1 1 , euskara eremu euskara eremu euskara eremu euskara eremu komertzialea komertzialea komertzialea komertzialean Gorka Otaegi Uriya Kazetaritza, 31 2010-04-26 1. LABURPENA Molde eta marka ugari apurtu ditu “Gaztea”k bere hogei urteko ibilbidean zehar. Euskaraz irrati formula egiten zuen lehen irratia izatetik, mundu osoko gazteei interesatzen zaizkien gaiak euskaraz jorratzera pasa da. Hedabideak jasaten ari diren entzule gazteen galerari bizkarra emanez, “Multimedia marka” izaten asmatzen ari dela dirudi, horretan ere lehenengoetakoa izanik. Kritikatua nahiz goraipatua, “Gaztea”k ere badu zer erakutsi. Batez ere, hainbat euskal komunikabide kinka larrian izango diren aro berri honetan. 2. SORRERA “Gaztea” (duela urte gutxi arte “Euskadi Gaztea” irratia) 1990eko martxoan sortu zen EITB komunikazio taldearen altzoan. Euskal irrati publikoetan gazteei zuzendutako edukien gabezia konpontzeko sortu zen nagusiki, hots, haurtzaroa amaitu berri zutenei Radio Euskadi, Euskadi Irratia edo Radio Vitoria-rako zubi- lana egiteko. Bide batez, Euskal Herriko musika ekimen berriei bultzadatxoa emateko ere bai. 3. HIZKUNTZAREN HAUTAKETA “Euskadi Gaztea”k bi programazio ezberdin emititzen zituen lehen urteetan. Gipuzkoa eta Nafarroarako euskaraz (Donostiatik) eta Bizkaia eta Arabarako gaztelaniaz (Bilbotik). Dena den, urte gutxira biak elkartu eta guztia euskaraz emititzen hasi ziren. Gaur egun, ez gaitu harritzen irrati formula euskaraz egin eta entzuteak. Baina, duela 20 urte, erronka izan zen Euskal Herri osoko gazteei zuzendutako euskarazko lehen irratia martxan jartzea. Are gehiago irrati formula euskaraz egiten hastea. Izan ere, landu gabeko irrati-generoa zen: Esapideak, hiztegia, ahoskera… Guztia zegoen sortzeke. Horregatik, “Euskadi Gaztea” gazteentzako euskal komunikabideen artean aitzindari izateaz gain, erreferente ere izan zen, eta oraindik ere bada. Irratiaren logo zaharretako bat Esker mila lan hau egin ahal izateko informazio garrantzitsua eskaini didan “Gaztea”ko koordinatzaile Jon Lamarka-ri.
10
Embed
euskara eremueuskara eremu komertzialea komertzialea … · 2010-05-05 · 11111,,,, euskara eremueuskara eremu komertzialea komertzialea komertzialean nnn Gorka Otaegi Uriya Kazetaritza,
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
1 1111
,,,, euskara eremueuskara eremueuskara eremueuskara eremu komertzialea komertzialea komertzialea komertzialeannnn
Gorka Otaegi Uriya
Kazetaritza, 31
2010-04-26
1. LABURPENA
Molde eta marka ugari apurtu ditu “Gaztea”k bere hogei urteko ibilbidean zehar. Euskaraz irrati
formula egiten zuen lehen irratia izatetik, mundu osoko gazteei interesatzen zaizkien gaiak
euskaraz jorratzera pasa da. Hedabideak jasaten ari diren entzule gazteen galerari bizkarra
emanez, “Multimedia marka” izaten asmatzen ari dela dirudi, horretan ere lehenengoetakoa
izanik. Kritikatua nahiz goraipatua, “Gaztea”k ere badu zer erakutsi. Batez ere, hainbat euskal
komunikabide kinka larrian izango diren aro berri honetan.
2. SORRERA
“Gaztea” (duela urte gutxi arte “Euskadi Gaztea” irratia)
1990eko martxoan sortu zen EITB komunikazio
taldearen altzoan. Euskal irrati publikoetan gazteei
zuzendutako edukien gabezia konpontzeko sortu zen
nagusiki, hots, haurtzaroa amaitu berri zutenei Radio
Euskadi, Euskadi Irratia edo Radio Vitoria-rako zubi-
lana egiteko. Bide batez, Euskal Herriko musika ekimen
berriei bultzadatxoa emateko ere bai.
3. HIZKUNTZAREN HAUTAKETA
“Euskadi Gaztea”k bi programazio ezberdin emititzen zituen lehen urteetan. Gipuzkoa eta
Nafarroarako euskaraz (Donostiatik) eta Bizkaia eta Arabarako gaztelaniaz (Bilbotik). Dena den,
urte gutxira biak elkartu eta guztia euskaraz emititzen hasi ziren.
Gaur egun, ez gaitu harritzen irrati formula euskaraz egin eta entzuteak. Baina, duela 20 urte,
erronka izan zen Euskal Herri osoko gazteei zuzendutako euskarazko lehen irratia martxan
jartzea. Are gehiago irrati formula euskaraz egiten hastea. Izan ere, landu gabeko irrati-generoa
zen: Esapideak, hiztegia, ahoskera… Guztia zegoen sortzeke. Horregatik, “Euskadi Gaztea”
gazteentzako euskal komunikabideen artean aitzindari izateaz gain, erreferente ere izan zen, eta
oraindik ere bada.
Irratiaren logo zaharretako bat
Esker mila lan hau egin ahal izateko informazio garrantzitsua eskaini didan “Gaztea”ko koordinatzaile Jon Lamarka-ri.
2 2222
4. ZEIN EREMU GEOGRAFIKO DU HELBURU?
Hasieran, “Euskadi Gaztea” Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan entzuten zen irrati
hargailuen bidez. Egun, interneti esker, mundu osoan zehar entzun daiteke “Gaztea” irratia
zuzenean. Baita webguneak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak erabili ere. Alor horretan ere,
jauzi bat eman du “Gaztea”k. Euskal Herritik Euskal Herrirako egiten zen irrati bat izatetik,
mundu osoko euskaldunentzako multimedia hedabidea izatera pasa baita.
Une honetan, FM bidez EAE eta Iparralde osoan entzuten da. Nafarroari dagokionez, arazoak
dituzte. Izan ere, gobernuen arteko tira-birak direla eta, seinalea ez da eskualde guztietara
iristen. Iruñeako gune batzuetan, Elizondo inguruetan eta Sakanan izan ezik, ia ez da posible
“Gaztea” irrati hargailuan sintonizatzea. Bestalde, Burgos eta Errioxako zenbait zonaldetara ere
heltzen da seinalea, eta, audientzia neurketen arabera (EGM) han ere baditu entzuleak, asko ez
badira ere.
ETB 3ko saioak, LTD bidez ikus daitezke EAEn, Iparraldeko kostaldean eta Nafarroako gune gutxi
batzuetan. Iparraldeko gainerako guneetan, kable bidez edo seinale analogikoaren bidez har
daiteke ETB 3. Nafarroako egoera larriagoa da. Izan ere, foru-gobernua eta Eusko Jaurlaritza ez
dira oraindik ados jarri emisio digitalen finantziazioaren inguruan. Nafarroako gobernuak
kostuak Eusko Jaurlaritzak ordain ditzala nahi du. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, dirua bi erakundeek
jartzea eskatzen du. Bitartean, zenbait udal eta ikastola azpiegiturak ordaintzen ari da, bere
zonaldean ETB LTD bidez ikus dadin.
5. ZEIN GIZARTE-TALDE DU HELBURU?
Edukiak 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat egiten dituzte. Dena den, badakite 24 urtetik
gorako entzuleak eta 14tik beherakoak ere badituztela. Ahalik eta gazte gehienengana iristea
dute helburu, inolako mugarik gabe. Baina, bereziki, euskal gazteen erreferentzia izan nahi dute.
Hona hemen, “Gaztea” irratiaren entzuleen profilari dagokionez, CIESek 2009ko bigarren aldiari
buruz kaleratutako datuak (ehunekoetan eta “40 principales”ekoekin alderatuz):
PROPROPROPROFILA:FILA:FILA:FILA:
2ª 20092ª 20092ª 20092ª 2009
Tot.Pobl. Temática C.40 Gaztea
SEXUASEXUASEXUASEXUA Giz. 48,6 47,4 44,0 52,4
Emak. 51,4 52,6 56,0 47,6
ADINAADINAADINAADINA 14-24 11,4 17,9 26,4 31,7
25-44 36,4 53,2 60,5 50,2
45-64 31,0 20,9 10,8 13,9
65+ 21,2 7,8 2,2 4,1
3 3333
LURRALDEALURRALDEALURRALDEALURRALDEA Araba 14,3 14,0 18,2 10,4
Bizkaia 53,5 56,3 55,4 42,5
Gipuzkoa 32,2 29,7 26,4 47,2
EUSKAEUSKAEUSKAEUSKARARARARA Ulertzen du 22,6 24,6 24,6 16,5
Hitzegiten du 37,9 44,8 44,4 78,1
Ez du ulertzen 39,6 30,6 31,0 5,4
Azpimarratzekoa da “Gaztea”ren entzuleen %78,1 euskal hiztuna dela. Horrek garbi uzten du,
batetik, “Gaztea” ongi iristen dela euskal jendearengana, eta bestetik, euskaldunek ez dituztela
hedabideak militantziagatik kontsumitzen.
6. IKUSENTZULE ETA IRAKURLE KOPURUA
Apirilaren erdialdean hedabideetako arduradunei helarazi zaizkien EGMaren datuen arabera,
“Gaztea” irratia entzunena da EAEn entzuten diren irrati tematiko guztien artean. Lehenbiziko
aldiz lortu du, “40 principales” irratia gainditzea. EITB taldeko gazteen irratiak 89.000 entzule
dituen bitartean, SER taldearen irrati-formulak 84.000 ditu. Gainera, azken urteotan gorakada
nabarmena izan du “Gaztea”ren entzule kopuruak.
Ikus ditzagun tauletan, irratiaren audientziak (iturria:CIES).
OHARRAK:
• Zifrak milakoetan adierazita daude.
• EITBko zuzendaritza nagusiak soilik dituenez, 2010eko lehen aldiko kopuruak ez dira
azaltzen.
GAZTEA irratiaren entzule kopurua GAZTEA irratiaren entzule kopurua GAZTEA irratiaren entzule kopurua GAZTEA irratiaren entzule kopurua 2003200320032003----2009 (astelehenetik igandera)2009 (astelehenetik igandera)2009 (astelehenetik igandera)2009 (astelehenetik igandera)
EAE EAE+Naf
2003 59 62
2004 55 61
2005 59 62
2006 50 53
2007 63 67
2008 62 67
2009200920092009 90 97
Iturria: CIES
Iturria: CIES
4 4444
Argi dago, “Gaztea” irratiaren entzule kopurua gora egiten ari dela etengabe. Azken datuen
ondoren, “40 principales”i ateratzen dioten alde hori mantentzen saiatuko dira.
eitb.com/gaztea atariari dagokionez, “Nielsen” enpresak ateratako 2010eko urtarrileko datuen
arabera, 66.893 bisita izan zituen hil horretan. Erabiltzaile horiek 337.789 orrialde ikusi zituzten.
Datu horiei 58.913 “stream”ak gehitu behar zaizkie (zuzeneko irrati nahiz telebista emisioak
internet bidez jarraitu zituzten erabiltzaileak).
7. NOLAKO KOMUNIKAZIO PRODUKTUAK ESKAINTZEN DITUZTE?
Edukiei dagokienez, “Gaztea”k hiru aldi nagusi izan dituela esan dezakegu. Lehena, sorrera eta
finkatzearena izan zen (bi emisorak bateratu, irrati formularen oinarriak ipini…). Berehala etorri
zen bigarrena, irratiko arduradunak ohartu zirenean Euskal Herri osoko gazteentzako irrati
bakarrak musikaz gain, beste zerbait ere eskaini behar zuela. Ahalegin horretan sortu ziren