euskera zuzenketa.docx
URTEBETETZE FESTAREN ABENTURAK
Bilbo, Bizkaiko hiriburuan bizi zara. Bilbon hiri guztietako
jendez beteta dago eta horrek ematen dio hiriari garrantzia. Kaleak
tabernaz beteta daude, gehienetan tabernak pintxoak, bokatak eta
patata poltsak dauzkate Taberna berrien estiloa normalean modernoa
da. Hiriaren zentroan merkataritza-gune handi bat dago eta hor
erosten duzu janaria, arropa, zapatak, jostailuak, Duela bi urte zu
etorri zinela Bilbora bizitzera. Hori gertatu zen zure gurasoak
dibortziatu egin zirelako, zure gurasoak eztabaidatzen ari ziren
behin eta berriro, azkenean dibortziatu egin ziren. Zure aita Pablo
izenekoa ez eztabaidatzeko gehiago zure amarekin Ana izenekoa zure
kustodia eman zion zure amari. Ez izateko borroka gehiago zure ama
eta zuk erabaki egin zenuten Bilbora etortzea bizitzera. Zuek
Bilbora heltzean zure amak erabaki egin zuen bere itxura aldatzea.
Orduan, ile-apaindegira joan zen eta bere ilea moztu egin zuen
sorbaldetatik eta lehen zeukan kolore ilea aldatu egin zuen eta
jarri egin zuen ilea marroia zen eta oraindik jarraitzen du kolore
eta ile mozte horrekin.Orain dela bi urte kaletik aldatu zara,
orain Txakurra kalea deitzen den kale batean bizi zara. Zure etxea
ez da oso handia beste batzuekin konparatuz baina zure ama eta
zuretzat balio zaizue. Etxeak bi logela, sukalde bat,egongela bat
eta patio bat dauka. Zuek normalean jaten duzue etxeko sukaldean
daukazuen mahai batean, baina batzuetan zoazte zuen kaleko jatetxe
batera eguerdian jatera. Bizi zaren etxebizitza-blokean auzokide
asko daukazu baina bakarrik batekin ondo moldatzen zara. Zure
auzokidea Miren deitzen da, oso jatorra eta ederra da. Ile marroia
eta begi urdinak ditu. Asteburu gehienetan berarekin ateratzen zara
kalera buelta bat ematera.Zuk zoazen eskola, hiriaren auzo batean
dago. Auzo hori oso handia eta jendetsua da. Eskolan ume asko
daude, oso handia da, baina kanpotik dirudi barrutik den baino
txikiagoa. Eskolako leihoak inguratzen dituzten hormak kolore
desberdinez margotuta daude. Kolore horiek oso atseginak eta
ikusgarriak dira. Eskola barrutik eskailera asko ditu zu igo behar
zaren solairura heltzeko. Igogailu bat ere badago baina hori
bakarrik erabili ahal dute zuzendaria, lesionatuta dauden
umeak.Duela bi urte zaudela eskola horretan. Lehen aldiz heldu
zinenean eskola horretara ez zenuen inork ezagutzen. Ikasle berria
zinen, inork ez zizun hitz egiten, beste ikasletik baztertuta
zeunden zu.Lehenengo pertsona hitz egin zizuna izan zen Mikel. Bera
izan zen zure lehenengo laguna eskola horretan. Mikel ume jatorra
da, ez da oso ederra baina zerbait dauka garrantzitsua egiten
diona. Ile eta begi marroiak dauka,baina horrek ez dut uste
garrantzitsua egiten diola, ume gehienak ile eta begi marroiak
dituztelako . Mikel ezagutuz gero, Mikel beste bi ikasle aurkeztu
zizun, oraindik lagunak zarete. Horien izenak Edurne eta Iker dira.
Edurne neska oso ederra da, mutil guztiak beraren atzean dabiltza.
Ederra izateaz gain Edurne oso neska jatorra eta aberatsa da.
Edurne abeslari famatu baten alaba da, horregatik, oso aberatsa da.
Iker Edurneren atzean dabilen mutil bat da baina berak ez daki.
Beraiek oso lagunak dira, horregatik ez du utziko maitasunezko
arazo batek beraien adiskidetasuna apurtzea, horregatik Ikerrek ez
du nahi Edurneri esan berari gustatzen zaiola.Ikerren urtebetetzea
hurbiltzen ari da, bakarrik falta dira bi aste urtebetetze festa
ospatzen den egunerako, nahiz eta beraren urtebetetzerako hilabete
bat geratu. Iker bere urtebetetze festa mendian daukan etxe batean
ospatuko du. Etxe horretara iristeko aldapa bat igo behar da eta
oso aldapa aldapatsua da, horregatik etxe horretara heltzeko auto
berezi bat behar da. Ikerren urtebetetze festako opariak ez duzue
oraindik erosi, egia denez ez dakizue zer erosi Ikerrek gustu
arraroa daukalako. Bi aste pasa eta gero, urtebetetze festara
ospatzeko eguna heldu da, azkenean erosi diozue kamiseta gorri bat
eta praka bakero batzuk. Horrez gain, egin duzue postal bat
Zorionak Iker!! jartzen duenean eta guztien izenak eta firmak.
Ikerren mendiko etxera joateko geratu zarete Ikerrekin, bere
aitarekin hiriaren zentroko taberna batean Txoria izenekoa, lau eta
erdietan. Lau eta erdiak ematen dutenean denok zaudete hor. Iker
eta bere aita oraindik ez dira heldu. Edurnek darama poltsa
opariekin, asko pisatzen du. Bat-batean Iker eta bere aita agertzen
dira autoarekin, zuek autora igotzen zarete. Autoa oso handia,berde
koloretakoa, mendira igotzeko auto bat dela nabaritzen da. Ordu
erdi pasa ondoren, mendiaren aldapa igotzen ari zarete. Oso
beldurgarria da. Edurne Ikerri eusten ari zaio, baina Ikerri ez
zaio inporta, aitzitik, gustatzen zaio. Aldapa igotzen bukatzen
duzuenean, etxera heltzen zarete. Etxea oso handia eta dekorazio
modernoa dauka. Horrez gain, etxeak ere oso patio handia, lorez
beteta dauka.Etxean sartzen zarete, ikusten duzue Ikerren ama,
berari agurtzen diozue, bi musu ematen bakoitzak. Gero, Ikerrek
esaten dizue eskailerak igotzeko. Orduan igotzen zarete, Ikerrek
erakusten dizuete zuen logela, bakoitzak aukeratzen duzue ohe bat,
zuen maleta jartzen ohearen gainean. Iker hamabost minutu pasa eta
gero bueltatzen da zuen logelara , esaten dizuete ea nahi duzuen
menditik buelta bat ematera joatea. Zuek esaten diozue baietz,
eskailerak jaitsiz denak elkartzen zarete etxearen atean. Ikerren
ama agurtuz ateratzen zarete atetik, mendira bidean.Etxetik atera
mendiko bidean, bat-batean Mikel hasten da pentsatzen,bere
gorputzari begiratzen, konturatzen da motxila ahaztu zaiola etxean.
Mikel oso urduri dago motxilaren barruan mugikorra, iPad bat,
libreta boligrafo batekin, berak bizi izan duen gauza guztiak
diario bat bezala , dagoelako eta Mikelek erabakitzen du etxera
bueltatzera. Mikelek esaten dizue berari motxila bat ahaztu zaiola
etxean, bueltatuko dela etxera motxila hartzera, ur botila bat
hartzera ere bai.Orduan, bueltatu ahal zara Mikelekin etxera berari
laguntzeko, ez joateko bakarrik(4) edo joan ahal zara besteekin
buelta ematera menditik eta gero Mikel zuengana heltzea(16,17)
aukeratu. (Ainhoa Unzueta.)
Eguna iluna dago , euria ez du egiten orduan erabakitzen duzue
basora buelta bat ematera joatea. Mikeli motxila ahazten zaio
etxean orduan ez itxaroteko esaten dizue gero zuengana helduko dela
esanez . Zuek oso lasai menditik zabiltzate , animali politak
ikusten duzue, lore bitxiak hartzen duzue eta asko dibertitzen
zarete . Basoa iluna eta oso susmagarria gelditzen da gauez egiten
ari delako. Basoa oso zuhaitz handiak ditu.
Mikel ez da oraindik ailegatu , zuek ez zarete kezkatzen ondo
dagoela pentsatzen duzuelako . Ordu bat eta erdi pasa eta gero
Mikel bilatzera joatea erabakitzen duzue, galduta dagoela
pentsatzen duzuelako. Bidetik ez zaio ikusten orduan etxera joatea
erabakitzen duzue.
Etxera ailegatzerakoan dena itzalita eta inor ez dago. Etxea
orain oso zaharra , harriz egindako etxe bat dela badirudi.
Barrutik ikustean oso desberdina da lehenengo etxearekin. Argiak
itzalita daudenez ematen du sentsazio hori.Mikel ez da inondik
agertzen orduan berriro mendira joatea erabakitzen duzue . Menditik
bilatzen denbora asko zabiltzate. Ez diozuenez ikusten orduan
telefonoz deitzea erabakitzen duzue , baina ez dago koberturarik.
Gehiago bilatzea erabakitzen duzue.
Kobazulo bat aurkitzen duzue , sarreran odola dago . Odola
freskoa dago eta asko beldurtzen zarete . Dena iluna dago eta ez
duzue linternarik . Kobazuloa ez da hain handia , iluna eta hezea
da . Putzu bat bezala dago erdian urez beteta . Harriak oso
iristadunak daude, musgo bezalako bat daukate .Orduan, kobazuloan
sartu ahal zarete(5), etxera bueltatu ahal zarete(10,11) edo Mikel
bilatzera joatea(14)
Orduan, kobazulo bat aurkitzen duzue. Kobazulo hori mendian
dago, urte batzuk aurretik, zurrumurru batek kobazulo horretan
jende arraroa zegoela esaten zuen, han bizi zirela. Herritik ordu
bat dago kobazuloraino, bidea oso arriskutsua da, aldapak, adarrak,
loreak eta hartza bat ere badago, batzuetan jendeari eraso egiten
diona. Euria egiten duenean lokatza asko egoten da. Ailegatzean,
sartzen zarete kobazuloan. Kobazuloa iluna da, harriz beteta dago,
baina oso bitxia eta polita da, ibai bat, arrainak, loreak eta
hostoak daudelako. Goiko partea begiratuz konturatzen zarete
eroriko dela badirudi.Han zaudete Iker, Edurne eta zu. Oso urduri,
kezkatuta eta nekatuta zaudete. Arropa pixka bat zikina dago,
zapatak ere oso zikin daude, menditik ibili egin duzue, dena
lokatzez beteta dago. Kobazuloan estalita zaudete, hor ez daukazue
hotza asko.Kobazuloan dagoen ibaitik ur pixka bat hartzen duzue eta
handik edaten duzue ura, aurpegia garbitzen duzue. Gero atseden bat
hartzen duzue.Oso lasai zaudete, bat-batean Edurnek ikusten du
eskeleto bat!Orduan hasten da oihukatzen, zuek ere bai hasten
zarete oihukatzen eskeletoa ikusi eta gero. Denak eskeletoari
begiratzen geratzen zarete. Orduan Ikerrek galdetzen du zergatik
dagoen eskeleto hori hor, egia bada ala txantxa bat, zuek ez
dakizue zer esan, ez dakizue ezer. Bat batean entzuten dira
golpeak, konturatzen zarete kobazuloaren goiko harriak erortzen ari
direla. Korrika hasten zarete, kobazuloaren beste parte batera
joaten zarete, orduan ia harri osoak erortzen dira, zuek han
geratzen zarete ezer egin gabe eskeleto batekin eta gainera ez
dakizue norena den. Bakarrik geratzen da zulo bat nondik ikusten
duzue kaleko argi pixka bat.Orain mezu bat idatzi ahal duzue, gero
kobazuloan gelditzen den zulotik sartu, norbait pasa bada ikusi al
du eta igual salbatzen dizue(6,7). Edo bilatu kobazulotik ea
pasabide sekretu bat badago, hortik beste leku batera ailegatzeko,
jendea ikusi edo gauza berriak aurkitu(8,9).
Kobazuloko goiko partea erori zaizue , harri guztiak daukazue
zuen gainean. Harrietan zehar zaudete harrapatuta, ezin zarete
mugitu. Harri gehienak handiak eta gogorrak dira,baina beste batzuk
txikiak eta bigunak direnak badaude, kobazuloko beste aldean
zaudete, goiko partea erori baino lehen egondako aldearekin
konparatuz oso desberdina da. Bien aldeko berdintasun bakarra ibaia
arrainekin da, alde hau ez da oso polita, oso tristea da ez dauka
beste aldeak duen gatza. Goiko aldea erortzean harrietan zehar
geratu zen da zulo bat mendiari ematen duena. Zulotik menditik
datozen argi bat ikusten da. Zuloa ez da oso handia, horregatik
saiatu behar zarete harriak kentzen.Iker, Edurne eta zu oso
beldurtuta eta urduri zaudete. Harriak erori direnetik orain arte
ez zarete konturatu baina bat-batean Edurne konturatzen da ibaiaren
gainean erori zaretela. Ez diozue inportantzia asko ematen ibaiari
eta ibaiaren barruan dauden arrainei, baina denbora pasa eta gero
zuk salto bat ematen duzu, konturatzen zara zerbait koska egin
dizula. Orduan, oso urduri esaten diezu: Kontuz ibaiaren
arrainekin. Zergatik?-galdetzen du Ikerrek Arrain batek koska egin
didalako, uste dut arrainak pozoitsuak direla.-erantzuten diozu
Ondo zaude?- galdetzen du Ikerrek Uste dut baietz- erantzuten
diozuEz diozue arrainei kasu asko ematen. Konturatzen zarete
Edurnek ez duela hitz egin kobazuloko goiko partea erori denetik.
Orduan konturatzen zarete Edurne negar egiten ari dela, hori dela
harri handi bat erori zaiolako hankaren gainean. Edurneren hankaren
gaineko harria kentzen saiatzen zarete, baina ezin duzue asko
pisatzen duelako, ez daukazuelako indarrik.Orduan, ezin duzuenez
ezer egin, Edurnek hankan min asko duenez, pentsatzen duzue bide
bakarra hortik ateratzeko dela norbaitek zuek hor zaudetela
jakitea, laguntza eskatzeko. Iker, Edurne eta zu pentsatzen ari
zarete era bat laguntza eskatzeko. Bat-batean Ikerrek esaten du:
Zergatik ez dugu laguntza eskatzen mezu baten bidez? Eta nondik
botako dugu mezua?- galdetzen duzu zuk. Ba, harrietatik geratu den
zulotik.- erantzuten du EdurnekIker bere gorputzari begira
konturatzen da boligrafo urdin bat duela. Oso azkar esaten dizue
boligrafo bat aurkitu duela prakaren poltsikoaren barruan. Oso
pozik jartzen zarete jakitean zerbait daukazuela mezua idazteko,
hortik ateratzeko, baina bakarrik falta zaizuena da mezua idazteko
paper edo leku bat.Bat-batean Edurneri ideia bat bururatzen zaio.
Orduan, Edurnek esaten dizu kamiseta gorria kentzeko. Zure kamiseta
kenduz ematen diozu Edurneri hanka harriaren azpian daukala, bera
kamiseta apurtzen hasten. Kamiseta apurtzean geratutako zati bat
hartzen duzu eta hor mezu bat jartzen duzue Lagundu mesedez,
kobazulo batean harrapatuta gaude!!. Mezua idazten bukatzean
hartzen duzu kamiseta zatia eta punteria askorekin zulotik
kobazuloaren kanpora botatzen duzu.Ordu erdi pasa ondoren, ez da
inork zuei salbatzera etorri. Oso urduri zaudete pentsatzen
duzuelako inork ez dizuela hortik aterako, hor hilko zaretela.
Bat-batean zarata entzuten duzue, harriak mugitzen ari direlako.
Oso pozik oihukatzen duzue Salbatuta gaude!!. Harri guztiak kenduta
daudenean Iker, zu altxatzen zarete, harria kentzen Edurneren
hankaren gainetik saiatzen zarete. Harria kentzean Edurneri
altxatzen laguntzen diozue eta kobazuloren kanpora joaten zarete.
Kobazulotik atzeratzean ikusten duzue mezua aurkitu zuena izan dela
Mikel. Orduan, denak besarkatzen diozue Mikeli oso pozik eta
lasaituta. Etorri zareten lekutik bueltatzen zarete etxera, zu eta
Iker Edurneri laguntzen ibiltzen. (Amaiera)
Kobazulo heze batean zaudete zu Iker eta Edurnerekin harrapatuta
ezer egin gabe. Harri oso handia dago irteeran hortik ateratzea
usten ez zaizuena.
Iker oso zikina dago, gorputz osoa lakatzez beteta dauka,
aurpegia meatzari bat bezala dauka oso beltza. Edurne beste aldetik
ez dago oso zikin bakarrik apurtu zaio pixka bat aurpegia baina
ondo dago .Edurne oso fina da, ez da ia zikintzen.
Bueltak ematen ari zarete kobazuloa begiratzeko. Kobazuloa
hezea, hotza, iluna, beldurgarria da, ez duzue ezta ideiarik non
zaudeten baina martxan jartzen zarete. Lurra oso bustita dago,
haizea egiten du. Zuri arraroa egiten zaizu kobazulo batean airea
egitea, ez badago non sartzerik baina ez duzu ezer esaten oso
nekatuta zaude hitzik ateratzeko zure ahotik. Orduan Ikerri ideia
bat bururatzen zaio. Ikerrek esaten dizue ea banantzen bazarete
irtenbideak bilatzeko, denoi ondo iruditzen zaizue zuk pentsatzen
duzu ez dela ideia oso ona baina kasu egiten diozu ez daukazulako
beste idei on bat. Zu Edurnerekin banatzen zara eta Iker bakarrik.
Zuek ezkerreko bidea hartzen duzue eta Ikerrek eskuineko
ibilbidea.
Edurne eta zu ibiltzen hasi, baina kobazuloa oso iluna dagoenez
linterna bat ateratzen duzue, ez da askoz hobeto ikusten baina
ikusten da. Bat batean lurra pixka deforme dagoela ikusten
duzu.Edurneri itxoiteko diozu. Harri bat botatzen duzunean harria
hondatzen da, orduan Edurne harrituta konturatzen da hondar
higikorrak direla, beste leku bat bilatu behar duzuela irtenbidea
aurkitzeko. Atzera zoazte beste irtenbide bat bilatzera, Iker sartu
den ibilbidetik sartzen zarete. Orduan konturatzen zarete leku
hezeetan suge asko daudela. Kontuz ibiltzea oharazten diozu
Edurneri, bestela suge bat ziztatzen badio, hilko egingo dela
handik ordu gutxira.
Iker aurrerago doa, ez da konturatzen leku hezeetan sugeak egon
ditzaketela, oso pozik doa irtenbide bat bilatzen. Orduan argia
ikusten du .korrika hasten da baina ez da konturatzen lurrean
dagoela suge bat. Sugea Russel motatakoa da, oso arriskutsua da,
ziztu egiten duenari hiltzen duelako. Bere isatsa zapaldu egiten
du,sugeak ziztatu egiten dio.Zu eta Edurne ailegatzen zaretenean
berandu da Iker lurrean etzanda dago hilda. Edurne negarrez hasten
da eta galdetzen bere buruari zergatik banandu egin direla.
(Amaiera)
- Etxera bueltatzea ideia ona da. -esaten du Edurnek- Leku hau
oso arriskutsua da eta.- Arrazoia duzu. -esaten diozu Edurneri-
Goazen etxera.Zoazten lekutik zatozte, oinatzak jarraitzen. Iker
lehenengoa doa. Hasieran pixkabat zaila egiten zaizue oinatzak
jarraitzea, ez direlako bide zuzen batetik joaten, baso
erditikbaizik. Lurzorua makilez, hostoz beteta dago. Oso urduri
zaudete.- Ia ezin dira oinatzak jarraitu. -esaten du Ikerrek.- Oso
zaila da jarraitzea.- Geldi! -esaten duzu zuk.- soinu bat entzun
dut.-Zer? esaten du Edurnek.Bat-batean azeri txiki bat ateratzen da
zuhaitzetatik. Lasaitzen zarete denok. Denok pentsatzen zenuten
beste gauza edo beste animali bat zela. Azeria Edurne dagoen lekura
doa. Edurnek ikusitakoan laztandu egiten du bere gorputza.-
Jarraitu behar dugu, etxera ailegatu nahi badugu.-esaten du
Ikerrek.- Bai.-esaten duzue Edurnek eta zuk.- Goazen!Ordu erdi
daramazue basotik ibiltzen baina azkenean ibilbidea aurkitzen
duzue. Oinatzak desagertu egin dira baina ez du inporta, ibilbidea
jarraituz gero etxera ailegatuko zarete. Etxerako ibilbidetik
zoaztenean ez duzue ezer hitz egiten, oso orduri zaudetelako. Oso
azkar zoazte, etxera laster ailegatu nahi duzuelako. Hamabost
minutu daramazue ibiltzen baina ez duzue etxea ikusten. Urduri
jartzen zarete. Baina justu momentu horretan etxea ikusten duzue,
orduan korrika hasten zarete etxera ailegatzeko. Etxera ailegatzean
konturatzen zarete odolezko oinatza batzuk ateratzen direla etxetik
bai eta odol marka batzuk badaudela lurretik. Urduri jartzen
zarete. Ez dakizue zer egin. Orduan Ikerrek etxera sartzea
erabakitzen du.- Zerbait gertatu da hemen. -esaten du- Atea irekiko
dut.- Gu hemen geratuko gara. -esaten duzue Edurnek eta
zuk.-Bale.-esaten du Ikerrek.Ikerrek atea irekitzen du. Oso urduri
dago. Etxera sartzerakoan Ikerren ama agertzen da.Arropa odolez
estalita du. Ikerrek oihu bat ateratzen du.- Baina zer gertatu
zaizu ? -galdetzen du Ikerrek.-Ez da grabea. -erantzuten dio
Ikerren amak.Iker etxera sartzeko esaten dizue. Edurnek eta zuk
oihu bat ateratzen duzue ere. Denak etxean zaudetela ama zer
gertatu zaion hasten da kontatzen.- Gizon bat atean jo egin du. Nik
atea ireki dut baina gizonak labana bat atera du eta berarekin
mehatxatu egin nau. Non dago Mikel ? galdetu dit. Nik esan diot ez
dagoela etxean. Orduan sastatu egin nau labanarekin eta korrika
joan da. Ezin izan diot aurpegia ikusi, estalita zeukan eta. Non
dago Mikel ? galdetzen du amak.- Galduta dago menditik. esaten du
Ikerrek.- Baina zer egingo dugu orain ? esaten du amak.- Ez dakigu.
esaten duzue denok.Bi aukera dituzue : Poliziari deitu, Mikel
aurkitzeko(12) ala zuek joan bera aurkitzeko(13).
Oso beldurtuta zaudetenez etxetik polizia deitzea erabakitzen
duzue. Mobil berri eta oso gareztia ateratzen duzue. Mobila taktila
da eta sony markakoa da , teklatuan 112 markatzen duzue. Baina
justo momentu horretan mugikorra etxeko lurrean zegoen putzu batean
erortzen zaizue, oso azkar tapa kentzen diozue, kalefakzioan
jartzen duzue. Baina berandu da , mugikorra ez da pizten. Kalera
ateratzen zarete inor dagoen ikusteko, laguntza eskatzeko. Ez dago
inor.Etxean itxarotea erabakitzen duzue orduan esertzen zarete,
pentsatzen duzue zer gertatu izan ahal den. Zuek norbaitek
sekuestratu duela edo hil duela pentsatzen duzue. Mobila pizten
saiatzen zarete , baina ez da pizten .Bat-batean tinbrea jotzen du,
Iker ateko zulotik begiratzen du, mutil altu bat ikusten du.
Sergurtasunez ez dio irekitzen . Mutilak golpeak ematen hasten da,
zuek beldurtuta goiko solairura zoazte . Atea apurtzen du, mutila
etxean sartzen da . Zuek armairu zahar batean ezkutatzen zarete
.Pausoak entzuten dira eta eskaileretatik igotzen ari da. Zuek oso
isilik zaudete ez entzuteko. Baina berak badaki etxean zaudetela .
Mutila altua da , oso zikinduta dago, mendiko botak dauzka . Bere
arropa zaharra eta pixka bat apurtuta dago, larruzko gerriko bat
dauka eta eskuan labana bat.Mikel hil egin zuela pentsatzen duzue.
Nahi gabe Iker ohe azpian dagoela zarata egiten du, hiltzaileak
harrapatzen dio . Iker oihukatzen hasten da , hiltzailea lepotik
hartzen dio, paretaren kontra jartzen dio . Labanarekin mehatxatzen
dio, Iker defendatzeko ostikada bat ematen dio, koska egiten dio .
Hiltzailea haserretuta Ikerri atzetik sastatzen dio.
Zuek oso harrituta armairutik ateratzen
zarete,korrika.Hiltzailea Iker hil eta gero suizidatzen da . (
Amaiera )
Zuen kabuz joatea erabaki duzue. Ikerri txikitatik esan diote
bizitzan oso ausarta izan behar zarela aurrera joateko eta bizitzan
urrun ailegatzeko. Horregatik bere ama gaizki zegoenez eta Iker oso
ausartA denez , bere kabuz joatea Mikeli bilatzera erabakitzen du.
Zuk esaten diozu Mikei bilatzen lagunduko diozula, biak joango
zaretela Mikel bilatzera.Zuri abenturak gustatzen zaizkizu,
horregatik pasarte hau erabaki duzu. Ikerri basoak asko gustatzen
zaizkio baina ez daki dena basoari buruz. Horregatik Mikel
aurkitzera joan baino lehen informazioa bilatzen ari da zarete
etxean. Ez du bilatzen gauza asko, bakarrik gainetik: Nola egin al
duzu sua beroa mantentzeko,.... Orain Iker eta zu Mikel aurkitzeko
prestatuta zaudeteIker eta zu motxilan denetarik sartu duzue,
mantenugaiak sartu duzue hiru egun pasatzeko. Baina ez dakizue
motxilak pisu asko daukala, ezin duzue berarekin. Dilema bat
daukazue, ez daki zer atera. Arropa ateratzen duzue eta jasten
duzue. Baina oraindik asko pisatzen du. Bat-batean bururatzen
zaizue, beste motxila hartzea baina hau txikiago da. Orain bai
dauka justua. Gauzak hartzen dituzue, bere amari musu bat emanez,
mendira zoazte. Denbora ez da oso ona baina badakizue zuen laguna
askoz baliagarria dela, gau eta eguna bilatzen egongo zaretela.
Baina ez diozue deituko ertzainari hiltzaile hori hortik egongo
delako, kasualitatez hiltzaile horrek Mikel dauka, hil ahal
dio.Iker oso entzumen ona dauka. Horregatik entzuten du gauza bat,
oinatz bat bezala. Iker eta zu ikaratzen zarete, pentsatzen duzue
oinatz horiek hiltzaileak egiten duela. Iker eta zu korrika egiten
hasten zarete. Bat-batean gizon bat ateratzen da zulo batetik.
Ikerrek pentsatzen du hiltzailea dela, Baina denborarekin aldatzen
du iritzia. Ikerrek esaten dio historia, gizonak esaten dizue
hiltzaileen laguna dela baina pertsona ona dela. Adrian deitzen da.
Adrian, Iker eta zu hasten zarete bilatzen, momentu batean hirurak
geratzen zarete isilik eta oihu bat entzuten da. Adrian,Iker eta zu
hasten zarete korrika eta Mikel aurkitzen duzue oso gaixorik eta
pinta arraro batekin, putzu bat bezala. Hirurok Mikeli laguntzen
diozue. Etxera iristean bere ama oso pozik jartzen da Mikel
ikusterakoan. Azkenean ertzainari eta anbulantziari deitzen diozue.
Hiltzailea harrapatzen dute. Bere ama ospitalean errekuperatzen
da.(Amaiera)
Mendira zoazten bitartean, abesten duzue udalekutik ikasitako
abestiak, fosilak eta kobazuloak bilatzen zoazte...Asko gustatzen
zaizue jolastea, gauza berriak aurkitzea.Mikelen bila zabiltzate
Iker, Edurne eta zu. Euria ari du, eta gainera mendia lurrez beteta
dago, atzo elurra egiten ari zelako. Hotz handia egiten du, ez
daukazue ez euritako bat, ez anorak bat ere ez. Horregatik arropa
bustita daukazue eta hotza dago, gainera bota normalak eramaten
dituzue, ez mendikoak hori dela eta, zeuen oinak oso hotz daude .
Gainera oso gose zaudete,bakarrik sopa eta platano bat daukazue
zuen motxilan, orduan erabakitzen duzue sopa pixka bat hartzea.
Hori eta gero gose gutxirekin zaudete.Bat batean Ikerrek lokatzeko
oinak ikusten ditu, orduan erabakitzen duzue jarraitzea. Oso pozikk
zaudete pentsatzen duzuelako oso pista on bat izango dela, ibiltzen
eta ibiltzen duzue, pausuak jarraitzen duzue baina hori amaituko ez
balitz bezala dirudi. Orduan Edurnek esaten du:-Begira! Putzu bat!
Hor amaitzen dira oinatzak.Horrez gain Ikerrek eta zu begiratzen
duzue, egia da! hor amaitzen dira. Zoazte korrika hara hirurak
batera. Putzua landare eta zuhaixkak ditu inguruan.Orduan orain
erori ahal zarete hirurak putzura(15)
Putzua oso sakona da. Zuhaizka asko ditu inguruan, harrizkoa da,
goian polea bat dauka, asko erabili dutela dirudi, kolorea kendu
zaio. Polea horretatik soka zintzilikatuta dago. Leku hori herritik
gertu dagoela dirudi, putzua aintzinan erabiltzen zutela usten
duzuelako. Han ere pinu oso handi bat dago, zaharra dirudi, oso
polita dago elurrarekin. Zoazte putzura ikustera, Edurne, Iker eta
zu. Oso pozik zaudete Mikel agertuko dela uzten duzuelako. Gero eta
nekatutagoak zaudete, zuen arropa ere gero eta zikinago dago. Zure
zapatilak ia apurtuta daude, janari oso gutxi daukazue. Iker eta zu
oso kezkatuta zaudete, baina Edurne ez dago hain kezkatuta. Orduan
galdetzen diezu: Zergatik ez zaude gu bezala urduri? Nik oso lasaia
naiz, zuek badakizue zelan naizen ni! Bai, kezkatuta nago baina ez
hain kezkatuta zuek bezala, nire ustez Mikel oso ausarta da eta
seguru nago ez zaiola ezer gertatu. Bueno igual arrazoia duzu,
baliteke kezkatzea arrazoirik gabe. Putzura zoazte ikustera,
hirurak burua azaltzen duzue. Bat batean Edurne erortzen da, orduan
Ikerri heldu egiten da eta hark zuri . Hori eta gero hirurak
erortzen zarete putzura. Putzuan zaudete hirurok eta ezin zarete
atera hortik. Begiratzen duzue zuen ingurura baina ez duzue ezer
ikusten. Pentsatzen duzue hilko zaretela baina Edurnek ideia bat
dauka:-Zergatik ez dugu soka hori hartzen eta horrela ateratzen
gara hemendik?-Ideia ona!Orduan hartzen duzue soka, ipintzen duzue
goian eta Iker ateratzen da, gero zuk baina zu goian zaudenean soka
apurtzen da, Edurne ezin da atera hortik, orduan hirurok hasten
zarete negar egiten. Azkenean Edurneri usten diozue putzuan, Iker
eta biok zoazte herrira. Han daude zuen familia itxaroten, geroago
besarkada bat ematen diozue zuen familiei. (Amaiera)
Mikeli laguntzen diozu. Buelta emanez etxera bueltatzen zarete.
Mikel, Ikerren ama emandako giltza atera, ateko sarrailan sartzen
du. Atea irekitzean, korrika joaten da bigarren pisura, ez du nahi
ezta minutu bat galdu. Zuk ez duzu bigarren pisura igotzen. Ikerren
amarekin hizketan geratzen zara lehenengo pisuan. Baina ia ez duzu
hitz bat ere esaten. Mikel jaitsi egin da bigarren pisutik, orain
dagoelako lehenengo pisuan. Oso azkarra izan da.- Banago! Motxila
bakarrik falta zitzaidan. Ia ez naiz konturatzen, zorionez gogoratu
naiz. esaten du Mikelek, ia ez du arnasarik.- Goazen!Ikerren amari
agur esan eta gero, etxetik ateratzen zarete. Mikelek, atea
giltzarekin izten du. Hasieran ez dakizue zein bidetik joan diren
Edurne eta Iker, bide asko daudelako. Pentsatzen geratzen zarete
momentu batean, azkenean Mikelek esaten du Bide horretik joan dira.
Ibiltzen hasten zarete. Mikelek, bere motxilatik bi bokata
ateratzen ditu. Bokata bat zuri ematen dizu. Jaten hasten zarete.
Zuk oso azkar jaten duzu zure bokata, gose zaudetelako.- Gose zara,
eh? esaten dizu Mikelek-Bai, asko. Ez dut ia ezer jan ailegatu
aurretik. erantzuten diozu.Bokata jan eta gero ez duzue ezer hitz
egiten. Baina gero konturatzen zarete aspergarria dela. Ez
aspertzeko, zuen gauzetatik zoazte hitz egiten.- Zer moduz eskolan?
esaten dizu Mikelek.- Nota onak ateratzen duzu? Edo Txarrak?- Bueno
Ez hain onak. Bost, sei batzuetan zazpi. Baina Heziketa Fisikoan
nire klaseko onena naiz, 20 metroak 11 segundotan ematen ditut. Eta
futbolean oso ona naiz ere. Eskolako futboleko taldean nago eta ia
partidu guztietan titularra naiz. Gol asko sartzen ditut. Eta zuk?
Zer moduz eskolan?- Oso ondo! erantzuten dizu- Oso nota onak
ateratzen ditut. Ia azterketa guztietan bederatzi bat ateratzen
dut. Baina Heziketa Fisikoan ez naiz hain ona, Matematikak edo
Natur zientziak nahiago ditut. Beti, Heziketa Fisikoan korrika egin
behar denean azkena joaten naiz.- Ni ez. Heziketa Fisikoa nahiago
dut. Futboleko talde batean jokatzen duzu?- Ez. Eskolako
saskibaloiko taldean jokatzen dut. Baina oso txarra naiz. Ia ez dut
kanastak sartzen. Baina oso dibertigarria da. Ariketa pixka bat
egiteko egiten dut.Ordu erdi pasatu da eta ibiltzen jarraitzen
duzue. Ez duzue Ikerren edo Edurneren arrastorik ikusi, ezta
oinatzarik ere. Baina zuek jarraitzen duzue, esperantza batekin. 10
minutu pasatu eta gero gelditzen zarete momentu batean. Pentsatzen
duzue. Urduri hasten zarete jartzen. Konturatzen zarete ibilbidetik
desbideratu zaretela. Urduri jartzen zarete.- Zer egingo dugu
orain? esaten duzu zuk.- Ibilbidetik desbideratu gara! Orain ez
dugu jakingo nora joan. Galduta gaude baso baten erdian, ez dakigu
zelan etxera berriro joan edo ibilbidea aurkitu. Ez daukagu
mugikorrik amari edo Edurne edo Ikerri deitzeko.- Uf. Itxaron. Uste
dut motxilan mugikorra dudala.- Hori espero dut.Mikelek motxila
kendu eta lurrean jartzen du. Ireki eta barruan bilatzen hasten da.
Azkenean mugikorra aurkitzen du. Motxilatik ateratzen du. Baina
konturatzen da ez daukala bateria asko. Hiru aukera dituzue :
Mikelen mugikorrarekin Ikerren ama deitu(18,19), mendiko ibilbidea
saiatu aurkitzen(25) ala Edurneri edo Ikerri deitu(28).
Duela ordu bat ez dakizue ezer Edurne eta Ikerri buruz. Mendian
galduta zaudete eta ez dakizue norantz joan. Zorionez Ikerren
etxean Mikelek hartu duen motxilan mugikor bat aurkitzen duzue.
Mugikorra ez da oso ona Mikel ez galtzeko bere aitaren mugikorra
ekartzea erabaki duelako, baina balio du norbaiti deitzeko.
Mikelek mugikorra hartzen du motxilatik, pizten saiatzen da.
Pizteko botoia denbora luzez sakatuz, ez dela joaten konturatzen
zarete. Orduan Mikel mugikorraren tapa kenduz kentzen du bateria.
Bateriari haizea emanez berriro mugikorrean jartzen du. Berriro
saiatzen da telefonoa pizten, aukera honetan lortzen du. Pozik
mugikorra pizten lortu duelako PIN jartzen du.Mugikorra piztu eta
gero guztiz deskargatuta dagoela ikustean oso azkar zoazte
kontaktuen zatira. Hor ikusten duzue Mikelen aita kontaktu asko
daukala. Orduan, kontaktuetan bilatzea zuen lagunen izena
erabakitzen duzue. Lehenengo Ikerren eta Edurneren izena bilatzen
duzue. Mikelen aitak ez zuen ez Edurneren ez Ikerren kontaktua,
baina bazeukan Ikerren amaren kontaktua.Orduan oso azkar sakatzen
duzue pantailan Ikerren amaren kontaktua. Mugikorra Mikel
bozgorailua jarriz entzuten duzue mugikorretik datozen soinuak.
Denbora gutxi eta gero Ikerren amak hartzen du telefonoa.- Kaixo -
esaten du Mikelek.- Kaixo. Nor da?- galdetzen du Ikerren amak.-
Mikel naiz. - erantzuten du Mikelek.- Zergatik deitzen didazu
Mikel? Zerbait gertatu da?- galdetzen du Ikerren amak.- Bueno bai.
Edurne eta Iker galdu ditugu. - erantzuten du Mikelek.- Edurne eta
nire semea galdu direla! - esaten du Ikerren amak.- Bai..- esaten
du Mikelek.- Bueno zuek geratu hor, ez jarri urduri zuen bila
joango garela. - esaten dio Mikeli.Mikel oso urduri jarriz, esaten
dizu zuri hitz egiteko Ikerren amarekin. Orduan Ikerren amari hor
geratuko zaretela esanez mugikorra eskegitzen duzu. Zu Mikeli
lasaitzen saiatzen zara, baina ezin duzu berak pentsatzen duelako
bere errua izan dela guztia. Berak ez bazuen etxera bueltatu
motxila hartzera orain denak elkartuta egongo zinetela.Orduan bi
aukera dituzue edo Ikerren amari kasu egin, hor geldituz bera zuei
aurkitu arte(20) edo oso urduri zaudetenez zuen lagunen bila
joatea(23,24).
Mendian zaudete. Mendia elurrarekin dago, dena bustita dago
batzuetan euria egiten duelako. Mendia oso polita dago, zuhaitz eta
lore askorekin. Pinu asko daude mendi horretan. Ez da jende asko
pasatzen, mendi oso lasaia da. Batzuetan ikusten baserriak ikusten
dira, baina hutsak daude. Menditik ikusten diren bistak, beste
mendiak dira. Han ez dago ia kobertura.Han zaudete Iker, Edurne eta
zu. Urduri zaudete orduan Iker hasten da gauzak kontatzen: Zergatik
gaude hemen? Guk ez dugu ezer gaizki egin,orain galduta gaude! Bai
Iker arrazoia duzu. Gainera hotz asko egiten du,guk ez daukagu
arropa egokia, ez janari nahikoa! Bueno, espero dut azkenean bide
egoki bat hartzea, herrira ailegatzea. Gero ez da izango historio
bat baizik... Bai hori espero dut nik ere bai Bat batean Ikerrek
mugikor bat duela gogoratzen du, orduan ateratzen du motxilatik,
ikusten du momentu horretan kobertura duela. Bere amari deitzen
diozue. telefonoa hartzen du, hitz egiten duzue: Zer moduz zaudete?
Oso kezkatuta gaude zuengatik! Ama mendian gaude, baina ez dakigu
oso ondo non gauden! Ondo da, lasaitu, ez kexkatu lagunduko
dizuet.Baina tupustean mugikorra koberturarik gabe geratzen da,
urduri jartzen zarete berriro.Orain lasaitu ahal zarete, ertzaintza
etorri ahal da (21) edo kobertura eduki ahal duzue berriro,
jendeari deitzeko(22).
Azkenean lasaitzen zarete .Ertzaintza deitzea nahi duzue baina
Ikerren ama ez dauka koberturarik . Ikerren amari ideia bat
bururatzen zaio, mendia igotzea, altua dagoenez kobertura gehiago
dauka. Ia bi ordu pasa eta gero mendiaren tontorrera heltzen da
Ikerren ama . Orain bai kobertura daukazue.Ertzaintzari deitzen
diozue . Itxaroteko esaten dizuete . Zergatik deitzen duzuen
galdetzen dizuete . Zuek dana kontatzen diozue, orain datoztela
esaten dizuete. Ordu erdi pasa ondoren bi polizia altuak
uniformearekin , bota altuarekin, pistola batekin datoz . Zer
gertatu den galdetzen dizuete.Edune eta Iker desagertu direla
kontatzen diozue . Ia-ia ordu bat pasa eta gero inbestigatzen
hasten dira . Leku guztietatik bilatzen dute, pista guztiak hartzen
dituzte inbestigatzeko .Zuek etxera lo egitera zoazte.Bi egun
pasatuz gero polizia deitzen dizuete Edurne eta Iker agertu direla
esateko. Galdu zirenetik kobazulo batean egon direla polizia
aurkitu arte .Dena konpondu da, Ikerren urtebetetzea ospatzera
zoazte, gertatu dena ahazteko. Festa handi bat prestatzen du
Ikerren amak goxokiak , patatak, edaria.Denetarik dago , oso ondo
pasatzen duzue.(Amaiera )
Mikel oso urduri dago, Ikerren amarekin hitz egin nahi du. berak
egingo du edozein gauza kobertura berriro edukitzeko. Gauza asko
bururatzen zaizu baino gauza oso zailak dira edo ez duzu materiala.
Pena bat da, baina aurrera segi behar zarete.Mikel eta zu oso
haserre jartzen ari zarete, ez dago inor edo animali bat ere. Gaua
heltzen ari da, oso urrun ikusten duzu animali bat sartzen kobazulo
batean. Zuek eztabaidatzen ari zarete joateko ala ez. Zuk nahi duzu
joan animalia janaria eman nahi diozulako, baina Mikelek esaten du
gaua denez animalia oso arriskutsua dela. Azkenean zoazte. Untxi
bat da, kobazulo barruan bere kumeak dauka. Parte batetik pena
ematen dizu hiltzea baina untxi bat, bere kumeak gau batzuk
pasatzeko oso ona da. Mikei ideia bat dauka. Makil batekin untxiak
hiltzea. Ideiarekin jan ahal duzue, Mikel bere motxilan daukan ura
pixka batekin edan ahal duzue. Gaua egin da, kobazulo barruan
sartzen zarete, gaua pasatzeko.Gaua pasatu da, eguna oso itsusia
ikusten da. Horregatik martxan jartzen zarete. Mendietako leku
guztietan begiratzen duzue baina irteera bat ez duzue aurkitzen.
Bat-batean kanpa bat ikusten duzue korrika zoazte baina amildegi
bat dago, korrika zoazte zuhaitz bat ikustera. zuhaitza hartzen
duzue, amildegira berriro eramaten duzue. Oso azkar pasatzen duzue,
kanpan zaudetenean oihukatzen hasten zarete. Ikerren amari deitzen
diozue, azkenean helikoptero bat doa zuei erreskatatzera. Zure
amari kontatzen diozu istorioa, zure familia harritua geratzen da.
(Amaiera)
Ikerren amari zintzilikatzen diozue. Ez diozue kasurik egiten.
Basoaren erdian zaudete, ez dakizue berriro etxera bueltatzen baina
ez du inporta, nahiz eta galduta egon, Mikelek esaten dizu Iker eta
Edurne aurkitu behar dituzuela. Mikelek arrazoia du, ezin duzue
denbora asko egon basoaren erdian galduta. Mikeli mugikorra ematen
diozu, Mikelek mugikorra hartzen du, motxilan sartzen du, motxila
itxi, ibiltzen hasten da. Zuk berari jarraitzen diozu. Bat-batean
Mikelen motxilatik soinu bat ateratzen da. Mikelen mugikorra da.
Mikel gelditzen da, motxila kentzen du. Lurrean jarri, ireki,
mugikorra bilatzen hasten da. Azkenean aurkitzen du mugikorra.
Pantailan Ikerren ama deitzen diola jartzen du. Mikelek momentu
batean pentsatzen du. Erabaki bat hartu ondoren Ikerren ama
zintzilikatzen dio. Oso urduri dago. Zu ere bai.Edurne eta Iker
bilatzen ari zarete. Inoiz ez ditugu aurkituko esaten du Mikelek.
Zu isilik geratzen zara, ez dakizu zer esan. Azkenean erabaki bat
hartzen duzue. Ez duzuelako inoiz aurkituko Edurne eta Iker,
etxerako ibilbidea hasten zarete bilatzen. Bat-batean oso ideia on
bat bururatzen zaizu. Mikeli esaten diozu lehen etorri zineten
bidetik joaten bazarete etxerako ibilbidea aurkituko duzuela. Bale
erantzuten dizu. Erdi-buelta bat emanez joan zareten bidetik
zoazte. Azkar zabiltzate, etxera azkar ailegatzeko.Hogei minutu
eramaten duzue ibiltzen. Ikerren amak lehenengoz deitu zaituzten
lekurantz ailegatzen zarete.- Orain bagaude galduta. esaten du
Mikelek- Zer egingo dugu orain?- Aurrera ibili behar dugu, ez dago
beste aukerarik. erantzuten diozu.Orduan aurrerantz jarraitzen
duzue ibiltzen. Oso nekatuta zaudete. Bi ordu daramazue ibiltzen
gelditu gabe. Gaua, ordu bat eta gero izango da, zuek etxera
ailegatu edo Iker eta Edurne aurkitu behar duzue.Bat-batean Mikeli
ideia bat bururatu zaio. Motxila kenduz, motxilatik mugikorra
ateratzen du. Baina arazo bat duzue. Mugikorrak oso bateria gutxi
dauka. Orduan Mikel oso azkar mugikorra desblokeatzen du.
Kontaktuetan sartzen zarete, Ikerren amaren kontaktua bilatzen
duzue. Mikelek kontaktu asko du,Ikerren amarena pixka kostatzen
zaio aurkitzea. Baina azkenean aurkitzen du, deitu klikatu, Ikerren
ama deitzen hasten da. Baina bat-batean Mikelen mugikorra
bateriarik gabe geratzen da, itzaltzen da. Orain arazo larriago bat
duzue. Lurrean esertzen zarete, ez dakizue zer egin.Bat-batean bi
oihu entzuten duzue. Ikerrenak eta Edurnerenak dira. Orduan
lurretik altxatzen zarete azkar eta oihuak datoz lekura zoazte.
Iker eta Edurne dira. Berriro denak elkarrekin zaudete. Orain
etxerako ibilbidea aurkitu behar duzue. Ibiltzen hasten zarete.Ordu
bat daramazue ibiltzen, azkenean etxerako ibilbidea aurkitzen
duzue. Korrika hasten zarete etxera ailegatzeko. Etxera ailegatzean
Mikelek giltza atera, atea irekitzen du. Ikerren ama agertzen da
,oso pozik jarriz zuek ikustean.Azkenean dena ondo ateratzen da.
Denak berriro elkarrekin zaudete, denak pozik. Hurrengo egunean
denak berriro Bilbora zoazte, istorio hau ahazteko.(Amaiera)
Arratsaldeko zortziak dira ia-ia gaua da, zuek despistatu zarete
. Galduta zaudete ez dakizue zer egin orduan Iker gaua denez zulo
bat zapaltzen du, orkatila okertzen zaio. Oihukatzen hasten zarete
ea norbait entzuten dizuen baina herria oso urrun dago. Ikerrek
ezin du ibili , orduan harri batean eserita dago .Gauez egin da ,
ez daukazue non ezkutatu lo egiteko. Zuhaitzeko adarrekin etxe bat
egiten duzue lo egiteko.Lotan zaudetenean suge bat sartzen da
etxetxoan .Hurrengo egunean esnatzean Edurnek sugea ikusten du
salto, oihu bat ematen du. Sugea oihuarekin urduri jarri, ziztatu
dio . Iker sugea ikusterakoan makila bat hartu, sugearen buruaren
kontra ematen dio, sugea hiltzen du .Eguna lainoarekin hazi da,
zailagoa da bidea aurkitzea . Ikerrek oraindik orkatila gaizki
dauka, Edurne medikura joan behar da ,edena daukalako. Hamabost
minutu ibili, gero bi bide aurkitzen dute bat ezkerrera doa,bestea
eskuinera. Ez dakite zein hartu orduan zortearen baitan uzten dute
.Ezkerreko bidea erabakitzen dute .Ordu asko pasa eta gero Edurne
oso txarto dago eskua morea dauka, min askorekin dago. Ez daukazue
telefonorik inori deitzeko.Orduan, beherantz joan ahal zarete
etxera aurkitzeko(26) edo lo egin mendian, hurrengo egunean etxera
bueltatzeko bidea aurkitu(27).
Gaua heltzen ari da, zuek galduta mendian. Orduan erabakitzen
duzue etxera bueltatzea, gaua guztiz heldu baino lehen . Biok
altxatzen zarete eserita zaudeten harriaren gainetik,martxan
jartzen zarete etxera joateko noranzkoan. Mendia oso aldapatsua
denez, aldapa oso handi bat jaistea tokatzen zaizue.Aldapa jaisten
zareten bitartean, mendia lokatz beteta dagoenez, ez denez ezer
ikusten, Mikel ia erortzen da. Orduan zu Mikel ondo dagoen ala ez
galdetzen diozu. Berak erantzuten dizu ondo dagoela bakarrik
lokatzez beteta daukala prakak. Orduan zuk hori berriro ez
gertatzeko motxila hartzen duzu. Motxilan asko begiratuz, linterna
bat aurkitzen duzu motxilaren beheko aldean. Linterna piztu eta
lurrera begiratzen jartzen duzu, zuek zapaltzen duzuena
ikusteko.
Denbora gutxi linternarekin ibili ondoren zerbait ikusten duzue
lurrean . Lurrean dauden markak ez oso handiak, ugariak dira. Mikel
eta zu asko begiratuz, pentsatuz lurrean dauden markak konturatzen
zarete oinatzak direla. Mikelek begiratzen du bere zapatila,
konturatzen da oinatzekin egokitzen duela. Orduan Mikelek zuri
esaten dizu, hortik pasatu zaretela etxetik etortzeko mendira.
Orduan, oinatzak jarraitzen, etxera bueltatzea lortuko
duzuela.Linterna argitzen zuen oinatzak jarraituz mendiaren zati
batera heltzen zarete. Mendiaren zati hori ezaguna egiten zaizue.
Mikel eta zu pozik begiratzen zarete elkarri, oinatzei jarraitzen
segitzen duzue. Oinatzak bukatzean aurkitzen zarete etxearen
alboan. Hor Iker eta Edurne, Ikerren amarekin daude zuei itxaroten.
Zuek beraiei besarkatzera zoazte. Besarkada bukatzean, kontatzen
dizuete beraiek zuek ez zinetenez agertzen erabaki egin zutela
etxera bueltatzea. Zuek zuen abentura kontatzen diozue eta denak
urtebetetze festarekin jarraitzen duzue. (Amaiera )
Lo egiten duzue mendian. Hotza asko daukazue, elurra
dagoelako...Lo egiten duzuen lekua pixka bat estalita dago. Manta
batekin egiten duzue lo. Hala ere hotz asko pasatzen duzue.Oso
nekatuta zaudete. Arropa oso zikina eta apurtuta. Ez dakizue ia non
zaudeten. Laguntzen zaretelako elkarri, bizirik zaudete.Gauean
animaliak entzuten dira beldur asko pasatzen duzue usten duzuelako
zerbait egingo dizkizuelako.Hurrengo egunean, herrira bueltatzen
zarete.. Heltzerakoan, zoazte zuen familiarengana besarkadak eta
muxuak ematera. Gero hitz egiten duzue zuen esperientziari
buruz...(Amaiera)
Denbora asko pasa da. Iker eta Edurne ez diozue ikusten.
Horregatik Mikelen mugikorra hartzen duzue, deitzen diozue.
Bat-batean dei bat jasotzen dute.Ikerrek mugikorra hartzen
du.-Kaixo?-esaten du Ikerrek.-Kaixo Iker. Mikel naiz!- esaten
du.-Ondo zaudete?-esaten du ikaratuta.-Bai, bai ondo gaude. Eta
zuek?-Bai ondo gaude. Baina gauza bat huts egin da.-esaten du oso
larrituta.-Guk ere ez dakigu non gauden- momentu horretan estaldura
huts egiten ari da.Iker bukatzen du deia. Baina Mikeli gauza bat
kezkatzen dio. Zerua oso arraro dago. Ez daki hodei horiek elurra,
euri asko daukate. Horregatik doaz oso lasai, baina bat-batean euri
asko egiten hasten da, Mikel eta zu korrika hasten zarete kobazulo
bat bilatzera. Kobazulo oso handi bat aurkitzen duzue. Baina gauza
bat huts dago, leak daukala. Mikel eta zu zuhaizka batera bila
zoazte. Kobazuloan sartzean learen gainean jartzen zarete. Oso ondo
lo egiten duzue.Hurrengo egunean dena elurrez estalita dago. Baina
gauza oso larria gertatu da gauean, zuhaixkak erori dira, elur
pixka bat sartu da. Gripea hartu duzue. Martxan jarri behar zarete
oraintxe bertan.Orduan, bi aukera duzue: mendia jaitsi, errepide
bat aurkitu(29) edo Iker eta Edurneren bila joatea(30,31).
(Amaiera)
Gauean kobazuloan lo egin duzue. Iker lehenengoa da esnatzen.
Esnatu bezain laster zuri esnatzen dizu.- Goazen! Martxan jarri
behar gara. Ezin dugu minutu bat ere ez galdu. esaten du
Mikelek.Zuri hasieran asko kostatzen zaizu altxatzea, baina
azkenean orriak kenduz altxatzen zara. Oso gose zara. Ez duzu ezer
jan atzoko bokata izan ezik. Orain nora joan erabaki behar duzue.
Mendiko kobazulo batean zaudete, ez dakizue nora joan. Pentsatzen
geratzen zarete 5 minututan. Zuk zure buruari esaten diozu: mendi
bateko muturrean bazaudetela, mendia jaisten baduzue Ikerren
herrira ailegatuko zarete.- Etxera ailegatu nahi badugu, mendia
jaitsi behar dugu. esaten diozu Mikeli.- Zergatik? galdetzen dizu.-
Mendi bateko muturrean gaude. Ikerren herria mendia jaitsi eta gero
dago, orduan mendia jaisten badugu, Ikerren herrira ailegatuko
gara. Hor Ikerren etxera joango gara.Martxan jartzen zarete. Zuk
lehenengoa zoaz. 5 minutu daramazue ibiltzen eta mendia jaisten
duen ibilbide bat aurkitzen duzue. Orduan, logikoa denez,
ibilbidetik zoazte. Mendia 1.000 metro daukadala kalkulatzen duzu.
Ordu erdi tardatuko duzue jaisten kalkulatzen duzu. 10 minutu
ibiltzen daramazuenean Mikeli galdetzen diozu ea janari pixka bat
edo botila bat ur daukala. Mikelek esaten dizu ezetz. Bakarrik
mugikorra bateriarik gabe, txano eta eskularru batzuk daukala
motxilan. 35 minutu daramazue ibiltzen. Bat-batean oihu asko
entzuten duzue. Iker, Edurne eta Ikerren ama dira. Korrikan hasten
zarete. Azkenean denak elkarrekin zaudete berriro. Etxera
ailegatu,maleta egiten hasten zarete. Hurrengo egunean denak
Bilbora zoazte oso pozik. (Amaiera)
Kobazulo hezetik, ilunetik, hotzetik, beldurgarritik ateratzen
zarete Iker eta Edurne bila, eguraldia ez da oso ona hotza egiten
du, ez du euri asko egiten baina euria egiten du, lurra lokatz
beteta dago,laku bat bezala da. Mikel deitzen dizu, esaten
dizu:
-Hemendik bide bat dago, izan daiteke hemendik joan
direla.Arrazoia ematen diozu, hortik zoazte. Ibaia jarraitzen
duzue. Lokatzan oinatzak ikusten duzue jarraitzen duzue oinatzak
horiek pixkanaka pixkanaka oinatzak desagertzen hasten dira, leku
guztietara begiratzen duzue baina ezer ez dago ezer, ez dago ezta
oinatz bat.
Bat-batean Mikel erortzen da bera asko kexatzen da esaten du
orkatila apurtu duela begiratzen diozu baina ez dauka ezer. Zure
aitak erakutsi dizu noiz dago orkatila apurtuta, zuk dakizu Mikel
oso kexatia dela, esaten badiozu ez duela ezer haserretutajarriko
dela, hor geldituko zaretela denbora asko. Mikel itxura egitea utzi
arte orduan jarraitzen diozu jokoa, pinta txarra duela esaten
diozu, laguntzen diozu altzatzen, zorionez zuk daukazu pomada bat
motxilan. Orkatilan ematen diozu, otoitz egiten duzu, itxura egitea
uzteko. itxura egiten usten du, esaten du pomadak asko erlaxatu
diola orkatila, zuk barre egiten duzu. Ikusten jarraitzen duzu
zelan Mikel herrentzen duenez baina badakizu hemendik bost minutura
utziko diola herren egiteari.
Soinuak entzuten hasten zarete, pentsatzen duzue ez dela ezer,
ez diozue garrantzia asko ematen baina handik minutu batzuetara zuk
zerbait mugitu dela ikusten duzu. Urduri ipintzen zara. Mikel zuri
lasaitzeko animoak ematen dizu, pentsatzen ez dela ezer bakarrik
txori bat dela esaten baina zuk badakizu ez dela txori bat
pentsamendu asko pasatzen dira zure burutik baina azkar kentzen
dituzu ez direlako oso politak. Mikeli esaten diozu baina berak ez
dio garrantzia handia ematen esaten dizu zuk beldurti samarra
zarela, iseka egiten dizu. Zu haserretzen zara esaten diozu ez dela
txantxa bat baina berak jarraitzen du iseka egiten. Zuk pikutara
bidaltzen diozu.
Bat-batean hartz bat ateratzen da zuhaixka batetik, hartza
marroia, handia eta ikaragarria da. Bere erpeak oso handiak dira
auto bat apurtzeko bezala. Zuk Mikeli arrazoia emateko, barkamena
eskatzeko esan egingo diozu baina ez zaizu denbora ematen hartza ia
zure gainean dagoelako, zure erreflexuak oso onak direnez denbora
ematen dizu hartza erpetik ihes egiteko, baina zeure kamiseta
apurtzen du, korrika hasten zarete zure ikus puntutik bide horrek
ez dauka amaiera. Hartza zuen atzetik doa.
Une horretan etxe bat ikusten duzue argia dauka, pozik jartzen
zarete etxea sinplea da, harriz eginda dago lorategia oso polita da
ondoan laku bat dago, ailegatzean etxera atea irekitzen da. Emakume
batek 35 urteko bezalakoa argala da begi urdinak, alaia ikusten
zaio, ikusten du zelan hartza doa korrika haiengana, barrura
sartzen zarete bere senarrari deitzen dio, bere senarra ere 35
urteko gizona iruditzen zaizu, bere aurpegia seriotasuna ematen du
begi marroiak ditu, ile beltza du eta egurgilea dirudi. Pistola
batekin dator hartza beraren gainean salto egiten du, baina tiro
bat emanez,hartza erortzen da. Hurbiltzen da ea hilda dagoen edo
bizirik irauntzen du, hilda dagoela esaten dizuete.
Mikel eta zu, eskerrak ematen diozue, bere izenak esaten
dizuete, gizona Aritz deitzen da, emakumea Maria deitzen da,
galdetzen diozue ea dakien non dagoen mendiko etxe bat. Esaten
dizuete baietz eta bihar eramango dizuetela orain lo egin behar
duzuela. Lo egiten duzue, bihar Edurne eta Iker aurkitzeko
esperantzarekin.(Amaiera)