GIPUZKOAKO HITZA JON URBE / FOKU Bi birus dira GIBa eta SARS-CoV-2a, baina badute alde garrantzitsu bat: lehendabizikoa transmititu egiten da; bigarrena, kutsatu b Asteartean izango da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna b 2-3 COVID-19az, GIBaren esperientziatik Administrazioa Segura da 1.500 biztanle baino gutxiago izanda notariotza duen herri bakarra 12 Euskara Euskaraldian hitanoa lantzeko saiakera egin dute Bergaran eta Oiartzunen 7 Ostirala 2020ko azaroaren 27a XI. urtea 469. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
16
Embed
GIPUZKOAKO HITZA · 2020. 11. 27. · GIPUZKOAKO HITZA JON URBE / FOKU Bi birus dira GIBa eta SARS-CoV-2a, baina badute alde garrantzitsu bat: lehendabizikoa transmititu egiten da;
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
GIPUZKOAKOHITZA
JON URBE / FOKU
Bi birus dira GIBa eta SARS-CoV-2a, baina badute alde garrantzitsu bat: lehendabizikoa transmitituegiten da; bigarrena, kutsatu bAsteartean izango da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna b 2-3
COVID-19az,GIBaren
esperientziatik
Administrazioa Segura da1.500 biztanle baino gutxiago
izanda notariotza duen herri bakarra
12Euskara Euskaraldian hitanoalantzeko saiakera egin dute
Bergaran eta Oiartzunen
7Ostirala
2020ko azaroaren 27aXI. urtea469. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
zergatik hiltzen zen hainbestejende. Askoz gehiago itxaron be-har izan zen tratamendu eragin-korrak iritsi arte. Eta guztiz sen-datzea ez da lortu orain arte.
Ezjakintasun hori zela medio,COVID-19a lehertu osteko lehenasteak mugituak izan ziren HarriBeltzan. Birus batekin bizi dire-nez, arrisku taldekoak dira GIB-dunak. Eta bazegoen kezka bat,ea beren kasuan eboluzio berezi-ren bat izango ote zuten. Bainagaitza harrapatu dutenen bilaka-era eta zenbait azterketa eginda,ezetz ikusi dute. Batez ere, betera-noen artean igarri dute egonezinhandiagoa, elkartearen aspaldikoerabiltzaileen artean.
BELDURRAK
Errekalderen hitzetan, bere ka-suan behintzat, aipatutako an-tsietate hori ez da COVID-19 gai-tza harrapatzeko beldurrak era-
tan, baita Haitin ere, nola ikustenzuten gazteak zirela gehienak, etamutilak.
Harri Beltzako kidea da JosebaZabaleta ere. 1980ko hamarkada-ri buruz galdetuta, kezka dator-kio burura, bazekiela gaitz larribat bazegoela eta jendea hiltzenzela haren eraginez. Baina besteera batera bizi izan du GIBa, eta,akaso horregatik, baita COVID-19a ere. «Izan ere, nire bizipenakerabat ezberdinak dira. Nik ha-mabost urte daramatzat GIBare-kin. Jakin nuenerako, tratamen-dua bazegoen, gure munduaninor ez zen hiltzen horregatik,medikazioa hartzen dut, baina fi-sikoki inoiz ez dut igarri birusadudanik, inoiz ez naiz egon ospi-taleratuta...».
Berrogei urteren aldea dagoHiesaren eta COVID-19aren arte-an. Sendagaiei esker, bizi kalitatehandia dute gaur egun GIBa dute-
nek, baina hiesak hor jarraitzendu, eta urtero ehunka mila lagunhiltzen dira gaitzaren eraginez.Horregatik, abenduaren 1ean, berriz ere antolatuko dute mun-du osoan haren aurkako nazioar-teko eguna. Aurten, pandemiabaten erdian.
EZJAKINTASUNA
Hain zuzen ere, laster beteko daurtea SARS birusaren gaineko al-bisteak zabaltzen hasi zirenetik.Ezjakintasun handia egon da ha-ren bueltan, eta argitu gabekogauza asko daude oraindik ere.Normala iruditzen zaio Errekal-deri. «Zientziak aurrerapen han-dia izan du, eta beste birusetatikere asko ikasi dugu, baina bere-hala dena ulertu nahi dugu, etahori ez da posible». GIBaren ka-suan, esaterako, bizpahiru urtepasatu ziren birusa isolatzea lortuzuten arte. Ordura arte ez zekiten
goan du pasarte bat. Duela urtebatzuk, kazetari batekin ari zenhizketan giza immunoeskasiarenbirusaren (GIB) inguruko azter-ketaren bati buruz, eta kazetariakgaldetu zion zeri zion beldurra:«Barru-barrutik atera zitzaidan:beste birus bati. Eta gertatu da, etagertatzen hasi bezain laster nik la-rritasuna eta antsietatea sentitunituen. Aspalditik utzita neuzkanterapiak, baina etorri da birushau, eta desorekatu egin nau be-rriz ere», kontatu du Errekaldek.
1986an jakin zuen GIBa zuela,birusaren zabalkundearen hasie-ra samarrean, artean hura kon-trolatzeko medikaziorik ez zego-enean, eta GIBa izatea bizi itxaro-pen laburraren sinonimo zenean.AEBetan bizi zen Errekalde, etagogoan du 1980ko hamarkadahasierako ezjakintasun hura:nola jendea hiltzen hasi zen aldiberean herrialdeko hainbat hiri-
Miren Garate Oiartzun
Hiesaren aurka-ko Harri Beltzaelkarteko le-hendakaria daJoseba Erre-kalde, eta go-
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da asteartean. GIBaren eta SARSaren artekoantzekotasunez, baina, batez ere, ezberdintasunez hitz egin dute Joseba Errekaldek eta Joseba Zabaletak.
Bi pandemia, bi bizipenetatik
2
Joseba Errekalde eta Jo-
seba Zabaleta, aste ho-
netan, Oiartzunen.
JON URBE / FOKU
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2020ko azaroaren 27aAstekoa
Osasuna
gindakoa; alde horretatik osasun-tsu sentitzen dela dio. Aita edo za-harragoa den beste norbait kutsa-tzeak eragiten dio larridura, edoetor daitekeenak. «Berriro iraga-nean utzitako garai batekin ko-nektatzea bezala izan da». Penazbeteta dagoela dio, etorriko direndesoreka ekonomiko eta sozia-lengatik, lehen olatutik bigarre-nera bitartean gizarteak izanduen jokabideagatik eta abarren-gatik. «Harri Beltzan ikusi dutjendea nola joan den hobetzenpixkanaka: osasunean, lanean,eta orain berriro krak modukobat dator».Zabaletari, berriz, gizartean
ikusten duen beldurrak ematendio atentzioa. GIBari ez dio apar-teko beldurrik, eta COVID-19aharrapatzeari ere ez, nahiz eta badakien pertsona bakoitzaren-gan ezberdin eragiten duela.«Bizi dugun egoerarako, herritararrunt bat baino prestatuagoikusten dut neure burua. Gu birusbatekin bizi gara, eta gauza askoezagunak egiten zaizkigu; kargabirala eta halakoak aipatzen dituztenean, badakigu zertaz aridiren. Beldur horiek landuta be-zala dauzkagu».
KUTSATU VS TRANSMITITU
Biek nabarmendu dute birus bateta bestea guztiz ezberdinak dire-
la. Alde nagusi bat dago: GIBa ezda kutsatzen, transmititu egitenda. «Baina hasiera hartan ez ge-nekien ñabardura hori, eta jende-ak ez zekien nondik zetorren kon-tua», azaldu du Errekaldek. Lauh-ei buruz hitz egiten zen: heroi-nazaleak, haitiarrak, homose-xualak eta hemofilikoak. Aldake-ta handia ekarri zuen jakiteak ezzela edonola kutsatzen. «SARSariburuz, aldiz, badakigu kutsakorradela, eta hori izugarrizko ezber-dintasuna da. Haizean egon daite-ke, ukituta ere bai». Horri lotuta, Zabaletak uste du
badagoela GIBarekin ikasi behar-ko litzatekeen gauza bat: norbe-rak baduela ardura bat. «Neurribatzuekin, transmisioa eten de-zakezu. Eta orain ere, maskarare-kin, etxea aireztatuta, distantziakmantenduta eta abar, hesi batzukjartzen dizkiozu birusari. Nik sen-titzen dut bestearekin badudalaardura bat, eta honekin ere bai».Ñabardura bat gaineratu dioErrekaldek. «Guk badugu ardurabat, baina besteek ere bai».
TXERTOA
Azken asteotan, txertoaren gai-neko itxaropenak hartu du prota-gonismoa COVID-19aren aurka-ko borrokan. GIBaren kasuan ere,aukera horretaz hitz egiten zenhasieran. «Baina segituan ikusizen farmazia industriak ez zuelatxertoa lortzeko inolako intere-sik. Oso ondo zihoakien lortzenari ziren medikazioekin», esandu Errekaldek. Gaur egun ere, GIBari dagokio-
nez, ahaleginak ez doaz bide ho-
rretatik. Antirretrobiralak erabiliohi dira tratamendu moduan,erretrobirusen ugalketa edo eragi-na eragozteko gaitasuna dutenbotikak. Eta bizi kalitate handiaematen diete GIBa dutenei. Osobirus aldakorra da GIBa: erraz mu-tatzen da. «Medikuek esaten zi-guten: ‘Zer egingo dugu: txerto batzuk duzun GIBarentzat eta bestebat zuk daukazunarentzat?’. Ezzen bideragarria. Badirudi SARSaez dela hain aldakorra». 1997an hasi ziren argia ikusten
GIBa zeukatenak. Ordura arte, ezzegoen itxaropen handirik. Gauregun, berriz, gainerako herrita-rren pareko bizi kalitatea dute.«Nik medikazioa hartzen dut, etasei hilabetean behin egiten ditutanalisiak. Nire analisiek esatendute bizilaguna bezain osasuntsunagoela», azaldu du Zabaletak.
ESTIGMA
Bi birusen arteko ezberdintasuneiburuzko hizketaldian, berehalaatera da estigmaren kontua ere.«GIBaren inguruan sortu zen es-tigma ez da sortu COVID-19are-kin. Askoz ere demokratikoagoadelako, gizarteak nabaritu du hauedozeini gerta dakiokeela», esandu Errekaldek. Are gehiago, Za-baletak nabarmendu du GIBarengaineko estigma ez dela desagertuoraindik. «Pentsa zenbat kosta-tzen den oraindik ere GIBa duenpertsona bat Harri Beltzara joa-tea, leku seguru batera, zuri la-guntzeko baliabide ugari dituenleku batera». Zabaleta asko harritzen du, adi-
bidez, gehien erabiltzen den ba-liabidea bakarkako terapia izate-ak, eta ez taldekakoa. «Era bere-an, kuriosoa da gure elkarteangutxi izaten direla infektatu be-
rriak; lehengo erabiltzaileak joa-ten dira gehiago». Neurri batean, Harri Beltza gi-
zartearen isla ere badela erantsidio Errekaldek. Etorkinak diraorain erabiltzaile berrietako asko,gizartean ere handitu egin delakohaien tasa. Horrez gain, orain jen-dea zerbitzuren baten bila joatenda elkartera. GIBa dutela jakitendutenek askotan aski izaten di-tuzte saio gutxi batzuk egoerari
aurre egiteko. Albistea barneratubehar izaten dute, dolu modukobat egin, baina jada beren bizitzaez da hainbeste aldatzen.
HARRI BELTZA
Lehen ez zela horrela kontatu duErrekaldek. «Sasoi hartan, gu ia-ia elkartean bizi ginen; ez zegoenesperantzarik, eta hura zen gureerrabia adierazteko eta ulertukogintuen jendearekin egoteko lekubakarra». 1994an sortu zuen el-kartea Oiartzungo gazte talde ba-tek, tartean Errekaldek berak.Garai hartan, hiesaren aurkakozazpi edo zortzi elkarte zeudenGipuzkoan; bi daude orain: HarriBeltza eta Acasgi.
Oiartzungoa da Zabaleta ere.Eta gaztetatik izan du elkartearenberri. Horregatik, birusa zuela jakin, eta astebeterako joan zenHarri Beltzara. «Asko ikasi nuenhan. Talde hartan jende zaharra-goa zegoen, eta denak ziren hilzo-rian egondakoak, latzak pasatu-takoak. Baina nik bizirik ikustennituen». Esker onez beteta hitzegiten du elkarteari buruz. Koro-nabirusaren harira ere behin bai-
no gehiagotan etorri izanzaio burura orduan jaso-takoa. «Badakit orain bizitzen ari garena guztizezberdina dela, bainapentsatu izan dut horre-lako elkarteren bat bale-go...».Jarraitzen du elkartera
joaten. Alde batetik, onegiten diolako, eta, bes-tetik, berak orain urtebatzuk pasatutako tran-tzean daudenei lagundunahi dielako. «Pentsa-tzen dut oraindik erezenbat jendek bizi duen
isilpean GIBa, eta jakinda nirizenbat lagundu zidan elkarteak,pena handia ematen didate». Babestua sentitzeari lotuta,
beste gertaera bat etorri zaio bu-rura Errekalderi. Koliko batenga-tik, Txagorritxuko (Gasteiz) la-rrialdietara joatea tokatu zitzaionoraintsu. Burura etorri zitzaiz-kion larrialdietatik sartu eta ospi-taleratuta geratutako hainbataldi; izan ere, behin baino gehia-gotan larri egondakoa da. «Baina,oraingoan, diferentzia nabarmenbat zegoen. Berriz ere hemen, bai-na oraingoan bakarrik. Sekula eznengoen larrialdietara bakarriksartuta. Gaurko drama handienahori da».
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27a
Aspalditik utzita neuzkanterapiak, baina etorri da birus hau, eta desorekatu egin nau berriz ere»Joseba ErrekaldeHarri Beltza elkarteko kidea
«Bizi dugun egoerarako,herritar arrunt bat bainoprestatuago ikusten dut neure burua»Joseba ZabaletaHarri Beltza elkarteko kidea
‘‘
Ospitaletikkanpo jaso nahidituzte botikak
RGaur egun, ospitale-
ko farmaziara joan
behar izaten dute GIBa du-
tenek egunero hartu beha-
rreko botiken bila, ospitale-
ko medikazio moduan dau-
delako katalogatuta. Harri
Beltza elkarteak urteak da-
ramatza bestelako aukera
batzuk ere martxan jartzeko
eskatzen, sistema desero-
soa iruditzen zaiolako gaur
egungoa; izan ere, aldian-
aldian, dena utzi, ospitalera
igo, ilaran zain egon eta
abar egitea eskatzen die
horrek.
Gainera, ikusten dute
gauzak aldatzeko aukera.
Konfinamendu garaian,
esate baterako, batzuei
etxera bidali zizkieten boti-
kak, eta ez zen arazorik izan.
« Beti horrela egin izan dela-
ko horrela mantentzeak ez
du zentzurik», diote Harri
Beltzako kide Joseba Erre-
kalde eta Joseba Zabaletak.
Astekoa Osasuna
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27aElkarrizketa
Aitziber Arzallus Zarautz
Militante ekologista izatea ez danolanahiko erronka. Aitziber Sa-robe Egigurenek (Zarautz, 1974)ondotxo daki hori. Babesik ape-nas, eta kontrarioak alde guztie-tan. Baina, hala ere, hor jarraitzendu, nekaezin. Gauzak oso argiditu, beti izan ditu, eta halaxeazaltzen ditu, entzun nahi ditue-narentzat.Nor da Aitziber Sarobe?
Emakume euskaldun ekologistabat. Korronte ideologiko askodaude ekologismoan, eta naturkontserbazionista naiz ni. Halaere, gustatzen zait ekologistaesa-tea, hitzak oso konnotazio txarrahartu duelako, baina inoiz bainobeharrezkoagoa delako. Ikaske-taz, berriz, ekologoa naiz, ekolo-gian espezializatutako biologoa.Eta aldarrikatu nahi dut nire idea-rioan badagoela natur kontserba-zioaren ikuspegitik herria eraiki-tzeko borondate bat; horrek egi-ten nau ekologista.Ingurumenak interesa eta kezka
sortzen dizkizu. Noiztik gerta-
tzen zaizu hori?
Umetatik; basabizitzak beti lilu-ratu izan nau, eta txikitatik osoargi eduki izan dut zer ikasi nahinuen. Gure aita zena ehiztariazen, eta baserri batean hezi nin-tzen ehiztari baten alaba izanda.Bi kultura horiek bizi izan ditut,basabizitzaren eta norberak haz-ten dituen azienden arteko logikahoriek, eta kuriosoak dira. Aitakeramaten ninduen ehizara, etagogoan ditut basoko hezetasunusain hura eta egoten zen isiltasu-na. Oroitzapen politak eta goxoakdira, baina kontraesankorrak ere
bai. Izan ere, gure aitak hildakopiztiak ekartzen zituen gero. Osodeigarria egiten zitzaidan nola hilzitzakeen maite zituen animaliahaiek, eta nola jasotzen zuenetxekoen gutxiespena; amak etaizebek esaten zioten ez hiltzekoanimalia gaixo haiek, etxean ba-genituela ederki hazitakoak. Ho-rretaz gain, Felix Rodriguez de laFuenteren garaikoa ere banaiz,eta haren programak gure etxeanliturgia ziren, kristauentzat mezabaino inportanteagoak.Oso gazte hasi zinen Zarauzko
Arkamurka natur taldean parte
hartzen, eta han jarraitzen duzu
oraindik. Nola iritsi zinen hara?
Zarauzko ikastolan izan nuen ira-kasle bat, Jose Luis Perez Izquier-do Joxepo: Izadi taldeko militan-
tea zen, eta hark gonbidatu gin-tuen elkartera joatera. Han ikusinuen bazegoela jendea gauza ho-rietan ibiltzen zena, eta joatenhasi nintzen; 14 bat urte izangonituen. Gero, biologia ikastenhasi nintzen; ulertu nuen horre-lako talde bat zertarako beharden, eta orduan hasi nintzen nireprestakuntza akademikoa etamilitantzia uztartzen, denari zen-
tzua ematen. Arkamurkak era-kutsi dit natur kontserbazioarenaldeko borrokak oinarri zientifi-koa behar duela izan, eta kalekomilitantzia ere eraiki behar delaezagutzaren gainean.Gipuzkoako elkarte naturazale
eta kontserbazionistek sortuta-
ko Naturkon taldeko kide ere
bazara. Noiz eta zertarako sortu
zenuten Naturkon?
2011ko legealdian diputazioa EHBilduk hartu zuen, eta aldaketa-rako ate bat zabaldu zen Gipuz-koan natur kontserbazioaren etaekologismoaren bueltan ibiltzenginenontzat. Mendiak eta Natu-raren Zaintza zuzendaritza eskuzaldatuko zen behingoz, eta ikusigenuen momentua zela denok el-kartu eta planteamendu berri bat
egiteko, zuzendaritzahori beste modu baterakudeatzeko. Aldundiakkudeatzen du baso poli-tika, bioaniztasuna bide-ratzeko tresnarik ga-rrantzitsuena, eta aldun-diak kudeatzen du parkenatural edo babestutakoeremuetarako politikaere; horregatik joan gi-nen aldundira ate joka.Eta zer gertatu zen?
Borroka izugarria izanzela. EH Bilduk Julian Unanue ja-rri zuen kargu horretan, eta Una-nuek interes pribatuak zituen ba-sogintzan. Sekulako kolpea izanzen guretzat. Unanue kargutikkentzea lortu genuen, baina be-randu zen ordurako, eta naturkontserbazioari lotutako aurre-kontuak urtebetean bakarrikegin zituen aldundiak. Ez zuendenborarik eman kultura berri
«Basoen kalitateekologikoakbermatzen dubioaniztasuna»Aitziber Sarobe Egiguren b Biologoa
Naturari dion maitasunak bultzatuta, Aitziber Sarobek hurakontserbatzeko borrokan darama bizitza guztia. Bidean aldekobaino kontrako gehiago topatzea «nekagarria eta etsigarria»izan daitekeela onartu duen arren, berean jarraituko du lanean.
Arkamurkak erakutsi dit natur kontserbazioaren aldeko borrokak oinarrizientifikoa behar duela izan»
«Ekologistak mamu bihurtzeamesede da denentzat; mamuakgara baserritarrentzat, etxeakegiten dituztenentzat...»
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27a Elkarrizketa
bat sortzeko, eta lehengo logike-tara eta pentsamenduetara buel-tatu gara; natur kontserbaziorikgabe jarraitzen dugu, bioanizta-sunaren aldeko politikarik gabe,eta kortijoak balira bezala kudea-tzen dituzte parke naturalak.Ekologistek, oro har, ez duzue
ospe onik. Erakundeetan ez du-
zue babesik, eta parez pare ditu-
zue beste hainbat sektore ere.
Ez da samurra izango...
Ez, oso nekagarria eta etsigarriada. Politikoki sortu da ekologis-moa mamutzat hartzeko beharbat, ekologismoak aurre egitendiolako garapena ulertzekomodu bati, bai landa eremuan,bai kalean, bai industrian. Ekolo-gismoak ezbaian jartzen du edo-zein garapen eredu, dauzkan on-dorioengatik; hortaz, ekologistakmamu bihurtzea mesede da de-nentzat, eta mamuak gara artzai-nentzat, baserritarrentzat, etxeakegiten dituztenentzat... Eta hortikeraikitzen dute diskurtsoa, has-ten direnean esaten ekologistaguztiak kaletarrak direla, baserri-ko bizimoduaz ezer ez dakitela...Gezur handi bat da hori, eta ninaiz adibide bat: ehiztari batenalaba naiz, baserrian hezia, ekolo-goa, kaletarra, eta, gainera, ema-kumea eta euskalduna.Gaur egun, zer-nolako harrema-
na daukazue aldundiarekin?
Ez daukagu harremanik. Esatendute jasangarritasunak oreka batbilatu behar duela ustiapenareneta kontserbazioaren artean, etahorretaz eztabaidatu nahiko ge-nuke guk, baina ez daukagu zei-nengana jo, ez gaituzte nahi; eko-logistak gaude erabat baztertuta.Eta, aldi berean, gu bazterreanuzten gaituzten gobernu horiekklima larrialdi egoera aldarrika-tzen ari dira. Txiste bat da, denada kontraesan handi bat eta gezurbat. Ezin duzu esan garapen ja-sangarriaren inguruko plangin-tzak egiten ari zarela, AHTak etametroak egiten jarraitzen duzu-nean, eta zure aurrekontuen ehu-neko ikaragarri bat txikiziora bi-deratzen duzunean. Fronte pila bat dituzue zabalik,
Basoa delako hemen berezkoekosistema, eta basoen kalitateekologikoak bermatzen duelakobioaniztasuna. Basoen kontser-bazioak baimenduko digu dauka-gun bioaniztasun hori manten-tzea edo hobetzea; basoak galtzenbaditugu, hori galduko dugu.
Gertatzen dena da ez daukagula iaberezko basorik, eta azken urteo-tan gertatu zaigu gaitzagatik-etapinudi asko utzi, zahartu eta na-turalizatu egin direla. Horrek eka-rri du bioaniztasuna berreskura-tzea, eta guretzat oso prozesu me-sedegarria da hori, baina hor sortuda arazoa, baso horiek jabeak zi-tuztelako, eta 30 urtean eginda-koa galdu dutelako. Hori zergatikgertatu den pentsatzen hasi beha-rrean, diru laguntzekin eta erdikonpentsatuta berriz ere, basoenindustrializazio prozesu horretanare kaltegarriagoa den besteurrats bat egitea agindu diete: eu-kaliptoa landatzea.Zer nahi dute jabeek?
Jabeek nahi dutena da basoarietekina ateratzea, eta guk esatenduguna da horretarako moduakdaudela, eta horiek pentsatzekomomentua dela. Esate baterako,aitortu diezaiekegu egin dutena-ren balioa, naturalizatze hori he-rritar guztiontzat delako mesede-garria, eta kendu diezaiekeguHondasun Higiezinen GainekoZerga [OHZ]. Baina ez digute den-borarik eman, hor daudelakoegurgintzako lobbyak, diru la-guntza horiek denak kudeatzendituztenak beraien mesedetan.
Jabeei esaten diete zer landatu etaziurtatzen diete egurra erosikodietela, nahiz eta papergintza lan-tegietarako kalitate eskasekoegurra izan. Ez digute utzi ezta-baida hori gizarteratzen ere, etaeman dizkietenak diru laguntzapublikoak dira, denon dirua da. Eta zer diozu kaleko eztabaidaz
edo zuen jardunak sortzen duen
zalantzaz?
Jendea ez dela bere kontsumoa-ren eta horrek eragiten dituen on-dorioen jabe, ez dela konturatzenez dela gauza bera hemen moduagroekologikoan ekoitzitako ba-razki bat erostea, edo intentsibo-an ekoitzitakoa edo auskalo nonekoitzi eta gero hona ekarritakoaerostea. Jendeak ez dauka kon-tzientzia hori, eta gure kultura,gure aukerak eta gure landa ere-muarekiko ezagutza guztia gal-tzen ari gara; enpresa batzuenmenpeko bihurtzen ari gara.
Energia menpekotasuna murriz-
teko iturri berriak topatzea ere
ez legoke gaizki.
Horrekin ari dira orain, eta denaelektrifikatu behar dela diote.Baina nondik aterako dugu elek-trizitatea? Inork ez du esatenkontsumoa gutxitu behar denikedo beste era batera kontsumitubehar denik. Eta dena haize erro-taz beteko dute. Inori ez diote gal-detu, baina itsasotik hasiko dira;Mutrikun, dagoeneko, onartudute. Eta hurrena mendian izan-go da. Gu ez gaude energia berriz-tagarrien kontra, baina horiekgaratzeko moduak daude, eta ezdute horretaz hitz egin nahi. Gukez dugu nahi haize errotarik, nahiditugu errotak herrietan, indus-trialdeetan; eta ez duguna nahi dazentralik eta gutxi batzuen eskuegongo den sistemarik: lekuan le-kuko ekoizpenak nahi ditugu.Pandemia garaiotan, sekula bai-
no jende gehiago dabil men-
dian. Balioko al du inguruan
daukagunaz eta hori kontserba-
tzearen garrantziaz ohartzeko?
Gure bizi ohiturak baldintzatzendizkigute, bultzatzen gaituztenahi duten lekura, eta gu joan egi-ten gara. Baina nola dabil jendeamendian? Ikaragarria da, kasko-
ak jantzita korrika, nondabilen konturatu ereegin gabe, kontzientzia-rik gabe. Gero eskatukodituzte osasuna eta bioa-niztasuna, eta hitz egin-go dute Yellowstonenalde eta Amazoniako ba-soak babesteaz. Baina zerlegitimitaterekin, zeureingurua txikitzen ari za-renean? Nola eskatukodiet ezer besteei buruaaltxatzen dudan bakoi-
tzean lotsatu egiten banaiz etamindu egiten banau ikusten du-danak? Negargarria da. Eta esan-go nuke gazteak ere antzera da-biltzala. Krisi klimatikoa eta eko-logikoa globala denez, gazteakikusten ditut globalak diren bo-rroka horietan, baina gero ez duteparte hartzen tokiko arazoei ate-rabidea emateko borroka horie-tan, eta ezin dut ulertu.Beraz, aurreneko lana da etxean
daukaguna zaintzea.
Guri dagokigu gure etxean dau-kaguna zaintzea; esate baterako,zarauztarrok zaindu behar duguIñurritzako biotopoa. Eremu txi-kia da, bai, baina geurea da, etahori da gure gerra. Arkamurkakurteak daramatza herritarrei iku-sarazten hor zer dagoen, benetanmerezi duelako kontserbatzea.Hori egingo ez bagenu, nik ezingonuke Naturkonera joan bestegauza batzuk borrokatzera.
AITZIBER ARZALLUS
Nola eskatuko diet ezer besteeiburua altxatzen dudanbakoitzean ikusten dudanazlotsatu egiten banaiz?»
«Gazteak ikusten ditut borrokaglobaletan, baina ez dute partehartzen tokiko arazoei aterabidebat emateko horietan»
‘‘
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27aIritzia
RIRITZIALeire Narbaiza
Katagorriak, paparrak eta dominak
Gauzak gordetzeko joe-ra dut, joera handie-gia. Batzuek pentsa-tuko dute Diogenes
sindromearen hasieran nagoela.Baina izen hori ez dut gogoko.Nahiago dut katagorrien modu-koa naizela pentsatu; ez bakarrikEdu Lartzangurenek azaldu zigu-lako filosofo zinikoak ez zuelainoiz zaborrik pilatu, sindrome-duna izateak itxura narrasa ereematen duelako. Gurago, urtxin-txak bezala –ez hain gora, ez haintrebe–, jasotako fruitu lehorrakhainbat biltegitan gordetzen di-tudalako irudia.
Katagorriei ere batzuetan ger-tatzen zaie ez dakitela non gordedituzten jasotako ezkur eta in-
txaurrak, eta hala ibili naiz ni ereaurreko Euskaraldiko txaparenbila, etxeko kutxa, kaxoi eta zur-kulu guztietan begira. Beranduizena eman, eta txapa berria jaso-tzeko ordutegi desegokia nire-tzat. Bazterrak arakatu, eta bide-an makinatxo bat intsignia batuditut. Esan nezake paparreaneroandako orratzen arkeologiaegin dudala —lasai, momentuz ezdut ostrakarik topatu!—. Lomce-ren kontrakoa, Sahararen alde-koa (paparrera berriro), presoakEuskal Herriratzekoa, euskara-ren aldeko egitasmo askotakoak(euskara elkarte, mintzodromo,Korrika, Bai Euskarari-koa!), Se-askakoa, Gerrarik ez, propagan-dakoak (liburu, disko eta taber-
netakoak!), Simone de Beauvoireta Angela Davisen irudia dute-nak, errefuxiatuen aldekoa, Itoizen kontrakoa (apurtuta, ze-lako pena!)... Zaharrena 1992koada! Baina Euskaraldikoa agertuez! Agian, indusketa geruza sako-negietan egin dut, eta orratz be-rriagoak azalago egongo dira, az-keneko gaztainekin.
Intsignia multzoa ikusita, as-kotxo begitandu zaizkit; uste dutdenak batera ikusteak inpresiohori sortzen duela —urtxintxekere hori usteko dute fruitu lehormultzoa ikusten dutenean?—,baina nire paparra ez da izan al-darrikatzaileena, ez horixe. Urtelartxo izateak ere badu eragina,jakina. Katamixar zaharra naiz.
Aurkitzen ez dudan Euskaral-dikoa, ostera, aldarrikapena bai-no gehiago ikurra da, hamabostegun hauetan jokatuko dugunrolarena, hain zuzen ere. Eztabai-da dezente izan ditugu azken bo-ladan rolen inguruan, eta asko-txok esan dute ahobizi intsigniadomina zela, ohore bat bezala-koa. Ez nago ados, txapa horrekerronka ere badakarrelako: egoe-ra gehiagotan euskaraz mintza-tzea, lehenengo berba euskarazegitea, ahalik eta gehienetan.Baina elkarrizketetan laguntzeaere badakar, pazientzia irabaztea,kostatzen zaionari adorea ema-tea, zenbaitetan gure euskaramodulatu eta errazagoa egiteahobeto uler diezaguten. Esanahi
hori ere badauka paparreko orra-tzak.
Ahaztu barik sare sozialetaneta Interneten ere euskara gehia-go erabiltzea ekarri beharko lu-keela. Era berean, euskaraz ira-kurtzeko ahalegina inplizitu edu-ki beharko luke. Edo euskara ho-bea erabiltzekoa; izan ere, ahobi-zi izateak, erronka izateaz gain,gure kontzientzia ere inarrosi be-har duelako. Ahalegin guztia ezindiegu lagako belarriprestei, ezta?
Urtxintxa honek hau guztiaupentsatu du zoko-mokoetanEuskaraldikoaren bila ibili bitar-tean. Karraskari sinpatikoei ereahaztu egiten zaie non dituztenjasotako intxaur eta hurrak. On-dorioz, eta denboraren poderioz,metatu eta atzendutako haziakernamuindu, eta arbolak sortzendituzte bazterretan. Gordetakogure txapok ere garatuko ahaldute aldarrikatzen dutena, kata-mixerrak bezain zuhaitz landa-tzaile onak izan gaitezen. Oxala!
Emazteari bi labankada ematea leporatuta, espetxeraIndarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen asteazkenean, eta bezperan iritsi zen albistea Donostiatik: Eusko Jaurlaritzako Segurta-
sun Sailak jakinarazi zuenez, gizonezko batek bi labankada eman zizkion 52 urteko emakumezko bati, 05:00ak aldera, Gros auzoko pentsio batean.
Andrearen bikotekidea da atxilotutakoa. Emakumezkoa larri eraman zuten ospitalera, baina arriskutik kanpo dago jada. Epailearen aginduz, gizo-
nezkoa Martuteneko espetxean sartu zuten herenegun. Donostiako Udalak gogor salatu zuen erasoa asteartean bertan, eta herenegun herritarrek
ere gogoan izan zuten erasoa, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egindako manifestazioan —irudian—. JON URBE / FOKU
Altuna III.a etaJaka buruz burukofinalean, etzi
BILBOb1955etik iritsi gabe zeu-
den bi pilotari gipuzkoar Buruz
Buruko Txapelketako finalera.
Biek ala biek txapelketa bikaina
eginda, Jokin Altuna (Amezke-
ta, 1996) eta Erik Jaka (Lizartza,
1994) elkarren aurka ariko dira,
igandean, Bilboko Bizkaia pilo-
talekuan (18:00, ETB1). Histo-
rian seigarren aldiz iritsi dira
bi gipuzkoar finalera.
24 urterekin, Buruz Buruko
Txapelketako bigarren finala
izango du, jada, Altuna III.ak
—txapeldun izan zen duela bi
urte, finalean Olaizola II.a 14-22
mendean hartuta—. Amezketa-
rrak Peña II.a (22-5), Ezkurdia
(18-22) eta Dario (22-15) kanpo-
ratu ditu finalera bidean. Erik Ja-
kak, berriz, 26 urte dauzka egun,
eta etzikoa izango du buruz bu-
ruko lehen finala. Lizartzarrak
Bakaikoari (22-20), Urrutikoe-
txeari (13-22) eta Elezkano II.ari
(6-22) irabazi die finalera iritsi
aurretik.
Beñat Alberdi
Hamaika egoera eta au-
kera berri eskaintzen
ditu euskaraz jardute-
ko hamabost eguneko
konpromisoak; baita ustez zaila
ez den herrietan euskaraz aritze-
ko modu berriak ere. Erabileraz
gain, erabiltzen den moldean jarri
dute arreta Oiartzunen eta Berga-
ran: hitanoan. Hamabost egunez
hikaren h-a gehituko diote txapa-
ri zenbait parte hartzailek.
Bi herrietan ohikoa izaten da le-
hen hitza euskaraz egitea, edo ohi
baino ohikoagoa, behintzat. Bai-
na horrek ez du esan nahi lanke-
tarik edo errutina aldaketarik ez
dutenik behar. Hala ere, bi herrie-
tan igarrita zeukaten hitanoak be-
heranzko joera zeukala, eta, man-
tentzekotan, toka mantentzen ze-
la gehienbat, mutilen artekoa.
Oiartzualdean piztu zen hita-
noa suspertzeko txispa. Hasita
zeukaten aurretiazko lana, ikas-
taroen bidez. Bi antolatu zituzten,
eta hogeina pertsonak parte har-
tu zuten, emakumezkoak gehie-
nak. «Ikusten genuen herrian
badagoela interesa hitanoa sus-
pertzeko», azaldu du Aitzol Perez
de San Romanek, Euskaraldiko
Oiartzungo arduradunak. Arlo
akademikotik praktikora eman
nahi zuten pausoa, eta Euskaral-
diak eskaini zien horretarako
aukera. Ideia zabaltzea proposatu
zuten, eta horrela heldu zen De-
bagoienera.
Bergaran aurretik ere landu
izan dute hitanoa. Urtero antola-
tzen du Udal Euskaltegiak ikasta-
ro bat, eta plaza guztiak betetzen
dira. «Hitanoa ikasteko boronda-
tea zeukan jende gaztea bazegoe-
la ikusi genuen», esan du Asier
Kortabarriak, Bergarako ardura-
dunak. Berez, beste herri batzuk
ere batzekoak ziren, baina, egoe-
ra dela medio, nahiago izan dute
aukera hori atzeratu.
Euskaraldiaren barnean Hikal-
dian izena emateko aukera eskai-
ni, eta oso erantzun ona jaso zu-
ten bi herrietan: 400 lagun ari dira
parte hartzen Oiartzunen, eta 120
Bergaran.
Hitanoa erabiltzeko txispa«Guretzat, gogoa duzula erakus-
tea da gakoa», adierazi du Perez
de Romanek. «Pegatina jartzean
esaten duzuna da nahiko zenuke-
ela zuri hika hitz egitea edo daki-
zun hori erabiltzea». Zentzu be-
rean mintzatu da Kortabarria, Hi-
kaldia molde hori erabiltzeko
gonbidapen bat dela gaineratuz.
«Konfiantza behar da
hika erabiltzeko, eta pe-
gatinak sortzen duen
konplizitateak eman de-
zake konfiantza hori».
Normalean erabiltzen
ez den espazioetan susta-
tu nahi dute hika; entzun
dadin, eta ez dakitenek
ikasi eta dakitenek erabil
dezaten. «Ikusi dugu
jendeak badakiela hika, baina ez
duela erabiltzen, edo gune jakin
batzuetan bakarrik erabiltzen
duela, familiarekin edo lagune-
kin», argitu du oiartzuarrak.
Bi herrietan ikusmina sortu du
erronkak. Bat baino gehiago saia-
tu da pegatina zeukan norbaite-
kin hitanoz aritzen, bere zailtasu-
nekin, noski: «Belarriprest rola
duen euskaldun berri baten mo-
duan jardun dugu agian», zehaz-
tu du bergararrak. «Ni gelditu
izan naiz aditza ondo pentsatze-
ko, edo hanka sartzea eginda ere,
jabetu arren, segitu ere egin dut».
Behin Hikaldia amaituta, gal-
detegia bidaliko diete parte har-
tzaileei. Ondorioak atera, haus-
nartu eta gero ikusiko dute aurre-
rantzean Euskaraldian txertatze-
ko moduko eredua den edo ez.
Bergaran eta Oiartzunen Hikaldia sartu duteEuskaraldiaren barruan, eta hitanoa eresustatzen ari dira hamabost egunotan. Probapilotua da, eta gero ikusiko dute zabaldu edo ez.
Euskaraldian,noka eta toka
Asier Kortabarria eta Aitzol Perez de San Roman, Oiartzunen, Hikaldiaren kartela eskuetan dutela. HIKALDIA
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27a Euskara
Guretzat, gogoa duzulaerakustea da gakoa. Pegatinajartzean esaten duzu nahikozenukeela zuri hika hitz egitea»Aitzol Perez de San RomanOiartzungo Euskaraldiko arduraduna
‘‘
Urko Etxebeste Pasaia
Lanbide Heziketako
lantokietako ohiko
praktikak eta dualak
euskaraz egin daitez-
ke. Apurka, enpresen
esparruan ere ari da euskara be-
har duen tokia irabazten; horren
barruan, herrialdeko enpresetara
lantokiko praktikak eta duala egi-
tera joaten diren ikasleek aukera
dute euren formazioan ikasi du-
ten hizkuntza ereduan jarraitze-
ko. Zentzu horretan, Errenteriako
Don Bosco LHIIk eta Pasaiako Blas
de Lezo BHIk aitortza jaso dute:
Euskaraz, talentua gara! egitas-
moaren barruan, praktika onen
bultzatzaile izendatu dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak,
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza
Politikako eta Hezkuntza Saileko
Lanbide Heziketako sailburuor-
detzek, Lanbide Heziketarako
euskarazko baliabideez eta eus-
karazko lantokietako praktika
dualez arduratzen den Laneki el-
karteak, eta euskara nahiz berri-
kuntza sozialeko aholkulari den
Emun kooperatibak elkarlanean
abiatutako esperientzia da Eus-
karaz, talentua gara!. Gipuzkoa-
ko Lanbide Heziketako euskaraz-
ko praktika onak identifikatu eta
zabaltzeko kanpaina da. Oiar-
tzualdeko ereduaz gain, Gipuz-
koako beste sei aitortu dituzte.
Bideo bana egin dute bakoitzare-
kin, beste eskualdeetan antzeko
egitasmoak martxan jar daitezen:
erakundeetan, enpresetan eta
ikastetxeetan erakutsiko dituzte
ikus-entzunezkoak.
Olatz Imaz Lanekiko kudea-
tzaileak adierazi du ikasleek eu-
ren praktikak euskaraz egin di-
tzaten «derrigorrezko baldintza»
dela harekin egongo den instruk-
torea euskalduna izatea; hau da,
lanbidearen gaineko azalpenak
euskaraz jaso behar ditu ikasleak.
«Instruktorea euskalduna izan-
da, hala nahi duten enpresek eus-
kararen presentzia indartzeko la-
nean sakontzen joateko aukera
dute. Ziur gaude enpresetan eus-
kara sartuta haien jarduna abe-
rastu egiten dela. Hizkuntzei ba-
lioa ematea aberastasuna da en-
presentzat, eta, gainera, ikasleak
prest daude hizkuntza batean bai-
no gehiagotan aritzeko. Horrek
ere ateak zabalduko dizkie ikasle-
ei», esan du Imazek.
Lehen harrera, hizkuntza pai-
saia, edo lankideak euskaldunak
izatea ere baloratzen dituzte egi-
tasmoaren barruan, eta horiek
aurrerago egin daitezkeen urra-
tsak direla jakinarazi du Lanekiko
kideak: «Urrats horiek egiteko
laguntzak dituzte enpresek».
Imazek nabarmendu du elkarla-
na dela egitasmoaren funtsa, era-
kundeen, lantokien eta ikastetxe-
en artekoa.
Errenteriako Don Boscorena da
lantokian egin beharreko prakti-
kak eta dualak —ikastetxeko es-
kolak eta enpresetako praktikak
uztartzen dituen ikasketa siste-
ma— euskaraz egiteko aitzindari-
tza. Bertako ikasleek hamarkada
bat daramate lantokiko forma-
zioa euskaraz jasotzen; Oarsoal-
dea Garapen Agentziako Euskara
Zerbitzuaren laguntzarekin abia-
tu zuten egitasmoa. Don Boscoko
lanbide prestaketarako koordi-
natzaile Andres Monrealek adie-
razi du enpresen eta tailerren
eskaeratik, nahiz ikastetxeko
ikasleen interesetik abiatuta ga-
ratu zela lan praktikak euskaraz
egin ahal izateko egitasmoa.
Euskara, tokia egiten«Hasieran ez zeuden instruktore
euskaldun asko enpresetan. Bai-
na, denborarekin, ikasle euskal-
dunen eskaera handitzen joan
zen. Beharbada, enpresen barru-
ko idatzizko agirietan euskararen
presentzia ez zen nabarmena,
baina komunikazio zuzena eus-
karazkoa izan zedin mugitzen
hasi ziren behintzat», adierazi du
Monrealek.
Lanbide praktikak eta duala
euskaraz egitea ikasleentzat onu-
ragarri dela uste du Don Boscoko
ordezkariak: «Ikasketak euska-
raz egiten dituztenen interesa da
lan munduko praktikak ere eus-
karaz egitea. Argi dago enpresak
zabaltzen ari direla, eta eleanizta-
sunaren aldeko apustua egiten ari
direla mundu mailako negozioak
dituztelako». Baina, Monrealen
hitzetan, enpresa horiek etxeko
hizkuntza ere baloratzen dute.
«Balio erantsia da euskaraz jaki-
tea, bezeroekin harremana egin
behar denean, batik bat. Enpresa
txikiek handiek baino erraztasun
handiagoa dute euren hizkuntza
paisaia euskarazkoa izan dadin».
Itsasoari lotutako lanbideetan
trebatzen dira ikasleak Pasaiako
Blas de Lezo BHIn. «Euskaldun-
tze prozesu batean murgilduta
dago gure ikastetxea, Ulibarri
programaren bitartez. Urte de-
zente da Pasaiako Udaleko nahiz
eskualdeko euskara teknikarie-
kin elkarlanean hasi ginela», esan
du Gema Ces Blas de Lezo BHIko
irakasle eta zentroko euskara ba-
tzordearen arduradunak. «Uler-
tzen dugu gure zentroa berezia de-
la, kanpoko jende asko dugulako
beti. Hori kontuan izanik, ikasle
euskaldunei erantzun bat eman
behar genien gure hizkuntza lan
praktiketan ere sustatuz».
Ikastetxearentzat, ikasleentzat
eta enpresentzat lan praktikak
eta dualak euskaraz egitea inte-
resgarria dela uste du Cesek:
«Enpresentzat balio erantsia da
euskaraz aritzea eta hizkuntza
sustatzea. Euskara sozializatzeko
interesgarria da euskaraz aritze-
ko aukera ikastetxeetatik harago
luzatzea».
‘Euskaraz, talentua gara!’ egitasmoaren barruan, Oiartzualdeko bi ikastetxek aitortzajaso dute ikasleen lantokiko praktikak euskaraz izan daitezen egindako lanagatik.
Lantokian, ikasleak euskaraz
Don Bosco ikastetxeko ikasle bat —erdian— lantokiko praktikak egiten, bi instruktore euskaldunekin. DON BOSCO
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27aEuskara
Ikasle euskalduneierantzun bat emanbehar genien, gure hizkuntza lanpraktiketan sustatuz»Gema CesBlas de Lezo BHIko ordezkaria
Zestoarrek erdi prezioa ordaindutabisitatu ahal izango dute Ekainberri
ZESTOA bHainbat museo neurri bereziak hartzen ari dira jendea era-
kartzeko, eta Zestoako Ekainberrik ere eman du pausoa. Asteartean
jakinarazi zuenez, Zestoa eta inguruko herritarrek erdi prezioan bisi-
tatu ahal izango dute museoa. COVID-19aren eraginez hartutako mu-
gikortasun neurriek iraun bitartean egingo dute eskaintza hori.
755.000ELIKAGAI BANKUAK ZENBAT EURO BILDU DITUEN
COVID-19aren eraginez, aurten donazio bidez egin dute beharra dauka-
tenentzako elikagai bilketa, eta oso balorazio ona egin du Gipuzkoako
Elikagai Bankuak. 713.000 euro inguru biltzeko itxaropena zeukaten,
eta, azkeneko kontaketen faltan, 755.000 euro bildu dituzte, oraingoz.
‘Hnuy Illa’ aretoraitzuliko da, hamabiurte geroago
DONOSTIA bTanttaka antzerki
konpainiak eta Kukai dantza
konpainiak Hnuy Illa ikuskizun
berritua taularatuko dute, etzi,
Donostiako Viktoria Eugenia an-
tzokian, 19:30ean. 2008an eskai-
ni zuten estreinakoz Joseba Sa-
rrionandiaren poemak oinarri di-
tuen ikuskizun hori.
Abian da Igeldotokiko entitatetxiki izateko bidea
DONOSTIA bIgeldo tokiko enti-
tate txiki bihurtzeko prozesuan,
Sustapen Batzordea 2021ean ha-
siko da lanean, baina jada sortu
dute batzorde horren zereginak
zehaztuko dituen lantaldea. Do-
nostiako Udaleko talde politiko
guztietako ordezkariak, Herri
Partaidetza Saileko teknikariak,
Igeldoko Herri Kontseiluko kide-
ak eta Siadeco ikerketa elkarteko
teknikari bat daude lantaldean.
Hnuy Illa ikuskizuna. HITZA
%9,6SALTOKI HANDIEN IRAILEKO
SALMENTEN IGOERA
Eustat Euskal Estatistika Erakun-
deak jakinarazi duenez, aurtengo
irailean urtebete lehenago baino
%9,6 gehiago saldu dute Gipuz-
koako salmenta gune handiek.
«Itxaropena piztuzaigu hain desiratuaden Loiolakokuartelaren auziakonpontzeko. Ez garaari hizketan kuartelatokiz aldatzeaz»Eneko GoiaDonostiako alkatea
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27a Laburrak
Karmele Uribesalgo
Ez da erraza izaten bi-zitoki berri batera iri-tsi eta bertako jendeaezagutzea. Eta, hainzuzen ere, bide ho-
rretan laguntzen du SOS Arraza-keria plataformak; helburu ho-rrekin, besteak beste Bizilagunakegitasmoa dauka esku artean.Azaroko egun batean bazkariakantolatu ohi dituzte, kanpotiketorritako familiak eta bertakoak elkartuta. Igande honetan, hila-ren 29an, hasiko da VII. Bizilagu-nak egitasmoa, baina, COVID-19ak eragindako pandemia delaeta, bi aldeak bestelako bide ba-tzuen bitartez jarriko dira harre-manetan. Gero eta gehiago dira Bizilagu-
nak egitasmoan parte hartzen du-ten herritarrak. Iaz, 1.060 lagunizan ziren Gipuzkoan egin zituz-ten 131 bazkarietan. Aurtengoegoera berezia dela ikusita, anto-latzaileek proposatu dute aurrekoaldietan ezagututako jendea ha-
rremanetan jartzea. Bideo deiakegitea proposatu dute, eta baitatelefonoz hitz egitea ere. SilvanaLuciani Bizilagunak egitasmoa-ren koordinatzailea da, etaproiektu interesgarria dela irudi-tzen zaio aurreiritziekin eta este-reotipoekin apurtzeko. «Auzo in-klusiboak sortzeko aukera ema-ten du», esan du.
Konfinamendu garaian, diag-nosi txosten bat garatu zuen SOSArrazakeriak, migratzaileen ego-era aztertzeko. «Konturatu ginenharreman sare baten beharrazutela, eta, Bizilagunak egitas-moak oso balorazio ona izan zue-nez, aurten ere egitea erabaki
genuen». Arlo sozialean ez ezikbestelako kontu batzuetan erezailtasunak zituztela ondoriozta-tu zuten; besteak beste, eten digi-tala zegoela nabaritu zuten. Izanere, familia askok ez zeukatenInternetik edo ordenagailuriketxean. Lucianik gaineratu dupandemiaren ondorio ekonomi-koak larriagoak izango direla
modu prekarioan bizidirenentzat.Gipuzkoa Solidaria
gala egin ohi dute urteroBizilagunak egitasmoan,baina hori ere onlineeginbeharko dute aurten.Igande honetan egingodute, 17:00etatik aurre-ra. SOS Arrazakeria Gi-puzkoaren Youtubeko
kanaletik ikusi ahal izango da, etabaita Instagram eta Facebooksare sozialen kontuetatik ere.«Familien arteko harremaneihasiera emateko modu bat izangoda, eta truke horiek luzaroanmantentzera animatu nahi ditu-gu familiak».
Atzerritik etorritako familien eta jatorriz bertakoak direnenarteko bazkariak antolatu ohi ditu SOS Arrazakeria plataformakazaroan. Aurten, pandemia dela eta, ezingo dituzte egin bilerahoriek, baina harremanetan jartzeko gonbita egin diete denei.
Mahaiaren bueltan ez,baina harremanetan
Iaz Bizilagunak egitasmoan parte hartu zuten familia batzuk. SOS ARRAZAKERIA
K. Uribesalgo
Mendebaldeko Saharakoa da Tre-kia Mamin Ali (La Guera, 1973),eta 2015ean iritsi zen Hernanira.Urtebete geroago hasi zen Bizila-gunak egitasmoan parte hartzen,eta ordutik ia urtero egin du bategitasmoarekin. Zer dela-eta erabaki zenuen Bi-
zilagunak-en parte hartzea?
Jendea ezagutzea gustatzen zait.Azken finean, herritarrenganagerturatzeko modu bat dela iru-ditzen zait egitasmoa. Harremanberriak sortzeko aukera eman ditBizilagunak egitasmoak.Nola ezagutu zenuen proiek-
tua?
Amher elkartearen bitartez jakinnuen martxan zegoela [kulturaniztasunerako elkartea].Harremanik baduzu aurreko al-
dietan zuekin egon izan diren
familiekin?
Lehen urteko familiakoak, esate-rako, lagunak ditut. Oso ongi pa-satu genuen, eta harremana dau-kagu. Ordutik, batera atera ohigara kalera, eta kirola egiteko etakafea hartzeko ere gelditzen gara.Horrez gain, arazoren bat dauka-danean haiei kontatzen diet, etahaiek gauza bera egiten dute nire-kin. Saiatzen naiz egitasmo hone-tan ezagututako jendearekin ha-rremana mantentzen. Aurten hartuko duzu parte?
Badaukat asmoa, eta iazko fami-liarekin egongo naizela uste dut,baina Internet bidez izan beharkodu aurten. Kalean ikusten dituda-nean gelditu ohi naiz haiekin, bai-na egia da zaila izaten dela elkar-tzeko tartetxo bat aurkitzea. Mo-du honetara, berriz izango dut au-kera haiekin patxadaz egoteko.
«Harremanberriak sortzekoaukera eman ditBizilagunakegitasmoak»
Trekia Mamin Ali
Bizilagunak-eko partaidea
SO
S A
RR
AZ
AK
ER
IA
K. U. Herria
Hernanikoa da Unai Corbella(1984), eta hiru urte daramatzaBizilagunak egitasmoan partehartzen. Askotariko esperien-tziak izan ditu horri esker. Nolatan batu zinen proiektura?
Senegalen bizi izan nintzen, eta,handik etortzean, Bizilagunak-en
oso sartuta zegoen irakasle izannuen emakume bat. Nik ere ba-dakit zer den atzerrian bakarrikegotea, eta oso argi izan nuen par-te hartu nahi nuela.Zer eskaintzen dizu?
Beti gustatu izan zait kulturarte-kotasuna. Etxean hezkuntza horijaso izan dut, nire ama ere Nikara-guan egondakoa baita sandinis-ten garaian. Garrantzitsua da jen-dea eurekin dagoela jakitea. Zer-nolako familiekin egotea
tokatu zaizu?
Lehenengo urtean, emakume se-negaldar batekin egon nintzen;hurrengo urtean, Kolonbiako fa-milia baten etxera joan ginen baz-kaltzera; eta, iaz, gure etxera eto-rri zen Nikaraguako familia bat.Harremanetan jarraitzen duzu
haiekin?
Senegalgoarekin lan egin izandut, itzultzaile moduan, eta kale-an beti gelditzen ginen hizketan,baina jada ez da hemen bizi. Ko-lonbiako familiarekin ere elkartuohi naiz kalean. Nikaraguakoakgutxiago ikusten ditut.Aurten parte hartuko duzu?
Kolonbiakoekin bideo deiak egi-teko asmoa dugu. Jendea animatunahi dut parte hartzera. Askoikasten da kanpokoei esker, etaguk ere asko dugu eskaintzeko.
«Asko ikastenda kanpokoeiesker, eta gukere asko dugueskaintzeko»
Unai Corbella
Bizilagunak-eko partaidea
SO
S A
RR
AZ
AK
ER
IA
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27aIntegrazioa
Auzo inklusiboak sortzekoaukera ematen du egitasmoak;konturatu ginen harreman sarebaten beharra zutela familiek»Silvana LucianiBizilagunak egitasmoaren koordinatzailea
‘‘
Josu Artutxa Dorronsoro Tolosa
Duela urte eta erdi,
2019ko apirilean,
zenbait gaztek To-
losako eraikin za-
har bat okupatu,
eta, beste behin, Ezpala gaztetxea
eraikitzeari ekin zioten han. Erai-
kina, izatez, margo enpresa bat
zen. Hutsik zegoen, utzita, eta
hala zeramatzan hamasei urte
baino gehiago. Gazteek, biltzeko
gunerik ez zutela ikusirik, hura
okupatzea erabaki zuten, erabile-
ra bat eman ahal izateko. Handik
gutxira, baina, eraikinaren jabe-
ak salaketa jarri zuen, eta urtebe-
te geroago heldu zen epaiketaren
data. Hasieran, ekainean epaitu
behar zuten okupazioan parte
hartu zuen tolosar gazteetako bat,
baina atzeratu egin behar izan zu-
ten, COVID-19aren pandemiak
prozesu juridiko ugari motelarazi
baitu. Orain, jada badakite data
berria: abenduaren 18a.
Mikel Hernandez eta Iraia San-
txez Tolosako eta Ibarrako gazte
asanbladetako kideak dira, hu-
rrenez hurren, eta biek ere, ingu-
ruko gazte askok bezala, ezjakin-
tasunez bizi izan dituzte azkeneko
hilabeteak. Ez zekiten zenbat lu-
zatuko zen data berria ezartzeko
prozesua. Hala ere, epaiketaren
aurrean, «hankak lurrean» di-
tuztela dio Hernandezek. «Bada-
kigu aukera handia dagoela epai-
leak husteko agindua emateko.
Egoera kezkagarri baten aurrean
egongo ginateke. Ezpala hustuz
gero, gure jardun politikoa aurrera
eraman ahal izateko gunerik gabe
egongo ginateke, eta gu bezala ge-
ratuko lirateke eskualdean langi-
leen bizi baldintzen alde jarduten
duten beste hainbat eragile».
Negoziaziorik gabeHori gerta ez dadin, eraikinaren
Abenduaren 18an epaituko dute Tolosako Ezpala gaztetxea okupatzeagatik salaketajarri zioten tolosarra. Gazteen ustez, «kolpe latza» litzateke eraikina husteko agindua.
Estalperik gabe, ezin eraiki
Ezpala gaztetxea, Tolosako Santa Klara auzoan. Zenbait gaztek fabrika zahar bat okupatu zuten gaztetxea eraikitzeko. JOSU ARTUTXA / TOLOSALDEKO ATARIA
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27a Gaztetxeak
Aukera handia dago epaileakhusteko agindua emateko;guretzat kolpe handia litzatekegaztetxea kentzea»Mikel HernandezTolosako Gazte Asanbladako kidea
«Proletarizazio egoera batjasaten ari gara arlogehienetan, eta garrantzitsuada langileok antolatzea»Iraia SantxezIbarrako Gazte Asanbladako kidea
‘‘
Gainera, notarioak azalduta-koaren arabera, lanik izan dutehilabete honetan, ingurukoherrietako herritarrak ez ezik,Gipuzkoako hainbat tokitakoakere joan direlako Segurako nota-riotzaren zerbitzuak eskatzera:«Norberak espediente gehiene-tan notarioa aukeratu dezakee-nez, Goierritik kanpokoak ereetorri dira; esaterako, Donostia-tik edo Tolosatik».
Lan arloakHainbat eremutan egiten dute lannotariotzetan. Ekintza estrajudi-zialei balioa ematen die notarioakharen aurrean kontratuak-eta sinatzean. Longartek azaldu dulau alor nagusi daudela notariotzabaten lanean: enpresak, norbana-koak, aholkularitza eta baserrienlegeztatzeak eta segregazioak.Enpresekin, estatutu aldake-
tak, administratzaileen izendape-nak edota aktak altxatzea izaten
dira ekintzarik ohikoenak; nor-banakoei dagokienez, saleroske-tak, hipotekak, herentziak edotatestamentuak egiten dituztegehienbat; aholkularitza lanakzaintza bereziak behar dituztenpertsonak babesteko lanak egite-ko izaten dira; eta, azkenik, landaeremuan ohikoak izaten dira ba-serrien legeztatzeak eta segrega-zioak. Adibidez, baserria zen erai-kin bat hainbat etxebizitzatan ba-natzeko lanei ekin aurretik ereherritarrek notariotzara jotzendute ekintzaren berri emateko. Lanean daraman hilabete ho-
netan, horrelako hainbat lan izanditu Segurako notarioak: «Dene-tik egin dugu hilabete honetan:garajeen eta etxebizitzen saleros-ketak, testamentuak, herentziak,hipoteka maileguak, lurren se-gregazioak, enpresen estatutu al-daketak, enpresen administra-tzaile izendapenak...», esan dutolosarrak. Aurrerantzean, beraz,Segurako notariotzara jotzen du-ten herritarrek Longarte izangodute notario.
Laida Goiburu Segura
Notariotzak ez diraohikoak herri txi-kietan. Gipuzko-an, Segura da1.500 biztanle bai-
no gutxiago izanda notariotzaduen herri bakarra. Herrialdeanbadaude beste hainbat notario-
tza, baina gainontzeko herriek10.000 biztanle dituzte, gutxie-nez. Horien artean daude Ando-ain, Azkoitia, Azpeitia, Beasain,Elgoibar, Ordizia edo Zumarraga.Izan duen garrantzia historiko-
agatik dauka notariotza Segurak.1256. urtean agindu zuen Alfon-tso X.a Gaztelako erregeak herriaeraikitzeko. Izan ere, San Adrian-
go igarobidetik kostalderako bideegokia zen, eta garraio eta bidaie-tarako aduana-muga eta babesle-kua izan zen. Erdi Aroan, Gipuz-koako hiririk garrantzitsueneta-koa ere izan zen. 1393. urtekoa danotariotzaren inguruan Segurakoudal artxibo historikoan dagoendokumenturik zaharrena, etaEnrique III.a Gaztelako erregeari
egiten dio erreferentzia. «Enri-que III.a erregearen pribilegioa,Segurako hiribilduak eta Idiaza-balgo bizilagunek eskatuta, zei-netan Pedro Ibañez de Larrastegieskribau publikoak auzotasungutun bat onartu duen», dio ar-txiboko deskribapenak.Izan ere, garai batean eskri-
bauek ematen zuten eskritureneta bestelako ekintzen fede, gauregungo notarioak egiten duen la-naren antzera. 1865eko artxibokobeste dokumentu batek bi hitz ai-patzen ditu: «Jose Manuel Gorro-txategi notario eta udaleko eskri-bauak, Segurako hiribilduarenenajenazioaren inguruko doku-mentuen harira agertu du [...]». Horrela, lanbideak aldaketak
izan dituen arren, notario ugariizan dira Seguran Erdi Aroan hiri-bildua sortu zutenetik, kokapengeografikoa dela-eta funtsezkoabilakatu baitzen.
Tolosatik SeguraraDuela gutxi izendatu berri duteSegurako notario berria: MariaLongarte Ulazia tolosarra izangoda aurrerantzean herriko nota-rioa. Urriaren 23an hartu zuenkargua Elkargo Txit Prestuarenegoitzan, Bilbon. Astean zehar,09:00etatik 14:00etara Segurakonotariotzaren bulegoan izangoda, herriko plazaren alboan.Andaluziako (Espainia) Nota-
rioen Elkargoak antolatu zituenaurtengo deialdiko oposizioak,eta Longartek Granadan egin zi-tuen azterketak. Batez beste,ikasleek zazpi urte behar izatendituzte notario oposizioak atera-tzeko, baina Logartek bi urte soi-lik behar izan ditu.Hain justu, Euskal Herrirako
zegoen lanpostu bakarra egokituzitzaion tolosarrari: Segurakoa.Herriko azkeneko bi notarioek ezbezala, euskaraz egiten du tolosa-rrak, eta horrek balio erantsiaematen dio Segura bezalako uda-lerri euskaldun batean: «Inguru-ko udalerrietako herritarrek askoeskertzen dute euskaraz hitz egi-tea, gai konplexuak izaten direla-ko, eta, azkenean, norberak la-saiago hitz egiten duelako bereberezko hizkuntzan», azaldu duLongartek.Zuzenbidean eta Enpresen Ad-
ministrazio eta Zuzendaritzan li-zentziaduna da, eta euskaraz etagazteleraz gain, ingelesez etafrantsesez ere egiten du. «Gogo-tsu» agertu zen urrian lanari ekinzionean, eta, dagoeneko hilabetepasatuta, adierazi du herrian«oso gustura» dagoela: «Jende-ak oso ondo hartu nau, bai Segu-rako herritarrek eta baita inguru-ko herrietakoek ere».
Erdi Aroan notarioen lanbideak izan zuen garrantzia dela eta,Gipuzkoan 1.500 biztanle baino gutxiago dituen eta notariotzaduen herri bakarra da Segura. Urriaren 23tik, Maria LongarteUlazia tolosarra eta euskal hiztuna da herriko notario berria.
Herri txikia izanik ere,lana badu notarioak
Maria Longarte Ulazia, aste honetan, Segurako Zurbano kaleko bere bulegoan. LAIDA GOIBURU
Inguruko udalerrietakoherritarrek askoeskertzen dute euskarazhitz egitea, gaikonplexuak direlako»
«Gustura nago. Jendeakoso ondo hartu nau, baiSegurako herritarreketa baita ingurukoherrietakoek ere»Maria Longarte UlaziaSegurako notarioa
‘‘
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27aAdministrazioa
Julen Aperribai
Film laburrak formatu
handian pantailara-
tzeko apustua egin
du Errenteria Film
Laburren Jaialdiak
azken 24 urteetan, eta apustu
hori erronka bihurtu da jaialdiak
mende laurdena egin duen urte-
an. Pandemiaren mehatxuak fil-
men proiekzioa streaming bidez
egiteko aukera mahai gainean
jarri bazuen ere, emanaldiak
modu presentzialean egingo
dituzte, Niessen aretoan. «Hala
izatea nahi genuen, eta, gainera,
momentu honetan garrantzitsua
iruditzen zaigu kultura segurua
dela aldarrikatzea», azpimarratu
du Nagore Portugal OzZinema
zineklubeko kide eta jaialdiko fil-
men hautatzaileak. 30 film labur
proiektatuko dituzte hiru egune-
tan; hamar, egun bakoitzean.
Atzo izan zen lehen emanaldia,
eta gaur eta bihar ikusi ahalko
dira gainerakoak —19:00etatik
aurrera—.
Hautatzaileen iragazkitik pasa-
tutako filmak dira 30 horiek. Izan
ere, 600 izan dira, denera, jaialdi-
ra aurkeztutakoak. Aurreko
aldietan gehiago izan direla
zehaztu du Portugalek, eta pan-
demiari egotzi dio beherakada.
«Gaur egungo egoeran oso pozik
egoteko moduko» kopurua dela
adierazi du, dena den. Atzo egin
zuten lehenengo film sortaren
emanaldia, eta gaur eta bihar
jarraituko dute. Igandean, berriz,
sari banaketa ekitaldia egingo
dute. Bost sari banatuko dituzte:
Ion Arretxe sari nagusia, aipamen
berezia, euskaraz egindako film
labur onenaren saria, publikoa-
ren saria eta epaimahai gaztearen
saria.
Aurkeztutako filmen maila
«urtetik urtera hobea» dela esan
du Portugalek. Jaso dituzteneta-
ko asko euskarazkoak izan direla
ere nabarmendu du, eta gero eta
gehiago direla euskarazko pro-
dukzioak. Pandemiaren eragina
ere nabaritu dute, eta film asko-
tako gidoiek, zeharka bada ere,
gai horri heldu diotela azaldu du.
Dena dela, genero askotako fil-
mak jasotzen dituztela azaldu du,
eta saiatzen direla programatuta-
koen artera eramaten aniztasun
hori, eta «oreka mantentzen».
Filmak «osotasunean» aztertzen
dituztela azpimarratu du: «Badi-
ra film batzuk oso gidoi ona dute-
nak, baina pantailara hain ondo
eramanak ez daudenak. Beste
batzuek, berriz, efektu onak izan
ditzakete, baina istorio potente-
rik ez. Momentuko zirraretatik
harago joaten saiatzen gara, eta
filmen hainbat aspektu aintzat
hartzen».
Aldi berean, filma ekoitzi ahal
izateko egileek izan dituzten ba-
liabideetan ez erreparatzen aha-
legintzen direla adierazi du, ho-
rrek ez dezan erabakian eraginik
izan. Ezta zuzendariaren ibilbide-
an eta prestigioan ere: «Filmak
ikusterakoan, ez dut begiratzen
nork eginak diren. Badira jaial-
dietatik-eta igarotakoak, ibilbide
bat egina dutenak. Beste batzuk,
berriz, oso ekoizpen txikiak iza-
ten dira. Saiatzen gara horrek ez
dezan gehiegi baldintzatu». Aur-
keztutako lanak ikusi aurretik
«mailakatzea» eragotzi nahi iza-
ten dute horrela, Portugalek ze-
haztu duenez.
Oiartzualdeko gazteei leiho bat
ireki zien jaialdiak duela 25 urte,
eta horixe zuen helburu behine-
na: eskualdeko gazteen lanak
erakustea eta haien sormena
hauspotzea. Hazi ez ezik, nazioar-
tekotu ere egin da jaialdia, ordea,
eta jatorri askotako filmak jaso-
tzen dituzte. Positibotzat du hori
Portugalek: «Gure inguru txiki
honetatik haragoko zinemagile-
ek Errenterian euren lanak aur-
kezteko leku bat dutela jakitea
ona da, eta zerrenda berean izatea
Pasaiako film bat eta Indiako bes-
te bat, adibidez».
Ikusi osteko tragorik ezMende laurdena ospatzeko, jaial-
diak ezinbesteko duen horri heldu
diote antolatzaileek: zinema
proiekzioei. Hala ere, proiekzioen
osteko hizketaldiak eta tragoak
faltan sumatuko dituztela aitortu
du jaialdiko filmen hautatzaileak,
eta «zinemaren aspektu soziala»,
hein handi batean behintzat,
galdu egingo duela aurtengoak.
Hala ere, «gutxi eta neurtuta bada
ere», horretatik ere izango duela
iragarri du.
Jaialdiaren ibilbidea irudiz jan-
tzi eta errepaso bat emateko ere
baliatuko dute urteurrena anto-
latzaileek. Jaialdiko aurreko edi-
zioetan ikusgai izan diren film
guztietatik hamar aukeratu
dituzte antolatzaileek, eta igan-
dean emango dituzte, 12:00etan.
Arratsaldean, sari banaketa izan-
go da, 18:00etan. Film irabazleak
proiektatuko dituzte horren oste-
an. Amaitzeko, beste jaialdi
batzuetan nabarmendutako zen-
bait film emango dituzte.
Errenteria Film Laburren Jaialdiaren barruan, hogeita hamar film labur emangodituzte, igandera arte. Film laburren lehiaketak 25 urteko ibilbidea egin du jada.
Leiho bat film laburren uztari
Ion Collar Errenteriako Kultura zinegotzia, Nagore Portugal jaialdiaren antolatzailea eta Patricia Arozena Kultura teknikaria, iragan ostiralean, Niessen aretoan. GH
Momentuko zirraretatikharago joaten saiatzengara, eta filmen hainbat aspektu aintzat hartzen»Nagore PortugalJaialdiko filmen hautatzaileetako bat
‘‘
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko azaroaren 27a Proposamena
Zinema
EMANALDIAK
30 lan lehiatuko dira Errenteria
Film Laburren Jaialdian. Atzo
eskaini zituzten lehen hama-
rrak, eta gainerakoak gaur eta
bihar emango dituzte,
Niessen aretoan; bi egunetan
19:00etan izango dira emanal-
diak. Ondorengoak dira filmak
eta bakoitzaren zuzendaria:
Atzo
‘Paternidad’.Vicente de Ra-
mos.
‘I don’t think it is going to
rain’.Adria Guxens.
‘Irten barrura’.Aitor Mendili-
bar eta Ibon Goiko.
‘Carne’.Camila Kater.
‘Distancias’.Susan Bejar.
‘Bombardeo’. Juanmi Cuesta.
‘Oaia’.Oier Fuentes
‘Calladita’. Miguel Faus.
‘Polter’.Alvaro Vicario.
‘Ehiza’.Hauazkena taldea.
Gaur, 19:00etan,
Niessen aretoan
‘Leo y Alex en pleno siglo
21’.Eva Libertad eta Nuria
Muñoz.
‘Quebrantos’.Maria Elorza
eta Koldo Almandoz.
‘Sarkan (La cometa)’.
Martin Smatana.
‘Nido’.Carmen Riquelme.
‘There will be monsters’.
Carlota Pereda.
‘La nueva normalidad’.
Manolo Vazquez.
‘Pentimiento’. Jose Manuel
Carrasco.
‘Bye Bye Bridges.’
Estanis Bañuelos.
‘Zubiye’. Iñigo Jimenez.
‘Victoria’.Afioco Fnecco.
Bihar, 19:00etan,
Niessen aretoan
‘Guarda’.Pablo Arreba.
‘Ura sartu zen barrura’.
Peru Galbete.
‘A la cara’. Javier Marco.
‘Je suis venue jusqu’ici’.
Antonie May.
‘Tres pisos’.Manuela
Blandon Restrepo.
‘Apneia’.Carola Sakura
eta Walkir Fernandes.
‘Interior taxi noche’.Silvia
Rey eta Iban del Campo.
‘Dar-dar’.Paul Urkijo Alijo.
‘Otro hermano’.Florencia
Calcagno.
‘Las grietas’.Valentino
R. Sandoli.
MUSIKA
ANDOAINGolden Apple Quarteteta Andoaingo udal musika
eskolako banda.
bGaur, 19:00etan, Basteron.
ARRASATEArrasateko Musikaleko orkestra.
bGaur, 20:00etan,
San Frantzisko elizan.
AZKOITIAEuskdivarius Kamerata.
b Igandean, 19:00etan, parrokian.
AZPEITIA Itziar Urbieta eta LoretoFernandez organo jotzaileak.
bBihar, 12:00etan, parrokian.
AZPEITIASanjosetako trikiti jaialdia.
bBihar, 16:00etan.
Bigarren saioa 19:00etan.
Soreasu antzokian.
BERGARAHezurbeltzak.bOstegunean, 19:00etan,
Seminarixoan.
DONOSTIAMikel Azpiroz.bGaur, 19:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIASusmara.bBihar, 18:00etan,
Kutxa kultur plazan.
DONOSTIASua.bBihar, 18:30ean, Dokan.
DONOSTIAHerri erroak,
euskararen hegoak. Sonakay.
bBihar, 19:30ean,
Larratxo kultur etxean.
DONOSTIAEsanezin.b Igandean, 12:00etan,
Kutxa kultur plazan.
DONOSTIADonostiako Udalarentxistulari taldea.
b Igandean, 12:30ean,
Koruko Andra Mariaren basilikan.
DONOSTIAKatia eta
Marielle Labèque.
b Igandean, 19:30ean, Kursaalen.
DONOSTIACapella Andrea Barca.bAstelehenean, 20:00etan,
Euskarazko ahozko kultur sor-kuntzari buruzko ikerketa bultza-tzeko helburuz, Mintzola ahozkolantegiak bigarren aldiz antolatudu GRAL saria, EHUko Mikel La-boa Katedrarekin batera. Donos-tiako bizilagun Leire Amenaba-rrek (Larrabetzu, Bizkaia, 1997)irabazi du, Psikologia graduarenamaieran egindako Sortzaile kul-turalak eragile sozialak? Erreper-
torio kulturalak: espazio, audien-
tzia eta estetika berriak lanarekin—Idoia Ilundainek irabazi zuen au-rrenengoa—. Atzo jaso zuen, Villa-bona-Amasan, ahozkotasunareninguruan egin diren eta egiten aridiren ikerketak ezagutzeko anto-latu ohi duten Mintzola minte-gian. Orain egiten ari den ikerketaere aurkeztu zuen Amenabarrek. Zer ikertu zenuen saritu dizuten
lanean?
Zale gisa nik kulturatik edo artetikjasotakoari forma eman nahinion, eta hortik hasi nintzen gal-derak planteatzen. Ikasi izan dutartefaktu kulturalek estatuarenkultura hegemonikoa adierazte-ko balio dutela, baina, horrezgain, tresna garrantzitsuak direlaidentitate nazionala eta menpe-kotasun sentsazioak adieraztekoeta kohesio sozial bat eratzeko
ere. Iruditzen zitzaidan, EuskalHerriaren egoeran, kultura eta artea leku pribilegiatu bat izan direla ezkutuko posizioak eta dis-kurtsoak adierazteko, eta espaziopublikoa berreskuratzeko.Zer helburu jarri zenizkion iker-
ketari?
Euskalgintzan eta kulturgintzandabiltzan sortzaileek haien sor-men prozesuan duten arteareneta posizionamendu politikoarenarteko harremana ikustea; haiensormen lanetako edukia esplora-tzea, hau da, zeren inguruan hitzegiten duten, eta, azkenik, nolakontatzen duten ikustea; zer es-
trategia estetiko politiko erabil-tzen dituzten diskurtso horreta-rako, psikologia politikoak plan-teatzen dituen mugimendu be-rrietako ezaugarriekin lotuz.Galdera bat ageri da ikerketaren
izenburuan: «Sortzaile kultura-
lak eragile sozialak?». Zer eran-
tzun aurkitu dizkiozu?
Hainbat diziplinatako hamahirusortzaile elkarrizketatu ditut.Ikerketan ikusi da sormen lane-tan, modu zuzenean edo zeharka-
koan, dimentsio politikoak etaideologikoak zeharkatuta daude-la. Dimentsio horiek posizio bate-kiko adostasuna adierazteko izandaitezke, eta baita sortzailea za-lantzan jarri eta sormen lana eral-daketa sozial baterako estrategia-tzat ulertzeko ere. Horri lotuta, elkarrizketatuek
ikusten zuten sormen lanak au-kera ematen duela parte hartzepolitikorako definizio tradiziona-lak gainditzeko, ideien abstrak-zioari forma eta gorputza ematendiotelako euren sormen lanetan,eta, horrela, identitatean adieraz-pen zabalagoak ateratzen direla.
Hala ere, mami politikohori onartuta ere, esatenzuten bazegoela sortzekobulkada prepolitiko bat,intuizio artistiko bat,nahiz eta gero denborak
eta praktikak bulkada hori eurenposizio ideologikoen araberakoproduktu bihurtzen duen.Mintzolak emandako beka bate-
kin, beste ikerketa bat ari zara
egiten orain, Miren Aiertza, Ane
Bengoetxea, Ana Villanueva eta
Ines Uharterekin batera. Nondik
nora etorri da proiektua?
Graduondoko bat egin dugu elka-rrekin, eta graduondoko horretaneskatu ziguten ikerketa-ekintzaparte hartzaile bat egiteko. Berro-
geialdia etorri zenez, ezin izan genuen egin, baina egiteko gogoagenuen, eta Mintzolaren bekaraaurkeztu ginen.Bertsolaritzaren erresistentzia
funtzioa belaunaldi desberdine-
tako bertsolari eta bertsozale
emakumeen ahotsetatik: ikerke-
ta-ekintza parte hartzailea.Zer
ari zarete aztertzen?
Memoria kolektiboa kulturak no-la mantendu duen; zer funtzioizan duen kulturak erresistentziahorretan, bertsolaritzan oinarri-tuta. Graduondoko hartan, iker-keta ekintzaren ordez, galdetegibat prestatu genuen, eta 26 ber-tsolariren eta 24 bertsozalerenerantzunak jaso genituen. Galde-tegi hartako emaitzetan oinarri-tuta egingo dugu ikerketa partehartzailea, aurten. Erantzunetan,emakumeek aipatu dute belau-naldi diferenteetan bertsolaritzaerresistentziarako tresna bat izandela euskal komunitateak bizi
izan dituen egoeren aurrean, baieuskara mantentzeko, bai ezku-tuko diskurtso batzuk plazaratze-ko. Bertsolaritzaren erresistentziafuntzioaren irakurketa historikobat egin nahi dugu, emakume ho-rien bizipenetatik, eta erresisten-tziarako erabilitako tresnak etamekanismoak aztertuko ditugu.Erantzunetan, zer erronka aipa-
tu dituzte emakume horiek?
Bertsolaritzak transmisioa ber-matzen, komunitarioa izaten etataldean antolatzen jarraitu beharduela; aniztasuna ekarri behar dela bertsolaritzaren komunita-tera; bertsolaritzak txapelketaeredutik aldendu behar duela; belaunaldi gazteagoei lekua utzibehar zaiela; belaunaldi berrieta-ko emakumeei saretzearen inda-rra transmititu behar zaiela... Gu-re helburua da erronka horietatikabiatuta eztabaida saio batzukegitea, erronka horiei nola helduproposatzeko.
«Zale gisa kulturatikjasotakoari formaeman nahi nion»
Leire Amenabar b Mintzolaren GRAL sariaren irabazlea
Amenabarrek hamahiru sortzaile elkarrizketatu ditu saritutako ikerketan.Haien sormen lanetako artearen eta posizionamendu politikoaren artekoharremana, edukia eta kontatzeko modua aztertu ditu ikerketa lanean.
HITZA
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko azaroaren 27a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea