LAN PROPOSAMENA Eraiki ezazue eskala errespetatuz maketa bat non bertako argitzeko sistema automatizatu bat simulatuko duzue, farolak automatikoki piztuko direlarik argitzapen baldintzek hala eskatzen dutenean. Maketak ondorengo baldintzak bete beharko ditu: 1.- Proiektua eraikitzeko, edozein material erabil daiteke. (teknologia gelan daudenak zein etxetik ekarriak). 2.- Itxura egokia eduki behar du: neurriak, originaltasuna eta estetika ere balioetsiko direlarik. 3.- Gehienezko altuera 30 cm-takoa izango da. ELEKTRONIKA 1
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
LAN PROPOSAMENA
Eraiki ezazue eskala errespetatuz maketa bat non bertako argitzeko sistema automatizatu bat
simulatuko duzue, farolak automatikoki piztuko direlarik argitzapen baldintzek hala eskatzen
dutenean.
Maketak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
1.- Proiektua eraikitzeko, edozein material erabil daiteke. (teknologia gelan daudenak zein
etxetik ekarriak).
2.- Itxura egokia eduki behar du: neurriak, originaltasuna eta estetika ere balioetsiko direlarik.
3.- Gehienezko altuera 30 cm-takoa izango da.
ELEKTRONIKA 1
KORRONTE ELEKTRIKOA
1.- KORRONTE ELEKTRIKOAREN NORANTZA
Antzinean, korronte elektrikoak polo positibotik (anodotik) polo negatiborako (katodora)
norantza zuela uste zen, baina geroago alderantziz zela, hots, polo negatibotik positibora zela
frogatu zen.
Egia esan honek ez du garrantziarik elektrizitate praktikoan, bai, ordea, elektronikoan, eta
horregatik korrontea borne positibotik negatibora doala esaten da oraindik konbentzionalki.
2.- MAGNITUDE ELEKTRIKOAK. UNITATEAK
Elektrizitatean maizen erabiltzen diren formulak eta unitateak aztertuko ditugu:
Karga elektrikoa (Q)
Elektrizitate kantitatea da. Unitatea Coulomb (C) deitzen da.
GOGORATU: Elektroi baten karga 1,6 · 10-19 C .
Intentsitatea (I)
Denbora unitate bakoitzeko, eroalea zeharkatzen duen karga-unitatea da.
I = Q / t
Unitateak: I: anpereak
Q: coulombak
t: segundoak
Erresistentzia (R)
Eroaleak korronte elektrikoaren igaroari jartzen dion eragozpen-maila da. Unitatea ohmioa
() da.
R = · L / S
L: luzera m.tan
: materialaren erresistibitatea
S: sekzioa m2.tan.
GOGORATU: Zenbat eta lodiera handiagoa orduan eta erresistentzia .
Zenbat eta luzera handiagoa orduan eta erresistentzia .
ELEKTRONIKA 2
ERRESISTIBITATE TAULA
Metala (·m) Metala/Aleazioa (·m)
ZilarraKobrea
AluminioaZinka
Burdina puruaBurdina haritan
PlatinoaUrreaNikela
EztainuaMerkurioa
0,010 · 10-6
0,017 · 10-6
0,028 · 10-6
0,056 · 10-6
0,105 · 10-6
0,132 · 10-6
0,106 · 10-6
0,024 · 10-6
0,100 · 10-6
0,139 · 10-6
0,942 · 10-6
BerunaWolframioa
IkatzaMeltxorta
ManganinaNikelina
KonstantanaNikroma
KruppionaBrontzea
Letoia
0,204 · 10-6
0,054 · 10-6
50,00 · 10-6
0,300 · 10-6
0,420 · 10-6
0,470 · 10-6
0,500 · 10-6
1,000 · 10-6
0,850 · 10-6
0,091 · 10-6
0,080 · 10-6
3.- BOLTAIA
Boltaia edo tentsioa indar elektroeragilearen (i.e.e.) balioa edo boltiotan adierazitako
potentzial-diferentzia da.
Boltioa 1 Ohm.eko erresistentzia daukan eroale batean 1 A.ko intentsitateko korrontea
sortarazteko potentzial-diferentzia da.
Ohm-en Legea
V: boltioak I = V / R R: ohmak
I: anpereak
4.- POTENTZIA ETA ENERGIA ELEKTRIKOA
Potentzia elektrikoa denbora-unitate bakoitzeko kontsumitutako energia elektrikoaren
kantitatea da.
P: watioak P = V · I V: boltioak
I: anpereak
Ohm-en Legearen arabera ordeztuz gero, honakoa izango dugu:
P = V · V / R = V2 / R = I · R · I = I2 · R
5.- ELEKTRIZITATEA NEURTZEKO TRESNAK.
ELEKTRONIKA 3
Anperemetroak korrontearen intentsitatea neurtzen du. Oso balore txikiko erresistentzia bat
dauka barruan, tentsio-erorketa ahalik eta txikiena izan eta neurketaren emaitza aldaraz ez dezan.
Intentsitate neurketak egiterakoan serieko neurgailua konektatu behar da beti, korrontea
aparatuan zehar igaro dadin.
Boltimetroa zirkuitu bateko bi punturen arteko potentzial-diferentzia edo tentsio elektrikoa
neurtzeko erabiltzen da. Barruan erresistentzia handi bat dauka, eta horrela aparatuan zehar
igarotzen den intentsitatea oso txikia da.
Boltajea neurtzeko, ezinbestekoa da neurgailua paraleloan konektatzea, hondatu ez dadin.
Ohmetroa erresistentzia neurtzeko gailua da. Hauek zirkuitua geldirik, hau da, inolako
tentsiorik gabe dagoenean neurtu ohi dira.
Energia-kontadoreak zirkuitu batean denbora-epe jakin batean kontsumitzen den energia
neurtzea ahalbidetzen du. Berez motore elektriko txiki bat da, zeinaren abiadura eta bira kopurua
bertan igarotzen den energia neurtzeko erabiltzen baita. Aluminiozko disko bat eduki ohi du,
kontsumoa handia ala txikia den arabera arinagoa ala geldoago egiten duena bira. Engranaje batzuez
osatutako mekanismo batek bira kopurua zenbatzea ahalbidetzen du, kontsumo osoaren emaitza
adieraziz.
Polimetroak boltaia, intentsitatea eta beste magnitude batzuk ere neur ditzake. Hainbat eskala
dauka, eta hauetan bai magnitudeak bai hauetako bakoitzari buruzko xehetasun batzuk irakur
daitezke. Honetarako, gurpil birakor bat edo zulo batzuk eduki ahal ditu, neurtu nahi den
magnitudea aukeratzeko. Korronte jarrairako nahiz alternorako balio du.
Neurtzeko tresna hauek erabiltzerakoan beti kontutan izan beher dituzun oinarrizko arau
batzuk daude. Beherrezko da ondorengo puntuak aintzat har ditzazun:
1. Neurtu nahi den korronte mota (alternoa edo jarraia)
2. Neurtu nahi den magnitudea (V, I, R, e.a.)
3. Erabili nahi den eskala aukeratu. Gutxi gora-behera lortzea espero den balorea ezagutzen
ez badugu, neurtzeko tresna kalte dezaketen gainzamak ekiditeko, balore altuenetik hasi