ULERTUZ IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Irakaslearentzako gida-liburua Richard Combes. Emakumea irakurtzen.
ULERTUZ
IRAKURKETAREN ULERMENAREN
KONPETENTZIA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Irakaslearentzako gida-liburua
Richard Combes. Emakumea irakurtzen.
Eskerrak eman nahi diegu, besteak beste, Nafarroako Ikastolen
Elkarteko ikastola guztiei. Eta, era berezian, egitasmoa aurrera
eramateko lanean izan diren lan-taldekideei.
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 3
IRAKURKETAREN ULERMENA
Koordinatzailea: Irene López-Goñi
Egileak: Ana Ansa Erice
Izaskun Etxeberria Zufiaurra
Jaione Otaegui Artano
Josu Reparaz Leiza
Josune Arrazubi Labiano
Nora Uribeetxeberria Iriarte
Rakel Sueskun Eguaras
Uxue Lazkano Maiza
Xuri Puebla Pikabea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia: 2009-02-19
AURKIBIDEA
Lanaren justifikazioa .......................................................7
Sarrera orokorra .............................................................9
Identifikatu – Gogoratu konpetentzia ............................. 13
Sarrera ................................................................ 15
Gomendio-zerrenda.............................................. 17
Ipuinen zerrenda.................................................. 25
Interpretatu konpetentzia.............................................. 27
Sarrera ................................................................ 29
Gomendio-zerrenda.............................................. 33
Ipuinen zerrenda.................................................. 39
Antolatu konpetentzia ................................................... 41
Sarrera ................................................................ 43
Gomendio-zerrenda.............................................. 45
Ipuinen zerrenda.................................................. 49
Balioetsi konpetentzia ................................................... 51
Sarrera ................................................................ 53
Gomendio-zerrenda.............................................. 57
Ipuinen zerrenda.................................................. 67
Ikasleen liburukien ipuin-ordena .................................... 69
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 7
LANAREN JUSTIFIKAZIOA
Nafarroako ikastoletako irakasleok aspaldidanik sentitzen genuen gure
ikasleak ulermenezko irakurketan trebatu beharra. Jakintza osatzen duten
kontzeptuak, teoriak... bereganatzeko, ikasleak irakurri, entzun eta idazten
dena ULERTZEKO eta ADIERAZTEKO gai izan behar du. Horretarako, ulermena
berariaz lantzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigun, bai hizkuntzetan, baita
gainerako arloetan ere, erantzukizuna irakasle guztiona baita. Gure helburu
nagusia irakurketa-prozesuan zer pauso dauden jakitea eta zer-nolako
estrategiak behar diren pentsatzea eta gauzatzea da; hau da, testuak ulertzeko
hainbat trebetasun gauzatzea da.
Guztiok bat gentozen ulertu gabe ezin ikas daitekeela adierazterakoan,
baina, ulertzea zer den, eta ulermena eta hizkuntza bera lantzearen inguruan,
hainbat pentsaera desberdin genituen.
Testuinguru horretan, eta kezka nagusi horri erantzuna eman nahian,
Nafarroako Ikastolen Elkarteak “Ulermenezko Irakurketa” izenburuko mintegia
antolatu zuen, Victor Morenok zuzenduta. Mintegian, testu bat ulertzea
konplexua dela adierazi zitzaigun; irakurketa-prozesu bateratu eta globala
denez, irakurketaren nondik norakoak zer-noiz gertatzen diren zehazten saiatu
behar da.
Irakurtzea ez da ideiak, ezagutza eta informazioa zuzen-zuzenean
jasotzea; irakurleak testua interpretatu egiten du eta, nork bere ezagutzatik,
egitasmo intelektualetik eta sentiberatasunetik abiatuta, testuaren esanahia
eraikitzen du.
Horrela, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH bitarteko maila guztietarako
testu egokiak aurkitzeari eta testuak lantzeko estrategia bateratuak pentsatu
eta idazteari ekin genion, ikastola guztietako irakasleentzat, betiere Victor
Morenok Ulermenezko Irakurketa garatzeko proposatzen duen ereduari
jarraituta.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
8
Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera
guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu ditu,
NIEko idazkariaren laguntzaz.
Bihoa hemendik, beraz, gure esker ona, lan honen bitartez
protagonismoa ikasleen esku utzi nahi izan duten laguntzaile guztientzat.
Koordinazio taldeak:
Ansa, Ana San Fermin Ikastola
Arrazubi, Josune Andra Mari Ikastola
Etxeberria, Izaskun Jaso Ikastola
Lazkano, Uxue San Fermin Ikastola
López-Goñi, Irene NIEko pedagogia-aholkularia
Otaegui, Jaione Paz de Ziganda Ikastola
Puebla, Xuri Paz de Ziganda Ikastola
Reparaz, Josu Lizarra Ikastola
Sueskun, Rakel NIEko idazkaria
Uribeetxeberria, Nora Arangoiti Ikastola
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 9
SARRERA OROKORRA
ULERMENEZKO IRAKURKETA PLANA
Irakaskuntzaren egitekoen artean, ikasleen irakurmena garatzea dago;
izan ere, horrelako konpetentziarik ezean, ezinezkoa izango baita irakurtzeko
ohitura eta irakurtzeak dakarren gozamena gauzatzea. Edozein irakurketa-
planetan oinarrizkoa da azkartasuna eta, nola ez, ulermena ere bai. Irakasleok
dugun zailtasunik handiena ikasleengan irakurri beharra sortzea da, bai eta
liburua ikaslearen barneko txoko gustagarri bilakatzea ere.
Irakurketan, eragiketa intelektualak zirikatzen dira hainbat mailetako
kontzientzia duten joera afektiboekin zipriztinduta. Hauek dira konpetentziak:
IDENTIFIKATU - GOGORATU, INTERPRETATU, ANTOLATU eta
BALIOETSI. Konpetentzia horiek guztiak egokiro garatuko badira, ikasleek
jarduera multzo bat egin beharko dute, eta jarduerak irakurketa-programa
ororen atal banaezinak izango dira.
MEMORIA erabakigarria da, ezinezkoa baita testu bat ulertu eta
interpretatzea, kontzeptu, datu eta xehetasunak gogoan izaten ez baditugu,
isolatu nahiz elkarrekin koordinatuak, ideien nahiz ekintzen esparruan.
INTERPRETATZEA iritzi bat osatzea, ideia nagusia eta bigarren
mailakoak lortzea, ondorioztatzea, ondorioak aurreikustea eta aurrezagutzak
aktibatzea da.
Testua ANTOLATZEA laburpen, eskema, kontzeptuzko mapa eta irudien
bidez barne-eskema osatzea da.
Azkenik, BALIOESTEA irakurtzen ditugun testuetan irizpideak txertatzea
da.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
10
Irakurketan, eragite horiek guztiak batera eta elkarrekiko
mendekotasunean gauzatzen dira. Eragiketa multzo hori sistematikoki lantzen
bada, irakurketa-konpetentziaren garapen ezin hobea bermatzen da.
Horregatik, ezinbestekoa da aipatutako lau konpetentziak sistematikoki lantzea,
irakasleak aurretik eginiko planifikazio bati jarraiki. Ikasleen esanguratasun
psikologikoa eta ulermenaren ibilbidearen esanguratasun logikoa kontuan
hartzen baditugu, aipatutako ordenan lantzea iruditzen zaigu egokiena. Beraz,
lehenengo tokian, Identifikatu – Gogoratu; bigarrenean, Interpretatu;
hirugarrenean, Antolatu, lau konpetentzien presentzia ziurtatuta eta, bukatzeko,
Balioetsi.
Planteamendu hori edonolako testuetan aplika daiteke: narratiboetan,
deskriptiboetan, azalpenezkoetan, argudiozkoetan... Testuak sistematizatzea
ezinbestekoa da lortu nahi ditugun helburuetara iristeko.
Irakurtzen dena ulertzeak asebete egiten gaitu eta atsegina eragiten
digu; garrantzitsua da, beraz, testuen ulermen-zailtasunak zein diren
mailakatzea, irakurlearen adimen eta afektibitaterako zaildu egiten dituzten
alderdiak zein diren aldez aurretik jakinda. Irakasle bakoitzak bere ikastaldea
ezagutzen duenez, guk proposatzen ditugun jarduerak aldatu, egokitu edota
asmatu egin ahalko ditu. Proposatzen diren jardueretan, gainera, ez dago beti
erantzun zuzen bakar bat; askotan, bat baino gehiago onargarriak baitira.
Betiere, garrantzitsuena, aukeraketa justifikatzeko argudioak ematea da.
Hemen alderdi metodologiko esanguratsua ikus dezakegu: irakasleek
ulermenezko irakurketarako galdera egokiak egiten jakitea (ulermen-
konpetentziaren garapenak zehaztuko dituen galdera egoki eta zehatzak) eta
prozesuaren bideratzaile bilakatzea. Beraz, norabide metodologiko zehatzak
ezartzea garrantzitsua da: helburu esplizitu eta ulergarriak ezartzea; egitekoa
konplexua bada, zati esanguratsuetan banatzea; ereduak erabiltzea;
erabilerarekin barneratzeko jarrera kognitiboak kanpotik arautzea; ikasleen
artean eztabaida metakognitiboa bizitzea; egitekoa planifikatu eta antolatzen
irakastea.
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 11
Irakurketa lantzerakoan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, prozedurak garatzea lehentasunezko
egitekoa da, irakurketa-konpetentziak osotasunean landuz; BAINO LEHEN,
BITARTEAN eta ONDORENGO estrategien planteamendua ahaztu gabe, zer
lortu nahi dugun gogoan izanik eta ikasleei bidaltzen zaiena zertarako bidaltzen
zaien behin eta berriz adieraziz.
IRAKURRI BAINO LEHEN, aurrezagutzak aktibatuko ditugu, hipotesiak
emango ditugu, arreta izenburuan jarriko dugu eta hizkuntzari buruzko,
bizitzaren alderdiei buruzko eta bizi garen munduari buruzko ezagutzak
garatuko ditugu.
IRAKURRI BITARTEAN erabiliko dugu esanahiak ateratzeko eta
irakasleari behar denean azalpenak eskatzeko, zalantzak argitzeko, hala nola,
arretari eusteko.
IRAKURRI ONDOREN, era askotako galderei erantzungo diete,
pertsonaien izaerari buruz, egiten dutenari buruz, egiten edo egiten ez dutenari
buruz mota guztietako ondorioak atereaz.
Irakurketaren hiru une horien ondoren eta lanari amaiera emateko,
idazketak bere lekua izango du beti; zehazki, proposatutako hainbat testutan
irakurritakoa erabili eta moldatuko du ikasleak.
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 13
IDENTIFIKATU – GOGORATU
KONPETENTZIA
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 15
SARRERA
Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,
ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle
bihurtzea izango da gure helburua.
Arreta jartzea izango da lehenengo eginbeharra, memoria abiarazteko
ezinbestekoa baita. Memoria beharrezkoa dugu ipuinetan, edozein testu
motatan, dauden egoerak eta esaten diren kontuak identifikatu eta gogoratu,
lotu eta alderatzeko ere.
Testu guztiak fitxa osagarriekin batera aurkituko dituzu, eta fitxetan,
hainbat jarduera ere bai.
Lan hori hiru ataletan banatu dugu: irakurri baino lehen, irakurri
bitartean eta irakurri ondoren.
IRAKURRI BAINO LEHEN
Ipuin bat irakurri baino lehen gauza asko egin daitezke; testuak ondo
ulertzeko beharrezkoak diren gauza garrantzitsu eta interesgarriak.
Horretarako:
Ahozko nahiz idatzizko ariketa batzuk jarriko ditugu.
Jolas eta denbora-pasa moduan egiten ahal dituzte, arreta lantzeko.
Izenburuari erreparatuko diote beti eta izenburuaren inguruko hainbat
jarduera egingo dituzte.
Testuaren inguruko informazio osagarria landuko dugu, ikaslearen
aurrezagutzak jakinik, guztion artean zabaldu eta osatu ahal izateko.
IDENTIFIKATU - GOGORATU
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
16
IRAKURRI BITARTEAN
Testua irakurri bitartean, behar diren galdera eta zalantza guztiak
argituko ditugu, eta hipotesiak egiteko garaia ere izan daiteke.
IRAKURRI ONDOREN
Mota guztietako galderei erantzun beharko diete. Galdera guztiek
ipuinean zer gertatzen den identifikatu eta gogoratzeko konpetentzia lantzen
lagunduko diete. Memoria eta arreta ardatzak izango dira.
Mota honetako galderak egingo dizkiegu:
Gogora ezazu... (ipuineko xehetasunak)
Noiz, non, nor, nola... (ipuineko datuak)
Zer oroitarazten dizu...-k? (ipuineko erreferentziak)
Gramatika landuz hizkuntza aberastu deituriko atal bat ere izango
dute LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleek, fitxa guztietan. Testuan agertuko
diren egitura morfosintaktikoak, aditz motak eta adierazpide jatorrak
aitzakiatzat harturik, ikasmailari egokituko zaizkion edukiak landuko ditugu,
ikaslearen hizkuntza-kalitatea hobetzeko eta aberasteko asmoz.
Bukatzeko, fitxa guztiei Idatzi testu bat atalaren bidez bukaera
emango diegu. Oso garrantzitsutzat jotzen baitugu ikasleek testua lantzen
bukatu eta idazlan bat sortzea. Hainbat testu mota idatziko dira: eskutitzak,
mikroipuinak, iragarkiak, ipuin-pasarteak... Laburrak izango dira eta gaiarekin
lotuta egongo dira beti.
Azkenik, hona hemen gure gomendioa: irakurtzen duen bitartean,
ikasleak arreta osoa testuan jarriko du, hartaz, pentsatuko du; testua hartuko
du gogoan; sar dadila testuan, jar dadila pertsonaien tokian, ahalegindu dadila
ulertzen pertsonaiek zer darabilten buruan.
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 17
GOMENDIOEN ZERRENDA
Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok
horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.
Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,
idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna
egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute
ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Izenburuan azaltzen diren hitzei buruzko hausnarketa: asmatu esanahia,
hots, zer esan nahi duten.
- Eman izenburuan azaltzen den hitz garrantzitsuenaren sinonimoak.
- Aldatu izenburuan azaltzen diren hitzen ordena, eta azaldu esanahi guztiak.
- Aipatu izenburuan azaldu den hitzen batekin osatutako esamolde edo esaera zaharren bat.
- Esan izenburuan ageri diren hitzekin egin daitezkeen lau ortografia-akats.
- Osatu izenburuko hitzen familia lexikoa.
- Denon artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa.
- Aurkitu izenaren hitz eratorriak.
- Ipuina zeri buruzkoa izan daitekeen galdetuko diegu, eta horretarako, hainbat aukeren zerrenda eskainiko diegu.
- Sortu hainbat lotura izenburuko hitzekin, eta jabetu esanahian gertatutako aldaketez.
- Izenburuko hitzak beste hizkuntza ezezagun batekoak badira, esan zer esanahi eman diezaiokegun.
- Aipatu izenburuko izena (sua…) protagonista izan den albiste edo istorioren bat.
IDENTIFIKATU - GOGORATU
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
18
- Izenburuan animaliaren bat azaltzen bada, animalia hori protagonista den beste ipuinen bat ezagutzen duten galdetuko diegu, eta animalia horretaz zer dakiten esateko eskatuko diegu.
- Izenburuan dagoen hitz polisemiko batekin esaldiak osatzeko eskatuko diegu, eta haien esanahia adierazteko ere bai.
- Eman izenburuko adjektiboen antonimoak.
- Galdetu zer gerta daitekeen, izenburuari erreparatuta. Eman hipotesi bat, ematen diren bi aukeren artean bat aukeratu ondoren.
- Izenburuan dauden hitzak erabilita, idatzi beste bi izenburu, hitzen ordena aldatuta.
- Izenburuaren esanahia kontuan harturik, emango diegun esaldi-zerrendatik esanahi berdintsuena duena aukeratuko dute.
- Zerrendatu izenburuan agertzen den objektu batek zer eginkizun izan ditzakeen, benetakoak zein asmatutakoak.
- Emandako testuan, zer funtzio betetzen ote du agertzen den objektuak? Egin hipotesiak.
- Zer azaltzen du izenburuan agertzen den animaliak?*
Azkartasuna, jakinduria, pazientzia...
- Zer ezberdintasun legoke izenburuan artikulu mugatuaren ordez, mugagabea erabili balitz?*
Adib.: Mutila / Mutil bat
- Nor dira ipuin honetako pertsonaiak? Zer arazo dute?
- Zure ustez, zer izendatuko du atzerriko hizkuntza batean dagoen izenburu honek?
Adibidez: pertsona bat, objektu bat, ekintza bat...
- Zure ustez, zer kategoria gramatikal du atzerriko hizkuntza batean dagoen hitzak?*
Izena, adjektiboa, aditza...
- Zure ustez, zer lotura dago izenburuan agertzen diren pertsonaia ezberdinen artean?
Adibidez: Gizonaren eta lehoiaren artean.
Idatziz landutakoak - Idatzi laburki argudio posible bat.
- Idatzi izenburuan azaldu den hitzen batekin osatutako esamolde edo esaera zaharren bat.
- Idatzi izenburuan ageri diren hitzekin egin daitezkeen lau ortografia-akats.
- Zure hitzekin, definitu izenburuko izena, eta ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.*
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 19
- Osatu izenburuko hitzen familia lexikoa.
- Saiatu definitzen izenarekin lotutako hitz eratorriak.
- Jarri izenarekin lotutako hitz eratorrien zerrenda, eta alboan, eman haien esanahiak nahastuta, ikasleek gezien bidez lot ditzaten.
- Izenburuko hitzak beste hizkuntza ezezagun batekoak badira, idatzi zer esanahi eman diezaiokegun.
- Asmatu edo gogoratu izenburuan dagoen hitzen bat daraman asmakizuna.
- Idatzi labur-labur izenburuko izena (sua...) protagonista izan den albiste edo istorioren bat.
- Guk emandako aukeren artean, asmatu ipuinak zertaz hitz egingo duen eta esan zergatik.
- Egin galderak ipuinaren izenburuan ematen den baieztapenaren gainean: nola lortu ote zuen hori, nork lagundu ote zion, nor zen pertsonaia hori…? Ondoren, idatzi istorio posible bat galdera horien guztien erantzunekin.
- Idatzi hipotesiak: zer istorio ezkuta daitezke izenburuan azaldu diren pertsonaien artean?
Adibidez: Abdou, itsua eta krokodiloa.
- Izenburuan dagoen hitz polisemiko batekin esaldiak osatzeko eskatuko diegu, eta haien esanahia adierazteko ere bai.
- Galdetu zer gerta daitekeen, izenburuari erreparatuta. Eman hipotesi bat, idatzita ematen dizkizugun bi aukeren artean, bat hautatu ondoren.
- Zerrendatu izenburuan agertzen den objektu batek zer eginkizun izan ditzakeen, benetakoak zein asmatuak.
- Emandako testuan, zer funtzio betetzen ote du agertzen den objektuak? Egin hipotesiak.
- Kontatu laburki izenburuan azaltzen den animaliari beldurra dion umearen istorioa.
- Nor dira ipuin honetako pertsonaiak? Zer arazo ote dute? Adierazi.
- Zure ustez, zer izendatzen ote du atzerriko hizkuntza batean dagoen izenburu honek? Pertsona bat, objektu bat, ekintza bat... Imajinatu pertsona bat dela. Zure ustez, zer gertatuko zaio?
- Zure ustez, zer lotura dago izenburuan agertzen diren pertsonaien artean? Adierazi.
Adibidez: gizonaren eta lehoiaren artean.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
20
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Testua irakurri bitartean ulertzen ez dituzun hitzak, esaldiak, esaerak,
paragrafoak, ekintzak eta egoerak ager daitezke. Momentu egokia da ulertzen ez duzuna galdetzeko. Irakasleak eta kideek lagundurik, zure zalantzak argituko dituzu.
- Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, egin ondoren gertatuko denari buruzko hipotesiak.
- Zure ustez, nola bukatuko da ipuina? Asmatu bukaera bat.
Idatziz landutakoak - Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, idatzi, ondoren
gertatuko denari buruzko hipotesiak.
- Zure ustez, nola bukatuko da ipuina? Asmatu eta idatzi bukaera bat.
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Egin ariketa hauek:
• Gogoratu ipuineko pertsonaiak.
• Gogoratu ipuineko protagonista.
• Nola gertatu dira ekintzak?
• Noiz gertatu dira ekintzak?
• Gaua ala eguna da?
• Zer urtaro da? - Egin ipuineko datu zehatzei buruzko galderak. Adibidez:
• Zer jan zuen protagonistak?
• Zer koloretakoa zen etxea? - Galdetu zer adierazi nahi duen ipuineko esamolde batek. Horretarako, eman
ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean.
- Galdetu nor den ipuinaren hartzailea. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean. Ondoren, aukeratutako erantzuna arrazoituko dute.
- Gogoratu pertsonaiek egiten dituzten ekintzen arrazoiak. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean.
- Eman ipuineko hainbat ekintza, ikasleek hasierako egoerakoak (H), korapilokoak (K) ala bukaerakoak (B) diren esan dezaten.
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 21
Idatziz landutakoak - Egin ariketa hauek:
• Gogoratu ipuineko pertsonaiak.
• Gogoratu ipuineko protagonista.
• Nola gertatu dira ekintzak?
• Noiz gertatu dira ekintzak?
• Gaua ala eguna da?
• Zer urtaro da? - Idatzi ipuineko datu zehatzei buruzko galderak. Adibidez:
• Zer jan zuen protagonistak?
• Zer koloretakoa zen etxea? - Idatzi nor den ipuinaren hartzailea. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko
aukera batzuen artean. Ondoren, erantzuna arrazoitu beharko dute.
- Pentsatu berriz izenburua. Ipuina ezagutu ondoren, zer beste izenburu proposatuko zenituzke zuk?
- Idatzi testu bat:
• Erabili derrigorrean ipuinetik hartutako hitz batzuk, ipuin guztien ezaugarri diren toki, denbora, pertsonaia, arazo, ekintza eta konponbideak txertatuz.
• Ipuineko hainbat hitz erabilita, sortu galdera (ipuinarekin lotura duena).
• Idatzi ipuinarekin lotura duten asmakizunak.*
• Kontatu lehenengo pertsonan norbaitek egiten dituen ekintzak, ipuinetik ateratako hainbat hitz erabilita.
• Ipuinean agertzen den objektu bat nola sortu zen imajinatu ondoren, kontatu.
- Eman ipuinean agertzen diren hainbat hitzen zerrenda, eta, ondoan, nahastuta, horien definizioak, ikasleek lot ditzaten.
- Sartu ipuineko testu zati batean beste ipuin batetik ateratako esaldi bat, ikasleek zein den asma dezaten.
- Galdetu pertsonaiek egiten dituzten ekintzen arrazoien inguruan. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean. Ondoren, erantzuna arrazoitu beharko dute.
- Hasierako egoerako zer ekintzek sortzen dute ipuinaren garapena? Eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean. Ondoren, erantzuna arrazoitu beharko dute.*
- Eman ipuineko esaldi bateko hitz guztiak era aske eta nahastuan, ikasleek esaldia berridatz dezaten.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
22
- Ezabatu adjektibo guztiak ipuineko paragrafo batetik, ikasleek idatz ditzaten.*
- Esan zer pertsonaiari dagokion zerrendan emandako ekintza bakoitza.
- Eman ipuineko bi paragrafo, puntuazio-marka guztiak kenduta, ikasleek jar ditzaten.*
- Eman zerrendan pertsonaien ezaugarriak adierazten dituzten adjektiboak, ikasleek nori dagozkion jar dezaten. Adib.: U (umea), A (ama), T (txakurra)
Azkarra Indartsua Gaixoa
- Eman ipuineko hitz-zerrenda bat, ikasleek hitz gakoak zein diren azpimarra dezaten.*
- Eman ipuineko hainbat ekintza, ikasleek hasierako egoerakoak (H), korapilokoak (K) ala bukaerakoak (B) diren esan dezaten.
- Esan zenbat denboran gertatu den ipuinean kontatu den guztia, emandako aukeren artean.
- Markatu zer toki agertu diren ipuinean, emandako zerrenda batean.
- Idatzi ipuintxo bat, emandako laukian agertzen diren hitzak eta egiturak derrigorrean erabilita. Adibidez:*
Hasierako egoera Toki ezkutu bat Zatiak, zalduna, lapikoa Egoera konfliktiboa Bero handiko arratsaldea Beldurra, mina, zartailua Bukaerako egoera Bukatzeko Eroa, larria, larrak - Esaldiotatik, zeinek laburtzen du hobekien ipuinaren edukia?
- Ipuinean, zenbatetan agertzen da narratzailea? Esaldiotatik, zein dagozkio narratzaileari? Jarri (N) bat aurrean.*
- Gerta daiteke ipuinean agertzen diren bi pertsonaiek beren artean inongo harremanik ez izatea. Asmatu haien arteko elkarrizketa bat.
- Zer ekintza mota ageri dira ipuinean? Markatu gurutze batez.*
Fantastikoak.
Fantastikoak, baina, sinesgarriak.
Batzuk errealak, besteak ez. - Asmatu ipuinaren bukaera, ipuinean ematen ez diren hainbat daturekin.
Adibidez, aipatu eguraldia, urte-sasoia...
- Eman nahastuta ipuinaren hasierako hainbat esaldi, ikasleek ordena ditzaten.
- Eman beste izenburu posibleen zerrenda, bakoitzean garrantzia zeri ematen zaion esan dezaten.
- Ipuinetik hartutako hainbat hitzekin, idatzi eskutitz labur bat protagonistari.
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 23
- Aukeratu ipuinaren asmoa edo xedea zein den hobekien jasotzen duen esaldia, emandakoen artean.
- Baieztapen-zerrenda luzea duzu: markatu (E) batez egia diotenak, eta (G) batez, berriz, gezurra diotenak.
- Ipuinean agertzen diren ekintzak nahastuta daude. Jarri ordenan.
- Ipuinaren bukaera tristea bada, asmatu bukaera alai bat.
- Kendu hitz batzuk ipuineko hainbat esaldiri, ikasleek hutsuneak bete ditzaten.
- Eman nahastuta ipuin osoko paragrafoak, ikasleek bakoitzaren ondoan dagokion zenbakia jar diezaioten, ipuin originala izan dadin.
- Osatu pertsonaiei buruzko deskribapen fitxa bat:
• Pertsonaia:
• Nolakoa da:
• Nola janzten da:
• Zer egiten du:
OHARRAK - * marka dutenek zailtasun handia dute.
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 25
IPUINEN ZERRENDA
DBH 1. maila
- Uluxka eta Makaon
- Eskuargia
- Lamia eta hargina
DBH 2. maila
- Zugarramurdiko sorginak
- Tibeteko ipuina
- Justinoren kondaira
DBH 3. maila
- Kanguru zaharraren kantua
- Oiloa eta mirua
- Uraxima
DBH 4. maila
- Erlojua gelditu egin da
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
- Gauero aterako nintzateke paseatzera
IDENTIFIKATU - GOGORATU
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 27
INTERPRETATU KONPETENTZIA
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 29
SARRERA
Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,
ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle
bihurtzea izango da gure helburua.
Horretarako, irakurritakoa interpretatzen ikastea izango da
ikaslearen eginbeharra atal honetan.
Baina, zer da INTERPRETATZEA?
Testuak zer esan eta iradoki nahi duen jakitea da. Ipuinek bi modutan
iradoki dezakete: inplizituki edo esplizituki.
Ipuinak esplizituki zer adierazten duen jakitea errazagoa da, bistakoa
baita; hau da, pertsonaiek egiten dutenaz ohartzea besterik ez da. Inplizituki,
berriz, zailagoa da, pertsonaien ekintzen nahiz portaeren ideiak eta ondorioak
ateratzera behartzen duelako; hots, ikaslea ahalegindu beharko da jabetzen,
ipuinek pertsonaien bidez zer balio eta zer portaera adierazten duten. Baina,
hori bai, ikasleak iritzirik edo baloraziorik azaldu gabe, ongi ala gaizki iruditzen
zaion esan gabe.
Horretarako, ezinbestekoa da interpretatzea.
Testu guztiak fitxa osagarriekin batera aurkituko dituzu, eta fitxetan,
hainbat jarduera ere bai.
INTERPRETATU
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
30
Lan hori hiru ataletan banatuko dugu: irakurri baino lehen, irakurri
bitartean eta irakurri ondoren.
IRAKURRI BAINO LEHEN
Ikasleei hainbat jarduera proposatuko dizkiegu.
Lehendabizi, izenburuari erreparatuko diote: izenburua oso
esanguratsua da eta informazio handia ematen ahal die. Hainbat esparrutan
landuko dugu:
• Esparru fonetikoan
• Esparru morfosintaktikoan
• Esparru semantikoan
• Esparru analogikoan
• Esparru etimologikoan
• Esparru ortografikoan
• Esparru morfologikoan
• Iragarpen-esparruan
Ikasleek hizkuntza garatuko dute, eta era berean, esperientziak
ikaskideekin partekatzen ahal dituzte. Informazio osagarria ere eman
diezaieke, irakasleak ipuina girotuz ikasleen aurrezagutzak osatu ahal izateko.
IRAKURRI BITARTEAN
Irakurtzen duten bitartean ezinbestekoa da adi egotea. Irakurri bitartean,
ulertzen ez duen guztia galdetzen ahal dio ikasleak irakasleari. Ondo ulertzen ez
dena, ezin izango da ondo interpretatu.
IRAKURRI ONDOREN
Hainbat galdera mota izango dira, ikaslearen interpretatzeko
konpetentzia lantzeko: ipuinean zer esaten den, ipuinak zer esan nahi duen, zer
iradokitzen dion ipuinak ikasleari...
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 31
Horretarako, pertsonaiek zer egiten duten edo zer ez duten egiten,
zertarako, haien portaeren arrazoiak, zer esaten duten edo zer isildu... Galdera
horiek guztiek ikaslearen ondorioztatze-ahalmena garatzen lagunduko dute.
Datu batzuetatik abiatu, ondorioetara iristeko. Horixe da INTERPRETATZEA.
Gramatika landuz hizkuntza aberastu deituriko atal bat ere izango
dute LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleek, fitxa guztietan. Testuan agertzen
diren egitura morfosintaktikoak, aditz motak, adierazpide jatorrak... landuko
ditugu, bai eta ikasmailari egokitzen zaizkion edukiak ere.
Bukatzeko, fitxa guztiei Idatzi testu bat atalaren bidez bukaera
emango diegu. Oso garrantzitsutzat jotzen baitugu ikasleek testua lantzen
bukatu eta idazlan bat sortzea.
Ikasleak hainbat testu mota idatziko ditu: eskutitzak, mikroipuinak,
iragarkiak, ipuin-pasarteak... Laburrak izango dira eta gaiarekin lotuta egongo
dira.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 33
GOMENDIOEN ZERRENDA
Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok
horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.
Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,
idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna
egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute
ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Arreta ipuinaren idazlearengan jarriko dugu. Gizona ala emakumea da? Nola
imajinatzen duzu? Deskribatu.
- Izenburuan jarriko dugu arreta.
Esparru fonetikoa - Zer soinu ditu izenburuak?
Bokal: irekiak, itxiak...
Kontsonante: gogorrak, bigunak...
- Zer-nolako sentsazioak sortzen dizkizu izenburuak?
- Kendu kontsonante guztiak eta ahoskatu bokal guztiak jarraian; ondoren, erantsi beste kontsonante batzuk, eta asmatu izenburuak.
- Zenbat silaba ditu izenburuko izenak, izenburu osoak…?
- Asmatu izenburuaren ahoskerarekin antza duten izenburuak; irakurri idatzi dituzunak.
Esparru morfosintaktikoa - Aldatu izenburuko hitzen ordena, eta ikusi esanahia aldatzen den.
- Txertatu beste puntuazio-marka batzuk izenburuan, eta ikusi nola aldatzen diren irakurtzeko modua eta zentzua. Gelan egingo da guztien artean, arbelean jarri ondoren.
INTERPRETATU
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
34
Esparru semantikoa - Aurkitu izenburuko hitzen sinonimoak.
- Aurkitu izenburuko hitzen antonimoak.
- Denon artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa.
- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, esan gelaren aurrean.
Esparru analogikoa - Ezagutzen al dituzu izenburuan agertzen diren pertsonaien arteko loturak
errealitatean?
Adibidez: ezagutzen al duzu inor gertatu zaionik Txanogorritxori gertatutakoa?
Esparru etimologikoa - Izenburuko hitzen jatorria ezagutu ez arren, egin hipotesiak.
Iragarpen-esparrua - Saiatu ipuinak kontatzen duen istorioa gogoratzen edo asmatzen. Ondoren,
alderatu berdintasunak eta ezberdintasunak.
- Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?
Esparru ortografikoa - Esan izenburuan ageri diren hitzekin egin daitezkeen lau ortografia-akats.
Esparru morfologikoa - Esan izenburuko hitzak sinpleak, konposatuak ala eratorriak diren.
- Esan izenburuko hitzak izenak ala adjektiboak diren.
Idatziz landutakoak - Arreta ipuinaren idazlearengan jarriko dugu. Gizona ala emakumea da? Nola
imajinatzen duzu? Deskribatu. Egin idazlearen marrazki imajinario bat.
- Izenburuan jarriko dugu arreta.
Esparru fonetikoa - Asmatu izenburuaren ahoskeraren antza duten izenburuak.
- Egin izenburuko izenekin errima duten hitzen zerrenda.
Esparru morfosintaktikoa - Txertatu zenbait puntuazio-marka izenburuan, eta ikusi nola aldatzen diren
irakurtzeko modua eta zentzua. Bakoitzak bere koadernoan idatziko du.
Esparru semantikoa - Guztion artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa (animaliena,
koloreena...), eta idatzi koadernoan.
- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, idatzi zure koadernoan.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 35
- Aurkitu hiztegian izenburuko hitz ezezagun baten esanahia.
Esparru etimologikoa - Izenburuko hitzen jatorria ezagutu ez arren, egin hipotesiak.
Iragarpen-esparrua - Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo
beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?
Esparru ortografikoa - Zer ortografia-akats egin zezakeen idazleak izenburua idazterakoan? Idatzi
akats horiek guztiak.
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Nahiz eta ipuin ezagunak izan, ezagutzen ez dituzun hitzak, esaerak,
esaldiak, paragrafoak eta egoerak ager daitezke. Hori gertatzen bada, galdetu irakasleari eta entzun arretaz haren azalpenak.
- Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, egin ondoren gertatuko denari buruzko hipotesiak.
- Alderatu ipuinean gertatzen diren gauzak zuk ezagutzen dituzunekin edo zuri gertatu zaizkizunekin.
Idatziz landutakoak - Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, asmatu eta idatzi
zer gertatuko den ipuinaren bukaeran.
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Zergatik uste duzu bi pertsonaien artean hain harreman ona, edo txarra,
dagoela? Hautatu ematen zaizkizun aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zure ustez, nolakoa da pertsonaia? Aukeratu ematen zaizkizun ezaugarrien artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zergatik egiten du pertsonaiak ekintza hori? Aukeratu ematen zaizkizun ekintzen artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Emandako hitz-zerrendatik, zure ustez, zer hitzek islatzen dute hobekien ipuinaren edukia?
- Nolakoa da pertsonaia? Aukeratu ematen zaizkizunen artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zure ustez, nola portatu da halako pertsonaia? Zergatik? Azaldu.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
36
- Zure ustez, norentzat da egokia ipuina? Zer hartzaile motarentzat? Hautatu nahi dituzunak emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zure ustez, zein da ipuin honen asmoa? Hautatu aukera hauetako bat, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Ipuinetik atera daitezkeen ideietatik, sailkatu ematen zaizkizunen artean, eta bereizi nagusiak (N) eta bigarren mailakoak (B). Nork bere koadernoan osatu ondoren, azaldu gelan.
- Interpretatu ipuinak zer adierazten digun, ipuinean agertzen diren elementuei buruz ematen zaizkizun esaldi egokiena/ak hautatuta, eta arrazoitu gelaren aurrean.
- Ipuina irakurri ondoren. Nola imajinatzen duzu idazlea? Irakurri aurretik bezalakoa? Ezberdina? Arrazoitu zure erantzuna.
Idatziz landutakoak - Zergatik uste duzu bi pertsonaien artean hain harreman ona, edo txarra,
dagoela? Hautatu ematen zaizkizun aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zure ustez, nolakoa da pertsonaia? Aukeratu ematen zaizkizun ezaugarrien artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zergatik egiten du pertsonaiak ekintza hori? Aukeratu ematen zaizkizun ekintzen artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Nolako pertsonaia da? Aukeratu ematen zaizkizunen artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zure ustez, nola portatu da halako pertsonaia? Zergatik? Azaldu.
- Zure ustez, norentzat da egokia ipuin hau? Zer hartzaile motarentzat? Hautatu nahi dituzunak emandako aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zure ustez, zein da ipuin honen asmoa? Hautatu aukera hauetako bat, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Ipuinetik atera daitezkeen ideietatik, sailkatu ematen zaizkizunen artean, eta bereizi nagusiak (N) eta bigarren mailakoak (B).
- Interpretatu ipuinak zer adierazten digun, ipuinean agertzen diren elementuei buruz ematen zaizkizun esaldi egokiena/ak hautatuta, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Asmatu beste izenburu batzuk.
- Eman ipuinari buruzko iritzia.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 37
- Idatzi testu bat. Aukerak oso ugariak izan daitezke; adibidez, gaia adiskidetasuna baldin bada, plantea dezakegu:
• Idatzi zer ezaugarri izango dituen zure lagunak.
• Bizitzan lagunak egiteko jarraibide praktikoen metodo bat.
• Eman adiskidetasunari buruzko esaldi bat, ikasleek beren iritzia azal dezaten.
• Idatzi bi animaliaren arteko adiskidetasunari buruzko alegia bat.
• Eman testuari buruzko iritzia.
- Imajinatu ipuineko bi pertsonaiaren arteko harremana erabat ezberdina dela
(hiltzailea, maitalea dela, adib.) eta, hori horrela, asmatu ipuin labur bat.
- Eman ipuineko mezu nagusia albiste-tankeran; hainbat modutan, gainera: kirol-albistea, prentsa arrosako albistea, oharren atalekoa... modu laburrean.
- Ipuinean atera diren ideiak kontuan hartuta, sortu hainbat izenburu.
- Ipuina irakurri ondoren. Nola imajinatzen duzu idazlea? Irakurri aurretik bezalakoa? Ezberdina? Arrazoitu zure erantzuna.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 39
IPUINEN ZERRENDA
DBH 1. maila
- Langintza zailena
- Errotariaren txakurra
- Ontzako urrea
DBH 2. maila
- Erretorearen txerria
- Zergatik?
- Goian bego nire kotxea
DBH 3. maila
- Galduta
- Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean
- Urdiñe
DBH 4. maila
- Hiner. Hinerren bidaia.
- Pentsarazteko jokoak
- Loak hartu zuen buzoa
INTERPRETATU
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 41
ANTOLATU KONPETENTZIA
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 43
SARRERA
Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,
ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle
bihurtzea izango da gure helburua.
Horretarako, irakurritakoa antolatzen ikastea izango da irakaslearen
eginbeharra.
Baina, nola ANTOLATU ?
Konpetentzia hau lantzerakoan, aurrekoetan azaldutako jarduera
berdintsuak jorratuko ditu ikasleak, oraingoan ere berrikusketa moduan, eta
horiek egindakoan, ANTOLATZEAri dagozkionak: ideien analisi- eta sintesi-
prozedura ikasi; hainbat hitz mota zerrendatu; narrazioaren egituraren
elementuak aztertu... Hori guztia egiteko, beti izango da irakaslearen laguntza.
Ikasleek antolatzen ikasiko dute, zer den garrantzitsuena bereizten: zer
dagoen sobera eta zer den beharrezkoa. Informazio hori hainbat eratan
sailkatzen, hau da, antolatzen ikasiko dute.
ANTOLATU
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
44
Aurreko konpetentzietako metodo berberari jarraituko diogu:
IRAKURRI BAINO LEHEN
Izenburuak ematen duen informazioa hizkuntzaren hainbat mailatan
aztertuko dute ikasleek; era berean, gelakideekin elkarlanean, gaiarekiko
aurrezagutzak zabaldu eta osatuko dituzte, ahozko jardueren bidez.
IRAKURRI BITARTEAN
Erne, adi irakurri behar da, ezinbestekoa baita zalantzarik ez izatea, dena
ulertzea. Ez dakien guztia galdetu behar dio ikasleak irakasleari: hitzak,
esaldiak, historia-erreferentziak, literatura-erreferentziak, ideiak...
IRAKURRI ONDOREN
Konpetentzia garatzen laguntzeko galdera askori erantzun beharko dio
ikasleak, ipuinean gertatzen edo kontatzen dena antolatzeko: paragrafoetako
ideia nagusiak identifikatu; narrazioaren egitura aztertu; testuak dioena
eskemen, kontzeptu-mapen, organigramen bidez ordenatu; laburpenak egin.
Azkenik, gogora ezazu LH 3. zikloko edo DBHko ikaslea baldin bada, lan
guztiak Gramatika landuz hizkuntza aberastu eta Idatzi testu bat
atalekin bukatzen direla.
Gramatika landuz atalean, testuan agerturiko adierazpen, adizki,
egitura... jatorrak landuko ditugu, ikaslearen hizkuntza-kalitatea hobetzeko
asmoz; betiere, dagokion mailari egokituta egongo dira.
Idatzi testua, zergatik? Osagarri ezin hobea delako; ikasleek praktikan
jarriko baitute ikasitakoa.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 45
GOMENDIOEN ZERRENDA
Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok
horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.
Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,
idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna
egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute
ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak - Beste bi konpetentzietan landutako jarduera berberak.
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak - Beste bi konpetentzietan landutako jarduera berberak.
- Hiztegiak lagunduta, txertatu testuan bertan ipuineko esaldi bateko hitzen definizioak.
- Emandako aukeren artean, asmatu testuan agertzen den hitz baten definizio zuzena.
- Lotu definizioak eta hitzak.
- Asmatu hitzen balizko definizioak; ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.
ANTOLATU
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
46
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Idatziz landutakoak - Eskatu ikasleari testuko elementuak azpimarratzeko:
Adib.: Izenak | Adjektiboak | Aditzak | Lokailuak | Aurrekari-Ondorioak...
- Irakasleak hainbat paragraforen laburpen diren izenburuak emango ditu, ikasleek dagokien paragrafo zenbakiarekin lot ditzaten. Adib.:
Izenburua
Katuak hitz egiten du.
Paragrafo zenbakia
5
- Irakasleak testuko hainbat paragrafo emango ditu, ikasleek izenburu egoki bat eman diezaieten.
- Ezabatu ulertzeko beharrezkoak ez diren hitzak. Geratzen diren hitzekin osatutako esaldiak zentzu osoa izan beharko du.
- Laburbildu testuko hainbat paragrafo lerro bakar batean. Ondoren, sortu mikroipuinak lerroak elkartuta.
- Bildu ipuineko pertsonaien artean dauden harremanak organigrama batean, geziez eta oinarrizko oharrez baliatuta.
- Aukeratu testuko ideia nagusia biltzen duen paragrafoa; ideia nagusia espresuki adierazita baldin badago, noski.
- Testuko ideia nagusia espresuki adierazita ez badago, ikasleak idatz dezala.
- Eskatu ikasleari ipuineko ekintzarik garrantzitsuenak marrazteko, emandako lauki zurietan.
- Eman zerrenda nahasian ipuinean agertzen diren ekintzak, ikasleek kronologikoki antola ditzaten.
- Sailkatu bi zerrendatan ipuinean agertzen diren leku eta objektuak.
- Eman ipuinean gertatzen diren ekintza garrantzitsuei buruzko esaldien hasierak, ipuineko edukiari erreparatuta ikasleek osa ditzaten.
- Kontatu ipuineko gertaera garrantzitsuenak komiki eran, sekuentzia garrantzitsuenak kontuan hartuta, eta kronologikoki antolatuta.
- Ordezkatu testuko hitz bat beste hitz-zerrenda batekin.
- Ordezkatu testuko hitz bat edo gertaera bat beste gertaera edo zerrenda batekin.
- Zerrendatu ekintzen edo gertaera garrantzitsuen ondorioak.
- Sartu kanpoko hitzak (bitxiak, arrotzak, testuarekin zerikusirik ez dutenak...), ikasleak testuaren koherentzia desegokiaz ohartarazteko.
- Emandako esaldi batetik, osatu esaldi luzeago bat edo idatzi testu labur bat.
- Emandako edo ikasleei eskatutako esaldi solteetatik (haien arteko loturarik ez dute izan behar), sortu testu koherente bat.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 47
- Txertatu ezaguna den beste ipuin bateko paragrafo bat, lantzen ari garen ipuinaren beste paragrafoen artean, ipuinari ez dagokiona bereiz dezaten.
- Testuaren gakoa/k (gertaera, arazoa, korapiloa...) identifikatu ondoren, ikasleek haietako bat kenduko dute, ipuinak zentzua galtzen duen ikus dezaten.
- Hierarkizatu ekintzak edo gertaerak, garrantzitsuenen arabera.
- Egoki erabili testuak sintetizatzerakoan aukeratutako ereduaren (laburpena, mapa kontzeptuala, organigrama...) elementuak.
- Ordezkatu testuari buruz egindako sintesi-prozedura beste prozedura batekin (laburpena, ordezkatu kontzeptu-mapa batekin edo alderantziz).
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 49
IPUINEN ZERRENDA
DBH 1. maila
- Danbolindari magikoa
- Zaunka egiten ez zekien zakurra
- Tinoren gaixotasuna
DBH 2. maila
- Aitona Martin
- Suaren lorpena
- Snegurochka
DBH 3. maila
- Botilako deabrua
- Amodioaren gazi-gozoak
- Marinel zaharra
DBH 4. maila
- Heroi faltsua
- Umeak, maskotak eta gainerako parasitoak
- Gauaz parke batean
ANTOLATU
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 51
BALIOETSI KONPETENTZIA
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 53
SARRERA
Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,
ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle
bihurtzea izango da gure helburua.
Horretarako, irakurritakoa balioesten ikastea izango da irakaslearen
eginbeharra.
Baina, zer da BALIOESTEA?
BALIOESTEA ikasleak irakurri berria duen testuari buruzko iritzia
ematea da. Beraz, zerbait subjektiboa eta pertsonala da, eta ikaslearen
hausnarketan eta gustuetan oinarrituta egongo da.
Interpretatu konpetentzia landu den atalean, ikasleak iritzirik ez zuela
eman behar azpimarratu dugu, baina, oraingo honetan bai; horixe egin beharko
du, hain zuzen ere. Dena den, beti testua ongi ulertu eta aztertu ondoren
egingo du balorazioa.
Ipuin bat balioesteko irizpideak edukitzea beharrezkoa da, istorioa
gustatu zaien ala ez, ondo idatzita dagoen ala ez argudiatzeko. Balioesterakoan,
argi azaldu beharra dute zergatia, baiezkoa ala ezezkoa izan. Ezin izango dute
sekulan erantzun “ez dakit”, arrazoiak eman egin behar dira beti.
BALIOETSI
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
54
Ikasleak, irakurtzerakoan, pentsatu egiten du (pentsatu egin behar du),
batzuetan kontzienteki eta besteetan inkontzienteki. Horregatik, jarduerak
irakurlearen alde kontzientea garatzen laguntzeko pentsatuta daude, eta
gaitasun kritikoa garatzen lagunduko diote.
Metodoa hiru ataletan sailkatuta dago: irakurri baino lehen, irakurri
bitartean eta irakurri ondoren.
IRAKURRI BAINO LEHEN
Erreparatu izenburuari: izenburuak informazio handia ematen ahal digu
esparru guztietan. Alde batetik, esparru fonetikoan, morfosintaktikoan,
semantikoan, analogikoan, ortografikoan, morfologikoan eta, bestaldetik,
iragarpen-esparruan.
Hauek guztiak lantzen jarraituko dugu atal honetan ere.
IRAKURRI BITARTEAN
Erne, adi irakurri behar da, ezinbestekoa baita zalantzarik ez izatea, dena
ulertzea. Ez dakien guztia galdetu behar dio ikasleak irakasleari: hitzak,
esaldiak, historia-erreferentziak, literatura-erreferentziak, ideiak...
IRAKURRI ONDOREN
Konpetentzia garatzen laguntzeko galdera askori erantzun beharko dio
ikasleak, ipuinean gertatzen edo kontatzen dena balioesteko: gertatzen dena,
pertsonaiek esaten dutena, nola esaten duten, ipuinak ideiei eta sentimenduei
dagokienez zer iradokitzen dion...
Azkenik, gogora ezazu LHko 3. zikloko edo DBHko ikaslea baldin bada,
lan guztiak Gramatika landuz hizkuntza aberastu eta Idatzi testu bat
atalekin bukatzen direla.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 55
Gramatika landuz atalean, testuan agerturiko adierazpen, adizki,
egitura... jatorrak landuko ditugu, ikaslearen hizkuntza-kalitatea hobetzeko
asmoz; betiere, dagokion mailari egokituta egongo dira.
Idatzi testua, zergatik? Osagarri ezin hobea delako; ikasleek praktikan
jarriko baitute ikasitakoa.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 57
GOMENDIOEN ZERRENDA
Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok
horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.
Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,
idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna
egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute
ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak Esparru fonetikoa - Zer soinu ditu izenburuak?
Bokal: irekiak, itxiak...
Kontsonante: gogorrak, bigunak....
- Zer sentsazio sortzen dizkizu izenburuak?
- Kendu kontsonante guztiak eta ahoskatu bokal guztiak jarraian; ondoren, erantsi kontsonante berriak, eta asmatu izenburuak.
- Zenbat silaba ditu izenburuko izenak, izenburu osoak...?
- Asmatu izenburuaren ahoskeraren antza duten izenburuak.
Esparru morfosintaktikoa - Aldatu izenburuko hitzen ordena, eta ikusi esanahia aldatzen den.
- Txertatu zenbait puntuazio-marka izenburuan, eta ikusi nola aldatzen diren irakurtzeko modua eta zentzua. Gelan egingo da guztien artean, arbelean jarri ondoren.
Esparru semantikoa - Kontatu izenburuko hitz batek (adib.: udak) zer sentsazio sortzen dizkizun.
- Eman izenburuko hitz bat duten esamolde multzo bat, ikasleek esanahia eman dezaten, eta bizitzako zer egoeratan erabiliko luketen esan dezaten.
- Lotu hitz hauek eman diren definizioekin.
BALIOETSI
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
58
- Eman testuaren izenburuaren hitzen bat duten esaera zahar batzuk, eta ondoan, ezarri nahastuta horien esanahiak, ikasleek lot ditzaten.
- Osatu irakasleak emandako animalien zerrenda, animalien ahotsa izendatzeko aditz egokiarekin.
Adib.: Katuak � Marrakatu, Txakurrak � ...
- Definitu izenburuko hitzen bat, hiztegian begiratu gabe. Ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.
- Sortu asmakizun bat izenburuko hitz batekin.
- Eman definizio bat, definitutako hitza eman gabe, eta galdetu zer falta edo sobera zaion.
- Aurkitu izenburuko hitzen sinonimoak.
- Aurkitu izenburuko hitzen antonimoak.
- Denon artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa.
- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, esan gelaren aurrean.
Esparru etimologikoa - Eman izenburuan ageri den hitz bat eta galdetu zerrendatzen diren beste
hitz batzuk horren eratorriak direnentz.
- Zer esanahi du edo ematen zaio izenburuko hitz bati?
- Saiatu izenburuko hitzen jatorria azaltzen/asmatzen. Ondoren, irakasleak lagunduta, ezagutu benetako jatorria eta alderatu zurearekin.
- Nahiz eta izenburuko hitzen jatorria jakin, egin zure hipotesiak ea asmatzen duzun.
Esparru analogikoa - Kontatu dakizuna izenburuan ageri den pertsonaiari buruz.
- Ba al dakizu izenburuan ageri den pertsonaiaren istorioren bat? Kontatu.
- Zer harreman duzu izenburuan ageri den pertsonaiarekin (animaliarekin, adib.)? Gustatzen al zaizu? Zergatik?
- Aipatu izenburuan agertzen diren pertsonaia (animalia, adib.) ospetsuen izenak.
- Kontatu izenburuan agertzen diren pertsonaiak protagonistak diren beste kontakizunen bat.
- Zer sentimendu sortzen du izenburuko hitz horrek zugan?
- Ipuina beste herrialde batekoa baldin bada, aurkitu horri buruzko informazioa eta eman hamar datu garrantzitsu.
Iragarpen-esparrua - Saiatu ipuinak kontatzen duen istorioa gogoratzen edo asmatzen. Ondoren,
alderatu berdintasunak eta ezberdintasunak.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 59
- Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?
- Egin ipuinaren hipotesi narratiboa izenburutik abiatuta.
- Asmatu zer istorio ezkuta daitezkeen izenburuko izen baten atzean.
Esparru ortografikoa - Zer ortografia-akats egin zezakeen idazleak izenburua idazterakoan? Aipatu
horiek guztiak.
Esparru morfologikoa - Esan izenburuko hitzak sinpleak, konposatuak ala eratorria diren.
- Esan izenburuko hitzak izenak ala adjektiboak diren.
Idatziz landutakoak Esparru fonetikoa - Asmatu izenburuaren ahoskeraren antza duten beste izenburuak.
- Egin izenburuko izenekin errima duten hitz-zerrenda.
Esparru morfosintaktikoa - Txertatu zenbait puntuazio-marka izenburuan eta ikusi nola aldatzen diren
irakurtzeko modua eta zentzua. Bakoitzak bere koadernoan idatziko du.
Esparru semantikoa - Idatzi zer-nolako sentsazioak sortzen dizkizun izenburuko hitz batek.
- Aipatu izenburuko hitz batekin dauden esaera zaharrak eta aztertu esaera zaharren esanahia.
- Eman testuaren izenburuaren hitzen bat duten esaera zahar batzuk, eta ondoan, ezarri nahastuta horien esanahiak, ikasleek lot ditzaten.
- Definitu izenburuko hitzen bat hiztegian begiratu gabe. Ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.
- Sortu asmakizun bat izenburuko hitz batekin.
- Eman definizio bat, definitutako hitza eman gabe, eta galdetu zer falta edo sobera zaion.
- Guztion artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa (animaliena, koloreena...), eta idatzi koadernoan.
- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, idatzi zure koadernoan.
- Aurkitu hiztegian izenburuko hitz ezezagun baten esanahia.
Esparru etimologikoa - Zer esanahi du edo ematen zaio izenburuko hitz bati?
- Saiatu izenburuko hitzen jatorria azaltzen/asmatzen. Ondoren, irakasleak lagunduta, ezagutu benetako jatorria eta alderatu zurearekin.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
60
- Nahiz eta izenburuko hitzen jatorria jakin, egin zure hipotesiak ea asmatzen duzun.
Esparru analogikoa - Kontatu dakizuna izenburuan ageri den pertsonaiari buruz.
- Ba al dakizu izenburuan ageri den pertsonaiaren istorioren bat? Kontatu.
- Zer harreman duzu izenburuan ageri den pertsonaiarekin (animaliarekin, adib.)? Gustatzen al zaizu? Zergatik?
- Aipatu izenburuan ageri diren pertsonaia (animalia, adib.) ospetsuen izenak.
- Ipuina beste herrialde batekoa baldin bada, aurkitu horri buruzko informazioa eta eman hamar datu garrantzitsu.
Iragarpen-esparrua - Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo
beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?
- Egin ipuinaren hipotesi narratiboa izenburutik abiatuta.
- Asmatu zer istorio ezkuta daitezkeen izenburuko izen baten atzean.
Esparru ortografikoa - Zer ortografia-akats egin zezakeen idazleak izenburua idazterakoan? Idatzi
akats horiek guztiak.
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Askotan, nahiz eta ipuin ezagunak izan, ezagutzen ez dituzun hitzak,
esaerak, esaldiak, paragrafoak eta egoerak ager daitezke. Hori gertatzen baldin bada, galdetu irakasleari, eta entzun arretaz haren azalpenak.
- Irakurri bitartean eta irakasleak esaten duenean, asmatu eta azaldu ahoz zer gertatuko den ipuinaren bukaeran ala protagonistari zer gertatuko zaion.
- Laburtu une horretara arte irakurritakoa.
- Alderatu ipuinean gertatzen diren gauzak, zuk ezagutzen dituzunekin ala zuri gertatu zaizkizunekin.
Idatziz landutakoak - Irakurri bitartean eta irakasleak esaten duenean, asmatu eta azaldu zer
gertatuko den ipuinaren bukaeran ala protagonistari zer gertatuko zaion.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 61
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak
GERTATZEN DENA BALIOSTEN DUGU - Emandako aukera guztien artean, markatu non gertatzen diren ipuineko
ekintzak, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako aukera guztien artean, markatu zein den ipuineko ekintza garrantzitsuena, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako ekintza-zerrendatik, aukeratu zure ustez garrantzitsuena, eta eman zergatia.
- Emandako aukera guztien artean, markatu nolakoak diren ipuineko ekintzak: sinesgarriak, oso errealak, zoragarriak, sinbolikoak..., eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako aukera guztien artean, markatu nola dauden irudikatuta ipuineko pertsonaiak (animaliak...): pertsona errealistak, zintzoak, idealistak..., eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako aukera guztien artean, markatu ipuineko zer pertsonaiarekin identifikatzen zaren, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer informazio gehiago izan nahiko zenuke ipuineko pertsonaia baten inguruan? Hautatu emandako aukeren artean, eta azaldu zergatia.
- Ordenatu ematen zaizun ekintzen zerrenda, garrantzitsuenetik garrantzi gutxien duenera.
- Zerrendatzen diren ekintza hauetatik, zure ustez, zein dira beharrezkoak testua behar bezala ulertzeko? Arrazoitu zure aukera.
ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU - Emandako hitz-zerrendan, markatu ikur batekin pertsonaia bati
dagozkionak, eta beste ikur batekin, besteari dagozkionak. Adib.: txakurrari dagozkionak (T) batekin, eta otsoari dagozkionak, (O) batekin. Arrazoitu zure erantzunak.
- Hartu ipuineko esaldi bitxiak eta, emandako esanahien zerrendatik, aukeratu egokienak, eta arrazoitu erantzuna.
- Ipuineko zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Aukeratu ematen zaizkizun pertsonaien artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zein da ipuinaren helburua? Emandako aukeretatik, markatu egokiena/k, eta arrazoitu zure erantzuna.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
62
- Balioetsi ipuinean zerbaiti buruz ematen den irudia ala informazioa. Emandako aukerak aztertu ondoren, arrazoitu zurea.
Adib.: Heriotza krudela da.
NOLA ESATEN DEN BALIOESTEN DUGU - Zure ustez, nahikoa informazio al dago ipuina idatzita dagoen moduan,
esaten dena ulertzeko? Aukeratu ematen zaizkizunen artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer aldatu ala erantsiko zenuke ipuina kontatzeko moduan?
• Aldatu:..............
• Erantsi:..............
- Emandako zerrendan, bereizi idazleak erabili dituen baliabide linguistiko garrantzitsuenak, eta arrazoitu zure aukera/k.
- Zer hitz errepikatzen dira gehien ipuinean? Aukeratu emandako zerrendan, eta eman arrazoiak.
- Zein da ipuinak duen akatsik handiena? Emandako aukeren artean, markatu nahi dituzunak, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer gustatu zaizu gehien ipuinean? Markatu aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer gustatu zaizu gutxien ipuinean? Markatu aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
IRADOKITZEN DIGUN HURAXE BALIOESTEN DUGU - Nolako erantzuna sortu nahi du idazleak irakurlearengan? Hautatu aukera
bat, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer iritzi duzu ipuineko pertsonaia baten jokaeraz? Hautatu aukera bat, eta eman zergatia.
- Zure ustez, ba al du ipuinak ikasbiderik? Hautatu aukera bat, eta eman zergatia.
- Zer abantaila ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)
- Zer alde txar ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)
- Zer alde txar ditu ipuineko beste pertsonaia bat izateak? (Adib.: katua izateak)
- Zer pertsona motari egokitu dakioke ipuina? Hautatu aukera bat, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako hitz-zerrenda honetatik, zein da/dira ipuineko egoeretan etengabe sumatzen direnak? Markatu, eta arrazoitu erantzuna.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 63
- Ipuin honetan, zerk sortu du zugan hunkipenik handiena? Arrazoitu zure aukera.
IZENBURUA BERRIKUSTEN DUGU - Eman beste izenburu posible batzuk.
EMAN IPUINARI BURUZKO IRITZIA - Hau da ipuinari buruz dudan iritzia.
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Idatziz landutakoak
GERTATZEN DENA BALIOESTEN DUGU - Emandako aukera guztien artean, markatu non gertatzen diren ipuineko
ekintzak, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako aukera guztien artean, markatu zein den ipuineko ekintza garrantzitsuena, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako ekintza-zerrendatik, aukeratu zure ustez garrantzitsuena, eta eman zergatia.
- Emandako aukera guztien artean, markatu nolakoak diren ipuineko ekintzak: sinesgarriak, oso errealak, zoragarriak, sinbolikoak..., eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako aukera guztien artean, markatu nola dauden irudikatuta ipuineko pertsonaiak (animaliak...): pertsona errealistak, zintzoak, idealistak..., eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako aukera guztien artean, markatu ipuineko zer pertsonaiarekin identifikatzen zaren, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer informazio gehiago izan nahiko zenuke ipuineko pertsonaia baten inguruan? Hautatu emandako aukeren artean, eta azaldu zergatia.
- Ipuineko pertsonaiek egiten dituzten ekintzak kontuan hartuta, zeinekin identifikatzen zara? Zergatik?
- Nolakoak dira zuretzat ipuinean kontatzen diren ekintzak: tristeak, atseginak...? Aukeratu bat, eta azaldu zergatia.
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
64
- Balioetsi nolakoa den ipuineko pertsonaia baten portaera. Hautatu aukera bat, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Emandako esaldi-zerrenda batetik, markatu ideiak (I) batekin, eta ekintzak, (E) batekin.
- Zerrendatzen diren ekintza hauetatik, zein dira funtsezkoak testua ulertzeko? Arrazoitu hautatutakoa.
- Ikusiko zenuenez, ipuineko pertsonek animalien jarrera berberak adierazten dituzte. Emandako jarrera hauetatik, markatu zein dagokion bakoitzari.
Adib.: (L) batekin lehoiari dagozkionak, (U) batekin untxiari dagozkionak.
- Ipuineko pertsonaia baten jarrera ikusita, nolakoa imajinatzen duzu gorpuzkeraz eta psikologikoki? Hautatu aukera bat, eta adierazi zergatia.
- Zure ustez, ipuinean ageri ez diren zer beste ekintza garatu beharko lirateke? Markatu ematen zaizkizun aukeren artean, eta adierazi zergatia.
- Ordenatu ematen zaizun ekintza-zerrenda, garrantzitsuenetik garrantzi gutxien duenera.
ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU
- Hartu ipuineko esaldi bitxiak eta, emandako esanahien zerrendatik, aukeratu egokienak, eta arrazoitu erantzuna.
- Ipuineko zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Aukeratu ematen zaizkizun aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zure ustez, ipuina matxista ala feminista da? Arrazoitu zure erantzuna.
- Ezaugarri pertsonalen zerrenda batean, markatu pertsonaiei dagozkienak.
Adib.: gizonari dagozkionak (G) batekin, eta emakumeari dagozkionak (E) batekin.
- Eskatu ipuinean agertzen den esamolde, gertaera edota ekintza bati buruzko balorazioa, eta galdetu bizitzan gauzak horrela gertatzen diren. Horretarako, markatu emandako aukeren artean eta eman zergatia.
- Ipuina irakaspen edo ikasbide batekin bukatzen da. Zer iritzi duzu? Markatu aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Eskaintzen zaizkizun ideien artean, zein dira nagusiak, eta zein, bigarren mailakoak? Markatu (1) batekin lehenengoak, eta (2) batekin bigarrenak.
- Balioetsi ipuinean zerbaiti buruz ematen den irudia edo informazioa. Emandako aukerak aztertu ondoren, arrazoitu zurea.
Adib.: Heriotza krudela da.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 65
NOLA ESATEN DEN BALIOESTEN DUGU
- Zer aldatu ala erantsiko zenuke ipuina kontatzeko moduan?
• Aldatu:..............
• Erantsi:..............
- Zein da ipuinak duen akatsik handiena? Emandako aukeren artean, markatu nahi dituzunak, eta arrazoitu erantzuna.
- Zer da ipuinean gehien balioesten duzuna? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zer da ipuinean gutxien balioesten duzuna? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zer iritzi duzu denboraren antolaketaz? Begiratu aukerak (atzo, gaur, bihar, lineala da, idazlea bukaeratik hasten da, eta abar). Arrazoitu zure hautaketa.
- Nolakoa da narratzailea? Ematen zaizkizun ezaugarrietatik aukeratu, eta arrazoitu zure erantzuna.
- Zure ustez, iritzi berbera al du narratzaileak animalia guztiei buruz? Ala animalia zehatz batez askoz ere iritzi hobea? Eman zure arrazoiak.
- Zein dira ipuinean gehien gustatu zaizkizun alderdiak? (gaia, ipuinaren hasiera, hiztegia, pertsonaia baten izaera...). Aipatu eta arrazoitu.
- Zer erantsi, kendu ala moldatuko zenioke ipuinari?
Erantsi:................... Kendu:........................ Moldatu:.......................
- Jarriko al zenioke ipuinari beste inolako irakaspenik? Zein?
IRADOKITZEN DIGUN HURAXE BALIOESTEN DUGU - Zure ustez, ohikoa al da animaliek agertzen duten jarrera ala oso arraroa?
Eman zergatiak.
- Nolako erantzuna sortu nahi du idazleak irakurlearengan? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zer iritzi dugu ipuineko pertsonaia baten jokaeraz? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zure ustez, ba al du ipuinak irakaspenik? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.
- Zer abantaila ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)
- Zer alde txar ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)
- Zer alde txar ditu ipuineko beste pertsonaia bat izateak? (Adib.: katua izateak)
IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA
66
- Zer pertsona motari egokitu dakioke ipuina? Hautatu bat emandako aukeren artean, eta azaldu zergatia.
- Emandako hitz-zerrenda honetatik, zein da/dira ipuineko egoeretan etengabe sumatzen direnak? Markatu eta arrazoitu.
- Ipuin honetan, zerk sortu du zugan hunkipenik handiena? Arrazoitu zure aukera.
IZENBURUA BERRIKUSTEN DUGU - Zure ustez, ongi jarrita al dago izenburua? Zergatik?
- Zer beste izenburu jarriko zenioke ipuinari? Proposatu batzuk.
IPUINARI BURUZKO IRITZIA - Zein da zure iritzia ipuinari buruz?
IDATZI TESTU BAT - Irakasleak emandako proposamenari jarraituta, idatzi testu bat.
Adib.: asmatu ipuinean aurkakoak diren bi pertsonaiaren arteko elkarrizketa.
- Ipuina irakurri ondoren, idatzi eskutitz bat ipuineko animalia bati, eta kontatu zure ideiak eta sentimenduak.
- Imajinatu botereak dituzula eta bizia galdu duen zerbaiti bizia eman diezaiokezula. Idatzi. Aurretik pentsatu zer-nola lortuko zenukeen hori.
- Ipuinaren bukaera gustatu ez bazaizu, asmatu beste bukaera posible bat.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 67
IPUINEN ZERRENDA DBH 1. maila - Iloba Ergela
- Auritzeko Zelaia
- Fantasma gizagaixo haiek
DBH 2. maila
- Ikusi al duzu fantasmarik?
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
- Kalifaren azpijokoa
DBH 3. maila - Axenario: Pikatxoia
- Sagarrondoa
- LUKI-LIVE
DBH 4. maila
- Enperadore eroa
- Haragia
- Irratiaren jabea
BALIOETSI
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 69
IKASLEEN LIBURUKIEN IPUINEN ORDENA
DBH 1. maila
Sarrera
Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak
Uluxka eta Makaon
Eskuargia
Lamia eta hargina
Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Langintza zailena
Errotariaren txakurra
Ontzako urrea
Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Danbolindari magikoa
Zaunka egiten ez zekien zakurra
Tinoren gaixotasuna
Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak
Iloba ergela
Auritzeko zelaiak
Fantasma gizagaixo haiek
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 71
DBH 2. maila
Ikaslearentzako liburukia
Sarrera
Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak
Zugarramurdiko sorginak
Tibeteko ipuina
Justinoren kondaira
Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Erretorearen txerria
Zergatik?
Goian bego nire kotxea
Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Aitona Martin
Suaren lorpena
Snegurochka
Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak
Ikusi al duzu fantasmarik?
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
Kalifaren azpijokoa
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 73
DBH 3. maila
Ikaslearentzako liburukia
Sarrera
Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak
Kanguru zaharraren kantua
Oiloa eta mirua
Uraxima
Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Galduta
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean
Urdiñe
Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Botilako deabrua
Amodioaren gazi-gozoak
Marinel zaharra
Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak
Axenario: pikatxoia
Sagarrondoa
Luki-live
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 75
DBH 4. maila
Ikaslearentzako liburukia
Sarrera
Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak
Erlojua gelditu egin da
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
Gauero aterako nintzateke paseatzera
Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Hiner. Hinerren bidaia.
Pentsarazteko jokoak
Loak hartu zuen buzoa
Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak
Heroi faltsua
Umeak, maskotak eta gainerako parasitoak
Gauaz parke batean
Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak
Enperadore eroa
Haragia
Irratiaren jabea