkesta publikoaren komisarioak hondakintegiaren proiektuari baiezkoa eman dio. Barneko alde osotik horrat eka-rri beharrak dituzte hondakinak lurperatzeko, Donibane Lohi-zuneko mendietan Bizigarbiak irekia duen hondakintegiaren gisara. Inkesta komisarioak baia eman ondoan Prefetak beharko du hondakintegiaren irekitzeko baimena eman. Xede horren kontra den Sarrikotapeko Terre

Verte elkartea ez da inkesta ko-misarioaren ikusmoldeaz harri-tzen eta ez du dudarik Prefetak baimena emanen duela. Aldiz segurtatu du lehenbiziko pala ukaldia ez dela oraino biharko. Bere ustez proiektua handiegia da, eta bere kostua izigarria liteke zerga pagatzaileentzat. Aldiz xede horren kontra pres-tatzen ari dituen ekintzetaz ez du deus salatu nahi Terre Vertek. Ondoko urratsa Prefetaren deli-beroak ekarri behar luke.

sarrikotapeko hondakintegi proiektuarentzat lehen argi berdea

izturitzeSehaska husteHau Arberoako ikastolako burrasoen abisua dugu; ikastetxe horren fagoretan antolatua baita heldu den igandean, irailaren 26an, Donoztiriko Sanoki gelan, 9tarik haste.

Sal mahai bat atxiki nahi duenak behar du deitu 06 81 99 96 57rat.Hor salduko dira bigarren eskuko haurren jantzi, jostagailu, ohako, karrosa eta beste, bai eta izanen ere talo ta xingar eta edari ausarki. Ongi etorri deneri eta eskerrak aitzinetik!

10

Page 11: Herria 3073

Herriz Herri

senpereBestakAsteburu huntan Ibarrungo kar-tier pollitaren bestak ditugu.- Ostirale aratsean xerri ttipiaren jatea Inharrean, Xirrixka taldeak alaiturik. - Larunbata: 13.30etan oinezko ibilaldia, Errebotean abiatzea. 14.30etan hasirik palantxako finalak hiru mailetan. 18etan

zintzur bustitzea. 21etan kon-tzertua, ondotik dantzaldia. Egun guzia Bruno Ollivon akordeonistak alaitua.- Igandea: 10.30etan egun hor-tan herriko meza bakarra Inha-rrean, Jondoni Mikael patroin sainduaren ohoretan meza na-gusi ederra usaian bezala jende ainitzekin eta Emak-Hor-eko

korala eta soinulariekin. Meza ondoan soinulari horiek berek alaituko dute zintzur bustitzea errebotean. Arratsaldean 16etan esku huska partida ederra ama-tur hoberenekin. Ondotik kantal-dia eta gero Mutxikoak. 20etan afaria Daguerre ostatuan eta aratsean dantzaldia.- Astelehena: 9etan kartierreko gazteek bere itzulia etxetan mu-sika soinutan. 11etan, usaian bezala pilota partida esku hus-ka. Aratsaldean, kantaldia Peio, Xabi eta Maider herritarrekin. 20etan afaria Bonnet ostatuan eta azkenik besten bururat-zeko dantzaldia. Igandeko eta asteleheneko egunak alaituak izanen dire Zaldubi eta Koxegi taldeekin. Agian usu izaiten duten aize hego xuri goxoak la-gunduko ditu.

Sortze Abuztuan izan ditugun sortzeak:

- Hugo Louis Pierre Amestoy Urgurin, Amaia Blanc-Ezcurra Legarretako xokoan;- Nahia-Sylviane Gavoille Amot-zen, Mendi Bixta Etxegune ber-rian;- Theo Lacroix Lakuko kartier-rean; Loutias Torres Arretxeko xokoan;- Goizargi Ezponda-Errandonea Ibarrunen;Zorionak! Bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aita ameri.

Kantu Xahar egunaUrriaren 10an Kantu Xahar-ren eguna moldatua izanen da Amotz Larraldean. Biltzarre hori eginen da bazkari baten ingu-ruan. Jan edanak eta segidan kantuen entzutea 25 euro. Ize-nak behar dire urriaren lehene-ko eman turismo bulegoan edo Eneko Bessonart eta Sebastien Etcheverry-ri.

Xuriz bezti uda huntan Errebotean bigarren mailan izan ditugun xapeldunak

Sara VTT iraganen da buruila-ren 26an igandez, turismo bule-goak antolaturik. Bi ibilaldi, batto 20km eta bertzea 30km. Ibilaldi horiek egin behar dira alaitasu-nean, ez lasterketa bat bezala. Obligatuzki beharko duzue bu-ruko kaska eta lizentzia edo medikuaren ageri bat. Izena ematean 8E eman beharko dira. Abiatzea Sarako plazatik, goizeko 9 orenetan. Hornidurak izanen dira itzuliaren bidean. Ondotik izanen da zintzur bu-stitze eta opariak ere. Xehetasun guzientzat deitu turismo bulego-ra 05/59/54/20/14.

Bestak: Igandean Herriko Etxe-an gure Kirolariak ohoratuak izan dira kontseiluaren ganik. Zilarrezko medailak izan dituz-te. Pilotan: Neskak palantxaka trinketean Union Basque fina-listak, Artekoak, Balaire Maeva eta Etchegaray Joana; Kadetak, Blanco Oihana eta Hausseguy Maurine; Eskuz binaka trinket-ean Union Basque mutilak, fi-nalistak, Artekoak, Prevost eta Vidal Battitt; Kadetak, Beola Paxi. Urrezkoa, Euskal He rriko txapeldun trinketean, Gaz-tetxoak Riobo Imanol eta Sarie

Bastien; Euskal Herriko txapel-dun plazan: Kadetak, Mendi-onde Peio eta Beola Bixente; Union Basque txapeldun pla-zan: Kadetak, Gachen Mathieu eta Calvet Daniel; Senior mailan, Endara Joxet eta Endara Denis. Errugbian: Junior Reichel B mai-lan, txapeldun, Mikael Itoiz, Iñaki Indaburu, Joan Blanco, Iñaki Petin, Kamuntxo Arizko rreta, Xabi Indaburu, Frederic La ssaga eta Peio Vibert. Eskubaloian: Neskak 11 urte azpikoak de-partamenduko txapeldun, Sin-calbre Lorea, Sincalbre Elorri, Garate Alaia, Iribarren Emma, Selve Sarah, Lacroix Julie, Iralde Lea, Petit Manon eta Zozaya Lorea. Atletismoan: Londaitz Vincent, Xabalinan Junior mai-lan, Departamenduko finaletan bigarren, zilarrezkoa eta disko-an txapeldun Borda Sebastien urrezkoa. Astelehenez Olhain Ikastolaren zikiroan 360 jende baziren, izigarri kontent ziren. Astearte goizeko luzeko partiran Hazparneko taldeak irabazi 10-9 Senpereren kontra, izigarriko partira egin dute, 9tan berdindu dira. Arratsaldean, atxiki ttikian plazan, Sarako gazteak, Jon Saint Martin, Eneko Mouhno eta

Mattin Iribarren irabazle Eneko Arribillaga, Eneko Fagoaga eta Imanol Indo-ren kontra 40-39. Helduetan Luzaz Gazte irabazle Kapito Harri-ren kontra 40-18.Bertsu txapelketa. 20 bertsu-larik eginen dute Ipar Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa. Lehenbixiko kanporaketa izan da Muskuldin buruilaren 18an, bigarrena izanen da buruilaren 25an arratseko 8 orenetan De-nen Etxean Aiherran, hiruga-rrena urriaren 2an arratseko 8 orenetan Lur Berri gelan Saran, bertsu denboran izanen da afa-ria Gaztetxek eta Olhain Ikasto-lak antolaturik, xehetasun gehia-gorentzat, deitu 05/59/54/27/58. Finalaurrekoak, lehenbixikoa urriaren 16an arratsaldeko 5 orenetan Luhuson, bigarrena u rriaren 23an arratsaldeko 5 orenetan Gabadin eta finala Do-nibane Lohizunen arratsaldeko 5 orenetan hazilaren 13an Jai Alai pilota lekuan.

Pilota: Palantxa trinketean gizo-nak: Sein Christophe eta Saint Jean Christophe galtzaile 40-37 Aviron Baionesaren kontra. Arotzarena Pierre eta Branger

Iñaki galtzaile 40-34 Arbonarren kontra. Mounho Guy eta Iriba-rren Jean Francois galtzaile 40-39 Urruñarren kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthony ira-bazle 40-38 Rail Baionesaren kontra.Neskatilak : Jauregui Maia eta Arotzarena Amaia galtzaile 40-30 Mauleren kontra. Kadetak, Balaire Maeva eta Etchegaray Joana galtzaile 40-30 Hen-daiaren kontra. Hausseguy Mai-alen eta Blanco Oihana galtzaile 40-11 Senpereren kontra.Sarako Izarra pilota batasuna-ren abisu bat. Izenen emaitea polikiroltegian, faltarik gabe medikuaren ageri batekin etorri. Neskatilak palantxan buruilaren 28an arratsaldeko 6ak eterditan, arduradun Pierre Arotzarena 05/59/54/22/38. Esku huska bu-ruilaren 29an arratsaldeko 2 ore-netan, arduradun Daniel Mariluz 05/59/54/23/69. Atxiki ttikian urriaren 2an goizeko 10etan, ar-duradun Jean Michel Jaureguy 05/59/54/27/73. Sarako Izarra pilota batasunaren biltzar nagusia buruilaren 25an aratseko 8.etan iraganen da po-likiroltegian. Ganex

sara

Helduak, Luzaz Gazte eta Kapito Harri

Atxiki ttikian herriko gazteak

11

Page 12: Herria 3073

�������������

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions BasquesArdura: Zuzendaritza orokorra. Lan tokia: IparraldeaBetebeharrakZuzendaritza orokorra, zer-bitzuetan eta hornitzaile bezala (osagai arruntak eta bereziak), azken hiru hamarkadetan aritua izan den lantegi batean. 2008-tik, adar berri bat bideratua energia berriztagarrietan.

Langile taldea osatzen dute 9 kidek. Eskarmentu handikoak, lantegiko beharretan adituak eta, gehienak, bazkide.

Ardurak: kudeaketa 3 eremutan:- Industria zerbitzuetan,- Energia berriztagarrietan,- Administrazioa.

Aitzindaritza, dagoen taldean, betiko eginbeharretan: bezeroen aurkikuntza eta jarraipena, es-kaeren azterketa, beharren ze-haztea, osagaien bilaketa mun-du zabalean, negoziaketa.Langileen artean, ondoko hizkuntzak menperatuak dira, euskara, frantsesa, gaztelera, ingelesa.

Garatu zer egin berriak, hegoaldeko sorkuntza industria-lari lotuak.

Oinarrizko eskakizunakIngeniari edo aginte mailako he-ziketa tekniko eta komertziala.Frogatutako eskarmentua agintean eta kudeaketanZerbitzu ganora, jakin-mina teknologia berrikuntzetan, irmo-tasunaArduratsu Euskal Herriko lantegi baten garapena dela etaHizkuntzak: euskara, gaztelera, frantsesaHautagaitzaren araberako or-dainsaria (oinarria + emaitzei lotutako saria)Aurkezpena: 2010 urriaren 15a baino lehen

LAN ESKAINTZAHEMEN elkarteak bilatzen du

Industriaren zerbitzuetan ari den lantegi bateko zuzendaritza

Hemen elkarteaAlliance egoitza Jorlis gunea 64600 ANGELU tel : 05 59 52 56 02 faxa : 08 71 72 56 08 [email protected]

donapaleun zine-mintzaldiIrailaren 23an, ortzeguna (21:00), Euskal Herriko Labo-rantza Ganbarak, Argitze el-kartearekin partxuergoan, an-tolatzen du gaualdi berezi bat arto ureztatzeaz gogoetatzeko, Donapaleuko zinegelan. Lehe-nik erakutsia izanen da David Briffaud eta Fabien Mazzocco-ren “Pour quelques grains d’or” filma. Ondotik eginen da so-lasaldia, Poitou Charentes es-kualdeko Benoît Biteau labora-riarekin. Deneri idekia, sartzea 4 eurotan.

ossau-irati sormarkak 30 urte ospatzenEuskal Herriko Laborantza Ganba-rako Biltzarrak bozkatu du mozio bat azpimarratuz Ossau-Irati sor-markaren balioa eta baitezpadako-tasuna Ipar Euskal Herriko ardi eko-nomia eta laborantzarentzat. Ageri horretan, Euskal Herriko ardi saila-ren eta ondorioz Euskal Herri bar-neko aldearen egoera sozio-ekono-mikoa egonkortzeko gisan, dei bat egina zaio ardi saileko sektoreen batasunari, sormarka horretan sar-tzen den ardi esne ekoizpena azkar dezan tokiko arrazen esnea gehia-go pagatuz.1980 urtean onartua izan da Ossau-Irati ardi gasnaren sormarka, AOC (Appellation d’Origine Contrôlée) ezagupenarekin. Hogeitamar ur-teak markatuko ditu, parte Biarnon,

eta beste partea Euskal He rrian. Ostegun eta ostiral honetan errezi-bituko ditu estatuko gasna ezagu-tuetako ordezkariak Oloruen ; xifrek errexki erakusten dute zein den sormarka horrek duen garran tzia hemengo ekonomian. Aurten 1500 dira Ossau-Irati etiketarekilako gas-narentzat ari diren ardidunak, beste bi xifre adigarriak : berrogei milioi pintesnetatik erdia sormarkako gasnen egiteko baliatua da ; iaz hiru milioi eta erdi tona gasna saldu dira Ossau-Irati etiketarekin. Larunba-tean hainbat ardidun eta esnetegiek ateak zabalduko dituzte ; eta Doni-bane Garaziko jaialaian pentsatua da besta nagusia igandean pintxo lehiaketa eta bazkari gastrono-mikoarekin.

saneamendu arazoak zerri hazkuntzan

Euskara? Bai, nahi dut!Urriaren 4an hasiko dira AEK-ko kurtsoak. Huna izenak emaiteko eta argitasunak biltzeko telefono zenbakiak: Amikuze ........... 05.59.65.89.21, Arbona ............. 05.59.41.97.31, Azkaine ............ 06.85.40.57.13, Baigorri ............ 05.59.37.79.15, Baiona ............. 05.59.59.50.99, Bardoze ........... 05.59.56.80.59, Beskoitze ......... 06.85.45.82.50, Donibane Lohizune/Ziburu......................... 05.59.26.46.02, Donibane Garazi......................... 05.59.37.79.15, Hazparne ......... 05.40.48.17.87, Hendaia ........... 05.59.20.55.30, Hiriburu............ 05.59.25.68.89, Itsasu/Kanbo ... 05.59.93.40.83, Lehuntze .......... 05.59.31.55.49, Miarritze ........... 05.59.22.30.32, Mugerre ........... 05.59.42.61.19, Senpere ........... 06.85.40.57.13, Urruña ............. 05.59.20.55.30, Uztaritze .......... 05.59.70.30.74, Xiberua ........... 05.59.19.18.44, Paue ............... 06.25.62.08.11, Bordele/Parise . 05.59.25.76.09.

Aujezki izeneko eritasunak jo ditu Ipar Euskal Herriko bi urde hazkun-tza. Pentsatzen dute kutsadura ba-surdeetarik jiten dela. Gaitz honen ezagutgarriak dira birusak zainetara egiten duela eta hunkitzen dituela ere birikak eta parte jenitalak. Bi-ziki kutsagarria da eta marexal eta

saneamendu zerbitzuek neurri be-reziak lekuan eman dituzte. Neurri horietan ere, bost kilometro ingu-ruan diren etxaldeetan ez dela urde sartze eta ateratzerik egiten ahal. Kutsakorra da kabalentzat baina ez batere jendeentzat. Zerrikia jaten ahal da.

baionako Mediate-kan liburu saltzeIrailaren 25ean, larunbata (10:00-17:00), Baionako Media-tekak antolatzen du liburu sal-tze bat, prezio arrunt merkean. Mediatekak urtero berritzen du bere uztaren parte bat. Kari hor-tara, liburu andana bat eskain-tzen du zaharretxe eta eskola batzuri, eta bertze andana bat (2000ko bat) salgai ezartzen 1 edo 2 eurotan. Bildutako dirua-rekin liburu berri batzu erosten ditu, irakurketa sustatzen duten elkarte batzuri eskaintzeko. Ka-tedrala ondoan aurkitzen da Mediateka.

ETUDE DE MES JEROME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

REDUCTION CAPITAL SOCIAL

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 1er juillet 2010, en cours de publicité au 1er bureau des hypothèques de BAYONNE, les associés ont décidé de réduire le capital social de la société civile dénommée BAKEAN, dont le siège social est à USTARITZ (64480), quar-tier Hiribehere, ayant pour numéro SIREN 403 346 943, immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE, d’une somme de 975,67 euros, et de le porter ainsi de 7 622,45 euros à 6646,78 euros, par annulation de 64 parts sociales.

Par suite le capital social est ainsi composé de 436 parts sociales d’un mon-tant nominal de 15,2449 euros, numéro-tées de 1 à 436.

Modification sera faite au greffe du Tri-bunal de Commerce de BAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

INTER DIFFUSIONSociété Anonyme au capital de

364.560 eurosSiège social: 16, avenue du Maré-

chal Juin64100 - BAYONNE

R.C.S. BAYONNE B 722 721 461

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal du conseil d’administration du 30 sep-tembre 2009, Monsieur Iñaki Etche-mendy, Administrateur démission-naire, n’a pas été remplacé.

Mention sera faite au RCS de Bayonne.

Pour Avis

12

Page 13: Herria 3073

telebixta Leihotik

asteburuko Hitzorduak

Bahituak: Han ditugu, nonbait Afganistan-en frantses bi kasetariak beren Afganistar hiru lagunekin. Noiz arte? Nork daki? Kanpo harre-manetako ministroak jakinarazi du bizi direla. Gogoan ditugu.

Gogoan ditugu ere Txilen lur pean dauden gizonak. Emeki emeki lur zilatzen ari den mekanika 600 metrora heltzen ari da. Agian, las-ter hetara helduko da.

Des racines et des ailes: Joan den astezkenean Louis Laforge kasetariak aurkeztu du bere emankizuna ondoan zuelarik kultura ministroa Frédéric Mitterrand. Borgoñan ginen 1100 urte duen Clu-ny-ko abadian. Egia da ez dela osoa, bainan gelditzen denarekin asma daiteke zer izana den, bereziki oraiko tresneriarekin berriz erakutsiz nolakoa zen.

Erromaniko garaian eliza haundiena zen Frantzia guzian eta hobeki ulertzeko bigarren erreportaiari esker ereman gaitu Saint Savin Poi-tiers ondoko eliza erromaniko eder hartara, Erdi Aroko kapera six-tina deitua. Ez dut ukatuko ene atsegina berriz ikustearekin duela 40 urte bisitatu nuena lehen aldikotz.

Enquêtes spéciales: Berriz hor ditugu TV5 Monde gatean Paul Nahon eta Bernard Benyamin « Enquêtes spéciales » deitu eman-kizunarekin. Duela ez dakit zenbat urte sortu zuten « Envoyé spé-cial » emankizuna bertze batzuri utzi zutena. Munduz mundu ibili gara, Egipton lehenik ikusiz nola urteak joan eta urteak jin frantses ikertzaleek hatzematen dituzten lehengo Faraonen hil hobiak, nola berpizten dituzten iraganak diren garaiak.

Bigarren erreportaian erakutsi dute zer desmasiak egiten duen hai-zeak 200 kilometro orenean dabilalarik. Azkenik « loto » eta « bin-go » jokoetan arizan gara, batzutan egiten direlarik obra on baten sustengatzeko, bertzetan aldiz antolatzen direlarik diruaren irabaz-teko, ikusi dugun bezala. Haizu den holakoen antolatzea, hori zen galdea.

Boulevard du Palais: Anne Richard eta Jean François Balmer biko-tea atseginekin ikusi ditut, bainan, egia erran, gaia aski konplikatua zen.

Errugbia: Baiona joan da Tolosara eta galdu du partida nahiz bi entsegu markatu dituen (29 eta 20). Miarritze Arroxelan jokatu da eta irabazi (29 eta 23), beraz ez hain aise. Sailkapen orokorrean Baiona laugarren eta Miarritze zortzigarren.

euskaL irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

ortziralean-Hendaian, Gaztelu Zahar plazan (15.00), Dantza Hirian ikusgarria.-Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), Music All Live ikusgarria.-Baionan, Poloko Beyriseko MVC biltokian (20.30), Gaurishankar gaualdia, Nepal herrialdeaz.-Angelun, Andredena Maria elizan (21.00), euskal kantuak Airez-Aire taldearekin.

Larunbatean-Baionako mediatekan, liburu merke-saltzea.-Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.-Baionan, Lakarre plazatik abiatuz (11.30), Baionan Kantuz.-Biriatun, (16.00) Ibardingo lasterkaldia.-Miarritzen, Santa Eugenia elizan (18.30), Itsasoa abesbatza eta Coral Zaragoza. Koliseo gelan (19.30), “Les Yeux de la Tête” ikusgarria.-Hendaian, Abbadiako kaperan (19.30) Maddi Zubeldia kantuz.-Aiherran, Denen-Etxea aretoan (20.00), Iparraldeko bertsulari xapelketaren kondu, bigarren kanporaketa.-Lekornen, bestetako azken eguna, gau pasa Gaztetxean.

igandean-Uztaritzen, Basusarrin eta Milafrangan, kermeza.-Hendaian, zaharki-merkatua Zokoburun. Gaztelu-Zahar plazan (11.30), mutxikoak.-Donoztirin, Sanoki gunean, sehaska-hustea.-Arrangoitzen, selauru-hustea.-Donibane Garazin, Jai Alaian, Ossau-Iratiren 30. urtemugako

besta.-Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.15) Dantza Hirian ikusgarria. Bestalde, Kortsario kofradiaren biltzarra eta besta.-Lekuinen, Itxaropen biradak, mukobisidosaren kontra.-Itsasun, besta Errobi auzoaldean.

asteburuan-Mendiben eta Sorhapurun, Herriko bestak.-Senperen, Ibarrun auzoaldeko bestak.-Hendaian eta Urruñan, larunbatean eta igandean, Erlaitz-Bideko besta.-Angelun Baroja-ko zalditegietan, larunbatean eta igandean, “Les Jours Heureux” festibala, musika, antzerki, txotxongilo, irakurketa eta beste.-Miarritzeko karriketan, larunbatean eta igandean, Udazkeneko merkaldiak.-Urdiñarben, larunbatean eta igandean, arrabesta.-Ligi Atherein, ortziralean eta larunbatean, Artzainen eraistea.-Getarian, 4000hz festibala.-Baionan larunbatean eta Donibane Lohizunen igandean, Dantza Hirian festibala.-Baionan, Luna Negran (21.00) ostiralean eta igandean, Afrikako musika eta dantzak, Tamala taldearekin.

Irailaren 24a : Ostiralea• 19.00: Aitzur eta Jorra• 20’00 : Presoen oihartzuna

Irailaren 25a : Larunbata• 11.00 : Airesta, artzain xakur hezteaz Jean Paul Iriquin• 12.00 : Berriak • 16.25 : Errubia, Baiona/Perpignan•20.45 : Eskubaloia, Irisarri/ Floirac Irailaren 26a : Igandea • 10.30 : Meza Lakarratik

Irailaren 27a : Astelehena• 10.00 : Gure arbasoak Jean Pierre Cachau Etxeberri•16.00 : Zuria beltzez musika emanaldia • 19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa • 20.00 : Gazte zaparrada •21.00 : Kanpoko mintzaldia

euskal amerikanoen bestaUrriaren 3an, Euskal Amerika-noen besta Baigorrin, Plaza Xoko gelan.Ate idekitzea: eguerditan.Aperitifa: 12.30.Bazkaria: 13.00.Izenak eman 26a arte, deituz Henri Oçafrain, tel.: 05.59.49.10.04.

nekezia laborantzan berraitortua300 milioi euroko diru laguntza nekezian diren hazleentzat hiru urte barne, hara zer aipa-tu zuen Bruno Le Maire labo-rantza minixtroak, Bretainiako Rennes hirian egiten zuen hazkuntza saloin baten karie-tara. Hazte gosten gorakadak eta salprezio apalak jasaiten dituztenentzat dira. 2013–ra luzatuko den plangintza bat prestemana du ministerioak, barne direlarik laguntza zuze-nak eta bestalde, zerri, behi eta esne sailen konpetibitatea sustatuko duten neurriak ; hala nola, kabala hiltegien kostuen ikertzeko audit batzuen egitea. Diruketa horretako ehuneko hamarra berehala banatuko da urjentziazko edo behar gorriko kasuen artean ; bestalde Euro-pako laguntza batzu finkatua zen epea baino lehen emanen dira.

amikuzeko Mediatekan

Huna irail huntan Amikuzeko Mediatekak eskaintzen dituen hitzorduak.Irailaren 25ean, larunbata (11:00), elelabur lehiaketako sariak banatuko dira. Parada pollita, kari hortara muntatua den “Brèves de gondoles et autres récits” erakusketari be-hakoa emaiteko. Erakusketa hori azaroaren 20a arte ikus-gai da. Asteazkenetako “Atsa-laskarietako kondairak” berriz abiatuko dira irailaren 29an (16:00), “Pestacles et Cie” el-kartearekin, 5 urtez goitikoen-tzat. Idazki tailerren berrabia-tzea ere eginen da urriaren 2an, larunbatez (16:00) Sophie Pavlosky idazlearen inguruan. Bestalde, hitzordu ludikoak muntatuak dira larunbatetan (10:00), familian bizitzekoak. Animazio horiek guziak urririk dira.Mediatekak ateak idekiak ditu tenore hauetan : asteazkenez 9:00-12:30/14:00-19:00, ostira-lez 14:00-19:00 eta larunbatez 9:00-13:00.

13

Page 14: Herria 3073

Han eta HeMen

Hasiera eman zaio beraz Xiberoa-Lapurdi-Baxe-nabarre lurraldetako bertsularien xapelketari juanden larunbatean Muskildiko Posonpesenea gelan. Xiberoko ikastolek elkarturik apailatua zuten afarira bildu da 120 bat afaltiar zeini jun-tatu baitira bertze 30 bat entzule saioarentzat. Ez da dudarik entzule multzo horren aitzinean gogotik lotu direla jan ondoan bertsulariak be-ren indarren neurtzeari Maritxu Lopepe gidari. Xiberoko bertsu eskolan dabiltzan biak (Christy eta Etxebarria) ez ginituen sobera ezagunak bertsutan bainan erran ditaike bertzen artean beren burua hein bat ongi zaindu dutela. Kan-poraketa horren sailkapena hauxe izan da: 1) Odei Barroso 215p 2) Patxi Iriart 199p 3) Ximun Cazaubon 194p 4) Joanes Etxebarria 187p 5) Ramuntxo Christy 185p 6) Bixente Irigarai 169,5p. Bi lehenak araudien arabera sailkatzen dira zuzenean finalerdientzat. Asteburu huntan bigarren kanporaketa Aiherrako Denen Etxean (Miren Artetxe, Xumai Murua, Mattin Luku, Kris-tiñe Txoperena, Txomin Elosegi, Gillen Hiriba-rren). Afariarentzat izenak eman telefono hun-tara: 05 59 54 15 04 edo e-mailez: [email protected] etorri bertsuzale guzieri.

B.S.

Hemeretzigarren aldikotz obratuko da Latino-amerikar zine festibala, Miarritzen, irailaren 27tik urriaren 3raino. 19 urtez, erreferentzia saihetsezina bilakatu da festibal hori, latino-amerikar zinema abe-ratsaz gozatzeko parada emanez. Jazko festibalean 25.000 ikusliar kondatu ziren. Aurten gutienez bertze hainbertze iguri-

Miarritzeko latino-amerikar zine festibala

Patrick Chesnais aktorea epaimahaiburu

BERTSULARI XAPELKETA

Odei Barroso saioaren garailea

Publikoa afari denboran

Lekuinen, irailaren 26an, igande hun-tan berean beraz, iraganen dira aitzi-neko urtetan bezala “Itxaropen biradak”, mukobisidosaz joak direnen aldekoen eguna. Eta Lekuinen bezala, Frantzia guzian dira gisa hortako ekitaldiak anto-latuko igandean, “Mukobisidosa garai-tu” elkarteak antolaturik. Duela 45 urte, mukobisidosa eritasunaz joak zirenen batezbertzeko biziraupen esperantza 7 urtekoa zen. Geroztik egin da haatik bide eritasun horren kontra eta gaur erietatik %43 adin heldurat heltzen da, 40 urtez goitikoak ere gero-eta gehiago kondatzen direlarik. Eri horien adina go-ratuz balinbadoa, beren arrangurak eta beharrak ere handituz doatzi. Jende gu-ziaren laguntza baitezpadakoa da beraz, eta L e k u i n e k o egunaren an-t o l a t z a i l e e k ahal bezain bat jende igurika-tzen dute. Huna egun hortako egitaraua :

Goizean ibilal-diak mendian : – oinezko ibi-laldi handia (24 km), abiatzea 8:00 eta 8:30 artean – ar-teko ibilaldia

(10 km), 9:00 eta 10:00 artean abia-turik – ibilaldi ttipia (2,5 km), 11:00 eta 11:15 artean abiaturik – Eta VTT ibilal-diak, 30 km 8:30etan abiaturik eta 10 km 9:00etan abiaturik.

Eguerditan bazkaria 12 eurotan, Kiki Bordatxok alaiturik. Arratsaldean KI-LIKOLO ZIRKO eta haurrentzat liberti-menduak (mozorrotze eta ile apaintze tailer, errugbi tailer...). Peio Dospital eta Paxkal de Ezcurra dira Lekuineko birada horien gozaitak.

Zuen eskaintzak ongi etorriak dira, zuen

izenak emaitearekin betan !!

katuak dira. Beti bezala, hiru sailetan iraganen da festibala : 10 luze-metrai izanen dira lehian, Patrick Chesnais izanen delarik sail hortako epaimahai-buru ; 10 labur-metrai, Agnès Jaoui epaimahaiburu ; eta 15 dokumental, Nicola Philibert epaimahaiburu. Sail bakotxeko hoberenari eskainia izanen zaio “Abrazo” saria.

Filmetaz bertzalde izanen da ere ani-mazio, erakusketak, mintzaldi-eztabai-dak, literatur topaketak, bai-eta kon-tzertuak : Buenos Aireseko Onda Vaga, Barbara Luna argentindarra, La Nueva Edicion kolonbiarra, Eus’Batucada Brasilgoa, eta ere Tres Coronas, Remy Kolpa Kopoul... Bertzalde, Kartagenako Zine Festibalaren 50 urteak omenduak izanen dira Miarritzen. Xehetasun gu-ziak www.festivaldebiarritz.com web-gunean.

Lekuinen egin urrats, eman hats !

EHZ 2011 HeletanEuskal Herria Zuzenean festibala datorren urtean Heletan eginen denez kezkaturik zauden asko. Alabainan, uztaileko lehen asteburuko progra-matua da EHZ festibala, bainan gertatzen da Bestaberriko Otaba ere uztaileko lehen igandean gertatuko dela 2011n. EHZ elkarteak bere datak inposatzen dituenaz gain, Heletarrekin aitzine-tik batere mintzatu gabe, partzuergoan zerbait muntatzen delarik hala behar litaikeelarik alta, Heletarreri ez zitzaioten bertze hauturik geldi-tzen, Otabako ospakizuna aste batez gibelatzea baizik, festibala beren herrian atxikitzekotan. Hala erabaki dute, bai parropiako kontseiluak, bai herriko kontseiluak, beren borondate ona erakutsiz. EHZ iraganen da beraz uztaileko lehen asteburuan. Otaba aldiz uztaileko bigarren igan-dean, goizez, jakinik egun hortan duela gainera kermeza Heletako parropiak. Kiki Bordatxo taldeak alaituko ditu bazterrak Lekuinen

14

Page 15: Herria 3073

kiroLak

pilota Atxik Kurutcharry,

Lekornen ere!

eskubaloia

Ibarrola - Kurutcharry .........40Larrechea - Oçafrain ..........30Gure doluminak baigorriarrari, aita galdurik irri gutirekin se-gitu duelarik bere sail bipila Iba-rrolak haundizki kuraieztaturik. Lekorneko bestak holaxet hasi ditu pilotari haundien herri ho-rrek jende alde ederrarekin eta partida araberakoa. Larrecheak ere bere bigarren partida eginez ontsa sendaturik Oçafrainekin, aldi huntan galdurik ere. Anddek ere baitaki horgo berri duela bi urteko lehiaketa jada irabazia izanik.

Bielle - Etcheto ...................40Waltari - Harizmendy ..........23Bigarren partida hau ez da ar-ras lehenaren betekoa izan baina badauka hor Biellek bere balentria, ez baita batere lot-satu Waltariren meneratzeko. Erran behar da haatik Etcheto hor zuela eta hunen zanpakoek bazutela urruñar beltzaranaren goberna tzeko behar zen larde-ria, Filiperen gain gero marran trenkatzea.

Larrechea - Saldubehere ...50Tellier - Lazcano .................39Garatenean oren bat eta hiru laurden pasako partida izan da hau astelehenean, gelditze ba-kar bat baino gehiago ez eginez erraiteko maneran. Epe hortan guzian jo eta jo arizan dira lau pilotariak, pilota guzietan sartuz, bederen aski akitu artean. Akitze hori haatik ezagun zuten azken hartan guzian, 50tarat heldu be-har baitzuten alabainan, beste ainitz partidetan 40etan betea delarik kontratua. Larrechea

ere hor, pasatuak pasatu gaz-teagoen artean. Hunek du on-darrerat nausiarazi berea, egin diren sare ta eskuinerat berexi heiekin. Orai hasia da berriz plo-muratzen hoberenetarako salbu gainbeheitiko aire apuño hura ez oraino lehen bezain moztale. Hiru gazteak balios ibili dira beti, Tellier beti erne, Lazcano gero ta xuxenago bereziki defentsan baina segitu behar ongi plomu-ratzeko eskuinaz. Saldubeherek denak emaiten... gehiago eman artean.

Heguiaphal - Bessonart .......?Petotegui - Kurutcharry ........?Helduden astelehenean beraz Kurutcharryren eskola zuhu-rrean izanen ditugu gazte ho-riek, baina kasu egin beza berak ere potoka horien uztarreri.

Arbonak Jokoberri hasia16 pare aurten jokatzeko hasi direnak: Alfaro - Maitia jazko irabazleak, Elgart - Lissardy, La-rrechea - Garat, Heguiabehere anaiak, Valencia - Bessonart, Sasco - Elissalde, Lavielle - Haroçarene, Poueyts anaiak, Goicoetxea - Palomes, Belas-cain - Yustede, Tellier anaiak, Muscarditz - R. Dermit, Etcheto - Bonetbeltx, Olçomendy - Otha-lepo, Itoiz anaiak, Hiriberhonde - Larroquet.Lehen partidetan Itoiz anaiek Hiriberhonde - Larroquet jo di-tuzte, 40-35. Muscarditz - Der-mitek Tellier anaiak, 40-8; So-rhaitz - Haroçarenek Poueyts anaiak, 40-27; Etcheto - Bonet-beltxek Olçomendy - Othalepo,

40-25. Biba pilota, Arbonan ere!Uhaldean elkarteak 40 urteBardozeko Uhaldean pilota el-karteak 40 urte betetzen ditu aurten. Urtemuga hori molde pollitean ospatuko du irailaren 25ean, larunbatean (18:00) par-tida hunekin: Laduche - Berasa-tegui (Azkaine)/ Amulet - Lucu (Amikuze), Baigorrin jokatu den Frantziako xapelgoko arra-bantxa beraz.

Arrosako trinket lehiaketaUrriaren lehenean hasiko da 19 orenetan: Lambert - Ezcurra II eta Ibarrola - Harizmendi. Gero segidan: Waltari - Ducassou eta Bielle - Oçafrain. Igandean 10:30tan finala bi irabazleen ar-tean, aitzin-partidarekin lehenik eta zintzur bustitze ta bazkaria ondotik Katina ostatuan. Izenak eman: 06.18.60.04.21

HegoaldeanArretxe II - Ibai Zabala ........22Idoate - Beroitz ...................18

Saralegi - Begino ................22Xala - Zubieta ......................16

Mendizabal I - Oteiza .........12Cabrerizo - Zezilio ................5

Olaizola I - Mendizabal II ...22Aritz Lasa - Laskurain ........16

Titin - Irujo ...........................22Berasaluze VIII - Bengoetxea VI ....................15

Diaz - Eskudero ..................18Ongay - Larriñaga .................3

Urrutikoetxea - Zearra ........22Rico IV - Peña .....................16

Hendaian urriaren 1anGonzalez - Zubieta ...............?Xala - Laskurain ....................?Ortziral arats hortan, Beltzenian, 20 eurotan bi partida, 20 orene-tan. Lehen partidan: Merino - Caberizo II buruz buru, ikastolen sari nagusikoa.

Bego

txirrindularitza

Kanpoan garaile

Sasoina untsa hasi dute irisar-tar eskubaloilariek, Balmako jokolariak garaituz hangoen zelaian. Aurten talde indartsua agertu behar luke Irisarrikoak. Aitzineko larunbatean jadanik bere kalitate handiak erakutsiak zituen Mikel Idiartek trebatzen duen taldeak, Bordeleko talde gotorraren kontra kasik berdi-nean ibilirik, ondarrera galdurik ere (22-29). Frantziako koparen

konduko partida zen hura. Joan-den larunbatekoa aldiz, Balma-ren kontra, xapelgoko lehena zen, 29-37 irabazia. Tantoen sartzaileak: Ranza 12, Mellouk 8, Oxandabaratz 5, Jurczak 4, Jaureguy 3, Oxarango 2, Urruty 1, Errotabehere 1, Etchecolas 1. Helduden larunbatean, Irisarrik hartuko du Floirac-eko taldea Airoski gelan (20:45).

Nibali garaile

Bururatu da aurtengo Espai-niako itzulia. Ororen buru, italiar bat garaile, Vincenzo Nibali, liquigas taldekoa. Bi-garren, 41 segundetara, Eze-quiel Mosquera (Xacobeo) eta hirugarren, 3’02’’-ren be-rantarekin, Peter Velits (Co-lumbia). Lehen euskalduna, Mikel Nieve nafartarra (Eus-kaltel), hamabigarren, kasik 11 minuturen gibelapenare-kin. Azpimarratzekoa da Eus-kaltel-Euskadi taldearen itzuli

ederra, hiru etapa irabazirik (Igor Antonek biga eta Mikel Nievek bat) eta Igor Anton tal-deburuak bost egunez lider-goaren atorra gorria ekarririk, eroriko gaixto hura egin arte. Eta aditu guziek diotenaz, gu-tienez podiumean izango zen Igor Anton eta beharbada ere garaile nagusi. Beste bi eus-kaldunek ere irabazi dituzte etapak, David Lopezek bat eta Imanol Erbitik bertzea, biak Caisse d’Epargne taldekoak.

Vincenzo Nibali garaile

15

Page 16: Herria 3073

inbido

euskaL diasPoraArtzain amerikanuak eta kantuz Mar del Platan

Joanden astean erraiten genuen bezala, ira-gan ibiakoitzean estreinatu zen Donostian, Nazioarteko Zinemaldian, «Amerikanuak» dokumentala, Elkoko (Nevada) euskaldun batzuen eguneroko bizia eta errealitatea kondatzen duen filma. Euskaraz egina da, euskaraz mintzo baitira hor agertzen diren Estatu Batuetako artzain eta euskaldunak, filman ehunetarik 80 euskaraz, ehunetarik 20 ingelesez. Merezi du eta ahal duenak ikus dezala. Iragan asteburuan baita ere Artzain-ohi Amerikanuen Besta eta elgarretaratzea egin zen Nafarroako Sunbillan. Aroak iziga-rri lagundurik, egun arras polita gelditu zen. Hamar orenetan harrera-ekitaldia, aperitifa eta highball-a izan zen, ondotik meza Egaña eta Lizaso pertsulariekin eta Sunbillako ko-ralak ederturik. Gero berriz ere pertsulari eta dantzariak. Eta bi orenetan bazkaria: 700 presuna bildu ziren jendez mukurru zen pilotalekuan. Egun goxoa. Zorionak an-tolatzaileeri, autobusak zinez ongi antolatu baitzituzten Nafarroako eta Baxenabarreko herrietarik amerikanuen biltzeko, gehientsie-nak 70 eta 80 artekoak. Ez da oraino batere garbi helduden urtean nork hartuko duen bere gain elgarretaratze hau antolatzea. Estatu Batuetan oraino, erran dezagun San

Frantziskon bortak hetsi behar dituela hiriko Iluna Basque euskal jatetxeak. Tokia nagusi italiar batek behar du hartu eta izen italiarra ezarri. Zazpi urte egin ditu Ameriketan Mattin Noblia sukaldari gazteak, horietarik sei Iluna Basque bere jatetxearekin, eta deliberatu berria du ostatua hetsi eta ondoan --Eguna Basque kafetegia ukan zuen lekuan-- osa-garria, elikadura eta kasu-emate pertso-nalari buruzko negozio bat idokitzea. Gure agiantza onenak abentura berrian. Bestenaz, Argentinan, egin da joanden ortzi-rale eta larunbatean, Udako Euskal Unibert-

sitateko bi eguneko ikastaldi bat, Tres Lo-mas izeneko herrian, Buenos Aires probint-zian, herriko auzapezak hortara komitaturik. Buruilan baita ere, 11n eta 12an, Cordoba probintziako Idiazabal herrian herriaren mendeurrena ospatu zen, eta karia horta-rat hor ziren Gipuzkoako Idiazabal herriko auzapeza eta herriko kontseiluko kide edo zinegotzi bat. Dantzan, Cordoba hiriburuko Txotx! taldeko euskal dantzariak arizan zi-ren. Azkenik, ez ahantz hurbil dela --azaroko lehenengo astean da-- Argentinako aur-tengo Euskal Astea, Mar del Plata hirian. Urte guziz bezala Euskal Argentina batasu-nak pidaia antolatua du harat joaiteko eta oraino bada lekua sartu nahi duenarendako. Xehetasunentzat deitu Bernadette-ri 0559 654748 zenbakirat. Euskal Asteko ortzirala, larunbata eta igandearekin, kantu ekitaldiak eginen ditugu Mar del Platan, ortzegunean kantafaria eta bertze egunetan kantuen hi-tzak paperetan emanik jendea behar dugu kantu-arazi. Euskal Argentina, EuskalKul-tura.com eta HERRIAren animazio proiektua da, euskarak eta euskal kantuek presentzia ukan dezaten Argentinako besta handi hun-tan. Nahi duenak, badaki.

 Joseba Etxarri

Alsaziari behako bat…I - Aleman izanak, orai frantses!

Aste bat ibili bainiz Alsazian gaindi, goazen bada behako bat eman Frantziaren ipar-ekialdeko puntan den eskualde horri. Eta behako bat bakarrik, gure egonaldia ez baita aski luzea izan hango bazter guziak untsa ikusteko eta denen buru harreman gutiegi ukan baitugu hango bereko jendearekin…Biziki bazter xoragarriak direla han gaindi, hasteko hori erran behar da. Hirietan ere, ainitz etxe eder eta denak nasaiki lo-restatuak! Orokorki aipatzeko Alsazia, az-pimarratzen ahal da bi eskualde badauzkala. Rhin ibaiaren he-giz-hegi bezala, gaitzeko ze-laiak, eta mendealerat Vosges deitzen diren mendiak, alimale-ko eremuak oihanez estaliak, gainetan behien alha-leku zabal batzuekin. Eremuz Alsazia da Frantziak legez dituen 22 lu-rraldeetarik ttipiena, Nafarroa-ren heina ez arras, bainan ere-mu arau jendetsuenetarik, kasik bi miliun biztanle. Jendetzearen erdia hurbil (%42) hiru hiritan bizi, Strasburg, Kolmar eta Mu-lhouse hirietan, eta horien ingu-ruan. Gaineratiko gehienak hiri horien itzulian urruntxago diren herri eta herrixketan, biziki guti aldiz mendian.

Ainitz zalaparta!Historiaren aldetik, gora-behe-ra frango izana da hor gaindi. Mendeak jin eta mendeak joan, Alsaziako hamar herri handie-nak luzaz eta luzaz beren gain

bezala egonak dira, bakoitxa bere kondu, lotura laxo zerbait atxikiz A l e m a n i a r e -kin. Frantziak eskualde hori gehiena men-peratu zuen eta beretu 1648-an, gerla luze baten ondotik. Salbu Strasburg eta Mulhouse hi-riak. Strasburg ere handik las-ter bildu haatik, 1681-ean, Luis XIV errege fa-matua dena larderia plantaturik, Mulhouse aldiz, Suisari hein bat lotua zena, aise berantago, Iraultza Handiaren ondotik, 1798-an. Bainan geroztik ere izan dira gerlak, hi bahiz eta ni banuk, eta nolako gerlak! Eta gerla horiek ukan dute ondorio frango! Gisa hortan, 1871-n, Alemaniak beretu zuen Alsazia, bainan Frantziak berriz bere-ganatu 14-eko gerlatik landa. Egundainokotan, 1940-an, Hi-tler-en manupean, Alsazia be-rriz aleman ekarria izan zen eta lau urtez hala egon. Han sortu jendetan, batzu badira beraz aleman zirenak beren haur den-boran eta gero frantsestuak.Turismo zerbitzuetan, gu kausi-tu girenetan segurik, historia ai-patzean, lañoki mintzatzen dira goiti-beheiti eta aldaketa horie-

taz. Hango jende batzuekin so-lastatzean, iduritu zauku haatik ez dutela denek lasaitasun hori, zonbaitek nahiago naski holako gaia ez batere aipatu. “Orai zernahi gisaz denak Eu-ropa batuan gira…”, hori erran-eta kito…Jatetxe batean, alde bat de-nen bixtan daudela, ikusi di-tugu argazki eta margo batzu, 1944-ekoak omen, jende batzu loriatuak berriz frantsesturik! Norbaitek hau ere erran dauku haatik: alemanak beti bortitz agertu direla, eta bereziki 19. mende ondarrean, Alsaziako jendea ez Frantziari atxikia izaiteko, ardura bortitz horrek etzituela haatik bazterrak nar-datzen baizik bainan bestalde alemanek axola gehiago ba-zutela Alsaziaren nortasun be-reziaz, Frantziak nunbaitik ere

arras guti edo baterez!

Eta Alsaziako mintzaira? Alsaziak badu bere mintzaira berezia. Alemaniarraren eite handia baduena. Berezitasun frangorekin haatik, hori daukute batzuek azpimarratu. Beste batzuek ziotelarik gisa guziz Al-saziako mintzaira badakienak alemana ere aise konprenitzen duela. Han berean baditazke hortaz ikusmolde arras desber-dinak eta gu bezalako kanpotiar batek ezin trenka bixtan da nork duen arrazoina.Horiek hola, zonbat dira bada Alsaziako mintzaira hori era-biltzen dutenak? Hirietan ez da biziki entzuten. Eta gainerat, hangoa ez denak ezin berex Alsaziako jendeak direnetz ala aleman batzu beren mintzai-ran ari, aleman ainitz noiz nahi jiten-eta Alsaziarat (muga han berean da). Hango aldizkari batean irakurtu dugu Alsaziako jendetzearen laurdenak nunbait han ulertzen bederen duela ha-lere hango mintzaira, ainitzek ez badute ere biziki baliatzen. Irakurtu ere mintzaira hori az-karki galdu dela ez baitezpada hain aspaldi, bainan frantses telebixta sartzearekin etxe gu-zietan, 1950-eko hamarkadan eta ondoko urtetan… Etzela ho-lakorik hola gertatuko telebixtak leku egoki bat egin balio tokian tokiko mintzairari… Dena den, badira ere elkarteak lanean ka-rraskan ari berpizte bat sustatu nahiz… Muslaria

Zernahi xoko pollit bada Alsazia guzian. Hau, Kolmar hiriko urgune arraro bat, “Venezia Ttipia” deitzen dutena…

Sunbillako Artzain Amerikanuen Bestako bazkarian Mixel Xalbador eleka Xebastian LizasorekinArg. EuskalKultura.com

16