-
GAI NAGUSIA 2-3 GAI NAGUSIA 4-5 HAUTESKUNDEAK 6-7 ELKARRIZKETA
8-9 ARABA 10 BIZKAIA 11 GIPUZKOA 12 NAFARROA 13 HERRIAK 14-15
NAFARROAKO PARLAMENTUA 16
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 17 AMAIUR 18 EUROPAKO LEGEBILTZARRA
19
2014ko azaroak 6 14. zkia
Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak
-
GAI NAGUSIA
2
Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak
Azaroaren 9ko Kataluniako kontsultaren bezperan, eta Espainian
demokraziaren argiak itzalita dauden bitartean, Kataluniak eta
Euskal Herriak beren argi propioa behar dute, prozesu eratzaileak
abian jarriz bi herrietan.
Kataluniako prozesuak oso urte gutxitan izandako bilakaera
sinesgaitza da. Arenys de Munteko kontsulta 2009ko irailean egin
zen. Bost urteko epean egindako bidea egundokoa da. Ezker
independentistak bultzatutako ekimen batetik bere
etorkizunaren jabe izan nahi duen Herri baten aldarrikapenera
igaro dira.
PSOEren gobernuak, lehenengoz, eta ondoren PPren gobernuak
kataluniar herriarekiko eta bere instituzio nagusiekiko
adierazitako mespretxuzko jarrera mingarriak Katalunian sortzen ari
zen prozesu independentista azkartu egin du. Katalunian, bertako
egoera ekonomiko eta soziala larria eta Estatuarekiko menpekotasuna
ez dira honezkero bateragarriak. Kataluniako ordezkari
instituzionalak Estatuko agintariekin elkarrizketa egiten saiatu
dira, baina behin eta berriz alferrik izan da. Estatuak Kataluniako
instituzioak aldebakarreko bidea hartzera behartu ditu.
Gauzak horrela, Assemblea Nacional de Catalunyak (ANC)
bideratzen duen herritar bultzadari erantzunez, CiUk, ERCk, ICVk
eta CUPek herritarrei Kataluniaren etorkizun politikoari buruz
kontsulta egiteko data eta galderak ezarri zituzten. Estatuak
kataluniarrek botoa emateko ahalegin oro eragoz
-
GAI NAGUSIA
3
Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak
teko asmoa adierazia du. Beraz, espainiar Estatua bera
Kataluniako herritarrekiko konfrontazio demokratikorako agertoki
batean kokatu da, non espainiar legeak eta kataluniarren borondate
demokratikoa aurrez aurre izango diren azaroaren 9an.
Espainiar Estatuaren lurralde batasuna lehertzear dagoela
dirudienean gobernua sustatzen duen alderdi politikoak, oposizioko
alderdi politiko nagusiak eta Estatuko boteregune nagusiek
konfrontazioa elikatzeko gogoa besterik ez dute erakus
ten. Inork oraindik zalantzarik izanez gero, espainiar
Estatuaren jarrerak Katalunian argi eta garbi adierazten digu ez
dela Euskal Herriarentzat ere burujabetza partekaturik, berdinen
arteko itunik ala Eskoziakoa bezalako prozesurik izango.
Bitartean gure prozesurako Kataluniatik bi ikasgai nabarmentzea
komeni da: alderdi politikoen agendatik kanpo dagoen herritar
bultzadaren garrantzia eta erabakitzeko eskubidearen aldeko indar
politikoen arteko batasunaren beharra. Ez dugu
uste, gainera, kontrajarritako bideak direnik, bata eta bestea
lantzea ezinbestekoa da, alegia, zeren eta elkar laguntzen eta
elikatzen baitute.
Kataluniako prozesu independentistak hurrengo hilabeteetan
izango duen bilakaerak Estatuko egoera politiko osoa eralda dezake,
noski, baita Euskal Herrikoa azkartu ere. Honezkero, ordea,
Kataluniako prozesuak erabakitzeko eskubidea ziklo politiko hau
ardaztuko duen faktorea izatea lortu du.
-
4Kutxabanken lehen urratsak
2011-03-22 BBK, Kutxa eta Vitalek Kutxabanken bankarizazioa eta
sorrera iragartzen dute.
2011-06-30 Kutxetako administrazio kontseiluetan Bilduk aurkako
bozka ematen du, pribatizaziorako bidea zabaltzeko aukera ematen
delako.
2011-09-13 Euskal kutxak eta Bilduren arteko negoziazio
prozesuaren ondorioz, Garitanok eta Izagirrek Kutxabankeko gizarte
ekintza eta kontrol publikoa bermatzea helburua duen akordioaren
berri ematen dute.
2011-10-20 Kutxetako hiru batzar orokorrek Bildurekin
adostutako akordioari babesa ematen diote. Akordioan Kutxabank
ez pribatizatzeko borondatea argi adierazten da.
PNV eta PPren arteko amodio neoliberala
2011-12-28 EAJk eta PPk Kutxabanken Administrazio Kontseiluko 15
ordezkari beraien artean banatzeko akordioa lotzen dute, EH Bildu
eta PSE, beste batzuen artean, kanpoan utziz.
2012-05-14 EAJk eta PPk kutxetako batzarretan udalen
partehartzea murrizteko Euskal Kutxen Legearen aldaketa adosten
dute.
Hurrengo hilabeteetan EAJk eta PPk haien fidantzasistema eredua
martxan jartzen dute: euskal enpresen akzioen salmenta, kutsatutako
aktiboen banku txarra deitutakoan 1.000 milioi euro sartzen
dituzte, enpresa txikien, kooperatiben eta autonomoen finantziatzio
iturria ixten dute, etxegabetze eta IRPHaren aplikazioagatik
salaketak biderkatzen dira,
langileen kopurua ere 1.000 postuetan murrizten dute,
bezeroekiko zerbitzua ere eskasagoa da...
2012-11-09 Bankuak etxerik gabe utziko duela
jakiterakoan, Amaia Egaak bere buruaz beste egiten du
Barakaldon
2012-11-10 Mario Fernandezek
Kutxabanken aldetik etxegabetzeen etena iragartzen du
PNV eta PPren arteko amodio neoliberala
2012-11-21 BBK, Vital eta Kutxako batzar zein administrazio
kontseiluak berritzen dira. EAJPPPSECCOOn bozkekin, EHBildu BBKren
kontseilutik kanpo geratzen da, Vitalen pisua galtzen du eta Iturbe
Kutxaren presidente bezala aukeratzen dute, iruzurra egin ondoren
eta Kutxako estatutuak errespetatu gabe.
Kutxako Administrazio Kontseiluan, talderik nagusia izanda, EH
Bilduk proposamen ezberdinak aurkezten ditu: langileen eskubideen
alde, etxegabetzeen eta IRPHren aurka, enpresa txikien
finantziazioaren alde, bezeroen arreta zerbitzua euskalduntzeko,
gizarte ekintzaren defentsan,... Proposamen guztiak bertan behera
geratzen dira EAJPPPSECCOO eta Pixkanaka taldearen botoen
batuketarekin eta Iturberen kalitate botoarekin.
Bitartean, eta aldez aurretik Mario Fernandezek iragarri
zuenaren kontra, Kutxabank pertsona eta familia gehien etxerik gabe
utzi duen finantza entitatea bihurtzen da.
Lapurreta egiteko prestatzen dira
2013-12-27 PP eta PNVren botoekin onartzen da Kongresu
espainiarrean Aurrezki Kutxen eta Banka Fundazioen legea, kutxen
kontrol publiko eta sozialarekin amaitzea helburu duena.
2014-02-16 Kontrol publiko eta soziala bermatzeko eta egoera
aztertzeko kutxen ez
Kutxabank, lapurreta baten kronika
GAI NAGUSIA
-
5HAUTESKUNDEAKGAI NAGUSIA
5
ohiko batzarrak eskatzen ditu EH Bilduk. Eskaera ez dute
onartzen.
2014-02-21 Kutxabanken kapitalaren %70a kapital pribatuari
saltzearen aldeko jarrera adierazten du Mario Fernandezek. Inolako
eztabaidarik gabe, Vital Kutxa eta BBKren bankarizazio prozesua
abiatzen da.
Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aldeko plataforma
sozial eta sindikala sortzen da. Kutxabanken pribatizazioaren
aurkako mobilizazioak indartzen dira.
2014-05-07 EAJko presidente Andoni Ortuzarrek Kutxabank
pribatizatua izango denik ukatzen du.
2014-06-21 Kutxabanken pribatizazioaren aurkako mobili
zazioa Bilbon, eragile sindikal eta sozialek deituta.
2014-06-25 Vital eta BBKko batzarrak atzeratzea proposatzen du
EH Bilduk, Kutxabanken kontrol publikoa bermatuko duen herri
akordioa erdiesteko.
2014-06-30 Vital Kutxa eta BBK batzarrek, EAJPPPSOECCOOren
botoekin, fundazio bankario bihurtzea adosten dute, 150 urtetan
lorturiko patrimonioa 15 pertsonen esku utziz.
2014-09-09 Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa eta Kutxabanken
kontrol publikoa bermatzeko informe juridiko eta proposamena
aurkezten du.
2014-09-25 Gipuzkoako Aldundiaren proposamena Kutxako
batzarrean
eztabaidatua eta bozkatua izatearen aurka bozkatzen dute
Kutxaren Administrazio Kontseiluan, EAJ, PP, PSOE, CCOO eta
Pixkanakak
2014-10-24 EAJ, PP, PSOE, CCOO eta Pixkanakak berriro ere botoak
batzen dituzte Kutxaren batzarrean Kutxa fundazio bankario bihurtu
eta kontrol publiko eta soziala deusezteko.
2014-10-28 Kutxabanken pribatizazio eta akzio salmentaren aldeko
jarrera adierazten du berriro Mario Fernandezek.
2014-10-30 Hiru kutxen artean ezin izango dutela Kutxabanken
akzioen %50a mantendu eta beraz pribatizazioari atea irekia dagoela
iragartzen du Espainiako Bankuak.
Zoritxarrez, denborak eta gertaerek arrazoia eman diote EH Bildu
eta gehiengo sozial eta sindikalari. Prozesu luze honen helburua
Kutxabanken kontrol publikoa deuseztea izan da, akzioak euren
lagunei saldu ahal izateko.
Euskal ekonomian pribatizazioak izan ditzakeen ondorioak ez dira
nolanahikoa: etxegabetze gehiago, enpresa txikientzako finantzazio
gutxiago, langabezia gehiago, obra sozial gutxiago, zerbitzu
okerragoa...
Gipuzkoako Aldundiaren proposamenak akzioak instituzioen esku
uztea planteatzen du, Espainiako Bankuaren kontrol handiago bat
ekiditeko. Kutxabanken kontrol publiko eta soziala bermatzeko
proposamen bakarra da. Aurrezkiak ekonomian eta pertsonen
zerbitzura inbertitzeko modu bakarra da.
O N D O R I O A K
-
Josu Unanue: Aro baten amaiera dugu Bizkaian eta azken
urteetan josten jardun dugun aldaketa azkartzeko momentua da
Los que mentan sa-biendo que mentan, los que jugaban con la
informacin que no poda-mos utilizar, los que hacan pagos con fajos
de billetes sin demostrar su origen, los que mantenan grandes
su-mas en parasos fiscales... A todos ellos, que saben quie-nes
son, les digo que pueden estar tranquilos, en lo que a mi se
refiere, no escribir mis memorias. Jose Luis Bilbao Bizkaiko
ahaldun nagusiaren hitzak ditugu honako hauek. Jokamolde honekin
bukatzea ezinbestekoa dugu. Politika ulertzeko modu honi amaiera
emateko helburuarekin dator Josu Unanue eta datozen asteetan
aurkeztuko den Bizkaiko EH Bilduren lan taldea. Kudeatzen dituzten
instituzioen jaun eta jabe
sentitzen direnen eredu hori bertan behera uzteko, politika
omert bezala ulertzen dutenei nahikoa dela esateko lanean
jarraitzeko konpromisoa du EH Bilduk.
[BIDEOA] Unanue: Aro baten amaiera da Bizkaian eta azken
urteetan jositako aldaketa azkartzeko momentua da
[BIDEOA] Josu Unanue, Bizkaiko Batzar Nagusietarako
zerrendaburua
SAREANALBISTEA
6
HAUTESKUNDEAK
-
Aitziber Ibaibarriaga: PNV-PP-PSEren politika zaharkituak
gainditzea premiazkoa dela uste duten ezkerreko sektoreei
eskua luzatzen diegu
Herritar guztien eskubide guztiak bermatuko dituen Bilbo
eraikitzeko bidean, indarrak biltzeko deia egin du alkatetzarako EH
Bilduren hautagaiak. Tamaina handiko erronka du Bilbok, eta erronka
horren neurriko proiektua EH Bilduk. Bilbon aldaketa bultzatzen
(h)ari gara. Horretarako, hiru ardatz nagusiren baitan egingo dugu
bereziki indar: herritar guztiontzako hiri ereduan, arlo sozial eta
ekonomikoan, eta euskara eta euskal kulturaren bidez denei tokia
egingo dien Bilbo batean.
[BIDEOA] Ibaibarriaga: PNV-PP-PSEren politikak gainditzea
premiazkoa dela uste dutenei eskua luzatzen diegu
[BIDEOA] Aitziber Ibaibarriaga: Bilboko alkatetzarako
hautagaia
SAREANALBISTEA
[BIDEOA] Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Egun On Euskadi
saioan
[BIDEOA] Elkarrizketa ETB1en Adolfo Araiz Nafarroako
lehendakaritzarako hautagaiari
SAREAN
7
HAUTESKUNDEAK
-
8ELKARRIZKETA
Eskuartean duzuen plana %100 martxan jarri ezkero, zer egoeratan
egongo da hondakinei dagokienez Gipuzkoa hamar urte barru?2016rako
% 60ko birziklapen helburua dugu, eta nolako bilakaera daramagun
ikusita, lortu egin dezakegu. Hortik aurrera, beste pauso bat eman
beharko dugu, birziklatze tasa baxuagoak dituzten udalerrietan
neurri eraginkorragoak hartuta, % 75eko birziklapen tasara
iristeko; helburu hori dago jasota Foru Aldundiaren plangintzan
2020rako. Gaur egun, Gipuzkoak, birziklapenari dagokionez, Europako
udalerri edo eskualde onenen pare egoteko oinarria du, eta norabide
horretan pausoz pauso jarraituz gero, lortu
egingo dugu. Birziklatzen ez ditugun hondakinak, bestalde,
inertizatu eta, ondoren, degradatutako tokiak berreskuratzeko
erabiliko ditugu. Beraz, hondakin horiek ere balorizatu egingo
ditugu. Hamar urte barru hondakin guztiak egoki balorizatzen dituen
sistema izan genezake Gipuzkoan: sistema benetan iraunkorra.
Txingudiko Mankomunitatea GHKn sartu ezkero, Zubietako TBMko
planta prest egongo al litzateke (prozesamendu kapazitateari
dagokionez) hauen errefusa tratatzeko?Bai. Izan ere, Zubietako TMB
plantan ez ezik, Foru Aldundiaren azpiegitura plangintza osoan,
Gipuzkoa
osoko errealitatea hartu da kontuan, baita Txingudiko
Mankomunitatea osatzen duten udalerrietakoa ere.
GHKn indar korrelazioa aldatuz gero erraustegia berrirekiko omen
dute. Zer egin daiteke honen aurrean? Lehenik, gaur egungo hondakin
kopurua eta joera bera ikusita, zentzugabea da egitasmo horri
heltzea. Izan ere, erraustegia urtean 240.000 tona erretzeko zegoen
diseinatuta, eta orain 170.000 inguru eramaten ditugu zabortegira
(eta horretatik ere asko berreskura daiteke). Eta bigarrenik, GHKko
kide bakar batek ere ez du era formalean planteatu Zubietako
erraustegi
Zestoakoa bezalako proiektu bat ezin da gauzatu herritarren
iritziaren kontra. Koherenteak izango
gara horrekin eta zestoarrek erabakiko dute
Iaki Errazkin
Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko
elkarrizketa
Gipuzkoako Ingurumeneko eta lurralde antolaketako diputatua
-
proiektua berreskuratzea. Guk beti esan dugu erraustegia iragana
dela Gipuzkoan.
Birziklapena, bilketa sistema eta tratamenduaren zirkulua ixteaz
asko hitz egiten den honetan, aurreko hiru puntu hauek bezain
garrantzitsua den Murrizteaz behar baina gutxiago hitz egiten
denaren errezeloa dut. Fiskalitateak eragin handia izan lezake
hainbat esperientziak erakusten duten moduan. Zein neurri hartuko
ditu/lituzke GFA ildo honetan? Egia da alderdi horrek ere garrantzi
handia duela, eta neurri batean bigarren mailan geratu dela
urteotan, lehentasunak ezarri behar zirelako eta prebentzioa eta
birziklapena sustatzea eta kudeaketa iraunkor bati lotutako
azpiegiturak diseinatzea lehenetsi direlako. Dena dela, hondakinak
ondo kudeatzen dituenak gutxiago ordaindu eta kudeaketa ez hain ona
egiten duenak gehiago ordaintzeko neurriak proposatu zituen Bilduk
Batzar Nagusietan,
eta oposizioak a t z e r a
bota zi
tuen. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan badira, bestalde,
konpostatzea sustatzeko neurriak: gaika bildutako materia
organikoaren truke errefusaren truke baino % 50 gutxiago ordaintzen
diote udalerriek GHKri. Ildo beretik doazen neurriak hartu dira
azken boladan Gipuzkoako zenbait udalerritan ere. Argi dago, ordea,
estrategia orokor bat behar dugula fiskalitatean, eta gu prest
gaude norabide horretan urratsak emateko.
Gipuzkoan hondakinen inguruan, hartutako neurriak eta ondorioak
ikusita, nola da posible begiak itxiak izatea? PNV, PSOE eta PP
jarrerak ulertezinak dira, nola aritu haien aurrean? Gipuzkoan
hainbatek EH Bildu higatzeko erabili dituzte hondakinak. Dena dela,
herritarrak dagoeneko aspertuta daude, soluzioak nahi dituzte, eta
hain zuzen ere, hori eskaintzen ari gara Gipuzkoako instituziook,
milaka eta milaka herritarren ahalegin eta konpromisoarekin:
konpostajean sekulako saltoa ematen ari gara, birziklatze tasak ere
igotzen ari gara nabarmen, eta kudeaketa iraunkorra egiteko
azpiegiturak ditugu diseinatuta. Gu lanean ari gara, eta hori da
etengabeko ikamikari eman dakiokeen erantzunik onena.
Zer egiten ari da Foru Aldundia Gipuzkoan energia
berriztagarrien inguruan? Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa
Energia Foru Plana 20122015 planaren bitartez, sistema energetiko
iraunkor bateranzko trantsizioa errazteko premiazko oinarria jarri
du. Energia berriztagarriak eta aurrezpen eta eraginkortasun
energetikoa bultzatzeko helburuarekin, 10 ildo estrategiko,
23 programa eta 48 ekintza zehaztu eta garatzen ari da. Do
kumentazio guztia: www.gipuzkoaenergia.net/euskara.asp web
gunean dago eskuragarri.
Gipuzkoari eragiten dion fracking proiekturik ba al dago? Bai,
SHESAk (Eusko Jaurlaritzaren meneko enpresa publikoa) baimenak
eskatuak dauzka Eusko Jaurlaritzan, bai eta Petrichor Euskadi
Cooperatiefek. Gure herrialdeari zuzenean eragiten diote Sustraia
proiektuek, Deba Garaia , Deba Barrenan eta Urolan eragiten
dutenak, bai eta Tolosaldean garatuko litzatekeen Landare
proiektua.
Zer egingo du Aldundiak hainbat zestoarrek beren iritzia
kontutan hartzeko eskariaren aurrean?Herritarren partaidetzaz eta
galdeketaz gogoeta sakona egin beharko genuke Gipuzkoako eta Euskal
Herriko instituzio eta alderdi politiko guztiok. Herri galdeketak
arazoak konpontzeko eta desadostasunak demokratikoki gainditzeko
tresnak dira, eta ez komenientzia politikoaren arabera eta arerioa
higatzeko bitartekoak. EH Bilduk, behintzat, gogoeta hori egin du.
Zestoakoa bezalako proiektu bat ezin da gauzatu herritarren
iritziaren kontra. Koherenteak izango gara horrekin eta zestoarrek
erabakiko dute. Eta horrek Zestoarako ez ezik, beste egitasmo
askotarako ere balio du.
Gipuzkoan aurreko hamarkadetan ibai eta errekak oso kastigatuak
egon dira (Tolosaldeko papertegien kutsadura, adibidez). Zein da
gaur egungo egoera? Eta ze asmo daude gai honetan? Azken urteetan
eraiki diren ur araztegien bidez lurraldeko biztanleriaren
gehiengoaren ur zikinak arazten dira. Hala ere, ibaien ur kalitatea
hobetzeko oraindik ere herri txiki batzuen saneamendu obrak egiteke
daude eta bide horretan Foru Aldundiak Gipuzkoako Ur
Konsortzioarekin hitzarmen bat sinatu du eta herri txikien ur
zikinak tratatzeko azpiegiturak eraikitzen ari da (Zaldibia, Leintz
Gatzaga, Orendain).
9
ELKARRIZKETA
-
10
ARABA
A lderdi Popularrari oro har eta batez ere, Javier Maroto
Gasteizko alkateari eta Javier De Andres Arabako Ahaldun Nagusiari
osasunkordoi bat jarri behar diegu. Dagoeneko EH Bilduk Maroto
isolatzeko kanpaina bat martxan jarri du Gasteizko Udaletxean.
Zentzu horretan, Marotok bere kanpaina xenofoboa elikatzen
jarraitzen duen bitartean, EH Bildu aurrean izango duela argi eta
garbi esan nahi dugu.
Gasteizko Udaleko osoko bilkuran Arabatran proiektuaren
zirriborroa idazten hasiko beharko direla onartu da. Horretarako,
hilabete bateko epean bi lan talde sortu behar dira Gasteizko
Udalean eta Arabako Biltzar Nagusietan hurrenez hurren. Halaxe dio
EH Bilduk aurkeztu duen mozioa. Testua beste udal taldeek babestu
zuten, popularrak izan ezik.
2013ko uztailean eta azaroan Gasteizko Udalak bi mozio babestu
zituen aho betez. Bertan, besteak beste, proiektuaren
bideragarritasunari buruzko ikerketa bat egin zezatela eskatu zien
instituzioei. Era berean, Legez ez Besteko Proposamena onartu zen
Eusko Legebiltzarrean. EAEtik kanpo ere gaia eztabaidatu egin da
eta Miranda de Ebron ere udalerri horrek bat
egiteko mozioa onartu zen. Beraz, Arabatran garraio publikoaren
proiektuak babes politiko eta sozial handia du.
Adostasun hori paperaren gainean jarri behar da, dagoeneko,
lehenengo zirriborroa idatziz, eskatu du Gasteizko EH Bilduko
bozeramaile Kike Fdz de Pinedok. Arabatran Eusko Trenbide Sareak
(ETS) kudeatu behar du eta, horretarako, euskal instituzioetatik
Madrili eskatu behar zaio erabileraren lagapen publikoa Burgosetik
Nafarroara doan korridorean. Instituzio guztietatik, (Lakuako
Gobernutik hasi eta udalerri txikietatik amaituz) eskatzen bada,
azpiegitura lagatzea lor dezakegu, adierazi du EH Bilduko
bozeramaileak.
Arabarako proiektu estrategikoa da, baina Gasteizko zatiak ere
garrantzi handia du. Izan ere, behin eta berriro tranbiaren balizko
luzapenaz aritzen dira eta proiektu hau kontuan hartu beharko
litzateke. Udalerriko ekialdemendebalde ardatz horretan zazpi
geltoki egingo lirateke, horixe baita Salburua eta Zabalgana
lotzeko aukerarik zentzuzkoena; gainera, 25 milioiko aurrekontua
du, hots, tranbiaren linea berri baten aurrekontuaren %25a.
Arabatran, aurrera doa proiektua araba
lang
raitz
/ lo
s lla
nos jund
iz /
eha
ri-g
obeo
bori
nbiz
karr
aar
izna
barr
a /
san
mar
tin
aran
zaba
l
erdi
gune
a
sant
a lu
cia
/ or
eiti
asol
o
eee
bb
jjj
a
aaa sss
manzanos
armion
arasur
argantzun
langraitz / los llanos
subillabide
jundiz / ehari-gobeo
borinbizkarra
ariznabarra / san martin
aranzabal
erdigunea
santa lucia / oreitiasolo
salburua
arkaiate
dulantzi
oreitia
agurain
aguraingo industriagunea
araia
araiako industriagunea
-
11
BIZKAIA
bizkaia
Bizkaibusek lanpostuei eutsiko die eta garraio zerbitzua
hobetuko du
langileen konpromisoari esker
Akordioa hasieratik zen posible eta hala frogatu da azkenean.
Hala ere, asteetan mobilizatu behar izan dira Bizkaibuseko
langileak Bizkaiko Foru Aldundia orain urtebete sinatu zuena
betetzera konprometitu zedin. Era horretan, egungo lanpostuak
bermatzea lortu dute langileek. Ez hori bakarrik, baita Bizkaia
osorako garraio zerbitzu publiko hobetzea lortu ere.
Akordioak zerbitzua hobetzeko konpromisoa jasotzen du
Aldundiaren partetik eta hobekuntzak bermatuko du, hain zuzen, egun
Bizkaibusek duen lanpostu kopurua mantentzea. Izan ere, Aldundiaren
hasierako proiektuak aurreikusten zuen zerbitzu murrizketaren
ondorioz, 300 lanpostu zituen soberan.
Itziar Garamendi garraio diputatuak behin eta berriz esan du
langileek ez zutela grebarako motiborik, Bizkaibusen ez zela inor
kaleratuko. Hitz horiekin ezkutatu nahi izan du inor kaleratu gabe
ere 300 lanpostu suntsitzeko asmoa zuela Aldundiak. Amortizazioa
posiblea da erretiro, aurreerretiro eta bestelako neurrien bidez,
baldin eta enpresa uzten
duten langileak ordezkatzen ez badira. Horrela ere enplegua
suntsitzen da.
Bizkaiko Aldundiaren kudeaketa kaxkarrak arazo i tzelak eragin
dizkie egunero Bizkaibus bidez mugitzen diren milaka
erabiltzaileei. EAJren itxikeriak, sinatuta zegoen akordioa
betetzeko erresistentziak eta lanpostuei nahiz zerbitzuari eusteko
konpromiso faltak garraio gabe utzi ditu milaka herritar.
Testuinguru horretan luzatu genion Aldundiari langileen
ordezkariekin eseri eta akordioa lortu arte mahaitik ez altxatzeko
deia. Eta akordiorik ezean zentsura mozioa aurkeztuko genuela
iragarri genuen, egoerak ezin baitzuen blokeatuta jarraitu egin
beharreko bidea hain argia zela jakinik. Aldundiak bazekien
irtenbidea zerbitzuaren hobekuntzan zetzala baina ez dio
konponbideari heldu besterik gelditu ez zaion arte.
Azkenean, langileen konpromisoak lortu du Bizkaibusen lanpostu
kopuruari eustea eta datorren urtetik aurrera Bizkaibusek lurralde
osoan eskainiko duen garraio zerbitzua hobetzea. Zorionak,
beraz!
-
Gipuzkoako udalerrien ia erdian ari dira AHTren obrak egiten eta
kalteak nabarmenak dira. Gainera, gertatu ohi diren istripu eta
intzidentzien inguruan informazio eskasa dago. Hernialdeko tunelean
izandako zuloa kudeaketa ilun honen azken adibidea da. Astebete
luzez gertatutakoa isilpean gorde du Eusko Jaurlaritzak eta hori
larria da.
EH Bilduren iritziz, AHTren beharra auzitan dago. Inondik ez
datorren eta inora ez doan trenean xahutzen ari den milioika eta
milioika euro horretara bideratzea kritikagarria da. Ez dauka
zentzurik AHTren obretan dirutza gastatzea krisi garaiotan
Gipuzkoako, Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako familiek beste behar
batzuk dituztenean. Urkulluk ezin du esan pertsona helburu duela,
baina laguntza sozialak, hezkuntzan eta osasungintzan murrizketak
ezartzen dituen bitartean,
Honenbestez, Tolosaldeko alkateek egindako eskaerarekin bat egin
du EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu AHTren obrei
moratoria ezartzea. EH Bilduk bere egiten du Gipuzkoako udalerri
gehienen eska
kizuna eta Abiadura Handiko Trenaren obrak behin betiko gelditu
daitezela eskatzen dugu.
12
GIPUZKOA
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio AHTren obrei
moratoria ezartzea
AHT: Zerbitzu sozialen zulo beltza
gipuzkoa
[BIDEOA] AHT-ko obretan lurjauzia
-
13
NAFARROA
Arauak inposatzen duen zonifikazioak aukerak gutxitzen ditu
herrialdeko hegoalderantz joan ahala. Ikastolak izan dira orain
arte, euskararen irakaskuntza zonalde ez euskaldunean bermatzeko
aukera bakarra, bide publikoa itxita dagoen bitartean. Familien
ahaleginak eta konpromisoak baliatu dute lan hori.
Norberaren etxe ondoan ikastea, norberaren auzoan edo herrian,
oinarrizko eskubidea da. 1.400 ikasle baino gehiagok eskubide hori
ukatua dute Nafarroan, euskaraz ikasteko egindako hautuaren
ondorioz. Vascuencearen legeak inposatutako Zona No Vascofonako
seme alabak dira. Mendigorriatik Garesera, Oteitzatik Lizarrara,
Cascantetik Tuterara, Kasedatik Zangotzara egunero hamaika bidai,
urtero milaka kilometro kotxean ikastolarako bidean. Ilargira hiru
aldiz joan eta etorri egiteko nahikoak, Behatokiak argitara eraman
zuen moduan. Lizarrako ikastolara bidean zihoan Oteitzako ikasle
txiki batek bizia galdu zuen auto istripuan 1.999an. Aurreko
ikasturtean kendu zieten autobusean bidaiatzeko aukera.
Eguneroko bidaien ezerosotasuna, arriskua eta kostuaz gain,
ikasleendako deslokalizazioaren arazoa ere agerikoa da. Euskararen
aldeko apustua egin dutenek, askotan bakarrak izaten dira beren
herrietan. Lerro publikoak
tokian bertan zabaltzeko aukerarik ezean, familia askok atzera
jotzen dute beste herri bateko Ikastoletara seme alabak bidaltzeko
esfortzuaren aurrean. Ikasle euskaldunak, herrira bueltan, etxera
bueltan, beren inguruko ikasle euskaldun bakarrak izaten dira,
herriko harremanetarako eta egunerokotasunerako dituen ondorio
gogorrekin, Egoera gehiago okertzen da, kurtsoetan gora egin ahala.
Horrela ikasle askok, Irueraino joan behar izaten dira egunero,
bigarren hezkuntzako edota batxilergoko ikasketak egin nahi
direnean.
Vascuencearen Legeak inposatzen dituen mugak gainditu eta apurtu
behar dira, hori da EH Bilduren apustua. Hizkuntz eskubideak ezin
dira ezberdinak izan jaiotako lekuaren arabera, ulertezina baita
herrialde berberean, metro gutxiko banaketarekin kasu askotan,
euskaraz bizitzeko aukera izatea edota aukerarik ez izatea.
Euskaraz ikasteko eskubidea jaio zaren tokiaren arabera
erabakitzen denean
Vascuencearen legea parlamentuan aldatzeko
proposamenak, Nafarroan euskaraz ikasteko dauden
egoeren larritasuna agerian utzi du beste behin ere.
nafarroa
-
14
HERRIAK
Aiarako egoera sozioekonomikoa delaeta, EH Bilduk udaletatik
enplegu duina sortzearen aldeko apustua egin du, lege oztopoei zein
udalen baliabide urriei aurre eginez. Izan ere, baliabideak
dauzkaten instituzioak, Eusko Jaurlaritza esaterako, beti berandu
eta eskas iristen dira. Laudioko Udalak bere baliabideekin enplegua
sortzeko hainbat ekimen sustatu ditu, Lakuako deialdiek
aurreikusitako minimoetatik harago joanda.
Programa horiek kontratazio zuzena ahalbidetzen dute, esaterako
Basaurbil programaren bidez 8 lanpostu sortu dira, beste 6 hiri
mantentze lanetan, beste 6 Arraoko ingurunearen mantentzean eta
beste 5 udal espazio publikoei lotuta. Gainera ekintzailetza
programa bitartekoez hornitu da, tokiko negozioak abiaraztea
erraztearren; hain zuzen ere, ildo horretan sakondu nahi dugu
Garapen Agentziak sustatuko enpresa haztegiaren bidez, Laudioko
ekoizpen eta merkataritza sareari laguntzearekin batera.
Ezbairik gabe, baliabide gehiago, beste instituzioen bultzada
handiagoa eta koordinazio hobea behar dira, Aiarako arazo larriena
den langabeziari aurre egiteko. Eta horretan jarraituko dugu lanean
jo eta ke.
Araba
Laudio: Enpleguaren alde egin
H iri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko prozesu
partehartzailean murgilduta daude Maarian. 2014ko udazkenean
prozesu hau bukatutzat ematea da Maariako Udalaren asmoa. Helburua,
plan berri horren aurrerapena onartzea da, eta, batez ere,
herrigunearen eraldaketa du helburu. Oinarri horrekin, herri
osorako HAPO landuko dute ondoren. Maariarrak protagonista izatea
izan
du helburu EH Bilduk kudeatzen duen Udaletxeak.
Lehenbiziko batzar zabalen ostean, emaitzak batu eta adostu
ziren, eta sei eredu landu dituzte. Espazio publiko berriak,
etxebizitza eta ekipamendu berriak jasotzen dituzte sei ereduek.
Eredu txikienak 90 etxe egitea, eta ekipamendu eta espazio publiko
bakarra eraikitzea dakar. Eredu handienak, aldiz, 156 etxe
eraikitzea, ekipamendu bat sortzea eta eremu publiko berri bi
ezartzea dakar.
Azaroaren 7an, 13an eta 14an informazioa aukeran edukiko dute
herritarrek. Azaroaren 6an aurkeztuko dituzte, pilotalekuan egingo
den herri batzarrean. Ondoren, azaroaren 21eko eta 23ko herri
galdeketan bozkatuko dute 16 urtetik gorako herritarrek euren eredu
gustukoena. Eta azaroaren 24an hasiko den astean ere botoa eman
ahalko dute udaletxean.
Bizkaia
Maaria elkarrekin erabakiko dute herritarrek
-
HERRIAK
15
Gipuzkoa
Tolosako kaleak bizitzeko beste
modu bat ardatz duen egitasmoa
Nafarroa
Esa: herrian berriz ere lur mugimenduei
begira
Tolosako kaleetara adin guztietako herritarrak erakartzeko
egitasmo zabala abiatu du Tolosako Udalak. Espazio handiak
egokituko ditu herritarrek erabiltzeko, mugikortasun arazoak
dituzten pertsonei irisgarritasuna erraztuko zaie eta etxe zaharrek
igogailurik edota trastelekurik ez dutenez, bizikletak gordetzeko
tokiak prestatuko dituzte.
Tolosako kaleei bizitza eman eta herritarrak bertara atera nahi
ditu Tolosako Udalak. Kaleak indartzeko egitasmo xumea eta aldi
berean handia jarri du abian Tolosako Udalak.
Herriak nortasuna izan dezan, kaleek gune dinamikoak izan behar
dute, aldakorrak eta eraldatzaileak, berritzaileak eta
iraultzaileak. Herriari herritarrek ematen diote bizia, hauek
kalean elkartzen dira eta kalean sortzen dira harremanak:
esperientziak partekatu eta elkar ezagutzeko eremuak dira;
gizartearen kohesio guneak; adin, izaera, belaunaldi, genero edota
ohitura desberdineko herritarrak elkartzeko esparruak.
Hortik abiatuta sortu du Udalak Tolosa kale biziak egitasmoa.
Hirigintzak herritarren bizimoduan eta herri ereduan eragin zuzenaz
jabetuta, egitasmoaren atal bakoitza kolektibo bati zuzenduta dago,
besteak beste: haurrei, Alde Zaharreko sendiei, zahartutako
herritarrei edo mugikortasun urria dutenei.
Udalak, langileek eta herritarrek parte hartu dute egitasmoaren
diseinuan. Dena den, prozesua hasi besterik ez da egin, eta atal
batzuk burutzen diren heinean berriak sortuko dira.
Lurra mugitu da berriz ere Esan. Pitzadurak ireki dira mendian,
arraildurak handitu 2012ko ekainean mugitu zen lehendabiziko aldiz
lurra Zangotzaldeko herri honen inguruan. Esako urtegiaren handitze
lanak hasi berriak ziren eta presaren mendi hegaletako bat jausten
hasi zen. Obren arduraduna den Ebroko Ur Konfederazioak ez zuen
neurririk hartu lehen une horretan eta aurrera jarraitu zuen
lanekin, egonkortasunik ez zuen mendi magalaren ondoan. 2013ko
otsailean egoera erabat okertu zen eta Lasaitasuna auzoko 102
familia beren etxeetatik irten behar izan ziren, eraikinetan
azaldutako pitzadurak zirela eta. Oraindik ere, gaur egun, beren
egoera konpontzeko zain dira. Kezka eta ardura zabaldu zen Esan eta
ibaian behera diren herrietan, urtegiak duen segurtasuna ezbaian
jarri zen. Bizilagunen mobilizazioak eta inguruetako herrietakoen
kezkek bultzatu zuten Ebroko Ur Konfederazioaren erantzuna.
Aurtengo ekainean, Xavier de Pedro CHEko presidenteak konpondutzat
eman zuen arazoa eta mendi magala egonkortua, Esako urtegiaren
handitze lanekin aurrera jarraituko zutela iragarri zuen. 25milioi
euro erabili zituzten, antza, mendi magala egonkortzeko.
Ekainetik honat CHEk ez du egoeraren berri eman Esa eta
inguruetako herrietako bizilagunei eta hilabetero igortzen zituen
lur mugimenduen azterketen datuak bidaltzeari utzi zion. Urriaren
bukaeran, berriz ere azaldu ziren pitzadurak eta lur mugimenduak.
Berriz ere gainera, Esako urtegiaren eskuin mendi magalean.
Auzolagunak kezkatuta, berriz ere kalera irten ziren Zangotzan
Esako urtegiko handitze lanak gelditzeko eskatuz. EH Bilduk bat
egin du protestarekin eta informazioa eskatu dio CHE eta Nafarroako
Gobernuari, Esa eta ibaian behera diren herrietako segurtasuna
bermatuta dagoen edo ez jakiteko. Momentuz, erantzunik ez.
Informazioa eskatu diegu CHE eta Nafarroako Gobernuari, Esa eta
ibaian behera diren herrietako segurtasuna
bermatuta dagoen edo ez jakiteko
-
16
NAFARROAKO PARLAMENTUA
Larrialdi zerbitzu berriak parlamentuko Osasun batzordean
Duela bi urte bukatuta baina itxita izan diren azpiegitura
berriak, sona handiz ireki zituzten pasa den urriaren hasieran
Yolanda Barcina eta Marta Verak. Baina ateak ireki bezain pronto
hasi dira arazoak, larriak gainera. Eraikinaren diseinu okerra eta
batez ere langile falta agerian geratu ziren hasieratik. Verak
inposatutako murrizketen beste adibide bat. Larrialdi zerbitzu
berriak martxan jarri zirenetik gertatutako lehenengo ekaitzaren
ostean izandako ur kalteak eta itoginak, proiektuak dituen gabeziak
plazaratu ditu. Langileen kexa parlamentura iritsita, EH Bilduk
Marta Vera kontseilariaren agerraldia eskatu du berriz.
Legegintzaldi guztian hainbatetan eman behar izan ditu azalpenak
parlamentuan, Osasun arloko gestio kaxkarraren ondorioz. Sukaldeen
pribatizazioa, garbiketa zerbitzuen murrizketa, landa eremuko
medikuen gutxitzea eta orain larrialdi zerbitzu berrien
inguruan.
Osasungintzako langileek EH Bilduri azaldu moduan, pasa den
hilabetean irekitako Nafarroako ospitaletako larrialdi zerbitzu
berriek ez dituzte asetzen hiritarren beharrak eta langileak itota
dabiltza haiei erantzuna eman nahian. Gaixoek orduak ematen dituzte
itxaron gelan beren txanda noiz iritsiko zain. Zeladoreak
behar dira txanda guztietan. Harrerako erizainek ezin dituzte
jaso iristen diren gaixo guztiak eta hauek ordu bat baino gehiago
itxaron behar dute beren egoeraren lehen diagnostikoa jasotzeko.
Lan talde murritzaz gain, eraikina bera gaizki diseinatuta dagoela
saltzen dute langileek. Itxaron gela txikiak ditu larrialdietako
gune berriak. Hauek gainera, zeladore eta erizainek mugitzeko duten
zirkuitutik at egonda, gaixoen egoeraren berri izateko arazoak
sortzen ditu. Egoera larria dela argi uzten dute, ondorio latzak
izan daitezkeelako. Hau guztiagatik EH Bilduk ekimena martxan jarri
du Nafarroako parlamentuan. Marta Vera kontseilariari agerraldia
eskatu zaio salaketa guzti hauetaz eztabaidatzeko. Berriz ere
Osasun saileko arazoak parlamentuko gai ordenean. Berriz ere
murrizketa eta UPNren kudeaketa kaskarraren ondorioak Nafarroako
hiritarrek pairatzen dituzte.
Osasungintzako langileek EH Bilduri
azaldu moduan, larrialdi zerbitzu berriek ez dituzte asetzen
hiritarren
beharrak.
Nafarroako ospitaletako larrialdi zerbitzu berriak Marta Vera
kontseilariaren ibilbide gatazkatsuaren kapitulu berri bat izango
dira.
-
Lanbaldintza duinak dituzten herritarren eta langabetuen edo
enplegu prekarioan murgildurik daudenen arteko arrakala
handitzearen arriskua agerikoa izanik, EH Bilduk ezinbestekotzat jo
du Jaurlaritzak langabeziari eta pobreziari aurre egiteko
estrategia integral bat garatzea. Estrategia horren edukiak
zehazteari begira, talde politikoen arteko iritzitrukaketa
ahalbidetzeko eta proposamenak egiteko, Legebiltzarrak eztabaida
monografikoa burutuko du hilaren 7an, EH Bilduk hala eskatuta,
betiere enplegu duina sustatzeko eta babes soziala indartzeko
helburuarekin.
EH Bilduk argi du Jaurlaritzak eta, oro har, botere publiko
guztiek badutela zer egin enplegua sustatzeko, aberastasunaren
bidezko banaketa bultzatzeko eta gizartebabes sistema bermatzeko.
Lakuako Gobernuak, aldiz, ardura horri ihes egiten dio etengabe eta
horren ondorio dira enplegu publikoaren arloan
(Hezkuntzan eta Osakidetzan bereziki) egindako murrizketak edota
pribatizazioak eta babes sozialari jarritako mugak, gero eta
zorrotzagoak. Eta ekimen pribatuko enpresa eremuari begiratuz gero,
Jaurlaritzak notario lanak baino ez ditu egiten. Ez da neurri
eraginkorrak hartzeko gai, lanpostuak suntsitzen diren
bitartean.
Egoera horri aurre egiteko, enplegu duina sustatzeko baldintza
egokiak sortzeko eta gizartebabes sistema publikoa indartzeko, EH
Bilduk proposamen sorta eraman du Legebiltzarrera. Horren ildotik,
besteak beste, Enpresen Praktika Onen Kodea, deslokalizazioak
eragozteko klausulak txertatuko lituzkeena, sortu beharra
aldarrikatu du; enpresei ematen zaizkien laguntzetan baldintza
sozialak ezartzearen alde agertu da; inbertsiorako egiturafuntsa
eratzeko eta enplegu publikoan negoziazio kolektiboa bermatzeko
eskatu dio Jaurlaritzari, bai eta laguntza sozialak zabaltzeko eta
bermatzeko ere. Halaber, zerga sistemaren erreforma presazkoa dela
dio EH Bilduk, horrek ahalbidetuko duelako babes sozialeko sistema
publikoa mantendu eta garatzea.
EH Bilduk abstentziora jo du Memoriaren Institutuari buruzko
bozketan, EAJ eta PSEren jarrera itxiaren ondorioz institutu hori
guk nahiko genukeena ez izan arren, Euskal Herriak memoria,
bizikidetza eta giza eskubideen balioa bermatuko duen instituzioa
behar duelako, Julen Arzuagak azaldu duenez. Bere esa
netan, leiho bat irekita utzi nahi izan dugu eta hemendik
aurrera erakunde berri horren jarduna norabide egokian ipintzeko
lan egingo dugu. Bide horretan, Arzuagak beharrezkotzat jo du
biktimen arteko mailaketak bertan behera uztea eta Institutuaren
autonomia indartzea, horrek eraginkortasun handiagoa emango
diolako.
Jaurlaritzak badu zer egin enplegua sustatzeko
EH Bilduk Memoriaren Institutua norabide egokian ipintzeko lan
egingo du
EH Bilduk Enpresen Praktika Onen Kodea
sortzea nahi du, deslokalizazioak
eragozteko klausulak txertatuko lituzkeena.
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA
17
-
[BIDEOA] No aportar a Casa Real, defensa, prisiones... reforzara
en 1157 millones la inversin social en EH
[BIDEOA] Urbina: Pongan fin de una vez por todas a esta poltica
criminal de dispersin!
[BIDEOA] Iarritu: Ayuda humanitaria, tropas espaolas no
SAREAN
Munduan zehar 130 dira jada era ofizialean Palestinako estatua
onartu dutenak. Europan Polonia, Txekia, Eslovakia, Grezia eta
Suedia dira zerrenda osatzen dutenak. Herrialde eskandinaviarrak
joan den urriaren 30ean onartu zuen bere parlamentuan Palestinaren
estatu izaera.
Bezperan, urriaren 29an, Espainiako senatua izan zen gai berari
buruzko eztabaidaren lekuko. Palestinako Agintaritza Nazionalaren
eskaerari erantzunez eta talde ezberdinetako hamar senatariren
sinaduraz, Espainiako gobernuari Palestinako estatua onar zezala
eskatuz mozioa aurkeztu genuen goi ganberan.
Urko Aiartza senataria izan zen gure ekimena defendatzeko ardura
hartu zuena, eta besteak beste, palestinar eta israeldarren arteko
gatazkan
era positibo batez esku har zezala eskatu zion Espainiako
gobernuari. Mahai gainean jarri zituen argudio guztien artean bada
bat, seguruenik, besteak baino indartsuago dena: Palestinako
estatua onartzea ez da inoren aurka egitea, eta are gutxiago
Israelgo estatuaren aurka jotzea. Aldiz, Palestinako estatua
onartzea nazioarteko legeriaren alde egitea da, Nazio Batuen
Erakundearen ebazpenak bete daitezela eskatzea. Bake justu eta
iraunkor batera eramango dituen bi aldeen arteko negoziazioek
aurrera egin dezaten laguntzea.
Ikuspuntu eraikitzaile batetik, oposizioko ia talde guztiek
emendakinak aurkeztu zizkioten Amaiurren testuari. Horrek, ia inoiz
ikusi ez den blokea sortzea ahalbidetu zuen. Palestinako estatuaren
defentsak alderdi berean
batu ditu PSOE, CiU, IU, PNV eta AMAIUR bezalako talde
ezberdinak.
Kontrako alderdian, beste behin ere, Espainiako eskuina ageri
zen. Eta ohikoak dituen argudio nekagarriak azalduz gainera. Kasu
honetan, zera esan zuen Alderdi Popularrak: Palestinako estatuaren
onarpena une egokian eta bakeari mesede egingo dionean eman behar
dela. Gure ustez, une hori iritsi da jada. Orain da Palestinako
estatuaren onarpenak bakeari mesede egingo dion unea.
Jakina, Amaiurrek ez du utziko Palestinako herritik datozkigun
eskaera justu horiek guztiak zaborrera botan ditzan Alderdi
Popularrak. Eta beraz, ardura maila handia erakutsiz, mozioa
erretiratu eta bozketarik ez egitea erabaki genuen azken unean.
Eztabaida ireki dugu. Hasia dago eta ez da itxi behar. Eta
ixtekotan, ondo itxi behar da, emaitza onarekin. Zalantzarik ez
izan Espainiako estatuak Palestinako estatua estatu burujabe gisa
onartu dezan egin ahalak egingo ditugula. Aiartza gure kideak esan
zuen legez, bai palestinarrek eta bai israeldarrek hori merezi
dutelako.
Palestinako estatuari buruzko eztabaida ireki du Amaiurrek
[BIDEOA] Amaiur abre el debate sobre el reconocimiento del
Estado Palestino
SAREANMOZIOA DESKARGATU
18
AMAIUR
-
EUROPAKO LEGEBILTZARRA
SAREAN
19
[BIDEOA] Kolonbian bake prozesua aurrera ateratzeko alde guztiek
duten konpromisoa txalotzen dugu
[BIDEOA] Zer da TTIP? Josu Juaristirekin solasaldia Bilbon
Santosek EBren babesa bilatzen du erabaki zailak
datozenerako
Eta asiloa edo, besterik gabe, EuroEuropar Legebiltzarrak, Jose
Manuel Santos Kolonbiako presidentea hartu du aste honetan. Bere
hitz hartzearen ostean berarekin bi hitz trukatzeko aukera izan
genuen, zuzeneko galderarik egin ez bagenion ere, bere presentziak
piztutako interesak sortu zuen galdera eskari andana baino askoz
galdera gutxiago onartu baitzituen mahaiko presidenteak.
Euskal Herriak ongi daki gobernu bat bake prozesuan ez
inplikatzea zer den, eta hortaz Kolonbian ezberdinen arteko bake
prozesua aurrera atera
tzeko alde guztiek duten konpromisoa txalotzen dugu.
Bake prozesua taxuz garatu eta aurrera eramateko alde guztiei,
eta noski, Santosen gobernuari bereziki, erabaki zailak hartzea
egokituko zaie. Eta noski Giza Eskubideen bortxaketak, Indar
Armatuen zigorgabetasuna eta Estatu Batuek Kolonbian izandako
eskuhartzea, jorratu beharko ditu, Europar legebiltzarrean egindako
konferentzian ere gai hauek jorratu behar izan zituen moduan.
Zalantzarik gabe, EH Bilduk prozesua arrakasta izatea espero
du,
eta elkarrizketa inklusiboen ostean bake akordio bidezko eta
iraunkorra erdiestea. Europar Legebiltzarrean egindako agerpenaren
ondoren, bide horretan gure harri koxkorra ekartzeko gogoa adierazi
genion Jose Manuel Santos Presidenteari.
Kolonbiako presidenteak berak azaldu zuen bere hitz hartzean
neurri zailak hartzeko momentu hori eta Europar Batasunaren eta
Europako testuingurua hurrengo gakoetan kokatu zuen: Zer espero
dudan Europar Batasunaz? Babes politikoa erabaki zailak hartu
beharko ditugun momenturako.
Bere diskurtsoaren beste tarte baten Juan Manuel Santosek
publikoki eskertu nahi izan zuen Venezuelako Errepublika
Bolivariarraren Presidente izandako, Hugo Chavezek Kolonbiako bake
prozesuaren hastapenean jokatutako papera.
Kolonbiako bake prozesuan gakoa izango da sektore insurgenteen,
ELN barne, eta jendartearen parte hartze politikoa ziurtatzeko bide
seguru eta errealak ezartzea, espazio demokratiko bat ezartzeko
oinarrizko elementu gisa.