GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA FACULTAD DE CIENCIAS HUMANAS Y SOCIALES Orientabideak Gradu Amaierako Lanetarako (GAL) Orientaciones para el Trabajos Fin de Grado (TFG) Lege eta araubide esparrua Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko GALak 1393/2007 eta 861/2010 Errege Dekretuek arautzen dituzte lehenik. Gainera, Irakasletza Graduak, 3854/2007 eta 3857/2007 ECI aginduek arautzen dituzte. NUPen indarrean den arautegia, agindu horien mendekoa, 2014ko "Ikasketen Amaierako Lanen" arautegia da, Graduetarako eta Masterretarako xedatutakoa biltzen duena. Fakultate Batzordeak erabakitzen duen araubidearen araberako dokumentu honek xedapen horiei jarraitzen die, batez ere ebaluazioari dagokionez, eta gainera urteko matrikulara egokitu, protokoloa deskribatu eta egutegi-proposamen bat aurreratzen du. Zer da GALa? Ikasleak ikasketak bukatzen dituenean egin behar duen lan bat da. Irakasgai moduan ere hartzen da. Graduko txosten egiaztatuan ezartzen diren gaitasunak eta gainerako helburuak aplikatu eta garatu behar ditu ikasleak. Txosten egiaztatua esteka hauetan dago eskura: Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua Gradua Soziologia Aplikatuan Gradua Gizarte Lanean Zeinek egin dezake matrikula GALerako? Urteko matrikula egiten duen edonork, ikasketak bukatzeko falta zaizkion irakasgai guztietan, onartzen den gehieneko kreditu kopurua (84) gainditu gabe. Nola esleitzen da GALa? 1. Fakultateak GALen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez. 2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen da, adiera bakarrarekin GAL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GALen lehentasun zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera. 3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 5 egun lehenago, gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-orrialdeko iragarki- oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GALerako matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako. 4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan, aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako Fakultateak xedatzen duen GALa aukeratzeko lana beste baten esku uzteko inprimakia bete, inprimatu eta sinatu beharko du.
33
Embed
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA FACULTAD DE … · 2017. 5. 16. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA
FACULTAD DE CIENCIAS HUMANAS Y SOCIALES
Orientabideak Gradu Amaierako Lanetarako (GAL)
Orientaciones para el Trabajos Fin de Grado (TFG)
Lege eta araubide esparrua
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko GALak 1393/2007 eta 861/2010 Errege Dekretuek arautzen
dituzte lehenik. Gainera, Irakasletza Graduak, 3854/2007 eta 3857/2007 ECI aginduek arautzen
dituzte. NUPen indarrean den arautegia, agindu horien mendekoa, 2014ko "Ikasketen Amaierako
Lanen" arautegia da, Graduetarako eta Masterretarako xedatutakoa biltzen duena.
Fakultate Batzordeak erabakitzen duen araubidearen araberako dokumentu honek xedapen horiei
jarraitzen die, batez ere ebaluazioari dagokionez, eta gainera urteko matrikulara egokitu, protokoloa
deskribatu eta egutegi-proposamen bat aurreratzen du.
Zer da GALa?
Ikasleak ikasketak bukatzen dituenean egin behar duen lan bat da. Irakasgai moduan ere hartzen da.
Graduko txosten egiaztatuan ezartzen diren gaitasunak eta gainerako helburuak aplikatu eta garatu
behar ditu ikasleak. Txosten egiaztatua esteka hauetan dago eskura:
Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua
Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua
Gradua Soziologia Aplikatuan
Gradua Gizarte Lanean
Zeinek egin dezake matrikula GALerako?
Urteko matrikula egiten duen edonork, ikasketak bukatzeko falta zaizkion irakasgai guztietan,
onartzen den gehieneko kreditu kopurua (84) gainditu gabe.
Nola esleitzen da GALa?
1. Fakultateak GALen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan
arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez.
2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen
da, adiera bakarrarekin GAL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GALen lehentasun zerrenda
bat egin behar dute beren interesen arabera.
3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 5 egun lehenago,
gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura
informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-orrialdeko iragarki-
5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada, irakaskuntza
merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako zerrendaren arabera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi III. eranskina.
Litekeena da GAL bat ituntzea irakasle baten eta ikasle baten artean?
Ez, beraz ikasle guztiek parte hartu behar dute nahitanahiez gorago deskribitu den esleipen-
prozesuan.
Alabaina, ikasleak eta irakasleak prozesuan esleitu ez den GAL bat egitea eta zuzentzea itundu
nahi badute, irakasleak Fakultatean eskatu behar du lehen esleipena izan eta gero, eta horretarako
dekanoari zuzendutako eskaera bat egin, eta Fakultateko Idazkaritzan aurkeztuko du.
Fakultateko zuzendaritza da eskatutako ituna onartzen duena, edo ez duena onartzen,
prestakuntza-eremu bakoitzari dagokion mandatu-kopuruaren proportzionaltasunaren eta
ikasleen merezimendu akademikoaren irizpideak zainduz. Hala badagokio, irakasleak mandatu
gehigarri bat bezala bereganatuko du ituntzen den GALa. Irakasleak ezin dio uko egin ohiko
prozeduraren bidez esleitutako GAL bati GAL itundu bat bereganatzeko.
Zein berezitasun dauzka GAL irakasgaiaren ebaluazioak?
Kasu bakarra da non, matrikula egin ondoren, ikasleek espresuki eskatu behar baitute beren lana
ebaluatua izan dadin.
GALaren ebaluazioa bere inskripzioa eginez eskatzen da, dagozkion dokumentuak betez
Inskripzioa egitean behin betiko testua aurkeztu behar da, ebaluatua izango dena eta, beharrezkoa
bada, epaimahaiaren aurrean defendituko dena. Hortaz, inskripzioa egin ondoren, ezin dira
aldaketak egin lanean.
Noiz bukatzen da GALaren prestaketa eta haren ebaluazioa?
Lana inskribatu eta gero, organo ebaluatzailearen kalifikazioa dekanoak izenpetzen duen akta
bakarrera helarazten denean (NUPeko GALen Arautegiko 10.8 artikulua). Dekanoak zainduko du
GALak "Zer da GALa?" atalean aipatzen diren graduaren gaitasunak garatu eta aplikatzeko egokiak
direla.
36. orrialdea 3tik
Noiz egin daiteke GALaren inskripzioa?
Otsailean, udaberriko seihilekoko 12 kreditu gehienez ere falta dituztenen kasuan, eta
Zuzendaritzak inskripzioa egiteari oniritzia eman badio. Horrela GALa udazkeneko seihilekoan
ebaluatu ahalko da.
Ekainean kasu hauetan:
Udaberriko seihilekoko 12 kreditu baino gehiago egin behar dituztenen kasuan.
Otsailean ebaluazio prozesuan sartu nahi izan zutenek baina zuzendaritzaren oniritzia
lortu ez zutenek.
BERRIA! 2017ko urrian, ohiz kanpo, baldintza hauek aldi berean betetzen dituztenek:
GALa 2016/17 ikasturtean esleituta edukitzea.
GALa ez inskribatzea edo ez gainditzea 2017ko otsailean, ezta 2017ko ekainean ere.
2017/2018 ikasturtean, titulua lortzeko, soilik GALa gainditzeko geratzea.
Zuzendariaren oniritzia edukitzea GALa inskribitzeko.
Kasu horretan, iraileko bigarren hamabostaldian egingo dute izen-ematea, eta, beharrezkoa bada,
urriko lehen hamabostaldian defendatuko dute, Fakultateak horretarako ezarritako egutegiaren
arabera.
Ikasleak GALaren matrikula berria abuztuan/irailean egin beharko du,Gradu Atalak hurrengo ikasturteko matrikula egiteko ezartzen dituen ohiko egunetan. Matrikula berria egitea beharrezkoa da, izen-ematea eta defentsa beste ikasturte batean egiten direlako.
Nork egiten du GALaren inskripzioa?
Ikasleak, lanaren Zuzendaritzak baimena eman ondoren. Hala ere, azken ebaluazioa ekainean bada,
Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28.
artikuluaren babesean, zilegi da eskatzea GALaren defentsa egitea epaimahai baten aurrean,
Zuzendaritzak inskripzioa egiteari oniritzia eman ez badio ere.
Noiz egiten da GALaren inskripzioa?
Irakaskuntzako bere gorabeherak direla eta, inskripzioa otsailean, ekainean edo, salbuespenez,
hurrengo ikasturteko irailean egin daiteke (aldez aurretik matrikula ohiko aldian egin eta gero).
Testua lanaren Zuzendaritzari aurkeztu ondoren, hark aukera hauek dauzka:
a) Inskripzioa baimentzea aldaketarik egin gabe.
b) Inskripzioa baimentzea, adierazten dituen aldaketak egin ondoren.
c) Inskripzioa ez baimentzea.
GALaren inskripzioak berekin dakar behin betiko testua idaztea, zuzenketak egiteko aukerarik gabe.
36. orrialdea 4tik
Zer aurkeztu behar da GAL baten inskripzioa egiten denean?
Inskripzioa eskatzeko eskaera, behar bezala izenpetuta (paperean).
Argitaratzeko baimena (paperean).
GALa PDF formatuan (NireIkasgelategiaren bidez).
Bibliografia (NireIkasgelategiaren bidez).
(Bakarrik IRAKASLETZA GRADUETAN) GALa 3' (2:45-3:15 artean irauten duen
bideoa NireIkasgelategiaren bidez), non ikasleak hauek deskribatuko baititu: testuingurua,
helburua, indarguneak, eta GALaren garrantzia tituluari dagozkion gaitasunen ikuspuntutik.
Zer ezaugarri eduki behar ditu bideoak?
Formatua: *mp4.
Ikasleak agertu behar du bideoan? Bai, bideoak dirauen denbora guztian, edo gehienean,
aurkezpen pertsonal bat denez.
Aurkezpena egiten duen edo txostenaren testua irakurtzen duen offeko ahots bat ez da aski,
beraz. Ez da ahaztu behar bideoa GALaren defentsa pertsonalaren laguntza bat dela,
diferituan bada ere.
Nola aurkeztu behar da lana? Ikasleak erabaki behar du non eta nola. Esaterako:
a) Aurpegiaren plano finko baten bidez.
b) Arbel batean edo pantaila batean.
c) Aldez aurretik egindako eskema bat edo diagrama bat deskribatuz, diskurtsoa
osatzeko.
d) Aurpegiaren plano baten bidez, osotara 1' baino gehiago iraungo ez duten une
LABUR batzuekin, PowerPoint dokumentu bat (edo egoki jotzen den beste formatu
bateko dokumentu bat) proiektatuz, offeko ahotsa entzuten den bitartean. "
Zer eskatzen da GALaren ebaluazioa gainditzeko?
Lerro edo gai zehatz bati buruzkoa izan arren, GALa tituluarekin lotutako gaitasunen ebaluazioari
begira egotea eta hori egiaztatzeko bidea eman dezala.
Ikasleen lan-orduen berri eman dezan, dituen kredituei dagozkienak:
Gradua ECTS Ordu
kp.
Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen
Gradua 12 300
Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen
Gradua 12 300
Gradua Soziologia Aplikatuan 6 150
Gradua Gizarte Lanean 12 300
36. orrialdea 5tik
Ikasleak frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen
Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" izenekoaren C1
mailako hizkuntza gaitasuna (ikusi VI. eranskina).
Zein da GALa zuzentzen duenaren lana?
Bere jardueraren lehen unetik zehaztea GALa egiteko bete behar diren baldintzak.
Orientabidea ematea esleipena egiten denetik, inskripzioa baimendu arte, betiere aurreikusitako
denboran beharrezko helburuak lortu direla bermatu ahal bada.
Zuzendaritzaren esku-hartzea ziurtatzeko prestaketaren faseetan, harremanean egon behar da
ikaslearekin, eta hari lagundu eta animatu, beharrezkoa bada, baina lanaren egilea eta arduraduna,
hots, ikaslea bera, ordeztu gabe. Horretarako, ematen du beharrezkoak direla gutxienez lanaren hiru
une:
1. Lanaren mandatua
Gogorarazten eta xehatzen dira lanak bete behar dituen baldintzak eta eskakizunak, ikaslearen
betebeharrak, GALa zuzentzen duenaren denbora, aurreikus daitekeen egutegia eta ebaluazio
sistema.
Oinarri teoriko-praktikoak eta kontsultako bibliografia zehazten dira.
Lanaren orientabidea adosten da, zehaztutako lerroarekin eta gaiarekin bat, kontuan hartuz
ikaslearen esperientzia praktikoak eta bere prestakuntzaren berezitasunak.
Elkarrekin ados jarrita, irakasleak eta ikasleak beren kabuz alda dezakete, partzialki edo osorik,
hasierako mandatua, esleitutako lerrotik eta gaitik zetorrena, bilera horretan edo hurrengoetan.
Zuzendaritzak ikasleari argitu behar dio GAL egiteak hartuko dion lan pertsonaleko ordu kopurua,
eta horretarako daukan denbora.
2. Prozesuaren kontrola eta doiketa. Ikasleak bere jarduerari buruzko aurrerapen bat eman ahal
izateko aski denbora igaro ondoren egiten da. Hala, Zuzendaritzak ordura arte egindakoa balioetsi
ahalko du: egitura, idazkuntza, aurreikusten duen edukien aurkibidea...
3. Testuaren aurkezpena. Zuzendaritzak lanaren inskripziorako baimena emango du, egin beharreko
zuzenketak zein diren esango du, halakorik bada, edo ez du inskripziorako baimena emango.
Nork eta nola ebaluatzen da?
Master Amaierako Lanak ez bezala, GALak ez dira jendaurrean defenditu behar kasu guztietan, hiru
irakaslek osatutako epaimahai baten aurrean. Hala ere, lan honi eman behar zaion garrantzia dela-eta,
zeinak atera nahi den titulari dagozkion gaitasunak biltzen baititu, komenigarria da organo
ebaluatzaile bat ezartzea, lana egiteko ildoak zein diren esaten duten irakasleez harago.
Gradu bakoitzean organo ebaluatzaileak nola jarduten duen hobeki jakiteko, kontsultatu atal hauek:
Nola ebaluatzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GALak?
Nork eta nola ebaluatzen ditu GALak Soziologia Aplikatuko Graduan?
Nork eta nola ebaluatzen ditu GALak Gizarte Laneko Graduan?
I. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketen Amaierako Lanei Buruzko Arautegia (Unibertsitatearen web-orrialdean eskuragarria).
II. Esleipena
III. eranskina-A. GALa Fakultatean esleitzeko prozedura.
III. eranskina-B: GALa aukeratzeko lana ikaskide batengan delegatzea
III. Esparruak
IV. eranskina-A. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GALa egiteko
erreferentzia esparruak.
IV. eranskina-B. Soziologia Aplikatuko Graduko GALa egiteko erreferentzia esparruak.
IV. eranskina-C. Gizarte Laneko Graduko GALa egiteko erreferentzia esparruak.
IV. Lerroak
III. eranskina-A1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GALa egiteko
lerroak.
III. eranskina-A2. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa egiteko
lerroak.
III. eranskina-B. Soziologia Aplikatuko Graduko GALa egiteko lerroak.
III. eranskina-C. Gizarte Laneko Graduko GALa egiteko lerroak.
V. Orientazioa, egitura eta alderdi teknikoak
VI. Hizkuntza gaitasuna
VI. eranskina-A. Zeharkako gaitasunak.
VI. eranskina-B1. Hizkuntza-gaitasuna aztertzeko berrespena.
VI. eranskina-B2. Hizkuntz gaitasuna aztertzeko agiria.
VII. Ebaluazioa
VII. eranskina-A1. Zuzendariaren ebaluazio-errubrika: azterketa ENPIRIKOA
VII. eranskina-A2. Zuzendariaren ebaluazio-errubrika: azterketa TEORIKOA
VIII. Ebaluazioa
VIiI. eranskina-A1. Organo ebaluatzailearen ebaluazio-errubrika: azterketa ENPIRIKOA
VIiI. eranskina-A2. Organo ebaluatzailearen ebaluazio-errubrika: azterketa TEORIKOA
IX. Fakultatearen web-orrialdetik prozeduraren aldi bakoitzean behera kargatzeko dauden
inprimakiak
36. orrialdea 8tik
II. Eranskina. Esleipena
1. Fakultateak GALen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez. Halaber, prozedura hori azaltzen du.
2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen da, adiera bakarrarekin GAL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GALen lehentasun zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera.
3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 7 egun lehenago, gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-orrialdeko iragarki-
oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GALean matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako.
4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan, aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako GALaren aukeraketa eskuordetzeko inprimakia bete, inprimatu eta sinatu beharko du. Inprimakia prozedura honi erantsi zaio.
5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada, irakaskuntza merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako zerrendaren arabera. Beraz:
Esleipena modu presentzialean egiten bada, txandaka, ikasle bakoitzak GAL bat aukeratuko
du bere ikaskideek oraindik aukeratu ez dituztenen artetik.
Esleipena prozedura informatiko baten bidez egiten bada, ikasleei eskatuko zaie beraiek
egindako zerrenda 2. puntuan sartzeko, ikasleen merezimendu-ordena eta interes partikularrak
kontuan izango dituen esleipen automatiko bat egiteko.
6. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ebaluazio-prozesuen araudia onesten duen Erabakiak ( A.61/2011. 2011ko abenduaren 15eko Gobernu Kontseilua) bere 6. artikuluan (Kalifikazioak) dioenaren arabera egingo da 5. puntuan aipatutako merezimendu hurrenkera, non honela jartzen baitu:
“1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak arautuko ditu kalifikazioak, horrek ezartzen baitu kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema.
2. Erabilitako ebaluazio sistema zein ere den, eta aurreko puntuan adierazitakorekin bat, ebaluaziora aurkezten diren ikasleentzat, irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, hamarren bakar batekin:
a) 0-4.9: Ez Gainditua (EG)
b) 5.0 -6.9 Gainditua (G)
c) 7.0 -8.9 Oso Ongi (OO)
36. orrialdea 9tik
d) 9.0-10: Bikain (BK)
e) 9,0-10: Ohorezko Matrikula (OM)"
Egin kontu:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kredituen Aitorpenari eta Transferentziari buruzko Arautegiaren arabera (Errektoreak 2008ko urriaren 29an emandako 1854/2008 Ebazpena), kredituak, unitate ebaluatu eta egiaztagarri gisa, "ikaslearen espediente berrian ezarriko dira idatziz, jatorrizko espedienteari hitzez hitz jarraituz eta han ageri diren tipologia, kreditu kopuru eta kalifikazioarekin" (4. artikulua). Aitortutako irakasgaien kalifikazioak ikaslearen ikasketa-espedientearen baremaziokoak dira, hurrengo 2. puntuan aipatutakoak izan ezik.
2. Lanbide heziketaren araberako aitorpena ez dela barematuko.
Goi Mailako Hezkuntzaren arloko ikasketen aitorpenari buruzko 2011ko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren arabera:
"Aitorpen osoa edo partziala eman beharko zaio gainditutako antzeko prestakuntza praktikoari, eta bereziki hauei: a) Kanpoko curriculum praktikak unibertsitateko ikasketetan" (137578 or.)
Halaber, honela dio 2010eko azaroaren 11ko 1644/2010 Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emanak. Haren bidez “Unibertsitate Publikoko kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzeari buruzko araudia” izenekoaren aldaketa argitaratzea agintzen da. Aldaketa hori Gobernu Kontseiluak onetsi zuen 2010eko azaroan hartu zuen erabaki baten bidez.
"Unibertsitatekoak ez diren beste goi mailako ikasketa ofizialengatik, unibertsitate ikasketa ez ofizialengatik edo unibertsitate publikoko esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik kredituak aitortzen direnean, ez dira horien kalifikazioak sartuko, beraz horiek ez dira zenbatuko espedientea barematzeari dagokionez" (16060 or.).
Horretarako kalifikazio hauek bereizi behar dira espediente batean: “5,0 GAINDITUA” (unibertsitate batean eginak) edo “5,0 GAI” (aurreko paragrafoko kreditu-aitorpena).
36. orrialdea 10tik
III. eranskina-B: GALa modu presentzialean aukeratzeko lana ikaskide baten esku
3. Erabilitako esku-hartze metodoei buruzko hausnarketa eta proposamen metodologiko
berritzaileak.
4. Lurmentzen ari diren eremu profesinalak identifikatzea.
5. Lanbidean aplikatutako ikerketa eremuak identifikatzea, graduondoko ikasketetan jarraitzeko.
Lerro hauek GALetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.
36. orrialdea 16tik
V. eranskina. Orientazioa, egitura eta alderdi teknikoak
1. Orientazioa
Bere izaerak zehazten du GALaren orientazioa. GALak mota hauetakoak izan daitezke:
Ikerketa enpirikoak (behaketak, lan etnografikoak, esperimentalak, kuasi-esperimentalak edo
kasuen azterketak), eta horietan metodo kualitatiboak edo kuantitatiboak erabili ahalko dira.
Azterketa teorikoak (pedagokikoak, psikologikoak, soziologikoak, Gizarte Laneko esparrukoak,
historikoak edo epistemologikoak).
Edonola ere, GALak gaurko inguruari buruzkoak izango dira:
Hezkuntzakoa, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetan.
Soziologikoa, Soziologia Aplikatuko Graduan.
Gizarte langileen esku-hartzekoa, Gizarte Laneko Graduan.
Era berean, GALak tituluen esparru berekietako batean kokatuko dira (III. eranskina).
2. Egitura
Orientazioaren arabera, GALak ondoren aipatzen diren alderdiak kontuak hartuko dituen egitura bat
edukiko du:
Azterketa enpirikoak. Azal-orria. Laburpena eta gako-hitzak. Aurkibidea. Aurrekariak, helburuak
eta gaiak. 1 Esparru teorikoa: oinarriak eta ondorioak. Materiala eta metodoak. Emaitzak
eta eztabaida. Ondorioak. Erreferentziak. Eranskinak.
Azterketa teorikoak. Azal-orria. Laburpena eta gako-hitzak. Aurkibidea. Garapena: aurrekariak,
helburuak, esparru teorikoa, praktikarekin duen lotura2. Egilearen planteamendu arrazoitua.
Ondorioak. Erreferentziak. Eranskinak.
Hala ere, Azterlana "Gradu Amaierako Laneko (GAL)" irakasgaien Giden ebaluazio-sistemara
egokitzeko, lan guztiek eduki behar dute alde teoriko bat eta alde praktiko bat. Hemen ulertzen da
gidetan azaltzen diren ehunekoak orientaziokoak direla eta GALaren zuzendariak eta ebaluatu behar
duen epaimahaiak balioetsi behar dituela. Edonola delarik ere, zaindu behar da lanek alderdi teorikoak
eta praktikoak nahastea.
3. GALaren txostenaren alderdi teknikoak
3.1. Azala
Honako hauek emango ditu: egilea, titulua, gradua, unibertsitatea.
GAL guztiak Unibertsitatearen biltegian gorde behar direnez gero, eta gehienak jendaurrekoak izango
direnez gero, komeni da azal uniformeak erabiltzea titulazio guztietarako; Fakultatearen webgunean
daude eskuragarri (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales) “testu” formatuan erabiliak
izateko.
1 Erreferentzia graduaren arabera, nabarmendu beharko dira irakaskuntza-ondorioak, ondorio soziologikoak edo Gizarte Lanaren esparrukoak. 2 Erreferentzia graduaren arabera, nabarmendu beharko da zer lotura duen irakaskuntza-praktikarekin azterketa soziologikoak edo Gizarte Lanaren esparruko esku-hartzeak.
audio-liburu, datu-base eta web-orrialdeenak, besteak beste".
Hala ere, lanaren zuzendariak egoki ikusten badu, beste arau bat erabiltzea iradokiko du. Edonola ere,
irizpide uniformea izan behar da dokumentu osoan eta, oso bereziki, aipuak egiteko eta
"Erreferentziak" aurkezteko moduan, testuan espresuki aipatu direnak bilduko baitira bertan.
3.4.6. Irakasle Graduetarako txantiloiak
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle graduetan, kontuan hartu behar dira ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 Aginduak, hurrenez hurren, bi tituluek jarduera profesionalean aritzeko gaitzen baitute. Hala, GALak aintzat hartu behar ditu oinarrizko modulua, didaktika eta diziplina, eta practicuma. Hori dela eta, txantiloi-eredu batzuk daude, ikasleak GALa prestatzean orientatzeko (ikusi webguneko "Realización del TFG / Formato del TFG" atala).
Hala, GALak kontuan hartu behar ditu oinarrizko modulua, didaktika eta diziplinan, eta practicuma.
Horregatik ematen dira txantiloi ereduak ikasleak orientatzeko GALa egiterakoan (V-A eta V-B
eranskinak).
GALa garatzeari buruzko eta, bereziki, txantiloi ereduen erabilerari buruzko galderak ikaslearen
eskumena dira, zeinak aukera edukiko baitu zuzendariari orientabidea eskatzeko.
Lau Graduetako ikasleek ondoko gaitasun hauek eskuratu behar dituzte
Zeharkako gaitasunak
1. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea
ingelesez, frantsesez, alemanez edo
italieraz, Europako Kontseiluaren
"Hizkuntzen Erreferentziako Europako
Esparru Komuna: ikastea, irakastea,
ebaluazioa" delakoaren araberako B1
mailaren parekoa.
2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea
gaztelaniaz, edo, hala badagokio,
euskaraz, Europako Kontseiluaren
"Hizkuntzen Erreferentziako Europako
Esparru Komuna: ikaskuntza,
irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren
araberako C1 mailaren parekoa.
Zeharkako gaitasunak
1. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea
ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz,
Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen
Erreferentziako Europako Esparru Komuna:
ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren
araberako B1 mailaren parekoa.
2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea
gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,
Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen
Erreferentziako Europako Esparru Komuna:
ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren
araberako C1 mailaren parekoa.
1. Hizkuntza-gaitasuna gaztelaniaz eta, beharrezkoa bada, euskaraz
Ikasleek Graduaren bukaeran gaztelaniaz C1 maila dutela egiaztatu behar dute eta, Irakasletzako
euskarazko lerroko ikasleek, hizkuntza bereki horretan ere bai3.
Gabeziak dituzten ikasleen kasuan, adierazi beharko da eta, haiek zuzendu arte, ezin izango da titulua
erdietsi.
Kasu horietan zehaztu behar dira zuzendu beharrekoak, ageriko gabezien identifikazioan oinarrituko
direnak ezinbestez. Hala, hizkuntza maila eskasa atzematen duen irakasleak agiri honi atxikitzen
zaizkion hizkuntza-gaitasunaren berrespena edo berrespenak (VI-A eta VI-B eranskinak) osatu
beharko ditu, ikasleak eduki dezan gida bat GALa hobetzeko eta egiteko, inskripzioa egiteko eta
geroagoko deialdietan defenditzeko. Kasu horretan, GALaren zuzendariak ez dio baimena emango
ikasleari lana defenditzeko.
Horregatik, hau ezartzen da:
1. GALaren zuzendariak erabakiko du C1 mailan idatzita dagoen, hartan garatzen diren edukiak
3 Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduek jarduera profesionala burutzeko gaitzen dute, eta Hezkuntza Ministerioaren ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 aginduek arautzen dituzte, hurrenez hurren, eta horietan honako hau biltzen da:
"Graduaren bukaeran, ikasleek gaztelaniaz C1 maila eduki beharko lukete eta, bidezkoa denean, erkidegoko beste hizkuntza ofizialean; gainera, atzerriko hizkuntza batean B1 mailan mintzatzeko gaitasuna eduki beharko lukete, EKHE Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunarekin bat etorriz".
36. orrialdea 20tik
balioetsi baino lehen eta, hortaz, defentsarako baimena eman baino lehen.
2. Ikasle guztiek gaztelaniaz C1 maila egiaztatu behar dutenez gero, GALa euskaraz edo atzerriko
hizkuntza batean egiten dutenek, txostenaren % 20 inguru gaztelaniaz idatzi behar dute.
Iradokitzen da hizkuntza honetan ere idazten diren atalak 4 honako hauek izan daitezen:
Aurrekariak, helburuak eta gaiak.
Ondorioak.
Gainera, esan bezala, laburpena ere gaztelaniaz idatzi behar da nahitaez.
3. Epaimahaiak, jarduten duen kasuetan, zehaztuko du testua C1 mailan idatzita dagoen edo ez.
Balioespen negatiboa egingo bada, arrazoitu egin behar da eta, nolanahi ere, ikasleak ezin du jaso
"Ez gainditua (4,0)” baino nota handiagoa, edozein dela ere zuzendariak esleitu dion nota.
4. Epaimahaiak, jarduten duen kasuetan, zehaztuko du aurkezpena C1 mailan egin den edo ez.
Balioespen negatiboa egingo bada, arrazoitu egin behar da eta, nolanahi ere, ikasleak ezin du jaso
"Ez gainditua (4,0)” baino nota handiagoa, edozein dela ere zuzendariak esleitu dion nota.
5. 3. eta 4. ataletan ezartzen den epaimahaiaren aurkako balioespenaren arrazoia oinarrituko dela
idatzizko eta ahozko hizkuntza gaitasunean Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru
Komunaren arabera: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa, eta kasu horretan nahitaezkoa dela
hurrengo atalean ematen den hizkuntza-gaitasunaren berrespena.
2. Hizkuntza-gaitasuna atzerriko hizkuntzan
Unibertsitateak zehaztu du ikasleek daukaten modua eskatzen den hizkuntza maila ziurtatzeko.
Informazio guztia eskuragarri dago Unibertsitatearen "Hizkuntza gaikuntza" izeneko estekaren bidez:
4 Ikasleak erabaki dezake gaztelania hutsean idaztea dagozkion atalak. Hau da, ikasleak erabakiko du 4.1. atalean aipatzen den % 20 hori elebiduna (gaztelania/euskaraz edo gaztelania/atzerriko hizkuntzan) edo gaztelania hutsean emango duen.