-
2010eko Ekainaren 17-koa - 17 Juin 2010 - 1,15 E - N 3061- ISSN
0767-7643
Besta on Aita guzieri !
Matalas ere gogoan
Luis XIV luzaz egon zen errege. 0rotarat 72 urte, 54 urtez gider
guziak bere esku zituela. Hoin-beste denboraz izan zela gora-behera
asko eta asko, bixtan da ez direla denak aipatzen ikusgarri hortan.
Idazlea ibili da larrienez larrien, beharrenak erranez haatik. Ez
da arizan es-pantu eta espantu, iguzkiaren pareko errege bat izan
zela, dena bertute, kasik saindu bat, eta nik dakita zer! Errege
puxanta izan zela, hori azpima-rratu du, erakutsiz ere puxanta
denak oraino botere gehiago nahi duela eskuratu! Lehen agerraldian
agertzen da delako ezteien giltza, Intzura ugarteko
bake-hitzarmena, orduan bai-tzen erabaki Frantziaren eta
Es-painiaren onetan norekin behar zen esposatu Luis XIV gaztea,
eginbidezko ezkontza beraz eta ez amodiozkoa Eta gero, antzerki
hortan kondatzen da ere gauza ederrak egin baditu delako erregeak,
jauregi mires-garri eta gaineratiko, jendea azpitik atxikia
zaukala, Euskal-Herrian berean izan zela gai-tzeko jazarkundea,
nagusikeria soberakina ezin onetsiz. Xube-
roan zen hori gertatu preseski, Matalas apezarekin Eta
an-tzerkian ikusten da Matalas bur-dinez kargatua, hiltzerat
kon-denatua Biziki hunkigarria azken agerraldia, erregearen azken
otoitza, Jainko maiteari barkamendua eskatuz bere denboran egin
huts guzien-tzat Holako sentimenduak agertu ote zituen egiazki? Guk
segurik ez dakigu Oro har haatik, obra orekatua zinez, ez dena
laudorio erregearentzat, ez eta dena piko errege hura bera lurra
baino apalago ezarri beharrez
Lehenik txalotuak gintuen ere ikastegiko atabalari gazte batzu
eta beste batzuk, horiek ere aski jeinutsu agertu diren batzuk,
eskaini dituzte frantse-sez Molire idazle handiaren antzerki-zati
batzu. Ainitz izan dira Donibane Lohizunen, az-ken bi aste
horietan, gisa bat edo beste delako eztei famatu heien
oroitzapenetan nolaz-pait mugitu direnak. Donama-ria ikastegiak har
ditzala gure goresmen beroen-beroenak, hoin molde herrikoian parte
harturik ospakizun horietan, ikasle, erakasle eta laguntzaile denak
hoin kartsuki partzuer.
Untsa jokolari erneak!
Erregea espos Donibane Lohizunen Pastorala gisako ikusgarri
pollita
Mundu guziak badaki Frantziako errege famatuenetarik batto, Luis
XIV, Donibane Lohizunen esposatu zela duela 350 urte! Urtebetetze
hori aski handizki ospatua izan da aitzineko egunetan. Ospakizun
horietarik batto berexi dugu hemen aipatzeko. Hori da Donamaria
ikastegiko gaztetxoek, gela elebidunetan diren batzuk, eman duten
antzerkia. Zendako dugun hori hautatu? Alde batetik burutik buru
euskaraz baitzen, euskarari toki bat pollita eginez ainitz
gisetarat biziki nasaia izan den sail hortan. Bestetik, gazte
horiek xarmanki arizan baitira, eta holako urratsak behar baitira
sustatu. Eta beste arrazoin bat bada oraino: antzerki hori
pastorala gisakoa zela, antzerki molde berezi horri lotua, idazlea
bera pastorala egile fina agertua aldi bat baino gehiago, Arnaud
Aguergaray xuberotar frailea, ongi ezagutua eta estimatua dena
Donibanen eta Ziburun.Hala ez denik ez baita erran behar, hauxe
garbi dago Luis XIV hori ez dela egiazko pastorala bat bainan
haatik pastoralaren eiteko obra gustagarri bat. Hein bat laburra
hiru oren laurden nunbait han aski gaztetxo batzuk emaiteko.
Pastoraletan bezala, bada lehen predikua bai eta azkena ere. Arte
hortan, antzerkia, dantza eta kantua elgarri josten dira biziki
polliki, aireak eta jestuak ere pastorala girokoak dira. Jauntziak
egokiak, 17. mendekoak.Jokolariak trebe eta lasai, huts ttipi batzu
egin-eta ere berehala berriz lotzen xuxen-xuxena hari piru onari
eta aitzina segitzen antzerkilari zohitu batzuen pare!
Jaun-andere esposak, artean Baionako ape-zpikua, DOlce jauna,
iholdiarra
-
Gure Hitza
Ametsetako lukainka Travailler plus pour gagner plus . Ez dut
euskarara itzultzen, ergelkeria baita neretzat. Erakusten digu
irabazia eta bakarrik hori, dirua beraz, helburu bakarra balitz
bezala, berekoizkeria aldarrikatuz lotsarik gabe. Hala jokatuz, non
dago lan gabezian bizi diren alderako axola, gaineratiko orenekin
ez baita lan-posturik sortzen. Gehiago dena, oren horientzat ez du
zergarik pagatzen nagusiak. Ez harri, beraz, diru eskasian
balinbadago Gizarte-Segurantza. Krisia dela-eta, aspaldian krisian
bizi gara, eta zorrak paga ditzatela gure haurrek. Hau ba, egiazko
ametsetako lukainka.
Mundu zabalean
Sukaldean erlauntzaOrtziraleaz geroz, miliunka jenderen
begiak Hego-Afrikari buruz itzuliak dira, futbolarien munduko
kopa dela-eta. Munduko xoko moko guzietarik harat so telebistaren
bidez. Maghreben gaindi egin dugun itzulian konturatu gira zoko
galduenetan, toki pobreenetan, jatekoa eskasian duten horietan ere,
parabola errege dagola etxe gainetan, telebistako leihotik
eskaintzen dena irensteko. Lau astez, futbolaz aseko da jendea,
gaine-ratiko eskasiak ahantzirik.
Atsegin zaiku Hego-Afrika munduko bihotz ikustea. Afrikar
kontinenteari as-paldian zor zitzaion errespetu hori, gure ganik
mespretxua duelarik maizenik eguneroko jakitzat. Bistan da,
miseriaz josia da Hego-Afrika, bortizkeria, hies eritasuna,
langabezia, horiek oro na-saiki hedatuak, apartheid ekonomikoa
indartsu, bainan ez dugu gure herrial-detan ere espantu egiterik
sail horietan. Futbolaren bestak ezti ditzala bihozmin horiek
guziak, hego-afrikanoen vuvuze-la turruta burrunbatsuak medio,
Bafa-na-Bafana taldearen Shosholoza himno hunkigarriak bihotzak
goxatuz.
Futbolaren trakets higuingarriak ba-zterturik hain du diruak
joko hori txa-rrenerako kaltetua futbolzale alienatu guziek
segituko ditugu beraz batzu eta bertzeen balentriak, jokaldi
ederren menturan. Nere partetik gutiziatuz bere-ziki afrikano
taldeenak. Bihotzeko hau-tua. Gure hurbilekoek haatik, futbolaren
hain maitale ez diren horiek, burrunba hori guzia hilabete luze
batez jasan be-har, nardaturik ! Eta vuvuzela horien oi-hartzunaz
beharriak tutaturik ! Tronpeta horien arrabotsa ez da ixiltzen,
geldi geldia entzuten da, sukalde barnean er-launtza bat baginu
bezala. Hego-afrika-noen ohiduretan sustraitua da vuvuzela, tresna
horrekin baidituzte berenak sus-tengatzen eta giroa sortzen. Onart
deza-gun, horrek ere egiten du xarma...
Peio Jorajuria
Gehexan Pontto
Belgikan, deputatu-bozak zituzten igandean eta erresuma horrek
hartu du ikaragarriko inarrosaldia, Flandria aldean tokiko
abertzaleak deneri aitzindu baitira, 27 alki segurtatzen zituztela.
Walonian, sozialixtak lehen, 26 deputaturekin. Seku-
lan baino gehiago Belgika bi zatitan da, Flandria alde batetik,
bere gain jarri na-hia, eta Walonia bestetik. Flandriar
aber-tzaleen buru da Bart de Wever politikari gaztea (40 urte).
Irabazle ateratu bada ere ez duke gobernuaren buru jartzeko
gogo-rik. Negoziaketa zail eta luze batzu izanen dira ondoko
egunetan... Naoto Kan jauna da Japoniak oraitik goiti izanen duen
lehen ministro berria. Izanen du zer egin, lehenik ekonomiari hats
berri bat emaiteko, bai-eta amerikar Estadu Batuekin beharko dituen
harrema-netan, urunxago Iparkorea ere bai bere auziekin, eta Iran
herria nundik ez, ahantzi gabe sarrixago etorriko diren herriarteko
G8 hek ekain huntan Kanadan beharrak direnak. Horietarakoan ez du
denbora galtzerik, gobernamendu berriaren osa-tzea presatuena eta
oro, denetarako ere abiatze on baten mentura segurik badu bere
esperientzia lagun, osasunaren eta diruzaintzaren ministro izan
zena ontsa ikusia baita herrian Naoto Kan hori. 15.000 apez Erroman
bildu dira ekai-naren 9, 10, 11 hauetan Aita Sainduaren galdeari
ihardetsiz eta haietan euskaldun batzu ere, bixtan dena.
Apeztasunaren urtea zuten hor bururatzen haundizki eta asma errexa
den bildutasun haundian. Denbora berean nahi ukan dute hor os-patu
Arseko Erretor saindu zenaren hil-tzearen 150garren urteburua,
frantses er-retor saindu hori delarik munduko erretor eta apez
guzien eredu edo modela. Erro-man beraz egin diren biltzar horien
kari, Aita Sainduak ez du parada hutsegin, beren apezen sustengu
fermua galda-tzen zeiela giristino guzieri Elizan, barka-mendua
eskatuz ere zenbaiten hutsez eta
e tsenplu hitsez kargu saindu hori desoho-ratu delarik. Turkian
apezpiku bat hil dute basaki egun horietan beretan ganibet
ukaldika. Hiltzalea bera zeraman autoko xofurra ukan du Mgr Luisi
Padovese jaunak, gainera hiltzale hori hasi delarik
oihu-ba-lentriaka erranez deneri Satan haundia hil zuela. Elizak,
eta lehenik Aita Sain-duak berak nahiago ukan dute ahal be-zain
ixilean utzi gertakari txar hori, islam eta besteekilako bakearen
gatik. Halere inkestak badira bidean ezarriak, xuxen jakitea gatik
zer gertatu den. Baina kezka batzu badaude halere, baitira
alabainan beste apez batzuen hiltze ilunak jada iza-nak han gaindi,
hobeki argitu beharko di-renak, denbora berean hango politika eta
erlisionearekin harremanak ozpindu gabe. Bainan ez ote da hor
Elizaren kontrako ai-herkunde bat bederen egitate horietan?
Alemaniari, egun txarrak izanen direla iragaiteko, horra nolako
solas gogorrekin mintzatu den Angela Merkel, krisia den-bora huni
buru egiteko. Beraz 81 miliar euroren ekonomiak egin beharko direla
jakinarazi du eta bixtan da norbaiti min eginen duela horrek: egun
ilun horietan beraz butxeta ongi zaindu beharko, go-bernamenduaren
gastu publikoak ttipitu, erretretak ere bai, garraio-sariak kariotu
baina ez sobera horiek oro, eta zergak bixtan dena emendatu,
salburik erretretak eta gazteriaren hezkuntza-sariak ez. Eta,
gainerat, Europari ere bide berak erakutsi. Iran herria osoki
bazterturik daukate munduko nazioneek duela urte bat hun-tako bozez
geroztik. Orduan, ekainaren 12an izan zituzten presidentaren
bozetan, Ahmadinejad aitzineko nagusi bera atera zen irabazle
ofizialki, nehork ere sinetsi ez ziozkan jukutria eta
bidegabekerien bi-dez. Geroztik ditu lanak president ho rrek: urte
bat huntan baditu oposizioko 270 herritar bederen hilaraziak, ez
nornahi bix-tan dena. Bi kontrario badaude denaden, Hossein Musavi
eta Mehdi Karubi bai-eta herritarren manifestaldiak baina gero ta
gehiago ezinduak kontrako direnak holako presidentaren moldeekin.
Herriz kanpoan, Errusiak eta Xinak atxiki diote arrazoin zenbaiten
gatik beren sustengua baina hauk ere uzten ari dute, Turkiak eta
Venezuelak ere lanak dituztelarik hareki-lako harremanetan
irauteko. Alta Amnesty internazional ere indar gutiko dago bere
mehatxu eta kontseiluekin holako otso baten aitzinean. Obama
presidenta, den bezain haundia ere bere Amerikarekin, bi traba eta
egin-dura gogorren aitzinean da sekulan ez bezala: lehena Israel
eta Juduen hori, hau ezin bilduz baitago kasik mundu guzia bezala,
Palestinaren ezagutzera bi herrien bakezko hautsimautsi batekin.
Bigarren ezina aldiz, eta hunek ere sobera irau-ten, Mexikako golko
aldean BP konpainia inglesak itsasoan sortarazia duen petrolio
ixurtze tzar horrekin, hau ere ezin errexi-tua, nehork ez jakin
noiz arte, eta zer kalte eginen duen oraino. Asiako Kirgizistan
herrialdean, nahas-mendu gogorrak dituzte Uzbekiarren eta Kirgitzen
artean eta bestalde beren gober-nuarekin. Badituzte ehun bat hil
segurik eta 70.000 ihesi joanak Uzbekia alderat, Errusia dutelarik
auzi xuritzale moldean artean sartua.
Bart de Wever
2
-
Han eta HeMen
Baiona Antsoteko ordokia natur gune gerizatua bilakatua da,
Er-robi bazterrean. Han dago Na-tur Historiaren Museo berritua,
joan den astean aipatzen gi-
Antsoteko behatoki ornitologikoa
nauzuena. Han ere Bartetako etxea : memento huntan zuhaitzaz
badago erakusketa pollita. Eta han, eraiki ber-ria den behatoki
ornitologikoa, nun-dik inguruetara so egin daitekeen, lar-gabistak
eskutan, hango lore, lan-dare eta abereak deskubr i tzeko,
bereziki xoriak. Eta Antsoteko ordokian barna, 5 xendra
pe-dagogiko, ingurumenaz hobe-ki gozatzeko. (xehetasunak
tel.05.59.42.22.61 edo www.an-sot.bayonne.fr).
Badu segur arrakasta Francis Aylies angeluar apezaren liburuak,
joan den astean Baionako Elkar megadendan konturatu garenez !
Jendea lerrokatua liburuan autorearen izenpedura ukaiteko, eta
mintzaldi gela osoki betea, ehun jendez goitirekin... Eleberri bat
du idatzi angeluarrak, Le Corps du crime (J.C. Latts argitaletxea,
19 euro). Bainan literatura mota horren gibelean, Elizaren kritika
zorrotza du egiten, Elizak hartzen ari duen integrismoaren bidea
fermuki salatuz eta Vatikano II kontzilioa suharki defendituz,
Elizaren geroa hunen ildotik baizik ez ditaikela eraiki. Alta, bera
ibilia da tradizionalismoaren bideetan, apezgorat sartzeko garaian
Eliza sobera laxoa atxemaiten zuela. Italian zen apeztu, Genoan,
geroxago Tours hirian bete bere kargua eta 8 urte huntan Bordelen
dago. Bere apez lana betetzean konturatu da haatik
tradizionalismoaren bidea ez zela egokia Elizarentzat, are gutiago
integrismoarena. Eta duela 4 urte delako St Eloi parropia famatuaz
jabetu direlarik integristak Bordelen, hango apezpikuaren
baimenarekin, asaldatu da Francis Aylies apeza, bere begiekin
ikusirik zer kaltea ekartzen dioten Ebanjelioaren mezuari. Baionan,
Bixente Vrignon kazetariaren galdeeri ihardetsiz, han zagon
publikoa argitu du bere ikusmolde kritikoaz. Hilabate bat
plazaratua dela liburua eta jadanik 10.000 liburuz gora
salduak...
Liburu zorrotza Elizaren bilakaeraz
Francis Aylies angeluar apeza, aurpegi irripartsukoa
38. udako ikastaroak iraganen dira ondoko astetan Eibarren
(ekainaren 28tik uztailaren 2ra eta uztailaren 12tik 16ra),
Baio-nan (uztailaren 5etik 9ra) eta Iruean (uztailaren 19tik 23ra),
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolaturik. Ikastaro ho-rien
lema nagusia Gertu iza-nen da, erran nahi baita prest, hurbil.
Baionan 9 ikastaldi emanen dira alor hauetan : his-toria (Ipar
Euskal Herria gerlen artean, Eneko Bidegain, Piarres Charritton,
Jean Louis Davant), pedagogia (haur-masajeak, yoga teknikak, dantza
tradizio-nala), psikologia (buru-mapa, erresilentzia), sexologia
(tantra, sexu-hezkuntza).
Baionako IUT-an iraganen dira ikastaldiak, jaz bezala funtsean.
Hortarako, UEU-k eta IUT-ak hi-
tzarmen bat izenpetu dute, IUT-ak bere gelak eta informatika
tresneria UEU-ri prestatzen-eta. Helburu nagusiak berdinak ditugu,
intelektual bizia bultza-tzea zion Xalbat Berterretche IUT-ko
zuzendariak, bakotxak gure berezitasunekin haatik. Alabainan,
euskararik kasik batere ez da erabiltzen IUT-an. Nork daki gerorat
ez denez bide bat idekiko hor...
Dena den, Baionako ikasta-roentzat izenak eman behar dira
ekainaren 27a aitzin (argitasun guziak : www.ueu.org). Ikasleek
Angeluko Aterpetxean har le-zakete geriza, behartuz geroz. Jaz 60
lagun nunbaitan hurbildu badira Baionako ikastaroetara, aurten
gutienez bertze hainber-tze igurikatuak dira...
Xalbat Berterretche IUT-ko zuzendaria, Lore Eriondo UEU-ko
zuzendaria eta Irati Iciar udako ikastaroen arduraduna
u.e.u. eta i.u.t. eskuz eskubaionako uda ikastaroentzat
Natur Historiaren Museoan bada zer ikus, axeri pollit hunen
gisa
BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23
SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO
OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO
OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO
CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO
OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO
CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO
OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU
Behatoki ornitologikoa, xoriak bereziki hobeki ikusteko
3
-
HeGoaldeanSindikatu abertzaleen greba orokorra ekainaren
29an
ELA, LAB, ESK, STEE, Hiru eta EHNE sindikatek greba orokorra
deitu dute ekainaren 29rako, hegoaldeko lau probin-tzietan,
Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen lan-erreforma-ren salatzeko.
Murrizketekin aski da, euskal langileak gure etorkizunaren jabe
lelopean eginen dute mobilizazioa. Lan-gileriaren kontrako neurriak
uda sasoinean hartzeko kritika egin diote Zapateroren
gobernuari.
Sindikatu abertzaleek el-karrekin egiten duten bigarren ekintza
da : maiatzaren 25ean, Euskadiko eta Nafarroako fun-tzionariei
soldata murriztea sa-latzeko beste greba orokorra egin zuten. CCOO
eta UGT beste sindikatek elkarrekin eta egun berean mobilizazioak
egi-tearen aldeko deia egin diete.
Euskal Herriak behar duen hizkuntzaren aldeko manifestaldia
ekainaren 26ean
Eusko Jaurlaritzaren hez-kuntza politika salatzeko
mani-festaldia deitu du hezkuntza eta kultur alorreko eragile
andana batek. Donostian, ekainaren 26an eginen den ekitaldirako
agiria izenpetu dute hezkuntza eta kultura arloko 100 bat era-gilek
: beren erranetan, Jaurla-ritzak bideratu hizkuntz politikak
euskara gutiesten duelako. Zu-zenbide elektronikoa ere ideki dute
sustengu eta atxikimendu ardiesteko, [email protected],
eta albisteen bloga izanen da: http://
www.blogari.net/agiriahez.
Josu Urbieta Alkorta da Frantzian atxilotu duten ustezko
ETAkidea
Frantziako Polizia iturriek ja-kinarazi dutenez, Josu Urbieta
Alkorta da Correzeko depar-tamenduan arrastatu duten ustezko
ETAkidea. Iturri berek diote auto bat ebasten ari zi-rela hiru
lagun eta beste biek ihes egin zutela. Arrastatu eta ETAkoa zela
jakinarazi zien, arma soinean zeraman gazteak.
Antxoaren arraintza denboraldia
Hegoaldeko arrantzaleek gelditu dute antxoaren arraintza
denboraldia, Europar Batasunak onartu 5 400 toneladako kuota
arrantzatuak izanez. Frantziarrek aldiz ekainaren lehenetik
abia-tua dute beren kanpaina. Antxoa harrapatu badute, prezioak
aldiz ez dira arrantzaleen aldekoak izan. Merkeegi saldu dutela a
rraina diote arrantzaleek 6 eta 9 euro arteko prezioekin. Bere-ziki
neurri ertaineko antxoak - 35
40 arrain kiloko- ez du uste zu-ten arrakastarik izan
kontserba-doreen aldetik. Bilkurak egiteko asmoa dute jakiteko
zergatik ez zaien horrelako antxoa egokia. Bost urtez hetsirik egon
ondoan antxoaren arrantzara aurten be-rriz itzuliak ziren. Berri
ona aldiz arraina bai badela.
Futbol : Erreala lehen mailara
Sekulako giroan eta har-mailak beterik Anoetako ze-laian jokatu
partida Celtaren kontra 2-1 irabaziz, Donostiako Errealak eskuratu
du helduden denboraldian lehen mailean jo-katzeko txartela. 2007an
jautsi zen bigarren mailara. Purgato-rioa bururatu da beraz
Erreala-rentzat eta helduden denboral-
dian Euskal Herriak 3 klub iza-nen ditu lehen mailean : Bilbo
Athletik, Osasuna eta Erreala. Derbi girotsuak ikusteko parada
beraz futbol zaleentzat. Astean zehar Donostiarrek ospatuko dute
txapela eta igoera ; as-teartean jokolariak Arantzazuko
saindutegira joanez, bidenabar Gipuzkoako hanbat herritan
gel-dialdiak eginez, zaleak agurtu eta eskertzeko.
Zoritxarrez Gipuzkoako fut-bo lak ez ditu bakarrik berri onak :
Irungo Real Unionek aldiz hain segur bigarren mailari agur erran
beharko dio urte betez bakarrik jokatu ondoan, nun ez den zinezko
mirakuilua gerta-tzen azken jardunaldian. Eiba-rreko futbol taldeak
ere ezin izan du bigarren mailera igotzeko txartela lortu etxean
neurketa erabakiorra galduz.
Aduriz sukaldariak ateak irekiko ditu
Duela lau ilabete suteak erre Mugarriz, Andoni Luis Adurizen
jatetxeak ateak berriz irekiko ditu ekainaren 15 erako. Otsaila-ren
15az geroztik hetsirik egon
ondoan, munduko bosgarren jatetxe onena sailkatua izan de-nak
moko finak berriz onartuko ditu. Erreberritze lanetaz baliatu dira
birmoldatzeko jantegia eta sukaldea.
Mugaritz jatetxeko lantaldeak menu berriak egiteko baliatu du
lau hilabeteko hetsialdia eta ekainaren 15etik harat bi menu berri
eskainiko ditu.
Sting: Barakaldoko BEC-en urriaren 27an
Urriaren 27an, Britainia Han-diko abeslari ospetsuak bere
kanturik arrakastatsuenak ema-nen ditu, Royal Philarmonic
Or-chestrarekin, Barakaldoko BEC aretoan. Interesatuak direnek
txartelak FNAC edo Carrefouren eros ditzakete 46,50 eta 126,50
euroren artean ordainduz.
Patxi Lopez ElizondonPatxi Lopez lehendakariak
parte hartu du Elizondon Nafa-rroako alderdi sozialistak
anto-latu arrosaren bestan. Baztango pilota lekuan antolatu
ekitaldian lehendakariaz gain, Patxi Altxu Baztango sozializten
buruak, Nafarroako sozialisten buruak eta Leire Pajn PSOE alderdiko
idazkariak parte hartu dute.
Iparraldetik hegoaldera erakusketa Elizondon
Iparraldetik hegoalde-ra izeneko erakusketan 7 mar-golariren
lanak ikusten ahal dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lau
Baztangoak : Amaia Zinkunegi, Ins Gereka, Lola Sarratea, Begoa
Durruty eta hiru iparraldekoak : Josette Da-costa, Odile Lascaray
eta Maia-len Disard.
Baztan : Aroztegia proiektua bidean
Baztango herriko kontsei-luak erabaki du aho batez Le-karozeko
Aroztegia jauregiaren
proiektua bideratzea. Kali joko zelaia, hotel eta bizitegiak
egite-koak dituzte jauregi zaharraren lurretan. Herritar zenbaitek
el-kartea sortua dute proiektuari buru egiteko.
Ezker abertzalea eta EAren ekitaldi nagusia helduden
igandean
Bilboko Euskalduna jaure-gian, helduden igandean egin beharra
duten ekitaldian, ez-ker abertzaleak eta EAk adostu duten
hitzarmenaren berri eman beharra dute.
Prentsa iturri zenbaitek ja-kin ahal izan dutenaz, baliabide
demokratiko eta baketsuen bi-dez, elkarlana egin nahi dute
independentziaren alde. Orain-gotz ez dute hauteskundeeri
buruzko gairik aipatzen eta diru-dienez EA bakarrik aurkeztuko da
helduden urteko hauteskun-deetan.
Hitzarmenak baieztatzen du Batasunaren aldetik bide politiko,
baketsu eta demokra-tikoen aldeko hautua. EAko zu-zendaritzak aho
batez onartua du hitzarmena. PP ala PSEren aldetik ezkortasuna da
nagusi. Patxi Lopez lehendakariaren-tzat, hitz hutsak eta
asmakeriak baztertu behar ditu ezker aber-tzaleak garbiki ETAri
indarkeria gelditzea galdetuz.
Aldiz Jess Eguiguren al-derdi sozialista buruak ausar-tzia
gehiago izan dezan galdatu dio lehendakariari bakeari bidea egiteko
orduan. Zeren bere us-tez ezker abertzaleak indarkeria-ren
baztertzearen aldeko hautua egina du. Ramn Juregui eu-rodeputatu
sozialistaren ustez, zaila izanen zaio ezker abertza-leari armak
utz ditzan ETAren konbentzitzea.
3 urte bigarren mailan egonik, Xuri-urdinak lehenerat itzultzen
dira
4
-
Jainkoa bizia Jendea
eGun eta biHar
Alimaleko ziloa!
Badu urteak eta urteak erien asurantza kutxa nagusiak xa-hutzen
duela biltzen duen baino diru gehiago! Ondorioz badu gaitzeko
ziloa, alimalekoa zi-loa zinez eta beti handitzen ari dena!
Diotenaz, 28 miliar euro-ren heinerat heldua dena edo heltzen ari!
Berriz ere karkulan ari dira beraz nola tapatzen ahal litakeen zilo
hori. Biziki zail da haatik aterabide manerako ba-ten kausitzeaAlde
batetik, diru-sartzeak tti-pitu dira lan-gabeziaren ausikia beti
handi dagolakotz. Bestetik xahutzeak emendatu dira ba-nabeste
batean jendea gehiago xahartzen delakotz eta hobeki artatzen ere.
Ospitale eta eri-tegietako egonaldiak dira naski sos gehiena jaten
dutenak. Gos-tatzen dira auzoko herrialdetan baino aise eta aise
gehiago. Alta, nornahi ohartzen ahal da horri, frangotan eriak hein
ba-tean despeitzen dituzte etxerat, pollikitzen hasi orduko ardura
Dena den, osasun gastuak alde bat goitituz doatzi halere eta nola
ttipitzen ahal litazkeen ne-hork ez du ikusten.
Irabazi ederra!
Bazterrak harritu dira batere funtsik gabe jakin baita
Chris-tine Boutin minixtro ohiak zon-bait hilabete huntan baduela
lan berri bat ixil-ixila akulatzen duena eta Nicolas Sarkozy
pre-sidentak emana diona egiteko. Txosten bat behar du idatzi, gisa
hartako ikerketak bururaturik, munduan gaindi ezagun diren aldaketa
handiek nolako ondo-rioak dituzten edo ukaiten ahal sozial-mailean.
Lan horrentzat altxatuz hilabetean 9500 euro. Hola, bestalde
badituen moz-kinekin, 17.500 euro altxatzen ahal hilabete guziz.
Berak dio-naz, lan handia da Pazko irian hasia duen hori, handia,
zaila eta garrantzitsua. Eta irabazia arras egokia gisa hortako lan
batentzat! Ainitzen gostuko haa-tik, hori ez da batere hola! Lan
erretxa duke, gainerat lagun-tzaileak ba hortako, eta ederki
pagatuak heiek ere! Ezkerralde-koentzat, hori da fagore bat Nicolas
Sarkozy-k egin diona, nolazpait balakatzeko bezala, fagore bat ezin
onetsia, bereziki krisia denbora hotan.
Eta azkenean
Gobernutik baztertua izanez ge-roz, Christine Boutin frango
min-kor agertua zen, Sarkozy arras polliki jorratzen zuela. Hola
pre-sidentak berriz bildu duela, ixilik bederen egon dadien, hara
zer dioten hor gaindi. Berak ezetz eta ezetz, ez dela batere
holako-rik. Eta nork daki, president-bo-zetan hautagai agertzen
ahal litakeela berdin, jadanik aldi bat hala izana (2002-an) eta
berriz izaiten ahal Ageriko, ageriko! Hainbestenarekin, Eric Woerth
minixtroak galdetu dio Christine Boutin-i presidentak galdetu
lanari ari deno ez dezan altxa beste mozkinik, ez altxa beraz
deputatu ohi kondu hunkitzen duen erretretaEta azkenean hau gertatu
da pollitena: bizpahiru egunez
gogoetatua egonik, Christine Boutin andereak jakin-arazi du
Sarkozy-k galdetu lana segituko duela sos bat ere hartu gabe,
onezia hutsez! Ez dea hori gau-za ederra? Christine Boutin minixtro
ohia aski irabazi ederrarekin jarria zen, denen buru gutiagorekin
behar du egon!
Erdi hortan nunbait
Alderdiz aberatsa da Fran tzia. Erdian berean badira biga. Batto
Franois Bayrou-rena, orai Modem deitzen dena. Bestea Sarkozy-rekin
hein bat adixkide egonez segitu nahi dutenena. Hunen biltzar
nagusia iragan asteburuan egin da Tours hi-rian. 1500 lagun
bildurik. Her-v Morin minixtroak segituko du alderdiburu, gehiengo
na-saia segurtaturik (bozen % 93). Erakusterat eman du president
-bozetan hautagai izaiten ahal litakeela, erdiko norbait beharko
dela alabainan hautagai agertu alderdiak batere irautekotan Eta
Franois Bayrou zertan da bestenaz bere aldetik?
J-B D
Anand
Chr i s t i ne Boutin
Jesusen anai ttikiak ezagutzen dituzketzue. Lagundi hortan
da-gon Austin Sein Urruarraz hitz bat idatzi nahi nuke, horrek
egi-ten duen lana balio haundikoa baita. Bere baitarik ez du
aipa-tuko ; galdetu eta xehatasunak emanen ditu gogotik,
orroita-raziz bere lehen lekukotasuna obretarik pasatzen dela.
Gure xede bakarra da Jesusek Nazarethen ereman biziaren ildoa
segitzea. Kon-tenplazio bizi bat ereman nahi dugu bainan jendeen
artean, jende xumeen gizarte egoera partekatuz osoki.
Lagundi deitzen ditugun talde ttikitan bizi gare. Ebanjelio-aren
arabera bizi nahi dugu, otoitzean eta adixkidantzan oi-narrituz,
gizarteak ahantziak edo baztertuak dituen jendeekin
elkartasunean.
Gure bokazionearen be-rezitasuna hauxe da: Ebanjelioa,
oihukatzen dugu ez hitzez, bai-nan biziaz, Charles de Fou-cauld-k
zion bezala. Hunen jarraitzaileak gare. Gure kongre-gazionea Ren
Voillaumek sor-tua du 1933-an.
Badu 21 urte Alampun-di-n, Indian, bizi naizela. Anand
deitzen naute. Xantirekin, Gan-dhi Rural Rehabilitation
erakun-dea sortu ginuen, lepraren on-dorioz edo sortzez erbailduen
artatzeko ; horren ondoan ehu-lategi bat, gaixo horiek beren
lanetik mozkin zerbeit atera ze-zaten
Austinen esperientzia zehazki jakiteko ikus :
anand.mundua.com
Azken urte hautan hurbi-letik segitu ditu ere dalit
(intou-chables) deitu jendeen lagun-tzeko Rosariok egiten dituen
egin ahalak. Rosario hori dali-ten dretxoak errespetarazi nahi
dituen abokata da. Europara etortzen da noiztenka ONU-re-kin
harremanetan sartzeko. Al-sazian da egun hautan ; gero etortzekoa
da Euskal Herrira. Nahi baldin baduzue entzun :
www.diocese-alsace.fr ren-contre catholique sailan aurki-tuko duzue
haren mintzaldia.
Lagun batzuekin hiru aste pasatzekoak ditugu Indian, Aus-tin eta
Rosariorekin. Ondoko al-dian hango berri emanen dugu eta Rosarioren
obra ederra ai-patuko. Han artean ikus :
http://anand.mundua.com
MandioAuxtin Sein Anand indian
5
-
kostaldeanItzuliak eginen du itzuli gehiagoDonibane Lohizunen
eta Zi-burun, auzoaldez auzoalde dabilan autobus joan-jinka-ria
deitzen da Itzulia. Zerbitzu hori emendatuko da uztailaren
lehenetik goiti, eta ez bakarrik uda sasoineko. Ainitz jenderen
arrangura da Itzulia sobera ba-kan ibilki dela, nehork ez aise
gogoan hartzen zoin egunez eta zoin tenoretan. Hartu di-tuzten
neurri berrien arabera, egun guziz hiru itzuli eginen ditu,
igandetan salbu. Alde batetik Jaldai lanzelaitik Zibu-ruko Gurutze
Saindu auzoalde-rat, Urdazurin gaindi. Bestalde autobusen
geltokitik Alturan auzoalde berrirat, Erromardin barna. Udan,
uztailaren 4-etik aitzina, izanen da ere joan-jinkaria Akotzetik
Zokoarat, oren guziz, gauerdi arte, eta egun guziz, igande eta
besta-buruetan ere. Hola, errextasun hori baliatuz, ainitzek ez
dutela autoa hartuko eta galkadura gutiago izanen dela hor
gain-di
Mendez-mende Itsas-Begia-rekinZiburun, Bordagaineko do-rrean,
bost egunez segidan, gaitzeko erakusketa ederra eskaini du
itsas-ondareaz axo-
la handia daukan Itsas-Begia elkarteak. Nola hori muntatua zen
Luis XIV erregearen eztei famatuen oroitzapenetan, ger-takari horri
bai eta denbora har-tako giroari eman zaio tokia au-sarki bainan
oro har aise itzuli zabalagoa egin ere da mendez-
mende, Donibane-Ziburuko portua nola muntatu zen, nola handitu
eta nola bizi izan den. Eta jakizazue gora-behera frango, ba-tean
hau eta bes-tean hura, lehengo balea ihiztari eta bakaluketariekin,
arras berriki oraino Dakar aldean egi-ten ziren sasoine-kin, gogoan
ere bixtan da azken denbora hotako al-daketa handiak
Erakusketa elebiduna, hori ere azpimarratu behar da, euska-rak
hartuz denetan hartu behar lukeen lekua
Freskaldi bat ona!Ziburuko toki gorenean dago Bordagaineko
dorrea, frango urrunetik ere ikusten ahal dena! Bazuen freskaldi
bat onaren beharra eta udaberri huntan eman diote, herriko etxea
aku-latzaile. Murruak histuak ziren,
ilunduak, itsas-aireak joaren bortxaz, batzuetan bortizki, tokia
bera gisa hartakoa baita alabainan. Dorrea gaztetu da, bere betiko
itxura atxikiz haatik, bestenaz ere itxura hori ez bai-tzaio
kanbiatzen ahal Erdi-Arokotzat baziren eraiki-nak Bordagaineko
kasko hor-tan, eliza bat, geriza harrasi batzu, bai eta dorrea
beraz, geroztik aldi bat baino gehiago funditua izana bainan denen
buru beti xutik dena eta aspal-dixkoan herriaren esku.
Hendaiako itsas-bazter hortanHendaian, iragan negu hortan errana
zuten itsas-bazterreko ibilbidea dena berrituko zu-tela eta ederki
apainduko. Hiru proiektu baziren arras pikoan ezarriak eta batto
bazuten be-rexia bezala. Herriko kontseilua bildu baita egun hotan,
erabaki du gibelerat egitea, geroxago egiteko uztea obra horiek, 9
miliun euro gostako zirenak. Ez dela keinka orai, sosa xu-hur-eta,
holako sail bati plan-tatzeako. Gero ikusiko dela zer egiten ahalko
den, ez menturaz behin karkulatu bezen handiz-ki
Hiru urteren buruanDonibane Lohizunen ere, beste zonbait
herritan bezala funtsean, hein bat usu kan-biatzen dira orai
udaletxeko zerbitzu-buru edo idazkari na-gusiak. Duela hiru urte
eta erdi jina, Sbastien Bonnet ba-doa Vichy hirirat, Donibanen egon
den denboran akulaturik besteak beste herriko etxeak dituen
zerbitzu desberdinen arramoldaketa funtsezko bat. Lan handia omen,
gutarteko jendea ez bada ere holakoeri hanbat ohartzen
Urtxo xuria errazu, norat joaki zira zu?, nork ez du ezagutzen
kantu hori? Gisa bereko kantuo bat merexiko zuen joanden goiz batez
Donibane Lo-hizuneko hondartzaren bazter hortan zabilan oiloak!
Nundik jina eta norat ari? Hori da hori mixterioa! Keinka har-tan
jende gutixko zen itsas bazterrean ibilki, aroa ere ez arraroa,
zerua ilun eta haizea frango bipila. Bainan han zabiltzan bakarrak
ez dira guti harritu ikustearekin oilo bat Santa Barbarako alderat
haia-haia johan. Gure ezagun batek argazkia ere hartu du, eta gero
guri hel-arazi, holako tokian holakorik Noraino joan ote da oilo
gaixo hori? Agian ez axeri baten menerat!
ez dela sekulan ikusten-eta! Kan-bon bazutela berrikitan zernahi
es-pantu Chantecler oilarrarekin, Do-nibaneko oilo horrek ere
merexi du aipaldi bat bederen. Gauza bitxia, oilo hori hor zabilan
egun berean Donibane-Ziburuko porturat jite-koa zen Belle Poule
itsas-untzi famatua, espresuki heldu Luis XIV errege zenaren
ohoretan Ba ote da lotura zerbait bi gertakari horien artean?
Oilo ausarta, errazu
Itsas-Begiak berriz ere indar ederra egin du itsas- ondarearen
lekuko
Dorrea dena untsa garbitu dute, aise bixta hobea eman diote!
Zonbat oroitzapen!Robert Harotchena biziki eza-gutua da Donibane
Lohizunen, ostaler baita hiri hortan, merka-tugunetik bi
urratsetan, bai eta luzaz eta luzaz ikaragarriko lana egina baitu
Arin elkartearen alde, Xardinaren Gauak ize-neko bestak muntatuz
udan, eta hogoi bat urtez, Pazko irian, nazioarteko futbol
lehiaketa bat orai ez litakeena gehiago muntatzen ahal sobera gosta
bailitake Hots, 30 urtez ere-man sailaren lekuko baditu atxi-kiak
zernahi idazki eta argazki, hoietarik andana bat gaitza be-rexiz
moldatua du erakusketa bat, Le Sportif bere ostatuan, joanden
asteburuan estreinatua izan dena eta uztail ondarra arte ikusten
ahal dena. Harrigarri da zonbat oroitzapen baden hor, Arin
elkarteari atxikiak diren ai-nitzek eta ainitzek nahiko dute ostatu
hortarat itzuli bat egin, loriatuko dira! Funtsean, lehen egunetan
ere jadanik ibilia da zernahi jende
Agur, errege jauna, eta gero arte!Beharbada jadanik entzuna edo
irakurtua duzue bestalde berri harrigarri hori, nola Frantziako
errege bat jin zen behin Do-nibane Lohizunerat eta horko elizan
esposatu! Bai, jaunak eta andereak, hori egia han-dia, erregea hor
esposatu zen! Diote ohore handi-handia izan zela hori
Donibanerentzat Dena den, denboraren buruan, donibandarrek kasik
hilabete batez egin dute errege hura berriz etorri balitz bezala!
Haren ohoretan izan da hitzaldi, meza, antzerki, dantza, kantu,
ibilaldi apaindu eta beste! Azken os-pakizunak dena kolore joanden
igandean! Bi ziburutar gazte jarririk errege eta erregin! Orai,
erregea joana da haatik beste norapait bainan segur gira be-rriz
ere jin nahiko duela holako ongi etorri harroa egiten dion
herrirat! Milesker errege jauna, eta bestaldi bat arte!
6
-
kostaldean
Hizkuntz Eskubideen Behato-kiak 2009ko urteko txostena
agertu du Baionan. Bidean ezarria duen Euskararen telefo-
noa zerbitzuaren bidez (tel. 05.59.59.49.48), jendeak
jakinarazten dizkio asko tokitan ger-tatzen diren hizkuntz
es-kubide urraketak. Urte batez Ipar Euskal Herri huntan 217
kexaldi izan dira euskara baz tertzea gatik, bereziki
adminis-trazioari buruz, bainan 6 zoriontze halere, gau-zak toki
batzutan erres-petuz egiten direlako marka, gutiegitan balin-bada
ere.
Hizkuntz eskubideen behatokiaren salaketak
baionako portu hegian bi hektara bidaiarien
errezibitzeko
Hirigune kontratua 2014 arte
87 milioi euro pisatzen ditu, herena pasa departamendutik (7,5
mi-lioi euro), Akitaniatik, Estatutik eta Europatik jinen delako
esperan-tzarekin. Zazpiak bat lemapean xedatua zela erran balute
xifretan zuzen eroriko ziren, ezen zazpi proiektu larriren
dirustatzeko izen-petua izan da BAM hirigune hitzarmena 2010-2014.
Horren barnean ezarri dute autobus bidezati berezien irekitzea,
jadanik iaz irekia
izan denaren ondotik beste hiruren irekitzea xedatua da,
bakoitzaren gastua 25 milioi eurotan estimatua da. Beste 21 milioi
euro pentsatuak dira itsas hegiko uren kalitatea segurtatzeko ;
Miarritzeko itsas mu-seoaren handitzea 13 milioi eurorekin, hauxe
dugu hitzarmenaren hirugarren xedea ; An-gelu hunkiko dute Ju-zango
larretokien anto-laketak (8,2 milioi euro)eta Kintauko kultur
ge-
lak (8 milioi euro) ; Baionan Gurutze Sainduko igerikatoki
berria-ren obrak 9,4 milioi eurotan estimatuak dira ; azkenik bi
milioi euro markatuak dira itsas ezponda indarteko Miarritzeko
partean. Gaur egun eztabaidan den lurralde erreformak gisa
horretako hitzarme-nak errekara bota ditzake.
Jean Castaings (kontseilu nagusiko presidentea), Jean Grenet
(BAM hiri elkargoko presidentea) eta Jean Espilondo (BAMeko
presidente ordea).
Sekula baino gehiago duela 42 urte sortu zeneko helburuei
atxikia da PACT elkartea, bizitegiak zahar berritzen dituena
helburu sozialarekin. Pact elkarteak iaz 1500 bizitegi berritu ditu
iparraldean ; horrela ireki duen xantierarekin urte guziko lana
atera du hiru ehun ofizialerentzat. Berriki sortua duen bizitegi
agentzia sozialak berrogei bat egoitza partikular kudeatzen ditu,
arrazoinezko prezioan alokatuz. Bizitegi eskasiaren presionea
indartsu sentitzen duen kostalde honetan, nola bada onartuko lukete
bizitegi jabeek merkeago alokatzea ? Pact-ek bermearen abantaila
eskaintzen du, jabea segur da hilabete guziez hunkiko duela
alokairua, alokatuak ahal ekonomiko mendreak izana gatik.
Pact elkartea jotake bizitegi sozialak berritzen ari
Pacten biltzar nagusian : Franoise Mimiague Miarritzeko sozial
aferen kontseilaria, Jean Gayas presidentea, Benoit Caussade
zuzendaria
batzeko lantegiari baietzJoan den martxoan iragan zen inkesta
publikoaren ondotik, komisarioak baiezkoa eman dio Batzeko hondakin
lantegiaren proiektuari. BAMeko hautetsiek gehitzen dute, atsegina
doi bat ezti erakutsiz, onespena itzalik gabekoa dela, pare bat
gomendiorekin. Paraleloki, Biltagarbik eta BAM hiri elkargoak
hondakin bilketa eta bereziki bereizketa indartzeko ahal guziak
ezartzen dituzte. Horrela ihardoki nahi diote ADECH elkartean
bilduak diren ipar Baionako auzotarrei, hauek leporatzen baitiote
Biltagarbiri, Batzeko lantegia eraikitzearekin ez duela hondakinen
bereizteko axolarik aski. Bere aldetik BAM hiri elkargoak sortuko
du Batzeko lantegiaren begiratoki bat, lantegiaren altxatzeko lanak
hurbilenetik jarraikiko dituena. Heldu den larrazkenean inkesta
publiko berri bat eginen da Batzeko lantegiak gaur egungo PLU
eremuen destinoari ekarriko dizkion aldaketez herritarren
ikusmoldea biltzeko.
Baiona/Angelu/Miarritzek har tzen du erreleboa udan kostaldera
jiten diren bidaiarien errezibitzeko. Ja-kina denez urtero arazoak
gerta-tzen dira zenbait egunen iragaitera datozen bidaiari
karabanekin. Hain zuzen iaz baliatu zuten eremu bat Baionako portu
hegian san Berna-teko ordokia, horri datxikola beste hektara bat
eremu erosi dio Hiri elkargoak Baionari, horrela bi hek-tarako
gunea baliatuko dute bidaia-riak errezibitzeko. Urteak dira
bi-daiariak kopuru handitan hurbiltzen direla kostalde honetara,
ehun bat pasa karabana ere berdin, polizak identifikatzen dituela
baina okupat-zen duten lekutik ateratzeko iguri-katzen dute
jujearen deliberoa ; bi hektara horiek prefetak onartuko dituen
puntutik, beste norabait doazen karabanak ordena zainek segidan
kenarazteko manamendua dute, juje baten deliberoa igurikatu gabe.
Denak kontent izan behar li-rateke, prefeta BAM hiri elkargoak
eremu aski handi bat atzeman eta antolatuko baitu udako bidaiarien
errezibitzeko, Miarriztar eta Ange-luarrak iaz manifestatu zutenak
bidaiarien kontra, Baionan koka-tuko baitira karabanak. Ariz
ikusiko da hea portu hegiko eremu hori aski handi izanen den betan
etor daitezkeen leinu desberdinetako bidaiari karabanak oro
hartzeko, BAM-eko presidenteak zehaztu du Gadg voyageurs elkarteak
bitar-tekari lanaren egitea onartu duela.
Behatokiko Ione Josie eta Garbie Petriati zuzendaria
baionan kantuz, musikaren PestanOhi bezala, Baionan kantuz
present izanen da Baionako Musikaren Pestan. Helduden astelehenean,
ekainaren 21ean arratseko 7etan xuxen lehen kantuak abiatuko
dituzte Tuntunako kideek Chaho kaian. Sasoineko azken hitzordua
izanez, programa alegera eta ezaguna izanen da denen heinekoa
(atzemanen duzue www.baionan-kantuz.com gunean). Etorri beraz
lotsarik gabe, Musikaren Pestan parte hartzeko molde hoberena,
bakotxak beretik emaitea baita, eta hori urte guzian bezala
helduden larunbatean, Baionan Kantuzek eskaintzen dizuen parada da.
Astelehen arte.
besta egiteko lege berriak baionan
Jean Grenet Baionako auza-pezak zioen ez dela errepre-sioaren
alde eta ez dela inoiz hala izan, funtsean bera gazte zelarik
bakarren bestak egin dituela Baionako karriketan, arrazoian
egoitean datzala aterabidea. Alta joan den as-tean plazaratu duen
programa berrian errepresioa da ezau-garri nagusia. Hiru debeku
arrasta atera ditu berak eta laugarren bat prefetak. Horien ondoan
elkarbizitza xartak onez onean izenpetzeko pro-posatzen dizkie
ostatuzainei bai eta ere elkarteei ; haatik ez badituzte izenpetzen
begietan hartuak izan daitezkeela aski gora erran du auzapezak.
Be-ren aldetik gehienik ostegun arratsetan besta egiten duten gazte
batzuek kalkulagailua ateratuz hauxe diote : osta-tuan demi bat
2,30 euro pa-gatzen da, eta Cocacola bat bi euro eta erdi ; ez
baigira denak aberats seme alabak, konpreni errex da kanpoan bil
gaitezen ixtant bat gutartean edateko, saltegietan erosi edariak
ostatuetan baino aise merkeago baitira.Neurriak hartzea galdatzen
zuen Ardevie elkarteko An-dr Lesca atsegintsu zen au-zapezaren
deklarapenen on-dotik ; Pierre Barat, Baionako ostatuzainen elkarte
buruak aldiz deklaratu du ostatuzai-nen sektorea dela hobendun
ekarria afera horretan.
7
-
Herriz HerriHazparne
OhoretanBestaberri bezperan Amozko trinketean jende ainitzen
aitzi-nean Jeanine Sein Andere Se-rora handizki ohoratua izan da.
Hori da pilotari eta etxegintzan ongi ezagutua den Gregoire Sei-nen
arreba. Aurten egiten ditu 50 urte serora sarturik eta 37
urte Afrikan, Bolikosta herrial-dean, Khorogo hirian bizi dela.
Leku horietan eritasunak josiak, miseria eta trixtezia osoan diren
jenden artean eremaiki duen lan goresgarriarentzat, ukan ditu
merexi dituen ohoreak. - Lehenik, jendearen eta andere seroraren
agurtzeko parropiako koralak Agur Jaunak kantatu du.- Gero Alliot
Marie doniban-dar andere minixtroak zabaldu dauku ongi ikasia zuen
Jeani-nen bizimoldea, arras gauza gutirekin hasirik eta hango
min-tzaira ikasirik beti izan duen kar, kuraia eta talendu
paregabeare-kin heldu izan da harrigarri den moldean bere leku
berrian ongi izigarriaren egitea. Laster, bere laneko lekuan buru
edo zuzen-dari ezarri zuten. Erien arta-tegi bat eraiki zuen
hemendik e rrezebitzen zituen laguntzekin. Lan horien sariztatzeko
andere minixtroak ezarri dio Legion dHonneur xingola;- Ondotik,
Andere Serorak es-kertu ditu guziak. Lehenik orai izan duen
ohoratzea. Gero bere ongi egileak. Urte oroz laguntza ona igortzen
dioten bere herrita-rrak. Bai eta ere Euskal Herri gu-zian dituen
ongi egileak. Eskertu ere bere anaia Gregoire bertze lagun batekin
harat joanik erite-giaren eraikitzeko egin zioten lan eder eta
baliosarentzat. Eta ere Mayi Sturtz Ibarrundarra bere lagun
batzuekin han Jeaninen laguntzen izanik. Erran dauku ere herrialde
hartan gobernua-ren alde eta kontrako gataskek zer sofriarazi izan
dioten. Behin beren kolejio batetik kanpo ezarri zituzten denak.
Eta berak han nausi jarri. Berehala frantses gobernuari hel eginik
eta andere Alliot Marie eta hunen sekretario Nousbaum bermaturik
aski las-ter gauzak pikoan ezarri ziren eta beren egoitzaz berriz
jabetu.- Horko biltzarraren ondotik Amozko kaperan izan dugu gure
larunbat aratseko meza.
Kaperan koka ahala jenderekin. Meza emaile ginuen gure
Sero-rarekin jina zen apez kolorezko bat Michel Ouaharra. Meza
on-doan apez horrek erran dauku entzun guziak zinez egiak zirela,
bera hangoa izanez lekukota-suna emaiten ahal zuela. Erran dauku
ere egun apez balinba-
da Jeanine Serorari esker dela apez. Aratsaren burura tzeko
gal-dea egina zen bezala bakotxak bere izena emanik afari bat egin
dugu hurbil 200 lagunek. Denek nahi baiginuen gure serora mai-teari
atxikimendua erakutsi.Bertzalde, ilabete hunen 22an aratseko
20.30tan Ibarrun Inha-rrean Jeaninek eginen du hango bere
bizimoldearen erakusketa bat bideo baten bidez. Denak gomit
gira.
BestaberriMeza nagusi eder bat izan dugu usaiako ospearekin.
Ramuntxo kapitainaren manu pean hor zen gazteria bere usaiako
makilari, Suisa, zapurrak, oilar eta bande-rari eta soldadoekin.
Bai eta ere Emak-Hor soinua eta Zirikola-tzeko dantzari
gazteak.Meza emaile bezperan Amotzen ginuen kolorezko jaun apeza.
Eta jaun erretora denen gidari. Euriarekin kanpoko aldarea ezin
eginez proosione ttipi bat egin da eliza barnean. Sakramendu
Sainduari ohore egiteko hor zen haurralde pollita beren otarre a
rrosekin.
KermezaIgande huntan dugu gure urteko kermeza Gantxiki barne
han-dian. Eguerditik lekora denak gomit gira lehenik zintzur
busti-tze bat eginik gure sukaldari pa-regabeek emanen duten
bazkari on baten goxatzerat. Aratsaldean, San Josep esko-lako
haurrek emanen dute beren emankizuna.Ondotik, mutxikoak eta
aratsean zortzietarik harat afaria. Egun hautan etxe bakotxak e
rrezebitu duen paper ostoan ageri zen zoin beharrezkoa den
parropiako gastuentzat egun hortako mozkina.Beraz, denek egin
dezagun in-dar bat egun hortan mahain on baten inguruan gure lagun
one-kin goxatuz obra onetan parte hartzeko.
senpereAste huntan ditugu herriko pestak, Hazparnen.
Ortzirale-arekin hasiko dira, ekainaren 18 an eta 23 an bukatuko,
as-tezkenarekin. Aurten, euskal kulturari parte zabala utzi zaio:
antzerki, kantari, dantza eta pi-lota; pesta herrikoiak
gehien-goarentzat asmatuak izan dire-nak. Huna 6 egun horietako
egitarau nagusia: Ortziralean, 20etan : joaldunak karriketan; 20.30
etan : esku-suekin ibil-aldia; 20.45 : Hazparneko es-koletako
haurrak kantuz elizan; 21etan: idekitze ofiziala -XALA eta ROMAIN
SICARD-ekin; 21.45etan : Jondoni Joaneko sua, elizaren aitzinean;
22etan : kantaldia- MAGALI ZUBILLAGA, PERRUKETAK, AMAREN ALABAK eta
NIKO ETXART- elizan. Gau osoan, musikariak karrikan.Larunbatean:
goiz guzian Haz-parneko saltegien merkealdia, baserritar merkatua;
8 tan : Rug-biko flag txapelketa- 10 etan : hirunakako saski baloi
txapelke-ta -Birla txapelketa zezen pla-zan. 11tan : SOINUBILA
musi-ka eskolaren musikaldia (100 musikari eliza aitzinean !);
13,30 etan : Chops beer txapelke-ta, herri komiteak lehiatuko dira
txapela irabazteko; 15.30tan: txirrindularitza, lehen partea -Vlo
club salisien- gazteekin; 16.30 tan: Hazparneko txi-rrindula
lehiaketa- Antzerkia Haritz Barne salan; 18tan : Joko Garbi
partidak; 19 tan: Kan-tariak karriketan (Hazparneko abesbatzak
ostatuz ostatu); 20 etan : MUTXIKOAK eliza aitzinean, Soinubilak
emanik. 20.30tan : abesbatza gu-ziak eliza aitzinean elgarrekin
kantuz. 23tan : dantzaldia : GAUBELE (eliza ondoan). Gau osoan,
musikariak karriketan.Igandean : 10.30 tan meza eta luzeko
partidaren finalerdia. Mezaren ondotik, euskal dan-tzak Elgar
Oinka-rekin - Haz-parneko Danborrada eta Dan-borrada ttiki
karriketan -Dan-borradaren kontzertua eliza ondoan -Bazkari he
rrikoia karriketan. Aratsaldean, Eus-kal Herriko txapelketaren esku
huskako partidak eta ondotik -Xoko Kantuz- : kantarien
el-garretaratzea herriko pilota plazan. Bukatzeko, euskal dantzak
Patxi Perez-ekin, he-rriko pilota plazan.
Astelehenean: Zelaiko pestak; 9 tan : birla txapelke-ta -
Eguerditan aperitifa eta ain-gira bazkaria. 5 etan : Pilota partida
Zelaiko pilotari gazteekin eta ondotik, 18 tan, Euskal Herriko esku
huskako txapelketa eta ain-gira afaria.Asteartean: goiz guzian,
Haz-parneko saltegien merkealdia eta merkatu haundia eliza
inguruan. Eguerditan: Haz-pandar adinekoen bazkaria Bil-Toki
ostatuan. Aratsaldeko 5 etan: ostalarien lasterketa. 20tan :
mutxikoak, Jean Lis-sar karrikan. 21 tan : antzerkia, Jean Lissar
karrikan Sorginen auziak Euskal Herrian Zuga-ramurditik
Hazparneraino. Mixel Brust, gure Hazpandar
antzerkilariarekin.Astezkenean : 9.30tan: haur-jokoak elizako
plazan; 15tan : haurrentzako zinema ( sartzea urririk); 18tan :
aitzin partida pilotari gazteekin; 18tan : es-treinaldia -Peio ta
Pantxoa eta Hazparneko dantzariak; 19tan : Hazparneko pestetako
desafioa : XALA-MAITIA / GON-ZALEZ-BERASATEGUI. Pilota-ren besta
hau plazan iraganen da. Euria balitz partida ezker paretan. Sartzea
: 10 euro ; 12-18 urte : 5 euro ; 12 urte arte : urririk. Ondotik :
mutxikoak eta behi lasterrak plaza nagu-sian. Gauean, pesten
bukaera: AMAYA-rekin, herriko pilota plazan. Gau guzian, musika
taldea karriketan.
Arg. Filles de la CroixLa Puye Pesta asteartarekin pilota
desafioa
itsasuEzkontzaJoanden ostiralean, ekainaren 11n, ezkondu dira
Nicolas Henri BONHOMME eta Marie OLHATS. Marie Olhats, Blankita eta
Christian Olhats urtetan herri kontseilari izan denaren alaba da.
Zorionak bikote berri huni eta bide on !Hirukasko lasterketaAurten
lehiaketa hau iraganen da ekainaren 26an: Itsasutik abiatuko da
Bidarrira. Izenak oraidanik eman behar dira Krakadan. Parte hartzea
25 euro gostatzen da izena aitzinerat emanez, lehiaketa egunean 30
euro izanen delarik. Lasterketa huntan parte hartzeko lizentzia edo
mediku agiria aurkeztu behar da.
8
-
Herriz Herri
Aiherrako pestak, ekainaren 25etik 28rat ! !
Herriko pestak hurbiltzen ari zauzkigu. Helduden astean
Hazparneko pestak dira eta, ondokoan gure herrikoak. Alta bada,
joan den urtean zurru- murru batzuk zioten 2010ko aur tengo bestak
2 herri au-zoetan betan gertatuko zirela. Ez da holakorik izan,
Hazparne-ko pesta komitea eta Aiherrakoa akomeatu baitira behin
betikotz. Hobe segur, eta biba zuek.
Dena den, joan den urteko pes-ta xoragarri batzuen ondotik,
horra aurten zer prestatu dauku-ten. Aro on batek denak lagun
ditzala !!
Ekainaren 25a : Ostirala, 8etan, MUS-COCKTAIL gaua, Denen
etxean, sari ainitz irabaz-teko.Ekainaren 26a, Larunbata : 8etan
zikiroa KANTUZ taldeak alaiturik. Ondotik, dantzaldia MIKEL HATS
taldearekin.
Ekainaren 27a, Igandea : 10ak1/2tan, meza nagusia
Xiprik alaiturik. Ondotik zintzur bustitzea plazan Herriko
Etxeak eskainirik. 5etan, euskal kantar-ien biltzarra : Etxamendi
ta Lar-ralde, Pil Pil taldea, Peio ta Pan-txoa, Kantiruki, Erramun
Mar-tikorena, Xendarineko ahizpak eta Manex Pagola. SARTZEA
KITORIK.Ondotik, dantzaldia HOLAKO taldearekin. Aratsalde guzian,
Trikero taldea bazterren alaitze-ko eta haur jokoak.Ekainaren 28a
Astelehena : 10etan birlak Attatean. 5etan, pilota partida herriko
plazan,Arratseko 9tan, AIHERRA KAN-TUZ eta ondotik Kilikolo
Zirko-ren azken ikusgarria Bi.Eta bukatzeko, dantzaldia Kiki
Bordatxo-rekin.Bestalde, ez ahantz aingira na-saiki jaten ahalko
dela herriko ostatuetan. Ikusten duzuen bezala ez dugu enoatzekorik
izanen, egitarau bete bete bat prestatu baitaukute gure gaz-teek.
Ongi etorri deneri ! !
Xehetasun edo ohar batzuPrestatu daukuten egitarau zi-nez berezi
huntarik, igande a rratsaldeko kantaldia azpima-rratzekoa da,
aspaldiko artista ezagunak agertuko baitzaiz-kigu taula gainean.
Bestalde astelehen arratseko AIHERRA KANTUZ ere behexi behar
gi-nuke, gisa huntako ikusgarri bat lehen aldikotz eskainia izanen
baitzaiku. Herriko batasuner kantu baten emaitea proposa-turik,
huna erantzun baikorra eman dutenak zoin diren : hiru-garren
adinekoak, eskola pu-blikoko burrasoak, Parropiako kantorea,
Belzuntze elkartea, emazteen gimnaztika talde bat, pesta komitea,
eta omen he-rriko kontseilariak.
Abisu : belarrak egiteko !Aiherrako pentze baten jabe ba-tek
jakinarazten du belar onak badituela egiteko eta proposa-tzeko.
Xehetasunentzat, deitu 05 59 29 48 01-ra
aiherra baigorriDoluJoanden astean, jendalde ede-rrak parte
hartu du Jean Jauregui-berryren ehorzketan. Ontzoronen sortua,
zonbait urtez Amerike-tan ibili ondoan, ezkontzaz etorri zen
Zubiate-ra. Gizon zintzoa, Maexek, bi seme alaben aitak,
laborantzan egin du bizia. Azken hiru urte hauetan osagarri
haun-diak bazituen eta pausatu da 76 urtetan. Agnes, bere espos
la-gunari, bere bi seme alaberi eta nahigabe hunek hunkitzen dituen
guzieri doatzi gure dolumin bizie-nak.Bertzalde, pena haundirekin
jakin dugu Laurent Haristoy, Lezparz Iribarreneko semea zendu dela
61 urtetan. Gazterik hemendik joana, Landesetan Goos herrian,
Akizeko ondoan bizi zen, familia-turik, ostatuarekin lan eginez.
Min biziak zonbait hilabetez ereman du, nehork uste etzuela.
Doluzko agur beroenak helarazten ditugu Iribarreneko familiari eta
penetan gelditzen diren guzieri.
Jazz in college : Mikel Laboa gogoan
Egin dituzten bi emanaldietan, Plaza Xoko-ko gela mukurru bete
da eta entzuleari ainitz gus-tatu zaio, Mikel Laboaren omenez egin
kantaldia. Hendaiako Iran-datz, Garaziko Zitadela, Baigo-rriko Jean
Pujo eta Lekarozeko ikasleek, manera ederrean eman
dituzte donostiar kantariak musi-katu dituen Gabriel Aresti,
Joxean Artze, Bernardo Atxaga eta Sarrio-nandia poeten obrak,
Largunarte konpainiako musikariek ongi beztiturik. Kantari artista
hunek jakina zuen, Jazz-etik pasatuz lotura egiten ohizko euskal
kan-tua eta rockarekin. Lehen parte batean, ikusi ditugu Zitadeleko
19 ikasle makila haundiak eta tti-piak, neurri berezian dantzan eta
kantan harrarazten. Kanaldudek bideo medioz ekarri irudiek ere,
ongi itxuratu dute Mikel Laboaren izpiritu poetikoa. Ikusgarri
denbo-ran, ikasleek, ongi merezitua zuen lore sorta eskaini diote
Denise Ol-hagaray kantu zuzendari eta koor-dinatzaileari. Lan
haundi horrent-zat, entzuleek ere ederki txalotu dituzte bera, bere
laguntzaileak eta parte hartu duten guziak.
Hezurjalearen udaldiaGarazi-Baigorriko xoko huntan, ekainaren
19tik uztailaren 11arte, sai hezurjalearen (gypate barbu) udaldia
eginen da. Egun horietan gai desberdinak eskainiak dira. Ibilaldiak
: begi bat lurrari, beste bat zeruari, sorkuntza tailerrak :
begiratu eta asmatu, asmatu eta erakutsi. Gaualdiak : egunaz,
begi-beharriak zorrotz, gauaz, gogo bihotzak erne. Erakustal-diak.
Hemen ikusi, hortxe irakurri, hantxe gogoetatu eta haurren-tzat
lehen urrats eta behaketak. Ibilaldi, erakusketa, sorkuntza tailer,
filma eta ipuin kondalarien egunaldi eta gaualdi horietan
parte hartu nahi duenak deitu behar du Baigo-rriko turismo
bulegora : 05.59.37.47.28 edo Ga-razikora 05.59.37.03.57.
PilotaJoanden asteburuan jokatu dira baline pilota hutsarekin
Frantziako txapelgoaren finalak.
Huna gure pilotarien emaitzak. Minimo mailean : Maitena Gas-cue
eta Anais Elgart 30 - Urruak 23. Senior bigarren mailean :
Na-thalie eta Ccile Ansolabehere 13 - Oloruek 30. Lehen mailean,
Claire Bordagaray eta Amaia Serre 16 - Kanbok 30.
HeriotzeGerezieta Borteiruko Andr aita-txik utzi du mundu
huntako alor loretsua 80 urtetan. Denbora gehiena iragan du Lafitte
lante-gian eta segur naiz zeruko lore-tegian ongi etorria ukan
duela. Etxeko guzieri gure euskal sendi-mendu leialenak.OtabaMolde
ederrean iragan da Otaba ere, eta diote bide beretik segi-tuko
dutela, Jainkoak nahi badu, helduden urtean! Dena den, apezen
zerrenda ttipituz doa eta elizak nekez betetzen dira, nahiz
ehortzetan jendea mugitzen den oraino. Aldeko kanpotiar batek erran
daut gazteria sanoa dugula; milesker, hau banakien, eta hauen
baitan dago gure esperantza ge-
roari buruz. Bai, argituak zirezte, doi bat odol bero, eta zuen
kar onak iraun dezala, herriaren bi-zitzan parte hartuz. Eta ez
beldur izan, gizona-gizon, emaztea-e-mazte, segida bat ukaiteko
uztar-tu behar dela zintzoki eta abilki, eta gora beherak orotan
badirela eta izanen direla! P. I.
Makea-lekorne
9
-
Herriz Herri
saraSarako itzulia. Errearoaren 6an igandearekin izan da Sarako
itzulia Atxuri taldeak antolatua. 500 kurrikalarik hartu dute
par-tiada. Alde guzietarik baziren etorriak (Hegoaldetik, Saratik
eta ainitz auzo herrietatik bai ere urrunagokoak Dordoa, Gi-ronda,
Tarbe, Olorue, Akizeeta bertze). Denbora txarra zuten, partikulazki
Larrunerat arribatzean, frango kalerna bor-titza egin zuen. Pokado
bat jan eta kuraia hartu dute segitzeko beren itzulia, bainan
Lizunian eta Leizarrietan, frango gelditu dira. Segitu dutenek
xantza izan dute zeren denbora saindatu baita. 400ek bukatu dute
ibilal-dia. Hegoaldekoak ailatu dira lehenbixik arratsaldeko
orenbat eterdiak inguruan, lehenbixiko Saratarrak arratsaldeko 2
orene-tan 12garren bukatu du, Jean-Philippe Amorenak, 7 orenez 45
km-ko itzulia. Denbora txarra zen bainan ez da deus makurrik izatu
salbu axoina bat bihurtua bakarrik. Atxuriako lehendaka-ria Beat
Aguerre kontent zen denbora txarra izanik ere ongi bukatu dela
itzulia. Milesker haundi bat erraiten diote deneri, eta
partikulazki lagundu duten guzieri, zeren ez baita aski ho-lako
itzuli bat antolatzea, boron-date oneko jende ainitz behar baita 60
bat laguntzaile baziren. Aurtengoa bukatu da, bertzea bi urteren
buruan izanen da agian aro hobearekin.Pottoka. Errearoaren 4an
or-tziralearekin 180 jende gomi-datuak zituzten Kontseilu
Oro-korrak eta Thierry Beheregaray Veolia enpresaren
buruzagieta-rik batek. Gaia zuten POTTOKA. Beraz arratsaldeko lauak
eter-ditan hupatu dira Larrun gainera Sarako auzapez Battit
Laborde, Jean-Jacques Lasserre, Arri-uberge eta Lucbereilh jaunak
kontseilu orokorrekoak, Lauque Henri departamenduko turis-mo
bulegoko lehendakaria eta 40 bat auzapez Euskal Herritik eta
Biarnotik. Pottoken jabeak mintzatu dira pottokari buruzko
istorioez. Ilunabarrean 7ak in-guruan Lur Berri gelan izan da
jateko eta edateko tren ttikiko jabeek ofreitua, eta Sarako
kon-tseiluak eta turismo bulegoko enpleatuek prestatua. Georges
Perruquetti Santinazioko tren ttikiaren zuzendaria, Isabelle Fleury
bulegokoa eta tren ttiki-ko enpleatu guziak hor ziren eta gorago
aipatutako jauneria ere. Memento bat izigarri ona pasatu dute
Sarako Kantari taldeak ai-rosturik. Abisu: Larunbatean errearoaren
19an eskola publikoaren eguna. Arratsaldean errebotean haurrek
eginen dituzte beren irakuske-tak, ondotik aperitifa eta
afaria.-Polikiroltegian errearoaren 26an San Josepe eskolako
hau-rrak ariko dira dantzan eta kan-tuz arratseko 8 etarik goiti,
hor ere izanen da aperitifa eta afaria.Maiatzeko abisuak: Heriotze.
Thomas Raymond-Guy 75 urte Elsospekoborda. Etcheverry Jean-Marcel
85 urte Fusildegia. Elizalde Joseph 76 urte
Martie-nekoborda.Sortze. Usarralde Noa, Sahas-tian. Navarte Idoia.
Amorena Behotequy Xalbat, Orlegia. Manzano Xan-Claude,
Men-diondokoborda. Pereira de Lima Yoan.Ezkontza. Goyeneche
Sebas-tien eta Labastie Valerie, Haitz Aldea. Pilota: Eskuhuska
binaka pla-zan senior mailan: Endara De-nis-Mariluz Patrick
galtzaile 21-30 Airetik-en kontra. Saint Jean Christophe-Endara
Joxet gal-tzaile 19-30 Miarriztarren kontra. Gaztetxoak. Prevost
Axel-Ages-ta Joan irabazle 30-26 Irisarta-rren kontra. Artekoak
Iribarne Iaki-Vidal Battit galtzaile 18-30 Uhaldean-en
kontra.Trinketean palantxaka neska-tilak : gaztetxoak Blanko
Oiana-Hauseguy Maurine. Artekoak Etchegaray Joana-Balaire Mai-va.
Bi talde horiek jokatuko dute finala larunbatean Senperen
Hendaiaren kontra.
Ganex
donoztiriEzkontzaMaiatzaren 22an herriko elizan ezkontzako
sakramenduak el-garretaratu ditu Sallaberry Pa-trick eta Verniest
Floriane Etxe-garaian bizi den bikotea. Zorio-nak espos gazteeri.
Goresmen ta goraintziak familieri.SortzeDamestoy-Urkeneko familian
sortu da bigarren haurra, mu-tiko bat ernea. Thomas eman diote
izena. Bordagaray, Urixeko familia gaztean ere bigarrena: E neline
deitua izan dena. Zorio-nak sortu berrieri. Goresmenak ederki
abiatu aita, ama ta fami-
lieri.BestaberriBai biziki ederki iragan da igan-dea nahiz
goizean denbora doi bat hitsa ginuen. Gazteria xar-manta, denak bat
bertzea bezen ederki beztituak. Gidari berria izana gatik denak
xarmanki ku-deatu baitituzte. Goresmenak gazteria ta laguntzaile
guzieri.Amen bestaBezperen ondotik amak gomit ziren Etxegaraiko
sala berrirat: multxo ederra bildu da eta ongi goxatu herriak
eskaini arra-tsaldeko on bat eginez. Zorio-nak deneri. A. A.
HeletaBestaberri-Otabaz zer erran? Zinez ontsa iragan direla.
Jen-dea untsa ibili da, lehen igan-dean ez da aroaren gatik
pro-sionerik egin, bainan Otabaz seriostasun handian iragan da eta
eskerrak hartze dituzte gazte beztitu guziek, eskerrak musika-riek,
edertzen baitute betiko aire ederrekin bai elizkizun denbora bai
kanpokoa, eskerrak ere al-
dare egile ala berdura heda-tzaile, kantari, arropa apaintzale,
eliza itzuli garbitzaile, plazan be-ren etxe aintzinak
lorestazerai-nokoan, guzien indarrari esker baita besta hori
kausitzen.Mezak: larunbat aratsean 7 ore-netan, Heletan.Igandean 9
orenetan, Landi-barren eta 10.30etan, Iholdin (Konfirmazionea)
Herritarra
Publizitate afixa larriak tatsatuak - Maiatzaren ho-geitazazpiko
kontseilu bilkurak finkatu du joan den urtean ezarri publizitate
larrien tatsak izen berri bat harturik segituko duela, iaz ezarri
baldintzetan. Hots hamabi metro karratu baino ttipiagoko afixentzat
ez dela tatsarik, hamabitik hogei metro karratu arte tatsaren erdia
baizik ez dela eskatuko, tatsa bere osotasunean hogei metro
karratutik goiti galdatuko dela.
Berregituraketa ttipi bat kontseiluanGaineko soin bat gorri
distiranta jantzirik etorria zen Anne Marie Borda komunista
maiatzaren hogeita zazpiko bilkurara. Au-zapezak baieztatu duelarik
kul-turako delegazioa kentzen ziola ozenki mintzatu da. Angeluko
kargudunek betearazi dioten kultur jokabidea ez duela onar-tzen,
Angeluk dituen kultur bere-zitasunak abandonatu nahi dire-
la, herritarrak parte harrarazten eta gogoetarazten dituen
kultur joera baztertua dela ; bururatu du erranez : artistak jakin
zazue zuekin naizela ! Ondoko ixilu-nea kartsua izan da hark bezala
pentsatzen zutenentzat, biziki luzea berriz haren kontrakoen
idurira. Auzapeza ez da horretan gelditu, axuant kargua ken
ze-kioten kontseilariek galdatu du ; hogeita lau kontseilarik
bozkatu dute komunistaren axuant kargu kentzea, bostek kontra
bozkatu dute eta eskuineko oposizioko bederatzi kontseilariek ez
dute bozketan parte hartu. Erakus-teko gaztigu horrek ez zuela
kontseiluko gehiengoan ondo-riorik, Patrik Lienart komunista
seigarren axuant bozkatua izan da, enplegua lan integrapen eta
enbaldituen delegazioak hartu ditu. Kulturaren gaitasuna Guy
Mondorge lehen axuantak har-tu du ; aldiz finantzena Annick
Jarriaud Vergniolles bigarren axuantak hartu du.
angelu
Aitzineko igandean iragan da Elizabe-rriko auzoaldean, Union
Basque elkar-teko birla xapelgoa. 16 jokolari arizan dira aratsalde
osoan, Etxeberria osta-tuko birla lekuan. Hain xuxen, Hubert
Seillan Hazpandar birlari adretak ira-bazi du xapelgoa. Bera
Labirikoa da bainan Elizaberriko zentroan ari da. Lehiaketa luzea
izan da, hain dira jo-kolariak elgarren bete agertu eta on-dorioz
bat bertzetik behexteak nekeak izan dira. Huna nork zer tokitan
bukatu duen Union Basque-ko 36 garren fina-la. Lehen : SEILLAN
Hubert (Elizaberri) -2 :MENDILAHATXOU Marcel (Sanoki) -3 BACARDATZ
Louis (Birlabolak) -4 MIREMONT Alain (Goxoki) - 5 BENAC Emile
(Birlabolak) - 6 HARISTOY Xarlo (Auxotea) - 7 INCABY Bernard
(Toki Ona) -8 ARGUIN-
DEGUY Emile (Birlabolak) - 9 BIDART Josette (Birlabolak) - 10
BIDART Saint Martin - 11 HARGUINDEGUY Julien (Birlabolak) - 12
DUHAU Jrme (Toki Ona) - 13 BIDART Franois (Auxotea) - 14 AROTCAREN
Ramuntxo (Elizaberri) -15 GACHIBAT Dominique (Toki Ona) - 16
IRIGOYEN Jean-Pierre (Birlabolak). Sari ederrak ukan dituzte orok
eta ara-tsari buruz orori zintzur bustitze bat es-kainia izan
zaiote aratsaldeko kaldaren ezeztatzeko onegingarri agertu
zitzaio-tena. Goresmenak irabazdunari eta ere birlari guzieri,
ahantzi gabe Dominique Gachibat, jokolari eta kondalari zago-na
birla xapelgo huntan.
birlarien xapelgo nagusia Hazparnen
10
-
Herriz Herri
Otsanz-eko kaperaHelduden uztailaren 22an Baio-nako apezpikuak
benedikatuko du eta bertan meza bat emanen Uztaritze eta Senpereko
juntan den Otsanz-eko kapera. Santa Madalenari kontsekratua den
kapera xahar hori duela zonbait urte osoki berritua izan dena
pribatua da eta Clment zine egilearen fundazioa da jabe. Jabeen eta
apezpikutegiaren artean konbenio bat izenpetua izan da berriz
elizkizunak ka-pera hortan egiteko gisan. Atxik beraz eguna
uztailaren 22a ara-tsaldeko 5ak eta erdietan.
KermezaH e l d u d e n igande hun-tan Haltsu-ko kermeza de-nez
meza ba-kar bat izanen da parropia guziarentzat. Ongi etorri
hoberena se-gurtatua da Ha l t suar ren ganik.
Etxe loratuakEtxe loratuen zoin gehia-gokan parte hartu nahi
dutenek ize-nak eman behar dituzte hilabete hunen azken eguneko
herriko etxean. Behar diren xehetasunak bertan
aurki dezazkete edo telefonatuz zenbaki huntara: 05 59 93 00
44.
Antzerki Hamazazpigarren mende has-tapenean Lapurdi-k De Lancre
jaunaren manuz jasan zituen gertakariak zoin ederki ez dira
antzerki batean emanak izan juanden igandean Kiroleta-ko pilota
plazan 200 bat ikusliarren aintzinean. Dotzena bat antzesle aritu
dira hor beren talendu ho-berena erakutsiz, emozione berezi bat
sortaraziz publikoari. Ez dira haatik txalo eskasean gelditu azken
hunen partetik. Arrakasta handia biltzen ari dute antzerki horrekin
eta bilduko ere
iparralde huntan bertze 3 edo 4 tokitan eman behar baitute
oraino. Biba zuek.
uztaritze
Mixel Brust ezagun De Lancre jaunaren egin beharretan
izpuraIduzkilore antzerkia Ipar Eus-kal Herriaren itzulia egiten
ari du Iduzkilore antzerkiak, duela 400 urte Lapurdin gertatutako
sorgin ihiziaren oroimenez. Sen-peren eta Uztaritzen egin diren
emanaldiek arrakasta handia ukan dute. Ostiral arrats huntan
(21:00), Izpurako pilota plazan da emanen (edo Donazaha-rreko
ezkerparetan, euria balitz), Seaskako Integrazio Batzor-dearen
alde. 11 urte hontan ari da Integrazio Batzordea lan eta lan,
ahalmen hurriko haurrak
eskolatzen laguntzen. Beharrak haatik handiak dauzka, aurten
115.000 euro 25 ikaslerentzat : 10 AVS lanpostu, 7 hezitzaile postu
eta koordinatzailearen postu erdia. 90.000 euro inguru
baditu mementoko eskuratuak, oraindik 25.000 euro behar.
Ikuslegoa saldoan igurikatua da beraz Izpuran, eta Integrazio
Batzordekoek bihotzez esker-tzen ditu Lapurdi 1609 elkarteko
antzerkilariak, hauek urririk hel-du direlakotz ahalmen hurriko
haurren fagoretan.
JutsiLokarri-ren ateraldiaBerrikitan Larzabale, Izura, Jutsi eta
Arantsusiko adinetakoek egin dute ateraldi bat pollita Landesetako
Chalosse eskual-dean. Nerbis herrian erakutsia izan zaiote etxalde
bat zointan ahate hazkuntza egiten baitute eta dena berek
kontserbutan ezartzen. Hor jastarazi dituzte etxe mozkin horiek eta
ere be-rek egiten duten arnoa. Holaxet
aiseago zen Mugron herrirat hel-tzea bazkari on baten
gozatze-ko. Ondotik Akizeko ALAT mu-seoaren bisita izan da zointan
ikusten ahal baitziren orai arte atera diren elikopter haboxiak eta
bertze hegazkin ttipi batzu ere. Elgarrekin solastatzeko pla-zerraz
bertzalde denak gustatu-rik etxeratu dira.
Pierra LAKO
bidarrai
Iduzkilore antzerkiko jokola-riak, Senpereko emanaldian (Arg.
A.Z.)
Ezkontze - Mendi Xolako Thierry Anchordoqui-k bizilaguntzat
har-tu du Fabiana do Carmo Silva. Goresmenak eta agiantza
zo-riontsuenak bikote huni !Ixtripu - Berriz ere ixtripu izi-garria
gertatu da gure herrian. Bide nagusian, Ortzaize alderat, bi autok
elgar jo dute joan den astean, astearte aratseko 10ak eterdiak
irian. Eta maleruski auto baten gidariak, 49 urteko Irne Bisensang
Mugertarrak, bizia
galdu du. Baigorri aldetik heldu zen, han lanean ari den bere
ala-bari bisita eginik. Bertze autoko gidaria, Yvette Beraits
Lekun-berritarra, arinki zauritua izan da, gerokorik gabe.Gazteak
etxez etxe - Herriko bestak hurbiltzen ari-eta (uztaila-ren 10etik
14era), gazteak etxez etxe pasatuko dira ekainaren 19a eta 27a
bitartean. Egin die-zaiegula ongietorria.
Arte eta argazki erakusketaUztailaren 9 tik 17 ra, kultur
ai-nitzen herriko gelan : margoak, zizelkadurak, Donazaharreko
ar-gazki zaharrak.10 garren erakusketa, tokiko eta euskal herri
barnealdeko artis-tak, baita ere urrunagokoak;aurtengo berritasuna,
herri hun-tako bi elkarteren parezkatzea, erakusketa aberasteko eta
osa-tzeko : Ohisko elkartea = ar-teen kurutzaketa eta,
Donazaha-rreko erretretatuen elkartea = Beti Aintzina.Lehengo
Donazaharre agertuko dute argazki xaharrek armairu, sukalde,
ganbara xokoetarik bildurik : 100 obra, parada gu-zietakoak
eskoletako klaseak, familia argazkiak (eztei, etab), besta gisa
guzietarik, feriak...Ohizko erakusketak dozena bat artisten obrak
hedatuko ditu : margo eta marrazki, zizelketa, mosaika, akuarela,
edertza-pen...
Sartzea urririk. Goizetan 10:00-12:00, arratsaldetan :
15:00-18:00.Animazio eder baten mentura, oroitzapenak partekatuz
eta arte sail ezberdinak gozatuz ; ez egon dudetan,
etorri...Estrena uztailaren 9an arratsal-deko 7etan.
donazaharre
11
-
abisuak
N Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tl. 05 59.25.62.85Fax. 05 [email protected]
[email protected]
URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar
Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E
edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin-Chaho64100
BAYONNE/BAIONA
Tl. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
ditions Basques
lan eskaintza IGUSKIAS.A.R.L. au Capital de 7.500,00 ESige
Social : 45 Rue des Cordeliers
64100 BAYONNERCS BAYONNE B 491.343.273
Aux termes des dlibrations de lAssemble Gnrale des Associs en
date du 1er Octobre 2008, Monsieur Beat OTEIZA, demeurant HASPARREN
(64240), 4 rue Duranguiers, a t nom-m co-grant compter de pareille
date pour une dure illimite, la socit tant par la suite administre
par ce dernier et Monsieur Dominique BIADOS demeurant Boucau
(64340), 32 rue Georges Politzer.
Le dpt lgal sera effectu aux Greffes du Tribunal de Commerce de
Bayonne.
Pour Avis.La Grance.
IGUSKIAS.A.R.L. au Capital de 7.500,00 E
Sige Social : 45 Rue des Cordeliers64100 BAYONNE
RCS BAYONNE B 491.343.273
Aux termes des dlibrations de lAssemble Gnrale des Associs en
date du 16 Juin 2008, il a t pris acte de la dmission compter du
mme jour, de leurs fonctions de cogrants de Mon-sieur Serge
ETCHEGARAY, demeurant Bayonne (64100), 64 rue dArrousets, et de la
nomination pareille date, pour pourvoir leur remplacement, de
Monsieur Domi-nique BIADOS, demeurant au Boucau (64340), 32 rue
Georges Politzer, pour une dure illimite.
En outre, LAssemble Gnrale des associs dcide quen application
des dis-positions de lArticle 288 du dcret N67-236 du 23 Mars 1967,
le nom du grant ne sera plus port dans les statuts.
Le dpt lgal sera effectu au Greffe du Tribunal de Commerce de
BAYONNE.
Pour Avis.La Grance.
Uda Leku elkarteak uda huntako animatzaileak xekatzen ditu.BAFA
tituluduna, euskaraduna, uztailan lan egiteko prest, bilguneetan
edo egonaldietan.Deitu Uda Leku-rat: 0559550125.
AVIS DE CONSTITUTION
Avis est donn de la constitution dune socit prsentant les
caractris-tiques suivantes :
Dnomination : S C I BI KUSIAKForme : Socit Civile
Immobilire.Sige social : Maison Iguzki Alde -
64220 SAINT MICHELObjet : construction, acquisition, ges-
tion, location et administration de tous biens mobiliers ou
immobiliers.
Dure : 99 ans. Capital : 200 euros.Grants : Messieurs :
JAUREGUI-
BERRY Sylvain et SALLABERRY Mickael,Immatriculation : RCS de
Bayonne
Les Grants
EHZ Autobus garraioak15 egunen buruan dugu EHZ festibala
Heletan, hiru egunez 60 kontzertu/ikusgarri eta ber-tze animazio
frangorekin. Bai-nan nola hurbildu Heletara ? Au-tobusak pasatuko
dira Iruea, Donostia, Hendaia, Baiona, Miarritze, Maule... eta ere
Paue, Tolosa, Bordele eta bertze leku ainitzetik. Urririk dira 3
egune-tako txartelen jabeentzat, tokiak aitzinetik atxikiz
(xehetasunak, www.ehz-festibala.com).
Haria Jarraiki, Haria Galdu,dena Hariaren Menturan daGoHau da
HAIZE BERRI kultu-retxeak apailatzen duen UDA ERAKUSKETAren
gaia.Sei artistek osatzen dute aur-tengoa: PATRICYAN emazte
plastikalariak du kulturetxeko erakusgelan berak asmatu abe-reen
aldaera harkorra; Elizan MIKEL DUVERTen marrazkiak Iratzederren
zertarako oler-kiaren haritik doatzi, Amotza-nea ostatuan CELINE
MIRAILH A RROSSAGARAYen margola-nak, kanpoaldean eguzkitara izanen
dira GUANES ETCHEGA-RAY, JOSETTE DACOSTA-BRAY eta AGNES BRIVESen
eraikunt-za bereziak.Erakusketa garaikide hau es-trenatuko da
ekainaren 18an
(20.00) Erakusketa ikusgai dago ara-tsaldero, astelehenez ezik
15eta-rik 19etara, agorrilaren 20eraino.
kepa altonagaren darwin geurean liburuaren aurkezpenaPamiela
argitaletxeak eta Maiatz Elkarteak Eusko Ikas-kuntzaren
laguntzarekin atse-gin handiz gonbidatzen dituzte interesatuak
litaizkeen guziak Kepa Altonaga bizkaitarraren liburu berriaren
aurkezpenera, Darwin geurean (Zelaia saria 2009). Hau iraganen da
ekai-naren 22an, asteartez (19 :00) Baionan, Eusko Ikaskuntza-ren
egoitzan (51, Jauregiberri kaia). Maiatzeko Lucien Etxe-zaharreta
eta Pamielako Jose Angel Irigarayen hitzen ondotik, idazleak bere
liburuaren mamia barnatuko du. Ondotik arno on baten
hurrupaldia.
SCOP COPELECTRONIC, Z.A. DU HILLANS 64990 ST PIERRE
DIRUBE
Les associs de la scop Copelectronic sont convoqus en :Assemble
Gnrale Ordinaire Annuelle,
le 25 juin 2010, 17h00,au sige social de Copelectronic, St
Pierre dIrube, effet de dlibrer de lordre du jour
suivant:-lecture du rapport du Conseil dAdmi-
nistration-lecture du rapport du commissaire
aux comptes-prsentation et approbation des
comptes-affectation des rsultats-dmission de
socitaires-admission-dmission de nouveaux
administrateurs-variation de capital.
Le Conseil dAdministration
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes dun acte sous-seing priv en date du 09/09/2010 il a t
cre une socit prsentant les caractristiques sui-vantes:
Forme: socit responsabilit limi-te
Dnomination: Friterie Artisanale du Labourd F. A. L.
Capital: 13000 eurosSige social: Maison Hamilaga, Che-
min Hamilaga 64310 St Pe sur NivelleObjet: La socit a pour objet
en
France et lEtranger: - La prparation et la commercialisation de
frites fraches et tout produit de snacking, vente sur place
emporter ou en vente ambulante
Dure: 50 ansGrance: Madame Marie-Hlne AS-
TIGARRAGA Demeurant: Maison Hamilaga Chemin Hamilaga Quartier
Hergarai 64310 St Pe sur Nivelle Monsieur Christophe
TEXIERDemeurant : Maison Hamilaga
Chemin Hamilaga ; Quartier Hergarai 64310 St Pe sur
NivelleImmatriculation: au RCS de Bayonne
Pour avis et mentionLa Grance.
LAFD
Socit par Actions Simplifie
Au capital de 4 000 EURSige Social: 49 avenue de Verdun
64200 BIARRITZ
Avis de constitution
Par acte sous seing priv en date du 1er juin 2010, il a t
constitu une socit par actions simplifie:
Dnomination sociale: SAS LAFDCapital: 4 000 EUR divis en 400
parts
sociales de 10 EUR chacune, entirement souscrites et libres.
Sige social: 49 avenue de Verdun 64200 BIARRITZ
Objet: La formation en dveloppe-ment durable; lintervention en
dgat des eaux, lasschements techniques, lassis-tance maitrise
douvrage.
Dure: 99 annes compter de lim-matriculation de la socit au
Registre du commerce et des socits.
Prsident: aux termes dun acte sous seing priv en date du 1er
juin 2010 Bor-deaux, Monsieur Laurent TAQUE a t d-signe comme
Prsident pour une dure illimite.
La socit sera immatricule au Re-gistre du commerce et des socits
tenu au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.
Pour avis et mentionLe Prsident
Amikuzeko MediatekanEkainaren 19an, larunbatare-
kin, goizeko 10:00etan Idazle aurkezpena
Euskal kul-tur erakun-d e a k , Amikuzeko m e d i a t e -karen
eta Zabalik el-k a r t ea r en p a r t a i d e -t z a r e k i n
,
amikuztar emazte gazte baten lehen liburuaren aurkezpena eginen
du.Batrice Urruspil idazleak Gi-
zaki bakartiak liburua be rriki atera du Elkar argitaletxean,
Gazteluma sailan. Bakardadeaz hitz egiten duen Gizaki bakartiak
liburua ha-mahiru ipuinek osatzen dute, istorio intimoak
pertsonaien psikologiaren ikuspegitik kon-datuak. Idazleak bere
unibertso barnakorra aipatuko digu egun hortan.Beatrice Urruspil
Donapaleun sortua da 1975ean. Arte ede-rretan eta euskal filologian
diplo-matua da. Baionan bizi da eta gaur egun kostaldeko elkarte
batean antolatzen ditu erakus-ketak.
12
-
telebixta leihotik
asteburuko Hitzorduak
Bahituak: Irakurle maitea, artikulutxo hau irakurriko duzularik
sei hilabete beteko dira Afganistanen bahituak izan diren bi
frantses kasetari beren Afganistar lagunekin. Oroitarazten dizut
bahitze hori ez baztertuz halere gure mundu zabalean dauden bertze
bahituak. Gogoan atxiki behar ditugu denak.
Ekainaren 18a: Egun horrek zerbait erran nahi du, ni bezalako
zaharrentzat ezagutu dugulakotz denbora hori, duela 70 urte iragan
direla geroztik. Ez naiz segur gure haurrek eta are gutiago haur
ttipiek asma dezaketen zer izan den garai hori. Egia da gauza
berbera gertatu zaigula guri 14-eko gerlarekin.Ekainaren 18
karietara France 2 gateak zabaldu du de Gaulle jeneralaren deiaren
inguruko giroa. Lehenik Frantzian gerla denboran, ekaineko lehen
egunetan hasiz, Reynaud orduko lehen ministroaren zalantzak Weygand
eta Petain alde batetik eta de Gaulle bertzetik ukan dituzten
eztabaidak.Oroitarazten dute Londres-en, hastapenean Churchill alde
zuela, bainan gero ez direla beti ados izan. Telefilma
interesgarria.
Libres Franais de Londres: Hau ere telefilma interesgarria
lekukotasunez betea. Alabainan, oraino bizi diren Londresera joan
direnen lekukotasunek badute beren balioa. Bakoitzak salatzen du
nola bizi izan duen garaia, Londres-en bertan, Ingelesen ongi
etorria, neskatxak barne, eta gero Afrikan, Libanon ezagutu duten
gerla, 1944-45 arte. Historiaren parte bat datza lekukotasun
horietan.
Bordele, Frantziako hiri nagusia: Hiru aldiz gertatu zaio:
1870an, 1914an, 1940eko ekainean. Akitaniako telebixtak zabaldu
duen emankizunak erakutsi du zer izan diren Reynaud-en gobernuak
iragan dituen egunak, nola borrokatu diren, alde batetik Petain
su-etenaren alde bertze ministro batzuekin eta bertzetik Reynaud,
Mandel eta de Gaulle gerla segitzearen alde Ipar-Afrikara joanez.
Azkenean Reynaud-ek amor emanez Lebrun Errepublikako presidentak
izendatu zuen Petain gobernuburu. Orduan, hain zuzen, zendu zen
III. Errepublika. Oroitzapen latzak!
Kirolak: Frantzia-Uruguai: 0 eta 0. Ez dut ikusi partida, bainan
nahi nuke jakin delako match nul hori egiazki nul izana den ala ez.
Hego-Afrikarren kontra jokatu dira frantsesak errugbian eta han
galdu dute aise (42 eta 17) bortz entsegu bien kontra.
J. H.
ortziralean-Donamartirin, Otsozelaiko harpetan (19.00),
Solitudes danses ikusgarria.-Kanboko elizan (20.30), Oldarra
abesbatza.-Miarritzen, Koliseo gelan (21.00), La rose tatoue
antzerkia, Rideau Rouge elkartearekin.-Donibane Garazin, herriko
etxean (21.00), Beat Zintzo-Garmendia mintzo Euskal-Herriko
ihauteriez.-Izpuran, pilota plazan (21.00), Iduzkilore antzerkia,
Integrazio Batzordearen alde.
larunbatean-Zugarramurdin, Sorginaren eguna.-Aiziritzen,
selauru-hustea.-Agurainen, Euskal Herriko eskolarteko bertsulari
gazteen finalak.-Getarian, pilota plazan (09.00-13.00),
zaharki-merkatua. -Donapaleuko mediatekan (10.00), Batrice Urruspil
idazlearen lekukotasuna.-Hendaiako merkatugunean, Lanetik
elkartearen besta;-Donibane Lohizunen, Akotze auzoaldeko besta. Mus
lehiaketa (15.30) eta zikiro-jatea (19.30).-Baionan, Elkar dendan
(16.00), Peio Etcheverry-Ainchart Luis XIV
erregeaz mintzo.-Miarritzen, Koliseo gelan, euskaraz (16.00) eta
frantsesez (18.00), Infernuko klasea antzerki ikusgarria Rideau
Rouge taldearekin. Kasinoko aretoan (20.30), Caminos paralelos
Espainiako dantza ikusgarria, Maria Pili ikastegiarekin.-Ziburun,
portu bazterrean (18.00), bakalau prestatzaileen zoin-gehiagoka,
ondotik afaria. Zokoako portuan (19.30), kortsarioen triatloi
lehiaketa. Parropiako gelan (20.30), Iduzkilore antzerkia, 1609-ko
gertakari latzak gogoan.
-Baionan, Txiribogan (19.00), Azken Demo dantza.-Azkainen,
Txopinondo sagarnotegian (20.00), Arroka taldea Batteleku
gaualdiaren karietarat.
igandean-Herri askotan (Donamartiri, Baigorri, Urdiarbe, Maule,
Garruze, Izpura, Erango, Senpere), Eihera eta herri ondarearen
eguna, herri kondalariekin.-Agurainen, Araban euskaraz besta,
Arabako ikastolen alde.-Haltsun eta Senperen, kermeza.-Ahetzen,
Kukuso-merkatua-Donapaleun, merkatu plazan
(10.30), Amikuze kantuz eta dantzan.-Hendaian, hiribarneko
eskolan (11.30), Hendaian kantuz.-Ziburun, herriko plazan (11.15),
mutxikoak Punpeka taldearekin.-Donibane Lohizunen, herriko etxe
aitzinean (11.30), herriko Estudiantina elkartearen
kontzertua.-Angelun, Bost-Kantoineko plazan (11.30),
mutxikoak.-Alozen, herriko plazan (17.00), Iduzkilore
antzerkia.-Gixunen, herriko plazan (21.00), Jondonane sua.
asteburuan-Ainitz herritan, Musikaren besta kontzertu
askorekin.-Hazparnen, Jondonane bestak. Arnegin eta Amenduzen ere
herriko bestak.- Miarritzen, Itsas-Topaketak. Bestalde, ortziralean
eta larunbatean, Herausta auzoaldeko bestak Ortziralean (19.00) mus
lehiaketa. Larunbatean (09.00) sukaldari lehiaketa, nork prestatuko
duen axoa hoberena. Ausagailu asko eta aratsari buruz (19.00) afari
herrikoia.-Baionan, Jondoni Estebe auzoaldean, ortziralean eta
larunbatean, Artea leihoetan, musika, antzerki, zirko, dantza,
ederlan...
EITB Iparralde igandetan ere
Joan den asteaz geroz, hor dugu EITB Iparraldeko ohiko taldea
eguneroko Iparraldearen orena molde dinamikoan eskaintzeko (18:00)
eta igandetan (11:00) oren erdi bateko emanaldia, aste barneko
gertakari nagusien bilduma errepika.
EITBko taldea : Franck Dolosor, Andoni Lizeaga, Pantxika
Delobel, Guillaume Irigoyen eta Jasone Iroz (arg. EITB)
igandean herri kondalariak
Herri ondareak eta eiherak ohoretan izanen dira igan-dean,
ekainaren 20an. Kari hortara, ibilaldi gidatuak antolatuak dira
asko he-rritan, kondalarien ildotik. Donamartirin, Barandia-ranen
urratsetan, elizako plazatik abiatuz (10:00). Baigorrin, Etxauze,
eliza eta beste, pilota plazatik abiatuz (10:00). Urdiar-ben,
Jakobe bideak, Gaz-teluzare, San Gregorio ka-pera, eliza aitzinetik
abiatuz (10:00). Maulen, gaztelua (11:30). Garruzen, Jakobe bideak
(9:00) eta herriaren bisita (15:00). Garazin, ma-hastiak, Donibane
Garaziko zitadela, Madalena, Izpu-rako herriko etxetik abiatuz
(15:00). Erango eta Bur-gue-Erreiti herrien bisita, Erangoko
plazatik abiatuz (9:00).
ortzaizen, ate idekitzeak ofizialeen herrixkan
Helduden aste guzian, ekainaren 21etik 25era, astelehenetik
ortziralera, Ortzaizeko ofizialeen herrixkako saltegiek ateak
idekiko dituzte publikoari (9:00-18:00). Kari hortara, han
aurkituko da Jeremy Padrela gaztea, bisitariak laguntzeko eta
aholkatzeko beren hautuetan, egin gogo lituzketen
apailamenduetan... Ongi etorri orori.
13
-
Han eta HeMen
Ibilbidea : Hogei urtez larruz ko jantzien sorkuntzan arizan
naiz... Gero krisi ekonomikoa etorri da eta lan hori utzi behar
izan dut. Geroztik lan berri bat praktikat-zen dut. Estresaren
kudeantza giza jakintza barneratu dut eta oraintxe praktikatzen dut
jen-deak laguntzeko eta artatzeko.
Estresa zer da ?Hiru faktoreren bateratzetik sor-tzen da estresa
: egoera, egoe-raren oharmena eta egoeraren oharmenaren emozio
ezkorra bultzatu baitu. Informazio hori burumuinerat doa eta han
artxi-batua da... Hortik egoera berdi-na agertzen denean,
esperient-zia txar hori gure baitan izanez berriz pizten da...
Gorputzak horren kontra ihes egiteko ala borrokatzeko portaera
defen-tsiboak erabiltzen ditu. Sorte-gunaz geroztik emozio gaizto
bakotxak gure gorputzan toxina fisikoak eta psikikoak metatzen
ditu, erreakzio ezkor kimikoak eta fisiologikoak ekartzen ditu...
Beraz min eta traba ezberdinak agertzen dira... goiz ala berant
egiazko lehergailu suntsitzaile bilakatuko direnak.
Eta nori zuzenduak dira artatze horiek ?Artatze horiek
beharretan diren guzier zuzenduak dira. Estre-sarik gabe ikastea
errexago da, beraz kinesiologiarentzat hezkuntzaren munduari lotua
da... Ortofonista, arrazoimena berreraikitzen laguntzen du...
Ikasketetan diren arazoak kine-siologiak ezeztatzen ditu, nor-malki
elkarrekin lan egin behar dugu haurren interesarendako. Izan dadin
lan munduan, ar-teetan edo kirolan, maila on
batetara heltzeko bakoitzak bere burua-rekin eta besteekin,
komunikazio zuzena eta harreman argiak ukanez, ekoizpenak
emendatzen ditu. Bu-raso gazteeri izigarri gustatzen zaie...
Zein dira estresaren sintomoak ?Fisikoak : bizkarreko, buruko,
hezurren juntetako eta gor-putz-ataletako mi-nak... orokorki
gor-putzaren desorekak. Psikikoak : gaizki lo egitea, akidura,
ilun-durak, ikasteko eta barneratzeko zailta-sunak... Eta portaera
arazoak : gaizki jatea, harreman arazoak, beldurrak... tabako,
alkohola edo droga menpekotasuna. Sintomo ho-riek guhauren irudi
txarrari lo-tuak dira. Irudi txar hori bertzek igortzen daukute...
bainan uste-keria bat baizik ez da, ekonomia eta kultura sistemek
ekartzen dutena, itxaropen estandarretan oinarritua, piramida gisa
antola-tua den gizarte kontsumitzaileak bere diru irabaztearekin
meta-tzen duena.
Eta nola posible da estres hortarik ateratzea?Hiru aterabide : 1
- Ongi izateko tekniketarat itzuliz, adibidez ki-rolak, yoga,
igurtzi edo masaje ezberdinak... 2 - Lasaitzeko eginen diren
artatzeak erabiliz : osteopatia, sofrologia, talasote-rapia,
shiatsu... 3 - Eginmolde
iraunkor batekin barnelan bat ereman, sail hortan berezituak
diren jende batzuen laguntza-rekin, adibibidez kinesiologoak,
naturopatak eta bertze energia emaileak... ESTRESA EZABA-TZEAK EDO
HAREN KONTRA BORROKATZEAK AHALAK BI-DERKATZEN DITU!!!
Saio bat nola iragaiten da ?Kinesiologiaren bideratzaile bat
bezala niz eta entzute aktiboa-rekin hunkipen ezkorren estre-sak
argitzen eta deuseztatzen laguntzen dut. Medikuntza xina-tarratik
eta osteopatiatik hartu-tako metodoak erabiltzen ditut estresaren
ondorioetaz gorpu-tza garbitzeko. Beraz, gorpu-
tzak oreka orokor berria aurki-tzen duelarik, korapilo sakonak
askatzen dira. Bizi-kemenaren aise erabiltzea errexten delarik,
ibilmolde mental eta psikologiko gorena segurtatzen da. Estres
egoera zilatzen delarik sofri-tzeko beldurra desagertzen da...
Bururatzeko, ezagutu behar den gauza inportanta bat erran nahi
nuke : Ongi izatea, orain egiaz-ko merkatua bilakatua da, 70
mi-liar euroko merkatua ! Egunero gurisseurs edo sasimediku berriak
agertzen dira eta ez da-kigu preseski zer egiten duten ! Artetan
jendeen min eta egoera ahuletaz baliatzen dira, egiazko sendabideak
xahutuz !!! Kasu egin behar da eta erne egon !
Artatze horiek ez dira ordain-duak seguritate sozialaren
ga-nik... Beraz arazo berezi bat ez bada konpondua hiru saioren
ondotik, beste terapeuta ba-ten ganat atsulutuki joan behar da !
Xinan jendeek osagarri ona e rrekuperatzen dutelarik me-dikua
pagatzen dute, bainan ez badira sendatuak medikuek dute jendea
ordaintzen. Ipa-rralde huntan orokorki (kostal-dean)
kinesiologiaren saio baten prezioa berrogei eta hirurogei euroren
artekoa da. Ene ustez, osagarri on bat ukaiteko ez da normal prezio
berezi baten fin-katzea. Bakotxak bere ahalen arabera ordaindu
behar luke.
Pantxika Prat kinesiologoa kontsultatzeko, hitzordua har daiteke
helbide hontan : Ogi La-bea, Leizparze auzoaldea 64430 Baigorri
(tel.05.59.37.89.33 06.47.07.64.12).
Pantxika Prat baigorriar kinesiologoa, estresaren
kudeatzaile
Ekain hontan, belar loretsuetan, gure ame tsak haizearen
uhaine-tan dabiltzalarik, hona hemen Juan Manuel Galarraga
tindu-lariaren 50 bat oihal eta Mikel Ibarguren olerkariaren beste
hainbeste poema, denak poe-siaren hautsez titakatuak !Juan Manuel
Galarraga (63 urte), sortzez Zaldibikoa, Senpe-ren bizi da. Ttiki
ttikitik pinturaz afizionatua den artista dugu. Sail honi
bizipideak ez badio sobera utzi denborarik, orai, erretiro
ga-raian, bere begi garden eta zo-rrotzek ez dute gehiago gelditu
nahi, hameika oihaletan zerbait dohaintsu gure zorionarentzat sortu
gabe. Mikel Ibarguren (43 urte), sor-tzez Zestoakoa, Ziburun bizi
da eta 3 olerki bildumen idazlea
da : Hemen gauak lau ertz ditu, Dese-rriko karrikak, Ahapeka .
MikeI Ibargu-renen poesia ezin geldiara-zia da. Maite-mindutasunak
eta herbeste-ratzeak zau-ri-ohatze bat eginik bere b i h o t z e a
n , nehoiz ezin ditu bere sen t imendu poetikoak gorde. Horrela,
Juan Manuelen margolan bakotxa-ren aitzinean idatzi olerkietan,
bere inspirazioa doblatzen ikus
daiteke, sakonetik dakielako Juan Manuel ere
maiteminduta-sunaren eta herbestetasunaren umea dela.
Erakusketaren estreinaldia eginen da ekainaren 19an, larunbatez
(18:30). Etorri ! Zer-baixka edanen eta janen dugu elgarrekin.Eta
ekainaren 26an, Hatsa elkar-teak propostazen du, Maite di-tugun
olerkariak sailan, eguna Juan Manuel Galarraga eta Mikel
Ibargurenekin iragaitea. Goizean, Zugarramurdiko Men-dibil kaskoan
oinezko ibiladia (abiapuntu-hitzordua Larraldean 9etan). Ordu
batean bazkaria. Arratsaldeko 4 etan Juan Ma-nuel Galarraga eta
Mikel Ibargu-renen ekitaldi poetikoa. Bazka-riarentzat, izenak eman
behar dira ekainaren 23rako deituz: 05 59 54 11 43 edo
([email protected]).
A.Z
Senpere Larraldean, margolan eta olerki
14
-
kirolak
pilota 40etara bi oren hurbil
hobeki finitzeko, bereziki aire hura.Igande huntan beraz,
Elhinan, Aguirre-Benesse ariko dira Lavielle-X. Lamberten kontra
lehen partidan. Bigarrenean aldiz: Lambert-Etcheto eta
Bielle-Oafrain.