1 HERRI GALDEKETEN PROTOKOLO MARKOA Zirriborroa (2015.03.12) AURRE SOLASA GEDren ardatzak oinarri hartuta, GEDren helburuetako bat herritarron parte hartzea gizarteratzea eta sustatzea da. Erabakitzeko eskubidea edukiz bete nahi dugu eta herri honetan dauden herritarrak elkartuko dituen printzipio barneratzailea bilakatu; hots, herri honek duen pluraltasunari ahotsa emango dion eskubidea. Erabakitzeko eskubidea aldarrikapenean agortzen ez den eskubidea da eta eremu geografiko ezberdinetan egikaritzeko aukera ematen du. Horregatik, protokolo marko hau galdeketa prozesuak abiatuko nahi dituzten herrientzat gida bat izan nahi du eta herrietatik jasotako ekarpenenekin osatua izango da. Herri galdeketek GEDren sorrerako helburuetan sakontzeko ariketa ezin hobea eskaintzen dute. Protokolo hau udalerriz gaindiko eremuetan zein esparru txikiagoetan aplikatu daiteke. Herritarron parte hartzea errazte aldera printzipio eta prozedurak jasotzen ditu. Horrez gain, ekimenaren zilegitasun demokratikoa eta prozesuaren eta emaitzaren bidezkotasunak bermatzen ditu eta herritarrok demokrazian kontzeptuan sakondu dezaten ariketa praktikoak egiteko aukera ematen du. Proposamen honetan baldintza juridiko eta politiko orokorrak landuko dira, batik bat. Horretaz at, ikuspegi tekniko batetik galdeketa garatzeko beste zenbait elementu dago, eranskin desberdinetan jasoko direnak; hala nola, programa informatikoaren prozedura zehatza, boto-paper eta galdeketa-ontzien ezaugarriak, akta eta agiri desberdinen inprimakiak, etab. Protokolo orokorra eredu hartuta, parte hartze prozesuaren tokian tokiko baldintzak herri kontsulta sustatuko duten herri-elkarteek adostuko dituzte. Edonola ere, herri kontsultek honako printzipioak bermatuko dituzte: gardentasuna, publizitatea, argitasuna, informazioa eskuratzeko aukera, batzorde sustatzailearen neutraltasuna, emaitzaren zilegitasuna, aniztasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, inklusioa,
42
Embed
HERRI GALDEKETEN PROTOKOLO MARKOA- Herri galdeketaren txostena prestatzea, arrazoitzeko herri galdeketa zergatik deitzea erabaki den. - Aurrekontua prestatzea eta, prozesuaren amaieran,
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
1
HERRI GALDEKETEN PROTOKOLO MARKOA
Zirriborroa (2015.03.12)
AURRE SOLASA
GEDren ardatzak oinarri hartuta, GEDren helburuetako bat herritarron parte hartzea gizarteratzea
eta sustatzea da. Erabakitzeko eskubidea edukiz bete nahi dugu eta herri honetan dauden
herritarrak elkartuko dituen printzipio barneratzailea bilakatu; hots, herri honek duen
pluraltasunari ahotsa emango dion eskubidea. Erabakitzeko eskubidea aldarrikapenean agortzen
ez den eskubidea da eta eremu geografiko ezberdinetan egikaritzeko aukera ematen du.
Horregatik, protokolo marko hau galdeketa prozesuak abiatuko nahi dituzten herrientzat gida bat
izan nahi du eta herrietatik jasotako ekarpenenekin osatua izango da. Herri galdeketek GEDren
sorrerako helburuetan sakontzeko ariketa ezin hobea eskaintzen dute.
Protokolo hau udalerriz gaindiko eremuetan zein esparru txikiagoetan aplikatu daiteke.
Herritarron parte hartzea errazte aldera printzipio eta prozedurak jasotzen ditu. Horrez gain,
ekimenaren zilegitasun demokratikoa eta prozesuaren eta emaitzaren bidezkotasunak bermatzen
ditu eta herritarrok demokrazian kontzeptuan sakondu dezaten ariketa praktikoak egiteko aukera
ematen du.
Proposamen honetan baldintza juridiko eta politiko orokorrak landuko dira, batik bat.
Horretaz at, ikuspegi tekniko batetik galdeketa garatzeko beste zenbait elementu dago, eranskin
desberdinetan jasoko direnak; hala nola, programa informatikoaren prozedura zehatza, boto-paper
eta galdeketa-ontzien ezaugarriak, akta eta agiri desberdinen inprimakiak, etab. Protokolo
orokorra eredu hartuta, parte hartze prozesuaren tokian tokiko baldintzak herri kontsulta
sustatuko duten herri-elkarteek adostuko dituzte.
Edonola ere, herri kontsultek honako printzipioak bermatuko dituzte: gardentasuna,
publizitatea, argitasuna, informazioa eskuratzeko aukera, batzorde sustatzailearen neutraltasuna,
emaitzaren zilegitasuna, aniztasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, inklusioa,
2
eraginkortasuna, datu pertsonalen babesa eta kontuak ematea.
Zehazki, hemen jasotzen den galdeketa prozesuak hurrengo ezaugarriak ditu:
GIZARTE EKIMENA DA
Dokumentu honetan garatzen den ariketa demokratikoa elkarte pribatu batek sustatua izango da.
Elkarlana baztertzen ez bada ere, parte hartze prozeduran ez dago aurreikusita erakunde publikoen
balizko esku-hartzerik. Era berean, alderdi politikoek ez dute protokolo honetan leku formalik.
Halere, udalerriko gizarte, kultura, kirol eta politika arloko elkarteen esku hartzea erraztuko da.
Hortaz, herri galdeketa hauek ez dute hauteskundeetako araudia jarraitu behar, ez baitute
xede bera. Horrez gain, ez daude Toki Erregimenaren Legeak 71 artikuluan arautzen duen ezta
herri galdeketak arautzen dituen udalerrien araubidearen mendean egongo. Aipatutako araudi eta
parte hartze prozesu horiek kudeatzen dituzten subjektuen xedea protokolo honek ezartzen
dituenaren ezberdinak dira. Izan ere, dokumentu honek jasotzen dituen herri galdeketak
erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenari eta gizarteratzeari lotutako ariketa demokratikoak dira..
GARDENA DA
Herri galdeketaren protokoloak prozesu guztiaren gardentasuna ziurtatuko du. Herri-ekimenak
tokian tokiko galdera erabakitzeko eskubide osoa du, baina aukera ezberdinak landu eta
eztabaidatuko dituen prozesu parte hartzailea martxan jarriko du. Bakarra izan ala ez, galdera
argia eta zehatza luzatzea proposatzen da. Hau da, zalantzarik edo nahasmenik sortuko ez duen
galdera eta adostasunik zabalena bermatuko duena. GED ekimenak herritarron erabakitzeko
eskubidea nabarmentzen dituzten eta barneratzaileak diren galderak sustatuko ditu. Zentzu
honetan, burujabetzari eta Euskal Herriko herritarron eskubideei loturiko galderak hobetsiko ditu.
Hona hemen adibide batzuk:
- Euskal (Nafarroako) herritarrok gure etorkizun politikoa askatasunez erabakitzea nahi al duzu?
Ildo beretsutik:
- Euskal (Nafarroako) herritarrok gure etorkizun politikoa inongo kanpoko esku hartzerik gabe
erabakitzea nahi al duzu?
Beste zenbait adibide:
3
- Etxarri (2014-4-13): Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?
- Arrankudiaga (2014-11-2): Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?
- Arenys de Munt: (2009-9-13): Està d'acord que Catalunya esdevingui un Estat de Dret,
independent, democràtic i social, integrat a la Unió Europea? Está de acuerdo en que Cataluña
pase a ser un Estado de derecho, independiente, democrático y social, integrado en la Unión
Europea?
- Montenegro (2006-05-21): ¿Desea que Montenegro sea un Estado independiente con completa
legitimidad legal e internacional?
- Eskozia: (2014-09-18):¿Debería Escocia ser un país independiente?
- Katalunia (2014-11-09): Quiere que Cataluña sea un Estado? En caso afirmativo, ¿ quiere que
este Estado sea independiente?
- Australia occidental (1933-04-08): ¿Está Usted a favor de que el Estado de Australia Occidental
se retire de la Common wealth federal, establecida sobre la Ley de Constitución de la Common
wealth de Australia (imperial)?
- Georgia (1991-03-31): ¿Da su apoyo en la restauración de la independencia de Georgia de
acuerdo con el Acta de declaración de independencia de Georgia de 26 de mayo de 1918?
Gardentasuna ziurtatzeko, prozesuren amaieran izapide guztien inguruko informazioa, baita
ekonomikoa ere, herritarren esku jarriko da, horretarako erabakiko diren baliabide teknikoen
bitartez.
ZILEGIA DA
Zilegitasuna parte hartzearekin lotuta dago eta protokoloaren helburuetariko bat herritarren
parte-hartzea sustatzea izango da, dena delakoa izanda galdeketaren emaitza.
Protokolo honek nazioarteko eremuan herri-galdeketak burutzeko eskatzen diren baldintza
demokratiko guztiak zorrotz betetzeko aukera ematen du. Zentzu honetan, galdeketaren
antolaketa eta jarduera guztiak juridikoki bermatuak egongo dira. Baldintza hauek beteko direla
ziurtatzeko, Kontrol-Batzordea, Jarraipen-Batzordea eta Kanpoko Begiraleak aurreikusi dira
protokolo honetan.
4
Halaber, aurretiazko sinadura bilketa egitea aurreikusi da protokolo honetan. Aldez
aurretiko baldintza modura planteatzen da, udalerri mailako galdeketak zer-nolako babesa
izan dezakeen aurreikusteari begira, galdeketari zilegitasun handiagoa eman asmoz eta baita
galdeketaren metodoa udalerri mailan sozializatzeari begira ere. Sinadura bilketa udalerriko
sektorerik ahalik eta gehienak biltzeko baliagarria izan daiteke.
ZABALA DA
Herri-galdeketa burutzeko protokolo honek demokrazia parte-hartzailearen filosofiarekin bat
egiten du. Prozeduraren hasieratik eta bukaerararte, gizarte ekimena antolatzeko unean,
zabaltasuna eta aniztasuna izango dira jomugak, galdeketaren bitartez erabakitzeko
eskubidearen alde herrian egon daitezkeen sentsibilitateen bilgunea sor dadin.
Era berean, ekimenaren zeharkakotasuna irizpide hartuta, galdeketaren interesa eta
beharra aldarrikatzeko eta gizarte oinarria sendotzeko, antolaketak arrazoi-txostena prestatu
eta zabalduko du galdeketaren zergatia arrazoitzeko.
Ildo beretik, galdeketa aurreko kanpainan zehar benetako eztabaida burutzeko tresnak
landuko ditu gizarte ekimenak, herritarrei informazio nahikoa luzatu zaiela ziurtatuz eta
jendeari hautu desberdinen arrazoiak modu orekatuan helaraziz. Herriko hizkuntza-egoera
ere kontuan hartuko da, beharrezkoa den informazio eleanitza modu egokian zabaldu dadin.
Azkenik, zabaltasuna eta irekitasun hori herri-erabakia hartzera deitu duen Batzorde
Sustatzaileak errespetatu beharrekoa izango da. Galdetegirako errolda aproposa osatzeko
baldintzak jarriko dira, datu pertsonalen babesa zainduko da eta boto-emaileen zerrenda
osatzeko unean ikuspegi ahalik barneratzaileena kontuan hartuko da. Adin aldetik, 16 urteko
gutxieneko adina ezarriz gero, gazteen erantzukizun politikoa bultzatzeko asmoa dago. Era
berean, euskal herritar gisa hartua izango da herriarekiko gutxieneko lotura finkoa duen
pertsona oro, haien jatorria edozein dela ere.
HELBURU BIKOITZA DU
Ariketa horren bidez bilatzen den helburua bikoitza da: batetik, erabakitzeko eskubidea
herritarron elkargunea bihurtzea eta, bestetik, herritarren borondateari bide ematea eta
kontuan hartzea. Herri galdeketak, prozesu autoeratzaileak diren heinean, herritarrak
ahalduntzeko tresnak dira.
5
Protokolo hau Adosgunearen baitan eztabaidatua izan da eta formazio mintegien bidez
landuko da udalerri eta eskualdeetan.
6
AURKIBIDEA
I. GALDEKETA BIDERATZEKO ORGANOAK ....................................................................................................... 8
A. BATZORDE SUSTATZAILEA ........................................................................................................................ 8
B. KONTROL BATZORDEA ........................................................................................................................... 10
C. JARRAIPEN BATZORDEA ......................................................................................................................... 11
D. GALDEKETA MAHAIAK............................................................................................................................ 11
E. BEGIRALEAK ............................................................................................................................................ 13
II. GALDEKETAREN LURRALDE EREMUA ......................................................................................................... 13
III. GALDERA .................................................................................................................................................... 13
IV. ELKARRIZKETA ETA EZTABAIDA PUBLIKOA............................................................................................... 13
V. BOTO EMAILEAK ......................................................................................................................................... 14
A. HERRI GALDEKETAN PARTE HARTU DEZAKETENAK ............................................................................. 14
B. BOTO EMAILEEN NORTASUNA ETA ADINA EGIAZTATZEKO MODUA ................................................... 14
D.- SISTEMA INFORMATIKOAN BOTO EMAILEEN KONTROLA GAUZATZEKO ERABILIKO DEN DATUA .... 15
VI. GALDEKETA LEKUA ETA ORDUTEGIA ........................................................................................................ 15
A. GALDEKETA LEKUA ................................................................................................................................. 15
B. BOTOA EMATEKO GALDEKETA-LEKUEN ORDUTEGIA ............................................................................ 16
VII. BOTO AURRERATUA ................................................................................................................................. 16
VIII. BOZKETA PROTOKOLOA MAHAIETAN .................................................................................................... 16
A. MAHAI-OSAKETA .................................................................................................................................... 16
B. BOTO-EMATEA ........................................................................................................................................ 17
C. GALDEKETA-LEKUA IXTEA ....................................................................................................................... 18
IX. ZENBAKETA ................................................................................................................................................ 18
X. SEGURTASUN BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK ...................................................................................... 19
A. BOLUNTARIOAK ...................................................................................................................................... 19
7
B. ERAKUNDE ARDURADUNEI KOMUNIKAZIOA ........................................................................................ 19
C. DATU PERTSONALEN BABESAREKO POLITIKA ....................................................................................... 19
XI. ERANSKINAK .............................................................................................................................................. 20
A. GALDEKETA PROZESUAREN KRONOGRAMA ......................................................................................... 20
B. DATU PERTSONALEN BABESERAKO LEGEA ............................................................................................ 20
C. PROGRAMA INFORMATIKOA ................................................................................................................. 20
8
I. GALDEKETA BIDERATZEKO ORGANOAK
A. BATZORDE SUSTATZAILEA
Eraketa: Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa eratu eta erregistratuko da.
Batzordearen osaketa: 18 urtetik gorako udalerriko herritarrak, gutxienez hiru (3). Era berean,
irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak (dantza taldeak, aisialdiko taldeak, kirol taldeak...) ere
har dezakete parte, ordezkarien bitartez. Batzordeak herriko aniztasunaren ordezkaritzarik
zabalena bilatuko du.
Eginkizunak:
- Herri-galdeketa prozesuaren antolaketaren ardura bere esku egongo da.
- Herri galdeketaren txostena prestatzea, arrazoitzeko herri galdeketa zergatik deitzea erabaki
den.
- Aurrekontua prestatzea eta, prozesuaren amaieran, balantze ekonomiko publikoa egitea.
- Sinadura bilketa antolatzea: Sinadura bilketak gutxieneko kopuru batzuk bermatuko ditu:
1000 biztanle bitarteko udalerrietan 16 urtetik goragoko biztanleen % 15
1001-20.000 biztanle bitartean % 10
20.001-100.000 biztanle bitartean % 5
100.000 biztanletik goragoko udalerrietan % 2
Sinadura bilketa gauzatzeko 2 hilabete izango dira gehienez. Justifikatutako arrazoiak bide,
Batzorde Sustatzaileak gehienez 45 egun gehiago luzatzea eska dezake. Datu pertsonalak kudeatzea
eskatzen duen heinean, legediak eskatutako babes eta bermak beteko ditu.
Batzorde Sustatzaileak gehienez 10 eguneko epean, sinadurak zenbatu eta kopurua
egiaztatuko du. Aipaturiko gutxieneko sinadura kopurua bete baldin bada, galdeketaren deialdia
egingo du.
- Galdeketa mahaietako hiru (3) kideak izendatu eta baita bakoitzeko bina ordezko izendatu
ere (mahai bakoitzeko 9 kide). Udalerriko bolondresen artean zozketa publikoa eginez aukeratuko
dira kide horiek.
- Egutegia finkatu (eranskinean baliagarri gerta daitekeen kronograma jaso da)
9
- Galdera eztabaidatu eta finkatu
- Galdeketaren deialdia egin eta baldintzak zehaztu
Elkarte sustatzaileko bileran galdeketa egiteko erabakia hartu behar da, baita galdera erabaki eta
deialdiaren baldintzak zehaztu ere. Hori guztia aktan jasoko da eta idazkariak akordio guztiak
jasotzen dituen ziurtagiria landuko du.
Galdeketaren deialdiaren edukia:
- Galdera/k
- Parte-hartzailearen baldintzak zehaztu: nortzuek bozka eman dezakete (bizilekua, adina,
atzerritarrek bete beharreko baldintzak)
- Bozketaren data
- Boto aurreratuaren epea zehaztu, hala badagokio
- Bozketa moduak: presentziala, elektronikoa, biak
- Kontsultarekin loturiko aukera desberdinei buruzko informazio-bideak eta epeak zehaztuko dituen
informazio-kanpainaren epeak eta bitartekoak
- Bozketa non burutuko den
- Galdeketaren arau bereziak, eranskin gisa atxikiko zaie deialdiari (protokoloa)
- Herriko elkarteei prozesuan partea hartzeko gonbidapena egingo zaie
Aktak Elkarteko lehendakariaren eta idazkariaren sinadurak jasoko ditu.
Zabalkunde instituzionala: Herri galdeketa deitzeko asmoa Udalari jakinaraziko zaio formalki.
Horretarako, erabakiaren ziurtagiria helaraziko zaio eta elkarteko ordezkariek udalerriko agintariei
hartutako akordio aurkezteko deialdiaren ordua eta eguna zehaztuko dute. Horrez gain, Segurtasun
Sailari erabakia formalki jakinaraziko zaio ziurtagiria bidaliz eta aurrez aurreko bilera batera deituz.
Halaber, ekimenaren zabalkunde publikoa egingo da.
- Kontrol Batzordea izendatu
Deialdia onartu eta gero, hurrengo bilera batean, Sustapen Batzordeak Kontrol Batzordeko kideen
izendapena egingo du eta aktan jasoko da.
- Galdeketa mahaietako kideak izendatu
Boluntarioen artean zozketa bidez. Helburu horretarako, epe bat jarriko da eta publizitatea emango
zaio boluntarioek haien hautagaitza aurkeztu dezaten. Mahaietako kide eta ordezkoak elkartearen
erabakiz izendatuak izango dira eta haien izendapena aktan jasoko da.
10
- Mahaien kokalekua eta kopurua zehaztu
Mahaien kopurua eta kokalekua Batzorde Sustatzaileak zehaztua izango da eta aktan jasoko da.
- Aholkularitza juridikoa lotu elkartearen jardueraren inguruan aholkuak emateko.
B. KONTROL BATZORDEA
Osaketa: 3 edo 5 kide. Legelari edo politologoak izango dira.
Eratze bilera: Gehienez kideak izendatu eta 15 egunetara izango da (aktan jasoko da). Eratzeko
egintzan, Kontrol Batzordeak bere kideen artean Presidentea eta Idazkaria aukeratuko ditu.
Idazkariak eratze egintzaren akta idatziko du.
Eginkizunak:
Eginkizun orokorra: Galdeketa-prozesuaren gardentasuna, neutraltasuna eta prozesuaren
objektibotasuna zaintzea.
Eginkizun zehatzak: Kontrol Batzordeak bermatuko du galdeketa prozedura osoa deialdiaren eta
protokoloen arabera egingo dela. Horrez gain,
- Jarraipen Batzordeak hartutako erabakien gaineko helegiteak erabakiko ditu
- Jarraibide tekniko lotesleak luzatzeko ahalmena izango d.
- Deialdiak boto aurreratuen aukera aurreikusi badu, horiek jasoko dituen arduraduna
izendatuko du eta jarraibideak emango dizkio protokolo honek ezarritakoa bete eta bermatzeari
begira
- Protokoloa interpretatzeko irizpideak ezartzeko ahalmena izango du, bete beharrekoak izango
direlarik Jarraipen Batzordean zein galdeketa-mahaietan; halaber, Batzorde Sustatzailearen eta
Jarraipen Batzordearen organo aholku-emaile gisa jardungo du
- Galdeketaren emaitzak adieraziko ditu
- Zabalkunde instituzionala behar bezala egin dela ziurtatuko du
- Kanpainaren gardentasuna eta aukera guztien eskubide berdintasuna zainduko ditu
- Galdeketaren egun berean aurkezten diren erreklamazioak erabakiko ditu
- Emaitzak irakurri eta erreklamazio guztiak erabaki ondoren, boto paperak, boto emaileen
zerrenda eta nortasun agirien fotokopiak suntsitzen direla ziurtatuko du.
Iraupena: behin-betiko emaitzak publikoak egin ondoren iraungi egingo da. Erreklamaziorik
baldin bada, horiek behin-betikoz erabaki bitartean funtzioetan arituko da.
Kontrol Batzordeak akta guztiak emango dizkio Batzorde Sustatzaileari, honek artxibatu ditzan.
11
C. JARRAIPEN BATZORDEA
Izendapena: Kontrol Batzordeak izendatuko ditu Jarraipen batzordeko kideak, (bere eratzeko
bileran bertan ahal dela).
Osaketa: 3 edo 5 pertsona, herrian ospe handikoak direnak edo herritarren parte hartze
prozesuetan eskarmentu handikoak.
Eratze bilera: Kideak izendatuak izan ondoren Jarraipen Batzordearen eraketa gauzatuko da
batzordekideen artean bere Presidentea eta Idazkaria aukeratuz. Eratze bileraren akordioak aktan
jasoko dira eta kopia bana bidaliko zaie Kontrol Batzordeari eta Elkarte Sustatzaileari.
Eginkizunak:
- Eginkizun orokorra: galdeketa prozesu osoa ikuskatzea eta Kontrol Batzordearekin batera
deialdiak eta protokoloak ezartzen dutenaren arabera betetzen dela bermatzen laguntzea.
- Eginkizun zehatzak:
- Galdeketaren fase guztiak behar bezala gauzatzen direla ziurtatzea, deialdia eta protokoloaren
arabera, Kontrol Batzordeak ezarritako irizpideak betearaziz
- Jasotako kexak eta iradokizunak Kontrol Batzordeari helarazi
- Galdeketa mahai bakoitzeko zenbaketa jaso eta zenbaketa orokorraren akta landu
- Boto aurreratua boto aurreratuari buruzko protokoloan jasotako orduan eta tokian jasotzea eta
galdeketa egunera arte gordetzea. Bozka egunean bertan galdeketa mahaiko mahaiburuaren esku
utzi (eta bat baino gehiago badira, lehen galdeketa mahaiko mahaiburuari). Mahaiburuak boto
aurreratuak jaso dituela ziurtatzen duen ziurtagiria helaraziko dio Jarraipen Batzordeari
- Zenbaketa orokorraren emaitza Kontrol Batzordeari jakinarazi
- Zuzenean mahaietan egon nahi duten irabazi asmorik gabeko elkarteetako edo eragile politiko,
sozial edo ekonomikoko ordezkariak izendatu eta Kontrol Batzordeari jakinarazi.
Iraupena: Batzordea bozketa egunean bertan iraungi egingo da. Erreklamazioak egonez gero,
Kontrol Batzordeak erabaki bitartean jardungo du.
D. GALDEKETA MAHAIAK
Izendapena: Elkarte sustatzaileak izendatuko ditu, boluntarioen artean zozketa eginez.
Epea: deialdia egin denetik 20 egunetara mahaikideak izendatuko dira.
Osaketa: Galdeketa mahai bakoitza 3 kidez osatuko da; Horietariko bat mahaiburua izango da.
Mahaiburuak eta bi kidek bina ordezko izango dituzte, galdeketa egunean hiru txanda egin ahal
12
izateko.
Eginkizunak:
- Eginkizun orokorra: Botoak jaso eta herritarrak lagundu botoa eman dezaten, deialdia eta
protokoloak jasotakoaren arabera.
- Eginkizun zehatzak:
- Mahaia eratu eta dagokion aktan jaso
- Materiala dagoela ziurtatu (boto paperak eta gutun azalak)
- Botoaren isilekotasuna bermatu
- Zailtasun edo gutxiagotasun fisikoak dituzten herritarrei boto ematea ahalbideratu
- Bozka emaileak identifikatu
- Boto ematea baimendu, sistema informatikoaren bidez egiaztatu ondoren
- Boto-emaileen zerrenda osatu eta zaindu (boto-emaileei jakinaraziko zaie boto-emaileen zerrenda
galdeketa zioetarako soilik erabiliko dela, eta kontaketa egin ondoren deuseztatuko dela).
- Botoen zenbaketa egin eta zenbaketa-akta osatu.
- Jarraipen Batzordeari emaitzak eta akta helarazi.
- Boto paperak eta boto emaileen zerrenda Jarraipen Batzordeari eman, Kontrol Batzordeari
helaraz diezaion.
Iraupena: mahaia bozka egunean bertan iraungi egingo da, zenbaketa akta eta bestelako aktak
eman ostean (eratze akta eta garapen akta, azken hau balego).
Zenbaketa
- Mahaietako boto-paperen zenbaketa publikoa izango da.
- Bozka ordutegia bukatzean, mahaiburuak bozka aurreratuak jasotzen dituzten posta-azalak
zabalduko ditu, bertan jasotzen den identifikazio dokumentua aztertu ondoren eta aurrez botoa
eman ez duela ziurtatuta bozka jasotzen duen posta-azala hautestontzian sartuko du.
- Boto-paperak deusezak izango dira, baldin eta deialdian ezarritako ereduarekin bat ez badatoz edo
boto emaileren iritzia zein den jakiteari begira nahasgarriak gerta daitezkeen markak eta aldaketak
baditu.
- Gutun azalak boto-txartelik ez badu zuri bozkatzen dela esan nahiko du.
- Mahaikideek zenbaketa egingo dute baita zenbaketa akta landu ere, izan diren gora behera guztiak
13
bertan islatuz.
- Zenbaketari lotutako erreklamazioak, zenbaketa egin ostean egingo dira eta aktan jasoko dira.