-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA:
IPAR-EKIALDEKO HIZKERAK ETA EUSKARA ESTANDARRA1
Beatriz FernándezUPV/EHU
Laburpena
Lan honetan, bi datibo mota nagusi daudela erakutsiko dugu:
goi-datiboak (esperi-mentatzaileak, datibo hunkituak eta jabe
datiboak) eta behe-datiboak (nagusiki, baina ez bakarrik, helburu
datiboak). Lanean zehar, egitura inakusatibo datibodunak araka-tuko
ditugu batez ere, eta iragankorrak ez ditugu zeharbidez baino
aztertuko. Bi datibo moten arteko bereizketa datibo komunztaduran
oinarrituko dugu. Euskarak, hiru ko-munztadurako hizkuntza izan
arren, zenbait egituratan hautazko komunztadura era-kusten du.
Alabaina, hautazko komunztadura ez da behe-datiboekin baino
aurkitzen, goi-datiboek ezinbestean zaintzen baitute komunztadura.
Bestalde, murriztapen bera erakusten dute Ipar-ekialdeko hizkerek,
komunztadura galtzeko joera erakusten dutenek. Datiboen euskal
kartografiak erakusten duen bereizketa hau Datibo-Komunztaduraren
Murriztapenak sortarazten duela proposatuko dugu lan honetan: i)
goi-datiboek ezinbes-tean zaintzen dute komunztadura, eta ii)
behe-datiboek hautazko komunztadura erakus-ten dute.
1 Lan honek ez luke orain argirik ikusiko lehenago Jon Ortiz de
Urbina eta Josu Landarekin batera datibo komunztadura galera
aztertu ez banu. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet biei
elkarrekin egindako lanengatik. Bestalde, Ibon Sarasolak eta Pablo
Albizuk lan honen hasierako idatzaldia xehe-tasunez zuzendu eta
iruzkindu dute eta nire esker ona adierazi nahi diet horregatik.
Baita Arantzazu Elordieta, Irantzu Epelde, Mélanie Jouitteau,
Richard S. Kayne, Beñat Oihartzabal, Milan Rezac eta Esther
Torregori ere lan honetan darabiltzadan gaien inguruan egin
dizkidaten iruzkin eta iradokizu-nengatik. Gontzal Agoteri ere
eskerrak eman nahi dizkiot bere datuen inguruko argibideengatik.
Gai-nerakoan, Wedisyn sarearen 2nd Workshop on syntactic variation
(Univ. de Barcelona, 2011ko martxoa) jardunaldiko entzuleekin ere
zorretan nago nire hitzaldiaren osteko solasaldiarengatik. Azkenik,
esker bereziak merezi dituzte Irantzu Epeldek eta Koldo Zuazok
Euskalkien jatorria eta bilakaera elkargunera gonbidatzeagatik
(UPV/EHUren XXX Donostiako Uda Ikastaroak, 2011ko uztaila), eta
orain ASJUko ale honetan parte hartzeko aukera emateagatik. Esan
gabe doa lanean zehar egon litekeen edozein oker edo erraturen
erantzukizuna nirea baino ez dela. Lan hau ondoko instituzioen eta
ikerketa proiektuen laguntzari esker egin ahal izan dut: Ministerio
de Ciencia e Innovaciónen FFI2008-00240/FILO eta FFI2011-26906;
Agence Nationale de la Rechercheren ANR-07-CORP-033, eta Eusko
Jaurlaritzaren HM-2009-1-25 eta IT4-14-10.
-
38 BEATRIZ FERNÁNDEZ
Abstract
In this paper, I propose the presence of two basic dative types
for Basque: high (experi-encers, affected datives and possessors)
and low (mainly, but not exclusively, goal datives). I focus on
bivalent unaccusative configurations, although the distinction can
be extended to the ditransitive ones. The main diagnostic for the
distinction comes from verbal agreement. Though Basque is a
three-way agreement language and datives, in general, trigger
obliga-tory agreement in a consistent way, there are particular
instances where dative agreement seems to be optional. However,
this optionality is only available for low datives. Thus, high
datives show agreement without exception. Moreover, dialectal data
from the North-East-ern varieties of Basque, which tend to drop
dative agreement, show the same restriction. The distinction in the
Basque cartography of datives is related to what I will call
Dative-Agreement Constraint: i) high datives show obligatory
agreement without exception, and ii) low datives show optional
agreement. Two more data area will be mentioned in favor of the
distinction: adnominal datives and datives in derived
nominalizations.
0. Atarikoak
Lan honetan, goi- eta behe-datiboen arteko aurkakotasuna
aztertuko dugu, be-reziki datibo komunztadura galerari erreparatuz.
Oraingo honetan, nagusiki predi-katu inakusatibo datibodunak
arakatuko ditugu eta iragankor datibodunak ez ditugu zeharbidez
baino ikusiko. Lanean zehar, bi datibo mota hauen ezaugarri
sintaktiko nagusiak laburbiltzen saiatuko gara (batez ere, hitz
hurrenkera eta hierarkia sintakti-koak) eta datibo komunztadura
galerari dagokionez aurkakotasun argi bat erakutsiko dugu:
goi-datiboek halabeharrez zaintzen dute datibo komunztadura eta,
aldiz, behe-datiboek, ez. Datibo komunztadura galera edo datibo
komunztaduraren hautazko-tasuna sortzen da orduan, behe-datibo
horiek komunztadura egiten ez dutenean. Hautazkotasun hori
ipar-ekialdeko hizkeretan jasotzen da. Gainerakoan, datibo
ko-munztaduraren hautazkotasunaren erakusgarriak ere baditugu
euskara estandarrean ere. Ez da, itxura guztiaren arabera,
ipar-ekialdeko hizkeretako hautazkotasun bera, baina goi- eta
behe-datiboen banaketa antzematen da hemen ere komunztadurari
da-gokionez: behe-datiboek baino ez dute hautazkotasunerako joera.
Banaketa hori Da-tibo-Komunztaduraren Murriztapena deritzogunaren
bitartez adieraziko dugu lanean.
1. Bi datibo mota eta Datibo-Komunztaduraren Murriztapena
Lehen atal honetan eztabaidatuko dugu goi- eta behe-datiboak
Determinatzaile sintagmak (DS) ala Postposizio sintagmak (PS)
diren, eta horretarako irizpide nagusi batez baliatuko gara, hots,
datibo komunztaduraz. Bi datibo mota horietan, datiboa-ren eta
absolutiboaren arteko hierarkia sintaktikoak ere zein diren
erakutsiko dugu. Atalaren amaieran, Datibo-Komunztadura
Murriztapena proposatuko dugu.
1.1. Datiboak, datibo komunztadura eta datibo komunztadura
galera
Laurogeita hamarreko hamarkadan zehar hasi zen euskal
ikertzaileen artean da-tiboei buruzko eztabaida, nahiz eta
laurogeiko hamarkadan badiren Hualde (1986)
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 39
edo Ortiz de Urbina (1989) bezalako lan esanguratsuak. Ordutik
hona luzatu den eztabaidan egile gehienek datibo komunztaduraren
irizpidea erabili dute erabakitzeko datibo sintagmak DSak ala PSak
diren. Kontuan izan euskaraz komunztadura eragi-ten duten sintagma
bakarrak DSak direla, ergatibo eta absolutibo sintagmak, alegia.
Aldiz, PSek ez dute komunztadurarik eragiten. Hortaz, datibo
sintagmak ezer izate-kotan, DSak izan beharko lirateke eta ez
PSak.
Euskaraz datibo komunztadura dago, eta horren ondorioz, perpaus
batean datibo sintagma bat badago, orduan nahitaezkoa da
laguntzailean datibo komunztadura agertzea (a). Horregatik, ziur
aski, ipar-ekialdeko hizkeretan gertatzen den datibo ko-munztadura
galerak berebiziko garrantzia hartzen du eztabaidan, hizkera eremu
ho-rretan, perpaus jakin batean datibo sintagma bat agertzeak ez
baitu halabeharrez esan nahi datibo komunztadura eragingo duenik
laguntzailean (b).
(1) a. Nik zuri liburua eman dizut/*dut. b. Ez uste… baitezpada
gorrieri emango dudala ene botza. (Larz Idazl II,
227)2
Datibo komunztadura galera adierazten du (b) perpausak: gorrieri
datibo sin-tagma ageri da perpausean, baina adizkiak ez du harekiko
datibo komunztadurarik zaintzen. Perpausa, alabaina, gramatikala da
ipar-ekialdeko hizkeren eremuan.
Gertakari honetatik lezio ederra ikas dezakegu hizkeren
sintaxiaz ez ezik, hiz-kuntzaren sintaxiaz ere, datibo komunztadura
galera ez baita edonolako datibore-kin gertatzen, datibo jakin
batzuekin baino, eta horrek berebiziko garrantzia du, oro har,
datiboen izaeraz eztabaidatzen ari garela. Izan ere, gure ustez, bi
datibo mota daude gutxienez, hots, goi- eta behe-datiboak, eta
halaxe proposatu eta erakutsiko dugu lan honetan, bereziki
predikatu inakusatibo datibodunetara begira. Kontuan izan behar da
goi- eta behe-datiboak diogunean, datiboen jatorriko gune
sintakti-koez ari garela.
Predikatu inakusatibo datibodunetan, bi argumentu hautatzen
dira, bata absolu-tiboa eta bestea datiboa, eta berau goi- edo
behe-datiboa izan daiteke. Goi-datiboak dira, adibidez, predikatu
psikologikoetan hautatzen diren esperimentatzaileak —ikus
xehetasunetarako, Artiagoitia (2000), Etxepare (2003), Fernández
(2007), Rezac (2008, 2009) Albizu (2009, 2011) eta Fernández &
Ortiz de Urbina (2010) beste batzuen artean—. Ahantzi predikatu
psikologikoetako bat da eta diszipuluei datibo argumentuak
esperimentatzaile theta-rola du. Goi-datiboa da.
(2) Bada, dizipuluei ahantzi zitzaioten ogien hartzea, eta bat
bakharra baizik etzuten untzian berekin. (Dv Mc 8, 14)
Goi-datiboak DSak dira eta hitz hurrenkerari dagokionez,
aurretik doaz hitz-ka-tean absolutiboak baino, hau da,
datibo-absolutibo hurrenkera ez-markatua dutela pentsa daiteke.3
Horrek ez du esan nahi bestelako hurrenkeraz ere azal ezin
daitez-keenik, baina, kasu horietan, hurrenkera markatua dela
esango dugu.
2 Mitxelena eta Sarasolaren (1989-2005) Orotariko Euskal
Hiztegiaren irizpideei jarraituko diegu klasikoen aipamen laburtua
ematerakoan.
3 Goi-datiboak absolutiboen aurretik doazela diogunean,
absolutiboen ezkerretara daudela esan nahi dugu. Aurretik joan
diogu ingelesezko precede aditza euskaratzeko.
-
40 BEATRIZ FERNÁNDEZ
Goi-datibo hauek absolutiboaren aurretik joateaz gain, hierarkia
sintaktikoan ere absolutiboak eurak baino gorago daude. Horregatik
deritzegu, hain zuzen, goi-datiboak, perpausaren kartografian
gorago ageri direlako absolutiboak baino. Oso intuitiboki
adierazten duguna teknikoki ere adieraz daiteke esanez (Barss eta
Las-nik 1986) datiboa absolutiboaren aurretik doala eta absolutiboa
o-komandatzen duela.4
Aldiz, behe-datiboak PSak dira —Rezac (2008, 2009) Albizu (2009,
2011)— ja-torrian bederen, geroago argituko dugun bezala. Hitz
hurrenkera ez-markatuari be-giratuz gero, absolutiboaren beraren
atzetik lerratzen dira perpausean, eta hierarkia sintaktikoan ere,
beherago daude absolutiboak baino. Edo bestela esanda,
behe-dati-boko egituretan, absolutiboa datiboaren aurretik doa eta
datiboa o-komandatzen du. Behe-datibo bat da jarraiki bezalako
aditzena:
(3) a. Jesus kurutzefikatuari jarraiki zaizkonak… (Leon Imit II,
12, 1) b. Jesusen urratser jarraiki diren bertze guziak! (Leon Imit
I, 18, 2)
Egile beraren, Leonen, bi datibo dira adibideetakoak. Ikusten
denez, (a) adibideak datibo komunztadura zaintzen du aditz
laguntzailean (zaizkonak); (b) adibideko di-ren adizkiak, berriz,
ez. Ikusten denez, datibo komunztadura galerarako aukera ema-ten
duen datiboa, behe-datibo bat da. (2) perpauseko goi-datiboak,
berriz, datibo ko-munztadura zaindu beste aukerarik ez du.
1.2. Goi-datiboak, behe-datiboak eta hierarkia sintaktikoak
Datiboak absolutiboa o-komandatzen duela diogunean (edo datiboa
hierarki-koki gorago dagoela diogunean), askotariko gertakariak
ditugu kontuan —baita, jakina, alderantzizkoa diogunean ere—.
Gertakari horietatik batzuk lehenago ai-patu dugun Barss eta
Lasniken (1986) lanean jasotzen dira, eta bertatik abiatuz,
Montoyak (1998) eta bereziki Elordietak (2001) datiboaren eta
absolutiboaren ar-teko o-komando harremanak arakatu dituzte
predikatu iragankor datibodunetan —eman bezalakoetan adibidez—. Bi
euskalariek erakutsi dutenez, eman bezalako aditzekin, datiboak
absolutiboa o-komandatzen du eta ez, alderantziz. Ikus deza-gun
gertakari horietatik bat, adibide gisa, datiboa absolutiboa baino
gorago da-goela erakusteko. Anaforaren uztartzea izango da gure
mintzagaia.5 Elordietaren adibideez eta azalpenaz baliatuko gara
horretarako:
(4) a. Nik Mirenii berei burua erakutsi nion argazkietan b. *Nik
berei buruari Mireni erakutsi nion argazkietan c. *Nik Miren berei
buruari erakutsi nion argazkietan
Adibide hauetatik lehenean (a), Mireni da bere burua anafora
bihurkariaren ai-tzindaria, eta biak dira, beraz,
erreferentziakideak; adibide berean, Mireni datiboa bere burua
absolutiboaren aurretik doa eta bera o-komandatzen du. Hortaz,
uztar-
4 O(sagai)-komando egitura harremanaren hastapenak ikus daitezke
Artiagoitiaren (2000: 88-90) lanean.
5 Uztardura teoriaren sarrera baterako, ikus Artiagoitia (2000:
283-332). Osagarri bikoitzeko egitu-retarako, ikus lan bereko
320-325 orrialdeak.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 41
duraren A hatsarreak dioen bezala, aitzindariak anafora
uztartzen du egokiro eta per-pausa gramatikala da. Aldiz, (b)
perpausean aitzindariak ez du anafora bere eremu hurbilean
uztartzen, eta ondorioz, ez-gramatikala da. (c) adibidea,
nahasketaz (inge-lesez, scrambling)6 sortu du Elordietak, eta
horregatik ageri da Miren absolutibo ar-gumentua, aitzindaria dena,
anafora bera baino lehenago. Hala ere, hori nahikoa ez eta adibidea
ez-gramatikala da bere buruari anafora uztarturik ez dagoelako
(Elor-dieta 2001: 80-82).
Halako gertakariak, predikatu inakusatibo datibodunetan ere jaso
eta aztertu izan dira euskalaritzan eta egileek bi egitura
(datibo-absolutiboa eta absolutibo-dati-boa) eta bi datibo mota
(goi- eta behe-datiboak) ditugula ebatzi dute —Oihartzabal (1992),
Zabala (1995), Artiagoitia (2000), Fernández (2007, 2011a,b), Rezac
(2008, 2009), Albizu (2009, 2011) eta Fernández eta Ortiz de Urbina
(2010)—. Ikus, esate baterako, gustatu predikatu psikologikoa
erakusten duten ondoko adibideak:
(5) a. Mireni bere burua gustatzen zaio b. *Bere buruari Miren
gustatzen zaio c. *Miren bere buruari gustatzen zaio
Elordietaren adibideak bezalakoxeak dira hauek: (a) Mireni
aitzindariak bere bu-rua o-komandatzen du; ez, aldiz, (b)
adibidean. (c) adibidea ere oso badaezpadakoa da, edo besterik
gabe, ez-gramatikala. Ikusten denez, beraz, gustatu predikatu
psiko-logikoak hautatzen duen datiboa goi-datiboa da. Oso bestelako
hierarkia erakusten dute mugimenduzko aditzetako absolutibo eta
datiboek (Oihartzabal 1992: 331):
(6) a. Haurrak elkarri hurbildu zaizkio b. *Elkar haurrei
hurbildu zaie c. *Haurrei elkar hurbildu zaie7
Lehen adibidean (a), absolutiboa datiboaren aurretik doa;
absolutibo hori, gai-nera, elkarri anafora elkarkariaren
aitzindaria da eta bera o-komandatzen du. Hortaz, anafora egokiro
uztarturik dago eta perpausa gramatikala da. Bigarrena (b), berriz,
ez-gramatikala da, aitzindaria ez doalako anaforaren aurretik eta,
orobat, ez duelako bera o-komandatzen. Azken adibidean (c),
aitzindaria aurretik ageri arren, anafora ez dago uztarturik eta
berriro ere, perpausa okerra da. Hurbildu bezalako aditzetan,
da-tiboa behe-datiboa da.8
6 Berrantolaketa hitza darabil Artiagoitiak (2000: 323)
nahasketaren ordez.7 Ikus Artiagoitia (2000: 407).8 Pablo Albizuk
(buruz buru) ohartarazi digunez oso kontuz aztertu beharrekoak dira
honelako da-
tuak, lehenago beste egile batzuek adierazi duten bezala,
adibidez Artiagoitiak (2000: 410-412) edo Al-bizuk berak bere azken
lanetan (2009, 2011). Artiagoitiak dio ez dirudiela aditz
bakoitzaren hautua de-nik jokoan dagoena, zeren joan edo hurbildu
bezalako aditzek ere onartzen baitituzte datibo-absolutibo
hurrenkera eta goian adierazi berri dugunaren kontrako o-komando
harremana ere. Hori erakusteko, Ar-tiagoitiak ondoko adibide hau
dakar hurbildu aditzari dagokionez: Joni eta Mireni bata bestearen
txakurra hurbildu zaie. Arrazoia dute, beraz, bai Artiagoitiak bai
Albizuk datu hauek tentuz hartzerakoan eta arazo orokor bat dagoela
diotenean. Guk, zoritxarrez, ez dugu arazo hori argituko, baina
Artiagoitiaren adibide honetan, ez dakigu hurbildu aditza
izanagatik ere, ez ote dugun datibo-absolutibo hurrenkera
bideratzen duen jabe datibo bat eta ez helburu soil bat. Hala
balitz, orduan datiboaren izaerak berak (eta ez horren-beste
aditzak) baldintzatu litzake hurrenkera bat ala bestea eta dagokion
o-komando harremana.
-
42 BEATRIZ FERNÁNDEZ
1.3. Goi-datiboak eta behe-datiboak: DSak eta PSak
Goi- eta behe-datiboen arteko ezberdintasunak aurkako hierarkia
sintaktikoekin ez ezik, datiboen kategoria estatusarekin ere
zerikusi estua dauka. Izan ere, goi-dati-boak DSak dira eta
behe-datiboek, aldiz, PSak dirudite, jatorrian, bederen (ikus,
di-ferentziak diferentzia, Rezac 2008, 2009, Albizu 2009, 2011,
Etxepare 2010a,b eta Etxepare eta Oihartzabal 2010). Honek
berebiziko garrantzia dauka egitura datibo-dunak zein nolakoak
diren erabakitzerakoan. Kontuan hartu behar da hausnarketa honen
guztiaren abiaburuan ingeleseko osagarri bikoitzeko egiturak (a)
daudela, eta egitura horiek osagarri preposiziodunak erakusten
dituzten egiturekin (b) harremane-tan daudela. Ondoko adibideetan
ikus daitezke bata zein bestea:
(7) a. John gave Mary a book John eman zion Mary bat liburu
‘Johnek Maryri liburu bat eman zion’
b. John gave a book to Mary John eman zion bat liburu p Mary
‘Johnek Maryri liburu bat eman zion’
Bi perpausek esanahi bera izan arren, oso diferenteak dira
egiturari dagokionez. (a) perpauseko osagarri bikoitzeko egituran,
Mary eta a book ‘liburu bat’ biak dira DSak; (b) egitura
preposiziodunean, berriz, to Mary PS bat da. Literaturan, egile
ba-tzuek (b) egituratik eratorritako egituratzat jotzen dute (a).
Gainerakoan, (a) perpau-sean Mary helburua, a book ‘liburu bat’
gaia baino gorago dago sintaktikoki eta berau o-komandatzen du
(euskal goi-datiboekin ikusi dugun hierarkia bera); aldiz, (b)
per-pausean, alderantzizkoa da a book ‘liburu bat’ DSren eta to
Mary PSren arteko hierar-kia (behe-datiboez aipatu duguna).
Bada, Elordietak (2001) eta beste askok (Fernández 1997, Montoya
1998, Ar-tiagoitia 2000, Oihartzabal 2007a,b) datiboen DS kategoria
estatusa defendatu izan dute euskaraz, eta osagarri bikoitzeko
egituratzat jo dute (7a) adibidearen euskal ki-dekoa (Jonek Mireni
liburua eman dio). Orobat, euskalari hauek adierazi dute (7b)
egituraren parekorik ez dagoela euskaraz. Aldiz, beste egile
batzuek euskara ingelesa bezalakoxea dela aldarrikatu dute: Mireni
eratorritako DStzat hartu dute, hau da, ja-torrian PS izan arren,
eratorpen sintaktikoan DS bihurtu dena. Egile hauek ez dute,
jakina, ukatzen osagarri bikoitzeko egiturak direnik Jonek Mireni
liburua eman dio bezalakoak, baina ingelesez bezala, PSdun egitura
batetik datozela defendatu izan dute (Albizu 1997, 1998, 2001,
Albizu eta Fernández 2006, Ormazabal eta Romero 1998, 2001, 2007,
Ormazabal 2000, Arregi 2003, Arregi eta Ormazabal 2003).
Lan honetan, lehenago predikatu iragankor datibodunez (eman)
egin den ezta-baida predikatu inakusatibo datibodunen eremura
eraman nahi izan dugu, lehenago egin ditugun beste lan batzuen ildo
beretik (Fernández 2007, 2011a,b,c Fernández eta Ortiz de Urbina
2010). Batez ere, goi- eta behe-datiboen banaketa eta kategoria
estatusa aztertuko dugu, eta horretarako irizpide nagusi bat izango
dugu mintzagai, hots, datibo komunztadura galera. Gertakari honi
dagokionez, lan interesgarriak egin dira azken urteotan
ipar-ekialdeko hizkeretako testigantzak aztertuz, hizkera haue-tan
jasotzen baita gertakaria. Hala, Etxepare eta Oihartzabalen zenbait
hitzalditan (2008a,b,c) eta idatzizko lanetan (2008d, 2010),
ekarpen teoriko esanguratsua egin
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 43
da gertakariaz —ikus, baita Etxepare (2010a,b) ere—. Bestalde,
geuk bakarka zein el-karlanean egindakoetan —Fernández eta Landa
(2008) eta Fernández, Ortiz de Ur-bina eta Landa (2010)—, ikuspuntu
orokorrago bat erabili dugu gertakariaz —be-reziki Fernández
(2011a,b,c) lanetan—, eta datibo komunztadura galeraren gaiak
datiboen izaeraz oro har eztabaidatzeko bidea eman digu. Datibo
komunztadura ga-lera alde batera utzita, predikatu inakusatiboetako
datiboen izaeraz ere eztabaidatu dute aspaldion beste hizkuntzalari
batzuek ere. Rezacek (2008, 2009), adibidez, mu-gimenduzko
aditzetako datiboak PSak direla defendatu izan du, eta jabe
datiboen analisira zabaldu nahi izan du haren proposamena Albizuk
(2009, 2011).
Oraingo honetan, ipar-ekialdeko hizkeretako datibo komunztadura
galera ez ezik, euskara estandarrean eta gainerako hizkeretan
dagoen datibo komunztaduraren hautazkotasuna ere izango dugu
mintzagai zenbait egiturari begira. Nahiz eta ez di-rudien
gertakari bat bera denik estandarrean dagoen datibo komunztaduraren
hau-tazkotasunak, ipar-ekialdeko hizkeretakoaren antzeko mugak ditu
egitura batzuei dagokienez, behintzat: goi-datiboek inoiz ere ez
dute hautazkotasunik erakusten, eta izatekotan, behe-datiboak dira
hautazkotasun hori erakusten dutenak.9
1.4. Datibo-Komunztaduraren Murriztapena
Datibo komunztaduraren gaira itzuliz, nabarmendu beharreko
alderdia da behe-datiboek datibo komunztadura gal dezaketela eta
goi-datiboek, berriz, inoiz ere ez. Horrek Datibo-Komunztaduraren
Murriztapena proposatzera garamatza:
(8) Datibo-Komunztaduraren Murriztapena a. Goi-datiboek
ezinbesteko datibo komunztadura dute b. Behe-datiboek hautazko
datibo komunztadura dute
Murriztapen honek zenbait ñabardura behar ditu eta sinplea
dirudien arren, da-tiboen izaerari buruzko eztabaida benetan sakona
eskatzen du. Adibidez, predikatu inakusatibo datibodunetan, inongo
lausorik gabea dirudi datibo esperimentatzai-leen eta helburu
datiboen arteko banaketak: goi-datiboak dira lehenak (Joni
komi-kiak gustatzen zaizkio) eta behe-datiboak azkenak (Jon Aneri
hurbildu zaio). Ala-baina, predikatu iragankor datibodunetan (Jonek
Garaziri marrazkia eman dio), Garaziri goi-datibotzat hartu beharko
genuke, absolutiboaren aurretik joateaz gain,
9 Lehenago egin ditugun lanetan (Fernández 2011a,b), datibo
komunztaduraren irizpideaz gain, beste irizpide bi erabili ditugu,
Fernández eta Sarasola (2010) lanean oinarrituz: izen ondoko
datiboak izenburuen sintaxian (Marinelei abisua EZ Eliç 26
adibidez) eta datiboen agerpena eratorritako nomi-nalizazioetan
(Jesusen aguerquera Apostoluai Lard 472) —ikus baita Albizu (2009,
2011), zeinak iriz-pide bakartzat hartzen dituen—. Egitura batean
zein bestean ager daitezkeen datibo bakarrak behe-dati-boak dira;
goi-datiboak ageriz gero, egiturak ez-gramatikalak dira (*atsegina
umeei; *goxokien ahanztura umeei). Bi irizpide hauek indartu egiten
dute datibo komunztaduraren irizpideak zehazten duen bidea, hots,
goi- eta behe-datiboak ditugula euskaraz. Irizpide hauekin batera,
bestelakoak ere erabili izan dira literaturan datiboen kategoria
estatusaz eztabaidatzeko eta datiboak DSak direla erabakitzeko,
baina ez dira esanguratsuak bi datibo mota bereizteko (Fernández
2011a,b): i) datiboak postposizioak ez bezala ezin agertzea -ko
erlazio hizkiarekin (Goenaga 1978, de Rijk 1988, Elordieta 2001,
Oihartzabal 2007b); ii) nahasitako datibo osagarriaren
zilegiztapena hutsune bizkarroietako egituretan —ikus bereziki
Elordieta (2001), eta Oihartzabal (2007b) berrikusketa kritiko
baterako—, eta iii) datibo argumentua-ren A’-ate ra tzea (Elordieta
2001).
-
44 BEATRIZ FERNÁNDEZ
hierarkian gorago dagoelako absolutiboa baino, eta aldi berean,
DS delako. Hala ere, hau da, hain zuzen, datibo komunztadura gal
dezakeen helburu datibo prototi-piko bat —ikus (1a) adibidea—.
Garazi iragaite edo transferentzia predikatu baten helburua da, eta
halakoak oso sarri aurki daitezke datibo komunztadurarik gabe.
Garaziri goi-da ti bo tzat joz gero, beraz, ez genuke espero izango
hautazko komunz-tadura izaterik (hautazkoa den hizkera eremu
geografikoan edo hautazkoa den egi-turetan).
Azalbide bat Ormazabal eta Romerorena (1998, 2001, 2007;
Ormazabal 2000) edo Albizurena (1997, 1998, 2001) izan liteke.
Egile hauen aspaldiko intuizioa da Garaziri bezalako datiboak
(‘Jonek Garaziri marrazkia eman dio’ perpausean) DSak izan arren,
PSak direla jatorrian eta eratorpen sintaktikoaren bitartez
bihurtzen di-rela DSak. Bakerdar teoriari (1988) lotzen zaizkio
egile hauek, beste hainbat hizkun-tzatarako proposatu dena
euskarara ekarriz. Hizkuntzalariok behin baino gehiagotan defendatu
izan dute euskal datiboek predikatu iragankor datibodunetan
erakusten duten jokabide nolabait bikoitza (DS eta PS) halaxe azal
daitekeela. Guk, euskarari begira, beti izan ditugu zalantzak
predikatu hauei dagokienez, eta oraindik ere ba-ditugu, baina
momentuz, behintzat, ez dugu azalbide hoberik aurkitzen. Jo dezagun
behin-behinean, beraz, haien intuizioa zuzena dela, eta
eratorritako DS datibodun batzuk jatorrian PSak direla. Jatorrian
PSak izateak azal lezake, beharbada, datibo ko-munztaduraren
hautazkotasuna zenbait kasutan.10
Beste azalbide bat Elordietarena (2001) eta bere ildoko egileena
da —Oihartzaba-lena (2007a,b) adibidez—, gorago esan dugun bezala.
Gogoratu Elordietak Garaziri bezalako datiboak DSak zirela zioela,
nahiz eta jatorrian PSak zirela onartzen ez zuen. Elordietak
zerabiltzan irizpideetako bat datibo komunztadura zen, hain zuzen,
eta bere lanean ipar-ekialdeko hizkeretako datibo komunztadura
galera aipagai zuen arren (Elordieta 2001: 58, 13 oin-oharra),
hautazkotasunaren baldintzak hobe ezagutu bi-tartean, analisia
hego-mendebaldeko hizkeretara mugatu behar zela iradokitzen
zuen.
Jakina, Elordietaren lanaz geroztik, datibo komunztadura galera
askozaz ere ho-beto ezagutzen dugu eta azalpen teorikorako garaia
heldu dela dirudi. Dudarik gabe, ahalegin berezia egin dute
horretan Etxeparek eta Oihartzabalek (2008a,b,c,d, 2009, 2010)
gaiari buruzko lanetan. Egile hauen proposamen teorikoa konplexua
da eta zaila da laburbiltzen, baina komeni da, bederen, aipatzea
zein den bere lekua orain arte jaso ditugun analisi nagusi bien
artean (Ormazabal-Romero vs. Elordieta).
Etxepare eta Oihartzabalen analisiak bi estrategia jasotzen ditu
ipar-ekialdeko hiz-keretarako: batetik, P estrategia eta bestetik,
mintzagai izan berri dugun osagarri bi-koitzeko egiturarena vs.
egitura PSdunarena. P estrategiari dagokionez, egile hauen ustez,
datiboetatik batzuek, bereziki leku datiboa deritzotenek ibilbide
hesitugabea (ingelesez, unbounded path) adierazten dute. Leku
datibo hauek beste hizkeretako postposizioen ordezkoak dira,
adibidez, balkoin bat, bideari emaiten duena (Etcheb Obrak 130)
perpausekoa leku datibo horietako bat da, eta hego-mendebaldean
duen
10 Eta datibo hauek izen ondoko datibo gisa zein eratorritako
nominalizazioetan erakusten duten jokabidea (ikus baita 9
oin-oharra ere). Dena den, kontuan izan, datibo komunztadura alde
batera utzi-rik, PSena bezalako jokabide hori nahikoa
bazter-jokabidea dela, aipatu berri ditugun bi irizpideak
izen-buruen sintaxira mugatzen direlako eta ez daudelako hizkuntzan
orokorturik, ingelesez, adibidez, dau-den bezala.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 45
ordainak adlatiboa erakusten du, hau da, balkoi bat, bidera
ematen duena (ikus adibi-dez, Etxepare eta Oihartzabal 2008d).
Bigarren estrategiari dagokionez, hau da, osa-garri bikoitzeko
egiturari eta egitura PSdunari dagokienez, goian aipatu ditugun bi
hipotesien arteko erdibidea hartzen dute Etxeparek eta
Oihartzabalek, halakorik esan badaiteke. Hizkuntzalari hauen
iritziz, datibo komunztaduradun egiturak osagarri bikoitzeko
egiturak dira eta datibo komunztaduragabeak egitura PSdunak. Neurri
ba-tean, beraz, Ormazabal-Romerorekin bat egiten dute,
ipar-ekialdeko hizkeretan, be-deren, bi egiturak eskura daudela
diotenean. Hala, Ormazabal-Romerorekin ez ezik, beste hizkuntza
batzuetarako proposatu den hipotesiarekin bat datoz (ikus Romero
1997, Anagnastopoulou 2003, Cuervo 2003 beste askoren artean). Dena
den, Or-mazabal-Romerok ez bezala, ez dute uste osagarri bikoitzeko
egiturak egitura PSdu-netatik eratortzen direnik, eta alderdi
horretatik, bereizi egiten dira hipotesi horreta-tik. Printzipioz,
beregainak diren bi egituratzat jotzen dituzte osagarri bikoitzekoa
eta PSduna, beste egile batzuek egin duten bezala (ikus adibidez
Oehrle 1976, Harley 2002 edo Levin eta Rappaport 2008). Ildo
honetan, beraz, Elordietaren hipotesiare-kin ere uztartu daiteke
haiena: datibo komunztaduradunak DSak dira eta ez erator-penez, hau
da, jatorrian ez dira PSak —komunztaduragabeez ez du ezer
adierazten Elordietak—.
Datibo komunztadura alde batera utziz, bestalde, gure aspaldi
honetako lanetan (Fernández 2011a,b) erabili ditugun beste irizpide
biak ere (izen ondoko datiboak eta datiboak eratorritako
nominalizazioetan),11 euren muga eta guzti, esangura-tsuak dira
goi- eta behe-datiboak bereizterakoan predikatu inakusatibo
datibodu-netan, eta behe-datiboena bezalakoxe jokabidea dute gure
adibideko Garaziri beza-lako helburu datiboek. Ezin ditugu, beraz,
gertakari hauek guztiak kontuan hartu gabe utzi. Horregatik,
Garaziri behe-datibotzat joko dugu tipologia honetan, ja-torrian
bederen PS dela ebatziz, nahiz eta eratorpenean zehar goi-datiboen
joka-bide sintaktikoa bereganatuko duen (Albizu 1997, 1998, 2001,
2009, 2011, Al-bizu eta Fernández 2006, Ormazabal eta Romero 1998,
2001, 2007, Ormazabal 2000, Arregi 2003, Arregi eta Ormazabal 2003,
Rezac 2008). Murriztapenak, be-raz, beharrezkoak ditu ondoko
ñabardurak edo berformulazioa:
(9) Datibo-Komunztaduraren Murriztapena a. Goi-datiboek
ezinbesteko datibo komunztadura dute b. Behe-datiboek (jatorriko
PSek) hautazko datibo komunztadura dute
Ez dugu momentuz eztabaida luzatu nahi. Berriro ere diogu
hipotesi gisa darabil-gula murriztapen hau, eta geroak esango duela
norainoko helmena duen. Bada, ikus ditzagun orain datibo
komunztadura galeraren lekukotasunak, datuak argigarriak baitira
beti hipotesi baten babesean.
2. Ipar-ekialdeko hizkerak
Lehen ataleko jardunak datiboen inguruko eztabaida teorikoa
argitzen la-gundu digu eta orain datibo komunztadura galera
erakusten duten ipar-ekialdeko
11 Ikus 9 eta 10 oin-oharrak ere.
-
46 BEATRIZ FERNÁNDEZ
hizkeren lekukotasunak aztertuko ditugu. Atal honetan, gure
idatzizko bi lan izango ditugu abiapuntuan: Fernández eta Landa
(2008) eta Fernández, Ortiz de Urbina eta Landa (2010). Bi lan
horietan erakutsitako datuak idatzizko lan kla-sikoetatik jaso
ditugu Landaren (2008) Corsintax arakatzaile sintaktikoari esker.
Egileak batez ere (baina ez bakarrik) Arbelbide, Duvoisin,
Joanategi —xix. men-deko— eta Larzabal eta Leon —xx. mendeko—
idazle lapurtarrenak dira, datibo komunztadura galera erakusten
duten egileetako batzuk, hain zuzen. Mitxelena eta Sarasolaren
(1989-2005) Orotariko Euskal Hiztegia ere erabili dugu tarteka
corpus gisa. Bestalde, Etxepare eta Oihartzabalek (2008a,b,c,d,
2010) batez ere Larzabalen lanetatik jaso dituzte euren datuak eta
abiarazia dute fenomenoari bu-ruzko landa-lana ere, beharrezkoa den
urratsa fenomenoaren gaur-gaurko irudia izan nahi badugu. Dena den,
ez dugu uste, printzipioz behintzat, testuez baliatuz egin dugun
datibo tipologia hau funtsean aldatuko denik balizko datu berrien
ar-gitara. Izatekotan, hurbilketa teorikoa izango da datuak beste
modu batera inter-pretatzera eramango gaituena.
2.1. Goi-datiboen ezinbesteko komunztadura
Ipar-ekialdeko hizkeren lekukotasunak aztertzen direnean, datibo
komunztadura galerak beste, seguru asko, galera horren muga argiak
harritzen gaitu: hizkera ho-rietan badira datibo batzuk datibo
komunztadura beti eta salbuespenik gabe zain-tzen dutenak. Ideia
hau bereziki azpimarratu nahi izan genuen Fernández eta Landa
(2008) lanean eta datu berriez indartu genuen Fernández, Ortiz de
Urbina eta Landa (2010) lanean. Datiboetatik batzuek datibo
komunztadura ezinbestean zain-tzen dutelako ideia Etxepare eta
Oihartzabalen (2008a,b,c,d, 2010) lanetan ageri da eta emaitzetan
bat gatoz batzuk eta besteak.
Goi-datiboak dira komunztadura beti egiten dutenak, eta
goi-datibo horien ar-tean, hasierako aurkezpenean aipatu ditugun
datibo esperimentatzaileez gain, beste bi datibo mota aipatu behar
ditugu: batetik jabe datiboak eta bestetik Fernán-dez (2011d)
lanean jabe hunkituak (ingelesez, affected datives) deitu ditugunak
—2.1.2 atalean emango ditugu deitura honen inguruko
xehetasunak—.
2.1.1. Esperimentatzaileak
Aditz psikologikoak ahantzi, gaitzitu, gertatu, gogoratu,
damutu, dolutu eta iruditu bezalakoak dira —ikus Etxepare (2003)
eta Fernández eta Ortiz de Urbina (2010) sa-rrera orokor baterako—.
Prozesu psikologikoak adierazten dituzte eta prozesu horiek jasaten
dituen argumentuari esperimentatzailea deritzo, dagoeneko esan
dugun be-zala. Esperimentatzailea datibo kasuaren bitartez marka
daiteke euskaraz, adibidez orain aipatu berri ditugun aditz
horiekin guztiekin batera, eta hala eginez gero, esti-mulua
deritzona absolutibo kasuaz markatzen da. Datibo esperimentatzaile
hauen ka-suan goi-datiboez hitz egin dezakegu zalantzarik gabe,
zeren absolutiboa baino lehe-nago lerratzen baitira eta bera
o-komandatzen baitute. Datibo hauek DSak dira, eta guk dakigula,
bederen, ez dago euskalaritzan hauek bezalakoak jatorrian PSak
direla esan duen egilerik.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 47
Goi-datiboak direla erakusteko ipar-ekialdeko testigantzak jaso
ditzakegu beste behin. Adibide batzuk baino ez ditugu emango,
printzipioz ezer gutxi gaineratu behar baitiogu gure lehengo
lanetan esandakoari.
Hona zenbait adibide:
(10) a. Bihar ez ote zaio euskal populu ttipiari dolutuko gaur
anglesak hemendik kasaturik? (Larz Idazl IV, 379)
b. Ez, hori etzaio gaitzituko eskualdun irakurtzaileari. (Jnn
SBen 140) c. Ene sotana ikustearekin Aleli-ri gogoratu zitzaion
batzuetan entzuten den
erran zaharra: “Erregeak eta Apezak dituguno, beti gerla izanen
dugu!” eta bota zuen niri buruz: “Hau apeza duk!”. (Larz Idazl VII
87)
d. Lanik egin gabe irabaztea da neri gustatzen zaidana. (Larz
Idazl IV, 177) e. Ez urgulutan sar zure obra onen gatik,
bertzelakoak baitira Jainkoaren ju-
jamenduak eta gizonenak, maiz gizoner laket zaiotena Jainkoari
higuin baitzaio. (Leon Imit I, 7, 3)
Ideia nagusi bat da hemen azpimarratu nahi duguna: predikatu
psikologikoekin batera ageri diren datibo esperimentatzaileek
komunztadura egiten dute beti eta sal-buespenik gabe. Ondorioz, ez
dugu espero aurkitzea halako datiboen inongo agerpe-nik
komunztadurarik gabe.
2.1.2. Datibo hunkituak
Gure lehenagoko lan batzuetan, adibidez Fernández eta Ortiz de
Urbina (2010) lanean, interes datiboak edo datibo etikoak deitu
diegu, predikatuak berak hautatzen ez baditu ere, argumentu
egiturara nolabait gaineratzen diren datiboetako batzuei. Orain
datibo hunkituak deituko diegu, Fernández (2011d) lanean egin dugun
be-zala, Jouitteau eta Rezacek (2007) darabilten affected datives
deiturari jarraituz.12 Ize-nak izen, goi-datiboak dira hemen ere
gure jomuga, hau da, esperimentatzaileak be-zalako argumentuak eta
ez etikoak bezalako goragoko datiboak.13
12 Deitura hau darabilgu, gaztelaniaz edo frantsesez etikoak
deiturapean biltzen diren dati-boek bestelakoak diruditelako —ikus
Fernández (2011d) xehetasunetarako eta Albizu eta Huido-bro (2011)
euskal datibo etikoen inguruko eztabaidarako—. Dena den, Jouitteau
eta Rezacek (2007) hunkitutako datiboak deiturarekin batera,
esperimentatzaile deitura ere aipatzen dute (hau da, af-fected
datives/experiencers). Guk, gure aldetik, esperimentatzaile deitura
erabili dugu predikatuak be-rez hautatzen dituen argumentuetarako,
eta hunkituak deitura gorde dugu argumentu egiturara gai-neratzen
diren argumentuetarako —Albizuk buruz buru adierazi digunez,
deitura diferentzia hori ez da beharrezkoa eta nahasgarria ere izan
daiteke, baina guk momentuz eutsiko diogu—. Izatez, hun-kitua
izatea ez da theta-rol bat, esperimentatzailea den bezala. Jabe
datiboak, adibidez, hunkituak dira, Etxeparek (2003: 420-421)
euskararako erakutsi duen bezala. Osagarri bikoitzeko egituretarako
ere erabili izan da gaia, eta PS osagarriko egituretan ez bezala,
helburua hunkitua izan behar dela esan izan da —ikus adibidez,
Romero (1997: 169-172) eztabaida orokor baterako edo Etxepare eta
Oihartzabal (2009) euskararako—. Sintaxi teorian aspalditik (Larson
1988) gaur egun arte (Pylkkä-nen 2002/2008) jasotzen den gaia da
hunkigarritasunarena (ingelesez, affectedness). Gure asmoa orain ez
da gai honen inguruan eztabaidatzea, halako datiboetarako deitura
bat aurkitzea baino. Ize-nak ez du, ustez, izana baldintzatuko.
Hunkigarritasunaren inguruko eztabaida jarraitu nahi duenak
Fernández (2011e) irakur dezake.
13 Goragoko datiboak diogu, ustez, datibo etikoak Inflexio
sintagma bera, alegia, perpausa bera baino gorago gaineratzen
direlako —ikus Albizu & Huidobro (2011) euskararako—.
-
48 BEATRIZ FERNÁNDEZ
Datibo hunkitu hauek jabe datiboekin dituzten harreman estuak ez
ditugu orain-goan gogorarazi baino egingo.14 Ondoko atalean helduko
gara jabe datiboen aipame-nera, eta orduan erakutsiko dugu harreman
hori. Oraingoan haizu izan, zilegi izan edota berdin izan bezalako
predikatuak ekarri nahi genituzke gogora. Fernández, Or-tiz de
Urbina eta Landa (2010) lanean ere mintzagai izan genituen era
honetako pre-dikatuak. Halakoetan ageri diren datiboak beti dira
komunztaduradunak, Larzabalen berdin izan predikatuaren agerraldi
guztiak, adibidez:
(11) a. Hau edo hura izan dadiela Nafarroan manatzale, hemengo
jendeari berdin zaio: Berdin lana egin beharko baitu, bizia
jalitzeko! (Larz Idazl IV, 88)
b. Eni berdin lakiket! (Larz Idazl I, 345)
Komunztadurari dagokionez, ez dago salbuespenik halako
egituretan ez Larzaba-len lanetan ez gainerakoetan. Bestalde,
interesgarria da ikustea datibo hunkitu hauek nolabait
gaineratutako datiboak izan arren, esperimentatzaileena bezalako
jokabide sintaktikoa dutela, eta kontrol egituretan, perpaus
nagusiko datibo hunkitu horrek kontrolatzen duela perpaus
jokatugabearen PRO subjektua:
(12) Zeruan ez bada ez neskatxik eta ez zurrutako molderik,
berdin zait neri ze-rurat edo debruetarat joan. (Larz Idazl III,
71)
Antzera gertatzen da haizu izan egituretan, perpaus nagusiko
datiboa nominaliza-zioaren subjektua izan baitaiteke:
(13) a. Ez ote zaio haizu hemengo erretorari gauaz bere etxean
lo egitea, mandi-len bisitarik ukan gabe? (Larz Idazl IV, 142)
b. Ez ote zaio haizu hemengo gobernadoreari Mitikilen gaindi
ibiltzea, mandilen eskuetan erori gabe? (Larz Idazl IV, 142)
Hauek bezalako predikatuetan, beraz, datiboak ez du komunztadura
inoiz urra-tzen, eta perpaus jokatugabeetako subjektua kontrolatu
ahal izateak hierarkian abso-lutiboa baino gorago dagoela erakusten
du beste behin.
2.1.3. Jabe datiboak
Jabe datiboek datibo mota beregaina osatzen dute euren ezaugarri
sintaktikoak tarteko (Albizu 2009, 2011,15 Fernández 2011c,d) eta
ezinbestean komunztadura egiten dutela erakutsi dugu gure
lehenagoko lanetan (Fernández eta Landa 2008, Fernández, Ortiz de
Urbina eta Landa 2010, Fernández 2011a,b). Jabe datiboen ar-
14 Jo Fernández eta Landa (2008), Fernández, Ortiz de Urbina eta
Landa (2010), Fernández eta Or-tiz de Urbina (2010) eta Fernández
(2011d) lanetara xehetasunetarako.
15 Jabe datiboak jatorrian PSak direla aldarrikatzen du Albizuk
(2009, 2011), Bakerren (1988) in-korporazioaren teoria abiaburu
harturik. Izan ere, jabearen igoera PS batetik eratortzen du
Bakerrek, osagarri bikoitzeko egiturak bezalaxe. Bakerrek
txitxeberaren datuak darabiltza, besteak beste, horreta-rako
—txitxebera bantu familiako hizkuntza bat da, Malawiko hizkuntza
ofiziala—. Txitxeberaz ja-bearen igoera egitura, morfema aplikatibo
bat erakusten duen egitura da, osagarri bikoitzekoa bezala-koxea.
Gu ez gatoz bat Albizurekin honi dagokionez, baina beste baterako
utziko dugu eztabaida (ikus adibidez Fernández 2011a,b, eta
bereziki Fernández 2011d).
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 49
tean, jabetza ezinbesterenduzkoa erakusten duten adibideak dira
corpusean aurkitzen diren gehienak, Larzabalen ondokoak, esate
baterako:
(14) a. Gure oilarreri aztaparrak berriz ere haunditu zaizkoten.
(Larz Idazl II, 354)
b. Neguan hainitz jenderi eskuak zartatzen zaizkote hotzarekin.
(Larz Idazl V, 17)
c. Bainan zuri ere, anderea, larru eder hori zimurtuko zaizu
noizbait. (Larz Idazl IV, 166)
d. Bestalde, urteekin, gizon gehieneri sortzen zaiote
sort-herri-mina, iduri balu bezala zahartasuna hobekienik goxatzen
duela haurreko orroitzapen eztiez loratu lurrak. (Larz Idazl VI,
147)
Adibideetako datibo guztiak bizidunak dira, eta (a) adibide
bakarra izan ezik, guztiak gizakiak (b-e).16 Gainerakoan, jabegoa
adierazten duten absolutiboek kasu gehienetan gorputz atalak
adierazten dituzte (a-c) edo bestela (d) jabearekin jabe-tza
ezinbesterenduzkoan dauden bestelako gaiak, sort-herri-mina
bezalako sentimen-dua adibidez. Beste lan batean (Fernández, Ortiz
de Urbina eta Landa 2010), azpi-marratu dugunez, jabe datiboak
ageri diren perpausetako aditzek —gure oraingo adibideetako
handitu, zartatu, zimurtu edo sortu bezalakoek— berez ez dute euren
argumentu egituran datiborik, baina datibo hori gaineratu egiten
zaie eratorpen sin-taktikoan. Horregatik da, hain zuzen, ez-muineko
datiboa. Horretaz gain, jabea eta jabegoa lotzen dituen harremana
jabetza ezinbesterenduzkoa denez, halako datiboak jabe datiboak
direla esan dezakegu ia ziurtasun osoz. Dena den, kontuan izan jabe
datiboak printzipioz hunkituak direla (Etxepare 2003).17
Horregatik, jabetza beste-rengarria denean, zailagoa da erabakitzea
jabe datiboa ote dugun edo besterik gabe datibo hunkitu bat,
absolutiboarekin nahitaez jabetza harremanik ez duena. Ikus ondoko
adibide hau:
(15) Bonetako xingola urratu zaio dantzari huni, eta behar
ginioke josi. (Larz Idazl II, 237)
Printzipioz bonetako xingola eta boneta bera dantzariarenak izan
daitezke, baina dantzari horren lagun batenak ere izan litezke.
Hala izanez gero, dantzari huni ez da jabe datiboa, xingola
urratzeak hunkitzen duena baino. Nolanahi ere, jabe datiboak izan,
datibo hunkituak izan, ez dago diferentziarik datibo komunztadura
zaintzeari dagokionez, eta ezta, jabe datiboen kasuan ziur aski,
jabetza ezinbesterenduzkoa-ren edo besterengarriaren artean ere.18
Oso litekeena da iritzi berekoak izatea Etxe-pare eta Oihartzabal
(2008d) eta Etxepare (2010a), jabe datiboak erakusten dituzten
adibideetatik komunztaduradunak bakarrik jotzen baitituzte
gramatikaltzat, jabetza ezinbesterenduzkoa izan zein besterengarria
izan. Interes datiboak, edo nahiago bada,
16 Honetatik ez da jarraitzen jabe datibo guztiak
bizidunak/gizakiak izan behar direnik, nahiz eta horretarako joera
duten, adibideetan ikus daitekeen bezala.
17 Ikus baita 12 oin-oharra ere.18 Ez du horrek esan nahi
bestelakoan ere diferentzia sintaktikorik egongo ez denik —ikus
adibidez
Etxepare (2003: 419-420)—. Guk lan honetan darabiltzagun
irizpideei dagokienez, bederen, ez dago ez-berdintasunik.
-
50 BEATRIZ FERNÁNDEZ
datibo hunkituak direla eta, antzekoak dira euren emaitzak,
komunztadurarik gabeak ez-gramatikaltzat jotzen baitituzte.19
Garrantzitsua deritzogu egile batzuk eta besteak alderdi honetan
bat etortzeari.
Gainerakoan, nahiz eta hemen predikatu inakusatiboak diren gure
aztergai nagu-sia, predikatu iragankorrek ere jabe datiboak
erakutsiz gero, ez dugu espero datibo komunztadura urratzerik:
(16) Bele zahar batzu hasiak dituk huna biltzen... badakik...
gorputz zauritueri, belek lehenik begiak zizkiotek errotik
ateratzen eta hesteak ipurtzulotik. (Larz Idazl IV, 403)
Joanategiren adibideak dakartzagu ondoren, lehenago
erakutsitakoa berresteko bidea ematen digutenak. Jabetza
ezinbesterenduzkoa adierazten duten datiboak emango ditugu lehenik,
predikatu inakusatiboekin batera.
(17) a. Eta orduan, jauzi zitzaizkon nigarrak san Polikarperi.
(Jnn SBi 156) b. Oraino ongi konbertitua etzen emakume bati, hil
zitzaion bere haurra,
sortu-eta zenbeit egunen buruan. (Jnn SBi 166)
Jabetza besterengarria adierazten du ondokoak:
(18) Eliza baten egiten hari zirelarik itsas bazterrean, hargin
bati erori zitzaion bere phalota urerat, giderra eskuan baratzen
zitzaiolarik. (Jnn SBen 19)
Eta predikatu iragankorrak jasotzen dira azken adibide
hauetan:
(19) a. Ordu berean, Jainko Jaunak argitu ziozkaten arimako
begiak artzain on hekiei. (Jnn SBi 13)
b. Jesus Jaunari berari ere hautsi zion bihotza haren ikusteak.
(Jnn SBi 23)
Idazle batenak izan beste batenak izan, bat egiten dute jabe
datibo guztiek ko-munztadurari dagokionez: ezinbestean zaintzen
dute komunztadura. Hori ez da bakarrik gertatzen jabetza
ezinbesterenduzkoa denean, besterengarria denean ere jokabide bera
antzematen da. Are gehiago, predikatu inakusatiboen eta
iraganko-rren artean ere, ez dago ezberdintasunik.
2.1.4. Goi-datiboak adjektibo / aditzondoa + izan gisako
predikatu konplexuetan
Atal berezi bat eskaini nahi diegu predikatu konplexuei,
ipar-ekialdeko testi-gantzetan ez ezik, euskara estandarreko
predikatu konplexuak ere aztertuko ditugu-lako ondoren. Berez,
predikatu konplexuetako batzuk —laket izan, higuin izan— ageri dira
esperimentatzaileez dagoeneko eman ditugun adibideetako batean
(10e). Atsegin izan edo gaitzi izan ezagunak gainera litezke.
Alabaina, nolabait lexikaliza-
19 Hauexek dira jabe datiboak biltzen dituzten euren adibideak:
a) Aitari eskua hunki diot/*dut; b) Mahaiari hanka kendu diot/*dut,
eta c) Piarresi muntra ebatsi diot/*dut. Baldin eta jabetza
ezinbes-terenduzkoa izateak eraginik balu komunztaduran, orduan
(a,b) vs. (c) asimetria egotea espero liteke. Interes datiboei edo
datibo hunkituei dagokienez, Mireni esneak gaindi egin dio/*du
adibidea dakarte bi lanetan. Ikus baita Etxepare eta Oihartzabal
(2008a,b,c) ere.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 51
turiko predikatu konplexu hauezaz guztiez gain, badira eredu
bertsuaz sortutako antzeko predikatuak, hots, adjektibo (edo
izen)/adberbioaz eta izan aditz arinaz osaturik daudenak.
(20) a. Amodioari deus ez zaio pizu, ez nekagarri; dezaken baino
gehiagori da lo-tzen; ez dezakelako aitzakiarik ez du nehoiz, oro
eginkizun baitauzka eta egingai. (Leon Imit III, 5, 4)
b. Hitz hoien erraitea aski zaio aditzen dituenari eta
errepikatzea atsegin zaio maite duenari. (Leon Imit III, 34, 1)
c. Eta lan hori zonbat ere baitzait niri gaitzago, hanbatez da
zure beso azka-rrarentzat errexago. (Leon Imit III, 29, 2)
d. Maiz jendeek laudagarri daukatena, niri osoki gaizki zait.
(Leon Imit III, 46, 4)
Halako egituretan, datiboa nolabait gaineratu dela dirudi eta
datibo hunkituen tankera hartzen zaio. Esperimentatzaile theta-rola
garbiro erakusten du kasu batzue-tan. Halako datiboek ezinbesteko
komunztadura erakusten dutela dirudi.
Dudarik gabe azterketa beregaina merezi dute halako predikatu
konplexuek eta eztabaidagarria da goi-datiboak ote diren halakoetan
ageri direnak eta ez behe-dati-boak. Esate baterako, Rezacek (2008:
7 oin-oharra) behe-datibotzat hartuko lituz-keelakoan gaude, ez
baititu atsegin izan eta leial izan bereizten, guk bereiziko
geni-tuzkeen bezala. Rezacek Pertsona Kasuaren Muga (Person Case
Constraint ingelesez) darabil aztergai eta ohartarazten duenez,
gaiairi buruzko literaturan (Anagnosto-poulou 2003 adibidez) esan
izan da euskaraz inakusatibo datibodunek ez dutela halako
murriztapenik. Jakina, Rezacek dioenez, inakusatibo datibodunen
artean bi sail bereiziz gero, hots, datibo-absolutiboa eta
absolutibo-datiboa, orduan berehala ohartuko gara Pertsona Kasuaren
Muga erakusten duten adibide inakusatibo guz-tiak absolutibo-datibo
sailekoak direla, adibidez, berandu joan natzaio bezalakoak.
Salbuespen bakarra aurkitu du Rezacek honi dagokionez, atsegin
izan, hain zuzen, baina itxurazko salbuespena baino ez da. Izan
ere, gustatu ez bezala, zeinak murriz-tapena jasaten duen
(*gustatzen natzaio), atsegin izan predikatuak ez du murrizta-pena
jasaten (atsegin natzaio) (Etxepare 2003). Gainerakoan, gustatu
bezalakoxea da, kasuari, komunztadurari eta esanahiari dagokienez.
Rezacen iritziz, beraz, da-tiboaz markatutako esperimentatzailea da
adjektiboak hautatzen duena, eta hor-taz, behe-datiboa dena, eta
absolutiboa, berriz, izan aditzak berak hautatzen duena,
absolutibo-datibo konfigurazioa itxuratuz. Atsegin bezalako
adjektibotzat hartzen ditu ondoren zordun, leial edota nazkagarri.
Xehetasun gehiago aurkituko ditu ira-kurleak Rezacen (2009) lanean.
Ikusten denez, gurearen kontrako hipotesia da Re-zacena:
behe-datibotzat jotzen ditu, guk goi-datibotzat hartzen ditugunak.
Ziur aski Pertsona Kasuaren Mugaren zein komunztaduraren
eremuetatik aparteko iriz-pideak beharko ditugu, oinarrizko egitura
eta eratorritakoa zein ote diren erabaki-tzeko.
Orain labur aurkezten dugun gaira itzuliko gara 2.2.1 atalean,
antzeko predika-tuetan, bestelako jokabidea erakusten duten
datiboak ikustearren eta hemen mintza-gai izan ditugunei buruzko
eztabaidarekin jarraitzeko.
-
52 BEATRIZ FERNÁNDEZ
2.2. Behe-datiboen hautazko komunztadura
Orain arte ikusi ditugun adibide guztiak ipar-ekialdeko hizkera
eremukoak dira eta goi-datiboen ezinbesteko komunztadura erakusten
dute. Jakina, hizkera eremu horretakoak ez diren irakurleei ez
zaizkie harrigarriak irudituko, printzipioz edozein datiborekiko
komunztadura zaintzea espero dutelako. Baina kontuan hartu behar da
komunztadura hautazkoa duten hizkeretako testigantzak direla hauek,
eta hautazko-tasuna dagoen eremu horretan bertan antzeman
daitekeela, hain zuzen ere, murrizta-pena. Atal honetan, bada,
hautazko komunztaduraren lekukotasunak erakutsiko di-tugu, baina
oraingo honetan, hizkeretako datuak, euskara estandarrean dauden
beste lekukotasun batzuekin konparatuko ditugu.
2.2.1. Behe-datibo mota batzuk
Lan honen hasieran erakutsi dugu hautazko komunztadura duten
datiboen artean eman bezalako aditz iragankor datibodunen helburu
datiboak daudela sarri askotan.20 Eman aditzarekin batera aipa
genitzake erakatsi, erakutsi, erran, eskaini, galdatu, ihar-duki
eta egin bezalakoak —ikus Ortiz de Urbina (1995), Fernández, Ortiz
de Urbina eta Landa (2010) edo Etxepare eta Oihartzabal (2008a,b,c)
beste batzuen artean—. Larzabalen (1b) adibidea errepikaturik ikus
daiteke (21b) gisa, egile beraren (21a) adibide komunztaduradun
batekin batera:
(21) a. Kartak emaiten dizkio Ganixi. “Inbido!”. (Larz Idazl I,
335) b. Ez uste… baitezpada gorrieri emango dudala ene botza. (Larz
Idazl II,
227)
Ondoko adibideak ere komunztaduraduna eta komunztaduragabea
dira, hurrenez hurren.
(22) a. Eta gure Aita loriosak eskerrak eman ziozkan Jainkoari,
bere komentuko haurride guziekin. (Jnn SBen 57)
b. Etzen hargatik bere etxean sartu; ordean, saldurik bere
ontasun guziak, eman zuen dirua erromesei. (Jnn SBi 92)
Adibide hauetakoak bezalako datiboek helburu theta-rola izateaz
gain, bizidun/gi-zakiak izaten dira (Ganixi, gorrieri, Jainkoari,
erromesei). Helburu datiboak ager dai-tezke, orobat, mugimenduzko
aditzekin, baina joan aditzarekin adibidez oso urriak dira hautazko
datibo komunztaduraren agerraldiak.21 Hona hemen
Arbelbiderenak:
20 Lan honetan goi- eta behe-datiboen aurkakotasunari begiratu
diogu ezinbesteko eta hautazko ko-munztadura azaltzeko.
Komunztaduraren hautazkotasunean bestelako faktoreek ere eragiten
dute, nahiz eta guk ez ditugun hemen aztertuko. Adibidez,
komunztadura hautazkotasunaren eta datibo esplizitua-ren arteko
harremanetarako, ikus Lafon (1951), Euskaltzaindia (1985) edo Ortiz
de Urbina (1995); erreferentzialtasunerako, berriz, Etxepare eta
Oihartzabal (2008d) edo Etxepare (2010a).
21 Ziur aski, mugimenduzko aditzen helburua baino gehiago, sarri
askotan hunkitua den dati-boa adierazten delako aditz honen
bitartez. Adibidez Leonek doa(z)ko formez adierazten duena:
Gorpu-tza badut maite, gorputzari doazkon zerak zaizkit maiz
gogoratzen (Leon Imit III, 48,6). Larzabalek ere dohako, dohakio,
dohakote bezalakoak alde batera, komunztaduraz ematen ditu datibo
hunkituak dirudi-tenak (Nik, gure ofizioari, goxamena baino
larderia, hobeki joaki zaiola, iduritzen zait. Larz Idazl IV) eta
komunztadurarik gabe, berriz, mugimendu aditzen helburu bizidunak
(Banoa Calvori Larz Idazl IV).
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 53
(23) a. Aita Zuki berari joan zitzaion. (Arb Bok 181) b. Aita
Zuki berari doha. (Arb Bok 181)
Xehetasun handiko deskribapenak egin dira lehenagoko lan
batzuetan datibo komunztadura galeraz, eta interesa duen irakurleak
lan horietara jo dezake berriro (Etxepare eta Oihartzabal
2008a,b,c,d, 2009, 2010, Etxepare 2010a,b, Fernández eta Landa
2008, Fernández, Ortiz de Urbina eta Landa 2010). Hemen,
deskribapen ho-rietan, diferentziak diferentzia, zehaztu diren
datibo moten erakusgarri batzuk baino ez ditugu gogora ekarriko,
ondoko 2.2.2. atalean, predikatu konplexuetako datiboe-tara
jotzeko. Guztiak dira, izatez, behe-datiboak:
I. Aspektu datiboak (ari izan, bermatu, eman, hasi, jo,
lotu):
(24) a. Azkenean, lothu zitzaion bideari, harturik berekin bere
emaztea. (Lg I 237)
b. Eta bi gazteak lothu ziren bideari. (Zerb IxtS 61)
II. Datibo/postposizio alternantziadun aditzen datiboak (fidatu,
ohartu, urrikaldu):
(25) a. Ene beharretan eziñ bertze nihori fida nakioke zuri
baizen. (Ch III 59) b. Etzieztela fida amodioari! (ChantP 198)
III. Datibo osagarri bitxiak (begiratu, behatu, jarraiki,
jazarri):
(26) a. Gaixtaginak zitzaizkon / Jesusi jazarri. (Zby RIEV 1908:
208) b. Zueri zer-nahi gisetarat jazarriko dena Niri jazarriko da!
(Zerb IxtS Io 15,
20)
Goi-datiboetan erakutsi duguna ez bezalako jokabidea daukate
datibo hauek guz-tiek: datibo komunztadura ez dute nahitaez
zaintzen eta horrek ez du ez-gramatikal-tasunik sortzen.
Behe-datiboak dira, beraz, hauek guztiak.
Deskribapenaz haratagoko ekarpen teorikoa egin dute Etxeparek
eta Oihartza-balek (2008a,b,c,d, 2009 eta 2010) behe-datibo hauen
komunztadura galerari da-gokionez, 1.4 atalean dagoeneko esan dugun
bezala. Gogoratu leku datiboak Ptzat hartzen dituztela egile hauek,
datibo hori bestelako postposizioekin parekatuz, ad-latiboekin
adibidez. Ptzat hartzen dituzten leku datiboen artean, besteak
beste, mugimenduzko aditzetako helburuak daude. Adibidez, bidera
abiatu da eta bideari abiatu da perpausetan, adlatiboa dugu batetik
eta bestetik leku datiboa. Etxeparek eta Oihartzabalek (2009)
azaltzen dutenez, adlatiboa aukeratuz gero, abiatu predi-katuak
gaia leku fisiko batera, hots, bidera daraman mugimendua adierazten
du; datiboarekin, aldiz, predikatu berak mugimendua adierazten du,
baina bidea, kasu honetan, ez da helmuga, unean-unean ibiltzen den
espazio tartea baino. Ibilbide hesitugabea22 adierazten du leku
datiboak. Abiatu bezalako mugimenduzko aditze-
22 Etxepare eta Oihartzabal (2008d) lanean ibilbide hesitugabea
deritzote; (2009) lanean, berriz, ibilbide mugatugabea.
-
54 BEATRIZ FERNÁNDEZ
kin ez ezik, jarrera aldaketa aditzekin (Ederrak idekitzen du
gogoa egiari Soeg 150), konparaketa aditzekin (Nor da jainkoari
konpara daitekenik Etcheb FE 134), lotura aditzekin (Iragana josi
nahi zuen zetorrenari Larz Idazl VII 128) eta egoera aditze-kin
(Fida zaitezte eni) ageri da leku datibo hau. Goian aipatu dugun
fidatu aditza ageri da hemen, ikusten denez. Etxeparek eta
Oihartzabalek diote fidatu bezalako aditz estatiboek egoera
psikologikoak adierazten dituztela, eta datiboak egoera
psi-kologiko horren jomuga. Ondoren aipatuko ditugun erne egon edo
aiher egon/izan predikatu konplexuak ere fidatu bezalakoak lirateke
honi dagokionez, egile hauen iritziz. Gainerakoan, atelikoak diren
aspektu aditzetara (ari izan, bermatu…) eta iharduera aditzetara
(iharduki, jo, pentsatu) ere zabaltzen dute euren analisia.
Ikus-ten denez, Ptzat hartzen diren datiboen analisiak askotariko
aditzak biltzen eta azaltzen ditu.
2.2.2. Behe-datiboak aiher egon gisako predikatu
konplexuetan
Predikatu konplexuen berri laburra eman dugu 2.1.4 atalean, eta
orain ere pre-dikatu konplexuekin segitu nahi dugu lanean.
Predikatu horietako batzuk egon aditz arinaz osaturik daude eta
berarekin batera beste osagai bat erakusten dute: aiher egon, beha
egon, erne egon, so egon bezalakoez ari gara. Halakoetan, datibo
osagarri bat ego-ten da, eta normalean ez du komunztadurarik
eragiten aditz laguntzailean. Adibidez, Leonek komunztadurarik gabe
ematen ditu halako datibo guztiak:23
(27) a. Etsaiek inguratua zira, eskuin eta ezker zuri aiher
daude. (Leon Imit III, 35, 1)
b. Gudukatzeari erne zaude beraz, garaitu nahi baduzu. (Leon
Imit III, 19, 4)
c. Hola deusek ezin inharrosia da eta den bezala dagoke,
hoinbertze gerta-karien erdian niri so dagola, xedea laño. (Leon
Imit III, 33, 1)
Alabaina, batzuetan, bietara aurki daiteke predikatu bera, hots,
datibo komunzta-durarik gabe zein komunztadurarekin, Joanategiren
adibide hauetan bezala:
(28) a. Apezpiku sainduak erran zioten orduan: “Zuen haur
benedizionezko huni aingeruak egotu zaizko begira atseginekin eta
amodiorekin, bere so-regunean”. (Jnn SBi 69)
b. Odilon ere eman zen haste-hastetik eta hain gogo onez
berthutearen pra-tikatzen, non, handik lau urtheren buruko,
fraiderik hoberenak begira baitzagozin haren su sainduari. (Jnn SBi
52)
Etxepare eta Oihartzabalen (2009) ustez, 2.2.1 atalaren amaieran
esan dugun be-zala, egoera psikologikoak adierazten dituzten
predikatu estatiboak dira hauetatik ba-tzuk (aiher egon, erne
egon), bederen, eta datiboak egoera psikologiko horren jomuga
23 Bere garrantzia izan lezake honek, 2.1.4 atalean ikusi
dugunez, adjektibo/aditzondoa eta izan gi-sako predikatuen kasuan,
hain zuzen, kontrako jokabidea erakusten baitu Leonek: datibo
gehien-gehie-nek komunztadura egiten dute. Oso litekeena da, beraz,
izan eta egon aditz arinen artean diferentziak egotea, eta ez
bakar-bakarrik predikatu konplexuarekin batera ageri diren datiboen
artean. Itzuliko gara berehala gai honetara.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 55
adierazten du. Bi egileek (27b) bezalako adibideak dakartzate,
hots, nominalizazio-dunak (gudukatzeari erne), eta ez dakigu euren
hipotesia zabalduko ote luketen bes-telako kasuetara, (27a,c)
bezalakoetara adibidez. Ez dakigu, ezta, nola azalduko ote luketen
ipar-ekialdeko hizkeretatik kanpo, predikatu konplexu berberetan
aurki dai-tezkeen antzeko egitura komunztaduradun eta
komunztadurarik gabeak:
(29) a. Jon (zuri)24 begira egon zaizu b. Jon zuri begira egon
da
(30) a. Jon berriari adi egon zaio b. Jon berriari adi egon
da
Ikusten denez, estandarrean eta baita hego-mendebaldeko
hizkeretan ere datibo komunztaduraren hautazkotasuna dago, eta
ikusi ditugun bestelako adibideetan ez bezala, komunztadurarik ez
agertzeak ez du ez-gramatikaltasunik sortzen. Adibidez, ez uste…
baitezpada gorrieri emango dudala ene botza perpausa ez-gramatikala
da ipar-ekialdeko hizkeretatik kanpo; zeresanik ez, bideari abiatu
da bezalako leku da-tiboak biltzen dituzten perpausak. Lehen
egitura PSduna dela pentsa genezake eta bere ordain
komunztaduraduna osagarri bikoitzeko egitura —bi egituren arteko
ha-rremanen inguruko eztabaida alde batera utziz—. Bigarren kasuan,
leku datiboare-nean, ibilbide hesitugabea adierazten duen P bat
dugula esan genezake, Etxepare eta Oihartzabalen hipotesia geure
eginez. Aldiz, predikatu konplexuak ageri diren Jon zuri begira
egon da bezalako perpausak gramatikalak dira, oro har, euskaraz eta
ge-roago erakutsiko dugunez, ñabardurak ñabardura, ez dute hizkera
murriztapenik. Kasu hauetan, bestalde, komunztadura gabezia ezin
diogu egotzi ez egitura PSduna-ren eta osagarri bikoitzeko
egituraren arteko txandakatzeari, ez, ustez, ibilbide hesitu-gabea
adierazten duen P bat izateari. Kontua da, beraz, erabakitzea kasu
hauetan zeri zor zaion datibo komunztaduraren hautazkotasuna.
Guk lehenago ere esan izan dugu halakoetan dagoen hautazkotasuna
ez dela, itxura guztien arabera, datibo komunztadura galera aldagai
sintaktikoaren ondorioz-koa (edo ez halabeharrez). Hemen, badirudi
hizkuntzan orokorturik dagoen meka-nismo baten ondorioz sortzen
dela hautazko komunztadura, beharbada ipar-ekial-deko hizkeretako
hautazko datibo komunztaduratik bereizi behar dena. Izan ere,
intuitiboki uler dadin, bi gune sintaktikotan irudikatzen dugu
datiboa halakoetan: a) adi, begira eta abar buru duten predikatu
sintagma baten barruan, edo b) sintagma horretatik kanpo atera eta
Inflexioaren eremuraino, gora eramana. Lehen kasuan, da-tiboak ez
du komunztadurarik eragingo adizkian; bigarren kasuan, berriz, bai.
Hor-taz, datiboaren igoerak dakar komunztadura eragitea, eta
datiboaren igoerarik ezak komunztadurarik ez eragitea. Igoera jasan
dezaketen datiboak direnez, igoera dati-boak deitu diegu
halakoei.
Azken xehetasunetaraino heltzea zaila da, baina predikazioa izan
aditzari esker osatzen denean ere aurki daiteke hautazkotasuna
ipar-ekialdeko hizkeren eremuan, adibidez, aiher egon ez ezik,
aiher izan ere badago, edo fidel, leial egon ez ezik, fidel,
24 Hiztunek askozaz ere naturalagoak deritzete halako egiturei
ageriko pertsona izenordainik ez da-goenean. Inoiz arakatu beharko
ditugu ageriko pertsona izenordainaren eta datibo komunztaduraren
ar-teko harremanak. Momentuz ez dugu gaia hemen erabiliko.
-
56 BEATRIZ FERNÁNDEZ
leial izan ere badaude, eta jokabidea, oro har, antzekoa da
komunztadurari dagokio-nez.
(31) a. Muthiko txarrak aiher baitzitzaizkon azkarki, gibeleko
beribilaren jabea ohartzen niz ari dela bereari athe guzien hesten
gakoz. (JE Ber 21)
b. Bertzeer aiher da, edo bederen ez ikusiarena egiten deie. (JE
Bur 55)
Jakina, adibide hauetan datibo komunztadura hautazkotasunik
badago, printzipioz pentsatzekoa da aiher, fidel, leial bezalako
adjektiboek hautatzen dituzten datiboak, 2.1.4 atalean ikusi
ditugunak ez bezalakoak direla. Atal horretako (20a,c) adibideak,
(32)-n ikus daitezke errepikaturik, aurrez aurre izan ditzagun.
(32) a. Amodioari deus ez zaio pizu, ez nekagarri; dezaken baino
gehiagori da lo-tzen; ez dezakelako aitzakiarik ez du nehoiz, oro
eginkizun baitauzka eta egingai. (Leon Imit III, 5, 4)
b. Eta lan hori zonbat ere baitzait niri gaitzago, hanbatez da
zure beso azka-rrarentzat errexago. (Leon Imit III, 29, 2)
Benetan diferenteak dira pizu, nekagarri, gaitz batetik eta
bestetik aiher, fidel edo leial? Komunztaduraren irizpideaz gain,
bestela ere nolako jokabide sintakti-koa duten aztertu beharko
genuke galderari erantzuteko.25 Gogoratu hizkuntzalari batzuen
iritziz, ez dagoela printzipioz diferentziarik atsegin eta leial
adjektiboen ar-tean, Pertsona Kasuaren Mugak erakusten duenez —ikus
Rezacen (2008) aipamena 2.2.1. atalean—. Eztabaida, beraz, egon
badago. Guk ez ditugu hemen pare bat be-rezitasun sintaktiko
posible baino aipatuko, batez ere irakurleari erakusteko zein izan
litekeen adjektibo goi- eta behe-datibodunen jokabide berezitua,
baldin eta diferente jokatuko balute. Adibidez, aiher, fidel,
leial, bietara eman daitezke, hots, egon zein izan aditz arinekin,
baina pizu, nekagarri, gaitz eta abar bakarrik aurki daitezke izan
aditz arinarekin batera. Kontuan hartu behar dugu euskaraz, oro
har, izaki mailako predikatuetako kopula izan dela eta egoera
mailako predikatuetakoa,26 printzipoz, egon. Hortaz, oso litekeena
da banaketa honetatik joaz, diferentzia esanguratsu bat edo beste
aurkitzea adjektibo hauen artean. Esaterako, egoera mailako
predikatuekin eta egon kopularekin ez dugu goi-datiborik aurkitzea
espero.
Bestalde, bi datiboko egitura batzuetan, bi goi-datibo batera
agertuz gero, perpaus ez-gramatikal bat izatea espero dugu; goi-
eta behe-datiboak biltzen dituzten itxura bereko egiturak, berriz,
gramatikalak izan daitezkeela uste dugu, oso mugako kasuak izan
arren.
(33) a. ***Niri entrenamendua [ e Joni atsegina iruditzen
zait]27b. Niri Jon [ hizkuntzalari leiala] iruditzen zait
25 Eta argumentazio zirkularretan ez erortzeko: goi-datiboak
dira komunztadura zaintzen dutelako, eta komunztadura zaintzen
dutenez, goi-datiboak dira; edo alderantziz, behe-datiboak dira
komunztadu-rarik zaintzen ez dutelako, eta komunztadurarik zaintzen
ez dutenez, behe-datiboak dira.
26 Individual level predicates eta stage level predicates,
hurrenez hurren, ingelesez. Izaki mailako pre-dikatuak ditugunean,
subjektutik predikatzen den ezaugarria berezkoa du izakiak eta bere
izate osoan zehar egia da, adibidez: Jon ederra da (orain eta
beti). Jon haserre dago diogunean, aldiz, Jonek ez du zer-tan
haserre egon behar ez bihar, ez etzi eta abar. Haserre egoera
mailako predikatua da.
27 Albizuk antzeko beste perpaus bat eskaini digu, bere ustez
gramatikala dena: Niri Mikel Joni atse-gin iruditzen zait, baina
gure ustez, bestea bezain ez-gramatikala da. Zalantzak sortzen
dizkigu, ordea,
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 57
(33a) adibidean, niri esperimentatzailea da iruditu
predikatuaren goi-datiboa; Joni agertzeak perpaus okerra sortzen
du, atsegin predikatuak jaso dezakeen datibo bakarra niri
esperimentatzailearen erreferentziakidea izan behar delako
nahitaez. Konparatu (33a) adibide okerra, niri entrenamendua
atsegina iruditzen zait perpaus gramatikalarekin. Albizuk iradoki
digunez, gainera, kasurik gabeko gune batean da-goen DS da Joni eta
horrek ez-gramatikaltasuna sortzen du. Aldiz, (33b) adibidea
gramatikala da. Bi datibo diferente biltzen ditu, bata niri
goi-datiboa eta bestea hiz-kuntzari behe-datiboa, edo nahiago bada,
bata DS eta PS bestea.28
Hauek xehetasunez aztertu beharreko eremu sintaktikoak baino ez
dira, adjekti-boen jokabidea ulertzeko eta datibo komunztaduraren
gaia testuinguru orokorrago batean kokatzeko. Eremu hauetako datuak
hizkera jakinetan ez ezik, hizkuntzan ere nolakoak diren ikusi
beharko litzateke, ez baitago halako predikatuei buruzko azter-keta
zehatz eta sakonik.
Hizkeretara itzuliz, ez dirudi estandarrean eta
hego-mendebaldeko hizkeretan, izan-dun predikatu konplexuetan
datibo komunztadura hautazkoa denik, egon aditz arinarekin sortuak
diren predikatu konplexuetan ez bezala, (29) eta (30) adibidee-tan
ikusi dugunaren haritik. Dena den, adi egon beharra dago, guk
ezusteko bat edo beste hartu dugulako:
(34) a. Liburuari fidelagoak izan dira. (Gotzon Argote, Berria
2011-02-17)29 b. Liburuari fidelagoak izan zaizkio
Ezustekoa diogu ez berez datibo komunztadurarik aurkitu ez
dugulako printzi-pioz espero ez dugun datibo motarekin, hots,
behe-datiboarekin, ezpada datibo ko-munztadurarik eza espero ez
dugun hizkeran, estandarrean, aurkitu dugulako.
3. Euskara estandarreko beste lekukotasun batzuk
Predikatu konplexuen azterketak ipar-ekialdeko hizkeretara
begira ez ezik, gai-nerako hizkeretara begira ere jarri gaitu, eta
ikusi dugunez, egon aditz arinaz osatzen
bere ordain postposiziodunak: Niri Mikel Jonekin atsegin
iruditzen zait. Albizuren ustea okerretara in-terpretatu ez badugu,
behintzat, atsegin izan-ek bi aukerak eskaintzen ditu bere iritziz.
Gure ustez, aldiz, lehena bederen ez-gramatikala da. Rezacen
hipotesia, bestalde, zuzena balitz, oso litekeena da perpaus hori
bere ustez gramatikala izatea.
28 Orobat, erabaki beharko da zein estatus ote duten ondoko
predikazioetako datiboek ere: Jatia gi-zounari beharrezco da (Gèze
1873: 26) edo Herio terrible hori, izigarri da mundu guzier
handier, eta xi-pier, iustoer, eta iniustoer (Tt Onsa 147)
(Fernández eta Landa 2008). Halako perpausak ez dira grama-tikalak
ipar-ekialdeko hizkeren eremutik aparte. Ikusi beharko litzateke,
beraz, nolako iritziak dituzten ipar-ekialdeko hiztunek (33) eta
(34) bezalako egiturez, beharrezko, izigarri eta antzeko
komunztadura hautazkotasuna erakusten duten adjektiboekin batera.
Albizuk ohartarazten didanez, ez dirudi esanahi aldetik, behintzat,
atsegin, pizu eta abarretatik asko bereizten direnik. Baldin eta
atsegin eta abarren pare-koak balira, orduan, birpentsatu beharko
litzateke azken predikatu hauetako datiboak benetan goi-dati-boak
diren ala ez. Eztabaida, ikusten denez, bat bera da.
29 Gontzal Agotek Joel eta Ethan Coen anaien True Grit western
filmaren inguruan egindago kri-tika. Gotzon Agoteri eskerrak eman
nahi dizkiogu bere hizkeraren nondik norakoez eman dizkigun
xehetasunengatik. Halako agerraldiek zerikusia izan dezakete
egilearen idiolektoarekin edo idazteko ba-liabide estilistikoekin,
ez, aldiz, euskalki eremu jakin batekin. Irantzu Epelderen iritziz,
gaztelaniaren kalko zuzena izan liteke hau (Han sido más fieles al
libro).
-
58 BEATRIZ FERNÁNDEZ
direnak, bederen, hizkuntzan orokorturik dagoen mekanismo bati
esker sortzen di-rela dirudi. Gure lanari amaiera emateko, datibo
komunztaduraren hautazkotasuna erakusten duten beste lekukotasun
batzuk aipatu nahi genituzke labur. Lekukotasun horiek euskara
estandarretik jasoko ditugu, lanean zehar aztertu ditugun adibide
ge-hien-gehienak ez bezala. Lekukotasun hauek garrantzitsuak direla
iruditzen zaigu bi arrazoi nagusirengatik: batetik datibo
komunztadura estandarrean ere hautazkoa izan daitekeela erakusten
dutelako, eta bestetik hautazkotasunak ipar-ekialdeko hizkeretan
eta estandarrean izari diferenteak dituen arren, muga bat bera
duelako: goi-datiboek ez dute datibo komunztadura inola ere
galtzerik eta behe-datiboak dira hautazkotasu-nari bidea ematen
diotenak.
3.1. Datiboak ari izan eta beste aspektu perifrasi batzuetan
Estandarrean dagoen datibo komunztadura hautazkotasuna ari izan
eta hasi edo ibili aditzeko aspektu perifrasi batzuetan aurki
daiteke (Ortiz de Urbina 2003a: 288). Hualde eta Ortiz de Urbina
(1987) lanaz geroztik ari adiztzat hartzen da, beste peri-frasi
batzuetan ageri diren egon edo ibili aditzak bezala.30 Ari aditzak
-(t)zen formako perpaus jokatugabe bat hautatzen du eta perpaus
jokatugabe horretako aditzak, bere aldetik, datibo bat izan dezake.
Bada, kasu horietan, datibo komunztadura hautazkoa da —ikus Ortiz
de Urbina (2003) ez ezik, Rezac (2009) ere—.
(35) a. Jon amari berria ematen ari zaio b. Jon amari berria
ematen ari da
(36) a. Jon Garaziri hurbiltzen ari zaio b. Jon Garaziri
hurbiltzen ari da
Antzeko lekukotasunak erakusten dizkigute ibili eta hasi
aditzetako egiturek31 (ikus Ortiz de Urbina 2003: 292, ibili
aditzerako):
(37) a. Jon jendeari laguntza eskatzen ibili/hasi zaio b. Jon
jendeari laguntza eskatzen ibili/hasi da
Berregituraketa hauetan ageri diren datiboak mendeko perpaus
jokatugabean da-goen aditzaren helburu datiboak dira, batean
iragaite aditzen, hots, eman eta eskatu aditzen helburuak eta
bestetik mugimendu aditz batena, hurbildu aditzarena. Kasu
guztietan, beraz, datiboak behe-datiboak dira, eta horiek dira,
hain zuzen ere, hau-
30 Ari izan berregituraketa gisa aztertu duten lanetarako, ikus
baita Laka (2004, 2006) beste ba-tzuen artean.
31 Egon aditzak ere antzeko jokabidea duelakoan gaude, baina
xehetasunez aztertu beharra dago. Adibidez, zalantzak ditugu
Aholkua Mikeli ematen dagokio (Ortiz de Urbina 2003a: 291)
perpausaren gramatikaltasunaz —adibidearen iturria ez da aipatzen—;
aldiz, gramatikalak eta ohikoak dira Axularren Galdez nagotzue
bezalakoak (Ortiz de Urbina 2003a: 291). Sarasolak buruz buru
diosku oso arrotza egi-ten zaiola lehen adibidea eta ez duela uste
literatur tradizioan halakorik dagoenik; bigarren adibidearen
testigantzak, berriz, erraz aurki daitezke literaturan, bere
iritziz. Gainerakoan, ez genuke esango Axula-rrena bezalako aukera
lagun arteko hizkerakoa denik (vs. Ortiz de Urbina). Aipatu ditugun
aditzez gain, aritu aditzak ere antzeko komunztadura hautazkotasuna
du (Ortiz de Urbina 2003: 288).
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 59
tazkotasun horretarako aukera ematen diguten datibo bakarrak.
Izan ere, egitura ber-beretan goi-datiboak izanez gero, orduan
ez-gramatikalak dira datibo komunztadura zaintzen ez duten
perpausak, hala nola, esperimentatzaileak edo datibo hunkituak
erakusten dituzten ondokoak, (35) eta (36), hurrenez hurren:
(38) a. Joni etorria damutzen hasi zaio b. *Joni etorria
damutzen hasi da
(39) a. Joni hori gogor egiten hasi zaio b. *Joni hori gogor
egiten hasi da
Jabe datiboak izanez gero, gauza bera gertatzen da: datibo
komunztaduradunak gramatikalak dira eta datibo komunztadurarik
gabeak, aldiz, okerrak.
(40) a. Joni aurpegia argitzen ari zaio b. *Joni aurpegia
argitzen ari da
(41) a. Mendizaleari hatzamarrak izozten hasi zaizkio b. *
Mendizaleari hatzamarrak izozten hasi dira
Lan honen mugak soberan gaindituko genituzke, egitura honetan
ageri den da-tibo komunztaduraren hautazkotasuna teorikoki azaldu
nahi bagenu, eta bide horre-tan ere pausuak egin behar ditugu
azalpen oso bat eman aurretik. Hemen, lan osoan zehar bezala, goi-
eta behe-datiboen aurkakotasuna da beste behin azpimarratu nahi
duguna, kasu honetan datuak ipar-ekialdeko hizkeretakoak izan
beharrean, estanda-rrekoak izan arren. Albizuk ohartarazten
digunez, eztabaidaren ildo nagusia datiboa-ren jatorriko gunea zein
den erabakitzean datza, eta horri dagokionez, kontrakoak dirudite
Ortiz de Urbinaren hipotesiak (2003: 287-289 orrialdeak bereziki)
eta Re-zacenak (2009): lehenak ari-ri egozten dio datiboaren
jatorria; bigarrenak, berriz, mendeko predikatuari berari. Hipotesi
zuzena bata izan, bestea izan, ezinbesteko ko-munztadura erakusten
duten datiboetarako lekua izan beharko du, eta ez soilik hau-tazko
komunztaduradun behe-datiboetarako.
4. Datuak tauletan laburbildurik
Lehen taula honetan laburbildurik ageri dira orain arte eman
ditugun datibo mota guztiak, ezker-zutabeko eremuei dagokienez,
hots, ipar-ekialdeko hizkeren hau-tazko komunztadurari dagokionez
eta estandarraren barruko hautazkotasunari dago-kionez:
1. taula
EremuaGoi-datiboak Behe-datiboak
Esperimentatzaileak Datibo hunkituakJabe
datiboakHelburuak eta beste
Ipar-ekialdeko hizkerak * * * √Euskara estandarra * * * √
-
60 BEATRIZ FERNÁNDEZ
Bigarren taulak, predikatu konplexuei dagozkien datuak jasotzen
ditu eremu ber-beretan:
2. taula
EremuaGoi-datiboak Behe-datiboak
-(r)i nekagarri (izan) -(r)i leial (izan) -(r)i begira
(egon)
Ipar-ekialdeko hizkerak * √ √Euskara estandarra * √/* √
5. Ondorioak
Lan honetan erakutsi dugunez, datibo komunztadura galerak aukera
ematen digu goi- eta behe-datiboak bereizteko. Goi-datiboek
halabeharrez egiten dute komunzta-dura baita behe-datiboek
komunztadura egiten ez duten hizkera eremuan ere, hots,
ipar-ekialdeko hizkeretan. Gainerakoan, adjektibo/aditzondoa + egon
gisako predi-katu konplexuetan zein ari izan bezalako aspektu
perifrasietan ere, hautazko datibo komunztadura dago euskara
estandarrean. Halako egituretan, goi- eta behe-datiboen arteko
aurkakotasun bera antzematen da, goi-datiboek ez baitute hautazko
komunz-tadurarik. Datibo-Komunztaduraren Murriztapenak sortzen du
aurkakotasuna.
Aipamenak
Albizu, Pablo, 1997, The Syntax of Person Agreement. doktorego
tesia, University of Southern California.
—, 1998, «Generalized Person-Case Constraint: A Case for a
Syntax-Driven Inflectional Morphology», in M. Uribe-Etxebarria
& A. Mendikoetxea (arg.), Theoretical Issues on the
Morphology-Syntax Interface. ASJUren gehigarriak XL. Donostia:
Gipuzkoako Foru Al-dundia & UPV/EHU. 1-33.
—, 2001, «Datibo sintagmen izaera sintaktikoaren inguruan», in
B. Fernández & P. Albizu (arg.), Kasu eta komunztaduraren
gainean. On case and agreement. Bilbo: UPV/EHU. 49-63.
—, 2009, «Construcciones inacusativas con dativos posesivos y
dativos de interés en vasco: un análisis derivacionalista»,
Seminario de Lingüística teórica. Madrid: CSIC.
—, 2011, «Microvariación en las construcciones inacusativas de
dativo posesivo del euskera», Wedisyn’s Second Workshop on
Syntactic Variation. Universitat de Barcelona. Otsailak, 17-18.
— & Beatriz Fernández, 2006, «Licit and illicit ERG-DAT
pairings», in B. Fernández & I. Laka (arg.), Andolin gogoan.
Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: UPV/EHU. 69-96.
— & Susana Huidobro, 2011, «Ethical datives in Basque»,
eskuizkribua, UPV/EHU & Stony Brook.
Anagnostopoulou, Elena, 2003, The syntax of ditransitives.
Evidence from clitics. Berlin eta New York: Mouton de Gruyter.
Arregi, Eurídice, 2003, «On Dative Alternations in Basque»,
eskuizkribua, UPV/EHU.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 61
— & Javier Ormazabal, 2003, «Aditz ditrantsitiboen
barne-egitura», in J. M. Makazaga & B. Oihartzabal (arg.),
Euskal gramatikari buruzko eta literaturari buruzko ikerketak XXI.
mendearen atarian. Gramatika gaiak. Iker-14 (I). Bilbo:
Euskaltzaindia. 119-136.
Artiagoitia, Xabier, 2000, Hatsarreak eta parametroak lantzen.
Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU eta Arabako Foru Aldundia.
Baker, Mark, 1988, Incorporation: A theory of grammatical
function changing. Chicago: Univer-sity of Chicago Press.
Barss, A. & H. Lasnik, 1986, «A note on anaphora and double
objects». Linguistic Inquiry 17. 347-354.
Cuervo, María Cristina, 2003, Datives at large. doktorego tesia,
Cambridge (Mass.): MIT.Elordieta, Arantzazu, 2001, Verb Movement
and Constituent Permutation in Basque. Utrecht:
LOT.Etxepare, Ricardo, 2003, «Valency and argument structure in
the Basque Verb», in
J. I. Hualde & J. Ortiz de Urbina (eds.), A grammar of
Basque. Berlin: Mouton de Gruy-ter. 363-425.
—, 2010a, «Contact and change in a restrictive theory of
parameters», Linguistic variation in the Minimalist Framework, UAB,
urtarrilak 14-15.
—, 2010b, «Tracking variation in datives in north eastern Basque
dialects», 4th European Dia-lect Syntax Meeting. Variation in
datives: a micro-comparative perspective. Donostia, ekainak
21-23.
— & Beñat Oihartzabal, 2008a, «Dative structures in standard
and north-eastern Basque», Li-censing conditions at the interface.
International Encounter at the Summer Courses of the Uiver-sity of
the Basque Country. XXVI Uda-ikastaroak, Donostia, ekainak
23-24.
— & —, 2008b, «Locational datives and dative agreement in
the Eastern Dialects of Basque», European Dialect Syntax Meeting
III, Venezia, irailak 18-21.
— & —, 2008c, «Leku-datiboa ekialdeko zenbait hizkeratan»,
Aldaketak, aldaerak, baria-zioak euskaran eta euskal testugintzan,
IKER, Baiona, abenduak 12-13.
— & —, 2008d, «Bi datibo egitura ifar-ekialdeko zenbait
hizkeratan», Lapurdum [inprima-tzen].
— & —, 2009, «Datiboa ipar-ekialdeko zenbait hizkeratan»,
IKER, apirilak 25.— & —, 2010, «Datives and adpositions in
North-Eastern Basque», in Beatriz Fernández &
Ricardo Etxepare (arg.), Variation in datives: a
micro-comparative perspective. Oxford Uni-versity Press
[prestatzen].
Euskaltzaindia, 1985, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak I.
Iruñea: Institución Príncipe de Viana eta Euskaltzaindia.
[Birrarg.: Euskaltzaindia. 1991].
Fernández, Beatriz, 1997, Egiturazko kasuaren erkaketa euskaraz.
Bilbo: UPV/EHU.—, 2007, «High and low datives in Basque bivalent
constructions», eskuizkribua, Rutgers.—, 2011a, «High and low. The
Basque cartography of datives and the Dative/Agreement
Constraint», eskuizkribua, UPV/EHU.—, 2011b, «Evidencia
dialectal y pan-dialectal a favor de la distinción entre dativos
altos y
bajos», Wedisyn’s Second Workshop on Syntactic Variation.
Universitat de Barcelona, otsailak 17-18.
—, 2011c, «Sintaxiak euskalkietatik ikas dezakeenaz: datiboen
euskal kartografia adibide», Euskalkien jatorria eta bilakaera.
UPV/EHUko XXX. Uda Ikastaroak. XXIII Europar Ikastaroak. Donostia,
ekainak 30-uztailak 1.
—, 2011d, «Goi-datiboak eta are goragokoak: jabe datiboak eta
datibo hunkituak vs. datibo etikoak», Gogoa [inprimatzen].
—, 2011e, «Datibo ez-muinekoez: jabe datiboen sintaxiaz»,
eskuizkribua, UPV/EHU.— & Josu Landa, 2008, «Datibo
komunztadura beti zaindu, inoiz zaindu ez eta batzuetan
baino zaintzen ez denean. Hiru ahoko aldagaia, datu iturri bi,
eta erreminta bat: Corsin-tax», Lapurdum [inprimatzen].
-
62 BEATRIZ FERNÁNDEZ
— & Jon Ortiz de Urbina, 2010, Datiboa hiztegian. Bilbo:
UPV/EHU-ko Argitalpen Zerbi-tzua.
—, — & Josu Landa, 2009, «Datibo komunztaduraren gakoez», in
R. Etxepare, R. Gómez & J. A. Lakarra (arg.), Beñat
Oihartzabali gorazarre. ASJU XLIII: 1-2. 352-380.
— & Ibon Sarasola, 2010, «Marinelei abisua: izen ondoko
datibo sintagmak izenburuen sin-taxian», Lapurdum
[inprimatzen].
Gèze, Louis, 1873, Éléments de grammaire basque. Dialecte
souletin. Suivis d´un vocabulaire basque-francais &
francais-basque. Baiona: Imprimerie de Veuve Lamaignère [Birrarg.:
1979. Donostia: Hordago.]
Harley, Heidi, 2002, «Possession and the double object
construction», Yearbook of Linguistic Variation 2. 29-68.
Amsterdam: John Benjamins.
Hualde, José Ignacio, 1986, «Case-assignment in Basque». ASJU
XXII. 313-330.— & Jon Ortiz de Urbina, 1987, «Restructuring
with ARI». ASJU XXI, 425-452.Jouitteau, Mélanie & Milan Rezac,
2007, «The French ethical dative, 13 syntactic tests.» Bu-
charest Working Papers in Linguistics, IX (1). 97-108.Lafon,
René, 1951, «La langue de Bernard Dechepare». Boletín de la
Sociedad Vascongada de
los Amigos del País 7, 309-338.Laka, Itziar, 2004, «Ari
progresiboaz: euskararen kasu markak», in Pablo Albizu &
Beatriz
Fernández (arg.), Euskal gramatika XXI. mendearen atarian: arazo
zaharrak, azterbide be-rriak. UPV/EHU & Arabako Foru Aldundia.
113-132.
—, 2006, «Deriving split ergativity in the progressive: The case
of Basque», in Alana Johns, Diane Massam & Juvenal Ndayiragije
(ed.), Ergativity: Emerging issues. Dordrecht: Springer.
173-196.
Larson, Richard, K., 1988, «On the double object constructions»,
Linguistic Inquiry 19. 335-391.
Levin, Beth & Malka Rappaport, 2008, «The English dative
alternation: The case for verb sensitivity», Journal of Linguistics
44. 129-167.
Montoya, Estibaliz, 1998, «Objektu bikoitzeko egiturak
euskaraz», eskuizkribua, UPV/EHU.Oehrle, Richard T., 1976, The
grammatical status of the English dative alternation. doktorego
tesia. Cambridge (Mass.): MIT.Ormazabal, Javier, 2000, «A
conspiracy theory of case and agreement», in R. Martin et alia
(arg.), Step by step. Essays on minimalist syntax in honor of
Howard Lasnik. Cambridge (Mass.): MIT Press. 235-260.
— & Juan Romero, 1998, «On the syntactic nature of the
me-lui and the Person-Case Con-straint». ASJU XXXII-2. 415-433.
— & —, 2001, «A brief description of some agreement
restrictions», in B. Fernández & P. Albizu (arg.), Kasu eta
Komunztaduraren gainean/On Case and Agreement. Bilbo: UPV/EHU.
215-240.
— & —, 2007, «The object agreement constraint». NLLT 25.
315-347.Oihartzabal, Beñat, 2002, «Structural case and inherent
case marking: Ergaccusativity in
Basque», in J. Lakarra & J. Ortiz de Urbina (arg.),
Syntactic theory and Basque syntax. ASJUren gehigarriak XXVII.
Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. 309-324.
—, 2007a, «Argument Structure Building: Applicative Heads in
Basque», Workshop on Argu-ment Structure and Syntactic Relations,
2007/05/23-25, IKER, CNRS.
—, 2007b, «Basque ditransitives», eskuizkribua, IKER, CNRS.Ortiz
de Urbina, Jon, 1995, «Datibo komunztaduraren gainean», in R. Gómez
& J. A. La-
karra (arg.), Euskal Dialektologiako Kongresua (Donostia, 1991ko
irailak 2-6), ASJUren Gehigarriak XXVIII. Donostia: Gipuzkoako Foru
Aldundia. 579-588.
—, 1989, Parameters in the grammar of Basque. Dordrecht:
Foris.—, 2003. «Periphrastic constructions», in J. I. Hualde &
J. Ortiz de Urbina (arg.), A grammar
of Basque. 284-300.
-
GOI- ETA BEHE-DATIBOAK ETA DATIBO-KOMUNZTADURAREN
MURRIZTAPENA... 63
Pylkkänen, Liina, 2002/2008, Introducing arguments.
Cambridge/London: the MIT Press.Rezac, Milan, 2008, «The syntax of
eccentric agreement: the Person Case Constraint and Ab-
solutive Displacement», NLLT 26. 61-106.—, 2009, «Person
restrictions in Basque intransitives». Lapurdum [inprimatzen].—,
2011, Phi-features and the modular architecture of language.
Studies in Language and Lin-
guistic Theory vol. 81. Dordrecht: Springer.Romero, Juan, 1997,
Construcciones de doble objeto y gramática universal. doktorego
tesia, Uni-
versidad Autónoma de Madrid.Zabala, Igone, 1995, «Infinitivos,
tiempo y ergatividad». V. Colóquio de Gramática generativa.
A Coruña.
Klasikoen gordailua (KG)
http://klasikoak.armiarma.com/
Erabilitako corpusa
http://weblingua.ametza.com/cgi-bin/corsintax/dat-kmz.plArb:
ARBELBIDE, Jean Pierre—Bok: Bokazionea edo Jainkoaren deia. Lille,
1887.Jnn: JOANATEGI, Bazilio—SBen: San Benoaten bizitzea. Inazio
Mujika Iraolaren edizioa. (1887) Donostia, 1996.—SBi: Sainduen
Bizitzea. Lehen zatia. Baiona, 1890.Dv: DUVOISIN, Jean
Pierre—Bibliako ohiko laburdurak: Bible Saindua. (1858). Bilbo,
1973 (faksimilea).Leon: LEON, Leon—Imit: Jesu-Kristoren
imitazionea. Turnhout, 1929.Larz: LARZABAL, Piarres—Idazl: Piarres
Larzabalen idazlanak (7 liburuki). Piarres Xarritonen edizioa
(1930-1988).
Donostia, 1991-1998.