en etxolara. Sei metro luze eta bi eta erdi zabal ditu. Kartoi eta plas- tikoak jarri dituzte paretetan, bai- na haize hotza uluka dabil zirriki- tuetan eta itoginek lurrezko zo- rua lokazten dute. Gasezko su txikiarekin prestatutako arto egosia, arroza eta patatak beste- rik ez dituzte jaten. Doña Margaritak palliri lanak egiten ditu, alegia, mailu batekin harriak txikitzen ematen du egu- na eztainu puska baliotsuenak bereizteko. Meatzarien tresnak eta makinak ere etxolan gorde eta zaintzen ditu. Lan horien truke hilero 40 bat euro jasotzen ditu. Baina 2008ko abenduko igande batez, doña Margarita eta Abigail bidoi bat ur etxera ekartzen ari zi- rela, norbaitek atea behartu zuen. Meatzarien hiru zulagailu lapur- tu zizkieten. Ordutik, meatzarien kooperatibak ez die lanarengatik ordaintzen ez amari ezta alabari ere, lapurtutako makinen balioa kitatu arte (guztira, 2.000 bat eu- ro). Soldata gabe bizirauteko, Abi- gailek mineral puskak ezkutuan gorde eta Potosiko turistei saltzen dizkie peso gutxi batzuen truke. Gero eta arriskutsuago Sistema gaizto baten kate-begi ahulena da Abigail. Bolivian 5.000 meatzarik Comibol enpresa pu- blikoan egiten dute lan, beste 9.000k enpresa pribatuetan, eta gehienak, 45.000 inguru, euren ka- sa aritzen dira inolako babesik ga- be. Kaosa 1985ean hasi zen, kude- aketa txarrak, zorrak eta ustelke- riak Comibol kiebra jotzear utzi zutenean. Enpresa publikoak 23.000 meatzari kaleratu eta hain- bat meatoki abandonatu zituen. Modesto Perez meatzari zaha- rra da, oso konbinazio urria Boli- vian: «Kale gorrian gelditu zire- nak instalazioak arpilatzen hasi ziren», oroitzen da. «Makinak la- purtu zituzten, hodiak, kableak, errailak, burdinak». Ordutik koo- peratibatan antolatzen dira mea- tzariak, oso modu traketsean: ki- de gutxi batzuek meatoki bat errentan hartu, eta batere tekno- logiarik gabe ustiatzen dute, dina- mita, pala eta pikatxoiekin, ete- kin eskasak lortzeko. Onenean, beste batzuei lana eskaintzen die- te, kontraturik eta asegururik ga- be. Apenas irabazten duten bizi- rauteko. Eta duela ehun urte bai- no baldintza okerragoetan dihar- dute, Perezek azaldu duenez: «Ko- operatiba txiki horiek ezin dute inolako inbertsiorik egin eta egu- netik egunera arriskutsuagoa da meatzeetan sartzea. Lur-jausiak ugariak dira: tunelak eusteko ha- beak ustelduta daude eta inork ez ditu berritzen; ingeniaririk ez da- goenez, meatzariek edonon zula- tzen dute, goian edo behean zer dagoen jakin gabe... Atzo bertan lankide bat hil zen, Miguel Chara- cayo, mendia gainera erorita. Ez dugu argindarrik igogailuak mar- txan jartzeko eta 40-60 metroko putzura eskailera bertikaletik jaisten gara, lotu gabe eta tresnak edo zakuak kargatuta. Lehen ho- di-sistema bat genuen oxigenoa sartzeko, baina urteak dira ez da- bilela, eta putzu estuetan gas pol- tsa bat sortzen denean meatza- riak bertan itotzen dira». Perezek 59 urte ditu eta ez zaio adineko ki- derik gelditzen. Lur-jausiek ha- rrapatuta edo silikosiak jota hil di- ra. Zaila da 40 urtetik gorako mea- tzariak topatzea. Eta umezurtzei dagokie txanda hartzea. Batzuk, Abigailek bezala, lur azpian. Bes- te asko, kanpoko lanetan: minera- la xehatzen dute quimbalete ize- neko tramankulu handiei balan- tzaka eraginez (oinak zapaltzeko arriskuaz gain, artritisa eta tendi- nitisa izaten dute), eztainua kon- tzentratzeko azidoak eta xanta- toa duten urak erabiltzen dituzte (buruko min lazgarriak etortzen zaizkie) eta mineral zaku astunak biltegietaraino eramaten dituzte (bizkarraren kalterako). Zulotik nola irten Kemen harrigarria du Abigailek. Gau osoa meatzean igaro ondo- ren, oherako bidea hartu ordez, gosaltzera eta ikastera joaten da Cepromin (Centro de Promocion Minera) gobernuz kanpoko era- kundeak meatzeetatik gertu dau- kan zentro batera. «Ikasi egin be- har dut beste lanbide bat lortzeko. Ama eta anaia txikia meatzetik ateratzeko modu bakarra da», dio, barazki purea zurrupatzen duen bitartean. Eztainu-hautsak ur- dindutako esku arrakalatuekin marrazkidun liburuen orriak pa- satzen ditu, eta begirada Loti Ede- rra edo Errauskiñeren soineko ederretan gelditzen zaio. Lau ikastaro falta zaizkio batxilergoa bukatzeko. Hasperen egiten du: «Baina eskola zaila egiten zait. Ba- tzuetan lo gelditzen naiz. Eta bes- te haurrek barre egiten didate». Fernando Perezek ere borroka bizian igaro du gaztaroa, Llalla- gua hiriko meatzeetan. 18 urte be- teko ditu laster, eta, horregatik, utzi egin beharko du NATS era- kundeko presidente kargua (Ni- ños y Adolescentes Trabajado- res). 12, 14 edo 16 urteko gazteek asanbladak antolatu, adingabe- koen eskubideei buruz eztabaida- tu, aldarrikapenak txostenetan idatzi eta agintariei bilerak eska- tzen dizkiete. Ofizio duinagoetan trebatzeko ikastaroak sustatu, ogia egiteko labeak eta barazkiak landatzeko berotegiak martxan jarri, eta Bolivia osoko haur langi- leen ordezkariak euren egoitzara ekarri dituzte. Fernando Perez 13 urterekin hasi zen meategian lanean: eztai- nua kontzentratu ondoren bota- tzen diren ur toxikoak iragazten ibiltzen zen, azken eztainu honda- rrak eskuratzeko. Erreka pozoi- tsuetan esku hutsak sartuta zor- tzi ordu igaro ostean, 30 edo 40 ki- loko hogei zaku eramaten zituen Ricardo anaiarekin batera mine- rala erosten duten biltegietara. Egunean bi edo hiru euro jaso- tzen zituzten, esku eta besoetako azala erre, bizkarra okertu, buru- ko minak jasan eta arnasteko ara- zoak izatearen truke. «Orduan changuitoak ginen, ume txikiak, eta lana gogorra egi- ten zitzaigun», dio Fernandok. «Gero kamioiak deskargatzen eta igeltseroen laguntzaile ibili nin- tzen. Anaia meazuloan hasi zen, baina nik ez dut inoiz sartu nahi izan. Oso arriskutsua da. Gale- rian bero handia egiten du, arnas- tea zaila da, zulatzen dutenean begietan hartxintxar zorrotzak sartzen dira, lur-jausiak gerta daitezke… Anaiari oinen azpian zorua hondoratu zitzaion. Korri- ka atera zen zulotik eta segundo batzuk geroago inguru guztia amildu zen». Fernando Perezek oso argi dau- ka zer ez duen nahi. Baita zer nahi duen ere: Sucrera joan, Biokimi- ka ikasi eta botikari izan. Abigai- lek ere Medikuntza ikastearekin egiten du amets, «ume behar- tsuak doan sendatzeko». Ez dute etsi lur-jausi eta gaixotasunek mehatxatutako etorkizunaren aurrean. Lur azpitik irteteko bo- rrokan ari dira. Bi neskato langile, Cepromin zentroan bazkaltzen eta atseden txiki bat hartzen. DANIEL BURGUI IGUZKIZA Minerala biltegiei saldu eta eguneko 7-10 euro irabazten dituzte meatzariek. DANIEL BURGUI IGUZKIZA Bolivia 09 2010eko urtarrilaren 10a • Igandea Umeek irabazten duten diruari esker bizi dira familia ugari Bolivian. A. Izagirre Potosi «Haurren eskubideei buruz asko hitz egiten dute, baina Potosin ez daukagu horrelakorik», dio Abi- gail Canivirik. «Agintariek ez di- tuzte gure eskubideak babesten, ez dira inoiz etortzen meazulo on- doan nola bizi garen ikustera». Zer egiten dute agintariek? «Haurren lana debekatu dugu (14 urte artekoa) eta pixkanaka nera- beena gutxitu nahiko genuke (18 artekoa)», dio Eva Udaetak, hau- rren lana murrizteko Boliviako Lan Ministerioak duen planaren zuzendariak. Planak, ordea, oso aurrekontu eskasa dauka, mea- tzeetara ikuskari gutxi batzuk bi- daltzeko adinakoa soilik. Erreali- tateak ito egiten ditu asmoak eta legeak: Nazio Batuek 2009an egindako txosten batek zioenez, Bolivian 845.000 adingabe ari zi- ren lanean inolako kontratu edo asegururik gabe (kale-saltzaile- ak, zapata-garbitzaileak, igeltse- roak, etxeetako langileak, neka- zariak…). «Milaka familiak hau- rren diru-sarrerak behar dituzte. Ezin diegu biziraupena legez de- bekatu», dio Cecilia Molinak, Ce- promin erakundeko zuzenda- riak. «Gobernuak adingabeen lana delitutzat jotzen du, baina guk uste dugu eskubidea dela: bi- zirauten laguntzen die, heltzeko, trebatzeko eta sozializatzeko modu bat da…». Udaetak ez du onartzen lana haurren eskubidea izan daitekee- nik: «Adingabeen lana esplotazio hutsa da, eta oinarrizko arazoari egin behar diogu aurre: pobrezia desagerrarazi behar dugu. Evo Moralesen gobernua lehena da Boliviako baliabide ekonomiko- ak behartsuenen mesederako erabiltzen ari dena». Molinak, al- diz, pobreziaren aurkako borroka oso luzea dela eta bitartean irten- bide errealistak ezinbestekoak di- rela dio: «Haurrek lan egiteko du- ten eskubidea defendatzen dugu, baina oso baldintza tinkoekin: ezin da esplotaziorik egon, eta hezkuntza eta osasun eskubide- ak bermatu behar zaizkie. Guk haurrei elikadura, hezkuntza eta prestakuntza profesionala es- kaintzen diegu, meatzaritza utzi eta beste ogibide hobeak bila di- tzaten. Ez dago beste modurik gauzak benetan aldatzeko». Bizirauteko ezinbestekoa Nazio Batuen arabera, Bolivian 845.000 adingabek egiten dute lan asegururik gabe Umeek 300-400 kiloko bagonetak bultzatzen dituzte 1.500 metroko sakoneratik lurrazalera Eztainua kontzentratzeko erabiltzen diren ur toxikoek buruko min latzak eragiten dituzte. DANIEL BURGUI IGUZKIZA