GOENKALE SARRERA Lan hau egiteko aztergai izango dugun telesaila Goenkale izango da. Euskal Herrian oso ezaguna den telesail luzea da hau, pixkanaka guretik haratago ezagunagoa bihurtzen joan dena. Izan ere, dagoeneko 16 denboraldi daramatza antenan, eta urtarrilean 3000. kapitulua eskainiko digute. Munduan telesail gutxik daukate zifra hauei buruz hitz egiteko aukera. Lan hau egiteko Goenkale aukeratzean arrazoi nagusia, hasiera-hasieratik jarraitzen dudan telesail bat dela da. Hau da, 6 urterekin ikusten hasi nintzen eta oraindik ere ikusten jarraitzen dut. Beraz, nire bizitzaren zati txiki bat bada ere, Goenkaleri dagokio, betidanik izan baitut lotura bat telesail honekiko. Nahiz eta beste hainbat telesail ikusi eta jarraitu izan ditudan, ez dit beste inork Goenkalek beste engantxatu. Hala ere jakin badakit Goenkalek gabezia asko dituela eta akats ugari. Hori dela eta, iruditzen zait, badakidala era batean edo bestean zer espero dezakedan Goenkale-gandik, eta horregatik jarraitzen dudala ikusten. Nire ustetan, Goenkale kritikatu aurretik, hemendik zer jaso dezakezun onartu behar da. Lan honekin Goenkale era sakon batean aztertzeko aukera aprobetxatu nahi dut. Beti jarraitu izan dudan telesail honi buruz gogoeta asko egin dudan arren, ez dut inoiz modu serio eta formal batean egin, hori dela eta, lan hau egitea aukera polita dela iruditzen zait “hain ondo ezagutzen dudan” telesail honen nondik norakoak aztertzea.
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
GOENKALE
SARRERA
Lan hau egiteko aztergai izango dugun telesaila Goenkale izango da. Euskal Herrian oso
ezaguna den telesail luzea da hau, pixkanaka guretik haratago ezagunagoa bihurtzen joan
dena. Izan ere, dagoeneko 16 denboraldi daramatza antenan, eta urtarrilean 3000. kapitulua
eskainiko digute. Munduan telesail gutxik daukate zifra hauei buruz hitz egiteko aukera.
Lan hau egiteko Goenkale aukeratzean arrazoi nagusia, hasiera-hasieratik jarraitzen dudan
telesail bat dela da. Hau da, 6 urterekin ikusten hasi nintzen eta oraindik ere ikusten jarraitzen
dut. Beraz, nire bizitzaren zati txiki bat bada ere, Goenkaleri dagokio, betidanik izan baitut
lotura bat telesail honekiko.
Nahiz eta beste hainbat telesail ikusi eta jarraitu izan ditudan, ez dit beste inork Goenkalek
beste engantxatu. Hala ere jakin badakit Goenkalek gabezia asko dituela eta akats ugari. Hori
dela eta, iruditzen zait, badakidala era batean edo bestean zer espero dezakedan Goenkale-
gandik, eta horregatik jarraitzen dudala ikusten. Nire ustetan, Goenkale kritikatu aurretik,
hemendik zer jaso dezakezun onartu behar da.
Lan honekin Goenkale era sakon batean aztertzeko aukera aprobetxatu nahi dut. Beti jarraitu
izan dudan telesail honi buruz gogoeta asko egin dudan arren, ez dut inoiz modu serio eta
formal batean egin, hori dela eta, lan hau egitea aukera polita dela iruditzen zait “hain ondo
ezagutzen dudan” telesail honen nondik norakoak aztertzea.
TESTUINGURUA
Goenkale Euskal Telebistaren lehen katean emititzen den telesaila da. ETB1, euskara hutsean
emititzen den lehen katea da. 1982An hasi zen emititzen; euren xede nagusia euskararen
normalizazioa zelarik. Orduz geroztik, telesailak, albistegiak, lehiaketak, iragarkiak,
mahainguruak, marrazki bizidunak... denetik emititzen dihardute, euskara hutsean. Kate
honetako programazioko saio arrakastatsuenak, Wazemank 2.0 eta Goenkale dira. (Iturria:
Wikipedia)
Goenkale telesailaren testuingurua ulertzeko beraz, kontuan izan behar dira ezaugarri hauek,
alde batetik, euskararen erabilera telebistan, eta bestetik, ETB 1-en audientziak duen perfila.
Euskarazko telebista betidanik dugun zerbait badirudi ere, oraindik ez dira 30 urte pasatu
berau sortu zenetik, hori dela eta, kontuan izan behar da hizkuntza honetan telesail bat
sortzeak suposatzen zuen erronka. Erronka horietako bat Goenkale izan zen orain dela
hamasei denboraldi. Hasiera batean hilabeterako kontratua egin zuten aktoreekin, baina
honen arrakasta ikusita luzatuz joan ziren, gaur eguneraino iritsi arte. Hasiera batean
egunean egunekoa grabatzen zuten Miramongo estudioetan baina pixkanaka, grabaketa
moduak eta lekuak aldatuz joan ziren. (Pedro Otaegi, “Euxebio”, 2009/11/18, Zarautz).
15 urtetan antenan dagoen telesail hau Estatuko zaharrena da, eta askoren ustetan, EITBren
identifikazio zeinu ere bilakatu da. Hala ere, Goenkale askoz ere gehiago badela esan
dezakegu: “Recordó la directora de producción de ETB, Maite Iturbe: "Con un equipo humano
de 120 personas, esta serie se ha convertido en una cantera para los actores vascos ya que,
más de 400 intérpretes han intervenido en alguno de sus capítulos". Eta hala da; ia euskaraz
dakiten aktore guztiak pasatu dira Arraldetik, eta horrela, Goenkale, aktore askorentzat
lorbide bilakatu da, batik bat gazteentzat. Aktore asko Goenkalegatik ezagunak egin dira,
beste asko, bertan hazi, eta gutxi batzuk, euren ibilbide profesionala ere telesail honetan
amaitu dute.
Goenkale 1994ko abuztuaren 25ean emititzen hasi zen, hasiera batean astean zehar egunero
emititzen zuten, astelehenetik ostiralera, baina 13. denboralditik aurrera, emisioak bikoiztu
eta astelehen eta astearte gauetara mugatu dituzte emisioak. Goenkaleren aurretik EITBk
ekoitzi zituen beste telesail batzuk ere, “Bi eta bat” esaterako, baita, Goenkale emititzen zen
garai berean beste batzuk ere “Jaun eta Jabe” edo “Balbemendi” adibidez. Beste hauek ere
arrakasta izan duten arren, Goenkalek duen sendotasuna ez du beste inork lortu, eta horren
erakusgarri dira bere hamasei denboraldiak.
1994 urte ingurua, telesailen garai oparoa izan zen Espainian. Horren erakusgarri daukagu,
besteak beste, “Cristal” Venezolako telesaila: “En España es a la fecha la telenovela mas
exitosa que se ha emitido, un fenómeno que movió análisis y debates sus actores luego de
cinco años de haber realizado la telenovela viajaron a ese país donde participaron en
comerciales, programas de TV, teatro en fin...”. Txirrindularitza lasterketak ere atzeratzeko gai
ziren, telesail hauen ordutegia ez aldatu eta audientzia pozik uzteko.
Baina oro har Goenkaleko gidoigileak ez dira sekula itxi. Ikuslearen gustuengana ahalik eta
gehien gerturatzen saiatu dira eta hori konpetentzia aztertuta ikusi dute. Kontuan izan behar
da urte guzti hauetan zehar Estatuan batik bat beste hamaika telesail sortu direla, eta
horietatik ere edan duela Goenkalek. Poliziei buruzko telesailek arrakasta zutela? Ba Arraldera
Ertzaintza iristen da, edota Medikuen telesailak jendeak atsegin duela? Ba medikuaren
kontsulta ere izango dute.
Beraz, Goenkale egiten hasi aurretik, argi zeukaten estatu mailan telesailek zuten arrakasta
itzela zela, eta nahiz eta ez zekiten euskal ikusleek nola hartuko zuten euskaraz egindako
benetako “kulebroi” bat, Espainian emititzen ziren telesailen ezaugarriak bildu eta eurena
sortu zuten. Elkarrizketa askotan entzun izan dugu, hasieran ez zutela inondik inora uste
horrelako arrakasta izango zuenik, eta pixkanaka aurrera egin dute, ia 3000 kapitulu egin arte.
Askoren ustez, telesail bat hainbeste luzatzea ez da egokia, nahiago dutelako amaiera duin
bat, gaur egun ikus ditzakegun gauzak ikustea baino. Baina Goenkalek aktoreak berrerabili eta
berpiztu egin dituen arren, ikuslegoak ikusten jarraitu du eta oraindik, aukera hauek onartu
dituen ikusle asko izaten jarraitzen ditu.
Goenkaleren estuingurua ulertzeko ere, hainbeste urte dituen telesaila izanik, ezin dezakegu
hasierakoa eta gaur egungoa zaku berean sartu. Izan ere, garaiak aldatu egin dira eta baita
ikusleak ere. Beti ere euskaldunentzat egindako telesaila dela kontuan izan behar da, baina ez
du adinen artean bereizketarik egin. Edozein adinetako jendeak ikusi izan baitu telesail hau
beti. Ez da jende-multzo jakin batera mugatu, muga bakarra euskara izan baita. Gainontzean,
faimilia osoarentzat egindako telesaila dela esan dezakegu. Telesail orotan bezala, hemen ere
denboraldi osoan zehar trama nagusi bat izaten da, pixkanaka garatuz joaten dena, baina aldi
berean, beste arazo eta gertakari asko izaten dira, eta hauek, adin guztietako jendea
nahaspilatzen dituzte. Horrek, ikusleari perfil jakin bat eman ordez, aniztasuna ematen
diolarik.
ETB1eko hasierako helburua euskararen normalizazioa zela kontuan izanda, Goenkalek
izugarrizko bultzada eman dio hizkuntzari. Itziar Gomez (aktorea, gidoigilea, aktore
zuzendaria, gidoi bateratzailea...) -ek iaz HUHEZIko Komunikaldiak saioan berretsi zuen
bezala, Goenkale, euskaraz izateaz gain, euskalduna da, kalekoa, etxekoa, gertukoa. Hori
horrela izatearen gako nagusietako bat, hizkera izan da beti, eta agian hori izan liteke
arrakastaren gakoa: naturaltasuna eta berehalakotasuna. Aktoreen bizipenak gertu-gertutik
jarraitzen ditugu eta hori ez da, inondik inora, gertatzen diren gauzengatik gertatzen,
kontatzeko moduagatik baizik. Beraz, testuingurua aztertzeko orduan, kontuan izan beharreko
kontuak hauek dira; euskararen normalizazioari bultzada handi bat emango zion telesail baten
gisa hasi zen emititzen, eta hori oraindik ere mantentzen da. Hala ere, garaiak asko aldatu
dira, eta Goenkale horretara aldaketetara moldatu da: teknologia aurrerapenak, gai sozialak,
pertsonen arteko harremanak etab. Hori ikus dezakegu dekoratuetan bakarrik: urte askotako
kioskoa estetika zentru bihurtuta adibidez. Baina Arraldeko identitate ikurra den Boga-boga
taberna berriz, zutik mantendu dute, eta Olatz Beobide-ren esanetan, horrek Goenkalek
diraun bitartean zutik mantenduko du).
Hein handi batean esan dezakegu, garaietara egokitzen joan den telesaila izan dela,
denetariko gaiak landu dituela (askotan esan ohi da, horrelako gauzak Goenkalen bakarrik
gerta daitezkeela). Goenkale fikziozko telesaila denez, benetako kulebroi bat egin dutela esan
genezake, eta gertakizun asko eta asko, gertaezinak direla. Pertsonaiak berpizteetatik hasita,
aktoreen birziklapenera iritsi dira, horregatik, Goenkale jarraitzeko, ikusleek horrelako
ezaugarriak onartzea ezinbestekoa da.Bestalde, kalitatezko bizipenak ere ikusi ahal izan dira
tarteka; adibidez “El acorazado Potemkin” pelikulako pasartearen simulazio bat, denboraldi
baten azkenengo kapituluan.
“Telesail oro da bere garaiaren emaitza”. Goenkale ez da salbuespen bat, baina ezin dezakegu
garai konkretu batean finkatu. Hasi zenetik hona garaiak ere aldatu egin direlako, egoera
soziala, politikoa, ekonomikoa. Azken urteotan adibidez, bikote banaketak, istripuak,
adopzioak, familia hausturak, udaleko proiektuen porrotak, krisia... izan dira hizpide
Goenkalen. Hasieran berriz, ugariagoak ziren droga arazoak, gaixotasunak eta maitasun
istorioak. Baina beti gailendu diren gaiak izan dira Goenkalen: Egunerokotasuna eta familia,
denboraldi guztietan nahiz eta beste hainbat gai jorratu, bi arlo hauek bere txokoa izan duten
beti; hausturak direla, ezkontzak, jaiotzak etab.
Hasieratik hona gauzatutako aldaketa nabarmenetako bat da, besteak beste, garaira
egokitzen egiten duten saiakera: Gaur egun krisi hitza ia kapitulu guztietan entzun dezakegu,
Saharako haur bat dago Arralden, zeinek bere bizitza kontatzen duen oso modu umoretsuan,
baina audientziarekiko izaera hezitzaile batekin. Durangoko azoka, Zorion Perfektua film-a
edota Bertsolari Txapelketa bezalako gertakari kultularak ere beren txokoa dute Goenkalen,
euskarari bultzakada bat emateaz gain, errealitate kutsu handi bat ere ematen diotelarik
telesailari.
Aldaketarik izan ez duen kontua da adibidez egunerokotasunaren arloa izan da. Goenkalen
hamar urte baino gehiago pasatu dira, hamar urtetan denetik ikusi dugu, baina gertatutakoak
gertatuta, eguneroko bizitzak aurrera jarraitzen du beti. Izan ere, kapituluak normalean bi edo
hiru egun ezberdinetara mugatzen dira, eta horrela osatzen da denboraldi osoa: egunak joan,
egunak etorri. Bien bitartean trama nagusiak eta beste hainbat kontu garatzen joaten dira,
baina beti ere euren “kotidianitatea” apurtu barik.
Zaila da esatea ea Goenkale bere garaira egokitu den edo ez, baina argi dagoena da
behintzat bere saiakera egin duela, eta nabarmen gainera. Egokitze honetan azpimarragarria
deritzot aipatzea, audientzia gaztetzen ere saiatu direla. Horretarako garrantzia berezi bat
ematen die gazteen bizipenei eta arazoei. Gertakizun hauek, pertsonaiak, gazte euskaldun
askok bizi ditzaketen egoeretan jartzen dituzte eta horrek aktualitatea ematen dio telesailari.
Ez soilik ikusle gazte baten ikuspuntutik, edozein adinetako ikusleri ere. Gainera gure
gizartean helduek gazteekiko duten ikuspuntua ere nolakoa den ikus dezakegu Goenkalen.
Azpimarratu beharra dago, Goenkalek beste telesail baten jaiotzea ahalbidetu zuela.
Arraldeko gazteak Donostiara abiatu ziren, ikastera, eta horrek Goenkaleren ondoren (gerora,
aurretik) Hasiberriak telesaila sortarazi zuen. Arraldeko gazteekin batera, beste aktore batzuk
ere gehitu ziren eta Donostiako ikasle-bizitza erakusten zuen telesail bat sortu zuten 2001ean.
Telesail hau ere “kulebroi” bat zen, baina batik bat gazteez osatutakoa. Hala ere, Donostiara
joandako Arraldetarrek ez zuten guztiz euren herriarekiko, eta ondorioz, Goenkalerekiko
harremana guztiz eten.
Goenkalek hartzen dituen erronka berritzaileei dagokionez, ezin diezaiogu arrikatu egiten
duen telesail bat denaren balio erantsia ezarri. Oro har, tendentziak jarraitzen duen telesail
bat baita Goenkale. Hasierari erreparatzen badiogu argi dago; “Estatuan arrakasta zer duen?
hori egingo dugu guk, baina euskaraz”. Horrela laburbildu genezake Goenkale sortu zutenen
oinarria. Hala ere, argi dago hori ez dela nahikoa izan arrakasta lortzeko, eta benetan zerbait
berezia izan behar duela, oraindik antenan jarraitzeko. Hizkuntza? Aktoreak? Jorratzen diren
gaiak?
PERTSONAIAK
Goenkalek bere ibilbidean zehar jorratu dituen gaiak denetarikoak izan dira, baina hasieratik
ona aldaketa nabarmen bat izan da. Esate baterako, hasierako kapitulueen hasierako abestia
askotan aldatu da, baina lehenengoak, telesailaren nortasuna definitzen zuen letra zuen:
“Goenkalek oilategia dirudi eta Lasa anaiak elkarri mokoka bizi dira”, “Egunetik egunera
Lasatarren hitza gera, hemen bilduko gera, bi oilar arroen legera...”. Horrelakoa zen Goenkale
hasiera batean eta horretara mugatzen zen bere testuingurua. Arralde izeneko kostaldeko
herri txiki batean familia bat bizi zen, Lasatarrena; lehengusuak, ilobak, aitonak, izebak, anaia
ezkutuak, maitaleak... denetik osatzen zuten familia bitxi hau, baina pixkanaka herritarrak
gehitzen hasi ziren, eta tabernak, hotela, farmazia, kioskoa, komisaria, elizako sakristia,