AHOTSU Bide luzeak egin ondoren Gorbeia aldetik behera bide luzeak egin ondoren Gorbeia aldetik behera, hara zein pozik datorren aurten gugana Ahotsu berbera! mendi gailurrak elur zurituz joan dira neguko egunak. Haranetatik udaberrian bizirik doaz ibaiak haranetatik udaberrian bizirik doaz ibaiak zelai berdeek apaintzen dute gure Arabako lautada. euskarak, berriz, beteko ditu Euskal Herriko bazterrak. Lasarte alderuntz ikastetxe bat; Gasteiztarrak, ikasleak. Lasarte alderuntz ikastetxe bat; Gasteiztarrak, ikasleak. Ahotsu hemen, pozez beterik, izango dugu ikastolan. Olabideko txiki (e)ta handiok mintzatzen bagara euskaraz! EUSKARAZ BIZI Mende askotan zehar, gure arbasoen mintzabide Betiko hizkuntza bakarra izan da, euskaldunon lurrean Hizkuntza aberatsa mila forma hartzen dituena Etxetik-etxera aldatzen da eta denak dira ederrak. Baina batzutan ez gara daukagunaz konturatzen (e)ta erderaz gara mintzatzen. Arbasoen ahotik jaso izan dugu hainbat kontu euskaraz mitologi histori ipuin dantza eta kantu Gazteok solastuta, gazte mantentzen dugun hizkuntza guri nortasuna ematen diguna, zaindu behar duguna. Baina batzutan ez gara daukagunaz konturatzen (e)ta erderaz gara mintzatzen. Ez zaitez lotsatu hitz egin euskaraz, kantatu,maitatu, gozatu euskaraz Indartze grina bizirik mantendu hizkuntza zaharra gurea bai da. [email protected] - Diseinua: Jon Ander Elosegi BIS