This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty
uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd
fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx
cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq
wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui
opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg
hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc
vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq
wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui
opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg
hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc
vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq
wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui
opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg
hjklzxcvbnmrtyuiopasdfghjklzxcvbn
mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwert
yuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas
dfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz
EUSKAL IPUINAK
Edade guztientzako ipuinak.
13/03/2014
dhb4_3
EDURNEZURI
Gizon ahaltsu batek oso alaba ederra zuen. Edurne Zuri zuen izena, oso zabal zuria zuelako.
Edurne Zuriren ama bera jaio zenean hil zen, eta Edurne Zurik hamabost urte bete zituenean, aita berriro ezkondu zen. Amaordea oso emakume harroa zen, munduko ederrena zela uste zuen. Egunero, aztiak opari emandako ispilu sorginduari begiratu, eta galdetzen zion:
- Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik ederrena?
- Zu zara ederrena- erantzuten zion ispiluak.
Baina egun batean, ispiluak esan zion:
- Erreinuko ederrena Edurne Zuri da, zu baino ederragoa da.
Amorraturik, amaordeak Edurne Zuri urruneko baso batera eraman, eta bertan hiltzeko agindua eman zion zerbitzari bati.
Hainbat egunez basoan ibili ondoren, iritsi beharreko lekura iritsi zirenean, zerbitzariari beratu egin zitzaion bihotza:
- Egin ihes!- esan zion, ez baitzen agindua betetzeko gai izan.
Eta basoan sartzen utzi zion. Eguzkia ezkutatzen
hasi zenean, erreka alboko etxetxo batera iritsi zen. Atea jo zuen, baina ez zuen inork erantzun, eta nekatuta zegoenez, barrura sartu zen. Etxe hartan dena zen txikia. Edurne Zurik atseden hartu zuen, eta lo gelditu zen.
Etxe hartan ipotx batzuk bizi ziren, eta lanetik etorri zirenean, liluratuta gelditu ziren lo zegoen neskatxa eder hari begira.
- Gurekin geldituko da- esan zuen zaharrenak.
- Horrela, konpainia egingo digu.
Edurne Zuri esnatu zenean, eta ipotxak ikusi zituenean, ametsetan ari zela iruditu zitzaion. Baina oso onak zirenez, eta oso
ondo zaintzen zutenez, haiekin gelditu zen.
Egunek aurrera egin, eta amaordea oso zoriontsu zegoen, uste baitzuen bera zela, berriro ere, erreinuko emakumerik ederrena. Goiz batean, galdetu zion ispiluari:
- Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik ederrena?
- Edurne Zuri, basoko ipotxekin bizi da, eta zu baino ederragoa da- erantzun zion ispiluak.
Haserre, arerioa berak akabatuko zuela pentsatu zuen. Atso zaharrez mozorrotu, eta saski bat hartu zuen, sagar pozoituz beteta. Hala, Edurne Zuriren bila joan zen.
- Oso sagar gozoak ditut- hasi zen oihuka
ipotxen etzera iritsi zenean.
Edurne Zurik denbora zeraman inorekin hitz egin gabe, eta atsorekin hitz egin gabe, eta atsorekin hitz egitera irten zen.
- Nahi al duzu bat? – galdetu zion agureak adeitsu, eta ederrena eskaini zion.
Edurne Zurik sagar eder hura ikusi zuenean, onartu egin zion. Baina hozka egin bezain pronto, lurrera erori zen, eta atsoa basoan barrena desagertu zen.
Ipotxak etxera itzuli zirenean, Edurne Zuri hilda aurkitu zuten. Negar batean aritu ziren denak. Hurrengo egunean,
harribitxien haitzulotik hurbil, lorezko ohe bat prestatu zioten, betiereko atseden har zezan.
Egun batean, printze lirain bat hurbildu zen harribitxien haitzulora. Edurne Zuri ikusi zuenean, harekin maiteminduta gelditu zen, eta haren edertasunarekin liluratuta. Musu eman zion, eta halako batean, miraria gertatu zen: Edurne Zuri esnatu egin zen. Printze Gaztea neskatxaren bihotz onarekin liluratuta gelditu zen, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Herrialde hartako erregina bihurtu zen, eta oso zoriontsua izan zen.
Markinako Tartalo Tartalo "Begibakarra"
Santa Eufemiako mendian
bizi zen. Gizakiak jaten
zituelako, gizajale hots
egiten zioten Markinan.
Hanka bakarra eta begi
bakarra zen. Euria egiten
zuenean hanka luzatu eta
bere oinaz Markina osoa
estaltzen zuen. Horrela,
markinarrak ez ziren
bustitzen. Artalde handi
bat zuen. Kobazulo batean
bizi zen eta harri handi bat
jartzen zuen ate gisa.
Inguruko jendea beldurrak
airean egoten zen, Tartalo
gizajalea baitzen.
Behin, erbesteko gizon bat
etorri eta Santa Eufemia
mendira joan zen. Han
aurkitu zuen Tartalo
artzantzan. Arrotza,
halako gizona ikusi
zuenean, beldurrez
dardarka hasi zen. Halako
batean, Tartalok gizona
ikusi eta eskuaz keinu bat
egin zion, joateko esanez.
Ardia biltzen eta etxera
eramaten laguntzeko
agindu zion Tartalok, eta
gero elkarrekin afalduko
zutela. Horrela bada,
haitzuloan sartu zituen
ardi guztiak. Harri
handiaz itxi zuen Tartalok
hartzuloa eta afaria
prestatzen hasi zen. Ene!,
ba al dakizu zer ikusi zuen
erbesteko gizonak?. Tartalo
gizon-hanka bat ari zen su
gainean erretzen. Gizonak,
hurrengoa bera izango zela
pentsatu zuen. Tartalo
bitartean gizon hanka
erretzen ari zen eta ondo erre
zenean mahaira atera
zuen eta zatitu. Gero, eskuz
hartu eta marraska-
marraska jan zituen
puskak, tarteka ardo
zurrutada batzuk edanez.
Zurrutada bakoitzean asko
edaten zuen. Sekulako
mozkorra harrapatu zuen
berehala. Gero, ardoak
logale handia eragin zion
eta mahaian bertan
zurrungaka hasi zen.
Tartaloren zurrungek
dardarka jarri zuten
kobazulo osoa. Bitartean,
erbesteko gizonak poliki-
poliki sutan sartu zuen
burduntzia eta han utzi
zuen gori-gori jarri arte.
Halako batean, Tartalok
buelta eman zuen eta
istant batean gizonak
burduntzia hartu eta begi
bakarretik sartu zion.
Tartalok izugarrizko
garrasia egin zuen eta
gizona artaldean izkutatu
zen.
- Arraioa, arraioa! - Esaten
zuen Tartalok.
- Harrapatuko zaitut, bai!.
Ez duzu nire
hatzaparretatik ihes
egingo.
Eta ostiko batez zabaldu
zuen kobazuloko atea.
Tartalok kobasarreran
hankak zabal zabalik
jarri zituen, eta ardi
guztiak banan-banan
kanpora ateratzen hasi
zen.
Erbesteko gizonak asmatu
egin zituen Tartaloren asmo
txarrak. Leize barruan
zintzilik zegoen ardi larru
batez, bere buruan estali
eta lau oinean jarriz ardien
artean sartu zen. Halako
batean, Tartalok gizona
biltzen zuen ardi larrua
hartu eta kanpora bota
zuen. Baina larrua bota
bezain laster, ardi hura
besteak baino astunagoa
zela konturatu zen. Eta
haserre bizian oihu egin
zuen: - Nireak egin du,
horixe zen eta nire etsaia.
Azkenean, oinazean eta
gosean hil zen.
Makinarrak Tartaloaren
heriotzaz jakinez arras
poztu ziren. Bidaiaria
agurtu ere egin gabe joan
zen, eta atsekabea franko
iragan zuen eure herrira
itzuli arte. Baina hori beste
pasadizo bat da.
Santa Garaziko tartaroa eta
haurra
Haur bat joan zuzun egun
batez oihanerat. Bathu
zizun tartaro bat, eta
tartaro harek eraman
zizun bere etxerat. Tartaro
harek egun oroz jaten
zizun jente dat, eta haur
haren aldea ere ari zuzun
hullantzen.
Gau batez tartaroa
einherik jin zuzun eta lo
jarri zuzun su-bazter
khantian. Orduan haurrak
ze ez du egiten? Hartzen
dizu gerren bat eta irazten
diozu boronteko begi
bakoitza. Gero tartaroaren
aharien artean gordatzen
duzu. Bortha ez baitzuen
idekiten ahal, ez zakizun
nola behar zuen eskapatu.
Hartzen dizu aharirik
handiena eta
lahardekatzen dizu; gero,
haren larruaz inguratzen
duzu, eta tzintzarria
lephoan ezarten dizu.
Biharamenean tartaroa
abiatzen duzu aharien
kanpo igortera, eta jartzen
duzu bortha saihetsean
haurra eskapa ez dakion.
Haur hori egoiten duzu
emeki emeki azkenetarik;
bena tartaroak hunkitzen
zitizun igaitean ahariak
oro. Haurran
hunkitzearekin ezagutzen
dizu eta lotzen ziozu
ilhetik; bena larrua
utzirik, haurra eskapatzen
ziozu. Orduan tartaroa
lasterrez abiatzen ziozu
ondotik, bena ez zitezun
gida. Urthikiten diozu
erhaztun eder bat, hura har
dezan. Haurrak hartzen
dizu eta ezarten erhi
txinkarrean. Bena
erhaztun harek oihu egiten
zizun:
- Ni hebe, ni hebe!
Eta orduan tartaroa
lasterrez huna ziozun
haurrari eta hatzeman
abantzu zizun. Nahi
zizun erhaztuna ideki,
bena ez zirozun. Zer egiten
zu orduan? Erhia mozten
dizu eta urthekiten dizu
bere erhaztunarekin - ur
handi bat beit zen- harat.
Erhaztuna ari beit zen
aitzina oihuz "ni hebe, ni
hebe", tartaroa ur hartarat
jauzi zuzun eta han itho
zen.
AITA MEKANIKOA.
Munduan anitz diren bezala, bazen bost kidez osaturiko gorliztar familia