-
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 861. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO
URTARRILAREN 4A
Beso ugari ditu airean,beso ugari lur azpian ere;airekoak begien
bistan,
lur azpikoak ezkutuan. Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Zuhaitza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak
liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDE
R EIBA
R
-
Zorionagurrakargitaratu ahalizateko, gogoanizan
mezuakasteartearratsaldeabaino lehenjaso
beharditugula.Asteartetikaurrerajasotzen direnmezu
guztiakhurrengoastekozenbakianargitaratukoditugu.
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
berria
ZORiON AGURRAK
Zifra batetik bira
Hau da hau aldaketa!
Hamar urte eta hamaika
barre ta olgeta
Burua zein kolkoa
ametsez beteta
Gaur zure irribarrean
daukagu arreta
Txaber hasi daitela
mosu banaketa
2019ko Pottoka gelako azken urtebetetzea izan dugu.
AlaitzUrrutiak urteak bete zituen oporren hasieran, baina guk 19an
ospatugenituen. Olentzero eta Mari Domingi gurekin zeuden, eta
beraien xokoan
atera genuen argazkia. Alaitzek hautatu zuen lekua. AUNITZ
URTEZ, ALAITZ!
Zure alaitasuna gurekin partekatu. Pottoka gela.
Zorionak, Maddi! Asteartean 5 urte!Zure lehengusu bihurrien
partez,
txokomarrubizko muxu goxo-goxoak
zuretzat!
Superzorionak, Garazi! Bihar 4 urte betekodituzu! Segi beti
bezain jatorra eta maitagarria
izaten. Maite zaitugu pila-pila patata tortilla.
Maddi, aitatxo eta amatxo.
Urte askotarako, Maddi! Etxeko bizipozak 5 urte,
muxupotolo-potolo bana Arhaneren, amatxoren eta
aitatxoren partez.
-
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN
4A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa:
[email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI.
Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05
Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez
Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g.
20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Elizondoko Amalur eta Izadi gara, eta, oporretan gaudela
aprobetxatuz, gurefamiliakoekin Bilborat joan gara. Ikastolan
lehenagoko Egipto lantzen ari gara, eta
Egiptoko erakusketa ikusten egon gara arrunt gustura.
Irati Quevedo naiz. 5 urteditut, eta Bilbon bizi naiz. Hemen
duzue nire marrazkia!
EstreinaldiaOtsailaren 7an estreinatuko dute
‘Lur eta Amets filma’zinema aretoetan. Aurretik, baina,
Lur eta Amets pertsonaiak autobus
magiko batean dabiltza Euskal
Herrian barrena, antzezlan berezi
bat egiten. Durangoko azokan eta
Baionan izan dira dagoeneko; eta,
besteak beste, Arrasate, Bilbo,
Altsasu eta Eibar bisitatuko dituzte
datozen asteetan.
-
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
berria
MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ
JATETXEA
MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA
CHIMICHANGA TOLOSARRA
Gaur prestatuko dugun errezeta Tex-Mex gastronomiako ohiko
platerbat da. Tex-Mex deitzen zaion sukaldaritza bi kulturaren
arteko topagu-nea da. Texasen bizi diren herritar mexikar eta
estatubatuarren artekonahasketaren emaitza da. Gastronomia horren
ezaugarri esangura-tsuenetako bat haren zapore bizia da; izan ere,
maiz, baratxuria, pipe-rrak eta pikantea izan ohi ditu osagaien
artean.
Osagaiakd 8 gari tortillad 100 g txerriharagi txikitud 100 g
txistord 100 g Tolosakobabarrun, egositad 8 g piperberded 100 g
tomatebirrindud 1 kaienad 40 ml oliba oliod 500 ml ekilore olio
Nola egin:
1 Txistorra moztu, eta zartagin batean friji-tu. Txigortzen
denean, atera, eta, zartaginberean, haragia jarri eta gatz pixka
bat bota.Bost minutuz kozinatzen utzi eta gero, txis-
torrarekin batu.
2 Tipula eta piper berdea zati txikitan za-titu, eta frijitu.
Kaiena gehitu, eta 10 minu-tuz frijitzen utzi. Tomatea gehitu,
etabost minutuz kozinatzen utzi. Beharduen gatza gehitu.
3 Haragia berdurekin eta babarrunekinnahastu, eta hozten
utzi.
4 Gari tortilla bakoitzean nahasketa pix-ka bat ipini (kantitate
egoki bat), eta biribilkibat egin, ertz guztiak ondo itxiz.
Bestela, na-
hasketa ertzetatik aterako zaigu.
5 Ekilore oliotan frijitu tortillak,txigortu arte.
Hodei Gorri
Zain egon beharrekodenbora luzea eginzaio Izarori. Izan
ere,osabarekin berriketanegiteko amorratzenbaitago.
Arratsaldeko
zazpietan deitzeko esan dio, etahalaxe egin du Izarok, etxeko
ordu-lariak zazpigarren kanpai-hotsa joaurretik.
–Arratsalde on, osaba; berehalahas zaitez Hodei Gorriren
historia-rekin, bestela denbora berehalaihesi joango zaigu eta.
–Jesus, neska, horiek estutasu-nak! Gaur ez bada bihar;
kontatukoditut kontatu beharrekoak. Ez dahala?
–Osaba…–Tira, banoa. Gaur egun Nebraska
deitzen den lurralde zabalean, ba-zen, duela urte asko, lakoten
he-rrixka txiki bat. 1821eko iraileanume bat jaio zen han. Ez dakit
ba-dakizun lakotek nola jartzen zituz-ten umeen izenak.
–Ez dakit, osaba. Kontatu.–Ume bat jaiotzen zenean, in-
guruan begi-bistan zegoen edogertatzen zen zerbaiti
errepara-tzen zioten: animalia, tresna, ger-takizun… Esate
baterako, umeajaiotako unean bertan bele txikibat agertzen bazen
karrankaka,umeari deituko zioten Bele Txiki,Bele Karrankari edo
antzeko zer-bait. Aizto kamuts bat ikusten ba-zuten tipiaren bazter
batean, AiztoKamuts izango zen umea, eta ho-rrela.
–Eta lapikoa ikusten bazuten?–Bazen Teontzi Beltz
(Mo’ohtave-
too’o) izena zuen txeiene bat.–Asmatzen ari zara, osaba. Ez
di-
dazu ziri hori sartuko.
-
5berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A m a n t a n g o r r
i
–Ez didazu sinetsiko, baina egiaberdaderoa da. Eta
kontakizunare-kin jarraituko dut, bestela esangodidazu denbora
gutxi pasatzendudala zurekin, eta miss Victoria-rengana joan behar
dut afariaematera.
–Atso hori bai Teontzi Beltza!–Ixo! Aditu! Esan dizudan ume
hori jaio zenean arratsaldean zer-baitek era berezian gorritu
omenzuen zerua. Hego haize eguna izan-go zen, agian, ez dakit.
BehintzatMa�píya Lúta jarri zioten izena,zeru oskorria esan nahi du
gutxigorabehera, baina ingelesek RedCloud itzuli zuten izen hori,
eta gukere Hodei Gorri deituko diogu. La-koten agintari
ospetsuenetakoabat izan zen. Hari buruz kontatzendiren gauza asko
indiarren kondai-ra bilakatu dira.
–Kontatu horietakoren bat.–Hamasei urte besterik ez zi-
tuen garaiko pasadizo bat konta-tuko dizut. Baina horretan hasi
bai-no lehen lakoten arteko ohiturabatzuk jakin behar dituzu. Ume
batjaiotzen zenean, ume hori tribukoazen, eta tribuaren barruan
amarenaldeko familiarena. Hodei Gorrirenaita gazte hil zen. Gainera
whiskiaedatera ohitu zen indiarretako batzen. Indiarrek ez zituzten
ezagu-tzen edari alkoholdunak, eta whis-kiak sekulako kaltea egiten
zien.Erraz mozkortzen ziren eta azkarmozkorti bihurtu.
–Eta Hodei Gorriren aitari horigertatu zitzaion.
–Bai. Horixe. Gazte hil zen, denadela. Eta ama ere bai, gazte.
Ume-zurtz geratu zen, baina amaren fa-miliak hasi zuen, amaren
anaiak,osaba Šótak, ohitura halaxe bai-tzen, amaren aldekoak haztea
etaheztea, eta… Aizu, miss Victoriadeika dut, eta utzi egin behar
zai-tut, potxola, bihar jarraituko dugu.
–Osaba! Atso horrengatik utzibehar nauzu istorioa amaitu
gabe?Osaba! Kaka zaharra! Gorroto dutmiss Teontzi Beltz hori!
Hodei Gorri eta bere familia Platteibaiaren inguruko
lurraldeetanbizi ziren, eta auzoko zituzten
pawnee tribukoak. Batzuen eta besteenbizimoduak ez ziren
berdinak. Lakotakehiztariak ziren, eta bisonteak zituztenjangai
nagusi; pawnee tribukoek babarru-nak eta artoa erein eta jasotzen
zuten. Ho-riek ziren haien jaki nagusiak. Bi bizitzeko modu eta
antolatzeko bi era.
Pawneeak eta lakotak ez ziren beti osoondo konpontzen, eta
ohikoak izaten zirenelkarren arteko iskanbilak. Askotan
elkarrizaldiak lapurtzen aritzen ziren; beste ba-tzuetan, elkarren
artean borrokan.Hala eta guztiz ere, bai babarrunak eta
bai okelak sukaldaritza berezia utzi duteEstatu Batuetako
hegoaldean eta Mexikon(Tex-Mex deitua). Kontuz, ordea, gauzakoso
minak gustatzen zaizkie!
-
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
berria
DENBORA-PASAK
Kopiatu laukiz lauki. Izarrek ez duoso argi ikusten zer dagoen
puntu hauenatzean. Itsasoarekin lotura izan dezakeen
zerbait izan daitekeela bai, baina, hortik aurrera, ezer
gutxi.Zenbakiei jarraituz, osatu marrazkia,eta margotu nahi duzun
koloreekin.
2.Zer dago sobran?Irudietako bat lekuz kanpo dago. Zein da?
1.
-
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN
4A
Erantzunak: 2.-bandera. 3.- A-F, B-H, C-E eta D-G
Ura, gure lupaNola handitu dezake irudia ur tanta soil
batek?
Zer egin
1 Bildu kablea iltzearen inguruan,begizta baten itxura
emanez
2 Atera iltzea kabletik, baina poliki,forma ez galtzeko
moduan.
3 Sartu begizta iturriko ura duenedalontzi batean, ur tanta bat
harrapatuta geratzekomoduan. Aztertu begiztako ur tanta.
4 Jarri begizta egunkariaren gainean, eta begiratuuretatik
zehar. Zer gertatu zaio testu inprimatuari?
Zer gertatzen da?
Egunkariko testu inprimatuakhandiagoa dirudi ur-handi-tzailetik
begiratuta. Be-giztako ur tantari begi-ratutakoan, tontortxobat
ikusiko zenuen er-dian. Luparen formaberekoa da. Ganbil bi-koitzeko
formaduen urak lupakbezala jardutendu.
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat
segundo gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
ESPERIMENTUA
MATERIALAKd Kable batd Iltze handi batd Plastikozkoedalontzi
batd Iturriko urad Egunkaria
3. Lotu bikoteak. Xabat Pirinioetara joanda oporretan, eta
tontor hauekin egin du topo.Lotu mendi bakoitza dagokionparearekin,
eta koloreztatu!
AE
F
G
H
B
C
D
-
Miru gorria
Sasoi gogorra izaten danegua gure inguruanbizi diren
animalietakoaskorentzat. Lozorroan
ematen dute urtaroa horietakobatzuek. Beste batzuek, berriz,gure
herriko eguraldi hotzetikeskapu egin eta leku goxoagoenbila jotzen
dute. Hala ere, badaEuropako iparraldetik neguagurean igarotzera
etortzendenik ere. Miru gorria, esaterako.Arranoen familiako
hegazti
harraparia da miru gorria. Koloregorriztako gorputza du,
buruagris-urdina eta V itxurako buzta-na. Baso eta landa
zabalekoinguruak tartekatzen diren ere-muetan bizi da, eta zelai
etasoroen gainean ikus dezakegu
hegan, jatekoarenbila.Elikadurari dagokio-
nez, ez da oso ehiztaritrebea, eta animaliatxikiak
harrapatzenditu. Sarraskiz ere eli-katzen da, eta sarriikus daiteke
errepide-etan autoek harrapa-tutako animalien bilaedota
zabortegietanjan hondarrak apro-betxatzen.Habia zuhaitzetan
egiten du, eta, udaberrian, 1 eta5 arrautza artean erruten
ditu.30 egun igarota jaiotzen dira txi-tak, eta horiek 45-50 egun
pasa-tu ostean egiten dituzte lehen-
biziko hegaldiak. Ugalketa-garai-tik kanpo, taldean egiten du
lo,dozenaka batuz zuhaitz berean.Oraindik ere Euskal Herrian
izango da animalia hau bolada
batez. Beraz, begiratu gora tar-teka eta ea baten bat
ikustekozortea duzun! Hegan egiten due-nean kometa baten itxura
du,eta ikusgarria da!
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
Miru gorria hegazti harrapariak negua Euskal Herrian pasatzen
du. BERRIA