-
4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza :
Bidasoko Hitza
https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/
1/8
(https://bidasoa.hitza.eus/) Sart� (/hitzakide)
Gabongo sugegorriaren itzal luzea
‘Badira New Yorken eta Hondarribian bakarrik gertatzen diren
gauzak’. Hala dio bertoko esaera batek. Ez diraasko izaten, urtean
bizpahiru edo bakarrik. Joan den astean azkena: Gabongo sugegorri
bat ikusi zutenJaitzubiko paduretan
(https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/21/oso-arriskutsua-den-suge-baten-bila-ari-dira-jaitzubian/),
oso pozoitsua, bost zentimetroko letaginak zituena, elefante bat
hiltzeko gaitasuna lukeena. NewYorken eta Hondarribian bakarrik
gertatzen diren besteekin alderatuta, sugegorriarena fake new-a
izan
zen(https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/22/gabongo-sugegorria-bai-zera/),
asmatutako albistea.
Alarma guztiak ostegun goizetik aurrera piztu ziren arren,
Aranzadi Zientzia Elkartea(http://www.aranzadi.eus/?lang=eu)k
bezperatik zuen ustezko agerpenaren berri. Hala azaldu du Ion
Garinelkarteko Herpetologia saileko kideak: “Ustezko begiztatzea
asteartean izan zen [goizeko bederatziak aldera].Salaketa biharamun
goizean jarri zuten, eta guri asteazken arratsaldean abisatu
ziguten. Bi dei jaso genituen,Hondarribiko Udalarena, bat, eta
Gipuzkoako Basozainen Elkartekoa, bestea”. Eta alertan jarri
ziren,“bagenekielako ez zela bertoko espeziea, eta oso pozoitsua
zela”.
Gertakariaren eremura itzuli dira aste honetan Garin eta Ane
Fernandez Arrieta lankidea. Haserre daudegezurrezko albisteak izan
dituen ondorioengatik, eta beldur dira bertoko suge eta
sugegorriengan negatibokieragin dezakeelako. “Oso jazarriak daude,
eta honek jende batek dien beldurra areagotu dezake”.
Horretarakoarrazoirik ez dagoela ziurtatu dute.
Salaketa jartzeko unean aurkezturiko argazkian azaltzen zen
itzalari eta hostoei erreparatuta, Aranzadikoherpetologoek
asteazkenetik bertatik uste zuten albistea ez zela egiazkoa,
“susmoa genuen, baina ez ginenerabat ziur”. Horregatik, ikerketa
abian zen bitartean, eta espeziearen arrisku maila kontuan izanik,
bilaketanparte hartzea erabaki zuten. Asteazkenean bertan elkarteko
kide bat hurbildu zen ingurua miatzera etaostegunean beste bi batu
ziren bilaketa lanetara. Ane Fernandez Arrietak azaldu duenez,
miatzeaz gain, xaflaberezi batzuen bidez ere egin zuten saiakera.
“Fibrozementuzko xafla batzuk jartzen dira, egunez berotu
egitendirenak eta gauez bero hori mantentzen dutenak. Sugeek beroa
maite dutenez, xaflen azpian babestu izatendira gauez”. Bertoko
espezieekin egiten duten teknika da eta ez zuten oso argi espezie
tropikal bat erakartzekobalioko ote zuen, baina, azken errekurtso
bezala, xaflak jartzea erabaki zuten.
Baina ostiral goizean ez zen Gabongo sugerik azaldu, bai, ordea,
kazetariak, horietako batzuk ere urrutitikiritsitakoak. “Gure asmoa
hamaiketan xaflak ikuskatzera sartzea zen, ordu horretatik aurrera
hasten delakoberoa, baina zortzietarako kazetariz beteta zegoen
hau”.
Zigor «eredugarria» espero dute Ostiral goizean berriro ireki
zuten padurarako sarbidea. Bertan behera geratu ziren lanak,
Ertzaintzaren etaUdaltzainen ikerketak gezurrezko albistea zela
ondorioztatu zuenean. Aranzadiko kideak euren lanetara itzuliziren,
baita bilaketan lagundu zuten Gipuzkoako Basozainen Elkarteko
langileak, udaltzainak eta ertzainak ere.
Hori da gertakarien kronologia, edo kontatu daitekeena
behintzat. Gainontzekoa epaileak entzun beharko du zerneurri hartu
erabaki aurretik. 40 urteko emakume bat dago inputatuta. Garinek
uste du gertatutakoa larria dela,eta zer ezin den egin argi utzi
behar dela: “Ez dakit isuna garrantzitsuena izan behar duen, baina
eredua emanbehar da, zeharkako kalte asko sortzen direlako”. Kalte
horietako batzuk zenbatzeko zailak izan daitezke, baina
(https://www.facebook.com/sharer/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)
(https://twitter.com/home?status=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)
(whatsapp://send?text=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)
(https://t.me/share/url?url=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)
Hondarribia (https://bidasoa.hitza.eus/herriak/hondarribia/),
Irun (https://bidasoa.hitza.eus/herriak/irun/)
Ingurumena (https://bidasoa.hitza.eus/gaiak/ingurumena/)
Gertatutakoak bertoko espezieei kalte egingo diezaielako beldur
da Aranzadi. Sugeei "errespetua" eduki beharzaiela esan du,
"beldurrik ez".
2019 (https://bidasoa.hitza.eus/2019)/03
(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03)/01
(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01)
Asier Perez-Karkamo
(https://bidasoa.hitza.eus/sinadurak/asier-perez-karkamo/)
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa
errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak
egiteko. Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen
(https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).
https://bidasoa.hitza.eus/https://bidasoa.hitza.eus/hitzakidehttps://bidasoa.hitza.eus/2019/02/21/oso-arriskutsua-den-suge-baten-bila-ari-dira-jaitzubian/https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/22/gabongo-sugegorria-bai-zera/http://www.aranzadi.eus/?lang=euhttps://www.facebook.com/sharer/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fhttps://twitter.com/home?status=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fwhatsapp://send?text=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fhttps://t.me/share/url?url=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fhttps://bidasoa.hitza.eus/herriak/hondarribia/https://bidasoa.hitza.eus/herriak/irun/https://bidasoa.hitza.eus/gaiak/ingurumena/https://bidasoa.hitza.eus/2019https://bidasoa.hitza.eus/2019/03https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01https://bidasoa.hitza.eus/sinadurak/asier-perez-karkamo/https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/
-
4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza :
Bidasoko Hitza
https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/
2/8
Igor Garin eta Ane Fernandez Arrieta, ustezko agerpenaren
gunean
adibide bat jarri du Fernandez Arrietak: “Egun horretan sutea
piztu zen Ernio mendian, eta GipuzkoakoBasozainen parte bat hemen
zegoen, sugegorriaren bila, eta ez han”.
Besteak beste alarma soziala eragiteagatik epaituko dute
inputatuta dagoen pertsona. Kazetariek alarma horipizten lagundu
ote duten baieztatu gabe, gertakaria lantzeko komunikabide batzuen
moduagatik oso kritikoazaldu dira bi herpetologoak, herritarrek
sugeak ikusteko modua aldatu dezaketelako. “Kazetariek
eragindezakete argi eta garbi —iritzi du Fernandez Arrietak—.
Eragin dezakete albisteak ematen dituzten moduarenarabera, modu
sentsazionalistan jokatzen badute, sugeen itxura okertu
dezaketelako”. Halaber, ostiral goizeanpaduretan bertan azaldu
ziren kazetarien galderekin kexu azaldu da Garin: “Galdera guztiak
zentzu bereanzihoazen, nolako letaginak zituen, munduko pozoitsuena
ote zen, ahalik eta tamaina handiena izatea bilatu dute,esaten
bagenien metro batekoa zela, ia bi metrora luzatzen zuten…”.
Ikusteko dago horrek zein kalte egiten dien bertoko espezieei,
baina Garinek zalantza du kasu honetaninformazioa behar bezala
bideratu ote den: “Ez dakigu sugeekin dagoen beldur horiek baretu
ditugun etadimentsioan jarri, ez dakit zein puntutaraino kasu honek
kalte egingo dion sugeen inguruko uste okerragezurtatzeko abian
dugun sentsibilizazio kanpainei”. Izan ere, Euskal Herriko sugeek
duten arazo handienagizakiaren bidegabeko beldurra da: “Urtero suge
asko hiltzen ditugu, beldur diegulako”. Beraien hitzetan,
sugeeierrespetua eduki behar zaie, bakean utzi behar zaie, eta ez
ukitzen saiatu. “Beldurrik ez, baina errespetua bai”.
Kontrolaren beharra Lau haizeetara horrela zabaldu bazen ere,
azkenean ez zen Gabongo sugegorririk Jaitzubian. Baina, ‘egon
alzitekeen?’ Galdera hori ere bolo-bolo entzun da egunotan.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailekokideen arabera
“zeinek eta zein animalia dauzkan” gehiago kontrolatu beharko
litzateke. Garinek merkatu legalaeta ilegala bereizi ditu:
“Horrelako espezieak legalki edukitzeko oztopo asko dago.
Horregatik, legalki sugearriskutsuak dituztenak gehienbat
dibulgaziorako guneak izaten dira”. Baina Interneten denetarik
aurkitudaitekeela nabarmendu du: “Ez dakigu zein puntutaraino
dagoen hedatuta, baina egon badago. Espezie askorenInterneteko
salmenta ikaragarria da, bertako espezieak ere saltzen dira kasu
askotan. Eta hori ez da ikertzen”.
Orain urte eta erdi inguru Madrilen gertaturiko kasu baten berri
eman du herpetologoak: “Pertsona bateketxean kriskitin-suge mota
bat zuen, ilegalki lortutakoa. Jaten ematerakoan koska egin zion,
eta ospitalera joanzen parke batean krotalo batek koska egin ziola
esanez. Noski, besteak harritu egin ziren, sugea krotalo bat
zelazekielako. Polizia bere etxera gerturatu zenean ilegalki
lortutako sugea aurkitu zuen bertan”.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa
errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak
egiteko. Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen
(https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).
https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/
-
4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza :
Bidasoko Hitza
https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/
3/8
(https://bidasoa.hitza.eus/3-irudia/)(https://bidasoa.hitza.eus/3-irudia/)Suge
gorbataduna (arg: Manuel Ocen)
(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/suge-berde-horia/)itzal-luzea/suge-berde-horia/)
Suge berde horia (arg: Manuel Ocen)
(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/kantauriko-sugegorria-2/)itzal-luzea/kantauriko-sugegorria-2/)
Kantauriko sugegorria (arg: Manuel Ocen)
(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/eskulapio-sugea/)itzal-luzea/eskulapio-sugea/)
Eskulapio sugea (arg: Manuel Ocen)
Horrelakoak izan badirelako, eta arriskutsuak izan ala ez,
animaliak edukitzearen inguruan eztabaidatu behardela uste du
Garinek: “Bioaniztasunak duen mehatxu handienetako bat kanpoko
espezien barneratzea da. Eta ezhorretan bakarrik, ekonomian, zebra
muskuiluaren kasuan adibidez, eta osasunean ere kalte egin
dezaketekanpotik barneratutako espezieek”.
Garin bat dator elkartekidearekin, eta gaineratu du maskotak ez
direla kapritxo bat. “Maskoten inguruan jendeakargi eduki behar du
ezin dela kapritxo bat izan, bizitza osorako zerbait da. Arrainak,
dortokak edo bestelakoanimaliak dauzkagunean, jakin hil artekoa
dela. Hori eskatu behar zaio jendeari, horretaz jabetu daitezen”.
Etaeskaera egin du, damutuz edo maskotaz nekatuz gero, sekula ez
dela animalia naturan libre utzi behar, eztaustez arriskutsuak ez
direnak ere: “Aldundira deitu, basozainek jasotzen dituzte”.
Euskal Herrian 11 daude, Oarso Bidasoan zazpiSei suge eta
sugegorri bat aurkitu daitezke eskualdean. Kantauriko sugegorria da
pozoitsua den bakarrabaina, sugeak bezala, ez da erasokorra eta oso
zaila da hozka egitea.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa
errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak
egiteko. Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen
(https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).
https://bidasoa.hitza.eus/3-irudia/https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/suge-berde-horia/https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/kantauriko-sugegorria-2/https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/eskulapio-sugea/https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/
-
4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza :
Bidasoko Hitza
https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/
4/8
(https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_012/)(https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_012/)Suge
biperakara (arg: Manuel Ocen)
(https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_005/)(https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_005/)Hegoaldeko
suge leuna (arg: Manuel Ocen)
Zazpi dira Bidasoan eta Oarsoaldean aurkitu ditzakegun suge eta
sugegorriak. Sugegorri bakarra da, Kantaurikosugegorria (Vipera
seoanei). Eta sei suge: Suge gorbataduna (Natrix astreptophora),
suge biperakara (Natrixmaura), iparraldeko suge leuna (Coronella
austriaca), hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica),
Eskulapiosugea (Zamenis longissimus) eta suge berde-horia
(Hierophis viridiflavus).
Sugeak ez bezala, sugegorria bai da pozoitsua. Horregatik,
inportantea da sugeak eta sugegorriak bereiztenjakitea. Fernandez
Arrietak alde handienak zerrendatu ditu: “Sugegorriek begi-nini
bertikala dute, buruanabarmen hiruki formakoa, eta gorputza potoloa
eta buztan laburrekoa. Sugeak, lirainagoak dira, eta
buztanluzekoak”.
Tamainak garrantzia du: metro batetik pasatzen diren guztiak
sugeak dira; Kantauriko sugegorriak metro erdiahar dezake, “55
zentimetro gehienez”, zehaztu du Garinek.
Zazpi espezieetatik ez da galtzeko arriskuan dagoenik, baina
badira bi EAEko katalogoan interes bereziko gisaagertzen direnak,
Eskulapio sugea eta berde-horia. “Berde-horia EAEn bakarrik Irungo
Aldabe mendian dago —nabarmendu du Garinek—. Eskulapio sugeak
[farmazietako ikurretakoa] basoak gustuko ditu eta suge hauikusteko
leku aproposak dira bai Mendizorrotz, bai Jaizkibel”.
Telebistari kasu gutxi Eskualdeko sugeak eta sugegorriak ez dira
oldarkorrak, are gutxiago, gizakiarekin beldurtzen dira.
“Ezkutuanegon, eta azkar ihes egin, hori da beraien teknika”. Hori
horrela, zaila da eskualdeko suge ala sugegorri batekhozka egitea,
baina gertatu daiteke, “erasotuak sentitzen badira”. Kasu horretan,
inportantea da jakitea zer egineta zer ez (ikusi beheko koadroa).
Garinek bi lerrotan laburtu du: “Egin behar dena osasun zentrora
joatea da,eta egin behar ez dena, Frank de la Junglak egiten
duena”.
Aranzadiko bi herpetologoek gaineratu dutenez, ez da batere
erraza suge bat ikustea. Horregatik, gomendio batluzatu dute:
«Ikusiz gero, gozatu momentuaz, eta denbora izanez gero, saiatu
argazkia ateratzen eta espezieabereizten».
Hozkada baten aurreanZer egin
Lasaitu.Lasaitu. Taupada bizkorrak izan ezkero pozoia errazago
hedatzen da. Hozkatu duen espeziea sugea bada (eta ezsugegorria),
zauria ura eta xaboiaren garbitzea aski litzake.Eskuan Eskuan izan
izan bada, bada, inmobilizatu.inmobilizatu. Hozkada jaso duen
gorputz atala eskua bada immobilizatu, besoa tokan jarriz.Osasun
Osasun zentrora zentrora joan.joan. Ahalik eta lasterren baina
korrika egin gabe, taupadak ez areagotzeko.
Zer ez eginSugea Sugea harrapatu.harrapatu. Berriz ere hozka
egin dezake. Espeziea zein den ezagutzea ez da garrantzitsua,
Euskal Herrikosugegorrien hozkadak artatzeko ez baita antidotorik
behar. Zaurian Zaurian mozketa mozketa egin egin edo edo
zurrupatu.zurrupatu. Pozoia hedatu eta kalteak areagotu
daitezke.Torniketea Torniketea egin.egin. Gorputz atala gangrenatu
liteke.Produktu Produktu estimulatzaileak estimulatzaileak
hartu.hartu. Kafea, alkoholdun edariak edota medikamentuak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa
errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak
egiteko. Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen
(https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).
https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_012/https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_005/https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/