Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · Teknologia beretan oinarritutako beste modulu batzuetan egingo dira mantentze lanak, eta, halaber, kontratu honen xede den
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Aplikazioak trakzio mekanikoko ibilgailuen zentsua zergapeko egitate eta subjektuaren oinarrizko
eremuetatik kontsultatzea ahalbideratzen du.
Ibilgailuekin honako eragiketak egitea ahalbideratzen du:
Matrikulazio altak likidatzea, aurtengo edo aurreko ekitaldiak likidatu, kobrantza-agiriaren kopia bat
inprimatzea, alta berriak, behin betiko bajak edo etxebizitza aldaketak bezalako trafiko mugimendu
simulazioak egitea erroreak konpontzeko edo zentsua hobetzeko.
Programak Probintziako Trafikoko Buruzagitzarekin harremanetan jartzea, zentsuan matrikulazio alta
berriak kargatzeko fitxategi elektronikoen bidez.
Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga
Programak altak ematea, mugimenduak ezabatzea, aldaketak, mugimendua aldatzea, likidazio kopiak inprimatzea eta Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren likidazioen urteko zentsuaren zerrenda mota guztiak jaulkitzea ahalbideratzen du.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga – Katastro Kudeaketa
Moduluak hiri eta landa OHZ kudeatzea ahalbideratzen du, Katastrorako Zuzendaritza Nagusiak (KZN) proposatutako kudeaketarako eskumen lau mailak kontuan hartuz. Honako hauek dira funtzionalitateak:
o Hiri eta Landa Erroldak kargatzea
o Jabetza aldakuntzen tratamenduak 901 (Hiritarra) eta 903 (Landatarra) dokumentuen
bidez.
o Katastro Izena emate Tasaren ordainketaren tratamendua eta KZN-ra bidaltzea ERRALD-
KZNaren bidez
o KZN-ra Erroldan sortutako aldaketen zintak bidaltzea automatikoki, aldaketa guztiak
Eragiketa Eguneroko batean pilatzeari esker
o Mugimendu guztien isla
o Diru-bilketarekin esteka izatea Hiri eta Landa zorrak lortzeko eta gero jarraitzeko.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Zentsu Kudeaketa
Zergaren zentsu kudeaketa, indarrean dagoen legeak espezifikatutakoaren eta zehazki adierazten duen arabera:
o Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak E.I.Z.-en matrikulei buruz emandako informazioa
tratatu eta kargatu
o Historikoak jaulkitzea alta, baja eta aldaketekin
Zentsu modulutik egindako mugimendu guztiak kontsultatu daitezke eta zergadun batek ordaindu behar duen zerga zorraren zenbatekoaren simulazioa egin daiteke, horri buruzko txosten bat jaulkiz.
Trafiko isunak
Modulu honek trafiko isunen kudeaketa zikloko funtzionalitate espezifiko hauek ditu:
o Salaketa buletinak grabatu eskuz eta automatikoki
o Likidazioak sortu
o Zorra kalkulatu isunaren egoeraren arabera
o Epeen eta preskripzioen kontrola
o Jakinarazpen emaitzen grabazio masiboa
o Isunen egoeren ostera- lagapena
Ikuskaritza eta zehapen
o Ikuskaritza eta zehapen espedienteen kudeaketa
o Alegazio-aldien gaineko kontrola, administrazio prozedura jarraituz, behin behineko
likidazioak aldatu edo berretsi daitezen. Hauek aktan, automatikoki kalkulatuko dira
dagozkien Dekretuak jaulkiz
o Adostasun, Desadostasun, Proba eta Egiaztapen eta Adostasun Aktak tratatzea
ahalbideratzen du.
o Ikuskaritza aktak edo zehapen prozedurak eragindako likidazioen jaulkipena.
o Nahitaezko txostenak jaulkitzen ditu; testu lehenetsiak erabiltzen den akta ereduaren
arabera, baita zehapenaren mailaketarenak ere.
2.1.5. Diru Bilketa Modulua
Zergadunei borondatezko aldian zuzentzen zaie kobrantza akzio administratiboaren kudeaketa betetzen du:
Kanpaina desberdinen agiriak sortu
Kobrantzak, helbideratzeak eta itzulketak.Bankuetarako zintak sortzea helbideratutako agiriekin eta
onartu ez diten agirien informazioa duten zintzak jasotzea. Honek helbideratze automatikoa
baliogabetzea ekar dezake, itzulketaren arrazoiaren arabera.
Neguko ordutegia (urriaren 1etik maiatzaren 31 arte):
astelehenetik ostegunera 8:30etatik 17:30etara
ostiralak 8:00etatik 15:00retara
Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30 arte):
astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara
Salbuespen kasuetan, BiscayTIKek aurreko paragrafoan adierazitako ordutegian ez den beste ordu eta egun
batzuetan zerbitzua ematea eska dezake.
Salbuespenezko kasuetan, BiscayTIK Fundazioak eskatu ahalko du zerbitzuak aurreko lerroaldeetan
zehazturikoez bestelako ordu edo egun batzuetan eman daitezela, plangintza baten arabera eta zerbitzuaren
beharrak direla medio, betiere, hala nola, inguruneen arteko promozioa, planifikatutako esku-hartzeak, etab.
Dena dela, 24x7 ARRETA LEIHO bat ere eskatzen da; bertan, zerbitzuaren arduradunen baten telefono
mugikorra egon behar da eskuragarri, larrialdiko egoerak edo planifikatu gabeko gertakizun-egoerak jakinarazi
ahal izateko.Zerbitzu horren ordu bakoitzeko prezioa (hala eskatzen denean) ordu arruntaren bikoitza izango
da.
4.3. Ezarritako denbora aurkezteko
Lantaldearen edozein partaide Fundación BiscayTIK Fundazioan aurkeztuko da bi ordu baino lehenago
BiscayTIK Fundazioak horrela eskatzen badu. Ez da onartuko puntu hau betetzen ez duten eskaintzarik
4.4. Entregatzekoak
Dokumentuak euskarri elektronikoan eta paperean entregatuko dira, proiektuaren jarraipena egin ahal izateko. Dokumentu horiek eguneratu egin beharko dira proiektuan zehar, dokumentazioaren historiko bat eginez. Gutxienez honako entregagaiak egin beharko dira:
Zerbitzuarekin zerikusia duten beste dokumentu batzuk.
4.5. Lanen kontrola
BiscayTIK Fundazioak egindako lanen gaineko kalitate kontrola egitea beretzat gordetzen du. Horrela,
gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak gaitzetsi ahalko ditu, bere irizpide propioei jarraiki. Hori guztia
BiscayTIK Fundazioak atzerapenen edo kontrataturiko zerbitzuen kalitate baxuaren ondotik jar ditzakeen
penalizazioen kaltetan izan gabe egingo da. Halaber, kontratua ebazteko arrazoi justifikatua izan daiteke.
Enpresa esleipendunak irtenbide mekanizatuak jarriko ditu zerbitzuaren kudeaketa eta jarraipenerako.
4.6. Konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babesari buruzko
araudia
4.6.1. Esleipendunak, kontratatutako zerbitzua emateko, datu pertsonalak atzitu behar baditu, I.
Eranskineko hitzarmenak bete beharko ditu.
4.6.2. Atzipena ez bada zerbitzua egokiro emateko beharrezkoa, ondorengo hitzarmenak aplikatu beharko
dira:
Zerbitzua emateko, zerbitzu-emaile den erakundeko langileek lokaletara, informaziodun fitxategien zerbitzarietara, sartu behar dira fisikoki nahiz telematikoki. Bertan datu pertsonalen fitxategien eta isilpeko beste agiri batzuen tratamendua egiten da. Edonola ere, espresuki debekatuta dago kontratatzailearen jabetzako datu pertsonalak atzitzea.
Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sekretu profesionala eta konfidentzialtasun-betebeharra gordeko dituzte beren esku utzi diren eginkizunak betetzean halabeharrez ikus ditzaketen datuen gainean. Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek debekatuta dute hirugarren pertsonei datuak ezagutaraztea, ematea, lagatzea edo edonola jakinaraztea, eta obligazio hori harremana bukatu ondoren ere mantenduko da. Zerbitzu-emaile den
erakundeak kontratu honetako obligazioak eta, batez ere, sekretuari buruzko obligazioak bere langileei jakinarazteko eta betearazteko konpromisoa hartzen du.
Zerbitzu-emaile den erakundeak datuen babeserako indarrean dagoen legedi aplikagarriak xedatzen duena betetzeko eta fitxategiaren arduradunaren arauak jarraitzeko konpromisoa hartzen du, zehatz-mehatz:
o Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sartzen diren lokaletako segurtasun-neurriak errespetatu beharko dituzte, eta beraz haien egonaldiak edo igarotzeak ezin izango ditu jatorrizko segurtasun-baldintzak murriztu (ate eta leihoak ixtea, alarmak konektatzea eta abar).
o Zerbitzu-emaile den erakundearen betekizuna izango da zerbitzua emateko jaso duen informazioa baimenik gabeko pertsonek ezin dutela ikusi bermatzea. Hori dela eta, informazioa biltzeko, gordetzeko edo kontserbatzeko erabiltzen dituen lekuak konfidentzialtasuna bermatzeko egokiak izango dira.
o Zerbitzu-emaile den erakundeak zerbitzua emateko jaso dituen datu guztiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du. Obligazio honek edozein datu pertsonal duen euskarri edo agiriri eragiten dio eta erakundeak datuak berreskuratzea ezinezkoa dela bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.
o Fitxategiaren arduradunaren jabetzako datu pertsonalen segurtasunari eragin diezaiokeen edozein intzidentzia, bai kontratua indarrean dagoenean bai ondoren gertatzen bada, kontratatzaile den erakundeari jakinaraziko zaio berehala.
Zerbitzu-emaile den erakundeak ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela. Halaber, datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela bermatzeko segurtasun-neurriak ezagutzen dituela ziurtatzen du.
Aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez duen zerbitzu-emailea tratamenduaren arduraduntzat joko da. Beraz, egin dituen arau-hausteen eta interesdunek dagokion Datuak Babesteko Agentzian jartzen dituzten erreklamazioen erantzule izango da eta, hala badagokio, kaltetutako pertsonak bere ondasun edo eskubideetan jasan duen kalte edo lesioengatik erabil dezakeen erantzukizuneko ekintzaren ondoriozko kalte-ordainen erantzule ere izango da.
Kontratua bertan behera uzteko behar besteko arrazoi izango da zerbitzu-emaile den erakundeak edo bere langileek sekretuaren betebeharra urratzea edo datu pertsonalen babesari buruzko araudia ez betetzea.
4.7. Jabetza intelektuala
Esleipendunak BiscayTIK Fundazioari lagako dizkio kontratu honen baitan eratutako plan, sorkuntza eta dokumentu guztien egile-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak. Jabetza intelektualari dagozkion eskubideen lagapenak ez du denbora-mugarik izango eta esleipendunak kobratuko duen ordainsariaren barne dagoela ulertuko da. Ondore horietarako, BiscayTIK Fundazioak esleipendunaren lana orokorki aldatzeko, eraldatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, argitaratzeko, erakusteko, erabiltzeko eta ustiatzeko eskubidea izango du.
Esleipendunak ezin izango du ikerketa osoa edo zati bat erabili, ez zuzenean ezta zeharka ere, munduko edozein lekutan egin lezakeen beste enkargu batean.
Lizitatzaileak BiscayTIK Fundazioari eman beharko dizkio fitxategi guztien iturriak, baita erabilitako baliabide teknologiko guztiak ere.
5. ARGIBIDEAK Edozein kontsulta edo argibiderako eta eskaintzak bidaltzeko, BiscayTIK Fundazioak ondorengo helbidea jartzen du enpresa eskaintzaileen eskura:
Hala badagokio, lizitatzaileek eskatutako informazio osagarria edo pleguei nahiz dokumentazio osagarriari buruz dituzten zalantzen gaineko argibideak eskaintzak jasotzeko ezarritako eguna baino gutxienez 6 egun natural lehenago emango dira, betiere, eskaera eskaintzak jasotzeko epea amaitu baino gutxienez 8 egun natural lehenago egin bada.
Izenpetua: Alaitz Etxeandia Arteaga BiscayTIK Fundazioko Zuzendari Nagusia
Kontratatuko den zerbitzua dela bide, BISCAYTIK FUNDAZIOA da tratamendua jasoko duten fitxategien arduraduna, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (hemendik aurrera “DBLO”) ezarritakoa betez
Ondoren hitzartutakoa kontratatutako zerbitzua emateko esleipendunak trata ditzakeen fitxategietako datu pertsonalei mugatzen da.
Kontratu honetako alderdi gisa, DBLOaren 12. artikuluaren arabera ESLEIPENDUNA tratamenduaren arduradun bihurtuko da kontratua gauzatzen denetik. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazpena egiteko xedeetarako, ESLEIPENDUNAK kontratu honen helburu diren fitxategien tratamenduaren arduradun bezala agertzea onartzen du.
ESLEIPENDUNAK ezin izango ditu datuak erabili zehaztapen teknikoei buruzko txostenean (A atala) aurreikusitako kontratuaren xedea ez den beste helburu baterako.
ESLEIPENDUNAK datuak BiscayTIK Fundazioaren argibideak jarraituz tratatzeko konpromisoa hartzen du.
ESLEIPENDUNAK ez dizkie inola ere datuak ezagutaraziko, erakutsiko, lagatuko edo jakinaraziko, ezta horiek kontserbatzeko ere, kontratu honetan ezartzen den kontratuzko harremanetik kanpo dauden hirugarren pertsonei, baldin eta ez bada errekerimendu judizial espezifikorik.
Espresuki debekatzen da zerbitzu osoa edo zati bat egiteko hirugarren alderdiak azpikontratatzea, baldin eta BiscayTIK Fundazioak espresuki baimentzen ez badu.
ESLEIPENDUNAK datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarri den legedia betetzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, kontratu hau betetzeagatik bere langileek jakin dezaketen edozein datu konfidentzialtasun osoz gordeko da, eta ezin izango zaie hirugarren alderdiei jakinarazi ezta norberaren helburuetarako erabili. Horrenbestez, ESLEIPENDUNA BiscayTIK Fundazioari eta beste kaltetuei eragin diezaiekeen edozein kalteren erantzule izango da.
ESLEIPENDUNAK ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela.
Esleipendunak kontratu honen ondorioz jaso duen daturen bat gordetzeko baimena badu, kontratuzko harremana burutzen denean BiscayTIK Fundazioari itzultzeko konpromisoa hartzen du edo, hala badagokio, datuak zein horiek gordetzen dituzten euskarri edo agiriak suntsituko ditu. Datuen mantentzea babesten duen legeren bat badago, horiek egokiro blokeatuko dira erantzukizun juridikoak sor litezkeen bitartean.
Esleipenduna DBLOk ezartzen duen erantzukizun-erregimenari lotuta egongo da eta zuzenean erantzungo du datuak kontratu honetan adierazitako xedea ez den helburuetarako erabiltzen baditu, hirugarren pertsonei jakinarazten badizkie edo kontratu honen klausularen bat hautsiz erabiltzen baditu.
Esleipendunak zerbitzuak bere lokaletan ematen baditu, hau da, tratamenduaren arduradunarenak ez diren lokaletan, egoera hori bere segurtasun-agirian islatu beharko da, eta bertan fitxategia edo tratamendua, horren arduraduna eta tratamenduaren arabera ezarri beharreko segurtasun-neurriak adieraziko dira.
Egoki baderitzo, BiscayTIK Fundazioak datuak babesteko ikuskaritzaren txostena eskatu ahal izango du urtero zerbitzuak ematen diren bitartean datu pertsonalen tratamendu
automatizatuan parte hartzen duten fitxategi automatizatuak, tratamendurako zentroak, lokalak, ekipoak, sistemak, programak eta pertsonak aztertzeko. Txosten horretan kontratatutako zerbitzuak eta betetze-maila banakatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta bere Segurtasun Neurrien Araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Ikuskaritza BiscayTIK Fundazioak eta esleipendunak aurretiaz onartutako aditu independienteen bidez egingo da. Esleipendunak instalatzen dituen aplikazioek eta informazio-sistemek datuak babesteko aldizkako ikuskaritzak egiteko aukera emango dute.
Zerbitzuak fitxategiaren arduradunaren lokaletan edo urrutitik ematen badira, egoera hori fitxategiaren arduradunaren segurtasun-agirian islatu beharko da.